ABENDUAK 7 - Berbaro Elkartea · izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin...

9
Saguganbara areto nagusia Saguganbara areto txikia "Dutea" trilogia "Liburu bat, mundu bat" tailerra 11:00 - 12:00 6 - 10 urte 11:00 - 11:30 0 - 3 urteko umeentzako, helduekin IKAS argitaletxea - Paxkal Bourgoin Mestiza elkartea Elektroboom "Liburu bat, mundu bat" tailerra 12:00 - 12:30 haur eta gazteentzako 12:00 - 13:00 4 - 6 urteko umeentzako, helduekin Pantxika Solorzano & Xano Mestiza elkartea "Gerrak ez du izenik" (2013ko Etxepare saria) “Haur literaturaren eragina haurraren garapenean” 13:00 - 14:00 5 - 10 urte 17:00 - 18:00 3-8 urteko umeen gurasoentzako hitzaldia PAMIELA argitaletxea - Leire Bilbao eta Maite Mutuberria Juan Karlos Alonso – Galtzagorri elkartea "Maitagarri txikien mundua" ipuin kontaketa Saguganbara hall 17:00 - 18:00 4 - 9 urte 15:30 - 17:30 Eskulanak: TXAPAK Libe Andueza idazlea "Titiriteroen ipuinak" 18:30 - 19:30 haur, guraso eta hezitzaileei Bizkaiko Urtxintxa Eskola ** Gainontzeko tarteetan irakurketa librea ABENDUAK 7

Transcript of ABENDUAK 7 - Berbaro Elkartea · izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin...

Saguganbara areto nagusia Saguganbara areto txikia "Dutea" trilogia "Liburu bat, mundu bat" tailerra

11:00 - 12:00 6 - 10 urte 11:00 - 11:30 0 - 3 urteko umeentzako, helduekin

IKAS argitaletxea - Paxkal Bourgoin Mestiza elkartea

Elektroboom "Liburu bat, mundu bat" tailerra

12:00 - 12:30 haur eta gazteentzako 12:00 - 13:00 4 - 6 urteko umeentzako, helduekin

Pantxika Solorzano & Xano Mestiza elkartea

"Gerrak ez du izenik" (2013ko Etxepare saria) “Haur literaturaren eragina haurraren garapenean”

13:00 - 14:00 5 - 10 urte 17:00 - 18:00 3-8 urteko umeen gurasoentzako hitzaldia

PAMIELA argitaletxea - Leire Bilbao eta Maite Mutuberria Juan Karlos Alonso – Galtzagorri elkartea

"Maitagarri txikien mundua" ipuin kontaketa Saguganbara hall 17:00 - 18:00 4 - 9 urte 15:30 - 17:30 Eskulanak: TXAPAK

Libe Andueza idazlea

"Titiriteroen ipuinak"

18:30 - 19:30 haur, guraso eta hezitzaileei

Bizkaiko Urtxintxa Eskola

** Gainontzeko tarteetan irakurketa librea

ABENDUAK 7

“Dutea” trilogia Ordutegia 11:00 – 12:00

Lekua Saguganbarako areto nagusia

Aurkezpena Sahara basamortuan kokatzen den istorioa aurkeztuko du Paxkal Bourgoinek, argazki eta marrazki

batzuk erakutsiz (diaporama labur baten bidez), ipuinaren irakurketa (edo zati bat) eta arte plastiko

memento bat haurrek goza dezaten. “Hiru bidaiariak” liburuaren inguruan irakurketa eta “collage”

tailerra.

Nori zuzendutakoa 6 – 10 urte

Egileak Paxkal Bourgoin

IKAS argitaletxea

www.ikas.org

“Liburu bat, mundu bat” tailerra Ordutegia 11:00 – 11:30 / 12:00 – 13:00

Lekua Saguganbarako areto txikia

Tailerra Umeek eta gurasoek elkarrekin literaturaz gozatzeko tailerra. Ekintzaren haria liburua da, nondik

ekintzaren gaia garatzen den: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurugiroa. Ekintza

kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu.

Nori zuzendutakoa 0 – 3 urte / 4 – 6 urte

Egileak Mestiza elkartea

Elektroboom Ordutegia 12:00 – 12:30

Lekua Saguganbarako areto nagusia

Aurkezpena Pantxika Solorzano eta Xano-k 14 urte daramatzate haur kantuak eta jolasak sortzen eta argitarazten.

Oraingoan Elektroboom proposamen berriarekin, publiko gazteari zuzentzen dira. Estilo elektronikoan

oinarriturik, dantza eta musika uztartzen dituzte, emanaldi indartsu batean.

Elkar-ek, Atabal-ek eta Euskal Kultur erakundeak bere “Hogei´ta” programaren kari sustengatu

ikusgarria.

