ACTIVIDADES DICIEMBRE eusk - Pamplona...beharko da izena, jarduera bakoitza hasi baino 24 ordu...

16
JARDUERAK ABENDUA

Transcript of ACTIVIDADES DICIEMBRE eusk - Pamplona...beharko da izena, jarduera bakoitza hasi baino 24 ordu...

  • JARDUERAKABENDUA

  • AURKIBIDEA

    > HAUR ETA FAMILIENTZAKO PROGRAMAZIOA

    > MAKER EREMUA

    > ZUZENEKO ARTEAK

    > ZINEMA

    > HITZALDIAK

    > PROIEKTU PARTE-HARTZAILEAK

    > ERAKUSKETAK

    4-13

    14-17

    18-19

    20-23

    24-25

    26-27

    28-29

    JENDEARI ARRETA EGITEKO

    ORDUTEGIAK >Civivox guztiak Astelehenetik larunbatera9:00-14:00 / 17:00-21:00

    Kondestablea Igandeak Irailaren 15etik aitzina 9:00-14:00 / 17:00-21:00

    Iturrama, Mendillorri,Sanduzelai Igandeetan irekia, programazioaren arabera

    INSKRIPZIOAK>Covid 19tik eratorritako egoera dela eta, sarreren salmenta fisikoa eta gonbidapenen banaketa kendu dira. Jarduera guztietan parte hartzeko, hiru bide hauetako baten eman beharko da izena, jarduera bakoitza hasi baino 24 ordu lehenago gehienez. - Online, Iruñeko Udalaren webguneetan (www pamplonaescultura.es / www.pamplona.es )

    - Aurrez aurre, edozein Civivox zentrotara joanda

    - Telefonoz, 010 zenbakian (948420100an, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

    ORDAINTZEKO ERAK >Banku-txartel bidez ordainduko da, aurrez aurre, telefonoz edo online.

    DATUEN BABESA>Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakitera ematen dizugu zuk emandako datu pertsonalak Iruñeko Udalaren “Udal Jarduerak eta Zentroak” izeneko fitxategian bilduko direla, udal-zerbitzu eta -instalazioetarako sarbidea kudeatze aldera. Baduzu datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haien kontra egiteko eskubidea, idazki bat bidalita fitxategiaren arduradunari –Iruñeko Udalari– Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2 – 31001 Iruña), edo egoitza elektronikora www.pamplona.es

    COVID-19 INFORMAZIOA>Civivox Sareak bere zentro guztiak prestatu ditu ikasturte berrirako, aurrera begira ere erreferentziazko zentro hurbilak izateko asmoz Iruñeko herritarrentzat. Horretarako, zentro guztietan hainbat neurri ezarri dira indarrean diren araudi eta gomendio guztiekin bat, dela garbiketan, dela higienean, dela segurtasunean. - Zentroan sartzeko, eskuak nahitaez garbitu eta tenperatura hartuko da.

    - Musukoa nahitaez erabiliko da, ongi jarrita, jarduerak iraun bitartean.

    - Lekuetako edukierak murriztu dira.

    - Sarreren salmenta eta gonbidapenen banaketa fisikoa kentzea

    - Bertaratzen den jendearen erregistroa online, telefonoz edota presentziala edozein zentrotan.

    - COVID-19aren ondorioz jarduera bertan behera uzten bada, eman ez diren saioei dagokien zenbatekoa itzuliko da.

    -Civivox zentroan 30 minutu lehenago egotea gomendatzen da, kasu bakoitzean sarrera mailakatuta antolatzeko.

    INFORMAZIOA

    DATAK ORDUTEGIA ASTEKO EGUNAIRAKASLE PREZIOA

  • 4 5

    LEIHOTIK BEGIRA >Haurrendako ipuin-kontalaria

    Leiho bat handia edo txikia izan daiteke. Etxe batean, eraikin batean edo etxebizitza batean egon daiteke. Leiho bat leku egokia izan daiteke begiratzeko eta mundua ikusteko. Eta, zenbaitetan, leiho bat, halaber, nahi duzun guztia imajinatzeko aukera izan daiteke. Ausartzen al zara?

    ZABALGUNEKO CIVIVOXA

    ESTITXU ARROYO

    ABE 12

    12:00 + 3 urte, heldu batek lagunduta

    ANIMALIEI ETA ZOMORROEI BURUZKO IPUINAK >Haurrendako ipuin-kontalaria

    Denboran harrapaturik gelditutako dinosauro bat, igerilekuan eroritako elefante bat, armiarma tronboi-jotzailea eta beste batzuk.

    MILAGROSAKO CIVIVOXA

    ESTITXU ARROYO

    ABE 12

    18:00 + 3 urte, heldu batek lagunduta

    CHRONOS EU>Magia-ikuskizuna

    Imajinatu... Imajinatu ate bat zeharkatzen duzula; atea ikusten da, sentitzen da, baina egiazki ez da existitzen; zure irudimenari ongietorria ematen dizun atea da; magiaz beteriko atea. DENBORAREN atea da.

    Itzal magoaren ikuskizun berria. Horrela, magiaren klasikoetatik abiatuta, hau da, itzal txinatarrak, magia argi beltzarekin, etab., halako bizitza berri bat eman nahi zaie, biziberritu nahi ditu, dramaturgiaren bidez ikuslearengana zuzenean iristeko.

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    ITZAL MAGOA

    ABE 12

    18:00

    + 4 urte, heldu batek lagunduta

    URA >Ura hainbat egoeratan dago, eta guk egoera horietako bakoitzean eginen dugu bidaia. Ura ezinbestekoa baita bizitzeko; beraz, zaindu dezagun. Hodeietan daukan egoeratik abiatuta, umetxoek ibilbide oso ikusgarria eginen dute, musikaz blai eta zentzumenez betetakoa (jolasak, musika, oihalak, ura, uretako animaliak, xaboi-burbuilak…). Azkenik, itsasoraino iritsiko gara, eta hortik, berriz ere hodeietan amaituko dugu.

    LA PIEL (NAVARRA)

    ABE 12

    12:00 18:00 EU

    1-3 urte, heldu batek lagunduta

    3 €

    HAUR ETAFAMILIENTZAKOPROGRAMAZIOA

    UMETXOENDAKO ANTZERKIA

    IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ GEHIAGO

    HAUR ETA FAMILIENTZAKO LANTEGIAK

    EGUBERRI MITOLOGIKOAK

    IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ GEHIAGO

    Doan, aurrez izena emanda

    KUTXAK, DOHAINTZAK ETA ALTXORRAK>Titiricuentos

    Gaur, mundu zabaleko kontakizunak ezagutuko ditugu, “kutxak” eta haien edukiak ardatz hartuta. Metafora sorta ederra da ikusminaz, anbizioaz, botereaz, etab. Japoniako ipuin tradizional bat, Urashima gaztea; Erregearen baratzea, jatorri sufia duen jakintza kontakizun bat; Greziako arras elezahar ezaguna, Pandoraren kutxa; edo Nork lapurtu zuen ilargia; Itsas azpian eta beste istorio batzuk, Pop up liburuak, paperezko antzokitxoak eta txotxongilo lauak erabiliz.

    MANUEL ALIAGA (COLECTIVO HUMO)

    ABE 05

    ZABALGUNEKO CIVIVOXA

    12:00

    MILAGROSAKO CIVIVOXA

    18:00

    + 4 urte, heldu batek lagunduta

    UMETXOENDAKO ANTZERKIA

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    The Bell Tower Iñigo García Urtarrilak 9 12:00 - Zabalguneko Civivoxa 18:00 - Milagrosako Civivoxa Saxofonista baten istorioak ‘Ameli & Xirrikituen justunek’ Urtarrilak 16 12:00 - Zabalguneko Civivoxa 18:00 - Juslarrochako Civivoxa EU

    Sarasateren aldapa. Sergio de Andrés Urtarrilak 28 18:00 Pablo Sarasate museo-aretoa Bidaia-koadernoak Manuel Aliaga Urtarrilak 30 12:00 - Milagrosako Civivoxa 18:00 - Juslarrochako Civivoxa

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Hitzaldi dantzatua Explica Danza. Toni Jodar Urtarrilak 16 18:00 - Iturramako Civivoxa

    Lorategi sekretua Zig Zag Danza. Urtarrilak 23 18:00 - Iturramako Civivoxa

    SARASATE NEGUAREN GORRIENEAN>Haurrendako ipuin-kontalaria

    Hotz pittin bat eginda ere, ba ote da modu hobeagorik gure belarriak berotzeko Pablo Sarasateren doinuak eta haren unerik gorrienak entzutea baino?

