65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia...

16
2019KO UDAL AURREKONTUAK 32.319.693 euro /4-5 2018ko abenduaren 22a, larunbata ::: 283 zk. ::: www.kronika.eus ::: GAUR KRONIKAN Hernani /2-7 Santo Tomas eguna, Jasota Bezala, Euskara Ari Du... Astigarraga /10-12 Gabonak, kirolak, Udala, Plenoa, EAJ... Urumea /8-9 eta 13-15 San Tomas eguna izan zen atzo, eta txistorra-jateak izan ziren Urumean zehar. Gaur ere izango da aukera txistorra dastatzeko; musikak eta Olentzero eta Mari Domingik ere alaituko dituzte kaleak. / 2-3-10- Ate joka, Gabonak! z HERNANI Uniraid lasterketan, Zarautz eta Jauregi Bi hernaniar izango dira Marokoko Uniraid lasterketan 2019ko otsailaren bukaeratik martxoaren hasiera artean: Jon Zarautz eta Axel Jauregi. /6 z ASTIGARRAGA Kirol Eguna, asteburuan zehar Kirol Eguna antolatu du Mun- darro Kirol Elkarteak gaur eta bihar. Hainbat kirol egin ahal izango dira gaur; bihar, aldiz, Inuxente Krosak itxiko du jardu- naldia. 16:00etan abiatuko dira gaztetxoenak; 17:30etan izango da lasterketa nagusia. /12 z GOIZUETA Nazioarteko festa, eskolako jangelan Goizueta internazionala festa antolatu dute gaurko. Arra- tsaldeko 18:00etan hasiko da, eskolako jangelan. Hitzaldia, omenaldia eta janari dastaketa izanen dira. /15 z ARANO Pediatra zerbitzu eske, aranoarrak Goizuetarrek egin zuten bezala, aranoarrek ere pediatra zerbi- tzua eskatzeko elkarretaratzea egin zuten igandean. /14 HERNANI, Astigarraga, Arano eta Goizuetak azkeneko 35 urteotan izan- dako bilakaera demografikoa aztertu du Josu Arrieta Iraola hernania- rrak. Berak dioenez, aldaketa ugari izan dira azken hamarkadetan, bereziki hazkundeari dagokionez. Zahartze prozesuan dago, orokorre- an, bailara osoa; baina hazkundea ezberdina da herriaren arabera. Adin-tartea, jatorria edota etxebizitza kopurua aztertu ditu. /4 z URUMEA Zahartze prozesuan daramaki Urumea bailarak azkeneko 35 urteotan; hala ondorioztatu du Josu Arrieta hernaniarrak egindako azterketa demografikoak. 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora

Transcript of 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia...

Page 1: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

2019KO UDAL AURREKONTUAK

32.319.693 euro /4-5

2018ko abenduaren 22a, larunbata ::: 283 zk. ::: www.kronika.eus :::

GAUR KRONIKAN

Hernani /2-7Santo Tomas eguna, JasotaBezala, Euskara Ari Du...

Astigarraga /10-12Gabonak, kirolak, Udala,Plenoa, EAJ...

Urumea /8-9 eta 13-15

San Tomas eguna izan zen atzo, eta txistorra-jateakizan ziren Urumean zehar. Gaur ere izango da aukeratxistorra dastatzeko; musikak eta Olentzero eta MariDomingik ere alaituko dituzte kaleak. /2-3-10-

Ate joka, Gabonak!

z HERNANI

Uniraid lasterketan,Zarautz eta JauregiBi hernaniar izango diraMarokoko Uniraid lasterketan2019ko otsailaren bukaeratikmartxoaren hasiera artean: JonZarautz eta Axel Jauregi. /6

z ASTIGARRAGA

Kirol Eguna, asteburuan zeharKirol Eguna antolatu du Mun -darro Kirol Elkarteak gaur etabihar. Hainbat kirol egin ahalizango dira gaur; bihar, aldiz,Inuxente Krosak itxiko du jardu-naldia. 16:00etan abiatuko diragaztetxoenak; 17:30etan izangoda lasterketa nagusia. /12

z GOIZUETA

Nazioarteko festa,eskolako jangelanGoizueta internazionala festaantolatu dute gaurko. Arra -tsaldeko 18:00etan hasiko da,eskolako jangelan. Hitzaldia,omenaldia eta janari dastaketaizanen dira. /15

z ARANO

Pediatra zerbitzueske, aranoarrakGoizuetarrek egin zuten bezala,aranoarrek ere pediatra zerbi -tzua eskatzeko elkarretaratzeaegin zuten igandean. /14

HERNANI, Astigarraga, Arano eta Goizuetak azkeneko 35 urteotan izan-dako bilakaera demografikoa aztertu du Josu Arrieta Iraola hernania-rrak. Berak dioenez, aldaketa ugari izan dira azken hamarkadetan,bereziki hazkundeari dagokionez. Zahartze prozesuan dago, orokorre-an, bailara osoa; baina hazkundea ezberdina da herriaren arabera.Adin-tartea, jatorria edota etxebizitza kopurua aztertu ditu. /4

z URUMEA

Zahartze prozesuan daramaki Urumeabailarak azkeneko 35 urteotan; halaondorioztatu du Josu Arrieta hernaniarrakegindako azterketa demografikoak.

65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora

Page 2: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 22018-XII-22 larunbataHERNANI

z PRESO ETA IHESLARIAK

Hainbat zita, presoen senide eta lagunekPresoen gaiaren bueltan, hainbat zita jarri dituzte. Astelehenean, mani-festazioa deitu dute LAB, Sortu eta Er naik Euskal preso politiko etaiheslariak etxera! lelopean; 19:30etan abiatuko da Plazatik. Hilaren28an izango da hurrengoa, urteko Azken ostirala!, Giza Katea egingodute Plazatik hasita, 19:30e tan. Eta bukatzeko, urteko azkenaurrekoegunean Martuteneko espetxera martxa antolatu dute: 10:30etan abia-tuko dira Zinkoeneatik, eta 12:00etan izango da ekitaldia Martutenen. yy

z KIROLDEGIA

Kiroldegia itxita, Eguberriak direla-etaEguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo delajakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izangoda hori. Gainera, hilaren 29an, arratsaldez itxiko dute igerilekua, ige-riketa txapelketa bat izango dela-eta. yy

z AEK EUSKALTEGIA

Mariskada zozketan, aurten ereUrtero bezala, mariskada zozketatuko du Hernanialdeko AEK euskal-tegiak, astelehenean, Gabon gauean. Postua jarriko du HernanikoPlaza Berrin, 11:30etatik 14:00etara eta Plazan, 18:30etatik aurrera.Bertan jasotako dirua AEK euskaltegiari laguntzeko izango da. yy

z ZINEA

Bi pelikula, gaurBeste bi saio izango dira gaur. Haurrentzat, 16:30etan, Horman erlo-jua zuen etxea; helduentzat, Superlopez jarriko dute, bi txandatan,gaueko 19:30etan eta 22:30etan. yy

2018-11-23ko idatziari erantzunaIdatzi horretan egia ez direnhainbat esaldi argitaratu dira;ondorengoak, adibidez:

‘Ez ditugu ulertzen zure ha -rridura eta haserrea’. ‘Haserrea’hitza asmatu egin du, ez baitagoazaroaren 14ko idatzian.

‘Giroa berotzea gustatzenzai zu, biktima papera hartze-ko’. Kaxko Elkartera bidalitako200 idatzi ingurutan (askoprentsan argitaratuak), zuzen-daritza batzordeak babestu ezdituenak gehienetan moduakegokiak ez direlako, ez da egiaesaten, testua manipulatu egi-ten da, behin eta berriro lepo-ratzen zaio batzordeari ezduela bizilagunengatik ezeregiten eta batzordeko hainbatkideren portaera salatzen da,bere proposamenak ez babeste-agatik. Hala ere, defentsarako,lau urtetan hiru idatzi bakarrikerantzun zaizkie.

‘Zure eta zure taldearenakatsa... era neketsuan defenda-

tu dituzue gutxi batzuen interesekonomikoak, bizilagunarenongizatearen eta legalitatearenaurrean. Bizilagunekiko errespe-tu falta da hori’. Bizilaguneikasu egin zaie, Berriak eta uda-letxearen aurrean egindakoerreklamazioak babestuz (etahainbat tabernari zigorrak jarrieta baten bat itxi da, ezarritakoaraudia ez betetzeagatik).

‘Izan dizugun errespeturikez duzu merezi’. Ez du inolakoerrespeturik erakutsi KaxkoElkartearekiko, ez eta batzorde-ko kideekiko. Bere ordezkariabertan zela egindako aurrene-kotako bileraren ondoren,honek idatzi bat argitaratuzuen Kaxko Elkarteko lehenda-karia kritikatuz. Batzordeakaho batez erabakita, azaldu zi -tzaioan idatziko gezurrak zu -zentzeko.

‘Kaxkoko ordena arazoariaurre egin gabe; kontrakoa eginduzu’. Kaxko Elkarteak eskatu-ta, udaletxeak hainbat neurrihartu ditu bizilagunak ez kal-

tetzeko, polizia patruilak gehi-tuta, tabernak egungo araudiraegokituz, kalean pixa egiteaga-tik jarritako isunak areagotuz,sute prebentziorako simula-kroekin, zaratak neurtuz etagehiago. Badakigu beste propo-samen batzuk ez direla gauza-tu. 100 aldiz lorpen gehiagoizan dira, diozuenez, negozioaketa bizilagunak babestekolanean daramazkizuen urtehorietan zuek eta zuen elkarte-ek lortutakoak baino.

Hori guztiagatik, eskatzendizuet frogatzeko non dagoengezurrik, Kaxko Elkarteak argi-taratutakoan. Zerbait argita-ratzekotan, egiarekin egin, etamanipulatu gabe, bestela,babesik gabe jarraituko duzue.

Aurreko idatzi batzuk ba -bes ten agertzen ziren bizilagunbatzuek babes hori ukatu dute.

Juncal Dorronsoro Mocha,Kaxko Elkarteko

lehendakaria

1 JASOTA BEZALA

4 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA erakustea eta telefonoa 4 Gehienez 1.800 karaktereonartuko dira 4 Kronikak beste hizkuntzetan jasotako kartak euskeratzen ditu 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko garaian izan daitezkeen gaizki ulertuak.

SAN Joan Konpartsak etaEskubaloi Elkarteak jarri zi -tuzten, aurreko asteburuan,Hernaniko aurreneko txistorrapostuak. San Joan Kon par tsa -koak Donostian ere izan zirenatzo, eta Hernanin, be rriz, CDHer nanik, Gaz te lekuak etaKarabeleko Belkara auzo elkar -teak antolatu zituz ten txistorrajateak. Baita Goiz Eguzkik ere.

Azken honetan, udaz ke -neko karta eta herri-jolasetakosariak ere banatu zituzten.Kaleko jolasetako saria jasozuten: emakumezkoetan, Jose -fa Sanchez, Mª Cruz Llorentek,Loren Oyarbidek eta TomasaEscarmenak; eta gizonez koe -tan, Francisco Moyak, An tonioMongek, Jesus Brillok eta Da -vid Inclanek. Musean, irabaz -leak izan dira Primitivo Gon -zalez eta Luis Lozano; eta bi -garren sailkatu dira Antonio

Rubio eta Benjamin Mi randa.Tutean, Lukas Yustek eta Ra -mon Ormaecheak irabazi dute;eta txapeldunorde izan diraTeodoro Del Rio eta EvaristoGar cia. Punttoan, Mª DoloresAnabitartek eta Carmen Cues -tak jaso zuten aurreneko saria;bigarrena, aldiz, Jose Villa ma -rin eta Sabino Mateos.

Behin festa giroan sartuta,gaur eta bihar ere izango da,atzoko Santo Tomas egunarenaitzakian, txistorra gehiagodastatzeko aukera.

Gaur goizean, Zikuñagan etaFlorida-EtxeberrinZikuñaga auzoan gaur jarrikodute postua 11:00k aldera, etaFlorida-Etxeberrin, 12:00etanjarriko du Auzokide elkarteak.

Bihar, Portun eta LizeaganTxistorrarekin eta Santo To -

mas eko ospakizunekin buka -tze ko, beste bi zita izango dirabihar: Portu auzoan, 12:00etanjarriko dute txis torra postua,eta Lizeaga auzoan, 12:30etan,Urumean. Azken ho netan, bal -koi, leiho edo fatxada apaine -nari ere saria emango diote etabazkide egiteko auke ra ereizango da. yy

Txistorra dastatzeko hainbat aukera, asteburuan ereCD Hernanik, Goiz Eguzkik, Gaztelekuaketa Karabeleko Belkara elkarteak antolatutaegin ziren txistorra jateak, atzo. Gaur,Zikuñagan eta Florida-Etxeberrin izango daaukera; bihar, Portun eta Lizeagan.

z SANTO TOMAS

Udazkeneko karta eta herri-jolasetako sariak ere banatu zituzten atzo, Goiz Eguzkin.

CD Hernaniko kideek Plaza Berrin jarri zuten postua, atzo.

Udazkeneko kartaeta herri-jolasetakosariak banatuzituzten atzo.