Nori zuzendutakoa Haur eta gaztetxoentzako

Egileak Pantxika Solorzano & Xano

“Gerrak ez du izenik” (2013ko Etxepare saria) Ordutegia 13:00 – 14:00

Lekua Saguganbarako areto nagusia

Aurkezpena 1937ko martxoa da Durangon. Mirentxu aspaldian isilik dabil. Ez du hitz bakar bat ere egin, amama hil

eta egun berean aita frontera joan zitzaionetik…

Leire Bilbao idazleak eta Maite Mutuberria ilustratzaileak ederki uztartu dituzte hitza eta irudia,

sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak aguerrirá atereaz: gosea,

beldurra, tristura… Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari

arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, bizi iraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album

ilustratu honetan.

Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak albuma aurkeztu digute, liburuaren sormen prozesuaz arituko dira

eta ipuinaren kontaketa egingo dute irudiekin batera.

Nori zuzendutakoa 5 – 10 urte

Egileak Leire Bilbao idazlea eta Maite Mutuberria ilustratzailea

PAMIELA argitaletxea

www.pamiela.com

Eskulanak: TXAPAK Ordutegia 15:30 – 17:30

Lekua Saguganbarako halla

Tailerra Saguganbarako hallean eskulanak egiteko aukera egongo da. Literaturarekin zerikusia duten esaldiekin

txapak egin ahal izango dituzte bertan parte hartzen dutenek.

Nori zuzendutakoa publiko irekia

Egileak Berbaro Elkartea

“Maitagarri txikien mundua” LIBE ANDUEZA

Ordutegia 17:00 – 18:00

Lekua Saguganbarako areto nagusia

Ipuin kontaketa Ipuin kontaketa baten formatoa emanez, ondorengoa aurkeztuko nuke:

-Maitagarri txikiak proiektua, nola hasi nuen.

-Lehenengo pertsonaiak, nola sortu nituen.

-Lehenengo ipuina nola egin nuen: Marraztu, idatzi, imprimatu, eta banatu.

-Pertsonaien aurkezpena.

-Bigarren eta hirugarren ipuinen aurkezpena. Hemen agertzen diren pertsonai berriak aurkeztu.

-Maitagarri txikiak egiten dituzten gailetak erakutsi, eta dastatzeko aukera eman.

Nori zuzendutakoa 4 – 9 urte

Egileak Libe Andueza

www.maitagarri-txikiak.es

“Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean” – Juan Karlos Alonso Ordutegia 17:00 – 18:30

Lekua Saguganbarako areto txikia

Tailerra Nola “irakurtzen” dute haurrek; 0-3 urteko haurren ezaugarriak; 3-6 urteko haurren ezaugarrik.

Haur Literaturaren ahalmen psikologikoa; Haur Literatura eta garapen intelektuala

Haur Literatura eta hizkuntza garapena; Haur Literatura eta garapen emociónala

Ahozkotasunaren eraginak

Nori zuzendutakoa guraso eta hezitzaileei

Egileak Juan Karlos Alonso – Galtzagorri Elkartea

www.galtzagorri.org

“Titiriteroen ipuinak” – BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA

Ordutegia 18:30 – 19:30

Lekua Saguganbarako areto nagusia

Ipuin kontaketa Titiriteroen ipuinak, balioen hezkuntza sustatzea asmo duen ipuin liburua da. Istorio laburren bidez,

elkartasuna, parekidetasuna, kulturartekotasuna, hizkuntzaren normalizazioa eta beste hainbat

balioren sustapena bultzatu nahi izan dira.

8 ipuin guztira, urtaro bakoitzeko 2

Euskal kulturaren munduan, bai bertsoen, literaturaren, zinemaren eta bai ipuin kontaketen arloan

ezagunak diren pertsonek idatzi dituzte ipuinak: Miren Amuriza, Jasone Osoro, Mireia Delgado, Josu

Martinez, Juankar Lopez-Mugartza, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran eta Pako Aristi dira, hain zuzen

proiektuan parte hartu dutenak. Ipuin hauek guztiak koloretako marrazkiekin ilustratzeko lana Nagore

Txintxurretak hartu du.

Paperezko euskarri hutsetik harago, ipuin hauek, CD batean grabatuta ere badoaz, ipuinak nola

kontatu ikasteko. Baina proiektuak ez du hori soilik barnebiltzen, izan ere hezkuntza inklusiboaren

aldeko apustuan urrats garrantzitsua suposatzen du argitalpen honek. Zeinu hizkuntza erabiltzen duten

pertsonek, DVD baten bidez edota QR kodeen erabileraren bidez, ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal

izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin gozatzea ahalbidetuz eta helduei zeinu

hizkuntzan ipuinak nola kontatzen diren irakatsiz.

Bestalde, ikusmen urritasuna duten edo brailez irakurri nahi duten pertsonei, ipuin hauek .bra

formatuan inprimatzeko aukera ere eskainiko zaie.

Ipuin hauek beraz, familian, ikastetxean, lagun artean edo edozein tokitan, irakurketa atsegin eta

dibertigarri batez gozatzeko aukera emango digute, haurrak balioen hezkuntzan heziz eta balio hauen

sustapenerako ereduak eskainiz.

Nori zuzendutakoa haur, guraso eta hezitzaileei

Egileak BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA