AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da...

14
Egun onak DBH 2019-2020 kanpaina Astelehena, urriaren 21a AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ZAITUZTEDAN BEZALA, MAITATU ZUEK ERE ELKAR” EBANJELIOA: Joan 13, 34-35 «Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean». IRAKURGAIA Egun batean, hezitzaile batek zera galdetu zion Jesusi: - Maisu, nor da nire lagun hurkoa? Noren alde ahalegindu behar dut gogotik, nor maitatu behar dut bihotzez? Jaunak erantzun behar zionean, hezitzailea, esango zionaren beldurrez, bere burua nolabait babesten saiatu zen: - Eta noiz arte maitatu behar dut? Jesusek irribarre egin eta honela erantzun zion: + Atzeratuta doazenek maitatu behar dute irteera-parrilaren erdian kokatu arte behintzat. + Berekoiek, berenetik ematen ikasi arte. + Ondo pasatzeko derrigorrez zerbait edan edo “hartu” behar dutenek, burua hotz eta bihotza bero edukiz gozatzen ikasi arte. + Saminduek, denbora gutxian hainbat irribarre egin arte. + Axolagabeek, gogogabeek, aisanahiek, … zerbaitekin konprometitu arte. + Dena dakitenek eta perfektuak direla uste dutenek, hutsaren eta okerraren osasungarritasuna probatu arte. + Beti berandu iristen direnek, bilera-gelako argiak “pizteko”garaiz iritsi arte. + Porrot egindakoek, etsita daudenek, pesimistek, bataila bat bakarrik galdu dutela eta oraindik lanak eman behar dituztela ohartu arte. + Etxean, lagunekin edo eskolan arazoak dituztelako estu eta nahigabeturik bizi direnek, arazo horiek norbaitekin konpartitu arte. + Gutxiegi ateratzen dutenek, nahikoa atera arte. + Errekreora bakarrik ateratzen direnek, lagunez inguraturik itzuli arte.

Transcript of AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da...

Page 1: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, urriaren 21a

AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ZAITUZTEDAN BEZALA, MAITATU

ZUEK ERE ELKAR”

EBANJELIOA: Joan 13, 34-35 «Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean».

IRAKURGAIA

Egun batean, hezitzaile batek zera galdetu zion Jesusi: - Maisu, nor da nire lagun hurkoa? Noren alde ahalegindu behar dut gogotik, nor maitatu behar

dut bihotzez? Jaunak erantzun behar zionean, hezitzailea, esango zionaren beldurrez, bere burua nolabait babesten saiatu zen:

- Eta noiz arte maitatu behar dut? Jesusek irribarre egin eta honela erantzun zion: + Atzeratuta doazenek maitatu behar dute irteera-parrilaren erdian kokatu arte behintzat. + Berekoiek, berenetik ematen ikasi arte. + Ondo pasatzeko derrigorrez zerbait edan edo “hartu” behar dutenek, burua hotz eta bihotza bero edukiz gozatzen ikasi arte. + Saminduek, denbora gutxian hainbat irribarre egin arte. + Axolagabeek, gogogabeek, aisanahiek, … zerbaitekin konprometitu arte. + Dena dakitenek eta perfektuak direla uste dutenek, hutsaren eta okerraren osasungarritasuna probatu arte. + Beti berandu iristen direnek, bilera-gelako argiak “pizteko”garaiz iritsi arte. + Porrot egindakoek, etsita daudenek, pesimistek, bataila bat bakarrik galdu dutela eta oraindik lanak eman behar dituztela ohartu arte. + Etxean, lagunekin edo eskolan arazoak dituztelako estu eta nahigabeturik bizi direnek, arazo horiek norbaitekin konpartitu arte. + Gutxiegi ateratzen dutenek, nahikoa atera arte. + Errekreora bakarrik ateratzen direnek, lagunez inguraturik itzuli arte.

