532 guaixe

16
Sexu indarkeriaren kontrako esku moreak >>3 SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 27, ostirala • 2. aroa • 532. zenbakia Sakanako Enpresarien Elkarteak ibarrean 20 urtetan estreinakoz langileendako prestakuntza jarraiturik ez dela izanen salatu du Guaixe astekaria abenduaren 11ra arte oporretara doa Elikagai Bankuak jaki bilketa eginen du asteburuan >>7 Irurtzunen Euskal Ekitaldiak eta Altsasun Euskararen Eguna >>9 Etxarri Sakanako sortzaileen agertokiye >>15 Zorri azoka, hausnarketa- rako etenaren aurretik >>5 Emakumeen futbol eguna bihar Altsasun >>12 Amiantoarekin lan egindakoen elkartea sortzeko deia >>8 Fernandez, brontzezko domina mundialean >>11 Sakanerria>> 5

description

 

Transcript of 532 guaixe

Page 1: 532 guaixe

Sexu indarkeriarenkontrako esku moreak >>3

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 27, ostirala • 2. aroa • 532. zenbakia

Sakanako Enpresarien Elkarteakibarrean 20 urtetan estreinakozlangileendako prestakuntzajarraiturik ez dela izanen salatu du

Guaixe astekariaabenduaren 11raarte oporretaradoa

Elikagai Bankuak jaki bilketa eginen duasteburuan >>7

Irurtzunen EuskalEkitaldiak eta AltsasunEuskararen Eguna >>9

EtxarriSakanakosortzaileenagertokiye

>>15

Zorri azoka,hausnarketa-rako etenarenaurretik >>5

Emakumeenfutbol egunabihar Altsasun

>>12

Amiantoarekinlan egindakoenelkarteasortzeko deia

>>8

Fernandez,brontzezkodominamundialean

>>11

Sakanerria>> 5

Page 2: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaLa viuda negra eta Nekez. Azaroaren27an, ostiralean, 23:00etan Altsasukogaztetxean.

Arturo Kanpion abesbatza.Azaroaren28an, larunbatean, 19:00etanHiriberriko elizan.

Salatxo abesbatza. Azaroaren 29an,domekan, 12:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

Elkhos ahots taldea. Abenduaren3an, ostegunean, 13:00etanIrurtzungo elizan.

Etxarri Aranazko abesbatza.Abenduaren 3an, ostegunean,13:00etan Bakaikuko elizan.

Erkudengo Ama abesbatza.Abenduaren 3an, ostegunean,13:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Gaztelu Ahotsak. Abenduaren 3an,ostegunean, 13:00etan Olaztiko kulturetxean.

DantzaSustraiak. Azaroaren 28an,larunbatean, 20:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. Dantzarima.

AntzerkiaLa maquina del dueño. Azaroaren27an, ostiralean, 22:00etanOlatzagutiako kultur etxean.Plataforma Tirante.

Un loco de desatar. Azaroaren 28an,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Juan Sanchez Vallejo.

Cletaren ametsa. Abenduaren 6an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Gus Marionetak.

ZinemaRequisitos para ser una personanormal. Azaroaren 27an, ostiralean,21:45ean eta azaroaren 29an,domekan, 20:00etan Altsasun.

Marte. Azaroaren 27an, ostiralean,22:00etan eta azaroaren 29an,domekan, 20:10ean Altsasun.

Campanilla y la leyenda de la bestia.Azaroaren 29an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Dragon Ball Z: F berpiztua.Abenduaren 3an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Del reves (inside out). Abenduaren4an, ostiralean, 17:00etan Izurdiagakoelkartean.

Un otoño sin Berlin. Abenduaren 4an,ostiralean, 22:00etan eta abenduaren6an, domekan, 20:10ean Altsasun.

El becario. Abenduaren 10ean,ostegunean, 19.00etan Altsasun.

Pailazoak Amalur. Abenduaren 3an, ostegunean,17:00etan Irurtzungo kiroldegian.Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Ipuin kontalariaIpuinak mara-mara. Azaroaren 27an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Maider Galartza.

Bizikleta irteerak Herediako baltsa. Azaroaren 29an,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 60 km.Barranka TT mendi bizikleta taldea.

Sakana. Abenduaren 6an, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregiplazatik. 50 km. Barranka txirrindularitaldeko mendi bizikleta taldea.

IrteerakDonostiako zientzia museoa.Abenduaren 8an, asteartean,10:00etan Irurtzundik. Aizpean,Irurtzungo euskaltzaleen topagunea.

ErakusketakBetiko zein gaurko jostelanak II.Abenduaren 6ra arte, 18:30etik

21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean. MaribelMazkiaran.

Altsasu Memoria II. Abenduaren 8tik20ra arte, 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Hitzaldiak Askatasunaren bidean, presoaketxera! Azaroaren 27an, ostiralean,19:00etan Irurtzungo kultur etxeaneta abenduaren 2an, asteazkenean,19:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean. Sortu.

Abenduak 6, inposaketen gainetik,bagoaz. Azaroaren 27an, ostiralean,19:00etan Arbizuko udaletxean.Hizlaria: Sabino Cuadra. Sakanako Ernai.

