AHOZKOA: ENTZUTEA ETA HITZ EGITEA - edebe.com€¦ · Aditza: lehenaldia Ekitaldia prestatzea Eremu...

of 17 /17

Embed Size (px)

Transcript of AHOZKOA: ENTZUTEA ETA HITZ EGITEA - edebe.com€¦ · Aditza: lehenaldia Ekitaldia prestatzea Eremu...

  • 1

    4 1. unitatea

    KOMUNIKAZIOAAHOZKOA: ENTZUTEA ETA HITZ EGITEATxutxu-mutxuak

    IDATZIA: IRAKURTZEA ETA IDAZTEAEbakuntza

    Egunerokoa

    HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETALEXIKOA ETA SEMANTIKASinonimoak, antonimoak eta esamoldeak

    MORFOSINTAXIAPerpausa: subjektua eta predikatua

    Aditza: orainaldi burutua

    IKASITAKOA ERABILIEgunerokoa idatzi

    Unitatean zehar, gaitasun hauek hobetuko dituzu:

    Hizkuntza-komunikaziorakoa Eguneroko bizipenekin erlazionatutako ahozko mezuak in-

    terpretatzea eta ekoiztea, besteen iritzia errespetatuz. Testuak irakurtzea eta ulertzea, norberaren esperientziarekin

    erlazionatuz. Egunerokoa idaztea, hizkuntza-baliabideak erabiliz, testu ko-

    he rentea sortzeko. Perpausak, subjektua eta predikatua identifikatzea.

    Informazioa tratatzekoa eta teknologia digitalak erabiltzekoa Informazioa aztertzea, aukeratzea, antolatzea eta laburtzea.

    Ikasten ikastekoa Ikaskuntzan aurrera egiteko hainbat estrategia erabiltzea. Planifikatzea, behar bezalako emaitzak erdiesteko.

    OINARRIZKO GAITASUNAK

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 4

  • HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA| IKASITAKOA ERABILI

    LEXIKOA ETA SEMANTIKA MORFOSINTAXIA IKASITAKOA ERABILI

    OINARRIZKOGAITASUNAK

    Sinonimoak etaantonimoak Esamoldeak

    Perpausaren egituraAditza: orainaldi burutua Egunerokoa idaztea

    OG

    -EN

    LA

    NKE

    TA |

    EB

    ALU

    AZI

    OA

    HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKOA

    Mezuak ulertzea eta ekoiztea.

    Hizkera testuingurura egokitzea.

    Hainbat diskurtso mota erabiltzea.

    Adierazkortasunez irakurtzeko gai-tasunak lantzea.

    Irakurgaiak ulertzeko gaitasunaklantzea.

    Hainbat motatako testuak irakur -tzea, eta haien irakurketan inplika -tzea.

    Hainbat motatako testuak irakur -tzeko gaitasunak lantzea.

    INFORMAZIOA TRATATZEKOA ETATEKNOLOGIA DIGITALAK ERABILT-ZEKOA

    Teknologia berriak erabiltzea, hiz-kuntzen ezagutza zabaltzeko.

    Hainbat informazio iturri (hiztegiak,egunkariak, Internet...) era kritikoanerabiltzea.

    GIZARTERAKOA ETA HERRITARTA-SUNERAKOA

    Etengabe aldatzen ari den gizartedemokratiko eta anitz batean bi-zi tzea eta harremanak izatea.

    Norberaren ondare kulturala, his-torikoa, artistikoa eta ingurumenaerrespetatzea eta defendatzea.

    IKASTEN IKASTEKOA

    Ikasketa prozesuari ekitea, eta ikas-ten jarraitzeko gai izatea, era au-tonomoan eta eraginkorrean.

    NORBERAREN AUTONOMIARA-KOA ETA EKIMENERAKOA

    Pertsonon formazioa osatzeko hiz-kuntzak duen garrantzia balioestea.

    Izenaren egituraAurrizkiak

    Aditza: Nor-NorkIzenordainak

    DeterminatzaileakDeskribapena idaztea

    Atzizkiak

    Estilo zuzena eta zehar estiloaAditza: Zer-Nori-Nork

    Deklinabidea: Nor-Nori-Nork Elkarrizketa idaztea

    Hitz-elkarketaGeroaldia

    Agintera Deklinabidea: Non,Nongo eta Nora

    Ikus-entzuneko mezua sortzea

    OG

    -EN

    LA

    NKE

    TA |

    EB

    ALU

    AZI

    OA

    Berezko esanahia eta iru-dizkoa

    Aditza: ahaleraDeklinabidea: Noren, Norekin

    eta NorenganaKomikia sortzea

    Hitz elkarketa IIEremu semantikoa: kirolak

    Deklinabidea: Nondik, No-rantz, Noraino

    Aditza: lehenaldiaEkitaldia prestatzea

    Eremu semantikoa: Giza-kiaren inguruko hiztegia Aditza: Baldintza (Nor) Ipuia ahoz kontatzea

    OG

    -EN

    LA

    NKE

    TA |

    EB

    ALU

    AZI

    OA

    Eremu semantikoa: jant-ziak Aditza: Baldintza (Nor-Nork) Poema sortzea

    Eremu semantikoak: lehensektorea. Beldurra

    Aditza: Baldintza (Zer-Nori-Nork) Egoera bat antzeztea

    51. unitatea

    Txutxu-mutxuak

    Entzungaian hainbat pertsona ari dira hizketan, elkarri txu txu-mutxuak kontatzen. Nori buruz ari dira? Zer gertatzen zaio per-tsona horri?

    Txutxu-mutxuak benetakoak al dira beti? Kontatu dizute inoizgezurra zen txutxu-mutxurik? Eta zuk kontatu al duzu antzekogezurrik? Ondo iruditzen zaizu hori egitea? Zergatik?

    Lagunek kontatutakoez gain, non entzun ditzakegu txutxu-mutxuak?

    Zein da entzun duzun azken txutxu-mutxua?

    Launaka jarrita, antzeztu txutxu-mutxuka ari zaretela.

    ENTZUN ETA HITZ EGIN

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 5

  • Urriak 23, ostirala

    Gutun bat iritsi zait ospitaletik, hilaren hogeita zazpian(asteartea) amigdalak kendu behar dizkidatela esanez. Ze -haro txundituta utzi nau! Bost urte nituenetik itxarote-ze -rrendan egon naizela esan dit aitak! Beraz, bederatzi urteanzehar urtero amigdalitis-atake bat jasan behar izan dut,Osasun Zerbitzu Nazionalak finantzabiderik ez duelako!

    Zergatik ez dituzte emaginek haurren amigdalak kentzen,jaiotzean bertan? Arazo, min eta diru asko aurreratuko litza-teke.