    KONDESTABLE CIVIVOXA. PABLO SARASATE MUSEO-ARETOA

    SERGIO DE ANDRÉS

    ABE 17

    18:00

    + 4 urte, heldu batek lagunduta

  • 6 7

    SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. “IPUINAK ILUSTRATZEN.” >Jarduera plastikoa familiartean. Arte plastikoetako hainbat baliabide landuko ditugu irudimena akuilatzeko eta gure alderik sortzaileena indartzeko, ipuina sortzeko prozesuan.

    DIANA ARBONIÉS, LA CRAFETERA

    11.00-13.00 8 leku (4 haur + 4 heldu laguntzaile) 6-11 urte

    Zure antzerkitxoa EU / Tu teatrillo>Diseinatu, moztu eta eramazu etxera antzokitxo bat ipuin guztiak errealitate bihurtzeko.

    ABE 12 EU

    ABE 19

    Pinguinoak Artikoan >Ongi etorri pinguinoen mundu glaziarrera. Elkarrekin, elurra eta hareazko hondartzak sortuko ditugu eta, izotza urtuta ere, jolasak segituko du! Zure zain gaude.

    ABE 19 4-6 urte

    HAUR ETA FAMILIENTZAKO LANTEGIAK 4€. Aurrez izena emanda

    UMETXOENDAKO LANTEGIAK. OIN TTIKI XIKIÑAK, ESKU TTIKI MARGOTZAILEAK.> Jarduera plastikoa 12 eta 36 hilabete arteko umetxoentzat. Gune egokia da zentzumenak suspertzeko, behatzeko gaitasuna ernatzeko eta jakin-mina bultzatzeko.

    ELENA ERASO, ART&PEQUES

    11.00 -11.45 10 leku (5 umetxo + 5 heldu laguntzaile)

    Txokolatezko plastilina > Gustukoa al duzu txokolatea? Zatoz eta sortu halako masa goxo eta zetatsu bat, behar bezala prestatua harekin jolasteko eta oso irudi dibertigarriak sortzeko!

    ABE 05 24 - 36 hilabete

    EMOZIOAK DANTZARAZTEN 3 EU >Haurrak jostetan arituko dira, primeran pasatuta, eta beren sormena mugimenduaren eta jolasaren bidez adierazita eta garatuta. Sormenezko dantza eta dantza garaikidea oinarri harturik, eta gorputz adierazpenaren, yogaren, jolas librearen eta jolas sinbolikoaren kontzeptuak eta tresnak erabiliz; gorputz hizkuntza eta adierazmena aberastu eta garatuko ditugu, geure gorputzaren esplorazioan eta ezagutzan oinarriturik.

    AINHOA ITURGAITZ

    ABE 14

    17:00 7 Leku

    6-10 urte

    Doan, Aurrez izena emanda

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Footprints de colores Urtarrilak 16 11:00 - Mendillorriko Civivoxa

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Dinosauroak lokatzetan Urtarrilak 23 11:00 - Mendillorriko Civivoxa

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Koloretako nire ipuina Urtarrilak 9 - Iturramako Civivoxa Urtarrilak 30 EU - Iturramako Civivoxa

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Emozioak dantzarazten 4 Urtarrilak 18, 17:00 - Milagrosako Civivoxa

    LANTEGIAK: EBOLUZIO-LERROAK. MUNDU TXIKIAK FAMILIARTEAN SORTZEA. JOLASA ETA ARTEA LEHEN HAURTZAROAN.>Familiarteko jarduera plastikoa, 4 eta 6 urte arteko haurrentzat. Agertoki txikiak sortuko dira jolasteko eta istorioak kontatzeko, irudimena eta sormena suspertuta. Gomendagarria da familia bakoitzak tratatu beharreko gaiari buruzko bere iruditxoak ekartzea (jostailuak), sortuko ditugun agertokietan haiekin jolasteko.

    ELENA ERASO, ART&PEQUES

    11.00-12.00 10 leku (5 haur + 5 heldu laguntzaile)

  • 8 9

    Mitologia Grekoa> Lantegi tematikoa, Greziako mitologian girotua, Legoko eraikuntza-blokeak erabiliz. Hainbat mota eta koloretako piezak erabiliko dira eraikuntza-lantegia egiteko, bai eta irudi txikiak eta osagarriak ere. Herkulesen elezaharrean girotutako hainbat eszena eraikiko dira. Medusaren istorioan girotutako hainbat eszena eraikiko dira.

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    DISCOVERBRICKS

    ABE 24

    11:00 – 12:30

    Euskal mitologia> Lantegi tematikoa, euskal mitologian girotua, Legoko eraikuntza-blokeak erabiliz. Hainbat mota eta koloretako piezak erabiliko dira eraikuntza-lantegia egiteko, bai eta irudi txikiak eta osagarriak ere. Hainbat eszena eraikiko dira, bakoitzak euskal mitologian gustukoen duen zatia birsortzeko; akelarreak, Tartalo, Mari jainkosa, etab.

    MENDILLORRIKO CIVIVOXA

    ABE 28

    11:00 – 12:30

    MITOLOGIA-LANTEGIAK LEGOREKIN

    2 € Aurrez izena emanda

    5-12 urte

    Erromatar mitologia > Lantegi tematikoa, Antzinako Erroman girotua, Legoko eraikuntza-blokeak erabiliz. Hainbat mota eta koloretako piezak erabiliko dira eraikuntza-lantegia egiteko, bai eta irudi txikiak eta osagarriak ere. Koliseoa eraikiko dugu, antzinako erromatar jokoak birsortzeko, hau da, gladiadoreen arteko borrokak eta koadriga-lasterketak.

    JUSLARROCHAKO CIVIVOXA

    DISCOVERBRICKS

    ABE 23

    11:00 – 12:30

    Mitologia Nordikoa> Lantegi tematikoa, mitologia nordikoan girotua, Legoko eraikuntza-blokeak erabiliz. Hainbat mota eta koloretako piezak erabiliko dira eraikuntza-lantegia egiteko, bai eta irudi txikiak eta osagarriak ere, bi ataletan banatua. Herri bikingoan girotutako eszena eraikitzea, Drakkar izeneko itsasontzi tipikoak sortzeko. Herensugeak ere eginen ditugu.

    ITURRAMAKO CIVIVOXA

    ABE 29

    11:00 – 12:30

    Mitologia Maia> Lantegi tematikoa, mitologia maian girotua, Legoko eraikuntza-blokeak erabiliz. Hainbat mota eta koloretako piezak erabiliko dira eraikuntza-lantegia egiteko, bai eta irudi txikiak eta osagarriak ere, bi ataletan banatua. Piramide sakratuetan girotutako eszena bat eraikiko dugu, gizakien erresumaren eta jainkoen erresumaren elkargunea irudikatzeko. Harrizko buru erraldoiak eraikiko ditugu, aurreko eszena girotzen laguntzeko.

    ZABALGUNEKO CIVIVOXA

    ABE 30

    11:00 – 12:30

    Egiptoko mitologia> Lantegi tematikoa, Egiptoko mitologian girotua, Legoko eraikuntza-blokeak erabiliz. Hainbat mota eta koloretako piezak erabiliko dira eraikuntza-lantegia egiteko, bai eta irudi txikiak eta osagarriak ere. Piramideak eraikiko ditugu antzinako Egipto birsortzeko. Hainbat eszena ere eraikiko ditugu, Egiptoko pertsonaia mitikoak erabilita: faraoiak, Kleopatra edo Anubis.

    MILAGROSAKO CIVIVOXA

    31 ABE

    11:00 – 12:30

    EGUBERRI MITOLOGIKOAK MITOLOGIAKO LANTEGI ARTISTIKOAK 2 € Aurrez izena emanda

    5-12 urte heldu batek lagunduta

    Euskal mitologiako maskarak eta pertsonaiak> Euskal mitologiako pertsonaien maskarak eginen ditugu, kartoizko txantiloiak erabiliz, hosto naturalekin eta beira-aleekin apainduak.

    ZABALGUNEKO CIVIVOXA

    MARTA AZAGRA

    ABE 23

    10:30 – 12:30

    Sortu Greziako Partenoiko frontoi bat> Atenasko Partenoiko frontoietako baten sorkuntza kolektiboa. Familia bakoitzak bi jainko landuko ditu; zehazki, jainkoen atributuak eta jantziak sortuko ditu, collage-teknika baliatuz, bai koloretako paperekin bai beira-aleekin.

    MILAGROSAKO CIVIVOXA

    MARTA AZAGRA

    ABE 29

    10:30 – 12:30

    Hieroglifiko egiptoarren estanpazioa> Familia bakoitzak bi kartutxo marraztuko ditu, haietako batean Egiptoko Jainko batekin, eta bestean, berriz, haurraren izena idazkera hieroglifikoan emana. Estanpazio-teknika erabiliko da. Gutxienez, 4 estanpazio eginen dira: familia bakoitzak 2, eta beste biak, berriz, denen artean.