Page 3: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 3 2018-XII-22 larunbata HERNANI

z DORRONSORO OKINDEGIAPUBLIARGAZKIA

Akarregi Ind. 14 - Lizeaga 4 / Hernani / 943 33 36 18

Roskoak, goxo eta prest!Gabonekin batera iristen da, gozo goxoene-tako bat jateko garaia ere; eta Dorronsorookindegian, dagoeneko prest dauzkateErregetako roskoak! yy

Karta jokoetan,txapeldun!Pasa den asteburuan izan zirenKarabeleko, Gabonetako Belkaraelkartearen, karta jokoen txapel-keta. Txapeldunak hurrengoakizan ziren: Jon Txintxon jokoantxapelduna; Raimundo Pavóneta Josean Mus txapeldunak; etaBenjamin eta Teo Tute txapeldu-nak. Azpimarragarriena sortutakogiroa izan zen. Gustora arituziren denak karta jokoetan etasari potoloak ere eraman zituz-ten etxera. yy

Benjaminek eta Teok irabazi zuten Tute txapelketa.

HERNANIKO Musika Bandak,Ozenki eta Goizuetako UmoreOna abes batzek kontzertu ba -te ratua eskainiko dute, az kenurteotan ohi duten bezala,gaur 20:15 etan, San Joan Batai -latzai learen parrokian, mezaamai tu bezain laster. Zuzen da -ri lanetan Imanol Kamio, JorgePacheco eta Eneko Amun da -rain arituko dira.

Ibilbide honetan duela 13urte hasi ziren eta 2006koaben duan eskaini zuten kon -tzertu bateratua lehen aldiz,Milagrosan. Ikusle-entzule ko -pu rua haundia zela eta ikus -mina nabarmena sortzen zu -ela oharturik, taldeen ardu -radunek Agustindarren kon -bentura kontzertua mugi tzeaerabaki zuten. Eliza hau eretxi kia gelditu ondoren, Her na -niko eliz nagusian ema naldia

eskaintzea era baki zu ten. Ho -rre la izan da azken hiru ur te o -tan eta elizako eser le kuak ja -rraitzailez bete egi ten di ra.

Kontzertuak hiru ataliznago ditu. Lehendabizikoanmusika banda bakarrik arikoda, bigarrengoan abesbatzakabestuko dute eta amaitzekoelkarrekin ariko dira elkar -lanean.

24ean kale buelta eta Erregekabalgatan ere ariko diraEz da emanaldi bakarra izangoHernaniko Musika bandarenaGabonetan; etzi, hi laren 24anohiko kale buelta ema ngo bai -tu iluntzeko 20:00etan Plazanhasita, Andre Kale eta Kale Na -gusia zehar katuz.

Errege kabalgatan ere arikodira umeen eta helduen ilu -sioei musikaz lagunduz. yy

Ozenki eta Musika Banda,Umore Onak lagundutaMeza amaitu bezain laster hasiko dakontzertua, 20:15etan, parrokian.

z GABONETAKO KONTZERTUA

ANE Rodriguez Armendarizhernaniarra azken sei urte -etan, Tabakalerako kultur zu -zen daria izan da eta oste gu -nean iragarri zuen uda berrianutzi egingo duela kargua. Az -ken hilabeteotan, plan estra -te giko berriaren lan ildonagusiak definitu ditu Taba -kalerak, eta horren osteanhartu du erabakia Rodri -guezek.

Lehiaketa publikoa ordezkoaaukeratzekoHaren ordezkoa aukeratzeko,lehiaketa publikoa jarriko du -

te martxan «datozen asteo -tan». Postuaren profila aurrei -kusitako jarduera planeraego kituko duela iragarri duerakundeak.

Horrez gain, etor kizunekokultur zuzen daritza indartuegingo du, eta hango kideizango dira Oier Etxeberriaarte garaikidearen arlokoardu raduna, Victor Iriarte zi -ne ma eta ikus-entzu nezkoenarloko arduraduna eta Aran -tza Mariskal Taba kalerakosorkuntza liburu tegiaren ar -du raduna.

Ane Rodriguezek kargua

uz tearekin batera, «etapaerabakigarri» bat itxiko duTabakalerak, proiektua gara -tzeari eta martxan jar tzearilotutako etapa.

Tabakalerako kultur zu -zen daria izan aurretik, Ma -dril go ARCOn komisariotzapro gramen eta nazioartekogalerian arduraduna izan zenRodriguez (2006-2009); Gaztelaeta Leongo Arte GaraikidearenMuseoan koordinatzaile oro -korra eta zuzendari ondokoa(2010); eta Matadero Madridenprogramazio tal dean egon zen(2011-2012). yy

Ane Rodriguezek Tabakalerakokultur zuzendaritza utziko duHernaniarrak azken sei urteetan eduki du kargua eta osteguneanadierazi zuen udaberrian amaituko duela ibilbide hori.

PSE-EE alderdiak solasaldiaantolatu du gaur, alderdisozialistak Hernanin duenegoitzan. Bertan, Euskadindaude gaurkotasun politikagaiak aztertuko dituzte. 11:30 -

etan egingo dituzte adie raz -penak Eneko Andueza, Gipuz -koako sozialisten idaz karinagu siak, eta Ricardo Crespo,Hernaniko sozialisten alka -tegaiak. yy

Gaurkotasun gaiak aztergai, herriko etxeanEneko Andueza, Gipuzkoako idazkarinagusia, eta Ricardo Crespo ariko dira.

z PSE-EE

OTSAILEAN eman zion hasieraEuskara Ari Du elkartean Ba -ietz Hernanik! euskerarieusteko erronkari, eta 11 hila -bete eta 1000 pasa erronkalaribatu ondoren, bihar emangodiote bukaera, festa haundia -rekin. Eguerdiko 12:30etanizango da hori, Biteri kulturetxean.

Gonbidatu bereziak eta guztiMiren Gojenola aktoreak aur -keztuko du ekitaldia, bainaIra ti Sarasua eta Aitor Altunaere izan go ditu bidelagun aur -kezle-la netan. Gure Zirkuanibili den Asier Ki dam magoaere izango da bertan, baitaKilimak mu sika-taldea eta

Zigor DZ disko-jartzaileak ereparte hartuko dute.

Ekitaldiaren ondoren, ha -maiketakoa eskainiko dietebertaratzen diren guztiei.

Urte osoan egindako lanaazpimarrako dute ekitaldi ho -rretan, eta aprobetxatuko duteerronkalari guztiei eskerrakemateko. yy

Festa haundia, erronka bukatzekoBihar egingo du Euskara Ari Du elkarteak urtebeteko erronkariamaiera emango dion festa; Biterin izango da, 12:30etan hasita.

z KARABEL AUZOA

z TABAKALERA

z EUSKARA ARI DU

Page 4: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 42018-XII-22 larunbataHERNANI

IGOERA nabarmena izango dute2019an, Hernaniko Udal Aurre -kontuek; %17,84koa hain justu,iazko hasierako aurrekontuenaldean. Horrela, 32.319.683 euro -koa da, Udal Gobernu Taldeakazaroan proposatu, eta joan denastearteko Plenoan onartu zena.Proposamena ez dute babestuoposizioko alderdiek, eta kon-trako botoa eman dute.

Ezohiko sarreretatik eto rrida aurtengo igoera, Isa SanchezOgasun zinegotziak azaldu du e -nez: «hiru diru sarrera izan dirabereziki, ez direnak errepikatu -ko hurrengo urteetan. Bate tik,Zikuñagako papelerak haundi -tze obra egingo duela, eta ho -rrekin zerga batzuk ordaindubeharko dizkiola Udalari; bes-tetik, Fondo Foralaren igoeraizugarria aurreikusi dutelakoAldunditik, 2019rako; eta hiru-garrena, Galarretako eremuaga ratzen dugunean, bertakoenpresek zati bat eman behar-ko diotela Udalari».

Eta hain justu, hori izangoda, ezohiko diru sarrerei eskerUdalak egingo duen inbertsionagusia: Galarreta eremuarengarapena; guztira 2,78 milioieuro jaso dira. «Apro betxatudu gu ezohiko diru sarrera, etaproiektua ia bukatuta dagoela,bultzada bat emateko Gala rre -tari. Ideia da Galarreta presta -tzea, bertan dauden enpresakgeratzeko, eta berriak datoze-nean prest egoteko», azaldu duLuis Intxauspe alkateak.

«Ezohiko diru sarrera ho ri ekgabe, ezingo genuke hain in ber -tsio haundirik egin, legeak ezdigulako uzten. Ezin dugu mai -legurik eskatu inbertsio haun -diak egiteko», dio Sanchezek.

Edozein kasutan, argitu du«indikatzaile ekonomikoen ara - bera, solbentzia, li ki dezia etaoreka egoeran» dagoela Herna -niko Udala, eta Gipuz koa ko uda -len batazbestekoa baino na bar -men hobeto dagoela, zorpetzemailari, mailegua amortizatze -ko gaitasunari, altxortegiari etasarrera propioei dagokienez:«guztiok daukagu Fon do Fora la -ren de pen dentzia, baina Her na -niren kasuan, errekur tso propio -en maila oso inportantea da».

«Inportantea da Galarretagaratzea, Hernanirentzat»Inbertsio potoloena, Galarretaeremua garatzekoa, «Hernani -rentzat inportantea» dela nabar -mendu du Intxauspek: «Gala -rreta izango da Hernaniko ak ti -bitate ekonomikorako ardatzga rrantzitsu bat».

Batetik, Volvo edota zerrate-gia dauden ingurua garatu nahidute, bertan dauden enpresakgeratzeko. «2019rako aurreiku-si duguna da, sistema orokorradei tzen duguna: zerrategiarenparean errotonda berri bat egi-tea, Galarretatik harainokobideak, bidegorriak, sarbideak,autobus geltokia, saneamen-dua, fibrak... Udalak aurreratu -ko du dirua eta obra bideratu,nahiz eta gero, bertako enpre-

sek Udalari ordaindu beharkodioten. Gainera, zerrategia da -go en eremu horretan, urbani-zazio lanak egingo dira, bertandauden enpresek izan ditzatenbeharrezko sistema orokorrak,baliabideak, fibrak... Proiektuabukatzen ari da, eta obra ho ri ek2019an jarriko dira martxan».Eta bestetik, eremu berriak eregaratu nahi dituzte, enpresa ge - hiago erakar tzeko: «parke tek no -logikoa daukagu, Orona da go e -na, urbanizatuta dagoena etaenpresa berriak erakarri be har -ko genituzkeena; eta bestetik,daukagu Estubegi industrialdeaizango dena, urbanistikoki lan - tzen ari dena eta 2019an obre-kin hastea es pe ro duguna».

Alkateak nabarmendu du,hala ere, Galarretako garapene-

rako Hernaniko Udala ez dago-ela bakarrik, Gipuzkoako ForuAldundia eta Eusko Jaurlaritzaere hor daudela: «nahi dugunada, hiru instituzioen artean,guzti honen garapena aurreraeramatea, guztien ekarpenadelako garrantzitsua».

Zenbait partida berri, sail ezberdinetanGalarretakoaz gain, beste hain -bat inbertsio egingo ditu Uda -lak, eta partida berriak ere sortuditu, sail bakoitzean. Hirigin -tzan, proiektua idatziko dute,Santa Barbara harrobiaren pro -zesuan erabakitakoa gauzatze-ko; eta Karabeleko aparkalekuaegokituko dute, besteak beste.Mugikortasunean, LatsunbetikSorgintxulorako bidegorri zatiaegingo dute, etorkizunean Ga -la rretarekin lotu nahi dutena.Landa garapenerako, landa bi -de etako inbertsioa bikoiztu du -te (100.000 eurora), eta basoakgarbitzeko lanetarako partidaberria sortu (50.000 euro).

Zer bitzu Sozialetarako dirukopurua %8 haunditu da, «adi-

neko pertsonei zuzendutakoprogramak indartu eta eskain -tza berriak egiteko»; partehar -tze ekimenetarako partida erehaunditu da (%17); eta berdinHezkuntzan, ikastetxeetan lan -tzen diren hezkuntza progra-metarako partida (%24), etorki-nen integraziorako programaberria jaso baitute.

Kulturari dagokionez, aireegokitua jarriko dute musikaeskolan; liburuak kalean etaautomailegu zerbitzu berriakliburutegian; eta Biterin obrakere egingo dituzte, energia au -rrezteko eta zarata murrizteko.Eta azkenik, Jarduera Fisikoaeta Kirola sailean, %9 haundi-tu dute kiroldegirako partida,aurreikusitako inbertsioak gau -zatzeko (makina eta tresna be -rriak...); eta kirol sustapenerakopartida %35 haunditu da: klu-bentzako dirulaguntzak, es kolakirola, kirol ekintza be rri akedota kirolean berdintasunasustatzeko programa.

«Beti zentratzen gara in ber -tsioetan, baina aurrekontua-ren zati inportante bat bidera -

Zerrategiko sarreraren parean, errotonda berri bat egingo dute; eta haraino, bidegorria, bideak, autobus geltoki berri bat...

