66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

64
ROUTE 66 2012 Abuztua 50.zbk / 1,5€ haize t ara ZAZPI Kondairaz eta nostalgiaz zipriztindutako errepidea KERRY rlandako azken muturra BALI Hondartzak baino askoz ere gehiago VIENA Tradizioa eta modernitatea KRIMEA Itsaso Beltzeko buru

description

50. ZENBAKIA. ABUZTUA 2012 ROUTE 66. Chicago eta Los Angelesen arteko errepide mitikoa. KERRY. Irlandako finisterre. BALI. Hondartza baino askoz ere gehiago. VIENA. Modernotasuna eta tradizioa. KRIMEA. Itsaso Beltzeko agintari. MAN UHARTEA. Gauza txikien xarma

Transcript of 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Page 1: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

ROUTE 66

2012 Abuztua 50.zbk / 1,5€

haizetara

ZAZPI

Kondairaz eta nostalgiazzipriztindutako errepidea

KERRYrlandako azken muturra

BALIHondartzak bainoaskoz ere gehiago

VIENATradizioa eta modernitatea

KRIMEAItsaso Beltzeko buru

Page 2: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

haizetara

ZAZPI

ARGITARATZEN DU:Astero. Herritar Berri SLU.

EDITOREA:Mariasun Monzon

DISEINUA:Eneko Napal

ARGAZKIAK:Argazki Press

EGOITZA:Portuetxe 23-2.a20018 Donostia

http://www.zazpihaizetara.comE-posta: [email protected]

Tfnoa: 946 61 20 55LEGE GORDAILUA:

SS-238-2008INPRIMATZEN DU:

Printek Inprimategia. Zamudio

Aza

leko

arg

azki

a: G

ETTY

IMA

GES

/TH

INST

OCK

• A

urki

bide

ko a

rgaz

kiak

: 06

Get

ty Im

ages

/Thi

nsto

ck

16

Hai

zea

BAR

CEN

ILLA

2

4Zi

gor

ALD

AM

A

32

Osc

ar E

LIA

S

40

Urt

zi U

RR

UTI

KOET

XEA

.4

8Th

insk

tock

16

06

40

Page 3: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

3

06 ROUTE 66Bi hiriren arteko lotune izateaz gain, fil-men agertoki eta abestien inspirazioiturri ere izan da bide mitikoa

16 KERRYZelaiaren orlegiak eta itsasoaren urdi-nak bat egiten dute Irlandako txokorikeder eta lasaienetarikoan

24 BALIHondartzak faltan ez diren arren, kul-tura hinduari loturiko errituek ere mar-katzen dute uhartearen egunerokoa

32 VIENAOndare kultural paregabea lagun, tra-dizioa eta modernitatea uztartzenjakin izan du Austriako hiriburuak

40 KRIMEAHistoriaren testigu izan da gaur egunUkrainiako zati bada ere batik baterrusiarren bilgune den penintsula

48 MAN UHARTEAGauza txikiez gozatzeko Eskozia,Irlanda eta Ingalaterra arteandagoen uharte ezezaguna

04 MUNDUARI BEGIRADA Azenhas do Mar, Lisboako kostaldean49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, bidaiariak, Proposamen tematikoa...

aurkibidea

48

24

32

Page 4: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Lisboako kostaldean nekez aurki daiteke Azenhas do Mar herrixka bainoharribitxi ederragorik. Sintra hiri entzutetsutik 16 kilometrora eta Maças

hondartza ezagunetik 3 kilometro eskasera aurkitzen da Ozeano Atlantiko-aren ikuspegi bikainak eskaintzen dituen 800 biztanleko herria. Kostaldekoharkaitzetan zizelkatuta dirudite bertako etxetxo zuriek, arkitektura natu-ralaren maisulan bikaina eratuz itsasoarekiko etengabeko harmonian. Bere

forma bereziaz gain, herriaren beheko aldean dauden ur gezakoigerilekuengatik ere ezaguna da Azenhas do Mar. Bisitari asko jaisten dira

bertara argazkiren bat egitera; inguruak ez du ez gutxiago merezi.

AzenhAs do MAr

Alexander Shalamov

Page 5: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

5

Munduari Begirada

Page 6: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa
Page 7: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

66 ERREPIDEATestua: Koldo LandaluzeArgazkiak: Getty Images\Thinkstock

Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Page 8: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

8

Simon Cantlon errealizadore eta idazleak egitasmo handinahia du eskuartean

(“The Motels of Route 66”): garai batean 66 errepide mitikoan egon ziren motel

historikoei buruzko liburu bat idatzi eta dokumental bat filmatzea. «Ameriketa-

ko kale nagusia» edo «Errepide guztien ama» ere deitzen duten bide ikonogra-

fiko hau, Chicago eta Los Angelesen arteko lotura izateaz gain, abesti askotara-

ko kondairazko agertoki eta inspirazio-iturri bilakatu zen.

Garai batean, 66 errepide mitikoaLos Angelesera iristen zen, eta hango errepide nagusiakzeharkatzen zituen, lerroon azpikoa kasu. Alboko irudian,

Heriotzaren Harana.

Page 9: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

autsa, eguzkiak berotutako asfaltoa eta gurpilak; seigitarra-hari, errepide baten funtsa eta kondairen bidezbirsortutako ameskeriak tartekatzen dituen bidaia battransmititzen dituztenak, eta lerro zuzen bat, ezin iritsiz-koa dirudien zerumugaren keinu konplizea mugatzen du-

ten marra etenez zipriztindurikoa. Rock abesti baten hiruakorde sinplek aurretik finkatutako errituari jarraituz, nor-baitek antzinako errepide horren bi zenbakiak gogoratzen di-tuen bakoitzean, motozikleta baten motorrak orro egiten du.

Lousiana barnealdean, New Orleansetik gertu. Itzulikobidean, hosto iraunkorreko zuhaitzen artean, lur eta egurrez

egindako etxola bat dago, non Johnny B. Good izeneko herri-mutila bizi den. Ez zuen sekula irakurtzen eta idazten ikasi,baina kanpaiak jotzen diren bezala jo dezake gitarra.

Chuck Berryk trenen joan-etorriari begira gitarra jotzenzuen Johnny haren bizi-erritmoa animatzen duen bitartean,Chicagon hasi eta ekialderantz abiatzen den errepideari ekingodiogu; Saint Louiserantz abiatuko gara, beraz; Miles Davis edoChuck Berry bera jaio ziren herrira. Asfaltozko lerroari jarraiki,Springfield edo Rolla hiriak zeharkatuko ditugu, besteak beste.Azken horretan, parke nazional bat topatuko dugu, Mississip-pik liluratu zuen haren izena duena; Mark Twain, alegia.

9

Page 10: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Kronikei kasu eginez, antzinako errepide hark, mendebal-de zaharrean barrena jarraituz, Oklahomako lurraldea zehar-katzen zuen, eta XIX. mendean jatorrizko iparramerikarrenzenbait tribu kokatu omen ziren bertan. Paisaia horietan ibiliziren Beheraldi Handian bizitzari irmo atxiki zitzaizkionakere, John Steinbeck idazleak “The Grapes of Wrath” (Sumina-ren mahatsak) eleberrian islatutakoak. Lurralde babesgabehorretan –Steinbeckek «errepide guztien ama» deitu zuen–,orobat, iparrorratzik gabeko arloteak sortu ziren, eta herrial-dea alderik alde zeharkatu zuten, Johnny zaharrak pasatzenikusten zituen tren horietan ezkutuan bidaiatuz.

Azken batean, Woody Guthrie abeslariaren ibilbidea ira-doki zuen trenbidez eta asfaltoz ebakitako paisaia izan zen;gitarra «This Machine Kills Fascists» (Makina honek faxistakhiltzen ditu) printzipio-adierazpenarekin apaindu zuen ko-blariarena, alegia. Oklahoma atzean utzita, errepide honeniraganeko oihartzunek Mexiko Berrira eta bertako Santa Fehiriburura eramango gaituzte. Hemendik aurrera, 66 errepi-deak navajoen lurraldea zeharkatzen zuen, eta Gallup herri-ra iristen zen. Jatorrizko iparramerikarren hiriburutzat har-tzen da Gallup, toki hau haien espiritu menderakaitzaren sin-boloa baita.

Ibilbidean aurrera eginda, Petrified Forestera iritsiko gara,hari begiratuz gero era guztietako susmo haluzinogenoak era-giten dituen mila urtetik gorako zuhaitz multzora. Esparruanakroniko hori zeharkatutakoan, Coloradoko Arroila Han-diko murru natural ospetsuak begiztatuko ditugu. Haren isil-tasunean babestuta, haren amildegien ertzean, eguzkipeandistira egiten duten amildegiz zipriztindutako inguruneare-kin gozaraziko ditu begiak bidaiariak. Motozikleta baten gai-

nean edo Mustang deskapotable baten barruan, errepideamaigabeek ebakitako desertu-paisaietan barneratuko garaeta errepideok itxuraz inora ere eramaten ez duten adarkadu-rak hartzera bultzatuko gaituzte.

Hareazko ordokiak eta motel ahaztuak protagonista diralerro zuzenean aurrera egiten duen bidaia honetan, eta bluesbaten atzamarkadek adieraziko dute etapa bakoitzean eginbeharreko bidea: Bueno, bai, badakit mendebaldeko autobi-detik amaieraraino joan asmo duzula. 66a. Chicagotik LosAngeleseraino sigi-saga dabil, bi mila milia dira, gehiago ereegin ahal izango dituzu (nahi baduzu)… ongi ibiliko zara66an. Kaliforniara eta zinemaren hiriburura (Los Angeles) iri-tsi aurretik, Mojaveko basamortua zeharkatzen du 66 errepi-deak. Ilargi-paisaia horrek bere mendebaldera eramaten gai-tu, Heriotzaren Haranera, alegia. Horixe ikusi nahi zenuen bi-daia honetan, dena egin ahal izango duzu. Ongi ibiliko zara66an esaten ari da blues zaharra, mojave indiarren bizilekuaizan zen tokia atzean utzi eta San Gabriel mendien siluetakikusten hasten garen bitartean.

1 0

Asfaltozko, bakartasunezko eta hareazko eremu haumotorzale sutsuen ametsa da. Goiko irudian, motorzale talde batageri da bideko puntu batean. Eskuinean, iraganeko ibilgailu etatailer mekaniko abandonatua, Arizonan. Behean, Cadilacaren

omenezko eskultura bat.

Page 11: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa
Page 12: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Garai batean, errepidea Los Angeles hirira iristen zen,eta hango errepide nagusiak zeharkatzen zituen. Garai bate-an, bidaia hemen bukatzen zen, eta ez zen inoiz itsasora iris-ten. «Well, I just got into town about an hour ago. Took a lookaround, see which way the wind blow. Where the little girls intheir Hollywood bungalows…» (Bueno, duela ordubete iritsinaiz hirira. Begiratu bat egin dut, ikusteko haizeak nondikjotzen duen, neskatilak dauden Hollywoodeko bungalowe-tan...) errepikatzen zuen Jim Morrisonek, The Doors talde-aren “L.A. Woman” abestiaren erritmoari jarraituz. Soinu-

1 2

Garairik loriatsuenean, errepide inguruakmotorzaleen premiak asetzeko zerbitzuz bete ziren. Goian, ezke-rretik eskuinera, garaiko atrakzio gune bat, gasolindegi zahar bateta Arizonako zerbitzugune baten kanpoaldea ageri dira. Lerroongainean, eskuinetik ezkerrera, Hualapai tribuak turistentzat ego-

kitutako gunea, abandonatutako jatetxe baten kartela etaHollywoodeko zinema izarren aterpe izan zen El Rancho motela.

Page 13: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

66 errepidea: kamioien errepidea, 30eko hamarkada az-toratuko hauts eta hondar ekaitzak nozitu zituzten baserrita-rren immigrazio bidea, eta Bigarren Mundu Gerran materialmilitarra igarotzen zen ibilbide bakartia. Gatazka horrekiraun zuen denboran, milioika gaztek zeharkatu zituztenAmerikako Estatu Batuak errepide hau erabiliz, Europakoedo Ozeano Bareko gudu-zelaietara bidean, eta etxera itzul-tzeko bidaiari ekitean. Bobby Troup izan zen bidaiari horieta-ko bat, Tommy Dorseyren taldeko bateria-jotzaile ohi bat.Hura izan zen “Get your kicks on route 66” abesti ospetsuarensortzailea.

“Route 66” telebistako saio ospetsuko abestia bihurtu zen60ko hamarkadan. Halabeharrez, era guztietako road movie-etarako eszenografia egoki hau ahaztuta gelditu zen. Baina1990etik aurrera berpiztu zen, Arizonako eta MissourikoRoute 66 elkarteak sortu zituztenean, eta horien ostean bes-te batzuk ere sortu zituzten hainbat estatutan. Horrez gain,urte horretan bertan, Missouri estatuak Estatuko ErrepideHistoriko izendatu zuen asfaltozko ikur ospetsu hau. Nahizeta gaur egun ia ezinezkoa den jatorrizko ibilbide osoa egitea,asfaltozko, bakartasunezko eta hareazko eremu paregabe haumotorzale sutsuen ametsa da, ibilbidea Harley Davidson za-ratatsu baten gainean egiteko irrikaz baitaude.