    JUSLARROCHAKO CIVIVOXA

    MARTA AZAGRA

    ABE 30

    10:30 – 12:30

  • 10 11

    IPUIN-KONTALARIA

    Doan, aurrez izena emanda +5 urte heldu batek lagunduta

    IKUSKIZUNAK

    3 € Aurrez izena emanda

    Ikimilikiliklik (ene ttipia)> Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik kantatzen zuen Mikel Laboa euskal kantariak. Orduan, sorgin bat etortzen zitzaigun denoi burura, konjurua esanda, hark edabe miraritsua prestatu bitartean. Sorgin-istorio bat, sorginik gabe. Ausarti istorio bat, ausartik gabe. Istorio magiko bat, magorik gabe. Haur istorioa bat, baina ez dira hain haur, eta helduak, ez dira hain heldu.

    ITURRAMAKO CIVIVOXA

    MARIE DE JONGH

    ABE 26

    18:00

    +8

    Numenak EU > Lambro eta Leka galtzagorri bihurriak dira. Ez dakite nor duten ama. Leltxuk laguntza agindu die, baina lagundu beharrean, nahasten ditu eta, horren ondorioz, bidea galdu dute. Bidean, herri mitologiako hainbat pertsonaia topatuko dituzte, ekintza eta egoera dibertigarrietan; Basajaun, Lamia, Sorgina, Jentilak…

    MENDILLORRIKO CIVIVOXA

    YARLEKU

    ABE 27

    18:00

    + 4

    Celeste> Lapicerak eta Tijeretak itzal-txotxongiloak egiten dituzte beren tailerrean. Bertan, badago zurezko antzokitxo bat eta handik sartu eta ateratzen dira argia biziberritzeko. Behin batean, Eurimone greziar Jainkosaren deia entzun, eta orduantxe, Greziako mitologiari buruzko istorio sorta ederra hasiko da, fantasiaz, abenturaz eta maitasunaz beterikoa.

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    LUZ, MICRO Y PUNTO

    ABE 28

    18:00

    + 6

    Itsasoko mitoak> Clara lehen aldiz joan da itsasora oporretara bere familiarekin.Lehen aldia izanik ere, beldurra dio. Izan ere, jaio zenez geroztik, hamaika istorio entzun ditu: itsas munstroak, mamu-itsasontziak, olatu erraldoiak… Orduan, Elmo marinela ezagutuko du. Elmoren eskutik, neska bizitzaren putzu handi horretan murgilduko da. Ondorioz, itsasoarekiko beldurra maitasun bihurtuko da. Nabigatu nahi al duzu Clararekin?

    KONDESTABLE CIVIVOXA

    JOSE FÉLIX ETA NAHIA OTXAGABIA

    ABE 26

    12:00

    Airearen mitoak> Zerk bultzaturik hegan egiten dute erratzek?Ezagutzen al duzu Dedaloren eta Ikaroren mitoa?Ba al dakizu Jainko batek hegalak dituela sandalietan?Mito horiek mintzo zaizkigu gizakiak betidanik hegan nahi egiteko izaniko xedeaz.Airearen munduko mito klasikoak.Elkarrekin hegan eginen al dugu?

    JOSE FÉLIX ETA NAHIA OTXAGABIA

    URT 02

    12:00

    Zazpi antxumeak eta otsoa> Beste behin ere otsoa oihanetik atera eta antxumeak engainatzen saiatuko da… Baliteke oraingo honetan bere asmoa lortzea… Baina, txoriak esan zion bezala, baliteke haren gosea janariarekin soilik ez asetzea. Ama antxumeak berriz ere babestuko ditu buru-belarri bere kumeak… Berriz ere, ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka. Maskaren eta abestien bidez, zuzeneko marrazkia erabiliz, automatak, txotxongiloak, etab. Colectivo humok zazpi antxumeak eta otsoa ipuinaren bertsio librea dakarkigu, haurren gozamenerako. Nork janen du nor?

    JUSLARROCHAKO CIVIVOXA

    COLECTIVO HUMO

    ABE 29

    18:00

    + 6

    Doan, aurrez izena emanda

  • 12 13

    ZINEMA

    Doan, aurrez izena emanda

    Percy Jackson y el ladrón del rayo>Lana hastera doa. Argia badoa. Ez dago elektrizitaterik. Mantero bat baizik ez. Saltzaile batek argia dauka, eskuargi batzuk. Horiekin argituko du eszena, tarte batez, argia itzuli bitartean. Beharbada, zain gauden bitartean, istorioren bat kontatuko digu. Mitologia klasikoko istorioak, haur mundura egokituak. Herri tradizioko ipuinak. Mila gau eta bat gehiago liburuan bildutako arabiar ipuinak. Afrikako kantuak. Homeroren Odiseako zatiak, eta odisearen beraren kontakizunak itsasoan, manteroak berak bizi izandakoak.

    ABE 27

    18:00

    + 7

    Percy Jackson y el mar de los monstruos>Bere mundua zabaltzeko, Percyk eta bere lagunek Urrezko Ahari-larrua aurkitu behar dute. Horrela, egiazko odisea biziko dute Munstroen Itsasoko uretan barna (gizakiek itsaso horri Bermudetako Triangelua esaten diote). Izan ere, izugarrizko izakiei egin beharko diete aurre, eta era berean, zonbi-armada bati eta Deabruari berari ere bai.

    URT 03

    18:00

    + 7

    Momotxokorrien elezaharra> Inoiz IRULEZEra gauez etortzen bazarete, ez egin soinurik eta MOMOTXOKORRIEK beren hegalekin zuen larruazala ukituko dute. Beharbada, horrela, izaki ttipi horiek ikusiko dituzue. Haien inguruko elezaharra aspaldi-aspaldikoa da, eta agian, beren magia erakutsiko dizuete. Beraz, itxi begiak, eta gauzak berez gertatuko dira.

    MENDILLORRIKO CIVIVOXA

    LA NAVE TEATRO

    ABE 30

    18:00

    + 6

    Orfeo> Orfeo gazte greziar bat da. Haren musikak behar adinako indarra dauka ekaitzak argitzeko, harriak mugiarazteko eta basa piztiak mantsotzeko. Euridize ninfa gazte bat da, oihanen eta izadiaren babeslea. Behin batean, biak elkar maiteminduko dira. Haien zorionak, ordea, ez du luzaz iraunen. Suge hozkada batek Euridize hilko baitu. Etsiak jota, Orfeo infernuetaraino jaitsiko da bere maitalearen bila.

    ITURRAMAKO CIVIVOXA

    LA CANICA TEATRO

    URT 02

    18:00

    + 5

    Mantero> Lana hastera doa. Argia badoa. Ez dago elektrizitaterik. Mantero bat baizik ez. Saltzaile batek argia dauka, eskuargi batzuk. Horiekin argituko du eszena, tarte batez, argia itzuli bitartean. Beharbada, zain gauden bitartean, istorioren bat kontatuko digu. Mitologia klasikoko istorioak, haur mundura egokituak. Herri tradizioko ipuinak. Mila gau eta bat gehiago liburuan bildutako arabiar ipuinak. Afrikako kantuak. Homeroren Odiseako zatiak, eta odisearen beraren kontakizunak itsasoan, manteroak berak bizi izandakoak.

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    VIRIDIANA

    URT 04

    18:00

    + 5

  • 14 15

    MAKER EREMUA

    * JARDUERAK AURREZ AURRE EGITERIK EZ BADA, ONLINE EGINEN DIRA ETA LEKU KOPURU HANDIAGOAREKIN. AURREZ IZENA EMAN BEHARRA, BIDEO-DEIETARAKO GONBIDAPENA JASOTZEKO.

    Aurrez izena emanda

    MAKER OSTEGUNA: IKASGELA IREKIAK

    EGITEN ARI DIREN MAKER PROIEKTUAK

    MAKER PROIEKTUETARAKO DEIALDI IREKIA

    IKASI

    IKASTAROAK PROIEKTUEN DEIALDIA MAKER IKASGELA IREKIAK+

    IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUA

    PARTE HARTU SORTU ETA EZAGUTU

    IKASGELA IREKIA: MUSIKA>Zatoz zure instrumentuak eta pistak grabatzera, fase guztietan eduki musikala errazago sortzeko. Lekuan denetariko gauzak daude: soinu-materialak, mahai digitala, gitarra, bateria, mikrofonoak, teklatua, etab.. Leku aproposa grabazioak, edizioak eta masterizazioak egiteko eta askotariko ekoizpen-lanak sortzeko.

    JUSLARROCHAKO CIVIVOXA

    ABE 17 GRABAZIO MULTIPISTA MAKER GUNEAN.

