«Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17....

8
Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. www.ataria.info «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria Ekinbide Etxeak antolatuta bihar hasiko da Tolosako 45. Abesbatza Lehiaketa; lau eguneko egitaraua hirutara mugatu behar izan dute 4 Enrike Bello eta David Azurza, disko berria aurkezten. I. URKIZU Tolosako musikarien lana jaso du, Hodei abesbatzak ‘Agur Jesusen ama’ diskoa grabatu dute 5 ESPAINIAREN ESKU UTZIKO DUTE JOKIN ARANALDE 3 Sarea kudeatzeko beste sistema alternatibo batean sinesten dute Gipuzkoa Share taldeko kideek Guifinet egitasmoarekin, Euskal Herri guztia harremanetan jarriko lukeen plataforma ahalbidetzea lortu nahi dute; tartean dago Tolosaldea 6 «Gazteen erdararako joera guztiak zuzenduko bagenitu litekeena da erabat erdara erabiltzea lortzea» Lierni Etxeberria filologoak Ibarrako gazteen hizkera aztertu du; erdal hitz eta esapideak adierazkortasun handiagoa lortzeko sartzen direla azaldu du 2

Transcript of «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17....

Page 1: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

O s t e g u n a , 2 0 1 3 ko u r r i a r e n 3 1 . 1 . u r t e a . 1 7 . z e n b a k i a . w w w. a t a r i a . i n f o

«Abesbatzaonaklehiaketaraekartzea dahelburua»

Elena BasagoitiaTolosako Ekinbide Etxekolehendakaria

Ekinbide Etxeak antolatuta biharhasiko da Tolosako 45. AbesbatzaLehiaketa; lau eguneko egitarauahirutara mugatu behar izan dute 4

Enrike Bello eta David Azurza, disko berria aurkezten. I. URKIZU

Tolosako musikarien lanajaso du, Hodei abesbatzak‘Agur Jesusen ama’ diskoa grabatu dute 5

ESPAINIAREN ESKUUTZIKO DUTE JOKIN ARANALDE 3

Sarea kudeatzeko beste sistemaalternatibo batean sinesten duteGipuzkoa Share taldeko kideek Guifinet egitasmoarekin, Euskal Herri guztiaharremanetan jarriko lukeen plataforma ahalbidetzealortu nahi dute; tartean dago Tolosaldea 6

«Gazteen erdararako joera guztiakzuzenduko bagenitu litekeena daerabat erdara erabiltzea lortzea»Lierni Etxeberria filologoak Ibarrako gazteen hizkeraaztertu du; erdal hitz eta esapideak adierazkortasunhandiagoa lortzeko sartzen direla azaldu du 2

Page 2: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

Ibarra

LAN BILA

Etxeko lanetarako: Etxeko lanak egin edota haurrakzaintzeko, esperientzia handikoemakume euskaldunak bere burua eskaintzen du. Kotxea ere badauka. Informazio gehiagonahi duenak bi telefono zenbakiditu eskura, edozein zalantza argitzeko 943 69 68 82 edota 606 52 19 92.

Iragarki laburrak

Lierni Etxeberria • Euskal filologoa

«Gazteei guztia zuzenduko bagenie litekeena da aurkako efektua lortzea»

Ibarrako gazteen hizkeraren inguruko lana egin du filologo ibartarrak; ukipenean dauden hizkuntzetako hitzak eta esapideakerabiltzearen zergatiak aztertu ditu

IÑIGO TERRADILLOS

Ibarrako gazte hizkera aztertu duLierni Etxeberriak (Ibarra, 1989).Euskal filologoa da, eta graduondo-ko formazioaren barruan burutu duikerketa lan hori. Gaztelaniazko hitzasko sartzen dituztela gazteek kale-ko hizkeran dio, «adierazkortasunalortzeko helburuz». Gizartea alda-tzen ari den bezala, «hizkuntza neu-rri berean aldatuz eta egokituz doa»Etxeberriaren arabera. Zergatik aukeratu duzu gai horizure ikerketa lanerako?

Pasa den urtean euskal filologiakoikasketak bukatu ondoren, Hiznet -Hizkuntza Plangintza graduondokoaegin nuen. Masterraren bukaeranlan bat egin behar genuen. Gai ugarigenituen aukeran lantzeko, eta nikgazte hizkera aukeratu nuen. Oroko-rrean landu ordez, Ibarrako gazteenhizkera lantzea erabaki nuen. Gaz-teen hizkeran kode alternantzianola ematen den aztertu dut. Zer da kode alternantzia?Hizkuntzak ukipen egoeran daude-nean ematen da. Euskararen ka-suan, frantsesarekin eta gaztelania-

rekin gertatzen da. Frantsesak etagaztelerak eragina dute euskara-rengan, eta geroz eta gehiago inge-lesak. Hitz egitean, hizkuntza horie-tako hitzak eta esamoldeak sartzenditugu. Gure kasuan, Ibarraren ka-suan, gaztelaniarekin ematen dabatik bat. Bada, zergatik eta zein ka-sutan ematen diren kasu horiek az-tertu nahi zan dut.Eta zeintzu dira atera dituzun on-dorio nagusiak?Batetik, gaztelaniazko hitzak edotaesapideak sartzearen arrazoia adie-razkortasuna bilatzea dela kasu as-kotan. Euskaraz hitz egitean, euska-razko hitz batzuk agian artifizial sa-marrak suertatzen zaizkigu, etahorregatik gaztelaniazko hitzak sar-tzen ditugu adierazkortasun hori lor-tzeko. Umorea txertatu nahi dugu-

nean ere gertatzen da. Beste norbaitek esandako gauzak errepi-katzerakoan ere gaztelaniara jotzendugu askotan. Euskarak dituen ga-bezi horiek-edo estaltzeko egitendugu. Zein kasu zehatzetan gertatzenda?Esaterako, «Ikusten?» esan ordez,«Ves?» esateko joera dago. Agian,errazago zaigulako. Haserretzen ga-renean, edota iraintzeko asko erre-pikatzen da. Euskaraz askoz ere ba-liabide gutxiago ditugu, eta kasu ho-rietan gaztelaniara jotzen dugu. «Lahas cagado!», esaterako, euskaraz«Hanka sartu duzu!» izango litzate-ke. Euskarazkoak baino indar gehia-go duela dirudi gaztelaniazkoak,errazago esaten dugu, eta gazteek,zer esanik ez. Azterketa hasi aurreko usteak fro-gatuta al dira?Hasieran uste genuena zen erreak-zio moduan, edota aurkakotasun ja-rrera adierazteko jotzen zutela gaz-teek erdal adieretara. Euskara jato-rra erabili ordez, gaztelaniaerabiltzen zutela jarrera kontuaga-tik. Baina, ikusi dut ez dela horrela.Nola bildu dituzu lekukotasunak. 12 eta 15 urte bitarteko gazteak ba-tetik, eta 22 eta 25 urte bitartekokoak bestetik, alderatu ditut. Bi ez-tabaida talde sortu nituen, eta ba-koitza bere aldetik grabatu. Bi mul-tzoek gaztelania asko sartzen dute-la hitz egiterakoan ikusi dut.Azterketa egin aurretik gaztetxoe-nek gehiago sartuko zutenaren sus-moa nuen, baina ez da horrela izan.Beraz, ez dakit zenbateraino dengazteen aurkakotasun jarrerarenondorio edota hizkuntza aldatzenari delako ematen den fenomenohori. Egia da ere, egoera nahiko for-malean egin nuela azterketa, etahorrek eragina izango zuela gazteen

hitz egiteko moduan. Adinaren arabera ez da gutxitzen,beraz, joera hori.25 urtera arte ikusi dut ematen delaerdal hitzak sartzeko joera, beraz,ez dut uste adinaren arabera bazter-tzen joaten denik.

Zer egin beharko genuke erdal hi-tzetara jo beharrik ez izateko?Hizkuntza gizartearekin batera alda-tuz doa, eta datorren moduan hartubeharko dugu. Hori bai, bere neu-rrian. Ez dut uste horrelakoak era-bat zuzentzen hasi beharko genuke-enik. Ahozkotasunean, maiz, gau-zak esaten diren bezala esaten dira,eta guztiak zuzentzen hasiko baginaagian kontrako efektua lortuko ge-nuke. Gazteei guztia zuzenduko ba-genie litekeena da erabat gaztela-nia erabiltzea lortzea.

Euskal Herriko beste txokoetanneurri berean errepikatzen al dafenomeno hori?Bai.Beste hiru ikerketekin alderatudut nire azterketa: Goierrin eginikobatekin, Azpeitia inguruan eginikoa-rekin eta Nafarroan eginiko batekin.Hiru horietan ere ondorio berdinakatera dituzte. Hiru horietan aipatzendena da gaztelaniara jotzen dela,kasu batzuetan, adierazkortasunalortzeko helburuarekin.Euskal Herritik at, munduko zeinlurraldetan egin dezakegu topokode alternantziarekin? Hego Amerikan, esaterako. Han gaz-telaniaz hitz egiten dute, baina inge-lesaren eragin handia dutenez, in-gelesezko hitzak eta esapideak sar-tzea ohikoa da euren ahozkohizkeran. Ukipen egoeran daudenhizkuntzetan fenomeno antzekoagertatu ohi da, eragin handia dutela-ko ukitzen dituzten hizkuntzek, etaazkenean tarteko hizkuntza modu-ko bat sortzen da.

Euskal Herriko txoko

guztietan sartzen da erdara ahozkoan»

Ez da adinarenaraberako fenomenoa,gizartea aldatuz doa,eta hizkuntza ere bai»

�2 2013ko urriaren 31, osteguna / Tolosaldeko Ataria

BESTERIK

Pintxo potea:Tolosako Igarondo tabernan,gaur pintxo potea 2 eurotan: kriantza edo edozein kontsumizio+ Barriolak labanaz moztutako urdaiazpiko iberikoa.Arratsaldeko 18:30etik aurrera. Plaza Zaharra, 4 • Tolosa(udaletxearen ondoan)

I.T.

Page 3: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

Tolosaldea

�2013ko urriaren 31, osteguna / Tolosaldeko Ataria 3

bisitari gozozaleei Tolosak dituenbestelako guztiziak erakutsi nahidizkiegu» diote ekimen honen sor-tzaileek.

Modu horretan, Tolosako bost go-zotegiek hartuko dute parte produk-tu berri honetan: Eceiza, Gorrotxate-gi, Gorosti, Ibañez-Gozona eta Sai-zarrek, hain zuzen. Lehenak, krema,nata eta chantilly-zko bonbak eskai-niko ditu; Gorrotxategik bere espe-zialitateetako bi eskainiko ditu, txo-kolate bero taza bat eta xaxu bat;Ibañez-Gozonan, hiru tenoreak das-tatu ahal izango dira; Gorostik, txo-kolatezko hiru trufako poltsatxoa es-kainiko du; eta Saizarrek, berriz,Saizartxoak, hau da, almendraz, txo-kolatez eta gindaz egindako artisaupastak.

Salgai daude euro bateanDagoeneko salgai daude Tolosa Go-xua paseak. Pasa den larunbatekoazoka aprobetxatu zuten hasieraemateko, eta 2014 urte osoan ze-

har egongo dira eskuragarri Tolosal-dea Tour turismo bulegoan. Pasea-ren salneurria euro batekoa da, etabertan bost gozotegietarako txarte-lak egongo dira. Pase horiekin, bisi-tariak 1,5 euroan gozotegi bakoitze-ko produktu jakin hori erosi ahal

izango du, ohi baino merkeago, ale-gia. Erositakoa bertan jan, edo etxe-ra eramateko izan daiteke.

Gehienbat, bisitariei zuzendutakoeskaintza da Tolosa Goxua paseare-na, baina herritarrentzat ere eskain-tza ona dela azpimarratu dute: «Az-

Goxua paseak eurobateko balioa du etabost gozotegietan 1,5euroan produktu jakinbat erosteko balio du

MIKEL IRAOLA TOLOSA

Tolosa gozoaren erreinu izan zenpasa den asteburu osoan, TolosaGoxua eta lehen Txokolate Egunarenospakizunekin. Gozozaleek EuskalHerriko txoko ezberdinetako gozogi-leen produktuak dastatzeko aukeraizan zuten. Tartean, herriko bost go-zogileek egindako 4.000 trufa ingu-ru banatu ziren. Baina asteburu ho-rretan bakarrik ez, urteko gainontze-ko egunetan ere, gastronomiaren,eta batez ere, gozoaren hiriburubihurtu nahi da Tolosa.

Horregatik, Tolosaldea Garatze-neko turismo sailak, Tolosa Gourmetklubak eta Tolosako Udalak, duelahilabete batzutatik hona, taberneta-ko pintxoekin erabili duten estrate-gia bera gozotegietara eraman dute.Ezagutu hiriburu gozoa lelopean,Goxua Pass delako deskontu txarte-lak salduko dituzte.

«Teila eta zigarrotxoak izan diraorain arte Tolosako gozoteria nazio-artean ospetsu egin dutenak, baina

Tolosako gozotegietako produktuonenak, prezio merkeagoan

ken batean, Tolosako gozo ezberdi-nak probatu eta gozotegi ezberdine-tatik pasatzea da produktu berri ho-nen beste helburuetako bat».

Tabernetako Pintxo Pass delakoa-ren arrakasta errepikatzeko itsaro-pentsu azaldu dira gozogileak.