Garai loriatsuan, 66 errepidearen bi aldeetako biztanleaklaster konturatu ziren motorzale-jario etengabeak gasolina,jana, ostatuak eta entretenimendua behar zituela ibilbide ze-har. Horrenbestez, milaka gasolina-zerbitzugune, jatetxe, ka-fetegi, taberna, merkatu eta turismo-atrakzio eraiki zituzten.66 errepideak «gidarien hotel edo motel» ospea hartu zuen.Errepidearen ondoko atrakzioen artean, honako hauek zeu-den: opariak eta oroigarriak erosteko dendak, indigenen tru-ke-tokiak, ikuspegi panoramikodun guneak, zoologikoak,museoak, toki historikoak eta fenomeno geologikoen erakus-ketak. Ohikoa zen indigenen tipi erraldoiak, cowboyen esta-tua izugarri handiak eta itxura bitxiko bestelako egitura ba-tzuk ikustea, 66 errepidea zeharkatzen zuten motorzaleenarreta erakartzeko diseinatuak.

Paisaiak eta oroitzapen nostalgikoa1937an, David Wark Griffith zinema munduko handi-mandiospetsuaren anaia R.E. Griffithek El Rancho Hotel & Motelinauguratu zuen, Gallupen (Mexiko Berria). Gallup ingura-tzen duten paisaia ikusgarri hauetan, Griffithek toki parega-be bat sortu zuen, Hollywoodeko zinemako izar batzuek os-tatu har zezaten. 66 errepideko toki horretara, Marx anaiak,Errol Flynn, Kirk Douglas, John Wayne, Hunphrey Bogart etaSpencer Tracy bertaratu ziren, eta gaur egun ere, bidaiariekHollywood klasiko hartako aktoreen izenekin bataiatutakologelaren batean ostatu hartzeko aukera dute. John Ford mai-sua ere joan zen bere filmaketa-plato natural maitatuarekin(Monument Valley) mugakidea zen toki horretara, eta hau-tsez betetako eszenografia horretan jarri zizkien irudiak John

banda hori izan dugu bidaide, hautsa eta kea irensten geni-tuen bitartean.

Harley Davidson baten gaineanKroniken arabera, 1985ean, Ameriketako Estatu BatuetakoErrepide Saretik kendu zutenean, 66 errepidea gainbeheraetorri zen. Jada ez zuten garrantzitsutzat jotzen, eta Amerike-tako Estatu Batuetako Estatuarteko Autobide Sare hotz etanortasunik gabekoan bildutako zenbait errepidek ordezkatuzuten.

1 3

Page 14: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

1 4

Motel zaharren xarma Kondairaz eta nostalgiaz kutsatutako oroitzapen hauek animatu-rik, Simon Cantlon idazle eta errealizadorea proiektu bikoitz inte-

resgarri baten azken xehetasunak amaitzen ari da; hala, liburubaten eta film luze dokumental baten bidez, errepide honetan

ugariak izan ziren motel zahar eta hautseztatuen xarma gogoraekarri nahi du.

Jatorrizko ideia hauxe da: argidun kartel ikonografiko haiekargiztatutako motel horien historiak kontatzea, haien askotarikoarkitekturak biltzea eta jabeen eta garai batean haien logeletanostatu hartu zuten bidaiari ezagunenen lekukotasuna ematea.“The Motels of Route 66” izenburuko proiektu honetan, leku

horietan gaua eman zuen edozein pertsonak egindako argazkiekere izango dute beren tokia. Cantlonek sare sozialen bidezko

deialdi bat egin du, bere liburuaren orrietan azalduko den edukiabilduko duen artxibo digital handi bat sortzeko. Paper Moon Films

ekoizpen-etxe independenteak www.themotelsofroute66.comwebgunea sortu du. Bertan, edozein pertsonak proiektuarenjarraipena egin edo zuzenean parte hartzeko aukera dauka.

Page 15: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Steinbeck idazleak “Suminaren mahatsak” erreferentzialeanjasotako hitzei. Ernest Hemingwayk harea-ozeano hauetaneman zion gogoetari, “Agurea eta itsasoa” (“The Old Man andthe Sea”) taxutzen zuen bitartean, eta «Cisco Kid»-ek eta«Zaldizko polizia bakartia»-k (The Lone Ranger) erabili zi-tuzten zaldien irrintzi irrealak entzuten ditugunean, alderdihau inguratzen duen isiltasuna hausten da. Era berean, Den-

nis Hooper eta Peter Fonda aktoreak “Easy Rider” ezaguneanlagun izan zituzten “Born To Be Wild” abestiaren akordeak ereentzun daitezke, Steppenwolf bandak interpretaturik. Ho-rretaz ari garela, ezinbestekoa da Thelmak eta Louisek aurre-rantz egindako ihesa aipatzea, baita Pixar konpainiak Carsanimaziozko film luzean 66 errepideari eskainitako automo-bilen bidezko omenaldia ere.

Errepideak zeharkatzen duen lekuikusgarrienetako bat behean ageri den Coloradoko ArroilaHandia da. Alboan, inguruko taberna bateko kartela. Goian,

bidearen irudi bat eta motorzaleek botekin egindako eskultura.

Page 16: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa
Page 17: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

KERRYTestua eta argazkiak: Haizea Barcenilla

Irlandako finisterre

Page 18: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

erdea da Irlanda. Berdeak dira bertako lurrak, kiroltaldeen elastikoak eta posta-oroigarrien hondoa. Bai-na berde-urdinak behar zuten izan, zeren eta, zelaien

orlegiarekin batera, itsasoaren urdina ere etengabea bai-ta lurraldearen erdigunetik aldentzen den eremu guztian.Irla bat da Irlanda, onerako eta txarrerako, eta itsasoa du, be-ti, lagunik hurbilen. Askotan, itsasoa eta lurra luzez borro-kan ibili direla ematen du, elkarri bultzatuz eta espazioakenduz, harik eta, nekatuta, ahulduta, bakeak egin eta ba-koitzak bere egoera onartu duen arte. Hori da, behintzat,Kerryko lurraldeetan, herrialdearen hego-mendebaldean,ikusten dena. Hatz luzexkak bezala, lau penintsula barnera-tzen dira itsasoan. Txikiena, Mizen Head, eta Beara izenekobigarrenaren atal bat Corkeko lurraldeetan daude. BainaBeararen beste atal handi bat eta haren iparraldeko bi ahiz-pak, Iveragh eta Dingle, Kerryko konderriko harribitxi lora-tuak dira.

Egunero izaten dira autobusak Killarney parke naziona-letik Slea Head muturrerako bidean, turistez beteta. Gezu-rra litzateke Kerryko lurraldeak ezezagunak direla esatea.Baina ez gezur borobila, askoz gutxiago baitira bide nagusihori utzi, Iveragheko penintsulako bidexketatik abiatu, etabarne-lakuak, mendi burusoilak, baserri galduak eta badialiluragarriak bisitatzeko denbora hartzen dutenak.

Alde batetik, pena da, halako leku politak ezagutzea zo-riona delako. Bestetik, ordea, eskertzekoak dira lasaitasuna,bizi propio eta ez-turistikoa duten landak, eraikinik gabekopaisaien edertasuna eta ardien konpainia. Horrek guztiak,eguraldi ezegonkor eta dramatikoarekin bateratuta, edozeinmargolari erromantikoren paradisu bihurtzen du Kerry.

Kerryko eraztunaIveragheko penintsula inguratzen duen errepideari deitzendiote Kerryko Eraztuna. Killarneytik abiatuta, kostaldeanegiten du aurrera, ehun kilometroan, ondoan amildegiak,hondartzak, olatuak eta irlak dituela. Turista askok egitendute bide hori, eta egia da ikuspegi ederrak eskaintzen di-tuela. Baina penintsulara iparraldetik sartu ordu egin beharda merezi duen lehen desbideratzea, Caragh lakua ikusteko.Bitxia da zonalde horretan itsas paisaiak eta mendi-ikuspe-giak zein kilometro gutxira aurki daitezkeen, Rossbeigheko

1 8

Galiziarrek Europako azken muturra eu-

ren lurretan izatearen harrotasuna za-

baltzen dutenez, asko harritu egiten di-

ra Mendebaldeko punturik aldenduena

Irlandan dagoela jakitean. Berez, Gali-

ziako Finisterre da kontinenteko lekurik

mendebaldekoena, baina Irlandak lerro

abstraktu horretatik harago luzatzen di-

tu itsasoan bere hatzak Ameriketa-

rantz. Dingleko penintsulako Slea Head

puntak du halako ohorea. Kerryn dago

kokatua, irla berdearen txokorik ederre-

netariko batean.

Skellin uharteetan handiena,Skellig Michael, ageri da ezkerreko iru-dian; tontorrean VI. mendeko monas-

terioren arrastoak ditu. Ezkerrean,mendiz inguratutako Dingle penintsu-

lako laku ugarietako bat.

Page 19: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa
Page 20: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

hondartza zabala ikustetik, mendi arteko laku ia alpetar ba-tera igarotzen baikara. Iveraghen, zilegi da ausardiaz joka-tzea: errepidetik metro pare batera dagoen edozein lekukmerezi du bisita. Eraztunean aurrera egiten duenak galduegingo lituzke Caragh bezalako txoko zoragarriak.

Gauza bera gertatzen da penintsularen muturraren albo-an uzkurtzen den irla handiarekin; hots, Mediterraneoarekinzerikusirik ez duen Valentia uhartearekin. Bertan ibilita,hainbat bitxikeria topa daitezke ustekabean: tetrapodo ba-ten arrastoak (hots, uretatik atera zen lehen izakietako batenaztarnarik zaharrena) edota gainean Lourdesko Ama Birjina-ren haitzulo bat duen arbel-meatze bat. Horrekin batera,Norvegiako fiordoen antza duen paisaia ikusgarria, itsasokohaize leuna, eta ardiak, noski.

Iveragheko penintsulan, hainbat egun igaro behar dira.Batetik, bertako bidezidor guztiak ezagutzeko; bestetik, eu-

riak eta eguzkiak ikuspegi txit desberdina eskaintzen dutela-ko, eta biak direlako gozatzeko modukoak. Eta, azkenik,egun osoa irauten duelako Skellig irletarako irteerak. FerryaPortmageetik abiatzen da, itsasoan barrena hamasei kilome-tro eginez, kostatik itzalak balira bezala ikusten diren bi irla-txoetara iristeko. Txikiena, Little Skellig, urrutitik ikus daite-ke soilik, natura erreserba bat izanik, ezin baita bisitatu. Arra-zoia: munduko zangen bigarren santutegi handiena da,60.000 ale dituena. Irlarik handiena, Skellig Michael, zapal

2 0

Europako lekurik mendebaldekoena dagoialdeko irudian ikus daitekeen Dingleko penintsulako SleaHead. Behean, Dinglen bertan nekazariek egiten duten mer-

katuetako bat eta taberna bateko musika emanaldia.Bertakoen arabera, benetako musika ona entzun nahi duenak

Dingle herrira joan behar du.

Page 21: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

daiteke, eta gogoz egin behar da gainera, 230 metro igo behardirelako, ia uretatik zuzenean, tontorrean duen VI. mendekomonasterioaren arrastoak ikusi, eta Erdi Aroko bizitzarenmonjeetan pentsatuz hotzikarak sentitzeko.

Watervilleko badiak ere merezi du egun oso bat, bertakohondartza izugarria zeharkatze soilak orduak har ditzakeela-ko. Albo batean dagoenak ez du jakiterik aurrean ikustenduena badiaren beste aldea edota beste penintsula bat den,hain da eskerga zabaltasuna. Eta, gauez, haizetik eta hotzetikbabesteko aterpetuz gero, abesten ari den lagun talde batekinegin genezake topo Caherciveeneko tabernetan.

Dingle bayBertakoen arabera, benetako musika ona entzun nahi due-nak Dingle herrira joan behar du. Ferrya aspaldi kendu zute-nez, Iveragheko penintsula osoa zeharkatu beharko du ho-

rretarako, eta Dinglekoa gero. Ezin esan hori sufrimenduadenik. Eta ezin esan Iveraghen ibilitakoak ez duela Dingleburuan. Izan ere, penintsula horren iparraldea ikusi duenedonork Dingle izan du denbora guztian aurrean, anaia bikialdenduaren modura.

Ez dira bikiak, ordea, Iveragh eta Dingle. Bakoitzak bereedertasun propioa du, bere izaera. Dinglek ohore berezi batdu, gainera: “Ryanen alaba” pelikularen kokalekua izateare-na. Ohore horrek, baina, bere kontra jokatzen du askotan, ez

2 1

Turismoari begira beharrean nekazaritzari lotutabizi den ingurune batean egotearen lasaitasuna da nagusi

Dingleko penintsulan. Goiko irudian, paisaiaren edertasunaketa ardien joan-etorriak bat nola egiten duten ikusten da.Behean, Dingle herriko irudia eta gaelikoz idatzita kartel

bat: “Iveraghen”.

Page 22: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

baitago irudi zehatz batekin obsesionatuta dagoen turistabaino okerragorik. Horrelakoek arazoak izaten dituzte, esatebaterako, Incheko hondartzaren ikuspegi lainotua onartze-ko, nahiz eta, halako eguraldiarekin, hodeiak hondar bustia-ren gainean islatzen direnean, itsasoaren eta zeruaren artekobanaketarik ez dagoela dirudien, itsasoan lau kilometro etaerdi barneratzen den hondarrezko mihian.

Ez dira Slea Head paisaia beren kabuz ikustera ausartukoRosieren aztarnen bila ibilita muturrean gelditzen direnek;kosta egingo zaie begiak txikitutako eskolatik aldendu –filmaegiteko bereziki eraikitako etxetxoa besterik ez, malda batenatzean ezkutatua–, eta “National Geographic” berak behino-la «munduko lekurik ederren» izendatu zuen muturrarenhanditasuna nabaritzea.

Dingleko penintsulak badu beste ezaugarri berezirik: ga-eltacht izatea; hots, nagusiki gaelikoz mintzatzen den eskual-dea. Karteletan nabarmena bada ere, eta herrietan barna ibil-tzean noizean behin soinu bereziko elkarrizketak sumatuarren, leku gehienetan ingelesa bihurtu da eguneroko hiz-kuntza, ekonomiari begira duen interesaren ondorioz. Halaere, beti da taberna edo dendetan bere hizkuntzan hitz eginnahi duen gizon-emakumerik. Eta beti har daiteke kafe batDingleko An Cafe Liteartha kafetegi-liburu dendan, hizkun-tzak eman dituen testurik bikainenez inguratuta.

