83 - 2008 apirila

20

description

deskribapena

Transcript of 83 - 2008 apirila

Page 1: 83 - 2008 apirila
Page 2: 83 - 2008 apirila
Page 3: 83 - 2008 apirila

AA TT AA RR II KK OO AA .. Hilean behin jasotzen duzu Danbolin etxean.Batzuetan, jaso berria zaudela irudituko zaizu: “zenbat denbora dek ba halako-ren elkarrizketa irakurri niala?”. Hurrena berriz, aspaldian ez duzula jaso irudi-tuko zaizu: “oraingo honetan larri dituk, hila pasa baietz hauek ateratzerako”. Eliza garbitzen zuen emakume batek hala esan omen zuen behin: “ez dek bere-hala iristen senarraren soldata, baina ni beti eliza garbitzen!”. Ez dakit Danbolinbanatzea eliza garbitzeko lanarekin aldera daitekeen, baina hilero-hilero toka-tzen zaidan lana da. Eta askok usteko ez badute ere, eguraldi oso txarraegiten ez badu, behintzat, gustura egiten dudan lana da, gainera.Gaur ere iritsi dira inprentatik 8 kaxa. 1.400 ale. Gutxi batzuk gu-tun-azaletan sartzen ditugu, eta kanpoan bizi diren zesto-ar bazkideei bidaltzen dizkiegu; gainontzekoekin, berriz,gure amaren karro xaharra betetzen dugu, eta hari tira-ka-tiraka ibiltzen gara herri osoan banatu arte. Eta he-rri osoa esaten dudanean, ez ahaztu auzoetaz.Zain izaten dut Arroagoian Enekoren amona. El-karren izenik ez badakigu ere, beti izaten dugu el-karrentzat konturen bat. “Aspaldian ez zaitut iku-si, eskumiñak!”. Aizarnan, harrizko etxe sa-rrera ederrak. Arroabeko etxe berrietan ez ditinork aterik irekitzen, eta hantxe ondoan uz-ten ditut aldizkariak, ziurrenik etxe berria txu-kun mantendu nahi duten jabe askoren petral-keriarako. Ez dira asko izango herri osoko atariak nik baino hobeto ezagutuko dituztenak.Batzuk handiak dira, tinbre askokoak, berriak, eleganteak, jendearen aurre-atze-ra askokoak. Beste batzuk, berriz, txikiagoak, agian zaharragoak, askotan tinbre-rik gabeak eta atea zabalik edukitzen dutenak; horiek dira, zalantzarik gabe, ni-retzat onenak. Horiek, eta arazoren batengatik ixten ez diren ateak dituzten ata-riak. Atea konpontzeko aurrekonturen bat eskatzekotan bazarete, nigatik, utzilasai, lapurrek sartu behar badute bestela ere sartuko dira eta!Ahotsen tonuan ere master psikologiko bat egina dudala dirudi askotan. Segituankonturatzen naiz (“ño, honek gaur egun txarra zian”) ahots petral batek “zeinda!” galdetzen duenean takar. Edo haur batek lehen aldiz ahots makal eta darda-ratiz “z e i n d a ?” galdetzen duenean, eta zuk “Danbolin aldizkaria; irekikoatea, mesedez?”, eta haurrak ondoan duen amari, “ama, Danbolin esan dit, ire-kiko al diot?”. Eta segi horretan...Aitortu beharra dut ez naizela beti jendearentzat ordu egokienean ibiltzen, niriondo datorkidanean baizik. Aitortu beharra dut siestatik aterako nuela bat bainogehiago. Aitortu beharra dut haur txikiak bizi diren etxeetan ere tinbrea jotzendudala, haurrak lo egon litezkeela jakin arren... Baina arro aitortzen dut hala erebeti goxo hartu nautela etxe gehienetan, eta horixe eskertu nahiko nuke Danboli-nek zortzi urte bete behar dituen honetan. Eskerrik asko lehenengo pisuko MariaAngelesi, bigarreneko Piliri, hirugarreneko Xabierri eta zeuri. Mota guztietakoateak irekitzen jarrai dezazula!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Jone Bergara

34 611 14 16 18 18 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

TT UU NN EE AA TT UU NN EE AA II NN DD AA

MM AA RR II SS KK AA DD AA II TT EE AA

JJ OO SS EE MM AA RR II OO DD RR II OO ZZ OO LL AAOO ÑÑ AA TT II VV II AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

AA GG EE NN DD AA

diruz lagundutakoa

JJ AA RR DD UU NN II AA NN

EE MM II LL II OO LL AA ZZ AA BB AA LL

Page 4: 83 - 2008 apirila

enb idoa I . 63 EGUZKI, 62 ILARGI

Saharako basamortutik datozen irribarre beltzara-nen bisita ohikoa da herrian azken urteotan.Badakigu sahararrek egoera guztiz larriak jasa-

ten dituztela beren eguneroko bizitzan: tenperatura altuak, baliabide urriak, elikagai falta... Eta, agian, horiguztia eragiten duen egoera: beren benetako lurraldeanbizitzeko aukerarik ez izatea eta errefuxiatu kanpamen-duetan bizi berri bat sortu beharra. Askoren ustetan, or-dea, gozokia ahoan jarri eta ondoren kentzea da haurreibi hilabetez urte osoan jasaten duten egoera larriari atse-den bat ematea. Ez gara ohartzen, ordea, oraindik ere be-girada geurekoia dugula.Guk uste dugu haurrak bizitza hobe batera ekartzen arigarela, Eurodisneyren antzeko fantasia mundu batera ekar-tzen ditugula haurrak, gure munduarekin maitemindukodirela, eta bertan gelditzeko nahia agertuko dutela. Saha-rar haurrek biziki maite dute, ordea, beren lurra, eta, nolaez, edozein harrek bezala, gogoz itxaroten dute beren he-rrira, familiengana, itzultzeko eguna. Gogoan dut, orain-dik, herrian izan genuen haur batek nola zenbatzen zi-tuen etxera itzultzeko falta zitzaizkion egunak eguzki eta

ilargitan. Haur saharar bat etxeanizan duen edonori egingo zaio ho-ri ohikoa.Guztiz kontziente dira, beraz, gu-re herrira egiten duten bidaia jo-an-etorrikoa dela. Egin beharre-koa, nahitaezkoa, beren bizi-kali-tatea hobetzeko eta urtekogainerako hilabeteetan duten ego-era jasateko. Bi hilabetez gureetxeetan hartzeari esker, haueklor daitezke: haurren osasun ara-zoak konpontzea eta hemengobaliabideekin basamortuan lor ezditzaketen baldintzak izatea, eli-kadura egoki bat izatea... Bestal-de, horien egoera salatzeko etaezagutarazteko modu bat ere ba-da. Beren herrialdeetako kontsula-ri moduan, beren bizipenak kon-tatzen dizkigute: historia, egoe-ra... Eta, bide batez, geuri ere

bizipen berri bat ematen digute, kultura berri bat ezagu-tarazi, eta beren benetako izaera nolakoa den erakutsi.Hori guztia aurrera eramateko, Zestoako Wadna taldeakabian jarri du saharar haurrak udan etxean hartzeko kan-paina. Zergatik ez bizi esperientzia hau? Etxean haurrakizan ditugun herritarrok gustu handiz jaso ditugu berenirribarreak, gustu handiz lagundu diegu egoera hobetzen,eta are gusturago zenbatu ditugu haiekin eguzkiak etailargiak.