El amianto mata. Hiltzaile isila. Zeregin? ¿Qué hacer si lo manipulaste?Azaroaren 27an, ostiralean, 18:00etanAltsasuko Gure Etxea eraikinean.Hizlaria: Jesus Uzkudun Illarramendi.Asviamie elkartea.

BertsolaritzaBertsotruk, Sakana &Mungia/Larrabetzu. Azaroaren 27an,ostiralean, 22:00etan, EtxarriAranazko Leku Ona tabernan.

LiteraturaLa fábrica de sombras (Ibon Martin).Abenduaren 1ean, asteartean,19:00etan Altsasuko Haritzatabernan. Aurretik gonbidapena jaso.

La comedia humana (WilliamSaroyan). Abenduaren 5ean,larunbatean, 18:00etan Irurtzungoliburutegian. Irakurle taldea.

Can: hemen ez da ezer gertatu(Joserra Senar). Abenduaren 10ean,ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegian. Irakurle taldea.

La casa de la buhardilla (MariRomero Fernandez). Abenduaren10ean, ostegunean, 19:00etan

Altsasuko Iortia kultur gunean.Gonbidapena liburutegian jaso.

TailerrakEmozio adimena. Azaroaren 28an,larunbatean, 18:00etan Lizarragan.Gozamenez.

Bestelakoak Andra Mari ikastolaren eraikinberriaren mustutzea. Azaroaren28an, larunbatean, 11:30ean Etxarrin.

Eztanda Irratiaren 16. urteurrena.Azaroaren 28an, larunbatean,11:30etik aurrera Iturmendin. IGA.

Wii-ak, play stationak eta pantailak.Azaroaren 28an, larunbatean,19:00etatik 23:00etara AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Kantu afaria. Azaroaren 28an,larunbatean, 22:00etan HiriberrikoTxitera elkartean. Edorrekin.

Mahai jolasak, euskaraz. Azaroaren29an, igandean, 12:00etan IrurtzungoPikuxar euskal txokoan. Familiamintzakidea.

Lakuntzako II. GastronomiaTopaketa. Hego Amerika. Azaroaren29an, igandean, 18:30ean LakuntzakoPertza elkartean. Txingurriye.

Euskararen Eguna. Abenduaren 3an,ostegunean, 11:00etatik aurreraAltsasun.

Euskarak 365 egun. Abenduaren5ean, larunbatean, 10:00etatikaurrera Irurtzungo karpan. Aizpea,Irurtzungo euskaltzaleen topagunea.

Zorri azoka, merkatu soziala.Abenduaren 6an, igandean, 11:30etik14:30era Etxarriko estalopean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 27an, ostiralean, 20:00etanIrurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza,Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku,Altsasu eta Olaztin. Hileko azkenostiraleko elkarretaratzea.

Gure Esku Dago. Azaroaren 28an,larunbatean, 18:00etan Bakaikun.Bilkura irekia.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 29an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

azaroak-abenduak27-10Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

EkhiZORIONAKgazte!!Listo 12 urte!! Ongi pa-sa zure urtebetetzeaneta muxu pila bat. Etxe-koen partez.

Eneko ReparazAnabitarteGure mutilak gaur 8 ur-te!!! ZORIONAK!!!

MarioZure egun berezi hone-tan zorionakemannahi dizkizugu. Amatxo, zure arrebakAmaia eta Ainhoa etazure ilobatxoa Amets.Muxu handi bat.

IruneZORIONAK IRUNE!!Egun ona pasa. Familiaguztiaren partez.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Page 3: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 3

ezkaatza >>

Indarkeria antzezlan bihurtuaGaur, 22:00etan, Olatzagutiakokultur etxean

Azaroaren 25a dela eta Olatzagu-tian antolatutako egitaraua despe-ditzeko Plataforma Tirantek Lamáquina del dueñoantzezlana eka-rriko du. Emakumeenganako indar-keria sistemikoa ardatz duen obraEstibaliz Villa eta Jose Ibn-k zuzen-du dute; Villa bera Alex Antuneze-kin batera igoko da eszenatokira. Han irudi errealen ikus-entzunez-ko proiekzioa, dantza garaikidea, pro-pio sortutako soinu banda eta gurekulturaren egunerokotasunetik ger-tu dauden testu iradokitzaileak iza-nen dira. Guztiek, bidaia intentsubatean, gure baitako (ez)ezagune-ra garraiatuko gaituzte. Azken fine-an, gure barrura begiratzeko eta erre-alitatea, gure ingurua, erlazioak,sinesmenak eta sentimenduak, joka-bideak eta maitatzeko moduak kri-tikoki begiratzeko probokazioa daantzezlana. +www.guaixe.eus

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna

Altsasu eta Sakana institutuetako,Iñigo Aritza ikastolako eta SagradoCorazon ikastetxeko DBHko 205ikaslek hartutako konpromisoenberri eman zuten herenegun

Emakumeenganako indarkeria-ren kontrako eguna dela eta eurenikastetxeetan tailer banatan par-te hartu dute. Gazteek euren espa-zioetan (koadrila, festa, ikastetxeedo batzuetan familia) ingurukoneskek jasaten dituzten sexu era-soak tratatu dituzte. Goikoetxeakargitu zuenez, “inork ez du nes-ken kontrako sexu-erasoak dudanjarri. Eta honek, arraroa izanarren, alde positiboa du. Zerbaitezabatzeko dagoela ikusi behar bai-ta. Hori da indarkeriarekin haus-teko lehen pausoa”. Pauso horiikasleek eman dutela aitortu zuen.Eta hartutako konpromisoak bes-te urrats bat direla gaineratu zuen.

