96

40
Jokoz barne 96. zenbakia 2010eko iraila l I ÑAKI GOIRIZELAIABOISEKOEUSKALJAIALDIABIDEGORRIARENALDEKOLAGUNTALDEA

description

I I ÑÑAAKKII G G OOIIRRIIZZEELLAAIIAA B B OOIISSEEKKOO E E UUSSKKAALL J J AAIIAALLDDIIAA B B IIDDEEGGOORRRRIIAARREENN A A LLDDEEKKOO L L AAGGUUNNTTAALLDDEEAA zenbakia2010ekoiraila l 96. A IKOR !aldizkariak ez dau bere gain har- tzen aldizkarian adierazitako esanen edo- ta eritxien erantzukizunik. 12 Iñaki Goirizelaia 26 Boiseko euskal Jaialdia 30 Bidegorriaren aldeko taldea A IKOR !96l2010eko iraila www.aikor.com diruz lagundutako aldizkaria

Transcript of 96

Page 1: 96

Jokozbarne

96. zenbakia2010eko iraila l

IIÑÑAAKKIIGGOOIIRRIIZZEELLAAIIAABBOOIISSEEKKOOEEUUSSKKAALLJJAAIIAALLDDIIAABBIIDDEEGGOORRRRIIAARREENNAALLDDEEKKOOLLAAGGUUNNTTAALLDDEEAA

Page 2: 96
Page 3: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com SUMARIOA 3

Argitaratzailea: TOTOAN, Txorierriko EuskaraElkarteen Federazioa (Lagatzu, Zorrizketan, Arre-kikili, Tximintx) Tel.: 94 452 34 47 [email protected] / www.aikor.comZuzendaria: Xabier GoienetxeErredakzio burua: Itxaso MarinaErredakzio taldea: Bestorrene, Maite Lekerika,Iñaki Suarez, Gaizka Eguskiza, Pospolin, JuanLuis Goikoetxea eta Aritz ta NagelKolaboratzaileak: Gaizka Peñafiel, IZAE Zamu-dioko argazki taldea, Urrusti taldea, Ines Serra-no, KZ, Gorka Saratxu, Oihana Astobieta, BelenGana eta Juantxu BilbaoZuzentzaileak: Alberto Mtz. de la Cuadra, IñakiAstorkiza eta Jagoba ZalloPublizitatea: Arantza Atxutegi (686 58 92 38)Banaketa: EtxerainoMaketatzailea: Gaizka EguskizaInprimategia: GertuAle kopurua: 6.000Lege gordailua: BI 137-02 ISSN 1578-9322

4 Eritxia 5 Gutunak 6 Laburrak eta albisteak 11 Iruditan... Teknologia Parketik, pasieran12 Gurean izan da... Iñaki Goirizelaia14 Gaztea eta... Alaitz Argandoña16 Perretxikotan18 Futbolean ere, euskaraz 22 Berbalagun egitasmoa24 Solidaritatea, Txorierrin26 Txorierritarrak munduan... Boise30 Elkarteak/Taldeak... Bidegorriaren aldeko taldea32 Osasuna... Umeen opor osteko sindromea34 Aikorrizketan... Gu ggenheim bi36 Sukaldaritza 37 Denborapasa 38 Agenda

AIKOR! aldizkariak ez dau bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esanen edo-ta eritxien erantzukizunik.

diruz lagundutako aldizkaria

12 Iñaki Goirizelaia 26 Boiseko euskal Jaialdia 30 Bidegorriaren aldeko taldea

Page 4: 96

Pertsonen arteko harremanetan, etabatez ere gazteen gizarteratze-pro-zesuan, zerbait aldatzen ari dela ar-

gi dago. Besteak beste, gizarte-sareakdira iraultza horren errudunak. Behinbaino gehiagotan entzuten ditugu baikomunikabideetan, bai ingurukoen sola-saldietan, hamaika gizarte-sareren ize-nak, arriskuak, bertuteak... eta dagoene-ko ezagunak egiten zaizkigu Facebookedo Tuenti bezalako plataformak. Hala,dudarik ez dago etorkizun hurbil batean

behintzat, gure bizitzan presentzia etaeragin handia izango dutela; gazteak ezezik heldu asko ere erabiltzaile bihurtzenari delako egunez egun. Hala ere, eraginanabarmenagoa da Informazio eta Komu-nikazioaren gizartean jaio direnenengan,natibo digitalengan, alegia. Txikitatik izandituzte eskura sakelako telefono, ordena-gailu, bideo-jokoen kontsola eta bestela-ko gailu elektronikoak, eta horren ondo-rioz, erraztasun aparta dute horiek mani-pulatzen.

Txorierriko gazteek ere egin duteaukera; gehienek Tuenti hautatu dute.Izan ere, gaur egun, 11 urtetik gorakogazte gehienek bere profila dute sare ho-rretan eta hori tresna nagusi bezala era-biltzen dute lagunekin komunikatzeko.Hitz egiteko ez ezik, argazkiak edo bi-deoak elkarren artean banatzeko, urrundagoen lagunarekin harremanak estutze-ko, ekimen desberdinekin bat egiteko, jo-lasteko, urtebetetzeak gogoratzeko, liga-

tzeko... eta seguru nago iraintzeko ereerabiltzen dutela Tuenti. Erreminta guz-tiak bezala, ematen zaion erabilerarenarabera, onuragarria edo kaltegarria izandaiteke. Zeregin horretan gurasoek bere-biziko garrantzia dute, gazteen intimita-tea errespetatu behar badute ere, egitendutenaz interesatu eta oinarrizko araubatzuk ezarri eta argitu ere egin beharkolituzketelako. Erabilera desegokien aurre-an debekua ez da soluzioa, Tuentiko kon-tua ixtea ez da konponbidea; gaztea in-komunikatuta geldituko litzateke eta zailegingo litzaioke bere lagunarteko dina-mikan sartzea.

Gainera, ez pentsa komunikazioa mo-du digitalean baino ez dela egiten, inter-neteko hizpideak jarraipena du kalean.Lehen, soilik herriko lagunekin egoteazen ohikoena; baina gaur egun, Tuentirenbitartez, herri ezberdinetako neska-muti-lek hamaika plan egiten dute oso gazte-rik hasita. Alabaina, gehienek argi dute,sare sozialak lagungarriak diren arren ezdagoela lagunekin hortik zehar ibiltzeabaino ezer hoberik!

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com4 ERITXIA

Tuenti delakoa

GAIZKA PEÑAFIEL

(Irakaslea)

Dabilen harriari goroldiorik ez, etaaurten ere beste mundu batzukezagutzera alde egin dugu egun

batzuetarako. Baita pozik itzuli ere. Hariketa iraileko berri batzuk ezagutu arte.

Izan ere, Txorierriko institutua, ikaslekopuruaren gorakada aurreikusita, han-ditu beharra zegoela gauza jakina zenaspaldian, eta horretarako pausuakematen hasiak ziren. Baina hara nonhezkuntzako departamentuak bestela-ko lanak agindu dituela abuztuan, pre-miazkoak zirelakoan, eskola komunita-tearekin ezer adostu gabe. Ondorioz, etabesteak beste, areto nagusia geletan

Itzulera

INES SERRANO

(Filosofian lizentziatua)

zatitu da, eta kanpoko patioa murriztunahi dute. Hau da, gure seme-alabekbatzeko eta kanpoan egoteko eskubidea(eta beharra) badute, baina leku fisikorikez.

Nagusien mundura egingo duguorain. “Eskubide guztiak guztiontzat”lelopean batzeko deialdi zabal bat eginzen irailaren 11n, herritarren indarra etapartaidetza batu gurean, eta ezin izanzen gauzatu, debekuen ondorioz. Orain-goan leku fisikoa soberan, baina eskubi-derik ez, antza.

Antzinako Grezian aukeratu batzukbaino ez ziren hiritarrak, res publika-renpartaideak. Gaur egun izendapena iadenok izan arren, gure eskumenak urriakdira oso. Horrenbesteko oztopoa gara?

Page 5: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com LABURRAK 5

Udan, urtero-urtero jai ugari izatenditugu gure haraneko auzo guztietan.Pertsona anonimoek osatutako batzorde-ei esker dugu jai horiez gozatzeko aukera.Pertsona horiek urteetan egin dute langeure tradizioei eutsi eta iraunarazteko.Neu naiz horietako bat.

Egia da azken urteotan udalaz gaindi-ko erakundeek araudiak osatu dituztela,eta horren ondorioz, udalek arautu eginbehar izan dituztela elkarteei eta, hortaz,jai batzordeei, ematen zaizkien diru-laguntzak. Ezin dugu ahaztu, ordea, diru-laguntzak diru publikoari esker ematendirela, hau da, zergadun guztien diruariesker. Beraz, justifikatu egin behar duguzertan eta nola gastatzen den.

Argi dago dirua ez dela txiklea, ezdela luzatzen. Hortaz, benetan beharduenari eman behar zaio, eta ez gain-finantzazioa izan dezaketen elkarteei; ale-gia, diru-laguntza publikoen bidez “iraba-ziak” izan ditzaketenei.

Inork ez du zalantzan jartzen lagunhoriek guztiek egiten duten lan eskuza-bala. Borondatez eta umiltasunez aritzendira, jakinda ez direla mundu honetanmusutruk lanean diharduten bakarrak.

Baina, bestalde, nik dakidala behin-tzat, tokiko administrazioetan gaudenokahalegin handia egiten dugu batzordeenlana errazteko, izapideak egitea erraza-goa izan dadin. Eta, horretarako, justifika-zio eskasa duena justifikatzen saiatzengara maiz, ondasun eta espazio publikoaklagatzen ditugu, bitartekaritza lana egi-ten dugu pribatuak eskuratzeko, eta, aregehiago, batzuetan administrazioko lan-gileak jartzen ditugu batzordeon esku.Eta hori guztia ez da imajinazioa, beneta-ko kasuak baizik. Nik neuk bizi izan ditut.

Izan gaitezen zuzenagoak! Horixebesterik ez dizue eskatzen hesiaren bi al-deetan egon den honek. Jai zoriontsuak!

Aitor Badaia, Derioko Udalaren Ogasun zinegotzia

Burokrazia eta jaiak

Zeure eritxia agertu gura badozu, gutunen atal hau zabalik daukazu. Ahalik eta eritzi gehieneklekua euki dagien, ez da komeni makinazko 15 lerro baino luzeago idazterik gutunotan. Izena,telefonoa, helbidea eta nortasun agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izanezkero, AIKOR!-ek bere esku dauka horretarako eskubidea. Zure eritxia aginduteko helbidea: Toto-an, Aresti kalea 2, 48170, Zamudio edo [email protected].

Jaun eta jabeTxorierri taldeak Harri-zulatzaile-

en Euskal Herriko Liga irabazi du.Mutilek titulua berretsi dute aurten,txapela iaz ere jantzi zuten-eta. Txo-rierriko harri-zulatzaileek jaun etajabe direla erakutsi dute liga osoanzehar, izan ere egin diren bederatzisaioetatik zortzi irabazi dituzte. Ho-rrezaz gainera, aurtengo lehiaketanerrekorra lortu dute: 23 zulo, 4 cm eta8 mm; eta gaur egun arte izandakoliga guztien batez bestekorik onenaere egin dute: 21 zulo eta 8 cm.