    Urriak 24, larunbata

    NAZIO BATUEN EGUNA

    Bata, zapatilak, pijama eta neure garbiketarako gauzaberriak erosten izan naiz. Aita kexati, ohi bezala. Esan duez duela ulertzen zergatik ezin ditudan ospitalean erabiligau-jantzi zaharrak. Esan diot barregarri egongo nintzate-keela neure Peter Pan bata eta Winnie the Pooh pijama jan -tziz gero. Horien diseinu higuingarriaz gain, txikiegi dauzkateta adabakiz josita. Esan dit bi ikatz-zaku elkarri jositaegindako kamisoi batekin lo egiten zuela berak umetan.Baieztapen susmagarri hori egiaztatzeko, amonari dei egindiot, eta niri esandakoa telefonoz errepikatzera behartu dutaita. Amo nak esan du ez zirela ikatz-zakuak, irin-zakuak baizik;be raz, orain badakit gezurti patologikoa dela aita!

    Ospitaleko nire ekipoa berrogeita hamalau libera etahemeretzi penike kostatu da; hori fruta, txokolatea eta Lu-cozade sartu gabe. Bri-nylonezko bata berria jantzita NoelCo ward ematen dudala esan dit Pandorak. Eskerrik asko,Pandora erantzun diot, nahiz eta, egia esan, nik ez jakin norden edo zen Noel Coward hori. Jendetza handien eraile edoho rrelako zerbait ez izatea espero dut.

    Urriak 25, igandea

    HIRUTASUN OSTEKO HEMERETZIGARRENA, UDALDIKO OR-DUTEGIAREN ALDAKETA BRITAINIA HANDIAN

    Amari dei egin diot datorkidan probaldi kirurgikoarenberri emateko. Erantzunik ez. Oso tipikoa. Lehenago ibilikoda Lucas maltzurrarekin hortik zehar parrandan bere semeba ka rra kontsolatzen baino!

    Amonak deitu du esanez ezagutzen duela norbait etahark beste norbait eta hark beste norbait, amigdalak kendueta ebaketa-mahaian bertan odolustuta hil zena. Azkeneanesan dit: Ez kezkatu, Adrian, seguru nago zure kasuan denaongi aterako dela.

    Milioi bat esker, amona!

    Urriak 26, astelehena

    JAIEGUNA IRLANDAKO ERREPUBLIKAN

    Goizeko 11k. (...) Agur esan diot Pandorari: oso hunkiga -rriro egin du negar. Blossom-en ferra zaharretariko bat emandit ospitalera eramateko. Esan dit bere aitaren lagun batikiste bat kendu ziotela eta ez zela senera etorri anestesiatuondoren. Greenwich-eko ordutegiaren arabera arratsaldekoordu bietan onartu naute Ivy Swallow gelan.

    Sue Townsend, Adrian Moleren egunkari ezkutua. Elkar (moldatua)

    Ebakuntza

    6 1. unitatea

    KOMUNIKAZIOA

    AUTOREA ETA BERAREN OBRA

    Sue TownsendAdrian Moleren egunkari ezkutuaIdazle ingeles hau Leicesterren jaio zen, 1946an. Hain-bat liburu idatzi ditu, ezagunenak Adrian Molerenak.Eleberri horien protagonista nerabe bat da, eta zergertatzen zaion eta zer pen tsatzen duen kontatzendu eguneroko baten bitartez. Jarraian datorren ira-kurgaia Adrian Moleren egunkari ezkutualiburuko pa-sarte bat da. Liburua 1982an argitaratu zen, eta arra-kasta handia izan zuen.

    Irakurri aurretik Pasarteko protagonista Adrian Mole da, Ingalaterran

    bizi den gazte bat. Nolakoa uste duzu izango delaharen bizimodua: aspergarria, abenturaz betea, bel-durgarria?

    Pasarte honetan, Adrianek jakin du amigdalak kendubehar dizkiotela, eta ospitalera joateko prestatu da.Zure ustez, zer eraman beharko du hara?

    Eta zuk, badaukazu egunerokorik? Zer idatzikozenuke bertan?

    5

    10

    15

    20

    25

    30

    35

    40

    45

    50

    emagin: emakumeei erditzen laguntzen dien medikua. higuingarri: higuina edo nazka sortzen duena.susmagarri: benetakoa edo egia ez dirudiena.

    maltzur: azpikeriaz jokatzen duena, gaiztoa.odolustu: gorputzeko odol guztia edo gehiena galdu.senera etorri: bere onera etorri, esnatu.

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 6

  • 71. unitatea

    IRAKURTZEA

    Irakurritakoa lantzeko jarduerakULERTZEKO1. Nork kontatzen du istorioa, hau da, nor da kontatzailea?

    2. Zer pertsonaia ageri dira?

    3. Nor da protagonista? Zer harreman dute gainerako pertsonaiek protagonistarekin?

    4. Non kokatzen da pasartea? Testuko zer elementuk laguntzen digute istorioa non gertatzen den imajinatzen?

    5. Urteko zer garaitan gaude irakurgaian? Hasierako datez gain, zer beste elementuk balio digu hori jakiteko?

    6. Bilatu testuan hitz hauen sinonimoak:

    harrituta irrigarri festarik festa

    buruhauste balio izan larritu

    7. Idatzi, labur, irakurgaian ageri diren gertaerak.

    HAUSNARTZEKO

    SORTZEKO

    8. Zure ustez, nolakoa da testuaren tonua: tristea, alaia, barregarria...? Zergatik?

    9. Nolakoa da Adrian Molek gurasoekin duen harremana? Eman adibideak, testuko hitzak edo esaldiak erabiliz.

    10. Pasarte honetan Adrianek ospitalera joan behar du, ebakuntza egitera. Nola sentitzen da Adrian: lasai, urduri...? Zu nola sentitukozi nateke?

    11. Urriaren 25eko pasartearen amaieran, Adrianek hauxek esan du: Milioi bat esker, amona!. Zergatik dio hori? Benetan ari da eskerrakematen ala ironiaz dio? Imajinatu beste egoera bat, hitz horiek Adrianen tonu berarekin erabiltzeko.

    12. Adrian Moleren eta beraren amaren arteko harremana ez da oso ona. Mutilak telefonoz deitzen dionean, amak ez du erantzuten,eta horrek tristatu egiten du gure protagonista. Imajinatu haien arteko harremana hobea dela, eta amak segituan hartzen duelatelefonoa. Zer esango luke Adrian lasaitzeko? Berridatzi urriaren 25eko lehenengo paragrafoa, hori kontuan hartuta.

    13. Ikusi duzunez, irakurgaia Adrian Moleren egunerokoaren zati bat da. Guk beste pertsonaia baten ikuspuntutik idatzi duguurriaren 23ko pasartea. Badakizu zer pertsonaia den?