Skellig irlak bezala, eta Irlandaren famarekin bat, badiraDinglen ere kutsu magikoa duten hainbat leku. Batetik, izenbereko badiaren ondoan dagoen Brandon mendi izugarria.Irlako gehienek bezala, ez du bere altueragatik txunditzen,altuera hori zuzenean itsasotik jasotzen duelako baizik. Askodira Dingleraino etorri, eta herria Brandoneko badiarekin el-

2 2

Zuzenean itsasotikaltxatzen den Brandon mendira

igotzean aurkituko dugun ikuspegiaparta, lerron gainean, eskuinean,ageri den bezala. Bere alboan, VIII.

mendeko Gallarus otoiztegia.Azkenik, behean, Dingleko kostal-

deko Slea Head punta.

Page 23: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

kartzen duen hamar kilometroko Connor Pass mendatea gu-rutzatzen ez dutenak. Hala, galdu egiten dituzte mendiakbadiara eskaintzen duen ikuspegi harrigarria, bailaran zabal-tzen diren lakuak eta monasterio zaharren aztarnak. Hori,noski, Brandonek bere burua erakutsiz gero; izan ere, EuskalHerriko mendi sakratuek bezala, hark ere badu hodeiak es-talki modura erabiltzeko ohitura.

Arnasarik gabe eta txundituta utz dezakete horrelakopaisaia irmoek. Horregatik, beharrezkoa da izokin ketuzkosandwich bat hartu, eta, Guinness pare batez lagunduta, Ir-landa osoan famatua den musika apur bat entzutea. Egurrez-ko eserlekuetan, kuxinetan bermatuta, biolinaren eta flauta-ren hotsak inoiz ez direla aldenduko dirudi. Eta, Mary Blac-kek esan zuen bezala, «They sang a song for Ireland».

Page 24: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa
Page 25: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

BALITestua eta argazkiak: Zigor Aldama

Hondartza baino askoz ere gehiago

Page 26: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

enpasarreko aireportuan joan-etorrian dabiltzanbidaiariek alkandora loredunen, bermuda deiga-

rrien eta imajina daitezkeen material guztietako san-dalien katalogo baterako ezin hobeto posatu dezakete. Ez

dira falta estaltzen dituen kamiseta kentzeko irrikatan suma-tzen diren bikini fluoreszente txiki-txikiak, ezta marihuanahostoak eta Bob Marleyren irudiak dauzkaten toalla lotsaga-beak ere, eta laster, Indonesiako artxipelagoko uharte ospe-tsueneko hondar zurian zabalduta egongo dira. Izan ere, Bali-ra iristen diren bisitari gehienek buruan bi elementu dakar-tzate: hondartza eta festa.

Ez da horrelakorik falta, baina eguzkia ez da beti irteten.Postaletan eta bidaia-gidetan, zeru urdinak distira egiten du,bai, baina ez da konstante bat. Egia esan, zaparrada handi bat

2 6

Baliko hondartzetako hondar zuria mito

bilakatu da, baina eguzkia ez da beti irte-

ten uharte horretan, eta hondartzez gain,

askoz ere gauza gehiago daude: sumendiak,

basoan ibiltzeko bideak, arroz-alorrak, ten-

pluak eta azokak, besteak beste.

Hondartzetatik urrun,jainko hinduistei eskainitako eraiki-

nak dira begirada guztiak erakar-tzen dituztenak. Eskuineko irudian,

Ubudeko tenplu hindu bat

Page 27: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

da beti ziurtatuta dagoena. Oro har, laburra eta handia izatenda, baina aste batzuetan zerua Bilbotik inportatu dutela ema-ten du. Zorionez, munduko musulman kopuru handienekoherrialdean gehiengo hindua daukan uharte bakarrak, hon-dartzako tabernez eta alkohola eta hormonak kontrolik gabedabiltzan nightclub-ez gain, askoz ere gehiago eskaintzen du.

Ubud, uharteko kulturaren bihotzaUbud horren adibide egokia da. Ez dago batere hondartzarikhamar kilometroko itzulinguruan, baina ez da haien faltasentitzen. Baliko barnealdeko gainerako tokietan bezala,egunsentiak eguneko lehenengo ekintza markatzen du: jain-ko hinduei eskaintza egitea. Lehenengo eguzki-izpiek ten-pluetara lore, arroz eta intsentsuz betetako erretilu begetale-

kin doazen gizon eta emakumeen ilara luzeak argitzen dituz-te. Tenpluak gertu ez dituztenek espaloietan elikatzen dituz-te espiritu onak eta uxatzen dituzte txarrak, Baliko hinduis-moa berdingabea den seinale. Hain zuzen ere, Indiatik inpor-tatutako erlijioko zenbait elementu jatorrizko biztanleen si-nesmenak gidatzen zituen animismoko beste batzuekin na-hasten dituzte.

Uharteko kulturaren bihotzak Kuta edo Seminyak guneturistikoek baino askoz ere lehenago ateratzen ditu nagiak;izan ere, azken horietan, gaueko eromenezko jarduerakeguerditik gora luzatzen den lozorroa eragiten du. Badirudihondartzetako turistak gosari ingelesean ohikoak diren sunnyside up arrautza frijituen, hash brown pataten eta babarrun ti-pikoen usainarekin bakarrik askatzen direla maindireetatik.

2 7

Page 28: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Baina Ubudeko kaleetako taberna eta jatetxe txikietan, berta-ko jaki goxo eta xumeak dira nagusi. Eta, laster, tokiko azokaere lanean hasiko da. Kalexkaz osatutako labirinto kaotikoada, eta edozer gauza eskuratu daiteke han: zumezko espetxe-etan eztarria urratzen duten oilar harroetatik hasita Baliko ar-teko pieza landuetaraino. Tratuan aritzea, ezinbestekoa izate-az gain, denbora-pasa dibertigarri ere bihurtzen da.

Zalantzarik gabe, uharte osoan ez dago erosketak egitekoleku hoberik, ezta bertan ekoizten den guztiaren erakustokihoberik ere. Egiazki, hemen salerosten diren eta Bali osoannonahi topa daitezkeen eskultura asko Ubuderako errepidee-tako bi aldeetan dauden ehunka fabriketatik datoz.

Diru-zorroa ateratzeko interesik ez dutenek alternatibaasko dituzte. Kultur turismoa eztanda egiten ari da, eta horrenondorioz, ezin konta ahala ikuskizun egiten dituzte, kalekobat-bateko emanaldietatik hasita, askotan hiriko tenpluakhondo-irudi gisa dituzten dantza eta antzerki emanaldi lan-duetaraino. Baliko dantza koloretsuak betikotu nahian dabil-tzala besoekin ezinezko angeluak sortzeko gai diren neskati-lek hartzen dituzten klaseez ere goza daiteke han.

Eta jainko hinduistei eskainitako eraikinak dira egunezbegirada guztiak erakartzen dituztenak. Hemen erraza dahondartzetako eroalditik ihes egitea. Are gehiago, nork bereburuarengandik ere ihes egin dezake. Izaki mitologikoen xe-hetasunez beteriko eskulturek bidaiaria Mendebaldeko ima-ginario kolektiboan dagoen Bali horretara daramate: exotis-moz betetako mundu magiko batera, non errealitatea uler-tzeko gakoen gabeziak erakarmen bortitz bezain itogarriasortzen duen.

Makakoen tximinokeriakUbudeko monkey forest-eko tximinoek antzeko sentipenaeragiten dute. Hemen naturazaleak gozarazten dituzten 350bat makako bizi direla diote. Gozarazi, pasatu egiten diren ar-te, noski. Izan ere, tximinoak oso tximino dira, zentzu guztie-tan, eta ikusleen ikuspegitik eszena barregarriak sortzen di-tuzte, baina ez protagonisten ikuspegitik. Haiekin batera ar-gazki bat egiteko kakahueteak erostea erabaki duen turista dahorren adibide egokietako bat. Une horretan ez zekien berebizitzako argazkia izango zela.

Apain-apain jantzita, galtza motzekin eta tiranterik ga-beko likrazko top batekin, kakahueteetako bat hartu eta es-kua altxatu du, makako txikia hartzera igo zedin, bikotekide-ak eszena hilezkortzen zuen bitartean. Baina garbi dago hiri-koa dela, eskaladaz ezer gutxi dakiela, eta ez duela tximinoa-ren estrategia kalkulatu. Hark, jakina, nonbait bermatu be-har zuen, fruitu preziaturaino igotzeko. Eta ez zegoen ber-matzeko erabil zitzakeen bi koskor bakarrak estaltzen zituenlikrazko topa baino ezer hoberik! Han zeudenen gozamene-rako, gaztea eroso jantzita zihoan eta arropa beltz laburra zenharen bularra estaltzen zuen gauza bakarra. Makako gose-tiak, horretaz arduratu gabe eta oihalaren elastikotasuna eza-gutu gabe, turistaren ezaugarri femeninoak agerian utzitalortu du bere helburua. Oihu batek, dozenaka flashek eta ba-rre kolektiboak turista desagerrarazi dute, lotsa-krisi batekharrapatuta. «Horrelako gauzak egunero gertatzen dira»,esan du gidari batek, barrezka, eta bere taldeko txikieneiohartarazi die basoan diademak eta betaurrekoak jantzitasartzea ez dela egokia.

2 8

Zerealak lantzeko balio ez duten eremuetanarroz alorrak sortzen hasi ziren orain dela bi mila urte. Lerroon azpian, Tagalagango

mendiguneetako arroz alorrak ikus daitezke. Ondoan, tenplu bat kanpoaldetik.

Page 29: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

2 9

Page 30: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Benetako naturazaleek badakite barregarri gelditu nahi ezbadute hobe dutela tximinoekin ez jolastu. Eta zorionekodaude, Bali mendi-ibiliak egiteko ere oso uharte egokia baita.Ez afizionatuentzako ibiliak, ikasle aurreratuentzakoak bai-zik. Izatez, hegoaldeko muturra kenduta, uharteko tokigehienetan oso turista gutxi izaten dira. Hala ere, baso hosto-tsuak daude. Haietan, herrixka “erreal” gutxietako batzukdaude gordeta, baita ehunka landare eta animalia espezie ere.

Natura basatia«Pena da uharteko natur aniztasuna ezagunagoa ez izatea, etaezagutu nahi duten turista gehiago ez egotea. Izan ere, Balin,Sumatran edo Borneon ez bezala, mundu garatuko turistekbehar dituzten erosotasun guztiak daude, eta askoz ere segu-ruagoa da», adierazi du Budhi Ajusek, Baliko Naturaren Be-hatokiko geologoak. «Gutxik dakite sumendiak daudela, adi-bidez. Hondartzak bakarrik daudela uste dute, eta hori uhar-

Page 31: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

tearen garapen iraunkorrerako madarikazio bihurtzen arida». Agung da “gailurrik gabeko” mendi horietatik ikaraga-rriena. 3.031 metroko altuera izanik, bi eguneko ibilaldi luzebat egitea eskatzeaz gain, uharteko kliman eragina dauka.Hodeiak mendebaldetik iristen dira eta Agungek irentsi egi-ten ditu. Beraz, eremu horretako klima tropikalaren eta ekial-deko lehorte erlatiboaren artean alde handia dago. Handikgertuko Batur sumendira iristea errazagoa da. Kraterraren er-tzera (1.717 metroko altueran dago), egun –nekagarri– bate-an igo daiteke, eta izen bereko lakuko ikuspegiak merezi duahalegina. Begien aurrean, tonu berde eta urdin askotakomundu bat agertzen da; Balirekin gutxik lotzen duten mun-du bat, hain zuzen.

Hemen ez dago hondartzako toalla bat zabaltzeko toki-rik. Era berean, ezin da kuba-librerik aurkitu zenbait kilome-troko itzulinguruan. Baina turismo alternatiboa areagotzenari da. «Guk nahiago izan dugu Lombokeko hondartzez go-zatu eguzkitan belzteko, Baliko hondartzak jendez lepo bai-taude. Baina Denpasarrera hegazkinez joan behar genuenez,uharteko kultura eta natura ezagutu nahi genituen», azaldudu Derek McKinnon australiar ezkonberriak. «Oso harritutagaude zenbat gauza egin daitezkeen ikusita, ez genuen hala-korik espero», erantsi du Jane Watson emazteak. Berak Tega-lalangeko arroz-alorretako ikusgarritasun irisgarriarekingehiago gozatu du.

Eta hori da, zalantzarik gabe, hondar zuria alde baterautzita uhartean dagoen postal ezagunenetakoa. Terrazak due-la bi mila bat urte eraiki zituzten, zerealerako egokiak izangoez ziren mendi-mazeletan arroza lantzeko. Oraindik ere fun-tzionatzen duen ureztatze sistema konplexu bat erabiltzendute, eta horrek guztiak sortzen duen paisaia hondartzanhausten diren olatuena baino are ikusgarriagoa da.

3 1

Zonalde turistikoetatik urrun ere,terraza ugari daude Balin mokadu bat jan edo tragoxka bathartzeko, alboko irudian ageri dena kasu. Goian, ezkerrean,Ubuden egiten den lore eskaintzaren irudi bat, eta, eskui-nean, labarrez beteriko ingurunea..