Euskara zaporeko

pintxoakAhoZgozatu kanpainak ostalari-

tzan euskararen erabilera bultzatzeaizan du helburu. Lehiaketa irabaziduten pintxoak hauek izan dira:Bakailaoa piper berdearekin, kipulakaramelatuaren gainean (Txoriataberna-Derio); Gilda (Egarri-Sondi-ka); Iberiko haizea (Errota jatetxea-Zamudio); Ahuntz gazta kipula kara-melatuarekin (Oxangoiti-Lezama);Bakailaoa porrusalda pil-pilarekin(Larrabetzuko batzokia); eta Hiru-gihar-kurruskaria odolostearekin(Loiuko batzokia). Botoa eman dutenherritarren artean zozketa egin da.Itxaso Trabuduak (Sondika); “Kuer-bo”-k (Larrabetzu); Xabier Zubietak(Derio); Ixone Zabalak (Lezama); IkerAbasolok (Loiu); eta Andoni Ugaldek(Zamudio) 30 euroko bonoa jasodute saritzat, lehiaketan parte hartuduten tabernetan gastatzeko.

Page 6: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com6 LABURRAK

Txorierriko gazteak, famarako

bidean

Eskola-agenda baino

gehiago Larrabetzuko eskolako umeek

agenda berria estreinatu dute ikas-turte honetan. Proiektuak helburubikoitza du: alde batetik, guraso,ikasle eta irakasleen arteko bitarte-koa izatea; eta bestetik, kultura etaeuskararen transmisioan sakontzea.Besteak beste, Larrabetzuko berbak,esaerak, esamoldeak, data esangura-tsuak eta jaiegunak batu dira agen-dan. Tokiko edukiak munduko 10umeen biografiarekin, asmakizune-kin eta atsotitzekin uztartu egin dira.Agenda Dijitalidadea enpresak egindu eta proiektuan Sabin Aranak,Etxahun Lekuek, Joseba Etxebarriak,Jaione Atxutegik eta Gurasoen Elkar-teak hartu dute parte, beste batzuenartean. Eskolako umeek ez ezik edo-nork ere badu Larrabetzuko eskola-agenda eskuratzeko aukera. Horreta-rako, Gurasoen Elkartekoengana jobeharko dute. Agenda 10 eurotansalduko da.

Argiak, oihala... dena dago prest “Iza-rren distira” galarako. Horrek amaiera bi-kaina emango dio izen bereko talentu le-hiaketari. Ekimena Mankomunitateak an-tolatu du, eta 12 urtetik 18 urtera bitarte-ko gazteek ezkutuan duten artista azale-ra dezatela du helburu.

Gazte askok interesa erakutsi eta an-tolatzaileengana jo dute, lehiaketaren ze-

hetasunak ezagutzeko. Baina oraindikdespistaturen bat badago, horrek erebadu ekimenean parte hartzeko aukera.Izan ere, lehiaketan izena emateko epeaurriaren 8an amaituko da, eta probakurriaren 14an eta 15ean egingo dira, Za-mudiotorren eta Derioko Gurea Aretoan,hurrenez hurren.

Parte-hartzaileek bakarka zein talde-ka aritzeko aukera dute, eta edozein mo-tatako ikuskizuna aurkez dezakete: an-tzezlana, kanta, dantza... Saritzat multia-bentura ekintzak ala ikasbidaiarako diru-laguntza jasoko dute irabazleek.

Gala nagusia urriaren 30ean izangoda, arratsaldeko 7etan, Sondikako kultura

etxean. EkitaldiaNerea Aliasek aur-

keztuko du, etaHamaika telebistako-

ek hura grabatu etatelebistan emango dute.

Besteak beste, hauek osatu-ko dute epaimahaia: Lander

Otaola Vaya Semanita saiokoaktorea, Andrea Arrizabala-

ga Teleberriko aurkezlea,Ortzi Garitano bertsolaria

eta Ylenia López Goenkalesaioko aktorea. DJ Novok

musika jarriko dio ekital-diari.

Page 7: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com LABURRAK 7

Nekazaritza azokakUrriaren 3an Nekazaritza Azoka

egingo dute Lezaman. Azoka goize-ko 11etatik eguerdiko 3rak arteegongo da zabalik eta, besteakbeste, Bizkaiko txakolin, sagardo etaodolosteen dastaketa antolatukoda.

Beste alde batetik, urriaren 17anGastronomia eta EskulangintzakoAzoka izango dute Loiun. Azokagoizeko 10etatik eguerdiko 2:30eraarte zabalduko dute, eta eguerdiko12etan txakolin eta euskal baserrikooilaskoaren dastaketa eskainiko da.Larrabetzun Bertako ProduktuenAzoka egingo dute urriaren 16an.Herrian bertan ekoiztutako ortua-riak, frutak... salgai egongo dira goi-zean zehar, eta eguerdian herri-baz-karia egingo dute. Arratsaldean ber-tso-poteoa izango da.

Balkoi Lehiaketa Balkoi Apainduen Lehiaketak

egundoko arrakasta izan zuen etahorregatik erabaki du ZamudiokoUdalak berriro antolatzea. Lehiake-tan modalitate bi egongo dira: base-rriak eta pisuak. Bakoitzaren irabaz-leak 700 euroko bonoa jasoko dusaritzat. Izena ematea urriaren 4tik14ra bitartean egin daiteke udale-txean bertan. Urriaren 14an erakus-toki bat jarriko da Leizaola lehenda-kariaren plazan. Han balkoiak apain-tzeko loreak hartzeko aukera izangodute parte-hartzaileek, eta zeheta-sunak ere jasoko dituzte aditueneskutik.

Txorierri Institutuko Gurasoen elkar-teko kideek bilera izan zuten irailaren23an Hezkuntza Saileko ordezkariekin,eta heldu bezala atera ziren handik. Bile-ran, institutuan aspalditik dagoen leku-arazoa aztertu zuten eta besteak beste,frontoiaren lanak eta aterpea eduki zituz-ten hizpide.

Aurretik ere hainbat bilera egin diraHezkuntza Sailarekin, eta horrek institu-tua handitzearen beharra onartu zuen ha-siera batean. Hala ere, atzera egin eta “da-goena egokitzea erabaki dute azkenean”,azaldu dute elkartetik. Hala, udan lauikasgela berri atondu dira ekitaldi-areto-an, eta beste bi, zereginen ikaskuntzarakogelan eta Gurasoen Elkarteak erabiltzenzuen areto batean. Gainera, lanak ere hasidira frontoi estalian, bertan jantokia jar-tzeko. “Leku horiek ikasleek erabiltzen zi-tuzten, egun euritsuetako atsedenleku-tzat”. Gurasoen elkarteak frontoiaren la-nak, aterpe berria eraiki arte, bertan be-hera gelditzeko eskatu du, baina Hezkun-tza Sailekoek hori urtarrilerako martxanegoteko asmoa dutela erantzun diete eta,beraz, lanek aurrera jarraituko dutela. Ho-rren haritik aipatu behar da Derioko Uda-lak irailean lanak geldiarazteko aginduzuela, “lizentziarik ez zutelako”. Jakin izandugunez, Hezkuntza Sailak lizentzia esku-ratuta du, baina ale hau itxi orduko lanekgeldituta jarraitu dute.

Institutuko ikasleek eskolako jantokiaerabili dute gaur egun arte, eta elkartetikesan duten moduan, jantoki berriak ezdio konponbiderik emango arazoari.“Gazteek txanda bitan bazkaldu beharkodute eta ondorioz, batzuek beranduagoatera beharko dute institututik. Horrek es-kolaz kanpoko ekintzetara ere beranduailegatzea ekarriko du”.

Lehentasuna, institutu berriari

Aterpeari dagokionez, Hezkuntza Sai-lak aukera bi eman ditu: patioan dagoe-nari 223 metro karratu gehiago ematea,ala 430 metro karratuko aterpe berria egi-tea. Azken honetan kirola egiteko azpie-gitura atonduko lukete. “Aterpearen luza-tze-lanei jantokia amaitu bezain laster e-mango liekete hasiera, baina guk lan biakegiteko eskatuko dugu. Izan ere, taldebatzuek soinketa udal kiroldegian emanbehar dute gaur egun”.

Beste alde batetik, Hezkuntza Sailak,Deriokoa handitu beharrean, Zamudioninstitutu berria eraikitzeari lehentasunaemango ziotela jakinarazi zuen iaz. Elkar-teak ez du aztertu institutu berria altxa-tzeak onurarik edo kalterik ekarriko duen.Hala ere, argi dute proiektuak ez duelaDerioko institutuaren arazoa konpondu-ko. “Urte bi barru 200 ikasle berri hartzeaespero dugu eta Zamudiokoa egiteko ur-te gehiago beharko dira”.

Institutua egokitzeko lanekin aurrera

jarraitzeko asmoa du Hezkuntzak

Page 8: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com8 LABURRAK

Irailaren amaieratik urriaren lehenengo egunetara bitartean San Migel jaiak ospatu-ko dira Derion, Lauroetan eta Larrabetzun. Derioztarrek hilaren 24an eman zieten hasie-ra jaiei.

Irailean ere, jaietan

Irailak 29, eguaztena

–12:00: Meza; ostean, kopaua.–12:30: Mus txapelketa.–13:00: Trikitixa.Irailak 30, eguena

–12:00: Meza; ostean, kopaua.–12:30: Briska txapelketa.Urriak 3, domeka

–12:30: 12:30: Briska txapelketa.–13:00: Trikitixa.–14:30: Herri-bazkaria: paella. Ostean,bola-jokoa.

Larrabetzu

Irailak 29, eguaztena

–17:30: Haurrei zuzendutako arratsaldea.–19:30: Jubilatuentzako kopaua.–20:00: Diskoteka.Urriak 1, barikua. Euskararen Eguna

–19:00: Txorizoa sagardo-puntuarekin, tri-kitilariek girotua.–21:00: Karaokea (euskaraz).–22:00: Txapel gaua.–00:00: Dantzaldia, Akerbeltz taldeareneskutik.–03:00: Montaitoak, Beste bat konpartsa-ren eskutik. –04:00: Diskoteka.Urriak 2, zapatua

–10:00: “Julio Garitano” VIII. Areto-futbolTxapelketa.–14:00: Indaba jana.–15:00: Azkenburuko sorpresa, La kuadri-lla konpartsaren eskutik.–16:30: Zezen Lehiaketa.–18:00: Koktelak, Xumuskumusumus kon-partsaren eskutik.–00:00: Dantzaldia, Geiser taldearekin.–04:00: Diskoteka. Urriak 3, domeka

–10:00: Goizeko petardo-sorta.

–11:00: Haurrentzako jolas-parkea.–15:00: Jai batzordearen bazkaria.–18:00: Euskal dantzak, Lainomendi tal-dearen eskutik.–19.30: Sari banaketa.–20:00: Txokolatada.–20:30: Diskoteka.–21:30: Txupina eta jaien amaiera.

Derio

Page 9: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com LABURRAK 9

Irailak 29, eguaztena

–10:30: Kalejira.–12:00: Meza.–13:00: Jaien hasiera eta txosnaren irekie-ra.–13:00: Briska Txapelketa eta ugaraxo-jaurtiketa.–18:30: Tiragoma jaurtiketa.–20.30: Bertsolariak: Xabi Paya, EtxahunLekue, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza. –21:00: Erromeria. Urriak 2, zapatua

–09:00: Lauroetako VI. mendi ibilaldia.–12:30: Kopaua eta sari banaketa.–18:00: Umeentzako jolasak eta zinea.–20:00: Disko-txoua. –21:15: Saiheski eta txistorra jana.–22:30: Disko-txoua. Urriak 3, domeka

–Umeentzako puzgarriak, gaztelua etarokodromoa.–Trikitilariak.–11:00: Kalejira.–12:00: Meza.–12:30: Artzain-txakurren XXIV. erakustal-dia.–13:30: Magoen erakustaldia.–15:00: Herri-bazkaria (baserritarrez jan-tzita).–17:30: Dantzaldi ibiltaria, Aiko taldeareneskutik.–19:00: Idi probak.–21:00: Ahuntzaren zozketa.–22:00: Jaien amaiera eta txokolatada.