    URT 28 PODCASTA EGITEA

    18:00 - 20:30

    7 Leku

    MAKER OSTEGUNA: IKASGELA IREKIAK>Hiru Maker ardatzetako profesionaletan oinarrituriko guneak dira, eskura dauden materialen erabilera azaltzeko, eta horrekin batera, araudia, ikastaroak, jarduerak eta Civivox proiektuak. Era berean, aholkularitza emateko eta kontsultak egiteko leku bat da, herritar Proiektuetarako Deialdiaren aurkezpenera bideratua. Halaber, topagune bat da, eta Maker gunean nork bere kasa, lagunekin edo komunitatean parte hartu eta ekipamendua erabili nahi duten pertsona sortzaileen foro bat.14 urtetik gorako gazte eta helduendako, edota 14 urtetik beherako haurrentzat, heldu batek lagunduta.

    IKASGELA IREKIA: IKUS-ENTZUNEZKOA>Ikus-entzunezko edukirako trebetasunak eta garapena lantzeko. Hau da, aurre-ekoizpena, grabazioa, edizioa, muntaketa eta postprodukzioa barnebiltzen duen guztia. Gunean honelakoak daude: kamerak, lan-estazioa, edizio-tresnak, pantaila-argazkiak, chroma, mikrofonoak eta edizio-softwarea. Ikus-entzunezko edukia, online kanalak, film laburrak, bideo dokumentala sortzeko, bai eta elkarteak eta herritar jarduerak sustatzeko ere.

    MILAGROSAKO CIVIVOXA

    ABE 10 CHROMA: HASTAPENA. DENETARIKO BIDEOETARAKO

    BALIABIDEA

    URT 21 BIDEOAK EDITATU ETA MUNTATZEA: BIDEO-KLIPAK MOZTU ETA MUGITZEAZ

    17:30 - 20:30

    7 Leku

  • 16 17

    EGITEN ARI DIREN MAKER PROIEKTUAK> Civivox programazioari zeharkakotasunez loturiko proiektuak. Proiektu horietan parte hartzearekin batera, “Maker Ikasgela Irekietan” ere aritu gaitezke eta, era berean, gaitasun teknikoa eta ezagutza handitzeko parada dugu alorrez alor ematen diren ikastaroen bidez. Era berean, posible da herritar proiektuetarako deialdi irekian parte hartzea, Civivox programazioan proiektu berriak txertatzeko.

    Argibideak www.maker.redcivivox.es webgunean

    MAKER GUNEA: IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUA>Hiruhileko honetako proiektuak bideo, erreportaje edo dokumental bat egitea du ardatz, irakurketa inklusiboaz kontzientziatzeko, betiere bestelako gaitasunekin irabazi-asmorik gabe lan egiten duen elkarte batek gidatua.Gizarte xedeko proiektu batean parte hartzeaz gain, zuzendaritza artistikoak bideo bat sortzea proposatuko du, hau da, storyboard-a, grabazio-prozesuak, eszenak, edizioa, ekoizpena eta argitalpena.Modu ezin hobea da ekipamendu profesionala ezagutzeko eta aurre-fase horiek guztiak praktikotasunez eta maila amateurrean ikasteko: hau da, grabazioak eginez, editatuz, mikrofonoak erabiliz, chroma, fokuak …, lan artistikoan oinarriturik, eta gizarte xede bikain bati laguntzeko.

    MILAGROSAKO CIVIVOXA

    OIER FUENTES URR 25 > URT 20

    17:30 - 20:30 7 Leku

    +14 urte (edo haurrak, heldu batek lagunduta)

    ORDUTEGIA GRABAZIO-JARDUERETARA EGOKITUKO DA, PARTE-HARTZAILEEKIN ETA ELKARTEAREKIN ADOSTUTA.

    MAKER PROIEKTUETARAKO DEIALDI IREKIA>Ikasgela irekiak sorkuntza-guneak dira, jendeak ikus-entzunezko elementuekin, elektronikarekin, informatikarekin eta musikarekin praktikak egin ditzan, izan herritarrak, izan kolektiboak, izan familiak edo izan artistak nahiz gaian interesa edota ikusmina duen jendea.

    Era berean, honako arlo hauekin lotutako proposamenak aurkeztu daitezke: elektronika, robotika, 3D inprimaketa, musika-bitartekoak, ikus-entzunezkoak, software librea edo hardware irekia.

    Saio honetan Civivox sareko hiru Maker guneak azalduko dira: Elektronika, Ikus-entzunezkoa eta Musikala. Jardunaldian azalduko da nola egin edozein teknologia-arlotako proiektuak eta nola parte hartu ikasgela irekietan eta maker guneetan. Hainbat irizpide hartuko dira kontuan proposamenak baloratzeko: Maker guneen aukerak, sormena eta esperimentazioa, eskura dauden bitartekoak, eta proposamena egitea bideragarria ote den. Baldintza bakarra dago deialdietan parte hartzeko, hots, berrikuntza egitea, ezagutza partekatzea eta jendearentzat aberasgarria den proiektu bat proposatzea.

    Oinarri zehatzak www.maker.redcivivox.es webean daude eta webgune horretan ere aurkeztuko dira proiektuak, 2020ko urriaren 9tik abenduaren 13ra.

    Argibideak www. maker.redcivivox.es webgunean

  • 18 19

    ARTE BIZIAK

    SARASATEREN ONDAREA

    PLEKTRO MUSIKAREN XXII. JAIALDIA 2020

    SARASATEREN MATINEAK>Bisita-entzunaldia, Pablo Sarasatek Iruñeko bizitza musikala nola sustatu eta bultzatu zuen gogora ekartzeko. Izan ere, Sarasatek antolatutako matinée musikalek estatuko zein nazioarteko konpositore bikainak erakarri zituzten eta, haien arrimuan, hainbat mugarri gertatu ziren musika arloan. Ziklootan, kontzertu horien funtsa berreskuratuko dugu, orduko errepertorio berbera emanda. Horrela, besteak beste, Pablo Sarasate, Saint-Saëns, Massenet, Barbieri, Verdi, Rossini eta Gounod konpositoreen lanak entzunen ditugu.

    Bibolina protagonista

    BEATRIZ POMÉS, TXIRULA

    ABE 20

    12:00-12:30

    Helduak

    Doan, Aurrez izena emanda

    PABLO SARASATE MUSEO-ARETOA

    SARASATE NEGUAREN GORRIENEAN>Haurrendako ipuin-kontalaria

    Hotz pittin bat eginda ere, ba ote da modu hobeagorik gure belarriak berotzeko Pablo Sarasateren doinuak eta haren unerik gorrienak entzutea baino?

    SERGIO DE ANDRÉS

    ABE 17

    18:00

    + 4 urte, heldu batek lagunduta

    SARASATEREN ONDAREA

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Konpositore frantses handiak Bikote txirula eta harpa. Urtarrilak 24, 12:00

    Sarasateren aldapa Urtarrilak 28, 18:00

    PLEKTRO MUSIKAREN XXII. JAIALDIA 2020

    Doan, Aurrez izena emanda

    ARTEAREN ADISKIDEAK MUSIKA-ELKARTEAREKIN ELKARLANEAN.

    ANIDO GITARRA-LAUKOTEA>Kontzertua

    Musikagintzan, Anido Gitarra Laukoteak gitarraren baliabide adierazkorrak garatu nahi ditu instrumentu eder hori bereizten duten funtsezko ezaugarriak galdu gabe, hala nola tinbrean duen aberastasuna eta haren soinu iradokitzailea. Anido laukoteak kontzertuan eskainiko duen errepertorioan badira konpositore ospetsuen lanen transkripzioak (Antonio Vivaldi, Georges Bizet eta Enrique Granados), bai eta bestelako musika-lan berriagoen interpretazioak ere, egun oso famatuak diren gitarristek gitarra-laukoteetarako jatorriz onduak. Azken horiek hainbat soinu-iturri dituzte elikagai, hala nola rocketik eta jazzetik heldu diren erritmoak Andrew Yorken Quiccan lanean, edo tango garaikidea, Máximo Diego Pujolen Grises y soles lanean eta Fernando Milleten Astor está contento.Anido Gitarra Laukotean lau kide dira: Jesús Melchor (Bilbo, 1965), Silvia Gutiérrez (Bilbo, 1964) Carmen Becerra (Tarragona, 1976) eta Asier Peláez (Iruña, 1974). Guztiak ere gitarrako goi-irakasleak dira eta, kontzertuak emateaz gain, gitarra irakasten dihardute Bilboko eta Iruñeko Kontserbatorio Profesionaletan eta Donostiako Aiete Musika Eskolan.

