Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

18
ALDABATXIKI AUZOA Auzo izen honen osagaiak Aldaba (ikus sarrera hori) eta txiki izenondoa dira. Izenak berak dioen bezala, Aldabari itsatsita dagoen auzo txikia da. Aldabatxiki inguratzen duten herriak Albiztur, Alegia eta Altzo dira. Bi izen kontrajartzen direnean, aski da bat markatzea. Hori dela eta, Aldabandi aldaera inoiz ageri bada ere, ez da zabaldu. Araban, esaterako, Miañogutxi eta Miñao ditugu, erdaraz Miñano Menor eta Miñano Mayor eratan ezagutzen direnak. Ahozko aldaerak: Aldaba txiki ballara, Aldabatxiki (Lasa, J. M. / Isastegi 1924) Dokumentazioa: Aldava Chiquia (1323 ?? 1333 P . Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 D. Juan de Rojas de Mendoza, por escritura que se otorgó en Burgos, vendió a esta villa la tercera parte de los montes de Aldava chiquia (83).) Aldaba Chipia (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa - Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Aldaba Txiki (1956 Pedro Elosegi .“Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Aldaba -Txiki, Barrio (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia) Aldaba Txiki Bailara (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986) Aldaba Txiqui (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional) Aldaba-Txiki (Gipuzkoako Errepideak, Foru Aldundia (1:100)) Aldabatxiki lur saila Ikus aurreko sarrera. Dokumentazioa: Aldaba Txikia (1333 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Aldabachiquia (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano Jose Antonio de Maiz, 1708/10/23) Aldabatxiki (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Artzabaltza baserria Tolosa, Alegia eta Altzo elkartzen diren gunetik oso hurbil dagoen baserria. Izen honen osagaiak harri, kon- posatuetan ar- itxura hartzen duena, zabal izenondoa eta –tza ugaritasun atzizkia dira. Ahozko aldaerak: Artzabaltza (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Artzabaltza (D.Urretabizkaia) Dokumentazioa: Arzabalza (1623 P . Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 La villa determinó hacer en el termino de Arzabalza, donde habfa tierra de buena calidad, una tejería con su casa de habitación pare el tejero (380).) Arçabalça (1662 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 170 Por medir las calzadas desde la fuente de Olarrayn a Arzabalza, 1662/09/11) Arzavalza (1667 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 86 En la dicha cassa de Arzavalza, 1667/09/23) Arzabalza (1704 Tolosako Udal Artxiboa A-1-11 315 v Juan de Yrazuzta, inquilino de la casa de Arzabalza, 1704/11/11) Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 1

description

Aldabatxiki auzoko baserriak

Transcript of Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Page 1: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

ALDABATXIKI AUZOA

Auzo izen honen osagaiak Aldaba (ikus sarrera hori) eta txiki izenondoa dira. Izenak berak dioen bezala,Aldabari itsatsita dagoen auzo txikia da. Aldabatxiki inguratzen duten herriak Albiztur, Alegia eta Altzo dira.Bi izen kontrajartzen direnean, aski da bat markatzea. Hori dela eta, Aldabandi aldaera inoiz ageri bada ere,ez da zabaldu. Araban, esaterako, Miañogutxi eta Miñao ditugu, erdaraz Miñano Menor eta Miñano Mayoreratan ezagutzen direnak.

Ahozko aldaerak:Aldaba txiki ballara, Aldabatxiki (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Aldava Chiquia (1323 ?? 1333 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 D. Juan de Rojas de Mendoza, porescritura que se otorgó en Burgos, vendió a esta villa la tercera parte de los montes de Aldava chiquia (83).)Aldaba Chipia (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06)Aldaba Txiki (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956)Aldaba -Txiki, Barrio (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)Aldaba Txiki Bailara (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)Aldaba Txiqui (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)Aldaba-Txiki (Gipuzkoako Errepideak, Foru Aldundia (1:100))

Aldabatxikilur saila

Ikus aurreko sarrera.

Dokumentazioa:Aldaba Txikia (1333 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Aldabachiquia (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano JoseAntonio de Maiz, 1708/10/23)Aldabatxiki (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Artzabaltza baserria

Tolosa, Alegia eta Altzo elkartzen diren gunetik oso hurbil dagoen baserria. Izen honen osagaiak harri, kon-posatuetan ar- itxura hartzen duena, zabal izenondoa eta –tza ugaritasun atzizkia dira.