    Gaur nire txikitxoari gutun bat iritsi zaio amigdalak kendu behar dizkiotela esanez. Ikaragarria da! Duela urteak egin behar izan zioten ebakuntzahori; Osasun Zerbitzukoek ez daukate lotsarik. Dirurik ez dagoela diote, baina lapur talde ederra dira, bai horixe! Ni gaztea nintzenean, oraindela hirurogei urte, ez ginen ospitalera joaten horrelako txorakeriengatik; auzokoak kentzen zizkigun amigdalak sotoan zeukan mediku-gelan.

    Orain, zure txanda da. Idatzi zer gertatu zen urriaren 24an, baina aitaren lekua hartuta.

    HITZ EGITEKO

    14. Aitak Adriani esan dio ospitalera arropa zaharrak eramateko , baina Adrianek ez du nahi. Zergatik? Nola sentitzen da haiekin?Zu nola sentituko zinateke haren tokian?

    15. Nola uste duzu sentitzen dela protagonista ebakuntzari buruz pentsatzen duenean? Zer jarrera dute beste pertsonaiek? La gungarria da esaten diotena? Zuk zer esango zenioke lasaitzeko?

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 7

  • 8 1. unitatea

    KOMUNIKAZIOA

    Unitate-hasierako irakurgaiak oso errealista dirudi. Bertan, pertsona batek eguneanzehar bizi izan dituen gertakizunak, sentitu dituen emozioak eta egin dituengogoetak biltzen dira. Testu mota horri eguneroko edo egunkari deritzo.

    Egunerokoa, ipuinak edo eleberriak bezala, narrazio-testu bat da, egunean zehargertatu dena kontatzen delako bertan. Gertakari horiek hainbat pertso naia dituzte:batzuk garrantzitsuagoak izango dira (pertsonaia nagusiak edo protagonistak),eta beste batzuek garrantzi gutxiago izango dute (bigarren mailako pertsonaiak).

    Hala ere, egunerokoa narrazio-testu berezia da: kontakizuna beti dago lehenengopertsonan, idazleak bere bizipenak idazten baititu bertan. Gainera, hartzai leaidazlea bera da, egunerokoa norberak bakarrik irakurtzeko idazten baita normalean.Egunerokoan sekretu guztiak gordetzen dira. Hori dela eta, egunerokoak askatasunhandia ematen du, nahi dena eta nahi den moduan idazteko, edo norberareniritzi eta sentimendu barnekoenak adierazteko. Hona hemen adibide bat:

    Egunerokoa

    Urtarrilak 13

    Pikutara gaurko igandea! Gaur goizean, aita eta haren lagunak g ure etxearen jabe egindira. Munduko tenis-txapelketako finala jokatzen da Erroman, eta hura ikusteko asmoadute.

    Egongelako sofan eserita daude, almendra txigortuak eta kakahueteak jaten, etagaragardoa edaten.

    Barregarriak dira, hain handiak eta hain umeak. Berrogeitik pasatuak dauden arren,sortzen duten iskanbilak nire ikasturteko jendea gogorarazten dit. Laneko gauzez ari dira:asko dutela, gehiegi ez dutela, atera duten azken produktua

    Gemma Lienas, Carlotaren egunkari morea. Erein

    Egunerokoaren elementuakGoiko testua arretaz aztertu baduzu, ikusiko zenuen idazleak data idatzi duelakontakizuna hasi baino lehen; kontatzailea lehen pertsonan dagoela, eta nolasentitzen den esaten duela.

    DataIdazten hasi orduko, zer egun den adierazi ohi du idazleak. Horrela, egunerokoaondo ordenatuta egongo da, eta erra zagoa izango da gertakariak noiz jazo zirengogoratzea.

    IzenaBatzuetan, idazleak egunerokoari izena ematea erabakitzen du, lagun on batekinariko balitz bezala, eta hari gutun bat idazten ari dela ematen du (Egunerokomaitea; Kitty maitea...).

    KontatzaileaGehienetan, lehen pertsonan idazten da, idazlea baita gertakarien protagonistanagusia. Dena den, batzuetan bigarren pertsona ere erabiltzen da; hain zuzenere, egunkaria laguntzat hartzen denean.

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 8

  • 91. unitatea

    IDAZTEA

    EdukiaEgunerokoan idatzitakoa hiru talde nagusitan sailka daiteke: gertaerak edo pasadi-zoak, sentimenduak eta gogoetak. Dena den, testu pertso nala eta pribatuadenez, idazleak nahi duena txerta dezake: marrazkiak, olerkiak, gutunak

    16. Hona hemen eguneroko baten pasarte bat. Hasteko, irakurri azaletik. Irakurraldihonetan aurkitu data eta izena, eta esan zein den edukia (gerta erak, senti -menduak, pentsamenduak...).

    Larunbata, 1943ko urtarrilaren 30aKitty maitea:Sutan nago, baina ezin dut adierazi. Ostikoka nahi nuke egin, garrasi, amaindarrez astindu, ez dakit zer gehiago, egunero-egunero arku tinkatu batezjaurtikitako geziek bezala zulatzen nauten hitz gaizto eta iseka-barre guz-tiengatik; gorputzean iltzatu eta ezin baititut handik atera. Amari, Margoti,Van Daani, Dusseli eta baita aitari ere, gustura oihukatuko nieke: Utznazazue bakean, utzidazue behingoz gau batez bada ere burukoa malkozbusti gabe, begiak erretzen eduki gabe, lokiak taupaka eduki gabe lo egiten!Utzi dazue hemendik urruti joaten, oso urruti, mundutik urruti joaten, ahalizango balitz!. Baina ezin dut.Hitz egiten dudanean, handi itxurak hartzen ditudala; isiltzen naizenean,barregarria naizela; erantzuten diedanean, lotsagabea; ideia onen bat dudanean,maltzurra; nekatuta nagoenean, nagia; mokadu bat gehiago jaten dudanean,neurekoia; ergela, koldarra, interesatua, eta ez dakit zer gehiago omen naizen,esaten dutenez. Egun guztia ari zaizkit gogaikarria naizela esaten, eta barreegin eta inporta ez balit bezala itxura egiten badut ere, min egiten dit egiaz.

    Anne Frank, Anne Franken egunkaria. Erein

    Badakizu Anne Frank nor izan zen? Non eta noiz idatzi zuen eguneroko hau?Esan zer dakizun, eta bilatu informazio gehiago interneten.

    N ola sentitzen da Anne? Eman adibideak.

    Ze r beste pertsonaia aipatzen dira? Nola konpontzen da Anne haiekin?