Ezohiko sarrerak eta Galarretako inbertsiopotoloa, 2019ko aurrekontuen bereizgarriAurreko urteetakoa baino dezente haundiagoa izango da 2019ko Udal Aurrekontua, 32.319.683 eurokoa.Ezohiko diru sarrerek eragin dute igoera, eta horiek aprobetxatuko dituzte, Galarreta eremua garatzeko.Gobernu Taldearen proposamenaren kontra bozkatu zuten Plenoan, oposizioko hiru alderdiek.

z 2019KO UDAL AURREKONTUAK

Luis Intxauspe: «aurrekontuen zatiinportante bat bideratzen da dirulaguntzaeta ekarpenetara, herria bizirik mantentzeko.Gure funtzioa da eragileei jarduera erraztea»

Page 5: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 5 2018-XII-22 larunbata HERNANI

INBERTSIO NAGUSIAK

n Galarreta-06-urbanizazioa: 1.577.699 euron Galarreta sistema orokorra: 1.198.530 euron Hernani Erabaki inbertsioak: 500.000 euron Biteri Kultur Etxearen hobekuntzak: 200.000 euron Ikastetxeetako inbertsioak: 150.000 euron Planeamendua-dokumentu teknikoak:150.000 euron Landa bideak: 100.000 euron Kirol jarduerak: 100.000 euron Kamioia-hondakin organikoak: 100.000 euron Latsunbe-Sorgintxulo oinezkoen bidea:100.000 euro

n Karabel aparkalekua: 100.000 euron Irisgarritasun obrak: 75.000 euron Energia plana: jarduketak: 75.000 euron Inbertsioak-saneamendua: 75.000 euron Inbertsioak-ur hornidura: 50.000 euron Funts bibliografikoa: 44.000 euron Musika Eskola-aire egokitua: 40.200 euron Liburuak kalean: 30.000 euron Informazio-prozesuetarako ekipoak:25.000 euron Santa Barbara harrobia: 25.000 euron Udaltzaingoa-ibilgailuak: 15.000 euron Trafiko kamerak berritzea: 15.000 euron Kale altzariak: 10.000 euron Bulego altzariak: 6.000 euro

Hernaniko Udala 29.558.280 euroEreñotzuko Auzo Udala 409.871 euroZerbitzu Sozialak 2.351.532 euro

DIRU PARTIDAK ATALEZ ATAL:n Jarduera fisikoa eta kirola: 2.114.532 euron Hezkuntza: 2.307.439 euron Kultura: 1.856.521 euron Euskara zerbitzua: 1.103.467 euron Herritarren partehartzea: 118.700 euron Komunitatearentzako zerbitzuak: 8.104.002 euron Etxebizitza eta hirigintza: 5.519.393 euro

n Segurtasuna eta mugikortasuna: 1.707.007 euron Tokiko garapena eta enplegu sustapena: 840.222 euron Ingurumena: 794.082 euron Zerbitzu Sozialak: 2.351.532 euron Berdintasuna: 365.384 euron Lankidetza: 244.307 euron Gazteria: 209.000 euron Etxebizitza bermatzeko dirulaguntzak: 219.000 euron Inmigrazioa: 95.000 euron Maileguaren ordainketa: 376.000 euron Administrazio gastuak: 3.969.085 euro

2019ko UDAL AURREKONTUA32.319.683 euro

tzen da dirulaguntza eta ekar-pernetara, herria bizirik man-tentzeko. Eragile pila bat dau -de, eta hori oso inportantea daguretzat. Hernani oso herri bi -zia da, eta gure ustez, Udalarenfuntzio eta lanetako bat daera gile horiei bere jardueraerraztea», dio Intxauspek.

Edonola ere, nabarmendu duZerbitzu Sozialena izaten delapartida inportanteena: «beharsozialak gero eta haundiagoakdira, eta urtetik urtera haun-ditzen den partida bat da. Adi -ne ko pertsonekin lanketa berezibat egin dugu azkeneko urteo-tan; auzoetan tailerrak mar -txan jartzen ari dira, eta horre-tarako teknikari bat kontrata-tu da; eta etxez etxeko zerbi -tzuaren eskaera gero eta haun-diagoa da. Horregatik da inpor-tantea Zerbitzu Sozialen arloradiru kopuru hori bideratzea».

Oposizioko hiru alderdiekUdal Aurrekontuen kontra boz-katu arren, PSE-EEren jarreraeskertu nahi izan du alkateak:«eskertzekoa da, oposizioko edo-zein alderdik, emendakin par -tzialak egiteaz aparte, gurekineseri eta hitz egiteko asmoaazaltzea. Bildu ginen eta ikusigenuen zein ziren negoziaga-rriak. Azkenean kontra bozka-tu dute, baina beraien bi pro-posamen txertatu ditugu. EAJk,ordea, urtero ia osoko zuzenke-ta bera aurkeztu du, eta ez dutebilerarik eskatu lau urtetan.Horrek erakusten du, ez dagoe-la inongo lanketarik eta boron-daterik», adierazi du.

EAJ: «ezohiko sarrerekin,askoz ere gehiago inbertitukogenuen hernaniarren orainaeta etorkizuna hobetzeko»Hernaniko EAJ-PNVk azaldu du,bere aldetik, aurrekontu propo -samena jaso zutenean galdetuzutela, posible ote zen bi gaireninguruan negoziatzea: Atez Ate -koa eta Aurrekontuaren Exeku -zio Araua. «Bietan ezezkoa jasogenuen, eta beraz, diferentziagehien daukagun bi gaiak dire-nez, osoko zuzenketa aurkez-tea erabaki genuen», diote.

«Urtero urtero, oso antzekoaurrekontuak aurkezten ditu

EH Bilduk, zifra batzuk beste-rik ez dira aldatzen. Dirula -gun tza bat haunditu hemen,beste eragile batentzat lagun -tzatxo bat han... Baina zerbaitezberdinean inbertitu, ezertxoere ez», kritikatu du.

Horrela, nabarmendu du«historiako aurrekontu haundi -ena» dela, eta «berdin» jarrai -tzen dutela: «Atez Ateko arengastua haunditu da, 1.840.000eurora iritsita. Aholkulariakmantendu dituzte. Ez dute pen -tsatu Gudarien Plaza hobetzea.Dirutza gastatuko da gure kon-petentziakoak ez diren azpiegi-turak eta industria eremuakgaratzen, eta aldiz, ez dugu in -bertituko Orona-Galarreta etaEstubegiko eremuak garatzen;azkeneko hori, duela 10 urtetikdago prest. Herritarrak engan -txatzen ez dituen partehartzesistemarekin jarraituko dugu.Ez daukagu konfiantzarik Ka -ra beleko aparkalekua haundi -tzeko proposamenean. Trafikoaldaketen pro posamenik ere ezda jaso au rre kontuetan, Her na -niko sa rrera-irteerak hobetzeko.Ez dago planik komertzio txikiaindartzeko, eta Wukrora bide-ratutako diru partida txikitu da,EH Bilduk ez daukalako asmo-rik bertara joa teko 2019an».

EAJk kritikatu du, bestalde,EH Bilduren kudeketa modeloa:«informaziorik ez dugu jasotzen,trabak jartzen dizkigute eten-gabe, ez da oposizioko inor libe-ratzen legeak derrigortu ezean,prentsari informatzen dioteherri tarren ordezkariei bainolehen... Sistema zaharkitu batda, etengabeko gatazka eragi-ten duena».

Azkenik, EAJk adierazi du,2019an izango diren ezohikosarrerekin, «askoz ere gehiago»inbertituko luketela, «hernani a -

rren oraina eta etorkizun hur-bila hobetzeko». Eta datu ba tzukeman ditu: «2006an, EAJk koali -zioan gobernatuz eta 24.888.000euroko aurrekontuaz, 4.907.215euro erabili ziren inbertsiota-rako. 2019an, 32.319.683 eurokoaurrekontuarekin, 4.770.729 euroinbertituko ditu EH Bilduk».

Orain Hernani: «GobernuTalde hau ez da gai, bereaurrekontuak gauzatzeko;konfiantza galdu dugu»Bere kontrako botoaren arrazo -iak azaldu nahi izan ditu OrainHernanik ere: «gure jarrera al -datuz joan da urtez urte. 2016analde bozkatu genuen, EH Bildukgure zuzenketa partzialak kon-tuan izan ondoren; baina 2017anabstenitu egin ginen, aurrekourteko proposamenak ez zirela-ko gauzatu. Gainera, ikusi ge -nu en Gobernu Taldea prest ze -go ela gure proposamenak onar -tzeko berriro, horiek ia uler tuere egin gabe, gure baiezko bo -toa lortzeko besterik ez. Aurtenkontra bozkatzea erabaki dugu,Gobernu Talde honengan kon-fiantza galdu dugulako. Ustedu gu ez direla gai beraien au -rre kontuak aurrera eraman etakudeatzeko», diote.

Azaldu dute, gainera, lauurtetan gehien aztertu dituztenaurrekontuak izan direla; «etahausnarketa sakon baten ondo -ren, kontrako botoa eman dugu,bi arrazoirengatik: Udal Gober -nuak kudeaketarako daukanerantzukizun falta, eta herrita-rrekiko daukagun ardura. Ustedugu hau ez dela herri batkudeatzeko modua. Ez daukategogorik elkarlanean aritzeko,eta ez da batere erraza izanUdal Gobernu honekin lan egi-tea. Proiektu politikorik ez dau-kate Hernanirentzako; ez dago

helbururik, ezta lehentasunik,eta noraezean ari dira».

Orain Hernanik nabarmen-du du, bereziki Zerbitzu Publi -koetan eta Hirigintza eta Ingu -rumen sailean daudela kudea -keta arazoak: «ezin dugu ulertulegegintzaldi honetan ZerbitzuPublikoen lau batzorde bakarrikegin izana, gainerako Udal Tal -deok etengabeko kexak jasotzenditugunean garbitasun falta,argiteria, lorezaintza eta arra-toi ugaritzeagatik».

Eraginkortasun falta sala -tzeko, datuak eman ditu OrainHernanik: «Zerbitzu Publikoetaneta Hirigintzan, jasota zeuden998.000 euroetatik 42.000 eurobakarrik erabili dira; garbiketazerbitzua Udalak bere gain har -tu ondoren, ez da hobekuntza-rik nabaritu; hilerrian hobekun -tzak egiteko 79.000 euro zeuden2018an, baina bat bera ere ez dagastatu, eta ez dago partidarik2019an; 2016tik, Erabaki Herna -ni ko 1.018.000 euroetatik 279.000euro bakarrik gauzatu dira;par ke eta lorategien hobekun -tzarako, 45.000 euro aurreikusiziren 2018an, eta 4.500 euro era -bili dira; Zinkoeneako iturriaklau urte da ramazki trabatuta...».

PSE-EE: «akordioen alde azaldu gara beti, baina ezedozein preziotan»Hernaniko PSE-EEk, azkenik,nabarmendu du kontrajarriakdirela bere modeloa eta EH Bil -duk defendatzen duena: «eraba -teko desadostasuna daukaguberaien programarekin, eta ho -rregatik aurkeztu genuen oso kozuzenketa, beste 20 zuzenketapartzialekin batera, erakutsizbeste aurrekontu bat posibledela, eta baita Herna niren tza -ko beste proiektu bat ere».

PSE-EEk kritikatu du, Atez

Atekoa edota Udalbiltza eta Ha -rrera Elkartearentzako dirula-guntzak mantentzen dituen bi -tartean, EH Bilduk ez duela ge -hiago inbertitzen zerbitzu pu bli - koetan, «kale garbiketan, herribarruko autobusean, Udal tzain -goan edota Herritarren HarreraZerbitzuan, esaterako». Gala rre - ta garatzeko partidak «aldake-tarik gabe mantentzearen kon-tra» ere azaldu da: «bitartean,in dus triagune fantasmak dauz -kagu, Orona edo Estubegi beza-la». Horregatik, diote «bere al de -koen mesederako» aurrekon -tuak egin dituela EH Bilduk,«herritarren guztien kolektiboakontutan hartu gabe».

«Beti azaldu gara akordioeneta elkar ulertzearen alde, bai -na ez edozein preziotan. Nego -zia ketetan, EH Bilduk eskatuzigun osoko zuzenketa kentzeaeta aurrekontuen alde bozka -tzea, zuzenketa partzial gutxibatzuk bozkatzearen truke. Gukezin diogu uko egin gure pro -iektu politikoari, beste aldeakbere lerro gorriak mugitu gabemantentzen dituen bitartean»,azaldu du PSE-EEk. Horregatik,osoko zuzenketa zein partzialakmantendu zituzten.

Era berean, zuzenketa par -tzial batzuetan «sintonia» egonden arren, kritikatu du «nolatratatu dituen EH Bilduk horie-tako batzuk. Pentsatu dute inte -resgarria dela aurrekontuetantxertatzea, baina ez gaude bate-re ados, horiek gauzatu nahidituzten moduarekin. Esa te ra -ko, Karabeleko aparkalekurakopartida haunditzeko proposa-mena atzera bota dute, eta gai-nera, mu rriztu egin dute EHBilduren 40.000 euroko emen-dakinagatik; baina konpentsa-tu nahi dute, Erabaki Hernaninjasotako partidarekin». yy

Udal Gobernua:«eskertzekoa daPSE-EEren jarrera;EAJk, berriz, ez dulanketarik erakutsi»

EAJ: «urtero antzekoaurrekontuakaurkezten dituzte,zifra batzuk besterikez dira aldatzen»

Orain Hernani: «hauez da herri batkudeatzeko modua;ez daukate gogorikelkarlanean aritzeko»

PSE-EE: «ezin dioguuko egin gureproiektu politikoari,beraiek lerro gorriakmugitu gabe»

Page 6: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

AXEL Jauregi eta Jon Zarautzhernaniarrek, 22 urterekin,Uniraid 2019 abentura solida-rioan hartuko dute parte otsai-laren 23tik mar txoaren lehen-dabiziko astera arte. Bederatziegun ibiliko dira Maro kokodesertu eta mendietan barrena20 urte baino gehi ago dituenkotxean, hori baita raidaren bal-dintzetako bat, erabiltzen direnkotxe guztiak 20 urte bainogehiago edukitzea. «Eta bestebaldintza eta garran tzi tsuena,solidarioa de la» go go razten duJon Zara utzek. «Gu txienez 40kilo material soli dario eramanbehar ditugu eta bertan banatubasamortuko eskoletan».