Page 2: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

+ Lagunen deirik hartzen ez dutenek, mugikorrak “kea” atera arte. + Euren amodio-kontuez handikeriak kontatzen dituztenek, norbaitekin serio ibili arte. + Inoiz utopian, mundu hobean eta ametsetan sinetsita, makina bat egur hartu dutelako amore eman dutenek, oraindik posible dela sinetsi arte. + Denetik probatu dutelako bizitzak nekatu dituenek, goizero, berriz, ilusioz esnatu arte. + Bizimodua makillatzen dutenek eta ez direnaren itxurak egiten dituztenek, beren burua onartzen eta maitatzen ikasi arte. + Jainkoa existitzen ez dela uste dutenek edo bost axola zaienek, zeugan ikusi arte Jainkoa.

José María Escudero

GOGOETARAKO

Hezitzaile horrek Jesusi egiten dizkion galderak guzti-guztiok egin beharko genizkioke gure buruari.

Ikastetxean ere etxean bezala senti gaitezen ahalegintzen hasi gara. Denok ikus dezakegu gure burua nolabait islatua testuak aurkezten dizkigun ereduetan. Zergatik ez ditugu begiak zabaltzen, ez dugu ingurura begiratzen eta gure ikaskideen alde zer egin dezakegun pentsatzen? Horretarako, zer behar duten ikusi behar dut… eta horren arabera jokatu. Hala, apurka-apurka, familia handia eratuko dugu, kide guztiek elkar zaintzen eta errespetatzen duten eta ikasturtean zehar esperientzia zoragarriak bizi nahi dituzten familia.

BIDEOAK

+ https://www.youtube.com/watch?v=WAnuSNrA4No + https://www.youtube.com/watch?v=cM2AymTZ8y0 IRUDIA

“Bizi zaitez zu ezagutzen zaituzten baina Jainkoa ezagutzen ez duten pertsonek, zu ezagutzen zaituztelako, Jainkoa ezagut dezaten

moduan”.

Page 3: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Zuk eskaintzen diguzu, Jauna, munduan egoteko beste modu bat, benetako poza eragingo digun modua: neurririk gabe maitatzea. Ez iezaguzu utzi erdipurdi bizitzen, ez hala-holako pertsonak, beren barneko on guztia ematen ez dutenak, izaten. Bete gaitzazu zure maitasunez. Eman iezaguzu indarra, maitatzen bizitzeko. Gure Aita

Page 4: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, urriaren 22a

AZKEN AZTERKETA MAITASUNARI BURUZKOA DA: “GOSE BAININTZEN ETA JATEN EMAN ZENIDATEN”

EBANJELIOA: Mateo 25, 35-40

«Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten». (Aukeratu: irakurgaia ala abestia) IRAKURGAIA: Bai…, baina, maite nauzu?

Bazekien egunetako bizia zuela, baina lasai zegoen. Agure zaharra zen eta, egia esan, bizitza toperaino bizi zuela uste zuen. Ardura bat zeukan bakarrik: Jaunaren aurrean nola aurkeztu. Egun batean, aspaldiko lagun baten bisita izan zuen eta bere kezkaren berri eman zion honi. Lagunak, ziurtasun handiz, bere ustea azaldu zion:

– Ez kezkatu! Zu oso pertsona zoriontsua izan zara; ez duzu zure bizitzaren minutu bat ere alferrik galdu. Beti izan zara gizon zintzoa, fidagarria… Nik uste Jaunak ez dizula inolako eragozpenik jarriko zeruan sartzeko.

Gauean, lagunak esandako guztia gogoan erabili zuen gure agureak. Eta bat-batean, primerako ideia bururatu zitzaion: bere bizitzan izandako eta egindako guztia idatziz jasoko zuen. Hala, Jaunari irakurriko zion, eta ziur zegoen Jauna biziki poztuko zela entzutean. Koadernoa atera zuen eta idazten hasi zen:

«Hara, Jauna, langile-familia batean jaio nintzen. Haurtzaroko oroitzapen gutxi daukat. Beti ikasle ona izan nintzenez, karrera bi bukatu nituen. Emakume bikain batekin ezkondu nintzen. Aspaldiko lagun batzuekin batera enpresa muntatu nuenean, beti eskatu nien gure langileei ahalik eta gehien ahalegintzeko; langileek ondo erantzun zuten, neu bainintzen gehien ahalegintzen zena, lana serioen hartzen zuena: inoiz ez nintzen berandu iritsi lanera; inoiz ez nien langileei soldatarik ordaindu gabe utzi, eta noizbait ezarritakoa baino gehiago eman nion langileren bati, familiarentzat behar zuelako.