Konpromisoak, alde batetik,neskek eta, bestetik, mutilek ira-kurri zituzten, “emakumeengana-ko indarkeriaren kontra paper des-berdinak jokatzen baitugu eta,horregatik, jarrera desberdinakhartu behar ditugu”. Publiko egin-

dako konpromisoak aurrera era-manen dituztela espero zutela gai-neratu zuen Goikoetxeak. Herene-gungo ekitaldian publiko egin zituz-ten konpromiso horiek. EkitaldiaLorena Arangoa clownaren saioa-rekin despeditu zen. +www.guaixe.eus

Konpromisoetakobatzuk

NeskenakElkar laguntzea.Norberak bere sexu bizitza du eta ez duguez psikologikoki ez fisikoki iraintzea. Sexu eraso bat ikusten edo sufritzen badu-gu erreakzionatzea. Sexu erasoa jaso duen edo jasotzen ari denpertsonari laguntza eskaintzea. Gure artean ez iraindu eta errespetua izan. Eraso baten aurrean elkar laguntzea. Defendatzen hastea. Eskotea beldurrik gabe janztea. Makillajea aurpegia estaltzeko ez erabiltzea. Gustatzen ez zaigunean EZ esateko kon-promisoa hartzea. Mutilekin hain “bigunak” ez izan eta “rolloa”hainbeste ez segi eta defendatzea. Neskei buruz mutilek egiten duten komen-tario sexistei erantzuna ematea. Tabernatik ateratzerakoan edo komune-ra joaterakoan inor bakarrik ez uztea. Festa giroan mutila neska erasotzen ari delaikustean, inguruan laguntza eskatu etaneskari gustura dagoen galdetzea. Elkar errespetatzea eta ez iraintzea.

Depilatu nahi ez duen emakumearen esku-bidea aitortu eta ez iraintzea. Ideia sexisten inposizioaren kontra lan egin. Geu errespeta gaitzaten helburua jarri.

MutilenakTxiste sexistarik ez egitea. Emakume mozkortuez ez aprobetxatzea. Begirada lizunik ez egitea. Etxeko gauzetan berdintasunez jokatzea. Neska bat iraintzen ikusiz gero hura lagun-tzeko zerbait egitea. Lagunartean komentario sexista bat entzu-tean lagunari esan duen horretan pentsa-tzeko eskatzea.Etxera joateko ikara duten neskei laguntzea. Bortxaketa kasuan bortxatzailea eta bor-txatua bereizi eta azken horri laguntzaeskaintzea. Sexu bereizketarik ez egotea. Estereotipoak desegitea. Piropo sexistak lekuz kanpo daude. Emakumeak berdinak bezala tratatzea. Ikasgelara etortzen den neska besteakbezala tratatu eta integratzen laguntzea. Sexu eraso baten aurrean kontra atera. Bere burua defendatu ezin duen emaku-mea laguntzea. Emakumea objektu gisa ez erabiltzea.

Horixe aldarrikatu zuten 30 batarbizuarrek asteazken iluntze-an egindako kontzentrazioan.Elkartu zirenen parean sexuindarkeriagatik hildako emaku-meak irudikatuz kandelak esku-tan beltzez jantzitako eta maska-ra txuriak aurpegian zituzten seiemakume jarri ziren.

Olaztin, bestalde, 50 bat per-

tsona elkartu ziren. Hau ez dagure bakea, autodefentsa feminis-ta leloa zuen pankarta zabalduzuten. Sexu indarkeriarekinbukatzea “guztion ardura, jendar-te guztiarena” dela aldarrikatuzuten. Aurretik, Fatima DjaraSanik munduko hainbat emaku-mek pairatzen duten ablazioariburuzko hitzaldia eman zuen.

Emakumeenganako indarkeria-ren kontrako egunean egindakokontzentrazioan 50 bat pertsonaelkartu ziren udaletxe aurrekoaldean. Indarkeria sexistarenaurrean hartu zure ardura. Askida! leloa zuen pankarta zutenburuan. Mugimendu feministakokideek bukaeran adierazi zutenez“bada garaia sistema honek sor-tzen duen beldur eta biolentzia

arduraz kudeatzeko, erradikalta-sunez, hau da, arazoaren errorajo” behar dela, “norberaren jardu-netik gure praktika politiko kolek-tiboetara pasatuz. Ardura lekual-datu, banatu eta indarkeria sexis-taren kontrako borrokan apustugarbiak egiteko garaia dugu,bakoitza bere eremutik, norabideberdinean”.+www.guaixe.eus

Indarkeria matxistari stop!

Arbizuko elkarretaratzea. Enara Insausti

Indarkeria matxistak estatuan hildako emakume bakoitzeko esku more bat.

