A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos...

32
1 A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK 1€- 50.000 € KALEKO LANAK A01 Mamarigako DIA supermerkatutik Virgen del Mar plazaraino igotzen den espaloia berritzea Mamarigako DIA supermerkatutik Virgen del Mar plazaraino igotzen den espaloia berritzea: gaur egun baldosa zaharrak ditu eta bustiak daudenean labaingarriak dira. Espaloiko zabor edukiontziak berriz antolatzea eta San Juan auzora igotzen den autobus geltokia hobetzea, irisgarritasun onagoa izan dezan, orain zebra pasabidearen erdian gelditzen baita. A02 La Portaladara sarbideak hobetzea La Portaladara sarbideak hobetzeko jarduerak: Sabino Arana kaletik doan bidean baldosak jartzea, pertsonak ez labaintzeko, 8. zenbakian dagoen orubea egokitzea eta sarbidea moldatzea, larrialdiko zerbitzuek hondoraino iritsi ahal izateko. A03 Estrada Zomillo kalearen eta Pedro Icaza kalearen (35. zenbakia) artean irisgarritasun jarduera Estrada Zomillo kalea eta parke berriko plataforma elkartzeko arrapalada sortzea eta zona guztian zehar igaro daitezen ahalbidetzea. A04 Las Viñas kalean 39. atarira sartzeko espaloia berritzea Zaharra denez, Las Viñas kaleko 39. atarira sartzeko espaloian baldosa berria jartzea eta zona hori herriaren gainerako estetikarekin bateratzea.

Transcript of A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos...

Page 1: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

1

A Kategoria

HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK

1€- 50.000 € KALEKO LANAK

A01 Mamarigako DIA supermerkatutik Virgen del Mar plazaraino igotzen den espaloia berritzea

Mamarigako DIA supermerkatutik Virgen del Mar plazaraino igotzen den espaloia berritzea: gaur egun baldosa zaharrak ditu eta bustiak daudenean labaingarriak dira. Espaloiko zabor edukiontziak berriz antolatzea eta San Juan auzora igotzen den autobus geltokia hobetzea, irisgarritasun onagoa izan dezan, orain zebra pasabidearen erdian gelditzen baita.

A02 La Portaladara sarbideak hobetzea La Portaladara sarbideak hobetzeko jarduerak: Sabino Arana kaletik doan bidean baldosak jartzea, pertsonak ez labaintzeko, 8. zenbakian dagoen orubea egokitzea eta sarbidea moldatzea, larrialdiko zerbitzuek hondoraino iritsi ahal izateko.

A03 Estrada Zomillo kalearen eta Pedro Icaza kalearen (35. zenbakia) artean irisgarritasun jarduera

Estrada Zomillo kalea eta parke berriko plataforma elkartzeko arrapalada sortzea eta zona guztian zehar igaro daitezen ahalbidetzea.

A04 Las Viñas kalean 39. atarira sartzeko espaloia berritzea

Zaharra denez, Las Viñas kaleko 39. atarira sartzeko espaloian baldosa berria jartzea eta zona hori herriaren gainerako estetikarekin bateratzea.

Page 2: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

2

A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea

Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta, bide batez, eroriak eta labainkadak ez gertatzeko.

A06 Santurtzi parkeko 1. zenbakian espaloia berritzea

Espaloian lauza berria ipintzea, gainerako espaloi hurbilekin batera berritua izan ez den zona baita eta pertsonen joan-etorriak ugariak baitira (Renferen geltokirako pasabidea, Karmeldarren ikastetxeko ikasleak eta autobus geltokia). Autobus geltokian bertan gaizki aparkatuak dauden ibilgailuak kontrolatzea eta irisgarritasuna ematea.

A07 Balpardako poligonora iristeko bidea oso-osorik asfaltatzea

Supermerkatuko zonan hasi ziren asfaltatze lanekin jarraitzea, zonako lantegi eta etxebizitzetarako bidea ibiltzeko moduan uzteko.

A08 Mirabueno parkean horma egokitzea

Estrada Zomillo kalera ematen duen Mirabuenoko parkearen horman drainak egitea. Euria ari duenean, hormatik ura irteten da eta espaloia urez gainezka gelditu ere bai.

Page 3: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

3

A09 Oinezkoentzako pasabide garaiak instalatzea

Kabiezesetik Santurtzira sartzeko errepidean oinezkoentzako pasabide garaiak instalatzea, biribilgune nagusitik (gasolindegiak) Kabiezesko biribilguneraino ibilgailuen trafikoa arintzeko.

A10 Vistalegre kalean trafikoa birantolatzea

Vistalegre kalean trafikoa birantolatzea, gaur egun duen egoera hobetzeko xedez.

HOBEKUNTZAK HEZKUNTZA ERAIKINETAN

A11 Las Viñas Ikastetxean pasabide berria instalatzea

LAS VIÑAS HLHI Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eraikinak elkartzeko pasabide berria jartzea, 2 urtetik 5 urtera bitarteko neska-mutilak eraikinen artean errazago ibil daitezen eta euriteez babesteko, baita eroriak saihesteko ere.

A12 SERANTES HLHI ikastetxe publikoaren barruan egokitzapen obrak

Ikastetxearen barruan hobekuntza obrak egitea: zoruko kortxoa zaharberritzea, ikasgeletako hormak margotzea, komunetan ateak instalatzea eta galdaratik jangelako sukalondoraino ur beroa iristeko esku hartzea.

Page 4: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

4

A13

Emilia Zuza Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irteeran estalkia instalatzea eta jolastokiak hobetzea.

Emilia Zuza Ikastetxeko Haur Hezkuntzako irteeran estalkia egitea, euria egiten duenean, haurrak eta gurasoak ez bustitzeko. Gainerako jolastokiak hobetzea, haurren segurtasun handiagorako. Zabuen eremua handitzea eta kaltetua dagoen tokian zoruko goma konpontzea.