    ANIDO GITARRA LAUKOTEA

    ABE 11

    19:00

    DUO KORIKI: GOGORATU HAIZEAZ>Kontzertua

    Duo Koriki-k askotariko programa eskainiko du, hainbat estilo eta jatorritako lanek osatua, baina ganbera-musikaren errepertorio klasiko-erromantikoan gelditu gabe. Horrela, Europako XX. eta XXI. mendeetako konpositoreen lanak joko dituzte (Laurent Boutros, Peregrí Portolés eta Manuel de Falla), bai eta konpositore hego-amerikarrenak ere, hala nola Heitor Villa-Lobos edo Astor Piazzolla.Duo Koriki-n Mikel Donazar klarinete-jotzailea eta Unai Insausti gitarrista dira kide. Biek ere, Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan irakasle aritzeaz gain, kontzertu aunitz ematen dituzte bai estatuan, bai nazioartean.

    DUO KORIKI

    ABE 12

    19:00

    PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRA>Kontzertua

    Paulino Otamendi Ganbera Orkestra Iruñeko Artearen Adiskideak musika-elkartekoa da; elkarte hori plektro-musika bultzatu eta hedatzeko lanetan ari da 1918an sortu zenetik, kontzertuak, ikastaroak, jaialdiak etab. antolatuz. Eta plektro-instrumentuek musikaren historian izan duten eta gaur egun duten garrantzia ezagutzera emateko lanetan aritu da. Errenazimendutik gaur egunera bitarteko piezak jotzen dituzte, hemengo herri-musika barne.

    PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRA

    ABE 13

    12:00

  • 20 21

    ZINEMA

    ZINEMAKO HEROIAK

    TRUFFAUTEN 88 URTEAK

    IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN

    MUJERCITAS (LITTLE WOMEN)

    Eguberrietako emanaldi berezia > Gillian Armstrong. AEB. 1994. 119’. Drama erromantikoa

    Eguberrietako film klasikorik bada, hauxe duzu horietako bat. Louisa May Alcotten istorioa, 1868an idatzia, hainbat aldiz eraman da zinemara. 90eko urteetan egindako bertsioa aukeratu dugu, Susan Sharandon, Winona Ryder eta Kristen Dunst-ek protagonizatua, opor-egunotan gurekin izateko. Sezesio Gerran (1861-1865), Marmee etxean gelditu da bera bakarrik lau alabekin. Jo, idazlea izan nahi duen gazte errebeldea; Meg, zintzoena eta arduratsuena; Beth hauskorra eta Amy erromantikoa. Lau ahizpek hainbat erronkari egin beharko diete aurre eta lehen eskutik ikasiko dute emakumea izatea ez dela batere erraza garai victoriarrean. .

    ITURRAMAKO CIVIVOXA

    ABE 28

    17:00

    ZINEMAKO HEROIAKZINE-FORUMA> Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.

    ZIKLO-KOORDINATZAILEA: MARÍA CASTEJÓN

    + 18

    Doan, Aurrez izena emanda

    LOREAK EU > Jon Garaño, José Mari Goenaga. España. 2014. 99’. Drama

    Aneren bizitza aldatu egin da, etxean, era anonimoan, lore sorta bat jasotzen hastean. Loreak ere garrantzitsuak dira Lourdesen eta Tereren bizitzan, baina arrazoi oso ezberdinak direla medio. Loreak emakume horien istorioari buruzko drama bizia da, haien egoerak elkartu egiten baitira, haien gogoz kontra bada ere.

    ITURRAMAKO CIVIVOXA

    ABE 14

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    ABE 22

    18:00

    TRUFFAUTEN 88 URTEAK> Ahots pasiboz, berezko argiaz, Francois Truffauten nortasuna, bere sentiberatasuna eta kezkak, Alfred Hitchcockekin egindako elkarrizketa luzean azaleratzen dira. Erreferentzia lan hori gehienek “Psicosis“- en egilearen zirrikitu ilunak arakatzeko irakurtzen dute. Eta ez dira ohartzen galderetako hitz horietan ezkutaturik daudela “Los 400 golpes” filmaren egilearen unibertsoaren gakoak.

    Truffautek, bera bezalako artista guztiek bezala, biluztu eta bere burua erretratatzen du bere testu artistikoetan. “Los 400 golpes”pelikularekin, Cannesko saria jaso eta nouvelle vague mugimendua aireratzea eragin zuen. Truffautek Antoine Doinel pertsonaiarengan irudikatzen zuen bere burua, hots, Jean-Pierre Leaudek hainbat aldiz antzeztu zuen 14 urteko Doinel harengan.

    Filmak deserrotutako nerabe bati buruz hitz egiten du; gaur egun “desegituratu” gisa definituko genukeen etxe bateko biztanle bati buruz. Zinemagilearen bi maitasun ia obsesiboen inguruko proiekzio pertsonala izan zen: zinema eta emakumeak; bere muinean jatorrizko hutsune bat zuena: gurasoekin erabateko desadostasuna. Bere karrera 1955ean aireratu zen. 1984an amaitu zen dramatikoki, ia amaiera guztiak bezalaxe. “Vivamente el IGANDEA” filmarekin eman zion amaiera bere bizitza laburrari. Film hartan, protagonista Fanny Ardant izan zen,hau da, bere bizitza errealeko bikotekidea. Zuri-beltzean filmatua eta Truffaut, Godard, Rohmer, Rivette… bezalako autoreekin batera zinema konbentzionalaren kontra altxatuta, eta horren hasiera “likidatzailea” izango zenaren zati handi bati bizkarra emanez, bukatu egin zen jarraipena izateko jaio zen ibilbide hura.

    Hogei bat filmetan zehar, Truffautek interesgarria iruditzen zitzaion guztiaren gakoak arakatu zituen. Garai historikoak eta generoak konbinatu zituen; epopeia historikotik utopia tristera igaro zen zientzia-fikzio klabean. Ez zuen arazorik izan nazien hondamendiaren mamutik Victor Hugoren alaba “Adele H”–ren larritasun erromantikora igarotzeko.Joan-etorriko ibilbidea egin zuen, beraz. Kanon klasikoekin hautsi eta haren ordezkaririk onenak goraipatu zituen. Maitasuna erretratatu zuen. Heriotzari atximur egin zion. Eta etengabe aldarrikatu zuen zinemarekiko maitasuna.

    Bere gidoi propioak erabili zituen, baina ez zuen zalantzarik izan besteen testuak ere egokitzeko: William Irish, Charles Williams, David Goodis, Henri-Pierre Roche, Ray Bradbury edo Henry James.

    Emaitza? Film ondare poliedrikoa eta intentsua da. Bada, Bilbao Arteko Art House ZINEMAk haietako lan asko jaso ditu hiru hilean baino gehiagoan, Kondestable Civivoxean aurten gozatzeko. Bai, 2020 honetan, hain urte arraro eta gaixo honetan, noiz eta Francois Truffautek 88 urte beteko zituen urtean, oraindik bizi izatera.

    Doan, aurrez izena emandaFILMEEN AURKEZPENA ETA ONDORENGO ELKARRIZKETAARTURO BARCENILLAREN ESKUTIK. +18

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Girlhood (Band de filles) Urtarrilak 11, 18:00 – Iturramako Civivoxa Urtarrilak 19, 18:00 – Sanduzelaiko Civivoxa

  • 22 23

    EL AMOR EN FUGA (L’AMOUR EN FUITE; FRANTZIA; 1979; 98’)> Bost urtez ezkonduta eman ondoren, eta seme bat dutelarik, Antoine Doivel eta Christine dibortziatu dira. Haien kasua lehenengoa da, bikotekideen arteko adostasunezko dibortzioa arautzen duen legedia onartu zenetik. Antoine orain inprimategi batean ari da lanean, eta Sabinerekin, disko-denda bateko saltzailearekin, maiteminduta dago. Halako batean, hantxe aurkitu du, aurrez aurre, Colette Tazzi, garai bateko maitalea. Baina beste ezagun asko ere topatuko ditu Antoinek, esaterako bere amaren maitale izandako bat, eta bere bizitzan ezagutu dituen emakume guztiak.El amor en fuga Antoine Doinel pertsonaiaren eleberri sailaren jarraipena eta azken etapa da, Los 400 golpes pelikularekin hasi ondoren. Antoine amaieran puskatan zatitzeko ariketa handia da, haren bizitza eta pertsonalitatea, haren ekintzen eta jokabideen zergatia aztertzen dituen analisi globala. Gai sentiberak ukitzen ditu, besteak beste, bizitzak ekartzen dizkigun desengainuak, hustasuna, abagune berriak eta hasiera berriak.

