Alboan harreman publikoetako plana

105
1 ALBOAN HARREMAN PUBLIKOETAKO PLANA

description

Alboan GKEarentzat eginiko Harreman publikoetako plana.

Transcript of Alboan harreman publikoetako plana

Page 1: Alboan harreman publikoetako plana

1

ALBOAN

HARREMAN PUBLIKOETAKO PLANA

Page 2: Alboan harreman publikoetako plana

2

“Gorantz begiratuz gero, mugak ez dira ikusi ere egiten” (esaera txinatarra)

Testuinguru berezi batean aurkitzen gara gaur egun. Alde batetik, hortxe dago krisi ekonomikoa eta honek enpresentzako suposatu duen zaplasteko bortitza. Beste aldetik, badugu teknologiaren eboluzio arin eta geldiezina. Mehatxua alde batetik, aukera bestetik. Alboan Loyolako probintzian aritzen den gobernuz kanpoko erakunde euskalduna da, ideologia Jesuitaren babesean eta “Ipar” eta “Hegoaldeko” munduetan indarrez lanean dabilena. “Ipar” eta “hego” deritze, hurrenez hurren, herrialde garatueri eta garatzeko prozesuan dauden beste askori. Nolabait esatearren, hegoaldeko makroingurunean –ekonomian, teknologian, bizitza-kalitatean eta batez ere, hezkuntzan- eragin positiboa sortzeko esfortzuan dabil Alboan, guztia Iparraldeko kideen kontzientzia zabaldu nahirik. Gauzak honela, harreman bat dago GKE eta publiko ezberdinen artean. Harremana dago “hegoaldearekin”, “iparraldearekin”, gobernu eta instituzioekin, Alboaneko partaide eta langileekin... Sare bat da, mantendu eta indartu beharrekoa. Testuinguru honetan aurkitzen gara gu, B&G, Alboanen bertuteak azpimarratu eta arazoak konpontzeko intentzioarekin aurkezten garen agentzia gaztea, EHUko bost ikasleek 2010. Urtean sortua. Harreman Publikoetako plangintza honekin erantzun bat emango diegu planteatutako helburuei, eta honetarako, prozesu luze eta sakon bat eraman beharko dugu aurrera. Ikerketa ezinbestekoa da, noski, eta beraz, Alboanen komunikazio auditoria zabala lortuko dugu lehenbizi aurkeztu daitezkeen aukera eta mehatxuak detektatzeko. Ondoren, guzti honen emaitza gisa, estrategiak finkatu beharko dira, baita emaitzak neurtzeko sistema eraginkorrak ere. Ez du pena merezi aurkezpen zabalagoa egiterik, hortaz, ekin diezaiogun lanari.

B&G agentziak Alboan GKEarentzat:

Aritza Munarriz Maialen Aizpurua

Ioritz Sasiain Josu Ansola

Iñaki Errasti

Page 3: Alboan harreman publikoetako plana

3

AURKIBIDEA

IKERKETAREN METODOLOGIA .............................................5 o Informazio bilaketaren azalpena. o Erabilitako teknikak.

MAKROINGURUNEA...................................................................6

o Egoera ekonomikoa. o Egoera teknologikoa. o Egoera demografikoa. o Egoera soziokulturala.

MIKROINGURUNEA ....................................................................15 ALBOANEN HISTORIA LABURRA ............................................16

ALBOAN ETA FINANTZAK.........................................................17

o 2009ko finantza emaitzak. o Inbertsio politikak. o Ondorioak.

ALBOAN BARRUALDETIK.........................................................20

o Alboanen estatutuen analisi baliagarria. o Alboan taldea. o Langilearen perfila. o Langileen formazioa. o Barne komunikazioa. o Lortutako emaitzak. o Boluntarioak. o Boluntario potentzialak.

ALBOAN ETA KOMUNITATEA...................................................33

o Xede talde edo publikoak. o Alboani laguntzen dien taldeak. o Alboan eta instituzioak: Lobbying-a. o Lehiakideak. o Alboanen irudia komunitatean.

KANPO KOMUNIKAZIOA...........................................................41

o Alboan komunikabide ezberdinetan. o Gainontzeko komunikazioa. o Egiten dituzten ikerketak.

ALBOAN ETA INTERNET............................................................50

o Web gunearen azterketa. o Alboanek sare sozialetan duen presentzia.

LORTUTAKO EMAITZAK...........................................................57

o Erakundearen egitura aztertzen duen AMIA o Barne komunikazioaren AMIA o Kanpo komunikazioaren AMIA

Page 4: Alboan harreman publikoetako plana

4

HELBURUAK.................................................................................60 o Komunikazio helburuak o Helburu finantzieroak o Helburu informatiboak o Helburu sozialak o Heziketa helburuak

PUBLIKOAK ..................................................................................62 o Komunitateko partaideak o Donatzaile handiak o Berria, Gara, Deia eta Vocento o Euskal egunkarien irakurleak o Eskolatako gurasoak o Alboaneko komunikazio saila o Hegoaldeko publikoak o Presio taldeak

TRESNAK ETA ESTRATEGIAK..................................................67 o Facebook lehiaketa o SMS bidezko donazio kanpaina o Egunkariekin harremanak sortzeko kanpaina o Eskolen harreman elkartrukea o Olentzero eta Elkarrekin komunikazioa o Bazkideentzat Futuna o Barne komunikazioa: Alboanen irudia gestionatzen

SORMEN ARDATZA .....................................................................79 o Facebookeko argazki lehiaketa o SMS bidezko donazioen kanpaina o Bazkideentzat Futuna

EMAITZAK KONTROLATUZ .....................................................82 o Aurreikusi daitezkeen emaitzak o Aurreikusi ezin daitezkeen emaitzak

KRONOGRAMA ............................................................................86 AURREKONTUA ...........................................................................89 EBALUAZIOA................................................................................90 INFORMAZIO ITURRIAK ...........................................................92 ERANSKINA...................................................................................93

Page 5: Alboan harreman publikoetako plana

5

IKERKETAREN METODOLOGIA Informazio bilaketaren azalpena. Ikerketa prozesua martxan jarri baino lehen, berbera nola planteatu dugun azaldu beharko litzateke. Eginkizun honen helburua, Alboan GKE-ak komunikazioa eta harreman publikoen ezparruan dituen aukera, mehatxu, indar eta ahuleziak neurtzea da, eta bideari hasiera emateko, informazio bilketa burutu beharko dugu. Bigarren mailako informazioaz baliatuko gara gure ikerketa aurrera eramateko. Izan ere, Alboanen web gunean eskaintzen diren datuak, GKEko komunikazio arduraduna den Eider Mamolarri eginiko elkarrizketa luzean erraztutako informazio guztia, instituzioak berak burututako notorietate eta iritzi ikerketa eta EHUko hemerotekan aurkitutako dokumentu zein internet bidez bilatutako bestelako informazioa erabiliko ditugu. Honez gain, lana bi atal nagusitan banatzea kontsideratu dugu, alde batetik neurtu nahi ditugu kanpoaldetik egon daitezkeen aukera eta mehatxuak, makroingurunea deituriko atalean zehaztuko ditugunak; eta bestalde, lanaren funtsa nagusia hartuko duen mikroingurunea landuko dugu. Erabilitako teknikak Alde batetik, Alboanen estaldura mediatikoa neurtuko dugu. Honetarako, 2010. urte osoan zehar GKE-aren inguruan egin diren publikazioak aztertuko ditugu informazioari eman zaion tratamendua zein izan den ikusteko. Prozesu honetan ekimen kualitatibo eta kuantitatiboak nahasten dira, izan ere, zenbat informazio eman den, zenbat euskarri erabili diren edo zelako audientziak izan diren kuantifikatzeaz gain, informazio guzti hau modu egokian azaldu den, mezua ondo islatu ote den zein eman zaion formatua egokia izan den ikusi nahi dugu. Honela, besteak beste, Alboanek medioetan izan duen presentzia neurtuko dugu, baita hartzailearen profila, publikoaren aurrean duen irudia eta medioen aurrean duen eraginkortasuna zein den ere. Bestalde, teknika informalak erabiliko ditugu Alboanek kaleratu dituen publikazioak zein egin duen publizitatea neurtzeko, besteak beste. Kanpaina ezberdinak kualitatiboki aztertuko ditugu aurretik finkatutako kriterioen bidez. Bestalde, elkarrizketa sakona prestatu dugu Alboaneko komunikazio arduraduna den Eider Mamolarrekin. Bera izan da gure iturri nagusia, datu kualitatibo zein kuantitatiboak eskaini dizkigu adeitasunez, jarraian datozen orrialdeetan deskribatuko ditugunak. Beraz, eta laburbilduz, teknika informaletan oinarrituko gara bai datu kualitatibo zein kuantitatiboak lortzeko. Elkarrizketa sakon batekin, Alboanen dugun kontaktuak emandako datuekin zein publikazioen tratamendua aztertzeko lortutako bigarren mailako informazioarekin, egoeraren diagnostiko erreal eta oparo bat eskaintzea espero dugu.

Page 6: Alboan harreman publikoetako plana

6

MAKROINGURUNEA

Page 7: Alboan harreman publikoetako plana

7

Egoera ekonomikoa Egun, mundu mailan pairatzen dugun krisiaren ondorioz estatuko ekonomia egoera txarrean dago. Hala ere, apurka-apurka egoera ekonomikoa hoberantz doa, 2009ko ekainean hondoa jo ostean, hala ere egoerari buelta ematea oraindik ere asko kostako da, 2011ean gorakada nabarmena espero delarik. Ekonomia adituen iragarpenek (FUNCAS, Banco España, BBVV…) 2010. urtean kasurik onenean Espainiako BPGak %-0,3ko zifra negatiboan amaituko luke eta kasurik txarrenean %-0,5ean. 2011ean, aldiz, BPGa %0,5 eta %1,5 artean kokatzen dute adituek. Datorren urtean eman beharko litzatekeen hobekuntza onek langabeziak nabarmen behera egitea eragin beharko luke, orain estatuan dagoen %20 inguruko langabezia tasatik aldenduz.

Guri dagokigunez, EAE eta Nafarroako egoera ekonomikoa estatukoarekin alderatuz zerbait hobea da, nahiz eta Europako beste hainbat herrialderen mailara ez iritsi. EAEn BPGa %0,2an kokatuko da Eusko Jaurlaritzaren arabera. Hauen ustez, 2011 urtean BPGak %1,4ko igoera izango du, %1,6an kokatuz. Langabeziari dagokionez EAEn ia %10ekoa da, Espainiako estatukoaren erdia.

Page 8: Alboan harreman publikoetako plana

8

Egoera teknologikoa Orange fundazioak egindako Espainiako Gizartearen Informazioaren garapenaren 2010.urteko informearen arabera (Informe anual sobre el desarrollo de la Sociedad de la Información eEspaña 2010), Espainiak Europako rankingean maila bat gora egin du, 15.postuan kokatuz eta europako liderrei distantziak murriztuz. Egoera ekonomikoa txarra izan arren, Europako garapen teknologikoaren sailkapenean aurrera egitea lortu du Espainiak aurtengo urtean. 2009ko E-Espainia informearen arabera Espainia 15. postura igo da, Europako bataz bestekotik oso hurbil. Hala ere, esan beharra dago, garapena egon bada ere, Espainia ez dela iritsi Lisboa 2010 tratatuan erabakitako objetiboetara. Bestalde, Espainia lehenengo postuan jarraitzen du banda zabal finkoan eta mugikorretan. Informearen arabera, ikuspuntu demografikotik teknologien erabileran ez daude desberdintasunik ez hirietako eta herrietako gazteen artean, ezta sexuaren arabera, baina bai, familien egoera ekonomikoaren arabera. Aipatzekoa da sare sozialak izugarrizko fenómeno bilakatu direla Espainian. Estatuko 15 urtetatik gorako erabiltzaileen %80 horrelako sareen erabiltzailea da. Espainia bigarren postuan dago ranking honetan, soilik Erresuma Batuaren atzetik. Bestalde, webgunea duten 10 langile edo gehiago duten erakunde eta enpresetan, Espainia erdibideko mailan kokatzen da Europarekin alderatuz. Honek esaten digu, garapena egon bada ere, oraindik esfortzu gehiago egin beharra dagoela Informazio eta Komunikazio Teknologietan (TICs delakoa), nahiz eta ez den Madrid, Catalunya eta EAEren kasua hauek ondo kokatua baitaute.

Page 9: Alboan harreman publikoetako plana

9

Espainiaren egoera komertzio elektronikoari dagokionez Europar Batasuneko bataz betekotik behera dago. Gainera, azken urtetako garapenaren arabera, on-line saltzen duten enpresen kopurua igo egin bada ere, komertzio elektronikoak biztanlerian duen penetrazioa ez da askorik igo. Honek esaten digu, komertzio elektronikoak ere krisiaren eragina pairatzen duela. Hala ere, irabazien kopuru totalak tendentzia aldaketa bat jasan badu ere, transakzio kopuruak gora egiten jarraitzen du. Salmenta operazio kopuruak gora egiten jarraitzen duen arren, salmenten zenbatekoen bataz bestekoak behera egin du. Azkenik, eEspaña informearen arabera, enpresa zein erakunde gehienek ez dute software sozialen inplantazioa kontatuan izan beraien webguneetarako. Horrela web 2.0ak eskaintzen dituen tresna asko ez dira aztertuak izan komertzio elektronikorako. Beste tecnología batzuk ordea, webguneetan txertatuak izan dira, besteak beste, bat-bateko mezuak eta komunikazioa bateratuak. EAE Estatuko zifren gainetik dabil, eta Madril eta Catalunyarekin batera Europako media internazionalen mailan dabil. Garbi dago, egun teknologiak izugarrizko garrantzia duela publizitatean, eta teknologia berriak hobekien erabiltzen asmatzen duenak emaitza onak bermatuak izango ditu. Interneterako publizitatea txertatzeko formatu edo sistema innobatzaile eta berri bat asmatzean dago gakoa. Jakina da sare sozialek hartu duten izugarrizko indarra, gainera dohainik izanik pasatzen utzi ezin den aukera da eta oraindik indar horri fruitu guztia ateratzeko modua ez den asmatu, publizitate munduan denek dute hor egon beharra egun, dela Facebook, Tuenti edo Twitter-en.

Page 10: Alboan harreman publikoetako plana

10

Egoera demografikoa Espainia Demografiari dagokionez, 46.661.950 pertsona bizi ziren Espainian 2009an, aurreko urteari dagokionez gorakada nabarmena izan zen, hain zuzen ere 504.128 pertsonako gorakada. Gorakada horren eragile nagusia immigrazioa izan zen, % 6,3an igo baizen. 2009an biztanleriak gora egin du. Aurreko urtean aldiz, hainbat komunitate autonomotan behera egin zuen pertsona kopuruak. Beste datu aipagarri bat, Espainiako pertsona guztien %58a lau komunitate autonomikotan bizi direla da, hain zuzen ere Andaluzia, Katalunia, Madril eta Valentzian. Dentsitateari dagokionez, Espainiari dagokion media 92,2 hab./km² da. Estatuaren erdialdean eta Levante inguruan handiago da dentsitate hori eta mendi inguruetan berriz baxuagoa. Hirien tamainaren arabera Madril eta Bartzelona dira aipagarrienak, ala ere Madrilek bikoiztu egiten du pertsona kopuruan Bartzelona. Biztanleria 2009ko urtarrilaren 1ean España 46.661.950 Andalucía 8.285.692 Almería 682.250 Cádiz 1.228.987 Córdoba 803.038 Granada 905.285 Huelva 512.366 Jaén 667.502 Málaga 1.587.840 Sevilla 1.898.424 Aragón 1.342.926 Huesca 227.439 Teruel 146.656 Zaragoza 968.831 Asturias (Principado de) 1.085.110 Balears (Illes) 1.094.972 Canarias 2.098.593 Palmas (Las) 1.080.623 Santa Cruz de Tenerife 1.017.970 Cantabria 589.043 Castilla y León 2.560.031 Ávila 171.090 Burgos 375.243 León 499.023 Palencia 173.070 Salamanca 354.236 Segovia 164.441 Soria 94.856 Valladolid 532.429 Zamora 195.643 Castilla-La Mancha 2.079.401 Albacete 400.836 Ciudad Real 526.856

Cuenca 216.899 Guadalajara 246.074 Toledo 688.736 Cataluña 7.467.423 Barcelona 5.483.127 Girona 746.840 Lleida 435.120 Tarragona 802.336 Comunitat Valenciana 5.084.502 Alicante/Alacant 1.913.922 Castellón/Castelló 601.997 Valencia/València 2.568.583 Extremadura 1.100.000 Badajoz 687.882 Cáceres 412.118 Galicia 2.794.796 Coruña (A) 1.144.796 Lugo 354.862 Ourense 335.573 Pontevedra 959.565 Madrid (Comunidad de) 6.360.241 Murcia (Región de) 1.445.410 Navarra (Comunidad Foral de) 629.569 País Vasco 2.171.243 Álava 313.592 Guipúzcoa 705.421 Vizcaya 1.152.230 Rioja (La) 321.025 Ceuta 78.591 Melilla 73.382

Page 11: Alboan harreman publikoetako plana

11

Hiritar kopuruari dagokionez, azken urtetako bilakaera zahartzearena da, hau da, hiritarrak gero eta zaharragoak dira. 2009ari dagokionez, adinaren media 40,95 urtetan zegoen. Duela 20 urte berriz 36,21 urte ziren. Hiritarren % 16,7ak 64 urte baina gehiago ditu. Bestalde hiritarren %15ak ez du lan egiteko adina. Adin nagusien artea gehiengoa emakumeak dira, orokorrena %50,5 izan arren, 85 urte baina altuagoen artean ordea %68,7 dira. Kanpotarrei dagokionez, hiritarren %12a dira, hain zuzen ere 5,6 milioi pertsona. Azken hamar urtetan 4,8 milioitan igo da kanpotarren presentzia Espainian. Autonomi erkidegoei dagokionez, Balear irlak, Valentzia eta Madril dira kanpotar gehien dauden autonomiak. Kanpotarren jatorriari dagokionez, Errumania, Maroko, Ekuador, Britainia Handia eta Kolonbia dira. Kanpotarren jatorriaren gorakadari dagokionez ordea, Paraguaiko, Txino eta Perutarrei dagokie Demografiaren inguruko beste datu batzuk aipatzerakoan, ezin da utzi aipatu gabe jaiotze tasa. Azken hamarkadetako bilakaera jaiotze tasa jaistea izan bada ere azken hamarkadan goraka doa pixkanaka pixkana. Azken urte honetako jaiotze tasa, 1986tik orain arteko handiena izan da. Jaiotzen bostetik bat ama kanpotarrena da eta aurreko urteari dagokionez %15eko igoera izan du. Emakume bakoitzeko ume kopurua 1,46an kokatzen da. Azken urteotan ematen ari den errekuperazioari jarraituz. Azken urte honetako balorea, handiena izan da 1990. Urteaz geroztik. Ugalkortasun tasa. 2007 Emakume bakoitzeko ume kopurua Irlanda 2,01 Francia 1,98 Suecia 1,88 Dinamarca 1,84 Finlandia 1,83 Países Bajos 1,72 Estonia 1,63 Luxemburgo 1,61

República Checa 1,44 Grecia 1,41 Letonia 1,41 España 1,40 Chipre 1,38 Austria 1,38 Eslovenia 1,38

Heriotza tasei dagokionez berriz, 2008ean 385.954 heriotza izan ziren. Azken urteetako bilakaerekin jarraituz, heriotza tasak behera egin du. Bizi itxaropenari dagokionez berriz, gora egin du, hau da, azken urteetako bilakaerarekin jarraitu du. Esan daiteke, Espainiako bizi itxaropena Europako handienen artean aurkitzen da, hain zuzen ere bigarren lekuan Frantziaren atzetik.

Page 12: Alboan harreman publikoetako plana

12

Bizi itxaropena. 2007 Mujeres Varones Francia 84,38 77,49 España 84,06 77,67 Italia 83,83 78,42 Bélgica 83,34 77,25 Suecia 82,99 78,94 Austria 82,87 77,34 Finlandia 82,85 75,84 Luxemburgo 82,74 77,59 Países Bajos 82,30 78,00 Eslovenia 82,30 74,98 Alemania 82,25 76,89 Grecia 81,99 77,01 Malta 81,75 77,23 Reino Unido 81,70 77,60 Portugal 81,57 75,18 Etorkizunaren inguruan esan daiteke biztanleriak gora egingo duela eta 2018an 46milioi pertsona biziko dira Espainian. Jaiotzei dagokionez beherantz egingo dute eta heriotzek berriz gora. Hiritarren zahartzea berriz jaitsi egingo da. 2050ari dagokionez berriz 52 milioi pertsona biziko dira Espainian.

Honako datu guzti hauek INEtik (Instituto Nacional de Estadistica) ateratakoak dira. Beraien webgunean argitaratutako txostenak eta hainbat datu erabili ditugularik ikerketa hau burutzeko.

Page 13: Alboan harreman publikoetako plana

13

EAE (Euskal Autonomi Erkidegoa) 2008. urteari dagokionez, EAEko biztanleria 2.162.944 pertsonakoa zen, horietatik 1.057.431 gizonezkoak eta 1.105.513 emakumezkoak. Probintziak aztertuta, Bizkaiak du biztanleria handiena, 1.151.113 pertsona bizi direlarik bertan. Ondoren Gipuzkoa dago, 698.271 pertsona bizi direlarik eta azkenik berriz, Araba non 313.560 pertsona bizi diren.

Hiri handienei dagokionez, Bilbon bizi da jende gehien, 355.048 pertsona. Gasteizen 234.740 pertsona bizi dira, hau da, Arabako biztanleriaren erdia baina gehiago bertan bizi da eta azkenik, Donostia, non 182.574 pertsona bizi diren.

Jaiotze tasari dagokionez, 2008an 21.315 pertsona jaio ziren EAEn. Hildakoak aldiz, 19.437 izan ziren, hau da, EAEri dagokion hazkunde begetatiboa 1.878 pertsonakoa izan zen. Honek azken urteetako bilakaerari jarraipena ematen diola adierazten digu, non azken urteotan jaiotze tasak gorantz egin duten.

Page 14: Alboan harreman publikoetako plana

14

Migrazio mugimenduei dagokionez berriz, 83.366 etorkin berri izan ziren 2008an EAEn. Emigratu zutenak berriz, 66.565 izan ziren. Hau horrela izanik, migrazio saldoa, 16.801 pertsonetan kokatzen da eta honek ere azken urteetako bilakaerarekin jarraitzen duela esan dezakegu. Datu guzti hauek, EUSTAT-etik (Euskal Estatistika Erakundea) hartuak izan dira. Honako datu hauek, ez dute esangura askorik guk egin beharreko lanarekin, baina, lana egiterako orduan baliagarri izango zaizkigun hainbat datu eskaintzen dizkigu. Espainiako eta EAEko demografiaren inguruko datuek , gure harreman publikoetako planean erabili behar dugun estrategia eta kontutan hartu beharreko publikoa errazago zehazteko aukera emango digu. Egoera soziokulturala Atzera begiratuz gero, erraz nabari dezakegu zein mailan eragin duen aldaketa soziokulturalak erlazionatzeko dugun joeratan. Lehen, bazegoen merkatu bat, zerbitzu, produktu edo, gure kasuan, ideia eta filosofiarena. Erabiltzaileek bazuten horien berri eta kontsumitzen zuten. Gaur egun ordea, komunikazioaren aroa deritzonean gaude, eta gure kulturan interaktibitatea nagusitu da. Interaktuatzen dugu geroz eta gehiago, munduko edozein lekutatik eta edozein pertsonarekin. Kontaktua fundamentala da. Enpresa eta erakundeen esparrura ere iritis da bilakaera sociocultural hau, eta jada ulertu behar dute, alde batetik, hartzailea (deitu bezero, edo bazkide) dela guztiaren funtsa, eta bestetik, hartzaile honekiko komunikazioan oinarritu behar dela enpresaren filosofia. Jada ez dira onura propioak bilatzen, orain alde biko komunikazioa beharrezkoa da, bai erakundearen baita hartzaile edo bezeroaren mesedea sustatu behar da. Erakundeek egitura birplanteatu beharko lukete datozen egunetan gorenean mantentzeko, eta esfortzu honetan aurkitzen da Alboan ere, datozen orrialdeetan ikusiko dugunez.

Page 15: Alboan harreman publikoetako plana

15

MIKROINGURUNEA

Page 16: Alboan harreman publikoetako plana

16

ALBOANEN HISTORIA LABURRA

Page 17: Alboan harreman publikoetako plana

17

ALBOAN ETA FINANTZAK Atal honetan Alboanek bere patrimonioa nola eskuratu eta gestionatzen duen analizatuko dugu. Duela pare bat urte diseinatu zuen Alboanek etorkizunean izan nahi duen finantza gestioa. Honen isla adierazi nahiean, 2009. urteko finantza emaitzak analizatuko ditugu, hauexek izan baitira lortu ahal izan ditugun azken datuak. Hala ere, ganantzien gestioa hobeto ulertzeko, Alboanek jarraitzen dituen inbertsio politikei egingo diegu erreparu, baita komunikaziorako gordetzen duten aurrekontuari ere. Nola ez, guzti hau azken ondorio batzuk ateratzeko esfortzu bat besterik ez da, beraz, analisi orokor batekin emango diogu bukaera tarte honi. 2009. urteko finantza emaitzak. 2009. urteko irabaziak 9.466.190€koak izan dira eta aurreko urteko datuekin alderatuz gero, ikusi daiteke jarduera 6,7% murritzagoa izan dela. Izan ere, Alboanen finantza iturri pribatuen jaitsiera gertatu da, batez ere donatzaile handienen partetik. Bestalde, eta honi aurrejarrita, bazkideek egindako aportazio maila hazten doa urtez urte eta gaur egun, irabazi guztien %19a osatzen dute, 2008ko %16aren aurrean. Ondasunei erreparatuz gero, igoera eman da finantzazio publikoan %7,5 hazi da 2008. urteko datuekin alderatuz-, eta honekin geroz eta hurbilago dago Alboan finantzazio publiko eta pribatuaren artean mantendu nahi duen orekaren artean (%50a bakoitzak). Honen eragile dira hainbat instituzio publikoek GKEari eskaini dizkien luzarorako herramintak, honela egonkortasun finantziero sendoago bat emanez.

Nahiz eta jardueran beherantza egin den, ondasunak modu berdinean banatu dira 2009. urtean ere, gauzak honela, hegoaldean (beharra duten herrialdeetan) antolatu diren elkarkidetza internazionaleko proiektu eta programek aurrekontu osoaren %81,7a osatzen dute eta iparraldean hezkuntzaren, boluntarioen eta ikerketetan eginikoak (iparraldea laguntza eskaintzen duen lurraldea dela ulertuz) %8,6arekin maneiatu dira. Gainontzeko alorrak aztertuz gero, komunikazio eta gestiorako %9,6a erabili da eta ondorioz, 2009. urteko jarduera superhabit xume batekin itxi da.

Page 18: Alboan harreman publikoetako plana

18

Hegoaldean zentratuz gero, bertarako erabilitako aurrekontu osoaren %37,2a hezkuntzaren esparruan hobekuntzak egiteko erabili da, nahiz eta kontutan izan behar den bertan izandako arazo politiko ezberdinak bultzatuta, hainbat proiektu alde batera utzi behar izan direla. Bestalde, eta komunikazioaren esparruan bereziki zentratuz, azpimarratu behar da, berriz ere, soilik aurrekontu osoaren %4a erabiltzen dela honetarako.

Gauzak honela, eta zifrak eurotara mugiaraziz, 378.647,6€ zuzenean xahutuko dira komunikazio ekintzetan, bai barne komunikazioan baita kanpo taldeei eginiko komunikazioan ere. Inbertsio politikak Jarraian, eta puntuetan banatuta, Alboanek bere inbertsioak gestionatzeko orduan kontutan hartzen dituzten jokabideak zerrendatzen dira.

1. Inbertsioak non egingo diren zehazterako orduan, batez ere segurtasuna, eskainiko duten likidezia eta onurak hartuko dira kontutan. Beti zaintzen dute hiru hauen orekaren mantentzea eta noski, emango diren gorabeherak momentuko merkatu-egoeraren eta Alboanen behar finantzieroen araberakoak izango dira.

2. Inbertsio helburuak zehaztu beharko balirake, hauexek izango lirateke:

a) Kapitala mantentzea, hau da, galera arriskuak ahalik eta gehien murriztea.

b) Irabaziak lortzea beti ere kontutan izanda irabazi hauek Alboanek aurrera daraman ekintza arrunterako erabiliko direla.

3. Ezinbesteko kontsideratzen dute GKEaren esparru guztietan gardentasuna

erakustea, hau dela eta, inbertsio guztiak espekulazioetatik at egingo dira, eta honen legitimazio bezala, diru mugimendu guztiak publikoak izango dira eta edonorek eskuratu ahal izango ditu web gunean.

4. Nahiz eta Alboanek gestioaz arduratzen den taldea duen, inbertsioari dagokien

azken erabakiak zuzendaritzak hartuko dituen. Noski, erabaki hauek hartu ahal izateko nahikoa ezagupen izan behar dira, hau dela eta, asesoreak kontratatu izan ohi dituzte.

5. Bestalde, mugimendu ekonomiko guzti hauek patronatuari erakutsiko zaizkie

urtero, politika hauek betetzen direla ziurtatu eta egiaztatu dezaten. Alboanek esfortzua egiten du beti politika hauen arabera jokatzeko.

Page 19: Alboan harreman publikoetako plana

19

Ondorioak Makroingurune ekonomikoak gaur egun eskaintzen duen krisiaren ondorioz, Alboanek ere diru sarreren murrizpena pairatu du azken urteotan. Gauzak honela, eta gure alorrari helduz, zentratu gaitezen komunikaziorako gordetzen den aurrekontuaren %4 hortan. Kontutan izan behar dugu komunikazioaren poltsan ez direla soilik harremanak hobetzeko egingo diren esfortzuak sartzen, publizitaterako egingo diren kanpaina guztiak zein marketing estrategiak ere barne dira. Beraz, eta 378.647,6€-ko aurrekontu totala dugula jakinda, esfortzua egin beharko dugu gure plana muga ekonomiko nabari batzuen barruan burutzeko.