Galdera ho-ri erraza da bai-na erantzunazaila! Ez dakitba... Udalakaparkalekugehiago ipin-tzea. Non? Ba,adibidez, esta-zio alde horre-tan edo…

Inma Izeta

41 urte

Egiten ari di-ren etxe guztienbeheko parteaparkingak egitekoaprobetxatzea.Baita parking pu-blikoak ere, ezbakarrik etxeaerosten dutenen-tzat. Pena bat iru-ditzen zait kan-poko lekua era-biltzea kotxeakaparkatzeko.

Itxaso Marti

33 urte

Z e i n i r t e n b i d ee m a n g o z e n i o k ea p a r k a l e k uf a l t a r e n a r a z o a r i ?

W adna

Page 5: 83 - 2008 apirila

GIANjarrera hau politikamente inkorrektoa izan arren, nahi dut ba nik mezutxo bat zabaltzea, ea beharden tokira iristen den.Ikiarriya iruditzen zait herrixka honetan hainbat urteetan zehar gertatzen ari dena. Agian ez duinork erru zuzenik izango, baina baiezkoan nago ni. Ez pentsa gero inor zehazki seinalatu nahidudanik, bat edo beste gustura seinalatuko nituzkeen arren…Kontuak kontu, zertaz ari naizen adieraziko dizuet: Zenbat urte dira Ekaingo erreplika santu ho-ri eraikitzen hasi zirela? Zenbat ilusio joan dira haizea hartzera denbora luuuuze honetan? Noladaiteke hainbeste urte igarotzea horrelako proiektu garrantzitsu bat garatzen? Zenbat zankadillaegon dira hainbat bazterretan hori horrela gerta dadin? Eta erreplika bera laster batean amaitukoden arren, ez al da oraindik hainbat eta hainbat urte igaro beharko proiektu zabal horren besteatalak – aparkalekuak, Lili jauregia, museoa…– amaitzeko? Noizko dena amaituta? Dena eginbai? Jada badakigu ez dela horrela izango zenbait kasutan, zergatik?Hainbat galdera erantzun garbirik gabe, agian batzuk ezagutuko dituzten arren…Kontua da herri honetan gauza asko horrela izan direla: futbol zelaia egiteko bost urte pasa zi-ren, eta beste hainbat non egin eztabaidatzen… Kiroldegiko kontuak… Ai ene Kiroldegiko kon-tuak… Festetan zezenketez ezin lasai hitz egin… Harrobi santua noizko itxi…Eta segi eta segiegin nezake.Ez al da herria eta herritarrentzat garrantzizkoak diren kontuetan politika nahasten askotan?Edo hobeto esanda, politikak dituen miseria txarrenak? Batak gauza bat badio, besteak besteaesango du… Batak jarrera bat hartzen badu, besteak juxtu kontrakoa! Eta gainera aurre egingodio, herria eta herritarren beharrak gehiegi inportarik gabe, eta alderdiarenak nagusituz!Jada asko eta asko gara nazkatu garenak! Ni behintzat potr…aiño nitxiok!Ez al gara/dira konturatzen denok galtzen dugula jarrera horrekin? Iritsi da garaia udaleko taldepolitiko guztiak lan egin dezaten norabide berberean, zenbait gai nagusitan behintzat. Herrita-rrentzat onuragarriak izango diren hainbat gai politika jokotik aparte utzi behar dituzte, hurrengourteetan berriro gerta ez dadin erreplika, futbol zelaia, harrobia, eta antzeko gaiekin gertatu dena. Bai, ondo ulertu duzue: herritarren interesak alderdi bakoitzaren interesen aurretik jartzea eska-tzen dut. Eta norbait seinalaturik sentitu bada… ba… berak jakingo du zergatik.

5POLITIKAMENTE INKORREKTOA

Ba aparkale-ku gehiago egi-tea, ez? Lekua?Ba lehengo kan-pofutbola ezta?

J. Antonio Tamayo

23 urte

Ez daukasoluziorik. He-rrian bertanbehintzat osozaila, estazio al-dean edo…

Jose Mari Elorza

56 urte

E nbido 2 . K. Arr i zaba laga

Ba soluzioakanpofutboleanegitea izan lite-ke. Herria dago-en bezala behi-tzat… Edo bes-tela udaletxeanherritar denokkexaren bat sar-tzea soluzio batbilatzeko.

Raul Olaizola

33 urte

Egiten aridiren etxe pilahonen araberaez dago lekurik.Lehen ez zego-en, eta orainetxe guzti haue-kin ba gutxiago.Ez dago lurrikZestoan.

Erkuden Larrañaga

34 urte A

Page 6: 83 - 2008 apirila

diote, herri bakoitzak berea duela, bai-na gazte euskara ez dagoela bateratu-rik. Hala ere, argi dago zer edo zer ba-dela. “Gazteak berez dira errebeldeak;hau da, formalitateetatik ihes egitensaiatzen dira, baita hizkuntza kontue-tan ere”. Kike Amonarriz soziolinguistaeta umoristaren hitzak dira. Alegia,gazteek berezko hizkera egiten dute,besteengandik desberdindu eta taldegisa identifikatuak sentitzeko.

Zestoan gehiago omen dira euskarazegiten duten gazteak, gainerako adine-koak baino. Hala diote datu ofizialek.Herrian euskarak duen kale erabilerariburuz 2005ean egindako neurketa ba-ten arabera, gazteak dira Zestoan eus-kara gehien erabiltzen dutenak; % 94,hain justu. Atzetik, haurrak datoz (%86); ondoren, helduak (% 61); eta, az-kenik, adinekoak (% 50). Herri euskal-dun gehienetan gertatzen denarenkontrakoa jazotzen da, beraz, Zestoan;izan ere, herri askotan, gazteek euska-ra jakin arren, ez dutela erabiltzen era-kusten dute datuek. Are gehiago, kalehizkeraren azken neurketa horren ara-bera, ostiral gauetan egoten da giroeuskaldunena Zestoan. Asteko azkene-ko lanegunaren amaieran kalera atera-tzen diren zestoarren % 85ek euskarazegiten du, eta, garai horretan kaleanegoten direnen gehiengoa gaztea delakontuan hartuta, ezin ukatu Zestoakoeuskara oso gaztetua dagoela.

Baina gazte horiek guztiek ba al du-te euskara berezitu eta propiorik? Az-peitiar eta azkoitiar haiek esanda beza-la, klabean hitz egiten al dute guztiek?Ala koadrila bakoitzak du bere kode

“KOJERRENIAN MARISKADA ITEKOTAN GIÑALA ESAN

nitxon,BAINA EZ HUAN AZALDU”,ESAN DU GAZTE ZESTOAR

BATEK. “KOJER? HORI NUN

TZIOK? GETARI INGURUN,BEHINTZET, NIK EZTIAT

EZAUTZEN IZEN HORI DUN

MARISKEIK. ZER DEK,BERRIYE?”, ERANTZUN DIO

AZPEITIAR BATEK. ETA

BARRE EGIN DIOTE KOADRILA

HORRETAKO GAINERAKO

ZESTOARREK: “KOJER

ENDOYAN ZIOK, HI, TA GUK

ITXASOKUA EZTAN

MARISKUA JATEIU HAN!”.ONDOREN ETORRI DIRA

AZALPENAK: ENDOIAKO

ELKARTEARI DEITZEN DIOTELA KOJERRENEKUA, ETA

MARISKADA TXERRIKI JANARI ESATEN DIOTELA.

