AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko...

14
Ajangizko Udala 1 AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO OHIKO BILKURAREN AKTA.- Batzarreratuak: Alkatea: Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua jauna Zinegotziak: Beñat Onaindia Goñi jauna Aiora Berrojalbiz Olaeta andrea Joseba Iñaki Olaeta Madariaga jauna Beñat Madariaga Aurrekoetxea jauna Ismael Oar Arteta Undabeitia jauna Jesus Maria Ajuria Odriozola jauna Bitarteko Idazkaria: Saioa Pineda Aranburu andrea Ajangizko Udaletxean, 2011ko azaroaren 30ean arratsaldeko 18:30etan eta horretarako deialdia egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin. Batzarrarekin hasi aurretik, Alkate Udalburuak osoko bilkurarako deialdia egin ondoren aurkeztu diren gai bi zerrendaratzea proposatzen du. Bertaratutakoek aho batez onartzen dute proposamena, eta hamar eta hamaikagarren puntu modura honako hauek sartzea onartzen da: 10.-.MAIERREKO XEHETASUN AZTERLANAREN PLAN-BARRUKO ALDAKETAREN HASIERAKO ONARPENA, BEHAR BADA.- 11.- EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.- Esandako orduan, Alkate Presidenteak gutxienezko kopurua dagoela ikusita, bilera hasi du. 1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI ETA ONESTEA, BEHAR BADA.- 2011ko urriaren 26an izandako ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako zinegotzi guztiek onartu dute.

Transcript of AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko...

Page 1: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

1

AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO OHIKO

BILKURAREN AKTA.-

Batzarreratuak:

Alkatea:

Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua jauna

Zinegotziak:

Beñat Onaindia Goñi jauna

Aiora Berrojalbiz Olaeta andrea

Joseba Iñaki Olaeta Madariaga jauna

Beñat Madariaga Aurrekoetxea jauna

Ismael Oar Arteta Undabeitia jauna

Jesus Maria Ajuria Odriozola jauna

Bitarteko Idazkaria:

Saioa Pineda Aranburu andrea

Ajangizko Udaletxean, 2011ko azaroaren 30ean arratsaldeko 18:30etan eta horretarako deialdia

egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin.

Batzarrarekin hasi aurretik, Alkate Udalburuak osoko bilkurarako deialdia egin ondoren aurkeztu

diren gai bi zerrendaratzea proposatzen du.

Bertaratutakoek aho batez onartzen dute proposamena, eta hamar eta hamaikagarren puntu

modura honako hauek sartzea onartzen da:

10.-.MAIERREKO XEHETASUN AZTERLANAREN PLAN-BARRUKO ALDAKETAREN

HASIERAKO ONARPENA, BEHAR BADA.-

11.- EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN

ONARPENA, BEHAR BADA.-

Esandako orduan, Alkate Presidenteak gutxienezko kopurua dagoela ikusita, bilera hasi du.

1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI ETA ONESTEA, BEHAR BADA.-

2011ko urriaren 26an izandako ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako

zinegotzi guztiek onartu dute.

Page 2: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

2

2011ko urriaren 26an izandako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako

zinegotzi guztiek onartu dute.

2011ko azaroaren 24an izandako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako

zinegotzi guztiek onartu dute.

2.- ALKATETZAK EMANDAKO DEKRETUEN BERRI EMATE ETA ONESPENA,

BEHAR BADA.-

Urriaren 20ko 2011/108 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Mendieta 60an

dagoen etxeko lursaila ixteko gidaridun aluminiozko atea jartzeko baimena.

Urriaren 20ko 2011/109 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.

enpresari produktu kimikoentzako biltegi berria eraiki eta estalki baten luzapena egiteko

baimen baldintzatua ematea.

Urriaren 21eko 2011/110 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko emakume

taldeari 265,00 euroko laguntza ematea.

Urriaren 21eko 2011/111 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2011ko ohiko

etxebizitzaren ondasun higiezinen gaineko zergaren familia ugarientzako laguntza ematea.

Urriaren 26ko 2011/112 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko landalur

katastroko 2. Poligonoko 518 lurzatia banatzeko baimena ematea.

Azaroaren 2ko 2011/113 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.eri

pabiloiko estalkiaren atal bat altxatzeko lanak berehala etentzeko agindu eta legeztatzeko

hilabeteko epea ematea.

Azaroaren 4ko 2011/114 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Mendieta

auzoan dagoen N0915737B zenbaki finkodun partzela katastralan dagoen Zerrategiaren

instalazioak eta eraikinen aurri egoera legala izendatzeko espedientea iraungitua deklaratzea

Azaroaren 4ko 115/2011 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Mendieta

auzoan dagoen N0915737B zenbaki finkodun partzela katastralan dagoen Zerrategiaren

instalazioak eta eraikinen aurri egoera legala izendatzeko espedientea hastea.