A14 Las Viñas ikastetxean komunak eta aldagelak berritzea

Ikastetxean komunak eta aldagelak berritzeko lanak egitea: komunetan eta aldageletan karro estaldura berria, hormako pixatokiak kentzea, komun eta konketa berriak instalatzea, komun eta aldageletan marko eta ate berriak jartzea, argi berriak ipiniz argiak hobetzea, etab.

HOBEKUNTZAK ERAIKIN PUBLIKOETAN

A15 Udaletxearen aurrean dagoen urmaela zaharberritzea

Urmaela egokitzea eta bideak sortzea, arrainak begiratzera hurbiltzen diren haurrak berdeguneak zapaldu gabe iristeko.

Page 5: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

5

A16 Párroco Elías parkea zabaltzea Párroco Elías parkea zabaltzea, sarbidea eta Mamarigako azokarako bista hobetzea, hiri altzari berriak instalatzea eta lorezaintza.

A17 Parke nagusian dagoen harrizko tinpanoaren erreplika

Kaltetuta dagoenez, harrizko tinpanoaren erreplika berria egitea. Lehen San Jorge elizan zegoen eta orain parke nagusiko lorategietan dago.

ARGIZTAPENA

A18 Jose Miguel de Barandiaran kalean argiak hobetzea

Jose Miguel de Barandiaran kaleko 32., 34. eta 36. zenbakietako patioetan argi horien ordez led teknologiarekin berriak jartzea.

A19 Vallejo kalearen atzealdean argiztapena hobetzea

Zonan argi berriak instalatzea, Bruno Alegría kalera jaisten diren eskaileretan barne.

A20 Cartero German kalean argiak hobetzea

Oraingo argien ordez modernoagoak jartzea eta argi-puntuak gehi daitezen aztertzea.

Page 6: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

6

A21 Las Viñas kalean argiak hobetzea Oraingo argien ordez led teknologiarekin berriak jartzea eta argi puntuak gehitzea (Las Viñas kaleko 7. eta 17. zenbakien artean patioak eta atariak).

A22 Aldapa kalean argiak hobetzea Aldapa kalean argiak berritzea eta argi puntuak gehitzea.

AZTERLANAK ETA PROIEKTUAK

A23

Etorkizunean liburutegi nagusian irisgarritasuna hobetzeko asmoz, dagokion azterlana eta proiektua burutzea

Etorkizunean liburutegi nagusian irisgarritasuna hobetzeko asmoz, dagokion azterlana eta proiektua burutzea

A24 Irisgarritasuna hobetzeko azterlana egitea

Murrieta etorbidea eta Mikel Trueba kiroldegia elkartzen dituen pasabidearen irisgarritasuna hobetzeko azterlana gauzatzea.

A25 Parking nagusiari irisgarritasuna emateko asmoz, dagokion azterlana eta proiektua burutzea.

Parking nagusiari irisgarritasuna emateko asmoz, igogailu bat instalatzeko azterlana gauzatzea.

Page 7: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

7

A26 Hiri igogailua instalatzeko azterlana Virgen del Mar kalea eta Mamariga kalea elkartzen diren eskaileren zonan (Aurora Perez de Vélez, Sardinera) hiri igogailua instalatzeko irisgarritasunari buruzko azterketa egitea.

HOBEKUNTZAK UDAL ERAIKINETAN

A27 San Jorgeko erretiratuen egoitzan leihoak ordezkatzea

San Jorgeko erretiratuen egoitzan 12 leiho ordezkatzea, egungoak oso egoera txarrean baitaude (ireki eta ixteko zailtasunak, isolamendua puskatuta dago eta urria da).

A28

Galdara instalatzea eta argiak ordezkatzea San Jorgeko erretiratuen egoitzari dagozkion lokaletan

San Jorgeko erretiratuen egoitzan berogailu eta ur berorako galdara instalatzea eta egungo argien ordez led argiak jartzea, egoitzan argiak merkeago izan eta hobetzeko.

A29 Kabiezesko eguneko zentroan komunak egokitzea

Kabiezesko eguneko zentroko komunetan hobekuntza obrak egitea, oso instalazio zaharrak baitira.

Page 8: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

8

LOREZAINTZA

A30 Andolin Eguzkitza parkean zabuen ondoko parterrea egokitzea.

Andolin Eguzkitza parkeko zabuen ondoan dagoen parterrearen itxura hobetzea eta, horretarako, hesiak instalatzea, lorezaintza hobetzea eta ureztapen sistema automatikoa ipintzea.

A31 Arrantzaleen auzoan parterreak hobetzeko lanak

Arrantzaleen auzoko mendi-mazelaren itxura hobetzea eta, horretarako, lorezaintzako lanak egitea eta ureztapen sistema instalatzea. Lanak behar bezala gauzatzeko, gomendagarria litzateke hainbat horma igotzea, makurduraren ondorioz, Ranzariko langileek mozten dituztenean gauzatzeko zailtasunak baitituzte.

Page 9: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

9

A32 Aurora Vildósola kalean lorategiak egokitzea

Kalean obrak egin zirenean egiteke gelditu ziren berdeguneak amaitzea, maskotek landareak ez hondatzeko hesiak instalatzea eta Jose Miguel de Barandiaran kaleari begiratzen dion mendi-mazelaren itxura hobetzea (harri eta lohi zonak hobetzeko mantentze lanik behar ez duten heskaia eta landareak landatzea).

A33 Pedro Icaza kaleko 35. zenbakian lorezaintza hobetzea

Espaloira harriak ez erortzeko horma sortzea eta zona zuhaixka edo antzekoekin landatzea irudia hobetzeko.