ERREDAKZIOA IBARRA

Jokin Aranalde euskal iheslari politi-koen kolektiboko mintzaidea da etaHeletan atxilotu zuen Frantziako po-liziak Herria Dugu Arnas izeneko eki-taldiaren ondoren, Espainiak egin-dako euroagindu eskari bat zela me-dio. Aranalde atxilotu ondoren,

haren kontrako euroagindu eskariaaztertu zuen Paueko auzitegiak.

Informazio gehigarria eskatu on-doren, ez zituen aintzat hartu defen-tsaren oharrak eta ontzat emanzuen Espainiaren eskaria. Aranaldekerabakiaren aurkako helegitea eza-rri zuen. Paueko auzitegiko KasazioGortea bildu zen urriaren 23an,biharamunean erabakia plazaratze-kotan. Azalpenik eman gabe, Kasa-zio Gorteak ez zuen deliberorik pla-zaratu urriaren 24an.

Atzo ordea, ez zuen onartu Aranal-deren eskaria. Prozedurari jarraiki,

Jokin Aranalderen aurkakoeuroagindua onartu duteHiru asteren buruan,erabakiaren arrazoiakjakinarazi beharko dizkioepaitegiak abokatuari

Frantziak berehala utz dezake Ara-nalde Espainiako justiziaren esku.Ez dago erabaki horren aurkako he-legiterik. Erabakia hartu bitartean,Aranalde libre uztea deliberatu zuenFrantziako justiziak ekainean, epai-learen kontrolpean utzi arren.

Paueko epaitegiak idatzi baten bi-dez jakinarazi dio erabakia AmaiaErrekarte defentsa abokatuari. Be-rak azaldu duenez, ebazpenean de-liberoa agertzen da, zehaztu gabezertan oinarritzen den erabakia.Hiru astetan erabakiaren arrazoiakjakinarazi behar zaizkio abokatuari.

1. EceizaEskainitako produktua. Krema,nata edo chantilly-zko bonba bat.Kokalekua. San Frantzisko pasea-lekua, 8; edo Rondilla kalea, 34.

2. GorostiEskainitako produktua. Txokola-tezko hiru trufen poltsatxoa. Kokalekua. Oria etorbidea, 8.Prezioa. 1,5 euro.

3. GorrotxategiEskainitako produktua. Txokolatetaza bat eta Xaxu bat. Kokalekua. Plaza zaharra, 7.Prezioa. 1,5 euro.

4. Ibañez-GozonaEskainitako produktua. Hiru mo-kadutxo, hiru tenoreak.Kokalekua. Pablo Gorosabel, 40.Prezioa. 1,5 euro.

5. SaizarEskainitako produktua. Saizartxo-ak, almendra, ginda eta txokolatez-ko artisau pastak.Kokalekua. Iurre auzoa, 14.

Tolosa Goxuan gozo aukera zabala eskaini zuten Euskal Herriko gozogileek. M.I.

Page 4: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

Elena Basagoitia • Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria

«Mundu guztian erreferentzia bilakatuda Tolosako Abesbatzen Lehiaketa»

Tolosako 45. Abesbatza Lehiaketa ostiraleanhasi eta igandean amaituko da; aurten,murrizketak medio, lau eguneko egitarauahirutan utzi behar izan dute antolatzaileek

JON MIRANDA-ASIER IMAZ TOLOSA

Abesbatza Lehiaketa Tolosako Ekin-bide Etxeak antolatzen du, eta ElenaBasagoitia bertako lehendakariada. 45. edizioa gogo handiarekinprestatu dute, eta azken egun haue-tan «ero moduan» dabiltzala dio Ba-sagoitiak. Abesbatza zaleak direnakbertara gonbidatu ditu ekinbidekolehendakariak, eta ez direnak, ber-din: «Ziur nago behin joaten baldinbadira, errepikatu egingo dutela».Migel Arretxeren hutsunea nabar-mena izango da aurtengo lehiake-tan. Bai, zalantzarik gabe. Lan asko eginduen pertsona bat joan zaigu. Lotu-ra handia eduki du ekinbide etxea-rekin hasieratik, 1987. urtetik, etabai, bere falta sumatuko dugu. 45. edizioa da aurtengoa. Gutxikjarriko dute lehiaketaren maila za-lantzan?Nik uste dut mundu guztian zeharerreferentzia dela Tolosako abesba-tza Lehiaketa. Hasiera hura nolakoa izan zen?Duela 45 urte bitartekoak ez zirenberdinak. Hasieran, lehiaketa xumebat bezala hasi zen, baina pixkana-ka-pixkanaka indartzen joan da.Gero eta abesbatza hobeak etor-tzen hasi ziren, eta batak besteaekarri, eta hementxe gaude. Nazioartean, beraz, bere lekuaegin du Tolosak. Bai, eta hori, urtez urte egindako la-naren emaitza da. Nire ustez helbu-ruak argi daude; abesbatza onakhona ekartzea, eta Euskal Herrikomusika ezagutu eta ezagutzeraematea. Bertako herritarrek ere asko ikasizuten abesbatzen munduaz. Hori argi ikusten da jendea entzute-ra joaten denean; abesbatzen batentzun orduko normalean badakiondo edo ez hain ondo abestu duen,eta hori txaloka hastean nabaritzenda. Nik uste, Tolosa eta inguruko he-rritarrek belarria ondo landuta dau-katela. Antolakuntzarako orduan baliabi-deak garrantzitsuak dira. Nondiklortzen dituzue?Azken bost urteetan finantzaketa%40 inguru murriztu da, orduan al-