Ez da lasterketa hutsa, baiziketa abentura-bidaia baten filo -sofia du oinarrian. «18-28 ur tebitarteko, Iberiar penintsulako,ikas leentzat dago zuzendua» dioZarautzek. Axel Jauregik nondiknorakoak ongi ezagu tzen ditu,nahiz bientzat lehenengo espe-rientzia izan honelako proiektubatean. «Zaz pi urteko bizitza duUni raidek. Dakarren MedicosSin Fron te rasekin aurretik ibili-takoek sor tu zuten. Erabakizuten ikas leen tzako antolatzeaDakar mo duko esperientzia bat.Hel bu rua material solidarioaba na tzea da. Eskoletan bana -tzen da gehiena, baina gerobidean zoazenean jendearenbeharrak ikusi eta materialauzten du zu».

«Ezin da ez janaririk eztamedikamenturik banatu»Materialaren artean ezin da ezjanaria, ezta medikamenturikeraman. «Arropa, eskolako ma -teriala, bizikletak eta jostailuakdira batez ere eramaten dire-nak. Antolatzaileek bidera tzendizute eta zerk duen balioa esa-ten dizute», argitu dute Joneketa Axelek. «Posible da enpresabaten patrozinioa lor tzea etaberaiek saltzen dutena erama-tea», diote.

Abentura Hernanin bertanhasiko dute. «Partaide bakoitzabere inskripzio gunetik hastenda. Bartzelonan izena emandu tenek bertan hartzen duteferrya, baina besteei Algecirase -raino jaistea derrigortzen gai-tuzte, eta bertan hartuko duguferrya Tangerrera. Bertan kotxe -ak ikuskatzen dituzte, ondo

dauden ikusteko, eta orduanhas ten da lehenengo etapa»,azaldu dute Jonek eta Axelek.

Ehundik gora kotxek parte-hartzen dute. «Oraindik ez da -ki gu kopuru zehatza. 150 taldekhartzen dute parte. Kotxeakezin du izan lau gurpiletakotrak zioa, hau da ezin da todote-rrenoa izan».

«350 eurotan erosi dugun 21urteko Opel Astran egingodugu ibilbidea»Kotxeak bizi irautea da beraienlehenengo itxaropena. «1997koOpel Astra batekin goaz. 350euroan lortu dugu Barakaldon.Ez da abiadurako lasterketa bateta partaideak zazpi etapa osa -tu behar ditugu bederatziegune tan eta Tanger-ekoa kon-tutan hartzen badugu hamar.Azkenengo eguna libre uztendigute Marrakexen. Nabegazioetapak izaten dira eta beti ereMarokoko mugetan».

Basamortua ikutuko dute.«Lehenengo etapan Atlasekoelurra ere bai». Bartzelonanikasten ari diren euskaldunekere parte hartuko dute: «Az pei -tiako eta Zarauzko neska-muti-lak izango dira bertan, etaBartzelonatik aterako di ra».

Taldeak bikoteka osatzendira. Axel Jauregi ingenieritzaelek tronikoa ari da ikasten etaJon Zarautz gizarte langintza.«Ez da ikasketa unbertsitario-rik egin behar, partehartu de -za kezu beste ikasketa motakegiten ari baldin bazara. Ikaslea

izan behar da derrigorrez».

«Youtuben izan nuen lasterketaren berri»Bitxia da nolatan sartu diren bihernaniarrak abentura hone-tan. Jon Zarautzek kotxe zaharbat erosi eta gero etorri zenideia. «Youtuben bideoak ikus-ten ari nintzen kotxe zahar horikonpontzeko eta Unirai dekobideo batekin topatu nintzeneta gogoa sartu zitzaidan. Gus -tatu eta interesa sortu zidan».

Koadrilakoei esan eta Axeliere harra sartu zitzaion. «Bi deogehiago ikusi nituen eta uni -bertsitateko batek partehartuzuela ikusi nuen. Berarekinkon taktuan jarri ondoren gehi -ago berotu ginen eta izenaeman genuen. Proiektuaren -tzako diru guztia guk jarri be -har dugu. 4.000 euro baino ge -hi ago eta esponsorrak bila tzenari gara».

Lasterketa ere bada, nahizeta ez izan abiadurakoa. «Az kenegunera arte ez dizute esatenzenbat denboran egin du zunibilbidea. Ez da lehiakortasuna

bultzatzen. 150 kotxe gau de,bai na taldetxoak egiten dira,elkar laguntza dago».

Egun osoa egoten dira ko -txean sartuta. «Mugikor batematen digute, jakiteko denbo-ra guztian non gauden. Galtzeaoso erraza da, eta seguru asko,as kotan ibiliko gara galduta.GPS hori erabiliko da jakitekozenbat kilometro egin ditugun,baina inoiz ez mapa bezela.Nabegazioko etapak dira bruju-larekin egiten ditugunak, road-book-arekin goaz».

Hori bai, hiru egunetan hote-lean pasako dute gaua, bestelau egunetan basamortuan an -to latutako kanpamenduetan etamaratoi etapan, vivac askean.

«Laguntza mekanikoa edukikodugu, kotxeak arazoak emango baititu seguru»Asistentzia eta laguntza izatendute arazoak izanez gero.«Mekanikariak ez gara. Antola -kuntzak badauzka eta taldeenartean laguntzen gara. Bestetalde euskalduna mekanikariekosatzen dute. Hala ere, argi dugu

arazoak agertuko direla, apurtu-ko da kotxea seguru».

Eguraldiak ere badu zeresana. «Goazen garaian gaueanhotz haundia egingo du eta egu-nean zehar beroa egingo du,baina jasangarria da. Hilabetebe ro batean ezingo litzatekeegin». Taldeak badu izena Aw -qa si sa eta proiektuan lagundunahi duenak 658 750 870-627 100236 telefonoetara deitu dezakeedo [email protected] [email protected] helbideetaraidatzi daiteke laguntza eskain -tzeko.

Kanpamendu sahararretarahurbiltzea ez dute uzten. «Alge -riara ezin dugu pasa, hala erenomada asko dabil eta horieta-ko asko sahararrak dira. Heli ko -pteroa segituan agertzen omenda mugara hurbiltzen bal dinbazara».

Etxekoen animoak ere jasodituzte, nahiz eta hasieran ezsinetsi. «Honelako espe rien tziakbehin bizitzen direla eta apro-betxatzeko esan digute. Uni -raiden kamixetarekin ikusi gin-tuztenean, esan ziguten: bazo-azte, ezta?». yy

«Atlas mendietanelurra etabasamortuan hotza eta beroaizango ditugu»

// 62018-XII-22 larunbataHERNANI // KIROLAK

Axel Jauregik eta Jon Zarautzek Barakaldon erosi dute 1997 urteko Opel Astra 350 euroan.

Jon Zarautz eta Axel Jauregi hernaniarrek Uniraidlasterketa abentura solidarioan hartuko dute parteMarokon antolatzen da otsailaren amaiera eta martxoaren hasiera artean eta helburua «gutxienez 40 kilomaterial solidario eramatea eta bertako eskolak eta jendea hornitzea da, 20 urte baino gehiago dituen kotxean».

z UNIRAID 2019

18-28 urte bitarteko ikasleentzat dagozuzendua eta Iberiar penintsulakoedozeinek hartu dezake parte. «Ezin damaparik erabili eta roadbook-arekin goaz»

IBILBIDEALehenengo eguna: Otsailaren 23an,larunbata. Tanger-Meknes.

Bigarren eguna: Otsailaren 24an,igandea. Meknes-Rich.

Hirugarren eguna: Otsailaren 25ean,astelehena. Rich-Erg Znigui.

Laugarren eguna: Otsailaren 26an,asteartea. Erg Znigui-Erg Znigui.

Bosgarren eguna: Otsailaren 27an,asteazkena. Erg Znigui- (maratoi etapa).

Seigarren eguna: Otsailaren 28an,osteguna. (maratoi etapa-Nkob).

Zazpigarren eguna: Martxoaren 1ean,ostirala. Nkob-Marrakex.

Zortzigarren eguna: Martxoaren 2an,larunbata. Marrakex-Marrakex.

Bederatzigarren eguna: Martxoaren3an, igandea. Marrakex-Tanger.

Page 7: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 7 2018-XII-22 larunbata HERNANI// KIROLAK

EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

I. URTEURRENA

Benito Ruiz Garcia

ETXEKOAK

Hernanin, 2018ko abenduaren 22an

Badoa denbora, gauza pila tarteanbada urtebete ez zaudela gure arteansumatzen degu zure falta gure etxean

baina oroimenak betiko dira gu denon bihotzean.

=

I. URTEURRENA

Pedro Olalde Tejedor“PEDRIN”

ZURE FAMILIA

Hernanin, 2018ko abenduaren 22an

Zoragarria izan dazu gure bizitzan izatea.

GAUR hasiko da torneo klasikobat, Hernanin. Eguberri Txapel -keta jokatuko dute, hiru aste-tan zehar, Pelota Eskolako 31gaztetxok: 15 benjaminen kate-gorian, eta 16 alebinetan.

10:00etan hasiko da jaialdiagaur, benjaminen 20 partidure -kin. Eta arratsaldeko 15:00etatikau rrera, be rriz, alebinen beste20 jokatuko dira.

Unai Alvarez bueltan, trinketeko banakakoanGainerakoan, Gipuzkoako Trin -kete Txapelketan jokatuko di tuz -te partidu gehienak, hernania-rrek. Bereziki garrantzitsua da,Jon Jara kadeteak Oiarperenkontra jokatuko duena, bihargoizeko 10:45etan Gaskan. Ira -ba zi beharra dauka Jarak, azkenfasera sailkatu nahi badu.

Beste partidu inportante batere bada: Unai Alvarez buelta-tuko da kantxara. Hiru aldizmunduko txapeldunorde izandenak, zenbait urte kantxeta-tik urrun egon ondoren, gaurjokatuko du aurreneko partidua,10:30etan Gaskan. Binaka koanzen bueltatzekoa, bai na XabatPagolaren lesioagatik, ba naka -ko an ariko da, haren ordez. yy

Eguberri Txapelketa, gaurtikHiru astetan zehar jokatuko dute, Hernaniko Pelota Eskolako 31 gaztetxok. Gaur 10:00etan izango dira aurreneko partiduak.

z ESKU PELOTA

Hernaniko Pelota Eskolako 31 gaztetxok hartuko dute parte, Eguberri Txapelketan.

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

z ERREMONTEA

Lau tantoren aldea behar, BarrenetxeakGaur jokatuko dituzte, 16:00etan Galarretan, semifinalen bueltakopartiduak, Binakako Txa pelketan. Eta Endika Barrenetxea hernaniarrak,lau tantoren aldearekin irabazi behar du, Ansa IIrekin, Uterga eta Azpi -rozen kontra. 37-40 galdu zuten joanekoa, eta buelta eman behar diote.Beste semifinala, Juaneneak eta Endikak jokatuko dute, 40-31ekomarkagailua defendatzeko, Ezkurra II eta Etxeberria IIIren kontra. yy

z FUTBOLA

Joxan Arabiotorre Txapelketa, gaurBosgarrenez jokatuko dute, gaur goizean zehar, Joxan Arabiotorre Txa -pel ke ta. Goizeko 10:00etan hasiko da, hiru talde ariko dira: Hernani,Oiartzun eta Touring. Aurrena, Oiartzun-Touring partidua jokatuko dute;11:00etan, Hernani-Touring; eta 12:00etan, Hernani-Oiartzun.Bestalde, Ohorezko Erregional Mailan, ostegunean jokatu zuten ligakopartidua, urteko azkena, Hernaniko mutilek. Eta porrota gogorra jasozuten, Deustoren zelaian 3-2 galduta. Emakumezkoen Euskal Ligan,berriz, Zubipen ariko dira bihar, 16:00etan, Derioren kontra. yy

z BOLEIBOLA

Gabonetako Txapelketa, LogroñonLogroñora joango dira gaur, Hernaniko hiru boleibol taldeak; jubenil,kadete eta infantil neskenak. Gabonetako Txapelketa jokatuko dutebertan, Logroño eta D’Elhuyar taldeekin, 10:00etatik 14:00etara. Arra -tsaldean, gainera, Superligako partidua ikustera gonbidatu dituzte. yy

Page 8: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 82018-XII-22 larunbata

Etengabeko zahartze prozesua bizi duUrumea bailarak, azkeneko 35 urteotan

ALDAKETA ugari bizi ditu Uru -mea bailarak, azkeneko ha mar -kadetan; Astigarragako haz-kundeari dagokionez, bereziki.Eta bailarako biztanleriaren bi -lakaera aztertu du Josu ArrietaIraola hernaniarrak, 1981 urtetik2016ra. Biztanleria osoa, adintarte ezberdinen araberakoa,edota jatorriaren araberakoajaso du azterlanean, eta baitaetxebizitza kopuruaren bilaka e -ra ere, zehazteko zenbat lagunbizi diren etxebizitza bakoitze-an, batazbeste.