Azaroaren 4ko 2011/116 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.

enpresari matrizegintzako bulego eta aldagelak eraldatzeko baimena ematea.

Azaroaren 4ko 2010/117 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxu 79,

Martutxu etxera ur hornidura eramateko lanetarako baimena ematea.

Azaroaren 4ko 2010/118 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Mendieta 7 baserri

aurreko labea konpontzeko baimena ematea.

Azaroaren 11ko 2011/119 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Polikiroldegirako

diru laguntza.

Azaroaren 11ko 2011/120 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Euskera ikasteko

diru laguntza.

Azaroaren 11ko 2011/121 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Udala

2011ko Urdaibaiko Euskal Herriko Gaztetxoen Herri arteko II. Txapelketan parte hartzeko

eskaria aurkeztea, 200,00 euroko diru laguntza onartuz.

Azaroaren 11ko 2011/122 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- M.B.k egindako

salaketa onartzea eta 2010 urtetik aurrera, etxeetan jarrita dauden farola publikoen kostua

landa argindar modura kontratatutako farolekin parekatzea.

C.I

.F. P

48

1270

0E

C.I

.F. P

48

1270

0E

Page 3: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

3

Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko

bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko aurre-proiektuaren erredakzioa INGENIERIA

ARTAZA S.L. enpresako Carlos Ortiz de Zarate jaunari agintzea.

Azaroaren 21eko 2011/124 ZENBAKIDUN ALKATETZA DEKRETUA.- Kreditu

gaikuntzarako espediente hasiera.

Azaroaren 23ko 125/2011 ZENBAKIDUN ALKATETZA DEKRETUA.- Kreditu

gaikuntzarako espedientearen onarpena.

Azaroaren 23ko 126/2011 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Udal etxez-etxeko

laguntzaileren zerbitzua 2011ko abenduaren 1etik gehitzea.

3.- 2010 EKITALDIKO KONTU OROKORRAREN ONARPENA, BEHAR BADA,-

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko

10/2003 Foru Arauaren 63. Artikuluak araututakoa betez, Ajangizko Udaleko 2010eko kontu

orokorrak jendaurrean (2011ko maiatzaren 17ko 93 zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean)

aurkeztu ziren.

Jenduarreko epean inolako alegazio ezta erreklamaziorik aurkeztu ez zela kontutan hartuta,

Udal Osoko Bilkurak, batzartutako ziengotzien aho batez ebazten du:

2010eko Udal Aurrekontuko Kontu Orokorrak onartzea.

4.- AJANGIZKO IBARREKO BIODIBERTSITATEA BERRESKURATZEKO

PROIEKTUAREN 1. FASEKO FAKTURAK ONARTZEA, BEHAR BADA.-

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak garapen

jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalentzao deialdia egin zuen 2010eko

uztailaren 30eko Agindu bidez.

Ajangizko Udalak Urdaibai Fundazioaren bitartez ibarreko biodibertsitatea berreskuratzeko

proiektua burutu eta onartu zuen guztira 35.150,00 euroko kostuarekin (BEZa kanpo) bi urtetan

egiteko:

- 2011 urtean 25.150,00 € (gehi BEZ)

- 2012 urtean 10.000,00 € (gehi BEZ)

Ingurumen Sailburuak 2010eko abenduaren 30eko ebazpen bidez, Ajangizko Udalari 35.150,00

euroko diru-laguntza onartu zion.

Lanen exekuziorako Urdaibai Fundazioaren bitartez Osalex enpresari eskatu zion Udalak

aurrekontua. Aurkeztutako aurrekontua 24.550,43 eurokoa da (BEZ barne).

2011ko urriaren 26an ospatutako Osoko Bilkurak, Osalex enpresari esleitu zizkion

proiektuaren lehen faseko lanak 25.550,43 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Lanak burututa, Osalex enpresak 2011ko azaroaren 18ko 022/11 eta 023/11 fakturak aurkeztu

ditu 4.696,58 euro eta 19.959,70 euroko kostuarekin.

Page 4: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

4

Lanak agindu modura bete direla kontutan hartuta eta aurkeztutako agiriak aztertuta, Udal

Osoko bilkurak aho batez ebazten du:

Lehenengo.- Ajangizko ibarreko biodibertsitatea berreskuratzeko proiektuaren exekuzio lanen

lehen zatiari dagozkion Osalex enpresaren 2011ko azaroaren 18ko 022/11 eta 023/11 fakturak

onartzea, 4.696,58 eta 19.959,70 euroko kostu orokorrarekin (BEX barne).

Bigarren.- Erabaki honen berri interesdunari ematea jakitun izan dadin eta dagozkion ondorioak

sortu ditzan.

