Abestien liburua l.h.

27
1. Agur Zuberoa Agur Zuberoa bazter guztietako txokorik ederrena Agur Atarratze zurekin ditut ametserik gozoenak. Bihotzaren erditik, bortzetan jalgi ditadazut hasperena zu utzi geroztik, bizi naiz tristerik, abandonaturik ez baita herririk Paris ez besterik, zu bezalakorik.

Transcript of Abestien liburua l.h.

Page 1: Abestien liburua l.h.

1. Agur ZuberoaAgur Zuberoabazter guztietako txokorik ederrenaAgur Atarratze zurekin ditut ametserik gozoenak.Bihotzaren erditik,bortzetan jalgi ditadazut hasperenazu utzi geroztik,bizi naiz tristerik, abandonaturikez baita herririkParis ez besterik, zu bezalakorik.

Page 2: Abestien liburua l.h.

2. Aita-semeak

Aita-semeak tabernan daudeama-alabak jokoanAita-semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.Berriz ikusi beharko dugubehi gizena auzoan,berriro ere ez da faltakotrapu zaharrik balkoian.

Aita semeak tabernan daudeama-alabak jokoanAita semeak tabernan daudeama-alabak jokoan.

Page 3: Abestien liburua l.h.

3. Aitormena

Ez dira betiko garai onenakazken finean gizaki hutsak garabarearen ostean dator ekaitza,udaberri berririk ez guretzat.Denborak aurrera eten gabianta orain ezin eutsi izan ginena,errutinaren morroiak bihurtu garalaztana lehen baino lehen aska gaitezen.Ohartu gabe arrunt bilakatu da.Ohartu gabe heldu gara mugara.Mundua jausi zaigu gainera,maitia lehen baino lehen aska gaitezen.Ez dakigu non dagoen hoberena,bila dezagun beste lekuetan.Bai, zin dagizutez dizudala inoiz gezurrik esan etazaude ziur, ezin izango zaitudala ahaztu inoiz.Aitortzen dut,izan zarela ene bizitzaren onenabaina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezen. (Bis)

Page 4: Abestien liburua l.h.

4. Amaren besoetan

Oinez zelai berdean itsaso bazterrean gailurrak ditut maite eta kresal usaina.

Itsas bazterreko ur gazi bustietan garbitzen dut arima ametsez betea.

Eukalherri osoko mendi guztietan etxean aurkitzen naiz, amaren besoetan.

Lurrean etzanda goruntz begira ni ohartzen naizzu maite zaitudala.

Page 5: Abestien liburua l.h.

5. AMETS BATAmets bat izan nuen eztizko amets bat zure besoetan babesturik maitasuna eskainiz.

Iluntasunarekin ikasi nuen amets egiten argitasunarekin zu maitatzen milaka hitz goxoren artean.

Baina fabriketako keak zapuzten zuen bitartean lurrak, urak irentsi zitzun.

Baina fabrikako zikin eta keak zapuzten zuen bitartean lurrak, urak irentsi zizun.

Behinola egin nuen amets betirako lokartuz zure ametsa izan nahi bainuen iluntasuneko lur-ur hezean.

Amets bat izan nuen…

Baina fabriketako keak…

Page 6: Abestien liburua l.h.

6. Araban bagare

Araban bagareGipuzkun bageraXiberun bagireta Bizkaian bagara (Bis)

Baita ere, Lapurdi ta Nafarroan.

Guziok gara euskaldunguziok anaiak garaNahiz eta hitz ezberdinezBat bera dugu hizkera.

Bagare, bageraBagire, bagaraeuskara zabaltzekooraintxe dugu aukera (Bis)

Page 7: Abestien liburua l.h.

7. Ardoa edandaArdoa edanda mozkortzen naizPipa erreta zoratzen naizLigatzerian lotsatzen naizNola demontre biziko naiz Ardoa edanda mozkortzen naizPipa erreta zoratzen naizLigatzerian lotsatzen naizNola demontre biziko naiz (3 aldiz)

Page 8: Abestien liburua l.h.

8. Bizitzarekin dantzanErreka baten bazterreankitar hotsa haizean hedatuz;suaren argitasunpeanitzal gera, gurekin ez daudenen antzera.