Lauroeta (Loiu)

Hegazkinek teilatuetan sortutako

kalteak ordainduko ditu Aenak

Derioko zenbait etxebizitzaren teila-tuetan kalteak sortu dira, eta aurreko hila-beteotan ikerketa bat egin da hegazkinenhegalaldiek kalte horiekin zerikusirik izanote duten jakiteko. Aenatik jakinaraziduten bezala, etorkizunean prozedurabat ezarriko da, hegalaldiek kalteetan era-gina izan dutela egiaztatzen bada, teila-tuak konpontzeko. Horren haritik, aire-portuko 30 eremutik hurbil dauden erai-kinak jo dituzte kaltea jaso dezakeengunetzat. Auzokideek kaltearen berrieman beharko dute, eta teknikari batekhori hegazkinek sortu duten aztertukodu. Horrela bada, konponketa Aenakordainduko du.

Beste alde batetik, udan intsonoriza-zio-lanei ekin diete Derioko institutuaneta eskolan. Lanok amaitu dituzte institu-tuan, eta nahiko aurreratuta daude esko-lan.

Ingurumenaren jarraipen-batzordeak1.650.778 euroko diru izendapena onartudu Aireportuaren Isolamendu Akustikoa-ren Plan barruan dauden etxebizitzakintsonorizatzeko. Era berean, oniritziaeman du hainbat eraikinetan egin direnintsonorizazio-lanak ordaintzeko. Lanok965.279 euro balio izan dute. Dagoeneko106 etxebizitza intsonorizatu dituzte Txo-rierrin, eta lanak beste 110 etxetan egitendabiltza.

Page 10: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com10 LABURRAK

TOTOAN Txorierriko Euskera Alkarte-en Federazinoak Baserri Antzokiaren barriemon euskuen urtarrilean. Proiektuahaize alde dabil, eta eskualdeko eta ingu-ruko euskaltzaleen topagune bilakatukoda laster. Egitasmoa Mankomunidadea-ren parte-hartzeagaz jarri dabe abian.

Egitasmoaren lehenengo fasea amai-tutzat jo da. Halan, bada, Fundazinoaeratu dabe TOTOANek eta Mankomunida-deak, eta lurraren plano topografikoa beegin da, lurraren analisi eta guzti. Arkitek-toa behin betiko proiektua dabil lantzen,eta talde eragileak kapitalizazino faseariekin deutso. Horren haritik bazkideak egi-tea hartu dabe gaur egun helburu. Ekar-pen ekonomikoa enpresek, partikularrek,komertzioek edo mikroenpresek eginahal izango dabe. Horren truke abantailaezin hobeak eukiko ditue. Kideek edo per-sona partikularrek, besteak beste, funda-zino baten kidea izateak dakarren desgra-bazinoa izango dabe errenta-aitorpene-an, eta beherapena egingo jake BaserriAntzokiko ekitaldietan eta eskaintzendituan zerbitzu eta produktuetan. Eraberean, lehentasuna izango dabe sarrerakeskuratzeko, eta urteroko bazkarirako ti-keta be emongo jake doan. Aitatutakoez

ganera, euren negozioaren publizidadeaBaserri Antzokian bertan edo haren web-gunean jarriko jake komertzio lagunei.

Eregite beharrak laster hasteko asmoadabe proiektuaren sustatzaileek.

Zabala eta euskaltzalea

Baserri Antzokia Derion kokatuko da,Seminario atzean. Eraikin jasangarriaizango da, eta kirol eta kultur ekintzakantolatuko dira bertan. “Euskerea eta kul-turea doguz ardatz nagusi, eta antzokianeuskeraz egiten diran ekitaldi guztiekeukiko dabe lekua”, aitatu dabe. Horreta-rako guneak eraikinaren barruan zeinkanpoan atonduko ditue, eta taberneaeta jatetxea be egongo dira. “Txorierriko

eta inguruko euskaltzaleen topalekubihurtzea gura dogu. Antolatuko diranekitaldien bitartez edo, beste barik, aisial-dian pertsonen arteko topagune bezala,eskualdean giro euskaldunean gizarte-harremanak sustatzeko”. Beste alde bate-tik, Baserri Antzokia lehen sektorearen etateknologiaren erakusleihoa be izango da.

Proiektu zabala da, ideologia politiko-rik bakoa eta euskalduntasuna ardatzbakartzat dauena. Txorierritarrei eta ingu-ruko euskaltzaleei ez eze eskualdekoenpresetako langileei be emongo deutsezerbitzua. Txorierriko eta inguruko euskal-tzaleek proiektuan parte hartzeko ereadabe, diru, ideia edo laguntza ekarpenenbitartez.

Baserri Antzokia, bide onetik

“Kideek abantaila ezin hobeak eukiko ditue: beherapenak,

lehentasuna sarrerakeskuratzeko,

bazkarirako tiketak...”

Page 11: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com IRUDITAN 11

Bidegorrian gora eta behera

Zoragarria da jaiegun batean Teknologia Parketik paseoan ibiltzea. Eta are zoragarriagoa, elurra ari izan badu.

Argazkia: Jesus Pedrero, IZAE Zamudioko argazki taldea

Page 12: 96

t/a: Gaizka Eguskiza

Zelan Derion, Gure Señeak elkarte-

ak antolatutako ekitaldian?

Oso ekitaldi hunkigarria izan zen,ume gaixoen gurasoen esperientzienberri izan nuen-eta. Unibertsitatearen e-ginkizuna ikertzea da. Ea horrela arazohoni konponbidea eman ahal diogun!

Mungiarra zara. Harreman berezi-

rik baduzu Txorierrirekin?

Lagunak ditut. Gainera, dantzarakozaletasun itzela daukat, eta horren bidezzenbait txorierritar ezagutzen ditut. Adi-bidez, Gotzon txistularia.

Urte bi eman duzu errektore. Pozik

orain arte?

Pozik nago. Orain arte gauza asko e-gin ditugu, eta oraindik ere jarraitzen du-gu lan egiten. Ikerketari dagokionez, e-sate baterako, plan berri bat jarriko dugumartxan urtarriletik aurrera. Era berean,Unibertsitatea nazioarte mailan kokatunahi dugu, baina horretarako internazio-nalizazio-plana garatu behar dugu. Ho-rrek mugikortasuna –bai ikasleena, baiirakasleena- bultzatuko du. Graduondo-koen presentzia handiagoa izan behar danazioarte mailan, eta kanpoko ikerlariakerakartzeko gauza izan behar gara.

Non dago EHU Estatukoekin kon-

paratuta?

Ikerketaren ekoizpena oinarritzat har-tuta, 11. postuan gaude Estatuan. Ez na-go gustura, baina horrek ez du esan nahiorain arte egin duguna txarto dagoenik:EHU oso unibertsitate gaztea da, eta az-ken urteotan gure joerak gora egin du.Adibidez, azken bost urteotan ikerketa-ren ekoizpena bikoiztu egin dugu, etabeste unibertsitateek zortzi urte beharizan dituzte gauza bera lortzeko. Denbo-ra eta lana behar ditugu sailkapen horre-tan gorantz egiteko.

Boloniako planarekin bat egiteko

prozesuan murgilduta dago unibertsi-

tatea, eta aurten bukatuko da epea.

Zelan daramazue?

Heldu behar zen momentuan heldugara Boloniara. Duela lau urte hasi ginenEuropa mailara guztiz egokitutako gra-duondokoak eskaintzen. Gauza berriakmartxan ipintzen direnean ikusi behardira emaitzak, eta akatsen bat egonez ge-ro, horiek konpondu.

Asko eztabaidatu da Boloniako pla-

naren inguruan. Onuragarria da? Zein-

tzuk dira alde onak? Eta txarrak?

Boloniako plana ona da. Honen bidezikasketen egitura ezagutzen da Europaosoan, graduen egiturak antzekoak dire-lako. Kontuan izan behar dugu Estatuandugun ikasketa-egitura oso zaharra dela,diktadura garaikoa. Beraz, gure egitura ezdator bat Europan dagoenarekin eta alda-

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com12 GUREAN IZAN DA

“Boloniako plana ona da”

IÑAKI GOIRIZELAIA l EHUko errektorea

“Unibertsitatea nazioarte mailan

kokatu nahi dugu”

“Lizentziadunek LHikasi dutenek edo

ikasketarik ez dutenekbaino errazago

lortzen dute lana”

Lanpetuta dabil Iñaki Goirizelaia, batez ere azken boladahonetan, ikasturte berria irailean bertan martxan jarri zen-eta. Hala ere, Gure señeak elkarteak antolatutako elkarta-sun-ekitaldira etortzeko denbora atera du EHUko errekto-reak, baita AIKOR! aldizkaria bere bulegoan hartzeko ere.

Page 13: 96

Euskara gero eta nabarmenagoa daEHUn, Goirizelaiaren esanetan. “Honasartu ginenean, irakasleen %35 zeneuskalduna; eta orain, %42. Eta joeragora doa. Euskararen eboluzioa itzelada EHUn. Iaz, esate baterako, 19 liburuplazaratu genituen euskaraz. Batzuetanzaila da irakasle trebatu euskaldun battopatzea, baina baita erdaldun battopatzea ere. Beste alde batetik, gertadaiteke kafetegian edo idazkaritzanlangile guztiak euskaldunak ez izatea.Baina lanean gaude horrelakorik ezgertatzeko. Kritika horiek nekatu egitennaute, gezurra baitira. Beste inork bai-no gehiago egin dugu lan euskara nor-malizatzeko”.

EHUskara

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com GUREAN IZAN DA 13

keta behar dugu. Beste alde batetik, ira-kaskuntza-metodologia erabat aldatukoda Boloniako Planaren eraginez: ikaslea i-kasketa-prozesuaren eragile aktiboa bi-hurtuko da. Gainera, ikasleek beste gaita-sun batzuk lortu beharko dituzte: jendau-rrean hitz egiten ikasi, proiektuak defini-tzen eta defendatzen, lantaldean ondoaritzen... Boloniaren kontra jarduten dute-nek, ordea, aipatzen dute euskara galdu-ko dela eta unibertsitatea enpresen es-kuetan geldituko dela. Baina ez dira egia,ez bata, ez bestea. Euskararen garapenageure eskuetan dago eta normalizazio-plana guk erabakitzen dugu Gobernu

Kontseiluan. Eta gainera plan hori bete-tzea lortuko dugu: gradu berrien %95emango dira euskaraz.

Celaá sailburuak aipatu zuen inte-

res gutxiko karrerak bertan behera

gelditu ahalko zirela. Nolako harrema-

na duzue eusko Jaurlaritzarekin?

Ondo moldatzen gara elkarrekin. Ba-koitzak bere betebeharra dauka: guk pro-posamena egin behar diogu eusko Jaurla-ritzari, eta horrek onartu edo arbuiatu egi-ten du. Guk aztertu behar dugu graduberrien eragina eta erakargarritasuna.Azterketa egin eta gero, hartuko dituguhartu behar diren erabakiak. Baina eraba-

ki horiek guk geuk hartuko ditugu, ezGobernuak, eta horrek onartuko ditu edoez.

Aspaldi honetan Lanbide Heziketa

ikasten dutenek Unibertsitatean egi-

ten dutenek baino aukera handiagoa

omen dute lan merkatuan...