Hirugarren.- Erabaki honen berri udal kontuhartzailetzari ematea dagozkion neurriak hartu

ditzan.

5.- MENDIETAKO FROINTOIKO ERREDAKZIORAKO EGINDAKO PLEGUARI

BIDE, URBIDE ETA PORTUETAKO INGENIERIEK JARRITAKO APELAZIOAREN

KOSTUAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Ajangizko frontoia eraikitzeko proiektuaren erredakzioa kontratazeko prozeduran, Ingenierien

Bazkunak plegua errekurritu zuen ingenieriak talde buru modura ez onartzearren. Bilboko 2.

Administrazioarekiko auzietako salak 1932/2010 sententzia bidez salatzaileen alde egin zuen.

Udalak sententzia hori apelatu eta EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salak

482/11 sententzia bidez berriro ere arrazoia eman die.

Apelazioak 2.113,50 euroko kostua suposatu dio Udalari: abokatu eta prokuradore gastuen

ordainketa alegia.

Azaldutakoa kontutan hartuta, Udalbatzak aho batez kostuari aurre egiteko erabakia hartzen du.

6.- AJANGIZKO UDALAREN ETA LEA-ARTIBAIALDEKO HEDABIDEAK S.L.REN

ARTEKO HITZARMENA ONARTZEA, BEHAR BADA.-

Alkate Udalburuak azaltzen duenez, Ajangizko Udalak Busturialdeko Hitzarekin hitzarmena

izan du azken lau urteotan. Hitzarmen hori bukatzear dagoela kontutan hartuta, hurrengo lau

urtetarako hitzarmen berri bat sinatzea proposatzen du Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.rekin.

Orohar hitzarmen berrian lehen onartutako baldintza berdinak mantenduko lirateke, aldaketa

txiki batzuekin: Udalak 1.300 euro ordainduko ditu laguntza modura eta 5 harpidetza hartuko ditu,

Kultur Etxea, Herriko Taberna, Txokoak eta Udaletxean banatzeko eta urte bakoitzeko faldoi bat

egunkariaren behekaldean.

Proposamena bozkertara aurkeztuta, Udalbatzak aho batez onartzen du.

Ajangizko Udalaren eta Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ren

arteko hitzarmena

Ajangizen, 2011ko HALAKO EGUNETAN.

Page 5: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

5

Elkartzen dira.

Alde batetik, Mikel Ander Zubizarreta, Ajangizko Udaleko alkate-lehendakari gisa,

udalbatzarrak halako egunetan hartutako akordioari jarraituz diharduena. Bestaldetik, Elixabete Arostegi, adinduna, NAN zenbakia 78896553K duena; Lea-Artibaialdeko

Hedabideak S.M.ren kudeatzaile baldintzetan hartzen du parte, HALAKO EGUNETAN HALAKO jaun Notarioaren aurrean, eta 134 protokolo zenbakia duen ahalmenaren arabera ahalmendua dena

Adierazten dute

1. Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko informazioaz

osatutako egunkaria eta webgunea egiten ditu, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza izenekoa asteartetik ostiralera, eta egunero busturialdea.hitza.info, eta Ajangizko berri ematen du, zabal. Hauek dira gure komunikabideen ezaugarriak: finantziazioa pribatua (bi heren inguru; autofinantziazioan goraka joateko helburua du) eta publikoa dituena, eta herrigintzan oinarritua izatea. Informazio produktu horien sorburua, euskarako komunikazio eta kultur erakundeetan dago.

2. Ajangizko Udalak, informazioa emateko helburua era zabal eta irekian bideratzen bada, alderdikerietan erori gabe, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza-ren egunkaria, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren web-a eta sor litezkeen beste proiektuak herrirako eta eskualderako onuragarriak direla uste du.

3. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza egunkaria eta busturialdea.hitza.info euskararen

erabilera areagotzeko lanean ari dira eta ariko dira euskararen normalizazioa lortzeko bidean oso tresna garrantzitsuak dira eta izango dira, eta horren guztiaren onuradun Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrak izango dira (beraz, Ajangizko herritarrak ere bai).

Zentzu horretan, eta Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k bide horretatik lan egiteko

konpromisoa hartua duenez, Udalak erakunde horrekin elkarlanean aritzeko borondatea adierazten du.

Honenbestez, eta udalbatzak halako egunetan hartutako akordioarekin bat, hitzarmen honen

bidez aipatutako konpromisoa gauzatzera gatoz.

KLAUSULAK

Lehena. Egunkariak eta webguneak, informazioa jorratzean eta zabaltzean, era guztietako edukiak eta gaiak argitaratuko ditu. Independentea, plurala, orekatua eta parte-hartzailea izango da. Beraz, alderdi politikoen eraginpean izatea saihestuko du, eta inpartzialtasuna zainduko. Eskualdeko beste elkarteek eta hiritar orok parte hartu ahal izango dute egunkarian eta webgunean.