    ABE 05

    18:00

    EL ÚLTIMO METRO (LE DERNIER MÉTRO; FRANTZIA; 1980; 131’)> Bigarren Mundu Gerran armada alemaniarrak Paris okupatu zuen garaian, antzerki talde bateko kideak antzezlan bat aurrera eramaten saiatzen ari dira. Eraikinaren sotoan taldeko zuzendaria ezkutatzen da, judua baita jatorriz, eta horrenbestez, antzezlana zuzentzeko, jarraibideak eman behar izaten dizkio lanaren protagonista den bere andreari. Antzerki kritikari nazi-zale batek antzezlanaren kritika bortitza egin du, eta horrek eragiten duen gertakari katearen ondorioz, antzokiaren irekiera arriskuan da. Hala ere, antzezlana arrakastaz estreinatzen da, eta zuzendariaren emaztea antzezleetako batekin hasi da harremanetan.El último metro, anitzen ustez, François Truffautek hobekien ondutako pelikuletako bat da. Jorratzen dituen gaiak, besteak beste, antzerkia eta nazien okupazioa dira. Agertokiaren profesionalei eta soldaduei eskainitako omenaldia da. Tentu handiz landu eta ontzen ditu, adibidez, egiazko bizitzaren eta antzerkiko fikzioaren arteko interferentziak, zapalkuntzaren eta ilunkeriaren aurkako defentsa-mekanismoak, eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen homosexualitatea.

    ABE 12

    18:00

    LA MUJER DE AL LADO (LA FEMME D’À CÔTÉ; FRANTZIA; 1981; 106’)> Herri txiki batean, Grenobleren ondoan, Mathilde Bauchardek bere auzo berrian aurkitu du Bernard Coudray, garai batean berarekin abentura liskartsua izan zuen gizona. Ez batak ez besteak ez zuten asko espero berriro elkar ikusterik. Orain ezkonduta daude biak, baina ausaz izaten dituzten topaketek, azkenean, grina zaharrak piztu dituzte eta, ezin diote ihes egin erromantzea berriro bizitzeari.Pelikula hau Truffauten azken-aurreko errealizazioa da, eta zuzendariak berriro ere heltzen dio muturreko egoeretan pizten den amodioari. La mujer de al lado lanak, gainera, berriro eramaten gaitu Jules et Jim film arrakastatsura, han, bere konplexutasun osoan aztertzen baita maite-grina.

    ABE 19

    18:00

    VIVAMENTE EL DOMINGO (VIVEMENT DIMANCHE!; FRANTZIA; 1983; 110’)> Julien Vergel exekutiboari emaztearen eta haren amorantearen hilketak leporatzen dizkiote. Haren idazkari Barbara Beckerrek zalantzan jartzen du haren erruduntasuna, eta bere kabuz ikertzeari ekin dio. Baina inguruabarrak okertu dira, Julieni hirugarren hilketa bat leporatzen diotenean. Uste ez zituen egoerei aurre egin beharko die Barbarak, egiazko erruduna aurkitzeko kemenak eramanda.François Truffauten azken filma Charles Williamsen eleberrian oinarritu zen, eta ageri-agerikoa izan zen zinemagilearen, Fanny Ardant (Truffauten emaztea) antzezlearen eta argazki-zuzendari Nestor Almendrosen arteko konfiantza. Vivamente el IGANDEA pelikularekin beste omenaldi bat eskaini zion Truffautek zinema beltz amerikarrari, eta orobat Alfred Hitchkocken zineari, bere erara bereganatuta, komediaren osagaiak erantsi baitzizkion.

    ABE 26

    18:00

    IKUSI, ENTZUN, TXALO EGIN… > Retina Navarrarekin elkarlanean. Irisgarritasun unibertsalaren programa.

    Doan, Aurrez izena emanda

    HITZALDIAK

    ZABALGUNEAZ MINTZO. IRUÑEKO ZEZEN PLAZA ETA LOTURA HISTORIKOA BIGARREN ZABALGUNEAREKIN EU > On-lineIruñeko aintzineko zezen plazak historian barna eta entzierroaren ibilbidearen aldaketak. Pasadizoak eta istorioak, hala nola gaurko zezen plazaren azpian Subizatik Iruñerako urbidea datzala eta hamaika kontu gehiago.

    JAVIER MANGADO

    ABE 17

    19:00

    Helduak

    Hitzaldia www.pamplonaescultura.es helbidean, abenduaren 22ko 10:30etik aurrera.

    PROIEKZIOAK

    DAMA ETA ESKALEA>Clyde Geronimi, Hamilton Luske, Wilfred Jackson. AEB. 1955. 75’ Animazioa.

    Reina arraza garbiko txakurtxoa da, eta zoriontsu bizi da etxean.’ Isabelek eta Jaimek asko zaintzen dute, eta berak zoriontsu egiten du lan.’ Hala ere, jabeek bidaia bat egitea erabakitzen duten egunean, Erreginaren bizitza aldatu egin da; izeba Clarak bere katuekin etortzeak ikaragarrizko zirrara eragin du. Eskerrak Golfo ezagutzen duen, txakur eskale oso atsegina.

    DVD AUDIO DESKRIBAPENA DUEN SISTEMAREKIN

    ABE 15

    19:00

    Jende guztiarentzat

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    El golpe Urtarrilak 19, 19:00 – Mendillorriko Civivoxa

  • 24 25

    ULERTU ZURE FAKTURA ELEKTRIKOA, ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETARAKO DAUDEN AUKERAK> On-lineUlertzen al duzu zure faktura elektrikoa? Hitzaldiak zehatz-mehatz azalduko dizkizu argi-ordainagiriaren jatorria eta kostuak, hala nola potentzia kontratatua eta energia erabilia, baldintza hobeak aukeratze aldera. Era berean, azalduko da zer-nolako aukerak ematen dituen egungo araudiak energia berriztagarrien bidezko autokontsumo elektrikorako.

    JAVIER ZARDOYA ILLANA. IRUÑEKO UDALEKO ENERGIA AGENTZIA

    ABE 17

    19:00

    Hitzaldia www.pamplonaescultura.es helbidean eskuragarria izango da

    HITZALDIAK

    Doan. Aurrez izena emanda.

    DENBORAREN KUDEAKETA ETA BIZI-KALITATEA

    EMOZIOAK: ALDAKETEI AURRE EGITEN IKASTEA

    ULERTU ZURE FAKTURA ELEKTRIKOA, ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETARAKO DAUDEN AUKERAK

    DENBORAREN KUDEAKETA ETA BIZI-KALITATEA

    ZIURGABETASUNEAN ZORIONTSU IZATEA >Zoriontsu izan al gaitezke dena ziurgabea denean? Eta gauzak espero bezalaxe gertatzen ez direnean? Bakean sentitu al gaitezke bizitza bera ere gure kontroletik kanpo dagoela dirudienean? Solasaldiaren bidez, galdera horiei eta beste batzuei erantzunen diegu, ziurgabetasunaren erdian baretasunera eramanen gaituen bidea zein den ezagutzeko.

    AINARA LÓPEZ DE MENDIGUREN ABE 22

    19:00

    Helduak EMOZIOAK: ALDAKETEI AURRE EGITEN IKASTEA

    ASERTIBITATEA; NOLA SARTU HARREMANETAN BESTEEKIN ERA MOLDAKORRAGOAN>Komunikazio molde erasokorragoaren eta molde pasiboaren artean dagoen tarteko puntua, hots, nire eskubideak errespetarazteko eta nire iritziak inor mindu gabe adierazteko erarik egokiena.

    UNAX FLORES 21 ABE

    19:00

    Helduak

    Hitzaldia www.pamplonaescultura.es helbidean, abenduaren 22ko 10:30etik aurrera.

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    30 orduko egunak behar dituzu? Ana Apesteguia Urtarrilak 19, 19:00- Milagrosako Civivoxa

    ETA HURRENGO HILABETEAN…

    Aldaketei aurre egiteko baliabide psicologikoak EU Unax Flores Urtarrilak 13, 19:00 -Juslarrochako Civivoxa

    Estresa kontrolatzea eta erlaxatuta bizitzea Unax Flores Urtarrilak 20, 19:00 -Juslarrochako Civivoxa

  • 26 27

    KOMUNITATE BARNERATZAILE BATERANTZ. KULTURARTEKO ESKU-HARTZEA NAFARROAN> Mahai ingurua

    Tokiko ikuspegi batetik, aztergai izanen da zer erronka dituzten pertsona migratuek eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak eskuratzeko. Halaber, gizarte erakundeek emaniko erantzunak aztertuko dira: esku-hartze komunitarioa, aholkularitza atzerritartasunean, sentsibilizazioa eta salaketa.

