Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo...

12
LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA 2012ko abendua • 37 zenbakia Agur 2012 Ondo etorria 2013!

Transcript of Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo...

Page 1: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

LAUKIZ eta MARURI-JATABEKO EUSKARA ZERBITZUA2012ko abendua • 37 zenbakia

Agur 2012Ondo etorria 2013!

Page 2: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

Maruri-Jatabe, finalista UDALSAREA 21 JardunbideEgokienei Sarietan, Osoko Jasangarritasun kategorian

Guztira, 15 finalista hautatu dira, 3 kategoria bakoitzeko, jasotako 41 hautagaitzetatik, eta horien artean Maruri-Jatabe aukeratua izan da, pasa den urtean aurrera eraman zen “Jostailuak bai, planeta hobea ere bai” ekimenari esker.

Bi urterik behin, Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienen Udalsarea 21 Sariek, euskal udalerriek jasangarritasunaren alde egindako lana aitortu nahi dute eta duela bi urte ere, finalista geratu zen Maruri-Jatabe Mediku kontsultategia egiteko kontuan hartu ziren irizpide jasangarriengatik.

Gogoratuko duzuenez, ekimen horren helburua gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen barruan ekintza piloa burutu ziren: maskota bat asmatu (“R5”), ipuina sortu “Ametserrotako magoak”, jostailuak konpontzeko tailerra, “Amamekaz jolasean” ekimena, umeentzako sukaldaritza erraza…Proiektu honetan, Ana Urrutia eta Txetxu Ugalderen laguntza izan genuen baita Caritas eta Koopera Sarearena ere. Ezin ahaztu hainbat herritarrengandik eta Jatabemendi elkartetik jasotako

laguntza tailerrak antolatzeko eta aurrera eraman ziren ekimenak arrakastatsuak izateko. Ihoberen bitartez, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ere izan genuen.

Horri esker, emaitza oso positiboak lortu dira baina inportanteena jendearen partaidetza eta mobilizazioa ekintza hauen guztien inguruan izan da.

Sariak azaroaren 21ean Donostiako Kursaal Jauregian egindako ekitaldian banatu ziren, Euskal udalerrien Tokiko Agenda 21en 9. Jardunaldiaren barruan hain zuzen.

Azaroaren 25eanMaruri-Jataben lehenengoz, hainbat ekintza burutu dira Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna gogorarazteko.Ekintza hauek publiko mota guztiei zuzenduak egon dira. Gauzak honela, eguenean, oso hitzaldi interesgarria izan genuen Maruri-Jatabeko Kultur Etxean gure auzokoa den Olaia Bermudezen eskutik. Emakume eta pobrezia, emakumea eta langabezia, nola egiten duen aurre emakumeak egun hain ohikoak diren arazo hauei… Honetaz eta Caritas-en egiten den lanaz hitzegin zigun Olaiak. Barikuan berriz, umeen txanda izan zen liburutegian. Bertan, urteetan zehar emakumeari eta gizonari eman zaizkion rolen inguruko umeentzako tailerrak burutu ziren. Zapatu goizean, norbanakoaren defentsarako tailerra

izan genuen Kultur Etxean eta domekan, azaroaren 25ean, konzentrazioa egin zen udaletxe aurrean emakumeengako indarkeria behin betiko desagertu behar dela salatzeko.Ekintza sinpleak baina beharrezkoak. Guztion berdintasuna lortzeko egun honetan ezezik egunero ere egin behar da lan!.

LAUKIZ • MARURI-JATABE 2

Page 3: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

San Martin egunaJende piloa hurbildu zen Laukizera San Martin egunean bertoko produktuak dastatzera eta jai eguneko giroaz gozatzera... Baina batzuek ondo baino hobeto pasatzen zuten bitartean, beste batzuk lan eta lan ibili ziren “sukal-dean” txorizoa, buskentza eta beste guztia prestatzen. Ezin ahaztu trikitilariak bere ondo egina erakutsi baitzuten giro aparta sortuz. Guztiok, alde batean eta bestean zeudenak, batera,egun ahaztezina pasatu genuen.

HORIEI GUZTIEI GURE ESKERRIK BEROENA!