“Han jun dittuk Mikelen arreba-ta Zumaiko festetaprepeziyoz tunea-tunea inda”, esan du, bestalde, Zestoa-ko beste gazte batek Uztapidenean kafea hartzen ari de-la. Inguruan zegoen azkoitiar batek Mikelen arreba ho-rrek autoa tuneatu duela ulertu du, eta galdezka hasi da,ea zer nolako paratxokea-edo jarri dion. “Eztiak ezerreentendiu; tuneatua arpeiya ta gorputza zitxaz-katen!”. Alegia, elegante-elegante eta makilatutajoan direla Zumaiara.

“Zuek klabien hitzeitezue!” esan dute bai aurrenekoazpeitiarrak, bai bigarren azkoitiarrak. Ba, bai, Zestoakokoadrila horiek beren klabe propioa dute, adiera propioakdituzte, eta ezagutu ezean, ezin ulertu zehazki esan nahidutena.

Euskaraz gazte hizkera definiturik baden ala ez denzalantzak dituzte linguistek. Ahozkoa egon badagoela

Euskarazko gazte hizkera

definitzen lanak dituzten

adituek. Baina

desberdintasunak egon

badaudela diote.

Zestoako gazteek ere

badituzte beren “klabeak”

T u n e a t u n e a i n d a m a r i s k a d ai t e a

Page 7: 83 - 2008 apirila

kaltzaindiak onartu-tako formetatikurrun, desberdin etaberezi.

Ahozko hizkerahizkuntza aldakorre-na dela dio Kike

Amonarrizek. Biziena da, norberakbere ukitu eta erabilera propioaematen diona. Berezitasuna antze-mateko zailena ere bada, horren on-dorioz, eta iraungitze data motzenaduena ere bai, erabilera bat modarenedo inguruko gertaeren araberakoaizan daitekeelako. Hipotesiak hipo-tesi, gauza bat argi dago, behintzat:Zestoako gazteen artean ahozkohizkerak osasuna eta etorkizunabermatuta du. Hizkuntza bat erabil-tzen ez delako galtzen dela zioenesaldi famatu hark. Zestoan erabili,behintzat, egiten dela argi erakustendute datuek.

KKAANNPPOOKKOOEEKK BBEELLAARRRRIIEETTAATTIIKK

Nork bere buruari begiratu etaberezitasunak topatzea zailagoa da. Alegia,Zestoako gazteei gehiago kostatzen zaieberen hitz egiteko moduarenapartekotasunak antzematea. Horregatik,zestoarrak ez diren gazteen belarrietatikegin dugu ariketa. Azpeitiko eta Azkoitikobina laguni galdetu diegu, eta hona egindiguten definizioa:

1. Kantuan bezala hitz egiten dutezestoarrek. Tonua edo azentua hitzarenhasieran jartzen dute. Hala, /estitxu//éstitxu/ da Zestoan; /kanario/,/kánario/; /margari/, /márgari/; eta/joseba/, /jóseba/.2. “txon” eta “zitxakan” zaleak dira.Hitanoa asko erabiltzen da, baina moduberezian: “zitxon”, “nitxon”, “zitxakan” etagisako bukaera bereziak erabiltzen dituzte.3. Herriko pertsonaien eta pertsonaiafamatuen erreferentziak asko erabiltzendituzte. “Aizarnako eztakit zenenak ai dekiten”, “Akuko eztakit zenenak”, edo“Goenkaleko Marialuisarenak”.4. Zestoarrek ez dute “korrika” egiten,

“saltaka”baizik.5. Lema bat bada gazte zestoarren artean:“Ezerrez ta festa”.6. “Patana” izeneko animalia “berezi” batdago Zestoan.

7

berezia? Tesi edo teoria orokor bat ate-ratzea ezinezkoa da. Are gehiago, adi-tuek dioten bezala, sarri zaila izaten dajakitea hitz edo erabilera bat gazteenasoilik den ala herri horretako hizkerapropioarena den (orokorrean erabiltzendena, alegia).

“Patana”,“saltaka”… Inguruko herrietan galdetueta guztiek zestoarren hitz berezi gisaaitatzen dituzte, baina gazteenak ezezik zestoar guztienak dira.

Zestoarren gazte hizkeran berezita-sun bat baldin badago, hori hitanoare-na da. Euskal Herriko hainbat txokotanhika aritzea galtzen ari dela badioteere, Zestoan bizi-bizirik dago. Adinguztietako gazteek erabiltzen dute hita-noa beren artean, baina mutilen arte-koa da gehien erabiltzen dena. Neskaeta mutilen arteko elkarrizketetan gutxierabiltzen da, eta, gutxiena, nesken ar-tean. Hala diote zestoarrek. Erabileraoso berezia egiten da, halere: euskarabatuarengandik oso urrutikoa: “nitxon”,“zitxon”, “nitxonan”, “zitxakan”… Eus-

···

e a t u n e a m a r i s k a d ai t e aE stitxu E ldua ien

Page 8: 83 - 2008 apirila

LOREA ARTETXE

“Parrandan gabiltzanean ateratzen dira esaeraxelebreak”

1. Ez nuke esango.Herrian normaleanhitz egiten den mo-duan hitz egitendugu. Parrandangabiltzanean-eta,bai, ateratzen diraesaera xelebrerenbatzuk, baina pun-tualak izaten diranormalean.

2. Asko entzutenda Zestoako koa-driletan hikako hiz-kera, baina gurekasuan, ez; gurean,dena zuka egitendugu. Beste koadri-letakoren bat edo

hika hasten zaigunean, saiatzen gara hala erantzuten;normalean, ordea, zuka egiten ohituta gaude, eta niri,pertsonalki, kostatu ere egiten zait hika egitea; ez zaitnatural ateratzen. Ez dut uste eska eta mutilen artekokontua denik. Zestoan badira hika egiten duten neskakoadrilak. Nik uste gehiago lagun taldearen arabera-koa dela. Gu zuka egiten ohituta gaude, eta hala egi-ten dugu, eta beste batzuk hika ohituta daudelako egi-ten dute hika.

3. Erdarakadak gero eta gehiago erabiltzen ditugu.Adibidez, kantu bat modan jartzen bada gaztelaniaz,horko hitzetara jotzen dugu. Telebistan, komunikabi-deetan, modan jartzen diren gaztelaniazko esamolde-ak etengabe erabiltzen ditugu. Joera badago, eta geroeta handiagoa.

4. Bai, hori antzeman dut. Nik neuk ez daukat labur-durarik-eta erabiltzeko ohiturarik, baina gure koadri-lan asko dira. Hizkiak jatea da ohitura, “zmz” (“zermoduz”) eta horrelakoak idaztea, edo “guapa” erabilibeharrean, “wapa” eta antzekoak jartzea. Tokia eta di-rua aurrezteko egiten dela uste dut —ez hizkuntza be-rezia sortzeko—, baina egia da erabiltzen dugula.

PELLO GERENABARRENA

“Mutilen artean beti hika egitendugu, baina neskekin oso gutxi”

1. Parrandan-eta, bai, erabiltzen ditu-gu esamolde xelebre eta bereziak (koa-

drilan badago artista bat); normalean,ordea, gero ez ditugu erabiltzen. Badi-tugu esamolde berezi batzuk; adibidez,“horrek zamakik albarana” eta horrela-koak. Dena den, parrandan eta mo-mentu jakin batzutan erabiltzen ditu-gu. Normalean, artista horrek asma-tzen ditu, eta guk errepikatu.