Page 6: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

6

Bigarrena. Ajangizko Udala informazio iturri garrantzitsua da herriko bizitzan. Horrela, egunkariak Udalaren eta herritarren arteko zubi izan nahi du, eta Udalarekin zerikusia duten albisteak argitaratuko ditu. Lehenengo puntuaren ildo berean, aipatutako produktua informazioaren aniztasunean eta orekan oinarrituko da.

Hirugarrena. Egunkarian eta edizio jarraituan zaindu egingo da pertsonaren errespetua edo

norbaiti min eragin diezaiokeen informaziorik ez ematea. Laugarrena. Egunkaria eta interneteko ataria euskara batuan idatziko dira, baina eskualdeko

ukituarekin. Hizkuntza eredu bihur daitezke irakurleentzat. Eta eredu izan daitezkeen aldetik, ahal den eredurik egokiena izaten saiatuko dira. Beraz, gutxieneko hizkuntza kalitatea ziurtatu behar dute.

Bosgarrena. Euskararen normalizaziora begirako lanean segituko dute, eta normalizazioarekin

zerikusia duten beste ekimen denak zabalduko eta sustatuko ditu. Seigarrena. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza astean lau aldiz argitaratuko da eta

busturialdea.hitza.info edizio jarraituan. Zazpigarrena. Hitzarmen honen iraupena, legealdi hau bukatu arteko urtekoa izango da. Hau

da, 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetakoa. Zortzigarrena. Euskara oraindik ez dago normalizatua, eta, beraz, proiektuak bideragarriak izan

daitezen, erakunde publikoei diru laguntza eskatuko die (eskualdeko udalei, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari). Ajangizko Udalak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza egunkariari eta busturialdea.hitza.info webguneari diru laguntza emateko asmoa adierazten du.

Horrela, Udalak Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.ri, komunikazio proiektu honengatik, urtero

1.300 euro emango dizkio, honako kontzeptupean: 1.000 euro diru laguntza bezala eta 300 euro harpidetza bezala, hau da, udalak bost harpidetza erosiko ditu eta hainbat leku publikotan utziko ditu, herritarrek egunkaria irakurtzeko aukera izan dezaten. Dena den, horretaz aurreko urte bukaeran bi aldeen artean hitz egingo da hurrengo urteko egitasmo eta aurreikuspenaren baitan.

Bederatzigarrena. Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k diru laguntza honen trukean, 5

harpidetza emango dizkio Ajangizko Udalari, eta bi aldeen artean erabakiko dute harpidetza horiek nora bideratu.

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k hitzarmenak indarrean dirauen urte bakoitzeko faldoi bat

dohain emango dio Ajangizko Udalari. Hamargarrena. Publizitateak hedabide zabalak eskatzen ditu eta zorionez euskaldunen

merkatua hazten ari bada ere (gazteen artean, batik bat), oraindik oso mugatua da alde horretatik euskarazko prentsa.

Euskarazko prentsari errentagarritasuna eta prestigioa emateko bidean, Ajangizko Udalak

Page 7: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

7

ahaleginak egingo, kasuan kasu, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzan iragarkiak jartzeko. Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k urte bakoitzeko egitasmoa maiatza aldera aurkeztuko dio

Udalari. Eta urteko lehenengo hiruhilean, berriz, aurreko urteko jardueraren memoria eta diru kontuen balantzea.

Hamaikagarrena. Udalak urteko diru laguntza honela emango dio Lea-Artibaialdeko

Hedabideak S.L.ri: urte bakoitzari dagokion kopuruaren %80 urte bakoitzeko ekaina baino lehen, eta %20 urria baino lehen.

Hamabigarrena. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza egunkariak eta webguneak

egunero Ajangizko Udalaren diru laguntza jasotzen duela adieraziko du. Eta bi aldeen adostasunaren seinale, hitzarmen hau sinatzen dute, bertan aipatzen diren leku

eta egunean.

AJANGIZKO UDALEKO LEA-ARTIBAIALDEKO HEDABIDEAK S.L.-KO ALKATE-LEHENDAKARIA KUDEATZAILEA Mikel Ander Zubizarreta Elixabete Arostegi

******

7.- UDALETXEKO PAPERETAN EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

ANAGRAMA JARTZEKO AKORDIOA, BEHAR BADA.-

Alkate Udalburuak 11. puntuan gai zerrendan sartutako puntuarekin bat etorriz, udaletxeko

paperetan euskal presoal Euskal Herrira anagrama jartzeko proposamena egiten du.