Abenduaren 5ean, Gabonetako tailerraren ostean, aintzineko liburutegian batu ginen Olerki eta Ipuin lehiaketen sari banaketa egiteko. Aurten lehen aldiz, aldi berean argitara eman ziren bi txapelketa hauek eta aldi berean banatu dira sariak. Beharbada horregatik, ipuin lehiaketan izan dugu aurten partaide gutxiago. Olerki lehiaketan aldiz, inoiz baino jende gehiago… nork daki! beharbada, gure artean “Lauaxeta” berri bat izkutatzen da!

Beraz, tailerraren ostean, txokolate usaina oraindik airean eta purpurinaz beteta, Laukizko alkatea den Salba Artatzak eta kultura eta euskera zinegotzia den Argiñe Ugartek sariak banatzeari ekin zioten.

Guztira, 5 ipuin aurkeztu dira eta 18 olerki. Partaide guztiek izan zuten bere saria: batzuk irabazteagatik, besteek parte hartzeagatik, baina zalantza barik, denok pozik!

Ea datorren urtean “inspirazioa” heltzen den berriro Laukizera olerki eta ipuin berriak ezagutzeko!

Olerki eta ipuin lehiaketa

LAUKIZ • MARURI-JATABE3

Page 4: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

SANTA KURTZE 2012Santa Kurtze eguna heltzen denean, Maruri-Jatabeko Udalak Ibaiondo Erretegian herriko nagusiei bazkaria eskeintzen die.Bazkalordu horretan, 80 urte bete duten edo beteko duten nagusiei omenaldia egiten zaie, aurten; 5 izan ziran: Jose Luis Aguirre Renteria, Maria Pilar Asensio Zorrozua, Imanol Andoni Larrauri Eguia, Maria Carmen Saez Gonzalez eta Josu Zurbanobeaskoetxea.99 nagusi batu ziran, eta eurekin batera, alkatea, zinegotzi bat eta Gizarte Zerbitzuetako teknikaria.Bazkalostean, alkateak oroigarri bana emon eutsen omendutako bost nagusiei eta beste zazpi opari zozketatu ziran.

2012ko Herri ibilaldiaeta herriko produktuen azoka

2012ko irailaren 9ko lehenengo orduetatik ohikoa den baino mugimendu gehiago zegoen Maruri-Jataben. Talde bat ikusi ahal genuen mahaiak mugitzen, bokatak eta edaria prestatzen etabar, udaletxe azpian. Bitartean beste talde bat aritu zen gora eta behera karpak ipintzen, oholak mugitzen eta mahai moduan jartzen… zer gertatzen zen Jataben?.Duela 15 urte bezala, irailean erdialdean Maruri-Jatabeko Herri ibilaldia egiten da. Gainera, jarduera honi aurten beste bat gehitu zaio: bertoko produktuen azoka.Herri ibilaldian bi ibilbide prestatu ziren: nagusientzako (13 km ingurukoa) eta txikientzako (5 km ingurukoa). Amaitzeko eta egindako ahalegina nolabait saritzeko, zain zituzten partaide guztiek bokata txikiak, txistorra, pa-tata frijituak etabar. Herriko plazan, bitartean herritar batzuk prest zituzten bere produkturik onenak erakutsi eta saltzeko, jakina. Jata-beko soloko produktuez gain, ogia, germinatuak eta eskulanak ikusi ahal izan genituen. Bai ibilaldia egin zutenak, bai azokan egon zirenak, poz-pozik… eta gugana kanpotik etorri zirenak ere bai!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 4

Page 5: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

SENEGALAurtengo otsailean, 15 egun egin genduzan Senegal herrialdea ezagututen. Ohikoa danez, jostailuak, arropak eta eskola-materiala eroan genduan. Material horrek, leku ezberdinetan banatu genduzan, batez be Senegal hegoaldean, Casamance inguruan (natur eta paisai harrigarriduna) eta iparraldean, Louga eskualdean. Laukizko Udalak eta eskolak emondako materiala, Lougako Niombre herriko eskolan emon genduan. Niombreko eskola, herri eskola txiki bet da, berton idazmena, irakurketa, matematika eta Coran-a ikasten dabe. 3 eta 13 urte bitarteko umeak topa genduzan, kuadernoak, margoak eta pegatinak ikusteko gogoakaz.Senegalen etnia ezberdin ugari dau, 15 bat (Mandinga, Peul, Wolof, Diola, Bassari edo Bedik, azken bi honek tribu txikitan bizi dire), bakotzak beran hizkuntza (Senegaleko hizkuntza nagusia frantzesa da) eta ohiturek mantentzen dabez, etnia batzuen arteko aurpegiera bereiztea oso erraza egiten da. Bertoko erlijio nagusia musulmana dan arren, badauz kristauak eta animistak (tribuetan bizi diranak, batezbe) bere. Senegaletik mugitzeko gehien erabiltzen genduan zerbitzua “7 place”ak ziran, senegaldarrak bere asko erabiltzen dabez, 7 eta gidaria sartzen diran automobil zahar bat. Senegaleko bazkari nagusie arroza da, arraine eta pikanteagaz. Senegaldarrak oso abegitsuek dire. Kanpotarrak eta ber-tokoak errespetatzea eta ondo tratatzeari eurek “teranga” deitzen deutsoe. Niombreko eskolako zuzendari, irakasle eta ikasle guztien partez “jerejef” (eskerrik asko wolof hizkuntzan) Laukizko herriari.