Ahozko aldaerak:Artzabaltza (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Artzabaltza (D.Urretabizkaia)

Dokumentazioa:Arzabalza (1623 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 La villa determinó hacer en el termino deArzabalza, donde habfa tierra de buena calidad, una tejería con su casa de habitación pare el tejero (380).)Arçabalça (1662 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 170 Por medir las calzadas desde la fuente de Olarrayn a Arzabalza,1662/09/11)Arzavalza (1667 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 86 En la dicha cassa de Arzavalza, 1667/09/23)Arzabalza (1704 Tolosako Udal Artxiboa A-1-11 315 v Juan de Yrazuzta, inquilino de la casa de Arzabalza, 1704/11/11)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 1

Page 2: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Arzabalza (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano JoseAntonio de Maiz, 1708/10/23)Arzavalza (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 332 v Obra de cantería, carpintería y albañilería executadas enel caserío de Arzavalza, 1771/12/24)Arzabalza (1807 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Se colocó un mojon divisorio de la jurisdicciónde Alegría cerca de la caserfa de Arzabalza (49).)Arzabalza (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.2 Exp. 9, Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa conIbarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros. 1871/05/09)Arzabaltza (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”)Arzabalza (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956)Arzabalza (Artzabaltza) (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Arzabalza (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Artzabaltza paper-fabrika paper-fabrika (des)

Artzabaltza baserritik gertu zegoen paper-fabrika. Ikus Artzabaltza baserriaz esan dena.

Ahozko aldaerak:Artzabaltza papelera (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Arzabalza (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)Arzabalza, Papelera (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Artzabaltzaberribaserria

Ikus Muñolegor izen adierakidea.

Artzabaltzaerreka erreka

Ikus Muñolegorko erreka.

Artzabaltzaetxeberribaserria

Ikus Muñolegor.

Artzabaltzasoroa (-a)zuhaitz-basoa

Artzabaltza, soro eta artikuluaz osatutako izena.

Dokumentazioa:Arzabalzasoroa (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 78 ord. zenb.L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

2 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 3: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Artzabaltzatxikibaserria

Artzabaltza baserri izenari txiki izenondoa gehituta sorturiko izena. Garai bateko baserria bota eginzuten.

Ahozko aldaerak:Artzabaltzatxiki (Joxe Mari Lasa / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Arzabaltza-Chiqui (1881 Tolosako Udal Artxiboa D-7-1 7 carretera general y trozos comprendidos entre el puentede Arzabaltza-chiqui y el portal de esa villa, 1881/06/11)Arzabalza-Chiqui (1885 Tolosako Udal Artxiboa D-7-1 7 las de pizarra dura de Arzabalza-chiqui, 1885/05/27)

Bidaurreta baserria

Artzabaltza paper-fabrikaren parean kokaturiko baserria,ibaiaren beste aldean. Osagaiak bide eta aurre dira, lekuazein ugaritasuna adieraz dezakeen -eta atzizkia gaineratuta.Isastegiabarrena ere deitu izan zaio baserri honi. Isastegioinarrian duten baserri izenen kasuan, deigarria da barrenaeta bekoa agertzea bi baserri ezberdin izendatzeko. Orain,inguruan barren gehiegi erabiltzen ez bada ere, oso hitzerabilia izan da “beheko” adierazteko eta toponimian erruzagertzen da: Barrenkale, Ezeizabarrena … Toponimo honen erdian ageri den artikulua ez da uste bezainarrotza. Izan ere, sarritan etxe izen batean oinarritutako izen berriek izen osoa, artikulua eta guzti,hartzen dute. Nolanahi dela ere, baserri izen honek badu lehenago ez ezik maizago dokumentatuaagertzen den izen adierakiderik, Bidaurreta, hain juxtu. Ikus dagokion sarrera.

Aldaerak:Isastegiabarrena

Ahozko aldaerak:Bideaurreta (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Bidaurretta (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129, Reconocimiento de mojones del parttido de Aldavaecha el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico. 1719/09/27)Vidaurreta (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64)Vidaurreta (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Bidaurreta (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”)Bideaurreta (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa. VIICentenario. 1256-1956)Bidaurreta (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Isastegiabarrena edo Bidaurreta (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazkomaterialeak II Alea)Bidaurreta (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Bideaurreta (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Bideaurreta (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 3

Page 4: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Bidaurretasoroa

Ikus aurreko izena.