Ismael Oar-Arteta zingotzi jaunak, euskal presoak Euskal Herrira esaldia orriaren beheko

aldean jartzea edo beste era batera jartzeko proposamena egiten du, anagrama barik. Argi utzi nahi

du berak ez diola presoak etorri behar ez dutenik ezta eskubide guztiak bete behar ez zaizkienik,

baina anagramak talde politiko konkretu batekin identifikatzen dela adierazten du, eta bera ez dela

horrekin identifikatuta sentitzen.

Alkatetzak aurkeztutako proposamena botaziora eramanda, honako emaitza jaso du:

- Aldeko botuak, 5 BILDU taldeko zinegotzienak

- Kontrakoak, 2 EAJ-PNVko zinegotzienak. Oar-Arteta jaunak ezetza anagrama jartzeari

ematen diotela argi utxi nahi du, inolaz ere presoen urbilketari.

Jasotako emaitza ikusita, proposamena onartutzat jotzen da.

8.- EUSKARAREN EGUNA DELA ETA, EUSKARAREN ALDE BILDUK

AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Alkatetzak ondoren transkribatzen den mozioaren irakurketa egiten du.

Page 8: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

8

Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Udal Batzari aurkeztutako mozioa

Pertsonak, hizkuntzak eta kultura guztiak berdinak dira duintasunean. Guztiak behar dute berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera, mendetasunik gabe bizitzeko. Horretarako, hizkuntza bakoitzari dagozkion nagusitasuna eta iraunkortasuna bermatu behar zaizkio bere lurralde osoan.

Euskaraz bizi den Euskal Herria gauza ona da denontzat. Ez du arriskuan jartzen euskaldunaren erdara(k). Ezta gaztelania eta frantsesaren garapen osoa ere euren lurralde historikoetan. Espainiak eta Frantziak ordea, gaztelania eta frantsesa inposatzen dituzte Euskararen Herrian eta trabak jartzen, euskaraz bizitzeko. Traba politikoak, juridikoak, ideologikoak, kulturalak eta soziolinguistikoak.

Euskal Herrian ireki den aro politiko berri honetan, hizkuntz gatazka konpontzea, lehentasunezkoa da. Hitz egin behar da hizkuntz asimilazioaz. Euskal Herrian gertatzen den gaztelania eta frantsesaren hedatze sozial izugarriaz. Bereizi behar dira, zein den hizkuntza horien zati onuragarria, - euskal herritarrentzat, euskaldunentzat eta Euskal Herriarentzat-, eta zein zati asimilagarria. Euskal Herriak du hitza eta erabakia.

Herritarrok gara euskara erabiltzeko eta Euskal Herri euskalduna berrosatzeko eragile, babesle

eta berme. Horrenbestez, ezinbestekoa da herri gogoa indartzea. Euskararen alde egotetik “euskaraz bizi nahi dut”era pentsamendu aldatzea eta erdaraz egitetik “euskaraz egitera” portaera jiratzea eta eguneroko ohitura bihurtzea.

Beharrezkoa da gaurdanik, gure udalerri honetan, euskarazko elebitasuna praktikan jartzea eta

norabide horretan Udal honek ondorengo konpromisoak hartu eta deialdiak luzatu nahi ditu: 1.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen

langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko. 2.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen

langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin. 3.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere barne funtzionamendua euskaraz izan

dadin. 4.- Udal honek udalerri honetako euskal komunitateak dituen hizkuntza eskubide indibidual eta

kolektiboak bermatze aldera, gure herrian eta atal zein arlo ezberdinetan, euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala garatzeko konpromisoa hartzen du.

2011-12-03AN, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN.

******

Mozioa botaziorako eramanda, udalbatzak aho batez onartu du.

Page 9: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

9

9.- EUSKARAREN EGUNA DELA ETA, EUSKARAREN ALDE EAJ-PNVK

AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Euskararen eguna dela eta, euskararen alde ondoren transkribatzen den EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa botaziora eramanda, honako emaitza jaso du:

- Aldeko botuak, bi (2) EAJ-PNV taldeko zinegotzienak - Kontrako botuak, bost (5) BILDU taldeko zinegotzienak

Botazioaren zergaitiaz galdetuta, Mikel Ander Zubizarreta jaunak, mozio bat barik adierazpen

instituzional bat dela aipatzen du, eta adierazpen instituzional bakarraren alde BILDUk aurkeztutakoa onartzen dutela. Bestetik, 1982ko legeak izandako eragina ere dudan jartzen da.

Emaitza kontutan hartuta, mozioa ez da onartzen. 1949an, Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskararen

Nazioarteko Eguna izendatu zuten egun hartatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gainera, gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna ere bada.

Denon ahaleginari esker ibilitako bide luze honetan, 1982 urtean onartu zen Euskararen Legea.