Datuek erakusten dute, bi -koiz tu egin dela Astigarragakobiztanleria, 35 urtetan; eta iaerdira murriztu dela Aranokoeta Goizuetako biztanle kopu-rua, denbora tarte berean. Bai -na Arrietak nabarmendu du, be -reziki, Urumea bailara ez delasalbuespena izan, gizarteak orohar bizi duen zahartze proze-suan: bikoiztu baino askoz eregehiago egin da 65 urtetik gora-koen kopurua, bailarako herrie-tan; eta 1986 urtean 2.192 lagunbaziren, 2016 urtean 4.966 ziren.

Hernanik, aldaketa gutxienBailarako herrien artean, Her -nani da aldaketa gutxien izandituen herria, biztanle kopuru -a ren aldetik: «oso aldaketa txi-kia eman da; 1981etik 2016ra,425 lagun hazi da biztanleria.Baina aldiz, aldaketa nabarme-na eman da adin taldeetan. 65urtetik gorakoen kopurua, iahi rukoiztu egin da epe horretan;eta 19 urtetik beherakoen kopu-rua, ia erdira jaitsi da», azaldudu Arrietak.

Etxebizitza kopuruan ikusidu, baita ere, gorakada esangu-ratsua: «1991tik 2016ra, hiru milahaunditu da etxebizitza kopu-rua, 5.907tik 8.943ra». Aldaketahori, etxebizitza nagusietan na -baritu da bereziki: 5.293 ziren1991n, eta 7.965 2016an. Etxe bi -zi tza hutsen edo bigarren etxe-bizitzen kopurua ere, duela 25urte baino haundiagoa da, 614tik978ra; baina behera egin du2006tik, 1.111 baitziren orduan.

Hori horrela, biztanleriareneta etxebizitza nagusien datuakhartuz, etxe bakoitzean bizi di -ren lagunen kopurua kalkulatu

du Arrietak, batazbeste: «bilaka -era garbia izan da, etxe bakoi -tzean lagun gutxiago bizi dira.1991n 3,5 lagun bizi baziren etxebakoitzean, 2016rako 2,54 lagu-nera pasa ginen. Lagun bat gu -txiago, etxe bakoitzeko».

Baina lehenagoko datuekinere konparatu nahi izan du, eta1961ekoak hartu ditu Arrietak,Hernani 1962. Estudio sociológi-co de un pueblo industrial gui-puzcoano liburutik. «Urte har-tan, 2.133 etxebizitzatan 10.106lagun bizi ziren, etxe bakoitze-ko 4,7 lagun alegia; orain bainobi lagun gehiago».

Jatorriaren arabera ere kon-paratu ditu Hernaniko biztan-leak, Eustateko datuak hartuta:«da tu etan, Atzerria ata lean sar -tzen dira Ipar Eus kal Herri -koak, eta Beste lurraldeak atale-an Nafarroakoak, Espainia koe -kin batera», argitu du. Hori ho -rrela, Euskal Autonomia Erki -de gokoak berdintsu mantendudira, gorako tendentziarekin(13.469tik 15.201era, 35 urtetan);baina beste bi ataletan emanda aldaketa nabarmena: «Na fa -rroan eta Espainian jaiotakoak

ia erdira murriztu diren bitar-tean (6.033tik 3.287ra), atzerri anjaiotakoak boskoiztu egin dira(321etik 1.760ra). 2001 urtetikaurrera, nabarmena da atzerri -an jaiotakoen hazkundea; etaarra zoiak daude pentsatzeko,lotura estura duela urte horre-tatik aurrera Hernanin emanden biztanleriaren hazkundea-rekin», azaldu du Arrietak.

20.000 biztanleko langa,gainditutaAzkeneko biztanleria datuakere ekarri nahi izan ditu azter-ketara, eta azaldu du, Eustateneta Hernaniko Udalaren datuakez datozela bat, «metodologiaez berdinak erabiltzen baitituzte,eta ondorioz, emaitzak ezberdi-nak dira». Udalaren arabera,20.220 biztanle zeuzkan Her na -nik urtarrilaren batean, eta Eus -taten arabera, 19.849. Edo zeinkasutan, azaroaren 30ekoakdira azkeneko datuak, Udalakeskainitakoak: 20.488 biztanle.

20.000 biztanleko langa horigainditu izanak, eragina izangodu, esaterako, 2019ko Udal Hau -teskundeetan, 17 zinegotzik ez,

21ek osatuko dutelako Udala.Baina aurrera begira, zahar -

tzeari lotutako erronkak aurre -ikusi ditu Arrietak, Herna ni ren -tzat: «biztanleriaren zahartzeariaurre egin beharko dio Her na -nik, 60 urtetik gorakoa baitabiz tanleriaren laurdena. Ondo -rioz, zenbait behar soziali etabestelako beharrei eran tzunbe harko die hurrengo urteetan».

Astigarragak, hazkunde izugarria baina ‘zahartu’ gabeHernanikoaren oso bestelakoada, Astigarragako demografiakizan duen bilakaera. 35 urtetan,ia bikoiztu egin da biztanleria,3.075etik 5.901era; baina zahar -tze prozesuak, ez du beste he rri -etan bezainbesteko eragina izan,eta biztanleria osoaren antzekomailan haunditu da: 273 ziren65 urtetik gorakoak 1981ean, eta

763, aldiz, 2016an; biztanleriaosoaren %11 bakarrik. «Gainera,19 urtetik beherakoen portzen-tajea (%24) dezente altuagoa da,Hernanikoarekin konparatuz»,azpimarratu du Josu Arrietak.Eta azaldu du: «kanpotik, ingu-ruko herrietatik etorritako la -gun gazteek osatu dute Asti ga -rragako hazkunde demografikoikaragarriaren arrazoi nagusia.Hazkundea ez da naturala izan».

Etxebizitzei dagokionez, biz-tanle kopuruan bezala, izugarrihaunditu da zenbatekoa. 1991n,1.045 etxebizitza zeuden herri an;eta 2016an, aldiz, 2.582. Datuhoriek biztanleriarekin aldera-tuz, Arrietak azaldu du jaistenjoan dela, etxebizitza nagusie-tan bizi diren lagunen kopurua(1991n 3,6 lagun, eta 2016an 2,6),«nahiz eta azkeneko urteetanegonkortu egin den, 2006an 2,7

Bailarako herrien bilakaera demografikoa aztertu du Josu Arrieta Iraola hernaniarrak, eta azpimarratu du,nabarmen egin duela gora, 65 urtetik gorako biztanleen kopuruak. Biztanleria osoari dagokionez, berriz, txikiagoa izan da igoera: bikoiztu egin da Astigarragan, baina ia erdira murriztu Aranon eta Goizuetan.

Gero eta gehiago dira, Urumea bailara osoan, 65 urtetik gorako biztanleak.

URUMEA

Urumea bailarako biztanleri osoa, 3.375 lagunetan hazi da 1986tik 2016ra; eta 65 urtetik gorako adin tartea, 2.774 haunditu da epe berean.

z DEMOGRAFIAREN BILAKAERA

Page 9: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 9 2018-XII-22 larunbata URUMEA

baitziren dagoeneko».Biztanleriaren jatorriari da -

gokionez, berriz, Hernanikoenantzeko datuak eman ditu: 35urtetan, Atzerria atalekoen ko -purua seikoiztu egin da (78tik468ra), baina Nafarroan eta Es -painian jaiotakoena, mantenduegin da (592tik 619ra).

Hazkundearekin, zerbitzuakareagotzeko beharra2018 urteko datuei dagokienez,urtarrilaren 1ean, Astigarragak6.276 biztanle zituela dio Uda -lak, eta 5.922 Eustatek. Azaroa -ren erdialdekoak dira Udalarenazkeneko datuak, eta 6.491 biz-tanle direla dio; «hau da, urtehasieran baino 215 gehiago».

Arrietak dio, «hazkunde izu-garri» horrek «zenbait desoreka»sortu dituela herrian: «batetik,zerbitzu publikoetan. Gaindi tu tageratu direla pentsatzeko arra-zoiak daude. Hala ere, pentsadaiteke hazkundea moteldukodela ondorengo urteetan, etaerakunde publikoek ere zerbi -tzuak egokituko dituztela, ego-era berrira. Baina Astigarragan,badago beste erronka haundibat, biztanleriak dauzkan erre-ferentziei dagokiona. Kanpotiketorritakoentzat, arrotzak dira,astigartarrentzat orain dela 20urte arte herriko erreferentziakultural eta komunitario ga -rran tzitsuak zirenak; eta beraz,erreferentzia bateratuak eta be -rriak asmatu beharko dituzte,herriaren kohesio kulturala etakomunitarioa lortu nahi bada».

Goizuetako biztanleria, ia erdira 50 urtetanKontrakoa gertatu da, Urumeabailarako bi herri goienetan,Goizuetan eta Aranon. Mendeerdian, 1970etik gaur arte, iaerdira murriztu da Goizuetakobiztanleria: 1.387 biztanle izate-ra iritsi zen orduan, eta 720 ba -karrik ziren 2016an. Azkenekodatua, 2017ko hasierakoa da,eta 717 biztanle zeuzkan, Na fa -rroako Estatistika Erakundeakez baititu eman, oraindik,2018ko datu demografikoak.

70eko hori izan zen herria-ren topea, gora egin baitzuenmende hasieratik (1.111 biztanle).Baina azkeneko urteotan, eten-gabea izan da beherakada. Ho -rrek, gainera, biztanleriarenzahartzea ekarri du. 65 urtetikgorakoak, 123 ziren 1986an, eta184 2016an, biztanleria osoarenlaurdena. Aldiz, 14 urtetik be -herakoak, 183 ziren, eta 30 urteberanduago, 79 bakarrik.

Datu esanguratsua da, biz-tanleriak beherakada haundiaizan arren, gora egin duela 65urtetik gorakoen kopuruak, na -barmen gainera: «azkeneko 30urte hauetan, zahartze prozesunabarmena gertatu da Goizue -

tako biztanlerian. Bikoiztu eginda 65 urtetik gorakoen portzen-tajea, eta aldiz, %16,7tik %11ramurriztu da 14 urtetik behera-koena», dio Arrietak.

Aranon, hiru aldiz gutxiagoAntzeko joera izan du Aranokobiztanleriak, baina are haun-diagoa izan da beherakada. 410biztanlerekin hasi zuen 20ga -

rren mendea, eta 20ko hamar-kadan 443ra iritsita, man tenduegin zen, pixkanaka beheraeginez: 1950ean 390 ziren, eta1960an 360. Baina hortik aurre-ra, izugarria izan da beheraka-da, hamarkadaz hamarkada:1970ean 229, 1981ean 187...

Joera horrek gaur arte iraundu, eta 2017ko datuen arabera,110 biztanle zeuzkan. Hortaz, 60

urteko epean, herena izaterapasa da, Aranoko biztanleria.«Ondorioztatu daiteke, biztan-leriaren jaitsieraren arrazoiakekonomikoak izan zirela, in dus -trian eta zerbitzuetan lan egi-teko; eta baita sozio-kulturalakere», azaldu du Arrietak.

Beste herrietan bezala, za -hartze prozesuak ere eragin duAranon: biztanleria murriztuta

ere, mantendu egin da 65 urte-tik gorakoen kopurua; eta 14urtetik beherakoenak, ordea,izugarrizko jaitsiera izan du1986tik (36tik 13ra), «nahiz etanabaritzen den, azkeneko 10urteotan zerbait aldatu dela,zentzu horretan. Izan ere, 2001urtean 7 bakarrik ziren 14 urte-tik beherakoak, eta gora egindu berriro, pixkanaka». yy

Page 10: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 102018-XII-22 larunbataASTIGARRAGA

Olentzero eta Mari Domingikzeharkatuko dute herria, etzi

TXISTORRAZ lepo bete ondoren,Gabonetan murgilduta dagoherria, eta horren erakusle,astelehenean jasoko du Olen -tzero eta Mari Domingiren bi -si ta, Xaguxar Aisialdi Taldea -ren eskutik. Goizeko 11:30etanabiatuko dira Santiomenditik,eta bertatik jaitsiko dira HerriEskolako atarira arte, kantuaneta dantzan. Han, bertakoikas leak jaso, eta herrianzehar egingo dute kale-buelta,gero.

Aurretik, Herri EskolanBaina ez da, ordea, Olentzeroeta Mari Domingik Astiga rra -gan egin duten aurreneko bisi-ta, izan ere, Herri Eskolan izanziren herenegun, eskolaren az -ken egunean, bertako ikasleeta irakasleak bisitatzen. yy

Xaguxar aisialdi taldeak antolatuta, goizeko 11:30etan abiatukodira Mari Domingi eta Olentzero Santiomenditik.

z GABONAK

‘Egin salto!’, Astikok jarrikodituen ohe elastikoetan

GABONAK direla aprobetxatuz,ohe elastikoak jarriko ditu As -tiko Astigarragako Merkatari,Os talari eta Zerbitzuen Elkar -teak, Egin salto! Astigarragakomerkataritza eta ostalaritzara!kanpainaren barruan. Halaaurkeztu zuten Astiko elkarte-ko kideek pasa den asteazke-nean.

Sarrerak, elkarteko denda eta tabernetanHilaren 27tik 30era jarriko di -tuzte, hau da, hurrengo oste-gunetik igandera bitarte, Jose -ba Barandiaran plazan, goizeta arratsaldeko ordutegiare-kin: goizez, 11:00etatik 13:30eta -ra; eta arratsaldez, 17:00etatik20:00etara. Bertan ibili ahalizateko, sarrera eskuratu be -harko da saltokietan erosketaedo kontsumizio baten truke.