Page 32: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Oscar Elías

Modernotasuna eta tradizioa

Page 33: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Testua eta argazkiak: Oscar Elías

VIENAModernotasuna eta tradizioa

Page 34: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

iena, “orain edo inoiz ez”. Eslogan hori aukeratu dute Aus-triako agintariek beren hiriburua sustatzeko. Eta, egia esan,ni bat nator haiekin, orain ez bada ez da inoiz izango Europa-

ko hiri ederrenetakoa bisitatzeko unea. Vienak erakarpen ugariditu, eta horiei Gustav Klimten urtea ospatzen ari direla gehitubehar zaie. Urte amaierara arte, hiriko bizitza kultural osoa“Musua”, “Adele Bloch Bauer-en erretratua” eta beste zenbaitmargolan gogoangarriren egileari eskainiko diote.

Dena den, Viena Klimt baino gehiago da. Izan ere, iraganhistoriko eta ondare kultural izugarriak ditu. Gainera, hirimodernoa ere bada, eta Europako azken joera bilakatzen di-

3 4

Austriako hiriburua une onenetako

batean dago, modernotasuna eta

tradizioa gustu bikainez uztartu bai-

titu, bizi-kalitateari lehentasuna

emanez. Aurten, Gustav Klimt mar-

golaria gailentzen ari da, Vie-

nako kulturako pertsona his-

toriko ospetsuen artean (Mozart,

Mahler eta Freud, adibidez). Hiriko

kultura jardueren zati handi bat artis-

taren jaiotzaren 150. urteurrena os-

patzera zuzenduta dago.

Page 35: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

ren berritasunak sortzen dira etengabe. Hiria ezagutzen has-teko modu on bat San Esteban katedral gotiko ikusgarria bisi-tatzea da. Barruko aldean, beirateen koloreek argi-ikuskizunzoragarria sortzen dute. Tenpluko estalkira igo eta Vienakoteilatuen gaineko bista onenetako batez gozatu beharra dago.

Katedralaren inguruan, erosketak egiteko bi merkataritzakale nagusiak daude, Kärntnerstrasse eta Graben. Gainera, az-ken kale horretan, izurriaren zutabe famatua dago. Hiriko sin-boloetako bat da, 1679. urtean ehun mila lagun baino gehia-go hilda hondamendia eragin zuen izurritearen amaiera oroi-tzeko eraikia. Handik pauso gutxitara, Kohlmark kaletik au-

3 5

Beldevere jauregiaerakusten dute ezkerraldeko irudi biek. Goikoan, eraikina-ren fatxada eta kanpoaldea; behean, berriz, barnealdea.Lerroon gainean, San Karlos elizaren kanpoaldeko bistak.

Page 36: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

rrera, Hofburg jauregi inperial handia dago. Austriako presi-dentearen egoitza da, eta toki erakargarri ugari ditu, besteakbeste, Sissiren Museoa gela inperialetan, haur kantarien esko-la edo Albertina museoa. Enperadoreen udako egoitza izanzen Schonbrunn jauregi ikusgarria eta hango lorategi ederrakere ikustekoak dira. Eta, horiekin batera, Belvedere jauregiakosatzen du hiru eraikin inperialetara egin beharreko ezinbes-teko bisita. Hiriaren bista oso onak ditu, eta munduko koadroospetsuetako baten egoitza iraunkorra da; Gustav Klimten“Musua” margolanarena, alegia. Schiele eta Kokoschka pinto-reen funtsezko lanak ere ikusgai daude.

Vienako kafetegiakVienako beste ondasun aipagarrienetako batzuk gastrono-mia eta kafetegien kultua dira. Jatetxe onenetako bat Pal-menhaus erromantikoa da, kalitate-prezio erlazio ezin ho-bea baitu. Terraza handia du, eta barruko aldea ikusgarriada. Berotegi moduan eraiki zuten, 1901ean, lorategi inperia-lean, eta aro modernistako burdina forjatuzko eraikin ospe-tsuenetako bat da. Goiz joatea komeni da, normalean eska-era handia izaten baitu. Mahai batean eseri ondoren, Aperol-spritzer aperitiboa eskatu behar da (ardo zuria Aperol bitte-rraz nahastua, izotzarekin eta laranja xerra batekin). Orain-dik ez da klasiko bihurtu, baina bidean dago; iazko udan as-matu zuten eta modan dago, gazteei eta hain gazte ez dire-nei izugarri gustatzen zaie.

Austriako hiriburuak ematen dituen sukaldaritzako pla-zeren artean, kafea hartzeko ohiturari lotuta sortu duten arteanabarmen dezakegu. Vienako kafetegiak kafea dastatzeko to-kiak baino askoz gehiago dira; guztietan giro atsegina dago,bezeroei beren baitan biltzeko eta bakeaz gozatzeko aukeraeskaintzen diren giroa, solasean aritzera edota irakurtzerabultzatzen dituena. Estilo guztietakoak daude, XIX. mende-

Kafea hartzeko ohiturarikoso lotuta dago Viena. Ezkerrean, hirikokafetegi ugarietako bat ikus daiteke.Beherago, neska talde bat propina eske etazenbait kale artista ere bai. Azkenik, eskui-nean, Baldevere jauregi inperiala.

Page 37: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

3 7

Page 38: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

3 8

Page 39: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

koak, abangoardistak eta bohemioak, besteak beste. Prentsa-aukera handiaz gozatzeko aukera dago guztietan, eta inoiz ezgaituzte begi txarrez ikusiko gutxi kontsumitu eta asko ira-kurtzeagatik. Austriako intelektualak eta politikari ezagunakohiko bezeroak izaten ziren, eta dira gaur egun ere. Gizarteansekulako arrastoa utzi dutenez, UNESCOk Gizateriaren On-dare izendatu zituen.

Otomandar aroan sortu zituzten lehen kafetegiak Aus-triako hiriburuan, baina XIX. mendearen amaieran izan zu-ten urrezko aroa. Intelektual asko ia-ia kafetegietan bizi ziren.Adibidez, Landtman izenekoa Sigmund Freudekin, psikoa-nalisiaren sortzailearekin, estuki lotuta dago, eta Central kafe-tegia Leon Trotskyren gogokoena zen, erbestean zegoenean,I. Mundu Gerra hasi aurretik. Baliteke gailenena Hawelkaizatea; Leopold Hawelka jabeari hiriko urrezko domina emandiote, kafetegia Vienako sinbolo bihurtzeagatik.

Museumsquartier inguruanArtea, arkitektura, gastronomia eta bizimodu ona maite dituz-tenen artean modan dago Museumsquartier eremuan ibiltzea.60.000 m2-tan, aukera handia dago: museo bikainak, besteakbeste, Leopold eta Mumok, oinarri tradizionaleko sukaldaritzamodernoaz gozatzeko jatetxeak, eta terraza lasaiak, garagardobat edateko, lagunekin hitz egiteko edo bizitza igarotzen ikus-teko, diseinu futuristako eserlekuetan eserita.

Museumsquartier-etik hurbil, hiriko merkaturik jende-tsuena dago, Naschmarkt. Elikagai freskoen erakustoki han-dia izateaz gain, mundu osoko sukaldaritzaz gozatzeko jate-txe ugari ditu, eta horiek bezero gazteak erakartzen dituzte.Egunsentitik ilunabarrera irekita dago merkatua, eta larunbatgoizetan izaten du une gorena, hiriko ekitaldirik interesga-rrienetakoa bilakatu den merkatu handia egiten dutenean.

Merkatuaren sarreraren ondoan, Friedrichstrabe kaleko12.ean, Sezesioa dago, Gustav Klimtek Beethoveni eskainizion frisoa miresteko aukera ematen duen museoa. Merkatu-tik ateratzen den beste kale batean, oso museo bitxia dago.“Hirugarren Gizona” filmari eskainitako izen bereko museoada. Espazioa ondo zainduta dago, Gerhard eta Karin sortzai-leek xehetasun guztietan jartzen duten grinari esker. Argaz-kiak, dokumentuak, Anton Karas-ek melodia ahaztezina sor-tzeko erabili zuen zitara, ume salatariaren txapela (gaur egunbizirik dagoen filmeko partaide bakarra da) eta beste xeheta-sun asko dira bihotzez egindako erakusketa honen osagaiak.

Austriako hiriburuan ibilaldia amaitzeko aukera oso onbat ilunabarrean San Karlos eliza ederraren parkera joan etatenpluaren fatxadak azken eguzki izpiekin hartzen dituen to-nu beroez gozatzea da. Tenpluaren eraikuntza lana JohannBernhard Fischer arkitekto barroko handiak hasi zuen eta ha-ren semeak amaitu zuen, 1739an. Ilunabarrean, San Karloseliza islatzen duen lakuaren ondoko tabernan ardo beltz ba-tez gozatzea sekulako plazerra da. Gure baitan murgiltzeraeta Vienara hurrengo bisitaldia noiz egingo dugun pentsatze-ra bultzatuko gaitu.

3 9

Museoak biltzeaz gain, Museumsquartieringurua aproposa da lagunekin solasean zerbait jateko edoedateko. Ezkerreko irudian lagun talde bat ageri da Mumokmuseoaren kanpoaldean, diseinu futuristako eserlekuetaneserita. Eskuinean, Sezesio museoan dagoen Klimten frisoa.

Gustav Klimten urtea Austria Europako pintura modernistaren sortzaileeta-ko baten jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen ari da.Gainera, bere garaiko gizartearen kanonak baztertuzituzten Schiele eta Kokoschka margolariak erebabestu eta bizitza kulturalean sartu zituen Klimtek.Museorik garrantzitsuenek omenaldiarekin bat egindute, Vienako artista unibertsal horren biluztasun ira-dokitzailea, urre koloreko apaingarriak, koloreen kon-binazio zoragarria eta emakumeen erretratuak era-kusteko.

Klimten lanean espezializatutako museoaren egoi-tzan, Belvedere jauregian, margolariaren eta JoseffHoffmann arkitektoaren arteko harremana ikus daite-ke, baita Wiener Secession mugimenduan izan zuenfuntzioa ere.

Artearen Historiako Museoak bisitaldi gidatuakantolatzen ditu, Klimtek paretetan margotu zituenfreskoak azaltzeko.

Albertina museoak, marrazkien bilduma batenbidez, artistaren obsesioa ziren gaiak aztertzen ditu,adibidez: emakumeak, sentsualitatea eta biluztasuna.

Vienako beste zenbait museo garrantzitsuk ere,besteak beste, Leopold Museoak, Mak-ek, VienakoMuseoak eta Antzerkiaren Museoak, bat egin dutemargolariaren alderdi artistikoari eta pertsonalarieskainitako erakusketa kolektibo handi honekin.

Page 40: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Testua eta argazkiak: Urtzi Urrutikoetxea

Itsaso Beltzeko agintariKRIMEA

Page 41: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

KRIMEA

Page 42: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

4 2

Izen soilak historia luzea gogoraraz-

ten du. Ez alferrik, Itsaso Beltzeko

penintsula Europako eta Asiako gu-

nerik estrategikoenetako bat da,

eta hainbat herrialderen gutizia.

Egun, Ukrainako zati da Krimea, bai-

na errusiarrak dira biztanle gehie-

nak, eta ia turista guztiak. Astiro-

astiro, eta hainbat zailtasun eta

tentsiorekin, jatorrizko biztanleak,

tartariarrak, gurasoen lurraldera

itzultzen ari dira, 1944an Stalinek

kanporatu eta gero, eta turkiar tra-

dizio luzea dakarte eurekin.

Page 43: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Sebastopol, Jalta, Simferopol, Bakhtxisarai, tartaria-rrak… Izen epikoz jositako lurra da Krimea. Euskal He-rria baino handixeagoa da (26.000 kilometro koadro), eta

penintsularen hegoaldean ditu interesgune gehienak, baitahondartzak ere. Ia bi milioi lagun bizi dira bertan, eta errusia-rrak dira erdiak baino gehiago. Ukrainarrak biztanleen ehune-ko 24 dira; 1990etik aurrera Krimeara itzuli diren tartaria-rrak, berriz, ehuneko 13. Ondorioz, errusiera da kaleetako

hizkuntza nagusia, baina bide eta kale-seinaleak elebitan age-ri dira, ukraineraz eta errusieraz.

Simferopolera iritsi gara gu ere, urtetan milioika turistaeta bisitari errusiarrek egin bezala. Trenez ailegatu izan diragehienak, Errusiako lautada hotzetan orduak emanda, hego-alde epelaren bila. Baina, errusiarren aurretik, beste herri as-kok egin dute bide bera. Eta gu ere Itsaso Beltzaren beste al-detik, Istanbuletik, etorri gara Krimeara. Turkiar herrien arte-

Foros herrixkakoBerpizkundearen Eliza eta Sebastopolageri dira ezkerrean. Beste bi irudie-tan Feodosiako hondartza, goian, eta

kostaldeko paisaia ederra, behean.

Page 44: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

an, desberdintasun handiak daude, baina lotura estuak erebai. Kostaldera joan ordez, Krimeako bihotzean dagoenBakhtxisarairantz abiatu gara, tartariar kulturaren erdiguneeta hiriburu espiritualera. Mendi artean gordetako herria daBakhtxisarai, XX. mendean suntsitutako ondarea berresku-ratzeko lanetan murgildu dena azken hamar urteotan.

TartariarrakLau mendez, Krimeako khan edo tartariar erresumako hiri-burua izan zen Bakhtxisarai. Turista gutxi hurbiltzen da Kha-naren jauregira, baina merezi du Eski Jurt alde zaharreko erai-kin berrituetara joatea. Gazte batzuk aurkitu ditugu antigoa-leko hammanedo bainuetxea zaharberritzen. Museo txiki batprestatu dute tartariarren historiarekin, eta madrasa zaharraere berritu dute. Hilobian, tartariar figura garrantzitsuak dau-de. Guk Ismail Gasprinski (1851-1914) omendu dugu. Kri-meako tartariar intelektuala izan zen; irakasle, politikari etaturkiar herrientzat garrantzi berezikoa. Errusiako inperioanbizi ziren musulman komunitateek hezkuntzari eta kulturariarreta jarri behar ziotela nabarmendu zuen, eta hari esker sor-tu zen turkiar guztientzako lehen aldizkaria.