Dokumentazioa:Vidaurreta (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia)

Bidaurretaurrea (-a)soroa

Bidaurreta baserri izena, aurre eta artikulua dira toponimo honen osagaiak.

Dokumentazioa:Vidaurreta-Aurrea (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia)

Errotaberri errota

Toponimo gardena, azalpen berezirik behar ez duena. Albizturko errekaren ondoan kokatuta dagoenerrota, Auzotxikiko Santa Barbara harrobiaren bestaldean.Eihera honen inguruko datu gutxi ditugun arren, badakigu 1893-1895 urteen artean Felipe Leunda izanzela errotaria. 1909an Juan Maria Oiarbideren ondorengoak izan ziren errotako jabeak eta urtebeteberanduago Jose Oiartzabal.Errota publiko bezala Maria Oruezabalen izenean ireki zen eta horrela iraun zuen1944. urtera arte,Remigio Oruezabal Begiristainen jabetza izatera igaro zen arte, hain juxtu. Ondorengo urteetanFrancisco Oruezabal eta Martin Oruezabal izan ziren nagusiak. Azkenik, 1975ean eraitsi zen.

Ahozko aldaerak:Errotaberri (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Errotaberria (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Errotaberria (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Etxegorri borda

Txerritxulo ingurutik gertu dagoen borda hau aurri egoeran dago.

Ahozko aldaerak:Etxegorri (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Ruinas (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

4 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 5: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Gaztañagaebakietagaztainadia

Izen bitxia, zalantzarik gabe. Osagaiak, dena den, argiak: gaztaina hitza, -aga atzizkia, ebaki hitza eta ugari-tasun nahiz leku adiera izan dezakeen –eta atzizkia. Zer nahi gisaz, berezia da bere egitura, -aga amaieranzerbait gehitzea ez baita ohikoa.

Dokumentazioa:Gaztañagaebakieta (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak IIAlea)

Gaztañasorokietaotzarainzuhaitz-basoa

Toponimo luze hau hezur-mamitzen duten osagaiak gaztaina (Castanea sativa) zuhaitz izena, soro hitza,-ki atzizkia, -eta atzizkia eta otzarain izena direla dirudi, baina datu nahikorik ez dugunez, ezin duguziurtzat eman. Pentsa genezake aurreko izenaren aldaera baten aurrean gaudela, herri etimologia delamedio aldatuta. Elipsiak horrelako hitz luzeak sortzeko aukera ematen digu euskaraz, beste hizkuntze-tan ez bezala.

Dokumentazioa:Gastañasorokietaotzarain (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Goiko luberria (-a)larrea

Artzabaltza baserritik gertu, Alegia eta Tolosa bereizten diren gunean dagoen larrea. Lehen hitzarenosagaiak goi eta –ko leku genitibo kasua dira. Luberri hitzaren osagaiak lur, konposatuetan amaierako –r-galdu ohi duena, berri izenondoa eta artikulua dira. Izenak argi uzten duen bezala, luberri hitza mendianegindako soro berriak izendatzeko erabiltzen da.

Ahozko aldaerak:Goiko luberria (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Goiko luberria (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Gure txokoa (-a)etxea

Gisa honetako etxe izenak berriki sortutakoak dira. Ikus Monteskue auzoko Gure Txoko izenean esatendena.

Ahozko aldaerak:Gure txokoa (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Gure txokoa (Gure txokoa etxea)

Dokumentazioa:Gure txokoa (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 5

Page 6: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Iñolakiordeka

Izen iluna.

Ahozko aldaerak:Iñolaki (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Inolaki (Isastegi baserria)

Dokumentazioa:Inolaki (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Intxaurmuintegi belardi eta gaztainadia

Isastegietxeberri baserritik gertu. Osagaiak intxaur eta muintegi dira.