Igandero joan naiz mezara eta urtero eman diot nire soldataren parte bat Caritasi. Gure seme-alabei inoiz ez zaie ezer faltatu; ondo hazi eta hezi ditut; heziketarik onena eman diet; ikasketak eta lagunak aukeratzeko orduan ez diet inoiz trabarik ipini.

Page 5: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Eta orain, Jauna, zahartzaroan, ibili ezin naizenean, zahar-etxe batera etorri naiz, seme-alabeoi inolako lanik ez emateko… eta hauxe da guztia, Jauna.

Handik egun batzuetara, hil egin zen.

Lurra uzten duten guztiak doazen lekura iritsi zenean, oso urduri zegoen. Behin eta berriz errepasatzen zuen Jaunari esan behar ziona. Bere txanda iritsi zenean, Jesus, irribarre zabal batez, zain zeukan. Aurrean esertzeko eskatu eta, eskuak gozoro estutuz, esan zion:

- Esan behar didazuna entzuteko irrikaz nago!

Gure gizona, idatzitakoa poltsikotik atera ondoren, ziurtasunez, irakurtzen hasi zen.

Jaunak adi-adi entzuten zion. Bukatutakoan, gizonak burua altxatu zuen eta Jesusen aurpegian negar-malko batzuk ikusi zituen.

- Jesus, ez duzu atsegin nire bizitzaz egin dudana? -galdetu zion agureak.

Jaunak malkoak xukatu zituen; samurki eta gozoro begiratu eta esan zion:

- Bai, badakit zure bizitzako minutu orotan zer egin duzun, beti izan bainaiz zurekin, baina erantzun iezadazu: maite izan nauzu lurrean? Maite nauzu orain?

Gure gizonak burua makurtu zuen, zer erantzun jakin gabe. Eta negar-malkoak agertu zitzaizkion aurpegian.

José Mª Escudero GOGOETARAKO

Zer diosku ipuin honek? Nola maitatu genezake Jesus lurrean? (Irakurri Mateo 25) Zoriontasuna eta salbamena jende behartsuena zaintzean dautza. Pertsona bati egiten dioguna Jesusi berari egiten diogu. Fedeak bestearen aurrean hobe eta arduratsuago egiten gaitu.

BIDEOA: Abestia: Titulitis (Migueli): https://www.youtube.com/watch?v=F6sdCd0VTmQ

Allí, al terminar, en el Juicio Final, llegó un alma importante a dar cuenta de su edad. Y el Padre preguntó: ¿amaste sin parar? Y, crecida, como siempre, empezó el alma a cantar: Estudié un mogollón, estudié un mogollón, fui magistrado, físico, psicólogo, inspector, gané un montón de pelas,

pero me acordé de Dios y colaboré con gente desde mi condición. Porque, con gente pobre, ya sabe, mi Señor, la importancia que tiene hablar desde otra posición; Y Dios se levantó, lo miró con cariño, de pronto se volvió y a todos lanzó un guiño;

sus ropas remangó, descoronó el triángulo y, bailándole al alma, con garbo le cantó: Yo tengo un culo, yo tengo un culo, y, podéis pasar por él tú y tus "títulos". Fui experto en drogas, asesor de integración, leía y leía sobre marginación,

Page 6: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

realizaba gestiones, llené el ordenador, tenía un gran despacho para dar impresión porque, con gente pobre,… El alma entristecida,

se deshacía llorando, y Dios la consolaba: ¡Venga, no es para tanto!; sí, pasarás el tiempo en nuestra eternidad, pero, para que te acuerdes y nadie lo piense más, un grupito de angelotes

por siglos te cantarán este nuevo "versiculo" que el mensaje aclarará: Yo tengo un culo, yo tengo un culo, y podéis pasar por él tú y tus "títulos".