    17. Goiko adibidean ez bezala, jarraian datorren testuaren idazleak ez du zuzeneanesaten nola sentitzen den, gertatu zaion zerbait kontatzen du. Irakurri arretaz,eta erantzun galderei:

    Maiatzak 21, ostegunaGaur Barry Kentek jipoitu egin nau jantzitegian. () Amonak jakin egin dumehatxuen kontua (aitak ez zuen hark jakiterik nahi, diabetea duelaeta). Dena entzun, gero kapela jarri, ezpainak estutu eta irten egin da. ()itzuli, berokia erantzi, ile a harrotu eta 27 libera eta 18 penike atera ditulapurreten aurkako gerrikotik. Adrian, ez dizu berriro arazorik sortuko, etabestela, esan niri. () Amonari diabetikoentzako txokolate-kaxa bat erosidiot farmazian, nire esker onaren adierazgarri.

    Sue Townsend, Adrian Moleren egunkari ezkutua. Elkar

    Badakizu Anne Frank nor izan zen? Non eta noiz idatzi zuen egunerokohau? Esan zer dakizun, eta bilatu informazio gehiago Interneten.

    Nola sentitzen da Anne? Eman adibideak. Zer beste pertsonaia aipatzen dira? Nola konpontzen da Anne haiekin?

    17. Goiko adibidean ez bezala, jarraian datorren testuaren idazleak ez du zuzeneanesaten nola sentitzen den; gertatu zaion zerbait kontatzen du. Irakurri arretaz,eta erantzun galderei.

    Zer gertatu zaio Adrian Moleri? Nola konpondu du egoera?

    Mutilak ez du zuzenean esaten nola sentitzen den, baina posible daigartzea. Zure ustez, nola sentitu zen jipoiaren ondoren? Eta amonak di-rua bueltatzean?

    Egunerokoaren atalak

    Hona hemen egunerokoen atalen ele-mentuak:

    Hasi aurretik data idazten da.

    Batzuetan, egunerokoari izena jar-tzen zaio, eta gutunetan bezala, izenaeta bi puntuak jarriz hasten da tes-tua.

    Egunean zehar zer gertatu zaigun,zer pentsatu dugun eta nola sentitugaren idazten dugu egunerokoan.

    Egunerokoa, zertarako?

    Irakurri dituzun egunerokoak zureadineko jendeak idatzi ditu, bainaedonork eduki dezake bat:

    Inori kontatu nahi ez dizkiogun se-kretuak idazteko.

    Bakarrik ez sentitzeko.

    Gertakari batzuk inoiz ez ahazteko(adibidez, atzerriko herrialdeetan lanegiten duten kazetarien kontakizu-nak, leku berezi batean igarotakooporren kontakizuna...).

    JARDUERAK

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 9

  • 20. Ordeztu letra lodiz dauden hitzak beren antonimoez.

    Antonimoren bat ez badakizu, begiratu sinonimoen etaantonimoen hiztegian.

    21. Jarri ahalik eta antonimo gehien esaldi honetan, eta aztertuemaitza:

    Isiltasun lasaigarria zegoen oporretarako aukeratu genuenkanpinean.

    10 1. unitatea

    HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA

    Sinonimoak eta antonimoak ezagu-tzen eta erabiltzen baditugu, askozerrazagoa izango da egunerokoan zerpentsatzen dugun eta zer sentitzendugun zehaztasunez adieraztea.

    ADI SinonimoakSinonimoak esanahi bera edo antzekoa duten hitzak dira. Testuetan eta elka-rrizketetan hitzak behin eta berriro ez errepikatzeko aukera ematen dute; hala,diskurtsoa janztea eta aberastea lortzen da.

    Sinonimoak eta antonimoak

    Apirilak 17, astelehena

    Andereo Bullek ontziak garbitzen erakutsi diguSukaldaritzako klasean. Amonari arrau tzak jatenerakustea bezala! Munduko plater-garbitzailerikonenetarikoa izango naiz eta! Barry Kentek platerapurtezinhorietako bat apurtudu; beraz, kanporabidali du andereo Bullek. Gero, ageri-agerianerretzen ikusi dut pasilloan. Horrek ditu gibelak,horrek! Nire eginbeharra andereo Bulli esatea zelapentsatu dut. Eta hori Barry Kenten osasunarekikoarduraz bakarrik egin dut, noski. Scruton begihan-diarengana bidali du, eta Benson and Hedges guz-tiak konfiskatu dizkio. Bazkalorduan irakasle-gelanScruton jauna zigarro horiek erretzen ikusi duelaesan du Nigelek; baina ezin da egia izan, ezta?

    Sue Townsend, Adrian Moleren egunkari ezkutua.

    Elkar

    nekatuta esan adiskide

    akituta adierazi lagun

    AntonimoakAntonimoak aurkako esanahia duten hitzak dira. Baliabide egokia dira, kontras-tea eta desberdintasuna nabarmentzeko.

    hotz goiz igo

    bero berandu jaitsi

    18. Hona hemen unitateko testuetan agertu diren zenbaithitz. Aurkitu haien sinonimoak. Hitzen baten esanahiaez badakizu, testuinguruak lagunduko dizu zer esan nahiduen ulertzen.

    (...) sortzen duten iskanbilak nire ikasturteko jendea gogorarazten dit.

    Iskanbila: ...............................

    Ostikoka nahi nuke egin, garrasi, (...).Garrasi egin: ...............................

    Utzidazue hemendik urruti joaten (...).Urruti: ...............................

    19. Ordeztu nabarmendutako hitz bakoitza laukiko sinonimobatez:

    mordoa topatu ziztu biziangogoko esnatu zabaldu

    Gabonak

    Goizean jaiki, eta behera jaitsi naizenean milioi bat opariaurkitu ditut Gabonetako zuhaitzaren azpian. Bainabila hasi, eta ez dut aurkitu nire izena zeraman ia ezer.Mannyk, aldiz, pila bat zeuzkan. (...) Sofaren atzeko txokobat e an ireki ditut opariak, ez baitut atsegin aitarengandikhurbil paketeak irekitzea. Norbaitek oparia ireki orduko,arrapaladan hurbildu eta zakarrak biltzen hasten da.

    Jeff Kinney, Gizajo baten egunkaria. Alberdania

    JARD

    UERA

    K

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 10

  • Kaixo!Basamortuan nago, leher egindaeta lehor-lehor. Gidariak ziria sartu dit.Txango merke bat eskaini dit, hutsarentruke, pentsa! Honaino ekarri nau Jeepbatean eta ospa egin du. Aho bete hortz utzi nau.

    Etorri bila, mesedez!

    111. unitatea

    LEXIKOA ETA SEMANTIKA

    EsamoldeakEuskaraz, hitz batzuek, elkarrekin jartzean, multzo bat osatu, eta beste esanahibat har tzen dute. Hitz multzo horiek esamoldeak dira.

