. a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa....

12
5. alea DOAN 2011ko ABENDUA ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA Garrasi: AUTOGESTIOA 4. orria Elkarrizketa: MUGARRI 6.-7. orria pARTE hartu 8.- 9. orria ETXEBARRIKO STREET FASHION 11. orria

Transcript of . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa....

Page 1: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

5. a leaDOAN2011ko ABENDUA

ETXEBARRIKO GAZTEEN ALD IZKARIA

Garrasi: AUTOGESTIOA 4. orria Elkarrizketa: MUGARRI 6.-7. orria

pARTE hartu 8.- 9. orria ETXEBARRIKO STREET FASHION 11. orria

Page 2: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

2

Oraingoan ez!! Gure

lainotxoan ez dugu lo hartu. Hemen gatoz,

urte bukaeran 2011ko ADI aldizkariko azken

alea besopean dugula. Gogor eta tinko heldu

diogu erronkari. Denbora irabazi asmoz, farra

gutxiago egin ditugu. Lan, lan eta lan. Kora-

pilatsua izan da, eta gehiago zubiz beteriko

aste bat aurrean izanda. Txo! Eta gainera

Hamaika telebistan elkarrizketatu gaituzte.

Gero esan dezatela Etxebarri ez dela pun-

teroa… hemendik aurrera nazioarteko Telebi-

stara eramango gaituzte egurra ematera.

Guk la noria, Tele 5 eta antzeko tele zabor-

raz paso egiten dugu… gu serioak gara!! ;)

Gure atal gogokoekin jarraitzen dugu: elkarriz-

ketak, Etxebarriko street fashion, pARTEhartu

atala zine alternatiboarekin eta gabonetarako

erosketa kapritxosoak internetez egiteko es-

tekekin (ez izan beldurrik In-

ternet bidezko erosketei, ani-

mo!!!). Eta nola ez! Irakurketa

sustatzea beti gure buruan:

Etxebarriko liburutegietan er-

reserbatzeko edo dendetan

erosteko moduko liburuen

inguruko iradokizunak.  Au-

togestioaz eta Kukutzaz hitz

egiten dugu, zein da zure irit-

zia? Hedabideek zabaltzen

dutena da egia edo besteren

bat ere bai? Etxebarriko gune

garrantzitsuenetako bati

lekua ematen diogu aldizkari-

an. Mugarrik eman dezakeen

guztia kontuan hartuz, agian

herritarrek espazio hau gutxi

aprobetxatzen dutenaren

inpresioa dugu!! Badakigu

zer den Mugarri? Agian aurkitu gabeko talen-

tuz beteriko gunea da!! Eta zu gora begira!!

Berrikuntzez beteriko 3. Gazteaktiona ate

joka dugularik argitaratzen dugu zenbaki

hau!!! Kontzertuak, gure fotocall mitikoa gero

zure tuentira eta facebook-era argazkiak

igotzeaz gain twitter-ean nahi dena adieraz-

teko. Gora adierazpen askatasuna!!! Etxebarri

2.0 bertsioan eguneratuta zibernetikoki??

ADI-ren hurrengo aleko portadan zure ar-

gazkia ateratzea nahi duzu?????? Animo!!

Noski baietz!!, ba parte hartu fotocall-ean.

Eta Gazteaktioneko lehiaketetan ez duzu ere

muturra sartuko?? Oso erraza da. Bertan

izango dugu RekeSound Elkartearen Maketa

lehiaketaren finaleko musika taldeen kontzer-

tua. Eta jaiari errematerik onena emateko

SPLIT 77 taldearen KONCIERTAZOA !!!!

Mundu mailako krisi ekonomikoa eta politikoa

bete-betean dagoenean ateratzen da 2011ko

azken alea. Eta guri ere autokritika egiteko ga-

raia heldu zaigu. Hemendik aurrera nolako ADI

aldizkaria izan nahi dugu? Orain artekoa beza-

lakoa? Bai? Ez? Zergatik?. Bete aldizkarian

dagoen inkesta eta ekarri Eu-

skara Zerbitzura (Euskaltegiko

txaleta-Bekosolo parkea) eta

zozketan parte hartuko duzu. Ez

duzu sari bat irabazi nahi ala?

