ADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURAADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURA E. Arregi J. Ormazabal 1....

18
ADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE -EGITURA E. Arregi J. Ormazabal 1. SARRERA Lan honetan, predikatu ditrantsitiboek erakusten dituzten zenbait pro- pietateri buruzko ikerketa txiki bat aurkeztu nahiko genuke, predikatu hauen erlazio tematikoak eta argumentuen arteko erlazio estruktural batzuk azter- tzen dituena. NOR-NORI-NORK egituren ondoan, aditz ditrantsitibo haue- tariko askorekin maiz agertzen diren Postposizio Sintagmen bidezko egiturak ere aztertuko ditugu, bien arteko konparaketa bat eginez. Lehenengo abiapuntu bezala eta euskal gramatikalarien tradizio bati jarraituz, NORI eta NOR argumentuen arteko orden ez-markatua NORI > NOR dela asumituko dugu; euskalari gehienek –inplizito edo esplizitoki- asu- mitu duten zerbait da. Autore gehienek datiboaren posizioari buruz ezer gutxi esaten badute ere, adibideetan hurrenkera neutroa adierazterakoan zehar objektua subjektua eta objektu zuzenaren artean kokatzen dute (ik, besteak beste, Lafitte 1969, Goenaga 1980, Ortiz de Urbina 1989, Cheng & Demirdache 1993, edo Euskaltzaindiaren EGLU). Hizkuntzalari bakan ba- tzuk esplizituki asumitzen dute hurrenkera hau, asunzio honen aldeko ebi- dentzia gehiegirik eman gabe (ik. batez ere, Laka 1993, Albizu 1993, Fernández 1996). Lakak (1993), adibidez, hasiera-hasieratik asumitzen du aipaturiko hurrenkera ezmarkatua dela. Dena den, berak proposatzen duen morfologia-sintaxiaren arteko isladapenari buruzko hipotesia ondo oinarritu- ta dagoen heinean, zeharkako ebidentzia da orden ez markatu honen alde. Elordietak (2001) kapitulu oso bat perpaus ditrantsitiboetan orden ez marka- tua (1) adibidean agertzen den ordena dela argudiatzeari dedikatzen dio. 119

Transcript of ADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURAADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURA E. Arregi J. Ormazabal 1....

  • ADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE -EGITURA

    E. ArregiJ. Ormazabal

    1. SARRERA

    Lan honetan, predikatu ditrantsitiboek erakusten dituzten zenbait pro-pietateri buruzko ikerketa txiki bat aurkeztu nahiko genuke, predikatu hauenerlazio tematikoak eta argumentuen arteko erlazio estruktural batzuk azter-tzen dituena. NOR-NORI-NORK egituren ondoan, aditz ditrantsitibo haue-tariko askorekin maiz agertzen diren Postposizio Sintagmen bidezko egiturakere aztertuko ditugu, bien arteko konparaketa bat eginez.

    Lehenengo abiapuntu bezala eta euskal gramatikalarien tradizio batijarraituz, NORI eta NOR argumentuen arteko orden ez-markatua NORI >NOR dela asumituko dugu; euskalari gehienek –inplizito edo esplizitoki- asu-mitu duten zerbait da. Autore gehienek datiboaren posizioari buruz ezer gutxiesaten badute ere, adibideetan hurrenkera neutroa adierazterakoan zeharobjektua subjektua eta objektu zuzenaren artean kokatzen dute (ik, besteakbeste, Lafitte 1969, Goenaga 1980, Ortiz de Urbina 1989, Cheng &Demirdache 1993, edo Euskaltzaindiaren EGLU). Hizkuntzalari bakan ba-tzuk esplizituki asumitzen dute hurrenkera hau, asunzio honen aldeko ebi-dentzia gehiegirik eman gabe (ik. batez ere, Laka 1993, Albizu 1993,Fernández 1996). Lakak (1993), adibidez, hasiera-hasieratik asumitzen duaipaturiko hurrenkera ezmarkatua dela. Dena den, berak proposatzen duenmorfologia-sintaxiaren arteko isladapenari buruzko hipotesia ondo oinarritu-ta dagoen heinean, zeharkako ebidentzia da orden ez markatu honen alde.Elordietak (2001) kapitulu oso bat perpaus ditrantsitiboetan orden ez marka-tua (1) adibidean agertzen den ordena dela argudiatzeari dedikatzen dio.

    119

  • E. ARREGI ETA J. ORMAZABAL

    (1) NORK - NORI - NOR – Aditza (Elordieta 2001)(2) Mirenek Peruri liburua ekarri dio

    (1) adibideko eskeman ikus daitekeenez, Elordietaren lanaren eremuazabalagoa da hemen aztertuko duguna baino. Lan honetan ez dugu aditzarenjatorrizko posizioari buruz ezer esango, ez eta subjektuarenari buruz ere. Egiaesan, gure lanaren helburua nahiko xumea da: aditz ditrantsitiboen bi barneargumentuen arteko erlazioan sakontzen saiatu besterik ez dugu egingo, (1)eskeman agertzen diren beste zehaztasun guztiak albora utziz.

    Orden ez markatua NORI > NOR dela onartu arren, gure ustez gehiagoesan daiteke egitura hauei buruz. Izan ere, orden ez-markatu hau "deribatua"izan daitekeela pentsatzen dugu eta, beraz, argumentuen arteko jatorrizkoerlazio hierarkikoa bestelakoa izan daitekeela erakusten saiatuko gara.

    Hurrenkerarekin batera, lan honetan zehar eztabaidatu gabe asumitukoduguna zera da, euskarazko Datibo Egiturak hainbat zentzutan beste zenbaithizkuntzatan ematen diren Objektu Bikoitzeko Egituren (Double ObjectConstructions) parekoak direla. Beste hainbat hizkuntzatan aplikatutakoestrategiak –batez ere dagoeneko klasikoak bihurtu diren Barss eta Lasnik-en(1986) asimetriak— erabiliaz, Montoya (1998) eta Elordietak (2001) euskara-ren (3) bezalako Datiboaren Egiturek (4)-en erako Objektu BikoitzekoEgituren propietateak dituztela argudiatu dute, eta ez. (5)-ko EgituraPreposizionalarenak.