Mugimendu feminista: “indarkeriasexistaren kontrako borrokanapustu garbiak egiteko garaia dugu”

Altsasu»

Altsasu»Arbizu / Olatzagutia»Olatzagutia»

Sexu indarkeriaren kontrako ikasle konprometituak

Page 4: 532 guaixe

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

Gaur Donostian estreinaldia duGure kabuz ala hil izeneko doku-mentalak, gazteen frustrazioa etaprekaritatearen aurrean alter-natiba bat sortzeko gogoen islaGazte Abertzaleen ikuspegitikgurera.

Kaleume hitza gogorregiaagian, baina garapen pertsonale-

rako tresna aproposik gabe gera-tu da gure gazteriaren zati han-di bat. Beste batek gure arazoakkonponduko dizkigulakoan, gukgeuk gauzak egiteari uzteko sega-dan erori gara azkenik.

Oinetakoen sokak lotzen ezdakien haurraren pare bizitzarenateetan. Bonbila bat aldatzen edo

erosketa egin eta bazkaria presta-tzen ez dakien gazteak zaila iza-nen du. Soluzioen bila, saltzen diz-kietenak baino ez dituzte ikusiko,manipulazioen biktima, mugikorbatean youtubeko bideoei so. Wasa-paren erakuskerian galduta etasare sozialetan kateatuta. Bapate-kotasunera ohituta, pazientzia

eskas. Frustrazioetatik babestuaktxikitatik, nola onartu ezetz baterantzuntzat? Nola ulertu bizitzakbehin eta berriz eroraraziko ditue-la berriz altxa daitezen?

Altxatzen ikastea. Porrotak etaezetzak onartuz haiei esker hobe-tzea. Nahi dugun hura, ametshura lortzeko guk geuk eginda-

ko lanaz baliatzea. Gauzen zerga-tiaz galdetu eta kritikoak izatea.Bidetik atera eta bidea kanpotikhasita ikusiz gure norabideazkontzientzia hartzea. Azken fine-an bizitza adarretatik eustea.Sakanara iritsiko da dokumen-tal hau ikusteko aukera, buruaastintzeko balioko al digu!

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a4 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Garazi GarziaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Gure kabuz ala hil

Antsietatea eta depresioa diraosasun mentaleko desoreka ohi-koenak, eta hauek, OME-ren (Osa-sunaren Mundu Erakundea) esa-netan, gizonezkoengan baino eragin handiago dute emakumez-koengan. Lasaigarriak eta som-niferoak dira emakumeek gizo-nek baino gehiago kontsumitzendituzten psikoaktibo bakarrak,Plan Nacional sobre Drogas txos-tenak esandakoen arabera, bikoi-tza baino gehiago. Alkohola etatabakoaren ondoren, gehien kon-tsumitzen diren drogak dira pilu-

la hauek.Gaur egun, botika hau popula-

zioaren %12ak erabiltzen du, 2005.urtean erabiltzen zenaren bikoi-tza. Medikuek, gehiegi errezeta-tzen dituztela eta beraien erabile-ra ez dutela kontrolatzen onartzendute. Europako herrialdeen arte-an pilula hauen kontsumoa gehienhedatu den tokia Espainia da.

Medikuaren errezeta beharrez-koa duen droga legal bakarradela esan genezake. Botika mer-kea, epe motzean eragiten duenaeta ondorio txar handirik gabe-

koa da. Lo egiteko, barruan dara-magun piztia lasaitzeko, egoeratxarrei aurre egiteko edo eta bizi-tzarekin aurrera egiteko lagun-garriak izan daitezke.

Baina aipatutako abantailahauetaz aparte, pilula hauekmenpekotasun handia sorraraz-teko gaitasuna dutela jakin behardugu. Gero eta dosi handiagoakbehar izaten dira efektu berdinaklortzeko. Bai medikuarendakoeta bai gaixoarendako ere, erre-kurtso azkarra eta erraza dahasiera batean. Sarri, medikuek

eta gaixoek tratamenduarekinnoiz hasten diren badakite, bai-na ezin dute jakin noiz bukatu-ko den.

Emakumeek beraien arazoakpilulekin arintzen omen dituzteeta gizonek, aldiz, alkoholarekin.Mediku eta psikologoen esanetan,gizonek, medikura joan beharizan gabe, adikzioetarako joerahandiagoa dute, eta aldiz, ema-kumeek, laguntza eskatzen dute,haien oinazea azaltzen dute etamedikuak esandakoa egiten dute.

Bestalde, badago pilula hauek

kontsumitzeko beste arrazoi indar-tsu bat: oinazeak inolako konno-tazio ezkorrik gabe arintzen ditu,eta hau emakumeengan eragitenduen arrazoia omen da.