Urtea ia bukatu zaigu eta dirua

ere bai, beraz sari bakarra…

Berriz ere… MILA ESKER GUZ-

TIOI!! ADI aldizkariak gogor

eutsi dio… benga, utzi zuen ko-

mentarioak gure facebook-eko

taldean. Eskerrik asko eta 2012

urte berri on bat izan dezazu-

ela opa dizuegu!!! Munduaren

amaiera ez baldin badator…

Page 3: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

Aitor I. Fernando N. Iñigo S.Eloy V.

Zuriñe A.Danel M. Eneko C. Joshua M.Montxo H.

EGILEAK

3

zirkoa CIRQUE DE SOLEIL: ALEGRIA. BILBAO ARENA. 2012ko URTARRILAREN 18tik-22ra.

kontzertuak

SPLIT 77. ETXEBARRIKO UDAL FRONTOIA. 22.00. ABENDUAK 17

MAREA. BILBAO ARENA. 22.00. ABENDUAK 23

WE ARE STANDAR. FEVER ARETOA. 22.00. ABENDUAK 30

LA OREGA DE VAN GOGH. EUSKALDUNA JAUREGIA. 21.00. URTARRILAK 28.

NEW YORK SKA JAZZ ENSMBLE. KAFE ANTZOKIA. 22.00. URTARRILAK 7

KOMA. KAFE ANTZOKIA. 22.00. URTARRILAK 14.

SOBER. SALA JIMMY JAZZ (GASTEIZ). 21.00 URTARRILAK 21.

AMARAL. EUSKALDUNA. 20.00. URTARRILAK 28

antzerkiaTRAPU ZAHARRA. “EL CONCURSAZO” KALE ANTZERKIA

ETXEBARRIKO TXIKI OTAEGI PLAZA. 18.30. ABENDUAK 17.

zineaBERLINEKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. OTSAILAREN 9tik 12ra

hitzaldia + bideo muntaiaINTER RAIL MUNDUAN MURGILDUZ.

HELMUGA GREAT BRITAIN.

CIME. 19.15. ABENDUAK 16

lasterketakSAN SILVESTREA. (LEKU EZBERDINETAN). ABENDUAK 31.

XII BILBO-BILBO. OTSAILAK 12.

Page 4: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

4

G A R R A S I

Autogestio hitza eremu askotan erabiltzen da, baina zer esan nahi du zehazki? Helburu batzuk lortzeko xedearekin, norbanakoek beraien jardu-era era eraginkorrean zuzentzea eta kudeatzea da, metodo, estrategia eta gaitasun batzuk garatuz.

Autogestioa autonomian eta askatasunean dago oinarrituta, eta kudeaketa zuzenean nahiz ordez-kari bidez egin daiteke. Antolakuntza mota hau Pierre-Joseph Proudhon politikari frantsesak ga-ratu zuen lehenengoz XIX. mendean. Merkataritza-ren arloan, kooperatiben eredua dugu. Enpresa

horien jabetza jardueran parte hartzen duten pert-sonena izan ohi da, eta erabakiak demokratikoki hartzen dira. Kooperatiba erabat autokudeatua bada, ez dauka hierarkiarik, bazkide bakoitzaren eskubide eta betebeharrak berdinak dira, eta iraba-ziak haien artean banatzen dituzte. Euskal Herrian kooperatiba gehienak legez araututa daude eta hainbat printzipio betetzen dituzte; hala nola, bo-rondatezko atxikimendua, bazkideen kudeaketa demokratikoa, parte-hartze ekonomikoa, elkarlana, hezkuntza eta prestakuntza, autonomia eta gizartearenganako in-teresa.

Aurrekoa ez da nahastu behar langileen autogestioarekin, zeinaren bidez langileek erabakiak adosten dituzten hainbat gairen inguruan, hobekuntzarako neurri eta proiektuak aukeratzeko askatasunarekin. Adi-bidez, Google enpresako ingeniariek beraien lan denboraren %20a eman dezakete haien ustez era-kargarriak edo interesgarriak

izan daitezkeen proiektuak garatzen, zuzendariei baimen edo onarpenik eskatu gabe. Ekimen horre-tatik sortu ziren Gmail, Google Orkut eta AdSense esaterako.