    (3) Mirenek Peruri liburu bat eman dio(4) Mary gave him a book

    May eman-zion bera-akus bat liburu-akus(5) Mary gave a book to him

    Mary eman-zion bat liburu ADLAT bera

    Horretaz gain, Ormazabal eta Romerok (moldiztegian) euskarak NOR-NORI-NORK paradigman dituen hutsuneak, tipologikoki era askotako hiz-kuntzatan ematen den murrizketa baten adierazgarriak (ik. Bonet 1991,Albizu 1997a, 1997b), Objektu Bikoitzeko Egiturei erabat lotuta daudelaargudiatzen dute.

    Elordietak (2001) dioenaren kontra, ostera, (5)-ko egituraren pareko adi-bideak euskaraz ere aurki daitezkeela uste dugu, zenbait kasutan behintzat.Horretan oinarrituta, euskaraz datibo alternantziak badirela argudiatukodugu.

    120

  • ADITZ D ITRANTS7 T1 BO(::\ B.-1 R:\'F-F.GITURA

    Esandako guztia kontutan izanik, gure helburu nagusienetariko bat alter-nantziok euskararen egituran argumentuen arteko oinarrizko erlazio hierarki-koei buruz eman diezaiguketen informazioa aztertzea izango da.

    2. DATIBO ALTERNANTZIAK EUSKARAZ

    Ezaguna denez, NORI komunztadura daukan argumentuak ez du betiaditzarekiko erlazio tematiko berbera. Izan ere, zehar objektuak HELBURUA,ONURADUNA edo JABEA adieraz dezake besteak beste, (6)-ko adibideek era-kusten duten bezala:

    (6) a. Mireni liburua bidali diot [HELBURUA]b. Mireni opari bat prestatu diogu [ONURADUNA]

    C. Mireni etxera etorri zaio [JABEA edo; ik. EGLU 344 orr.]

    Kontutan izan (6)-ko adibide bakoitzeko badagoela egitura alternatibobat semantikoki asko hurbiltzen zaiona; egitura hauetan guztietan, (6) adibi-dean NORI duen argumentua postposizio sintagma baten bidez azaltzenzaigu:

    (7) a. Mirenengana liburua bidali dutb. Mirenentzat opari bat prestatu duguc. Mirenen etxera etorri da

    (7) adibidean adlatiboan, destinatiboan edo genitiboan agertzen direnPostposizio Egiturak alde batetik, eta NORI datiboarekin agertzen direnakbestaldetik, guztiz parekoak dira tematikoki. Alternantzia hauen eremua bestehizkuntza askotan aztertu den bera da, eta bi egituren arteko ezberdintasunsemantikoak ere ez dira ezezagunak hizkuntzaotan.

    Are gehiago, (8) bezalako kausatiboetan, NORI kasu hartzen duen argu-mentua menpeko irakurri aditzaren EGILEA da, Lafittek (1969) berak aipatzenduen bezala (ik. Deustuko Mintegia 1988):

    (8) Mirenek Aneri liburua irakurrarazi dio

    Chomskyren (1981) Hatsarre eta Parametroak izeneko ereduan oinarri-tzen den gramatika tradizioan —batez ere azken hamarkadan Kasuari buruz-ko lanetan— aditzaren argumentuen bi posizio ezberdin bereizten dira deri-bazioan. Alde batetik, argumentuak aditzarekiko edo, orohar, predikatuareki-ko mantentzen duen erlazio tematikoaren arabera —hau da, aditzaren GAIA,HELBURUA, etab. izateagatik— Aditz Sintagma barruan okupatzen duen posi-

    121

  • E. ARREGI ETA J. ORMAZABAL

    zio sintaktikoa mugatzen da. Bestetik, komunztadura eta kasuaren arabera,argumentuak mantentzen dituen erlazio sintaktikoak zehazten dira, deribaziosintaktikoan mugimenduaren bidez lortzen diren erlazioak hain zuzen.'

    (6)-(8) paradigmetako NORI argumentuen jatorri ezberdina kontutanizanik, badira arrazoi asko datiboa okupatzen duten argumentuen lekua posi-zio "deribatua" dela pentsatzeko. Hau da, ez dago funtsezko arrazoirik adibi-de horietako NORI argumentu guztiak egitura hierarkikoaren posizio berbe-rean sortu direla pentsatzeko, aditzarekiko erlazio anitzak adierazten direlakontutan izanik. Gure ustez, zenbait predikatuk —batez ere eman eta begira-tu bezalako aditzek (ik., besteak beste, Lafitte 1969§5816 eta Etxepare 2001)—datibo argumentua nahitaez hartzea eta alternantziarik ez onartzea gainontze-ko predikatuek ohikoagoa duten alternantzia baten errealitatea estaltzen arida. Horregatik, orain arte eztabaida teorikoetan planteiatu diren galdera hur-bilenak datibo kasua eta komunztaduraren izaera estrukturala edo inherente-ari buruzkoa izan da (ik. Fernández 1996 eta bertan aipaturiko erreferentziak),eta ez datibo kasua jasotzen duten argumentuen jatorrizko izaerari berariburuzkoa. Datiboa kontutan hartzen duen teoria batek aipaturiko aditz motakalternantzia zergatik erakusten ez duen azaltzen saiatu beharko du, noski,baina alternantziak ematen diren testuinguruen azalpenari lehentasuna ema-nez.