Azkenik, emakumeen antsieta-tea ez da kasualitatea, hormonekbaldintzatzen omen dute eta andre-ek badute horretarako joera. Gizar-teak berak ere joera horretan baduzerikusi handia: lanaldi bikoitzak,bakardade egoerak…

Sakanako PrebentzioProgramak

hara zer dien

Ezkutuan dauden adikzioak

Andra Mari Ikastola:zorionak eta mila esker!Iñigo Orella Altzueta

Asteburu honetan Andra MariIkastolak bere eraikin berria-ren inaugurazioa ospatuko du.Horren harira, nire bizipen per-tsonal eta profesionaletik abia-tuta, gure familia Ikastolenproiektuarekin maitemintzeaeta identifikatzea azalduko duenhausnarketa hau partekatunahi dut.

Zer da Ikastola? Ikastola, zalan-tzarik gabe, ez da euskaraz ira-

kasten duen beste ikastetxe bat,askoz gehiago baizik: herri eki-menez eta auzolanez sortutakoproiektua, gestio eredu demo-kratikoa eta gardena non fami-liek parte-hartze zuzena dauka-gun, teknologia berriak integra-turik dituen kalitatezko proiektupedagogiko aitzindaria, ikasleeuskaldun eleaniztunak sortzendituena, etengabeko formazio-an eta ebaluazioan dagoen irakas-le talde hurbila, egonkorra etabertakoa, laikoa, hezkuntza zer-bitzu publikoa eskaintzen duenguraso kooperatiba, erreferen-tziatzat Euskal Herria hartzenduena… hau guztia, eta batezere gozotasunez berdintasune-tik eta desberdintasunaren erres-petutik gure seme-alabak gurehizkuntza eta gure kultura mai-tatzera gonbidatzen duen proiek-tua. Ikastolan dena ez da arrosa,

arazoak eta desadostasunak erebadaude, baina baita hobetzekoborondatea eta proposamenakegiteko bideak ere.

Eraikin berriak eskaintza abe-rats hau espazio egokiagoetangaratzea ahalbidetuko du, bainaeraikina baino askoz garrantzi-tsuagoa da Ikastolaren Hezkun-tza Proiektua, hau da Andra MariIkastolaren altxorra. Irakasleanaizen heinean, funtsezkoa iru-ditzen zait azpimarratzea gureseme-alaben ongizate integralahelburu duen hezkuntza proiek-tua, ikas komunitate guztiare-kin adostua, Euskal Herritik etagure berezitasunetik abiatuta,gure umeei burua eta bihotzamundu zabal eta anitzera ireki-tzen dizkien proiektua, gaur etabihar gure haurrei egokitukozaien errealitatean herritar kon-petenteak izan daitezen ahalbi-

detzen duen proiektua. Ikastolekkonpetentzietan oinarritutakoEuskal Curriculuma berea egin,garatu eta irakasleak formatuondoren, klaseratzen dute. Zori-txarrez Sakanan zentro baka-rrak dira.

Bukatzeko, gure Ikastola osa-tzen dugun guraso, ikasle, lan-gile eta laguntzaile guztiakzoriondu nahi ditut, baita 46urte hauetan familia handihonen parte izan zareten mila-ka sakandar ere, eraikin berrialortzeko ametsa errealitate ede-rra bihurtu delako. Ezerezetikahalegin handiz familia gutxibatzuek abiatutako herri egi-tasmo xume hura, gaur egungoeta etorkizuneko ikasle eta fami-lien nahia aseko duen proiektubikaina bilakatu da. Aldi bere-an, Andra Mari Ikastolako pro-fesional eta langile taldeari biho-

tzez eskertu nahi diet gure seme-alabekin egiten duten lan zora-garria, ikasle bakoitzarekinadierazten duten kezka, jarrai-pen pertsonalizatua eta gertuta-suna. Eta guraso batzordean etalan taldeetan izugarrizko inpli-kazioa erakutsi duten partaide-ei ere, mila esker musu-trukeskainitako denbora eta ahale-ginagatik. Ezin dut ahaztu oraindela sei urte Nafarroa Oinezenbitartez babesa eta ezinbestekolaguntza eman ziguten herritareta babesle ugari. Honek guztiaknabarmentzen du Andra MariIkastola Sakanako 14 herritanongi errotutako proiektua delaeta zabala, oso zabala. Familiaguztiek daukate tokia gurean.Jarrai dezagun bada, gure hez-kuntza garatzen, EUSKARAZBIZITZEN eta Sakana ERAIKI-TZEN!!

gutunak

Page 5: 532 guaixe

sakanerria >>SARIA 3MB PLATAFORMARENDAKO: Liza-rrako Ekologistak Martxan taldeak Jatorrasaria eman zion 3 Mugak Batera Platafor-mari larunbatean. Ekologistek sari horre-

kin Olaztiko errausketa proiektuaren kon-tra lan egiten duen plataformaren lana ai-tortu nahi du. +www.guaixe.eus

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 5

Etxarri Aranatz»

Abenduaren 6an, igandean,11:30etik 14:30era EtxarriAranazko estalopean.Antolatzaileek iragarri duteegitasmoaz hausnartzeko eten bateginen dutela ondoren

Zorri Azokak elkartzen dituenSakanako ekoizleak, artisauak etaartistak euren salgaiak jendaurre-an abenduko aurreneko igandeeguerdian jarriko dituzte. EtxarriAranatzen izanen da. Handik pasa-tzen denak lehen sektoreko produk-tuak eta artisau eta artisten lanak

eskuratzeko aukera izanen du. Ohidenez, Sakanan bertan ekoizten ezdiren produktuen ekoizle bat gon-bidatuko da. Gainera, hala nahi due-nak, trukerako tokia izanen du.Behar ez duen hori beste zerbaiten-gatik trukatzeko aukera izanen duhan. Arte adierazpideei beti eginzaie tokia azokan eta oraingoan ereez du hutsik eginen.