Ahozko aldaerak:Intxormuttegi (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Intxur muttegi (Isastegi baserria)

Dokumentazioa:Inchaur-Muti (1930 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2,)Intxaurmutitegi (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 L.M.MujikaEuskal toponimiazko materialeak II Alea)Intxaurmutegi (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Intxaurmutitegi (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Iruetatxiki bizkarra

Intxaurmuintegi alboko bizkarra. Badirudi, hain zuzen, izenaren osagaiak hiru zenbatzailea, lekua zein ugari-tasuna aditzera ematen duen -eta atzizkia eta txiki izenondoa direla. Deigarria da txiki agertzea handirikez dagoenean.

Ahozko aldaerak:Irutatxiki (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Isastegi baserria(k)Isastegigoikoa eta Isastegibekoa

Ez dugu zehatz-mehatz jakiterik izan Isastegi baserri izena besterik gabe dokumentatua agertzen denkasuetan zein baserriri egiten dion erreferentzia. Batzuetan, badirudi oinarrian Isastegi izena dutenbaserri biak (Isastegibekoa eta Isastegigoikoa) biltzen dituela. Aipuak ikus.Isats landare izena Retama sp. eta –tegi atzizkiaz osaturiko toponimoa. Landare hau erratzak egiteko

erabili izan da eta tresna horri izena ere eman dio zenbait lekutan. Begi bistakoa da, halaber, abereenbuztanarekin duen lotura.

Ahozko aldaerak:Isastegi (Joxe Mari Lasa / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:

6 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 7: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Ysastegui (1555 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 41r Este día mandaron notificar a los huespedes de, 1555/05/25)Ysastegui (1663 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 176 v, 1663/01/26)Isastegui (1679 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Casería que tenfa diferencias jurisdiccionalescon la villa (110).)Isastegui (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano JoseAntonio de Maiz 1708/10/23)Isastegui (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 97 * Lbto a Joaquin Zubillaga y consortes por cuidar un vivero(fol. 97), 1719/06/11)Ysastegui (1722 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 313 v Trasplanto que an hecho…arrancados del vivero de sobreYsastegui, 1722/09/28)Isastegui (1728 Tolosako Udal Artxiboa A-1-15 233 v En el partido de Aldava hay en todo 97 mojones y de estoslos 21 confinan con las cassas de Isastegui con la villa de Alegria, 1728/09/28)Isastegi (1874-1875 Estatistikako Udal Artxiboa L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)Isastegui (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956 pasaremos a unos 300 metros al S.O. de la cumbre de Miraleku o Marrubitako gaña siguien-do el lindero a continuación el borde del camino carretil que procedente de Olarrain e Isastegui se dirige a aldabaZarra)Izastegi (1990 I. Goikoetxea “Montañas de Gipuzkoa”)

Isastegiabarrena (-a)baserria

Ikus Bidaurreta.

Isastegiatariko basoa (-a)lur saila

Elipsiaz baliatuz sorturiko toponimo luze honen osagaiak Isastegi, atari, -ko leku genitiboa eta basohitzak dira, artikulua gaineratuta. Euskaraz ohikoak dira baso > basu gisako ahozko aldaerak. Ikus Isastegisarreran esan dena.

Dokumentazioa:Isastegiatarikobasua (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak IIAlea)

Isastegibasoa (-a)belardia

Osagaiak, begibistakoak: Isastegi eta baso, artikulua gehituta.

Dokumentazioa:Isastegibasoa (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 188 ord. zenb.L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 7

Page 8: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Isastegibekoa (-a)baserria

Izen bereko baserri ezberdinak bereizteko, toponimian oso arrunta den egitura islatzen du: izena gehiezaugarriren bat, hain justu. Kasu honetan behealdean kokatuta dagoenez, Isastegi izenari beko ezaugarriaerantsi zaio.

Aldaerak:(Isastegierdikoa)

Ahozko aldaerak:Isasteibekoa (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Isastegui de Medio (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129,Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el dia18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndi-co.1719/09/27)Isástegui Becoa (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64)Isastegui Becoa (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2)Ysasti Erdicoa (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.1 Exp. 9, Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa conIbarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros.1871/06/03)Isastegi-Bekoa (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”)Isastegui-Becoa (1930 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2 caserío Isastegui-becoa del barrio de Aldaba)Isastegui-Becoa (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa. VIICentenario. 1256-1956)Isastegibekoa edo Erdikoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko mate-rialeak II Alea)Isastegibekoa (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Isastegi Bekoa (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)Isastegi Bekoa (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Isastegiberri etxea (lehen baserria)

Ikus Isastegietxeberri izen adierakidea.