    Antzeko alternantzia tematikoak ematen diren kasu guztietan bezala, (6)eta (7)-ren arteko alternantziak planteatzen duen galdera zera da: nola daudeerlazionaturik bi egitura hauek? Gramatika sortzailearen barruan, erabatinkonpatibleak diruditen bi hipotesi mota proposatu dira —bakoitzeanbariante ezberdinak daudelarik—. Alternantzia hauek hiztegiaren eremuariatxiki dakizkioke eta sintaxian bakoitzak bestearekiko loturarik gabeko egitu-ra bat duela asumitu. Hori da, modu ezberdinetan, Williams (1994) edoJackendoffen (1990) jarrera teorikoa, baita, neurri batean behintzat,Pesetskyrena (1995) ere. Bakerren (1988) lanak eta, guri dagozkigun egiture-kin zuzenean lotuta, Larson (1988, 1990) eta Hale eta Keyserrenak (1991)

    ' Terminologiari buruzko ohar bat: nahiz eta hitz ordena eta elementuen arteko orden hie-rarkikoa hiru maila desberdinetan aztertu daitezkeen (jatorrian, A-mugimenduaren osteaneta A-barra mugimenduaren ostean), lan honetan A-barra mugimendua alde batera utzi nahigenuke. Posible den heinean, beraz, mugimendu mota hau kontrolpean izaten saiatuko gara:beraz, azaleko posizioari buruz ari garenean A-katearen azken posizioari buruz ari gara(zehar objektuaren kasuan, Kasu edo komunztadura posizioari buruz, hain zuzen), eta aza-leko ordenez ari garenean, A-mugimenduaren ostean baina A-barra mugimenduaren aurre-tik (NZ-, Galdegaia-mugimendua aurretik) ematen den ordena izango dugu buruan.

    122

  • ADITZ D/TRANTS/TIBOEN BARNF-EG/TURA

    alternantzia hauen azalpen deribazionala bultzatu dute azken hamarkadan.Bigarren ikuspuntu honetatik badago egitura erlazio zuzena, adibidez, (6a) eta(7a)ren anean; biek erlazio tematiko berberak adierazten dutenez, erlaziohauek errepresentazioaren mailan egitura berbera ere partekatu behar dute.Hatsarre honen formulazio ezberdinak egin badira ere, Bakerren UTAH, (9)-an duzuena, bertsio ezagunena eta, neurri askotan, erradikalena da:

    (9) Theta-Ezarpenaren Uniformetasunaren Hipotesia: Hiztegiko elemen-tuen arteko theta-harreman berdinak elementu horien arteko egitura-harreman berdinen bidez adierazten dira S-Egituran (Baker 1988).

    Gure ikuspuntutik, Baker eta bere ondokoen hipotesi deribazionalakabaintail enpiriko eta teorikoak ditu. Egia da eman ditugun alternantzia hauenartean erregulartasun osoa aurkitzeko arazoak daudela, baina era honetakoprozesuak hizkuntza mota ezberdin askotan gertatzen dira; gainera, hizkun-tzen arteko ezberdintasunak badira, bai emankortasunari begira baita alter-nantzia onartzen duten aditz zehatzen aldetik, baina orohar eremu berdinetangertatzen dira prozesuok eta, hein handi batean, gertatzen ez diren kasuakaurreikusi daitezke. Zaila da ikustea hizkuntzen arteko kointzidentzia haueknola jaso daitezkeen era batu batean alternantziako bi egiturak deribazionalkiloturik ez badaude.

    Gogoratu, gainera, datibo komunztadura daraman sintagmak aditzareki-ko erlazio tematiko ezberdinak adieraz dezakeela, honetan ere bere estatusaderibatiboa dela sujerituz. Ondorioz, zehar objektua eta objektu zuzenarenarteko erlazio hierarkikoa "azalean" (10)-koa dela argudiatzeko argumentuakizan arren, orden horrek ez du nahitaez adierazten bi argumentuen artekoerlazio hierarkikoa "oinarrian":

    (10)

    NORI

    (ONUR/HELB) NOR

    (GAIA)

    (10)-ek A-kateen buruen arteko orden hierarkikoaren islapena adieraztendu, baina jatorrian erlazioak bestelakoak izan daitezke; hau da, (10) egituraeskeman agertzen zaigun ordena komunztadura posizioetarako mugimendua-ren osteko ordenaren islada izan daiteke eta ez du argumentuen jatorrizkoposizioa nahitaez erakusten. Beraz, posible litzateke jatorrizko ordena azale-ko orden honen alderantzizkoa izatea; hau da, GAIA ONURADUNA/HELBURUA-ren gainean sortzea jatorrizko egituran. Laister ikusiko dugunez, horrek zen-bait ondorio ekarriko luke.

    123

  • E. ARREO/ ETA 1. ORMAZABAL

    Lan honetan jarraituko dugun estrategia honako hau izango da: (6)-koegiturak (7)-ko egituren antzeko hierarkia erlazioetatik deribatzen direlakoproposamenari eutsiko diogu, Datiboen Egituren kasuan komunztadurarekinloturiko mugimendu bat gehiago dagoela proposatuz. Gauzak horrela, gurehelburu nagusienetako bat bi egituren arteko erlazioaren azterketa bat egiteaizango da.

    3. ARGUMENTUEN ARTEKO HURRENKERA

    Hemendik abiatuta, elementu hauen arteko azaleko hierarkia hurrenkeraenpirikoki zein den aztertuko dugu. Aurreko atalean esan bezala, zehar objek-tua eta objektu zuzenaren erlazioari dagokiola Montoya eta Elordietarenondorioak asumitzen ditugu: batetik, azalean, zehar objektua objektu zuzena-ren gainean dagoela egituran (ikus Montoya 1998; Elordieta 2001):

    (11) NORI (onuraduna/helburua/...) > NOR (gaia)

    Bigarrenik, Datiboaren Egiturak Objektu Bikoitzeko Egituren erara por-tatzen direla hainbat propietateri begira (Elordieta 2001, Ormazabal &Romero 2001).

    Bestalde, Datibo Egitura eta Postposizio Egituraren arteko erlazio tema-tiko bat egonik, Theta-Ezarpenaren Uniformetasunaren Hipotesiari jarraituz,deribazio erlazio bat dagoela asumitzen dugu.