Hori ez da egia. Urtero-urtero egitendugu ikerketa, lizentziadunen lan-egoeraaztertzeko. Azken bolada honetan, langa-bezia igo da horien artean, egia da, bainalizentziadunek oraindik ere, Lanbide Hezi-keta ikasi dutenek edo ikasketarik ezdutenek baino errazago lortzen dutelana. Eta aldea nabarmena da.

Page 14: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com14 GAZTEA ETA

Jatorriz txorierritarra ez bada ere, harreman handia dugurekin. Izan ere, Kukuke Derioko antzerki taldean irakas-le ibiltzeaz gainera, herrian martxan jarritako hainbat eki-menetan ere badabil muturra sartuta.

ALAITZ ARGANDOÑA lZientzia Politika eta Karramarroi artean

t/a: Bestorrene

Antzerki mundura bat-batean aile-

gatu zara. Zelan etorri zaizu aukera?

Umeekin askotan ibili naiz monitore,baina antzerki arloan ez, nahiz eta ni beti-danik oso antzerkizalea izan naizen. Iazantzerki tailer-ikastaro bat egin genueneta oso dibertigarria izan zen. Asko gusta-tu zitzaidan eta antolatzaileek umeei klase-ak ematea proposatu zidaten. Kurkuluxe-tan Bilboko antzerki taldean parte hartze-ko aukera luzatu ere egin zidaten.

Ondo moldatzen zara umeei irakas-

ten?

Oso ondo. Eta aitortu behar dut asko-tan eurek niri irakasten didatela nik eureiirakasten diedana baino gehiago. Pasa denikasturtean talde bi izan nituen: bata, seiurteko umeena; eta bestea, 11 urteko gaz-tetxoena. Nagusitxoekin denbora gehiagoeman behar duzu hitz egiten, horiek lasai-tzeko, lotsa kentzeko... eta ariketak luzea-goak egiten dira. Nagusiekin bost ariketaegiteko behar den denboran 10 ariketaegiten dituzu txikiekin.

Txikiekin lan egitea errazagoa da,

beraz.

Horiekin nahi duzuna egiten duzu. Ezdute lotsarik. Ariketak jolasak dira euren-tzat eta ez dute mugarik. Gogo handiadute gauzak egiteko, eta irudimen handiaere badute. Ikaragarria da.

“Farandulera esaten didate”

Page 15: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com GAZTEA ETA 15

Antzerkia irakatsi ez ezik taula gai-

nean antzeztu ere egiten duzu; Karrama-

rroi pertsonaia, hain zuzen ere. Eroso

zaude horren barruan?

Bai! Ane Monna, Oskola eta Karrama-rroi Kurkuluxetan taldekoek asmatutakopertsonaiak dira, eta ni baino lehen baze-goen beste aktore bat Karramarroirenpapera egiten zuena. Pertsonaia aldatu ezbada ere, nik nire ukitua eman diot.

Kostatu zitzaizun taulara igotzea?

Ez naiz oso lotsatia, baina saioa hasiaurretik eszenatokiaren atzean izaten naizburua hutsik gelditzen zaidala. Kideek lasai-tzen naute azken segundoan eta urduriateratzen naiz, baina atzean lagunak ditu-dala badakidala. Guztiok ditugu mugak,baina halako gauzak egiten dituzunean,muga horiek gainditzen dituzu. Horrenharitik asko ikasi dudala esango nuke. Denadela, ikastaro gehiago egin nahi dut, etagauza gehiago ikasi. Lagunek “farandulera”esaten didate, eta egia izan beharko da...Izan ere, mundu hau ikaragarria da. Eta ezsoilik antzerki-saioei dagokienez... Pentsa-tzeko era zabalago bihurtzen da, jendeare-kiko harremanak ere zabalagoak dira...Beste ikuspuntu bat hartzen duzu.

Agenda 21 foroaren ardura izan du-

zu Derion. Hori ere esperientzia ona izan

da?

Bai. Nik Zientzia Politikak ikasi ditut,baina gehien gustatzen zaidana herrikomugimenduei buruzko lanak egitea da.Foroak aukera handiak ematen dizkizu jen-dearekin harremanetan egoteko. Nik gaz-teriaren inguruko foroa eraman dut eta

pozik irten naiz handik. Lana batez ereinformazioa jasotzean datza, eta uste dutaukera paregabea dela, instituzioa parezpare duzulako eta horri zuzenean galdetuahal diozulako.

Antzerkia eta foroa gutxi balira, ka-

zetaritza munduan ere eman dituzu

lehen urratsak...

Beitu Derioko aldizkarian nabil lanean.Bertan neu naiz bakarra kazetaria ez dena,baina uste dut ondo konpontzen naizelaeta nire ikuspuntua ezberdina dela. Gaine-ra, lotsarik ez dudanez, ba arazorik ez: uler-tzen ez dudana behin eta berriro galdetzendut.

“Halako gauzak egitendirenean, norberaren

mugak gainditzen dira”

Larrabarri Derioko baserriko ganbararai-no hurbiltzen bagara, bertan topatukodugu Alaitz. Berak esaten duen bezala,“han hainbat ordu sartzen ditut eta”.Alaitz Argandoña Oteiza Arangoiti auzo-koa da. Zientzia Politika ikasketak amai-tu eta Tokiko Agenda 21 egitasmoanhasi zen lanean Derion. Jarraian, Beituhilabetekarian sartu zen laguntzaile.Berbalagun Txorierriko proiektuan erehartu zuen parte, eta han zegoela Txi-mintx euskara elkarteak antolatutako

antzerki tailer batean eman zuen izena.“Eta antzerki mundura egin nuen salto”.Kukuke Derioko antzerki eskolako talde-ak ditu bere ardurapean, eta Bilbokoikastetxeetan ere irakasten du antzerkia.Hango umetxo gehienek Karramarroibezala ezagutzen dute, izan ere gauregun pertsonaia horrena egiten du Kur-kuluxetan Bilboko antzerki taldean.

Neska polifazetikoa

Page 16: 96

t: Itxaso Marina / a: U.T.

Mendian ez dago sekretu handirik.Intuizinoa, eskarmentua eta ikusmen onaoso mesedegarriak dira, perretxikotanibiltzeko. Baina helburua ez da ahalik etaonddo gehien hartzea, naturan tarteatsegin bat pasetea baino. Urrusti alkar-tean ondo ikasita daukie hori, eta inguru-menaren aurrean begirunez jokatzen ira-kasten deutsee alkartekideei mendi urte-kera guztietan. “Mendia topau dogunmoduan itxi behar dogulako”.

Perretxiko muetak asko dira eta garaugehiago edo gitxiago topauko doguztokien arabera. Mendian gora eta beheraibili ostean, atsegina da otzarea betetaeroatea etxera, eta familiagaz bateragozatzea perretxikoez. Baina mendia gar-bitzen dauenik be badago eta lurraldebatzuek araudiak eta kuota-sistemak eza-rri ditue. Esaterako, Arabak. Urrustikoakez datoz bat halako neurriakaz. “Alde

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com16 PERRETXIKOTAN

Esku artean doguzudagoieneko lorak

Azken hilabeteotan ez dau euri askorik egin, eta lurra sikudago. Baina guk ez dogu galdu ilusinorik ez gogorik.Otzarea eta labanatxua harturik, Mikel Llodio, Jose LuisMedrano eta Patxi Arias Lezamako Urrusti mikologiaalkarteko kideakaz ibili gara perretxikotan.

batetik, ikerketen arabera, biltzeak ezdaukalako ondorio txarrik perretxikoenugalketan. Eta, bestetik, neurriok ondoriotxarragoak ekarri leikiezalako. Hau da,egunean kilo bitik gora ezin bada hartu,jazo leite onddotan dabilenak erabagiteagarau txikiak hartuko dituala, eta orduanonddo horreek, heldu barik badagoz, ezdabe esporarik botako, eta mendiari kaltehandiagoa egingo jako”. Urrustikoenustez, beste era bateko neurriak hartu

“Urritik abendura bitartean urteera

sorta zabala antolatudabe Lezaman”

Page 17: 96

beharko litzatekez: lizentzia-sistemakipintea, arautu bako salmentea kontrola-tea edo biltzaileek oinarrizko ezagutzeadabela ziurtatzea, banaka batzuk bainoez aitatzearren. Ezagutzea armarik balia-garriena dalako. “Badago perretxikoakinongo erizpide barik jasoten dituanik;eta ez ezagutzearen ondorioz hartutako-en erdiak baino gehiago botaten ditua-nik: perretxikoak onak izan zein txarrakizan”.

Guztien zeregina

Lezamarrek azaldu daben legez,perretxiko guztiek, jangarriek nahiz hilga-rriek, euren zeregina dabe mendian, etasusmorik bada garauren bat pozoitsuaizango ete dan, ez da onuragarria ha ken-tzea, ez naturarentzat, ez gure atzetikdatozanentzat. “Animaliek ez dabe jango,eta zikotza ez danak beste hainbesteizango dau hartzeko”. Ez dakigunean, gal-detzea da onena. Urrustikoak taldekabanatzen dira mendi urteeretan, etaaditu bat edo bi joaten dira talde bako-txean. “Zalantzarik badago, ez da har-tzen”.

Perretxikotan dabiltzanak ekipamen-du egokia eroan behar dau mendira:labana eta otzarea. Eta azken hori kon-partimentutan zatituta badago, askozhobeto. Holan perretxiko mueta desbar-dinak batu eta sailkatzeko aukerea egon-go da. Plastikozko boltsea ez da bapekomenigarria esku artean dogun beha-rrerako. “Eragozten dalako perretxikoenesporak mendira botatea. Horrezaz gane-ra, boltsea hermetikoa danez, garauakusteldu egiten dira”.

Ekintza ugari

Eguraldiaren menpean gagoz, eta ezdakigu perretxiko sasoia oparoa izangoete dan. Baina Urrustikoek ekintza sorta

zabala antolatu dabe urritik abendurabitartean. Urriaren 2an, Gorbeiara joangodira eta egun horretan bildutako garauakikusgai ipiniko ditue hurrengo eguneanLezamako Nekazaritzako Azokan. UntzaDerioko mendi taldeak hilaren 30erakoantolatutako urteeran be parte hartukodabe, eta azaroaren 14an Markina-Sarria-ra (Murgia) joango dira. Azaroaren28rako, Páramo de Masara antolatu dabeurteerea, eta Gabonetan Argazki Txapel-ketea egingo dabe laugarren aldiz.

Urrusti Lezamako taldea Txorierrindagoan mikologia alkarte bakarra da.Alkartea hamalau lagunek sortu ebenorain dala bost urte, eta gaur egun 50bazkide ditu. Urrustik hartu-emon estuadauka eskualdeko mendi alkarteakaz, etagura daben guztiek hartu leikie parteeuren jardueretan. Gainera, aurton kami-setak jarri ditue salgai, urteeretara doto-re-dotore joateko.

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com PERRETXIKOTAN 17

Informazino gehiago:

www.urrusti.vpweb.es [email protected]

Page 18: 96

t: Gaizka Eguskiza

Futbola izugarrizko indarra duen kiro-la da. Milaka eta milaka lagunek ikusizuten lehengo udan Hegoafrikan jokatu-tako Munduko Txapelketa, eta urteanzehar normalean gehien ikusten direntelebista saioak futbol partidak dira. Gai-nera, hainbat hedabidek futbolean gerta-tzen diren gorabehera guztiak ematendizkigute behin eta berriro. Bere eraginanabarmena da, eta edozein zeharkakohelburu sustatzeko ere lagungarria da.Esate baterako, euskararen erabilera bul-tzatzeko. Horren haritik, TOTOAN Txorie-rriko Euskara Elkarteen Federazioak etaITZARRI aholkularitza enpresak futbol en-trenatzaileen euskarazko eskola jarri dutemartxan gure bailaran.

