Ahuntza eta zazpi antxumeak

14

Transcript of Ahuntza eta zazpi antxumeak

Baziren behin ahuntza eta zazpi antxume. Ahuntzak esnea saldu behar zuen eta azokara joan zen.

Honela esan zien antxumeei:

—Ni azokara noa eta zuek bakarrik egongo zarete. Ez ireki atea inori. Otsoa dabil eta zuek jan nahi zaituzte.

—Ez ama, ez diogu atea inori irekiko.

Ahuntza joan zen. Baina otsoak ikusi zuen, eta… PAM!, PAM!, deitu

zuen atean.

—Nor da? –galdetu zuten antxumeek–. Amatxo naiz. Ireki atea –erantzun zuen otsoak.

—Ez, ez. Ez zara amatxo. Zu otsoa zara. Gure amatxok ez du ahots gogor hori.

  Otsoak lurrean ostikada bat jo eta, korrika, oiloaren etxera joan zen, eta esan zion:

—Oilo, ahotsa leundu nahi dut, eta horretarako arrautza dozena bat behar dut.

—Tori, otso jauna. Baina ez egin kalte inori. 

Otsoak arrautzak jan zituen, eta ahuntzaren

etxera joan zen berriro:

PAM!, PAM!

—Nor da? –galdetu zuten antxumeek.

—Amatxo naiz. Ireki atea –erantzun zuen

otsoak.

—Erakutsi hanka bat.

 

Otsoak bere hanka erakutsi zuen.

—Ez, ez. Zu ez zara amatxo. Otsoa zara. Amatxoren hanka zuria da, eta zurea beltza.

 

Otsoak ostikada bat jo zuen lurrean, eta errotariaren etxera joan zen korrika.

—Errotari jauna, irina behar dut, hankak

zuritzeko.

—Tori, otso jauna!, baina ez egin kalte

inori.

Otsoak hankak zuritu zituen, eta ahuntzaren etxera joan zen berriro.

PAM!, PAM!

—Nor da? –galdetu zuten antxumeek.

—Amatxo naiz. Ireki atea.

—Erakutsi hanka.

Otsoak hanka zuria erakutsi zuen, eta…

Antxumeek atea ireki zioten.

Otsoa sartu, eta… AUM, AUM, AUMM… Guztiak jan zituen. Baina txikia, ez. Txikia erlojuaren kaxan gorde zen eta.

Ahuntza azokatik etorri zen, eta atean negarrez hasi zen:

—Ai... ai... ai...

Orduan, antxume txikia erlojuaren

kaxatik irten zen, eta dena kontatu zion.

 

Ahuntzak gauza bat asmatu zuen.

Haria, guraizeak, orratza eta titarea hartu, eta otsoaren

tokira joan zen.

Otsoa erreka ondoan zegoen lo.

Ahuntzak guraizeak hartu eta tripa ireki zion, eta sei antxumeak saltoka irten ziren.—Amatxo! Amatxo! Amatxo! —Isilik! Ekarri harriak –esan zuen amak.

Harriak otsoaren tripan sartu zituen, eta gero josi egin zion. 

Otsoa esnatu zen. Egarria zuen, eta errekara joan zen ura edatera. Baina harriaren pisuarekin errekara jausi zen, eta ito egin zen.

Eta orain antxumeak poz-pozik bizi dira amatxorekin.

KARABI KARARABA

GURE IPUINA BUKATU DA!

IRALE-GASTEIZPROIEKTUAK 2006

Proiektuaren egileak:

•Mari Jose Méndez

•Maite Sierra

•Marian Salvador

Argitaletxea: Hordago

Testu egokitua