Zorri Azokan parte hartu nahidutenek merkatu sozialaren anto-lakuntzan lagundu beharra dute.

Hori da hasieratik jarritako araua.Azoka ibarreko ekoizleen, artisteneta artisauen erakusleiho izatekosortu zen. Bertako helburuak sus-

tatuz Sakanako ekonomian eraginnahi zuten. Horrekin batera, sale-rosketara mugatzen den azoka batbaino zerbait gehiago izan nahi

zuen, sakandarren topagunea iza-nen da. Horregatik azoka soziala-rena, irekia eta parte-hartzaileanahi zutelako. Hasierako helbu-ruei garrantzia eman eta haieknola txertatu aztertzeko abenduko-aren ondoren gelditu eta hausnar-tzera elkartuko dira sustatzaileak.

2013ko agorrilaren aurrenekoostiralean egin zen estreinakoZorri Azoka. Urte bateko eskar-mentuarekin data igandera alda-tzera erabaki zuten eta 2014ko irai-letik hileko lehen igandean eginizan da. Etxarriko udaletxeko esta-lopea eta plaza hartu dute azoka,eta frontoia bakarren batean ere.Etxarriz aparte beste herri batzuekere ezagutu dute azoka soziala.

SEEk hainbat eragileri ibarrekolangileek Nafarroako gainontzekoaukera berak izan dezaten lanegiteko eskatu diete

Espainiako Gobernuak aurtenlangileendako prestakuntza jarrai-tuko funtsak banatzeko metodolo-gia aldatu du, konpetentzia aske-ko sistema ezarriz. Hartan pres-takuntzan aritzen diren enpresaguztiak aurkeztu daitezke. Horrenondorioz, Sakanako EnpresarienElkartea (SEE) sortu zenetik,1996tik, estreinakoz aurten ez dalangileendako prestakuntza jarrai-turik izanen Sakanan. SEEtik azpi-marratu dutenez, prestakuntzajarraituko ikastaroak “enpresenlehiakortasuna ziurtatzeko ezin-bestekoak dira, eta gehiago izanendira, teknologiaren eta kudeake-ta prozesuen aurrerapenarekin”.

SEEk gaztigatu duenez, legegin-tzaldi aldaketak ikastaro gehienakIruñean antolatzea dakar, “langilegehiago daudelako eta taldeak osa-tzeko langile kopurua osatzea erra-zago delako”. Prestakuntza enpre-sek irabazia izateko Sakanan ikas-taroak behar bezala antolatzekobeharrezko lanak egiteko prest ezdaudela azaldu dute SEEtik. Horre-

gatik, elkarteak “Sakanako langi-leek Nafarroako gainontzekoenaukera berak izateko beharrezkogestioak egiteko” eskatu die gutunbidez Altsasuko Udalari, SakanakoMankomunitateari, NafarroakoEnplegu Zerbitzuko zuzendaritza-ri, CENeko zuzendariari, UGT etaCCOOko idazkari nagusiei eta ELAeta LAB sindikatuei.

JardueraElkartea sortzearekin batera,1996an ekin zion SEEk langileen-

dako prestakuntza sustatu etahobetzeko kezka azaldu zuen. 20urte hauetan egin dituen jardue-retako batzuk dira: Lanbide Hezi-ketako prestakuntza mahaian par-te hartu, ziklo berriak martxanjartzeko proposamenak, ikaste-txeko eta Nafarroako Gobernukoordezkariekin elkartu edo langi-le eta langabeendako prestakun-tza jarraituko ikastaroak eskaini.SEEk eskainitako kalitatezkoprestakuntza jarraituko ikasta-roak “antzeko ezaugarriak dituz-

ten eskualdeetan (Mendialdea) ezdira egon”.

SEEko kideek gogorarazi duteibarrean ikastaroak antolatzea ezdela erraza. “Publizitatea egiteaez da nahikoa ikasleak erakartze-ko. Gaiak, data eta irakasle ego-kienak aukeratu behar dira. Eta,horretarako, egin beharrekoakdira: enpresen beharrak ezagutze-ko bisitak, langabetuei elkarrizke-tak, eskaera gehien izan dezake-ten gaiak identifikatu, publizita-tea hainbat euskarriren bidez

egin… “Lan handia da Sakananprestakuntza jarraitua kudeatzeaeta antolatzea”.

NEZen erantzuna

Mank-en herenegun jaso zuteneta Nafarroako Enplegu Zerbi-tzuarekin (NEZ) berehala jarriziren harremanetan. NEZetikAitor Karasatorreri erantzun dio-tenez, “gure langileen prestakun-tza eta Sakanako enpresen etorki-zuneko langileen konpetentziaberrien premien beharren diagno-sia egiten ari gara”. NEZetikMank-eko buruari esan dietenez,“Sakanako enpresen premien bieskaerari erantzuna emateko lane-an ari gara. Premia horiek eran-tzunak emateko proposamenakgeuk eginen ditugu”.