Horrez gain, arlo politiko eta ekonomikoan, au-togestioa enpresa eta gobernuaren arteko auto-nomian, erabaki bateratuan, deszentralizazioan eta elkarlanean oinarritutako eredua da. Honi esker, Yugoslaviako Errepublika Sozialista Fed-eralak hazkuntza jarraia izan zuen 1950eko ha-markadan. Hegoameriketako hainbat herrialde-tan “berreskuratutako lantegien” fenomenoa izan zen 1990eko hamarkadan. Abian jarritako neurri ekonomiko gogorren eraginez, herritarrak matxi-natu, enpresetako nagusiak kanporatu eta lan-tegi gehienak langileen kontrolpean geratu ziren. Bestalde, 1936ko Espainiako iraultza aipatu behar da. Ekialde eta hegoaldeko hainbat probintziatan anarkismoan eta sozialismo libertarioan oinarri-tutako antolakuntza finkatu zen. Langileek ekono-miaren zatirik handiena kontrolatu zuten, negozio guztiak kolektibizatuz. Hainbat batzorderen bidez, langileek lantegiak, dendak eta zerbitzu publikoak kudeatu zituzten, langabezia murriztuz eta etekina areagotuz.

Azkenik, aisiaren eta kulturaren arlo-ko elkarte autogestionatuak eta

Gaztetxeak ditugu. Hauek herritarren beharrak asetze-ko sortzen dira, gehiene-tan irabazi asmorik gabe, eta erabakiak asanbladetan hartzen dira. Batzuek auto-finantzaketaren bidez funtzi-onatzen dute, eta beste bat-zuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Normalean esparru edo funtzio bakoitzerako ar-duradun bat izendatzen da, guztien arteko koordinazioa bermatuz.

AUTOGESTIOA, HOBEKUNTZA ETA PARTE-HARTZE AKTIBORAKO

Pierre-Joseph Proudhon 1809-1865

Page 5: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

5

G A R R A S I

ZUK ZER ???

Zer dakizu kukutza III-ari buruz?

Iratxe28 urte

Kukutza izenarekin egondako hirugarren gaztetxea zela dakit, argi uzten duelarik auzo horrek dituen beharrak. Bere

barruan gazteentzako ekintzak ez ezik, umeentzako jolasak eta elkarteen bilerak ere egiten ziren. Nire ustez txarto jokatu duena udala izan da. Herriaren etxea den udalak ez zituen arazoa konpon zedin au-kera askorik eman eta hori hanka sartze galanta izan da; hots, gaztetxeak eskaint-zen zituen ekintzak galdu dira. Gainera jendea handik ateratzeko era benetan lot-sagarria izan da.

Marga30 urte

Errekalden zegoen gaztetxea dela-eta, eraikinaren jabeak zerbait egin nahi duelako hor, han zegoen jendea kal-eratu dutela. Argi dago, udalaren beharra ekintza kulturalak egiteko lokalak eskaintzea dela, hala ere, jabeak eskubidea du berea denarekin nahi duena egiteko. Tamalez, sistema/sozietate kapitalista honetan jabeak dauka azken hitza, legea betetzeko baitago. Aitzitik, oso interesgarria dela iruditzen zait horrelako espazioak existitzea.

Alex17 urte

Errekalden zegoen gaztetxea zen eta orain dela bi hila-betera arte azken 14 urteetan bertan ekintzak egiten egon diren gazteak kal-eratu ditu poliziak, izan ere, eraikinaren

jabeak zerbait egin nahi du hor. Ni jabea izango banintz brdin jokatuko nuke nirea den gauza batekin, beraz normala ikusten dut gertatutakoa. Bestetik, gazteek haien ekintzak burutzeko udalak leku bat utzi behar duela uste dut.

Iraide24 urte

Txikitatik ezagutu dut Kukutza III.-ean egiten ziren jardu-erak, nire aitaren familia Errekalden bizi baita. Nire ustez udalak arduragabe jardun du arazoan; alegia, gazteei beste

lekurik ez ematen. Jendea kanporatzeko erabilitako tresnak ere guztiz desegokiak iruditu zitzaizkidan.

Page 6: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

ELKARRIZKETA

José Alberto (Mugarriren sustatzailea)

ADI!: Gazte-gune bat er-atzeko ideia nondik sortu zen?