    Denok ezagutzen dugu buru hitzaren esanahia, baina egin aditzarekin batuz gero,bi hitzek esamolde bat sortuko dute.

    Buru + egin = burutik egin

    Txipi burutik eginda dago, etorkizuna iragar dezakeela dio!

    Esamoldeak hainbat taldetan sailka daitezke:

    Gorputzeko atalak erabiltzen dituztenak: burutik egin, aho bete hortz gelditu...

    Koloreak erabiltzen dituztenak: gorriak ikusi...

    Animaliak aipatzen dituztenak: katuka ibili, astakiloa izan...

    22. Zein da burutik egin esamoldearen esanahia?

    23. Bururatzen zaizu beste esamolderik goiko taldeetarako?.

    24. Irakurri basamortuko gizonak dioena. Erabili letra lodiz dauden esamoldeak,beheko esaldietako hitzak ordezkatzeko.

    New Yorkera doala esan didanean, harrituta geratu naiz.

    Neka-nekatuta etorri gara gaur menditik.

    Nitaz maiteminduta dagoela esan didanean, joan egin naiz.

    Ez saiatu ni engainatzen, ez naiz tentela!

    Dohainik lortu dut gitarra! A zer lagun onak ditudan!

    25. Sailkatu esamoldeak motaren arabera, eta azaldu esanahiak.

    begitan hartu ahotik kendu norbaiten lepotik bizi

    gorriak ikusi bere burua zuritu pertsona zuria izan

    26. Hona hemen zenbait esamolde. Aurkitu sinonimo eta antonimo bana.

    ESAMOLDEAK SINONIMOAK ANTONIMOAKsutan egon haserre pozik/lasai

    hanka egin

    hutsaren truke

    txintik ez atera

    adarra jo

    JARDUERAK

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 11

  • Perpausa hitzen multzo ordenatua da, esanahi osoa duena. Hasierako etaamaierako etenek adierazten dute non hasi eta amaitzen den.

    27. Irakurri pasarte hau. Zenbat perpaus daude bertan?

    Hesia alanbrezkoa da. Ergel aurpegiarekin gelditu gara guztiokhari begira. Xabi beti izan da gure artean ausartena. Horregatik,denborarik galdu gabe hesian gora hasi da. Beste lagunok es-kuekin lagundu diogu gora egiten. Asko pisatzen du. Azkenean,lortu du goraino heltzea. Gero, beste aldera salto egin du. Guk,beste aldetik, ez dugu erortzen ikusi, baina PUMBA! entzun dugu.

    Asmatu istorioaren jarraipena, eta idatzi beste lau perpaus.

    28. Bereizi subjektua eta predikatua perpaus hauetan: Gorkaren baloiak zuzen-zuzen sartzen dira beti.

    Irakasleak errieta egin die ikasleei.

    Gurasoei ez zaie ideia gustatu.

    Hesiaren aurrean ez gelditzeko esan digu zaindariak.

    Primeran pasatu dugu guztiok.

    Baloi gorria oparitu dizu Markelek.

    JARD

    UERA

    K

    12 1. unitatea

    HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA

    Perpaus batzuetan, subjektua ezku-tuan egoten da, baina aditzari eskerjakin dezakegu zein den.

    Parkera doaz.

    ADI

    Perpausa

    Adibidean agertzen diren hitzetatik, irakaslearenek baino ez dute perpaus bateratzen:

    Ordena egokia denez, esanahi osoa duen mezu bat transmititzen dute. Hasierako eta amaierako etenek adierazten dute perpausa non hasten

    eta non amaitzen den.

    Zuen ipuinak oso gustuko ditut.

    Perpausaren egituraOrokorrean, perpausak bi atal nagusi ditu: subjektua eta predikatua.

    Gure txakurrak lo daude.

    Predikatua

    Subjektuak zer egin duen edo hariburuz zer diogun adierazten du.

    Subjektua

    Nori buruz ari garen edo ekintzanork egin duen adierazten du.

    Haiek (Subjektua)Predikatua

    Subjektuaren eta predikatuaren ar-tean komunztadura egon beharda numeroan (singularra edo plurala)eta pertsonan (lehena, bigarrena edohirugarrena); hau da, bat etorri behardute.Nire txakurra lo dago.

    Nire txakurrak lo daude.

    ADI

    hura3. pertsonasingularra

    hura3. pertsonasingularra

    Komunztadura

    haiek3. pertsona

    plurala

    haiek3. pertsona

    plurala

    Komunztadura

    oso ipuinakzuen ditutgustuko

    Zuen ipuinakoso gustuko

    ditut.

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:50 Pgina 12

  • 29. Lotu subjektuak eta predikatuak, kontuan hartuz komunz-ta dura.

    Nire osaba ez dakizu sokasaltoan.

    Lagunek berandu heldu naiz eskolara.

    Zuk erori egin zaizkizu.

    Ni Londresen bizi da.

    Edalontziak urtebetetze-jai bat prestatu digute.

    Gero, azpimarratu subjektuaren eta predikatuaren ar-datzak.

    30. Hona hemen hainbat perpaus osatugabe. Esan idatzita da-goen zatia subjektua ala predikatua den.

    Guk .......................................

    .................................. kontuz ibiltzeko esan die.

    .................................. berekoiak dira.

    Zure lagunik onena ...................................

    Elefanteek ....................................

    Osatu, dagokion subjektua edo predikatua idatziz.

    131. unitatea

    JARDUERAK

    MORFOSINTAXIA

    Subjektua beti izango da izen-sintagma bat.Hala ere, predikatuan ere izen sin-tagmak egon daitezke. Predikatu-ko izen sintagmei inguratzailederitze.Anderrek sagarra jan du.

    ADI

    Perpaus motak

    Adierazpen-perpausak: zerbai-ten berri ematen dute.

    Bizikleta hori gure arrebarena da.

    Galde-perpausak: informazioaeskatzen dute.

    Zer koloretakoa da bizikleta?

    Harridura-perpausak: ezustekoa,beldurra edo poza adieraztendute.

    Bai polita bizikleta hori!

    Aginte-perpausak: agindua, es-kaera, erregua eta halakoak adie-razten dituzte.

    Esan zure arrebari oso bizikleta po lita duela.

    IS IS ingur. Aditza

    PredikatuaSubjektua

    AdberbioaAditza

    SubjektuaHitz bat edo hitz multzo bat da, eta aditza nori buruz ari den azaltzen du. Per-tsona bat, animalia bat, objektu bat... izan daiteke. Aditzari Nor? edo Nork? galdetuzaurkituko dugu.