Page 20: Alboan harreman publikoetako plana

20

ALBOAN BARRUALDETIK Alboanen estatutuen analisi baliagarria Alboan fundazioa Euskal Herriko Jesusen konpainiak sortua eta hornitua da. Izaera pribatua du, lankidetza eta garapenerako fundazio honek eta interes orokor batzuk babesten ditu, hala nola, asistentzia soziala, gizalegezkoa portaera, heziketa eskubidea, osasun zerbitzua, garapenerako lankidetza, boluntarioen promozioa… Ekitaldi eremua: Jarduerainstrumentalak Hego Euskal Herrian (EAE eta Nafarroa) garatuko dira, baina, onuradunak munduko edozein lekutan bizi ahalko dira. Alboan fundazioaren helburuak:

- Sentsibilizazio aktibitateen sustapena eta garapena:

o Hirugarren eta laugarren munduko estatuen pobreziaren aurrean o Gizarteko sektore bereiziki marjinatuen aurrean

o Solidaritatea eta garapenerako kooperazioa

- Onuradunak hirugarren munduan egoera material, kultural edo espiritual, edo osasun zerbitzuen egoera hobetzeko proiektu edo aktibitateak aurrera eramango dituzten instituzio zibil o erlijioso, publiko edo pribatuak izango dira. Alboan fundazioak laguntza honen finantzaketa eta gauzatzea aurrera eramango du, pertsona behartsuei garapen orekatu eta integrala emateko asmoz.

Helburu hauek lortzerako orduan Alboan fundazioak bere eskura duen edozein aktibitate erabil dezake, baina beti ere beretzat irabaziak lortzeko helbururik gabe. Laguntzen onuradunak Patronatuak erabakiko du zein izango diren, beti ere dauden eskakizunak kontuan izanik eta baita Patronatuaren irizpideak ere. Alboanek emango duen zerbitzua, laguntza ekonomikoa, material ekarpena edo lankidetzarako pertsonak izango dira. Alboan fundazioaren Gorbernua edo barne organoak: Fundazioaren gobernua, administrazioa eta errepresentazioa Patronatuari dagokio. Honek fundazioaren patrimonioaren ondasunak eta eskubideak administratuko ditu. Patronatua gutxienez bost ugazabez egongo da osatua, eta hamaika patronatuz gehienez. Jatorrizko Patronatuak:

1- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Probintziala Patronatuko lehendakaria izango da.

Page 21: Alboan harreman publikoetako plana

21

2- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Edukazioko delegatua.

3- Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko koordinatzailea. 4- Beste patronatuak Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Probintzialak

aukeratuko ditu, hau da, fundazioaren lehendakariak. Aukeratuak Jesusen konpainiaren partaideak ala zerikusirik gabeko pertsonak izan daitezke.

Jatorrizko patronatuak beren kargua utzi beharko dute, beren berezko lanpostuko kargua usten duten momentuan, hau da, Jesusen konpainiako Hego Euskal Herriko Probintziala, edukazio delegatua ala koordinatzaile izatea uzten dutenean patronatu poztua ere utzi beharko dute. Aukeratutako patronatuen kasuan, berriz, karguak hiru urteko iraupena izango du. Betiere, berriz ere aukeratuak izateko aukerarekin beste hiru urtez, eta honela jarraiki. Bestalde Patronatuak bere partaideen artean lehendakari-orde bat eta diruzain bat hautatuko ditu. Aukeraketa gehiengoz gauzatuko da, berdinketa kasuan lehendakariaren kalitatezko botoak erabakiko duelarik. Idazkari bat ere aukeratuko du Patronatuak. Hau Patronatuko kide ez izatea posible da, baina, kasu honetan bileretara joanen da baian betiere botorik ezingo du eman. Komisio delegatuak hautatzea ere Patronatuari dagokio. Edozein motatako pertsona, autoritate, eta entitate publiko zein pribaturen aurrean fundazioaren errepresentazioa lehendakariari eta lehendakari ordeari dagokie. Lehendakaria izango da Patronatuko bilerak konbokatu eta zuzenduko dituena. Eta baita akordioak gauzatuko dituena ere. Lehendakaria falta denean, lehendakariordea izango da berau ordezkatuko duena bere eginbeharretan. Idazkariak Patronatuko aktak erredaktatzeko eginbeharra izango du. Diruzainak kontabilitatearen ardura izango du, urteroko gastuen eta irabazien presupostuen likidazioa egin beharko du. Patronatuaren bilerak: Gutxienez sei hilean behin bilduko da patronatua, eta lehendakariaren arabera edo patronatuaren herenaren arabera beharrezkoa den guztietan. Hala ere, ejertzizio (urte) bakoitzaren lehen hiruhilekoan beti bildu beharko dira, aurreko ejertzizioaren kontuak gainditzeko eta aktibitateen memoria egiteko. Bilera hauetan erabakiak gehiengoaren bozaren bitartez hartuko dira, eta berdinketaren kasua ematen bada, lehendakariaren kalitate botoak erabakiko du. Patronatuko kide bakoitzari boto bat dagokio.

Page 22: Alboan harreman publikoetako plana

22

Patronatuko kideek ez dute dirurik kobratzen baina gastuak izan ezkero, eta gastu hauek justifikatu ezkero, diru-kantitate hori ordainduko zaie. Patronatuaren ahalmenak: Patronatuak gestiorako, ondasunen xedapenerako eta fundazioaren errepresentaziorako erabateko ahalmena izango du. Bere muga bakarrak legeak eta estatutu hauek ezarritakoak izango dira. Beraz, eta honen ondorioz, edozein motatako ondasun, balore edo eskubideen administraziorako botere osoa du. Gainera, lehendakariaren proposamenaren bitartez, Patronatuak fundazioaren Zuzendari Orokor bat izendatu ahalko du. Hau patronatuko kide izan daiteke, ala ez. Ondoko hauek izango dira Zuzendari Orokorraren zereginak:

1- Patronatuaren erabakien gauzatzea 2- Administrazio, finantza eta tekniken gestioa. Baita langileen zuzendaritza,

kontratazioa, eginbeharren esleipena…

3- Gestio ofizialak atzerriko herrietara laguntza ekonomikoak bidaltzeko 4- Patronatuak egoki deritzon beste ahalmen batzuk ere eman ahal ditzazkio

Zuzendaria Patronatuko kide ez bada, bileretan hitza izan dezake baina ez botorik eman. Zuzendari postua ordaindua izango da, soldata bat izango du. Alboan taldea Alboan, Gobernuz kanpoko erakunde txiki bezela kontsideratzen bada ere, asko dira bere gestio eta funtzionamendu egokia bermatzen duten langileak. Atal honetan deskribapen lana egin nahi izan dugu, eta honetarako, taldea aurkezteaz gain, Alboan banatzen duten sailak ere analizatuko ditugu, baita bakoitzean burutzen den lana ikusi ere. Bestalde, langile hauek nolakoak diren jakin nahi dugu, beraien perfila zein den, alegia. Ezberdindu behar ditugu, nola ez, donatzaileak eta boluntarioak, izan ere, bi parteek osatzen dute Alboan, baina momentuz bigarrenetan zein langileetan soilik zentratuko gara. Azkenik, Alboanek martxan jarritako formazio ekintzak aztertuko ditugu, finkatu dituzten helburu eta estrategiak deskribatuz.

Page 23: Alboan harreman publikoetako plana

23

Taldearen funtzio eta erantzunkizunak Hona hemen enpresaren organigrama; boluntario eta profesionalez osatutakoa. Beheko organigraman enpresaren egitura argia ikus dezakegu. 53 langilez osatutako erakundea da Alboan.

Hurrengo lerroetan Alboan erakundeko pertsonen funtzioak zeintzuk diren definitzen dira. Organigraman agertzen diren talde bakoitzak betetzen duen funtzioa alegia. Eginkizun asko komunak dira, hau da, taldeko guztiek betetzen dituzte. Arestian aipatu bezala, ordainpeko langileez gain boluntarioek ere lan egiten dute Alboan-en, hauek langileekin batera aritzen dira lan-taldeetan. Organigraman argi ikus daitekeen bezala erakundea bederatzi talde desberdinetan banatzen da. Talde bakoitza esparru baten aritzen da guztien artean lan on eta osatu bat ateratzeko. Honakoak dira talde horien izenak eta betetzen dituzten funtzio zein erantzukizunak.

1. Kooperazio internazionala : Talde hau hiru talde desberdinetan banatuta dago. Alde batetik, taldean guztiek egiten dituzten funtzioak, bestetik, eremu geografikoen ardurak eta azkenik proiektu eta programak.

a. Eginkizun komunak: Kooperazio internazionaleko esparruan aritzen

dira talde honetan lan egiten dutenek, bertako planifikazio eta estrategiak antolatuz. Boluntarioen integrazioa erraz eta erosoa izan dadin laguntzen dute, berehala bertakotu daitezen. Instituzioko lan prozesu eta sistematizazioak hobetzen dituzte.

b. Eremu geografikoen arduraduna: Kooperazio internazionaleko

(dagokien esparru geografikoan) estrategien garapenean aritzen dira: instituzio desberdinekin kolaborazioak, finantzazioa, sektoreak…Hegoaldeko aliatuen identifikazio eta aukeraketa ere talde

Page 24: Alboan harreman publikoetako plana

24

honek eramaten du. Proiektu eta programen zikloa gestionatzen dute. Beste instituzio batzuen aurrean Alboan-en errepresentazio dira, talde guztiaren bozeramaleak nolabait esatearren.

c. Proiektu eta programak: Hauek aliatuekiko erlazioen gestioa eramaten

dute: identifikazioa, jarraipena, ebaluazioa eta formulazioa. Proiektu eta programen formulazioa egiten dute eta informe tekniko narratiboak idazten dituzte. Administrazioko dokumentazioa ere hauen esku dago, aurkezpenak egutegiak, datu baseak, proiektuen jarraipen ekonomikoak…

2. Komunikazioa: Talde hauetan ere espezialitate desberdinak osatzen dituzten

taldetxoak daude. Guztiek egiten dituzten lanak, komunikazio eta marketin esparruko arduraduna, enpresa eta emari partikularrak, argitalpenak eta hedabideak.

a. Guztiak egiten dituzten ekintzak: Erakundearen irudi sozialaren ardura daramate kanal desberdinen bitartez.

b. Komunikazio eta marketin esparruko arduraduna: Notorietate

estrategiak diseinatzen dituzte eta bezeroen fidelizazioaz arduratzen dira. Gainera irudi korporatiboaren diseinua egin eta gainbegiratzen dute.

c. Enpresa eta emari partikularrak: Enpresa eta fundazio pribatuekin

erlazioak sustatu eta indartzen saiatzen dira. Emari partikularren ekarpenak koordinatzen dituzte baita erakundearen ondasun politika propioak ere. Publizitate materialen diseinu eta burutzapenaz ere arduratzen dira.

d. Argitalpenak: Alboanen argitalpenen prozesuen gestioaz arduratzen

dira: definizio, eduki, publiko…Web gunea eguneratzeko lana ere badute eta irudien gestioa ere euren lana da.

e. Hedabideak: Alboan eta hedabideei elkarrizketak, erreportajeak,

artikuluak…proposatu. Honetarako Euskal Herriko komunikazioekin erlazioak sustatu eta mantentzen dituzte. Erakundearen irudiaren koordinazioa daramate baita ekintzen difusioa ere.

3. Kudeaketa: Kudeaketako kideen artean ere guztien artean egiten dituzten lanak

daude, honez gain kudeaketa arduraduna, administrazioa eta zerbitzu orokorrak eta bazkideak.

a. Guztien artean egiten dituzten ekintzak: Alboaneko beste arlo

batzuetako koordinazioa eramaten dute, bertako proposamenak identifikatzea, planteatzea eta parte hartzea dute helburu. Gainera pertsona bolondresen integrazioa errazten dute.

Page 25: Alboan harreman publikoetako plana

25

b. Kudeaketa arduraduna: Erakundeko proposamenak prestatu eta jarraipenen koordinazioan aritzen dira. Hileko altxor-zaintzaren informeak burutzen dituzte. Erakundeko kontabilitatearen koordinazio eta ikuskapena ere daramatzate.

c. Administrazioa: Kontabilitate orokor eta analitikoa egiten dute. Hauek

ere altxor-zaintzaren aurreikuspen eta jarraipena egiten dute. Proiektuen kudeaketa ekonomikoaren lana ere talde honek egiten du.

d. Zerbitzu orokorrak eta bazkideak: Idazkaritza, bertan telefono deiei

erantzun, bisita pertsonalez arduratu, materialen erosketaz arduratu, email orokorra eramatearen lana…daramate. Biltegien eta espazio komunen kudeaketaz ere arduratzen dira. Bidai eta aseguruak ere kontrolatzen dituzte. Bazkideen esparruaren lana ere talde honena da. Bazkideen kudeaketa eta bazkide potentzialen analisia egiten dute.

4. Hezkuntza eta boluntarioak: Gainontzeko taldeetan bezala hemen ere guztien

artean egiten dituzten lanak daude. Bestetik, bolondresak eta sentsibilizazioa eta azkenik Hezkuntza.

a. Guztien artean egiten dituzten ekintzak: Iparraldeko sentsibilazioa

estrategien diseinu eta burutzapena daramate, publikoak, proposamenak eta hauen finantzazioa. Hauek ere aurreko taldeak bezala, bolondresen integrazioa errazten saiatzen dira. Instituzioaren lan egiteko prozesuen sistematizazioa hobetzeko lana hartzen dute. Kanpainen diseinu eta hauen burutzapenaz ere arduratzen dira.

b. Boluntarioak eta sentsibilizazioa: Iparraldeko zein Hegoaldeko

boluntarioen estrategiaren deseinu eta burutzapena; mezuak, esperientzien diseinua, pertsona eta taldeen dinamizazioa…daramate. Pertsona bolondres eta talde kolaboratzaileak hartu eta laguntzen dituzte. Bizi zikloaren formulazio, burutzapen eta jarraipena ere hauen lana da.

c. Hezkuntza: Iparraldeko hezkuntza estrategiaren diseinu eta burutzea.

Hauek ere aurreko azpitaldeak bezala bizi zikloaren formulazio, burutzapen eta jarraipena egite dute. Alboanen hizketakide lana egiten dute beste hezkuntza zentroekin. Hezkuntza esparruko garapenarentzat beste erakunde batzuekin parte hartu.

5. Akzio politikoa eta sareak: Talde honetan ere gainontzekoetan bezala

azpitaldeak daude. Alde batetik, guztien artean egiten dituzten ekintzak eta bestetik ikasketak eta eragina.

a. Guztien artean egiten dituzten ekintzak: Alboaneko beste esparru

batzuetako proposamenak identifikatu, planteatu eta proposamenak egin. Beste talde askok bezala hauek ere pertsona boluntarioen integrazioa errazten dute. Instituzioaren lan prozesuen sistematizazioaren hobekuntza aritzen dira. Kanpaina zein parte-hartzeen diseinua ere egiten dute.

Page 26: Alboan harreman publikoetako plana

26

b. Ikerketak eta eragina: Huek ikerketen elaborazioan parte hartzen dute. Politiko eta gizarteko kide eragingarriekin harremanak izaten dituzte, bozeramale lana egiten dute. Honekin esparruko gaiarekiko influentzia sortu nahi dute. Alboanen errepresentazioa hainbat sare nazional eta internazionaletan. Prestakuntza ekintzetan parte hartzea.

Langilearen prefila Eider Mamolar Alboaneko komunikazio saileko arduradunarekin hizketan, GKE-ko partaide direnen profilaren inguruan galdetu genion. Esan zigunez, edonor izan daiteke Alboanen parte, hala ere, bere gestioaren barnean lanean ibili ahal izateko, badira eskatzen diren ezaugarri batzuk. Ikus ditzagun:

Gizarte garapenaren aurrean izaera inobatzailea duen kidea baloratzen da, justizian oinarritutako gizarte-kultura sustengatzeko asmoz.

Langileak atzerrian izan dituen esperientziak garrantzitsuak dira, munduaren errealitate globalari ate irekia deritzolako. Beraz, “mundua ezagutu” duen langilea da Alboanekoa.

Alboaneko kideak apostua egiten du espiritualitatearen bidearekiko, eta baita ere, ulertzen dute gizartea multikulturala dela, eta honen arabera jokatzen dute bizitzaren aurrean.

Komunikazio eta analizatzeko gaitasuna ere Alboanen langileen ezaugarri nabarmena da, izan ere, profesionaltasun maila beharrezkoa da gai hauetan aritzeko.

Ikusi dezakegunez, Alboaneko langilea konsziente da inguratzen gaituen errealitateaz, ulertzen du eta ezagutzen ditu beste errealitate horiek, eta honen inguruan inobatzen ahalegintzen da beti ere justiziaren alde. Honez gain, espiritualitatean zentratutako izaera hori komunikatzeko ahalmena du, eta badaki, baita ere, egoera ebaluatzen. Langileen formazioa Alboaneko gestoreek ulertu dute erakundea filosofia eta armonia orokor batean oinarrituta funtzionatu behar duela. Jorratzen duen ekimen sozial eta humanoarekin batera hazi behar da taldea ere, eta taldea diogunean bertan lankidetzan jarduten dutenez ari gara. Testuinguru honetan, erakundeak eman ditu lehen urratsak langilegoa filosofia honen inguruan hezitzeko. Lehenbizi, langileen ezagutzak, abileziak, aktitudeak eta egoera pertsonala neurtzen dira, beti ere parte hartzen duten lanpostuaren perfilaren arabera. Behin informazio hau eskuratuta, formazio pertsonalizatuari ekiteko aukera dago. Formazioa diogunean, ordea, esan behar da formazio filosofikoaz ari garela nagusiki, ez hainbeste formazio akademiko edo laboralaz. Honegatik, espiritualitateak GKE-an duen paper printzipalaz zein genero berdintasunaren alde eginiko lan guztiaz kontzientziatu nahi da langilea, eta honetarako burutzen dira formazio hauek. Bestalde, ezagutzearen zein konpartitzearen ideiak ere azpimarratu nahi ditu Alboanek beren langileengan. Estrategia hauek jarriko dituzte martxan formazio prozesu honetan:

Page 27: Alboan harreman publikoetako plana

27

Formakuntza planak sortu eta hauek neurtzeko sistemak ezarri. Bizitza laboral oparoa sustatuko duen klima sortzea langileen artean. Alboaneko esparru bakoitzean dauden espezialistak formatzeko prozesua, beti

ere Alboanen arrakasta eta sinesgarritasuna bermatzeko. Ikasteko elkarbanatzeko eta ospatzeko izango diren esparruen sorrera, langileek

bertan parte ahal izateko. Genero berdintasunaren inguruan kontzientzia adieraztea, ondoren gai honen

inguruan egingo diren ekimenetan parte hartzeko. TALDEAREN AHALMEN KOMUNIKATIBOA HOBETZEKO

FORMAKUNTZAK. Ikusi dezakegu, beraz, filosofiaz gain, ulertu dela komunikazioa klabe dela filosofia hori kanpo ezparrura kaleratzeko. Beraz, esfortzua egingo da alor horretan ere. Bestalde, interesgarriak diren bi datu aurkeztu nahi ditugu jarraian, 2009. urtean egin zuten sasi-ikerketa baten emaitza direnak. Horren arabera, langileen %80a oso pozik dago Alboanen parte hartzaile izateaz, eta %5ak baino gutxiago uzten du erakundea. Ezin da ukatu datu hauek positiboak direla oso. Barne komunikazioa Atal honetan Alboanek bere barne publikoekin mantentzen duen komunikazioa aztertuko dugu. Honetarako, azaldu dugun bezala, martxan dute formazio prozesua eta mometuz honetan zentratuko dira maila handienean. Bestalde, erakundeak berak aspaldi ditu finkatuak barne klima egokia sustatuko dituzten “legeak”, hots, oparoa den lan giroa lortzeko egin beharreko ekintzak. Komunikazio saileko arduradunarekin izandako elkarrizketan, honen inguruko eztabaida piztu genuen, eta jarraian aurkezten dugu, atalka, barne komunikazioan egiten diren esfortzu guztiak.

Bakarkako elkarrizketak

Arloko arduraduna edo koordinatzailea arduratzen da bakarkako elkarrizketez. Arduradun honek, bere ardurapeko arloa koordinatu eta organizatzen du, organizazioari ideia berriak eta eskaerak helarazten dizkio eta azkenik, eginbeharrak kontrolatu eta ebaluatzen ditu. Elkarrizketa hauek bi hilean behin egiten dira edo bestela arduradunaren eskaeraren arabera. Bestalde ere, langileak eska dezake elkarrizketa bat izatea. Erabilera hau, kontratatutako pertsonekin erabiltzen den metodoa da.

Garapen profesionaleko planaren jarraipenerako elkarrizketak

Arloko arduraduna edo koordinatzailea arduratzen da elkarrizketez. Garapen profesionala modu egokian doala egiaztatzeaz arduratzen da, hau da, prozedurak dioen bezala doala garapen profesionala. Elkarrizketa hauek, gutxienez urtean bat egiten da beti ere koordinatzailearen eskaeraren arabera. Erabilera hau, planean parte hartzen duten pertsonei zuzenduta egoten da.

Page 28: Alboan harreman publikoetako plana

28

Zuzendariarekin elkarrizketak

Zuzendaria bera arduratzen da elkarrizketez. Honako puntu hauek jorratzen dira: proiektu instituzionalekiko identifikazioa, egoera pertsonala eta zuzendaritzari zuzendutako ideia berriak eta eskaerak. Elkarrizketa hauek, gutxienez urtean bat egiten da beti ere zuzendaritzaren eskaeraren arabera kontratatutako langileentzat. Bestalde, pertsonak eskatutakoaren arabera beste zenbait egiten dira. Bilera hauek, talde guztia hartzen dute bere barnean.

Boluntarioekin elkarrizketak

Boluntarioen arduraduna arduratzen da elkarrizketa hauek egiteaz. Elkarrizketa hauetan honako puntu hauek jorratzen dira: proiektu instituzionalekiko identifikazioa, erakundearen egoera pertsonala, arloan zenbateraino sartua dagoen eta organizazioarentzako ideia berriak eta eskaerak. Elkarrizketa hauek, gutxienez urtean bat egiten da arduradunaren eskaeraren arabera. Bestalde, pertsonek eskatutakoen arabera beste zenbait ere egin daitezke. Elkarrizketa hauek boluntario guztiei zuzenduta egoten dira.

Batzordearen bilera

Gestiorako zuzendaritza eta harreman humanitarioak saila arduratzen da bilera hauetaz. Bilera hauetan honako puntu hauek jorratzen dira: organizazioarekin zer ikusia duten gaiak, sekzio bat baina gehiago hartzen dituzten gaiak, segi beharreko estrategien lineak, urteko planak eta aurrekontuak onartu, eginbeharrekoen ebaluazioa egin, zuzendaritzaren eta taldearen arteko bilerak antolatu… Bileraren inguruko akta jaso eta astebete baina lehenago argitaratu behar dute. Bilera hauetara, zuzendaritza batzordea, arloko arduradunak eta beharrezkoak diren beste zenbait pertsona joaten dira.

Arloko bilerak

Arlo horretako arduraduna bera arduratzen da bilera hauetaz. Honako puntu hauek jorratzen dira bilera hauetan: arloari dagokion lanaren inguruko tekniken puntuak, eginbeharreko lanaren koordinazioa kideen artean, jarraitu beharreko estrategiak definitu, batzordeak emandako dokumentuen inguruko proposamenak egin, hobekuntzarako proposamenak jaso. Bileraren inguruko akta jaso, bertan, hartutako erabaki garrantzitsuenak azalduz eta aurrera begira hartutako konpromisoak azalduz. Akta hau astebete baina lehen argitaratu behar da. Bilera hauetan, arloa osatzen duten partaide guztiak hartzen dute parte.

Page 29: Alboan harreman publikoetako plana

29

Elkar aurkitze lekuak

Sede bakoitzeko boluntarioen arduraduna arduratzen da elkar aurkitze lekuaz. Bertan honako jarduera hauek egoten dira: boluntario eta pertsona kontratatuen arteko bilerak, hegoaldeko pertsonekin bilkurak, esperientzien elkarbanatzea, aktibitateen prestakuntza eta presentazioa eta instituzioen informazio jenerala. Elkar aurkitze hauek, hiru hilean behin egiten dira gutxienez zedeko. Bilkura hauetara zedeko ekipoa eta zuzendaritza joaten dira. Azken hauek gutxienez urtean bi aldiz.

Sedeko bilera

Sede bakoitzeko arduraduna arduratzen da bilera hauetaz. Bilera hauetan honako puntu hauek jorratzen dira: sedearen aktibitate publikoaren inguruko informazioa, ordutegi eta oporren koordinazioa, berrikuntzen inguruko informazioa, sedearen logistikaren inguruko puntuak, batzordearen akten errebisioa, bileren planifikazioa, beste sedeen inguruko informazioa… Bilera hauen ondoren, bileraren inguruko akta jasotzen da, bertan, hartutako erabaki garrantzitsuenak azalduz eta aurrera begira hartutako konpromisoak azalduz. Akta hau astebete baina lehen argitaratu behar da. Bilera hauetan sedeko talde osoak hartuko du parte eta noiz behinka zuzendaritza agertuko da.

Talde bilera

Talde bilera hauetaz arduratzen dena batzordea da. Bilera hauetan, honako puntu hauek jorratzen dira: instituzioekin zer ikusia duten azken orduko arazoen inguruko debate eta gogoeta, instituzioaren inguruko aktibitateen gaineko informazioa eta batzordeari aurkeztu beharreko dokumentuen presentazioa. Talde bilera hauek, hiru hilean behin egiten dira gutxienez eta akta jasotzen da. Akta hau zentralera eta talde osoari bidaltzen zaio. Talde bilera hauetan, taldekide guztiek hartzen dute parte.

Getariako elkar aurkitzea

Elkar aurkitze honen arduraduna batzordea da. Elkar aurkitze hauetan, honako puntu hauek jorratzen dira: Alboan osatzen duten kide guztien elkar aurkitze luzea, formazioa, harreman pertsonalen hobetzea eta probintziako dokumentuen sakontzea. Elkar aurkitze hauek urtean behin egiten dira eta hiru eguneko luzera izaten dute gutxienez. Talde guztiak hartzen du parte eta elkar aurkitze guztiaren inguruko datuak karpeta batean jasotzen dira.

Talde tematikoak

Talde tematiko hauetaz arduratzen den pertsona jakinik ez dago, momentuan tokatzen den arduraduna izango litzateke arduraduna. Talde hauetan, honako

Page 30: Alboan harreman publikoetako plana

30

puntu hauek jorratzen dira: gogoeta lehenago identifikatutako arazoen gainean, iniziatiben zabalkuntza, jakinduriaren eta esperientzien elkar banatzea eta proposamenak egitea lehenagotik identifikatutako arazoen gainean. Talde hauek ez dira kopuru jakin batean biltzen, beti ere batzordeak proposatzen duenean jartzen dira martxan. Biltzen diren bakoitzean akta bat betetzen dute eta hori taldekide guztiei eta zentralera bidaltzen da. Talde hauetan, tematiko bakoitzean dagoen pertsonak topatzen dira.

Komunitate apostolikoa

Komunitate honetaz arduratzen direnak ez dira pertsona jakin batzuk, momentuan misiorako egiten den zuzendaritza txiki bat arduratzen da horretaz. Komunitate honetan, honako puntu hauek jorratzen dira: errezoaren inguruan lan egitea, probintziako gainontzeko talde apostolikoekin harreman izan eta elkar aurkitzeak eta ospakizunak egingo diren lekuak apaintzeaz arduratzen dira. Komunitate hauetan, bilkurak hiru hilean behin izaten dira eta bertan interes pertsonala duten pertsonek hartzen dute parte.

Barne araudiaren funtzionamenduaren inguruko bilerak

Bilera hauetaz arduratzen dena harreman humanitarioen arduraduna izaten da. Bilera hauetan honako puntu hauek jorratzen direlarik: araudiaren segimendu eta eguneratzea eta barne araudia hobetzeko taldeak eta batzordeak egiten dituzten proposamenen presentazioak.

Emailen bidalketa jasotako informazioarekin

Emailak bidaltzeaz arduratzen den pertsona sede bakoitzeko sekretarioa izaten da. Mezu hauetan honako puntu hauek helarazten dira: kurtsoen inguruko eta publikazioen inguruko informazioa eta ONG-en eta koordinatzaileen inguruko beste zenbait informazio.Barne komunikazio honek ez du epe jakin bat, beti ere jasotako informazioaren araberako izaten da, baina, gutxienez astean bi banaketa izaten dira.

Sedeetako kortxoak

Sedeetako kortxoez arduratzen dena sede bakoitzeko sekretarioa izaten da. Kortxoetan honako informazio hau jasotzen delarik: kurtsoei buruzko informazio zehatza eta argitaratutako iritzi artikuluak. Kortxo hauek astero eguneratzen dira.

Intranet

Webguneaz arduratzen den pertsona arduratzen da Intranetaz. Bertan honako informazio hauek agertzen dira: organizazioaren inguruko informazio orokorra, instituzioen inguruko dokumentu interesgarriak eta lanaren inguruko arazoak. Intraneta hiru hilean behin eguneratzen da eta taldekide guztientzako eskuragarri dago.

Page 31: Alboan harreman publikoetako plana

31

Lortutako emaitzak Egiten diren ekintza guzti hauek, ordea, eman dute bere fruitua. Nahiz eta ezin izan dugun emaitza ofizialik eskuratu, Alboanek bere langileei eginiko satisfakzio ikerketan oinarrituta, esan dezakegu langileen %80a oso pozik dagoela erakundean. Izan ere, anitza da barne oparotasuna bermatzeko antolatzen den ekintza sorta, gainera, ezin dugu ahaztu lan taldean finkatua dagoela helburu solidarioa, Alboanen lan egiteak ez du soilik soldata bat bermatzen, baizik eta ongizate pertsonala suposatzen du, hori dela eta, arazo larririk ez dago barne funtzionamenduan. Bestalde, eta datu gehiago ematearren, jada bost eremu sortu dira erakunde barnean sistematizazio eta formakuntza guztiak aurrera eramateko, eta espiritualitatearen inguruko gogoeta eta formakuntzarako antolatu diren tarteetan jada 20 kide dituzte, beraz, planteatutako formakuntza estrategiak ere hasi dira beren fruituak ematen. Boluntarioak Arestian aipatu bezala, Alboaneko erakundea ordainpeko langilez eta boluntarioz osatutako erakundea da. Alboanek 2009an argitaratutako txostenaren arabera, guztira 2100 boluntario ditu erakundeak. Hemen nazio mailako boluntarioak eta nazioartekoak sartzen dira. Boluntarioaren perfilari dagokionez, ez dute perfil zehatz bat bilatzen. Alboanen sartzeko gogoa duen edozein pertsona izango da onartu eta ongi etorria. Adinari dagokionez ere, adin tamaina zabaleko boluntarioak daude, 18 urtetik hasita 60-70 urte bitartera. Hala ere, esparruaren arabera boluntarioen perfil bat edo beste bat aurki dezakegu. Hezkuntzako ikasketak egin dituzten gazte askok, egindako karrerarekin zerikusia duela eta, boluntario moduan sartzen dira Alboanen, beraien bizitza profesionalerako lagungarria izango zaielako. Bestalde, kudeaketa arloan dauden boluntario gehienak jubilatutako pertsonak dira. Bizitza guztian zehar horretan aritu dira lanean eta orain debora librea dutela laguntzeko prest daude. Denbora gehiago dute eta beste pertsonetan pentsa dezakete. Beraz, Alboaneko komunikazio saileko arduraduna den Eider Mamolar-en hitzetan, Alboanek ez du boluntarioen perfilik, hala ere, esparruen arabera perfil motak batzuk sortzen dira. Boluntarioei komunikazio berezia egiten zaie, eta nolabait esatearren, politika “berezi” bat jarraitzen dute beraien fideltasuna mantentzeko. Boluntarioez gain kontutan izan behar ditugu laguntza ekonomiko puntualak egin dituzten pertsonak ere, izan ere, datu baseek beraien informazioa ere gogoratzen dute. Gauzak honela, fidelizazioa lortzeko helburuarekin, kanpaina hauek burutzen dira urtean zehar:

Page 32: Alboan harreman publikoetako plana

32

1. Bazkideekin bilerak urtean behin. 2. Alboanen aldizkariaren distribuzioa. 3. Eboletinaren distribuzioa internet bitartez (855 pertsonek jasotzen dute, jaso

nahi ezkero, hauxe da zuzenbidea: http://www.alboan.org/registro/boletin.asp ) 4. Egutegiak, liburuak, bideoak eta bestelako materialen bidaltzea. 5. Zoriontze pertsonalizatua. 6. Ekitaldietara gonbidapen berezia. 7. Kanpaina ezberdinen zein bestelako mugimenduen informazioaren bueltatzea.