San Antonio Gaztediako eta Kukuaren Taldeko begiraleak eta Komunitatekoak izaniko pertsona batzuk herrian gaz-teei zuzendutako gune bat falta zela konturatu ginen. Hori dela-eta, martxan jarri ginen gazteek beraien artean erlazionatzeko, bizitzeko eta gozatzeko gune bat sortu asmoz.

ADI!: Zeintzuk dira Mugarri Gazte Etxearen helburuak?

Helburuek ildo hauek jarrait-zen dituzte:

-Herriko gazteentzat bilgune erakargarri bat garatzea.

-Gazteek dituzten ekimenak garatu ahal izateko gune bat eratzea.

-Herritar guztientzat egokiak diren ekimenak garatzeko leku bat izatea.

-Elkartekideak direnek biltzeko eta harremantzeko leku bat izatea.

-Gazteek orientabide bat jaso dezaten beraien kezken ingu-ruan (familia, etxebizitza, sex-ualitatea, prestakuntza, enple-gua, elkartegintza, ekimenak, jaiak…) leku bat izatea.

-Elkarbizitzarako, harremane-rako, eta sustapen eta gar-apen pertsonalerako gune on bat izatea.

ADI!: Hastapenak nolakoak izan ziren?

Apur bat zaila izan zen proiektua martxan jartzea erabiltzaileek eta Mugar-riko sustatzaileek ideia eta iritzi desberdinak genituelako Mugarriren erabileraren ingu-ruan. Desadostasunak egon ziren baina berauek denbo-rarekin denon artean gainditu genituen. Parrokiak Mugarriko lokala Harribideri utzi zion, eta konponketak, herritarrez osat-utako asteburuetako auzo-landegi bidez, 8 hilabeteetan egin genituen. Hormak, lei-hoak, pertsianak, margoketa, altzariak eta abar guztion ar-tean egin eta lortu genuen.

Montxo eta Nekane (Mugar-riko eragileak)

ADI!: Zeintzuk jarduerak burutzen dituzue Mugarrin?

Mugarri Gazte Etxea Etxebarriko gazte-gunea da. San Antonio auzoan dago kokatua, eta jada 9 urte daramazki Etxebarriko gazteen garapena-ren alde lanean. Elkarrizketa hau bertako arduradu-nei eta erabiltzaileei egiten diegu, Mugarriren funtzi-onamenduari buruz apur bat gehiago jakiteko:

6

Mugarri Gazte Etxea

Page 7: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

Ia denetarik egiten dugu; alde batetik, ikasturte osoan ze-har jarduerak eta zerbitzuak burutzen ditugu (eskola-la-guntza, elkarteenganako la-guntza edo zerbitzua, musika taldeentzat entsegu aretoa, gazte informazio zerbitzua, Topagunea); eta, beste alde-tik, urte osoko egitarau bat dugu (formatu txikiko kontzer-tuak gazteentzat, antzerkigint-za, irteerak gabonetan eta aste santuan, tailerrak eta hitzaldiak. Udan kanpamen-dua eta atzerriko gazteekin elkartrukeko erlazioa burutzen dugu.

ADI!: Zuen lanean zeintzuk eragozpen dituzue?

Elkarte asko ditugu lankide baina gehiagoetara hurbiltzea nahi izango genuke…, he-mendik pasatzeko denbora askorik ez duten gazteengana heltzea…, ezagutzen ez gaituzten etxebarritarrei gure burua aurkeztea…

ADI!: Zein lan ildo nabar-menduko zenukete?

Azken berrikuntzak: Irland-arekin eta agian laster beste Europako herrialdekoekin ere gazteen arteko elkar-

trukatzeak, “geroa eratuz” izeneko taldeak. “Geroa er-atuz” plataformaren bidez, Estatu Espainiar osoan beza-la; alde batetik, gazteen parte hartzea sustatu nahi dugu; eta, beste aldetik, teknologia berria garatzea gure informat-zaile zerbitzua herritar gehia-goetara heldu asmoz.

Sergio Cincunegui (Mugar-riko erabiltzailea)

ADI!: Zer iruditzen zaizu Etxebarrik Mugarri bezalako gazte-gune bat izateak?