LAUKIZ • MARURI-JATABE5

Page 6: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

BIDE ONEAN2011ko maiatzean, Maruri-Jatabeko herritarren ordezkariak izateko erantzukizuna emon euskuzuenean, azpimarra-tu genduzan erronken artean bat, jaiak indarbarritutea eta jendea erakartea izan zan. Azken batean, administrazioa eta herritarrak parajetzea. Herriaren bizitza kulturalean murgilduta makina bat urte daroaguzanok, guztion gustua egitea gaitza dala badaki-gu. Dana dala, orain arte gustura ibili gara eta aurrerantzean be holan segidutea itxaroten dogu. Aitatu erronka lortzeko, ondo lekututa gagozalakoan nago. Horretarako ezinbestekoa izan da osagai bateratzailea berbea izatea. Baina guzti hori aurrera eroateko laguntasuna eskertu gura neuke. Herritar askok eskaini deuskuzuen denbora, aurten Jai Batzordea osotu dogun guztiok egindako ahaleginaren isla izan dalaren uste zintzoa daukat. Jaiak guztionak eta guztiontzat izatea da asmoa. Asko dira hobetu leitekezan arloak baina bidea markatuta dago eta hori ibilteko era aproposena bilatzean murgilduta gagoz. Amaituteko esan behar dot, aurten jaien bidez jende asko ezagututeko aukerea be izan dodala. Poztekoa da, niretzat behintzat. Eskerrik asko guztioi!

San Lorentzoetan edozelango ekarpenak egin dabezan herritar, elkarte, taberna edo dendai eskerrak emotea da gi-txienezkoa: Jatabemendi elkartea, Jatazpi txokoa, Garaizar nekazalturismoa, Ibaiondo erretegia, Iruña jatetxea, Jata-pe garagardotegia, Aginaga giltzak, Aketxe taberna, Aldapa aldizkari-denda, Ariotza taberna, Arrieta Liburu-denda, Barranquilla taberna, Berteiz ogitegia, Bordatxo taberna, Eguren optika, Goieta taberna, Gondra mintegia, Gumuzio farmazia, Gure Kabia taberna, Gure Txoko taberna, Jai Alai taberna, Jogone gasolindegia, Ibili zapata-denda, Iturria-ga burdindegia, Leku-Ona gozotegia, Nook, Mapfre, Ozamiz bitxi-denda, Roturkopy, Simply, Urrutia arma-denda eta Zubikoa taberna, besteak beste.

Eskerrik asko eta aurrerantzean be zuokaz kontatu gura geunke.Isaac Amezaga Larrazabal

“Iraganari errespetua zor

deutsagu, orainagaz bat egin eta etorkizunean elkartasuna erakutsi”

“Jai honeetan antolatutako

ekitaldi guztietan islatu dan ilusioa eta lan egiteko

gogoa nabarmendu behar dira”

“Jaietako gastuak 27.048,85eurokoa izan da eta sarrerak 9.650,32 eurokoak. Hau guztia Maruri-Jatabeko herritar askoren lana eta

inplikazioari esker lortu da, zeren eta txosnako gastu guztiak ordaindutakoan, 4.405,54 euro lortu dira besteak beste.”

LAUKIZ • MARURI-JATABE 6

Page 7: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

LAUKIZKO JAIAK

LAUKIZ • MARURI-JATABE7

Page 8: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

Azaroa bertsotan

Elkartasunariabesten

Ohikoa denez, azaroa heltzen denean, bertsozaletasun sortzen da gure herrietan bertso afarien bitartez. Laukizek hartu zuen aurrea eta azaroaren 16an ospatu zuen bertso afaria Unbe mendi jatetxean.