Boluntario potentzialak ALBOAN-ek erakundearen parte izango den etorkizuneko publikoa deskribatzen duenean, EAE eta Nafarroako klase sozial ertain-altu eta ertainertaineko populazioa hartzen du kontutan, 30-55 urte bitartekoa. Perfilari dagokionez, Interneten erabiltzailea behar du izan . Orain arteko bezeroak, gainera, Jesuiten ingurutik erakundera heldu diren pertsonak dira. Iragarleak azaldu duen lez, arazoak dituzte xede talde segmentatu bat sortzeko, hau dela eta, gure lana da zehaztapen lan sakona egitea, taldearen segmentazioa aburutzat hartuz. Beraz, harreman publikoetan harremanak mantentzeaz gain berriak ere sortu ohi direnez, bezero potentziala zehaztea garrantzizkoa da, erakundeari interesatzen zaion bezeroaren perfila, alegia. Hau dela eta, xede adin tartea 25-55 urte bitartera zabaltzea erabaki dugu, 25-34 urte bitarteko populazioa xede talde sekundarioa izango litzatekeelarik. Perfilari dagokionez, oso garrantzizkoa deritzogu interneten erabilpena, makroinguruan ikusi dugunez, komunikazioaren etorkizunaren “totem nagusia” bilakatzen hasi baita. Talde soziala ere garrantzizkoa da, maila ekonomiko finko bat duen xede-taldea delako gure bezero potentziala, hau dela eta, klase sozial ertain-altua zein ertain-ertaina hartuko ditugu muintzat. Gure xede taldea segmentatu dezakegu irizpide ezberdinen arabera. Honetarako, lehenbizi, ezinbestekoa da irizpide horiek zehaztea gure interes komunikatiboaren arabera. Hau dela eta, segmentuak adina, klase soziala eta interneteko kontsumoa izango dira, ALBOAN-en hartzailearen perfila zehazteko beharrezkoak direnak. Informazio iturria: EGM. •Xede taldea (printzipala+sekundarioa): 1.268.987 pertsona, populazio osoaren (EAE+Nafarroa, 14 urtetik gora) %53,64-a. •Klase soziala (printzipala+sekundarioa, klase sozial ertain-ertana eta ertain-han dia): 1.430.437 pertsona, xt totalaren (printzipala+sekundarioa) %60,47-a. •Internet (printzipala+sekundarioa, eguneko sarbidea): 575.135 pertsona, xt totalaren %45,3-a.

Page 33: Alboan harreman publikoetako plana

33

ALBOAN ETA KOMUNITATEA Xede taldeak edo Publikoak Bi alde ezberdin ikertu beharko genituzke Alboanen xede taldeaz ari garenean. Alde batetik, GKEak berak kontsideratuta duen xede taldea aztertu nahi dugu, baita gure interpretazioa eman. Noski, jakin behar da lehen xede talde hau ezin dela harreman publikoen ikuspuntutik begiratu, hau da, Alboanek finkatutako publikoa enpresaren interes finantzieroaren araberakoa da, hots, donazioak eta diru laguntzak aportatuko dizkiena. Ordea, finkatu beharko lukete harremanen sustapenean parte hartzen duten mutur guztien araberako xede taldea, donatzaileak hauetako bat besterik ez direlarik. Gauzak honela, eta Alboanek mantentzen dituen lotura guztiak ikusita, xede talde hauek finkatzea erabaki dugu:

Alboanen lan egiten duten kideak. Alboani laguntzen dien enpresak. Instituzioak. Boluntarioak. Boluntario potentzialak. Komunitatea. Komunikabideak. Lehiakideak.

Datozen lerroetan, eta hasieran planteatutako eskema jarraituz, xedeki guzti hauek ahal izan dugun bezain sakon aztertuko ditugu, batzuk, ordea, jada ikertu baditugun ere. Saiatuko gara komunikazio eta harremanen prismatik enfokatzen, baita datu esanguratsu eta azpimarragarrienak erakusten ere. Alboani languntzen dien taldeak

Alboan ez dago bakarrik egiten duten lanean. Leku guztietan daude pertsona eta erakundeak, zeintzuek justiziaren alde lan egiten duten.

Hori dela eta, Alboan-ek beste hainbat instituziorekin batera aurrera eramaten dute beraien misioa, iparraldean naiz hegoaldean. Koordinatzaileen eta lankidetzako hartu emanei esker kooperatzen dute talde hauekin.

Iparreko zein hegoko taldeak hartu-emanean jartzea bilatzen dute, bi aldetako taldeen artean, justizia, dignitatea, askatasuna eta sostengua dituen mundu bakar bat sortzeko esperantzarekin.

Jarraian agertzen diren erakunde hauek dira Alboan-ekin batera sare hau osatzen dutenak:

Page 34: Alboan harreman publikoetako plana

34

EURAC XAVIER Campaña Mundial por la Educación Coalición contra el uso de niños y niñas soldado Coordinadoras ONGD CIDSE Sareginez

Diru laguntzak ematen dituzten entitate eta erakundeak

Urtetik urtera gero eta erakunde eta entitate gehiagok ematen die diru laguntza gisa honetako erakundeei. Hori horrela, Alboan-en kasuan ere gora egin du enpresa eta erakunde publiko laguntzaileen kopuruak. Tontakeria litzateke enpresa hauen deskribapen bana azaltzea, izan ere, gure lanerako publiko hau existitzen dela eta beraiekin harremanak sakondu behar direla ezagututa nahikoa da. Badakigu zein den talde honen izaera, eta batez ere, Alboanen etorkizunerako duten balioa, alor ekonomikoan zentratuz gero.

Erakundearen web gunean entitate hauen zerrenda luzea azaltzen da, bere datu labur eta kolaboratzen duten alorra adierazita. Aipatuko ditugu garrantzitsuenen artean Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko udaletxeak, Kutxa eta BBK banketxeak, lau probintzietako diputazio foralak, Eusko Jaurlaritza, eta Europar Batasuna bera. Besterik gabe, esteka baten bidez adieraziko dugu zerrenda hau, eta lanerako beharrezkoa izanez gero, bertara joko dugu. Hauxe da esteka:

http://www.alboan.org/portal/financiadoras.asp .

Laguntza eskaintzen duten enpresa publiko eta pribatuak

Ezin ditugu ahaztu ordea, Alboani bere proiektuetan laguntza ezinbestekoa eskaintzen dizkieten enpresa horiek ere. Azken urteko datuen arabera, 24 dira ekonomikoki edo bestelako baliabideen bidez erakundeak aurrera egin dezan ahalbidetzen duten taldeak. Ezin izan dugu guztien inguruko daturik lortu, izan ere, ez daude edonoren eskura. Ordea, gure kontaktuak berriz ere web gunera zuzenduta, enpresa hauetako 12 zeintzuk diren ezagutu dezakegu, baita zein den beraien ekarpena Alboanentzat. Besterik gabe, zerrenda baten bidez erakutsiko ditugu, publiko garrantzizkoak baitira hauek ere.

La Rioja Alta S.A.: diru-laguntza emateaz gain, sentsibilizazio ekintzak egiten dituzte beraien bezeroekin beraiek parte hartzen duten baratze proiektu baten inguruan. Baratze proiektu hau, Kongoko kooperazio internazionalaren barruan sartzen da eta bertako INADES-Congo erakundearekin elkar lana egiten dute.

Equilibrum Club: Bezeroekin hainbat akzio egiten dituzte eta helburua berriz, Chad-en egiten den kooperazio internazional batetarako sentsibilizazioa, Áfrika "Educación para los niños y niñas de Chad", alegia. Diru-laguntzak biltzeko lana egiten dute, Alboan-en bitartez behar den lekura bideratzen dutelarik.

Euskaltel: Bezeroekin hainbat akzio egiteaz gain, helburuak Ingurugiroaren inguruko sentsibilizazioa eta diru-laguntzen bilketa dira. “Dona tu móvil” kanpainan ezinbesteko kolaboratzaile aizan da. Bertan, bigarren eskuko mobilak jaso eta ondoren hauek salduz ateratako dirua Alboan-i bidaltzen diote. Diru

Page 35: Alboan harreman publikoetako plana

35

honekin, kooperazio internazionaleko hainbat proiektu finantzatzen dira, beti ere Instituto Guatemalteco de educación Radiofónica (IGER) o el Servicio Jesuita a Refugiados (JRS) elkarlanean.

Garcinuño inprenta: Sustapenerako arazoaren eta diru-laguntzak izatearen garrantziaren inguruko sentsibilizazioa egiten dute. Gabonetako postalen kanpaina bat egiten dute, gehienbat beraien bezeroei bidaliz. Postal haun salmentan ateratako dirua Alboan-entzat izaten da.

El Correo, Diario Vasco, DEIA, Diario de Navarra, Diario de Noticias de Navarra, Diario de Noticias de Álava, Noticias de Gipuzkoa: Iragarkiak jartzeko urte osoan zehar hainbat espazio doan edo %50eko deskontuarekin usten diete, hori bai, espazioaren aukeraketa euren esku geratzen dela esan beharra dago.

Lankidetza erakundeak

Alboanekin zuzenean lan egiten duten bi erakunde nagusi daude:

Fe y Alegría (Hegoamerikan) Gujerat (Indian)

Fe y Alegría erakundea Alboanek egiten duen bezala hezkuntzan zentratzen da. Hezkuntza jaso ezin duen jendeari laguntzen die erakunde honek. Hainbat arrazoi direla medio, arazo ekonomikoa, eskolara joateko garraiorik ez izatea…pertsonan hauek bizi diren herrixketan eskolak eraikitzen dituzte. Oso hezkuntza ona ematen dute. Badago jendea, maila sozial altukoa non bere semeak eskola hauetara bidaltzen dituzten, hezkuntzaren kalitate on dela eta. Oso instituzio indartsua da. Herrialde asko hartzen ditu eta ume askori hezkuntza bat ematen diete. Bazkide asko dituen erakundea da, oso marka indartsua. Batera lan egiten duten hiru erakunde (Alboan, Fe y Alegría eta Gujerat ) dira. Hala ere, bakoitzak bere bazkide propioak ditu. Alboanek etorkizuneko plan moduan marka bakar bat osatzea du helburu. Hau ordea oso zaila da. Jendeak ulertzen du lankidetzan aritzen direla hiru erakundeak eta hiruak Jesuitak direla baina bakoitzak bere erakundeari egiten dizkio ekarpenak eta ez besteei. Oso zaila da bizitza guztian zehar Gujerat-en bazkide izan den amona bati iritziz aldaraztea, adibidez. Elkartuko balira bazkideak galtzeko arrisku handia izango lukete.

Hiru erakunde izateak aldiz lan handiagoa ekartzen du. Hiru komunikazio desberdin egin behar dituzte, publiko desberdinei zuzendu behar dira, momentu desberdinetan eta material desberdinaz.

Laguntzaileei egiten zaien komunikazioa

Talde bakoitzari komunikazio pertsonalizatua eskaintzen zaiola komentatu zigun Eider Mamolarrek, batez ere elkar harreman egokian zentratzen dena. Azken finean, bi alderdien interesa bermatuko duen harremana sustatu behar da, beraz, Alboanek egiten dituen mugimendu eta emaitza guztien berri emango die talde hauei, baita behar dutenean lankidetza ere bai.

Page 36: Alboan harreman publikoetako plana

36

Nahiz eta publiko hauetako bakoitzarentzako politika zuzenik planteaturik ez duten, aurrerago azaldutakoa garrantzitsua da, bi aldeen arteko interes eta oparotasun harreman profesionala, beharrizanen asetze-trukaketan oinarritzen dena. Honez gain, Alboanek gainontzeko bezero eta publikoei zuzendutako baliabideak ere, enpresa laguntzaileei eman ohi dizkiete.

Alboan eta instituzioak: Lobbying-a

Alboanek jendeari laguntzeko dituen proiektuak aurrera ateratzeko beharrezkoa da aktitude sozialen transformazioarekin lan egitea, ezinbestekoa da instituzioetan eragin bat sortzea. Alboanek badu politika eta sareetako esparru bat. Hauen lana instituzioetan presioa egitea da gauzak aldatu daitezen. Erakundeak presio taldeak sortzen dituzte instituzioetan eragina izateko. Eragin hau mantentzeko hainbat akzio egin daitezke: ikerketak, lobbying, sentsibilizazioa, formakuntza… Instituzio publikoetan eragina izateak honako ekintza hauek aurrera eramatea ekar dezake.

1. Egitarau politikoan existitzen ez zen gai berri bat ezarri. 2. Gai berri hori gainera lengoai eta marko jakin batekin zarri. . 3. Lengoai jakin hori onartu dadin lortu. 4. Politikak soilik aldatu beharrean aktore jakin batzuen jarrera aldatu dadin lortu.

Erlazio zuzena mantentzen dute politikariekin, udaletxeekin, eusko jaurlaritzarekin…. Alboanek jendeari gobernuaren jarrera nolakoa den erakutsi nahi dio, hau da, jendea ohartu dadin gobernuak ez duela esandako guztia egiten. Bete ez diren konpromiso asko baitaude. Hiritarrak guztiz informatuak egoteko proiektu bat jarriko du martxan Alboanek. Hiritar guztiek parte hartzeko moduko proiektua, “vigilancia ciudadana” deitua. Honekin lortu nahi dutena da, erakundeez gain norbanakoek ere gobernuari presioa sartzea. Ez da ONG gaira soilik mugatuko, edozein gairen inguruan idatzi ahal izango da. Lehiakideak Pentsatzen dugu ezinezkoa dela nazioarteko GKE-kin konpetitzea, are gehiago beste arlo batzuk jorratzen badituzte (gosea, osasuna…). Aipatu beharrean gaude, gure ustez konpetentzia handiagoa direla Alboanen moduan txikiak diren GKE-ak eta eurek bezala entzutetsuagoak izan nahi dutenak; lehenengo mailako GKE-a izateko, lehenik gure alturan daudenak gainditu beharko ditugulako. Baina hala ere, kontuan izan behar dugu goi mailan dauden GKE batzuk ez direla konpententzia zuzenak, izan ere, Alboanenak ez diren helburuak dituzte. Hortaz, gure iritziz komenigarria izango lizateke GKE hauek bereiztea beraien artean; alde batetik, konpetentzia zuzenak eta beste alde batetik, ez zuzenak.

Page 37: Alboan harreman publikoetako plana

37

Konpetentzia zuzenaren artean honako hauek ditugu;

Intervida: Intervida GKEa konpetentzia zuzenaren multzoan sartu dugu. Izan ere, Alboan baino handiagoa izan harren (nazioarte mailako GKEa) hezkuntza da bere eraginguneetako bat eta beraz, Alboanen helburu nagusiarekin bat egiten du. Gainera, Intervidaren kanpainei dagokienez, Alboanen antzera sentsibilizazio kanpainak gauzatzen ditu eta honen zenbait printzipiorekin batez ere gardena izatearen printzipioa, jendearen aurrean horrela azaltzearen beharrarekin.

Honetaz gain, gizartearen aldaketa bat bilatzen dute elkartasunean eta ulerketan oinarritua. Hala ere, badaude oso bereizitasun argi bi: alde batetik, Intervidak osasunari ematen dion garrantzia da, eta bestetik, hezkuntza, umeen eskolarizazioarekin definitzen dutela maiz. Hortaz, GKEn merkatuan, Intervidak hartzen ez duen beste posizionamendu bat har dezakegu eta ez zuzenki konpetenzia eginez, ez berak duen posizio garrantzitsua hartzen saiatzen

Mundu Bat: Mundu bat erakundea ezagutu ostean, Alboanen konpetentzia

zuzen bezala ikus genezake, izan ere, eremu geografiko berean mugitzen dira (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa). Horrez gain, erakunde honek duen helburu nagusienetako bat Alboanek bezala, aldaketa gauzatzea da bai iparraldean zein hegoaldean.

Hala ere, esan beharra dago Mundubat ez dela Alboanen eremu berdinean kokatzen ekintzei dagokienez, elkarte honek momentuko larrialdiei ematen baitie lehentasuna, biztanleriak jasaten duen unean-uneko arriskuetan laguntza ematen. Era honetan, erakunde hau lehiakide gogorragoa bihurtzen da jendeak errazago ematen duelako laguntza momentuan gertatzen diren zoritxarrei, esaterako, lurrikarak, tsunamiak…Hezkuntza, berriz, epe luzeko helburu bat da, konpromisoa eskatzen duena hain zuzen eta hau sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezkuntzaren garrantziaz jendea ohartaraztea.

Page 38: Alboan harreman publikoetako plana

38

Mugarik Gabe: Erakunde hau aztertu ostean, ikusi ahal izan dugu Alboanen helburu berak dituela, hau da, ez da oinarritzen mundu bat bezala momentuko beharrizanak asetzearekin baizik eta epe luzeko konpromisoak burutzearekin. Erakunde honek, hegoaldeko herrialdeetako erakunde ezberdinekin (indigenak, emakumeak…) batera egiten du lan eta ez da herrialde horietan soilik oinarritzen, gure gizartean kontzientzia aldaketa bat ere bilatzen du.

Guzti hau ezagutu ostean, Alboanekin duen parekotasuna izugarria dela ikus genezake, eremu geografiko bera izateaz gain, ildo ideologiko berberak dituztelako. Argi dago beraz, Mugarik gabe Alboanentzat lehiakide gogorra izango dela.

Haurralde fundazioa: GKE hau ezagutu ondoren, Alboanekin dituen

berdintasun batzuk begi bistakoak suertatzen zaizkigu. Alde batetik, erakunde biak giza garapena dute helburu, maila indibidual eta kolektiboan. Bestalde, bertako gizarteak boterea eta autogestioa berreskuratzeko prozesua bultzatzen dute hegoaldean ere, bizitza maila duin bat izateko eta gainera ez dute uste egokia denik iparraldeko gizarte eredua bertan inposatzea. Alboanek bezala, ezinbestekoa iruditzen zaie herrialdeak bere nortasuna eraikitzea eta irudi patriarkala ukatzea.

Anesvad: Anesvaden azterketatik ateratako daturik garrantzitsuena jorratzen dituen ardatz nagusiak osasunari lotuak direla dira (Lehen mailako atentzioa, Gaixotasun Tropikalak…) eta beraz, ez dugula konpetentzia bezala kontsideratuko gai aldetik.

Hala ere, aldaketa soziala bilatzen dute baztertze soziala eta pobrezia lantzen, eta aldaketa sozial hori da hain zuzen ere Alboanen helburuetako bat. Gainera, horizontaltasuna azpimarratzen dute (Alboanentzat balore garrantzitsu eta lan egiteko beharrezko elementua) tokian tokiko GKE eta herritarrekin kooperazioan lan eginez.

Page 39: Alboan harreman publikoetako plana

39

Anesvaden irudi txarrak baliteke GKE guztiei eragitea jendearen konfidantza eskatzerako orduan, baina, Alboan trasparentzian oinarrituko denez besteak beste, arazo hori ekiditeko modu ona izan daiteke. Gainera Anesvadek irudi paternalista eta katastrofistak erabili ditu publizitate kanpainetan eta hori da hain zuzen ere Alboanek errefusatzen duen publizitatea. Beraz, GKE moduan bai hartuko dugu konpetetzia moduan baina, baina izandako arazoak eta egindako publizitatea kontuan hartuta, ez dugu eredu positibo bezala ekarpenik egingo ezta bere posizioa saiatzen hartuko ere.

Caritas: Caritas haintzat hartzeko GKE bat da, izan ere, gizartea sentsibilizatzeko kanpaina izugarriak egiten ditu eta hauxe aldatu nahi du, Alboanekin bat egiten duten baloreetan oinarrituz: hurbiltasuna, bertan egotea, entzutea, elkarbanatzea, elkartasuna eta errukia. Gainera, bi GKEak dira erlijiosoak eta gainera biek ematen diete hezkuntzari garrantzia, Caritasentzat ez delarik gai nagusiena.

Hortaz, Caritas konpetentzia izango da erlijioaren munduan erakunde oso garrantzitsua delako (nazioartekoa gainera) eta hemengo gizartean aldaketa baten alde egiten duelako balore eta printzipio berdinak erabiltzen dituztelako.

Konpetentzia ez zuzenaren barruan, beste hainbat GKE aurki genitzake. Hauek era batean konpetentzia dira jendearen laguntzeko nahia asetu dezaketelako, baina ez dituztenez alboanen helburu berdinak, ez ditugu konpetentzia zuzena kontsideratzen. Zaku honetan, honako GKE hauek sar genitzake; Unicef, Intermon Oxfam, Medicos sin fronteras, Cruz roja, Manos unidas, Medicos mundi, Amnistia internacional… Alboanen irudia komunitatean Alboanek Zosmamediaren laguntzaz joan den urtean egin zuen notorietate ikerketa baten arabera, EAE eta Nafarroako populazioaren %11ak ezagutzen du Alboan erakundea. Ezagutzen duen jende gehienak ez du zehazki Alboan kokatzen, ez daki zeintzuk diren bere helburuak. Jendeari kostatu egiten zaio Alboanek duen pentsamendua zein den jakitea eta asimilatzea. Beraz, zentzu honetan arazo bat dutela esan daiteke. Beste GKE batzuen lana kokatzea erraza da, Alboanena aldiz desberdina denez jendeari gehiago kostatzen zaio. Honez gain, Alboan ezagutzen duen %11 horien artean, gehiengoak, erakundea Jesuitekin alboratzen du. Honek bere alde ona eta txarrak ditu.

Page 40: Alboan harreman publikoetako plana

40

Alde batetik, jende askok Alboan jesuita dela jakiten duenean iritzi txarra sortzen du erakundearen aurrean. Arrazoi honengatik zaila da mota honetako GKE bat posizionatzea. Esan bezala, jendeak atzera egin dezake Jesuiten gaia dela eta. Hala ere, beste GKEen artean Alboan oso ondo posizionatua dago. Hau neurtzeko inkesta bat egiten dute urte amaieran, boluntario, bazkide, hedabide, beste GKEei….bideratua. Bestalde, Jesuita izateak baditu bere onurak. Izan ere, Jesuiten mundutik gertu dagoen jendeak Alboan ondo ikusiko du, jarrera positiboa izango du erakundearen inguruan. Gainera, Jesuitak beti izan dira oso iraultzaileak, arrazoi honengatik egon daiteke jendea non elizaren alde ez dagoenbaina begi onez ikusten dituen Jesuitak, honek guztiak Alboan ere begi honez ikustea dakar. Hala ere, badakite sekula iritsi ezingo diren publikoak daudela. Beraz, esan daiteke Alboanek komunitatean duen irudia nahiko ona dela, denetarik dago noski eta lan handia egin beharko dute euren irudia positiboagoa eta jende gehiagorengana iritsi dadin.

Page 41: Alboan harreman publikoetako plana

41

KANPO KOMUNIKAZIOA Komunikazioa ezinbestekoa da Alboanentzat, izan ere, pertsonen borondate eta esfortzuak transmititzea erakundearen helburu nagusienetarikoa da. Bestalde, gizarteak Alboanen ekintzen ezagupena izan beharko luke, baita eginkizun guzti horien zergatiak ere. Mezua argia da: Hegoaldeko herrialdeetako kultura eta errealitatea Iparraldeko gizartera ekarri nahi dute ondoren eztabaida pizteko, iritzi publikoan eragina izateko eta instituzioen erantzunkizuna lortzeko. Gauzak honela, hezkuntzan oinarritutako komunikazioa egin nahi du Alboanek gizartera, mezu errez eta ulerkor bat zabaldu nahi dute, alde batetik erakundeak duen ahalmen eraldatzailea adieraziko duena, eta bestetik asimila erraza izango dena. Hauxe da erronka: hainbeste dira azaldu nahi diren ideiak non publikoak ezingo lituzkeen denak asimilatu. Gauzak honela, Alboanek mezu sendo eta ulerkorra sortzea bilatzen du. Behin mezua ikuspuntu honetatik sortuta, garrantzizkoa da gaur egun erabiltzen dituzten komunikabide -propiak zein kanpokoak- ezberdinetan egindakolana birantolatzea eta eskuragarri dauzkaten medioak zein arrakasta lortzen ari diren beste medio berriak baloratzea ondoren komunikatzeko politika berri eta gaurkotua finkatzeko. Alboan ere 2.0 komunikaziora pasa da, ezagutu nahi ditu publiko ezberdinen iritzi eta gomendioak, eta jada hasi du komunikaziorako zeukan filosofia transformatzen. Komunikazioaren alorrean Alboanek datozen urteetarako helburu hauek planteatu ditu:

1. Komunikazio estilo propioa sortzea gainontzeko erakundeetatik bereizteko balioko duena.

2. Mezuaren zein komunikabide eta publikoen birplanteamendua. 3. Alboanen transformaziorako kontzeptua zabaltzeko modua aurkitzea, bizi izan

diren esperientzia ezberdinetan oinarritua. 4. Gizartean Alboanek duen posizionamendua finkatu eta transmititzea. 5. Urte bakoitzean emandako hurrats guztien komunikatzea, transparentzian

oinarrituta. Testuinguru honetan aurkitzen da Alboan, komunikazioan transformatzeko behar bat duelarik. Honetan zentratuko garen arren, jakin nahi dugu zein izan den komunikabide ezberdinetan izan duen oihartzuna. Clipping-a egin dugu, jarraian aurkeztuko dugun puntuan erakusten den bezala. Alboan komunikabide ezberdinetan Alboanek badu, askotan azaldu dugun bezala, komunikaziorako zentratzen den saila. Honen barruan, ohikoa denez, badago prentsarekin harremanak mantentzen dituen profesionala ere, eta bere lana kontaktu hori sustatu, mantendu eta baloratzea da. Eider Mamolarrek azaldu zigun lez, komunikabideek eta erakundeak elkarrekin duten harremana estua da, bien arteko onura bilatzen delarik. Izan ere, harreman hau egunerokoa da, edozein ekintza, berri edo eraldakuntza segituan transmititzen zaie medio ezberdinei, beti ere, publicitya lortu ahal izateko.

Page 42: Alboan harreman publikoetako plana

42

Honetan zentratzen da bi alderdien arteko elkarkidetza: Alboanek informazio eguneratu eta konstantea bidaltzien die medioei, eta medioek behar izanez gero, Alboanen laguntza dute edozertarako. Guk, gure ikerlanean, medioetan izan diren agerpenak neurtu nahi izan ditugu clipping baten bidez. Hala ere, Alboanen dugun kontaktuari ere honen inguruan galdetu genion eta eurek ere medioen kontabilizazioa egiten dutela azaldu zigun, nahiz eta gero informazio hori tratatzen ez duten. Argiago azaltzeko, komentatu zigun nola batzuetan erakundeak medioei ahalbidetutako prentsa oharreko informazioa guztiz ezberdin maneiatzen duten, batzuetan Alboan bera aipatu gabe utzirik. Kasu horietan, prentsaz arduratzen den profesionalak segituan dei bat egin eta informazioa moldatzeko eskatzen dio medioari. Ordea, guzti hau ez da datu base batetan artxibatuko, eta beraz ez dute kontutan hartzen beraien “publicity politika” hobetzeko. Baina Etorkizuneko erronka medioetako aparizioen jarraipen sakonagoak egite da. Izan ere, geroz eta garrantzi gehiago ematen diete komunikazioari, krisialdia dela eta. Jendearengana heltzeko modurik egokiena iruditzen zaie gauden egoera kontutan izanda. Hauxe da orain arte medioetan eginiko agerpenen inguruan erakundeak jasotako datuak:

Hedabideetako aparizioak o Prentsa: 94 agerpen. o Telebista: 3 astetako kanpaina. o Irratia: 108 agerpen. o Notizia agendak: 11 agerpen. o Medio digitalak: 195 agerpen. o Egunkarietako gehigarriak: 28 agerpen.

Internet

o Facebook o Twitter o Blog-etan o EITB o Vida Solidaria o Diario Vasco o Canal solidario

Guk ere gure ikerkuntza propioa egin dugu clippina sortzeko. Honetarako, prentsa idatzia, irratia eta telebista neurtu ditugu. Esan beharra dago Alboanek berak bidalitako agerpen-datuekin alderatuz, gure bilaketa askoz ere murritzagoa izan dela. Prentsa idatzia EHUko hemeroteka digitalean bilatu dugu eta 68 albiste eskuratu ditugu. Hala ere, gutxi batzuk izan dira neurgarriak, 35 alegia, gehienetan Alboan aipatu besterik egiten ez baita. Irratian ere antzerako zerbait gertatu zaigu, soilik hiru irratsaio izan ditugu eskura, eta hauetan ere Alboan aitzakia besterik ez da izan, momentu zehatz batean komentatu den gaia. Telebistako agerpenik ez dugu aurkitu, baina badirudienez, soilik spota azaldu da bertan.

Page 43: Alboan harreman publikoetako plana

43

Clippina egiterako momentuan, azpigai hauek aztertu ditugu:

1. Data 2. Egunkaria 3. Saila 4. Informazio mota 5. Luzeera eta informazioaren mailaketa 6. Argazkia 7. Albistearen kokapena 8. Iturria 9. Hizkuntza 10. Informazioaren tratamendua

Informazio guzti hau tauletan klasifikatu dugu, eranskinean aurki daitezkeenak. Jarraian, ikerketa konplexu horrek eman dituen fruituak eskainiko ditugu, egindako azterketaren ondorio nagusienak, alegia. Albiste bakoitza analizatuta, konklusio orokor batzuetara heldu gara, hala ere, lehenbizi, aztergai izan diren atal bakoitzaren datu esanguratsuenak erakutsi nahi ditugu datozen lerroetan.