Isastegiburulur saila

Izenaren osagaiak, argiak: Isastegi eta buru (gainaldea).

Dokumentazioa:Isastegui Burua (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 145 v * Razon por menor de los trasplantes de robles y cas-taños hechos en el año ultimo, 1719/09/28)Isasteguiburu (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331 v por arrancar del vivero de Osarain e Isasteguiburu,1771/12/24)

8 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 9: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Isastegielursoroa

Toponimo honetan Isastegi izenarekin batera elur daukagula dirudi, baina zail da horrela izatea etagainera lekuko bakarra da. Litekeena da Isastegiburu izenaren okerreko idazketa izatea.

Dokumentazioa:Ysasteguielur (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia)

Isastegierdikoa (-a)baserria

Ikus Isastegibekoa.

Isastegietxeberri etxea (lehen baserria)

Isastegi eta etxeberri hitzek osatzen dute toponimoa. Ahoz Murtzi bezala ere ezagutzen da.

Aldaerak:Isastegiberri, Murtzi

Ahozko aldaerak:Isasteiberri (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Murtzi (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Isástegui Berri (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64)Isastegui Berria (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Isastegi-Berri (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”)Isastegui-Berri (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa. VIICentenario. 1256-1956)Isastegi Etxeberri (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)Isastegiberri (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 16 ord. zenb.L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Isastegiberri (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Isastegiberri (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Isastegigoikoa (-a)baserria

Isastegi (ikus sarrera hori) jatorrizko izenari goiko ezaugarria erantsita sortutakoa.

Ahozko aldaerak:Isasteigoikua (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Isastegui de Arriva (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129, Reconocimiento de mojones del parttido deAldava echa el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico.1719/09/27)Isástegui Goicoa (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua1857-64)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 9

Page 10: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Isastegui Goicoa (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Isastegi-Goikoa (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”)Isastegui-Gaikoa (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa. VIICentenario. 1256-1956)Isastegigoikoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Isastegigoikoa (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Isastegi Goikoa (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Isastegiko txaraldea (-a)mendialdea

Osagaiak Isastegi (ikus dagokion sarrera), -ko leku genitiboa, txara (sastraka, erdarazko “jaral”) eta aldegehi artikulua dira.

Dokumentazioa:Isastegikotxaraldea (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak IIAlea)

Kanteraetxea (-a)etxea

Tolosatik Bidania alderako errepidearen albo batean kokatutako etxea. Izen gardena, kantera (“harrobi”),etxe eta artikuluaz osatua.

Ahozko aldaerak:Kantera etxea (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Kortazabalzuhaixka-basoa

Toponimo ezagun honen osagaiak saroi adiera duen korta, gaztelaniazko “sel”, eta zabal “hedadurahandiko lekua” edo berriago “inguru laua, ordokia” esangura duen izenondoa dira.

Dokumentazioa:Kortazabal (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 34 ord. zenb.L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Kortazabal (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Larraibasoa

Otzarain basoko zati den toponimo honen osagaiak ilunak dira.

Ahozko aldaerak:Larrai (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Larrai (Isastegi baserria)

Dokumentazioa:Larrai (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

10 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 11: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Liñaputzuetaputzua

Muñolegor baserritik hurbil dagoen putzua. Lehenengo osagaia “ehuna” adierazten duen liho hitza da,liho>liño>liña bilakatua eta, bigarrena, azalpen gehiegirik behar ez duen putzu. Bildu ostean, lihoa putzubatean eduki behar zen bi edo hiru hilabetez beratzen, gero haria egiteko.

Ahozko aldaerak:Liña putsu (Izagirre)

Dokumentazioa:Linapuzueta (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956 ...alcanzando el manantial de dicha regata cerca del pozo llamado Linapuzueta)

Marrubitatontorra

Ikus Miraleku izen adierakidea.