Aurten ere, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiba-lles izan dira bertso afariko protagonista na-gusiak. Lagun dexente bildu zen afaria das-tatzeko eta bertsolari eta bildutakoen arteko bromez eta bertsoez gozatzeko.

Maruri-Jataben aldiz, azaroaren 24an ospatu da aurten, jadanik bertso afariaren egoitza bihurtu den lekuan: Jatazpi txokoan hain zuzen.

Jatabeko Bertso Afariaren aurtengo bertso-lariak Maialen Lujanbio eta duela gutxi Ipa-rraldeko txapelduna izendatu duten Amets Arzallus.

Hemen ere, lagun talde ederra batu zen adin guztietakoak aspaldiko partez. Jataben aur-ten 15 urte bete dira lehenengo bertso afa-ria egin zenetik.

Punta-puntako bertsolariak pasa dira urte hauetan zehar, eta beti jende pilo bat batu da afaltzeko eta bertsoez gozatzeko.

1977an, Daniel Agirrek, San Lorentzo elizan, harmoniumean Jose Vicente Zurbanobeaskoetxea zala 21 abesti grabatu ebazan. Luis Marianok famatu egin eban Ezin ahaztu, La donna e mobile eta beste batzuk. 35 urte geroago, Maruri-Jatabeko Udaletik bilduma hau berreskuratu eta, ahal dan neurrian, hobetu gura izan dogu eta gure artistek merezidu daben oihartzuna emon. Holan, aitatu abestiak batzen dituan CDa, Gabonak inguruan argitaratu da ongintzazko helburuakaz. Daniel Agirre, kantua bihotzean, 8 eurotan dago salgai Udaletxean zein Kultur Etxean. Ateratzen dan diru guztia behar izanean dagozanai edo, oraindik erabagi barik dagoan, ongintzazko elkarteren bateri emongo jako.

Izan zaitez zeu be solidario eta lagundu!

LAUKIZ • MARURI-JATABE 8

Page 9: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

Abenduak 3, euskeraren egunaAurten ere, Laukizen zein Maruri-Jataben euskeraren eguna ospatu da. Laukizko eskolako umeek ekintzaz beteriko eguna izan zuten: antzerkia, magia, euskaraokea… Egun batengatik Laukizko frontoia eskolako ikasgela bihurtu zen, bertan egin baitziren goizeko jarduerak. Honetaz gain, kanpoaldeak ere egunak merezi zuen dekorazio berezia erakutsi zuen.Maruri-Jataben euskararen aldeko lelo txapelketa antolatu eta euskeraren egunean sari banaketa egin zen gonbida-tu bereziarekin: Roberto Moso, “Zarama” taldeko abeslaria eta Radio Euskadiko aurkezlea.Hona hemen txapelketa honetan irabazle gertatu ziren leloak:1go saria: “Bakotxak berea, zergatik ez guk euskerea” – Asier LegarretaAkzesita: “Ttakun ttan ttakun, euskera gure bihotz barrun” - Alfonso Garcia Laraudogoitia.

Ikastaroak martxanOhikoa denez, urrian hasi zen ikasturte berria bai Laukizen bai Maruri-Jataben, eta honekin batera ikastaro eta tailer ezberdinak. Aurten Laukizen, nobedade ugari izan dugu. Alde batetik, iaz hasitako Dantza modernoaren taldea, bitan zatitu behar izan da ume txikiek zein nagusiek izena eman baitute. Bestetik, pilates ere ematen jarraitu da eta honetan ere bi talde sortu dira.

Maruri-Jatabeko berrikuntza, areto dantza ikastaroa izan da. Jende piloak eman du izena honetarako. Pilates ere jarraitzen dugu eskeintzen baita nagusientzako gimnasia ere. Edadekoek ez dute atzean geratu nahi, ez horixe!.

Maruri-Jatabeko txalaparta tal-dea ere, aurrera doa asteazke-nero Frontoi ondoko lokalean.

Beraz, argi dago gure udalerrie-tan denontzako aukera ederra dagoela forman egoteko eta primeran pasatzeko!

Ikastaro hauen informazio gehiago nahi izanez gero:

www.laukiz.net

www.maruri-jatabe.net

Jarraitu gure Facebook-en!