A34 Mamariga 125eko lorategietan eta plazan hobetze lanak

Parterreetan etengabeko ur jarioak konpontzea, harriak kentzea, etxebizitzen atzealdean bide berria sortzea, barandak instalatzea eta zonan argiztapena hobetzea.

A35

Zorupeko ureztapen sistema instalatzea

Doctor Ferrán kaleko lorategietan, 43. zenbakiaren inguruan, zorupeko ureztapen sistema instalatzea, inguruneko zuhaitzen eta heskaien baldintza onak mantentzeko.

Page 10: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

10

HIRI-ALTZARIAK

A36 Bizikletetarako aparkalekua instalatzea

Udalerriko oinarrizko guneetan (hala nola, metro irteerak, udaletxea, arrantza portua, kiroldegiak, plazak edo ikastetxeak) bizikletetarako aparkalekua instalatzea.

A37 Las Olas parkean joko zonan inguruko hesia instalatzea

Las Olas parkeko haurrentzako joko zonan inguruko hesiak instalatzea, errepidetik oso hurbil baitago eta trafiko ugari baitabil.

A38 Nafarroa multzoko eskaileretan (Mamariga) baranda instalatzea

Vallejo kalearen atzeko aldera iristeko Nafarroa multzoko eskaileretan baranda edo eskudela instalatzea, eskaileren azkeneko tartea oso makurtua baitago.

A39 San Juan auzoan Isabel parkeko hiri altzariak

Zonan iturria eta aulkiak jarri arren, beste espazio batzuk aprobetxa daitezke mahai eta aulkiak ipintzeko, Serantes mendian daudenen antzera. Halaber, ondo legoke ingurune guztian paperontziekin zonaren bat jartzea.

Page 11: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

11

A40 Baranda instalatzea Zona arriskutsua denez, Estrada Zomillo kalean baranda instalatzea proposatzen da.

KIROLA

A41 Calistenia izeneko kirol teknikan jarduteko entrenamenduaren eremua sortzea

Udalerriaren kanpoaldean makineria instalatzea Calistenia izeneko kirol teknikan jarduteko. Gorputzaren pisuaz baliatzen den ariketa fisikoen sistema da eta, horretarako, hagak, uztaiak, abdominaletarako aulkiak, sokak, etab. behar dira. Gaur egun halako zona dago Portugaleten eta Bilbon.

A42 Kabiezesko KUIaren kantxetan berogailuak instalatzea

Ortuellako udal kiroldegia adibidetzat hartuta, Kabiezes auzoko KUIaren kantxetan berogailuak instalatzea.

MASKOTAK

A43 City Dog sistema ezartzea Barakaldoko udalerrian erabilitakoaren antzera, City Dog sistema abian jartzea, maskotak izateari buruz portaera arduratsua bultzatzeko.

Page 12: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

12

A44 “Txakurrik EZ” kartelak instalatzea Lurzoruan ainguratuak kartelak instalatzea udalerriko toki zehatzetan (lorategiak, atariak, espaloiak, etab.) txakurrak debekatzeko.

AZPIEGITURA BERRIAK

A45 Antonio Alzaga etorbideko begiratokietan estalkia instalatzea

Antonio Alzaga etorbidean dauden bi begiratoki txikietan estalkia instalatzea, hiri altzariak (aulkiak eta paperontziak) instalatzea eta begiratokiko hormigoizko egitura nahiz barandak margotu eta garbitzea.

A46 Dolores Ibarruri parkean estalkia instalatzea

Dolores Ibarruri parkean dagoen hormigoizko egituran estalki zeharrargia instalatzea, euria egiten duenean babestu ahal izateko espazioa gai dadin.

A47 Kabiezesen komun publiko berria instalatzea

Kabiezes plazan komun publiko berria instalatzea (Gernika parkean dagoenaren antzera).

A48 Ranzari parkean komun publikoa Ranzari parkean komun publikoa instalatzea.

Page 13: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

13

A49 Ramón Rubial parkean komun publikoa

Ramón Rubial parkean (Oriol jauregia) komun publikoa instalatzea.

A50 Pajareseko zonaldean komun publiko berria instalatzea

Pajaresen zonan, futbol zelaia eta San Jorge institutua dauden horretan, komun publiko berria instalatzea.

APARKALEKUAK

A51 Ibilgailu elektrikoetarako kargatze puntuak instalatzea

5 aparkaleku (gainazalean edo udal parkingetan) esklusiboki ibilgailu elektrikoak kargatzera bideratzea.

HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA

A52 Atez ateko bilketa zerbitzuaren maiztasuna areagotzea

Eskea handia denez, geroz eta pertsona gehiagok ez dio atez ateko zerbitzuari itxaroten eta tamaina handiko tresnak herri bidean uzten dituzte. Zerbitzuaren maiztasuna zabaltzea proposatzen da, jende gehiagori iritsarazteko eta kalean zaborra saihesteko.

Page 14: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

14

A53 Hondakinak gaika biltzeko zerbitzua abian jartzea

Hondakinen bilketaz arduratzen den zerbitzua abian jartzea, ezaugarriengatik edukiontzietan ezin badira bota eta asko kutsatzen badute (pintura potoak, pilak, argiak, erradiografia medikoak, inprimagailuetako tonerrak).

GIZARTE-EKINTZA

A54 Gizarte jangelak Udalerriko gizarte jangeletan eskaintzen diren plazak (eta, ondorioz, xede horrez bideratutako aurrekontu partida) gehitzea, Santurtzin pertsona askok behar baitu zerbitzu hori.

A55 Aisialdi osasuntsuaren bidez zahartze aktiborako programa abian jartzea

Aisialdi osasuntsuaren jarduerak (lantegiak, hitzaldiak, aisialdi ekimenak, etab.) abian jartzea, Santurtzin 50 urtetik gorako adinduen narriadura moteltzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko.