    Ondorioz, hurrengo pausua HELBURUA, ONURADUNA eta abarreko argu-mentuen posizioa zein den aztertzea da, argumentuok Datibo Egiturarenbarman agertu beharrean Postposizio Sintagmen bidez gauzatzen direnean. Biposibilitate logiko izango ditugu, beraz:

    Alde batetik, Postposizio Egituretan, Datibo Egituretan bezala, azalekoordena HELBURUA > GAIA izan daiteke. Posibilitate honen ondorio enpirikoazera izango litzateke: Postposizio Egituretan ziurrenik HELBURU/ONURADU-NAren komunztadurarako mugimendurik ez dagoela kontutan izanik, argu-mentuen jatorrizko hierarkia azaleko hierarkia bera izango litzateke. Hau da,jatorrian zein azalean, argumentuen ordena HELBURUA > GAIA litzateke.Deribazioaren aldetik, Datibo Egituretan komunztadurarako mugimendua

    124

  • ADITZ 1)ITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURA

    baldin badago, egitura hauen eratorpena honako hiru hauetariko bat izangolitzateke, ondorio enpirikoen arabera:

    (12)a. b. /\ c. Crossing Paths

    ÁHEL

    GAIA HELGAIA HEL

    GAIA

    Bigarren posibilitatea Postposizio Egituretan, Datibo Egituretan ez beza-la, azaleko ordena GAIA > HELBURUA izan daitekeela da. Honen ondorioz, eta,esan bezala bi egitura mota hauek deribazioaren bidez erlazionaturik badau-de, jatorrizko ordena mantentzen duen Postposizio Egiturak jatorrizko orde-na adieraziko luke -hau da, GAIAk HELBURUA/ONURADUNA/etab.0-koman-datzen duenekoa—; Datibo Egiturak berriz, hurrenkera deribatua. Ondoriohau zuzena balitz, ordenaren aldaketa Datibo Egituretan honako bi modueta-ra lortu ahal izango genuke: HELBURUA/ONURADUNA goragoko posizio bate-ra mugitzen bada, GAIA jatorrizko posizioan utziz —(13a) adibidean bezala—edo, bestela, biak mugitzen badira HELBURUA/ONURADUNA GAIAren gainetikigoz, orain dela ez horrenbeste eztabaida teorikoetan garrantzi handia izanzuen bidezidor kabiratua (Nesting Paths) sortuz (13b):

    (13)a. b. Nesting Paths

    /N/N

    GAIAHELE

    I

    • ^/̂\.■!,

    GAIAI HELB

    Emandako bi posibilitate hauen artean egokiena zein den ebidentzia enpi-rikoak esan beharko digu. Kontutan izan bchar da HELBURUA, oNURADUNAedo JABEA errol tematiko ezberdinak izanik, dagozkien hierarkia posizioariburuzko ondorioak ezberdinak izan daitezkeela kasu bakoitzean, nahiz etaargumentu hauek guztiak zehar osagarriaren posizioan bukatu. Hurrengo ata-lean kontu hauek argitzeko hasierako pausuak eman nahiko genituzke, ele-mentu hauen arteko hurrenkera hierarkiko eta linealaren azterketa bat eginaz.Horretarako, test klasiko batzuk aplikatuko ditugu, Postposizio Egituretakoondorioak Datibo Egituraren emaitzekin aldenduz.

    125

  • E. ARREGI ETA J. ORMAZABAL

    Oso gai interesgarria iruditzen bazaigu ere, ez dugu eztabaidatuko auke-ra bakoitzaren barruan egon daitezkeen hautaketaz. Hau da, gehienez jota ere(12) edo (13)-ren artean aukeratuko dugu, hautaturiko ordena lortzeko posi-bleak diren deribazio ezberdinak eztabaidatu gabe. Era berean, hitzaldi hone-tan ez dugu ezer esango predikatu ditrantsitiboen barne-egiturari buruz(Perpausa Txikiaren egitura duen ala Postposizio-inkorporazioarena, etab.),gure aurkezpena argumentuen arteko hierarkia erlatiboa eztabaidatzearimurriztuz.

    4. AZALEKO HURRENKERA POSTPOSIZIO EGITURETAN

    4.1. Orden ez-markatua

    Euskalaritza sortzailearen tradizioan bi izan dira pisu berezia izan dutenargumentuak Zehar Objektua Objektu Zuzena baino gorago dagoela esateko:orden ez-markatua eta aditz laguntzailearen komunztadura atzizkien artekoordena. Postposizio Egituraren kasuan, komunztadura morfemen ordenak ezdigu informazio handirik emango, interesatzen zaigun Postposizio Sintagmakez baitu aditzarekin komunztadurarik mantentzen; ondoko adibide honetan,dut laguntzailearen barne egiturak ezin digu informaziorik eman adlatiboarenperpaus-barneko egiturari buruz, argumentu hau ez baita komunztaduranisladatzen.

    (14) Mirenengana liburua bidali dut

    Edozein kasutan ere, NOR eta NORIren arteko hurrenkerari buruzargumentu teoriko honek esan dezakeenez ohar txiki bat egin nahiko genuke.Lakaren (1993) argumentu morfologikoa interesgarria bada ere, bada alor bat,predikatu ezakusatiboena, bere balioa erlatibatzera garamatzana. Konparadezagun, adibidez, (15a)-ko aditz ezakusatiboen NOR-NORI komunztadu-ren arteko ordena, (15b)-ko NOR-NORI-NORK ordenarekin:

    (15) a. Jon Mireni ixtorio interesgarriekin joan zitzaionb. Peruk Mireni Jon aurkeztu zion.

    Predikatu ezakusatiboaren adibidean, absolutiboa daraman argumentuasubjektua da eta zehar osagarriaren gainean dago egituran, besteak beste ana-foren uztardurak erakusten duenez:

    (16) a. Miren bere buruari mintzatu zaio [Artiagoitia 1994]b. Gu geure buruari mintzatu gatzaizkio

    126

  • ADITZ DITRANTSEEIBOE.N BARNE-EGITURA

    Hala ere, NOR-NORI formetan komunztadura markak ez dira inberti-tzen; hau da, ditrantsitiboetan bezala, NOR komunztadura NORI komunz-taduraren ezkerrera agertzen da sistematikoki. 2 Gauzak horrela, egitura eza-kusatiboek zalantzan jartzen dute komunztadura morfemen hurrenkera etaesaldiaren argumentuen ordenaren banan-banako erlazioa (Zabala 1995,Fernández 1996, Bobaljik 1969).

    Aurreko argudioaren kontra subjektutasuna eta komunztadura/kasuerlazioak bi erlazio zeharo independienteak direla argudia zitekeen,Bobaljiken (1991) proposamenari jarraituz; ondorioz, komunztadura mailanabsolutiboa datiboaren gainean badago ere, lehen argumentua datiboaren gai-netik igotzen da subjektuaren posizioa betetzera. Kontutan izan, hala ere,mugimendu honek sortuko lukeen egiturak berak lan honetan hipotesi mailanaurkezten dugun argumentuen arteko hurrenkera iraulketaren kasu bat litza-tekeela.

    Orden ez-markatuari begira, Postposizio eta Datibo Egiturek azaleanorden ez markatu diferentea erakusten dutela dirudi, era honetako argumen-tuek oso garbiak ez izateko joera handia badute ere. Datibo Egituretan NORIargumentua NOR argumentuaren aurretik agertzen den bitartean, (17)-koadibideetan ikus daitekeenez, Postposizio Egituretan hurrenkera ez-markatuaalderantzizkoa dela ematen du; hau da, NOR argumentua NORENGANA(18) argumentuaren aurretik agertzen denekoa:'

    (17) a. Bernia jakin bezain laster, mezulari bat Mirenibidali diot [fokoa]

    b. Bernia jakin bezain laster, Mireni mezulari batbidali diot [ez-markatua]

    c. Bernia jakin bezain laster, mezulari bat bidalidiot Mireni [fokoa]

    (18) a. Bernia jakin bezain laster, mezulari batMirengana bidali dutb. Bernia jakin bezain laster, Mirengana mezulari

    bat bidali dutc. Bernia jakin bezain laster, mezulari bat bidali

    dut Mirengana [ez-mark?]

    [fokoa]

    [fokoa]

    = Ikus, hala ere, aditz psikologikoak; Albizu 1993, Artiagoitia 1995 eta bertako erreferen-tziak.' (17) -(20)-ko letra beltza konparaketan interes berezia duten elementuak markatzeko era-bili dugu eta, beraz, ez du entonazio edo azentu berezirik adierazten.

    127

  • E. ARREGI ETA J. ORMAZABAL

    Gauza bera gertatzen da (19)-(20) adibideetan, (20c) adibidearen estatusaoso garbi gelditzen ez bada ere. Berriro ere, (19b) adibideak orden ez marka-tua adierazten duen bitartean, (20b) ez da kasu ez-markatua, baizik eta osaga-rri zuzenaren foko interpretazioa eskatzen duen irakurketa.

    (19) a. Ogia Joni zatitu zion [fokoa]b. Joni ogia zatitu zion [ez-markatua]c. Ogia zatitu zion Joni [fokoa]

    (20) a. Ogia Jonentzat zatitu zuen [fokoa]b. Jonentzat ogia zatitu zuen [fokoa]c. Ogia zatitu zuen Jonentzat [ez-markatua ?]

    (18) eta (20)ko paradigmen artean, (18c) eta (20c) adibideak orden ez-markatua azaltzen duten adibide bakarrak baldin badira, Postposizio Egiturahauen jatorrizko ordena NOR > NORENTZAT delako susmoa sendotu egi-ten da. Hitz hurrenkera neutroari buruzko argudioen balio erlatiboa izanarren, emaitzok hurrengo atalean aztertuko ditugun beste zenbait daturekinbat datozenez, plausibilitate handiagoa dutela iruditzen zaigu.

    4.2. 0-komando erlazioak

    Predikatu ditrantsitiboen egitura sintaktikoaren azterketan eta, batez ere,barne-argumentuen hierarkiari buruzko eztabaidan, eragin handia izan duBarss eta Lasnikek (1986) idatzitako lanak, bertan zehar objektua eta objektuzuzenaren arteko erlazio hierarkikoa finkatzeko test ezberdinak proposatzendirelako. Jatorriz, ingelesaren Objektu Bikoitzeko Egiturak aztertzeko pro-posatu bazituzten ere, testok klasiko bihurtu dira gramatika sortzailean oro-korrean aditz ditrantsitiboen sintaxi egituren arteko konparaketak egin ahalizateko, eta hizkuntza askotako egiturei aplikatu zaizkie.4 Euskararen kasuanMontoyak (1998) eta Elordietak (2001) test hauen aplikazio sistematiko bategin diote NOR-NORI-NORK egiturari. Azterketa honetan oinarritzen dahitzaldian zehar behin baino gehiagotan aipatu dugun ondorioa: zehar objek-tuak objektu zuzena o-komandatzen duela, hain zuzen.

    Atal honetan, postposizio sintagmen eremura zabalduko dugu azterketa,aldi berean Montoyak eta, batez ere, Elordietak Datiboaren Egituraren kasuan

    4Ikus Demonte(1991, 1995) eta Romero (1997)gazteleraren kasuan, Marantzek(1993)alba-nierari buruz egindako analisia edota Markontonatou (1993) eta Anagnostopoulouk (1998)grekerari buruz egindakoa.

    128

  • AD%I'Z DITRANTS7TIBOEN BARNE-I:GITURA

    ateratako emaitzekin konparatzen dugularik. Badira zenbait oztopo gureikerketa aurrera eramateko, Barss eta Lasnikek proposaturiko test askorekinPostposizio Egiturari aplikatzeko arazoak izan ditugulako. Adibide bat jar-tzeko, anaforen uztardura erabili izan da bi argumenturen arteko o-komandoerlazioa erakusteko (Ortiz de Urbina 1989, Albizu 1993, Elordieta 2001, besteaskoren artean):

    (21) a. Nik Mireni bere burua erakutsi nion argazkietanb. *Nik Miren bere buruari erakutsi nion argazkietan

    Anaforen uztardurak posizio erlatiboari buruzko informazio asko cmanbadiezaiguke ere, ezinezkoa izan zaigu interesatzen zaizkigun egituretanONURADUNA edo HELBURUAren lekuan elkarkari edo bihurkari bat onartzenduen adibide bat aurkitzea aldi berean pragmatikoki posiblea dena. Gauzabera gertatzen da Barss eta Lasniken beste hainbat frogarekin. Arrazoi hauen-gatik eta denbora murriztapenak kontutan izanik, hitzaldi honetan test batenemaitzak aurkeztu nahi ditugu nagusiki.