Ekimenaren helburua da

«herri bizitza suspertu etaAstigarragan bertan dagoenmerkataritza, ostalaritza etazerbitzu establezimendu auke-

ra zabala ezagutzera ematezgain, Gabon garaian ere he -rrian bertan kontsumitzearengarrantzia azpimarratzea». yy

Hurrengo ostegunean hasi eta igandera bitarte egongo dira erabilgarri ohe elastikoak Joseba Barandiaran plazan, egun osoan.

z ASTIKO MERKATARI ELKARTEA

z PRESO ETA IHESLARIAK

Elkarretaratzerako zita, etziAstelehenero bezala, elkarretaratzea egingo dute asteleheneanAstigarragako preso eta iheslarien senide eta lagunek. JosebaBarandiaran plazan izango da, iluntzeko 20:00etan hasita. yy

Hiru deialdi, GabonetarakoHiru ekintza ezarri dituzte Astigarragako Presoen Lagunek datozenasteetarako. Aurrenekoa astelehenean izango da; Oialumetik abiatu-ko da arratsaldeko 16:00etan Euskal Presoen aldeko Olentzeroa.Hurrengo ostiralean, hilaren 28an, Azken ostirala! kontzentrazioaizango da 20:00etan Joseba Barandiaran plazan. Eta azkenik, hilaren30ean, Martuteneko espetxera martxa egingo dute, ohi bezala.Goizeko 11:00etan jarri dute zita kupelaren errotondan, eta eguerdiko12:00etan izango da ekitaldi orokorra, Martutenen. yy

z UDALA

Hilaren 31ra arte, eskaerak aurkeztekoHerriko erdiguneko leihoak aldatzeko diru-laguntza deialdia jarri dumartxan Udalak, leihoak aldatzeari esker isolamendu akustikoa hobe-tu eta energia kontsumoa murrizteko asmoarekin. 50.000 euroko par-tida bideratuko da horretarako, eta dagoeneko egin daitezke eskae-rak udaletxean. Hilaren 31ra arte dago aukera, horretarako.Informazio gehiago: www.astigarraga.eus edo udaletxean bertan. yy

Obra eta zerbitzuak, osteguneanObra eta zerbitzuen batzordea deitu du Udalak datorren asterako.Ostegunean izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, pleno-aretoan.Bost gai landuko dituzte, galdera-erreguen txanda, barne: akta onar -tzea, Bidebitarte industrialdeko zati bat berrasfaltatzea, kultur etxekoparkearen Anuska aldeko zatia berritzea, eta garraio publikoari buruzUdalak egindako galdeketaren inguruko balorazioa. yy

z SAGARDOAREN LURRALDEA

Bost sarrera bikoitz, zozketanGartziategi sagardotegian egingo du 2019ko txotx denboraldiaren ha -siera urtarrilaren 16an. Eta bertan egoteko aukera luzatu diete au rre -nekoz herritarrei. Bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu Sagardoa renLurraldeak horretarako. Urtarrilaren 6ra arte izango da aukera zozke-tan izena emateko: Sagardoetxean bertan egin daiteke; baita telefo-noz (943 550 575) edo [email protected]. Izena ema-terakoan bi lagunen izen-abizenak eman beharko dira. yy

Santiomenditik jaitsi ziren ostegunean ere, Olentzero eta Mari Domingi, ikasleekin.

Astiko elkarteko kideek aurkeztu zuten Gabonetako ekintza asteazkenean.

Kontzertua eskaini zuen hasteko, Chimamanda taldeak.

z GAZTE ASANBLADA

Atzera begira, Upelio festarekin100 urte egin zuen atzera aurreko larunbatean Astigarragak. Upeliofesta egin zuten orduan, 20ko hamarkadan murgildu ziren, ordukojantzi eta guzti! Chimamanda talde astigartarrak inauguratu zuen jar-dunaldia arratsaldean; ondoren, afaria egin zuten Zipotza elkartean,eta parranda ere, ederki luzatu zuten! yy

Page 11: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 11 2018-XII-22 larunbata ASTIGARRAGA

2019ko Udal Aurrekontua onartuta,EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin

URTEA bukatu aurretik, azke-neko Plenoa egin zuten udalordezkariek ostegunean, etaber tan onartu zen behin betiko2019ko Udal Aurrekontua.

8.934.687,19 euroko aurre-kontua izango du hurrengourtean Astigarragako Udalak,EAJren eta PSE-EEren aldekobotoei esker.

EH Bilduk kontra bozkatuzuen: «hasierako onarpeneanere aurka bozkatu genuen gureemendakin gehienak ez direla-ko onartu», adierazi zuen An -doni Gartzia EH Bilduren boze-ramaileak. Gainera, hainbatzalantza jarri zituen mahaigainean, kultura teknikariakegindako proposamenen gai-nean, horiek ez baitaudeaurrekontuan, besteak beste,kultur etxeko alarma zerbitzuaedota buruhaundien erosketa.

Justicia Poeticaren mozioaren ordez, adierazpen instituzionalaDena den, aurrekontuen gaia ezzen Plenoak aztertu zuen aurre-nekoa. Justicia Poetica El -kartearen mozioa izan zen hori;Kote Cabezudo delakoaren au -ziaren barruan, «biktimen al -damenean» jartzea es katzenduen idatzia aurkeztu zuen ber-taratutako herritar batek. Ho -rren ordez, «Donos tian ahobatez adostutako adie razpeninstituzionala» aur keztu zuen

udal gobernuak, Zorione Etxe -zarraga alkateak adierazi zuenbezala.

Eta hori izan zen, hainzuzen, onartu zutena.

Aho batez, beste bi puntuEz zen, ordea, aho batez onartuzen kontu bakarra. Astiga -rragaren Udalaren ondasuneta eskubideen inbentariokohiri-lurzatien (lursailak, ber-deguneak, espazio libreak, pla-zak, aparkalekuak eta bidepublikoak) epigrafeari dago-kiona ere, halaxe onartu zuten.Horren arabera, fitxen zenba-kiak aldatzea, hainbat planoaldatzea eta fitxa eta azpifitxabatzuk inbentarioan sartzeaahalbidetuko da.

Beste gaia, gizarte zerbi -tzuen batzordean adostutakoada; hain zuzen, eguneko arretazerbitzua eskaintzea adinekoherritarrentzat. Zorione Etxe -za rraga alkateak azaldu zue-nez, «asmoa da urtarrileanmartxan jartzea zerbitzua;astean hiru egunetan eskaini-ko da, eta azpikontratazio bi -dez egingo da, Galtzaurrenegoi tzan».

EH Bilduko bozeramaileakkritikatu zuen: «guk nahi ge -nuena zen zerbitzu osatuenaiza tea, eta ez da izango, udalgo bernua berandu ibili delako».

Etxezarragak eran tzun zion:«Galtzaurrek programa propioa

dauka, eta horretan txertatubehar izan dugu».

Ordenantza aldatzeari abstentzioa, EH BildukEztabaida sortu zuen gairik ereizan zuten ostegunean. Horiizan zen, hain zuzen, Astiga -rragako udalerrian hots kutsa-duraren aurka babesteko udalordenantzaren aldaketarena.

EH Bilduk adierazi zuen«aztertu egin behar» dutela,eta horregatik, abstenitu egin-go zirela. Izan ere, Gartziakazaldu zuenez, «uste dugu cafépara todos dela» (bakoitzarieskatutakoa ematea).

Aldaketa, beraz, EAJ etaPSE-EEren aldeko botoekinonartu zen.

Mozioak, onartutaHoi bezala, mozioak ere izanziren, udal taldeek aurkeztuta-koak. Bi EAJrenak: Astigarragaherri hezitzailea izateko etaEuskadi lagunkoia ekimenare-na. Eta beste bi, EH Bildurenak:kalitatezko osasun zerbitzua-ren alde eta Euskal errepubli-karen eta mo narkiaren aboli-zioaren aldekoa. Horiek guz-tiak onartu ziren, baina horie-tako batek eragin zuen eztabai-da gehien, hau da, herri hezit-zailearen gaiak.

Izan ere, Zorione Etxeza -rraga alkateak adierazi zuen,Astigarraga herri hezitzailesarean sartu ondoren, «Hez -kuntza Plan Estrategikoa egi-tea dela 2019ko asmoa».

Horren aurrean Gartziakerantzun zion: «etxea teilatu-tik egiten ari gara. Besteherrietan, aurretik lanketa edoproiektu bat egon denean sartudira. Hau EAJren kanpaina da:‘ez dugu ezer egin, baina herrihezitzailea gara’». yy

Hots kutsadurarenordenantza aldaketak ere aurrera egin zuen,EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin.

z UDALA PLENOA

EAJ eta EH Bilduren arteko eztabaida izan zen nagusi, beste behin, plenoan.

Arrobitxuloko igogailuarenidazketa esleitu du Udalak

KONTRATAZIO maha ia bilduzen astelehenean, eta bi lanesleitu zituela jakinarazi duUdalak: Arrobitxuloko igogai-luaren proiektuaren idazketa,batetik; eta kiroldegiko bule-goen obra, bestetik. «Garran -tzizko» bi proiektu direla na -barmendu du udal gobernuak,«herriko bi arlo estrategikoe-kin lotura daukatenak: kirolaeta irisgarritasuna».

Erabakia, «irizpide ekonomikoengatik»Irisgarritasunaren arloan, lauproposamen aztertu ditu Uda -lak Arrobitxuloko igogailuarenproiektuaren idazketarako, etaazkenean, «irizpide ekonomi -ko engatik» egin dute hautake-ta. Behin esleituta, igogailuaridagokion proiektua idaztenhasiko dira. Igogailuak «Arro -bitxuloko auzoa Santio Zeha -

rra rekin lotuko du, bertan ko -katuta baitaude Herri Esko la,Musika Eskola, Kultur Etxe ankokatu arte, eta Kiroldegia».

«Igogailuak kalitatezko sal-toa suposatuko du herrikokaxkoan bizi eta mugikorta-sun urria daukaten pertso-nentzat, erraztasun haundia-goz joan ahal izango diraherriko puntu altuenean dau-den zerbitzuetara, hala nolaHerri Eskola, Musika Eskola,Kiroldegia edota Udaletxera.

Kiroldegiko bulegoak erai -ki tzeak «amaitutzat emangodu legegintzaldi honetanburututako kiroldegiaren bir-moldaketaren bigarren fasea».Fitness eta muskulazio salaberria ere, fase honen barruanegin dira. Onartu dute, «airez-tatze sistema hobetzea beste-rik ez dela falta», birmoldake-ta osatzeko. yy

Astelehenean egindako Kontratazio-mahaian kiroldegiko bulegoen obra ereesleitu zuten udal ordezkariek.

z UDALA

z UDALA

Zorionak, Herri Eskolako ikasleeiEgutegia osatu du Udalak Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailako ikas-leek egindako marrazkiekin. Dagoeneko Udalaren Facebook orrialde-an (www.facebook.com/astigarragakoudala) dago ikusgai. Horregatik,Udalak zoriondu egin ditu ikasleak: «egin duten lan bikainagatik». yy

Udaletxean eskaini zuen hitzaldia Barandiaranek, astelehenean.

z ASTIGARRAGAKO EAJ-PNV

‘Pentsioak eta etorkizuna’, hizpidePentsioen gaia pil-pilean dagoen honetan, gaiari heldu nahi izan dioAstigarragako EAJ-PNVk eta horretarako, Iñigo Barandiaran MadrilgoEAJko kidea gonbidatu zuten. Pentsioak eta etorkizuna izenburupeanhitzaldia eskaini zuen hark, pasa den astelehenean. yy

Kote Cabezudoauziaren harira,Donostianadostutakoadierazpena onartuzuten.

Page 12: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 122018-XII-22 larunbataASTIGARRAGA

Inuxente Krosak borobilduko dubihar, asteburuko Kirol Eguna

KIROLAK hartuko du herriaGabonen atarian, Kirol Eguna -rekin. Gaur emango zaio hasi -e ra, baina 24 orduetatik hara-tago joango da, eta bihar ereizango da aukera giharrakmar txan jartzeko.

Hamalau kirol, gaur etabihar arteanTaldekako kirolek tartea izan-go dute goizean; 10:30etatikau rrera, eskubaloia eta saski-baloia egin ahal izango dirakiroldegian, baita judoa fami-lian ere, haur eta helduaknahastuta.

Ondoren, arratsaldeko 16:00 -e tan ja rrai tuko du kirolaren fes-tak, bes te hamaika aukerekin:Zumba eta Jump Fit kids, aero-pilatesa, body flow eta hipopre-siboak, zumba, TRX, ziklo indo-or, jump fit eta Fit Jump.

Bihar, pelotaren txandaizan go da. Goizeko 10:00etanel kartuko dira Txomiñeneafrontoian pelota eskolako hau-rrak eta palako neskak, bertanaritzeko.

Inuxente Krosa, biharInuxente Krosarekin emangodu bukatutzat Mundarro KirolElkarteak Kirol Eguna. Biharizango da hori, arratsaldeko16:00etan hasita. Orduan,hasiko dira haurrak. Txapel -keta nagusia, aldiz, helduena,arratsaldeko 17:30etatik aurre-

ra izango da; kale nagusitikabiatuta, 6 kilometroko bideaosatuko dute.

