71 - 2007 martxoa

download 71 - 2007 martxoa

of 20

  • date post

    03-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    230
  • download

    5

Embed Size (px)

description

deskribapena

Transcript of 71 - 2007 martxoa

  • danbolin2007/03 71. alea

    JJAARRDDUUNNIIAANN LLOOUURRDDEESS EELLOORRZZAA TTAAXXIISSTTAA GGAARRBBIIEE GGIILL AALLKKAATTEE AANNDDEERREEAA

  • HH EE LL DD UU !! Zenbat aldiz esan eta ez egin! Auskalo! Zenbat plan egin izanditugun eta ezerezean gelditu diren Bizia laburra da ordea; egun batetik bestera gu-re etorkizuna zeharo alda daiteke, eta beraz egunean egunekoa bizi behar dugu; etazalantzarik gabe, nahi ditugun gauzak eta ametsak gauzatzen ahalegindu behar dugu.Neuri ere horrelako zerbait gertatu zait. Azkenean, ordea, badirudi aspalditik nahinuen bidaia egitea lortuko dudala. Saharako errefuxiatuen kanpamentuei buruz arinaiz. Bai, urteak daramatzat sahararren bizimodua ezagutzeko gogoarekin eta orainarte, ikasle garaian ikaslea nintzelako eta gurasoei dirua ezin nielako eskatu, ezin izandut bidaia hori egin. Orain ordea, diru pixka bat aurreztu eta azkenean apirilaren 4anabiatuko gara Zestoako taldetxo bat kanpamenduetara.Sei eguneko bidaia izango da guk egingo duguna; agian egun gutxi izango dira, bainagehiago ezin! Sahararrak 30 urtez Algeriako basamortuan bizi dira, beraien herrialde-tik urrun, eta errefuxiatuak diren momentutik, beste errealitate batean bizi dira. Egiaesan, oraindik ezin dut gehiegi esan gizarte horri buruz, ez baitut lehenengo pertsonanezagutu, irakurri eta kontatu didatenaren arabera ari naiz idazten, baina itzultzen nai-zenean, zin dagizuet ezagutu dudan errealitateari buruz idatziko dizuedala lehenengopertsonan. Bertan izan diren herritarrekin hitz egindut, eta guztiek bizipen ezberdinak izandituzten arren, guztiak gauza batekin adosdaude: basamortuaren erdian daude, be-raien herrialdetik urrun, bero izugarriakpairatzen dituzte, beste herrialdeetatik bi-daltzen dizkieten laguntzei esker bizi dira,eta hala ere, atzerritarra esku zabalik har-tzen dute beraien etxean. Duten gutxiaemateko prest daude, eta bizi diren egoe-ran bizi arren, oraindik ere indarra duteeta beraien herrialdera itzultzeko itxarope-na ez dute galdu.Uda honetan ere, gure herriko kaleetan Sa-harako haurrak ikusiko ditugula esperodut, urtero izaten dira herrian, eta zorio-nez nik zenbait ezagutzeko aukera izandut. Haur guztiak orokorrean mundialakdira, baina hauek badute xarma berezi bat,agian nik herrialde horrekin sentsibilizazioberezi bat dudalako izango da, ez dakitbaina asko pozten naiz uda heltzean gure herriko kaleetan jolasean ikusten ditudane-an. Pena handiagoa ematen dit gure herrian ezagutu ditudan zenbait haur berriroetortzen ez direla ikustean. 12 urte betetzen dituzten arte izaten dute aukera Oporral-dia bakean programan parte hartzeko, eta handik aurrera Algeriako desertuko tenpe-ratura izugarriak jasan behar izaten dituzte udan. Hala ere, gure artean pasa dituztenune horiek ez dituzte inoiz ahaztuko, eta ez dizkie inork kenduko. Nik uste dut, kanpa-menduetara bidaiatu ostean, nik neuk ere ez dudala sekula ahaztuko bertan bizi izan-dakoa. Kontatuko dizuet!

    arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: danbolin@topagunea.com

    danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamara, Margari Eizagirre, Joxeba Larraaga,

    Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi aza leko argazk ia : Dani Blancoi npr imateg ia : Gertu (Oati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

    dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

    N aiara Expos i to A lberd i

    34 610 12 15 16 19 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

    JJ AA RR DD UU NN II AA NNLL OO UU RR DD EE SS EE LL OO RR ZZ AA

    GG AA RR BB II EE GG II LL

    UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

    AA GG EE NN DD AA

    TT AA XX II SS TT AA

    diruz lagundutakoa

    EE RR TT XX II AA KK OO HH AA RR RR II AA

  • enb idoa I . AL F E R R I K A KO G O G O E TA KGaur egungo gizarte pasiboa dela diogu askotan. Batez ere gazteak ez ga-rela mugitzen. Parrandarako, ligatzeko eta beste ezer gutxirako dugulaburua. Horrelako gauzak entzutean haserretu egiten gara, baina hala ereez dugu gure jarrera aldatzen. Ondo bizi nahi dugu baina kolperik jo ga-be. Nor joango da ba neguko hotzetan kalera kontzentrazio batetara?Hobe etxeko sofan goxo-goxo etzanda egotea A tu lado ikusten! Kon-paratzea ere! Baina hori bai, gero kexatu egiten gara. Herriko festetan ezdela ezer egoten, fakultateko idazkaritzan gazteleraz hitz egin behar du-gula, etxebizitzen prezioak ordainezinak direla, errausketa ez dela biderikegokiena, AHTren ondorioz egiten ari diren obrak eta txikizioak penaga-rriak direla gauza asko, gehiegi ez esatearren. Baina agian, hor dagoguzti honen gakoa. Hainbeste gauza ditugu, hainbeste borroka, ezin ga-rela guztietara iritsi. Eta azkenean, muturra non sartu erabakitzen ez has-teagatik bakarrik, ezer ez egitea erabakitzen dugula. Edo agian denborafalta zaigu? Ez, nik uste benetan nahi bada, benetan lan egin nahi bada,egiten dela. Eta topatzen dugula horretarako tartetxoren bat. Iruditzenzait inkoherentziaz inguraturik bizi garela eta handiena gure buruarekin

    dugula. Lehen aipaturiko borroka guzti horien alde gaude, baina ge-ro ez dugu ezer egiten. Zergaitik? Presoen aldeko pina jertsean jar-tzearekin nahikoa egiten dugula iruditzen zaigulako agian? Bainahori bai, gero kartelak itsasten, asanbladetan, mobilizazioetan partehartzen ari diren neska-mutil horiek goraipatzen ditugu. Horiek bailangileak! Horrela bai altxatuko dugula guk, geure Euskal Herria!Eta zuk zer, gazte? Besteek zure eskubideen alde nola egiten duteikusiaz gustora bizi al zara?Batzuek beldurra dutela diote. Eta horregatik ez dutela saltsa ho-rietan sartu nahi. Inork ez du gartzelaren mehatxua segika edukinahi, inork ez du jipoitua izan nahi. Baina hori da lortu nahi dutena.Guri beldurra sartuz, geldirik eta zintzo egotea. Eta horrela goi-tik datorren dena txintik esan gabe onartzea. Eta ez jauna! Ez bal-

    din bagaude konforme ez gaude konforme! Eta hori erakutsi egin behardugu, gauzak aldatzea nahi badugu bederen. Eta hori denon esku dago.Beraz, elkar ditzagun indarrak eta ekin edo jarrai diezaiogun lanari! Askodago eta egiteko!Batzuetan ate denak itxira dituzula irudituko zaizu, baina zuk ez etsi etasegi ate joka, norbait irekiko da eta!Animo eta egongo gara!Gazteria aurrera!