    Ume txiki bat galdu da.Nor galdu da?Ume txiki bat

    Subjektuaren hitzik garrantzitsuena edo ardatza, orokorrean, izen bat edoizenorde bat da.

    Ume txiki batArdatza

    Askotan, ardatzarekin batera, beste hitz batzuk ere badaude, subjketuarenesanahia zehazteko. Hitz multzo horrek izen-sintagma osatzen du.

    Ume txiki bat

    Izena Adjektiboa Determinatzailea

    Izen-sintagma IS

    Subjektua bi eratakoa izan daiteke: Nor motakoa (NOR eta NOR-NORI motakoaditzekin) eta Nork motakoak (NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK motakoekin).

    Amaia hurbildu da. Amaiak egia esan du.Amaia hurbildu zaigu. Amaiak egia esan digu.Nor Nork

    PredikatuaSubjektuari buruzko informazioa ematen digun hitza edo hitz multzoa da.

    Ume bat galdu da gaur.Zer gertatu da?Galdu egin dela.

    Predikatuaren hitzik garrantzitsuena edo ardatza, beti izaten da aditza.galdu da gaur.Ardatza

    Askotan, ardatzarekin batera, beste hitz batzuk ere egoten dira, esanahia zehaztendutenak. Hitz multzo horrek aditz-sintagma osatzen du.

    galdu da gaur

    Aditza Sintagma AS

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:51 Pgina 13

  • Aditzean islatu egiten da ekintza norkegiten duen (subjektua), subjektu ho-rrek zer egiten duen (objektuzuzena)eta ekintza nori egiten dion (zehar-objektua).

    JARD

    UERA

    K

    14 1. unitatea

    HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA

    ADI

    Indikatiboa: orainaldi burutuaEgunerokoa idazteko, askotan, orainaldi burutua erabiltzen dugu: orainaldia,egunean bertan gertatu dena kontatzen delako; burutua, ekintzak edo ger taerakamaitu direlako. Aztertu irakurgaiko adibide hau:Gutun bat iritsi zait ospitaletik, hilaren hogeita zazpian (asteartea) amigdalak kendubehar dizkidatela esanez. Zeharo txundituta utzi nau!

    Esan bezala, aditzak bat etorri behar du numeroan eta pertsonan perpausekogainerako elementuekin. Horren arabera, euskaraz lau aditz mota ditugu:NOR; NOR-NORI; NOR-NORK, eta NOR-NORI-NORK.

    Aditza

    NOR NOR-NORI NOR-NORK NOR-NORI-NORK

    NOR motako aditzakEsaldian izen-sintagma bakarra dago: NOR. Huraxe da subjektua.

    Ni Durangon bizi naiz. Julen eta Eunate musikariak dira.

    NOR-NORK motako aditzakAditz mota honek bi elementu ditu: NORK (subjektua) eta NOR (objektu zu-zena).

    Elenak Josu ikusi du. Katuak sagua harrapatu du.

    NORK NOR NORK NOR

    NORK kasuaren marka -K da, bainapluralaren marka ere -K da. SubjektuaNORK erakoa eta plurala denean, be-raz, ondo deklinatu behar dugu, eznahasteko:

    Mutilak etorri dira (NOR)

    Mutilek egin dute (NORK)

    ADI

    Trena geltokian gelditu da. Mikelek Bea maite du. Txakurrak zaunka egin digu. Arkatza lurrera erori zait. Nebari bi bideo-joko utzi dizkio. Sukaldariak flana prestatu du.

    Aditz motak

    Aditz iragangaitzak: NOR motakosubjektua dute, eta objektu zuzenikez.

    Ni euskalduna naiz. (NOR)

    Aditz iragankorra: NORK motakosubjektua dute, eta objektu zuzenaeskatzen dute.

    Nik (NORK) Itziar (NOR) maite dut.

    31. Irakurri testua, eta esan zer motatakoak diren nabarmen-dutako aditzak.

    Aitorpen honek izu-laborrian jarri du Eneko eta tripako ka-rraskadak areagotu dizkio. Mahaiaren beste aldetik Jonanenbegirada (...) heldu zaio. Erantzule sentitzen da.

    Joanes Urkixo, Nerabeak eta beste munstro batzuk. Aizkorri

    Zein da aditz bakoitzaren subjektua? Inguratu. Batzuetan,subjektua ez da begi-bistakoa. Kasu horietan, adi tzak eta tes-tuinguruak laguntzen digute subjektua aurki tzen. Zeinsubjektu daude ezkutuan goiko adibidean?

    32. Sailkatu esaldi hauetako aditzak.

    33. Esan aditz hauek NOR motakoak ala NOR-NORK motakoakdiren, eta jarri subjektua.

    ................................ sua itzali dute.

    ................................ mendian bizi da.

    ................................ hiru madari jan ditu.

    ................................ goizeko zortzietan ireki ditu ateak.

    ................................ lurrera erori da.

    ................................ hamar zapata-pare saldu dituzte.

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:51 Pgina 14

  • 34. Inguratu kolore desberdinez esaldi bakoitzeko NOR, NORIeta NORK sintagmak.

    Behiek belarra jaten dute.

    Nik Estiri euro bat zor diot.

    Datorren astean gure lehengusuak txangoan joango dira.

    Endikari ura kontrako eztarritik joan zaio.

    Zein da esaldi bakoitzeko subjektua?

    35. Bete hutsuneak aditz hauek erabiliz:

    Ikusi al ................ Antxonen besoa?

    Medikuek igeltsua jarri behar izan ................ .

    Itsaslabarraren inguruan bizikletaz ibili ................ .

    Zergatik eskatu ote ................ Antxonek itsaslabarrera ezhurbiltzeko?

    Antxonek beti harritzen .................................. bere gora -be herekin.

    Gero Antxonengana hurbilduko ................ eta zer gertatu denkontatzeko eskatuko ................ .

    36. Osatu esaldiak, hitz hauek erabiliz:

    Nik / Antxonen bizikleta / erabili / gaur

    Bizikleta / bi gurpil / zulatu

    Sonia eta Xabi / Antxonek / zineman / ikusi / gaur

    Antxonek / niri / gauza arraro / kontatu

    Ordenagailua / zuri / matxuratu

    Lagunek / gu / ez / gonbidatu

    37. Bete hutsuneak aditz egokiak erabiliz.

    Nik gonbidatu ................ lagun hau etxera musika entzu -tera.

    Bidegabekeriek sutan jartzen ................ ni.

    Gaixoek batzuetan gezurrak kontatzen ................ medikuei.

    Zuei ez ................ iruditu aktore hori barregarria dela?

    Mutil horrek ospitaleko langile guztiok engainatu ............

    Ez negarrik egin, Antxon; nik lagunduko ................ .

    Nire aitonari ez ..................... hondartza gustatzen.