Kiroldegian izena eman ezdutenek, bihar ere, abiatu au -rretik apuntatu ahal izangoda. Prezioa: helduek, 5 euro;haurrek, bazkideek eta kirola-riek, debalde. yy

Gaur izango dira aurreneko ekintzak; kirolariz beteko da goiz etaarratsaldez kiroldegia. Familia osoarentzat plana izango da.

z KIROL EGUNA

z GABONAK

Eskubaloiak eta saskibaloiak, jaiGabonetako oporrak direla-eta, Mundarro Kirol Elkarteko saskibaloieta eskubaloi taldeek ez dute partidurik jokatuko 2019ra arte, hauda, urtarrilaren 13ko asteburura arte. yy

z KIROLDEGIA

Jolas aretoa, hurrengo asteanUrtero bezala, Jolas Aretoa jarriko du Udalak kultur etxean. 9 eta 12urte bitartekoentzat izango da, eta sarrera librea izango du goizeko11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:30etara. Asteazkenean ire-kiko dute aurrenekoz, eta hilaren 27an, 28an eta 31n, eta urtarrilaren3an irekiko dute, baita ere. yy

Zazpigarrenaren bilabihar, Zarkumendegin Gure Txokoa taldearen kontra jokatukodute etxean, arratsaldeko 18:15etan.

z FUTBOLA

Arrakasta bikoitza, Urko Semperenak

BIORACER Txapelketaren bos-garren jardunaldia jokatu zu -ten aurreko asteburuan Urkoeta Telmo Sem perenak etaJai me Romerok, DonostiakoAntonio Elorza belodromoan.Zalantzarik ga be, Urko Sem -perena izan zen jardunaldikogarailea.

Hiru astigartarrak, bateraScrath proba izan zen aurrene-koa, bertan, hiru astigartarrekbatera hartu zuten parte au -rrenekoz. Izan ere, sailkapenbateratua egin zuten junior eta23 azpikoekin, baina ondoren,sailkapen orokorrera begira,bakoitzak bere kategoriangehi tu zituen puntuak.

Urko Semperena izan zendenen artean, garaile. Sprintairabaztea lortu zuen, eta atze-

an utzi zituen Asier Pozo junio-rra eta Unai Iribar 23 azpikoa.

Telmo Semperena zortziga-rren sartu zen, eta hirugarrenpostua lortu zuen bere katego-rian. Jaime Romero, aldiz,12garren sartu eta bosgarrenizan zen.

Bertan behera, puntuaketa-probaJarraian egin zuten puntuake-ta-proba, ezbehar baten ondo-rioz 4garren sprint osatuta gel-diarazi behar izan zutena,erorketa jendetsua gertatu iza-nagatik. Bi lasterkari, gainera,ospitalera eraman behar izanzituzten.

Ondorioz, momentu horre-tan zeukaten puntuaketarekinosatu zuten sailkapena. UrkoSemperena astigartarra izan

zen, beste behin, garaile, 31punturekin. Bigarren postuansailkatu zen Sergio Palacioasturiarra; eta hirugarren,junior mailako aurrenekoa,Jaime Romero izan zen, 26punturekin.

Junior mailan, bigarrenizan zen Asier Pozo, eta hiru-garren, Telmo Semperena asti-gartarra (4. eta 6. izan zirensailkapen orokorrean).

Romero, liderEgindako lanari esker, bi asti-gartar daude lider momentuhonetan. Urko Semperena 23azpiko mailan; eta JaimeRomero, aldiz, junior mailan.

Hirugarren astigartarrari,Telmo Semperenari dagokio-nez, laugarren dago aurrekoasteburuaren ondoren. yy

Junior mailan, aurreneko postuan jarraitzen du Jaime Romerok.

z TXIRRINDULARITZA

BOLADA onarekin jarraitzekoaukera paregabea izango dubihar preferenteen mailakoMundarrok etxean. Arra tsal -deko 18:15etan Zarkumendeginhartuko du Berako Gure Txo -koa taldea.

Irabazteko aukeraSailkapen orokorrean azke-naurrekoa da egun Gure Txo -koa, eta Mundarro, aldiz, biga-rren dago, Andoaingo Eus kal -dunaren azpitik.

Horrez gain, oso bolada one -an dago Mundarroko mu tilentalde nagusia; sei talde garaitu

ditu, jarraian eta zazpigarrengaraipena lortzera aterako dabihar etxeko zelaira.

Ate irekiak, ostiraleanMundarroko futbol sailak ere,beste zita bat dauka datozenegunetarako. Futbol eskolarenate irekiak antolatu ditu hu -rrengo ostiralerako, hilaren28rako. 16:30etatik 18:30etaraizango da, 2007-2011 bitarteanjaiotakoentzat. Informaziogehiagorako: [email protected], [email protected],617 633 955 edo 943 333 676. yy

Animatzailerik ez zaie faltako Inuxente Kroseko korrikalariei.

z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

Page 13: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

// 13 2018-XII-22 larunbata URUMEA

DENA prest daukate Goizuetan,Gabonei hasiera emateko. Etaaurreneko ekintza berezia, bi -har bertan izango dute, elizan.Gabonetako kontzertua eskai-niko dute bertan, herriko gaz-tetxoek eta Umore Ona abes-batzako kideek, kantuan, Her -na niko Doinu Zale akordeoiban dak lagunduta. Eguerdiko12:45etan izanen da hori, dataseinalatuei aurreneko nota etadoinuak jartzeko.

Behin giroa piztuta, astele-henean eginen du herrira bisi-ta, urtero bezala, Olentzerok.Eta hiru bider eginen du kalebuelta. Goi ze ko 11:00etan ate-rako da Xalto eskolako gurasoeta ikasleekin, Gurasoak elkar-teak antolatuta; eta herrianbarrena ibili ondoren, Plazanbukatuko dute, salda hartu etahamaiketakoa eginez.

Bazkalostean, berriz, preso-en aldeko kale buelta eginen duOlentzerok, 15:00etan abiatuta,

etxez etxe eta tabernaz taber-na, iluntzera arte.

Eta azkenik, 18:00etan ospa -tuko dute Olentzero eta MariDo mingiren etorrera. Plazarairitsiko dira, eta kalejira eginendute herrian barrena, fronto ianbukatzeko. Bertan elkartukodira haurrekin, haien gutunakjaso eta goxokiak banatzeko.

Errege Magoek, berriz, urta -rrilaren 5ean eginen dute bisi-ta Goizuetara, Gurasoak elkar-teak antolatuta. Arratsaldeko18:00etan sartuko da kabalga-ta, herrian.

Baina Olentzero eta ErregeMagoen artean, tailerrekin go -za tzeko aukera izanen dute gaz -tetxo goizuetarrek. Bi saio egi-nen dituzte eskolan, 3-14 urte-koentzat: abenduaren 26an eta27an, 10:00etatik 13:00etara. Hi -rugarren saio bat ere eginen du -te, Aranoko Maisuenean, 28an.Aurrez eman behar zen izena,tailerretan parte hartzeko.

17 lagun, errege opila egitenJoan den larunbatean, berriz,sukaldaritza ikastaroa izan zen,Xalto eskolako jange lan. 17 la -gun elkartu ziren, eta Cebankostalaritza eskolako Bidatz Ba -rrenetxea hernaniarraren esku -tik, errege opila egiten ikasizuten. Elkarrekin egin zituztenbi opil, natarekin eta kremare-kin betetako bana: «oso goxoak

atera dira biak!», nabarmenduzuten. Eta datorren urterakoere, ikastaroa errepikatzea es -katu zuten bertaratuek.

Argiak jartzearen alde, bozkatu dutenen %82aBaina opilak bakarrik ez, Ga bo -netako argiak ere prest dauz-kate Goizuetan. Aste honetanjarri dituzte, Udalak luzatutako

inkestan, hala erabaki baitzu -en gehiengoak. Argiak jartzeanahi zuten edo ez galdetu zienherritarrei, eta 88 lagunek eran -tzun dute inkesta. Horietatik,72 lagunek eman zuten baiez-koa (%81,8); 10 lagunek ezezkoa(%11,4); eta sei lagunek ber dinzaiela (%6,8). Hortaz, he rri tarrekhartutako erabakiari erantzu-nez, argiak jarri ditu Udalak. yy

Bi errege opil egin zituzten aurreko larunbatean, ikastarora animatu zirenek; biak ere, «oso goxoak».

Errege opilak eta Gabonetako argiak prest,ekintza sorta zabalari hasiera ematekoGabonetako kontzertua eskainiko dute bihar,herriko gazteek eta Umore Ona abesbatzak.

z GOIZUETA GABONAK

URTEROKO ohiturari huts egingabe, egun seinalatuak iritsibezala jarri dute zita Aranonere, Gabon gaueko errondaegiteko, kantuan. Olentzerobizkarrean hartu, eta goizeko09:00ak aldera abiatuko diraetxez etxe, haur zein heldu.

Haurrentzako tailerra hilaren 28an, MaisueneanHurrengo egunetan, berriz, tai -lerrak izanen dituzte aukeran,3-14 urteko haurrek, EuskaraZerbitzuek antolatuta. Guztirahiru saio izanen dira; Goizue taeta Aranoko haurrentzat. Goi -

zuetako Xalto eskolan eginendituzte aurreneko biak, aben-duaren 26an eta 27an; eta Ara -noko Maisuenean hirugarre-na, 28koa. Goizeko 10:00etatik13:00etara izanen dira denak.Parte hartu nahi zutenek, au -rrez eman behar zuten izena. yy

Olentzerorekineta tailerrekin,zita banaGoizeko 09:00ak aldera elkartuko diraaranoarrak etzi, kantuan ateratzeko.

z ARANO GABONAK

EDERKI ospatu zuten Santo To -mas eguna, atzo, EreñotzukoTxirrita eskolan. Eta datozenegunetan, beste bi zita ere jarridituzte, Gabonetarako. Astele -he nean, urtero bezala, Gaboneskean abiatuko dira haur etagurasoak, eskolatik, Olentzerobizkarrean hartuta. 09:15etanhasiko dute kalejira, etxez etxe,panderojole eta trikitilarienlaguntzaz kantuan.

Eta abenduaren 29rako, Ga -bon Festa antolatu du Kati lu -zar Guraso Elkarteak, arratsal-deko 18:00etan hasita, fronto -ian; eta haur zein heldu gonbi-datu dituzte. Jolasak izangodira, taloak egiten ikasiko dute,eta baita dastatu ere, gero! yy

Olentzero hartuta, Gaboneskean asteleheneanSanto Tomas eguna ospatu zuten atzo Txirrita eskolan, eta bestebi zita dauzkate datozen egunetan: Gabon eskea eta Gabon Festa.

z EREÑOTZU GABONAK

Txistorrada ez zen faltatu atzo, Txirrita eskolan.

Haurrentzakotailerretan, hirusaioetako bateginen duteMaisuenean.

Page 14: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

PEDIATRIA zerbitzua berrezarridezala eskatu diote goizueta-rrek, azkeneko asteotan, Nafa -rroako Osasunbideari. Eta es -ka era horri batu zaizkio ara-noarrak ere: elkarretaratzeaegin zuten aurreko igandean,Aranoko gurasoek eta haurrekbat eginda, aldarrikatzeko be -raiek ere behar dutela pedia-tria zerbitzua Goizuetara buel-tatu dadila; «Aranotik 20 mi -nutura», alegia.

Izan ere, diote «otsailetikordu eta 40 minutuko joan-eto-rria» egin behar dutela herrikofamiliek, Lei tzan artatuak iza-teko. «Leitza eta Lekunberriartatuko dituen plaza bete denarren, Goizuetan ez da zerbi -tzua lehen bezala berrezarri,eta Aranoko familiak ere, Goi -

zuetakoak bezalaxe, oraindikere Leitzako osasun zentrorai-no joatera behartuta gaude,gure haurrak pediatra batekartatu ditzan».

«20 minutuko bidaia badanahikoa, hain oinarrizkozerbitzua jasotzeko»Gaineratu dute, Aranon inoiz ezdela pediatrarik izan, eta Goi -zuetan jaso izan dutela zerbi -tzua, astean behin, bi herrieta-ko 100 bat haurrek. «Nafa rro -an bezala, Estatu osoan erearazoa omen da pediatra eska-sia, eta arazo hori dela eta,zaila dirudi Goizuetara, eta arezailagoa Aranora, pediatra batekartzea. Baina hori horrelaizanda ere, Aranoko familiek,Goizuetako protestak babestuz,

eskatzen dugu pediatria zer-bitzua Goizuetan mantentzea,20 minutuko bidea bera bade-lako nahikoa denbora, hainoinarrizkoa den zerbitzu bate-ra aukera duina izateko».

Nabarmendu du te, gainera,errealitate ho nen harira, Ara -nok Gipuz koa rekin duen ger-tutasunak beste errealitate batere azaleratu duela. Familiabatzuek, Ara no ko Udalari es -ka tu diote negoziaketa bide batireki dezala Nafarroako Go ber -nuko Osasun Zerbitzuarekin,«aukera izan dezaten, halabehar luketen familiek, Gipuz -koako anbulategietan pediatraespezializatea eskatzeko, gauregun Osakidetza eta Osasunbi -dearen artean dagoen hitzar-menaren barruan». yy

Elkarretaratzea egin zuten gurasoek eta haurrek, Goizuetan pediatria zerbitzua eskatzeko.

Aranoarrek ere eskaera, pediatriazerbitzua berrezartzeko GoizuetanElkarretaratzea egin zuten aurreko igandean, herriko guraso etahaurrek, Osasunbideari eskatzeko zerbitzua berriro ezarri dezala.

z ARANO ELKARRETARATZEA

BUKATU dute ligaxka, UmoreOna pilota txapelketan. Atzoiluntzean jokatu zuten azkene -ko jardunaldia, eta dagoenekozehaztuta daude, semifinale-tan ariko diren bikoteak, dato-zen bi asteburuetan.