Dataren inguruan: Lortutako informazioa taula batean laburtzea erabaki dugu, nolabait, balorazio grafikoago bat egin ahal izateko. Ikusi dezakegu batez ere Uztailean argitaratu izan direla Alboanen inguruko albisteak, 12, gure baliabideen arabera. Ordea, azaroa eta abenduan bakar bat ere ez dugu aurkitu, arraroa, izan ere, GKEek gabon garaian komunikazioa azpimarratzeko joera dute, publiko ezberdinak sentsibilizatuagoak diren garaia baita.

Informazioaren antolamendua urtean zehar

0

2

4

6

8

10

12

Urtarri l

aOtsa

i laMart

xoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztu

aIra

ilaUrria

Azaroa

Abend

ua

Hilabeteak

Albi

ste

Kopu

rua

Albiste kopurua

Bestalde, urtarrilean ere, gainontzeko hilabeteekin alderatuz, 6 albiste aurkitu ditugu, izan ere, hile horretan Haitin gertatutako lurrikarek “aitzaki” suposatu zuten GKE askorentzat beraien burua komunitatean erakusteko. Geroztik, gainera, hitzaldi eta prentsaurreko dexente eman ditu Alboanek bai Haiti baita

Page 44: Alboan harreman publikoetako plana

44

Txileko lurrikaren inguruan, eta GKE ezberdinek elkarkidetzan antolatu dituzten ekitaldi askotan hartu dute parte, baita ere. Uztailean ordea, Gobernuak GKEentzat duen aurrekontua murriztu zen, eta gainera Alboanek beren finantza laburpena publikatu zuen, hau dela eta, prentsaurreko ezberdinen bidez, hainbat agerpen lortu zituzten, horregaitik ikusi dezakegu uztailean horrelako hazkundea. Orokorrean, lehen urte-erdian publikatu dira albiste gehienak, bigarrenean ordea publicityaren eragina esanguratsuki murriztu delarik.

Egunkariak: Unibertsitateko hemeroteka digitalean egindako azterketaren arabera, zortzi egunkari ezberdinetan dokumentatu izan da Alboanen inguruko albiste-sorta. Egunkari hauek, El Correo Español, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Diario de Noticias de Alava, Diario Vasco, Deia, El Pais eta EITB dira. Kasu honetan ere irudi grafikoa egitea erabaki dugu, izan ere, ezin argiago ikusi daiteke nola banatzen den Alboaneko publicitya parte hartzen duen esparruaren arabera. Ikusi dezagun grafikoa.

02468

101214

Agerpen kopurua

El Correo

Diario D

e Navarra

Diario D

e Noticias

D. N

oticias de Alava

Diario Vasco

Deia

El Pais

Eitb

Egunkariak

Egunkarietako agerpen kopurua

Nabari dezakegunez, Diario de Noticias egunkari nafarrak dudarik gabe agerpenenetatik zati handiena eraman du, izan ere, 14 agerpen izan ditu guk analizatu ditugun guztien artean. Bestalde, diario de Navarra, Diario Vasco eta El Correo pare daude 5 agerpenekin, eta arraroa den arren, Euskal Autonomi Erkidegoan nagusi diren egunkarietan ia ez da publikaziorik egin. Honen ondorio nagusiena da Nafarroan lortzen dela publicity gehiena, beraz gainontzeko ezparru geografikoetan zein hauetako medioetan harremanak estutu beharko lirateke etorkizunean publicity oparoago bat lortu ahal izateko.

Albiste mota eta Informazioaren mailaketa: Espero bezala, publicity gehiena albiste moduan publikatu da, nahiz eta iritzi artikulo anitz ere aurkitu ditzakegun egindako azterketan. Informazioaren mailaketa neurtzeko, bestalde, moduloka neurtu ditugu publikazioak, hots, egunkariaren orrialde estandarrak 8x5 modulo

Page 45: Alboan harreman publikoetako plana

45

dituela kontutan hartuz. Gauzak honela, argi ikusi dezakegu albiste gehienek orrialde erdia hartzen dutela bere baitan, oso gutxik gainditzen dute hauxe.

Baina badira orrialde osoko hiru albiste ere, nahiz eta hauetan Alboan ez den aztergai den materia bacará, beste albiste handiago baten parte baizik. Beraz, berebiziko mailaketarik ez dagoela ondorioztatu dezakegu, erdi mailako interesa pizten duen kontu bat bezala tratatzen baita.

Argazkia eta albistearen kokapena: 16 publikaziok dute argazkia, nahiko emaitza ona, alegia. Esan beharra dago baina, ez zaiela tamaina esanguratsurik eman, izan ere, media bat egin behar bagenuke, 2x2 moduloko irudia aurki dezakegu, maila handienean koloretan. Hauetan, edo prentsaurrekoaren irudia, edota albistean jorratzen den gaiaren inguruko irudia aurki dezakegu. Balorazio bat egitekotan, nahiko positiboa da, aztertu ditugun publikazioen erdiak irudiaren laguntza baitu. Hala ere, hauxe sustatu beharko litzateke, argazkidun berriak beti duelako botere komunikatibo indartsuagoa.

Albisteen kokapena ere begiratu dugu, garrantzitsua deritzogulako. Ikusi dezakegunez, albiste gehienak (lehen 22ak, alegia) lehen 15 orrialdeetan datoz, gainontzekoekin alderatuta maila esanguratsu batean gainera. Datu positiboa dela uste dugu, izan ere, egunkariaren lehen orrialdeak izan ohi dira irakurrienak, gizartearen atalean baitatoz albiste gehienak. Bestalde, gure “txip publizitarioa” martxan jarrita, badakigu egunkariaren ezker aldean datozen albisteei atentzio gehiago jartzen zaiela, eta hauxe ere neurtu nahi izan dugu. Albisteen %42,8-a eskuin aldean datoz, eta 47,2-a ezker orrialdean. Beraz, alde txikia badago ere, ezker aldean datozen albisteak gailentzen dira, eta honek ere positibotasuna ematen dio informazioaren hedapenari.

0

5

10

15

20

25

Albiste kopurua

1

Orrialde margina

Albistearen kokapena egunkarian

1-15 orriak16-30 orriak31-45 orriak46-60 orriak61-75 orriak

Informazioaren tratamendua: Aurkitutako publikazio guztiak kontutan izanda eta beraietan datorren informazioaren edukia behatuta, hiru ondorio nagusietara heldu gaitezke.

Page 46: Alboan harreman publikoetako plana

46

Lehendabizi, ikusi dugu nola 2010eko urtarrilean nahiko albiste kaleratu ziren erakundearen inguruan. Gogoeta txiki bat eginez gero, konturatuko gara garai hartan Haitiko eta Txileko lurrikarak gertatu zirela, honek suposatu zuen gatazkaz gain. Alboanek, gertakizunen inguruko prentsa-ohar nahikotxo bidali zituen medioetara, eta arestian aipatu dugun komunikabide-Alboan harremanaren ondorioz, egunkari askok ere GKEko bozeramaile eta adituen iritzia jasotzea nahi izan zuten. Zein da honen ondorioa? Ba, aitzakiarik ez badago (kasu honetan gertatu ziren bi lurrikarak lirateke aitzakia), Alboanek ez du interes mediatikorik, ez da maiz medioetan interesez mantendu daitekeen elementua. Beraz, kondizionatua dago faktoren honez. Bestalde, bigarren publicity bolada hona uztailean gertatu zen, 12 publikazio bereizi ditugularik. Garai honetan, gobernuak hirugarren eta laugarren munduen laguntzara zuzendutako aurrekontuak murriztu zituen, baita GKEtarako diru-laguntzak ere. Beraz, herria kontzitentziatzeko asmoz, eta bide batez, erakundeak datu finantzieroak publikatu berri zituela aprobetxaturik, prentsaurreko dexente egin zituzten, medio ezberdinetan agertuz. Kasu honetan ere, Alboanek lortu zuen ikusgarritasun maila bat, txikia bazen ere. Hirugarren ondorioa, garrantzitsuena da. Izan ere, guztia kontutan hartuz gero, Alboan, erakunde bezala, estalirik gelditzen dela ikusi dugu, hau da, nahiz eta informazioaren iturria Alboan bera izan, komunikabideek informazioa tratatu eta erakundea ezkutaturik uzten du, ez da batzuetan bere izena aipatzen ere. Gure ustez, informazioa medioetara transmititzeko orduan ematen den arazo baten aurrean gaude, izan ere, lortu behar da kazetariek gertakizuna Alboani zuzenean atxikitzea, hala edo nola, bestela hitz solte bat besterik ez da, intereseko albiste baten barruan kamuflatua.

Hizkuntza: Harrigarria den arren, informazio guztia, %100-a gaztelaniaz argitaratu da. Euskarari tarte txiki bakarra ere ez zaio eskaini, izan ere, euskal medioetara ez dira prentsa oharrak banatzen, medio nagusietan soilik agertzeko intentzioa dela eta. Gure ustez, ezinbestekoa da beste medio euskaldunagoekin harremanak sortu eta sendotzea, publiko zabalago batera heltzeko aukera dagoelako honen bidez.

Gainontzeko komunikazioa Jakina, Alboanen helburua ez da publicity soila lortzea, bestelako komunikazio kanpainak ere antolatzen dituzte erakundean publiko ezberdinei heltzeko. Ohiko medioetan azaltzeaz gain, interneten egoteko esfortzua areagotzen dihardute bezero eta komunitatearen beharrizan eta sentipenak ezagutzeko biderik honena baita. Web 2.0aren barruan, erlijioari eta Gobernuz kanpoko erakundeei zuzendutako hainbat blogetan parte hartzen dute, baita sare sozial ezagunenetan ere, aurrerago azalduko dugun bezala. Zentratu gaitezen ordea, komunikazio sistema tradizionalagoetan. Jarraian, puntuz-puntu, Alboanek prentsa ezberdinetako agerpenez gain egiten duen komunikazioa azalduko dugu. Azaldu behar da, kanpaina bakoitzak bere micrositea izan ohi duela,

Page 47: Alboan harreman publikoetako plana

47

maila orokor batean hitz eginez gero. Orokorrean, jarraian egin dugun laburpenean ezagutu daiteke zein den Alboanen komunikaziorako gaitasuna. Publizitatea Urtean hiru kanpaina nagusi egiten dituzte.

1. Ondasun bilketa: Kanpaina hau urtean bitan egiten dute. Kanpaina puntual edo periodikoa dela esan daiteke. Lehenengoa neguan egiten dute, bigarrena aldiz udan. Foileto eta koadernotxoak bidaltzen dizkiete bazkide guztiei.

2. Herentzia eta legatuak: Kanpaina hauen helburua jendeak bere

testamentuetan herentziaren zati bat Alboani uztea da. Erakundeak kanpaina egiten du jendea animatzeko. Ez diete beraiek zuzenean jendeari deitzen, jendea animatzen bada erakundera deitzen du.

3. Kuota igoerak: Kanpaina hau ez da urtero egiten, izan ere, ezin diete urteko

bazkideei euren kuota igotzeko eskatu. Krisi garaietan egin ohi dute normalean. Bazkideei email bat idazten diete euren kuota igotzeko eskatuz. Emailean Alboanen egoera nolakoa den kontatzen diete, proiektuak daudela baina ezin direla finantzatu. Beraz 5-10€ko igoera eskatzen diete kanpaina hauen bitartez. Esan bezala, kanpaina hau ez da urtero egiten, kasu puntualetan baizik. Aurten adibidez, krisia dela eta egin behar izan duten kanpaina da honakoa.

Publizitate spotei dagokienez, sormen ardatza erakundeak berak eramaten du aurrera eta ondoren produkzio-etxe baten gauzatzen du. Esan beharra dago, bestalde, spota telebista, internet eta zinematan aurkezten dela, izan ere, Euskadi eta Nafarroako 150 zinemek doako paseak eskaintzen dizkie Alboani bere GKE izaera dela eta. Prentsa idatzian publikatutako iragarkietan ere %50eko deskontua dute. Eskola ezberdinekin kolaborazioak Garapena ahalbidetuko duen hezkuntzan sinesten du Alboanek, beharrezkoa deritze aldaketa sozial eraginkor bati ekin eta mundu solidarioago bat sortzeko. Hauxe dela eta, Alboanek hezkuntza eskaintza zabala jarri du eskola askoren eskutan, bereziki, balore hauek transmititzeko. Honetarako, irakasleak gidatzen dituzte, bai gomendioekin baita behar diren tresna pedagogikoekin, beti ere ikasleen beharrizanak kontutan izanda. “ De Euskadi a Venezuela, somos protagonistas del mundo” izenpean ekin zioten 2007. urtean, nazioarteko kultura eta elkarkidetza hobeago bat sustatzeko proiektuarekin. Ikerketa eta esperientzien trukaketan oinarritzen da eta Euskadi eta Nafarroako 9 eskola, zein Venezuelako beste 10 eskolarekin egiten da. Emaitzak, oso onuragarriak, hainbeste non DVD bat kaleratu duten “El morral Educativo” deiturikoa. Bertan, esperientzia ezberdinen bideoak, gogoetara bultzatzen duten dokumentuak eta hainbat hezkuntzarako errekurtso aurki daitezke, beste motako material anitzaren artean. Noski, berbera erabili izan da hezitzaile ezberdinak orientatzeko. Jarraian emango ditugun zuzenbideetan aurki daiteke material hori, www.alboan.org/materialeseducativos eta www.alboan.org/centroderecursos .

Page 48: Alboan harreman publikoetako plana

48

2009. urtean kaleratutako ikerketa txiki baten datuak begiratuz gero, ikusi dezakegu eskolen satisfakzio maila %80ekoa dela, beraz, helburuak maila batean badira ere, bete egin dira. Ekitaldiak Hezkuntza hori eskoletara mugatu beharrean, Alboan kalera irten da, eta ez hori bakarrik, badaude ofizialak ez diren 22 zentro Euskadi eta Nafarroan (Gazte elkarteak, eguneko zentroak, talde parrokialak…) heziketa moral hori jaso nahi dutenak. Hauez gain, ekitaldi ezberdinetan 150 pertsona izan dira kolaborazio lanetan, eta guztira 4000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte iniziatibetan, bai “hegoaldean” zein “iparraldean”. Ekitaldi hauen artean Munduko Txokoa dago, Alboanek jorratu duen ekitaldi “gazteena”. Ellacuria zentruarekin, Deustoko unibertsitatearekin eta Bilboko Arrupe Etxearen kolaborazioekin 20 ekitaldi baino gehiago antolatu dira, formatu ezberdinetan aurkeztuak: hitzaldiak, zine foruma, kontzertuak, tailerrak, antzerkia… Arrakasta itzela izan da, Eider Mamolar Alboanen dugun kontaktuaren arabera 1502 pertsonako audientzia izan dute ekintza hauek, soilik “iparraldeko” biztanleria kontutan hartuz gero. Inizitiba honek badu, baita ere, Facebook-eko perfila, jarraian adierazten dugun zuzenbidearen bitartez ikusi daitekeena: http://www.facebook.com/pages/Munduko-Txokoa-Una-Ventana-al-Mundo/111287518902655 . Bertan, informazio eta material ezberdina eskuratu daiteke. Africa imprescindible jardunaldia da azpimarratu beharreko ekitaldietako bat. Bilbo eta Iruñean antolatu izan da Euskadi eta Nafarroako beste GKE batzuekin elkarkidetzan. Munduko Txokoarekin gertatu zen bezala, oraingoan ere kontzertu, hitzaldi, antzerki eta abarrekoak eskaini ziren, oraingo honetan Afrikan pairatzen duten errealitatea islatzeko. Guzti honez gain, arestian bestelako kanpainak egin izan dituzte beste instituzio eta erakundeekin elkarkidetzan. Alboanen web gunean hauen inguruko xehetasunak aurki ditzakegu, informazio oso desglosatu batekin. Gure ikerketarako berebiziko materiala ez denez, ez ditugu guztiak analizatuko, baina komenigarria da hortxe daudela jakitea. Beraz, jarraian emango dugun estekan sartuz gero, azaldutako guztia aurkigarri izango da: http://www.alboan.org/portal/seccion.asp?S=16 Lehiaketak Ezin dugu aipatu gabe utzi Alboanek, ZosmaMedia media agentziarekin kolaborazioan 2010. urtean antolatu zuen lehiaketa. 70.000€ko aurrekontua baliabide bakarra izanda, EHUko Gizarte zientzia eta komunikazioaren ikasleek GKEarentzat komunikazio plana sortzeko aukera izan zuten. Lehiaketak 40 bat parte hartzaile bildu zituen eta oihartzuna izan zuen Bizkaiko prentsa idatzian. Sarien artean Bartzelona eta Madrilen praktikak egiteko aukera zegoen, gure taldea irabazle suertatu zelarik.

Page 49: Alboan harreman publikoetako plana

49

Egiten dituzten ikerketak Alboaneko erakundean hainbat ikerketa egiten ditu. Garrantzitsuenak eta azken urteetako ikerketak hurrengo lerroetan azaltzen dira. 2009an “¿Puede encaminarse la cooperación autonómica hacia el apoyo a la descentralización?” izenarekin ikerketa bat plazaratu zuten. Ikerta honetan, non “Fundación Carolinak” finantzatu zuen, kooperazio deszentralizatuaren espezializazioarekin lotuta dauden hainbat aspektu desberdin analizatu zituzten. Urte berdineko maiatzean “Solidaridad con Eficacia: los retos de la cooperación pública Navarra” izeneko informea argitaratu zuten. Informe honetan Nafarroako kooperazioak efikazia eta laguntza kalitatearen garapenaren esparruan dituen erronka nagusien ikerketak burutu eta jaso zituzten. Informeak eman diren aurrera pausuak azaltzen ditu. “Control democrático para la gestión de la Frontera”rekin ere lakindetzan aritu dira. Ikerketa hau “Jesuitas de Migraciones de España”gatik izan zuen lidergo moduan. Dokumentu honek Europa hegoaldeko mugek dituzten kontrol eta arazo juridiko zein moralak jasotzen ditu. Honez gain, hainbat ikerketa gehiago egin dituzte antzeko testuingurua jarraituz. Ordea, komunikazio eta harreman publikoen esparrua begiratzen badugu, ikerketa bakarra egin zuten joan den urtean. Zehatzagoak izateko Alboanen notorietatea ezagutzeko esfortzua egin zen Zosmamedia agentziaren laguntzaz. Dokumentu eta txostena guztiz eskuragarri izan ez dugun arren, emaitza esanguratsuenak (gutxi badira ere) irakurri zizkigun Eiderrek, eta emaitza hauek aurrerago azaldu ditugu “Alboanen irudia komunitatean” atalean. Azken finean, ikerketa honen helburua publiko desberdinek Alboani buruz duten irudia ezagutzea izan zen. Hala ere, aipatu beharra dago urtean behin inkesta bat pasatzen dietela boluntario, bazkide, beste ONG, eta hedabideei, nolabait Alboaneko publiko desberdinen satisfakzio maila ezagutzeko.

Page 50: Alboan harreman publikoetako plana

50

ALBOAN ETA INTERNET Atal honetan, Alboanen web gunea (www.alboan.org) eta erakundeak sare sozialetan duen presentzia neurtzeko esfortzua egin dugu, makroingurunean ikusi dugunez, gaur egun berebiziko garrantzia hartzen ari diren bi elementu komunikatibo ezinbestekoak direlako. Besterik gabe, ekin diezaiogun azterketari. Web gunearen azterketa Alboanen identitatea

- Webaren identifikazioa: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren web gunea erraz aurkitzen da google bitartez “kontseilua” hitza bilatuz. Googleko lehen sarrera euskarazkoa da eta bigarrena gaztelaniazkoa. - Domeinuaren erregistroa: www.kontseilua.org originala den heinean, .es domeinua ere erregistratuta dute. .com eta .net domeinuekin ez da inora bideratzen. - Kontaktua: EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA

Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa) Tel. 943 591200 - Fax. 943 593051

[email protected]

Alboaren web gunearen egitura

- Erraztasuna: Egia esan informazio asko eskaintzen da Alboanen web gunean, batez ere informazio korporatiboa eta erakundeak berak antolaturiko ekintzen eta ondorioen informazioa. Honetarako, ondo gestionatutako hiru menu erabiltzen dira, eta nahiko erraz aurkitu daitezke eduki ezberdinak, esteka bakoitzak deskribatzen duen atalera zuzentzen baitu. - Argitasuna: Azaldutako hiru menu hauek web gunearen periferia betetzen dute, eta gainontzekoa zentruan kontzentratzen da. Beraz, informazioa mailakatua eta argia da, ez da nekagarria egiten bertatik nabigatzen joatea. Hala ere, testu askoko lehen itxura bat du, pixkat “kargantea”. Baina interesgarria dena identifikatzen ikasiz gero, erraz nabigatzen da, modu argian. - Azkartasuna: Badu abantaila bat, izan ere, menua desglosatu eta esteka batetik bestera saltoka ibili arren, hiru menuek ikusgarri jarraitzen dute, beraz, hauetan klik eginez erraz bueltatu daiteke hasierara, edo aurreko pauso batera. Gainera, kargatzerakoan ez du arazo nabarmenik ematen, nahiz eta konexio bajuekin blokeatzeko arriskua dagoen. - Koherentzia: Esan bezala, menuetan desglosatzeko aukera anitza zabaltzen da, eta izenburu bakoitzak informazio horretara bultzatzen zaitu konkretuki. Hala ere, gure ustez, koherentzia gehiago izango luke datu korporatiboak eta Alboanen inguruko ekarpenak bereiziko balira, hau da, menu batean datuak eskaini eta bestean gainontzeko ekarpen guztiak, azken finean, ez dugu ondo ulertzen zertan oinarritu diren menuetako atalak sailkatzean.

Page 51: Alboan harreman publikoetako plana

51

- Plataforma: Mozilla Firefox-en eta Internet Explorer-ean, egoki nabiga daiteke web gunean zehar, baita Google Chromen ere. Bestalde, Googlez gain, Yahoo, Bing eta Elebila bilatzaileak gainbegiratu dugu eta hauetan ere lehen postuan azaltzen da Alboanen web gunea. Komentatzearren, eta internet eta 2.0 komunikaziora zabaltzen ari den erakundea izanda, interesgarria izango litzateke mugikorretarako aplikazioa sortzea, adibidez, Android, Blackberry , Symbian eta Ipod-Iphonetako sistema operatzaileek arrakasta lortzen hasi dira plataforma hauekin. Enpresa handienek badituzte bertarako aplikazioak, baita ONG handi batzuek ere. Hortaz, etorkizunean planeatu dezakegu Alboanen aplikazioa ere sortzea, desberdintzeko pauso garrantzitsua izan daitekeelako.

Web gunearen edukia

- Informazioa: Denetariko informazioa aurki dezakegu, informazio korporatiboa, egin dituzten kanpainena, aldizkariak, albisteak, blogak... Gardentasunean oinarritutako informazio-gestioa aurkezten dute, non Alboanekin zer ikusia duten mugimendu oro edonoren eskura uzten duten. Iritzi dugu web gune lar informazionala dela, atzera bota dezakeena. - Interesa: Ez du elementu pizgarririk interesa erakartzeko, push estrategian oinarritzen da, hau da, informazioa aurkezten du inongo erakarpen elementurik txertatu gabe. Honek, Alboanengan berebiziko interesa ez duen pertsona bati geldiarazi egingo dio nabigatzerako orduan, hots, web gunera sartu eta hainbeste gauza ikusiko ditu ez duela jakingo nondik hasi ere. Bisitaria atal batetik bestera gidatzen duen web gunea izan beharko litzateke, behintzat mezu eta ideia garrantzitsuenak elementu pizgarrien bidez emanez. Ondoren, behin bezeroa lotuta izanda, berak erabakiko du informazio gehigarri guzti horretan zehar nabigatu edo ez. - Erabilgarritasuna: Ez da aisialdirako orrialdea, bertan biltzen denarekin dokumentu ezberdinak eskura daitezke, besteak beste. Azken finean erabilpen praktikoa du orrialdeak, beraz, eta esan bezala, Alboanekin interesa duen edonorek soilik aurkituko du erabilgarri web gunea. Ordea, eskaintzen ditu hainbat elementu erabilgarri, hala nola hemeroteka, artikulu ezberdinak, kontakturako bide erraza, agenda konpletoa... - Aniztasuna: GKE baten aniztasuna kontutan hartuz gero, bai, Alboanen web gunea anitza da. Behintzat kontu askoz mintzatzen da eta denetariko informazioa eskaintzen du. - Itzulpena: Euskaraz, ingeleraz eta gaztelaniaz eskaintzen dute gunea. Ordea, deskargatzeko dokumentuak gazteleraz soilik aurki daitezke, bateronbat euskeraz dagoen arren. Ingeleraz ordea, deus ez. Euskaraz gehiago aritzeko esofrtzua egin beharko luke Alboanek, bai web guneari dagokionez, baita gainontzeko esparruetan ere. - Gaurkotzea: Agenda, albisteak, artikuluak eta gainontzekoa begiratuta, esan daiteke nahiko gaurkotua dagoela, batzuetan, aste honetan bertan egin dira azken publikazioak. Ordea, multimedia atalean (nolabait deitzearren, argazkientzat

Page 52: Alboan harreman publikoetako plana

52

tarte txikia besterik ez baitu) duela bi urte egin zen azken aportazioa, aurrerago ikusiko dugun bezala.

Web gunearen erakargarritasuna - kalitatezko edukiak: Eduki eta informazioz beteriko gunea denez, kalitatezko

edukiak eskaintzen ditu, baina baliteke interesgarritasunaren aldetik muga bat izatea. Izan ere, garden izateko filosofia hori dela eta, eskaintzen den testu asko informazio ekonomiko edo instituzional hutsa da, berez horretan interesa duenak baloratuko duena, baina adibidez, boluntario batek erakargarritasun urria azaldu dezake web gunearen aurrean. Hala ere, badakigu apirilaren hasieran web gune berria kaleratuko dutela, mezu korporatibo berria sortu eta honen inguruan web gune erakargarri eta dinamikoago bat egingo dutela azaldu ziguten.

- Sarritan eguneratu: Egunero eraldatzen dute informazioa, baldin eta beharra

badago. Badute agenda deituriko atal bat, eta bertako informazioa da eguneratuena. Adibidez, Alboanek kaleratzen duen aldizkaria ere eskuragarri dago PDF formatuan, baina azken aktualizazioa 2010. urte bukaeran egin zen, beraz, atal batzuk eguneratuagoak aurki ditzakegu beste batzuk baino. Memoriak, urteko informeak, datu ekonomikoak.... ere 2010. urte bukaeran kaleratu ziren azkenak, normala, garai horietan publikatu ohi dira eta. Artikuluak ere idazten dira, eta nahiko maiz gainera. Azkena, martxoaren hasieran.

Orokorrean, garrantzia ematen diote informazioa berritze horri, eta gainera,

berritzeaz gain, aspaldiko datu eta informazioak mantentzea erabaki dute, beraz, bi aldeetatik erabilgarria da web gunea, nahiz eta erakargarria ez izan oso.

- Jaitsiera azkarrak: Batez ere PDF artxiboak daude eskuragarri, eta

erraztasunez jaitsi daitezke, arazorik gabe. Dohakoak dira eta zuzenekoak, klik egin eta ordenagailuan gorde ahal izateko. Pisu handia duten artxiboek ere (urte oso bateko memoria ilustratua, adibidez) ez dute arazorik ematen, ez dira blokeatzen edo partzialki deskargatzen. Argazkiak ere deskargatu daitezke nahi izanez gero, eta kasu honetan ere ez dago inolako arazorik.

- Erabilerraza: Web gunea hiru menu ezberdinetan banatua dagoela esan

dezakegu. Alde batetik, badago menu printzipal bat, klikatuz gero desglosatzen dohana. Izenburu ezberdinek informazio bakarrera bultzatzen dute orokorrean, hau da, desglosatzean, titulu batek “Alboanekin kolaboratzen duten enpresak” badio, klik egin eta soilik horren inguruan arituko da. Ez da inolako prozesu laberintikorik jarraitu behar nahi den helmugara iristeko, eta gainera, atzera bueltatzeko berriz ere menuan klikatuz, erraz itzuli daiteke.

Bigarren menu batean, batez ere publikazio ezberdinak aurki daitezke,

memoriak, aldizkariak, egindako ikerketak... Asko, beste blog batzuetara zuzenduako edo web gunean zehar publikatutako artikuluetara iristen diren estekak dira, beste asko ordea, PDF artxiboak deskargatzeko guneak. Menu sekundario hau web gunearen ezker aldean ageri den zutabe batean aurkitu daiteke. Hirugarren menua, aurrekoaren parean, ezkerraldean dago. Harremanetarako zuzendutako gunea dela esan daiteke, bazkideentzat sarrera,

Page 53: Alboan harreman publikoetako plana

53

edo kontaktua mantentzeko aplikazioak daudelarik. Sare sozialetara estekak ere badauzka , baita agenda eta hemeroteka bat ere.

Orokorrean, erabilterraza da, ondo antolatua eta maneiagarria guztiz. - Beharrezkoa erabiltzaileentzako: .Ez du inongo dependentziarik suposatzen

bezeroentzat, ez da ezertarako beharrezkoa, informazio tresna adizionala baizik. Hau da, badu bezeroentzat eta bazkideentzat berezia den tartea, eta bertan informazio gehigarria aurkitu daiteke, baina ez da erakundearen gestioa bertatik maneiatzen.

- Originala: Ez da originala, ez du elementu pizgarririk mantentzen edota erabiltzailea tarte zehatzetara bultzatzeko kokapen estrategiarik erabiltzen. Menuak ezker, eskuin eta goialdean kokatu, eta informazioa zentruan aktualizatzen doa. Komeniko litzateke flash web gune dinamikoa sortu eta bideo eta arlo multimedia oparoago bat gehitzea, ikuslea entretenitzeko, informatzeaz gain. Azken finean, erakundearen irudi korporatiboan lagungarria dela uste dugu.