2. Hika egiten dugu gure artean; ondoedo gaizki, baina hika. Mutilen artean,beti, baina neskekin desberdina da. Ba-tzuekin, hika egiten dugu, baina nor-malena zuka egiten da. Konfiantza pix-ka bat dudan neskekin, bai, hika egitendut, baina gutxi. Mutila eta neska arte-an ia beti zuka.

···GEUK ESANDA

Galdera berdinak egin dizkiegu Zestoako koadrila bateko eta besteko lau kideri. Koadrilatik koadrilara ohitura desber-dinak dituztela erakutsi dute.GALDERAK:

1. Ba al duzue lagun artean hitz egiteko modu berezirik?2. Hitanoa erabiltzen duzue?3. Gaztelaniara jotzeko joera handia dagoela esaten da.4. Gazteek SMS bidezko hizkera berria sortu dutela diote batzuk. Zuek erabiltzen duzue?

Page 9: 83 - 2008 apirila

3. Gaztelania erabiltzeko joera handia dugu, batik batfutbolaz-eta hitz egiten dugunean. Azkoitiarrekin-etaibili izan naiz ni lanean, eta askotan galdetu izan didatezergatik jotzen dugun hainbeste gaztelaniara. Ez dakit,baina ohitura da; hemen asko egiten dugu hori. Giroaeuskalduna da, euskaraz egiten dugu, baina gero erda-razko hitz eta esaldi dezente sartzen ditugu. Atera egi-ten zaigu, eta hori hemen nik beti ezagutu dut horrela.Futbol taldean, berriz, beti euskaraz egiten dugu. Gerobadaude brasildarrak edo zarauztar bat, ba, euskaraz ezdakitenak, eta haiekin gaztelaniaz egiten dugu, baina,bestela, giroa euskalduna da oso.

4. SMSen moda gurean ez dago batere sartua. Alpe-rrak garelako-edo izango da, baina guk mezuak bidalibaino nahiago izaten dugu telefonoz deitzea, eta, hor-taz, ez dugu SMS bidezko hizkera berezirik.

AINHOA ARRETXE

“SMS bidez komunikatzeko laburdura, zenbaki eta zeinuberezi ugari erabiltzen ditugu”

1. Baditugu hitz berezi batzuk geure artean erabiltzen ditugu-nak. Esaterako, pertsona meharra deskribatzeko “bainamakila ba-ño flakuaua” dela esaten dugu. Pertsona bat zerbait hartuta dago-

ela esateko, berriz, “krixton bueluakin”edo “bixigu begiyakin” dagoela , eta,gehiegi pintatuta edo makillatuta dago-en norbait deskribatzeko, “potekakineo disfrazauta” dagoela esaten dugu.

2. Guk zuka egiten dugu, gehienean.Neskak gara gehienak; mutil bat dago,baina, halere, zuka egiten dugu guz-tiok. Hika egiten didatenei hika eran-tzuten diet, eta pertsona jakin batzue-kin hala egiten dut, baina, normalean,ez dugu ohiturarik. Badakigu neskenhitanoa galtzen ari dela, eta erabili eginbeharko genukeela ere esaten dugu sa-rri, baina gero ez dugu erabiltzen.

3. Gure koadrila oso euskalduna da,eta orain dela gutxira arte oso gaztelania gutxi erabili izan dugu.Orain, ordea, ikastera-eta kanpora atera garenean —Donostiara,gehienak—, kutsatu egin gara. Herritik kanpo gehiago entzutendugu eta konturatu gara bueltan, orain, gaztelaniara jotzeko joerahandiagoa dugula eta hizkuntza horretako esa-molde gehiago erabiltzen ditugula.

4. Asko erabiltzen dugu SMSen hizkuntza be-rezi hori. Laburdurak erabiltzen ditugu, zenba-kiak ere asko, eta keinu berezi horiek ere bai:parentesia eta bestelako hitzekin sortutako iru-diak, batik bat mezuen amaieretan-eta.

9JULEN TELLERIA

1. Baditugu hitz berezi batzuk: esate baterako,oso preparatuta dagoen pertsona bat ikusten du-gunean “tunea-tunea” eginda dagoela esaten dio-gu, edo patata tortilari “turtilla outatan”. Gurekoadrilan geuk sortutakoak dira, geuk erabiltzenditugunak, baina, oro har, nahiko normal hitzegiten dugu.

2. Hika egiten dugu beti, bai mutilekin, bai nes-kekin. Nik, behintzat, denekin hala egiteko ohi-tura dut, eta neskekin ere berdin-berdin erabil-tzen dut hitanoa.

3. Badugu gaztelaniaz aritzeko joera, baina ko-mentario zehatz batzuk egiteko soilik. Euskarazhitz egiten dugu beti, baina zenbait komentariogaztelaniaz egiten ditugu. Ez ditugu gaztelaniaz-ko gazte esamoldeak hartzen, baina komentarionormaletarako, bai, jotzen dugu gaztelaniara.

4. SMSak gutxi erabiltzen ditugu, egia esan.Zestoan kalera atera eta derrepente egiten duguelkarrekin topo, eta, hortaz, ez dugu herrian gel-ditzeko asko erabiltzen. Batzuk, bai, laburdurak-eta erabiltzen dituzte, baina gutxi.

NNOOLLAA EESSAATTEENN DDUUZZUUEE??

OOSSOO OONNAA:: ikiarriya, oso ona, deputamadrekuaOOSSOO TTXXAARRRRAA:: txarra, eskasa, patetikuaPPAARRRRAANNDDAA:: juerga, parranda,MMOOZZKKOORRRRAA:: jesukrixtona, albarana, aldamiyua, pedua BBEESSTTOONNDDOOAA:: astelena, resaka, burukomina, ondua, etenga, klabuaEESSTTRREESSAATTUUTTAA:: agobiauta,txapa emandaKKIIRROOLLAA AASSKKOO EEGGIINNDDAAKKOOAANN:: leer eginda, etxopolboBBOORRRROOKKAA:: burruka, jaleua, tangana, mobidaLLIIGGAATTZZEEAA EEDDOO HHOORRRREETTAANN SSAAIIAATTZZEEAA:: ehizan ibiltzia, jolasian ibili, fitxak sartzen jardutia

Page 10: 83 - 2008 apirila
Page 11: 83 - 2008 apirila

Z i p r i s t i n t a l d e a k h a i n b a t e n t s e g u e t a g e r o k a r a o kesaioa eskaini apirilaren25an. Gaztetxoek majodisfrutatu zuten behin-tzat!

1

1

P a u s o z P a u s o e k i m e n a k U r o l a - K o s t aeskualdea zeharkatu zuen preso eta iheslari politi-koen eskubideak aldarrikatuz. Zarautzen hasi etaZestoan bazkaldu zuten martxan parte hartu zu-ten 400 lagunek eta ondoren Azkoitira abiatu zi-ren. Irteerako lekukoa Martzelino Olaizolak era-

man zuen errepresaliatu politikoen senideenizenean.

B e n e t a k o o p o r r a kAurtengo aste santua desberdina izan da,bost egunetako oporraldi aberasgarria bene-tan. Saharar herriaren alde hainbeste lan egi-ten ari diren Jose Luis Palaziyo, Antxelmo, Jo-se Ramon Koiak eta udaletxeko langile denSol lasartearrak gidatutako bidaia bizitunuen. Bertan hainbat proiektu nola martxanjarri diren ikusi genuen. Besteak beste, bara-tzetako tomate, azenario eta kalabazin goxo-ak, hainbat ur bonba, haurren eskoletakomateriala,… eta martxan jarri nahi denproiektu berri bat ere aipatu nahi nuke, ge-rran edota minek eritutako pertsonentzat ho-bekuntzak. Hala nola, altzari, egonleku, zen-trotik atera ahal izateko autobus, bertako fa-miliek eguna entretenituta pasa dezatenjostailuak…Emakumeek (beste hainbat herrialdetan be-zala) zenbat lan, ardura, goxotasun, aholku,

… oraina beraienesku dago alajaina.Pozik itzuli naiz,ahaztuta (ez nukepentsatu nahi gal-duta) ditugun hain-bat giza-balore be-rreskuratzeko ega-rriz.MIRARI URANGA

Ap i r i l a r e n 1 9 a nkale indarkeriarenaurkako operazio-an atxilotutako 10lagunetako batenetxean Oier Arregiherritarra zegoen.

Hau ere atxilotu egin zuten autoritateenkontrako "atentatua, erresistentzia eta de-sobedientzia" egotzita. Egunean bertan as-ke gelditu zen.

danbolinzulo

C a l c u t a O n d o a n G o b e r n u zKanpoko Elkarteak Zestoako gaz-tetxoenei Indiako egoera ezagu-tzera emateko tailerrak antolatuzituen.

Page 12: 83 - 2008 apirila

“ I r a e t a d e n o n a r t e a n ” a u z o e l k a r t e a k T x u m a M u r u g a r r e n e n k o n t z e r t u a eskaini zuen Gure Ordeka elkartean. Aurrera begira, uztailerako Ruper Ordorikaren kontzertuaere aurreikusten dute.

danbolinzulo

Natur ta ldea b i l e rak eg i te t ik na turarek inzuzenean gozatzeko aukerak eskaintzera pasada Akoa eta Lasaora egindako irteerekin. Ar-gazkian ustez oso ezaguna dugun baina askoezagutzen ez dugun Akoa bailaran.

L a i l a R a n g e l e t a A m a n c a y Gaztañagak sabel dantzako ikasleekinbatera ezohiko ikuskizuna eskaini zutenBainuetxean.

ARGAZKIAK: BORJA GOMEZ

Z e s t o a n M e r k a t a r iElkarteak antolatutako le-hen giza-probak ikusminhandia sortu zuen. Akuata-rrak 35 plazatako marka ja-rri zuten Uztapide II.arenlaguntzaz.Beste bi talde herritarrek ere lan ona egin zuten.

Page 13: 83 - 2008 apirila

1

31

G a r b i d a g o h e r r i k o g a z t e e k u m o r e o n a z gain lan egiteko gogoa ere badutela. Giro bikaineanospatu dute gaztetxearen XIX. urteurrena.

O t s a i l a r e n 1 6 a n e r r e z e nOlaberri baserriaren alde bertso afariaizan zen Arroagoian. Ehun lagunetik gorabildu ziren eta astebete lehenagorakoagortuta zeunden txartel guztiak. Ososaio gustagarria izan zen, entzule eta ber-tsolariek beraiek esandakoaren arabera.Lehenengo aldiz aritu ziren Iker Zubeldiaeta Joxe Agirre elkarrekin eta

gainera afarian bertan egin-dako errifa (txuletak, txan-paina eta ardoa) IkerZubeldiari tokatu zitzaion,honek Olaberri baserrirakoutzi zuen, bejondaikela!

Au r t e n b i g a r r e naldiz Danbolin Zu-lo kultur elkarteakfilm laburren ema-naldia antolatu duzinea euskarazikusteko aukeraparegabea eskainiz.

ARGAZKIA: JOXEAN TORRES

E k a i n g u r a s o e l k a r t e a kantolatutako Hitzen lapurra hau-rrentzako bertso emanaldi arra-kastatsua.

Page 14: 83 - 2008 apirila

1803an Odriozolak, beste ikasle ba-tzuekin batera, eskutitz bat aurkeztuzion Akademiako Zuzendaritzari, udagaraian margolaritza gelara joateko bai-mena eskatuz. Egun argiz koloreak ho-beto nabaritzen zirela esaten zuten.Dirudienez, argi ezagatik gelan ezinizaten zuten margotzerako paleta era-bili. Zuzendaritzak, udan, goizeko bos-tetatik aurrera gelara joateko baimenaeman zien. Ikastaroen helburua Académico de Méri-to titulua lortzea zen. Titulu hark ira-kasletza, margolaritza eta margolanaditu lanbideak eskaintzen zituen.Akademiak, hiru urtetik behin, lanonenak saritzeko lehiaketa bat antola-tzen zuen. Odriozola, 1805. urtean,Margolaritza Lehiaketara aurkeztu zenbeste 27 ikasleekin batera. Bi ontzeta-ko urrezko domina zekarren mailagoieneko bigarren saria lortu zuen. Sariagirian zestoarra zela argi azaltzen da. Odriozolak Francisco de Goya etaFrancisco Bayeu margolari ospetsuakezagutzeko zortea izan zuen, eta be-raiekin margoak aurkeztu zituen 1806.urteko Erakustaldi berezian.Zoritxarrez, Odriozolak ezin izan zuentitulua lortzeko azkeneko probak pasajarraian. Napoleonek Iberiar Penintsulainbaditzea eta bere anaia Jose Bonapar-

J O S E M A R I A O D R I O Z O L A O Ñ A T I V I A ( 1 . 7 8 2 - 1 . 8 6 4 )

M A R G O L A R I A

RAIN DELA DENBORA GUTXI JOSE

ODRIOZOLA OÑATIVIAREKIN ELKA-RRIZKETA BAT IZAN NUEN (IKUSI

DANBOLIN, 2.007/09-76.ALEA).EGIAZ, AMETSA BAKARRIK IZAN ZEN

ZEREN MARGOLARI, MILITAR ETA

ZIENTZIALARI IZANDAKO PERTSONAI

OSPETSU HAU 1782. URTEAN JAIO

BAITZEN AIZARNAN.