Lege hau, euskal hizkuntza berreskuratzeko prozesua bultzatzeko oinarria izan da. Egun honetan, arau haren balorea azpimarratu beharra dugu: arau hura, inoiz euskal normalizazioaren esparruan lortu izan den adostasun zabalenari esker onartuta, euskal gizarteak euskararen eta bizikidetzaren alde mantentzen duen konpromiso irmoaren islarik nagusiena da.

Hiritargoari eta euskal erakundeei dagokie, era progresivo eta orekatuan, lege honek barnean

dituen ahalmen ugariak garatzea: alde batetik euskararen garapena handitzea presentzia eskasa duen esparruetan; eta bestetik, orain arte egin den bidean lortu diren hiztun berrien beharrizanak asebetetzeko egokitzea.

Pertsona bakoitzaren hizkuntza aukerarekiko errespetua lehentsi behar dugu, eta ahaleginak

egin behar ditugu nahi duen guztiak euskara ikasteko aukera eduki dezan, hala nahi duenak euskaraz ikasteko aukera izateko; eta edozein esparrutan, eremu pribatuan zein publikoan, euskara erabiltzeko duen eskubidea aitortu eta errespetatu egin behar zaio. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duenak euskaraz bizitzeko parada izan dezan.

Ondorioz, gure hizkuntzaren indartzea eta normalizazioa ezinbesteko ditugun helburuak

geureganatu behar ditugu: hiritar bakoitzaren konpromisoa euskarari balioa eta erabilera eman diezaion bere inguru hurbilenean; herri erakundeen inplikazioa, bizikidetza eta bakoitzaren hizkuntza aukera errespetatuta, euskararen ezagutza, transmisioa eta erabilera, egoera orotan susta ditzaten.

Hauek guztiak dira ezinbestekoak, gero eta euskal gizarte askeagoa eraikitzen joateko, gero eta

elkartuagoa gero eta orekatuagoa. Eta hala adierazten dugu 2011ko Euskararen Nazioarteko Egunean.

Page 10: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

10

******

10.-.MAIERREKO XEHETASUN AZTERLANAREN PLAN-BARRUKO

ALDAKETAREN HASIERAKO ONARPENA, BEHAR BADA.-

Ajangizko Udal Osoko Bilkurak, 2005eko ekainaren 3an ospatutako ohiko batzarrean, Maier

S.Coop. enpresak aurkeztutako Xehetasun Azterlana behin betiko onartu zuen.

Ordutik hona, Xehetasun Azterlan horretan adierazitako parametroak izan dira hirilur hori

arautu duten zehaztapenak.

2011ko azaroaren 4an, Maria Rodriguez Aguirre andreak, Maier S.Coop.en ordezkari modura,

2005ean onartutako Xehetasun Azterlana puntualki aldatzeko proposamena aurkeztu zuen

udaletxean, Maria Rodriguez berak LKS enpresaren bitartez eginiko dokumentuaren aldaketa

aurkeztuz.

Arkeztutako dokumentuaren arabera:

En este momento, la cooperativa Maier S.Coop. ha detectado la necesidad de realizar una

remodelación en sus instalaciones con el objeto de posibilitar la implantación de nueva maquinaria

necesaria en su proceso productivo.

Por este motivo el presente documento se plantea como Modificación Puntual de Estudio de

Detalle del Suelo urbano Industrial de Maier S.Coop, en lo que respecta a la definición del Perfil de

la Edificación con el objeto de posibilitar urbanísticamente la intervención edificatoria que se

pretende.

Egun indarrean dagoen dokumentuak zera zehazten du:

“Perfil de la edificación:

El diseño de la edificación no superará el perfil de los edificios actuales”

Proposatutako aldaketa:

“Perfil de la edificación:

El diseño de la edificación no superará el perfil de los edificios actuales.

Unicamente podrán sobrepasar esta alñtura los tres elementos que se levantan sobre la cubierta

del edificio 2 (señalados en el plano 07 modificado), los cuales se podrán elevar hasta un máximo de

3 metros por encima de la edificación actual.

En el caso que se construyera una entreplanta ésta computará como consumo de

aprovechamiento”.

Proposatutako aldaketak udal zerbitzu teknikoaren aldeko txostena jaso du.

Proposamena botaziora eramanda, honako emaitza jaso du:

- Aldeko botuak, bost BILDU taldeko zinegotzienak

Page 11: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

11

- Kontrako botuak, ez daude

- Abstentzioak, bi EAJ-PNV taldeko zinegotzienak, datu nahikorik ez daukatelako.

Jasotako emaitza ikusita, Ajangizko Udal Osoak onartutzat jotzen du honako akordio hau:

Lehenengo.- 2005eko ekainaren 3an onartutako Maier S.Coop. enpresaren Xehetasun

Azterlanaren modifikazio puntualari hasierako onarpena ematea.