Prentsa bulegoa Online

- Prentsa bulegoa/gaurkotzea: Ez du prentsa bulegorik, baina bai hemeroteka bat. Hau da, argitaratzen diren albiste guztiak (noski, web gune barruan) aurkitu eta gestionatzeko aukera eskaintzen du. Egunera mantentzen dute gainera. -Bideoak: Egia esan, ez du multimedia atalik, eta ez dago bideorik. Esan beharra dago, ordea, egin dituzten kanpaina ezberdinetan badirela estekak kanpaina horietako bakoitzaren mikrositeetara, eta bertan bideoak aurkitu daitezke. Gainera, Youtuberako esteka eskuragarri dago. Baina web guneari dagokionez, ez dago menuan inongo atalik hauxe ahalbidetzen duenik. - Argazkiak: Badu atal bat argazkientzako, baina guztiz utzirik dute. Izan ere, azken eguneratzea 2009. urtean egin zen, eta soilik 3 karpeta txiki aurki daitezke argazki sorta murritzarekin. Informazioan oinarritutako gunea izanda, ez zaio pisurik eskaini ikusentzunezko esparruari. - RSS: badu, eta badago aukera notizia guztiak emailez jasotzeko aukera. - Dosierrak, urteko memoriak: Zerbaiten bereizten bada Alboanen web gunea, informaziorako eskaintzen duen tarte handian bereizten da. Gunearen %90-a informazioa da, datuak, urteko memoriak, ekonomia bilakaerak, ikerketak, estatutuak, mugimenduak... dena dago ezin hobeto dokumentatua eta deskargatzeko prestatua, izan ere, esan dugun bezala, gerdentasuna oinarritzat hartuta sortu da gunea. Gure iritziz, menu ezberdinetan informazio guzti hauek sakabanatuta izan beharrean, honi zuzendutako menu bakarra sortzea interesgarria izango litzatekeela uste dugu, entretenimendu edo dinamikoagoak diren elementu erakargarriagoei lekua uzteko. - Agenda: Oso ondo prestatutako aplikazioaren bidez, agenda aurki dezakegu eskuineko menuan. Gertakizun ezberdinen berri ematen da, informazio gehigarria aurki daiteke, eta egutegi digitalaren barne mugitzeko erraztasunak

Page 54: Alboan harreman publikoetako plana

54

eskaintzen ditu. Gainera, inprimatzeko aukera ere badago. Eguneratzeari dagokionez, oso gaurkotua dagoela ikusi daiteke, azken aktualizazioa ikerketa egin dugun egunean bertan egin baita.

Elkarreragiteko ahalmena

- Sare sozialak: Baditu Facebook, Twitter, Tuenti (nahiz eta web gunean esteka ez den ageri), Youtube eta Scribd ere. Datorren atalean errepasatuko dugu banan-banan sare sozial bakoitza. Aipatu behar da, ordea, Eiderrek azaldu zigunez, komunikazioaren muina plataforma interaktibo hauetan zentratzea erabaki dutela, eta berberetara egokitzeko ikasketa prozesuan daudela. - Mezuak igortzeko posibilitatea. Beraien mezua publikoari igortzeko aipatutako sare sozialak eta web gunea dute. Web gunean gainera, telefonoa eta e- maila agertzen dira, baita egoitzen helbideak ere. Hauexek dira erabiltzaileak web gunean parte hartzeko dituen aukera bakarrak.

Alboanek sare sozialetan duen presentzia Facebook Facebooken bilatzailean alboan jarriz gero, “alboan ong desarrollo” perfila eta “alboan ongd” orrialdea topa ditzakegu. Erakundearen perfilari dagokionez, sartu bezain laster nabari dugu arazo bat dagoela alboanen facebook perfilarekin, izan ere, perfilaren jarraipena egin ahal izateko laguna izan behar duzu eta muroan lagun guztien komentario guztiak azaltzen dira. Honek irudia distorsionatzen du gaiarekin zer ikusirik ez duen tontakeri asko muroan daudelarik. Perfilean egin duten azken aportazioa otsailaren 23an egin zuten.

- Lagun kopurua: 1533 lagun.

- Multimedia: 52 argazki, azken argazkia martxoaren 22an igotakoa da. Hain zuzen ere orain azalduko dudan orrialdera mudatzen direla adierazteko. Bideo kopurua oso zaila da neurtzeko ez baitago bideoen sailik, eta orman ageri baitira beraien eta beste batzuen hainbat pertsonen abisu eta komentarioekin nahasturik.

Arazo hau ikusirik, eta gure taldekide Iñakiren aholkuak baliatuz, enpresa edo erakundeei euskarriak eskaintzen dien plataforma ere egin dute, hau da, facebook orrialde bat sortu dute. Gainera azken egunotan beraien perfilean abisuak ematen ari dira, perfiletik orrialde berrira mudatzen direla abisatuz. Eta egun batzuen barruan eguneraketak, abisuak, txarlen inguruko informazioa, bideoak, elkarrizketak… alboan ongd orrialdean bakarrik egongo direla adieraziz. Orrialde ia egunero eguneratzen dute, horman ekitaldiak, notak, abisuak, bideoak… jartzen dituzte.

Page 55: Alboan harreman publikoetako plana

55

- Jarraitzaile kopurua: 400

- Multimedia: 44 argazki dituzte. Orain gutxi igoak gehienak. Bideoei dagokionez, horman zintzilikatzen dituztenez gain, youtube izeneko atal bat dute, non oraingoz, sei bideo dituzten.

Facebook perfil eta orrialdeen arteko desberdintasunak argiago ikusi ahal izateko, desberdin nagusiak azalduko ditut:

Facebook orrialdeak denentzat daude ikusgai. Facebook kontu bat ez duen edonork ere ikus ditzake orrialde hauek. Beraz webgune moduan ere funtziona dezakete. Gainera bertan enpresa edo erakundearen webgunerako link-a jartzea komenigarria da. Perfilak ikusteko, berriz, facebook kontua izateaz gain baimena behar da, hau da lagun eskakizun bat egin behar da eta perfilaren jabeak onartu behar zaitu.

Facebook orrialdeak jarraitzaile kopuru mugagabea izan dezake. Perfilek, aldiz, 5000 kontaktu izan ditzakete gehienez.

Orrialdeetatik jarraitzaile denei batera bidali daitezke eguneratzeak eta mezuak, hemen markek, enpresek, elkarteek… beren promozio, ekitaldi, produktu berri… inguruko informazioa bidali dezakete. Perfilarekin aldiz lagun bakoitzari mezu bat bidali behar diozu, eta honek lan askoz gehiago ematen du.

Gainera orrialde baten jarraitzaile bilakatzen denean norbait, bere horman agertzen da zer orrialderen jarraitzaile egin den. Honela pertsona horren lagun guztiek ikusten dute, orrialde horren jarraitzaile egin dela beraien laguna. Honek begiratzera sartzeko eta beste lagun hauek ere orrialdearen jarraitzaile egiteko aukerak handitzen dira. Gainera perfiletan “Informazioa” atalean begiratuz gero, pertsona horrek ze orrialde jarraitzen dituen ikus daiteke. Honek guztiak marketin viral moduan funtzionatzen du, eta marka, erakunde, enpresa… bezero potentzialak (bolondres) bilatzea ahalbidetzen du. Gure kasuan jende gehiagorengana iristea ahalbidetzen digu gainera, kontzientziazioa zabalduz.

Orokorrean, facebook orrialdeak marka, enpresa, erakunde, blog, pelikula, pertsona famatu eta musika taldeentzat oso egokiak dira beraien jarraitzaile, bezero edo bolondresekin kontaktuan egoteko.

Hitz gutxitan azaltzeko, Facebook orrialdeak marka, erakunde… komunikazio kanalak dira. Eta ondo erabilitako orrialdeak marketin viralako tresna bilakatzen dira. Gainera facebook orrialdeak kanpo bilatzaileetan (google, yahoo…) indexaturik ageri dira. Hau guztia kontutan harturik, facebook orrialde baten erabilera optimo batek marka edo erakundearen publizitatea maximora handitzen du.

Page 56: Alboan harreman publikoetako plana

56

Tuenti

Tuentian perfil bat dute eratua, baina ez diote kasurik egiten. Lagun eskaera bat bidali bait genien orain aste batzuk eta oraindik ez digute onartu. Beraz, ezin izan dugu bertan zer duten ikusi. Baina beraien erantzun falta dela eta antzematen da aldera batera utzirik dutela.

Honen inguruan esan beharra dugu, honelako zerbitzu bat izan eta kasurik ez egiteak erakundearen irudiari kalte egiten diola. Gure iritziz, hobeto da zerbitzua izan eta kasurik egin gabe edukitzea baino, zerbitzurik ez izatea.

Gainera tuentik ere badu orrialdeak eratzeko aukera, facebookek bezala. Lehenago azaldu ditugun abantaila guztiekin.

Twitter Twitterren ere informaziorako ezparrurik ez dagoenez, alboanen perfilean soilik tweet ezberdinak ikusi daitezke. Hala ere, nahiko eguneratuta dutela esan beharra dago azken aldian eta sarritasunez jartzen dituzte tweet-ak. Listetan 8 kide dituzte sarea gestionatzen. Orain gutxi hasi dira tresna hau erabiltzen, eta azken egunetan erabilpen handia ematen ari zaie.

Jarraitzaileak: 84 pertsona/erakunde.

Jarraituak: 57 pertsona/erakunde.

Tweetak: 193 tweet.

Page 57: Alboan harreman publikoetako plana

57

LORTUTAKO EMAITZAK Emaitzak modu argi eta erabilgarri batean azaltzeko intentzioarekin, AMIAren bidez adieraziko ditugu ikerketa guzti honen ondorio esanguratsuenak. Ordea, hainbeste dira aipatu nahi ditugun ideia nagusiak, non hiru AMIA ezberdin egitea komenigarria den. Lehenengoa, erakundearen egitura aztertzen duen AMIA da. Honetan, Alboanek dituen aukera, mehatxu, indar eta ahuleziak aztertuko ditugu, beti ere formazio korporatiboa eta makroingurunea kontutan hartuz. Komunikazioa eta komunikazioarekin zer ikusia duten ezparruak ez diren kontuak definituko ditugu. Bigarrenean, Alboanek bere barne publikoetara egiten duen komunikazioa laburtzen dituen aukera, mehatxu, indar eta ahuleziak batzeko helburua dugu. Berdin egingo dugu hirugarren AMIA batekin, baina kasu honetan, kanpo komunikazioa izango da muina, ondoren, planteatuko diren helburu eta estrategiatan, erraztasunak izango ditugu kontzeptu ezberdinak gestionatzerako orduan. Besterik gabe, taulatan adieraziko ditugu ikerketa luze honen fruituak. Erakundearen egitura aztertzen duen AMIA

Aukerak

Mehatxuak

Espainia Europa mailan aurrerapen teknologietan 15. postuan.

Sare sozialak: 15 urtetik gorakoen %80ak erabili.

Teknologia berrien apustu handiena Madrid, Catalunya eta EAEk.

Komunitate inmigrantearen %6,3ko hazkundea- sentsibilizaziorako abantaila.

Krisi ekonomiko bortitza Enpresa gehienek 2.0 plataformak ez

dituzte haintzat hartzen. Gobernuak GKEntzat aurrekontua

murriztu du.

Indarrak

Ahuleziak

Gardentasuna erakusteko abilezia eta konpromezua.

2100 boluntario. 50 langile baino gehiago, kualifikatuak

eta enpresaren filosofia oso barneratua dutenak.

Instalazio egokiak eta baliabide ezberdinen eskuragarritasuna.

Alboanen Irabazien %6,7a jaitsi da 2010. urtean.

Bazkide handienen donazioak jaitsi dira. Aurrekontuaren %4-a soilik

komunikaziorako. EAE eta Nafarroan soilik aritzeko

baimena.

Page 58: Alboan harreman publikoetako plana

58

Barne komunikazioaren AMIA

Aukerak

Mehatxuak

Alboanen talde gestioak boluntarioen integrazioa sustatzeko programak antolatzeko ahalmena.

Komunikaziora zuzendutako esparru antolatua du Alboanek.

Notorietate, fidelizazio zein irudi korporatiboaz arduratzen den taldea gestionatzeko ahalmena.

Lan prozesu sistematizatua momentu oro berritzeko abilezia.

Sede berrituak, handiak, zabalak eta lanerako oparoak.

Intranet erabiltzeko aukera. Ikerketak egiteko abilezia.

Patronatuak du Alboanen gestioaren kontrol osoa.

Indarrak

Ahuleziak

Zuzendaritza 3 hilean behin batzen da. Boluntarioen on izanaz arduratzen den

taldea. Hierarkia kutsurik gabeko taldea da. Langileak erakundearen filosofia oso

barneratua dute eta kanpora komunikatzen dute.

Langileen %80-a pozik. Alboanen %5ak baino gutxiago uzten du

erakundea. Langileekin elkarrizketa pertsonalizatuak

eta bilerak egiten dira. Langileei emailak. Gardentasun totala esparru guztietan. Boluntarioei komunikazio zuzen eta

etengabea. (Bilerak urtean behin, aldizkaria, Eboletinaren distribuzioa, Egutegiak, liburuak, bideoak, zoriontze pertsonalizatua, ekitaldietara gonbidapenak...

Notorietate ikerketan emaitza kaskarrak lortu izana.

Teknologia berrien aurrean errekazionatzeko ezjakintasuna.

Enpresa komunikazio sistema berrietara egokitu beharra.

Page 59: Alboan harreman publikoetako plana

59

Kanpo komunikazioaren AMIA

Aukerak

Mehatxuak

Gero eta erakunde gehiagok laguntzen dute Alboan ekonomikoki.

Entitate finantziero eta Instituzio garrantzitsuenak hartzen dute parte Alboanen programetan.

24 enpresa kolaboratzaile. Hegoaldeko GKE garrantzitsuenekin

kolaborazio zuzenean. Lobbying-a lortzeko ahalmena programen

eta harremanen bidez. 2.0 munduan murgiltzeko motibazioa. 150 euskal zinematan doako paseak, eta

egunkari nagusienetan %50eko deskontua.

Eskolekin eta kanpo enpresekin ekitaldiak sortzeko aukera.

Milaka partehartzaile ekitaldietan.

Kanpo xede taldeak ez daude prest epe luzerako helburuak dituen GKE baten parte izateko.

Gizarteak erlijioaren inguruan duen irudi dudagarria.

Lehiakide indartsuak, posizionatuak eta izena dutenak.

Alboan bezala posizionatu daitezkeen lehiakide asko daude.

Alboan populazioaren %11ak soilik ezagutzen du.

Badaude lortu ezin diren xede taldeak. Publicity gehiena Nafarroan lortzen da. Kazetariek Alboan “ezkutatuta” uzten

dute albisteetan. Albiste guztiak gaztelaniaz argitaratzen

dira.

Indarrak

Ahuleziak

Kanpo eskariak gestionatzeko idazkaria, tratu pertsonalizatua eskaintzen duena.

Enpresa eta fundazioekin harremanak sustatzeko profesionalak daude Alboanen.

Publizitatea arduratzen den taldea du Alboanek.

Web guneaz arduratzen den managerra dago.

Hedabideekin harremana sustatzen duen profesionala dago Alboanen.

Talde bakoitzari komunikazio pertsonalizatua eskaintzeko abilezia.

Enpresa eta instituzioeko kideekin harreman zuzen eta elkarkidetzan oinarritutakoak.

Medioetako publicityaren kuantifikazioa Albisteen kokapen ona egunkarietan. Lehiaketa komunikazio ikasleentzat. Sare sozial nagusietan presentzia. GKEtarako prestatua dagoen Facebook

orrialde kaleratu berria.

Boluntario potentzialen xede taldea sortzeko arazoak.

Mundu erlijiosoaren kutsu negatiboa transmititu zaio Alboani.

Ezin dira GKEen munduan posizionatu. Hegoaldeko GKEekin fusionatzeko

arazoak, komunikazioa aldatu beharko litzatekeelako onarpena lortzeko.

Mezu oso eta indartsu bat sortzeko ahulezia.

Medio etako publicityaren informazioa ez da tratatzen.

Publizitate gutxi: komunikazio masibo ia nulua.

Web gune informazionalegia, elementu pizgarririk gabe.

Facebooken perfil anitz, konfusioa sortzeko arazoa.

Twitter eta Tuentiko kontuen gestio pobrea.

Perfiletan partaide eta lagun gutxi.

Page 60: Alboan harreman publikoetako plana

60

HELBURUAK AMIA eratu ondoren lana asko errazten da. Izan ere, ikerketa eginez geroztik, ezagutzen ditugu zeintzuk diren Alboanek dituen arazo nagusienak, eta behin arazoa jakinda soluzioa aurkitzea besterik ez da gelditzen. Gauzak honela, helburu ezberdinak planteatu ditugu Alboanen esparru ezberdinetan hobekuntzak lortzeko. Ordea, helburu bakoitzak bere izaera duenez, bost helburu motatan banatu ditugu, ulergarriagoa izateko. Alde batetik, helburu komunikatiboak dauzkagu, guztien artean garrantzitsuenak direnak, esan bezala Alboanen arazo nagusia notorietate eta gizarte-ezagupen falta delako. Bestalde, helburu finantzieroak hortxe daude aurrerapen ekonomikoa sustatzeko. Helburu informatiboak, sozialak eta heziketa helburuak ere ezarri ditugu, azken hau barne taldeari eragiten dien bakarra delarik. Honez gain, talde bakoitzean helburu orokorra planteatu dugu, eta gero, azpipuntuetan banatuta, zehaztasun gehiago duten helburuak finkatu ditugu. Gainera, garrantzia orden bat ezartzeak lehetasunaren araberako sailkapena ahalbidetzen du. Besterik gabe, hauexek dira gure planarekin lortu nahi ditugun hobespenak. Komunikazio helburuak Helburu orokorra: komunitateko xede talde ezberdinetan notorietatea lortzea Alboan ezagutaraztera ematea (%11k soilik ezagutzen du GKE-a).

1. Xede talde zehatzago eta zabalagoa planteatzea. Publiko euskaldunera heltzea. Sentimendu erlijiosoa ez duen publikoetara heltzea.

2. Inpaktu eta frekuentzia handiko publizitate kanpaina sortzea. 3. Alboanen posizionamendu desberdintzailea finkatzea komunikazioaren ardatza

izango dena. Kutsu erlijiosoa alde batera utzi eta mezu moderno eta eraginkorra sortu

eta transmititu.

4. Beste GKEk duten elementu pizgarria hartzaileari ematea, Alboanekoak izateak zerbait eman diezaiola bazkideari.

5. Etorkizuneko Alboan, Fe y Alegría eta Gujerat-en fusioaren berri ematea hegoaldeko bazkideei, aldaketa onartu dezaten.

6. Web gune dinamiko eta nabigaerraza sortzea, datu sekundarioak bigarren maila batean utzi eta elementu pizgarrietan zentratua.

7. Sare sozialei probetxua ateratzea.

Page 61: Alboan harreman publikoetako plana

61

Helburu finantzieroak Helburu orokorra: Donazioak haztekoi estrategia planteatzea.

8. 2011. urteko irabazien jaitsiera (jaitsiera gertatutuko dela aurreikusiz), 2010. urteko azken jarduera baino %2-a baino galera gutxiago izatea 2012. urterako, etorkizunean gorako bidea hartzeko lehen pauso gisa.

9. Bazkide handien donazioak berreskuratu eta fidelizatzea. (komunikazioan sakondu behar).

Helburu informatiboak Helburu orokorra: Albisteetan eta publicityaren bitartez lortutako presentzian Alboanek nagusitasuna izatea.

10. EAEko prentsan publicitya komunikabideekin harremanak sustatuz, batez ere grupo Vocentoko egunkariekin.

11. Euskal egunkari txikiagoekin harremanak sustatzea, hots, Berria, Gara eta Deian.

Helburu sozialak Helburu orokorra: Gobernua presionatzea GKEntzako diru languntzak handitu ditzan.

12. Presio taldeak finkatu eta harremana sustatu. 13. Presio taldeentzat mezua sortu, gero islatu dezaten. 14. “Vigilancia Cuidadana” gunea ezagutarazteko sistema finkatzea, populazioaren

kezkak planteatzeko eremua baita. Heziketa helburuak Helburu orokorra: Teknologia berriak eta sareak eskaintzen dituen aukerak erabiltzen ikastea eta informazio gestionatze hobeagoa lortzea.

15. Komunikazio sailean sare sozialetan eta bilatzaileetan iragartzeko dauden bideen ezagupena lortzea.

16. Alboanen izena albisteetan garrantzia eta presentzia gehiagoz azaltzeko, prentsa-oharren planteamendu sistema eratzea.

17. Clipping zehatza eta informazioaren tratamendua lantzeko sistema eratzea informazioaren etorkizuneko gestio oparoagoa ahalbidetzeko.

Page 62: Alboan harreman publikoetako plana

62

PUBLIKOAK Prestatu dugun plan honen lehen fasean ikertu genuen zeintzuk ziren, bai GKEaren ustez baita gure ustez ere, Alboanek presente izan behar dituen xede taldeak. Ordea, atal berri honetan ez ditugu erakundeak bere helburuetarako dituen publikoak aztertuko, kasu honetan harreman publikoen plan honek izango dituen hartzaileak zehaztuko ditugu. Ezberdintasuna azaldu ondoren, bigarren pausoa berriz ere AMIAri erreparatzea izan da. Zeintzuk dira arazoak? Eta batez ere, nori eragiten die arazo hauek? Guzti hau aintzat hartuta, publikoen sailkapen bat egin dugu, ahalik eta zehatzena, eta aurrerago planteatutako helburuekiko koherentzia duena. Banan-banan azalduko ditugu zeintzuk diren publikoarekiko ditugun inpresioak, zer aportatzen dioten planari eta erakundeari, zertan egin behar den aldaketa eta abar. Gainera, garrantziaren arabera sailkatu ditugu, badirelako sakontasun handiagoa errekeritzen duten taldeak. Atal honetan publikoak deskribatuko ditugu soilik, ez dugu zehaztuko zein jarduera zuzenduko den beraiengana, hori etorkizuneko kontua da. Besterik gabe, hauexek dira finkatutako publikoak. Komunitateko partaideak Argi dago, behin eta berriz azpimarratu dugun lez, Alboanen arazoa komunitatearenganako duen komunikazioan dagoela. Ikusi genuen lehenengo fasean nola ikertuen %11ak soilik ezagutzen zuela GKE-a, eta honekin ez goaz inora. Diru sarrerak -donazioak- igo nahi baditugu, ezinbestekoa da notorietate maila bat lortzea, izan ere, erreputazio on batek beti lagunduko du diru-sarreretan. Testuinguru honetan, komunitateko partaideak -EAE eta Nafarroako kideak- izan behar ditugu kontutan, bere osotasunean. Publicity-arekin, egiten diren telebistarako spotekin... horixe lortu nahi da, ezagun izatea. Beraz, bagenuen arazo bat: aurreko urteko finantza datua negatiboa zen ia %7-an. Eta helburu gisa zehaztu dugu 2012. urterako, jaitsiera ekonomiko horren kurba goranzko bidean jarri behar dugula. Beraz, komunitateko partaideak bezero potentzial kontsideratuko ditugu hauei zuzendutako kanpainekin donazioak haziko direlakoan. Guk, 20-55 urte bitarteko taldea nagusituko dugu, nahiz eta 18-70 urte bitarteko edozein ikusten dugun partaide, adin nagusiko kide askok dutelako interesa GKEan. Ordea, ulertzen dugu sentsibilizazio handiagoa dutela semedun familiek, beraz, lehenari emango diogu garrantzia. Zehatzago izatearren, hasierako ikerketan ondorioztatuko datu bat erabiliko dugu taldea kuantifikatzeko. Guztira, 1.268.987 pertsona dira komunitateko partaide, populazio osoaren (EAE+Nafarroa, 14 urtetik gora) %53,64-a. Gainera, hauen erdiak (%45,3ak) internet erabiltzen du sarri.

Page 63: Alboan harreman publikoetako plana

63

Donatzaile handiak Donatzaile handi bezala kontsideratuko ditugu hileroko diru inbertsioetan erakundeari diru gehien ematen dizkien bazkideak. Izan ere, krisiarekin ikusi dugu nola bazkide hauek beren inbertsioa jaitsi duten, eta honek mehatxu garrantzitsua suposatzen du Alboanentzat. Nolabait, esan behar zaie Alboanentzat dirua ematea ez dela burtsan jolastea bezala, kasu honetan pertsonen bizi hobespenarekin jokatzen ari garela. Ulertarazi behar diegu ziur asko egongo direla euren bizitzatan lehentasun gutxiago duten kontuak, merezi duela Alboanenganako zuten inbertsioa mantentzea. Noski, honetarako zeharkako mezu bat sortu beharko dugu, ezin gara hain zuzenak izan. Gainera, galdera hauxe planteatu diogu geure buruari: Zer eskaintzen dio Alboanek bazkide hauei? Eta, zer eskaini diezaiokegu fidelizazio oparoagoa lortzeko? Agian, gehiago inplikatu beharko genituzke bazkide hauek, informazioa eta opariak bidaltzeaz gain, erakundearen parte garrantzitsua dela sentiarazi beharko genituzke. Ezin dugu zehaztu zein den bazkideen artean gehien aportatzen duen taldea, informazio konfidentzial eta oso indibiduala delako. Ordea, badakigu 2100 pertsona direla bazkide eta donatzaile. Beraz, hauei zuzenduko diego kanpaina, ez baitzaie txarto etorriko solidaritate erreflexio bat egitea. Berria, Gara, Deia eta Grupo Vocentoko egunkariak (El Correo eta El Diario Vasco) Planeko lehen fasean atera dugun konklusio nagusienetarikoa, Alboanek publicity gehiena nafar prentsan lortzen duela da. Egindako clipping-a ikustea besterik ez dago, 2010. urtean kaleratutako publikazioen azterketan erdia soilik Diario de Noticias egunkariak kaleratu ditu. Hortaz, uste dugu EAE-n ere presentzia handiagotu beharko litzatekeela. Erantzun oparoena Vocentoko El Correo eta El Diario Vascok eman dute, behintzat, maila txikian bada ere, islatu dutelako Alboanen irudia noiz edo noiz. Baina, zer gertatzen da egunkari txikiagoekin? Zergaitik ez ditu Alboanek hauekin erlazioak sustatzen? Audientzia handiena duten euskarrietara soilik joatea akats handia dela kontsideratzen dugu. Beste hitzetan esanda, Berria, Gara eta Deian badago publiko potentzial bat, jorratzen ez dena. Izan ere, hiru egunkari hauen irakurleen perfilari begiratuta, jende euskaltzalea aurkitzen dugu, kasu handietan gure xede taldearen adin tartearen barnean kokatu dezakeguna. Zergaitik ez da Alboan euskal publiko potentzial honengana heltzen? Gure aburuz ezinbestekoa da, eta estrategia bat planteatuko dugu hiru euskarri hauekin harremanak sortu eta mantentzeko. Eta nola ez, El Correo eta El Diario Vascoko kontaktuekin ere fidelizazio plana antolatuko dugu. Jarraian, etorkizunean baliagarria izan daitekeen informazioa gehituko dugu, publiko hau sakonago ezagutzeko balioko digularik, baita ere. Honez gain, Nafarroako eta Arabako egunkariak ere txertatu ditugu informazio guztia bateratua eman ahal izateko.

Page 64: Alboan harreman publikoetako plana

64

Egunkaria Tirada (Ale)

Difusioa (Ale) Moduloa/€*

Faldoia (5x2) Enkarte/1000ale**

Berria 58.000 / 68,00 € 1.285,00 € 180,00 € Gara*** 58.000 / 91,00 € 1.729,00 € / Deia 22.423 17.096 76,91 € 846,01 € 93,04 € Diario Vasco 81.660 69.082 95,30 € 1.048,30 € 120,00 € El Correo 116.324 97.161 126,82 € 1.395,02 € 88,08 € Diario de Navarra 55.078 45.834 114,00 € 1.254,00 € 108,25 € Diario de Noticias 21.244 16.423 82,50 € 907,50 € 99,00 € Diario de noticias de Alava 21.244 16.423 82,50 € 907,50 € 100,00 € El País 13.804 10.203 82,00 € 818,00 € 280,00 € * Moduloa koloretan, astelehenetik Ostiralera. ** Gutxienez 10000 enkarte, 4 orrialdetik behera. Produkzioa aparte. *** Gararen Tirada Berriarenarekin parekatu dugu.

Euskal egunkarien irakurleak Aurreko atalean aipatu dugu zein garrantzitsuak iruditzen zaizkigun euskal publikoa duten egunkari txikiagoak. Esan bezala, publiko berri baten aurrean gaude, orain arte Alboanek jorratu ez duena. Badago euskaltzale asko bai erlijiosoa, baita familiarra ere, eta ondo txertatu daitezke GKEaren perfilean. Erlijiosoak ez diren familia asko ere badaude, baita kide indibidualak ere, Alboanen parte izateko interesa erakutsi dezaketenak. Gainera, irakurle gazte euskaldun askok ere Gara eta Berria erabiltzen dituzte informatzeko, eta nola ez, behintzat gure burua aurkezteko balioko digu. Beraz, aurreko atalean egunkari ezberdinekin (komunikazio arduradunekin) harremana sustatzea helburu bagenuen, oraingoan euskarri hauen publikoarengana zuzenduko gara, mezua sortuko dugu beraiei egokitua. Ezin dugu zehazki jakin zenbat pertsona diren talde hauetan, ordea, egunkarien beraien tirada eta difusioak hartu ditzakegu oinarri gisa. OJDk ez du egunkari hauen irakurle kopurua neurtzen, beraz difusioa erabiliko dugu, datu errealera gehien hurbiltzen delako. Eskoletako ume eta gurasoak Gure xede talde nagusiaren barne semedun familiak berebiziko garrantzia badute, ezin ditugu eskolak alde batera utzi. Orain arte, Alboan jesuitekin zer ikusia duten eskolekin aritu da gehienbat, eta kolektibo honen barnean lortu ditu bere helburuak. Oraingoan, pauso bat haratago nahi dugu joan. Zergatik ez ditugu poltsa berean euskal eta nafar eskola guztiak sartuko? Lehen hezkuntzako ikasleez ari gara, hori bai. Estrategia egoki bat planteatuz gero, uste dugu hiru helburu ezberdin lortu ditzakegula. Alde batetik, Alboanen filosofian eta eginkizunetan ikasleen parte-hartzea sustatu dezakegu, hegoa eta iparra ezagutu ditzakete jarduera ezberdinei esker. Bestalde, badauzkagu hainbat ideia jarduera horien inguruan, agian euskal umeak eta hegoaldeko umeak harremanetan ipini ditzakegu, baita euren gurasoak ere. Elkarkidetza iniziatiba honekin, publicitya lortu genezake, eta sentsibilizazio kanpaina bortitza litzateke.