daketak egin behar izan ditugu. Iaz,ahots taldeak eta haur abesbatzakurtez urte txandatzea erabaki ge-nuen. Lehen, lau eguneko lehiaketaizaten zen, eta aurten, hiru besterikez dira izango. Gu ere egokitzen arigarela esan beharko dugu. Noren laguntza izan duzue? Ekonomikoki gehienbat erakundepublikoena: Kulturako ministeritza,Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako ForuAldundia, eta Tolosako Udalarena.Horiekin batera, Tolosa Gasa eta ElDiario Vasco ere laguntzaileen arte-an daude. Orain arte, beste erakun-de batzuen babesa izaten genuen,baina aurten ez dira egongo horiek. Nola hautatzen dituzue abesba-tzak? Musikariz osatuta batzorde artistikobat dago, eta hauek urte osoan la-nean aritzen dira. Han eta hemengoabesbatza asko entzuten dituzte,baita eskaerak jaso eta aztertu ere.Une honetan, datorren urteko abes-batzekin ari dira lanean. Abesbatzak zuzenean ikusten aldituzte, edo gaur egun hori ez dabeharrezkoa. Gaur egun internet bidez lan gehia-go egiten da, diskoak eta grabazio-ak entzunez. Garai batean, bai, haraeta hona ibiltzen ziren, baina esanbezala, gaur egungo bitartekoekinhori ez da beharrezkoa. Tolosan egiten duten egonaldiaere zuek antolatzen duzue. Alde batetik bidaia dago. Batzuk la-guntzak jasotzen dituzte horretara-ko, eta besteak, euren kabuz molda-tzen dira. Gero ostatua, otorduak,eta abar gure kontura izaten dira.Hori guztia lotzeko lan eta azpiegitu-ra asko behar izaten dira.Lanerako, zenbat lagun mugitzenditu abesbatzen lehiaketak? 50-60 inguru, eta gehienak bolunta-rioak dira. Hemendik, gainera, gureeskerrik beroenak eman nahi diz-kiegu, euren laguntzarik gabe abes-batzen lehiaketa hau aurrera ema-tea ezinezkoa izango baitzen. Nondik etorriko dira abeslariak? Hamasei abesbatza etorriko dira:Alemania, Txekia, Espainia, Ameri-ketako Estatu Batuak, Estonia, Fin-landia, Indonesia, Errusia eta Sue-diatik.

Europako Sari Nagusiaren zirkui-tuan dago Tolosako lehiaketa.Sei herrialderen artean jokatzen daEuropako Sari Nagusia, txandaka.Tolosan 2011. urtean izan zen. Tolosara itzuliz, lehiaketak zeinatal ditu?Aurten, bi sailetan hartuko dute par-te. Alde batetik, haur abesbatzakegongo dira, eta gainontzekoak gan-bera abesbatza sailean ariko dira.Azken hauen artean, batzuk ahotsnahasietan eta besteak ahots berdi-nekoetan. Estilo desberdineko obrak ereegongo dira. Alde batetik, polifonia daukate, etabestetik, euskal musika eta folklo-rea. Euskal abesti bat kantatzerabehartuta daude, baita norberarenherriko folkloreko bi abesti ere. Poli-fonian,erdi aroko edo garai batekoabesti batekin batera, XX. mendetikaurrera idatzitako bi obra kantatubehar dituzte. Haurren abesbatzek urtero jende-tza biltzen dute. Atera orduko saldu dira aurten erehaurren abesbatzako sarrera guz-tiak. Larunbatean izango da, eta ilu-sio handia sortzen dute ikusleen ar-tean. Nondik etorriko dira? Madriletik, Estoniatik, Errusiatik,Txekiatik, eta Kataluniatik. Guztirazazpi abesbatza izango dira. Norma-lean 40 haur inguruk osatzen dutebakoitza. Lehiaketan parte hartzeaz

gain, zirkuitu moduko bat egitendute, bost edo sei kontzertu emanazEuskal Herrian. Eurentzat oso politaizaten da; etxetik urrun, kultura berribat, bidaia... Aurten ez da egongo Euskal Herri-ko abesbatzarik. Azken urteetan parte hartu izandute, baina aurten ez da tokatu, be-raz, hurrengoan izango da. Maila ba-dago, eta hori egongo diren kontzer-tu berezietan ikusiko da, Kea talde-ak hartuko baitu parte. Lehiaketa ostiraletik iganderaizango bada ere, topaketak aurre-ko asteburuan izan ziren. Abesbatzen Topaketa izaten da le-hen ekimen, eta hortik aurrera,dena segidan etortzen da. Ondo ate-ra zen, eta gustura egon ginen ber-tan. Oñatiko eta Hondarribiko abes-batzak etorri ziren, eta biak osoondo aritu ziren; kontzertu politaizan zen. Emanaldi bereziekin jarraituz, la-runbatean, lehiaketatik kanpo Ca-merata Reale ariko da. Ganbera abesbatza da. Duela urte-bete eskas sortu zen, Madrileko Te-atro Realeko abesbatza titularrareneta Intermezzo abesbatzako lagu-nen artean. Guztira, zortzi herrialdedesberdinetako hamabi pertsonezosaturik dago. Musika da euren pa-sioa, eta Leidorren oso kontzertupolita eskainiko dutela uste dut. Lehiaketara etortzen direnek Lei-dor aretoa asko goraipatzen dute.

Gustura al zaudete lekuarekin? Duela urte batzuk egin ziren obrakbukatuta asko irabazi du sonoritate-an eta oholtzan. Orain ondo dago.‘In Memorian’ antolatu duzueigandean, zergatik?Hasieran Topic-en zen egitekoa, bai-na azkenean, San Frantziskon izan-go da. Sarrera bila jende asko gertu-ratu da eta Topic txiki gelditu zaigu.In Memorian Iñaki Epelde eta JoseluAndueza omentzeko antolatu dugunkontzertua da, izan ere, bi pertsonahoriek lotura handia izan dute Tolo-sako Ekinbide Etxearekin. Gure es-ker ona adierazteko izango da ome-naldia. Sorpresa bat ere egongo da,pieza berri bat estreinatuko baita. Azkenik, igandean, sari banaketaekitaldia eta bazkaria izango dira. Orduan banatuko dira sari guztiak,eta tartean, nagusia. Irabazleak Eu-ropako Sari Nagusian hartuko duparte, Tolosa ordezkatuz. Ondorenbazkaria izango da, eta agian, horiizaten da momentu politenetakoa.800 lagun inguru biltzen gara jaial-diari amaiera emateko. Abesbatzaguztiez gain, herritarrak egoten dira,izan ere, nahi duenak txartela eros-teko aukera dauka. Txartelak aipatu dituzula, sarre-ren salmenta nola doa?Haur abesbatzen lehiaketarako guz-tiak saldu dira, eta amaiera ekitaldi-rako gutxi gelditzen dira. Beste ema-naldietarako oraindik gelditzen dira,baina salmenta ondo doa.

Tolosa

�4 2013ko urriaren 31, osteguna / Tolosaldeko Ataria

Elena Basagoitia tolosarrari ATARIA Irratiako lankideek elkarrizketa egin zioten herenegun. Irudian, irteerako une bat. A. IMAZ

Page 5: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

ITZEA URKIZU

«Etorkizuna eraikitzeko iragana eza-gutu behar da», Tolosako alkate IbaiIriarteren ustez, eta bide horri eutsinahi izan dio, 1808-1813, Inbasionapoleonikoak erakusketak. Do-nostia 2016 fundazioak eta Gipuz-koako Foru Aldundiak antolatuta,eta Zumalakarregi museoak ekoitzi-ta, datorren abenduaren 15era bi-tarte ikusgai izango da, Aranburujauregian.

