Adimen emozionala

15
Amaia Orbegozo Ramos, Batx 1a.

Transcript of Adimen emozionala

Page 1: Adimen emozionala

Amaia Orbegozo Ramos, Batx 1a.

Page 2: Adimen emozionala

Adimen emozionalaren kontzeptuak gure berezko sentimenduak eta gure ingurunekoenak onartzeko, gu motibatzeko eta gure buruarekin nahiz gainontzekoekin ditugun erlazioak era egokian eramateko gaitasunari esaten diogu.

Page 3: Adimen emozionala

Barnekoak diren arlo psikologikoak ongi aztertzeko eta ezagutzeko gaitasunari dagokio adimen emozionala; hau da, nor bere buruaren bizitza emozionala ezagutzea, sentimenduak aztertzea, horiek bereizten jakitea, sentimendu horiei izena jartzea, eta jarrera-gida moduan erabiltzea.

Adimen emozionala pertsonen arteko adimena ere da, gaitasun soziala, besteekin erlazionatzeko.

Page 4: Adimen emozionala
Page 5: Adimen emozionala

Ikerketa psikopedagogikoaren arloan, “Adimen emozionala” hitza PeterSalovey-ek eta John Mayer-ek erabili zuten lehen aldiz 1990an, eskolan eta arlo profesionalean arrakasta zeukaten pertsonen ezaugarri emozionalak deskribatzeko erabili zuten.

Baina Daniel Goleman-ek famatu bihurtu zuen kontzeptu hau “Inteligencia emocional” liburuarekin.

Goleman-ek horrela definitzen du adimen emozionala: gure sentimenduak eta besteenak identifikatzeko trebezia, motibatzeko eta harremanak bideratzeko gaitasuna.

Page 6: Adimen emozionala

Urte askotan pentsatu izan da pertsona arrakastatsuaren ezaugarririk garrantzitsuena gaitasun intelektual handia edukitzea dela. Hau da, inteligentzia akademikoa, baina iritzi hori ez dator bat errealitatearekin.

Page 7: Adimen emozionala

Gizakiaren jokaera aztertzen dutenek hau diote: pertsona izatea, adimen-intelektual handia edukitzea baino garrantzitsuagoa dela.

Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20a adimen intelektualari esker da eta %80a adimen emozionalari esker.

Page 8: Adimen emozionala

Azken ikerketen arabera, gaurko umeak eta gazteak duela 50 urtekoak baino azkarragoak dira inteligentzia akademikoan, baina, era horretako gaitasunetan gora egiten duten bitartean, emoziozko adimenean eta gaitasun sozialetan behera doazela ikusten da.

Page 9: Adimen emozionala

1) Norberaren emozioen ezagutza: Momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela konziente izateko ahalmena.

(Nire emozionak nireak dira eta ni nahiz beraiekin egiten dudanaren arduraduna)

Page 10: Adimen emozionala

2) Emozioen bideratzea: Beldurra, frustrazioa, amorrua, errua eta tristura bizitzako zailtasunei aurre egiteko moduak dira. Gure buruak haien bitartez laguntzen gaitu aurrera joaten. Emozionalki inteligenteak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo seguruetan espresatzen eta oreka berreskuratzen.

Page 11: Adimen emozionala

3) Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna. Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.

Page 12: Adimen emozionala

4) Automotibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute nahi dutena lortu arte (perseberantzia).

Page 13: Adimen emozionala

5) Trebetasun sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak lagunak egiten eta mantentzen dakite, gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onargarriak diren konponbideak bilatzen dituzte.

Page 14: Adimen emozionala

(*) Beste ezaugarri bat Asertibitatea da. Pertsona asertiboek, bere burua baieztatzen dute manipulazioa edo txantaje emozionalari ez diote erantzuten, muga osasuntsuak ipintzen dituzte besteekin, besteak errespetatzen dituzte eta besteengandik errespetatuak izatea lortzen dute.

Page 15: Adimen emozionala

Wikipedia

http://www.gaur8.info/

http://sorkari.com