Page 65: Alboan harreman publikoetako plana

65

Azkenik, gurasoengana heltzeko bide hoberena da. Estrategiaren parte izan daiteke guraso hauen parte hartzea lortzea, ez ditugu bazkide izatera gonbidatuko baina Alboanen izena eta irudia ezagutzera bultzatuko ditugu, notorietate beharra asetzeko. Honetarako, noski, lehenbizi eskolen artean selekzio bat egin beharko litzateke, honetarako, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hiriburuetako lehen hezkuntzako eskolen artean egingo dugu aukeraketa, emaitza onak lortuz gero etorkizunean beste hiri eta herrietan ere estrategia aplikatuko litzatekeelarik. Behin selekzioa eginda, harremana sortu beharko dugu zuzendariekin, ia proiektuan parte hartzeko prest dauden galdetuz. Erantzuna positiboa izanda, Alboaneko ordezkariek eskoletara egin beharko dute bisita bigarren kontaktu zuzenago bat lortzeko. Honela, zehatz-mehatz erakutsiko litzateke proiektua, eta hitzaldia emateko baimena eskatzea ere kontsideratuko da. Laburbilduz, eskola selekzio bat egin, zuzendariekin harremana sortu, proiektua hartzaileei azaldu eta jarduerei ekin, horixe litzateke ideia. Jarraian, publiko honetarako interesgarriak diren datuak eskainiko ditugu. Honetarako, lau hiriburuetako eskola kopurua adieraztea beharrezkoa da, baita jarduerekin zenbat familiatara helduko garen ere. Azken datu honek estimatua behar du izan, ezin delako zehatz jakin zenbat ume dauden eskolatan, eta zenbat familiaren parte diren ume hauek. Gauzak honela, hiri bakoitzeko zentsua erabiliko dugu, bertan adierazten den 6-12 urte bitarteko ume kopurua zenbatuko dugu (matrikulaturik dauden umeak lirateke) eta familia bakoitzak dituen seme alaben bataz-bestekoarekin biderkatuko dugu datua gure azken helburua lortzeko.

Hiria Eskola Kop.*

Ikasle kop.**

Eragindako familiak***

Bilbo 35 18.778 13.318 Donostia 23 14.048 9.963 Gasteiz 44 12.527 8.884 Iruñea 22 11.073 7.853 40.018 * Eskola publiko zein pribatuak ** 2010. urteko Zentsuan erregistratutako 6-12 urte bitarteko umeak *** Familiak dituzten seme-alaba kopuruaren bataz-bestekoa erabili da, 1,41 seme.

Alboaneko Komunikazio saila Planaren lehen fasean egindako azterketan ikusi genuen zein zen Alboanek publicity-aren inguruan zuen planteamendua. Adierazi ziguten nola komunikabideekin harreman osoa eta zaindua dutela, eta edozein informazio trukaketarako prest daudela. Ordea, azken helburua ez da betetzen, informazioa argitaratzen da baina Alboanen irudia bigarren maila batean izkutaturik azaltzen da, eta askotan hori ere ez. Arazo honen aurrean, sustraietatik hastea ezinbestekoa dela uste dugu. Alde batetik garrantzizkoa da komunikabideekiko harreman horiek sustatzen jarraitzea, baina lortu behar da, baita ere, prentsa-oharretako informazioa modu egokian planteatzea.

Page 66: Alboan harreman publikoetako plana

66

Erredakzio kontua dela uste dugu, non informazioaren partaide nagusia Alboan den, eta gertaera erakundearen araberakoa. Beraz, Alboaneko komunikazio taldea publiko garrantzitsua da. Gainera, aztertu genuen baita ere clippina egiteko jarraitzen duten prozedura. Ez zen oso oparoa ez baitute argitaraturiko informazioaren edukia aztertzen, ez dago Alboanen inguruan islatzen den irudiaren inguruko interpretaziorik. Gure ustez, profesional bat behar da lan honetan jardungo dena, eragina duelako etorkizunean idatziko diren prentsa oharren edukian eta informazio gestioan. Hauxe ere baloratuko dugu. Hegoaldeko publikoak Eider Mamolarrekin egin genuen hizketaldian, Alboanek duen erronka nagusienetariko baten inguruan aritu ginen. Izan ere, esan zigun nola hegoaldeko bi GKE garrantzitsuekin, Gujerat eta Fe y Alegría, elkartzeko intentzioa zuten, fusio antzeko bat elkarrekin lan egiteko. Hiruen batuketa Alboan bera litzateke, bere irudi korporatibo guztiarekin. Hegoaldeko erakunde hauek bazkide oso fidelak dituzte, nola esango diego orain beren GKE-a ez dela berdin deituko, eta beste birekin batu dela? Txorakeria dirudien arren, donatzaile askok mehatxu bezala hartuko lukete hauxe, eta gure lana publiko honentzako mezu eraginkor bat sortzea izango da, baita aldaketa ondo gidatzeko estrategia motel eta pausatua diseinatu beharko dugu, esan behar diegu batuketa hori emaitza positiboa dela. Gure lana estrategia horretan oinarritzen da, izan ere, Gujerat eta Fe y Alegríak dute mezu hori islatzeko errespontsabilitatea eta gure eremuaz kanpo gelditzen da ekintza hori. Gomendatu egin dezakegu gure iritzia emanez, besterik ez. Hala ere, hegoaldeko bazkide hauek publiko garrantzitsua dira Alboanentzat, eta poltsa barruan sartuko ditugu. Presio taldeak. Ikerketa egin genuen momentuan, Alboanek jada bazeuzkan Lobbyinga bideratzeko helburu eta estrategiak. Gaur egun, badabiltza estrategia hauek errealitate bilakatzen. Gainera, gure iritziz oso kanpaina onak jarri dituzte martxan, adibidez, Maiatzaren hasieran “Tengo una pregunta para usted” proiektuari ekingo diote, eta Facebook eta Twitter bidez bidaliko galderak egingo zaizkie Espainiako politikari ezberdinei. Helburua, gobernuak GKEentzako laguntzak handitzea. Honez gain, parlamentuan ere batu zituzten hainbat eskolatako ume laguntza horien eske. Ez dugu estrategiarik planteatutako, jada martxan daudelako Alboanen bertan, aurkitu dute presio taldeekin jokatzeko bidea. Hala ere, bere garaian landu beharreko taldea zela adierazi genuen, eta tarte honetan gure erabakiaren zergatia legitimatu nahi izan dugu.

Page 67: Alboan harreman publikoetako plana

67

KOMUNIKAZIO TRESNEN ANTOLAMENDU ESTRATEGIKOA Behin publikoak azteturik, hurrengo pausoa mezu eraginkor bat eraikitzea litzateke. Ordea, gure kasuan, publiko anitz ditugu eta bakoitzari mezu zehatz bat islatu beharko diogu. Hauxe dela eta, nahiago dugu lehenbizi estrategien eta tekniken deskribapen bat egin eta ondoren planari sormen atal bat gehitu, mezu ezberdinak bertan txertatuko ditugularik. Honela gure esfortzuak koherentzia gehiago izango du eta ulertzeko errazagoa izango da. Gauzak azalduta, adieraz ditzagun gure ideiak, helburuetan plantetatutako arazoei aurre egiteko klabeak. Guztira zazpi proiektu ipiniko ditugu martxan, honela, xede taldearen atal segmentatu bakoitzera zuzenago helduko gara. Esan beharra dago, maila handi batean ekintza hauen helburua notorietatea irabaztea dela, Alboanen logoa eta izena populazioaren artean ezaguna bilakatzea; behin baino gehiagotan esan dugunez, notorietatea ezinbestekoa da dirusarrerak lortzeko, eta hauxe helburu nagusiena da, jakina denez. Proiektu hauek banan-banan deskribatuko ditugu ahalik eta zehatzenen, gure ezagupenen mugen barruan jokatuz. Azalduko dugu zertan datzan, zergaitik egingo den, zein publikori eraginko dien, zeintzuk diren esperotako emaitzak eta baita berbera aurrera eramateko prozedura ere. Besterik gabe, hasi gaitezen. Facebookeko lehiaketa Ikaragarria da sare sozialek negozio eta enpresa ezberdinetan izan duten eragina. Gaur egungo iragarle gehienek beren Facebook edo Twitterreko orrialdeetara bildatzen dituzte hartzaileak medio konbentzionalak erabiliz. Guk ere komunikatzeko era berri honen parte izatea interesgarria dela uste dugu, baita merkea ere. Honexegatik, Facebook bitartez lehiaketa bat antolatzea pentsatu dugu. “Ura” deituriko kanpaina izango da eta parte hartzaileek lehiaketarako prestatutako Facebook orrian argazki bat txertatu beharko dute, uraren garrantzia eta balioa adierazten duena. Irabazleak hile batez Alboanekin hegoaldera eskola baten eraikuntzean kolaboratzera joateko saria jasoko du. Hauxe litzateke “elementu pizgarria”. Hortaz, Pull estrategia zuzena erabiliko dugu, hartzailea erakarri egingo dugu. Noski, oso gainetik azaldu dugu zertan datzan proiektuak, goazen sakontzera.

Zer? Facebook-en bitartez “ura” deituriko lehiaketa sortuko dugu eta parte hartzaileak Alboanen Facebook orriaren zale egin beharko dira ondoren uraren balioa adierazten duen argazkia horman txertatzeko. Irabazlea Alboaneko komunikazio sailak erabakiko du eta saria hilabetez Hegoaldeko herrialde batean laguntzaile joateko aukera izango da, eskola baten eraikintzan laguntzaile, alegia. Hauxe azpimarratu beharko da komunikazioan.

Nori? Euskarria Internet dela jakinda, lehen mailako publikoa 20-35 urte

bitarteko jendea litzateke, hauexek egongo lirateke prest lehiaketan parte hartzeko. Ikerketan esan bezala, Alboanek beren xedekien adin tartea zabaltzeko beharra du, badago jende gazteagoa gaiaren inguruan sentsibilizatua dagoena. Noski, elementu pizgarriarekin hobe erakarriko ditugu eta gainera, lehiaketan

Page 68: Alboan harreman publikoetako plana

68

parte hartzeak ez du esfortzu askorik suposatzen honela partehartzaile kopuru handiagoa lortuko dugularik.

Nola? Bi aukera daude, lehena bigarrena baino eraginkorragoa. Ordea, lehena

burutzeko profesional baten beharra dago eta gure ezagupenekin ezin dugu kanpaina guztiz azaldu, beraz bigarrenean zentratuko gara nahiz eta lehenengorako pautak ahalik eta hoberen zehazten ahaleginduko garen.

Lehen aukerarekin, hartzailea Alboanen facebookeko ORRIALDE ORIGINALERA eramango genuke, ez genuke lehiaketarako soilik zuzendua izango litzatekeen beste orrialde “ez hain original” bat sortu beharko. Orrialde originala erabiliz beraz, menu nagusian elementu berria txertatuko genuke, saria azalduko duen elementua. Irudian gorriz adierazi dugu elementuaren kokapena.

Gauza da, orrialdera sartzean horma lehen planoan azaldu beharrean gure lehiaketaren tartea nagusi izango litzatekeela, ondoren erabiltzaileak beste aplikaziotara mugitzeko aukera izango lukeelarik. Gero, elementu horren barruan argazkia txertatzeko aukera eskainiko genuke, baina honetarako ezinbestekoa izango litzateke orrialdearen “zale” egitea “me gusta” lehiotxoan klik eginez. Ondorioz, hartzaileari argazkia partekatzeko ikonoa agertuko litzaioke lehiaketan parte hartzeko erabili nahi duen argazkia igotzeko.

Non dago arazoa? Facebookeko administratzaileek elementu berri hori txertatzeko aplikazioa, FBML deiturikoa, ezabatu egin dute, eta prozesu berbera lortzeko, aplikazioa erakundeak berak sortu beharko luke XFBML erabiliz. Programatzaile profesional baten laguntza beharko litzateke.

Beraz, bigarren modu bat prestatu dugu, edonorek egin dezakeena. Lehiaketarako berezia izango den orrialde berri bat sortuko dugu, adibidez, “Concurso Alboan- Gana un més en Chile ayudando a construir una escuela”.

Page 69: Alboan harreman publikoetako plana

69

Gero, informazio atala beteko dugu, eta perfileko argazkia txertatuko dugu, kanpainaren zein erakundearen errepresentagarria izango dena. Ondoren, konfigurazioan, “me gusta” esteka aktibatuko dugu eta adieraziko dugu soilik gure zaleek dutela aukera horman publikatzeko. Noski, web gune originalerako erreferentziak leku orotan txertatuko ditugu. Beste aldetik, web gunean ere orrialdera zuzenduko digun esteka gehituko dugu; Facebookek ematen du aukera honetarako. Ikusi irudia.

Noiz? Kanpaina 2011. urteko Urriaren 3an hasiko litzateke, Abenduaren 30ean

argazkiak txertatzeko epea itxiz. Ia 3 hilabetez izango dute kideek euren argazkiak txertatzeko. Irabazlea urtarrilaren 15ean erabakiko litzateke eta orrialdeari Otsailaren 15ean emango diogu itxiera. Irabazlea lehiaketaren gunean adieraziko litzateke eta gainera, hartzaile horren facebook perfilean mezu pribatua utziko genuke, beraren kontaktu datuak eskatuz.

Alboanek bidaia hori antolatu beharko luke eta gastueri aurre egin, baita ere. Honen inguruko aurrekonturik ez dugu, beraz ez da azken emaitza finantzieroen barne agertuko.

Nola zabaldu? Lau bide ipiniko ditugu martxan gure lehiaketaren berri emateko. Lehenbizi, publiko diren egunkarietan moduloak erosiko genituzke hiru hilez kanpaina prentsa bidez zabalduz. Hauxe hurrengo ekintzan zehatzago zabalduko dugu. Gero, publicitya lortzeko helburuarekin, komunikabideetara prentsa oharra bidaliko genuke. Gainera, erakundearen web gunean lehiaketaren esteka adieraziko genuke baita blog ezbedinetan agertzea lortu ere Alboanek dituen beste guneetako kontaktuak erabiliz.

Page 70: Alboan harreman publikoetako plana

70

Zer espero da? Ezin daitezke emaitzak aurreikusi, soilik jakin dezakegu (eta ez oso modu fidagarrian) zenbat inpaktu jasoko dituten prentsa irakurleak. Ordea, honek notorietate helburuetan eragina badu ere, ez du ziurtatzen lehiaketan parte hartuko duela. Hala ere, Alboanen irudia zabaltzea lortu nahi da, baita Facebookerako bisitak eskuratzea, bertatik web gunera lortu daitezkeenak ahaztu gabe. Noski, baliteke bazkide berriak eskuratzea ere. Neurketa kanpainaren ostean egin beharko litzateke, bai zale kopurua aztertuz bai web gunera sartu diren kideak zenbatuz, baita partehartzaile maila analizatuz ere.

Baina lehiaketaren onura garrantzitsuena interneten bertan nabarituko dugu. Web gunerako bisitak igotzeak SEO posizionamendua hobetzen du, bilaketetan nabarmenago azaltzen lagunduko dio Alboani. Bestalde, lehiaketa bera Facebook bitartez egiteak biraltasuna sustatuko du, bai lehiaketa berarena baita erakundearena ere. Biraltasunak notorietatea dakar, jakina denez.

SMS bidezko donazioen kanpaina Aldatu dezagun helburuz. Oraingo honetan donazio jaitsierari aurre egiteko estrategia jarri beharko dugu martxan. Eta bide batez, aurreko publiko berdinean ere eragin nahi dugu, maila nahiko handian bada ere. Izan ere, zenbat pertsona gazte daude bizitza osaturik gabe dutenak, lanpostu “txikia” dutenak edota besterik gabe baliabide xumeagoak dituztenak? Ohikoa denez, talde honek nahiz eta sentsibilizatuta egon ez du biderik hilabeteroko inbertsio bat kontratatzeko. Zer egin daiteke honen aurrean? Ba, donazio puntualak modu errez batean burutzeko ideiarekin, SMS (Short Message System) bidez donazioak egiteko aukera eskaintzea pentsatu dugu. Noski, donazioarekin hartzailea 150€ko bono baten zozketan sartuko da, komertzio justoko dendetan erabiltzeko. Gure publikoa gaztea denez, Euskal Herriko Unibertsitateetan kanpaina egingo dugu iragarbide bezala.

Zer? Donazio puntualak egin ahal izateko SMS zerbitzua Alboanen irabazi politikan txertatzea. Azken finean, gutxika gutxika onurak lortu daitezke eta uste dugu modu ona dela pertsona gazteagoak erakartzeko. Ordea, ikusi beharko da errentagarria den edo ez.

Zein da elementu pizgarria? Kontutan izan behar dugu ezin dela sari materialista izan, eta hartzailearen esfortzuaren maila bereko onura aurkitzeko esfortzuan, Komertzio Justua etorri zaigu burura, Alboan honen parte baita. SMS guztien artean, 150€ ko bonoa zozketatuko dugu Komertzio justuaren dendatan erabiltzeko. Momentuz, frogako kanpaina izango da errentagarritasuna neurtu behar delako. Beraz, sari bakarra emango dugu. Etorkizunean kanpaina berberarekin jarraitzeak merezi badu, hilero egingo dugu zozketa. Ohikoa denez, egunkarietara zabalduko dugu kanpaina prentsa oharren bidez, ez baitira GKE asko sistema honen bidez donazioak jasotzen dutenak.

Page 71: Alboan harreman publikoetako plana

71

Nori? Esan bezala, 20-35 urte bitarteko jendea litzateke talde nagusiena, baina adin gehiagoko jendea kolpatzea ere espero da. Azken finean, baliabide xumeak dituen pertsona da SMS bidezko donazioaren kanpainaren hartzaile. Mezua hortik joan beharko da, berak ere parte har dezakeela adieraziz.

Nola? SMS bidez diru sarrerak lortzeko enpresa asko daude gaur egun.

Prozedura nahiko sinplea da. Mensatek enpresa kontratatuko dugu (www.smspremium.es) lehenbizi. Bertatik, alta eman ondoren, Alias bat beharko dugu erabiltzaileek SMSan erabili dezaten. Adibidez, aliasa “Alboan” izango da eta 5767 zenbakira bidali beharko da, hauxe baita enpresaren “premium” zenbakia.

Zerbitzuan parte hartzeko 100€ ordaindu behar dira, eta hile bakoitzeko beste hainbeste. SMS bakoitzaren kostua 1,20€koa da, horixe ordaidu beharko du erabiltzaileak. Alboanentzat erretribuzioak esanguratsuak litzateke, hala ere, telefono operatzailearen araberakoa da. Taula honetan argi ikusi daiteke.

Noiz? Kanpaina urriaren 3an hasiko da, Facebookeko lehiaketarekin batera. Izan

ere, Alboanen irudia frekuentziaz adieraztea komeni da notorietatea lortzeko. Abenduaren 30ean zozketa egingo da eta irabazlearekin kontaktuan jarriko gara saria jasotzera joan dadin.Egunkarietara kanpaina hasi baino egun bat lehenago bidaliko dugu prentsa oharra.

Nola zabaldu? Kanpaina iragartzea beharrezkoa da. Publikoa ikusita, Euskal

unibertsitateetara joatea erabaki dugu, Leioako, Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Iruñako, Arrasateko eta Deustoko (Bilbo zein Donostia) kanpusetan, zortzi zentru guztira. Kartelak jarriko ditugu komunikazioa errazteko, eta zentru bakoitzean aste betez stand bat ere jartzea pentsatu dugu, interesatuek kanpainaren zein Alboanen informazio zuzena jaso dezaten. Noski, honetarako boluntario baten kolaborazioa beharko dugu standetan egoteko.

Kartelaren diseinua inprenta online bidez egingo dugu (www.imprentaonline.net). Guztira 2000 kartel inprimatuko dira A1 tamainan, ikusgarritasuna bermatzeko. Jarraian tarifak erakusten dituen taula txertatuko dugu.

Page 72: Alboan harreman publikoetako plana

72

Zer espero da? Ez gaude oso ziur proiektuaren eraginkortasunaz, arriskatua

izan daiteke, baita arrakastatsua ere. Honegaitik, lehenbizi hiru hilabetez soilik jarriko dugu martxan kanpaina, eta egingo den publizitate guztiarekin espero dugu interesaturiko gazteak lortzea. Gainera, Mensatek enpresak momentu oro eskaintzen du mezuen kontabilitatea, eta erraz neurtu daitezke emaitzak.

Honez gain, publicityarekin notorietatea lortuko da, eta Alboanen irudi moderno eta gaurkotua transmitituko diogu komunitateko talde gazteenari. Bide egokia izan daiteke, bestalde, gainontzeko GKEen artean desberdintzen hasteko. Egunkariekin Harremanak sortzeko kanpaina Azaldu dugu zein den Alboanek euskal egunkariekin duen arazoa. Beharrezkoa ikusten dugu Gara, Berria, Deia, El Diario Vasco eta El Correoekin erakundeak dituen harremanak hobetu eta sustatzea, eta lehen hiruen kasuan, harreman hauek sortu ere egin beharko dira. Nola ordea? Ba, Facebookeko lehiaketaren aitzakiarekin, lehen kontaktu bat sustatuko dugu moduloak erosiz. Bestalde, lehen prentsa oharrak bidaliko ditugu proiektu berbera iragartzeko. Honela, Alboanen logoa eta izena lehenbizi euskal egunkarien irakurleei erakutsiko diegu, honek notorietatean eta ezagupenean izan ditzakeen ondorio positiboak kontutan izanda. Mezua gaztelera zein euskaraz argitaratuko dugu egunkariaren izaeraren arabera, hala ere, gure planean euskarazko bertsioa landuko dugu. Alboanen kutsu berritzailea nabarian adieraziko dugu, eta lehiaketaren sariak heziketarekin zer ikusia duela agertzen duenez, GKEaren posizioa ere argi erakutsiko da.

Zer? Publiko diren egunkarietan moduloak erosiko ditugu. Honela, harremanak indartuko ditugu eta batzuekin baita sortu ere. Bestalde, euskal publikora helduko gara, Jesuiten munduarekin zer ikusirik ez duena. Eta azkenik, Facebookeko lehiaketa iragarriko dugu, Alboanek hezkuntzarekin zein komunitatearekin duen konpromisua erakutsiz.

Page 73: Alboan harreman publikoetako plana

73

Nori? Bi modutan ulertu daiteke ekintzaren xede taldea. Alde batetik, Facebook bidez antolatutako argazki lehiaketaren bidez publiko gazte batengana helduko gara, eta euskal egukarien irakurleen aurreran aurkeztuko gara, gainontzekoez gain. Bestalde, Deia, Gara eta Berriarekin harremanak sortuko ditugu, batez ere azken biekin.

Nola? Lehenbizi, Facebook-eko lehiaketa iragartzen duen faldoiak erosiko

ditugu egunkarietan. Kontutan izan behar da Gara, El País eta Berria kenduta, beste egunkariek doan utziko dizkigula eremu publizitarioak gobernuz kanpoko erakundea izateagatik (ikusi orrialdearen behealdea: http://www.alboan.org/portal/seccion.asp?S=18&N=47 ).

Guztietan erosketa egin ondoren, lehiaketaren berri ematen duen prentsa oharra bidaliko diegu harremana sendotzen joateko. Kanpainak jarduten duen bitartean moduloak erosten jarraituko dugu, eta Abenduaren 30ean beste prentsa ohar bat bidaliko diegu irabazlearen berri ematen, prozesu guztia nola joan den azalduz. Jarraian aurkeztuko dugun taulan argi ikusi daitezke tarifak.

Egunkaria Tirada (Ale)

Difusioa (Ale) Moduloa/€*

Faldoia (5x2) Enkarte/1000ale**

Berria 58.000 / 68,00 € 1.285,00 € 180,00 € Gara*** 58.000 / 91,00 € 1.729,00 € / Deia 22.423 17.096 76,91 € 846,01 € 93,04 € Diario Vasco 81.660 69.082 95,30 € 1.048,30 € 120,00 € El Correo 116.324 97.161 126,82 € 1.395,02 € 88,08 € Diario de Navarra 55.078 45.834 114,00 € 1.254,00 € 108,25 € Diario de Noticias 21.244 16.423 82,50 € 907,50 € 99,00 € Diario de noticias de Alava 21.244 16.423 82,50 € 907,50 € 100,00 € El País 13.804 10.203 82,00 € 818,00 € 280,00 € * Moduloa koloretan, astelehenetik Ostiralera. ** Gutxienez 10000 enkarte, 4 orrialdetik behera. Produkzioa aparte. *** Gararen Tirada Berriarenarekin parekatu dugu.

Noiz? Urriaren 1ean egunkariekin kontaktuan jarriko gara faldoiak erosteko.

Azalduko diegu lehen agerpen eguna urriaren 3a izango dela eta abenduaren 29rarte, astelehen eta ostiraletan publikatuko ditugula, 13 astetan zehar. Kolorezko faldoiak izango dira. Egun berberan prentsa oharra bidaliko dugu lehiaketaren inguruan, honela publicitya lortzeko. Abenduaren 30an, kanpaina bukatzen den egunean, beste prentsa oharra bidaliko dugu kanpainaren emaitzen inguruan informatzeko, ordea, egunkariak nahi izanez gero, elkarrizketa publikatu dezakegu irabazlearekin urtarrilaren 15ean.

Zer espero da? Euskal egunkariekin harremanak sustatzea espero da gehienbat,

baita gainontzekoekin ditugun erlazioak sendotzea ere. Bestalde, publicitya lortzeko balioko digu. Emaitzen atalean inpaktuak neurtuko ditugu Tirada audientziaren erreferentzia gisa erabiliz eta, nahiz eta gutxi gora beherako emaitza izango dugun, baliagarria izango da kanpainaren eraginkortasuna neurtzeko.

Page 74: Alboan harreman publikoetako plana

74

Eskolen harreman elkartrukea Publiko gaztea alde batera utzita, zentratu gaitezen Alboanek bere xede talde barruan onartzen duen adin tartean. Orain arte, erlijioa eta espiritualitatearen inguruan mugitzen zen familiatara heldu da Alboan, beti Jesuita izatearen kutsu hori atxikitu zaiolako. Umeekin egindako ekintzak ere eskola erlijiosoetan eraman dituzte aurrera maila handienean. Guk jokabide honekin apurtu nahi dugu pixkat, heziketa eta elkar-komunikazioan zentratuko dugu kanpaina eta Euskal familia guztietara heltzeko esfortzua egingo dugu. Testuinguru honetan, oraingoan ere eskoletan jardutea erabaki dugu, elkartrukea sustatzeko estrategia eramango dugu aurrera.

Zer? Lengoaia espainiarra eta plastika ikasgaietan eragina izango du gure proposamenak. Euskal eskola hauetako umeak kontaktuan nahi ditugu jarri hegoaldeko eskolekin. Honetarako, ikasle bakoitzari hegoaldeko beste ikasle bat egotziko zaio, eta bien artean gutunez bideko komunikazia hasiko da gaztelaniako irakaslearen laguntzaz. Txikienek marrazkiak egin ditzakete. Behin gutunak idatzita, Alboaneko arduradunek gutunak batu eta Hegoaldera bidaliko dituzte, eta berdin egingo dute bertako umeek ere. Erakundearen koordinazioa beharko da hauxe aurrera eramateko.

Honez gain, jostailuak egingo dituzte umeek plastika irakasgaian. Hauexek ere hegoaldeko eskoletara bidaliko dira, eta alderantziz. Baina bidali baino lehen, jostailuekin erakusketa bat antolatuko da eskolan eta gurasoei honen berri emango zaie zentruak bidalitako gutunen bidez. Honela, Alboaneko arduradunak gurasoei azalduko die zein izan den GKEaren iniziatiba. Noski, honekin ere prentsa-oharrak bidaliko dira egunkarietara publicitya lortzeko.

Nola? Euskal eskolen artean lehen selekzio bat egin dugu publikoen atalean azaldu dugun lez. Behin lehen pauso hau emanda, bai fax-ez edo emailez, baita telefonoz ere, eskoletako arduradunekin lehen kontaktua egingo dugu ideia azalduz eta ia interesatuta dauden galdetuz.

Behin eskolen arduradunek ideia onartuta, bigarren kontaktua mantenduko dugu eurekin eskolara bertara joanez. Onartu ezkero, umeekin hitzaldia egiteko baimena eskatuko dugu gure helburuak erakusteko. Ondoren, lanean hasiko dira ikasleak, eta hilabete beranduago gutunak jaso eta erakusketa egingo da. Hurrengo hilabetean, berriz ere joango dira Alboaneko arduradunak Hegoaldeko ikasleen gutunak banatzera.

Nori? Gurasoengana heltzea bilatzen da kanpaina honekin, familiengana. Umearentzat iniziatiba oso positiboa dela uste dugu jakina, baina justu ilusio honekin bidali behar dugu umea etxera, bertan gurasoei proiektua azal diezaioten. Bestalde, argi dago guraso hauek erakarri egin behar ditugula erakundera, eta erakusketa horrekin, euren umeen lanak ikusiko dituztela eta, aukera izango dugu Alboan aurkezteko, notorietatea eta ezagupena lortuz, baita bezero ohiak ere; Harremana komunitateko familiekin, alegia. Taula honetan datu gehiago daude.

Page 75: Alboan harreman publikoetako plana

75

Hiria Eskola Kop.*

Ikasle kop.**

Eragindako familiak***

Bilbo 35 18.778 13.318 Donostia 23 14.048 9.963 Gasteiz 44 12.527 8.884 Iruñea 22 11.073 7.853 124 40.018 * Eskola publiko zein pribatuak ** 2010. urteko Zentsuan erregistratutako 6-12 urte bitarteko umeak *** Familiak dituzten seme-alaba kopuruaren bataz-bestekoa erabili da, 1,41 seme.

Noiz? Kanpaina Urriaren 3an hasiko da. Telefonozko kontaktua hasiko dugu eskolekin eta onarpena jaso ezkero, hurrengo astean bertan azalpenak ematera mugituko litzateke Alboaneko boluntario taldea. Honela, azaroaren 7rako eskola guztiak proiektuaren jakinean egongo lirateke, lanean hasteko prest. Abenduaren lehen lau asteetan erakusketak egingo dira, 1etik 20ra, izan ere, eskola asko direnez, egunak banatu beharko dira erakusketa bakoitzean boluntario bat egon dadin. Abenduaren 21ean bertan bidaliko zaie prentsa oharra egunkariei berria adieraziz.

Nola zabaldu? Sede bakoitzeko (Donostia, Bilbo, Iruñea eta Gasteiz) hiru

boluntariorekin jolastuko dugu eskolekin kontaktu zuzenak mantentzeko, 12 boluntario guztira. Lehen fasean, zuzendariekin eta umeekin egingo ditugun bilera eta aurkezpen saioan, nahikoa denbora izango dugu lasai ibiltzeko. Ordea, erakusketa epean, Abenduaren 1etik 20ra, egunero hartu beharko dute parte erakusketetan, Bilboko sedekoak Bilboko eskolatan, Gasteizkoak Gasteizekoan eta abar. Honela, garaiz ibiliko ginateke eskola guztietan Alboanen filosofia erakutsi ahal izateko.