    Streaming bidez emanen da

    MENDILLORRIKO CIVIVOXA

    ATZERRITARTASUN PROGRAMA, Nafarroako Gurutze Gorria ESKU-HARTZE KOMUNITARIOKO PROGRAMA MILAGROSAN, Médicos del Mundo ESKU-HARTZE KOMUNITARIOKO PROGRAMA, CEAR MADRIL. ADINGABEEKIKO ESKU-HARTZE PROGRAMA: Sei ZASKA ZURRUMURRUEN AURKAKO SAREA. Sos Arrazakeria

    ABE 17

    18:30

    Helduak

    CIVIVOX SAREKO ENTITATE IRAUNKORREN LANTEGIAK ETA ERAKUSKETAK

    TALDEEK LANTEGI ETA ERAKUSKETA IREKIAK IKASTURTEAN ZEHAR EGITEN DITUZTEN JARDUERAK AURKEZTUKO DITUZTE; INTERESA DUEN EDOZEIN PERTSONAREKIN KONEKTATZEA DU HELBURU.

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    ABE 14

    ABE 16

    17:00 – 20:00

    Jende guztiarentzat

    ZIKLOA: PERTSONA MIGRANTEAK>Migrazioaren inguruko gaiak aztertu nahi dira, bai eta pertsona migranteen gizarteratzea ere, hainbat entitatek eskaintzen dizkiguten ezagutzaren eta kulturaniztasunaren bidez. Zikloan, Civivox Sarea iraunkortasunez erabiltzen duten entitate batzuk dira laguntzaileak, bai eta CEAR, Gurutze Gorria eta Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusia.

    GIZA DESPLAZAMENDUEN ZERGATIAK> Mahai ingurua

    Saioan aztergai izanen da zer dela-eta gertatzen ari diren desplazamenduak munduko toki askotan. Zergatietako batzuk aztertuko dira. Gure gonbidatuen bidez, hiru arrazoik eragindako desplazamenduak izanen ditugu ardatz: Giza Eskubideen aldeko lana, Ekialde Hurbileko gerra, eta egungo garapen-ereduak ingurumenean sortutako eraginak. Horrez gain, jakinen dugu zer oztopo dituzten migratu nahi duten pertsonek, zer-nolako garrantzia duten informazioak eta sentsibilizazioak, eta zer-nolako garrantzia duen gertatzen ari diren bidegabekeriak salatzeak.

    Streaming bidez emanen da

    ITURRAMAKO CIVIVOXA

    LEILA NACHAWAT, idazlea eta ekintzaile espainiar-siriarra da, aditua Ekialde Ertainean eta giza eskubideen defendatzailea. RAQUEL CELÍS, Cear Euskadiko eragin eta parte-hartze sozialaren arduradunaÁNGELES SHAJER, Open Arms-eko aholkulari pedagogikoa

    ABE 15

    18:30

    Helduak

    PROIEKTU PARTE HARTZAILEAK

    Doan. Aurrez izena emanda.

    ZIKLOA: PERTSONA MIGRANTEAK

    IRAKURKETA-TALDE BARNERATZAILEA

    LORATEGIAK AUZOLANEAN

    ESKU-HARTZEA ETA LAGUNTZAILERIK GABEKO GAZTE MIGRANTEAK> Solasaldia

    Chabier Gimeno Monterde. Soziologian doktorea eta Gizarte Langilea. Gizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako irakaslea, Psikologia eta Soziologia Saila. Zaragozako Unibertsitatea. Solasaldia Gizarteratze zikloetako ikasleentzat da.

    Streaming bidez emanen da

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    ABE 18

    10:00

    Helduak

    LAS PODEROSAS: AMETS BAT DUGU>Emakume migranteen talde baten eta haien “Las Poderosas” proiektuaren aurkezpena, mezuak eta kantuak zuzenean emateko. Ondoren, We Have a Dream dokumentala ikusiko da.

    SANDUZELAIKO CIVIVOXA

    ABE 18

    19:00

    Helduak

    LORATEGIAK AUZOLANEAN>Hamabostean behingo lantegia, balkoi eta lorategien diseinua landuko dugu aurreko edizioetan lortutako ezagutzak gure etxeetara eramateko. Auzorako lorategi bat ere egingo dugu.

    SUSTRAI MINTEGIAK

    MILAGROSAKO CIVIVOXA ABE 15ABE 22URT 12URT 26

    17:00

    Helduak

    IRAKURKETA-TALDEA

    IRAKURKETA-TALDE BARNERATZAILEA>Nafarroako Down Sindromea Elkartearekin elkarlanean Irakurketa-talde barneratzailea, hamabostean behingoa, helduentzat, oro har, eta desgaitasun intelektuala edo Down Sindromea duten pertsonentzat.

    NAFARROAKO DOWN SINDROMEA ELKARTEKO PROFESIONALEK DINAMIZATUA

    MILAGROSAKO CIVIVOXA ABE 1ABE 15 URT 12URT 26

    12:00 – 13:00 Helduak

    IRAKURKETA ERRAZEKO TALDEA>Irakurketa errazeko taldea talde integratzailea da. Hilean behin biltzen da eta hainbat gaitasunetako jendeak parte hartzen du. Irakurketa errazera egokitutako irakurgaiak erabiltzen dira. Gafax de Escribir eta Anfas erakundeekin elkarlanean.

    BEATRIZ CANTERO

    ITURRAMAKO CIVIVOXA ABE 10URT 14

    11:00-12:00

    Helduak

  • 28 29

    LUIS VALTUEÑA ARGAZKIGINTZA HUMANITARIOAREN NAZIOARTEKO SARIAREN XXIII. EDIZIOA. > 1997tik hona, Munduko Medikuak erakundearen Espainiako atalak Luis Valtueña Argazkigintza Humanitarioaren Nazioarteko Sariketarako deia egiten du, Flors Sirera, Luis Valtueña, Manuel Madrazo eta Mercedes Navarroren omenez. Laurak ere erakundeko kideak ziren eta Ruandan eta Bosnia-Herzegovinan hil zituzten, giza ekintzarako proiektuetan ari zirela. Mohsen Kaboli argazkilari iraniarrak Luis Valtueña Sariketaren XXIII. Sariketa irabazi du Alternate Mother izenburuko sortarekin. Epaimahaiak hauxe esan du irabazlearen lanaz: argazki-adierazpen berritzailea darakutsa eta ederki moldatu da alokairuko sabelen gai eztabaidagarriaren ñabardurak eta konplexutasuna sentiberatasun handiz jorratzean”. Erabakian, gainera, beste hiru finalistaren lanak aipatu dira. Lehen postuan, Javier Fergo aukeratu dute, El último viaje de Zohra Sarrouj lanarekin, Europara iritsi nahian hildako gazte marokoar baten gorpua aberriratzearen gainean. Ondotik, Daniel Ochoa de Olza nafarra, Erdialdeko Amerikatik Estatu Batuetarako migrazioaz Tijuanan egindako lanagatik, Cruzando la última frontera. Eta hirugarren finalista Santi Donaire izan da, zuri-beltzezko argazki sorta batekin, hots, Hijos de la desmemoria, Espainiako Gerra Zibileko hobiak irekitzeaz.

    2020 ABENDUAK 9>2021 URTARRILAK 13

    GOGOAN AL DITUZU IRUDI HAUEK?>Alarma-egoeraren ondorioz eta egungo COVID-19aren ingurukoosasun-alarmak eraginda, erakusketa-guneak itxita eta hutsikegon ziren hainbat hilabetez. Zehazki, Zabalguneko, Juslarrochako,Iturramako, Milagrosako eta Sanduzelaiko erakusketa-guneak izandira. Orain, behar den zuhurtasunez eta osasun-berme guztiakharturik, Iruneko hainbat lekutan ateratako argazkiak jarri dituzteikusgai, hiriaren hiri-garapenaren eta egungo hirigintzarenerakusgarri.Udal Agiritegiko irudiak dira, kasuan kasuko Civivox zentroak etaauzoak kontuan harturik hautatuak. Kontuan hartu dira, halaber,zentroak kokaturik dauden lekuek dauzkaten berezitasunak.Azken 4 hamarkada hauetako 225 argazki dira, aurreko hirierrealitateakgogora ekartzeko eta berriki joan zaigun iraganaren etaegun hirian egindako esku-hartzeen arteko alderaketa egiteko.

    ZABALGUNEA, ITURRAMA, JUSLARROCHA, MENDILLORRI, MILAGROSA ETASANDUZELAI CIVIVOX SAREAN ETA ARGAZKI SORTA BAT ONLINE: WWW PAMPLONAESCULTURA.ES.