Tartariarren iraganaren eta orainaren berri izanda abiatugara khanaren jauregira. Katalinak, Krimea konkistatzean,suntsitu egin zuen Bakhtxisarai, baina eutsi egin zion jaure-giari, italiar, pertsiar eta otomandar nahasteak liluratuta. De-mir Qapi ataritik egin dugu sarrera, khanaren gobernuareneta mandatarien harrera-lekura. Urrezko iturria eta malkoeniturria (Txekhovek famatua) meskita txikirako eta harenera-

ko bidean dira. Jauregiaren kanpoko aldean, turistentzako sal-tokiak aurkituko ditugu, baita jatetxe ugari ere. Tartariarrenitzulera oso aberasgarria izan da Krimeako kulturarako, eta se-kulako ekarpena egin diote sukaldaritzari.

Bakhtxisaraitik hegoalderantz, Sebastopolen, Itsaso Bel-tzarekin egin dugu topo. Hortik Jaltaraino doa Krimeako kos-taldeko erribera ezagunena, baina beste hainbat txoko ere ba-dira penintsulan. Bideak, inguru honetan, Mediterraneoarenertzeko itxura ederra hartzen du, bihurgunez bihurgune: pi-nudiak, haitzak, kalak… Sebastopol bera, izenak iragartzenduena baino hiri atseginagoa da. Hamarkada askoan, hiri de-bekatua izan zen kanpotarrentzat, sobietarren flota garrantzi-tsuenaren kokagune baitzen. Egun ere, Ukrainan egon arren,Sebastopolen dauka Errusiako armadak Itsaso Beltzeko basenagusia. Eta izenak hoskidetasun berezia du, noski, inguruhonetan greziarrek ezarritako beste hainbat izenek legez.Euskaldunontzat titiriteroen doinua dakarrela azaldu diotgurekin datorren tartariarrari.

4 4

Alupkako jauregiak eta inguruan duen parkebotanikoak ikuspegi ederra eskaintzen dute, neguan

bereziki, goiko irudiak erakusten duen lez.Aldameneko orrian, goian, Krimeako Gerrako honda-

mendi handienetakoa jasan zuen Balaklava hiria.Azkenik, behean, Bakhtxisarai, tartariar kulturaren

erdigune eta hiriburu espirituala.

Page 45: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa
Page 46: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

istoriaz gainezkaKostaldeko bidean ekialderantz eginda, Balaklava dator las-ter. Izena bezain ederra du izana: mendi biren arteko txokoada, ur garden eta hondartzatxoak dituena. Historian tinkotxertatutako izena dauka. 1854an Krimeako gerrako honda-mendi handienetakoa jazo zen hor; britainiarren Little BigHorn izan zen, 600dik 200 soldadu galdu baitzituen. Oto-mandar inperioaren gainbeheran, Errusiak segurtatu eginnahi izan zuen hegoalderanzko bidea, itsaso epeletara zihoa-na. Baina, turkiarrez gain, kolonialismoa hedatzen ari zirenpotentzia nagusiak izan zituen aurrean: Frantziak eta Erresu-ma Batuak errezeloz jarraitu zuten errusiar zabalkundea, eta,Krimean, geldiarazi egin zuten. Lehen gerra modernoa izanzela iritzi diote askok.

Itsasoaren eta mendiaren artean jarraitzen du bideak. Ha-lako batean, haitzak gotorrago bihurtzen dira, eta Foros he-rrixka ageri da gure aurrean. Mikhail Gorbatxov Sobiet Bata-suneko azken presidenteak hor eman zuen 1991ko abuztua,zenbait militarrek Moskun estatu-kolpea eman zutenean. Es-kalatzaile askok ere maite du Foros ingurua, ur ertzerainojausten diren harkaitzek erakarrita. Horietako baten gaineandago Berpizkundearen eliza ere, bertakoek Haitzetako elizadeitzen dutena.

Alupkan, merezi du geldialditxoa egitea, jauregi ederra-ren inguruko parke botanikoa ikusteko. Britainiar harrizkohanditasuna eta ekialdeko lorategi koloretsuak nahasten dirabertan, eta erraz irudikatuko dugu Winston Churchill1945ean, horixe izan baitzuen Jaltako konferentziako egoi-

4 6

Page 47: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

tza. Bidean aurrera eginda mahasti gehiago ageriko badira ere,Alupkako ardandegiak leku egokiak dira Krimeako zaporeakdastatzeko. Laster, Krimeako irudi esanguratsuenetakoa da-tor, Lastochkino Gnizdo (Swallow’s nest ingelesez, Enara-ha-bia euskaraz), eta, sarri gertatu bezala, postaletan ageri denabaino nabarmen xumeagoa da. Bide osoan legez, bide-bazte-rretik eta mendi-magaletik Itsaso Beltzerantz ageri den ikus-pegia du ederren lekuak.

Minutu gutxira dago Jalta. Eta Jalta definitzea ez da erra-za. Krimean ezagututako lehen lekua izanez gero, balitekeetsipen-puntu bat sentitzea, milaka errusiar turistak betetzenduten harrizko hondartzari erreparatuta. Baina bizitza bere-zia dauka hiriak, hondartzan ezohiko turismoa ezagutzekoparada, eta inguruko jatetxeetan tartariar eta eslaviar nahaste

berezia egon ohi da. Jaltako kaleetan, saltzaileak, kamisetarikgabeko mutil ilehori gihartsuak, eta takoi izugarrien gaineanmoldatzen diren neskak ikusiko ditugu. Vodka eta garagardoabarra-barra dabiltza, eta ez diskotekarik falta. Baina Jaltak ba-du familiako turismorako parada ere. Eta mendebaldean hainohiko ez diren oroigarriak: Maxim Gorki idazlearen estatuadago hondartzarako bidearen sarreran, baina Txekhov da, ha-la ere, Jaltako literaturzaleen kutun: estatua bat ez, bi baizikditu hirian. Eta Txekhoven Etxea (bizitzako azken bost urte-etan, denbora luzea eman zuen hor, Errusiako hotzetik eta tu-berkulositik ihesi) museo atsegin eta interesgarria da.

Jaltan bisitatu beharreko beste eraikina, historiazaleek be-reziki, hiritik kanpoaldean dago, Sebastopolerako bidean. Li-vadia jauregian, XX. mendeko historia erabaki zen, hantxebildu baitziren Stalin, Roosevelt eta Churchill, gerra ostekoEuropa eta munduaren banaketa erabakitzeko. Milaka argaz-kitan ikusitako aretoa bere horretan dago ordutik, Sobiet Ba-tasuneko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batu-ko agintarien argazkiz hornituta. Areto Zurian, “Pradva”egunkariaren azal batek gogorarazten du 1945eko otsail har-tan Stalin gailendu zitzaiela hilzorian zen Roosevelti eta sarribileretatik kanpo utzi zuten Churchilli, gerra ostean Europaekialdea sobietar eraginpean uzteko. Livadia jauregiko behe-ko aldea Jaltako konferentziari eskainia dago; goikoa, berriz,1911n Nikolas II.a tsarrak italiar estiloan antolatutako jaure-gia bisita daiteke. Kanpoan diren lorategietan paseatu gara,eta itsasertzeraino jaitsi, uretan bainua hartzera, Europakohistorian halako murgilketa sakona eginda.

Jaltatik ekialderantz, askoz turista gutxiago dago, baina ezda leku atseginik falta. Aluxta oso ezaguna da eslaviar turistenartean, eta Krimeako ardorik ezagunenetakoen ekoizpen-le-ku. Feodosiara bitartean, hainbat hondartza eder dago. Eta,Kertxeraino doanak, penintsulako amaieran, hiri industrialaaurkituko du, baina greziar ondare aberatsa ere bai, 2.500 ur-tez Itsaso Beltzeko pasabide garrantzitsuenetakoa izan baita.Azoveko itsasoaren sarrera da, eta beste aldean, Errusia agerida, Zirkasia zaharra, Kaukasorako bidean.

4 7

Ukrainian egon arrenezkerreko irudian ageri den Sebastopolendauka Errusiako Armadak Itsaso Beltzeko

base nagusia. Lerroon azpian, Livadia jaure-gia eta bere lorategiak, Jaltan.

Page 48: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

MAN Nagore Belastegi Argazkiak: Jan Treger

Uhartearen panoramika honetanikus daitekeenez, ilunabarraren

koloreak ukitu magikoa ematen dioirudian ageri den portuari eta faro

inguruari.

Page 49: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

MAN UHARTEATestua: Nagore Belastegi Argazkiak: Jan TregerGauza txikien xarma

Eskozia, Irlanda eta

Ingalaterra artean da-

go Man uhartea (edo

Ellan Vannin manxe-

raz; hots, bertako hiz-

kuntza ofizialean).

Uharte txikia da, ez

oso ezaguna. Man

uhartea Britainia

Handiaren mendekoa

da, baina ez dago Eu-

ropar Batasunaren

barruan. Parlamentu

eta moneta propioak

ditu (Man uharteko li-

bera, nahiz eta libera

esterlina ere erabil-

tzen den), baita zigilu

propioak ere. Horie-

tan ez da falta Liga

Zeltari erreferentzia

egiten dion serierik.

Page 50: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

an uhartea sei nazio zeltetako bat da(zortzi, Britainiaz, Kornuallesez, Esko-ziaz, Galesez eta Irlandaz gain, Asturiaseta Galizia aintzat hartzen baditugu),

eta, gainerakoek bezala, tradizio eta sinesmen bereziez josita-ko nortasun oso markatua du. Maitagarriek, herri-sinesmen zeltetako protagonistek, ez

diete tokirik egin ospakizun eta ideologia berriei. Horren adi-bide da, esaterako, Fairy Bridge edo maitagarrien zubia (uhar-tearen hego-ekialdeko Santon udalerrian). Folkloreak dioe-nez, zorte txarra dakar zubia inguruan dabiltzan biztanle ma-gikoei egun ona opa gabe zeharkatzeak. Aldiz, «Fastyr mie,Mooinjer Veggey» («Egun on, lagun txikiak») esaten badugu,izaki fantastikoek energiaz beteko gaituzte.

Ez da dena magiaMan uhartea erlaxatzeko eta gauza txikiez gozatzeko tokiada. Onena ibilbide itxirik ez jarraitzea eta sena gidari izateada. Dena den, beste xarma asko ere baditu, kultura aberatsazeta paisaia liluragarriez kanpo. 1907az geroztik, munduko au-tomobil txapelketa ospetsuenetako bat egiten da Ellan Vanni-nen: Manx TT. Maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieranegiten da. Ibilgailuak Snaefell Mountain Course pista itxiaren60 kilometroetan barrena ibiltzen dira. Zenbait hilabete gero-ago, abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran, zaletuentza-ko Manx Grand Prix ekitaldia egiten da zirkuitu berean.

Motorzale ugari dago uhartean, Manx TT txapelketa dela-eta; horregatik, urteko edozer garaitan sailkapen-lasterketakegiten dira, baita deigarriagoak diren beste batzuk ere, tarte-an, 1905etik 1918ra bitartean egindako auto klasikoen rallya. Man uhartearen hiriburua Douglas da, 1863tik. Aurretik,

hegoaldeko herri txiki bat, Castletown, izan zen. Hiriburuanhainbat gotorleku daude, esaterako St. Mary izeneko irlatxo-ko defentsa dorrea. Kingswood Grove etxea ere bertan dago(sari ugari irabazi dituen Man uharteko museoaren egoitzaere bada), eta hiriaren adierazgarri handiena diren zaldiek ti-ratutako tranbiak ere ikus ditzakegu han. Gero eta ospetsuagoak dira Isle of Man Ghost Tours en-

presak antolatzen dituen beldur-zirkuituak. Ibilbide horiekantzinaroan hiltzera zigorturikoen eta sorginduta daudenhotelen inguruko istorioak ezagutu nahi dituzten bisitarigazteak erakartzen dituzte batez ere. Sineskeria horiek ga-raietara egokitu eta biziraun duten ipuinetan eta kondaire-tan daude oinarrituta. Man uhartearen tamaina txikia dela-eta, erraz bisita daitezke egiazko monumentu historikoakdauden tokiak. Manannan errege zeltaren etxeari (Peel) etabeste hainbat tokiri esker, itsasoarekin loturiko uharteareniragana ezagutu ahal izango dugu. Hurbil dauden St. Patrickherria eta uhartea ere bisitatzeko modukoak dira; bertan da-go Peel gaztelua. Neolitiko garaiaren zantzuak ere ikus ditza-kegu naturarekin bat egiten duten monumentuetan: Cashtalyn Ard eta Meayll Hill.

5 0

St. Patrick herrian dagoen Peel gaztelua ageri da ezkerrean, errege zelta-ren etxea. Lerron azpian Tower of Refugeikus daiteke, Douglas hiriburuan; 1832aneraiki zuten, arrantzaleen babeserakogune gisa. Beherago, ezkerrean, uhartekoherrixka bateko panoramika; eskuinean,berriz, itsasargia.

Page 51: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

bidelaguna AGENDA • PROPOSAMENAK • BERRIAK • LIBURUAK • PUNTA-PUNTAKO LEKUAK

50

HITZORDUAKMEXIKO:Chincuako Tximeleten Santutegi.LINZ:Lau egunez Ars Electronica jaialdia os-patuko da Austriako hirian.GAZILIEG: Aire libreko argazki erakusketa ika-ragarria ospatzen ari da Bretainiako herrian.NEPAL: Tej jaialdia, emakumeen baraualdia.BERLIN: Urteroko maratoi ospetsua.ESKOZIA: Ate Irekien Eguna

MUNDUARI BEGIRAHOWARDTHEATRE:

Bere garaian musika beltzaren tenplusakratua izan zen WashingtonekoHoward antzokiak ateak ireki ditu

berriro, azkenekoz itxi zituenetik 32urte igaro direnean.