Horien artean izanen dira,

gutxienez, hiru goizuetar. Hau -rren kategorian, txartela lortudute Legarretak eta Elizegik,ligaxkako bi partiduak irabazi-ta. Eta kimuetan, aurrera egindu Xanet Apezetxeak, EplekoEtxeberriarekin, bi partiduakira bazita haiek ere.

Beste bi goizuetarrek ere,sailkatzeko aukera zeukatenatzo iluntzean, 22 urtez azpi-koetan: Aizkorbek eta AnttonApezetxeak, Buruzgaineko Olae -txea eta Gaskueren kontra.Ligaxkako aurrenekoa irabazi-ta zeukaten goizuetarrek. yy

Hiru goizuetar gutxienez, etxekotxapelketaren semifinaletanAzken fasera sailkatu dira Xanet Apezetxea, Legarreta eta Elizegi.Atzo jokatu zuten ligaxkako azkenekoa, Aizkorbe-Apezetxeak.

z GOIZUETA ESKU PILOTA

URTERO antolatzen du IruñakoUdalak, Nafa rro ako Egile Be -rriendako Lehia keta, hiru kate -goriatan: bertso paperak, na -rrazioak eta poemak.

Eta aurten, sarituen arteanizan da goizuetar bat: Este banArozena. Bertso paperetan aur -keztu zen bera, eta hirugarrensaria lortu du, baita sorpresazlortu ere: «maila haundikober tso idazleek hartzen dutepar te, eta ez nuen espero sari-rik. Sekulako ilusioa egin dit»,onartu du Arozenak.

Gutxienez, 25 bertsoz osa-tutako sorta zabala aurkeztu

behar du partehartzaile bakoi -tzak, eta Pilota, gure kirol na -zionala izeneko lana egin zuengoizuetarrak.

Aurtengoa ez da izan, ordea,lehiaketan parte hartu duenau rreneko aldia, ezta jaso duenlehenengo saria ere. 1996an,1997an eta 1998an ere aurkeztuzituen bertso paperak, eta bi -ga rren, hirugarren eta irabazleizan zen urte haietan, hurre-nez hurren. «20 urtez ez dutparte hartu ordutik, eta aurtengogoa piztu zait berriro», dio.Joseba Asiron Iruñako alkate-ak eman zion saria. yy

Esteban Arozenakhirugarren saria,bertso paperetanErrekonozimendua jaso du goizuetarrak,Nafarroako Egile Berriendako Lehiaketan.

z GOIZUETA BERTSOLARITZA

Nafarroako Egile Berriendako Lehiaketako saritu guztiak, Joseba AsironIruñako alkatearekin. Esteban Arozena, goiko ilaran eskuinetik bigarrena.

// 142018-XII-22 larunbataURUMEA

Page 15: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. LanaHernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesaeskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. [email protected] edo deitu 943 31 86 06

Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten etagarbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00. Deitu: 654 122 548

Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkateta-bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazeneromoduan ere arituko nintzateke. Deitu: 685 708 805

ZUBI-LANALan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazibeharko dio Kronikari; mezuan azaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edozertarako eskaintzen duen bere burua. Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarkimerke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; eta Kronikak, Zubi-Lana txokoanargitaratuko die, debalde. Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak [email protected] helbiderabidali behar dira edo 943 33 08 99 telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karak-tere onartuko dira, hutsuneak barne.

ESKAINTZAK

LAN-BILA

// 15 2018-XII-22 larunbata URUMEA

AURREKO larunbatean eginzu ten Goizuetan, Katarrapika -ka lehiaketaren bigarren edi-zioa; eta hiru talderen artean,berdez jantzi zen hirukoteaklortu zuen sari potoloena: Ene -ritz Arotzenak, Juanjo Inda ko -etxeak eta Saioa Tabernak.

Lehia estua izan zuten bu -ka erara arte, ordea, finalista

izan zen beste hirukotearekin,talde urdinarekin: Iban Esku -dero, Hodei Lujanbio eta Ma -ria Eskudero. Eta hirugarrenpostuan geratu ziren JanireBakero, Amalur Narbarte etaUxue Mutuberria, talde arrosaosatu zutenak. Esku hutsik,hala ere, ez zen inor joan!Baina talde berdeak eraman

zuen, 300 euroko sari potoloa.Lehiakideen artean baka-

rrik ez, ikustera bertaratu zi -renen artean ere izan zen giropolita, eta aukera izan zuten,Goizuetako kultur ondareariburuz gehiago ikasteko, jola-sen bitartez: baserri eta etxe-en izenak, Goizuetako hitzak,tresna zaharren izenak... yy

Karrapikakak lehiaketan parte hartu zuten hirukoteak zutik (talde arrosa, urdina eta berdea, hurrenez hurren);eta aurkezle, teknikari eta laguntzaileak aurreneko bi ilaretan, belauniko eta eserita.

Arotzenak, Indakoetxeak etaTabernak, sari potoloa etxeraTalde berdeak irabazi zuen Katarrapikaka lehiaketaren bigarrenedizioa. Giro polita izan zen, eta lehia estua bukaerara arte.

z GOIZUETA KATARRAPIKAKA LEHIAKETA

NAZIOARTEKO festa ospatukodute gaur Goizuetan, azarokoeta abenduko kultur agenda-ren azken txanpan. GoizuetaInternazionala deitu diote, etaXalto eskolako jangelan elkar-tuta, arratsaldeko 18:00etan,hitzaldi batekin emanen diotehasiera: Gure etxe etan laneanari diren Hon du ras eta Ni ca ra -guako emakumeen testigantzak.

Hitzaldia bukatzen denean,ome naldia eginen die Goi zu e -

tako Udalak, emakume horiei.Eta ondoren, herrialde des-berdinetako janaria dastatze-ko aukera egonen da, eskola-ko jangelan bertan.

Festa antolatzeko, elkarla-nean aritu dira GoizuetakoUdala, Kultur Taldea eta Gi -zarte Zerbitzuak: «eta noski,herrian bizi diren etxeetakoemakume zaintzaileak. Burubelarri aritu dira lanean, festaantolatzeko», azaldu dute.

‘Olentzero eta subilarenlapurreta’ filma, bihar zortziKultur agendari bukaera ema -nen dion ekintza, urtearen az -kenaurreko egunean izanenda, abenduaren 30ean. Hau -rrentzako zinea izanen da az -keneko ekintza hori, eta datahauekin lotutako filma jarri-ko dute: Olentzero eta subila-ren lapurreta. Udaletxeko gan -baran izanen da, arratsaldeko17:00etan hasita. yy

‘Goizueta Internazionala’festa gaur, eskolako jangelanArratsaldeko 18:00etan hasita, jasoko dituzte etxeetan laneanari diren Honduras eta Nicaraguako emakumeen testigantzak,eta herrialde desberdinetako janari dastaketa ere izanen da.

z GOIZUETA KULTUR AGENDA

KARTEKIN jarri du urte honeta-ko azkeneko zita, Umore Onaelkarteak. Mus txapelketa anto -latu du, abenduaren 31n, elkar-tean bertan. Arratsaldean iza-nen da, Urte Zahar gauerakogiroa pizten hasteko, 16:00etanhasita, bukatu arte.

Bertan parte hartzeko, txa-pelketaren egunean eman be -

harko da izena, elkartean, hasiaurretik. Bikote bakoitzeko, 10euro izanen dira, eta nabar-mendu dute, sari potoloak ego-nen direla jokoan, mus jokala-ri onenentzat. Elkartetik nabar -mendu dute, espero dutela in -guruko herrietatik ere jendeagerturatuko dela, txapelketanparte hartzera. yy

Mus txapelketa,urtea agurtzekoAbenduaren 31n antolatu du Umore Onaelkarteak, arratsaldeko 16:00etan hasita.

z GOIZUETA UMORE ONA ELKARTEA

HASIERA ona eman dio AimarOlaizola goizuetarrak, Jon An -der Albisu ataundarrarekin bi -kotea osatuta, Binakako Txa -pel keta Nagusiari. Lau partidu-tik hiru irabazi dituzte orainarte, eta aurreneko postuanberdinduta daude, Elezkano IIeta Rezustarekin.

Eta hain justu, asteburu ho -

netan, elkarren kontra arikodira bi bikoteak. Bilbon izanenda hori, Bizkaia frontoian, arra -tsaldeko 17:00etan hasiko denjaialdian. ETBk zuzenean ema-nen du partidua.

Irabazten duen bikotea, sail - kape ne ko lider izanen da; bai -na oraingoan, inorekin konpar -titu gabe. yy

Lidertzarako lehiabihar, OlaizolakBilbon jokatuko du 17:00etan, Albisurekin,Elezkano II eta Rezustaren kontra.

z GOIZUETA ESKU PILOTA

Page 16: 65 urtetik gorako biztanle kopuruak, gora · Eguberriak direla-eta, zenbait egunetan kiroldegia itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean izango

ESTREINAKO edizioaren arrakas -ta ikusita, bigarrenari ez diotehutsik egin nahi izan, 2019rako,EuskarAbenturaren antolatzai-leek. Datorren urteko uztailaren1ean, Maule Lextarretik abiatu-ko da, 150 lagunek osatutako es -pedizioa: 16-17 urteko 120 gazte,eta abenturan laguntzaile izan-go dituzten 30 heldu.

«Gure ametsa izan da, mun -du osoko gazte euskaldunak ba -tzea, esperientzia aberasgarrieta ahaztezin batean», azaldudute. Eta hala izan da aurrene-ko urtean: 110 gaztek, probintziaeuskaldunetakoak zein mundu-ko hainbat txokotatik etorrita-koak, oinez gurutzatu zituzteneuskal lurraldeak eta zazpi hi -ri buruak, «gordetzen dituztenmila sekretu deskubrituz».

Izan ere, lau helburu nagusidauzka, EuskarAbentura an to -la tzen duen taldeak: hizkuntzaohituretan eragitea, gazte eus-

kaldunen sare bat sortzea, Eus -kal Herria ezagutzea, eta baloreosasuntsuak transmititzea.

Izenematea zabalik, martxoaren 10era arteDatorren urteko abenturan par -te hartzeko, zabalik dago izene-matea, martxoaren 10era arte.Internet bidez egin behar da,www.euskarabentura.eus weborrian sartuta. Bertan dago ize-nemate orria, eta hori betetzea-rekin batera, lan bat entregatubehar da. Sei lan-mota ja rri di -tuzte aukeran: historikoa, li te -ra rioa, ikus-entzunezkoa, mu si -kala, plastikoa eta sormen digi-talekoa. Lanen gaiak ere zehaz-tu dituzte, eta hiru daude auke-ran: Maite ditut, maite; Joan-etorriak: migrazioen testigan -tzak; edo Errimak eta erritmoak.Motibazio gutuna ere entregatubehar da, apuntatzerakoan.

16-17 urteko gazteek hartu de -

zakete parte, eta apuntatzen di -ren guztien artean, aurkeztutakolana baloratu ondoren, 120 au -keratuko dituzte.

Baina gazteek bakarrik ez,helduek ere izango dute aukera,abenturan parte hartzeko. Izanere, 30 helduk osatutako talde-ak lagunduko ditu gazteak: be gi - rale edo xerpak, erizainak, sen -dagileak, gidariak...

Plaza horiek betetzeko, anto -latzaileek laster zabalduko di -tuz te lan eskaintzak, eta horie-tara aurkeztu dezakete beraienhautagaitza, abenturan partehartu nahi duten helduak. Eus -karAbenturaren web orrian, saresozialetan eta lansarean argi-taratuko dira horiek.

483 kilometro oinez, zazpi hiriburuak lotuzMaule Lextarretik abiatuta, San -tiagora dijoazen bide desberdi-netatik ibiliko dira abenturero-

ak. Guztira 783 kilometro egin-go dituzte; eta horietatik 483 ki -lometro, oinez.

Zazpi probintziak igaro, etazazpi hiriburuak lotuko dituzte:

Maule Lextarretik Donibane Ga -razira, handik Iruñara, Gasteiz,Baiona, Donostia eta Bilbo, uz tai -laren 31n, hilabeteko abenturabukatzeko Getxon. yy

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur. Egoitza: Larramendi 11(Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

2018ko abenduaren 22a, larunbataUrumeako Kronika 283 zk.::: www.kronika.eus :::

& | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga)

| DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037| ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103

9 / Egunez: Aguado ASTIGARRAGA Nagusia, 21 943 550327 / Gauez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 EGUR

ALDI

A Ildo beretik jarraituko du gaur. Hego uki -tuko haizea arituko da, giro epelarekin.Goi hodeiak sortuko dira, baina eguzkiaizango da protagonista. Ten peratura,ber dintsu: Min.11º / Max.18º (e

uska

lmet

)GAUR BIHARAldaketa haundirik ez da izango. Giro argiaizango da, nahiz eta behe-lainoak agerdaitezkeen. Haizea baretu egingo da, etahegoaldetik sartuko denez, epeldu egingodu giroa. Min.11º / Max.18º

IRAGARKI MERKEAK

Izenematea zabalik dago EuskarAbenturaren bigarren ediziorako,martxoaren 10era arte. 16-17 urteko gazteei dago zuzenduta.

Hernanitik ere pasa zen EuskarAbentura, joan den uztailean.

Bigarren abentura bidean,sareak ehuntzen jarraitzeko

z EUSKARABENTURA