Bigarren.- Ekainaren 30eko 2/2006 Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeak

araututakoa kontutan hartuta, azterlana informazio publikoan aurkeztea hogei (20) egunez,

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Gara egunkarian argitaratuz, nahi duenak aztertu eta alegazioak

egin ditzan.

Hirugarren.- Ebazpen honen berri Maier S.Coop. enpresari ematea, tramite hutsezko ekintza

izaki inolako errekurtsorik ez dagoela jakineraziz.

11.- EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE BILDUK AURKEZTUTAKO

MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-

Alkateak, ondoren transkribatzen den mozioaren irakurketa egiten du.

EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE

Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. ETA erakundeak borroka armatua behin betiko uzteko

konpromisoarekin, ziklo politiko berri bati hasiera emateko oinarria sendotu da. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen.

Gernikako Akordioan hitzartutakoari jarraiki, eta Aieten Nazioarteko Komunitateak zabaldutako

mandatuaren norabidean, ETAren erabakiak, gatazka politikoa, bake bidera eramateko aukera baten aurrean jarri gaitu. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da, “Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz, Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea, Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea, Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe eta azkenik, Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea”.

Euskal gizarteak urte asko daramatza, preso politikoen eskubideen bermeak eskatzen. Urteak,

presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen. Urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen.

Page 12: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

12

Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Era berean, konponbide politikoaren baitan, presoek ere parte izan behar dutelarik. Ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko.

Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren

tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Senitartekoek milaka kilometro egiten jarraitzen dute. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Egoera hau errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekoa deritzogu.

Hori guztia kontuan hartuko, honako adierazpen hau aurkezten dugu, Ajangizko Udaleko Osoko

Bilkura honetara, eztabaidatua eta onartua izan dadin: 1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen

errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea.

2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den

Manifestaldiarekin bat egiten du. 3.- Norabide horretan eta mobilizazio horren harira, abenduaren 16ean udal honetako

hautetsiek baraua egin eta eguerdiko 12tan kontzentrazioa burutuko dugu. 4.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat

egin eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.

5.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun.

Euskal Herrian, 2011ko azaroan 30a

******

Ismael Oar-Arteta zinegotzi jaunak, mozioa orain zergaitik aurkezten den eta ez ordain hiru

hilabete edo maiatzean… galdetzen du.

Alkate jaunak, euskal presoen defentsarako erakundeak mogimendua egin duela aipatzen du,

besteak beste benefizio penitentziarioak onartuz. Gaur egungo egoera kontutan hartuta, eta elkarte

honek egindako pausua ikusita, mogimendu horri aurre egiteko momentua dela azaltzen du. Agian

lehenago ere aurkez zitekeen holako mozio bat, pleno guztietan…baina Ajangizko udalean ez da

lehen aldia presoen aldeko aldarrikapenak aurkezten direna.

Oar-Arteta jaunak berriro ere zergaitik orain eta ez maiatzean galdetzen du. Zergatik plenoan

azken momentuan sartuta? Arrazoiren bat dago erabaki hau gaur hartzeko? Arraro egiten zaio EAJ-

Page 13: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

13

PNVko zinegotzien esku uztea puntu hau gai zerrendaratzeko erabakia.

Mikel Ander Zubizarreta jaunak, gaur onartu ezean datorren osoko bilkuran aurkeztuko zela

aipatzen du.

Beñat Onaindia zinegotzi jaunak, maiatzetik ona gauzak berdinak ez direla aipatu du eta

urtarrilaren 7rako deituta dagoen manifestazioaren aurretik zenbait pausu egin beharko liratekela,

adibidez instituzioen aldetik. Horrez gain, abendurako ere zenbait ekintza antolatu dira, esaterako

baraualdia… eta hauek aurrera eraman ahal izateko mozioa onartzeko momento egokia dela aipatzen

du, abenduaren 28a jada berandu izango bait litzateke pausu batzuk onartzeko.

Mozioa botaziora aurkeztuta, honako emaitza jaso du:

- Aldeko botuak, bost (5) BILDU taldeko zinegotzienak

- EAJ-PNV taldeko bi zinegotziek lehen puntuaren aldeko botua eman dute, gainontzeko

puntuetan abstenituz.

Jostako emaitza ikusita, mozio onartutzat jotzen da.

8.- ERREGU ETA GALDERAK.-

Ismael Oar-Arteta zinegotzi jaunak, 2011ko urriaren 26an BILDUk INAMA empresaren

egoerari buruz aurkeztutako mozioa onartu zela aipatzen du. Lehenengo puntuan, zera jartzen zen: 1- INAMA enpresari Muxikatik alde egiteko erabakia berraztertzeko eskatzen diogu, beti ere

eta edozein kasutan, legeak agintzen duen ingurumen eta osasun baldintzak betez eta bere jarduera osoa legearen barne eginez. Ajangizko udaletik enpresari zerbait esan zaio?