Donostia 2016ko Inesa Aristimu-ñok Bake Ituna egitasmoari garran-tzia berezia eman dio, historia eza-gutzeaz gain, «elkarbizitzarako ga-koa» delako. Bide horretan, forualdundiko Ikerne Badiolak ere ar-datz berari eutsi dio, eta bakeareninguruko hausnarketak sustatzearigarrantzia eman dio: «Gai ezagun

batez ari da erakusketa, eta bake-rantzako eta normalizaziorakohausnarketan, gogoan izan behardira horrelakoak».

Honegatik guztiagatik, hiru ordez-kariak bat etorri dira Donostia 2016egitasmoaren lurralde izaera nabar-mentzerakoan, eta Donostiatik ha-rago, gipuzkoar guztien zerbait deladiote. Horrela, Irunen estreinatu zu-ten erakusketa Tolosan ikusgai izan-go da, eta Bergarara eramangodute, abenduan.

Tolosan, gune estrategikoIzenburuak dion moduan, erakuske-tak Napoleonen tropen inbasioengaraia du hizpide, eta Tolosa gunenabarmena izan zen garai hartan,besteak beste, kokaleku estrategi-koagatik, eta errege-bidean zegoe-lako.

Frantziarrek Gipuzkoa inbadituzuten, eta tropen pasabidea izanzen lurraldea. Aliatuak izan ziren, le-henik, Portugalera begira jartzeko;gero, ordea, 1808tik 1813ra bitar-te, etsaiak izan ziren frantziarrak,Gipuzkoarentzat.

Horrela, 1808tik aurrerako gerta-erak dokumentu historiko, ikus-en-

Donostia 2016kojardueren barruan,abenduaren 15erabitarte zabalik izangoda erakusketa,Aranburu jauregian

tzunezko, argazki, koadro eta mate-rial arkeologikoaren bidez kontatu-ko dizkiete bisitariei, bost ardatz na-gusitan: inbasioa, gerrilla, frantses-tuak, Cadizko konstituzioa etaGipuzkoako batailak. Azken zati ho-netan, Gazteizko, Donostiako etaSan Martzialeko batailez gain, Tolo-sakoaren inguruko zehaztapenakezagutzeko aukera ere izango da.

Aipatzekoa da, orain arte argitaragabeko material arkeologikoa ikus-gai izango dela. Garai hartan bi ospi-tale zeuden Tolosan, eta AranzadiZientzia Elkartekoek horregatik aur-kitu zituzten hainbeste eskeleto. Mi-kel Alberdi komisarioaren arabera,«material honek argi erakusten duTolosak inbasio honetan izandakogarrantzia estrategikoa, gendarme-

riaren soldadu-talde batentzat etaNapoleonen tropentzat bi ospitaleizan zirelako, besteak beste».

Napoleonen tropena bost urtekookupazioa izan zen Tolosan, eta1.600 lagun inguru hil ziren, guztira.Horrez gain, emakumeak bortxatuzituztela eta gizonezkoak armadansartzera behartu zituztela ere azal-du dute antolatzaileek.

Mikel Alberdi, Ibai Iriarte. Ikerne Badiola eta Inesa Aristimuño, erakusketaren aurkezpenean. ITZEA URKIZU

‘Agur Jesusen ama’diskoa grabatu duteGorriti, Mokoroa etaAzurzaren erlijiozkohainbat obrarekin

ITZEA URKIZU

Agur Jesusen ama izena hartu du,Tolosako Musika Sakroa bildumakolehen diskoak. Hodei abesbatzak

David Azurzaren gidaritzapean gra-batu ditu obrak, eta Gerardo Rifónaritu da organoan.

Egitasmoa 2004. urtetik dator.Orduan hil zen Javier Bello Portu mu-sikaria, eta bere senideek harenpartiturak eta obrak grabatu etaezagutarazi nahi izan zituzten. Ho-rrela, Javier Bello Portu kultur egi-tasmoa sortu zen; Bello Porturenobra zabaltzeaz gain, Tolosako mu-sikarien lanak bildu eta kalitate one-

Tolosako musikarien ondarea jasoko duenbilduma abiarazi du, Hodei abesbatzak

an grabatzeari ere garrantzia emandiote, eta bilduma hau da ideia ho-rien fruituetako bat. Horrela, Tolosa-rekin harremana izan zuten eta mu-sikarien erijio-musikazko lan batzukjaso dituzte, etorkizunean gehiago-rekin jarraitzeko itxaropenez.

«Tolosa oso herri aberatsa da, etamusikan altxor bat du XIX. mendetikhona. Euskal Herrian eta Espainianez da bilduma propio bat egitekoadina obra dituen herririk izango»,azpimarratu du Azurzak. Felipe Go-rritik eta bere ikasleek XIX eta XX.mendeen artean eraturiko musika-gile eskolaren ondarea berreskura-tu eta gorde nahi ditu elkarteak, be-raz; Eduardo eta Ignacio Mokoroa,Javier Bello-Portu eta Joaquin Pil-dain izan ziren Gorriti maisuarenikasle nabarmenenak.

Horrela, Tolosako autoreen obraberreskuratze horretan, partiturakzehaztapen osoz jarraitu, eta sei lanbildu dituzte diskoan: GorritirenAgur Jesusen ama, Tolosan oso eza-

guna dena; Gorritik Santa Klarakoorganoaren estreinaldirako espres-ki konposaturiko hiru ahotsetakomeza; Gorritiren Tota Pulchra; Mo-koroaren Tolosa-eliz barrutiko le-nengo eukaristi-batzarreko ereser-kia; David Azurzaren Birjiña maite;eta azkenik, Azurzaren Ave VirgoSanctissima.

Bihar bertan hasiko da TolosakoNazioarteko Abesbatza Lehiaketa,eta egitasmoa aprobetxatuz, Leido-rren salgai izango da diskoa, 10 eu-roren truke. Honez gain, [email protected] helbidera idatzitaere, Agur Jesusen ama eskuratzekoaukera izango da, abesbatzako ki-deei eurei eskatuz.

Tolosa

�2013ko urriaren 31, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5

Napoleonen tropak Tolosan sartuzirenekoa hobeto ezagutzeko gunea

Enrike Bello eta David Azurza, diskoaren aurkezpenean. ITZEA URKIZU

Page 6: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

Tolosaldea

�6 2013ko urriaren 31,osteguna / Tolosaldeko Ataria

«In Memoriam» ikusteko sarrerak

TOLOSA. Azaroaren 3an, 19:00eta-tik aurrera, 'In Memoriam' kontzer-tua eskainiko da San Frantzisko eli-zan, eta sarrerak jada eskuragaidaude, Topic-en. 11:00etatik13:00era eta 16:00etatik19:00etara bitartean. 4 sarrera har-tu ahal izango ditu gehienez lagunbakoitzak, hauek agortzen direnarte. Sarrera doakoa da.