    2020 AZAROAK 20 > 2021 URTARRILAK 12

    PLAZA DE LA CRUZ INSTITUTUAREN 175. URTEURRENEKO ERAKUSKETA>Nafarroa erresuma izateari utzi eta gutxira jaio zen, karlistek “habia liberala eta libertinajekoa” sailkatu zioten, eta gerra zibilaren ondoren bi institutu bihurtu zen, maskulinoa eta femeninoa, 45 urtez. Gurutze enparantzako institutuak 175 urte bete ditu, eta gure eguneroko eta gure historiako ezinbesteko alderdia da. Ezagutzera gonbidatzen zaitugu (eta agian zure buruari ezagutzera baita ere).

    AZAROAK 13> ABENDUAK 13

    ERAKUSKETAK

    FOKATU IRUÑEA 2020 > Saritutako argazkien erakusketa eta 2021. urteko udal-egutegirako irudien selekzioa, Fokatu Iruñea 2020 lehiaketako epaimahaiak aukeratuak. Parte-hartzaileek, beren ikuspegitik, eskeintzen digute gure hiriaren begirada pertsonala.

    2020 ABENDUAK 21>2021 URTARRILAK 17

  • 30 31

    AGENDA ABENDUA12 LARUNBATA11:00 IturramaZure antzerkitxoa EU

    > 7 ORR - Sormen-lantegiak familiartean

    12:00 MilagrosaAnimaliei eta zorromorroei bururzko ipuinak> 5 ORR - Haurrendako ipuinkontalaria

    18:00 SanduzelaiChronos EU

    > 5 ORR - Magia-ikuskizuna

    12:00 ZabalguneLeihotik Begira> 5 ORR - Haurrendako ipuinkontalaria

    12:00 MendillorriUra> 4 ORR - Umetxoendako antzerkia

    18:00 MendillorriUra EU

    > 4 ORR - Umetxoendako antzerkia

    18:00 KondestableEl último metro (Le dernier métro; Frantzia; 1980; 131’)> 22 ORR - Zine-foruma

    19:00 IturramaDúo koriki> 19 ORR - Kontzertua

    13 IGANDEA12:00 IturramaPaulino Otamendi ganbera orkestra> 19 ORR - Kontzertua

    14 ASTELEHENA17:00 SanduzelaiCivivox sareko entitate Siraunkorren lantegiak eta erakusketak> 26 ORR - Lantegiak eta erakusketak

    17:00 MilagrosaEmozioak dantzarazten 3 EU

    > 7 ORR - Haur eta familientzako lantegiak

    18:00 IturramaLoreak EU

    > 20 ORR - Zine-foruma

    01 ASTEARTEA12:00 MilagrosaIrakurketa-talde barneratzailea> 27 ORR - Irakurketa-taldea

    05 LARUNBATA11:00 MendillorriTxokolatezko plastilina> 6 ORR- Haur eta familientzako lantegiak

    12:00 Zabalgune Kutxak, dohaintzak eta altxorrak> 4 ORR- Titiricuentos

    18:00 MilagrosaKutxak, dohaintzak eta altxorrak> 4 ORR- Titiricuentos

    18.00 KondestableEl amor en fuga (l’amour en fuite; Frantzia; 1979; 98’)> 22 ORR- Zine-foruma

    10 OSTEGUNA11:00 IturramaIrakurketa errazeko taldea> 10 ORR- Irakurketa-taldea

    17:30 MilagrosaChroma: hastapena. Denetariko bideoetarako baliabidea> 15 ORR- Maker Eremua

    11 OSTIRALA19:00 IturramaAnido gitarra-laukotea> 19 ORR- Kontzertua

    15 ASTEARTEA12:00 MilagrosaIrakurketa-talde barneratzailea> 27 ORR - Irakurketa-taldea

    17:00 MilagrosaLorategiak auzolanean

    > 27 ORR - Lorategiak auzolanean

    18:30 IturramaGiza desplazamenduen zergatiak> 26 ORR - Mahai-ingurua

    19:00 MendillorriDama eta eskalea> 23 ORR - Zinema

    16 ASTEAZKENA17:00 SanduzelaiCivivox sareko entitate iraunkorren lantegiak eta erakusketak> 26 ORR- Lantegiak eta erakusketak

    17 OSTEGUNA18:00 KondestableSarasate neguaren gorrienean> 5 eta 18 ORR - Haurrendako ipuinkontalaria

    18:00 JuslarrochaMultipista grabaketa > 15 ORR - Maker eremua

    18:30 MendillorriKomunitate barneratzaile baterantz. kulturarteko eskuhartzea nafarroan> 26 ORR - Mahai-ingurua

    19:00 On-lineZabalguneaz mintzo. Iruñeko zezen plaza eta lotura historikoa bigarren Zabalgunearekin EU

    > 23 ORR- Hitzaldia

    19:00 On-lineUlertu zure faktura elektrikoa, eta energia berrieztagarrietarako dauden aukerak> 25 ORR- Hitzaldia

    18 OSTIRALA10:00 SanduzelaiEsku-hartzea eta laguntzailerik gabeko gazte migranteak> 27 ORR - Solasaldia

    19:00 Sanduzelai Las poderosas: amets bat dugu> 27 ORR - Ikuskizuna

    26 LARUNBATA12:00 KondestableEguberri mitologikoak: Itsasoko mitoak > 10 ORR -Haurrendako ipuinkontalaria

    18:00 KondestableVivamente el domingo (Vivement dimanche!; Frantzia; 1983; 110’)> 23 ORR - Zine-foruma

    18:00 IturramaIkimilikiliklik (ene ttipia)> 10 ORR - Ikuskizuna

    27 IGANDEA18:00 MendillorriEguberri mitologikoak: Numenak EU

    > 11 ORR - Ikuskizuna

    18:00 KondestableEguberri mitologikoak: Percy Jackson y el ladrón del rayo> 13 ORR - Zinema

    28 ASTELEHENA11:00 MendillorriEguberri mitologikoak: Euskal mitologia> 8 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    17:00 IturramaMujercitas (little women)> 20 ORR - Zine-foruma

    18:00 SanduzelaiEguberri mitologikoak: Celeste> 11 ORR - Ikuskizuna

    29 ASTEARTEA10:30 MilagrosaEguberri mitologikoak: Sortu Greziako Partenoiko frontoi bat> 9 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    11:00 IturramaEguberri mitologikoak: Mitologia Nordikoa> 9 ORR- Mitologia-lantegiak legorekin

    18:00 Juslarr ochaEguberri mitologikoak: Zazpi antxumeak eta otsoa> 11 ORR - Ikuskizuna

    19 LARUNBATA11:00 Mendillorri Pinguinoak Artikoan> 6 ORR- Lantegiak: Eboluzio-lerroak

    11:00 IturramaZure antzerkitxoa > 7 ORR- Sormen-lantegiak familiartean

    18:00 KondestableLa mujer de al lado (La femme d’à côté; Frantzia; 1981; 106’)> 22 ORR - Zine-foruma

    20 IGANDEA12:00 KondestableBibolina protagonista> 18 ORR - Sarasateren ondarea

    21 ASTELEHENA19:00 Juslarrocha Asertibitatea; nola sartu harremanetan besteekin era moldakorragoan> 25 ORR - Hitzaldia

    22 ASTEARTEA17:00 MilagrosaLorategiak auzolanean > 27 ORR- Lorategiak auzolanean

    18:00 SanduzelaiLoreak EU

    > 20 ORR- Zine-foruma

    19:00 MilagrosaZiurgabetasunean zoriontsu izatea> 24 ORR- Hitzaldia

    23 ASTEAZKENA10:30 ZabalguneEuskal mitologiako maskarak eta pertsonaiak> 9 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    11:00 JuslarrochaEguberri mitologikoak: Erromatar mitologia> 8 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    24 OSTEGUNA 11:00 SanduzelaiEguberri mitologikoak: Mitologia grekoa> 8 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    30 ASTEAZKENA10:30 JuslarrochaEguberri mitologikoak: Hieroglifiko egiptoarren estanpazioa> 9 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    11:00 Zabalgune Eguberri mitologikoak: Mitologia Maia> 9 ORR - Mitologia-lantegiak legorekin

    18:00 Mendillorri Eguberri mitologikoak: Momotxokorrien elezaharra> 12 ORR - Ikuskizuna

    31 OSTEGUNA11:00 MilagrosaEguberri mitologikoak: Egiptoko mitologia> 9 ORR- Mitologia-lantegiak legorekin

    URTARRILA2 LARUNBATA12:00 KondestableEguberri mitologikoak: Airearen mitoak> 10 ORR - Haurrendako ipuinkontalaria

    18:00 IturramaEguberri mitologikoak: Orfeo> 12 ORR - Ikuskizuna

    3 IGANDEA18:00 KondestableEguberri mitologikoak: Percy Jackson y el ladrón del rayo> 13 ORR - Zinema

    4 ASTELEHENA18:00 SanduzelaiEguberri mitologikoak: Mantero> 12 ORR - Ikuskizuna