NEZetik SEEk eskatutako bal-dintzak betetzen dituen edo pro-grama aurkeztu duten ez daki-te. Bestalde, NEZtik Karasatorre-ri jakinarazi diote, “gobernuakordioan jaso bezala, LanbideHeziketako ikastetxeak langile-endako prestakuntza jarraitukotresna bihurtzeko lanean arigara”.

SEEren prestakuntzaikastaroei buruzkodatuak 540 prestakuntza ikastaro bai-no gehiago.4.700 ikasle. 162.372 prestakuntza ordu.2,5 euroko aurreztea kilometra-je, denbora eta abarretan 1996-2014 artean0,8 eta milioi bat euro arteanbideratu dituzte urtero kotiza-zio bidez Sakanako enpresek(0,7) eta langileek (%0,1).

SAKANA

Zorri AzokanSakanako eskaintza

Denetariko postuak izanen dira atzera ere Etxarrin. Artxiboa

Langileak Utzuganen, Sakanako garapen gunean, trebatzen. Artxiboa

Sakanan ez da langileendako prestakuntza jarraiturikizanen 20 urtetan estreinakoz

Page 6: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a6 sakanerria

Lizarraga»

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktua doan

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

IKER KIROLAKA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

URGAIN ALBAITARITZA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z% 20ko deskontua kontsul-tan.

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

BILTOKI TABERNAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doan.Karta menuan, kopa doan.

IÑAKI OINETAKOAKE T X A R R I A R A N A T Z

50 €ko gastuarekin,%10 ekodeskontu-balea.

GERTU SAKANAA L T S A S U

Sukalderako tresnerian50€ko erosketa egitean%10eko deskontu-baleahurrengo erosketarako.

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

Utsusuky packetan, % 30ekodeskontua.

ASENSIOA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan hurrengo erosketarako10 €ko balea. (eskaintza ezmetagarria).

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Eztanda Irratiakurteurrenaospatuko duIturmendiko irrati libreak uhinetan16 urte egin ditu eta hori ospatze-ko irratia sustatzen duen Iturmen-diko Gazte Asanbladak urteurrenospakizuneko egitaraua antolatudu biharko. Ospakizunean iturmen-diarrak eta sakandarrak parte har-tzera gonbidatu dituzte.

Egitaraua11:30ean Herri kirolak.14:30ean Makarronada.16:00etan Karaokea.19:00etan Pintxo-potea, PanchoBalbuena mariatxiak girotua.20:00etan Javierori omenaldiagaztetxean.22:00etan Bertso-afaria: SaatsKarasatorre eta Xabier Igoa bertsolarie-kin.01:00etan Gaupasa Dj Sergey-rekin,gaztetxean.

Isabel benta gabe 25 urte1990eko azaroaren 27an, gaur 25urte, Isabel bentak su hartu eta era-bat suntsitu zen. Astearte hartakogoizaldean piztu zen sua. Hura itzal-tzera Altsasu eta Iruñeko parkekosuhiltzaileak joan ziren. Garren kon-tra ezin izan zuten gauza handirikegin. Gainera, Altsasuko suhiltzai-leen kaboa zen Venancio Amillanoaltsasuarra larri zauritu zen teila-tuaren hegala gainera erortzean.Ezbeharraren ondoren Urtega-Barandiaran familia errepidez bes-taldeko Etxe Berria deitutakoraaldatu ziren. +www.guaixe.eus

Abenduaren 8tik 20ra arte,18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur guneanikusgai

Altsasu Memoria taldeak herrikohistoria osatu eta berreraikitzekozeregina beretako hartu zuen.Joan den urtean 76 eta 1950 urte-en arteko Altsasuko hainbat ger-takari errepasatu zituen ekitaldieta erakusketa banatan. Garaga-rrilean, berriz, 1950etik 1992rabitarteko historia pasarteak jasoeta ezagutarazi zituzten ekitaldibatean. Orain azken garai horre-tako materialarekin erakusketaondu du taldeak.

Abenduaren 8an, asteartean,19:00etan mustuko da erakusketa.Ekitaldi xume bat iragarri dutemustutzeko. Erakusketak JoseRamon Urtasun margolari iruin-darraren bederatzi koadro izanenditu, estreinakoz, Euskal Herrianjendaurrean ikusgai jarriko dire-nak. Haietako hiru ezagunak dira

liburu banaren azala ilustratzekoerabili dituztelako (Corralito foral,Cristos en las escuelas eta JuliaAlvarez). Taldekideek ohore han-ditzat dute primizia hori izatea.

Margolanen ondoren argazkizeta testuz osatutako kronologia iza-nen da ikusgai, hamarkadakabanatua dagoena. 1950/60 Frankis-moa eta Altsasu tristura orokor-pean; Fasako greba (1956) eta atze-rriko informazioa kanpoko irra-

tien bidez. 1960/70 legez kanpokoalderdien jarduna; gizarte gataz-kak; euskal foklorearen jazarpe-na eta aurreneko ikurrinak.1970/80 Burgosko prozesua etaAltsasun izan zuen eragina; GureEtxea kultur eta gizarte erreferen-tea; Aberri Eguna; erregimenarenerreforma eta atxiloketak. 1980/92Estatu kolpea; gerra zikina Altsa-sun; torturak; Otan; gazteria etaintsumisioa.