    Askotan egoten .................... zerura begira, mendira goa-zenean.

    151. unitatea

    JARDUERAK

    MORFOSINTAXIA

    NOR-NORI motako aditzakAditz mota honek bi elementu ditu: NOR (subjektua) eta NORI (zehar-objektua).

    Unai niri barkamen eske etorri zait.

    Giltzak galdu zaizkizu zuri.

    NOR-NORI-NORKAditz mota honek aurreko aditzetan agertzen ziren elementu guztiak ditu: NORK(subjektua), NOR (objektu-zuzena) eta NORI (zehar-objektua).

    Unaxek zuri gezurra esan dizu.

    Lagunek Aneri ordenagailua konpondu diote.

    Batzuetan, subjektua ez da ageri,eliptikoa da. Bizikleta bat erosi dut. NORK?

    Nik (baina ez da ageri).

    Subjektua zein den jakiten lagun-tzeko, aditza aztertzea erabilgarriada.

    Gaur berandu heldu zarete.

    Aditza ikusita, badakigu subjektua 2.pertsona plurala dela; beraz, zuek.

    ADI

    2. pertsonaPlurala

    gaitu diot digu da duzu naiz diote

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:51 Pgina 15

  • 16 1. unitatea

    IKASITAKOA ERABILI

    Unitate honetan, hainbat egunerokoren pasarteak irakurtzeko aukera izan duzu,eta testu mota horren ezaugarri nagusiak ezagutu dituzu. Horrez gain,lexikoa aberasten jardun duzu, sinonimoak, antonimoak eta esamoldeak landudituzunean. Perpausak era egokian eraikitzen ikasi duzu, eta, amaitzeko, egu-nerokoetan gehien erabiltzen diren aditzak ere berrikusi dituzu. Beraz, prestzaude zeure egunerokoa idazten hasteko, baina lehenago, hona hemen trebatzenlaguntzeko jarduera batzuk.

    Irakurri arretaz lapurreta bati buruzko albiste hau, eta egin jarduerak.

    Egunerokoa idatzi

    Lapurreta Beasaingo Kattalin erretegianBeasaingo Kattalin erretegian lapurretan sartu dira. Uda honetan Gipuzkoanlapurreta jasan duen bederatzigarren jatetxea izan da.

    Lapurreta joan den igandean izan zen, goizaldeko hirurak aldera. Antzadenez, lapurrek beirate bat apurtu zuten jatetxe barrura sartzeko, eta bos-tehun euro la purtu zituzten diruaren makinatik. Alarmaren soinua entzutean,handik alde egin zuten, eta ez zuten astirik izan beste ezer hartzeko.

    eitb.com Albisteak (moldatua). 2011 08 23

    Erantzun, labur-labur, kazetaritzan albisteak taxutzeko erabiltzen diren gal-derei:

    ZER? NOIZ? NON? NORK? NOLA? ZERGATIK?

    Imajinatu lapur horietako bat zarela. Nola sentitu zara lapurreta prestatubitartean? Eta lapurretan? Eta ihes egitean?

    Idatzi lapurraren egunerokoa. Kontatu nola prestatu duzun lapurreta eta nolaegin duzun, baita ihesa nolakoa izan den ere. Horretarako, guk egun ba-koitzaren hasiera idatzi dugu. Idatzi beste paragrafo bat edo bi, eta osatu zergertatu zen egun bakoitzean.

    Ostirala, 2011ko abuztuaren 19a

    Gaur goizean talde osoa elkartugara nire etxeko so toan, lapurretaprestatzeko. Batek planoak era-man ditu; beste batek, arropa bel-tzak; eta nik, esku-argiak.

    Eztabaida handia piztu da, jate-txean noiz sartu erabakitzeko: ba-tzuek azken bezeroek alde egin-dakoan sartu nahi zuten; beste ba-tzuek, goizaldean, hutsik dagoelaziurtatzeko.

    Azkenean zera erabaki dugu...

    Larunbata, 2011ko abuztuaren 20a

    Heldu da eguna. Gaur gaueanegingo dugu lapurreta Kattalin ja-tetxean. Oso urduri nago, baina ja-tetxearen planoa buruz dakidalapentsa tzeak lasaitu egiten nau.

    Neuk gidatu dut furgoneta jate-txeraino. Bidean polizia-auto batikusi dugu, baina berehala de sa-gertu da.

    Kattalinera heltzean, arropa bel-tzak jantzi, aurpegia estali eta...

    Igandea, 2011ko abuztuaren 21a

    Lapurreta primeran atera da. Es-pero baino diru gehiago aurkitudugu kutxan, eta bezeroren batekahaztuta utzitako urrezko erlojugaresti bat ere ostu dugu.

    Arazo bakarra da albistegi guztiakguri buruz ari direla, eta horrek ez-kutuan egotera behartzen gaitu.

    Gauzak lasaitu bezain laster, niredirua hartu eta...

    JARD

    UERA

    K

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 11:38 Pgina 16

  • 171. unitatea

    EGUNEROKOA IDATZI

    Idazten hasi aurretik, pentsatuOrain, zeure egunerokoari ekingo diozu, eta lana planifikatzea komeni zaizu.

    Non idatziko duzu egunerokoa?Giltzaz itxi daitekeen eguneroko bat izateada onena, baina horrelakorik ez badaukazu, edozein koaderno txiki erabildezakezu.

    Non gordeko duzu egunerokoa?Egunerokoan zure sentimendurik eta ideia-rik sakonenak idatziko dituzu; beraz, ez da komeni begi-bistan uztea!

    Noiz idatziko duzu? Iluntzean, eguneko zereginak bukatu dituzunean,afaldu aurretik edo lotara joan baino lehen idaztea izan daiteke aproposena.Horrela, egunean zehar gertatutakoak fresko izango dituzu eta primerangogoratuko dituzu.

    Izenik jarriko al diozu egunerokoari? Zer izen da egokia eguneroko ba-terako?

    Idazteko aholkuak Idatzi egun bakoitzaren data.

    Pentsatu zer gertatu zaizun egunean zehar. Ez idatzi edozer. Erabaki zer dengarran tzitsuena.

    Gogoratu zer sentitu duzun, nola erantzun duzun, zer pentsatu duzuneta saiatu zehazki kontatzen.

    Erabili lehen pertsona, edo, egunkariari hitz egiten badiozu, bigarrena.

    Egia da egunerokoa zeure buruarentzat idazten duzula. Hala ere, balitekeaurrerago berriro irakurri nahi izatea; beraz, zaindu idazkera, eta hizkuntzaeta ortografia egokia erabili.