Autobus zerbitzu berezia kanposantura

TOLOSA. Santu Guztien eguna dela-eta, autobus zerbitzu berezia aton-du du udalak, herritarrak kanposan-tura igo ahal izateko. Musika eskola-tik abiatuz, San Frantzisko elizan,geltokian, Berazubin, Iurramendikobiribilgunean, kiroldegian eta Ama-rotzen egingo ditu igotzeko geldial-diak.09:00etan hasi eta 18:00eta-ra izango da horretarako aukera.

Hildakoen aldekomeza, larunbatean

TOLOSA. San Blas kanposantukokaperan, herrian hildako guztienalde meza ospatuko da larunbate-an. 11:00etan izango da.

68koen ‘kinto-festan’izena emateko epea

TOLOSA. Azaroaren 16an ospatukoda 1968an jaiotakoen kinto-festa.12:30ean ekingo diote pintxo-pote-arekin eta ondoren, otordua egingodute.Parte hartu nahi duenak, aza-roaren 8ra arteko epea du izenaemateko, eta 40 euro sartu beharkoditu 0081 7547 71 0006229428kontuan izen-abizenak adieraziz. In-formazio gehiago eskuratu [email protected] helbidean.

62an jaiotakoak biltzeko bazkaria

TOLOSA. Azaroaren 9an 1962anjaio zen belaunaldia batzeko bazka-ria antolatu dute. Hurbiltzeko as-moa duenak, 50 euro sartu beharkoditu, azaroaren 5a baino lehen,2095 5067 10 9113239280 kon-tuan. Facebookean ere Tolosaldea1962 taldea osatu dute eta jendeaparte hartzera animatu dute.

Bertsolari TxapelketaNagusirako autobusa

TOLOSA. Udaberri dantza taldeakEuskal Herriko Bertsolari Txapelke-ta Nagusiko finalera joateko autobu-sa antolatu du; abenduaren 15anizango da BECen. Izena emateko680 682 560 zenbakira deitu [email protected] helbideraidatzi behar da. Joan-etorriaren sal-neurria 15 eurokoa da.

Asier Garaialde ATARIA-n izan zen, Anoetako bilera informatiboaren haritik. A. G.

Sare aske eta irekia ehunduzdabil Gipuzkoa Share

AMAIA GOIKOETXEA AZPEITIA

Sarea kudeatzeko beste sistema al-ternatibo batean sinesten dute Gi-puzkoa Share taldeko kideek. Eurenproposamena azaltzeko eta herrianzabaltzeko, Anoetako udaletxean bi-lera informatiboa egin berri dute,baina aurretik ATARIA-n izan da talde-ko kidea den Asier Garaialde.

«Sistema horizontala proposa-tzen dugu: hau da, inongo antola-kuntza hierarkikorik gabe egituratu-tako sarea. Ez da gertatu ohi denmoduan, operadore komertzialekbere sarea sortzen dutela eta haienjabe direla; kasu honetan, jabe askodaude, eragile asko eta askoren ar-tean osatzen da honenbestez sa-rea», azaldu du Garaialdek.

Guifinet egitasmoaren baitan, Gi-puzkoa Sharek oinarrizko azpiegitu-ra prestatuko luke. Garaialderenesanetan, «errepideak sortzen ditu-gu. Gipuzkoa Sharek ez du espresu-ki konexio bat ematen momentuzbehintzat, baina horretarako azpie-gitura sortzen dugu». Gaur egun, ko-nexiorik ez dagoen tokiak ere sare-an barneratuko lituzkete. Izan ere,Garaialderen aburuz, operadorehandiek irismen arazoak argudiohartuta leku asko konexiorik gabeuzten badituzte ere, proposaturiko

azpiegiturekin hori aurrera erama-tea posible litzateke: «Konexioa edu-kitzeko aukera hori beti egongo da,interesatuak eta bertakoak mugi-tzen hasi eta proiektu honen eragilebihurtzen badira», azpimarratu duGipuzkoa Shareko kideak.

Era berean, sarearen bitartez ko-nexioak partekatu ahal daitezke:«Ibilgailuen kasuan bezala, egokia-goa ikusten dugu modu sozial bate-an sarea ere partekatzea».

Balio erantsia Sarea eta konexioetaz hitz egin etainterneta da jendeari burura etor-tzen zaion tresna nagusia; ez da ba-karra, ordea. «Internet ez da komu-nikazio telematikorako bide baka-

rra, baina jendeak hori besterik ezdu ezagutzen», azaldu du.

«Sare honek ematen duen aukerabarne zerbitzuak eskaintzea da:egun teknologia irekiak daude etabarne zerbitzariak jarri daitezke, etahala sarea erabili fitxategiak parte-katzeko edota streamingak egiteko.Niretzako izugarriko poztasunaizango litzateke, adibidez, sare so-zial honen bitartez gaztetxeek eurenartean harremana izango balute,beraien artean koordinatzeko», gai-neratu du. Hala, internetarena bai-no, sarearen erabilera propioa da in-dartu nahi dutena. Gainera, sare ho-nek internetak eskaintzen duenabaino banda zabalera handiagoaeskainiko luke.

Errepidea eraikitzenNazio mailako sare hori lortzekoproiektua ari da forma hartzen, etatartean, Tolosaldea. Eskualdean

sare nagusia ezarrita dago jada:«Andoaingo Sorabilla auzotik Abal-tzisketaraino dago konexioa. Sarehori kudeatzeko eta konfiguratzekoIrurako Udalak utzitako herriko libu-rutegiko konexioa erabili dugu»,azaldu du Garaialdek. Horrela iku-sarazi nahi duenez, ez du konexioakherrian bertan egon beharrik, sarea-ren bidez elkarbana daitekeelako.Proiektua zabaltzeko bidea ez daerraza izan baina azkenean erro-tzen ari dela dirudi: «Aldundiakeman zuen laguntza baten ondo-rioz, Gipuzkoako 25 udalerri batu zi-ren proiektura. Guk azaldutakoare-kin konfiantza erakutsiz eta hurbile-ko inongo eredurik gabe. Guretzakohori sekulako aurrerakuntza izanzen», aitortu du Garaialdek. Behinudalen babesa lortuta, erdietsi dutejendearengan interesa eragitea.

Tolosaldean proiektuak izan duenonarpen eta babes handia ere na-barmendu ditu: «Tolosaldea Gara-tzenen eta Tolomendiren laguntza-rekin eta udalekin, Tolosaldea izanda proiektuaren alde %100ean eginduen eskualde nagusia: herri txikiaskok beste aukerarik ez dutelakoedo proiektuaren berezitasunaga-tik, baina sartu egin dira».

Duela ia 4 urte ekin zioten proiek-tua ezartzeari baina azken urteanegin dituzte aurrera pausu handie-nak. Sare nagusia martxan jarri etaerabiltzaileek hilabete honetatik au-rrera konektatzeko aukera izangodutela aurreikusten dute.