Denbora luze doan heineanederra dena leun ahitzen daHeriotza baino txiki txikiago denbizitzarekin dantzatu

Etorkizuna da lekukoitzaletan sinestu;mendira igo eta ikusilagunekin ederragoa den mundua

Page 9: Abestien liburua l.h.

9. Ebamirentxu

Ebamirentxu joan zen eguzki bila hondartzara.Marradun bikinia eta maleta hartuta,

Bera joan zen Benidor aldera ni bakarrik utzitaInolako erruki gabe Ebamirentxu joan zen

Gauean ametsetan lorik egin ezineanEta bere argazkia gelako mezan atzean

Zein polita den uretan igeri hondartzan egoneanMaitasunik gabe triste naizen bitartean

Ze egingo det, ze egingo det, ze egingo det Ebamirentxu gabe

Ezin bizirik nabil maitatzen nauen galdezkaNire beharra duen bihotza duen dardarka

Bera joan zen Benidor aldera ni bakarrik utzitaInolako erruki gabe. Ebamirentxu joan zen

Ze egingo det, ze egingo det, ze egingo det Ebamirentxu gabe

Page 10: Abestien liburua l.h.

10. Egia da Egia da, egia da nik ikusi dudalako Egia da, egia da porque lo he visto yo

Irlandesak jateari utzi zion luzaro (bis) kartzelatik hilobira kartzelatik hilobira kartzelatik hilobira pagatu zuen karo

Egia da…

Euskaldunon festak dira oso ederrak benetan (bis) baina kontuan eduki baina kontuan eduki baina kontuan edukigarela penetan

Egia da…

Page 11: Abestien liburua l.h.

11. EperrakEperrak badituzu bere bi hegalakBai eta bürün gainin kokarda ejer batZük ere balinbazünü gaztetarsün ejer batNeskatilen gogatzeko

bilo holli pollit bat. Amorosak behar lüke zan lotsa gabe Gaiaz ebiltia ez üken herabe Egünaz ebiltia desohore leike Txoriak ere oro haier soz dirade.Ebili izan nüzü gaiaz eta betiEia! atzamanen nianez lili ejer horiAzkenian atzaman düt oi! bena tristekiLümarik ejerrena beitzaio erori.

Page 12: Abestien liburua l.h.

12. Furra, furra

Furra, furra, fandangoa,hortxe duzu fandangoageure gustokoa.

Furra, furra, fandangoa,hortxe duzu fandangoageure gustokoa.

Furra, furra, fandangoa,hortxe duzu fandangoageure gustokoa.

Furra, furra, fandangoa,hortxe duzu fandangoa

geure gustokoa.

Page 13: Abestien liburua l.h.

13. Gora ta gora betiGora ta gora beti, haik gora Lapurdi!Euskarak bizi gaitu eta bizi bedi.

Gurea ez da bizimodu normala, lurra lantzeko aitzurra eta pala, lanaren truke kobratzen erreala. Benetan da miserable euskaldunon jornala.

Gora ta gora beti!…

Munduan ezin bizi liteke hala, merkatuetan dena gora doala, etxera eta zopa guztiz argala, kriseiluen olioa ez da postre formala.

Gora ta gora beti…

Jabeek dute kontzientzi zabala, kakaztu dute gure lurren azala, baina Lapurdi ez da hain zerbitzala; borroka garbian dago. Hori da printzipala.

Gora ta gora beti!…

Page 14: Abestien liburua l.h.

14. HEGAL EGITEN

Neukan guzti zen amets bat, amets bat, beti egoten nintzen haren bisitan zain (Bis) 

Ai! ene ama euriak eta baso ilunak seinalatzen zizkidanez ez, ez dira etorriko, inoiz ezazu holako ametsik egin ez Mantso zihoan denbora niretzat leihoan jarrita euriari begira eta jendeak zion: "mutil horrek amets bat bakarrik dauka" 

Baina egun baten esnatzerakoan  txantxangorri bat ikusi nuen gelan ta gero beste, beste bat eta beste bat inguratua nengoen ... oh txantxangorriazgelako sabaian,Gelako sabaian,Oh txantxangorriazgelako sabaian…

Orain herritik mutil bat falta daez dago inor bere etxeko leihoan

baso ilunetan dabil hegaletantxantxangorriak bezala

Orain ba du bihotz ñimiño bateta bi hegal bi hegal euriz bustiakBularra du ere gorri kolorekoa eta

eta txantxangorria da

Txantxangorria naizBaso ilunetan

Bete zait ametsaBaso ilunetan

Txantxangorria naizBaso ilunetan

Bete zait ametsaTxantxangorria naizTxantxangorria naiz

Hegal egiten, hegal egiten, hegal egiten

Page 15: Abestien liburua l.h.