PROPOSAMEN TEMATIKOAMunduko behatoki ederrenak

HORIZONTETIK HARATAGOFelix Cardona

MUNDUKO SUTEGIAKHegoafrikako gastronomia

GOGOAN HARTUTrajanoren azoka, Erroman

Irudia: Koldo LANDALUZE

Page 52: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

proposamen tematikoa

MUNDUKO BEHATOKI EDERRENAKKanoi Handitik hasi, eta Norvegiako Aurland ederreraino, munduan ugariak bezain ikusgarriak dira ikuspegiapartak eskaintzen dituzten behatokiak. Askok, ingurune natural ederrak bistaratzeaz gain, zorabio-sentsazioaere sortuko diote bati baino gehiagori. Hona hemen munduko hamar ederrenak.

5 fingers (Austria) Esku-itxurako plataforma hau Alpe aus-triarretan dago, Krippenstein hirian.Euskarri batetik abiatzen diren bost lu-zapen ditu plataformak, hatzak bailiran,eta horregatik izendatu zuten “5 Fin-gers” (Bost hatz). Plataformak 2.100metroko zabalera du, eta 400 metrokoaltueran dago. Azpian duen mendia zu-zena denez, seguru sentituko da bisita-ria, eta ez hutsaren gainean.

Lynn Canyon (Vancouver) Kanadako Vancouver hiria baso eta men-di artean dago. Naturan bertan txertatuaegotean, bizileku paregabea da. LynnCanyon baso zabala aurkituko dugu ber-tan, zuhaitzak ondo-ondoan dituen zubieseki eta guzti. Zubia basoko zuhaitzenartean dago, eta kanoiaren bi aldeak lo-tzen ditu. Txantxetako altuera ez baduere, ibaitik 50 metroko garaieran baitago,oso dibertigarria izan daiteke bidea gu-rutzatzea. Oztopo bakarra du: sarritan,bisitari gehiegi pilatzen direla.

Trollstigeneko behatokia(Norvegia)Trollstigen (Trollen eskailera) agerto-kia Romsdal eskualdeko Andalsnes etaValldal herriak lotzen dituen errepide-aren buruan dago, 180 graduko hamai-ka bihurguneren ostean, eta 300 me-troko garaiera hartzen duen Stigfossenur-jauzia du ondoan. Bide horretatikigarotze hutsa esperientzia harrigarriabada ere, are txundigarriagoa da beha-tokitik inguruari erreparatzea. Trollsti-geneko behatokia errepideko punturikgorenean dago, eta, bertatik, bidebihurgunetsuaren eta Stigfossen ur-jauziaren gaineko bista ederrez gozadaiteke.

Top of Tyrol (Austria)Austriako Stubai glaziarrean urarenmailatik 3.000 metrora dagoen platafor-ma hau munduko behatoki ikaragarrie-netako bat da. Puntu gorenean, glazia-rraren ikuspegi ederrena eskaintzenduen 9 metroko behatokia dago, edono-lako baldintza klimatikoei aurre egitekomoduan eraikita. Astearchitecture arki-tekto-konpainiak diseinatu zuen Tirolaustriarreko behatoki hau.

Page 53: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

5 3

Aurland (Norvegia) Todd Saunders eta Tommie Wilhelmse-nek diseinaturiko ukondo-formako be-hatoki honetatik, Norvegiaren ederta-sun oparoaz goza daiteke. Sogn of Fjor-dane Norvegiako fiordo ezagunenetari-koan dago Aurland, Bergenetik hiru or-du eskasera. Behatokiaren proiektua2005ean sortu zen, eta 2006 bukaeranzabaldu zuten ofizialki. Inguruko pai-saia natural ikusgarria ahalik eta gutxienukitu eta eraldatzeko erabakia hartu zu-ten arkitektoek hasieratik. Hala, behe-ranzko kurba duen eta bukaeran baran-darik ez duen zubi-amildegi baten gai-nean oinez igarotzeko bidea eraiki zu-ten. Horrela, bisitariak hegal batean ge-ratzen dira, kristalaren parez pare, pai-saiaren edertasuna aurrean dutela.

Il Binocolo Thun (Italia) Italia iparraldean, Meranon, dago pla-taforma metaliko hau, ehunka metro-ko altueran zintzilik. Askoren ustez,basotik ateratzen den beso mekanikobat dirudi plataformak. “Il Binocolo”izenak binokular esan nahi du italieraz;hain zuzen, pasarelaren amaieran da-goen binokular-itxurako sabaiak ema-ten dio plataformari izen hori. Trautt-mansdorffeko gaztelutik, ingurukobistez gozatzeko behatoki aproposenada plataforma hau. Azpian zer duen?Bada, upategi eta baratzez jositako ha-ran ederra.

Dachsteingo zubia(Austria)“Alpeetako balkoia” ere deitzen zaio be-hatoki honi, Alpeetako mendi garaiene-tako batean baitago: 2.700 metrora da-goen Dachstein mendian, hain zuzen.250 metroko X formadun harri bertika-letan eraikia dago. Zubian gora egitean,360 graduko panoramika eskaintzenzaio bisitariari, hegoaldean Esloveniaeta iparraldean Txekiar Errepublika di-tuela. Zorabioa sentitzea normala dahemen; haize-bolada gogorrak eta elur-teak, gainera, ohikoak dira bertan. Go-ranzko bidea da ikaragarriena: Türl-wandhütten abiatzen den teleferikoa1.000 metro gorago dagoen Hunerko-geleko estazioraino igarotzen da, eta,bidean, kalizazko labarraren hormarenarrasetik pasatzen da, arrakala guztiakbistaratuz.

Skywalk eta Kanoi Handia(EE.BB.)Colorado ibaiko Kanoi Handiak zora-bioa eragiteko moduko behatoki ugariditu, baina guztien artean aipagarriena2007an inauguratu zuten Skywalk eza-guna da (Zeruko ibilbidea). Ferra itxu-rako plataforma hau kanoiaren gaineanbarneratzen da, eta, kristalezko igarobi-de gardenean barrena, 1.200 metrokoaltueran, hutsaren gainean egotearensentsazioa sortzen du. 4.146 kilometrokoadroko Gran Canyon West erreserbanaturalean dago gune magiko hau, LasVegasetik 200 kilometrora.

Trift lakuko zubi esekia (Suitza)Trift lakua Bernako kantonamenduandago, Gadmenen. Munduko laku gazte-enetako bat da, 2002an eratu baitzen,izen bereko glaziarraren beheko aldeaurtzearekin batera. Zubi esekia 2004aneraiki zuten, glaziarraren alderik zaha-rrenera heltzeko, eta, gaur egun, oinezigaro daitekeen Alpeetako zubi esekiluze eta garaiena da. 170 metro luze di-tu, eta 100 metroko garaieran dago.Glaziarrean dagoen aterpetxera iristeaahalbideratzen du zubiak, eta lainoenartetik oinez ibiltzearen sentsazioaematen dio bisitariari.

Infinity Room, House on theRock (EE.BB.)1959an inauguratu zuten House on theRock (Harrian dagoen etxea), SpringGreen herrian, Winsconsinen. InfinityRoom delakoa (Gela infinitua) harane-an hainbat metrotan esekita barnera-tzen den igarobide bat da, inolako eus-karririk ez duena. Hormak eta zoruakristalezkoak dira, eta eskuz eginda dau-de. Winsconsineko haranean 60 metrobaino gehiagoko altueran zintzilik dago-en igarobideak basoez osaturiko paisaiadu alde bietara.

Page 54: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

dazkenaren etorrerarekin batera, Me-xikoko Estatua eta Michoacan lotzen di-tuen biosferaren erreserbak Kanada etaAmeriketako Estatu Batuetatik klima leu-nagoaren bila heldutako milioika monar-ka tximeleta (Danaus plexippus) hartzenditu. Urteko sasoi horretan ematen den fe-nomeno ikusgarria erakargarritasun turis-tiko ere bilakatu da azken urteotan.

Monarka tximeleten migrazioa irai-lean abiatzen da Amerikako AintziraHandietan eta urriaren azken egunetanedo azaroko lehenengoetan bukatzen daMexikon tximeletak beren hibernazioguneetara iristen direnean. Ahul samarraizatearen fama badu ere, tximeleta espe-zie honek 2.000 eta 4.500 kilometro ar-tean egiten ditu hegan Michoacaneko pi-nuetan finkatu arte. Azken urteetan in-guruotan eratutako santutegietan ema-ten zaio bidea espezie honetako hurren-go belaunaldiari.

Santutegi ezagunenetako bat Chin-cuako mendilerroa da, Michoacanekoherrixka horretako baso heze eta bustienpeskizan abiatzen baitira monarka txi-meletak. Kasualitatea badirudi ere, “san-tutegi” izena bera ere primeran datorkioinguruari, izan ere, bada sinesmen erlijio-so bat fenomeno natural honi loturik:tximeleta bakoitzak hildako familiarte-ko bat ordezkatzen duela sinetsita, ingu-ruko herritar sinestunek tximeletak bisi-tatzen dituzte urtero Hildakoen Egune-an. Horrez gain, espezieak bizirautekobehar duen habitata bere horretan man-tentzeaz ere arduratzen dira herritar as-ko, horrek beren hildako senitartekoeimesede egingo dielakoan.

Sinesmenetatik harago, monarka txi-meleten hibernazio prozesua apartekoikuskizuna da. Izan ere, zuhaitzak guztizbetetzen dira tximeletez eta bideek eretximeleten kolore biziekin apaindurikoalfonbren itxura hartzen dute. Hori delaeta, Chincuako mendilerroa bisitatzeaerabakiz gero, tentuz ibili beharra dago in-guruotako basabideak tximeletok zapal-du gabe zeharkatzeko.

Ezohiko gertakari honen edertasunazjabeturik, gunea erakargarri turistiko bila-katzeko ideia pisua hartuz joan da azkenurteetan. Hala, iragan urtetik ChincuakoMendilerroko Santutegiak bisitarientzatosasun zerbitzua, jatetxeak, artisau den-dak… eskaintzen ditu, baita oinez, bizi-kletaz nahiz zaldiz antolaturiko ibilbideinteresagarriak ere. Beraz, gertakari natu-

ral honen inguruan lehen mailako zentroturistikoa sortu dutela esan daiteke. Horibai, fenomeno naturala bera zein berauahalbidetzen duen ingurunea babestekoneurri zorrotzak ezarri dituzte; hala nola,baimendutako bideetatik soilik igaro dai-teke eta ibilbideak trebakuntza berezia ja-so duten gidariekin egitea ezinbestekoada, gehienez ere 20 pertsonako taldeetan.

5 4

hitzorduak

MEXIKOChincuako Tximeleten Santutegia

Page 55: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

5 5

LINZ (AUSTRIA)Ars Electronica I Abuztuaren 30etik irailaren 3ra

Lau egunez Austriako Linz hirian ospatuko da Ars Electronica jaialdiaren33. edizioa. Ohiturari jarraituz, errealitate garaikidearen ikuspegi oroko-rra eskaintzea izango du helburu jaialdiak, aurten “The big picture” lelo-pean. Lelo horrek, hain zuzen ere, gure inguruko ohiko paisaia osatzenduten irudiak hartu eta irudi globalak eratzeko beharra aldarrikatzen du,

jaialdiaren antolatzaileek aditzera eman dutenez. Jaialdiaren xedea,

hortaz, etorkizuneko munduaren irudi globalak identifikatu eta sortzeaizango da, egun bizi dugun globalizazioa eta interkonexioak kontuanhartuko dituzten irudiei arreta eskainiz batik bat. Linz Austria Garaia estatu konfederatuko hiriburua izango da jaialdiarenharira egingo diren ekimen desberdinen agertokia. Guztira, orotariko300 ekimen baino gehiago izango dira: abangoardiako musika, robotenmundua, erakusketa interaktiboak, performanceak… http://www.aec.at/

GAZILIEG (BRETAINIA)Festival Photo Peuples et Nature

de La GacillyIrailaren 30era arte

Bretainiako Gazilieg herrian urtero ospatzenden aire libreko argazki erakusketa ikaragarriaizaten da, batik bat hartzen dituen dimentsio-ak kontuan izanda. Aurten, beste urteetan lez,formatu handiko 200 argazki esekiko dituzteherriko txoko desberdinetan: kaleetan, eraiki-

nen fatxadetan, parkeetako faroletan etaartea erakusteko herri txiki honek izan ditza-

keen bestelako lekuetan. Ohitura den moduan,erakutsiko diren argazkiak nazioarteko argaz-kilari entzutetsuenak izango dira, eta era guz-tietako gaiak jorratuko dituzte, betiere gaurko-

tasuna harturik gai nagusitzat. Jaialdia2004an sortu zuen Jacques Rocherrek, bereesanetan, «naturak aurrez aurre dituen arris-

kuen aurrean hausnartzeko gonbit gisa».Morbihan eskualdean dago Gazilieg herria eta

2.000 biztanle inguru ditu egun. Aurtengoedizioak iragan ekainaren 30ean ireki zituen

ateak eta irailaren 30ean itxiko ditu.