Euskal Herri guztia harremanetan jarrikolukeen plataforma ahalbidetzea da taldearenhelburua; bidean, baita Tolosaldekoa ere

Herrialde Katalanetako ereduari jarraituz

Nazio mailako sarea erdiestea litzateke Gipuzkoa Shareren helburua, He-rrialde Katalanetako ereduari jarraituz. «Maila horretako sarea lortzeaez da utopikoa. Kataluniarrek Guifinet proiektua duela 8 urte sortu zu-ten eta nazio mailako sarea lortu dute jada. Hura Euskal Herria bainohandiagoa da eta ez zuten inongo esperientziarik», dio Garaialdek.

Herrialdeko Katalanetakoa hasi zenean interesez jarraitu zuen: hemen-goa ez bezala, hangoa herritarren bidez hasi zen, erakunde publikoenlaguntzarik gabe, eta hemen udalen bidez eman da lehen pausua.«Dena den, herriaren erakundea da eta alde horretatik balio bera ema-ten diogu», dio Gipuzkoa Sharekoak.

Page 7: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

Tolosaldea

�2013ko urriaren 31, osteguna / Tolosaldeko Ataria 7

Amasak azoka etamendiduatloia dituospakizunen ardatzeta Ibarrako auzoak II. Azkue Eguna

NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ

Amasak datorrek azaroaren 11anSan Martin eguna ospatuko baduere, asteburuan ospakizunen aurre-rapena izango dute Villabonako au-zoan. Ostiralean, azaroaren 1ean,Amasako III. Azoka Bereziari ekingozaio. Amasako frontoian orotarikoelikagai eta artisautza postuakegongo dira bizilagunen zein bisita-rien eskura. Erosketak goizeko10:00etatik 14:00etara bitarteanegiteko aukera egongo da.

Ainhoa Barandiaranek, festarenantolatzaile den Martina Kultur El-karteko kideak jakinarazi bezala,doako autobus zerbitzua eskainikodute Amasa bitartean, goiz osoanzehar: «Santu guztien eguna izaniketa Amasako plazan kotxe pilaketaksaihestu nahian, trafiko neurriakhartu ditugu». Arantzabitik aurrera-ko errepidea itxita egongo da, bizila-gunentzat izan ezik. Gainontzekoekberaz, autobus zerbitzua erabiltzekoaukera izango dute. Autobusa Olae-derra kiroldegitik abiatu eta Arantza-bin geldialdia egingo du, kotxea ber-tan aparkatu dutenentzat.

Azaroaren 3an, igandean, berriz,III. Euskal Herriko mendiduatloi zir-kuitoa egingo da Amasan. Goizeko11:00etan hasita, parte-hartzaile-ek, 3,86 kilometro egin beharko di-tuzte korrika, 17,79 kilometro bizi-kletaz eta bukatzeko, beste 1,62 kmkorrika. Amasako errepidea itxitaegongo da 10:45-13:30 bitartean.

Ibarrako Azkue auzoari dagokio-nez, iaz abiatutako egitasmoari ja-

Jaietan murgilduko dira Amasaeta Azkue auzoa asteburuan

Amasako mendiduatloiko iazko une bat. JONE AMONARRIZ

AMASA

Azaroak 1, ostirala. 10:00-14:00. Amasako III. AzokaBerezia. Azaroak 3, igandea. 11:00. Euskal Herriko III. Mendi-duatloi zirkuitoa.

AZKUE AUZOA

Azaroak 2, larunbata. 11:00. Batukada, jai hasiera.11:00. Merkatu txikia.11:15. Pintxo-potea eta helduen-tzako toka txapelketa.

Egitarauak

12:00. Haur jolasak, auzoan egin-dako jokoekin. Buruhandiak izangodira umeen gozamenerako. 14:00. Auzo bazkaria. Norberakbere jana eraman behar du. Edaria,postrea, kafea, eta txupitoa 5 euro-ren truke. Txartelak Erre-Berrin etaegunen bertan txosnan salgai. 18urtetik beherakoentzat doan.Ondoren. Kantu saioa Xantosekin16:30. Futbol partida. Haurrekhaurrentzat antolatuta.18:30. Kontzertua. Belarminak.Ondoren. DJa.20:30. Jai bukaera eta garbiketaauzolanean.

Kultura eta gazteria dirulaguntzak Ibarran

IBARRA. Ibarrako kultura eta gazte-ria sailak 2013 urteari dagozkion di-rulaguntzak emateko deialdia irekidu. Eskaerak azaroaren 17a bitarte-an aurkeztu daitezke udal erregistronagusian. Oinarriak eta bete beha-rreko inprimakiak kultur etxeanedota ibarrakoudala.net webgune-an eskuratu daitezke. Informaziogehiago behar duenak 943 670399telefono zenbakira deitu dezake.

Orexako aste kulturalaabiatzear

OREXA. Orexako kultur astea azaro-aren 4tik 16ra bitartean luzatuko daaurten. Datorren astelehean, JokinAldazabalek eskainitako hitzaldia-rekin hasiera emango zaio kultur as-teari. Aldazabalen hitzaldiak etxebi-zitzen kudeaketa energetikoa jorra-tuko du eta 21:30ean hasiko da.Astean zehar, besteak beste, mono-logoak, ipuin kontaketak, kantal-diak eta dokumental proiekzioak es-kainiko dira.

Bigarren eskuko azoka Amezketan

AMEZKETA. Azaroaren 17an, azkenurtetan bezala, azoka ospatuko daAmezketan. Aurtengo berritasuna,kontsumo arduratsua bultzatunahiarekin, bigarren eskuko azokaproposatu dute Amezketako udale-tik. Azaroaren 8a bitarteko epemu-ga dago, saldu nahi diren elemen-tuak -arropa, liburuak, jostailuak...-udaletxeko ganbarara eramateko19:00etatik 20:00etara bitartean.

Parekidetasun tailerra

ANOETA. Anoetako Gazte Asanbla-dak larunbatean, azaroak 2,16:00etan hasita parekidetasuntailerra eskainiko du. Gazte Asan-bladak, parte hartzea zabala izanasmoz, deialdia Anoetako bizilagu-nei zabaldu nahi izan die.

rraika, larunbatean, II. Azkue Egunaospatuko da. Egun batez, Ibarrak al-kate berria izango du; izan ere,eguerdi aldera, Azkueko astoa jaitsi-ko da auzora eta Azkueko alkateizendatuko dute.

Bizilagunak festa giroaz zipristin-du asmoz, antolatzaileek etxeetakobalkoiak berde kolorez apaintzekodeia luzatu dute.