15. Guk euskaraz

Guk euskarazZuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon eta ilun bat zen,eta zuek denokur gazi bat  atera zenutenhandik nekez

Orain zuen birtutezzuen indarrezeuskaraitsaso urdineta zabal bat izanen daeta guria da.

Page 16: Abestien liburua l.h.

16. Hegoak ebaki banizkio

Hegoak ebaki banizkio, nirea izango zen, ez zuen alde egingo. (Bis)

Baina horrela ez zen gehiago txoria izango, (Bis)eta nik txoria nuen maite (Bis)

LA, la, lalalala, la, la, la, la…

Page 17: Abestien liburua l.h.

17. Ikusi mendizaleak

Ikusi mendizaleak baso eta zelaian.Mendi tontor gaineraigo behar dugu.

Ez nekea, ez ta bide txarrak.

Gora, gora neska mutilak a, a, a.Gu euskaldunok garaEuskalherrikoa. (bis)

Hemen mendi tontorrean,euskal lurren artean.Begiak zabaldurik,

bihotza erreta

Hain ederra, hain polita da eta.Gora, gora Euskalherria, a, a, a

Gu euskaldunok garaEuskalherrikoa. (bis)

Page 18: Abestien liburua l.h.

18. Ilargia Esaiozu euriari berriz ez jauzteko,esan bakardadeari gaur ez etortzeko.La, la, la, lalala, la, la (Bis)

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,nire sua itzali da,ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

La, la, la, lalala, la, la (Bis)

Esan sentitzen dudana ez dela egia,une baten sinesteko ez garen guztia.La, la, la, lalala, la, la (Bis)

Zuretzat ilargia…

Page 19: Abestien liburua l.h.

19. Ilargia non zaude?

Esaidazu nere ilargi maitea;Zergatik da bizitza hain krudela?Behin baino gehiagotan bururatu zait,bizitzaren muga zeharkatzea.Infernua ondo ezagutzen dut,pare bat aldiz bertan egon naiz!Satan partikularra daukat nik,gorputzetik desagertzen ez dena.

Motibo baten bilanabil egunero.Larrosaren arantzabarruraino sartua.

Esaidazu nere ilargi maitea;heriotzaren hegian ikusi gara.Geru zu okerrago jarri zinen,ta inportantzirik ez nion nahi eman.Hasieratik onartu ezina zen,ta azkenaldi hontan konturatu naizagian nere ilargia ez dela egongoeguzkia ateratzerakoan.

Motibo baten bilanabil egunero.Larrosaren arantzabarruraino sartua.

Page 20: Abestien liburua l.h.

20. lsil-isilik dago

isil-isilik dago, kaia barrenean,ontzi txuri polit bat, uraren gainean. Goizeko ordu bietan, esnatzen garaarrantzaleak beti joateko urrutira. Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik,...?zergatik negar egin? Zeruan izarra dago

itsaso aldetik. Bat, bat, bat, bart parrandan ibilibi, bi ,bi, ez naiz ondo ibilihiru, hiru, hiru, kolkoan bete diru,lau, lau, lau, sardina, bakalau.  Kalian gora, kalian behera, kalian gora zezena.kalian gora, kalian behera, kalian gora zezena. Kalian gora, kalian behera, …

Page 21: Abestien liburua l.h.

21. ITSASONTZI BATEN

Itsasontzi baten Euskal Herritik kanporanaramate eta ez dakit nora. (bis)

Agur nire ama laztan goxoari agur nire maite politari ez egin negar etorriko naiz egunen baten pozez kantari

Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora. (bis)

Agur senideakagur lagunariagur Euskal Herri osoari.Ez egin negaretorriko naizegunen batenpozez kantari

Page 22: Abestien liburua l.h.