    Aztertu ikasle hauek idatzitako bi egunerokoak:

    Ostirala, abenduaren 22a

    Amaitu dira eskolak, heldu diragabonetako oporrak! Hainbeste azterketaegin ondoren, iritsi dira ondo merezitakoatseden-egunak.

    Gaur jaialdia egin dugu institutuan. Hasteko,ipuin-leihaketako irabaz leei sariak emandizkiete, eta gero, antzerki-taldeak Kutsidazubidea Ixabel an tzeztu du. Mireni ez zaiogustatu, baina nik barre piloa egin dut.

    Gero, txokolatea prestatu dute batxilergokoek,eta bapo jan ondoren, elkarri agur esan, etaohi baino goizago joan gara etxera.

    Antzerki-taldean sartzea pentsatu dut.Jende interesgarria dago: Kuxkur, Beltza...Horrela, haiekin egongo naiz...

    Igandea, azaroaren 20a

    Eguneroko maitea:

    Amaitu berri den egun hau oso bereziaizan da. Aitona-amonen etxean egon naiz,eta primeran pasatu dut.

    Nire urtebetetzea izan da gaur, eta familiaguztia bildu gara, elkarrekin bazkaltzekoeta hamabi urte ditudala ospatzeko.

    Amonak nire jakirik gogokoenak prestatu ditu: entsalada eta oilasko erregosia patatafrijituekin!

    Eta gero osabaren oparia: Athleticekojokalariak ezagutzera joango naizLezamara!

    Egun guztiak honelakoak balira!

    Erraza, ezta? Bada, orain, saiatu gauza bera egiten!

    Idatzitakoa berrikusteko

    Idatzi duzu data? Nola?

    Garrantzitsuak dira jasotako gertaerakZergatik?

    Badago sentimendurik testuan?

    Zer pertsonatan dago idatzita?

    Izan duzu idazkera-arazorik?

    JARDUERAK

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 11:48 Pgina 17

  • 1. Zeri buruzkoak dira goiko grafikoak? Zer lau gauza aztertzendituzte?

    2. Desberdina da mutilek eta neskek kirol kontuetan duten ja-rrera? Arrazoitu.

    3. Zein da kirol arrakastatsuena? Eta arrakasta gutxien duena?

    4. Bete hutsunea, baieztapena zuzena izan dadin.Orokorrean, mutilek neskek baino kirol ............... egiten dute.

    5. Aztertu dituzun datuak 2005ekoak dira. Zure ustez, aldatuegin da egoera? Zein dira aldaketa horiek? Eztabaidatu.

    6. Prestatu inkesta bat goiko irizpideak bilduta, eta galdetu ikas-kideei, gaur egungo egoera zein den jakiteko.

    Gero, egin grafiko bat.JARD

    UERA

    K

    18 1. unitatea

    EGUNEROKO TESTUAK ULERTZEKO GAITASUNA LANTZENEstatistika

    KirolzaletasunaSEXUAREN ARABERAe

    Egiten duten kirolkopurua

    Kirolik gogokoenak

    1. Futbola

    2. Igeriketa

    3. Txirrindularitza

    4. Gimnasioan jardutea

    5. Aretoko futbola

    6. Saskibaloia

    7. Lasterka egitea

    8. Mendian ibiltzea

    GAZTEAK ETA KIROLA 2005eko datuak (Gazteen Euskal Behatokia)

    Oso kirolzalea Apur bat

    % 39% 33

    % 27

    NESKAK

    % 70

    % 21

    % 8

    MUTILAK

    NeskakKirol bat

    Mutilak

    % 28

    % 31Bat baino gehiago

    % 24

    % 43Kirol bat ere ez

    % 47

    % 27

    Batere ez

    Kirola egiteko arrazoi nagusiakNeskakMutilak

    % 69

    % 49

    DIBERTITZEKO

    % 57 % 55

    ARIKETA FISIKOA EGITEKO

    % 50% 31

    KIROLA GUSTUKO DUTELAKO

    % 34% 17

    LAGUNEKIN EGOTEKO

    % 27% 42

    OSASUNTSU EGOTEKO

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:51 Pgina 18

  • EBALUAZIOA

    1 Irakurri egunerokoa, eta erantzun galderei.

    Zer gertatzen zaio protagonistari? Zergatik ez dio ezer aipatu bere lagun onenari? Eman dio poema neskari? Zergatik?

    2 Lotu irakurgaiko esamoldeak eta esanahiak.

    Hor dago koxka Traizio egin

    Kakatia izan Hori da arazoa

    Ziria sartu Beldurtia izan

    191. unitatea

    3 Ordeztu letra lodiz idatzitako hitzak testuko hitzekin, esaldiek zentzua izan dezaten.

    Eneko gorroto dut, hain da atsegina eta azkarra! Irakasleak esan du zigorra jartzeko, barkamena eskatu behar diogula. Putzuetan saltoka ibiltzen bazara, zapatak garbituko dituzu.

    MAITEMINABada, oraindik ere, atzo kontatu gabe utzi nuen laugarren gauza bat: Mar-tarekin ditudan harremanak. Horrela esanda, gauza serioa dela dirudi. Etahalakoxea da niretzat. Idatziz jartzeko gogoa dut: Marta maite dut. Bainaezin oraindik idatzi berak ni maite nauenik. Eta hor dago koxka!

    Oraingoz zuhur nabil, zuhurregi. Agian kakatia ere banaiz, Ferrani ere ezbaitiot kontatu. Baina seguru nago nabari zaidala, eta bera ere konturatudela. Gainera, ez naiz Ferranez fio. Rosarekin ere ziria sartu zidan. Gauzaizango litzateke baita niri neska kentzeko ere. Zertan nabil baina? Nola ken-duko dit nirea ez dena?

    Tira, kontua da olerkia ere ez diodala eman. Ematekoa nintzen, baina azken or-duan atzera egin nuen. Papera poltsikotik atera eta bat-batean izotz puska batbezala geratu nintzen. Bera ez zen ezertaz ohartu. Kontu egiteko besterik ezzidan esan, sagarrarekin poltsikotik atera nuen papera zikindu egingo nuela.

    Francesc Sales, Ordenadorean idatzia. Elkar

    4 Berridatzi hasierako bi paragrafoak hirugarren pertsonan.

    Bada, oraindik ere, atzo kontatu gabe utzi zuen laugarren gauza bat: Martarekin dituen harremanak...

    5 Esan zer sailetakoak (NOR, NOR-NORI, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK) diren aditz hauek:

    Rosarekin ere ziria sartu zidan.

    Izotz puska bat bezala geratu nintzen.

    Kontatu gabe utzi nuen hauganen gauza bat.

    Masailak gorritu zaizkit.

    105475_LENGUA 1 DB0H 004-019:Plantilla.CULTURA.3ESO 2/3/12 10:51 Pgina 19