Zer espero da? Guraso eta familiengana heltzea espero da, lehen aldiz erlijioak

edo identitate espiritualak lehentasuna izan gabe. Umeak sentsibilizatuz eta motibatuz lan egingo dugu, ilusioa sortuko dugu gabon garaian, eta ilusio hori familietara heltzea espero dugu seme-alaben bitartez. Kasu honetan, ondorioak notorietatean neurtu daitezke, eta agian bazkideak eskuratzeko bide eraginkorraren aurrean gaude. Kasuan kasu, erakundearen esfortzua da beharrezkoa, gainontzekoa merkea da. Guztira 40.018 familiatara heltzea espero da aurreko taulan adierazi dugunez. Bestalde, publicitya lortzeko eraginkorra dela uste dugu, albiste interesgarria, Alboan protagonista hutsa dena. Izan ere, jarduerak arrakasta izanez gero, etorkizunean hiri txikiagotan ere egin daiteke.

Page 76: Alboan harreman publikoetako plana

76

Olentzero eta Elkarrekin kolaborazioa. Donazioen murrizpena gogoan dugu oraindik ere, baina ez dugu notorietatea alde batera utziko. Bestalde, familiak erakartzen jarraitzea nahi dugu irabaziak lortzeko bide berrien planteamenduetan. Honetarako, proiektu baino aholku edo ideia bezala, iniziatiba hauxe aurkezten dugu.

Zer? Elkar argitaletxearekin kontaktuan jarri kolaborazioa egiteko. Zein ordea? Gabonetan EITBren bidez iragartzen duten “Olentzero” panpina erostean, euro bat Alboanentzat izango delako kolaborazio estrategia jarri daiteke martxan.

Nola? Elkarrera deitu beharko litzateke iniziatiba aurrera eramateko prest

dauden jakiteko. Honela izanda, negoziaketa jarri beharko litzateke martxan, agian Alboanek argitaletxeari trukean beste mesede bat egin ahal diezaiokelako. Guztia itxi ondoren, Elkarrek hartuko luke ardura eta gabon kanpainaren ondoren egindako salmenta guztien %3,3a jasoko luke Alboanek, Olentzeroak 29,95€ko prezioa baitu (ikusi Elkarren web gunea: http://www.elkar.com/es/ficha_multimedia/olentzero-panpina-r:-37011/a000000150491 )

Nori? Esan bezala, seme alabak dituzten gurasoengana heldu nahi dugu, nahiz

eta bigarren maila batean gainontzeko populazioa kolpatuko dugun publizitateaz. Alde batetik, inguruan umeak dituzten pertsonak izango dira erosleak, eta hauen donazioak lortuko ditugu. Beste aldetik, publizitatearen eragina aski ezaguna da, beraz, EITBren ikusleek ere jasoko dute.

Noiz? Egia esan, ez dago gure eskutan kanpainaren hasiera erabakitzea. Asko

jota, data ipini dezakegu kontaktua eta negoziazioa hasteko, baina besterik ez. Gabonetako kanpaina Azaroan hasiko dela jakinda, Ekainaren lehen astean egin dezakegu lehen deia, honela margina nahikoa izango du argitaletxeak erabakia hartzeko eta EITBrekin publizitate ekintzak zehazteko.

Zer espero da? Ekintza honen bidez, alde biak jasoko lituzke onurak. Alboanek

telebistan agertzeko aukera izango luke doan, eta EITB eta Elkar argitaletxeak duten prestio euskaltzale eta hezitzailea berari atxikitzea ere lortuko luke. Honek ezagupenean lagundu dezake, baita donazioetan ere, maila txikian bada ere.Elkarrek, bestalde, kutsu solidarioa jasoko luke Olentzeroren panpinaren iragartzean, lagungarria izan daiteke berarentzat ere balore gehitua ematen diolako. Kanpaina bukatzean balorazioa egiteko aukera izango genuke Elkarrek eskainitako datuen arabera.

Bazkideentzat gutuna Alboanek erronka ezberdinei egin behar die aurre. Kasu honetan, makroingurunearen eraginei egin behar diegu erreparu. Ikusi genuen nola krisiarekin batera, donazioak ere jaitsi egin diren, baita bezero garrantzitsuenenak ere. Gauzak honela, mezu eraginkorra sortu behar da kide hauen ideietan eragiteko. Zergaitik gutuna eta ez emaila? Ba,

Page 77: Alboan harreman publikoetako plana

77

bazkideetako asko adin nagusikoak direlako, internet eta teknologia berriei ohitu gabe daudenak. Momentuz era tradizionalean jarriko gara beraiekin harremanetan. Azken finean, Alboan gardena da, eta zinezko gutun bat idaztea erabaki dugu, bazkide bakoitzaren arabera pertsonalizatua baina mezu berbera konpartituko duena: Gure krisiak ez du parekotasunik ere Hegoaldeko kideek jasatzen duten krisiarekin. 2100 bazkide dira guztira, eta bakoitzari ale bana bidaltzekotan, kartazala eta karta orriaren inprimatzea eta posta ordaindu beharko genuke. Karta orria Din A4 tamainakoa litzateke, eta kartazala amerikarra, 22x11,4 zentimetrokoa. Hauexek dira Inprenta online web guneak eskaintzen dituen prezioak, garraioa eta BEZ-a barne.

Kartazalen inprimaketaren prezioak (www.inprentaonline.net)

Din A4 orrien inprimaketaren prezioak (www.inprentaonline.net) Kartazalak Abenduaren 3an bidaliko ditugu, gabon garaia egokiena delako sentsibilizazio kanpainetarako. Edukian bestalde, egia azalduko dugu den bezala, eskatu egingo diegu aldaketa txikia dela erakutsiz eta Alboan euren eskuetan dagoela esanez.

Page 78: Alboan harreman publikoetako plana

78

Erantzuna ez da bapatekoa izango, ez dugu jakingo zein izango den eragin erreala. Ordea, gure esku dagoen baliabide bakarra da, ezin dugu emozioaz besteriko biderik erabili errealitate bat erakusteko. Barne komunikazioa: Alboanen irudia gestionatzen. Orain arte kanpo komunikazioaz aritu gara, mezuak eraikitzen eta estrategiak planteatzen. Ezin da ukatu Alboanek duen barne gestioa ezin hobea dela, batez ere motibazio eta integrazio lanetan. Ordea, arazo handia ere badagoela uste dugu B&Gk, izan ere, clippinaren gestio pobrea dute. Oso lan ona egiten da komunikabideetako agerpenak zenbatzen, baina hortxe amaitzen da lana. Gure iritziz, ezinbestekoa litzateke ikerketa sakonago bat burutzea, clipping osoagoa sortzea. Honen bidez, kualitatiboki egingo litzateke analisia, prentsa oharra nola tratatu den ikusi daiteke, eta logikoa denez, etorkizuneko akatsak ekiditeko bide hoberena da. Ez gara Alboanen komunikazio saileko kazetaritza ahalmenaren inguruan hizketan hasiko, ziur gaudelako paregabea dela. Baina clippina egoki eginez gero, arrakastarako aukerak askoz handiagoak dira. Informazioan Alboan izkutaturik azaltzen bada, agian hurrengoan beste modu baten mailakatu beharko da informazioa beti ere erakundea izan dadin albiste nagusiaren eragilea, ez albistea erakundearen aitzaki. Kontsideratu beharko litzateke honetarako zuzendua egongo den profesionala bilatzea, bai taldekoa edo kanpotik ekarritako boluntarioa, hauxe aholku bezala utziko dugu. Bestalde, bigarren kontu bat ere argitzea beharrezkoa da, nahiz eta iritzi xumea besterik ez den. Badakigu duela gutxi hasi dela Eider Mamolar bera sare sozialen inguruan ikasten eta erakundearen komunikazioan aplikatzen. Egia esan, lan bikaina ari dira egiten Facebook eta Twiterren, baita 2.0 komunikazioa sustatzeko tresnekin ere. Hala ere, gaur egun ez dago enpresa edo erakunderik Community Managerra ez duenik. Informazioa sarean dago, iritziak sarean daude, eta iritziak ezer baino boteretsuagoak dira. Community managerrak iritziak sortu eta kontrolatu ditzake Alboanen onurarako, sarean duen notorietate guztia gestionatzeko balioko du, baita estrategia profesionalagoak antolatzeko ere. Ez dugu gehiago sakonduko ez delako guztiz beharrezkoa, bai ordea baliabide paregabea. Estrategia eta taktika guzti hauek mezu baten menpean daude, eta erantzun kuantitatibo batzuk emango dituzte, batzuetan bada ere. Gauzak honela, jarraian bi atal txertatuko ditugu, sormen ardatza alde batetik, emaitzen kontrola beste aldetik. Gure baliabideen arabera egingo ditugu neurketak, eta bestela, kanpainan zear egin daitezkeen jarraipenak deskribatuko ditugu.

Page 79: Alboan harreman publikoetako plana

79

SORMEN ARDATZA Aurrera eramango ditugun ekintzak deskribatu ditugu zehatz mehatz. Nolabaiteko sailkapena egin beharko bagenu, bi motatako ekintzekin aritu garela esango genuke. Alde batetik badaude mezurik behar ez dutenak, adibidez, barne komunikaziorako planteatutako ideiek ez dute mezu informatiborik eta eskoletan soilik ekintzaren helburuak azalduko dira, ez dago inor erakarri beharrik. Ordea, Facebook lehiaketan, SMS kanpainan edo bazkideei bidaliko dizkiegun gutunetan badago publikoei zer esanik. Atal honetan, banan banan azalduko ditugu hauek. Adieraziko zein edo zeintzuk diren mezuak, zergatik aukeratu diren, zer lortu nahi den beraiekin, eta ildo artistikoa ere txertatuko dugu. Facebookeko argazki lehiaketa Mezu ezberdinak erabili ditugu Facebookeko argazki lehiaketa iragartzeko diseinatu dugun faldoian. Alde batetik, mezu transformazionala dago tamaina handienean adierazita, “Zer da ura zuretzat?”. Honen bidez hartzailea erakarriko dugu, inplikatu egiingo dugu, galdetu egingo diogu. Bestalde, informazioa ere eskaintzen da mailaketa bat jarraituaz. Alde batetik “argazki lehiaketa” dela esango dugu, lehiaketa hitzak baduelako erakarpen botere nahikoa. Bigarren mezu informazionala “Txilera bidaia” da, elementu erakargarriena. Lehiaketa + bidaia, konbinazio boteretsuak dira hartzaileak lehiaketan parte hartzeko ideia neurtu dezan.

Behin lehen gerturapena lortuta, atentzioa eskuratuta, logoa eta Alboanen izena asimilatzea ez da gauza zaila izango. Mezuak aukeratzerako orduan, kolorea erabili dugu, baita letra tipo modernoa ere, serifarik gabe. Alboanek behar duen gaurkotasuna atxikitzen dio, gaztetasuna baita ere. Ezin dugu ahaztu nor de publiko objektiboa kasu honetan. Faldoiak 5X2 moduloko tamaina du, koloretan argitaratuko da egunkarietan eta guztira 26 agerpen izango dira euskarri bakoitzeko, bi astean, ia 3 hilabetetan zehar.

Page 80: Alboan harreman publikoetako plana

80

SMS bidezko donazioen kanpaina Gogora dezagun SMS kanpainarako Euskal unibertsitateetan 2000 kartel itsatsiko genituela, stand informatiboa ezartzeaz gain, Alboanek jada baduen materiala eta boluntarioak erabiliz.Lehen mezu informazionala argia izango da: “mezu bat heziketaren alde”. Bi kontzeptu hartuko ditu behatzaileak, alde batetik mezua bidaltzea, eta bestetik heziketaren alde egingo duela. Alboan nonbait posizionatu behar bada, zerbaitegatik desberdindu behar bada, heziketaren eta hezkuntzaren alde egin duen apostua da, eta kartelaren bidez erraz transmitituko dugu ideia hori.

Gainera, kolore apalak erabili ditugu eta txuriak garrantzia hartzen du, tentsioa sortzen du eta ondorioz, erakargarriagoa da. Letra mota informalagoa erabili da faldoiarekin alderatuz gero, idatzizko tipografia dirudi. Honekin hezkuntzaren kontzeptua sustengatzen da are gehiago. Mezu nagusiaz gain, gainontzeko informazioa mailakatua erakutsi dugu izenburuaren azpian. Badago ordea elementu pizgarria, tamaina handiagoan jartzea erabaki duguna, hartzaileak oso baloratuko duena, “Saria” hitza eta zenbakizko zifra, dirua, onura. Oso pertsona gutxik, are gazteak badira, bidaliko luke mezu bat soilik solidarioa izateko. Gaur egun ezinbestekoa da publikoari zerbait ematea bere esfortzuaren truke eta gainera lehen bait lehen ikusi behar du onura bat jasoko duela. Beraz, horiexek dira bi mezu nagusiak, informazionalak, baina egokiak gure xederako.

Esan bezala, 2000 kartel jarriko dira unibertsitateetan zehar banatuta, koloretan izango da eta DIN A1eko tamainan inprimatuko ditugu. Uste dugu nahiko boterea duela hartzaile gazteengana heltzeko, eta gainera Alboanen filosofia eta elementu ezberdintzailea ondo islatzen ditu. Egin dugun kartela arte kontzeptua ulertzeko da, nahiz eta ereduan azaltzen ez den, azpialdean SMSaren kostua aipatuko dugula, 1,20€koa. Esango dugu, baita ere, noiz egingo den zozketa eta nola jarriko garen kontaktuan irabazlearekin. Alboanen web gunea ere jarriko dugu logoaren behekaldean.

Page 81: Alboan harreman publikoetako plana

81

Bazkideentzat gutuna Kasu honetan ez dago elementu grafikorik, adierazi dugun lez, zinezko gutuna bidaliko zaie bazkideei. Beraz, sormen ardatza idazketan dago soilik. Ezin dugu esan zehatz nolako mezua izango den, bai ordea zeintzuk diren transmititu nahi dugun informazioa. Alde batetik, krisiaren kontzeptua azpimarratu nahi dugu. Modu leun batean esango den arren, ideia erraza da. Nolabait, irakurleak ulertu behar du iparraldean bizi dugun krisiak ez duela parekorik ere hegoaldean bizi dutenarekin. Ulertu behar du gure ekonomia egoera pasako dela, eta eragin bagaitu ere, ondo bizi garela. Eta asimilatu behar du hegoaldeko krisia ez dela ekonomikoa soilik, morala baita ere, injustoa. Eta batez ere, iraunkorra. Iraunkorra baina geroz eta leunagoa, bere donazioei esker. Esango zaio bere donazioek hegoaldekoen ametsak errealitate bilakatzen dituela gutxika, inbertsioak prioritate direla pertsonetan eragina sortzen dutelako. Ez dugu nahi presiorik sartu, soilik gogoetara bultzatu. Mezu honen arabera erredaktatuko da gutuna.

Page 82: Alboan harreman publikoetako plana

82

EMAITZAK KONTROLATUZ Plangintzaren kronograma eta aurrekontua azaldu baino lehenago, ez litzateke lekuz kanpo egongo kanpainaren emaitzen kontrolaren inguruko tartetxoa eskaintzea. Izan ere, plan guzti honek kontrol bat du behar emaitza positiboak edo negatiboak izan dituen jakitzeko. Bi zatitan banatuko dugu atala. Alde batetik, aurreikusi daitezkeen emaitzak daude eta bestetik kontrol bat behar dutenak. Lehenengoaren kasuan, Facebookeko lehiaketaren faldoiak prentsan izango duen audientzia gutxi gora beherakoa neurtu dezakegu iragarbideen plangintza batekin. Berdin egin dezakegu prentsa oharrekin, audientziak (edo kasu honetan difusioak) jakinda zenbat pertsonengana helduko garen jakingo dugu. Bestalde, gainontzeko estrategia eta teknika guztiek kontrolak eskatzen dituzte eraginkortasuna neurtu ahal izateko, ezin dira aurreikusi, ez behintzat gure baliabideekin. Horretarako, jarduera bakoitzeko jarraipen estrategia bat gomendatuko dugu. Aurreikusi daitezkeen emaitzak Facebookeko lehiaketaren faldoien inpaktuaren kasuan, iragarbideetako plangintza egin dugu. Besteak beste, kanpainaren audientzia, gastu totala eta errentagarritasuna neurtu ditugu.

Xede taldea: 1.268.987 Euskarria Irakurleak* Prezioa** Insertzioak*** Inpaktuak Gastua CPM Berria 58.000 1.285 € 26 1.508.000 33.410 € 22,16 € Gara 58.000 1.729 € 26 1.508.000 44.954 € 29,81 € Deia 17.096 - € 26 444.496 - € - € Diario Vasco 69.082 - € 26 1.796.132 - € - € El Correo 97.161 - € 26 2.526.186 - € - € D. de Navarra 45.834 - € 26 1.191.684 - € - € D. de Noticias 16.423 - € 26 426.998 - € - €

D. de noticias de Alava 16.423 - € 26 426.998 - € - €

El País 10.203 818 € 26 265.278 21.268 € 80,17 € 10.093.772 99.632 € 9,87 € GRP: 795 C/RP: 125,26 €

* Irakurleak difusio datuekin alderatu ditugu. Errealitatean zifra altuagoa beharko luke izan, eta audientzia (Edo GRPak gutxiago lirateke, %30ean gutxi gora behera)

**Prezioa faldoiko da. Hutsuneekin daudenak espazioa Alboani doan eskaintzen dielako da. *** 26 insertzio dira, 13 astez egingo delako, aste bakoitzean 2 aldiz.

Taulari begiratuz gero, 795 GRPko audientzia duen kanpainaren aurrean gaudela ikusi dezakegu, hau da, kobertura %100ekoa izanez gero, irakurle bakoitzak ia 8 aldiz ikusiko luke faldoia. Inpaktutan adierazita, 10.093.772 inpaktu transmitituko lirateke. Positiboa ala negatiboa al da hau? Galderari erantzuteko, lehenbizi adierazi behar da irakurleak difusio datuetatik atera ditugula, hots, izatez irakurle gehiago dago

Page 83: Alboan harreman publikoetako plana

83

difunditzen diren egunkariak baino, izan ere, egunkaria taberna batekoa bada irakurle bat baino gehiago izango ditu. Hala ere, gutxi gora behera %30eko margina aplikatu dezakegu eta audientzia datuak oso positiboak izaten jarraituko lukete, kanpaina bat egokia izateko 300 GRP behar izaten direlako estadistiken arabera. Errentagarritasuna neurtzerakoan, nahiko datu onak jaso ditugu, ordea kontutan izan behar da egunkari askok ez digutela insertzioa kobratuko, beraz, are errentagarriagoa izango da jarduera. Bestalde, gastu osoa 99.632€koa izango da, aurrekontuaren heren bat gutxi gora behera. Prentsa oharren audientziei dagokienez, prentsa ohar bakoitzak izan ohi dituen inpaktuak neurtuko ditugu. Noski, gauza askoren araberako emaitzaren aurrean gaude, baina ideia bat egiteko baliagarria izan daiteke. Irakurleak (kasu honetan difusioa) batuz atera dezakegu datua, beraz, prentsa ohar batek eragindako albistea 388.222 pertsonek irakurriko dute egunean bertan, gutxi gora behera. Aurreko kasuan gertatzen zenaren kontra, kasu honetan irakurle kopurua altuagoa izango litzateke difusio datuak erabili beharrean datu errealak erabili ezkero, asike emaitza are eta positiboagoa litzateke. Aurreikusi ezin daitezkeen emaitzak

Facebook eta Alboanen web gunerako bisiten bilakaera. Argazki lehiaketaren helburu nagusia web gunerako eta Facebookerako bisitak areagotzea zela argi geratu da. Ordea, nola neurtu hau? Bi euskarriek duten gauza ona momentuko informazioa eskaintzen dutela da, hau da, edozein momentutan jakin dezakegu zenbat pertsona diren gure orriaren zale, edo zenbatek egin duten klik gure web gunera sartzeko. Jakin dezakegu ea zuzenean gure zuzenbidea bilatzailean bilatu duten edo beste orrialde batetik etorri diren. Guzti honekin, kanpaina nola doan ikusi dezakegu eta konklusioak atera.

Gure ustez, lehiaketa hasi eta bi astera hasi beharko litzateke bilakaera bat planteatzen eta lehiakide gutxi aurkeztu badira, sarean zehar dauden GKEetako blogetan idatzi eta komentatzen hasi gaitezke. Hala ere, egunkariko faldoiekin emaitza positiboak aurreikusi dira eta ez dugu uste honen beharrik egongo denik. Kanpaina amaitzean, balorazio orokor bat egingo da eta etorkizunerako beste lehiaketa batzuk egiteko ideia jarri daiteke mahai gainean. SMS kanpainan jasotako mezu kopurua. Ekimen honekin bi gauza neurtu

beharko lirateke kanpaina amaitu eta gero. Bata, jarduerak berak suposatu duen gastua eta bestea, mezuen bidez jasotako dirua. Gerta daiteke kanpaina penagarria izatea eta irabazi baino galtzea, baina baita onuragarria izatea. Gure kasuan, kartelak inprimatuta eta Alboaneko informazio postua jarrita, emaitza onak espero ditugu, ez behintzat negatiboak.

Honetarako, SMS premium enpresak momentu oro banatutako informazioa begiratu beharko dugu eta diru sarrerekin alderatu. Ezin dugu ahaztu gainera, notorietatea ere lortzen lagunduko digula kanpainak, beraz inbertsioen beste garrantzia du bigarren kontu honek.

Page 84: Alboan harreman publikoetako plana

84

Olentzero panpinaren ekimena. Emaitzak Elkarrek emango dizkigu, baina erantzun positiboa espero da, Alboanek ez dauka galtzerik ekimen honekin. Bestalde, ez da gure menpean gelditzen, Olentzero panpinaren salmenten menpean baizik, are eta panpina gehiago saldu, are eta erantzun hobeagoa izango da erakundearentzat. Beraz, argitaletxeari eskatuko dizkiogu datuak kanpaina amaitzean.

Ordea, kasu honetan, telebistan agertuko da Alboan, bigarren maila batean ere; EITBk urtero kaleratzen du Olentzeroren iragarkia. Elkarri telebistako insertzioen plangintza eskatuko diogu, baita izandako audientziak ere. Gero, iragarbideen plangintza bat antolatuko dugu kanpainak guregan izan duen inpaktua neurtzeko. Familiekin harremana eskolako jardueren ondoren. Eskoletan egingo dugun

kanpainaren ondoren, irakasleei inkesta txikia gurasoei pasatzeko eskatuko diegu. Ez dugu nekagarri suertatu nahi, beraz, hobe da klase bileretan inkesta egitea eskolaren kontua izango balitz bezala. Emaitzak egiagoak izango dira gurasoak ez direlako presionatuak sentituko. Honela neurtu dezakegu zein izan den Alboanen presentzia prozesu guzti horretan, ia gogoragarritasuna mantendu den, edo besterik gabe izkutatuta pasa garen.

Bazkide eta donatzaile berriak. Kanpaina guztiak bukatzean datu baseetara

joko dugu bazkide bilakaera ikusteko. Esan beharra dago ez dela gure helburu nagusia, notorietatea bezalako kontuak lehentasuna dutela, baina hala ere neurtu beharreko kontua da. Bilakaera ikusita, balorazioak egin ditzakegu akatsak eta bertuteak detektatzeko. Honek etorkizunean egingo diren ekintzetan eragin zuzena izango duela uste dugu.

Alboanen notorietate bilakaera. Hauxe litzateke erronka nagusiena,

notorietatea lortzea eta mantentzea. Egin ditugun jarduera guztiek dute hemen eragina, denetan erakusten da Alboan, bai logoaren bitartez bai informazioaren bitartez. Gainera, ekimen bakoitzarekin irudi bat trasmititu dugu, publiko bakoitzari honek behar zuen irudia, alegia

Notorietate bilakaera neurtzeko, Alboanek 2010 urtean egin duen notorietate ikerketa berbera errepikatuko dugu, ia oraingoa inkestatuen %11 hori igotzen dugun. Ikerketa kanpaina amaitu bezain laster diseinatuko da eta emaitzak alderatzen dituen txostena publikatuko da, baita ere. Informazioaren tratamenduaren bilakaera. Clippina egiteak emango digu

erantzuna. Kasu honetan ezin daiteke besterik egin baizik eta informazioaren tratamendua neurtu. Honetarako eman ditugun gomedioak jarraituz gero, emaitzak parez pare izango ditu Alboanek, eta oso erraza izango zaio akatsak zuzentzea. Behaketa eta konlusioak ateratzeko esfortzua litzateke, beraz.

Page 85: Alboan harreman publikoetako plana

85

Egunkariekiko harremanaren bilakaera. Alboanek jada pasatzen ditu inkestak komunikabideetara euren satisfakzio maila ezagutzeko. Normalean oso datu positiboak lortzen dituzte, eta gauzak berdin jarraitzea espero dugu. Non dago gakoa, orduan? Oraingo honetan beste hiru egunkarirekin hasi ditugu harremanak, eta inkesta hauei ere pasa beharko diegu. Ziur gaude ez dela inongo arazorik izango harreman berri hauekin.

Bazkide indartsuen donazioen bilakaera. Berriz ere datu baseetara jo beharko

dugu. Donatzaile hauen inbertsioen bilakaera neurtu beharko dugu kanpaina amaitutakoan ia bidalitako gutunek erantzun positiboa izan duten ala ez.

Page 86: Alboan harreman publikoetako plana

KRONOGRAMA Ekaina (6-12 astea) Iraila (12-18 astea) Urria

A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I

6 7 8 9 10

11

12

12

13

14

15

16

17

18 1 2 3 4 5 6 7 8 9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

Elkarrekin akordioa X Mensatek-ekin kontratua X Facebook orria sortu X Kartelak inprentara X Kartelak pegatu unietan X Faldoiaen espazioak erosi X Lehiaketaren prentsa-oharra X Facebook lehiaketa hasi X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X SMS kanpaina hasi X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X Faldoien argitarapena X X X X X X X X Ikastolekin kontaktu telefonikoa X Ikastoletan aurkezpenak X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X

Page 87: Alboan harreman publikoetako plana

Azaroa Abendua

A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I

31 1 2 3 4 5 6 7 8 9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30 1 2 3 4 5 6 7 8 9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

Facebook lehiaketa X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X SMS kanpaina X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X X Faldoien argitarapena X X X X X X X X X X X X X X Ikastoletan aurkezpenak X X X X X X X X Gutunak idatzi/inprentara bidali X Jostailuen erakusketak X X X X X X X X X X X X X X X X X X Gutunak bazkideei bidali X

Page 88: Alboan harreman publikoetako plana

Abendua Urtarrila (9-15astea) Otsaila (13-19 astea)

A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 9 10 11 12 13 14 15 13 14 15 16 17 18 19

Facebook lehiaketa X X X X X X X X X X X X SMS kanpaina X X X X X X X X X X X X Faldoien argitarapena X X X X X X X X Jostailuen erakusketak X X Erakusketen prentsa oharra X FB: argazkiak igotzeko epea itxi X SMS irabazlearen zozketa X FB lehiaketaren prentsa oharra X FB: irabazlea aukeratu. X FB: orrialdea itxi X Neurketa sistemak martxan jarri X

Page 89: Alboan harreman publikoetako plana

89

AURREKONTUA

ZER PREZIOA KOPURUA GUZTIRA SMS kontratuan alta eman 100,00 € 1 100,00 € SMS premium kontratua hileko 100,00 € 3 300,00 € SMS lehiaketaren saria 150,00 € 1 150,00 € SMS kanpainako kartelak 0,23 € 2000 465,00 € Faldoien espazioen kontratua 99.623,00 € 1 99.623,00 € Kartazalen inprimaketa 0,10 € 3000 285,55 € Gutunen inprimaketa 0,05 € 2500 112,75 € 101.036,30 €

Page 90: Alboan harreman publikoetako plana

90

EBALUAZIOA Kanpaina ebaluatzeko modurik egokiena berriz ere helburuak gogora ekarri eta horien arabera diagnosia egitea litzateke. Helburu bakoitzean egingo dena eta lortzea espero dena laburbilduko da atal honetan, kanpainaren sintesi gisa. Komunikazio helburuak Argi dago helburu nagusia bete egingo dela, izan ere, egindako ekintza guztiek notorietatea sustengatzera eta indartzera bultzatzen dute. Alboanek komunitatean agertzea behar du, publikoen begien aurrean aurkeztea. Facebook bidezko argazki lehiaketarekin, SMS bidezko donazioekin, Olentzero panpinaren kolaborazioarekin, egunkarietako insertzioekin... Alboan eszenatoki gainean jarri dugu, eta publikoan orain arte egon ez diren pertsonak daude. Irudi modernoa, berria eta hezkuntzan oinarritua erakutsi du erakundeak sentimendu erlijiosoa duten kolektiboez gain kide gazteagoengana ailegatuz. Gainera, ekintza guztiak epe berdinean gertatuko dira. Honek frekuentzia areagotuko du, ezinbestekoa erakunde bat aurkeztera emateko orduan. Bestalde, ekimen guztiek emango diote hartzaileari zerbait beren esfortzuen truke, elementu pizgarri nahiko txertatu ditugu kanpainan xedekiak erakartzeko. Gujerat eta Fe y Alegría GKEekin gomedioak eman ditugu, nahiz eta aldaketa edo fusio horren arrakasta gure eskuetan ez dagoen. Eta web gunea oraindik ere aldatzen diardutela digute Alboanekoek, beraz ez gara ausartu inongo hobekuntzarik planteatzera, denborak esango digu ia pena merezi duen edo ez hortxe eskua sartzea. Azkenik, Facebook bete-betean erabili dugu, gure plan honen elementu garrantzitsuenetarikoa izan da. Lehiaketaren bidez, sare sozialen kudeaketa hobeagoa bermatuko dugu, erakundearen irudi gaurkotu eta modernoa islatuko da eta notorietatea lortuko dugu talde gazteenen arten. 2.0 harremanak ez dira etorkizuna, orainaldia baizik! Helburu finantzieroak Bigarren helburua donazioak haztea zen, gogoratzen badugu. Honek inbertsioak lortzeko bide berriak bilatzeko erronka planteatu zigun B&Gri eta uste dugu aurkitu ditugula tresnak helburua lortzeko. Hasteko, SMS bidezko donazioak egiteko sistema ezarrita, inbertsiok haziko ditugu. Ez hori bakarrik, oraingoan saria emango dugu donazio hauen truke. Bestalde, bazkide izan nahi ez duen publikoarentzat tresna egokia da ez baitu inongo kontratu edo konpromezurik hartu behar erakundearekin. Soilik mezu bat segapototik. Gainera, Elkar argitaletxearekin harremanak sustatuta, badaukagu aukera irabaziak lortzeko ere. Olentzeroren panpin saldu bakoitzak Euro bat suposatzen du Alboanentzat. Ez dirudi diru asko, baina gutxika, igarriko den kopurua izango da, plus bat ohiko dirusarreren aurrean.

