Ae ben independentzia

40
ESTATU BATUEN SORRERA Independentzia Guda (1776- 83)

description

AEBen independentzia prozesua nolakoa izan zen esplikatzeko moldatutako aurkezpena da hau, gazteleraz zegoen aurkezpenaren itzulpena.

Transcript of Ae ben independentzia

Page 1: Ae ben independentzia

ESTATU BATUEN SORRERA

Independentzia Guda (1776-83)

Page 2: Ae ben independentzia

Ipar Amerikako Hamairu Kolonietako Independentzia Guda, Amerikar Iraultza izenarekin ezagutzen dena, eragin handia izan zuen Amerika osoan eta Europan. Gerraren ondorioz Amerikako Estatu Batuak (AEB) sortu ziren.

SARRERA

Page 3: Ae ben independentzia

Nazio berria Frantziako Iraultza eta Espainiak Amerikan zituen kolonientzat eredu izan zen. Prozesu iraultzailaren oinarria izan zen.

SARRERA

Page 4: Ae ben independentzia

1754. urtearen inguruan, Ipar Amerikako lurralde gehienak frantsesen eskuetan zeuden, haien koloniak ziren.

Ingelesek, berriz, hamairu kolonia besterik ez zituzten, kontinentearen ekialdeko kostan.

Lurralde gutxiago izan arren, ingeles kolonoak frantsesak baino askoz ere gehiago ziren. Frantses bakoitzeko hogei ingeles zegoen.

AURREKARIA: Frantzia indiarren aurka

Page 5: Ae ben independentzia

AURREKARIA: Frantzia indiarren aurka

Page 6: Ae ben independentzia

Indiar tribu gehienek harreman onak zituzten kolono frantsesekin.

Ingelesak, berriz, arrisku bat kontsideratzen zituzten, lurrak kendu eta larruen merkataritzan lehia egiten zietelako.

AURREKARIA: Frantzia indiarren aurka

Page 7: Ae ben independentzia

Europan, bitartean, Frantziako eta Inglaterrako monarkiak lurralde haien garrantziaz jabetzen ziren.

Hori dela eta, 1754an gerra hasi aurretik, frantsesak eta ingelesen artean borrokak gertatu ziren.

Borroka haietan hain zuzen nabarmendu zen George Washington.

Benjamin Franklin ere hiritar ospetsua bilakatu zen. Frantsesen indarraz ohartuta, Albany-ko bilkura bultzatu zuen.

AURREKARIA: Frantzia indiarren aurka

Page 8: Ae ben independentzia

Albany Planak indiarrak eta ingeles kolonoeen arteko koalizioa bultzatu nahi zuen, frantsesei aurre egin ahal izateko.

1754ean frantsesak eta ingelesen arteko gerra hasi zen. Ipar Amerikako lurraldeen nagusitasuna borrokatu zen gerra hura Ohio ibaiaren inguruan hasi zen.

1760an Parisen bakea sinatu zuten Frantziak eta Inglaterrak. Azken hauek irabazle gertatu ziren eta frantsesek betirako galdu zuten Ipar Amerikan zituzten lurrak.

AURREKARIA: Frantzia indiarren aurka

Page 9: Ae ben independentzia

Gerraren ondoren, Inglaterra eta indiarren arazoak azaleratu ziren, bereziki Ohio ibaiaren inguruan zeuden lurren inguruko jabegoa zela eta.

Indiarren iritziz ingeles kolonoen presentziak kalte egiten zien.

Egoera zein zen kontutan hartuta, ingeles gobernuak kolonoei Apalatxe mendien mendebaldeko lurrak okupatzea debekatu zien.

AURREKARIA: gerraren ondorioak

Page 10: Ae ben independentzia

Gobenuaren erabaki hura ez zen kolonoen gustokoa izan, beraien interes ekonomikoak mugatu egiten baitzituen.

Kolonoentzat, Ohioko lurraldeak mendebalderako hedapen demografikoan beharrezkoak ziren.

AURREKARIA: gerraren ondorioak

Page 11: Ae ben independentzia

Zergatik ezarri ziren Inglaterrak koloniei zerga berriak? Inglaterrak duen Inperio handiaren

kosteei aurre egiteko eta gerren gastuak ordaintzeko.

1764tik aurrera Hamairu Koloniei zerga berriak ezarri zizkieten.

GERTUKO GERTAERAK: tributazioa

Page 12: Ae ben independentzia

AZUKREAREN LEGEA:Azkrea, eztia, rona eta beste produktu

batzuk inportatzeko zerga ezarri zuen gobernuak.

GERTUKO GERTAERAK: tributazioa

Page 13: Ae ben independentzia

Zer zen Tinbrearen Zerga? Egunkari, iragarki, baraja eta hainbat

dokumentu legalei ezarritako zerga izan zen.

Zeintzuk ziren Askatasunaren Semeak? Talde sekretuak ziren. Taldekideak

politikari, abogatu, merkatari eta artisauak ziren. Tinbrearen Zergaren aurka egiteko elkartu ziren.

GERTUKO GERTAERAK: tributazioa

Page 14: Ae ben independentzia

Zein zerga mota biltzen zituen Townshend Legeak? Tea, beruna, beira eta pintuetarako tinteei

ezarritako zerga izan zen. Kexak denboran luzatu ziren.

GERTUKO GERTAERAK: Townshend Legea

Page 15: Ae ben independentzia

Protestak isilarazteko ingelesek tropa ugari bidali zituzten Ipar Amerikara.

Ejertzitoaren kopuru handiena Bostonen kokatu zen. Herritar eta militarren artean tentsioak gora egin zuen eta ondorioz hildakoak ere izan ziren.

Garai eta gertaera hau Bostongo Sarraskia izenarekin ezagutzen dugu. Honek kolonoen artean metropoliaren aurkako sentimendua areagotu zuen.

GERTUKO GERTAERAK: tributazioa

Page 16: Ae ben independentzia

BOSTONGO SARRASKIA

Page 17: Ae ben independentzia

Zer zen Tearen Zerga? “East India Company” zergak ordaintzeaz libre uzten

zuen legea izan zen. Horrela, bitartekariak edo banatzaileak alde batera utzi eta tea zuzenean saltzen zien saltzaile txikiei. Ondorioz, tearen prezioa inoiz baino merkeagoa izan zen eta “East India Company” zelakoak monopolio egoeran egin zuen bere lana.

Egoera horren aurrean, banatziale eta merkatariek, Askatasunaren Semeekin batera, nolabaiteko boikota egitea bururatu zitzaien, zergak kalte handia egiten baitzien.

Gau batean, indioz jantzita, kolonoek Bostongo badian Inglaterratik hiru itsasontzietan iritsi berri ziren 90.000 te libra itsasora bota zituzten. Gertaera horri Tearen Festa edo Boston Tea Party esaten diogu.

GERTUKO GERTAERAK: Tea Party

Page 18: Ae ben independentzia

GERTUKO GERTAERAK: Tea Party

Page 19: Ae ben independentzia

Bostonen gertatutakoa Inglaterrako gobernuaren gustoko izan ez zenez hango portu itxi eta beste portu batzuk ixteko mehatxua ere adierazi zuen.

Erabaki honek eta mehatxuak berak kolonoen pazientzia gainditu eta Inglaterrako gobernuaren aurkako jarrerak areagotu zituen. Gerra gertu zegoen.

GERTUKO GERTAERAK: Tea Party

Page 20: Ae ben independentzia

Azkenik, kolonietakoak Philadelphian bildu ziren I. Biltzar Kontinentala ospatzeko. Bertan, egoeraren aurrean zein erabaki har zezaketen eztabaidatu zuten.

Kolonietako ordezkariak 1774ko udaberrian bildu ziren. Eskaera nagusi bat adostu zuten: Inglaterrako George III.ari zergak ezabatzea, kentzea eskatu zioten, Inglaterrarekiko berdintasuna lortzeko ezinbesteko zelakotan.

Biltzarrari amaiera eman aurretik 1775eko udaberrian berriz ere elkartzea adostu zuten.

GERTUKO GERTAERAK: I. Biltzarra

Page 21: Ae ben independentzia

GERTUKO GERTAERAK: I. Biltzarra

Page 22: Ae ben independentzia

1775eko apirilean, Concord eta Lexington herrietan –Massachusetts-, ingeles eta kolonoen arteko lehen guda eman zen.

Bietan kolonoak garaile gertatu ziren, eta honek konfidantza handia eman ziren gerrarekin aurrera egiteko.

GERRA

Page 23: Ae ben independentzia

GERRA: Lexington

Page 24: Ae ben independentzia

1775eko maiatzaren 10ean bildu zen, Philadelphian orain ere, II. Biltzarra. Kolonoen lider nagusiak Thomas Jefferson, John Adams, George Washington, James Madison eta Benjamín Franklin zeuden.

Buruzagi haien iritziz, Inglaterrarekiko independentzia lortzeko gerra zen bide bakarra.

Biltzarrak George Washington, militarra eta Virginian lur jabe handia zena, izendatu zuten kolonoen tropen buru. Thomas Jeffersonek, berriz, Hamairu Kolonien Independentziaren Aldarrikapena idazteko ardura izan zuen. Dokumentuak filosofo ilustratuen hainbat ideia jaso zituen.