Page 56: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

hitzorduak

INDIATej jaialdia

Irailaren hasieranBeharbada Ramadana izango da munduko baraualdirik ezagunena, baina,

hori bai, ez da ez bakarra. Indiako Rajasthan, Punjab, Haryana, UttarPradesh eta Bihar estatuetan ospatzen den Tej jaialdi entzutetsuarenbarnean, emakumeek jateari eta edateari uko egiten diete eta beren

senarren ongizatearen alde errezoak egiten dituzte. Tradizioaren oinarrian, mitologia hinduistaren arabera Shiva jainko hindua

erakartzeko eta bere espiritua indartzeko baraualdi luzea egin zuenParvatiren istorioa dago. Baina kondairak dioenaz harago, ohitura honenoinarrian tapasya sinesmen erlijiosoa dago; aszetismoa gida espiritual,sufrimendu, borondate eta meditazio gisa ulertzen du Indian jarraitzaile

ugari dituen sinesmenak. Aipatzekoa da baraualdia ez dutela soilik emakume ezkonduek egiten;emakume ezkongabeek ere baraualdiak eta errezoak egiten dituzte,

hainbeste gurtzen dutenShiva jainkoaren ezauga-

rriak edukiko dituen gizona-ren esperoan. Azkenik,

esan beharra dago jaialdia-ren data urtetik urtera

aldatzen dela, montzoienarabera erabakitzen baitute

ospakizunak noiz egin.

BERLIN (ALEMANIA)MaratoiaIrailaren 30eanNew York, Boston, Chicago eta Londreseko maratoiekin batera mundumailako lasterketa nagusien artean dago Berlineko urteroko lasterketaerraldoia. 2006az geroztik mundu mailako bost maratoi handienakbatzen dituen World Marathon Majors elkartearen parte da Berlinekoaere, eta urtero 90 herrialde baino gehiagotik heldutako 40.000 partehartzaile inguru izaten ditu. 1974an aurreneko aldiz ospatu zenetik ibilbi-de berdina jarraituz egin da beti lasterketa: Grosser Stern plazatik abiatueta iparretik hegora zeharkatzen dute Berlin korrikalariek, BrandeburgokoAtean izaten den helmugara iristea helburu. Esan beharra dago ibilbideosoan zehar aparteko jai giroa izaten dela nagusi Berlineko kaleetan; aur-ten, besteak beste, 70 kontzertu eta ikuskizun, nazioarteko jaki eta eda-rien postu ugari eta bestelako hainbat ekimen antolatuko dituzte laster-ketaren harira. http://www.bmw-berlin-marathon.com/

ESKOZIAAte Irekien Eguna I Irail osoan zehara

Ate Irekien Egunaren bidez iraileko asteburu guztietan aukera ezin hobea eskaintzendu Eskoziak bere ondare arkitektoniko eta kulturala ezagutzeko. Herri eta auzoetakotalde eta erakunde desberdinetako langile boluntarioek antolatzen dute herrialdeosora hedatzen den jaialdia, inolako zalantzarik gabe egun Eskozian ospatzen den

doako ekimen garrantzitsuena. Iraganeko gaztelu ikusgarrienetatik abiatu eta bulegoekologikoetaraino, artisten galeria eta lan eremuetatik hasi eta museo esanguratsue-netaraino, Eskoziaren ondare artistiko eta kultural paregabeaz gozatzeko aukera bikai-

na da honako hau, apenas dirurik xahutu gabe egiteko modukoa gainera.

Page 57: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

5 7

erakusketak

Wilhelmstrasse, Gobernu naziaren goraldiaren eta beheraldiaren testiguBerlineko Wilhelmstrasse kale ezaguna Alemaniako bizitzapolitikoaren erdigune izan zen XIX. mende amaieratik aurrera.Bada, naziak boterera iritsi zirenetik kale honek izandako alda-ketei erreparatzen die Berlineko Terrorearen TopografiarenDokumentazio Zentroak inauguratu duen erakusketa batek. 1871tik aurrera, luxuzko bizitegi-gune bilakatu zuen kale hauAdolf Hitlerrek, eta bertan ezarri zituen bere inperioaren egoi-tza nagusiak. 1933an boterea eskuratu zuenean, nazionalso-zialismoarekin bat egiten zuten pertsonez eta erakundez betezuen kalea. Hala, Wilhelmstrasse III. Reicheko erakunde erre-presibo ororen habia bihurtu zen; Gestaporena eta SSena,kasu. Gainera, kale honetan barrena egiten ziren korrontehorretako desfile eta martxa guztiak ere.“Wilhelmstrasse, 1933-1945. Gobernu naziaren goraldia etabeheraldia” erakusketan, diktadurak iraun zuen hamabi urtee-tan nazionalsozialistek kalea nola berenganatu, eraldatu etaerabili zuten ikusiko du bisitariak. Oinez igaro daitekeen make-ta batez osatzen da erakusketa, nagusiki. Era horretan, garaikogobernuaren eremuetan barna, irudizko ibilbide bat egin daite-ke, orduko 19 ministerio eta administrazioen ilustrazioen arte-tik igaroz. Erakusketa azaroaren 25era arte izango da ikusgai.

Orhan Pamukek Inuzentziaren Museoa ireki du Istanbulen

2006an Nobel saria eskuratu zuen Orhan Pamuk idazle turkia-rrak Inozentziaren Museoa ireki du Istanbulen, haren izen

bereko eleberriari erreferentzia eginez. Istanbul erdiguneko Cihangir auzoko kalexka batean dagoenmuseoak XX. mendearen erditik aurrera hiritarrek eguneroko-an erabiltzen zituzten hainbat tresna eta objektu biltzen ditu.

Objektuok 83 erakusleihotan banatuta daude; hain zuzen,bitrina horietako bakoitzak 2008an kaleratutako liburuaren 83

kapituluetako bakoitzari egiten dio erreferentzia. Erlojuek, gatzontziek, giltzek, kolonia-poteek, zinemarakosarrerek eta beste hainbat objektuk XX. mendeko 60 eta70eko hamarkadetan Istanbulen bizi izan zen erdi mailako

familia baten erretratua osatzen dute, eleberriak berak egitenduen moduan. Horrez gain, liburuko protagonistak, Füsun den-dariak, hirian zehar egindako ibilbideak zehazten dira hainbatmapa eta planotan. Halaber, zuri-beltzeko argazkiak, pelikulaturkiarren atalak, janari-platerak, te-edalontziak eta Turkiakoedari nazionala den raki anisaz erdi betetako edalontziak ere

ez dira falta museoko erakusleihoetan.Pamuken iritziz, «ez dago liburua irakurri beharrik erakusketazgozatu ahal izateko». Halaber, bi elementuok «lotura estua»

dutela adierazi du; izan ere, eleberria idazten ari zenean,buruan jiraka zuen museoaren ideia, eta, egunen batean ireki-ko zuen esperantzaz, objektuak biltzen hasia zen ordurako.

Biarritz, Georges Ancelyren begietara Uda honetan, Biarritzeko Bellevue aretoak XIX. mendekoGeorges Ancely argazkilariaren ehun bat argazki jarriko dituikusgai, irailaren 19ra bitartean. “Argazkiak 1880-1895” izen-burupean, Ancelyk, berinazko plaken gainean eginiko lanenbidez, garaiko argazkilaritzaren moldeak irauli zituen garaiakdakartza gogora erakusketak. Hala, hiriak duela 130 urte zuenitxura erakusten dute argazkiok, eta, bereziki, hondartzan ibil-tzen ziren udatiarren eitea: eguzkiaz babesteko erabiltzenzituzten kapela eta oihalak, garai hartan bainuen ondotikemakumeek janzten zituzten artilezko soinekoak, bainu-zain-tzaileen gerrikodun jantzi eta txapelak, portu zaharrean etahondartza handian aritzen zen olata-saltzailea… Horren guz-tiaren hondo-irudi gisa, garaiko eraikin nagusiak ikus daitezke:Eugénie Vila, Eugenia enperatrizaren omenez 1854an eraiki-tako jauregia, Europa osoko koroadunak erakartzen zituena;1858an ireki zuten Napoleon Bainuetxea; Ama BirjinarenHarkaitza; 1863an eraikitako arrantzaleen portua, eta abar.

Page 58: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Horizontetik haratago

Félix Cardonaren bizitzak (Malgrat,Bartzelona 1903-Caracas 1982) ez zi-rudien, begiratu batean, espazio zabalirekiekin edota esplorazioarekin lotura-rik izango zuenik. Kataluniako familiaburgesetan jaiotako beste hainbatenabezala, esan zitekeen haren patua ehun-gintzako etxeko negozioari jarraipenaematea zela. Hala ere, zeru urdin, airegarbi edo irudimen zirrikituren batekleku egin zuen, nonbait, gazte haren go-gamenean. Hala, lehenik, BartzelonakoNautika Eskolan matrikulatu zen, etaikasketak amaitu zituenean, mundua-ren biran bidaiatzea erabaki zuen.

Cherun MerúHain zuzen ere, familiako enpresarenordezkari gisa lehorreratu zen Vene-zuelako La Guaira portuan, 1927koapirilaren 18an. Ameriketako paisaiaketa jendea erakargarriago suertatu zi-tzaizkion, dirudienez, kontabilitate li-buruak baino, zeren eta, ia iritsi zenmomentutik, Félix Cardonak Venezue-la barruko ohian itxietan barneratzeadeliberatu baitzuen. Bere enplegatueta-ko bat, Joan Mundó Freixas, lagun har-turik, Auyantepuy mendigunea esplo-ratu zuen eta indigenen hizkuntzanCherun Merú izenez ezagutzen zen ur-jauzi erraldoiraino heldu zen. Handikurteetara, Salto de Angel deituko zio-ten: munduko ur-jauzi garaiena da.Cardonak berak erakutsi zion bidea,

urte batzuk geroago, Jimmie Angel ipa-rramerikar abenturazaleari, Venezuela-ko oihanen gainetik hegaldatu baitzenamerikarra, bolada batez, bere hegaz-kin arinean. Hegaldi haietako batean,baldintza guztiak kontra bazituen ere,Auyantapuy mendiaren tontorrean,Cherun Merú ur-jauzitik hurbil, lurhartzen tematu zen gringoa, eta istri-pua izan zuen. Biktimarik ez zen izan,zorionez. Cardonak berak erreskatatu

zuen, azkenean, ur-jauzi ikusgarri hariizena eman zion gizona.

Gidaria, naturalista eta botanikoaGuyanak egundoko inpresioa egin bidezion Félix Cardonari, haren bizitzamunduko paraje hartara kateaturik ge-ratu baitzen betiko. Bere esplorazio-bi-daietan, indigenekin bizi izan zen etahaien hizkuntzak ikasi zituen. 1928tikaurrera, Venezuelako Gobernuarentzatlanean hasi zen Félix Cardona. Gober-nuaren mandatuz esploratu zituen Ori-noco, Casiquiare eta Negro ibaiak, etaizadi zabal basatiko hainbat mapa etakartografia egin zituen. Helburu berbe-rekin korritu zituen Kolonbiako mugaketa, geroago, 1937an, Brasilekiko mugafinkatzen lagunduko zuen batzordekokide izan zen. Urte berean, New Yorke-ko Historia Naturaleko Museoaren ba-besean, Venezuelako oihanetako hegaz-

tiak ikertzera etorritako espedizio natu-ralista bateko gidari izan zen. 1946an,esploratzaile botaniko eta landare bil-tzaile ofizial izendatu zuten, Venezue-lako Belar-biltegi Nazionalerako. Eraberean, Venezuelako amazoniar arrokoflora eta faunako hainbat ale igorri ziz-kion Washingtongo Smithsonian Insti-tution erakundeari. Espezie haietakobatzuek Cardonaren abizena daramateberen izen zientifikoan.1950ean, Orinocoren iturburuak

aurkitu eta kartografiatu zituen. Halaeman zion amaiera hainbat urtez bu-ruan erabilitako esplorazio-proiektuari.Hogeita hamar ibai baino gehiago kar-tografiatu, Salto de Angel deitua berebegiekin miretsi zuen lehen mendebal-darra izan, dozenaka landare espezieberri ezagutzera eman eta kurarearenformula zehatza aurkitu ondoren, Ca-racasen hil zen, 1982an.

Juanma COSTOYA

5 8

FÉLIX CARDONAVenezuela, bokazio

Page 59: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Hegoafrikarrek afrikaansez braaideitzen zaionaren inguruan egiten du-te bizitza soziala (barbakoa gisa itzuldaiteke). Askotariko herrialde horreta-ko gizarte sektore eta komunitate guz-tiena da ohitura hori. Igandeko braai-aia zeremonia bat da, eta, batzuetan,gonbidatu asko izaten dira. Guztiekeraman behar dute zerbait otordu ko-munalera.

Braai mota ezagunena «eltzekoa»da; hori ere atari zabalean prestatzendute, egurrez edo ikatzez berotzen denmolde biribil batean. Haragia, baraz-kiak, arroza edo patatak eta ur edo ar-do pixka bat izaten ditu barruan. Eltze-koaren sukaldaritza ohituraren arabera,lau orduan prest egoten da, eta bitarte-an, jankideek suaren inguruan hitz egi-ten dute. Ohiko plater hori holanda-rren lehenengo finkapenen bidez iritsizen Hegoafrikara.

Europa, Afrika eta AsiaEtnia anitzeko herrialde honetako jana-rian eta edarian askotariko biztanleenarrastoa erraz antzeman daiteke. Britai-niar eta holandarren sukaldaritza ohitu-rez gain, frantziarrenak, alemaniarrenaketa portugesenak ere agerikoak dira He-

goafrikako gaur egungo sukaldaritzan.Jakina, Afrikako lanketa funtsezkoa da,baita Hegoafrikara iritsitako Asiako ekar-penak ere (Malaysiakoak eta Java uharte-koak), iragan hurbilean munduko zonal-de horrek erakarritako etorkin uholdeakeragindakoak.“Cap Malay” deiturak ondo defini-

tzen du bertako gastronomiaren esen-tzia: bertako osagaiak, Indonesiako es-peziak eta Europako prestaketamodua. Espiritu horrekin egiten dutenplater esanguratsuenetako bat bobotie-ada. Haragi xehatu, ogi mami, esne, al-mendra ehotu, saltsa pikante eta curr-yarekin egiten dute, beste osagai ba-tzuen artean. Hori guztia labeanegosten dute, arrautza geruza batekin.Errezeta honen jatorria Indiako ekial-deko kolonia holandarretan dago. He-

goafrikako beste plater “nazional” batbiltonga da; haragi (ahal dela, behi, os-truka edo antilopearena) gazia eta le-horra da, eta atun gatzartua edo zezinagogorarazten duen ehundura dauka.