“Gazteek azterketekin-eta identifika-tzen dute euskara, baina ez dute atsedenedo gozamenenarekin lotzen. Hori azter-tuta, pentsatu genuen futbola kirol arra-kastatsua zela eta, beraz, hor sustatubehar zela hizkuntza: ezagutzatik erabile-rara pasatzea nahi dugu”, dio Xabier Goie-netxe TOTOANeko presidenteak. Koikili

Lertxundi Athleticen jokalaria eta ITZARRIenpresaren kideak ere uste du hizkuntzagizartearen esparru guztietara zabaldubehar dela. “Euskara gutxi erabiltzen dakirolean, eta zaila da eredu erdaldunaaldatzea”.

ITZARRI eta TOTOAN dira proiektua-ren sustatzaile nagusiak. Alde batetik,ITZARRIk saio teorikoak eta praktikoakegin ditu; bestetik, TOTOANek eskolakoirakasleek erabiliko duten materiala landudu. “Futbolari buruz euskaraz idatzitakooso material gutxi dago eta guk liburu batargitaratu dugu. Bertan teoria jorratu du-gu. Era berean, laster beste liburu bat era-mango dugu plazara Kirolplanning en-presaren laguntzarekin. Bigarren ale ho-rretan saio praktikoak hartuko ditugu hiz-pide”, aipatu du Goienetxek.

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com18 GAI NAGUSIA

Futbolean ere, euskaraz

“ITZARRIK saio teorikoaketa praktikoak egin ditu;

TOTOANek irakasleekerabiliko duten

materiala landu du”

TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta ITZARRI aholkularitza enpresakfutbol entrenatzaileen eskola euskaraz jarri dute abian, Txorierrin. Horretarako, Manko-munitatearen eta Foru Aldundiaren diru-laguntzak jaso dituzte, baita eskualdeko futbolkluben oniritzia ere.

Page 19: 96

Futbol entrenatzaileen eskolak Biz-kaiko Foru Aldundiaren eta TxorierrikoMankomunitatearen babesa du. “Guk erebagenuen eskola egiteko ideia, baina ezgenekien egitasmoa zelan bideratu. Or-duan ITZARRI eta TOTOAN agertu zireneta azkenean proiektuari ekin genion”,esan digu Gorka Carro Mankomunitatekopresidenteak. Egitasmoa aitzindaria daEuskal Herri mailan, eta non eta Txorierringauzatu da. “Proiektuak agerian utzi duTxorierrin euskara bultzatzeko grinadugula. Euskara normalizatzea nahi dugueta horretarako gizartearen esparru guz-tietara zabaldu behar da. Adibidez, Txo-rierrin gidabaimena euskaraz lortzekoaukera dago. Eta orain futbolera hedatunahi dugu gure hizkuntza”.

Txorierrin, “egoera ezin hobea”

Horrekin bat dator Koikili. “ITZARRItikegoera ezin hobea ikusi genuen Txorie-rrin proiektua aurrera eramateko, etahorretarako aparteko bidaia-lagunbatekin egin genuen topo, TO-TOANekin, alegia. Gainera, era-kunde publikoak eta kirol elkarte-ak laguntzeko prest agertu dirabeti”. Halaber, “Txorierrin proiektuguztietara nahiko zabalik gaude,beste leku batzuetan baino jarrera bai-korragoa dugu”, Goienetxeren esanetan.“Proiektua oso eraginkorra izan daitekegazteek euskara erabil dezaten”.

Proiektua zenbait fasetan garatu da:iaz bilera pilo bat egin ziren lankideenirizpideak adosteko; maiatzean eta ekai-

nean eskola teorikoak eman ziren Bilbon;irailean eta urrian eskola praktikoak ema-ten dabiltza Sondikako futbol zelaian;aurrerago, ikasleek eurek egingo dituzteentrenamenduak euskaraz. “Gaur egun,umeak euskaldunak dira. Proiektua umetxikienei dago zuzenduta oinarritik, ha-siera-hasieratik umeengan euskaraz egi-teko ohitura sustatuko baitugu. Horrelajarraituz gero, denboraren poderioz taldenagusiek ere euskaraz egingo dute bai

entrenamenduetan, bai partidetan”, ustedu Carrok.

Azken batean, Koikiliren ustez, “fun-tsezkoa da ohitura sortzea, eta horregatikbidea luzea izango da”. “Kirolariek norma-lean gazteleraz egiten dute. Hori dela-eta, txikien taldeetan –eta ez nagusiene-tan– jarri dugu martxan egitasmoa. Izanere, maila horietan aldaketa errazagoada. Horrek esan nahi du, irakaskuntzanbezala, umetxoak hasiko liratekeela pro-

iektu berri honekin. Orduan futbolaeuskaraz lehendabizi ezagutuko luke-te klubetan, eta horrek ohitura sortu-ko luke denbora pasa ahala. Hamabiurte barru denak euskaldun izateaizango zen helburua”, dio Goienetxek.

Baina xede hori bete dadin, umeekjarrera ona adierazi behar dute. Eskolakosustatzaileen arabera, izugarrizko atxiki-mendua eman diote txikienek proiektua-ri. Eta horiek guztiak ez ezik, entrenatzai-leak ere agertu dira zalantza barik proiek-tuaren alde. “Entrenatzaileak edo hezi-tzaileak dira ekimen horren zutabe ga-

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com GAI NAGUSIA 19

“Txorierrin euskara normalizatzea nahi

dugu. Eta horretarakogizartearen esparruguztietara zabaldu

behar da”

Gorka Carro, Mankomuni-tateko presi-dentea

Page 20: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com20 GAI NAGUSIA

rrantzitsu bat: izan ere, eurek motibatubehar dituzte umeak euskaraz aritzekoeta azken batean eurek dira boterea dute-nak”, esan du Koikilik. Kirol elkarteen lanaere aipatu du Athleticen jokalariak. “Klubbakoitzak konpromisoak hartu ditu etainplikazio handia izan dute proiektuan”.

Eskola zabaldu

Futbol entrenatzaileen eskola Txorie-rriko klubetan ezarri dute, baina proiektuaahalik eta gehien hedatu nahi dute anto-latzaileek. “Aurten lehendabiziko aldizegin dugu egitasmoa. Ondo ateraz gero,beste urrats batzuk emateko prest gaude.Gustatuko litzaiguke Bizkai osora eta,posible izango balitz, Euskal Herri osorazabaltzea”, dio Koikilik. Goienetxe adosdago Athleticen jokalariarekin. “Guk ustedugu proiektua benetan eraginkorra dela,eta beharrizan handia dagoela. Hori guz-tia ikusita, posible da Bizkai osora zabal-tzea eta bertan ere arrakastatsua izatea.Beste kirol batzuetan egiteko aukera etagogoa ere badago. Baina lehenik etabehin futbolean finkatu behar dugu. Arlohorretan proiektua sendotu eta gero,beste kirol batzuetara zabaltzen saiatukogara”.

Eskolak zenbait arazori egin beharkodie aurre, baina sustatzaileak ziur daudeguztiak gaindituko dituztela. Esate bate-rako, Txorierriko talde –eta herri– guztie-tan ez dago euskararen ezagutza bera, etaume guztiak euskaldunak badira ere, era-bilera mailan oso alde handiak daudeherri batetik bestera. Eta zer gertatuko da

Klubek, umeek eta entrenatzaileek

izugarrizko atxikimendua adierazi

diote proiektuari

“Gustatuko litzaigukeeskola Bizkai osora eta, posible bada,

Euskal Herri osora zabatzea”

euskalduna ez den jokalariren bat bada-go? Koikilik argi dauka. “Entrenatzaileakhori kontuan izan beharko du, noski, bai-na ezin du aitzakiatzat erabili euskaraz ezegiteko; alderantziz, euskara eta erdaranormaltasunez erabili beharko du saioe-tan eta era horretan integratuko ditu eus-

kaldunak direnak eta euskaldunak ez dire-nak, guztiak taldeko kideak senti daite-zen. Ez da gauza bera izango hitzaldia jo-kalari guztien aurrean, edo multzo txikibaten aurrean. Horrelako oztopoak gain-ditzeko tresnak eman behar zaizkie entre-natzaileei eta horretarako dago gure lana”.

Eskolak txikien taldeetan –eta ez

nagusienetan– ezarridira, euskaraz egiteko

ohitura sortzeko

Mikel Aramaio eta Koikili Lertxundi ITZARRIko kideak dira

Page 21: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com GAI NAGUSIA 21

Lehengo ekainean eskola teorikoakamaitu ziren eta bertan Mikel Aramaioondarrutarra ibili zen irakasle. “Ikaslekopurua oso handia izan ez zenez, es-kola hurbilagoak egin ahal izan geni-tuen. Gazteek oso jarrera ona adierazizuten, eta niretzat oso esperientzia e-derra izan zen. Nik teoria apur bat e-man nien ikasleei, eta gero euren ekar-pena egiteko aukera ere bai. Eta eurekgogoz hartu zuten gonbidapena”. Mi-kelen ustez, ona izan zen entrenatzailegazteen maila, baina batzuetan “arazo-ak zituzten kontzeptuak euskaraz adie-razteko”. “Ekimen horri esker, zailtasunhoriek gainditzen saiatu ginen”. Mikelirakaslea izateaz gain, lehenengo libu-ruaren egileetako bat ere bada, Koikili-rekin batera. “Futbolari buruzko mate-

riala egon badago edozeinen eskura,baina txukundu, laburbildu eta euska-ratu egin behar da. Beraz, lan handiaizan dugu, baina pozik gaude liburutxukuna egin dugu-eta”.

Mikel pozik dabil klaseetan, eta i-kasleek ere gustura hartu zituzten es-kolak. Jon Casas sondikarrak eta JonOrtega getxoztarrak Loiuko Lauro ikas-tolako talde bana entrenatzen dute eta“gauza asko” ikasi zutela adierazi dute,“bai futbolari dagokionez bai hizkun-tzari dagokionez”. “Uste baino gustura-go ibili ginen. Eskola astunagoak espe-ro genituen, teoria gehiegi agian, bai-na ez zen horrelakorik izan. Eskolak ari-nak izan ziren eta irakasleak parte har-tzeko aukera eman zigun, eta diberti-garria izan zen”. Ikasle horien arabera,ez da arazo handiegirik egongo futbo-lean gaztelerazko ohitura aldatzeko.“Gure ikastolan behintzat euskaraz egi-ten dugu eta horri jarraipena emangodiogu ikastaroari esker”.

Eskola dibertigarriak

Jon Casas eta Jon Ortega, Lauro ikastolako entrenatzaileak

Page 22: 96

TOTOAN Txorierriko euskara elkarte-en federazioak orain dela urte bi jarrizuen martxan Berbalagun proiektua,Mankomunitatearekin batera. Hala ere,hori ez da ekimen berria gurean, Larrabe-tzun eta Derion aurretik ere bazeudelakomintzapraktika taldeak.

Ekimenak euskara ikasten dabiltza-nak eta euskara badakitenak batzea duhelburu; lehenengoek hizkuntza prakti-katzeko, eta bigarrenek euren ezagutzakonparti dezaten. Hau da, horiek euskaramodu naturalean erabil dezaten herrikoedozein txokotan. Izan ere, hizkuntzajakin arren, asko dira euskaraz berba egi-teko ohiturarik ez duten lagunak. Arra-zoiak ere anitzak dira: barregarri geratze-ko beldurra, lotsa edo norekin berba eginez izatea, banaka batzuk aipatzearren.