Ametsetan gertatu ohi den bezala, OnJose desagertu egin zen bat-batean eta ezin

izan nuen gure elkarrizketa bukatu. Ezin atera-ko dugu berriro bere mundutik, pentsatu nuen, eta ez-kutaturik egongo den artxiboetara jotzea hobe izangozela erabaki nuen.Lehenik, Gipuzkoako herrietako bataio agiriak gorde-tzen diren Elizbarrutiko Artxibora joan nintzen. Pa-zientzia pixka batekin, aurkitu nuen bere bataio agi-ria. Bere aita, “Christoval”, Aizarnazabalekoa zen etaama “Maria Jossepha”, Aizarnakoa. Aitaren aldeko ai-tona Julian, Aizarnazabalekoa, eta amona “Magdalenade Cigaran”, Itziarkoa. Amaren aldeko aitona Jose, Ai-zarnakoa, eta amona Agustina, Aizarnazabalekoa. Donostiako Elizbarrutiko artxiboan, famili bereko bes-te bi bataio agiri aurkitu nituen, bat bere arreba “Jos-sepha Antonia”-rena eta bestea “Miguel Ignacio” bereanaiarena.Familiak Madrilgo Reales Consejos delakoan lana egi-ten zuen abokatu bat zuen, “Miguel Ignacio de Oñati-via” delakoa. Bera izan zen, ahalordez, Miguel Ignacioilobaren aita pontekoa. Seguru asko, osaba hark bide-ratuko zituen ilobak hemen egin ezin ziren ikasketakMadrilen egitera. Sortu berri zen Real Academia de Be-llas Artes de San Fernando delakoan, artisau ofizioakirakasten zituen. Gainera, goi mailako margolaritzaeta arkitektura ikasketetako prestakuntza eskaintzenzuen.Real Academia de Bellas Artes de San Fernando delakoa-ren artxiboan ote zegoen Odriozolaren espiritua? Aka-demiako matrikula liburuetan, bere lehenengo matri-kula honela agiri da: “12 de Febrero de 1796. José deOdriozola, natural de Cestona (Guipuzcoa) e hijo de Cris-tobal y de Maria de Oñativia, de catorce años de edad”.Odriozolak ez ezik, beste zestoar batek ere, Agustinde Arregui delakoak, Domingo eta Maria Brigida deUlaciaren semeak, Akademia hartan egin zituen bereikasketak.Egin beharreko ariketen arabera, Akademiaren ikasta-roak izen ezberdinak zituzten. Akta agiriei jarraituz,Odriozolak ikastaro bakoitza ondo gainditu zuen:“1.798, “Cabezas”; 1.799,”Figuras”; 1.801,” Yeso”;1.802, “Al Natural”.“Yeso” eta “Al Natural” delakoak arratsalde/gaueko or-dutegietan ematen ziren. Gelak argitzeko candilonesdelako oliozko argiontziak erabiltzen ziren. Ez zutennahiko argirik egiten eta hobekuntza eskaerak ohiko-ak izaten ziren ikasleen aldetik.

O

Page 15: 83 - 2008 apirila

5te errege izendatzea erabaki zuen. 1808. urtekomaiatzaren 2an (aurten betetzen direlarik be-rrehun urte) hasi ziren Madrilen herri matxina-dak frantsesen aurka.Garai zailak ziren. Irakasle batzuek frantsesenalde jartzea erabaki zuten eta beste batzuek er-besteratu beharrean izan ziren. Aurrera jarraituzuten irakasleek, Akademiako bidean zihoazela,kaleko erasoen beldurra zuten. Garai hartakokronikak esaten dutenez, ikasleak arkatzak zo-rrozteko eramaten zituzten labanak arriskuga-rriak izan zintezkeen irakasleen aurka. Azkenik,Akademiak itxi egin zituen ikasgelak. Odriozo-lak arriskuan ikusi zuen bere titulua. Noiz izan-go ote zuen azken frogak gainditzeko aukera?Frantsesen aurka izatea aukeratu zuen, eta JoseBonaparte eta frantsesen inbasioaren aurkakoherri milizietan izena eman zuen.Guda garaian, artilleriari militarra bihurtu zen.Cadiz inguruan, larri zauritua izan zen aldakan. Gerta-era hark, eskola militarretan irakasle izatea bideratuzion.Guda ostean, Akademiako ikastaroak berreskuratu zi-ren. 1814. urtean Académico de mérito titulua lortzeko

probetara aur-keztu zen.Egindako mar-golanegatik etaazaldutako ja-kinduriagatik,AkademiakoKontseiluak ti-tulua onartzea

erabaki zuen. Ez zuen bere lanbiderako titulu harenbeharrik izan, zeren militarra baizen. Margolaritzakozaletasuna bere bizitza osoan gorde izan zuen. Horre-gatik, 1847. urtean, Akademiak Academico de Númeroizendatu zuen. Lortu zitekeen ohore handiena zen.

ETA ORAIN, NON OTE DIRA EZKUTATURIK ODRIOZO-LAREN MARGOLANAK? ERAKUSTOKI BATEKO BILTEGI

ILUN BATEN?

Margolan horiek bilatzeko ikerketetan, orain dela gu-txi eginiko erakusketa baten berri izateko zortea izannuen (2003. urtea). Bertan Odriozolaren margolan sariirabazlea aurkeztu zen. Erakusketa, Fundación Santan-der delakoak antolatu zuen. Margolanak Carlos IIIfunda las colonias de Sierra Morena zuen izena. Gaia ze-

ra zen: Carlos III erregeak, Despeñaperros mendatean zehar,Andaluziako errepide nagusia eraikitzeko agindua eman zueneta horretarako, bidea bidelapurrez garbi egon behar zuen. Ale-maniatik ekarri zituzten kolonoak sortu berri ziren herri batzukjendeztatzera, eta erregeak lurrak eta lan tresnak eman zizkien.Hiri nagusia, La Carolina izendatu zen. (Herri berri haien egituragarai hartan eginiko Iraetakoaren antzekoa zen, kale zuzenaketa etxe berdinak errenkan).Odriozolaren margolaritzari buruzko ideiak, 1831. urtean argita-ratu zuen liburu baten jasoak daude. Liburuaren deitura Ensayo

sobre la ciencia y el arte del dibujo da. Es-kuetan dut liburu hori eta bertan, bestegaien artean, hau esaten du: “Estoy se-guro de que, entendidas las cortas leccionesque como apasionado de las artes les ofrez-co, no hallarán dificultad alguna en dibujarlas composiciones más difíciles que la natu-raleza o el arte les pueda presentar; pues lacuestión está reducida siempre a situar unpunto en el cuadro debidamente”.Hemen uzten dugu Odriozola, margola-

ritzari buruzko bere liburuan ezkutatuta. Berak dioenez margo-tzea erraza da, puntu bat bere lekuan ezartzea besterik ez da. Eabada, aurrera! Denok margotzera!

Eta hurrengo emanaldiaren arte: Odriozola Matematikoa.

J ulian Serrano

M A R I A Z O L A O Ñ A T I V I A ( 1 . 7 8 2 - 1 . 8 6 4 )

1

Page 16: 83 - 2008 apirila

••EKAINBERRI. Aurrera doaz Ekainberriko lanaketa, nahiz eta Foru Aldundiak udara honetan inau-

guratu nahi, badirudi urte bukaera arte ez dela inauguratu-ko. Herrian bisitarientzat aparkaleku bat ez izatea, Ekain-berrin bertan egiten ari diren lanak atzeratzea, Lili jaure-gian egitekoak ziren umeentzat tailerrak lekuz aldatu beharizatea, eta beste hamaika arrazoi direla medio, hainbesteespero dugun inaugurazio eguna atzeratzen ari da. Aparka-lekuaren arazoa bideratuta dagoela dirudi, baina finantzia-zioa zehazteko zain dago Udala. Fundiciones TS parean etaGisasola egoitzaren inguruan dagoen eremuan kokatukoda. Bertan 60 auto kabituko dira, eta lehendik dagoen apar-kalekuko 50 plaza erantsita, 110 plazako tokia geratuko da.Guzti hori, hala ere, behin behinekoa izango da, harik etaeremu osoaren behin betirako berrantolaketa egiten den ar-te. Lili jauregian egin nahi ziren umeentzako tailerrak, be-rriz, Ekainberrira bertara eramango dira, eta han antolatukoda gela berri bat (sarrera handiaren eskuinetan egin dutengela berria).

••ETXE TUTELATUAK. Eguneko zentroaren gai-nean egin diren tutoretzapeko lau etxeak martxan

jarri ahal izateko, 110.000 €ko dirulaguntza onartu du Eus-ko Jaurlaritzak eta orain araudia onartzea eta ekipatzea fal-ta da.