IRUDIA

OTOITZA Jauna, zu maitatzen eta nire anai-arreben aldeko ekintzen bidez zu zerbitzatzen eman nahi dut nire bizialdia. Zertarako nahi dut bizia Maitasunagatik emateko ez bada? Eskerrak Errukiaren eta karitatearen bidea erakutsi didazulako, nire bizitzako eginkizunean gidatzen nauzulako, nire lagun hurkoagan Zureganatzen naizelako. Gure Aita

Page 7: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, urriaren 23a

ELIZAK GARAPENEKO PROIEKTUAK SUSTATZEN DITU MUNDU OSOAN

EBANJELIOA: Markos 10, 43-45

«Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

IRAKURGAIA

Frantzisko Aita Santuak “aparteko misio-hila” iragarri zuen 2019ko urri honetarako. Lema edo goiburua: “Bataiatuak eta bidaliak: Kristoren Eliza, munduan misiolari”. Helburua: Aita Santuak nahi du “missio ad gentes” denarekiko kontzientzia piztu eta denok Ebanjelioa aldarrikatu eta zabaltzeko dugun ardura indartu. DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei diruz laguntzen dien eguna, batez ere pobre eta behartsuenen alde lanean jarrai dezaten. Eliza Katolikoaren %37 misio-lurrak dira. Guztira, 1.100 eliz barruti dira eta misiolarien laguntza pertsonalaren eta beste eliza batzuen laguntza ekonomikoaren beharrean daude. Diru-dohaintzen bidez, misiolarien eta berauen laguntzaileen mantenua subentzionatzen da, behar bereziei erantzuna ematen zaie: elizak eta kaperak eraiki, kristau-prestakuntza eskaini, autoak erosi,… eta, jakina, gizarte-, hezkuntza- eta osasun-proiektuak garatzen dira.

GOGOETARAKO

Jakin dut DOMUND hitzaren esanahia zein den? Eta jakin dut DOMUND zertarako egiten den? Ala umetako itsulapikoak, gutun-azalak eta pegatinak, beste barik, ditut buruan? Zer zerikusi du DOMUNDek nirekin?

Page 8: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

BIDEOA

Estamos muy agradecidos. Gracias. Misiones Salesianas https://www.youtube.com/watch?v=ccIwqLCG114 IRUDIA

Logotipoa, Aparteko misio-hil hil honetarako beren-beregi diseinatua, misio-gurutzea da. Gurutzeak Jainkoaren eta gizakien arteko lotura adierazten du. Argia eta koloreetakoa da, garaipenaren eta pizkundearen zeinu. Hitzek kristau ororen ezaugarriak adierazten dituzte: “bataiatuak eta bidaliak”. Gurutzearen koloreak bost kontinenteen adierazgarri izan daitezke, baina aldi berean esanahi berezia dute. Gorria: kristau-fedean bizi berriaren hazi diren martirien odola. Berdea biziaren kolorea da, eta emankortasunaren,

ugalkortasunaren, gaztetasunaren eta bizitasunaren adierazgarri. Gainera, itxaropenaren kolorea ere bada; itxaropena bertute teologikoetako bat da. Zuria pozaren sinboloa da, Kristogan bizi berria aurkitzearena. Horia argiaren kolorea da. Urdina biziaren uraren eta zeruaren kolorea da, Jainkoaganako bidean jartzen gaituen uraren eta gizakiok Jainkoarekin batera biziko garen etxearen kolorea.

OTOITZA

Jauna, lagun iezadazu aldatzen, mundua aldatzeko. Berritu behar ditut bihotza, begirada, egikerak, museo batean ez azkentzeko. Eta kontua ez da bakarrik zaharra berritzea, Espiritu Santuari zerbait berria egiten uztea ere bada. Jauna, ezabatu nire eskemak Zure Espirituari lekua egiteko eta Berari gauza guztiak berri egiten uzteko. Berak bidaltzen, laguntzen eta inspiratzen gaitu. Bera da misioaren eragile

eta ez dut nahi hezi ez kaiolatu. Egizu, Jaun Gurutziltzatua eta Piztua, Zugandik datorren nobedadearen aurrean ez nadila beldurtu. Nire misioa izan dadila zure bizitzaren, zure errukiaren eta zure santutasunaren berri ematea. Irakats iezadazu Zuk maite duzun bezala maitatzen, mundua aldatzeko. Amen.