Berbalagun egitasmoa 17 urtetikgorako pertsonei dago zuzenduta, etabertan parte hartzeko baldintza bi bete-tzea baino ez da beharrezkoa: euskarazberba egin nahi izatea, eta astean ordu-

Euskararen ahotsa jarraitzen dute zabaltzen

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com22 BERBALAGUN

Izena emateko

–Telefonoa:

635 75 35 95 (Itsasne)–e-mail:

[email protected]–Bloga:

www.aikor.com/txokoa/berbalagun–Non:

Txorierriko MankomunitateaTxorierriko euskara elkarteakUdal euskaltegiaTxepetxa AEK euskaltegia

bete libre edukitzea. Parte-hartzaileak biedo hiru lagunek osatutako taldeetanbanatzen dira, eta talde bakoitzak askata-suna du ordubete hori zertan eman nahiduen erabakitzeko: paseoan ibiltzen, kafebana hartzen, kartetan egiten...

Joan den urtean 21 mintzapraktikatalde sortu ziren Txorierrin: 1 Sondikan, 2Loiun, 11 Derion, 2 Zamudion, 1 Lezamaneta 4 Larrabetzun.

Abantailak baino ez

Taldeok oso dinamika aktiboan ibiliziren murgilduta urritik ekainera bitarte-an, euskaraz berba egiteko gelditzeaz gai-nera, proiektuaren arduradunek antolatu-tako ekitaldiz gozatzeko aukera ere izanbaitzuten. Ekitaldi horien artean hauekdira aipagarrienak: ikastaroak, mendi irte-erak, bazkariak eta afariak, antzerkia, bisi-ta gidatuak eta txangoak. Ekintzok helbu-ru bikoitza izan dute: alde batetik, Txorie-rriko berbalagunek elkar ezagutzea; etabestetik, euskaraz edozer egin daitekeelaerakustea. Era berean, ikasturte amaieranberbalagunek Mintza Egunean hartuzuten parte, Arrasaten. Mintza Eguna Eus-kal Herri osoko berbalagunak batzendituen jaialdia da.

Egitasmoak badu bere bloga, etakideek han jarraitu ahal diete proiektua-ren inguruan dauden nobedadeei, edoegindako ekitaldietako argazkiak ikusi.Agenda ere argitaratzen da hilero, baila-ran zein inguruetan euskaraz egiten direnekintzen berri emateko.

Parte-hartzaileen esanetan, berbala-guna izateak abantailak baino ez dakar-tza: lagun eta leku berriak ezagutzea,batzuek erdi ahaztuta duten hizkuntzaberreskuratzea, euskarari norberarenekarpena egitea, tarte atseginak pasatzea,euskara ikasten dabilenari laguntzea...Beraz, anima zaitezte!

Oporraldi ostean gogotsu etorri zaizkigu Berbalagun egitasmoaren kideak. Horrela,bada, talde batzuk irailean hasi dira elkartzen, baina ikasturteari urrian emango diotehasiera ofiziala.

Page 23: 96
Page 24: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com24 SOLIDARITATEA, TXORIERRIN

t/a: Bestorrene

Iraila mugimendu handiko hilabeteaizan da Derion. Gure señeak elkartea jen-daurrean aurkeztu da eta asteburu bitanzehar maratoi solidarioa antolatu da el-karteari laguntza emateko. Antolatzaile-ek ezin dute sinestu jasotako atxikimen-dua eta babesa.

Gure señeak elkarteak gaixotasunarraroa edo larria duten umeen eta ho-rien familien bizi-kalitatea hobetzea duhelburu. Derion hainbat ume daude aipa-tutako egoeran. Era berean, umetxo etafamiliekiko solidaritatea bultzatzea erebadu ardaztzat elkarte honek, eta horre-tarako, maratoi solidarioa antolatu du i-railean. Herritarrei laguntza eskatu zaieeta derioztarrek erantzun ezin hobeaeman dute. Besteak beste, kultura etakirol ekitaldi sorta zabala egon da he-rrian, eta Pirritx eta Porrotx pailazoekeskaini zuten saioa. Derioztarrak kalera a-tera dira, eta horiekin batera, ekimenare-kin bat egin duten hainbat txorierritar etakanpotar. Herria jendez gainezka egon daasteburu bietan.

Aurpegi ezagunak ere ikusi dituguaurkezpen-ekitaldian: Iñaki Goirizelaia

Elkartasunez gainezka dagoen herria

Aurkezpen-ekitaldiaren argazkia. Ezkerretan, kirol eta kultura munduko lagun ezagunak; erdian, elkarteko kideak; eta eskuinean, gaixotasuna duten umeen familiak.

Aste batean 800 kamiseta eta 1.500 zapi saldu ziren.

Page 25: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com SOLIDARITATEA, TXORIERRIN 25

EHUko errektorea, Iribar futbol-jolari o-hia, Marino Lejarreta eta Iban Mayo txi-rrindulariak, Aitor Elizegi sukaldaria, ba-naka batzuk aipatzearren. “Ekimena pres-tatzen hasi ginenean, ez genuen hau i-nondik inora espero. Emaitza itzela izanda; ate guztiak zabaldu dira eta denak la-guntzeko prest azaldu dira”, esan dute el-kartetik.

Ekitaldietan batutako dirua umeeneta familien beharrizanak betetzen la-guntzeko erabiliko da. Hala ere, elkarteki-deek azaldu duten moduan, diru ekarpenhori garrantzitsua izan arren, ez da gizar-teari helarazi nahi dioten balio bakarra.“Azken bolada honetan eguneroko la-guntza ematen ari gatzaizkie familiei: u-meak jolastera eramanez, euren bila es-kolara joanez, etxean lagunduz... Izan ere,familiok bestelako laguntza ere behardute eta garrantzitsua da gu hori emate-ko prest azaltzea. Hau da jai arrakastatsuhonen bitartez zabaldu nahi izan dugunmezua; elkartasuna, hitz batean”.

“Ume hauen begietara begiratu nahi dut, eta eurenirribarreaz kutsatu. Euren etorkizunaren aldeko apus-tua egin nahi dut, bizitza luzea eta duina izan deza-ten...” Elkartasun adierazpena sinatu zuten ekitaldirabertaratutakoek.

Indaba-janak aurreikuspena gainditu zuen. Frontoian 600 lagundik gora batu ziren.

Page 26: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com26 TXORIERRITARRAK MUNDUAN

Ameriketara joan ginan...

t/a: KZ

Hasieran instrumentuak ikasten eza-gutu genduan alkar, gero ikasitakoagazjaiak eta giroa sortzen ibili gara, eta pitika-pitika hainbeste ordu batera egonazlagun egin eta gure bizitzeko modu hone-gaz mugak zabaldu doguz: hasieran Txo-rierrin, gero Bizkaian, ostean Euskal He-rrian… Baina gure instrumentuek eurenhotsak eta soinuak oraindino urrunagoproiektau gura izan ebezan, nora eta Esta-tu Batuetara, Boiseko Jaialdira! Bost urte-rik behin ospatzen dan jai erraldoira!

Gure instrumentuen erregu-hotseikasu egin, eta haien grina hori ase nahianbidaiaz pentsaten hasi ginala, Lagatzu Za-mudioko Euskera Alkartearen bidez gon-bidapen ukatuezina heldu jakun, Taberna

ibiltariakoak be leku berera joiazan! Zelanesan ezetz? Aukera bikaina zan gure ins-trumentuek lagun barriak egiteko! Dudabarik, baietz esan genduan!

Estatu Batuetara uztailaren 26an joanginan, baina bidaia prestaten zortzi hile-bete lehenago hasi ginan. Zelako saltsaburuan! “Zer beharko dogu hara joateko?Eta ingelesa? Dolarra zer dabil, gora alabehera? Hotz ala bero egongo da? Ulera-ko plantxak? Euskal jantziak eroango do-guz?”. Hainbeste galderagaz gure instru-mentuak zoratzeko puntuan egozan.

Bagenkian bidaia luzea izango zala,

Kantarako eta musikarako zaletasun handia dago Euskal Herrian, baita Txorierrin be.Horrela ezagutu ginan gu laurok, Zamudioko eskoletako laugarren solairuan, Bertokon.Ingeniaria, sukaldaria, filologoa, kontabilidade-arduraduna, takoiak, mendiko botak, ulemorea, modako puntadun zapatak … Izaeraz, jazkeraz, ikasketaz, adinez eta bizimoduzdesbardinak izan arren,“euskal kultura” deritxan kale-tribu barri horrek bahitu gaitu.

“Basque block dagoankaleko lau tabernetatik

trikipoteoa egiten genduan egunero”

Page 27: 96

ordu piloa egin behar dirala hegazkinez(24!) eta aldaketa guztiakaz maletak gal-tzeko arriskua oso handia zan. Erabagiahartu genduan, instrumentuak eta euskaljantziak eskuko maletan eroango gendu-zan, baina zelan edo halan Boiserainoheldu behar ziran!

Bideo-kamara?

Luze egin zan, baina akabuan helduzan eguna! Goizeko 6etan, urduritasunanabari zan Loiuko aireportuan. Han gen-gozan, 80 lagun inguru: Komando Oroz-ko, Komando Unbe, Komando Arratikozekorrak, Komando Larrabetzu, “La tascaandante”, familiartekoak eta gu, Koman-do Zamudio.

Hegazkinez hegazkin eta aireportuzaireportu hogeta lau ordu ibili ostean etadetektagailu guztietatik oinutsik pasaueta gero, azkenean heldu ginan San Fran-ciscora. “Hemen negua da, ala? Zelakohotza!”. Etxe-orratzak, tranbiak, kale luzeeta aldapatsuak, arraza guztietako jentea,era guztietako jazkerak… Dana zan dife-rentea eta handia guretzat. “Pelikuletanagertzen dan bardin-bardina da! Non

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com TXORIERRITARRAK MUNDUAN 27

Page 28: 96

dago bideo-kamara?”. Egun eta erdiandanerik egin genduan Kaliforniako uribu-ruan: turismoa, shopping (Levi´sak mer-ke-merke!), hotdog, kafe erraldoia (txarrabenetan!) eta gauean Euskal etxera bisita-txua, bertako euskaldunak ezagutzeko.Gure instrumentuak hasi ziren haien ame-tsa beteten.

Egun bi baino ez eta bagoaz Boisera,euskaldun askoren “Mecara”, hegazkin txi-kitxu batean. Basamortu ondoan, beroitzela, 40 gradutik gora egunero! Aloga-dutako kotxeak hartu, maletak itxi, etahasteko, zelan ez, Euskal etxera joanginan. Hor hasi zan parranden maratoia.Boiseko kalimotxoa eskuan, Basque blockdagoan kaleko lau tabernetatik trikipote-oa egiten genduan egunero, kalean gora,kalean behera, gure instrumentuak etaeuren lagun barriak alkar hartuta. Euskalkantak joz eta abestuz gaueko ordu txi-kietara arte ibilten ginan hango eta he-mendik joandako euskaldunakaz, goizal-deko ordu bietan tragua eskutik kendueta ostikada eperdian emonda etxerabialtzen ginduezan arte, eta eskerrak!Holan egun guztietako parrandak hasi etaamaitu egin ahal izan genduzan, esfortzuhandirik egin barik.

Euskaldunak beti euskaldun

Asteburuan, Boise kanpoaldeko landabatean be egiten zan Jaialdia, Fairground-sen. Hara joandako euskal artzainak biziziren “Carro campo” dotoreetara sartzekoaukerea euki genduan. Ameriketako mu-sikari eta dantzariak ikusi genduzan;hango “taloa”, txorizoa eta solomoa pipe-

rrakaz jan; herri kirolak ikusi eta bertanparte hartu; Jaialdiko kamisetak erosi; eta,falta barik, gure instrumentuakaz etahaien lagunakaz, eta egunero gureganaetorten ziren guztiakaz, poteo erraldoiaegin genduan txosnetatik.