Ekitaldiei dagokionez, goizeko11:00etan batukada dianarekin fes-tan murgiltzeko oihartzuna zabaldu-ko da. Jarraian merkatu txikia, pin-txo-potea, haur jolasak, auzo bazka-ria eta haur futbol partida iritsiko di-ra. Musika atalak Belarminak talde-ak beteko du, gauaren amaieranDJari lekukoa pasaz.

Page 8: «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua»Osteguna, 2013ko urriaren 31. 1. urtea. 17. zenbakia. «Abesbatza onak lehiaketara ekartzea da helburua» Elena Basagoitia Tolosako

2013-10-31OSTEGUNA

Eguraldia: Bihar

Goiza Arratsaldea

19º

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu,Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra,Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta ZizurkilTolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Goiza: Lainotuta Arratsaldea: LainotutaBeroena: 21ºHotzena: 16º15º

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Zuzendaria: Ainhoa Oiartzabal.Egoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18P.E: [email protected] Webgunea: ataria.infoPapereko editorea: Eneritz Maiz. Interneteko editorea: Imanol Garcia Landa.

Irratiko editorea: Jon Miranda.Kudeatzailea: Jon Mujika. Publizitatea: 661 678 818. [email protected] Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. villabona-aiztondo @ataria.infoAnoetaldea: 687 410 022. anoetaldea @ataria.infoIbarraldea: 687 410 118. ibarraldea @ataria.info Alegialdea: 687 410 034. alegialdea @ataria.info

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

GaurTolosa: Egunekoa eta gauekoa: Morant, R. Zabalarretako lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

Farmaziak

Agenda

DEIALDIAK

BERASTEGI. Kultur Astearen ba-rruan, Kulki-Itsasondoko kirolakhaurrentzat izango dira, fron-toian. Ondoren, txokolate jateaizango da 16:30ean. 19:00etatik,aurrera, pintxo potea herrian ze-har egingo dute. 21:00etan, be-rriz, Euskal Herriaren historiari bu-ruzko hitzaldia eskainiko du JosuCurielek, 21:00etan, udaletxekoerabilera anitzeko gelan.

IBARRA. Gabonetako apaingarriiraunkorrak egiteko, eta energiakontsumoa murrizte aldera birzi-klatzeko materiala bildu nahi duteUzturpe ikastolako ikasleek. Uda-letxean utzi beharko dira, etagaurkoa da horretarako azkeneguna.

TOLOSA. Altzoan Astearen ba-rruan, elkarteko lokalaren inaugu-razioa egingo dute, Abastos erai-kineko lehen solairuan. Aurkezpe-na eta bisita gidatua, marrazkijokoa haur eta gurasoentzat etaluntxa izango dira, 18:00etatikaurrera.

TOLOSA. Larramendiko lehenkrosa izango da, larunbatean,gaztetxo eta helduentzako. Hel-duek 10 kilometro egin beharkodituzte, eta izena www.kirolpro-bak.com helbidean eman behar-ko da.Sariak eta zozketak izangodira.

TOLOSA. Azaroaren 2an, larunba-tean, 11:00etan meza ospatuko

da San Blas kanposantuko kaperan,herrian hildako guztien alde.

ANOETA. Anoetako Gazte Asanbla-dako kideek antolatuta, larunbate-an, hilak 2, 16:00etatik aurrera pa-rekidetasun tailerra izango da. Ano-etako Gazte Asanbladako kideezgain, herritar guztiak animatu nahidituzte bertan parte hartzera.

TOLOSA. Tolosaldea Garatzen etaLehiberrik, kooperatibak sustatzekoelkartea den Elkar Lan erakundea-rekin batera, Kooperatibak sortzekoformakuntza hitzaldia antolatudute. Azaroaren 6ean 16:00etatik18:00etara izango da Lehiberri Zen-troan. Doan izango bada ere izenaematea beharrezkoa izango da. Ho-rretarako, 943 65 45 01 telefonozenbakira edo [email protected] helbidera idatziz egin daite-ke.

MUSIKA

IRURA. Desordutan taldeak Resetizeneko birarekin aurrera jarraitzendu eta kontzertua emango du gaur,Irurako Trinketean 23:00etatik au-rrera.

Glaukoma taldeak egin duJaponiarako jauzia

ERREDAKZIOA TOLOSA

Astelehen goizean hartu zuen Japo-niarako bidea Glaukoma talde tolo-sarrak. 08:30ean zuten hitzorduaBonberenean, eta motxila bete ilu-sio eta gogorekin abiatu ziren Loiu-ko aireportura, 25 orduko bidaiarihasiera emanez.

Jokin Albisua (gitarra), JuantxoArakama (abeslaria), Pablo Rubio(bateria), Julen Caminos (teknikoa),Asier Arandia (baxua) eta Iker Pando

Sei kontzertu emango ditutalde tolosarrak Japonian;TOLOSALDEKO ATARIA-nbertako esperientzienberri emango dute, kideek

(gitarra) dira espedizio honetako ki-deak, eta lehen hegazkina hartu au-rretik, taldeko abeslariak, ATARIA

IRRATIArentzat hitz egin zuen: «lasaigaude, guztia ondo antolatua baita-go».

Lehen geldialdia Minakami hirianegin dute, gaur, eta Canyons izene-ko antzokian emango dute birako le-hen kontzertua. Hurrengo egunean,Niigata-n izango dira, eta Charly's ta-bernan eskainiko dute bigarrenemanaldia. Hirugarrena, Toyama-koClub Mairo-n izango da. Handik, Na-goya-ra joango dira. Azaroaren 4an,Yokohama-n egongo dira, eta azkenkontzertua, Tokio-ko Shimokitaza-wa-n emango dute hurrengo egune-an. Azaroaren 6an ekingo diote itzu-lerako bidaiari.

Biran, besteak beste, Ekddik, Tex& Sun Flower Seed, Dub Bastards,Udagawa Bekkan Band, EKD, Tradi-tional Asia, Gnkosai Band, Thunder-beat, edota Mitsukaze & GreenMassive taldeekin elkarbanatukodute eszenatokia.

Biraren berri, ATARIA-nEgunean eguneko kronika egingodu Japoniatik Juantxo Arakama tal-deko abeslariak. Japonian izaten di-tuzten bizipen, esperientzia etaanekdotak kontatuko ditu, eta TO-LOSALDEKO ATARIAren webguneanjarraitu ahal izango da, Glaukoma#Japantour izenarekin sortu denatalean sartuz. Twitter-en berriz,#Japantour traola erabiliko da. • [email protected]

Arandia, Rubio, Caminos, Pando, Arakama eta Albisua, hegazkinean sartu aurretik; eskuinean, kontzertuen kartela. ATARIA

Zorion Agurrak

Zorionak Eneko!Gaur 8 urte! Muxu handi bat

aitatxo, amatxo, Irati eta Oierren partetik.