Page 15: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

15

KULTURA

A56 Udal liburutegi nagusia: udako ordutegia

Udal liburutegi nagusia ekain, uztail, abuztu eta irailean larunbatero goizez irekitzea, astean zehar lanean diharduten pertsonek liburutegia erabil dezaten.

HIRITAR SEGURTASUNA

A57 Semaforoetan bizikletetarako segurtasun gunea sortzea

Bizikletek semaforoaren aurrean gelditu behar dutenean, lehenengo lerroan segurtasun gunea mugatzea, modu seguruan gelditu ahal izateko eta ibilgailu motordunak bizikleten atzean gelditzeko.

KULTURA ETA GIZARTE-EKINTZA

A58 Gizarte eta hezkuntza eremuan inbertsioa gehitzea

Hurrengo udal aurrekontuan partida handiagoa inbertitzea hezkuntza eta gizarte eremuarekin zerikusia duten jarduera eta proiektuetan (gizarte laguntzak eta etxerik ez duten pertsonentzat baliabideetan hornidura gehitzea).

Page 16: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

16

B Kategoria

PROIEKTU TXIKIAK

50.000€- 100.000€ KALEKO LANAK

B01 Santurtzin hesi arkitektonikoak deuseztatzea

Gure udalerrian dauden hesi arkitektonikoak pixkana deuseztatzea: oinezkoentzako pasabideak, semaforo akustikoak, eskailerak kentzeko arrapaladak egitea, etab.

B02 Juan XXIII kalearen amaierako zatia egokitzea, hiri igogailu berriaren ondoren.

Virgen del Mar kaleko igoera egokitzea Juan XXIII kaleko igogailu berritik irtetean: gaizki aparkatutako ibilgailuak kontrolatzea, eskailerei irisgarritasuna ematea, argiak hobetzea eta zonan plaza txikia sortzea.

B03 Lauaxeta kalearen biribilgunean ingurunea berritzea

Biribilgunean gaizki aparkatuak dauden ibilgailuak kontrolatzea, lorategiak murriztea aparkaleku gehiago izateko eta berdeguneetan ureztapen sistema ipintzea.

B04 Antonio Alzaga etorbidetik LIDLera iristeko bidea hobetzea

Antonio Alzaga etorbidetik LIDL supermerkaturaino doan bidea egokitzea, zementuzko tartea baita, zulo ugari baitaude eta argi gutxi ageri baita.

Page 17: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

17

B05 Jenaro Oraá kalean plaza berritzea Jenaro Oraá kaleko 38. zenbakian (BBKren parean) plaza oso-osorik berritzea: irisgarritasuna, hiri altzariak instalatzea, lorezaintza jarduerak eta argiak hobetzea.

B06 Mendialden Melloganeren ingurunea egokitzea

Espaloiak berritzea, harriek espaloia ez oztopatzeko hormak sortzea, argi berriak instalatzea, dauden eskailerak konpontzea eta lorezaintza hobetzea (loreak, landareak, etab.).

B07 Pajares Igoera kalea egokitzea Doctor Ferrán kaletik Mendialde bidegurutzera doan errepideak bi noranzko izatea, ikastetxetik irteten direnean sortzen diren auto-ilarak saihesteko eta ezkerraldeko espaloia berritzea.

B08 Fontuso multzoko 1. eta 2. zenbakiak hobetzea

Espaloietan lauza berritzea, hiri altzari berriak ipintzea, barandak zaharberritzea, eskaileren parean oinezkoentzako pasabidea sortzea eta zona berriz asfaltatzea.

B09 Nafarroa multzoan kultur etxearen ingurunean hobekuntzak

Kultur etxearen ingurunean eta Nafarroa multzoko etxebizitzetarako sarbideetan hobekuntza obrak: tunela egokitzea eta barruan argiak hobetzea, mendi-mazela eusten duen horma garbitzeko lanak etengabe lurra erortzen baita, kalearen alde nagusian baldosak berritzea, zonan argi puntuak gehitzea eta irisgarritasuna areagotzea oinezkoentzako pasabide bakarrean.

Page 18: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

18

B10 Udaltzaingoaren komisariaren aurrean autobus geltokia egokitzea

Udaltzaingoaren komisariaren aurreko egungo autobus geltokia egokitzea, pertsona erabiltzaileak errepidera ez ateratzeko eta, gainera, irisgarritasun bihurtzea. Autobus geltokian bertan eta motorrei gordetako zonan gaizki aparkatuak dauden ibilgailuak kontrolatzea.

B11 Nafarroa multzoaren eta Vista Alegreren artean oinezkoentzako bidean hobekuntza obrak gauzatzea

Vista Alegreko 11. zenbakitik Serantes mendira igotzeko bideraino doan oinezkoentzako bidea birgaitzea, eskailera egokitzea, baranda instalatzea eta zonako argiak hobetzea.

B12 Garbitegitik Bullonera sartzeko bidea egokitzea

Garbitegitik Bullonera sartzeko bidean hormigoia berritzea, azken tartean dagoen aparkalekuan ibilgailuak kontrolatzea oinezkoentzat pasabidea gaitzeko eta argiak hobetzea.

B13 Aparkalekua berriz asfaltatu eta antolatzea

Antonio Alzaga etorbideko (19-21. eta 23. zenbakietan) etxebizitzen atzealdean zoladura asfaltatzea eta aparkalekuak berriz antolatzea, espazioa behar bezala mugatzeko.

B14 Simón Bolívar kalean (6. eta 8. ataria) hobekuntza obrak

Simón Bolívar kalean (6. ataria) aldapa konpontzea eta 8. atariaren ondoan trafikoa berrantolatzea, ibilgailuek espaloiaren gainean aparkatzeko joera baitute.