GERRA: II. Biltzar kontinentala

Page 25: Ae ben independentzia

GERRA: II. Biltzar kontinentala

Page 26: Ae ben independentzia

GERRA: Independentziaren aldarrikapena

Page 27: Ae ben independentzia

GERRA: Independentziaren aldarrikapena

Page 28: Ae ben independentzia

GERRA: Independence Hall

Page 29: Ae ben independentzia

INGELESEN EJERTZITOA KOLONOEN EJERTZITOA

1) Ofiziozko soldaduak2) Ingelesak3) Beste gerratako

eskarmendua4) Gerrarako hornituta

1) Bolondresak2) Afroamerikarrak, indiar eta

emakumeak3) Eskarmenturik gabekoak4) Arma eta janari eskasak

GERRA: ejertzitoak

Page 30: Ae ben independentzia

Zer izan zen Independentzia Gerra hura?1775 eta 1783 bitartean britaniarrak ziren Ipar

Amerikako hamairu kolonia –Frantzia eta Espainiaren laguntzarekin- eta Inglaterraren artean gertatu zen gatazka militarra izan zen. Kolonoak garaile suertatu zirenez, lurraldeen independentzia lortu eta herrialde berri bat sortu zuten: Amerikako Estatu Batuak.

GERRA: Independentziaren bila

Page 31: Ae ben independentzia

Hasiera batean, kolonoek garaipen gutxi lortu zuten.

Garaipen urri horietariko bat 1776ko Gabon Gauan eman zen, New Jerseyko Trento hirian. Washingtonek, horrela, aurrera egin eta Princetonen garaipen berria lortu zuten matxinatuek.

Edozein kasutan, garaipenik garrantzitsuena 1777ko urrian lortu zuten, Saratogan –New York-.

Garaipen honek berehala ekarri zuen Frantziak, Espainiak eta Holandak kolonoen alde egitea. Laguntza ezinbesteako izan zen kolonoen garaipenean.

GERRA: Independentziaren aldarrikapena

Page 32: Ae ben independentzia

GERRA: Trento, New Jersey. 1777

Page 33: Ae ben independentzia

GERRA: Saratoga, New York. 1777

Page 34: Ae ben independentzia

Gerraren amaiera suposatu zuen azken bataila 1781ean izan zen, Yorktown hirian.

Kolonoen garaipen hark ingelesen tropak etsi eta Cornwallis generalak amore ematea ekarri zuen.

1783an bakearen hitzarmena sinatu arte bataila txikiak gertatu ziren.

GERRA: amaiera

Page 35: Ae ben independentzia

GERRA: Yorktown. 1781

Page 36: Ae ben independentzia

BAKE HITZARMENA: Paris, 1783.

Page 37: Ae ben independentzia

Munduaren historian, garaikidean bereziki, gertaera handia izan zen. II. Biltzarra, oraindik bukatu gabe, biltzar konstituziogilea bilakatau zuen, konstituzioa sortzea helburu zutela.

Estatu Batuetako Konstituzioan, besteak beste, Montesquieuren ideia ilustratuak jaso zituzten.

ESTATU BATUAK, estatu berria

Page 38: Ae ben independentzia

Estatu Batuetako Konstituzioa: Amerikako Estatu Batuen Lege gorena da.

Printzipioz, 1787ko irailaren 17an izan zen onartua, Philadelphiako Biltzar Konstituziogilean, eta ondoren sorrerako estatu bakoitzetako biltzarrek ere onartu zuten, We, the People izenarekin.

ESTATU BATUAK, estatu berria

Page 39: Ae ben independentzia

Virginiako Plana James Madisonek idatzi zuen, eta konstituzioa horren barne azaldu zenez, bera kontsideratu ohi da dokumentu legalaren egile nagusia.

Konstituzioa nazioako lege gorena da 1789ko maiatzaren 4a geroztik (New Hampshire bederatzigarren estatuak onartu zuenetik).

Charles de Montesquieu ilustratu frantsesaren ideia nagusiak bereak egin zituen.

Hiru aginte mota onartu zituen: Presidentearena (betearazlea), Kongresuarena (legegilea) eta Gorte Gorenarena (Judiziala)

“Bill the Rights” edo Herritarren Oinarrizko Eskubideak onartu zituen.

ESTATU BATUAK, estatu berria

Page 40: Ae ben independentzia

Estados Unidos

Poder Legislativo

Senado y Cámara de

Representantes

Legislación, Presupuestos, Crítica de la Acción de Gobierno

Poder Ejecutivo

Presidente y Secretarios

Labor Gubernativa

Poder Judicial

Tribunal Supremo y Jueces

Juzga el cumplimiento de

las leyes

ESTATU BATUAK, estatu berria