Ongi horrela elkarrekin egoteko, jendea ezagutzeko eta eguraldi txarra egiten duenean leku bat dugulako herrian. Gainera ez da bakar-rik jolasteko gune bat; bertan, mota guztietako jarduerak burutzen ditugu.

ADI!: Zergatik etortzen zara Mugarrira?

Nire laguntxoekin egoteko, auzoko gertaeren eta albis-teen berri izateko, jendearekin hitz egiteko, lagunak egiteko, Montxo eta Nekane ziri-katzeko, batzutan eskolako lanak inprimatzeko, ostiraletan

Komunitateetako bileretara joateko eta proposatzen diz-kiguten jardueretan parte hartzeko.

ADI!: Eta bukatzeko, Mugarriren inguruko anek-dotarik?

Bizkaitarrez osatutako talde batekin uda honetan Belfast-era joateko aukera izan nuen eta han bertako gaztetxoekin egoteko aukera izan genuen. Izena eman genuenean guz-tiok zalantza handiak genitu-en. Baina gero primeran pas-atzeaz gain ingelesa ikasteko eta praktikatzeko aukera paregabea izan genuen. Bel-fasten protestante eta katoliko taldeak, ia arerioak izan arren, poliki-poliki erlazionatzen hasi direla konturatu ginen. Ea he-men ere berdin gertatzen den.

7

Page 8: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

8

Zeini esaten diogu zinema “alternati-boa”? Zine “independientea” deritzo-gunaren berdina al da?. Sasi eztabai-da filosofiko baten itxura izan arren,

hasiera honi erraz eman diezaiokegu erantzuna:

Zinema alternatiboaz hitz egiten du-gunean, denbora-pasa hutserako, komertzializazioa helburu duen zinema motaz bereizten ari gara.

Ziurrenik guztioi burura etortzen zaigun adi-biderik errazena Hollywood-eko industria zinematografikoa da (topiko berdinak er-repikatzen dituzten komedia erromantikoak, Disney pelikulak, “Eraztunen maisua” beza-lako superprodukzioak… e.a). Alegia, filma bera “produktu” gisa jokatzen duenean, edo “azpi-produktuak” saltzeko asmoarekin (DVD-ak, kamisetak, jostailuak eta edonolako tramankuluak) sortzen denean. Hala ere, ger-tuago ditugun adibideak topa ditzakegu, ala nola “Torrente” saila, edo “Ohearen beste al-dea” bezalako musikal kaskarrak.

Zinema alternatiboak ordea, behatzaileari beste motako “ariketa” eskatzen dio, “in-telektualagoa” ziurrenik; hain zuzen, dis-kurtso ez-ofizialen ikerlariarena. Mota honetako filmek eskaintzen dizkiguten irudiek eta istorioek kontzeptu, aurreikuspen, eta gizakien arteko harremanak birpentsatzera gonbidatzen gaituz-te, zinema bitarteko edo tresnatzat hartuta. Hau gertatzen denean, Zinema arte bihurtzen da. Eta artearen munduan bezala, mota ezberdin asko daude (neorrealista, cinema veritè, Free cinema, europarra, latinoamerikarra…).

Zinema “independientea” ekoizpen-etxe handi-etatik at gauzatzen diren filmek osatzen dute (zinema alternatiboa egiten duten ekoizpen-etxe ospetxuak badira ere, eta honetan datza ezberdintasuna). Baliabide ekonomikoen urrita-

suna pairatzen dute filma mota hauek, ez ordea originaltasuna edo indar falta!

Amaitzeko, eta zinemaren inguruko artikulu ba-tetan ezinbestekoa den bezala, azken egune-tan ikusitako bi filma gomendatzera ausartuko naiz; alde batetik, arrazakeria, nerabe baten sexualitatearen piz-keta eta drama na-hasten dituen “Nothin-gis private” (Alan Ball, 2007, EEUU) filma;

eta, beste aldetik, “Les beauxgosses” (Riad Sat-touf, 2009, Frantzia) insti-tutura doan mutil baten egunerokotasuna kon-tatzen digun komedia….eta hasi naizenez gero…

galdu ezineko beste bi! “Les invasions barbares” (DenysArcand, 2003, Kanada-Frantzia), hilzorian dagoen unibertsitate irakasle emakume zale eta bere lagunen istorio ederra eta “Lila ditça” (Ziad Doueiri, 2004, Frantzia), genero rolak eta arraza-keria Marsellako auzo txiro batetan hausnartzen duen amodiozko pelikula harrigarria…

Azpitituluak irakurtzea gustuko ez duzuenontzat, hauetariko askok gaztelaniaz topa ditzakezu-ela esatea…hala ere…azkenengoa benetan! “La estrategia del caracol” (Sergio Cabrera, 1993, Colombia) komeria errebindikatzailea. Eta orain bai, 4,3,2,1…saio ona izan dezazuela!

Egilea: Tania Martinez

ZINEMA ALTERNATIBOA, ALTERNATIBA HARRIGARRIA!

Page 9: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

9

1. Izenburua: Aulki bat elurretan

Egilea: Uxue Alberdi. Argitaletxea: Elkar, 2006.

2. Izenburua: Mea kulpa.

Egilea: Uxue Apaolaza. Argitaletxea: Elkar, 2011.

1. Izenburua: Rosa candida.

Egilea: Audur Ava Ólafsdóttir. Argitaletxea: Alfaguara, 2011.

2. Izenburua: Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011.

Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak, musika, etx-etresna elektrikoak edo erlojuak eros daitezke. Gainera bertan astero gure beharrak asetzeko moduko eskaintzak azaltzen dira.

Gabon hauetarako aukera dago opari-txekeak erosteko zuk nahi du-zun kopuruan (3.000 € arte) eta nahi duzunari gero e-posta bidez edo inprimatuta oparitzeko. Sar zaitez web orrian eta araka ezazu!!

Zenbaki honetan produktu desberdinen prezio-ak alderatzeko aukeraz hitz egingo dugu. Horretarako bi web orrien inguruan azal-penak emango ditugu: Amazon eta Zavvi.

EGIN CLIK

Zavvi: www.zavvi.es

Amazon: www.amazon.es

Agian web orri hau bestea baino ezezagunagoa egingo zaigu. Hala ere lasai, bestea bezain eraginkorra da-eta! Orri hau hasiera-hasieratik ikusgarria da. Hasierako orrialdean astelehenero zintzilikatzen dituzten eskaintzak agertzen dira. Bertako 8 orrialde baino gehiagotan produktu desberdinen gaineko deskontuak jasotzen dira. Web orri honetan markarik onenetariko Blu-Ray-ak, DVD-ak eta bideojokoak ditugu prezi-orik onenean.

“Opariak” izeneko atalean aldiro kontsumitzaileentzat erakargarriak diren opari posibleak jasotzen dira: zinea, merchandising-a, musika edo argazki kameren objektiboak. Ziur engantxatuko zaituela.

Page 10: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

ETXEBARRI MUNDUAN

10

Bego Rojas. 

Egun Sevillan bizi den etxebarritar honek 27 urte ditu. Orain kiromasajea ikasten ari da eta lanbidez, berak dioen bezala, “kur-rante peto-petoa” da.

ADI: Kontaiguzu, nor zara?Ni Bego naiz eta Etxebarrin bizi izan naiz orain dela 6 urtera arte gutxi gora-behera. Orain dela 6 urte, bizimodua aldatu asmoz, herritik ateratzea erabaki nuen. Eroski Bidaian nuen lanpostua utzi eta Granadara joan nintzen apur bat deskonektatzeko, eta nik nahi nuen erara bizitzera. Granadara esku artean lanik izan gabe heldu nintzen, baina poliki-poliki gauzak ateratzen hasi zitzaizkidan, eta nik nire lekua topatu nuen bertan. Granadan 5 urte bizi ostean, orain Sevillara joan naiz. Sevilla hiri bezala apur bat handiagoa da eta bertan denerako aukera gehiago dago. Beraz, orain egokitu beharra dut, baina hiriak gauzak errazten dizkit. Sevillaren inguruan nuen irudiak ez du zer ikusirik aurkitu dudanarekin: gune interesgarri asko daude, kultura desberdinak... eta hemen nabil, oraingoz…

ADI: Zergatik atera zinen Etxe-barritik?

Ba egia esan auzoa txiki gelditu zitzaidan. Bizimoduz aldatzeaz gain, mundua ezagutu nahi izan nuen. Onartu behar dut klimaz ere aldatu nahi izan nuela. Neguak iraun behar duena irauten du, eta ez hemen bezala urtero10 hilabetez,ja,ja,ja. Orokorrean alda-keta bat behar nuen eta besterik gabe hemendik ateratzea erabaki nuen; beti ere, konturen batek gaizki ateratzekotan itzultzeko aukera izango nuenaren jakinean.

ADI: Zer egin duzu azken urte hauetan?Kontuan izanik aukeraketak egiteko ez dela garairik onena, ateratzen zitzaidanaren inguruan ibili naiz buru-belarri. Egia esan ezin naiz kexatu, lana beti topatu ahal izan dudalako. Gehienbat tabernari lanetan aritu naiz; eta, orain, natura-terapiarekin zer iku-sia duten ikasketekin nabil (ki-romasajea, erreflexologia…). Beraz, tarteka lanean eta ikasten ari naiz.

ADI. Itzultzeko asmorik ba al duzu?Oraingoz ez dut nire auzora itzuli nahi. Hegoal-dea

atsegin dut, eta bertan primeran bizi naiz. Nire bizitza hemen na-hiko errotua daukat. Hala ere it-zultzearena ez dut inolaz ere ba-ztertzen, nire herria eta lurra asko maite ditut-eta.

ADI: Granadako eta Etxebarr-iko gazteek kezka berdinak dituzte?Granadako eta Etxebarriko bi-zimoduak eta kulturak oso des-berdinak dira. Granadan jendea joan-etorrian dago, ikasleak dira, askok ibilbide luzea egin dute, ikusteko gune asko…Auzoa atz-ean utzi nuenean berau nahiko monotonoa zen, eta baina orain badakit gauzak asko aldatu direla. Etxera bueltatzen naizen bakoitz-ean auzoa asko eta egoki hazten ari dela ohartzen naiz.

ADI: Zer da gehien botatzen duzuna faltan?Ba normala denez, bereziki, familia eta lagunak. Hala ere badakit itzultzen naizen bakoitzean hor daudela eta ezer ez dela aldatu. Distantziak harremanak kaltetu beharrean indartu egiten dituela jakiteak asko lasaitzen nau. Eta nola ez SAN ANTONIOKO JAIAK!!! Hegoaldera joan nint-zenetik ezin izan ditut gozatu… eta hori bai faltan botatzen dudala!! :D

Page 11: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

11

Kevin Bonachera. IkasleaMorroia ez da atera Mugarritik ezta argaz-kia ateratzeko. Dena du in-side: galtzak, kirol-jertsea, reebook zapatilak eta Benidor-men turismoa egiteko primerako kamiseta. aaaa!!! Uda haiek!!!

Zahira.  IkasleaHau bai neska xelebrea! Goitik behera Stradivarius topera. Hemen dator play boy kolonia usainduz, belarritakoak bat datoz blanco-rekin eta mustang botak!!! Eskema guz-tiak hautsiz: sare-galtzak, nikia, jaka eta Stradivarius-eko jakatxoa. Ezta beherapenetan ere!!!

Ander Marin. IkasleaPull&bear markak mutil hau babesten duela dirudi. Prakak eta galtzontziloak nola ez marka horre-takoak ditu!Mugarritik atera dugu. Hor dago bere DC zapatilekin, element-eko kamisetarekin eta Jack&Jones-eko gerrikoarekin!!! Txo!!! Detaile guztiak zain-duz bere boutique du boluet-eko erlo-juarekin.

Paula. IkasleaMarka anitzeko nes-ka!!! Hemen dugu neska hau Breshka-ko kamisetarekin eta sare-galtzekin, blan-co-ko kamisetarekin, Zarako jertsearekin eta kalimako botekin! Azken hauek bai

eman behar dutela beroa, uf!!!!!!

Page 12: . a N A - Etxebarri · Si tú me dices ven lo dejo todo, pero dime ven. Egilea: Albert Espinosa. Argitaletxea: Grijalbo, 2011. Web orri honen bidez liburuak, gps-ak, ordenagailuak,

1.- MUJERES RARAMURIS - RUBEN MACHO

2.- URTXINTXA - EIDER FERNANDEZ

3.- IZENBURURIK GABEA - ANDREA HOYO