Page 19: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

19

HOBEKUNTZAK HEZKUNTZA ERAIKINETAN

B15 Las Viñas ikastetxeko jolastoki nagusia berritzea

Ikastetxean jolastoki nagusia berritzeko lanak egitea: estalki berria instalatzea, jolastokiko hormak eta zutabeak garbitu eta margotzea, inguruan hesi berria instalatzea, zoruaren ordez beste material bateko zorua jartzea kanpoaldean edozein kirolean jarduteko, ate eta saski berriak ipintzea eta jolastokiko zona estrategikoetan joko tradizionalak (artzain jokoa, txingoka, etab.) margotzea.

B16 SERANTES HLHI ikastetxe publikoaren kanpoan egokitzapen obrak

Ikastetxearen kanpoan hobekuntza obrak egitea: olgeta eta pedagogiarako jolastokietan horma-irudiak egitea, berdegunea berreskuratzea, ikastetxeko sarrera nagusia irisgarritasunez hornitzea eta 2 urteko haurrentzako jolastokian zabuen guneko zorua berritzea.

B17 Las Viñas ikastetxeko haurren jolastokia berritzea

Ikastetxean haurren jolastokia berritzeko lanak egitea: jolastoki estalian zorua aldatzea, zabu berriak eta kautxuzko zoru babeslea jartzea, jolastokiko zabuetan segurtasun babesleak instalatzea, hormak, sabaia eta zutabeak garbitu eta margotzea eta jolastokiaren alboan holtz zeharrargia instalatzea haurrak haizeaz babesteko.

B18 San Juan auzoko pilotalekua egokitzea Hormak, aurreko pareta eta zorua konpontzea, goiko aldean hesiak instalatzea eta hiri altzariak jartzea, jendeak nola jolasten duten ikusi ahal izateko.

B19 San Juan ikastetxean futbitoko zelaia moldatzea

Futbitoko zelaian zorua, hormak eta hesiak konpontzea eta kirol askotarako eremua sortzea.

Page 20: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

20

HOBEKUNTZAK PARKE PUBLIKOETAN

B20 Mirabuenoko parkean estalkia ordezkatzea eta altzari berriak ipintzea

Egungo estalkiaren ordez berria jartzea adinduentzat ariketen gunea ere estaltzeko eta aulki berriak instalatzea.

B21 Andolin Eguzkitza parkean hobekuntza obrak egitea

Baldintza ezin hobeetan ez dagoelako eta egunero biztanle ugari hurbiltzen delako, zona konpondu eta hobetzeko obrak proposatzen dira.

B22 Doctor Ferrán parkea moldatzea Doctor Ferrán parkea berritzea erakargarriago bihurtzeko eta zonako biztanleek gehiago erabiltzeko: baldosak berritzea, hiri altzari berriak jartzea eta lorategiak hobetzea.

B23 La Cerrada parkean hobekuntza lanak

Errepidera ateratzeko arriskurik izan gabe maskotak aska daitezen, inguruan hesiak instalatzea; zabuen zonan aulkien kopurua gehitzea; iturria instalatzea; lorezaintza hobetzea (zuhaitzak eta zuhaixkak itzala emateko); lorategietan horma txikiak eraikitzea, egun euritsuetan espaloira lohia ez askatzeko; La Cerrada parkea eta Iparragirre kaleko 81. zenbakia duen ateria elkartzeko azken tartea egokitzez amaitzea.

Page 21: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

21

B24 Mirabueno parkearen ingurunean hobekuntzak

Mirabuenoko parkean hobekuntza lanak egitea, hala nola, lurzorua berriz asfaltatzea, estalkia ordezkatzea (orain ur iragazkiak ditu) eta maskotak askatzeko zona hesitua eratzea.

B25 Dolores Ibarruri parkean berdeguneak egokitzea

Parkeko berdeguneak hobetzea, beharrezkoa den tokietan soropila berritzea eta euste hormak instalatzea, parterretan dagoen hartxintxarra oinezkoentzako guneetan ez erortzeko.

ARGIZTAPENA

B26 Sor Natividad kalean argiak hobetzea Sor Natividad kalean argiak berritzea eta argi puntuak gehitzea.

B27 Ramón y Cajal kalean argiak hobetzea Oraingoen ordez led teknologia duten berriak jartzea.

B28 San Juan auzoan argiak hobetzea Isabel parkearen zonan (San Juan auzoa) argiak instalatzea.

B29 Bizkaiko Jaurerria parkean argiak hobetzea

Argi berriak (led) instalatzea eta argi puntuak gehitzea.

AZTERLANAK ETA PROIEKTUAK

B30 Portuan pantalana instalatzeko proiektua idaztea

Portuan pantalana instalatzeari buruz bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ezagutzeko proiektua idaztea; helburua arraunketa taldeak baldintza onetan ontziratzeko eta lehorreratzeko aukera izatea da.

Page 22: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

22

B31 Lauaxeta kalearen eta Doctor Ferrán kalearen atzealdea hobetzeko azterketa egin eta gauzatzea

Lauaxeta eta Doctor Ferrán kaleen atzealdean berdeguneak hobetzeko azterlana egin, hiri altzariak zaharberritu eta metalezko eskulturak garbitzeaz gain.

HOBEKUNTZAK UDAL ERAIKINETAN

B32 San Jorgeko erretiratuen zentroan komunak berritzea

San Jorgeko erretiratuen zentroan komunak berritzea eta irisgarritasuna ematea.

B33 San Pedroko erretiratuen zentroan komunak berritzea

San Pedroko erretiratuen zentroan komunak berritzea eta irisgarritasuna ematea.