Miralekutontorra

567 metroko garaiera duen mendi hau Alegiako mugatik zein Aldabakotik oso hurbil dago. Mugarrietabezala ere ezagutzen da, eta Marrubita deitura ere izan du. Bigarren osagaia argia bada ere, leku, hainjustu, lehenaren etimoa zalantzazkoa da. Baliteke erdarazko mira izatea, baina baita euskal bira hitza miramoduan agertzea. Ezkutatzen dena miru txoria, Milvus sp. izatea ere ez da ezinezkoa.Marrubita izenaren osagaiak batetik, marrubi hitza, eta bestetik, leku edo ugaritasun kutsua izan dezakeen–eta atzizkia dira. Ikus Miraleku izen adierakidea.

Aldaerak:Marrubita, Mugarrieta

Ahozko aldaerak:Miraleku (Langaurre etxea), Mugarrita (Arrue, P. / Muñaburuazpi (Albiztur) 1928), Mugarrieta (Lasa,J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Miraleku (1799 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Se nombró comisionado para reponer un mojóncaído en el paraje llamado Miralecu, confín divisorio de la villa de Alegría (48).)Miraleku (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956 pasaremos a unos 300 metros al S.O. de la cumbre de Miraleku o Marrubitako gaña siguien-do el lindero a continuación el borde del camino carretil que procedente de Olarrain e Isastegui se dirige a aldabaZarra)Marrubita (9) (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)Miraleku (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)Miraleku (1990 I. Goikoetxea “Montañas de Gipuzkoa” 1990)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 11

Page 12: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Motxogoxonetaetxea

Aldabatxikira edo Bidania aldera joateko bidegurutzean kokatuta dagoen etxea. Osagaiak ilunak dira,baina badirudi izenaren lehenengo osagaia ezizen bat izan litekeela, Motxogoxo, segidan –ena atzizkiaduela.

Ahozko aldaerak:Motxogoxoneta (Joxe Mari Lasa / Isastegi 1924)

Mugarrieta tontorra

Izen gardena: mugarri hitzaz eta lekua zein ugaritasuna adieraz dezakeen –eta atzizkiaz osatua. IkusMiraleku izena.

Muñolegorbaserria

Gaur egunean arditarako erabiltzen den baserri hau Isastegibekoa baserritik gertu dago. Osagaiak muinohitza, muño bilakatua bustidura medio, eta lehor izenondoa dira. Euskaraz, ahozkotasunean eskuarki,ohikoa da bi bokalen arteko –h- a –g- bihurtzea. Honen lekuko garbia, besteak beste, Legorreta.

Aldaerak:Altzabaltzaberri, Artzabaltzaetxeberri

Ahozko aldaerak:Muñoleor, Artzabaltzaberri, Artzabaltzaetxeberri (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Arzabalza Echeberri (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua1857-64)Muñolegor o Venta de Garayalde (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2)Arzabalza Berri (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2)Arzabaltza-Etxeberri (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”)Muñolegor (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956)Arzabaltzaberri (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Arzabalzaberri (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 L.M. MujikaEuskal toponimiazko materialeak II Alea)Muñolegor (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Muñolegor (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Muñolegorko errekaerreka

Muñolegor baserriaren ondotik pasatzen den erreka. Ikus Muñolegor.

Aldaerak:Artzabaltzaerreka

12 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 13: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Ahozko aldaerak:Muñolegorko erreka (Izagirre), Artzabaltzaerreka, Muñoleorkoerreka (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Muñolegorko erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Munsalaleku izena

Toponimo iluna, gaur egun ezagutzen ez dena.

Dokumentazioa:Munsayo (1852 Tolosako Udal Artxiboa D-7-1 9 desde el puente de Ycasteguieta a los caserios del Barrio deAldava en el punto llamado Munsayo, 1852/08/14)Munsal (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.1 Exp. 9, Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa con Ibarra,Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros. 1871/05/09)Munsal (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.1 Exp.10, Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D.de30.08.1889 1889/10/20)Munsal (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956 en el río Oria en el punto llamado Munsal)

Murtzietxea (lehen baserria)

Ikus Isastegietxeberri.

Murtziko erreka erreka

Isastegietxeberri baserriaren inguruko erreka. Ikus Murtzi.

Ahozko aldaerak:Murtziko erreka (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Otzarainbaserria (lehen errota)

Izen honen osagaiak otso eta haran-en aldaera den -arain(Asteasuran, Asteasuarain...) dira, ‘otsoen harana’, alegia.Lehen osagaia antroponimoa ere izan liteke, baina horre-lakoetan normalean Otxoa dugu, ez Otsoa. Aurkitutakolekukotzek argi erakusten digute Otsarain>Otzarain aldaketaXVIII. mendean hasi eta XIX.ean erabat arrunt egin zela.Aldaketa honen arrazoia ez dakigu, agian otzara “ogia era-mateko saskia” hitzarekiko herri-etimologia.Albiztur alderako bidean kokaturiko baserria.

“El molino llamado Osarain, aunque bastante antiguo, debe ser no obstante, de epoca mas reciente que lostres precedentemente esplicados. Parece que en un tiempo bubo ferrería en el sitio que ahora ocupa, segun se

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 13

Page 14: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

indica en las actas de 23 de Julio y 31 de Octubre de 1612, en cuya epoca se trató de hacerla de nuevo conel objeto de aumentar las rentas de la villa y su vecindario, y para consumir los montes de Aldava y otros delterritorio del mismo pueblo. Se calculó su coste por inteligente sen 2000 ducados, dando a la villa el madera-men; pero se desistió luego del proyecto á causa de otros gastos mas precisos que ocurrieron. Sin duda se con-struyó este molino cuando se destruyó la ferrería antigua; y si bien no se descubre la epoca fija en que estotuvo lugar, á lo menos hay razon de su existencia en 1612. Aparece tambien que en 1703 se ejecutaron en élvarias obras de consideración, principalmente la presa y anteparas destrozadas en el año anterior. Esteestablecimiento fué vendido por la villa en publica almoneda á Don Jose Joaquin de Mendia en la suma de54679 reales, de que se otorgó escritura en 12 de Setiembre de 1811 ante Don Ramon Antonio deGoivideta.” Pablo Gorosabel “Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas nota-bles de la villa de Tolosa” pag.234.

Ahozko aldaerak:Otzaraingo errota, Otzarain (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Otzarain (Lasa, J. M. / Isastegi 1924), Otzarainerrota (A. Muñagorri), Otsain (Lizartza, J. / Alejonea 1926)

Dokumentazioa:Osarain (1556 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 70v los que muelen trigo y otras ceberas en, 1556/01/16)Osarayn (1556 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 69r acerca de la maquilla que se lleba en el molino de Osarayn,1556/01/11)Ossarain (1556 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 70v la maquilla de las çeberas que molieren en el dicho molino de,1556/01/16)Ossarayn (1556 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 70v en el dicho molino de, 1556/01/16)Osarain (1612 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Estaba en sitio en que antes hubo ferrerla(376).)Ossarain (1658 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 84 * Lbto. por la detencion del molino de Ossarain, 1658/09/20)Otsarain (1672 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 270 v * Lbto por valor de una rueda nueva y remiendos del molinode Otsarain, 1672/04/05) Otsarain (1673 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 297 v * Lbto a Martin Barrena por remiendo del molino deOtsarain, 1673/01/18)Otzarain (1753 Tolosako Udal Artxiboa A-1-19 25 v * Lbto a Bartolome Urdapilleta a cuenta de labradas, desdeOtzarain hasta Alegria, 1753/09/02)Otarain (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia)Osarain (1811 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Lo vendió la villa a D. Jose Joaquin de Mendiapor 54.679 reales (376).)Osarain (1837 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Los carlistas llegaron a fusilar junto al molino deOsarain a dos pobres mujeres de esta villa que habian salido a traer leña (247248).)Molino Otzarain (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Otzarain (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VIICentenario. 1256-1956)Otsaingo Errota (1975 J.I. Iztueta “Guipuzcoaco provinciaren condaira” (1847))Otzarain (Osarain) (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak IIAlea)Otzarain (Osarain) (L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Otzarainlur saila

Ikus aurreko izena.

Dokumentazioa:Osarain (1625 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 La villa poseía terrenos concejites en Osarain y

14 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 15: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

otros términos (105).)Osarain (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331 v Por arrancar del vivero de Osarain e Isasteguiburu,1771/12/24)Otsarain (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia)

Otzarainbasobasoa

Isastegi eta Albizturko errekaren arteko basoa dugu. Izen honetan islatzen den egitura erruzerrepikatzen da Euskal Herriko toponimian. Baditugu, besteak beste, Abadiñobaso edo Dallobaso. IkusZabalabaso sarreran esaten dena.

Ahozko aldaerak:Otzainbaso (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Otzarainbaso eta Aierdi (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeakII Alea)Otzaraingobasoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Otzarainbasoa (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Otzarain Baso (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Otzarainbekoa (-a)errota

Egun deseginda dagoen errota hau Bentaundiko gurutzebidean kokatuta zegoen.

Otzarainerdikoa (-a)baserria

Izenaren osagaiak argiak dira, Otzarain, erdi, -ko eta artikulua.

Dokumentazioa:Otzarain Erdikoa (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Términomunicipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario.1256-1956)Otzarainerdikoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Otzaraingo errekaerreka

Oro har, erreka izenak sortzeko euskarak gehien erabiltzen duen egitura izenari zuzenean erreka hitzaeranstearena da, Aingiraerreka esaterako. Kasu honetan, ordea, -go leku genitibo marka eta guzti agertzenda.

Dokumentazioa:Osarain (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano JoseAntonio de Maiz, 1708/10/23)

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 15

Page 16: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Otsarain (XVIII-XVIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia.) Otzarain (1862 P. Gorosabel “Diccionario Histórico-geográfico de Guipuzcoa”)Otsaraingo erreca: (1975 J.I. Iztueta “Guipuzcoaco provinciaren condaira” (1847))

Otzaraingoikoa (-a) baserria (lehen errota)

Osagaiak Otzarain izena, goi eta –ko atzizkia dira, artikulua gehituta. 1804an eraiki zen Ibar jaunarenpaper-fabrikak 1936. urtera arte iraun zuen bertan. 1953an errotaria Migel Azurmendi zela badakigu.Egun deseginda dago.

Ahozko aldaerak:Otzaingoikua (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Otzarain Garaikoa (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Otzaraingoikoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)Otzaraingoikoa (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeakII Alea)Otzarain Goikoa (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi ZientziElkartea 1983-1986)

Otzarainurondoetxea

Motxogoxoneta etxetik gertu dago. Otzarain izenari, ur hitza, hemen ibai adierakidea dena, eta ondoatzizkia erantsita sorturiko etxe izena, errekaren alboan kokatuta baitago.

Ahozko aldaerak:Otzarainurondo (Joxe Mari Lasa / Isastegi 1924)

Dokumentazioa:Otzarainurondo (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Sagastizarra (-a)leku izena

Txerritxulo ingurutik hurbil dagoen leku izena. Osagaiak begibistakoak: sagasti, zahar izenondoa etaartikulua.

Ahozko aldaerak:Saastizarra (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Txerritxulo zokoa

Muñolegor baserri inguruko aurkintza. Osagaiak zerri, Tolosan txerri, jakina, eta zulo, ahozko bustiduramedio, txerritxulo bilakatu dena.

16 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki

Page 17: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

Ahozko aldaerak:Txerritxulo (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Ugaldeetxe

Ugalde deitura oso hedatua dago Euskal Herrian, izen hau duten etxe asko baitaude bazterretan.Toponimo honen osagaiak ur > ug- eta oso maiz atzizki bezala erabiltzen den alde- (Arralde, Mendialde,Zubialde...) dira.

Dokumentazioa:Casa Nueba Ugalde (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2,)Ugalde (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Zabalabasobasoa

Euskaraz, mendian landu gabeko eremuak izendatzeko, behin eta berriz errepikatzen den joskeretako bat`izen berezia gehi baso´ egitura da. Gure kasuan, zabal izenondoa, artikulua eta baso hitza ditugu; zernahigisaz, Zabala-k artikulua gorde duenez, deitura dela pentsa dezakegu Zabalaren basoa adiera duela.

Ahozko aldaerak:Zabalabaso (Arrue, P. / Muñaburuazpi (Albiztur) 1928)

Zubiaurrebaserria

Gurean deitura arrunta ere baden baserri izen honen osagaiak zubi eta aurre dira.

Dokumentazioa:Zubiaurre (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.2 Exp. 9, Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa conIbarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros. 1871/07/10)Zubiaurre (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.1 Exp.10, Actas de amojonamiento de Tolosa con otrosR.D.de 30.08.1889 1889/10/24).

Aldabatxiki Tolosako leku izenak - 17

Page 18: Aldabatxiki - Tolosako leku izenak

18 - Tolosako leku izenak Aldabatxiki