22. Lau teilatu

Hemen gaude ta poztutzen naizta ziur zure aita ere bai;ta zer ondo... zelan dijuazure bufanda txuria.

Lau teilatu gainianilargia erdian eta zugoruntz begira, zure keia eskuetanputzara batekin... putz!Neregana etorriko data berriz izango gara zoriontsu,edozein herriko jaietan.

Goxo-goxo kanta egidazuBenitoren Maria Solt.Negarrik ez, zuri zaude ta malkoakzure kolorea kentzen dute.

Lau teilatu gainian...

Felix, Felix bihar berriz egongo garatxanpaina apur batekin; diru gabe bainaizarrak gurekin daude, piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian.

Page 23: Abestien liburua l.h.

23. Loretxoa Mendian larra artean aurkitzen da loretxo bat

aurrean umetxo batloretxoari begira.

Loreak esan nahi dioumetxo aska nazazujaio naiz libre izatekota ez loturik egoteko.

Umetxoak ikusirik lorea ezin bizirikarantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman.

Orduan izango baitu indarra eta kemenaorduan emango baitu ugari bere fruitua.

Page 24: Abestien liburua l.h.

24. Maitearen galdezUrretan piztu ohi da mendian goizalbatxingarretan berotuz zure kale-saldaBizkarrera ezarri zaldiari txalmaeta lauoinka zoaz ibar eta malda.

Asko mintzatu dira zure mendebaldez,pistolero gaizto eta bide-lapur taldez.

Bakarti zara baina, moldez edo aldez,beti ere bidean maitearen galdez.

Zuria sombreroa,katea gorria,zu zaitut larrosarenatzeneko orria.

Mutil galanta zara kapelu ta guzti;lehendabizi zintzurra wiskiz ondo busti,damari gustuz entzun zazpi bat abestieta kapelu gabe joan zara ezti.

Sombrero azpikoa jiratu deneanmundua isildu da zure aldamenean;berriz ekin diozu modu zuzeneanbarrenak emandako hitzik onenean.

Zuria sombreroa,katea gorria,zu zaitut larrosarenatzeneko orria.

Page 25: Abestien liburua l.h.

25. MAITE ZAITUT (C)

Koloretako ametsak Begietako dirdira,esna nagoenean irribarrea ahoan,eta ezin loak hartu ezin ditut ezkutatugaua iristen denean. zu ikusterakoan;

Saltoka hasita hegan hanka eta eskuetan,egiteko gogoa, gorputzean, dardara;nire bihotza taupaka nire bihotza taupakaai! lehertzera doa. aire ertzera doa.

Elkarrekin hankaz gora Elkarrekin ortzadarraburuz behera jartzean, margotu dugunean,tunelean sartu eta ispiluan nire izenairrintzika hastean, idatzi duzunean,bitxiloreekin pultsera irratia piztu etaegin dizudanean, doinu hau entzutean,begietara begira begietara begirahauxe nahi dizut esan: hauxe nahi dizut esan:

Maite zaitut, maite- maite zaitut;

pila, pila, pila patata tortilla! Maite zaitut. Maite-maite zaitut, ilargiraino eta buelta maite zaitut

Page 26: Abestien liburua l.h.

26. Santi Mamiña

Egun da Santi Mamiña benetan egun samiña. Goiko zeruan gorde dezalaluzaro neure arima

Esaten dizut egia hau ez da usategia erroi artean izan nintzen benetan ausartiena

Egun da Santi Mamiña… Itsas aldean izarra, hari begira lizarra; euskara salbu ikusi arte ez dut kenduko bizarra.

Egun da Santi Mamiña..

Page 27: Abestien liburua l.h.

27. ZENBAT GERA?

Zenbat gera? Lau, bat,

hiru, bost zazpi?

Zer egin degu? ezerrez.

Zer egiten degu? alkar jo.

Zer egingo degu? Alkar hil?

Gure asmoak, esperantzak, herria, askatasuna,

justizia, pakea, egia, maitasuna.

mitoak, hitz utsak?

Zenbat gera? Lau, bat,

hiru, bost zazpi?

Zer egin degu? ezerrez.

Zer egiten degu? alkar jo.

Zer egingo degu? Alkar hil?

Hori ez!, hori ez!, hori ez!