AER LINGUS, UA4963 WASH–MAD,abuztuak 4, 01:35. Gure ametsa bete da.Giro itzela egon da eta sortu dogu Boise-ko “Jaialdi 2010”ean. Espedizino osoakeuki dau eragina horretan. “Zenbat buru,hainbat aburu” dino esaerak eta hainbes-

teren artean danon nahia egitea ez daerraza izaten. Ondo pasetako, laguntzekoeta parte hartzeko gogoari eta prestuta-sunari esker, laurogeiok gozau ahal izandogu bidaiaz, ezelango arazo barik.

Zer izango ete da batzen gaituenhori? Ez dakigu, baina euskaldunak betieuskaldun han eta hemen. Jai egiteko,beti prest, eta antolatzen itzelak gara.Harritzekoa da Ameriketako euskaldunekzelan goraipatzen eta senditan dabezangure euskal berbak, estrofak eta taupa-dak. Ze gitxigaz izan gaitekezan euskal-dun. Han benetako euskaldun sentidugara, atzerrira joan eta inon baino euskal-dunago sentiduarazo gaitue. Euskal He-rrian be gure nortasuna egiten dauanguztia bizi beharko geunke (hizkuntzea,kulturea, ohiturak, bizimodua, izaerea…),badakizue, “nula bizi, hala kanta”.

Hau hasi baino ez da egin. Honen os-tean, gure instrumentuek leku barri ge-hiago ezagutuko dabez: Bakio, Orozko,Zuberoa… eta batek daki! Hurrengoa, “I-par polora”? Txapela buruan eta ibili mun-duan. Guk maletak beti prest!

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com28 TXORIERRITARRAK MUNDUAN

“Atzerrira joan eta bertan inon baino

euskaldunago sentiduarazo gaitue”

Page 29: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com PUBLIZITATEA 29

Page 30: 96

a: Gorka Saratxu, Zesar Martinez

Betiko moduan, oztopoek bultzatu

zaituztete bidegorriaren aldeko mugi-

mendua sortzera, ezta?

Gorka: Bai. Herrian jende asko ibil-tzen da bizikletaz. Eta haien artean, iaume guztiak. Baina guraso gehienak he-rritik baino ez dira ibiltzen umeekin, bi-deak ez daudelako egokituta kanpora ir-teteko. Uste dugu oso eremu mugatuadela, eta batzuetan baita arriskutsua ere.

Goio: Horregatik, jendeak bizikletaautoan sartu eta bidegorria edo bide ber-deak dauden inguruetara joaten da, han-dik lasai ibiltzeko. Eta azkenean, hurbilenada gutxien ezagutzen dena.

Azken urteotan bidegorriak egin

dira Bizkaian zehar.

Goio: Foru Aldundiak “Plan ciclable”delakoa jarri du martxan, eta 2003tik2016ra bitartean hainbat bidegorri egitekoasmoa dute. Eta haietako batzuk ezagutuditugu: Ezkerraldean, Durangon edo Ger-nikan, esate baterako. Baina urte batzukpasatu dira, eta gure inguruan ez duguikusten bizikletaz ibiltzeko biderik egitendenik edo daudenak egokitzen direnik.

Zelako onurak ekarriko dizkie bide-

gorriak Txorierriko txirrindulariei?

Gorka: Lagun askok erabili ahal izan-go lukete. Gaur egun badira bizikletaz e-giteko moduko bideak. Derion, adibidez,badago bidegorri bat Seminarioan hasieta Aiartza auzoraino heltzen dena. ParkeTeknologikotik ere nahiko eroso ibil daite-ke eta, gainera, bertan kilometro batekobidegorria dago. Leku aproposak dira ho-riek paseatzeko.

Goio: Baina bidegorri osoa izanez ge-

ro, askoz erabilgarriagoa izango litzateke.Bideak berak lanera eraman gintzake, etagazteek institutura bizikletaz joateko au-kera izango lukete. Eta erromesei ere erre-pidea baino goxoagoa den ibilbidea es-kaini ahalko litzaieke... Turismoa egitekoaukera emango zuen, Bilbora joateko...

Bilboraino joan liteke bide horreta-

tik?

Gorka: Gure ustez, ez litzateke osozaila izango Txorierriko bidea Lezamakotrenbide zaharrarekin lotzea; hau da, trenzaharraren bidea erabiltzea. Egokia etaaproposa da bizikletaz ibiltzeko, eta sano

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com30 ELKARTEAK / TALDEAK

BIDEGORRIAREN ALDEKO LAGUNTALDEA

Larrabetzuko lagun batzuk euren zaletasunari bultzadahandiagoa eman nahian dabiltza. Izan ere, txirrindularitzaeta ingurunea maite dituzte eta, autoa erabili barik, bizi-kletaz Txorierriko inguru zabalez gozatzeko aukera pare-gabea dagoela sartu zaie buruan. Gorka (Zamudioko txi-rrindulari elkartekoa) eta Goiorekin izan gara solasean.

“Posible da Txorierriko bideatrenbide zaharrarekin lotzea”

Page 31: 96

polita, gainera. Azken batean, zegoen bi-dea berreskuratzea baino ez da; ibilbidehistorikoa eguneratzea, proiektu berriakantolatu beharrean. Emaitza ona izangolitzateke, zalantza barik.

Eta bitartean?

Hainbat gauza egin daitezke, jendeabizikleta hartzera animatzeko: zintarrie-tan seinaleak ipintzea eta zintzarririk ezdagoen lekuetan errepidea inguratzenduten beste bideak seinaleen bidez mar-katzea; Larrabetzu eta Lezamako bidean,esaterako. Bide bazterrak ere garbitu etamargotu daitezke, eta horiek ahal den le-kuetara zabaldu.

Goio: Dauden bideez baliatzea, oin-

ezkoek eta txirrindulariek inguruak goxoeta trankil ezagutzeko edo berrezagutze-ko. Gure eskualdean badago zer ikusi etanondik ibili, ume, gazte zein heldu izanarren.

Beraz, herritik bizikletaz irtetera

animatu nahi duzue jendea.

Goio: Ditugun bideetatik ibiltzera a-nimatzen dugu. Erraza ikusten dugu etxe-tik irtetea eta bizikletaz kilometro batzukegitea, bakoitzak bere neurrian. Uste du-gu interesgarria, polita eta praktikoa erebadela. Beste leku batzuetan egin denahemen ere egiteko eskatzen dugu: bide-ak atontzea eta seinale egokiak ipintzea,benetako bidegorria egin arte.

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com ELKARTEAK / TALDEAK 31

Gorkaren esanetan, Artxandako tunel zaharra aipatu zuen Aikor! aldizkariko arti-kulu batek piztu zion jakin-mina. Tunela ikustera joan eta bide batez trenbide zaha-rraren ibilbidea aztertzen hasi zen: ibilbide osoa egin, argazkiak atera... Azaldu due-naren arabera, bidea nahiko egoera onean dago eta berreskuratzeko modukoa da.Tunela azpiegitura ederra da, eta bere irteera ere oso ate ikusgarria da. Gainera, Txo-rierri azkar baten lotzen du Bilborekin. “Bidea, tunela, guztiz abandonatuta edukitzea,bere historia ahaztuta uztea, bekatu handia izango litzateke”.

Jakitun da zailtasunak eta oztopoak daudela azpiegitura egokitzeko. Tunela txu-kundu eta prestatu egin behar da. Beste alde batetik, ibilibidearen zati bat autoek,txirrindulariek eta oinezkoek batera erabili beharko luketela azaldu du, “baina ezlegoke arazorik, seinale egokiak jarriz gero”. Lur jauzien ondorioz, trenbide zaharrarenibilbidetik igarotzen den errekaren zati bat galdu egin zen, “beraz, geroago sortuziren bidezidorrak ere zabaldu eta egokitu beharko lirateke”.

Bidegorri eta trenbide zaharraren gaineko informazio gehiago izateko: http://txirrin-txirrin.blogspot.com/p/lezamako-trenbide-zaharra.html.

“Bekatu handia izango litzateke tunela abandonatuta edukitzea”

Page 32: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com32 OSASUNA

t/a: Itxaso Marina

Ursula Tomás UREL Psicologia SocialSondikako kabineteko psikologoak azal-du deuskunez, umeek gura dabena egi-ten ia hiru hilabete emon ostean, halakobaten eguneroko errutinea hartu beharizaten dabe barriro, eta horrek estresa sor-tzen deutse. Askotan gurasoak eurak diraegonezina sorrarazten deutseena, eskola-ko materiala azkar baten erosi behardabelako.

Horri gehitu behar jako bildur izatendirala zer ekarriko ete deutsen ikasturtebarriak. “Ikaskide eta irakasle barriak euki-ko ditue, ikasgaiak gatxagoak izangodira... eta ez dakie zehatz-mehatz zeri eginbeharko deutsien aurre. Ondorioz, porta-era-arazoak eukiko ditue, baita jateko etalo egiteko orduan be”.

Oporraldia zenbat eta luzeagoa izan,orduan eta gogorragoa izango da itzule-ra. Halanda be, sindromeak ez dau izateneragin bardina ume guztiakan. “Batzueiizugarri gustetan jake eskolea eta ohitu-rak izatea, eta urtean zehar ikasitakoaoporraldian berrikusteko aprobetxaudabe. Ganera, ikaskideak ikusteko irrikandagoz. Beste ume batzuk, barriz, urteosoa emongo leukie oporretan”.

Egoera barrira ohitu

Gurasoen jarrerea ezinbestekoa daseme-alabei errezago egin dakien eskola-ra itzultzea. “Nasai egon behar dira eurenaurrean, eta esan euren laguntzea eukikodabela beti. Animau egin behar ditue”. Eraberean, onuragarria da eskolak hasi bainoastebete edo aste bi lehenago jarraibidebatzuk kontuan hartzea. Ohera joatekoordua aurreratu egin behar da apurka-apurka, eta goizean be gero eta lehenagoizartu behar dira umeak. Eskolako mate-riala denporaz erostea komenigarria daeta, arropea edo motxilea erosi beharbada, ha umeari aukeratzen ixtea. “Halanilusino handiagoz joango da eskolara.

Umeak berak aukeratutako gauzak estrei-nauko ditualako”.

Besteak beste, liburuei azala ipinteaeta bertan bere izena idaztea be onuraga-rria da, egoera barrira ohitu daiten. Etaetxerako lanak udan egiteko agindubadeutseez, hareek ondo planifikau behar

dira. “Adibidez, goizean etxerako lanakegin leikiez, eta arrastian libre euki. Ohitu-rea hartuko dabe eta iraila heltzea ez daizango hain traumatikoa eurentzat”.

Eskolako lehenengo egunetan, gurasobatzuek komeriak pasaten ditue seme-alabak izartuteko. Gauez kosta egiten jake

Umeek be izaten dabeopor osteko sindromea

Uda luzea igaro ostean, eskolara itzuli beharra izan da.Gutariko askok seme-alabai igarri deutsegu, ziur asko,gogo barik edo estresauta dagozala. Adituek opor ostekosindromea edo haur-normaltasunaren sindromea esatendeutsie horri. Egoera pasakorra izan arren, komenigarriada jarraibide batzuk kontuan hartzea.

Page 33: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com

lokartzea, eta hurrengo egunean ez dabeohetik altzau gura izaten. Ursularen esa-netan, arazo hori goiz altzetako ohitureahartzen eta eguneroko nekea sentidutenjoaten diran heinean konponduko da.Gosaria oso inportantea da; ondo gosalduezean, erdi lo joango dira eskolara, etalehenengo hiru orduak galduko ditue.