    Edonola ere, garrantzitsua da gogoratzea datibo eta absolutiboari aplika-tutako froga gehienek erakusten dutena zera dela: bi argumentuen arteko "aza-leko" hurrenkera. Beraz, argumentuen jatorrizko posizioari buruzko ondorio-ak atera ahal izateko Postposizio Egiturekin konparatzen saiatuko gara.

    4.3. Kuantifikatzaile-aldagai uztardura: idiolekto ezberdintasun bat

    Zenbait konplikazio alde batera utzirik, izenordain bat kuantifikatzailebaten aldagai bezala interpretatu ahal izateko, izenordainak kuantifikatzailea-ren o-komando eremuan egon behar du "A-egituran". Elordietak (2001)ondoko paradigma hau ematen du:

    (22) a. Nik ama bakoitzari i berei umea eraman nionb. *Nik bere i amari ume bakoitza i eraman nion

    (23) a. Nik ume bakoitza i bere i amari eraman nionb. Nik bere i umea ama bakoitzari i eraman nion

    Badirudi badagoela banaketa bat hiztunen artean (23b)-ren juizioetan;zenbait hiztun Elordietaren juizioekin bat datozen arren, beste batzuk, egitu-ra hauek onartzeko, kuantifikatzailea izenordainaren aurrean izan behar duteazalean eta, beraz, (23b) txartzat ematen dute. (24)-(25) adibideek hiztunenbanaketa hau jasotzen dute, ezberdinak diren juizioak parentesi-artean mar-katuz:

    129

  • E. ARREG/ ETA J. ORMAZABAL

    (24) a. Nik ama bakoitzari; bere; umea eraman nionb. * Nik bere; amari ume bakoitza i eraman nion

    (25) a. Nik ume bakoitza; bere; amari eraman nionb. (?* ) Nik bere; umea ama bakoitzari; eraman nion

    Dirudienez, bigarren multzoko hiztunentzat kuantifikatzaileak izendor-daina o-komandatu behar du A-egituran nahitaez. Hortik aurrera bi multzohauek zeren arabera banatzen diren garbi ez egon arren, badira pare bat gauzainteresgarriak direnak: alde batetik, (25b) txartzat ematen dutenek ere adibidehonen eta (24b)-ren artean ezberdintasun bat badagoela onartzen dute, ezber-dintasun hori txikia bada ere. Gure informatzaile baten hitzetan, "(25b) txa-rra den bitartean, (24b) guztiz ulertezina da". Bestetik, hiztun guztiek, bakoi-tzak bere aukerarekin, barne-koherentzia oso bat mantentzen dute juizioetan,bai adibide alternatiboak ematen zaizkionean baila beste egitura ezberdin ba-tzuren aurrean daudenean ere, ikusiko dugunez. Barne-koherentzia haugarrantzitsua izango da, gure konparaketan separaturik mantenduko ditugu-lako juizio ezberdintasun hauek.

    Elordietak berak aurkeztutako datuei ematen dien azalpena honako hauda: izenordaina aldagai bezala interpreta ahal izateko, nahikoa da kuantifika-tzailearen o-komando eremuan egotea deribazioaren edozein unetan. Beraz,(24a) eta (25a)-k gramatikalak izan behar dute, kuantifikatzaileak izenordainao-komandatzen duela argi eta garbi. (24b) eta (25b) adibideei dagokiela, A-egi-turan izenordainak kuantifikatzailea o-komandatzen du bi kasuetan; bainajatorrizko ordena zehar objektua > objektu zuzena bada, badago bi deriba-zioen arteko ezberdintasun garratzitsu bat. (24b)-ren kasuan orden ez-marka-tua agertzen zaigunez, bi argumentuak bere lekuan daudela pentsatzekoa da,(26a)-n erakusten den bezala; deribazio honetan, bakoitza kuantifikatzaileakez du deribazioaren puntu batean ere izenordaina o-komandatzen. (25b)-n,bestalde, argumentuak inbertiturik badaude, Objektu Zuzena goragoko posi-zio batera mugitu delako izan beharko du, (26b)-n ikusten den modura. Halabada, badago deribazioaren puntu bat —NOR argumentuaren mugimendua-ren aurrekoa, hain zuzen ere— zeinetan bakoitza kuantifikatzaileak aldagaiao-komandatzen duen, eta esaldia ona da:

    (26) a. b.

    bere amari \ume bakoitza

    bere umeaiama bakoitz/a,\

    ti

    130

  • ADIT7_ DITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURA

    Hiztun gehienentzat kontrasteren bat egoteak azalpena plausiblea egitendu neurri batean. Hala ere, konpara dezagun aurreko paradigma PostposizioEgituren pareko paradigmarekin:

    (27) a. ?? Nik ama bakoitzarengana i bere i umea eraman nuenb. (?*)Nik berei amarengana ume bakoitzai eraman nuen

    (28) a. Nik ume bakoitza i berei amarengana eraman nuenb. * Nik berei umea ama bakoitzarenganai eraman nuen

    Aurreko paradigman bezala, bi hiztun multzoen arteko ezberdintasunbakarra (27b) da. Aurrekoan (25b) onartzen zutenek (27b) ere onartzen duteeta lehena txartzat ematen dutenentzat (27b) txarra da.

