6 aplikazio gehigarriak

download 6 aplikazio gehigarriak

If you can't read please download the document

Embed Size (px)

Transcript of 6 aplikazio gehigarriak

1. 6.- Aplikazio gehigarriak 6.1.- Evince 6.1.1.- Zer da Evince? Evince da Ubuntuk lehenetsita erabiltzen duen dokumentu-ikustailea eta honen bidez hainbat formatuko dokumentuak ikus ditzakezu, adibidez, PDF dokumentuak (Portable Document Format) eta PostScript fitxategiak. 6.1.2.- Nola erabili? Besteak beste PDF edo PostScript motako dokumentu bat irekitzean abiarazten da Evince dokumentu-ikustailea. Evince dokumentu-ikustailea abiarazten duzunean, leiho hau azalduko da. 2. Evince dokumentu-ikustailearen leihoan elementu hauek daude: Menu-barra Evince dokumentu-ikustailean dokumentuekin lan egiteko behar dituzun komando guztiak dituzte menu-barrako menuek. (Fitxategia, Editatu, Ikusi, Joan, Laguntza) Tresna-barra Menu-barrako komando erabilienak izaten ditu tresna-barrak. Bistaratze-area Bistaratze-arean bistaratzen da dokumentua. 6.1.3.- Fitxategi bat ireki Arrastatu PDF fitxategi bat Evince dokumentu-ikustailearen leihora beste aplikazio batetik (adibidez, fitxategi-arakatzaile batetik). Egin klik bikoitza fitxategi-arakatzailean, fitxategi-izenaren gainean. Menu-barran aukeratu Fitxategia -> Ireki. Ktrl+O laster tekla sakatuta. Evince dokumentu-ikustaileak ezagutzen ez duen formaturen bateko dokumentu bat irekitzen saiatzen bazara, errore-mezu bat azalduko da. 6.1.4.- Dokumentu batean nabigatzea Honela nabiga daiteke dokumentu batean: Hurrengo orrialdea ikusteko, tresna-barran, aukeratu Hurrengoa edo menu- barran Joan -> Hurrengo orrialdea. Aurreko orria ikusteko, tresna-barran, aukeratu Aurrekoa edo menu-barran Joan -> Aurreko orrialdea. Dokumentuaren lehen orria ikusteko, menu-barran aukeratu Joan -> Aurreneko orrialdera edo idatzi 1 tresna-barrako orrialdearen zenbakiaren eremuan eta Enter sakatu. Dokumentuaren azken orrialdea ikusteko, menu-barran aukeratu Joan -> azken orrialdera edo idatzi azken orrialdearen zenbakia, tresna-barrako orrialdearen zenbakiaren eremuan eta Enter sakatu. Orri jakin bat ikusteko, idatzi tresna-barrako orrialdearen zenbakiaren eremuan eta Enter sakatu. Bestela, dokumentuan mugitzeko ere erabili ahal dira teklatuaren gezi-teklak, zuriune-tekla edo orrialdea atzera eta aurrera teklak. Bestetik leihoaren korritze- barrak ere erabili ahal dira eta saguaren erdiko gurpilarekin ere aurrera eta atzera joan daiteke dokumentuan zehar. Saguaren erdiko botoiari sakatuta, eskua agertuko da kurtsore bezala eta orduan, sakatuta mantetzen bada, aurrera eta atzera joan daiteke era berean. 3. 6.1.5.- Dokumentuaren zooma aldatzea Orrialdearen tamaina handitzeko, menu-barran aukeratu Ikusi -> Handiagotu edo Ktrl eta + lasterbideari sakatu. Orrialdearen tamaina txikiagotzeko, menu-barran aukeratu Ikusi -> Txikiagotu edo Ktrl eta - lasterbideari sakatu. Orrialde baten tamaina aldatzeko, Evince dokumentu-ikustailearen bistaratze- arearen zabalera bera izan dezan, aukeratu Ikusi -> Doitu orriaren zabalera. Edo tresna-barrako zooma aldatzeko menuan Doitu orriaren zabalera aukeratu. Orrialde baten tamaina aldatzeko, Evince dokumentu-ikustailearen bistaratze-arean orrialde osoa dadin, aukeratu Ikusi -> Egokiena. Edo tresna-barrako zooma aldatzeko menuan Egokiena aukeratu. Nahi den zooma jartzeko tresna-barrako zooma aldatzeko menuan nahi den portzentaia aukera daiteke. Evince dokumentu-ikustailearen leihoaren tamaina aldatzeko, pantailaren zabalera eta altuera bera izan ditzan, aukeratu Ikusi -> Pantaila osoan edo F11 teklari sakatu. Evince dokumentu-ikustailearen leihoaren tamaina aldatzeko, jatorrizko tamaina izan dezan, egin klik Irten pantaila osotik botoian edo Esc teklari sakatu. Aurkezpen moduan ikusteko menu-barran aukeratu Ikusi -> Aurkezpena edo F5 teklari sakatu. Honela, zuriune-barrari sakatuta pasatzen joango dira orrialde ezberdinak. Modu honetatik ateratzeko Esc teklari sakatu beharko zaio. 6.1.6.- Dokumentuaren egitura ikustea Laster-markak edo orriak ikusteko, aukeratu Ikusi -> Alboko-panela edo sakatu F9. Gauza bera egin beharko da kentzeko, berriz F9 sakatu edo desgaitu Ikusi -> Alboko-panela. 6.1.7.- Dokumentuaren propietateak ikustea Dokumentuaren propietateak ikusteko, aukeratu Fitxategia -> Propietateak. 6.1.8.- Dokumentua inprimatzea Dokumentua inprimatzeko, aukeratu Fitxategia -> Propietateak edo Ctrl + P lasterbideari sakatu. 6.1.9.- Dokumentua kopiatzea Dokumentua kopiatzeko, aukeratu Fitxategia -> Gorde kopia bat edo Ctrl + S lasterbideari sakatu. 4. 6.2.- Scribus 6.2.1.- Zer da Scribus. Scribus Adobe PageMaker, QuarkXPress eta Adobe InDesign komertzialen ordezkoa izan daiteke. Ordenagailu bidez argitalpenak sortzeko tresna oso ona da. Diseinuan eta konposizioan malgutasuna ematen du 6.2.2.- Nola instalatu. Ez badago Scribus gure sisteman instalatuta, "Aplikazioak -> Ubuntu Software-Biltegira" joan ahal gara eta hor Scribus bilatzen dugu bilatzeko eremuan. Agertzen den lehenengo paketean klik bikoitza egiten dugu eta instalatu botoiari sakatu behar zaio. "Sistema-> Administrazioa->Synaptik pakete-kudeatzailea" aukeratik ere egin ahal da, "scribus" izeneko paketea instalatzeko markatu behar da saguaren eskumako botoiarekin eta "Aplikatu" botoiari sakatu behar zaio tresna-barran. 6.2.3.- Scribus exekutatu. Scribus exekutatzeko, "Aplikazioak->Grafikoak->Scribus" aukeratu behar da. 6.2.4.- Dokumentu berri bat sortu. Scribus abiarazterakoan dokumentu berria sortzeko leihoa agertuko da. Edozein momentutan sortzeko, menu-barran, "Fitxategia->Berria" aukerari sakatu beharko diogu edo Ctrl+N lasterbidea erabili. Hor zehaztu daiteke dokumentuaren diseinua: alde bakarrekoa, bi aldekoa edo triptikoa izango den esaterako; orrialdearen orientazioa eta tamaina, edo marjinak. Zehaztapenak amaitu ditugunean, "Ados" teklari sakatuta dokumentua sortzen da. 5. Hau da dokumentu berria sortuta ageruko zaigun leihoa, Scribus-en leiho nagusia, alegia. 6.2.5.- Dokumentuaren konfigurazioa. Dokumentua sortzerakoan ezarritako dokumentazioa aldatu nahi bada, edozein momentutan, menu-barran, "Fitxategia->Dokumentuaren konfigurazioa" aukerari sakatu beharko zaio. 6. 6.2.6.- Orrialde berria gehitu. Nahibeste orrialde gehitu ahal ditugu dokumentuan, menu-barran, "Orria->Txertatu" aukerari sakatzen badiogu. Hor agertzen den leihoan, zenbat orrialde gehitu nahi ditugun eta non kokatu zehaztu ahal da, hala nola orientazioa. 6.2.7.- Dokumentua gorde. Dokumentua gordetzeko, menu-barran, "Fitxategia->Gorde" aukeran klik egin ahal dugu edo Ctrl+S laster-tekla sakatu. Dokumentuaren izena jarri behar dugu eta mantendu lehenetsita jartzen den luzapena, .sla, alegia. Scribus-en luzapena. 6.2.8.- Dokumentua gorde. Dokumentua gordetzeko, menu-barran, "Fitxategia->Gorde" aukeran klik egin ahal dugu edo Ctrl+S laster-tekla sakatu. Dokumentuaren izena jarri behar dugu eta mantendu lehenetsita jartzen den luzapena, .sla, alegia. Scribus-en luzapena. 7. 6.2.9.- Ikusi menua. Ikusi menuan, hainbat aukera daude dokumentua ikusteko zooma aldatzeko edo maketatzeko orduan elementu lagungarriak erakusteko edo ezkutatzeko. 8. Hortik, esaterako, erakutsi ahal dugu sareta, elementuak kokatzen laguntzeko leku zehatz batean. Horrela geldituko litzateke dokumentua: Saretarekin bezala, beste elementu lagungarriak ere ezkutatu edo erakutsi ahal ditugu menu horretatik, marginak, markoak, gidak, erregelak, karaktere-kontrolak, etab. 9. 6.2.10.- Gidak. Gidak dira inprimatzen ez diren elementuak, eta saretaren kasuan bezala, elementuak dokumentuan kokatzen laguntzen gaituztenak. Gidak bertikalak edo horizontalak izan daitezke. Gidak sortzeko dokumentuan, horizontala bada, goiko erregelan klik egin saguaren ezkerreko botoiarekin eta botoia askatu gabe, arrastatu gida kokatu nahi den lekuraino. Gida bertikalak kokatzeko, gauza bera egin behar da ezkerreko erregelarekin. Gidak edozein momentutan mugitu ahal dira lekuz, saguaren ezkerreko botoiarekin klik egiten dugu gidan eta arrastatu egiten dugu nahi dugun lekuraino. Argazki-pantaila honetan gidak ikusten ditugu lerro etenekin eta mugitzen ari agren gida bat lerro beltz batekin. Menu-barran, "Orria->Kudeatu gidak" aukerarekin, gida kudeatzailea zabalduko zaigu, non gidak ezabatu, ezkuz mugitu edo eskuz sortu ahal ditugun. 10. Gidak kudeatzeko leiho honetatik ere aplikatu ahal ditugu gidak orrialde guztietarako "Aplikatu orrialde guztiei" kutxatxoa markatuz. 6.2.11.- Testua txertatu dokumentuan. Orain arte, lan egin dugu dokumentu huts batekin, edukia emateko dokumentuari, elementu ezberdinak txertazen joan beharko gara. Testu-elementu bat txertatzeko, menu-barran, "Txertatu->Testu-markoa" aukerari sakatu beharko zaio, edo T teklari sakatu, edo baliabide-barran, testua txertatzeko ikonoari sakatu . Hori eginda dokumentuan kokatu beharko dugu laukizuzen bat marraztuta saguarekin dokumentuan, testu-markoak okupatzea nahi dugun arean. Ondoren, edozein momentutan, arrastatu daiteke saguarekin eta mugitu nahi den lekura edo tamaina aldatu markoan agertzen diren puntu ezberdinak mugituz. Gainera, F2 klikatuta edo, elementuaren gainean saguaren eskumako botoiarekin klik eginda agertzen den menuan, "Propietateak" aukeratuta, hainbat ezaugarriak zehaztu daitezke eskuz, hala nola, tamaina, posizioa edo forma zein marra edo testuaren estiloa edo fondoaren koloreak, esaterako. 11. Forma, aukeran, esaterako, testuaren ertzak borobildu ahal dira edo forma ezberdinak ezarri. Klik bikoitza eginez testu-markoaren gainean, has gaitezke bertan idazten. Kuriositate bezala eta askotan maketaziorako oso erabilgarria delako, aipatu daiteke, testu-markoaren gainean klik eginez eskumako botoiarekin, agertzen den menuan "Testu-lagina" aukera dugula. Aukera horren bitartez, testu adibide bat txertatu daiteke, Standard Lorem Ipsum edo hizkuntz ezberdinetako testuak. Halaber, testu-markoaren menu honetan, "Eskuratu testua" aukeraren bitartez, kanpoko fixtategi batetik testua txertatu aha da: odt, doc, html, csv, testu formatua eta beste formaturen bat gehiago ere onartzen dira. Markoan agertzen bada ikur hau: Esan nahi du testua ez dela sartzen zehaztu dugun arean, orduan, area handitu ahal dugu edo beste testu-marko berri bat sortu ahal dugu kutxa horretan jarraitzeko testua. Honetarako, sortzen dugu marko berri bat, aukeratzen dugu lehenengo markoa, non testua ez den sartzen eta klik egiten dugu "Estekatu testu-markoak" ikonoan 12. Hori eginda, aukeratzen dugu bigarrena eta orduan, gezi bat agertuko zaigu bien artean eta testuak bestean jarraituko du. Lotura hau kentzeko, lehenengo markoa aukeratu beharko dugu, ondoren "Desestekatu testu-markoak" ikonoari sakatu beharko zaio eta gero bigarren markoa aukeratu. 13. Testuan erosoago lan egiteko eta estiloa erosoago emateko, testu-editorea daukagu. Testu- markoa aukeratuta, Ctrl+Y laster-teklari sakatuta edo dagokion ikonoari sakatu ahal zaio. 14. 6.2.12.- Elementu ezberdinak txertatu dokumentuan. Menu-barran, "Txertatu" aukeratik, elementu ezberdinak txertatu ahal ditugu dokumentuan. Testu-markoak, lehen ikusi dugun bezala, irudi-markoak, taulak, formak, poligonoak, marrak, kurbak, etab. Elementua behin sortuta, arrastratu daiteke nahi den lekura edo bere propietateak aldatu daitezke, saguaren eskumako botoiarekin klik eginda eta agertzen den menuan, "Propietateak" aukeratuta. Irudien kasuan, irudi-markoa sortuta, irudia txertatzeko, saguaren eskumako botoiarekin klik egin markoaren gainean eta agertzen den menuan "Lortu irudia" aukera hautatu behar da. 15. Gainera, poligonoak eta formak, testu-marko eta irudi-marko bihur daitezke. Horretarako, elementuaren gainean saguaren eskumako botoiarekin klik egin behar da eta agertzen den menuan "Bihurtu" eta hor aukeratu ahal dugu "Testu-markoa" ala "Irudi-markoa". Horrela, honelako formak sortu ahal dira. Gaian sakontzeko, eskuliburu honetara jo daiteke: http://www.imh.es/dokumentazio-irekia/manualak/scribus-argitalpen-eta-maketaziorako- software-askea/referencemanual-all-pages