Page 91: Alboan harreman publikoetako plana

91

Honez gain, bazkide handienak gogoetara bultzatu ditugu eta baliteke berriz ere aurreko diru kopuruetako inbertsioak egitea. Honek berriz ere emango dio Alboani sustengu nahiko 2012. urtean irabazi jaitsiera horrek gorazko bidea har dezan, izan ere, notorietateak ere lagunduko du honetan. Ezaguna den eta prestigioa duen GKE batek errazago lortuko ditu bazkideak, eta ondorioz, inbertsioak. Helburu informatiboak Planteatu ditugun ekintza guztiekin oihartzun mediatikoa lortu nahi dugu. Honetarako, publiko berriak zabaldu ditugu, bai komunitatean baita prentsa munduan ere. Deia, Gara eta Berria xede talde direlarik, harremanak sustatzen hasiko gara eurekin lehenbizi moduloak erosiz, prentsa oharrekin ondoren. Azken finean, interes bikoitzeko prozesua da, eta Alboanek publiko euskaldun batengana heltzeko aukera izango du lehen aldiz. Helburu sozialak eta heziketa helburuak Barne komunikazio bikaina du Alboanek, horixe ikusi dugu egin dugun ikerketa zabalean. Arazo bi zeuzkan, ordea. Komunikabideetara bidalitako prentsa oharrak egunkarien interesetan moldatzen zituzten kazetariek, eta askotan Alboan bera ezkutatuta gelditzen zen albistearen azpian. Gure ustez, klabea izango da clippina egiteko sistema ezartzea, honelaxe informazioaren tratamendua kualifikatu daitekeelako, baita erantzunak eman ere. Etorkizuneko prentsa oharrak idazterako momentuan jakingo dute nola mailakatu informazioa Alboan “Zer” hori izan dadin, ez bigarren mailako elementu izkutatua. Komunikazio taldeak hauxe bereganatuko duelakoan gaude, ziur. Helburu sozialei dagokienez, ikusi dugu azkenaldian Alboanek hasi dituela hainbat ekintza politikariekin zein beste talde boteretsuekin hizketaldiak izateko. Presio taldeetan ere eragiten ari dira, adibidez, parlamentuan eskolen kolektiboekin egindako manifestazioarekin. Bide egokia hartu dute eta guk ez dugu eskurik sartuko hemen. Orokorrean harreman publikoetako kanpaina indartsua sortu dugu B&Gkoek, ez soilik harremanak sustatzeko, baizik eta komunikazio prozesu oso bat finkatzeko. Hortxe baitago Alboanen erronka, komunikazioan eta komunitateko xede talde berriekiko harremanetan. Erantzunak deskribatzen ditugu lanean zehar, gure ustez eraginkorrak izan daitezkeen teknika eta estrategia modernoak. Besterik gabe, emaitzei itxaron beharko diegu B&Gk tantua irabazi duen edo ez jakitzeko.

Page 92: Alboan harreman publikoetako plana

92

INFORMAZIO ITURRIAK

- Alboaneko komunikazio saileko arduraduna Eider Mamolarrek elkarrizketan emandako informazio eta datuak.

o Funciones y responsabilidades del equipo. o Historia de Alboan (Power point formatuan). o Públicos objetivos de Alboan. o Datos sobre apariciones mediáticas. o …

- EHUko hemeroteka digitalean eskuratutako egunkari orrialdeak. - www.alboan.org web gunean aurki daitezkeen datu guztiak.

o Proyecto 2009-2013. o Auditoría 2009. o Cauces de participación. o Estatutos de Alboan. o Enpresas y grupos colaboradores. o Instituciones financieras. o Memoria 2009. o Política de inversiones.

- http://www.infoadex.es/infoadex.asp - http://www.terra.es/tecnologia/articulo/html/tec17515.htm - http://www.eustat.es - http://www.ine.es - http://www.aimc.es - http://www.informeeespana.es/docs/eE2010.pdf - http://twitter.com/ALBOANongd - http://www.facebook.com/ALBOANong - http://www.tuenti.com/#m=Multiitemsearch&func=index&string=alboan - http://www.youtube.com/user/ALBOANtv - http://www.foro-ciudad.com - http://www.bilbao.net - http://www.ojd.es - http://www.serviciosmecos.com - http://hispanidad.info/fecunesp2011.htm - http://www.juanmerodio.com/2010/como-utilizar-los-sorteos-y-concursos-

en-facebook-en-el-sector-turistico/ - http://www.juanmerodio.com/2011/facebook-elimina-la-aplicacion-fbml/ - http://www.vbhispano.com/foros/f4/realizar_donaciones_via_sms-13972/ - http://www.smspremium.es/funcionamiento/5/?PHPSESSID=vfl0kku5umcg

p97tkpfm4ka432 - http://www.imprentaonline.net/impresion-carteles-A1.php - Moodle-eko irakasgaian dauden apunteak. - Gainontzeko artikulo solteak.

Page 93: Alboan harreman publikoetako plana

93

ERANSKINA

Page 94: Alboan harreman publikoetako plana

94

EIDER MAMOLARRI EGINDAKO ELKARRIZKETAKO KONTZEPTUEN GARAPENA

BOLONDRESEN PERFILAK Ez dago boluntarioen perfil zehatz bat. Alboanen sartzeko gogoa duen edozein izan daiteke boluntario. 18-60 urte bitartekoak dira boluntario, oso adin tamaina zabala da. Hala ere, esparruen arabera boluntario perfil bat edo beste bat dago. Hezkuntzako ikasketak egin dituen jende askok karrerarekin zerikusia duela eta sartzen da boluntario moduan. Beste batzuk, kudeaketa arlokoak esaterako jubilatuta dagoen jendea izaten da. Bizitza guztian zehar horretan aritu da lanean eta orain denbora daukala Alboanen sartzen da boluntario bezala. PUBLIKOAK

Boluntarioak Instituzioak Lankidetza enpresak Hedabideak Bazkideak Beste GKE batzuk

HEDABIDEAK Komunikazio arloan ari denak kontabilizatu egiten ditu medioetako aparizioak. Hala ere, ez dute agerpenen jarraipen sakonik egiten. Oso jarraipen orokorra egiten dute. Etorkizuneko erronka medioetako aparizioen jarraipen sakonagoak egite da. Izan ere, geroz eta garrantzi gehiago ematen diete komunikazioari, krisialdia dela eta. Jendearengana heltzeko modurik egokiena iruditzen zaie gauden egoera kontutan izanda.

Hedabideetako aparizioak o Prentsa: 94 o Telebista: 3 astetan o Irratia: 108 o Notizia agendak: 11

Internet

o Facebook o Twitter o Blog-etan o EITB o Vida Solidaria o Diario Vasco o Canal Solidario

Page 95: Alboan harreman publikoetako plana

95

Astean behin berritzen dituzte sare sozial, blog eta guzti hauek. Interneteko hedabide hauek espazioak eskaintzen dizkiete eta Alboanek bertara igotzen du informazioa, ondoren hedabideak aukeratuko du portadan jartzen zaituen edo ez. Blog eta Facebook-a bilatzaileetan oso ondo puntuatuak daude, SEO.

JESUITAK IZATEA Alboaneko erakundea Jesuita izateak alde txarrak dituela badirudi ere baditu bere alde onak. Alde batetik jende askok Alboan jesuita dela jakitean iritzi txarra sortuko du bere aurrean. Arrazoi honengatik zaila da mota honetako ONG bat posizionatzea. Esan bezala, jendeak atzera egin dezake arrazoi honengatik. Hala ere, beste GKEen artean Alboan oso ondo posizionatua dago. Hau neurtzeko inkesta bat egiten dute urte amaieran, boluntario, bazkide, hedabide, beste GKEei….pasatzen diete inkesta. Bestalde, Jesuita izateak baditu bere onurak. Izan ere, Jesuiten mundutik gertu dagoen jendeak Alboan ondo ikusiko du, jarrera positiboa izango du Alboanez. Gainera, Jesuitak beti izan dira oso iraultzaileak, arrazoi honengatik egon daiteke jendea elizaren alde ez dagoena baina begi onez ikusten dituela Jesuitak, orduan honek Alboan ere begi honez ikustea dakar. Hala ere, badakite sekula iritsi ezingo diren publikoak daudela. XEDE TALDEA Alboanen xede taldea seme-alabak dituzten familietan zentratzen da gehienbat. Hezkuntzaren gaiagatik. Izan ere, honako pertsonak hezkuntzaren aldetik sentsibilizatuagoak daude. 35-55 urte bitarteko pertsonak dituzte helburu nagusi bezala. Diru pixka bat aurreztu dezakeen jendea da honakoa. Bizitza lasaiago bat daramaten pertsonak bilatzen dituzten non bere buruaz at besteengan pentsatu dezaketenak. Erlijioa duten pertsonak. Ez da zertan kristau erlijioa izan behar. Nolabaiteko izpiritua duen jendea baizik, zerbaiten sinesten duen jendea. INSTITUZIOAK (lobbyng) Alboanek badu politika y redes-eko esparru bat. Hauen lana instituzioetan presioa egitea da gauzak aldatu daitezen. Erakundeak presio taldeak sortzen dituzte instituzioetan eragina izateko. Erlazio zuzena mantentzen dute politikariekin, udaletxeekin, eusko jaurlaritzarekin…. Alboanek jendeari gobernuaren jarrera nolakoa den erakutsi nahi dio, hau da, jendea ohartu dadin gobernuak ez duela esandako guztia egiten. Bete ez diren konpromiso asko baitaude. Hiritarrak guztiz informatuak egoteko proiektu bat jarriko du martxan Alboanek. Hiritar guztiek parte hartzeko moduko proiektua, “vigilancia ciudadana” deitua. Honekin lortu nahi dutena da, erakundeez gain norbanakoek ere gobernuari presioa sartzea. Ez da ONG gaira soilik mugatuko, edozein gairen inguruan idatzi ahal izango da.

Page 96: Alboan harreman publikoetako plana

96

KANPO KOMUNIKAZIOA (publicity) Asko zaintzen da hedabideekin duten komunikazioa. Izan ere, Alboan ez da beraien intereseko zerbait, Alboan baino lehenago beste gai edo kontu batzuk daude. Honegatik Alboanek guztia eginda bidaltzen diete, erraztasun denak ematen dizkiete. Prentsa dossierrak egiten dituzte eta etengabe dabiltza komunikabideei informazioa bidaltzen. Notizia saltzen saiatzen dira, komunikabideek jarri dezaten. Oso arraroa da hedabideak beraiengana hurbiltzea, alderantziz izaten da. Momentu mediatikoak garrantzi handia du guzti honekin. Alboanek horretan pentsatzen dute bere notizia saltzeko, segun ze momentu mediatiko notizia bat edo beste. Beraz, komunikabideekin tratu zuzena eta etengabekoa dute. PULIZITATEA Urtean hiru kanpaina nagusi egiten dituzte.

1. Ondasun bilketa 2. Herentzia eta legatuak 3. Kuota igoerak

4. Ondasun bilketa: Kanpaina hau urtean bitan egiten dute. Kanpaina puntual

edo periodikoa dela esan daiteke. Lehenengoa neguan egiten dute, bigarrena aldiz udan. Foileto eta koadernotxoak bidaltzen dizkiete bazkide guztiei.

5. Herentzia eta legatuak: Kanpaina hauen helburua jendeak bere

testamentuetan herentziaren zati bat Alboani uztea da. Erakundeak kanpaina egiten du jendea animatzeko. Ez diete beraiek zuzenean jendeari deitzen, jendea animatzen bada erakundera deitzen du.

6. Kuota igoerak: Kanpaina hau ez da urtero egiten, izan ere, ezin diete urteko

bazkideei euren kuota igotzeko eskatu. Krisi garaietan egin ohi dute normalean. Bazkideei email bat idazten diete euren kuota igotzeko eskatuz. Emailean Alboanen egoera nolakoa den kontatzen diete, proiektuak daudela baina ezin direla finantzatu. Beraz 5-10€ko igoera eskatzen diete kanpaina hauen bitartez. Esan bezala, kanpaina hau ez da urtero egiten, kasu puntualetan baizik. Aurten adibidez, krisia dela eta egin behar izan duten kanpaina da honakoa.

Publizitate spotei dagokienez, sormen ardatza erakundeak berak eramaten du aurrera eta ondoren produkzio-etxe baten gauzatzen du.

Page 97: Alboan harreman publikoetako plana

97

LANKIDETZA ENPRESAK

Alboanekin zuzenean lan egiten duten bi enpresa nagusi daude: Fe y Alegría (Hegoamerikan) Gujerat (Indian) Fe y Alegría erakundea Alboanek egiten duen bezala hezkuntzan zentratzen da. Hezkuntza jaso ezin duen jendeari laguntzen die erakunde honek. Hainbat arrazoi direla medio, arazo ekonomikoa, eskolara joateko garraiorik ez izatea…pertsonan hauek bizi diren herrixketan eskolak eraikitzen dituzte. Oso hezkuntza ona ematen dute. Badago jendea, maila sozial altukoa non bere semeak eskola hauetara bidaltzen dituzten, hezkuntzaren kalitate on dela eta. Oso instituzio indartsua da. Herrialde asko hartzen ditu eta ume askori hezkuntza bat ematen diete. Bazkide asko dituen erakundea da, oso marka indartsua. Batera lan egiten duten hiru erakunde (Alboan, Fe y Alegría eta Gujerat ) dira. Hala ere, bakoitzak bere bazkide propioak ditu. Alboanek etorkizuneko plan moduan marka bakar bat osatzea du helburu. Hau ordea oso zaila da. Jendeak ulertzen du lankidetzan aritzen direla hiru erakundeak eta hiruak Jesuitak direla baina bakoitzak bere erakundeari egiten dizkio ekarpenak eta ez besteei. Oso zaila da bizitza guztian zehar Gujerat-en bazkide izan den amona bati iritziz aldaraztea. Elkartuko balira bazkideak galtzeko arrisku handia izango lukete. Hiru erakunde izateak aldiz lan handiagoa ekartzen du. Hiru komunikazio desberdin egin behar dituzte, publiko desberdinei zuzendu behar dira, momentu desberdinetan eta material desberdinaz. BAZKIDEAK

Lehen aipatutako kanpainak zuzentzen dizkiete. Egutegiak, zorion-agurrak, aldizkariak, kanpainen emaitzak…bidaltzen

dizkiete.

Page 98: Alboan harreman publikoetako plana

CLIPPINA Data Egunkaria Saila Informazio

mota Luzeera eta informazioaren mailaketa

Argazkia Albistearen kokapena

Iturria Informazioaren tratamendua Hizkuntza

10.01.17 El Correo Iritzia. Iritzi artikulua 5x4 modulu Bai. Zuri-beltzean. Txikia.

2.orrialdean Alboaneko zuzendaria

Ez da alboan-eko publicity-a. Baina bere zuzendariak Haitiren egoeraren inguruko azalpenak eta iritzia ematen du eta kolaborazioa behar dela eskatzen du.

Gaztelaniaz

10.01.21 Diario de Navarra

Iritzia Iritzi artikulua 3x7 modulu Bai. Zuri-beltzean. 3x1 modulo.

14.orrialdea Alboaneko zuzendaria

Ez da alboan-eko publicity-a. Baina bere zuzendariak Haitiren egoeraren inguruko azalpenak eta iritzia ematen du eta kolaborazioa behar dela eskatzen du.

Gaztelaniaz

10.01.22 Diario de Navarra

Gizartea Albistea 3x2 modulu Ez 15.orrialdea Alboan aipatu bakarrik egiten da. Gaztelaniaz

10.01.22 Diario de Noticias

“Ecos” Albistea 4x5 modulu Bai. Zuri-beltzean. 4x2 modulo

35.orrialdea Alboan eta beste hainbat GKE aipatzen dira. “Objetivos del milenio” kanpainan bakoitzak zer egin duen adieraziz.

Gaztelaniaz

10.01.26 Diario de Noticias

Gizartea Albistea 5x4 modulu Bai. Zuri-beltzean. 3x2 modulo

11.orrialdea Alboaneko zuzendaria

Haitirako emandako diru laguntzek sortutako polimikaren inguruan, esaten du demostratzea dagoela %100ean zertan erabiltzen diren donazioak. Nahiz eta kexu itxura eman dezakeen, Alboanen aldeko informazio positiboa da.

Gaztelaniaz

Page 99: Alboan harreman publikoetako plana

10.01.31 Diario de Noticias

Gizartea Albistea 6 eta 7.orrialdeak

Javier Andueza

Boluntarioen inguruan hitz egiten du. Esanaz leku exotikoetakok boluntario asko dagoela, baina beste toki batzuetako gutxi. Informazioaren kutsu positiboa aurki daiteke.

Gaztelaniaz

10.02.05 El Correo Verano, Agenda”

Ez Kuadernilloko 11.orialdea

'Experiencias de participación ciudadana que generan desarrollo ONG CIPCA de Perú txarla ematen duela,

Gaztelaniaz

10.02.07 Diario de Noticias

Kultura, agenda

Ez 75.orrialdea ONG ALBOAN Lunes 8 de febrero a las 19 horas en la Casa de la Juventud. Charla a cargo de Luis Casallo y Ronald Dávila. Entrada libre.

Gaztelaniaz

10.02.08 Diario de Noticias

Kultura, agenda

Albistea Orrialde osoa Ez 71.orrialdea Lunes 8 de febrero a las 19 horas en la Casa de la Juventud. Charla a cargo de Luis Casallo y Ronald Dávila. En colaboración con ONG Alboan. Entrada libre. Alboanek antolatutako ekitaldiaren inguruko informazioa ematen da, tratamendu neutroarekin.

Gaztelaniaz

10.03.06 Diario de Noticias

Kirolak Albistea 2x2 modulu Ez 51.orrialdea Diario de Noticias

Publicytia . 1 gol por la educación kanpainaren inguruan. Lagunak futbol talde femeninoak parte hartuko du.

Gaztelaniaz

10.03.09 Diario de Noticias

Kirolak Albistea 2x2 modulu Bai. Koloretan, 2x1 modulu

52.orrialdea Diario de Noticias

Publicytia. 1 gol por la educación kanpainaren inguruan. Lagunak futbol talde femeninoak parte hartuko du.

Gaztelaniaz

10.03.27

El Correo Hiritarrak Albistea 5x4 modulu Bai. Txuri-beltzean. 3x2

6.orrialdea SAIOA ECHEAZARRA

Alboanek El Canpillo polikiroldegiaren kanpo zorraren ekitaldian parte hartu zuela ageri da, beste hainbat GKE-rekin batera.

Gaztelaniaz

Page 100: Alboan harreman publikoetako plana

10.04.16 Diario de Noticias de Alava

Kirolak Albistea 1x1 modulu Ez 51.orrialdea Diario de Noticias de Alava

Publicytia . 1 gol por la educación kanpainaren inguruan. Alaveseko bost jokalarik kanpainaren alde argazkia atera dutela ageri da. Ikusi daiteke Alboan beste ONG batzuekin kolaborazioan azaltzen dela, beraz, ez da informazio pertsonalizatua, baina aipatzen dela esan daiteke.

Gaztelaniaz

10.04.16 El Correo Kirolak Albistea 2x1 modulu Ez 67.orrialdea El Correo Publicytia . 1 gol por la educación kanpainaren inguruan. Alaveseko bost jokalarik kanpainaren alde argazkia atera dutela ageri da. Ikusi daiteke Alboan beste ONG batzuekin kolaborazioan azaltzen dela, beraz, ez da informazio pertsonalizatua, baina aipatzen dela esan daiteke.

Gaztelaniaz

10.04.21 El Correo Hiritarrak Albistea 4x5 modulu Bai. 2 argazki zuri-beltzean. 2x2 modulu eta 2x1 modulu.

3.orrialdea Lorena Lamas

Publicytia . 1 gol por la educación kanpainaren inguruan. Apirilaren 22an Eibarren egingo duten ekitaldiaren inguruko informazioa ematen du eta gainera kanpainaren nondik norakoa azaltzen du. Ikusi daiteke Alboan beste ONG batzuekin kolaborazioan azaltzen dela, beraz, ez da informazio pertsonalizatua, baina aipatzen dela esan daiteke.

Gaztelaniaz

Page 101: Alboan harreman publikoetako plana

10.04.22 Diario de Noticias

Gizartea Albistea 5x5 modulu Bai. Koloretan. 4x2 modulu

10.orrialdea Maria Olazaran

Publicytia . 1 gol por la educación kanpainaren inguruan. Nafarroako milaka ikaslek parte hartu dutela azaltzen du, kanpaina azaltzeaz gain, kanpainaren bultzatzaileetako bat Alboan dela agertzen da. Ikusi daiteke Alboan beste ONG batzuekin kolaborazioan azaltzen dela, beraz, ez da informazio pertsonalizatua, baina aipatzen dela esan daiteke.

Gaztelaniaz

10.03.27 Diario Vasco Kartelera Ez Verano kuadernilloko 11.orrialdea

'Ciudadania e Inmigración' Se ha organizado un panel de expe- riencias en el que participarán: Loio- laetxea, (Inmigrantes y prisión), Abdoulaye, (Laguntza-Cáritas), Ahmed, (Zinat-en garapen Elkartea) y Aloña Braceras (Ong-Alboan). 17.00 horas. Campus de San Sebas- tián de la Universidad de Deusto. Ikusi daitekenez, aipatu soilik egiten da Alboan.

Gaztelaniaz

10.05.05 Diario de Noticias

Gizartea Albistea 3x2 modulu Bai. Zuri-beltzean. 2x1 modulu

8.orrialdea Komertzio justuaren aldeko festa bat antolatu dutela azaltzen da alboan eta beste 6 GKEk.

Gaztelaniaz

10.05.09 Diario de Noticias

Gizartea Albistea 3x5 modulu Bai. 2 koloretan. denera 5x1 modulu

14.orrialdea A. Garcia Castillejo

Komertzio justuaren aldeko festan jende askok hartu zuela parte.

Gaztelaniaz

10.05.09 Diario de Noticias

Click Iragarkia Orri osoa 14.orrialdea Komertzio justuaren iragarkia. Gaztelaniaz

10.07.05 Diario Vasco Mundua Albistea Orri osoa Bai. Koloretan denera 2x2 modulo

25. orrialdea Gerardo Elorriaga

Ez da Alboani buruzko albistea. Kongori buruzkoa baizik, non Alboani aipamen bat egiten dien.

Gaztelaniaz

Page 102: Alboan harreman publikoetako plana

10.07.10 Deia Gizartea Albistea 3x4 modulo Bai. Koloretan 2x3 modulo.

15. orrialdea Agentziak Solidaridadeari buruzko albistea. Non Alboanek esandako gauzak ageri diren. Badirudi Alboanek bizkaian eskainitako prentsaurrekoan egoeraren diagnostikoa egin duela.

Gaztelaniaz

10.07.11 Diario de Noticias

Gizartea Albistea 1x5 modulo Ez 8. orrialdea Solidaridadeari buruzko albistea. Non Alboanek esandako gauzak ageri diren. Haitin gertatutakoen balorazioa eskaintzen dute, GKEren ikuspuntuetatik. Informazioaren tratamendu positiboa eman zaiola uste dugu, nahiz eta ez dakigun zein izan zen prentsa ohar originala.

Gaztelaniaz

10.07.14 Noticias de Navarra

Nafarroa Albistea 1x4 modulo

Ez 16. orrialdea Solidaridadeari buruzko albistea. Non Alboanek esandako gauzak ageri diren.

Gaztelaniaz

10.07.14 El Pais Euskal Herria

Albistea 2x4 modulo Ez 4. orrialdea M. A. VICENTE DE VERA,

Solidaridadeari buruzko albistea. Non Alboanek esandako gauzak ageri diren.

Gaztelaniaz

10.07.14 El Correo Gizartea eta kultura

Albistea 1x4 modulo Ez 53. orrialdea Solidaridadeari buruzko albistea. Non Alboanek esandako gauzak ageri diren.

Gaztelaniaz

10.07.15 Diario Vasco Egunekoa Albistea 5x2 modulo Ez 9. orrialdea Solidaridadeari buruzko albistea. Non Alboanek esandako gauzak ageri diren.

Gaztelaniaz

2010-07-15

Diario Vasco Al día, eguneko albisteen laburpena.

Albistea 2x3 modulo, 3 parrafo.

Ez Egunkariaren 9. orrialdean kokatzen da, eskuinekoan. Orrialdean, goialdean ezarri dute, ezker aldean.

Patxi Alvarez Alboaneko zuzendaritzako partaidea eta Mary Tere Guzman Ekintza politikoa eta sareen kordinatzailea

Prentsa aurrekoa eman zuten Alboanekoek Donostian euren 2009ko finantza datuak azaltzeko. Bide batez, salatu nahi izan da gobernuak solidaritaterako eginiko aurrekontuaren murrizpena eta herriak honen aurrean izan duen erantzun positibo solidarioa.

Gaztelera

Page 103: Alboan harreman publikoetako plana

2010-07-21

Diario de noticias

Gizartea-Nafarroa.

Albistea erreportai kutsuarekin

5x6 modulo, albistean ematen den informazioaz gain 4 mailaketa ezberdin dauzkagu datuak modu azkarrean eskaintzeko.

Bai, zuri beltzean eta albistearen zentruan. 3x3 modulo.

Egunkariaren 12.orrialdean kokatzen da, goiko alde osoa hartzen du beretzat. Leku pribilejiatua oso.

Javier Andueza eta Maria del Mar Magallon, Alboaneko Nafarroako arduraduna eta GKEaren zuzendari adjuntoa.

Prentsa aurrekoa eman zen Nafarroan, eta Alboanen 2009ko datuen balorazioa egin zen bertan. Albiste kutsu totala du eta ez da salaketarik egiten. Mezua positiboki islatzen da Alboanen alde.

Gaztelera

2010-07-21

Diario de Navarra

Gizartea- Nafarroa

Albistea 5x4 modulo. Bi mailaketa ezberdin eskaintzen ditu datuak emane zeta irakurketa erraztuz.

Bai, kolorean, albistearen goi-ezkeraldean. 2x2 modulo.

17. orrialdean kokatzen da, eskuin orrialdean. Albisteak orriaren goikaldea betetzen du.

Javier Andueza eta Maria del Mar Magallon, Alboaneko Nafarroako arduraduna eta GKEaren zuzendari adjuntoa.

Prentsa aurrekoa eman zen Nafarroan, eta Alboanen 2009ko datuen balorazioa egin zen bertan. Albiste kutsu totala du eta ez da salaketarik egiten. Mezua positiboki islatzen da Alboanen alde. Honez gain, boluntarioen konpromezua azpimarratzen du Maria del Marrek.

Gaztelera

2010-08-09

Diario de Noticias

Iritzia Iritzia 2x6 modulo, bi parrafo.

Ez Egunkariaren 4. orrialdean kokatzen da, eskuin orrian. Gunearen eskuin-goikaldean kokatzen da.

Marian Pascual, Nafarroako ONGDko koordinatzailea.

Alboanek Haitin gertatutako lurrikararen alde eginiko laguntza aipatu besterik ez da egiten, ezin daiteke publicity kontsideratu, ez baitzaio presentzia hutsa baino eskaintzen.

Gaztelera

Page 104: Alboan harreman publikoetako plana

2010-08-31

Diario de noticias de Alava

Gizartea- Araba

Albistea 1x2 modulo, paragrafo bakarra.

Ez Egunkariak 12. orrialdean eskaintzen duen albisteentzako tartea betetzen du, zutabe labur bakarraorrialdearen goialdean.

Diario de Noticias de Alavak Alboanen zuzendariarengandik jasotako informazioa.

Solidaritatearen nazioarteko egunean fundazioko zuzendariak egindako balorazio pare bat deskribitzen dira albistean, solidaritate emozionala solidaritate erabilgarriaren gainetik jartzen ari dela azalduz.

Gaztelera

2010-09-01

El diario vasco

Al dia- eguneko albisteak

Albistea 1x2 modulo, paragrafo bakarra.

Ez Egunkariak 6. orrialdean eskaintzen duen albisteentzako tartea betetzen du, zutabe labur bakarraorrialdearen goialdean.

Efe agentziak Alboanen publicityaren bidez jasotako informazioa.

Solidaritatearen nazioarteko egunean fundazioko zuzendariak egindako balorazio pare bat deskribitzen dira albistean, solidaritate emozionala solidaritate erabilgarriaren gainetik jartzen ari dela azalduz.

Gaztelera

2010-10-11

Diario de Noticias

Kultura Iragarkia Esaldi bat. Ez Egunkariaren 69. orrian, kulturaren inguruan antolatutako ekitaldien programaren barruan.

Ezezaguna Afrika imprescindible- Al sur del sahara. Ekitaldiaren kolaboratzaile gisa azaltzen da Alboan beste GKE batzuekin batera.

Gaztelera

2010-10-19

Diario de Navarra

Diario 2 kronika 3x8 modulo. Tarde bat bereizten du albistearen gai zehatz bat jorratzeko.

Bai, albistearen goialdean, 3x2 moduloko tamainaz eta kolorean.

Egunkariaren 64. orrialdean azaltzen da, eskuinaldean. Izan ere, eskuinalde osoa okupatzen du.

Alboaneko komunikazio saila eta San Ignazio Iruñako eskola.

Alboanek, beste GKE batzuek batera antolatutako Aste solidarioaren parte izan zen San Ignazioko eskola jesuita. Bertan antolatutako ekintzek Alboanentzak finantzazio izan dira. Irudi positiboa eskaintzen da kronika honetan.

Gaztelera.

Page 105: Alboan harreman publikoetako plana

2010-07-13

Eitb.com (ONLINE PRENTSA)

Albisteak Albistea 4 parrafoko albiste ertaina

Bai, koloreetan eta ertain tamainakoa.

Alboanek emandako prentsaurrekoa.

Kooperazio internazionaleko ekintzetan Gobernuak izan duen erantzun desegokia kritikatzen du Alboanek prentsaurrekoan. Datuetan oinarritutako albistea da, lobbyinga lortzeko ekintza.

Gaztelera

IRRATIA 2010-05-07

Euskadi Irratia

MQP irratsaioa

Albistea 09:00etatik 14:00etara

Eako parlamentarioa, Jesus Mari Larrazabal

Jesus Mari Larrazabali eginiko elkarrizketaren parte azaltzen da Alboan, non bigarren plano batean azaltzen bait den, aipatu besterik ez baita egiten. Komertzio justoaren inguruan erakundeak eginiko ekarpenak gogorarazten dira.

Gaztelania

2010-03-24

Euskari Irratia

Graffiti saioa

Elkarrizketa Jose Ignazio Gonzale faus Jesuita

Graffitin Monseñor Romero Jesuitaren hilketa gogoratzeko antolatu da elkarrizketa, eta antolatzailea bera izan da Alboan. Aipatu soilik egiten bada ere, presentzia hor dago.

Gaztelania

2010-06-01

EITB irratia EITB+ saioa

Albistea EITB Ingurumenaren kontzientziazio lanetan EITBk egin zuen iniziatibaren parte dago Alboan. Nahiz eta zuzeneko albistea ez den, presentzia hor dago.

Gaztelania