••AIZARNAKO ESKOLA BERRIAK ATEAK IREKI ZIZ-KIEN AUZOTARREI.

u d a l e k o b e r r i a k

••AUZOAK.

ARROABEA: Maiatzaren 5ean irekiko da Arroabe-ko haurtzaindegia. Bertan 2007an eta 2008anjaiotako haurrak matrikula daitezke. ARROAGOIA: Herri Etxean kultur gune bat sor-tzeko lanak hasita daude. Bertarako 55.000 €koaurrekontua dago onartuta; diru partida hori2006ko udal aurrekontuan jasota zegoen.

••OSINBELTZ HARROBIAREN LE-HENGORATZE PROIEKTUA.

2008ko apirilaren 15ean Udal Batzarrak buruturi-ko ezohiko saioan, Osinbeltz harrobiaren lehengo-ratze proiektuaren lanketarako asistentzi teknikoa-ren kontratua Azule Paisaia Eraketa taldeari eslei-tzea erabaki zuen. Sozietate hori Herritik harrira –Harritik herrira ideiaren egileek sortutakoa da etaesleipena hirurehun eta hamabost mila, laurehuneta hirurogeita hamar eurotan (315.470 €) izangoda.

Page 17: 83 - 2008 apirila

apIIRRIILLAA

3300 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

“Piano bat bertso-tan” kafe kantaldia udale-txe azpian gaueko 22:00etanDanbolin Zulok antolatuta.Kafea eta pastak gure kon-tu!!!

maIIAATTZZAA

01 OOSSTTEEGGUUNNAA

Zipristin eguna.11:00etan Argazki Rallya, ka-mara digitalarekin eta ha-maiketakoa.16:30ean, Mihi-luze lehiaketa, arkupetan.Final nagusia begiraleenaurka izango da.••GurutzeJubilatuen elkartearen egu-na. 12:00etan Meza, eta gerobazkaria Bainuetxean.

09 OOSSTTIIRRAALLAA

22:00etan DonatoGoyeneche eta Xabier Ara-kama, Kultur Etxean. Trikiti-xa eta perkusioa (bongoak, afrikar danborra, xilomarinba,kriskitinak, temples block kutxa, udua, masailezurra, zilin-droa...). Errepertorioa, berriz, zabala: klasikoa, herrikoia,Latinoamerikakoa...

23 OOSSTTIIRRAALLAA

19:00. Kontzertua Azpeitia, Zestoa eta Zumaiakomusika eskolatako kideekin, Laranjadin.

santakutzak Zestoan

02 OOSSTTIIRRAALLAA

17:00etan Kanpanolue ikuskizuna, umeentzat, La-ranjadin. 19:00etan Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, Idia-kaitz Txistulari Taldearen eta musika banden kalejira.22:30ean Danborrada Nagusia, elkarteetan afaldu ondoren.Gauerdian, Senideen agurra, presoen alde. Gero, ikurrinaeta herriko bandera altxatuko dira Udaletxean. Ondoren,danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte. 01:00etanNahidekena MT txaranga.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

10:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen diana.11:30ean Prozesioa Gurutzera. 12:00etan Meza Nagusia Pa-rrokiko Abesbatzak abestua. 12:30ean Kalejira IdiakaitzTxistulari Taldearekin eta jarraian VI. Santakutz Nesken Pa-

la Txapelketaren finala,frontoi zaharrean (euria ba-litz, kiroldegian). Ondoren,sari banaketa, frontoi zaha-rrean bertan.18:00 Umeendanborrada. 23:00etan Mu-sika, Karelean eta GrisesSueños taldeekin.

asentzioak Endoian

01 OOSSTTEEGGUUNNAA

11:00etan Meza na-gusia, 12:00etan ItziarkoDantza Taldea eta ondorentrikitilariak Billabier anaiak.14:00etan auzo bazkaria tri-kitilariekin. 18:00etan herrikirolak; Miren Urkiola etaMari Jose Sardon, Beliosoeta Inhar Urruzuno. Harri-jasotzaileak eta Endoiakogazteak. 19:00etan Gorritieta bere animaliak, ondorenerromeria Billabier anaiekin.

02 OOSSTTIIRRAALLAA

21:00etan auzo afa-ria bertsolariekin; Uxue Al-berdi eta Amaia Agirre, on-doren Billabier anaiekinerromeria.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

23:00etan erromeriaLitxordixo eta Aitziberre-kin.

santakutzak Ibañarrietan

02 OOSSTTIIRRAALLAA

19:00 Txupinazoa, kanpai-hotsak eta poteoa.

03 LLAARRUUNNBBAATTAA

11:30ean Meza Santo Kristo ermitan.12:30eanZapo jokoa auzokide eta bisitarientzat: lehen saria bixanpain botila. Ondoren poteoa eta kalejira Urartetaldearekin. 14:00etan auzoko jubilatuen bazkaria(Urtan Berrin). 18:00etan herri kirolak; Miren Urkolahiru harrirekin eta Mugerza anaiak aizkoran. Ondo-ren tortila pintxo dastaketa, poteoa eta kalejira Urar-te taldearekin. 21:00etan auzo afaria Urtain Berrin.Afalostean herriko plazan erromeria Urarterekin.Goizaldean baratxuri-zopa.

••Udaleku irekiak. Ekainaren 30etik uztailaren24a bitartean izango dira aurten. Goizeko

10:00etatik 13:00etara. Izena eman ahal izateko, 18 urtebeteta izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea ezinbeste-koak dira. Begiraleentzako epea: apirilaren 28tik maia-tzaren 16ra udaletxean. Haurrei dagokienez: 3-12 urte-ko haurrek eman ahal izango dute izena eta epeamaiatzaren 5etik 16ra bitartean izango da.

a g e n -d a

71

WI-FI tailerra

maiatzaren 17an,larunbata10:00-14:00

Page 18: 83 - 2008 apirila

Hemen, Benta Peligron, baratze-an ere jarduten omen zenuen ezta?

Bai pila bat. Garai batean hemen jen-dea hartzen genuen, benta zen eta berazkanpotar asko izaten genituen udaran.Kanpotar haiei ematen genizkien baraz-ki guztiak hemen landatutakoak izatenziren. Denetarik landatzen genuen: zer-bak, porruak, lekak, azenarioak, tipu-lak… Baita patata ere.

Eta baratzean zuk bakarrik jardu-ten al zenuen?

Ez, ez. Nire senarrak eta biok jardu-ten genuen. Hala ere Jose Manuel seme-ak ere laguntzen zigun, baina orduanoso gaztea zen. Gustuko zuen eta gauregun ere landareak asko gustatzen zaiz-kio. Senarra berriz, fundizioan aritzenzen lanean eta hara joan aurretik bara-tzean saioa egin behar izaten zuen.

Lorategiarekin beranduago hasizinen beraz.

Ez, ez, garai horretan dagoeneko hor-tentsia galantak nituen (handiegiak niregusturako) atarian. Atentzioa ematenzuten. Zuhaitzak ere bagenituen garaihartan. Gure gerezi arbolak famatuak zi-ren, asko etortzen baitziren hemengogereziak jatera. Gereziak desagertu egi-ten ziren. Gerora beste pare bat gereziarbola izan genituen baina kendu egingenituen landareei itzala egiten zien-eta.

Gustukoen duzun lorerik ereizango da ezta?

Niri den-denak gustatzen zaizkit! Ho-ri bai, kolorea da gehien gustatzen zai-dana. Berdea… ez zait asko gustatzen.Ni kolore zalea naiz zalantzarik gabe.

Eta bilobek zure zaletasunarekinjarraitzen al dute?

Ba gaur egun ez, egia esan. Txikiakzirenean jarduten nuen beraiekin bela-rrak kentzen-eta. Garai hartan gusturaaritzen ziren. Aste Santuan eta San Joa-netarako beti aritzen ginen belar txa-rrak-eta kentzen. Orain ordea, lana etabeste kontu batzuk dituzte.

Lorategian denetarik duzu landa-tuta ezta? Marrubiak ere ikusi ditu-gu…

Bai baditut, asko gainera eta baitafranbuesak ere. Mermelada ere egitendut. Asko ematen dituzte eta etxean ja-ten ditugu. Pila bat ematen dute.

Ilargia kontutan izaten al duzulandareak zaintzerako orduan?

Bai izaten dut kontutan. Kimatze la-nak Jose Manuelek egiten ditu, eta nikesaten diot “ilbeheran gaude eta landa-

Jardunian

EmiliOlazabal

"Udaberria bertan da antzematen ez den arren,eta udaberriarekin batera lorez betetzen hastendira mendi eta inguruak. Loreen inguruan gehiagojakiteko helburuarekin, Emili Olazabalengana jodugu. Emili oso ezaguna da Zestoan, bere etxeaurrean, alegia Benta Peligron, duen lorategiagatik.

Lore ederrak izaten ditubertan, eta era guztietakolandareak gertutik zaintzenditu. Batek baino gehiagokere inbidia galanta izangodio, urte guztian izatenbaitira landare ederrakBenta Peligroko lorategian.

Bainuetxera etortzen diren kanpotarrak ere sarrigelditzen dira Emiliren lorategiari begira eta batekbaino gehiagok ere tentazioari ezin eutsita landarezatiren bat ere hartu izan du. Hala denean, ordea,Emilik berehala antzematen du, “nik gertutikzaintzen ditut nire landareak eta sarri lore bat

irteteko zain-zain izatennaiz. Halako batean faltadela konturatu, eta badakitnorbaitek hartu duela”. 92urte beteko ditu datorrenhilean eta garbi utzi digubere afizio handienalandareak badira ere,bestelako zaletasunak erebadituela, “zezenak etakirola” kasu.

Nondik datorkizu landare-ekiko zaletasuna?

Nik betidanik izan dut zaleta-sun hori, umea nintzenetik segu-ru asko. Nire familian inoiz ez

dut zaletasun berezirik ikusi izan landareen inguruan bai-na nik, betidanik. Ni Palaziyon jaiotakoa naiz, eta berazhantxe ibiltzen nintzen bai baratzean eta baita landareaklandatzen ere. Beti zerbait jartzen nuen kolkoan, ezpatabelarra beste ezer ez bazen, bestela perrexila edo mentafina.

Landareak niretzat bizioa dira,

bizio sanoa”

Page 19: 83 - 2008 apirila

harko lukete, baina hainbeste euri egin du guztiak“triste” bezala daudela. Oraintxe beroa, oraintxe eu-ria… Baina dagoeneko udaberrian gaude eta lasterhasiko dira eguraldi onak! Maiatzean daliak egongodira polit-politak! Kolore askotakoak aterako dira,mordo bat badatozela ikusten dut. Aurten eginduen negu epela ederra izan da baina orain bostgradu egotea ez da normala.

Beti landare berdinak izaten al dituzu lora-tegian edo aldatzea gustatzen zaizu?

Bueno, orokorrean berdinak izaten ditut, bainaaldatzea ere asko gustatzen zait! Aurten hiru landa-re berri sartu ditut, baina aurreko urteetakoak ez ba-ditut kentzen beraien kasa ateratzen dira.

Landare berriak nondik ekartzen dituzu?Batzuetan Hondarribira joaten gara, han zoratze-

ko moduko denda handi bat dago. Hendaiara ere jo-aten gara. Aukera ikaragarria izaten da han.

Zuri negutegi bat falta zaizu hemen…Hamaika aldiz pentsatu izan dut balkoi bat itxi

eta han negutegi txiki bat egitea! Baina egia esannahikoa dut ditudanekin…

Landareak lapurtzen al dizkizute?Bai asko! Kanpotarrak izaten dira landareak har-

tzen dituztenak… Batzuetan gainera hemen hartu,eta bi metro aurrerago botatzen dituzte. Horrek

amorrua ematen dit, nik eskatuz gero denei ematen dizkiet-eta.Loreak ere lehortzen omen dituzu?Bai, bai, lehortzen ditut. Askotan margotu ere egiten ditut, eta koadroak ere egi-

ten ditut. Etxean lore sorta ederrak ere baditut lore lehorrekin egindakoak.Zenbat ordu pasatzen dituzu loreekin egunean?Noizean behin ateratzen naiz ea nola dauden begiratzera eta hasten naiz belar

txarrak kentzen… Akabo! Behin hasita bi ordu errez pasatzen ditut, eta pasierandabilen jendea hizketan hasten bazait arratsalde osoa bertan pasa dezaket! Asko-tan aholku eske ere etortzen zaizkit.

Zuk nola dakizu loreen inguruan hainbeste?Ba egia esan probak egiten ikasi dut! Eta liburuak ere asko irakurri izan ditut.

Lehengo batean emakume batek serio-serio esan zidan antzematen zela bai landa-reen karrera egin nuela, grazia egin zidan hori entzuteak!

Landareei hizketan egitea ere ona omen da. Zuk egiten al diezu?[Kar, kar, kar…]. Bai batzuetan errieta egiten diet lorerik ez badute ematen,

amenazo egiten diet hurrengo urtean moztu egingo dudala, eta aizu, hori esan etaloreak eman izan dituzte! Kasualitatea izango da agian baina…

Eta, zein da sekretua horrelako lorategi ederra izateko?Sekretua? Dedikazioa, pazientzia eta ordu pila bat pasatzea loreak zaintzen.

Lan asko ematen du, baina gustuko dut. Niretzat hau bizio bat da, bizio sanoa. Ba-tzuk drogak, kafea, tabakoa… Nik berriz landareak! Inori ez diot behintzat kalte-rik egiten.

reak kimatzea tokatzen da”. Ilargiaribeti begiratu izan diot nik, baratzeanjarduten genuenean ere kontutan iza-ten genuen, kontserbatzeko zenean,garai batean moztu behar ziren, landa-tzeko ere begiratzen genion eta zuhai-tzak botatzeko ere ilargiari begiratzenzaio. Nik etxean haritz egurrez eginda-ko altzariak ditut, 70 urte baino gehia-go dituzte eta ez dute pipirik. Beharzen garaian botatako zuhaitzak zirela-ko.

Zein lan da gogorrena?Baratza gogorra da baina loreena ere

gogorra da, ez pentsa! Gainera aurteneguraldi txarra izan da eta ezin izan dutasko sartu lorategian. Belar txarrak ezbadituzu kentzen, gero bulboak ager-tzen hasten dira eta han ezin da aitzu-rrarekin ibili, beraz banan-banan eskua-rekin sustraitik atera beste erremediorikez da izaten.

Klima aldatzen ari dela diote etazuk hori landareei antzematen aldiozu?

Bai antzematen da! Orain den garaiaizanik, landareek bizi-bizirik egon be-

N aiara Expos i to

91

Page 20: 83 - 2008 apirila