Mikel Ander Zubizarreta alkate jaunak, Ajangizko Udaletxetik zuzenean ezetz erantzuten du,

baina bai BILDUn bitartez.

Oar-Arteta jaunak bigarren puntuak adierazten duen langileei elkartasuna eta beraien lanpostuen galera ekiditeko, Muxikako udalarekin batera, kudeaketa zuzena burutzeko enpresa, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren aurrean, zerbait egin da?

Alkateak zapatuan INAMAko langileek antolatutako manifestazioan egon zirela aipatzen du

langileei elkartasuna adierazten. Lanpostuen galera ekiditeko, Muxikako udalarekin harreman zuzena

dagoela dio, eta aukera modura Maierrekin hitzegitea pentsatu dela ajangiztarren ondoren

hitzarmenean INAMAko langileak hartu ditzaten lanean.

Oar-Arteta jaunak horrek langile zuzenen egoera besterik ez duela kontutan hartzen aipatzen

du, eta ez lantegia ixteak lan gabe usten dituen lanpostu indirekto guztiak. Instituzioekin zerbait egin

da Ajangizko Udaletik?

Alkateak Ajangizko Udalak zuzenean Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundiarekin

harremanik izan ez duela aipatzen du, baina Muxikako udalak bai eta erlazio zuzena dagoela

Muxikako udalarekin momentu oro informaturik egoteko. Horrez gain, hartutako konpromesuan ez

zela eperik jartzen aipatzen du alkateak.

Ismael Oar-Artetak mozioaren hirugarren puntua irakurtzen du: 3.- Busturialdeko eragileek adostu eta Eusko Jaurlaritzak 1.998an onartutako “Plan Estrategikoa” –ren (PADAS) jarraipen batzordea martxan jartzeko eskatzen diegu udalez gaindiko administrazioei, egoera ekonomiko larri honi aurre eginaz elkarrekin pausuak eman aldera, nola ez, eskualdeko eragile eta herritarren parte hartzearekin. Punto honetaz zer egin da?

Page 14: AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO … · Ajangizko Udala 3 Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko

Ajangizko Udala

14

Zubizarreta jaunak BILDUk abenduaren 1ean arratsaldeko zazpietan Gernikan lantaldea

deitua duela azaltzen du, Patronatoari PADASean jasotako konpromesu eta helburuak betearazi

ditzan eskatzeko.

OAr-Arteta jaunak berri ere Ajangizko Udalak, alkateak zer egin duen galdetzen du.

Beñat Onaindia zinegotzi jaunak, Oar-Arteta jaunari langileei elkartasuna adierazteko berak

zer egin duen galdetzen dio.

Oar-Arteta jaunak berak organismo instituzionalik ez duela osatzen erantzuten du, eta berriro

ere aho batez hartutako konpromesuekin zer egin den galdetzen du. Bera ere manifestaziora joan zela

aipatzen du eta INAMA ixtearen kontrako pegatina jarri zuela. Baina zer egin da Udal modura?

Beñat Madariaga zinegotziak, mozio horretan hartutako erabakiak banan-banan betetzeko

erabakiak ez zirela adierazten du. Ezin daiteke banan-banan Galiziara joan, enpresarekin batzartu…

horretarako jendea taldean lanean dabil, gero ordezkari bat izan daiten errepresentazioa eramango

duena. Kasu honetan ordezkaritza hori Muxikako Udalari dagokiola dio, alkateari alegia.

Ismael Oar-Arteta jaunak, galdera PNVk aurkeztutako mozioa bertan-behera geratu zelako

datorrela dio. BILDUk aurkeztutakoari berriz aurrera egiteko ahalmena eman zitzaion, eta horregatik

galdetu du zer egin duen Ajangizko Udalak. Zergatik ez zen PNVren mozioa onartu? PNVk aurkeztu

zuelako? Osoko bilkuran bik ez omen ute ezer esanik bosten aurrean.

Boñat Onaindia jaunak eztabaida hori momentu honi ez dagokiola adierazten du, bere

momentua egon zela horretarako. Dena den, bai alderdi politiko modura eta ondorioz udal modura be

hartutako konpromesu horiek bete ahal izateko ahaleginetan dabiltzala aipatzen du.

Eta beste aztergairik ez dagoenez, batzarra bukatutzat ematen da arratsaldeko zazpi eta erdiak

direnean, eta horren sendespena egiten dut Udaleko bitarteko Idazkari naizen honek, Alkate

Lehendakariaren oniritziarekin.

ALKATEA

Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua

BITARTEKO IDAZKARIA

Saioa Pineda Aranburu