B34 Udal lokala osorik eraberritzea Vallejo kaleko 4. zenbakian kokatzen den lokalean berrikuntza osoa egitea, honek herriko elkarteei zerbitzua ematen bait die.

B35 Udal hilerrian irisgarritasuna eta lorezaintza

Hilerriaren sarrera nagusia eta ermitara iristeko korridorea irisgarritasunez hornitzea, baita zonako lorategietan hobekuntzak egitea ere.

LOREZAINTZA

B36 Udalerriko lorezaintzan hobekuntzak egitea

Herriko lorategiak hobetzeko aurrekontu inbertsio handigoa gauzatzea, Ranzariren aldeko apustua eginez, profil horretako langileak kontratatzen direnean, gizarte lana egiten baita.

HIRI-ALTZARIAK

B37 Hiri altzarietan inbertitzea Udalerrian hiri altzariak berritzeko inbertsio handiagoa: aulkiak, paperontziak, argiak, etab.

Page 23: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

23

MASKOTAK

B38 Gure udalerrian maskotak askatzeko eremuen kopurua gehitzea eta daudenak hobetzea

Maskotak askatzeko zonak egokitzea eta, horretarako, inguruan hesiak instalatzea, animalientzat joko eta olgeta aparatuak jartzea, iturri bereziak eta hiri altzari berriak (aulkiak, etab.) ipintzea. Gainera, udalerrian xede horretara bideratutako eremuen kopurua gehitzea, maskota duten pertsonen eta ez dutenen artean bizikidetasuna hobetzeko.

B39 Udal hilerriaren alboan maskotak askatzeko gune berria

Udal hilerriaren alboan maskotak askatzeko gune berria sortzea eta, horretarako, ingurua hesitzea; horrez gain, aulkiak eta baldosa nahiz soropilen arteko ibilbide mistoak egitea.

B40 Mirabuenoko parkean maskotak askatzeko zona sortzea

Mirabuenoko parkean maskotak askatzeko zona sortzea eta, xede horrez, inguratzen duten hesiak ipintzea, hiri altzariak (aulkiak, iturriak, paperontziak, etab.) instalatzea eta erabilera arauekin informazio kartela jartzea.

B41 Dolores Ibarruri parkean maskotak askatzeko zona sortzea

Dolores Ibarruri parkeko goiko aldean inguruko hesia instalatzea eta hiri altzariak nahiz iturria ipintzea, maskotak askatu ahal izateko.

B42 Andolin Eguzkitza parkean txakurrak askatzeko zona sortzea

Andolin Eguzkitza parkean txakurrak askatzeko eremua sortzea; helburua Las Viñasen bizi den jendeak maskotak bertan askatu ahal izatea da.

Page 24: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

24

B43 Parke Nagusian maskotetarako aisialdiko eremu berria sortzea

Ingurua hesituta, parke nagusian maskotetarako aisialdi eremu berria sortzea, Ranzari parkean aurrez ikusia dagoen bezala.

Page 25: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

25

C Kategoria

PROIEKTU ERTAINAK 100.000€ - 150.000€

KALEKO LANAK

C01 Bizkaiko Jaurerriaren zonan balkoiak egokitzea

Zoladura eta lauza berritzea, baranda berriak instalatzea, argiak hobetzea, egun euritsuetan putzuak saihesteko hobekuntza lanak egitea eta larrialdiko egoeretarako atariei plazako parterreen bitartez irisgarritasuna eskaintzea.

C02 Julián Gayarre kalean espaloiak berritzea

Baldosa ez-labaingarriak instalatzea, zuhaitzetan zintarriak kentzea eta abiadura kontrolatzeko sistema jartzea, zonan ibilgailuek motelago zirkulatzeko.

C03

Serantes multzoan igogailu makurtuaren zonan lorezaintza hobetzea eta horman horma-irudiak jartzea.

Lorategiak egokitzea eta horma-irudiak sortzea igogailu makurtuaren ingurunean.

C04 Lauaxeta kaletik Villar auzora sarbideak eta argiak hobetzea

Dagoen bidea asfaltatzea, oinezkoentzako sarbide bereizia sortzea eta bidean zehar argiak hobetzea.

C05 Fontuso kalearen sarreran hobekuntza obrak

Fontuso kalera sartzeko espaloietan (Sor Natividad Homedes kaletik) baldosak berritzea, 1. eta 3. atarien aurrealdean eskaileren ordez arrapaladarekin irisgarritasuna lortzea eta 3. atarian aulkiekin topaketa gunea sortzea, ibilgailuek ez aparkatzeko.

Page 26: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

26

C06 Bullon Zeharbidean hobekuntza jarduerak

Kalearen bi aldeetan espaloiak berritzea eta zonako argiztapena hobetzeko argi berriak instalatzea.

C07 Lauza ordezkatzea Juan José de la Quintana kalearen espaloian baldosa ez-labaingarriak instalatzea (Genero Oraátik Pedro Ikazara azken tartea).

C08

Antonio Alzaga etorbidean (igogailu makurtutik Serantes multzoko jaitsieraraino) hobekuntza lanak

Antonio Alzaga etorbidean, 28. zenbakitik 40. zenbakiraino, atarietan sartzeko espaloia egokitzea, errepidea berriz asfaltatzea, autobus geltokian behar bezala aparkatuak ez dauden ibilgailuak kontrolatzea eta zebra pasabideari irisgarritasunez hornitzea.

C09

Pagazaurtundua kaleko goiko aldea (Jenaro Oraá kalearen eta Pedro Ikaza kalearen artean) konpontzea

Baldosa ez-labaingarri berria jartzea, berriz asfaltatzea, oinezkoentzako pasabideen irisgarritasuna eta argiak hobetzea.

C10 Tocedora doan bidea moldatzea Tocedora doan bidea egokitzea, behin zonalde honetarako aurreikusten den bidegorria eginda dagoenean.