Page 9: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, urriaren 24a

MARIAREN ETSENPLUA: BESTEEN BEHARREZ OHARTZEKO ZURT DAGOEN EMAKUMEA

EBANJELIOA: Joan 2, 1-5 «Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi: “Ez dute ardorik”. Jesusek erantzun zion: “Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua. Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena». IRAKURGAIA: Teresa Kalkutakoa eta zerbitzuan oinarritutako buruzagitza Misiolariak argi utzi zuen ez dela beharrezko agintzen ibiltzea, edo hotza izatea, ospea, aginpidea eta errespetua lortzeko. Albanian jaiotako lekaime eta misiolari katolikoa Indian tokikotu zen eta bertan egin zuen lan izugarriagatik XX. mendeko erlijiosorik garrantzitsuenetako bat izan zen. 45 urtetik gora eman zituen behartsuei, gaixoei, umezurtzei eta hilzorian zeudenei laguntzen, behartsuen artean behartsuenez arduratzen. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen. Frantzisko Aita Santuak 2016ko irailaren 4an kanonizatu zuen. Teresa Kalkutakoak zerbitzu ematea eta solidaritatea bere bizimoduaren funts bilakatu zituen. Etsenplu iradokitzaile dugu eta bihotz-zabaltasunak, pairamenak eta besteen aldeko ahaleginak garai modernoetan ere zentzu osoa duten froga bizi da. Kalkutako pertsona askoren pobrezia materialak eta, batez ere, espiritualak, hunkituta, 1950. urtean Karitateko Misiolarien Kongregazioa fundatu zuen Kalkutan bertan. “Gure laguntza-irizpidea ez da jendearen sinismena, beharra baizik”, esaten zuen. Azaltzen zuen pobrezia ez dela bakarrik materiala; askok urritasun morala eta espirituala dutela, euren egoera ekonomikoa alde batera utzita. Horien alde ere errezatzen zuen eta ahalegintzen zen. Beti izan zen zerbitzuaren, ahaleginaren, bakearen eta behartsuenenganako maitasunaren eredu. Horixe da buruzagitza solidarioa gauzatzeko modua, Ama Teresa Kalkutakoak utzi ziguna. Berak esandako esaldi bi, jende askorentzat inspirazio-iturri izan direnak, ekarriko ditugu gogora:

Page 10: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

+ “Batzuetan sentitzen dugu egiten duguna itsasoan ur-tanta bat baino ez dela, baina itsasoa gutxiago izango litzateke ur-tanta horren faltan”. + “Ezin diot lan egiteari utzi. Gero, betikotasun guztia edukiko dut atseden hartzeko”. GOGOETARAKO

Gabriel aingeruak Jesusen ama izango zela esan ondoren, Maria Isabel lehengusinaren etxera joan zen arin-arin. Isabel haurdun zegoen eta Mariak lagundu nahi zion. Ez zen besoak gurutzaturik, egonean, geratu; beharrean zegoena zerbitzatzeko prest zegoen.

Berdin gertatu zen Kanako ezteietan. Jesusek amak eskatuta egin zuen bere lehenengo miraria.

Ama Teresa Kalkutakoak ere beharrik handienean zeudenak, inork maite ez zituenak, zerbitzatu zituen.

Maria zurt dago besteen beharrez ohartzeko, gero behar horiei erantzun eman ahal izateko, jendeari laguntzeko. Eredu da. Ezagutzen dut antzeko erreferentzia gehiago? Nor?

Eta nik… ezaugarri hori garrantzitsua dela uste dut? Eduki nahiko nuke?

Zerk eragozten dit, batzuetan, inoren interesa nirearen gainetik jartzea? BIDEOA María, mujer fuerte (Por Salomé Arricibita): https://www.youtube.com/watch?v=2mBScerp4OE IRUDIA

Page 11: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Maria, zuk, hainbestetan adeitsu izan eta laguntzeko prest agertu zinenak, emaguzu bihotz sentibera gure ingurukoen beharrez ohartzeko. Zuk, Kanako ezteietan Jesusen lehenengo miraria lortu zenuenak, irakats iezaguzu besteen alde eskatzen eta otoitz egiten. Zuk, zure lehengusinari laguntzera joan zinenak, irakats iezaguzu erosokeriatik, nagikeriatik eta egoismotik ateratzen, gure ingurukoei lagundu ahal izateko. Andre Maria, emaguzu bihotz zabala, nola-halakoak izan ez gaitezen. Egin dezagula gure zerbitzua bihotz-zabaltasun osoz. Amen.