Nekearen eta estresaren eraginez,bada jateko gogoa galtzen dauen umerik.Eta beste batzuk jatun txarrak dira. Edoze-lan be, udan egindako gehiegikeriak baz-tertu eta dieta egokia hartu behar dabe.“Bizitza osasuntsua eta aktiboa euki behardabe, eta astialdia, bideojoko edo inter-net aurrean emon beharrean, pasieran,irakurten, kirola egiten... emotera animaubehar jakez”. Eskolaz kanpoko jarduerakeuren gustukoak izatea be garrantzitsuada, deskonektau eta ondo pasau daien.

Umearen arabera, opor osteko sindro-meak astebetetik hilabete batzuetarairaun leike. Luzeago joten badau, komeni-garria da eskolan edo profesional bati gal-detzea, beste era bateko arazo baten sei-nalea izan leitekelako.

OSASUNA 33

Sindromeak luzeegijoten badau, komenigarria da profesional bati galdetzea

Page 34: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com34 AIKORRIZKETAN

Bi lagunentzako tratamendua:

TXOKOLATEZKO ESTALDURA

Zer irabazi du Txorierri harri-zulatzaileen

taldeak?

Bidali erantzunak, hilaren 15a baino lehen: –Telefonoz: 94 452 34 47–e-mailez: [email protected]

LEHIAKETA

Aurreko erantzuna:

Txorierriko hainbat tabernatanIrabazlea:

Maitane Bilbao

t: Juan Luis Goikoetxea / i: Aritz Albaizar

–Eureka, Txori!–Kontxo Luki! Zer topeu dozu ba?–Aditz barria aurtengo kurtsorako.–Zer aditz edo zer aditzondo?–Euskal aditza:Gu ggenheimZuekkenheim

Bera ggenheim Hareekkenheim…–Genheim Alemaniako uria da, gero,

Luki!–Eta zer? Asasinatu be arabierako has-

sasijin berbatik dator –“haxixak mozkor-tuak” esan gura dau, eta euskaraz da asa-sinatu.

–Dana dala Luki, zer zentaila esan

gura dau aditz horrek?–Esan gura dau: mundu globalizatuko

turistak kalimotxoaren jaioterrira erakar-tzeko museo-ontzi titaniozkoa.

–Hori guztiori esan gura dau? Eta tita-niozkoa? Titanic ez zen ito ba?

–Bai! Museo hori itoko balitz be, bilbo-tarrak naufrago. Gu ggenheimi esker garaezagun munduan Txori.

–Zuekenheim izango zarie Luki, ni ez.–Euskaldun guztiok ggenheimdu

gaitu museo horrek Txori.–Ez nau ni ggenheimdu, baina turista

asko bai.–Mundu zabalean da ezaguna, Txori,

Guggenheim Bilbao.–Baita Athletic eta Loiolako Inazio be,

eta Donostiako Kontxia nahiz Iruñekozezenak eta Biarritz.

–Edozelan bere, zertarako, Luki, Gug-genheim bi?

–Zer egingo jako ba! Euskaldunok,zoritxarrez, danetan bi, batasuna bainobitasuna praktikatzen dogu, bat zenbakiaez dakigu, eta holan ezin gara lehenengo-ak izan ezertan, gehienez be bigarrenak.Zuk Txori bigarrena Urdaibaiggenheime-gaitik dinozu?

–Horixe ze, ni Urdaiezggenheim-enalde nago. Euskaldun asko antiggenheim-du da Sukarrietako proiektuagaz.

–Guk, Txori, gora Guggenheim edogara edo gera edo giri edo Gehry…, bainaGu ggenheim!

–Hain alde paretan bazara, Luki, las-ter dabe ipiniko lukia, azeria, museo au-rreko Puppy txakurraren lekuan.

Gu ggenheim bi

(*) Ahozko moduan esaten dana, letra baltzez doa

Page 35: 96
Page 36: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com36 SUKALDARITZA

Iñaki Suárez, sumillerra

Arratsalde ederra zen, urdin-urdinzegoen zerua, eta aro ezin hobea egitenzuen, eguneroko pasiera egin genezanchardonnay mahatsondoek eratutakoitsaso hartan. Egunero bezala, eskualde-ko baserritarrek egiten zuten nekazaritzajarduerarekin partekatzen genuen geureatseden eta lasaitasun sentipena, egune-roko anabasatik urrun (zehazki, Mersault-en ginen, Côte-d’Or departamenduarenerdi-erdian, Borgoinan) eta bat-bateanPaki gelditu eta bota zidan: Iñaki, nola ezdira ardoak gozo egongo? Mahastizainakbaino gehiago lorazainak dirudite eta!Orduantxe konturatu nintzen nire bake,oreka eta armonia sentipen hori ez zelaezustean gertatua: orduan ginen eskual-de hartan, jendeen arimaren parte zenmahastizaintza, ardoa; mahats peanereindako lore bakoitzak, landareari ken-dutako orri bakoitzak, erauzitako belartxar bakoitzak, baita partzela bakoitzaixten zuten harriek ere badute beren zen-tzua; arrandiarik gabe, baina ehunka lan-urteren emaitza den dotorezia batez.

Itzuleran, mahastizain etxe bitan gel-ditu ginen, aukera ematen baitzutenhaien ardoak dastatzeko eta, gogoko iza-nez gero, botila bat edo beste erosteko.Liluragarria iruditzen zait nola interpreta-

tzen duten “berezkoaren balioa”, berenherria, beren lurra, beren kultura, berenardoa; eta haiek ohartzen badira benetanestimatzen duzula, ez diote uko egingo,beren lanaren emaitzari kortxoa kendueta zurekin partekatzeari. Baina harantza-go doaz: beren produktuaren harrotasu-na aski ez, eta gomendatzen dizute ezdezazula utz dastatu gabe auzoko batekMontrachet-en egiten duen chardonnay-a edo beste batek Pommard-en egitenduen pinot noir-a.

Apaltasuna eta eskuzabaltasuna,horra hor balio bi batzuetan eskuliburuanberrikusi behar ditugunak haien existen-tzia egiaztatzeko; topikoak diosku eskual-de elitista eta garestia dela; guk, berriz,aukera ederra aurkitu dugu, ardo erabatbikainak dastatzeko. On egin!

Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak:

–3 sagar–250 g azukre–250 g urun–Sobre bat legami (5 g)–Jogurt natural bat–dl 1 ekilore-orioa–3 arrautza–Beste sagar bat

Prestateko erea:

Hiru sagarrak zuritu, xerratan ebagi etaordubetean izango doguz beratzen ko-ñak eta azukre apur bategaz. Beste aldebatetik, 23 zentimetroko moldea hartukodogu. Hori gurinez igurtziko dogu etauruneztu be egingo dogu. Azukerea etaarrautzak hiru minutuan irabiauko doguz.Sagar gordina garbitu, txikitu eta gehitu-ko dogu. Irabiau egingo dogu. Ondoren,jogurta eta orioa gehituko doguz apurka-apurka. Eta azkenik, uruna eta legamia.Orea moldera botako dogu, eta ganetikberatutako sagarrak jarriko doguz, polito-polito. Laba aldez aurretik berotuko dogu180 gradutan. Bizkotxoa labara sartukodogu eta 30-40 minutuan izango doguegosten. Orratz bat erabilita begiratukodogu ea eginda dagoan.

Etxeko sukaldaritza

Paki, lorategian Bizkotxoa

sagarragaz

Bakoren bazterra

Page 37: 96

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com DENBORAPASA 37

Gomendioak Sudokua

2

3

8

1

4

5

3

6

7

4 8

5 7

2

73

9

4 2

6 4

1

5

1

4

2 7

8

LITERATURA: NAGUSIAK

–Gizajendearen ahitzea, P. Sastre–Nor bere bidean, J. M. Irigoien–Kontrarioa, L. Garro–Aulki-jokoa, U. Alberdi–Ez dago etxean, J. Urain

LITERATURA: HAUR ETA GAZTEAK

–Reckless-harrizko haragia, C. Funke–Jose Migel Basoko oreina, M. Le Huche–Beste gu, A. Mendoza

MUSIKA

–Don inorrez, Bide ertzean–Beti bizi, K. Junkera, X. Amuriza etaLeioa Kantika Korala–Noa, Esne Beltza–Arriskua maite, Kupela–Goizalde surrealistak, Surfin kaos

Page 38: 96

Nagusien Nazioarteko Eguna. Urriaren1ean, 19:00etan, frontoian. Nagusienetxeak antolatua.Derioko historiaren emanaldia. Urriaren8an, Gurea Aretoan. Tokiko agenda 21. Urriaren 20an,19:30ean, Larrabarri baserrian.DerioKOmunikazioak antolatua. Bizikletaren VIII. jaia. Urriaren 31n,10:00etan, Seminarioan.

>

>

>

>

Derio

Kilometroak, urriaren 4an; eta Nafa-rroa Oinez, urriaren 17an. Txorierritikautobusez joateko aukera. Izena ema-tea: udaletxeetan edo Mankomunita-tean.

>

Txorierri

Altungana-Zeanuri. Urriaren 24an,09:15ean, ikastetxearen aparkalekuan.Gurasoen elkarteak antolatua.

>

Sondika

Perretxikotan. Urriaren 30ean,08:00etan, udaletxe aurrean. Untzamendi taldeak antolatua.

>

Derio

Errioxa. Urriaren 17an, Arroeta menditaldeak antolatua.Anboto-Sakana. Urriaren 24an, Arroe-ta mendi taldeak antolatua.

>

>

Zamudio

AIKOR! 96 l 2010eko irailawww.aikor.com38 AGENDA

Azokak

IrteerakBestelakoak

Euskara ikastaroentzako diru-laguntzak.Eskaerak aurkezteko epea: urriaren 4tikazaroaren 4ra, udaletxeetan eta Manko-munitateko Euskara Zerbitzuan.

>

Txorierri

XIII. Ipuin Lehiaketa. Lanak aurkeztekoepea: azaroaren 30era arte, liburute-gietan edo Mankomunitateko EuskaraZerbitzuan.

>

Txorierri

Frontenis. Urriaren 20tik aurrera,Goronda Beko kiroldegian.

>

Sondika

Lehiaketak

Ardoaren azoka. Urriaren 24an,10:00etatik 15:00etara, Sollube kalean.

>

Sondika

Udazkeneko perretxikoak, PlácidoIglesiasen eskutik. Urriaren 28an,19:30ean, CAN-ean. Untza mendi tal-deak antolatua.

>

HitzaldiakDerio

Gabonetako sukaldaritza. Izena ema-tea: urriaren 18tik 22ra, liburutegian.

>

Ikastaroak eta tailerrakSondika

Ama izatearen abentura, Garbiñe Etxe-barria psikologoaren eskutik. Urriaren7tik aurrera, 16:15etik 17:45era, ludo-tekan.

>

Derio

Elikapen misioa. Urriaren 23an,11:30ean, liburutegian. Bost urtetik 12urtera bitarteko umeentzat.

>

Zamudio

Xaboi naturalak. Izena emateko epea:urriaren 18tik 22ra, liburutegian.

>

Larrabetzu

Sondika-Goiri elkartearen argazkiak.Urriaren 1etik 15era, erakusketa areto-an.

>

ErakusketakSondika

Perretxikoen argazkiak, Beni Gónzale-zen eskutik. Urriaren 28tik azaroaren14ra, CAN-ean. Untza mendi taldeakantolatua.Perretxikoak. Urriaren 31n, 10:00etatik14:00etara, Sollube kalean.

>

>

Derio

Argazkia: Urrusti taldea

Page 39: 96
Page 40: 96