    4.4. Datuen konparaketa

    Hasteko, konpara ditzagun agerian kuantifikatzaile > izenordaina ordenaerakusten dituzten lau esaldiak. Datibo-Absolutibo konbinaketaren kasuan biesaldiak erabat onargarriak diren bitartean, hiztun gehienek kontraste bat aur-kitzen dute Adlatibo edo Asoziatibo-Absolutiboaren kasuan argumentu hauenordenaren arabera. Ume bakoitza > bere amarengana ordena onartzen dutenbitartean, ama bakoitzarengana > bere umea marjinala da. (29) eta (30)-ean inte-resatzen zaizkigun adibideak errepikatu ditugu konparaketa errezteko asmoz:

    (29) a. Nik ama bakoitzari; bere i umea eraman nion

    b Nik ume bakoitzai berei amari eraman nion

    (30) a. ?? Nik ama bakoitzarengana i bere i umea eraman nuen

    b Nik ume bakoitzai berei amarengana eraman nuen

    Kontuan izan behar da kuantifikatzaileak izenordaina lau adibideetan o-komandatzen duela; ondorioz, Elordietaren azalpenaren arabera ez genukeinolako kontrasterik esperoko. (30a)-ren marjinaltasuna esplikatzeko, bi asun-zio behar direla iruditzen zaigu: (i) absolutibo kasua daraman ObjektuZuzenak adlatibo marka duena O-komandatzen duela, alde batetik, eta (ii)postposizio Sintagmaren A-barra mugimenduak, nahiz eta kuantifikatzaileaizenordainaren gainean jartzen duen, ez du deribazioa erabat salbatzen.

    Garrantzitsua da ohartaraztea bigarren asunzio honek ez garamatzalanahitaez Kuantifikatzaileentzako A-mugimenduaren teoria batera, à laHornstein. Aztertzen ari garen egiturak Bijekzio Printzipioaren eremuanerortzen diren horietakoak dira. (29a) adibidearen interpretazioak, adibidez,(31)-ko interpretazioa du. Egitura honetan, kuantifikatzaile bat eta bi aldagaiagertzen dira.

    131

  • E. ARREG! ETA J. ORMAZABAL

    (31) x bakoitzeko [nik x-i x-en umea eraman diot]

    Kuantifikatzaileen mugimendua benetan esistitzen bada, lehen aldagaiakuantifikatzailearen aztarnari dagokio eta bigarrena izenordainari. Ikuspuntuhorretatik, (ii) baldintzak dioena zera da, A-katean aldagaiak izenordaina O-komandatu behar duela.

    Azter ditzagun, jarraitzeko, azaleko ordenean izenordaina kuantifika-tzailearen gainean erakusten dituzten kasuak. Gogoan izan behar da, bestalde,Datibo Egituraren kasuan banaketa bat dagoela, (32b) onartzen dutenen eta ezdutenen artetan. Gure ustez interesgarria dena zera da: (33)-ko adlatiboarenkasuan banaketa hori mantentzen dela baina buelta emanda. (32b) onartzenduten hiztunek, Elordieta barne, (33a) ere onartzen dute edo gehienez jota ere"piskat arraro"tzat jotzen dute. Orohar bere kuantifikatzailearen aurreanmaite ez dutenei (33a) ere txarra iruditzen zaie, espero zitekeen bezala, bainaDatibo Egituren egoerari buelta emanez, oraingo honetan (33b), nonAbsolutiboa adlatiboaren gainean agertzen zaigun, (33a) baino txarragoa iru-ditzen zaie:

    (32) a. * Nik berei amari ume bakoitza i eraman nionb. (?*) Nik berei umea ama bakoitzarii eraman nion

    (33) a. (?*) Nik bere i amaren gana ume bakoitzai eraman nuenb. * Nik berei umea ama bakoitzaren gana i eraman nuen

    Paradigma honek NORI-NOR argumentuen arteko erlazioa eta NOR-NORENGANA-ren artekoa guztiz alderantzizkoak direla sujeritzen du,lehengo (i) puntuaren ondorioak indartuz. Onartu behar dugu, hala ere, para-digmaren azalpena ez dela horren erreza. "Azaleko" orden ez markatuak (34)-koak badira, (32a) eta (33b)-ren agramatikaltasuna zuzenean azal zitekeenBijekzio Oinarriaren bidez, aldagaiak izenordaina uztartu behar duela inter-pretatzen baldin badugu:

    (34) a. NORI > NORb. NOR > NORENGANA

    Paradigma osoa kontutan hartzen dugunean –(29)-(30) adibideak barne–(33a) eta (33b)-ren arteko kontrastea azaltzeko konplikazio batzuk sortzenbadira ere, azalpen koherente bat bilatu nahi badugu hemen aurkeztutakoproposamenaren ildotik izan behar du gure ustez.

    132

  • ADITZ DITRANTSITIROEN BARNE -EGITURA

    5. ONDORIO GISA

    Behin betiko ondorioak ateratzeko ebidentzia ahulegia bada ere, lanhonetan aurkeztutako argumentuek zera sujeritzen dute, predikatu ditrantsi-tiboen barne-argumentuen arteko hierarkia —zenbaten artekoa behintzat—GAIA > HELBURUA/ONURADUNA, etab. dela. Hala bada, predikatu haueidagozkien Datibo Egituretan, argumentuen arteko erlazioa irauli egiten da,HELBURUA... (NORI) > GAIA bihurtuz.

    Hurrenkera hierarkiko honen iraulketak ondorio teoriko eta enpirikoasko dakartza. Hasteko, eztabaidatutako jatorrizko hierarkiak ondoriogarrantzitsuak ditu argumentu egitura eta, batez ere, argumentuen hierarkiaribegira. Bestetik, 3. atalean aurkeztutako bi aukera logikoetara bueltatuz, arti-kuluan zehar aurkeztu ditugun argumentuak bi posibilitate nagusien arteanhautatzen laguntzen digu. Zehazkiago, Postposizio Egituren eta DatiboEgituren arteko orden ezberdintasunak datiboa jasotzen duen argumentuarengorako mugimendua adierazten badu, hemen proposatu dugun bezala, deri-bazioak ondoko bietariko baten eskema jarraitzen du nahitaez:

    (13)

    a. b. Nesting Paths

    /\

    ^^ 1 7\GAIA /\

    HELB GAIA ^\HELB

    Esan bezala, ez da hau leku egokia bi posibilitateen arteko hautapenarenargumentuak aurkezteko, baina bietariko edozeinek ondorio sakonak ekarri-ko ditu alde batetik predikatu ditrantsitiboen eta Objektu BikoitzekoEgituraren azterketan eta bestetik Kasu Teoria eta komunztadura sistemenarteko loturaren ikerketan.