Page 12: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, urriaren 25a

NEU ERE SENTI NAITEKE MUNDUA ALDATZERA BIDALIA

EBANJELIOA: Markos 16, 15 «Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei».

IRAKURGAIA: Ni aldatuko banintz…, mundua aldatuko nuke. «Zure burua aldatzen saiatzen bazara bakarrik lortuko duzu mundu hobea egitea». Besteen aurrean jokabidea aldatuko banu, besteak zoriontsuago egingo nituzke. Beti besteen ongizatea nahiko banu, zoriontsuagoa izango nintzateke. Nire okerrak eta akatsak hobeto ulertuko banitu, besteekin apala eta ulerkorragoa izango nintzateke. Nire okerrak eta akatsak ulertzean, berauek zuzentzen saiatuko banintz, nire etxea eta giro guztiak asko hobetuko lirateke! Gehiago edukitzea baino gehiago izatea nahiago banu, askoz zoriontsuagoa izango nintzateke! “Neu” izatetik “geu” izatera aldatuko banintz, maitasunaren zibilizazioa hasiko litzateke. Jesusi eta bere Ebanjelioari zintzo jarraituko banintzaie, benetako zoriontasuna bizitzen hasiko nintzateke. Besteei buruzko pentsaera aldatuko banu, besteak ulertuko nituzke.

Page 13: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

Denak diren bezalako onartuko banitu, gutxiago sufrituko nuke. Gutxiago kritikatu eta gehiago txalotuko banu, zenbat lagun irabaziko nituzkeen! Denengan zerbait positiboa aurkituko banu, zer pozik tratatuko nituzkeen! GOGOETARAKO Amaitzeko, esaldi bat: “Besteek zuri egitea nahi zenukeen guztia egin zuk ere besteei”. Ados zaude horrekin? Eta balio du honek guztiak mundua aldatzeko? Alda dezakezu mundua zeugandik hasita… ala ahalegin txikia da hori munduaren handitasunaren aurrean? BIDEOAK + Cadena de favores: https://www.youtube.com/watch?v=cVZCHtykTDc + Canción: “Caramelos”, Dani Martín: https://www.youtube.com/watch?v=a42vSLVleK8 + ¡Podemos cambiar el Mundo! - Manifiesto de los jóvenes de la ciudad de Medellín. (2014) https://youtu.be/N2hVkhrun2U + ¿Cómo Cambiar El Mundo? | Todos Podemos Cambiar El Mundo https://youtu.be/WDDB7-EuuI8 IRUDIA

Mundu guztiak nahi du gizateria aldatu, baina inork ez du gogoan

bere burua aldatzea.

Page 14: AGINDU BAT BETETZERA BIDALIAK: “NIK MAITATU ......DOMUND (Misioen Mundu zabaleko Igandea) da munduko Elizak bereziki misiolarien ebanjelizazio-lanaren alde errezatzen duen eta horiei

Egun onak DBH

2019-2020 kanpaina

OTOITZA: Bidal nazazu Ez daukazu eskurik, Jesus. Hemen dituzu gure eskuak, justizia nagusituko den mundua egiteko. Ez daukazu oinik, Jesus. Hemen dituzu gure oinak, askatasuna eta maitasuna abiarazteko. Ez daukazu ezpainik, Jesus. Hemen dituzu gure ezpainak, munduari behartsuen Berri ona aldarrikatzeko. Ez daukazu baliabiderik, Jesus. Hemen duzu gure ahalegina denok neba-arreba izatea lortzeko. Jesus, gu gara zure Ebanjelioa, jendeak irakur dezakeen Ebanjelio bakarra, gure bizitzak ekintza eta hitz eraginkorrak badira. Jesus, eman iezazkiguzu zure maitasuna eta zure indarra zure kausarekin bat egiteko eta ekiteko, Zure berri denei emateko.