LAUKIZ • MARURI-JATABE9

Page 10: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

Hemendik SariakUrtero bezala, DEIA egunkariak hemendik sariak banatu zituen, oraingoan azaroaren 27an hain zuzen. Uribe Butroe eskualdeari zegozkion sariak banatzeko aukeratutako lekua Maruri-Jatabeko Kultur Etxea izan zen. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, jende piloa hurbildu zen saridunak nolabait laguntzeko. Laukiztik Pinu pilota elkarteak jaso zuen eta Maruri-Jatabetik Agus Barandiaran (Korrontzi taldekoa) eta Jose Vicente Zurbanobeaskoetxeak eta Daniel Agirrek (Maruri-Jatabeko koruaren fundatzaileak) jaso zuten. Ohikoa denez, ekitaldia Onda Vasca-ko aurkezlea den Xabier Lapitzek zuzendu zuen. Amaitzeko, luntx ederra eskaini zen bertaratu guztientzako.

LAUKIZ • MARURI-JATABE 10

Page 11: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

LAUKIZ • MARURI-JATABE11

Page 12: Agur 2012 Ondo etorria 2013! - Maruri-Jatabe · gure hondakinak gutxitzeaz gain, kontsumo arduratsua sustatu nahi genuen, gure CO2 aztarna murrizten genuen bitartean. Proiektu honen

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

ISAAC AMEZAGAESTITXU ARANTZAMENDI

MARIA FERNANDEZGEMA LARRAZABAL

EIDER LONBIDESAIOA SANZ

ARGIÑE UGARTE

Izarren hautsa (Ken zazpi)Mikel Laboa: Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak,burruka hortan iraungo duten

zuhaitz ardaska gazteak

AGENDAMaruri-Jatabe- Abenduak 24 Olentzeroren etorrera- Abenduak 26, 27 eta 28

Zinea euskaraz. - Urtarrilak 2, Tor Magoa.

11:30ean- Urtarrilak 3 Txalaparta tailerra- Urtarrilak 4 “Bizikleta bereziak”

Laukiz- Abenduak 24 Olentzeroren etorrera.- Abenduak 28 Zinea euskaraz- Urtarrilak 4 Zinea euskaraz

Beti bezala, erne egon etxera heltzen den informazioari!

ABESTU GEUGAZ

ALE HONETANPARTE HARTU DABE

Izarren hautsa egun bateanbilakatu zen bizigai

hauts hartatikan uste gabeannoizbait ginaden gu ernai

Eta horrela ibiltzen gerasortuz ta sortuz gure aukeran

atsedenik hartu gabelana eginez goaz aurrera

kate horretan denok bateragogorki loturik gaude

Gizonen lana jakintza duguezagutuz aldatzea

naturarekin bat izan etaharremanentan sartzea

Eta indarrak ongi errotuzgure sustraiak lurrari lotuz

bertatikan irauteaezaren gudaz baietza sortuz

ukazioa legetzat hartuzbeti aurrea joatea

Gu sortu ginen enbor beretiksortuko dira besteak

burruka hortan iraunen dutenzuhaitz ardaska gazteak

Beren aukeren jabe eraikizta erortzean berriro jeikiz

ibiltzen joanen direnak

Ez daukanak ongi ohi dakieukitzea zein den ona

bere premiak bete nahirikbeti bizi da gizona

Gu ere zerbait bagera etagauden tokitik hemendik bertan

saia gaitezen ikustenamets eroak baztertuz bertansasi zikinak behingoz erreta

bide on bat aukeratzen

Gizonen lana jakintza duguezagutuz aldatzea

naturarekin bat izan etaharremanentan sartzea

Eta indarrak ongi errotuzgure sustraiak lurrari lotuz

bertatikan irauteaezaren gudaz baietza sortuz

ukazioa legetzat hartuzbeti aurrea joatea

Gu sortu ginen enbor beretiksortuko dira besteak

burruka hortan iraunen dutenzuhaitz ardaska gazteak

Beren aukeren jabe eraikizta erortzean berriro jaikiz

ibiltzen joanen direnak

Gu sortu ginen enbor beretiksortuko dira besteak,

burruka hortan iraungo dutenzuhaitz ardaska gazteak

Gertakizunen indar ta argizgure ametsa arrazoi garbiz

egiztatuko dutenak

LAUKIZ • MARURI-JATABE 12