832_musika motak[1].ppt

16

Transcript of 832_musika motak[1].ppt

Page 1: 832_musika motak[1].ppt
Page 2: 832_musika motak[1].ppt

Bluesa patroi errepikatiboa duen eta hamabi konpasetako erritmoa duen musika estiloa da.

Page 3: 832_musika motak[1].ppt

Flamenkoa Espainiako musika eta dantza mota bat da, antzinean arabiarren eraginez Andaluzian sortutakoa eta ijito etniaren nolabaiteko folk musika propioa izan dena tradizionalki. Hala ere, gaur egun oso hedatuta eta ezaguna dago bestelako herrien artean eta sarritan nahastu egin da bestelako musika estilo batzuekin.

Page 4: 832_musika motak[1].ppt

Folk musika herriak egindakoa edo herrietako sustraietakoa da. Askotan, "musika herrikoia", "musika tradizionala" eta "munduetako musikak" sinonimotzat hartzen ditugu.

Page 5: 832_musika motak[1].ppt

Funk musika 1970eko hamarkadaren hasieran Estatu Batuetan sortutako musika estiloa da.

Page 6: 832_musika motak[1].ppt

Heavy metala rock and roll estiloaren aurrerapen bat da. Heavyaren berezitasunak, erritmoen abiadura eta bolumen altuak dira.

Page 7: 832_musika motak[1].ppt

Jazz-a, XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.

Page 8: 832_musika motak[1].ppt

Musika klasikoa kontzeptu zabala eta zehazteko zaila, XV. mendetik gaur egun arte Europan eta askotan Elizarekin lotutako musikari dagokiona. Gainera, musika mota hau beti egon da lotuta kultura maila handiko pertsonekin.

Page 9: 832_musika motak[1].ppt

Pop- a XX. mendeko 50. hamarkadan, AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rock- a baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleetaz mintzo dira, maitasunari buruz askotan.

Page 11: 832_musika motak[1].ppt

Ragtime musika estiloak bere gailurra 1899 eta 1918 urteen bitartean izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan. Egia esan, ragtimea izan zen EE.BB.-tako lehen egiazko musika mota, jazz- a ekarriko zuena geroago.

Page 12: 832_musika motak[1].ppt

Rap hip hop kulturarekin lotuta 1980ko hamarkadan New Yorkeko beltz eta hispaniarren auzoetan garatutako musika estiloa da.

Page 13: 832_musika motak[1].ppt

Rapcore rap hardcore, gangsta rap, hard rock, metal alternatiboa, hardcore punk eta batzuetan funk musika estiloak bateratzen dituen musika estiloa da. Rap metal edo rap rock bezala ere ezaguna da. Nu metal musika estiloaren sorreran eragina izan du.

Page 14: 832_musika motak[1].ppt

Reaggae jamaikar jatorriko musika generoa da, Skaren eta rockstadyaren hurrengokoa. Rastafari mugimenduari oso lotuta dagoen musika da.

Page 15: 832_musika motak[1].ppt

Rock and Rolla XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak

Page 16: 832_musika motak[1].ppt

Zelta musika edo keltiar musika, zeltak diren Mendebaldek Europako herrialdeetako folk musika izen beraren barnean biltzeko asmoz musikariek, disko etxeek, musika saltokiek eta musika aldizkariek sarritan aipatzen duten musika generoa da.