C11 Villar oinezkoentzako bidea hobetu eta birgaitzea.

47., 53. eta 51. etxeen atzealdean dagoen bidea moldatzea (La Ponderosako bidegurutzetik, Goi Villarretik Behe Villarera doan bideraino): zoladura berritzea, baranda instalatzea eta argiak hobetzea, oinezkoentzako bide modura erabili ahal izateko eta ibilgailuek zirkulatzea saihesteko.

Page 27: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

27

C12 Musika eskolako kanpoaldea hobetzeko lanak

Sarbide berriak sortzea, beherantz doazen eskailerak konpontzea, behatokia nahiz bideak egokitzea eta lorezaintzan hobekuntzak egitea.

HOBEKUNTZAK HEZKUNTZA ERAIKINETAN

C13 Mamarigako Itsasoko Ama ikastetxearen ingurunean hobekuntza obrak

Lorategiak hobetzea, hesiak instalatzea, eskolako hormak margotzea eta eskaileretan irisgarritasuna hobetzea (zonan egunero pertsonen joan-etorria ugaria denez).

C14 Santurtziko hezkuntza eskaintza publikoa hobetu eta sustatzeko ekimenak

Udalerriko ikastetxe publikoetan hobekuntza obrak: jolastokiak, fatxadak, komunak, irisgarritasuna, segurtasun neurriak, etab. egokitzea; hezkuntza eskaintza publikoarekin zerikusia duten ekitaldiak gehiago zabaltzea: aurrematrikularen kanpaina, euskararen astea, eskola publikoaren jaia, proiektuak, etab.

HOBEKUNTZAK PARKE PUBLIKOETAN

C15 Gabriel Aresti parkean horma moldatzea

Gabriel Aresti parkeko horman landareak kentzea eta birgaitzeari ekitea (garbitu eta margotzea), hormaren azpian dauden lorategiak hobetzea eta zonan eskalada-murrua sortzeko proposamena.

Page 28: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

28

C16 Santurtzin kanpoaldean eskalada-murrua instalatzea

Santurtzin aire zabalean eskalada-murrua instalatzea.

HOBEKUNTZAK UDAL ERAIKINETAN

C17 San Juan auzoko erretiratuen egoitzan irisgarritasuna hobetzea

San Juan auzoko erretiratuen egoitzan igogailua instalatzea, pertsona guztiak bigarren solairura igo ahal izateko, bertan adinduentzako jarduerak egiten baitira.

KIROLA

C18 Serantes multzoa pilotalekuan hobekuntza lanak

Pilotalekua hobetzeko proiektua edatzi, zeinetan fatxadan eta kanpoko hegaletan egin beharreko konponketak eta premiazko garbiketak jasotzen diren. Pilotalekuaren estalkiaren berrikuntza 2018ko aurrekontuarekin egingo da.

APARKALEKUAK

C19 Mendialde-Pajares parkinga berriz asfaltatu eta antolatzea

Zoladura asfaltatzea eta aparkalekuak berriz mugatzea, aparkatzeko tokia duten autoen egiazko kopurua kontuan hartuta.

Page 29: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

29

D Kategoria

PROIEKTU HANDIAK

150.000€ - 250.000€ KALEKO LANAK

D01 Particular Sabino Arana kalea erabat berritzea

Kalea oso-osorik berritzea: espaloiak berritzea, galtzada berriz asfaltatzea, argi berriak instalatzea, argi puntuak gehitzea, aparkalekuak berrantolatzea, etab.

D02 Pedro Icaza kalearen atzeko aldea hobetzeko lanak

Bizilagunek erabili ahal izateko zona moldatzea: hiri altzariak instalatzea, Serantes ikastetxeko horma garbitzea, argiak berritzea eta argi puntuak gehitzea.

D03 Kueto ikastetxeko sarrera berritzea Ikastetxeak elkar komunikatzen dituzten espaloiak egokitzea eta kalea asfaltatzea, argiak hobetzea eta aparkalekuak berriz antolatzea.

D04 Gipuzkoa multzoan parkea eta alboko kaleak hobetzea

Gipuzkoa multzoaren zonan hobekuntza lanak egitea: parke txikia egokitzea, espaloiak berritzea, aparkalekuak mugatzea eta argiak hobetzea.

D05 Bullon auzotik Udal Egoitzaraino igotzen den bidea txukuntzea

Bidearen baldintzak hobetzea, Serantes mendira igotzen diren pertsonek asko erabiltzen baitute: segurtasunez hornitzea eta ikuspena hobetzeko argiak ipintzea.

D06 Bizkaia multzoan hobekuntza obrak Espaloiak egokitzea irisgarriak izateko, errepidea berriz asfaltatzea, argi puntuak gehitzea, dauden eskaileretan sistema ez-labaingarria ipintzea, baranda instalatzea eta plazan dagoen iturria irisgarri bihurtzea.

Page 30: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

30

D07 Fundación Hogar kalean hobekuntza lanak

Fundación Hogar kalean (1. zenbakitik 9. zenbakira) hobekuntza lanak: igogailuaren irteeratik Axular kaleraino espaloiak berritzea, galtzada berriz asfaltatzea eta argi berriak instalatzea.

D08 Antonio Alzaga etorbidean (La Cantera eta igogailu makurtuaren artean) espaloia egokitzea

Kale tarte hau moldatzea: baldosa berritzea, eroriak saihesteko zuhaitzen zintarriak deuseztatzea, hormigoizko barandak konpondu eta margotzea, argiak ordezkatzea eta argiaren intentsitatea handitzea.

D09 Kabiezesetik (Ranzari zubiaren ingurunea) udalerrira sarbidea hobetzeko lanak

Orain zuhaitzak dauden tokian lorategiak sortzea, oinezkoentzako pasabideak irisgarritasunez hornitzea, erreiak bereizteko uharteak garbitu eta margotzea, Lauaxeta kaleko jaitsieratik espaloi berria sortzea eta oraingo lauzekin jarraitzea; galtzadaren alboan bide seinaleztatua sortzea bizikletek zirkulatu ahal izateko.

D10 Los Hoyos bidea-Cotillo auzoa tartea urbanizatzea

DIA supermerkatutik Cotillo – Enkarterriak kaleraino doan zona berritzea (ingurunean berritu gabe gelditu den bakarra da) oinezkoen eta ibilgailuen artean bizikidetasuna hobetzeko: zona berriz asfaltatzea eta aparkalekuak berrantolatzea.

D11 Gasolindegietako biribilgunetik autopistarako irteeran galtzada hobetzea

Kabiezesetik autopistarako irteeran galtzada berriz asfaltatzea, argiak hobetzea eta seinale horizontalak berriz margotzea (batez ere, oinezkoentzako pasabideak).

D12 Vallejo kalea berritzea Vallejo kalea berritzeko lanak egitea: espaloien zabalera gehitzea, eskailerak irisgarri bihurtzea, gaizki aparkatutako ibilgailuak kontrolatzea, aparkalekuak berriz antolatzea eta zonako argiak berritzea.

D13 Santa Eulalia kaleko atzealdean hobekuntza obrak

Espaloia moldatzea (zabalagoa eta baldosa gehiago), argi puntuak eta horien intentsitatea gehitzea eta aparkalekua berriz antolatzea, autoen joan-etorriak hobetzeko. Gainera, atzerako martxa ez emateko zona seinaleztatuak eratuko dira.

Page 31: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

31

HOBEKUNTZA-LANAK PARKE PUBLIKOETAN

D14 Santa Eulalia Patronatuko Parkean hobekuntzak

Santa Eulalia patronatuko parkean hobekuntzak: zorua berriz asfaltatzea, egurrezko zubia konpontzea, argiak berritzea eta argi puntuak gehitzea, mendi-mazelak eusten dituzten horma txikiak garbitzea, iturri berria instalatzea, ureztapen sistema berritzea, hesiak konpontzea eta hiri altzari berriak jartzea.

ARGIZTAPENA

D15 Hiri argiak hobetzea Santurtziko kale guztiak behar bezala argiztatzeko azterlana egitea eta urri argiztatuak dauden zonatan argi puntuak hobetzea.

AZTERLANAK ETA PROIEKTUAK

D16 Juan Sebastián Elcano kalea asfaltatzeko azterlana burutzea

Juan Sebastián Elcano kalea (San Juan auzoa) asfaltatzeko azterlana burutzea, ur putzuak eta kutxatilen zarata ez izateko.

D17 Ranzariko zonanb azterlana burutzea eta ibilgailuak aparkatzeko eremua sortzea

Garabiaren gordetegiaren inguruan eremua egokitzea parking modura erabiltzeko.

KIROLA

D18 Mikel Trueba kiroldegian barneko igerilekua eta instalazioak konpontzea

Mikel Trueba kiroldegiko instalazioak eta, zehazki, barnean dagoen igerilekua egokitzea: sabai eta zutabe kaltetuak, ateak eta beiratea ordezkatzea, kontrol gelan eta korridorean itoginak konpontzea, etab.

D19 Padeleko pistetan estalkia instalatzea

Mikel Trueba kiroldegiko padelerako pistetan estalkia instalatzea, egun euritsuetan ere erabiltzaileak erakartzeko.

D20 Mikel Trueba kiroldegiaren birgaiketa progresiboa

Mikel Trueba kiroldegiko instalazioak modu progresiboan birgaitzea. Lehenengo fasean aldagelak birgaitzea proposatzen da.

Page 32: A Kategoria HOBEKUNTZAK ETA EGOKITZAPENAK · 2 A05 Los Hoyos bidean espaloiak egokitzea Los Hoyos bidean (16. zenbakitik 22. zenbakira) espaloiak moldatzea, ur putzuak ez sortu eta,

32

APARKALEKUAK

D21 Vallejo kalearen atzeko aldean parkinga egitea

Aparkalekuak sortzeko espazioa egokitzea eta jendeak espaloiaren gainean aparka dezan saihestea.

D22 Autokarabanen eremua Karabanek aparka dezaten eremua sortzea, bestelako turismo moduaz baliatzen diren bisitariak erakartzeko.

HAURRENTZAKO PARKEAK ETA ESTALKIAK

D23 Haur parkeetan pixkana estalkiak instalatzea Euria ari duen egunetan haur parkeak erabili ahal izateko, pixkana estalkiak instalatzea.

D24 La Sardineran haurrentzako joko gunean estalkia instalatzea

La Sardinera haur parkean estalkia instalatzea, egun euritsuetan erabili ahal izateko.

D25 San Francisco Javier ikastetxeko zonaldean haurrentzako estalkia instalatzea

San Francisco Javier ikastetxearen aurrean kokatzen den haurrentzako zonan estalkia instalatzea, egun euritsuetan ere erabili ahal izateko.

D26 Haurrentzako parkeetan hobekuntzak egitea

Pixkana udalerrian haurrentzako parkeetan hobekuntza lanei ekitea, Mirabuenoko parketik hasita.

D27 Mirabuenoko parkean estalkia. Mirabuenoko parkean estalkia instalatzea.

GARBIKETA

D28 Txakurren DNA erregistratzea Santurtzin txakurren DNAren erregistroa sortzea kalean dauden txakurren kakak aztertu ahal izateko eta jabea nor den ezagutzeko. Identifikatu ostean, pertsona horrek ordaindu beharko ditu kaken analisia eta zigorra.