Piri-piriaOilaskoa, limak eta tomateak ere ohikoelikagaiak dira, baita Afrikako haragiakere: ostruka, bufaloa, kudua (behien fa-miliako ugaztun bat), inpala edo kroko-diloa. Bizigarri ohikoenak baratxuria,jengibrea, piperrak, tipulak eta askotari-ko espeziak dira. Mozambike mugakide-ak eta haren Portugalgo eraginak ere isladute Hegoafrikako sukaldaritzan; piri-piri-aren erabileran, hain zuzen. Saltsapikante mota bat da, eta plater ezagun as-kotan jartzen dute, adibidez: ahari bu-ruetan eta boerewor-ean. Azken hori, ki-rol jarduerekin eta jendetza biltzen denekitaldiekin lotzen duten saltxitxa pi-kante bat da.Noski, arraina parrillan ere presente

dago Hegoafrikako mahaietan; batezere, hirietan eta kostaldeko guneetan.Arrainarekin egiten diren plateren arte-an, jende askok gesmoorde vis eskatzendu. Bakailao gazitu, patata eta tomatezosatuta dago.

HEGOAFRIKAKO GASTRONOMIAAFRIKAKO SUSTRAIAK ETA EUROPAKO PRESTAKETA

Munduko sutegiak Juanma COSTOYA

5 9

Page 60: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

Uharte galdu batetikHarvardera

Liburu honetan, Caleb Che-eshanhteaumaucken istorioa

dakar Geraldine Brooksek(Australia, 1955). Noepe

uharteko kokaleku txiki ba-tean bizi da Bethia Mayfieldneskatila, gizon puritano ba-ten alaba. Bethiak laguntasun-harreman estu bat abiatuko

du uharte horretan bizi den Caleb mutikoarekin. Bethiarenaitak, Caleb ezagutzen duenean, mutilak ikasketarako gai-tasun apartak dituela iritzita, mutikoa ikasketen munduanbarneratzea lortuko du. Urteek aurrera egin ahala, XVII.

mendean Harvardeko Unibertsitatean graduatzea lortukoduen lehen natibo amerikarra bilakatuko da Caleb.

Sufrimenduari buruzko gogoetak30 urte baino gehiago elka-rrekin daramatzan bikote ba-tek astebete bananduta igarobeharko du. Senarra Tel Avi-ven geratuko da, eta emazte-ak Tanzaniara bidaiatubeharko du, andrea eta

semea galdu dituen koinatua bisitatzera. Errealitate gordina-ren aurrean, familia batera egoteko beharraren eta amorruanahiz tristura bezalako sentimenduen inguruko gogoetakplanteatzen ditu Yehoshua israeldarrak, bere herrialdekomugimendu bakezalearen kide ere badenak. Horrekin bate-ra, bere herrialdeko egoera politikoa eta Israelek eremu oku-patuetan darabilen politika auzitan jartzen du egileak.

liburuen txokoa

La travesía de Caleb Geraldine Brooks

RBA, 2012362 orrialde. 20 euro

El cantar del fuegoA.B. Yehoshua Duomo ediciones, 2012480 orrialde. 21,80 euro

)Atzoko eta gaurko ibilbide ederrenakMachu Picchu mitikotik abiatu, eta Ameriketa-ko Estatu Batuetako 66 bide ezaguneraino, libu-ru honek munduko ibilbide ederrenen bildumadakarkio irakurleari. Orotara, mundu osoan ba-rrena egin daitezkeen 75 ibilbide aurki daitezkebertan: betiko bidaide askoren helburu izan di-renak, tren mitikoetan egin daitezkeenak, itsa-

soz edo ibai bidez gauzatu ahal direnak, literaturari lotutakoak, edota, antzina-koak izanagatik ere, gaur egun interesa pizteko gai direnak, besteak beste. Asia-ko ibilbide hippya, Australiako Ghaneko tren-ibilbidea, Che Guevarak Hegoa-merikan barrena motoz eginiko bidea edota aurrez aipaturiko 66 bide mitikoabilduma honen adibide gutxi batzuk baino ez dira. Ibilbideak zehazteaz gain,bakoitzaren mapak, argazkiak, informazio erabilgarria eta bidaiari loturiko bi-bliografia nahiz filmografia ere badakartza.

Grandes viajes. Un recorrido por lasrutas más espectaculares | Hainbat egileLonely Planet, 2011312 orrialde. 29,50 euro

Page 61: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

6 1

Munduan zeharbidea egiten

Paul Theroux bidaiari eta idaz-leak 50 urte egin ditu munduanzehar bidaiatzen, eta, urteurrenhori ospatzeko, bilduma berezibat kaleratu du. Lan honetan,

Therouxek berak idatziriko pa-sarteez gain, irakurle nahiz bi-daiari moduan hazten lagundu dioten beste batzuenak ere

badira: Vladimir Nabokov, Samuel Johnson, Evelyn Waugh,Charles Dickens, Mark Twain, Ernest Hemingway, GrahamGreene... Askotariko pasarteak eta abenturak biltzen dituenbidaia-liburu bat izateaz gain, egilearen gida filosofikoa erebada bilduma, denok barruan daramagun bidaiaria asetzeko

modukoa.

Mundura begiratzekoleihoaJoe Saccok azken urteetan na-zioarteko prentsarako egin di-tuen erreportajeen bilduma dahonakoa. Bertan hizpidedituen gorabeherek XXI.

mendearen lehen hamarkadak eman duenari buruz hausnar-tzeko aukera eskaintzen dute. Lehen geldialdia Hagan egitendu Saccok; bertan, gertutik jarraituko du genozidioa leporatudioten mediku serbiar baten epaiketa. Horrez gain, Saccokhizpide ditu betidanik jorratu duen Palestinako auzia, Inguxe-tian errefuxiatuta bizi diren emakume txetxeniarrak, Euro-pan bizi diren etorkin afrikarrak edota Indiako Kushinagar es-kualdean bizi diren dalit kasta baxueneko kideek bizi dutenmuturreko pobrezia.

El Tao del viajeroPaul Theroux

Alfaguara, 2012352 orrialde. 19 euro

ReportajesJoe SaccoMondadori, 2012168 orrialde. 20,90 euro

New Yorki begiraBerenice Abbot (1898-1991)

New York hiriak pairatu zituenaldaketa arkitektonikoen ingu-ruan eginiko lan dokumentalariesker egin zen ezagun. Oraintsu argitaratu den ingelesezko lan

honek 120 argazkiz osaturiko artistaren atzerabegirakoaeskaintzen du, non Abboten ibilbide profesionaleko hiru etapanabarmen desberdintzen diren: gazte zelarik AEBetan leheniketa Parisen ondoren eginiko aurreneko lanak, New York hiria-ren garapen arkitektonikoari buruzko “Changing New York

(1935-39)” proiektua, eta Massachusettseko Teknologia Insti-tutuaren eskariz eginiko argazki zientifikoak.

New Yorken aurpegi ezkutuenaNew York ezagutzen duzula ustebaduzu, gida hau begiratu besterikez duzu, oker zabiltzala konturatze-ko. Izan ere, bidaiariek bisitatzen di-

tuzten ohiko guneetatik urrun, bada New Yorken zer ikusirik.Gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta italieraz argitaraturiko gidaberezi honek hiriaren beste aldera eramango zaitu: ukuilu zaharbaten gainean eraikitako gaztelu veneziarra ezagutzera, metro-ko sarrera batean dagoen etxe ezkutua aurkitzera, Hiroshimakobonbardaketan zutik mantendu zen estatuara, Marilyn Monro-ek bere gona astindu zuen lekura…

Berenice AbbottTestua: Gaelle Morel.

Argazkiak: Berenice AbbotYale University Press, 2012

240 orrialde. 30 euro

Nueva York, insólitay secretaT. M. RivesJonglez, 2012 • 432orrialde. 18 euro

Page 62: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

6 2

GoGoan hartu

TRAJANOREN AZOKAErroma (Italia)

Gabriel Bouys

Egun, konplexu arkitektoniko erraldoi baten aztarnakdaude Erromako Trajanoren Azokan. 2007az geroztikmuseo bilakatua den arren, hainbat denda eta saltoki bil-tzen zituen iraganean. Are gehiago: historiako lehen mer-kataritza gune estalitzat hartzen da Trajanoren Azoka.

Apolodoro Damaskokoa arkitektoak diseinatu zuenadreiluzko eraikina, 107 eta 110. urteak bitartean. Garaihartan, Erromako Trajano enperadorearentzat lan egitenzuen arkitekto onenetarikoa zen Apolodoro. Gerora, Ha-drianoren aginduetara ere egingo zuen lan; Panteoia erai-kitzen, besteak beste. Trajanoren Azoka, denborarekin,saltoki gune izango bazen ere, bestelako helburu batzukzituen hasieran, Trajanoren Foroa kudeatzeaz arduratukozen administrazio zentro izateko sortu baitzen. Gainera,hondakinek hartzen duten eremua baino zabalagoa zenhasierako garai hartan, gaur egun bestelako eraikin mo-

dernoak dauden inguruak ere biltzen baitzituen. Merka-tuak sei solairuko garaiera zuen: lehen hiruretan, olioa,ardoa, arraina, fruta, barazkiak eta bestelakoak saltzen zi-tuzten. Guztira, 150 denda izatera iritsi zen merkatua.Goren solairuetan, ostera, bulegoak zeuden, eta, guztiakelkarrekin lotzeko, bide eta pasabide ugari zeuden barne-an. Erdi Aroan, eraikinak nabarmen aldatu zuen itxura.Hasteko, 1200. urtean, Milizien Dorrea eraiki zuten, etagero, komentu bat. Azken hori, hala ere, eraitsi egin zutenXX. mendearen hasieran, Erromak iraganeko merkatuaberreskura zezan. Dena den, ordurako, iraganeko kontuazen Trajanoren Azoka.

Gaur egun, hondakinok ez dute Koliseoak edo hirikobeste gune askok duten ospea, baina, hala eta guztiz ere,merezi du bisita egitea. Gainera, 2007az geroztik, ForuInperialen Museoa dago bertan.

Page 63: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa

ere garaian Ella Fitzgerald, ArethaFranklin, Duke Ellington, James Brownedota Miles Davis mitikoak taularatzenikusi zituen Washingtoneko Howard an-tzokiak ateak ireki ditu berriro. Abeslarieta musikari beltzen lehen agertokibihurtzeko amoz sortu zen antzokia1910ean, “Broadway beltza” izenarekinsasoi hartan. XX. mende hasierako urte-ak zinez gogorrak izan ziren Ameriketa-ko Estatu Batuetako beltz komunitatea-rentzat, eta, hala, etengabeko diskrimi-nazioa jasan zuten garai hartako artistabeltzek ere. Hortaz, beltzei zuzendurikoantzokiak eratzeko premia sortu zen.

Howard Theater izan zen beltz ko-munitateari begira sortu zen lehen an-tzokia, baita arrakastatsuena ere. Izanere, garai hartan errotu zen Beltz Mugi-mendu Berriari ahotsa eta aterpea eskai-ni zizkion antzokiak bere sorreratik ber-tatik. Aipatu mugimenduak beltz ko-munitatearen aldarrikapenak eta justi-zia sozial eta politikoa aldarrikatu zituenarte eszenikoen bidez, musikaren bidezbatik bat, eta Howard antzokiak horiegiteko espazioa eskaini zion.

Aldarrikapenez harago, antzokiakmusikari egindako ekarpena ere aipaga-rria da, izan ere, agertoki honek artistaafroamerikar asko eman zituen ezagu-tzera XX. mendean zehar: Duke Elling-ton, Ella Fitzgerald, Marvin Gaye, TheSupremes... Zuzeneko musika ikuskizu-nez gain, lehiaketak eta txapelketak ereegin zituzten hasierako garai loriatsue-tan. Baina urte batzuk geroago, 1960kohamarkadan, antzokiaren urterik latze-nak iritsi ziren. 1968an, Martin LutherKingen erailketak istilu eta kalte ugarieragin zituen Washingtonen, eta Ho-ward antzokia ere ez zen iskanbila haie-tatik libratu. Kalteen larritasuna ikusi-rik, 1970ean itxi zituen ateak antzokiak.Berriro irekitzeko ahalegin antzuak eginzituzten 1970eko hamarkadan zehar,baina gainbehera nabaria zen: 1980anantzokia itxi egin zuten, oraingoan berri-ro irekitzeko esperantza gutxirekin.

Orain ostera, 32 urte igaro eta gero,garai bateko xarma berreskuratu etaateak ireki ditu berriro antzoki mitiko-ak. Kanpoaldeak garai bateko fatxadaneoklasikoa eta leihoak mantentzen ba-ditu ere, barnealdea XXI. mendeko an-tzokien modernotasun eta teknologiaberrienekin hornitu dute eraberritze langarrantzitsuen bidez. 1.200 ikus-entzu-lerentzako edukierarekin, antzoki berri-tua musika kontzertuen eta antzerkiemanaldien agertoki izango da aurre-rantzean.

http://thehowardtheatre.com

6 3

Munduari Begira

HOWARD THEATREMusika beltzaren tenplu sakratuaren berpiztea�

Page 64: 66 ERREPIDEA. Asfalto, harea eta motor-orroen mitoa