    Hi leko argazk iaEGILEA: MERTXE MERINOZAURITUA

    L arra i t z E txabe Manz i s idori n t a d a .AURTEN BOST URTE egingo ditu Martin etxeko autobus geltoki azpian dagoen tunelak behera egin zuela.Garai hartan tunel zuloa harriz bete eta ingurua konpondu gabe utzi zuten, lurrak asentatu egin beharzuela eta. Lan hori Eusko Trenek egin zuen. Ordutik zain egon gara, baina gaur arte ez dute ezertxo ereegin. Behin baino gehiagotan aipatu diogu Zestoako udalari, baina ez gaituzte aintzakotzat hartu. Ingurukogehiena konpondu genuen, baina gure ustez falta dena udaletxeak edo Eusko Trenek egin beharko luke. Ezdago gauza askoren beharrik; lur pixka bat, inork min hartu baino lehen espaloian dagoen apurtutako argiindarraren arketa konpondu eta baldosa batzuekin amaiera eman.Arriskutsu dauden lekuak ahalik eta azkarren konpondu behar direla iruditzen zaigu, gutxienez babestu,inork minik ez hartzeko. Pasa ondoren alferrik da jardutea.Bestalde, 2003ko abuztuaren 25ean idatziz beira jasotzeko ontzia ere eskatu genuen, taberna bat ere ba-dago eta beira ugari juntatzen da. Baina itxura denez guretzat ez dago ezer. Hori ikusirik Danbolinera ida-tzi hau bidaltzea erabaki dugu.P MM AA NN OO LL II AA LL DD AA LL UU RR

  • AGARDOTEGIKO

    garaietan, ajez beteriko astelehenak izaten ditugu, eta zer edo zer egitekotan, onena zinera joa-tea da. Behin barruan naizela, gero eta erosoago diren aulki horietan logura sartzen zait. Argiakitzali dira, Movierecord doinua errepikatzen dut, eta zapla, hasi da pelikula. Pelikuletan azkar sartzen naiz, gaur inoiz baino azkarrago gainera, bertan ikusten baitut neureburua, beste ehun pertsona ingururekin, itsasoan galdurik. Ekaitzaren erdian, olatu gogorrei kon-tra egiten diegu. 50 edo 60 litrotako ur kolpeak jotzen digute aurpegian (uraren partez adreiluakbalira, bihurtu litroak kilotara). Ito beharrean garenean, gure egoera larriaz jabetzen gara denok,alegia, kosta egin behar zaigula gure bizitza egitea. Tximistaren argia denean, arrantzaleen itsasontzi txikiak ikusi ditzakegu, ez oso urrun gainera.Badakigu ikusten gaituztela. Txalupak bota diezazkigukete, baina aukera onen bat galduko dute-naren beldur edo, ez digute laguntzen. Urrutira aldiz, beste itsasontzi handiak ikusten dira, bizi-bizi guregana gerturatzen.Une batean, dena galduta uste genuenean, helikoptero baten zarata entzuten dugu. Berehala de-nok eskuak goraka boteaz, laguntza eskatzen dugu. Arraroa, helikopteroan Zestoako Udalaipintzen duela iruditu zait. Horrek, ordea, hamabi lagun bakarrik erreskata ditzake hainbeste jen-de artetik. Bitartean, gugana zetozen itsasontzi handi haiek heldu dira. Gertuen dagoenari Bar-co Guipuzcoano izena irakur diezaioket, eta ondorengoari Barco Bilbao Vizcaya. Atzerago da-goenaren izenik ez dut ikusten, baina lauki laukia da, kutxa baten antzekoa. Segituan konturatugara hauek esklabo tratanteak direla, eta bertara igotzen denak bizitza guztiko lanarekin etaizerdiarekin ordainduko duela erreskatea. Kondaira batek dioenez, itsasontzi hauetako batean,esklabo baten arima ikusten omen da tartean behin, hil eta urteak geroago lanean oraindik ere,bere zorra ordaintzen.Batzuk helikopterora, gehienak itsasontzietara, eta bakarren bat arrantzaleren baten txaluparaigotzen saiatzen gara, denok larri. Eta kaos honen erdian, zerbaitek kolpatu nau aldamenetik.Une horretan ez dakit itsasoan naizen, helikopteroan ala itsas