    Hemen aurkeztutako lana ikerketa zabalago baten abiapuntua da eta,dudarik gabe, predikatu ditrantsitiboen barne-egitura hemen proposatutakobi hauetariko bat dela frogatzen duen ebidentzia gehiago beharrezkoa da.Baina hemen emandako arrazoiek ebidentzia nahikoa erakusten dute orainarte euskalaritzan eztabaidarik gabe onartu den hiru komunztadurako predi-katuen argumentu-egitura zalantzan jartzeko.

    133

  • E. ARREGI ETA J. ORMAZABAL

    Erreferentziak

    ALBIZU, P. 1993. "Focus and Word-Order in Basque", eskuizkribua,University of Southern California.

    —1997a. "Generalized Person-Case Constraint: A Case for a Syntax-Driven Inflectional Morphology." In A. Mendikoetxea & M. Uribe-Etxebarria, (arg.) 1-34.

    1997b. The Syntax of Person Agreement. Doktorego tesia,University of Southern California.

    ANAGNOSTOPOULOU, E. 1998. "Dative argument and clitic doubling.".Eskuizkribua MIT.

    ARTIAGOITIA, X. 1994. Verbal Projections in Basque and MinimalStructure, ASJU XXVIII-2:341-504.

    BAKER, M. 1988. Incorporation Theory, Chicago: University of ChicagoPress.

    —1996. "On the structural position of themes and goals ". In JohanRoorick and Laurie Zaring (arg.) Phrase structure and the lexicon.Dordrecht, Kluwer; 7-34 orr.

    BARSS, A. eta LASNIK, H. 1986. "A note on anaphora and double objects",Linguistic Inquiry 17.2: 354-357.

    BONET, E. 1991. Morphology after Syntax: Pronominal Clitics inRomance. Doktorego tesia, MIT.

    CHENG, L. & DEMIRDACHE, HAMIDA. 1993. "External Arguments inBasque", in J. I. Hualde & J. Ortiz de Urbina (arg.) 71-88.

    DEMONTE, V. 1991. "Dos clases de objetos indirectos, la construcción dedoble objeto y el alcance de las estructuras larsonianas". Eskuizkribua,Universidad Autónoma de Madrid.

    —1995. "Dative Alternation in Spanish." Probus 7.1, 5-30.

    DEUSTUKO HIZKUNTZALARITZA MINTEGIA. 1988. "Inkorporazioa per-paus kausatiboetan", in P. Salaburu (arg.) Sintaxi teoria eta euskara, EHUkoargitalpen zerbitzuak, 87-119.

    ELORDIETA, A. 2001. Verb Movement and Constituent Permutation inBasque, Doktorego tesia, Leiden University.

    134

  • ADITZ DITRANTSITIBOEN BARNE-EGITURA

    ETXEPARE, R. Moldiztegian. "Valency and argument structure in theBasque verb", in J.I. Hualde & J. Ortiz de Urbina (arg.) A Grammar ofBasque, Berlin: Mouton de Gruyter.

    EUSKALTZAINDIA -GRAMATIKA BATZORDEA. 1985. Euskal GramatikaLehen Urratsak [EGLU], Iruñea: Comunidad Foral de Navarra-Euskaltzaindia.

    FERNÁNDEZ, B. 1996. Egiturazko kasuaren ezarketa euskaraz, doktoregotesia, Euskal Herriko Unibertsitatea.

    GOENAGA, P. 1980. Gramatika Bideetan (2. argit. zuzendua eta osatua),Donostia: Erein.

    HALE, K. eta KEYSER, S. J. 1993. "On Argument Structure and the LexicalExpression of Syntactic Relations", in K. Hale & S.J. Keyser (arg.) The ViewFrom Building 20: Essays in honor of Sylvain Bromberger, Cambridge: MITPress.

    1997. "The Limits of Argument Structure", in A. Mendikoetxea &M. Uribe-Etxebarria (arg.), 203-230.

    HORNSTEIN, N. 1995. Logical Form, Oxford: Blackwell.

    HUALDE, J. I. & ORTIZ DE URBINA, J. (arg.). 1993. Generative Studies inBasque Linguistics, Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins. 21-70.

    JACKENDOFF, R. 1990a. Semantic Structures, Cambridge: MIT Press.

    1990b. "On Larson's treatment of the Double ObjectConstruction", Linguistic Inquiry 21.3, 427-455.

    LAFITTE, P. 1969. Grammaire Basque: Navarro-labourdin littéraire (édi-tion revue et corrigé), faksimila, Donostia: Elkar/Ikas, 1979.

    LAKA, I. 1993. "The Structure of Inflection: A case study in X° syntax",in J.I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg.) 21-70.

    LARSON, R. 1988. "On the double object construction", LinguisticInquiry 19.3: 335-391.

    1990. "Double objects revisited: reply to Jackendoff", LinguisticInquiry, 21.4, 589-632.

    MENDIKOETXEA, A. eta URIBE-ETXEBARRIA, M. (arg.) 1997. Theoreticalissues on the Morphology-Syntax Interface, ASJU Gehigarriak XL. SanSebastián: Diputación Foral de Guipúzcoa

    135

  • E. ARREGI ETA J. ORMAZABAL

    MONTOYA, E. 1998. "Objektu bikoitzeko aditzak euskaraz".Eskuizkribua, EHU.

    ORMAZABAL, J. eta ROMERO, J. 2002. "A brief description of some agre-ement restrictions", in P. Albizu & B. Fernández (arg.) On Case andAgreement. Kasu eta Komunztaduraren gainean, EHUko ArgitalpenZerbitzua.

    ORTIZ DE URBINA, J. 1989. Parameters in the Grammar of Basque,Dordrecht: Foris.

    PESETSKY, D. 1995. Zero Syntax, Cambridge: MIT Press.

    ROMERO, J. 1997. Construcciones de doble objeto y gramática universal.Doktorego tesia, Universidad Autónoma de Madrid.

    WILLIAMS, E. 1994. Thematic Structure in Syntax, Cambridge: MIT Press.

    ZABALA, I. 1995. "Infinitivos, tiempo y ergatividad", eskuizkribua, EHU[5 th Coloquium of Generative Grammar (A Coruña) kongresuan aurkeztuta-ko ponentzia].

    136