Avelina Flores:«gorentziyeklakuntzar guziei» Hilaren 10ean 100 urte bete zituenAvelina Flores Anduezak. Egunabederatzi seme-alabekin, 14 ilobe-kin eta 6 birbilobekin ospatu zuen.Bisitak ere jaso zituen. Lakuntzakoalkate Patxi Xabier Razkin izan zenhaietako bat eta lakuntzarren ize-nean opari txiki bat eman zioten.Iruñeko alkate Joseba Asiron ereetxean izan zuen Avelinak. 60ko hamarkadan Lakuntzatik Iru-ñeko Txantrea auzora joan zen bizi-tzera. Han familia aurrera atera zuen.Pasa den urtera arte uda guztiak Lakun-tzan eman ditu, senideekin eta lagu-nekin harremana ez baitu galdu.

Sasoiak zerbitzupublikoakaldarrikatu ditu Sasoiak, jubilatu eta pentsionistaelkarteak, pentsio duinak, osasungin-tza publikoa eta kalitatezkoa, kopa-gorik ez, sendagarri guztien ordain-keta eta bestelako eskaerak publikoegin zituen. Irurtzungo azokan izanzen, asteartean. Gaiekiko kezka dago-ela agerian utzi zuen San Martin jubi-latu elkarteak antolatutako hitzaldiak.

Erkuden Ruiz Barroso

San Klementerekin batera elurraetorri da, mendi tontorretara behin-tzat. Lizarragan santu horren ome-nezko festak ospatu zituzten aste-buruan. Une hunkigarriena igan-dean izan zen. Urtero bezala herrikoadinduak omendu zituzten kontze-ju etxean. Gazta, ardoa eta musikaez ziren falta festan.

Musikarekin dantza egiten zutenherritarrek, beste batzuek indarrakberreskuratzen zuten bitartean. Une

garrantzitsuena ordu biak pasataizan zen. Maria Dolores LarrazaBerastegi eta Lucio Ezkerra Oste-riz omendu zituen herriak.

Ezin izan zuten dantza egin, bai-na herriko neskatoek agurra dan-tzatu zieten haiek “merezi dutela-ko”. Ondoren, urtero legez, oroi-garri bana eman zieten. MariaDoloresek maitasun guztiagatiketa omenaldiagatik eskerrak emanzuen. +www.guaixe.eus

Etxarri Aranatz»

Lakuntza»

Irurtzun»

Iturmendi»

Altsasu»

Herriak egiten duen omenaldia

Argazki oina.

Pentsio duinen, osasun sistema publikoaren alde eta berrordainketaren kontra.

Altsasu Memoriak bigarren erakusketa prestatu du

Erakusketak informazioa hainbat euskarritan emanen du.

Deia

Page 7: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a sakanerria 7

SAKANA

»

»

Altsasu»

SAKANA»

GobernuakEguberri-erosketakdenda txikietanegitera animatu duNafarroako Gobernuak Denda txi-kiak, pertsona handiak izenekopublizitate-kanpaina abiaraziko duhurbileko denden balioak azpima-rratzeko. Haren bidez foru adminis-trazioak saltoki txikietan Eguberrie-tako erosketak suspertu nahi ditu.Kanpainaren aurkezpenean Turis-mo eta Merkataritzako zuzendarinagusi Maitena Ezkutarik esan zue-nez, sektoreak “auzoak eta herriakantolatzen ditu, kalitatezko enple-gua sortzen eta zerbitzu bereizga-rri bat eskaintzen, hurbiltasuna”.Ezkutarik nafar guztiei eskatu dieberen auzoko edo herriko saltokieta dendak gogoan izan ditzateladatozen egunotan egingo dituztenerosketetan.+www.guaixe.eus

Nafarroako Elikagai Bankuak 500tona baino gehiago bildu nahi ditu

Nafarroako Elikagai Bankuak jakibilketa erraldoia iragarri du gaur-ko eta biharko, “Goseak bertanjarraitzen du” lelopean. Oso gaiz-ki pasatzen ari diren familia askodaude, eta gosearekin bukatzekolaguntza eskatu du Nafarroako Eli-kagaien Bankuak. Helburua Nafa-rroan 500 tona jaki baino gehiagobiltzea da. Nafarroan 74 herritan

jakiak bilduko dituzten boluntario-ak egongo dira, tartean Sakanakomakina bat dendatan, ohiko salto-kietan. Nafarroako Elikagai Ban-kuak jaki bilketa egiteko bolunta-rioak eskatu ditu. Eta, jakina, herri-tarrei jakien bilketa kanpainanparte hartzeko deia egin die.

Non jasoSakanako saltoki handietan etaohiko dendatan. Etxarrin, musi-

ka eskola zaharrean (ostiralean10:00etatik 13:00etara eta 17:00eta-tik 19:00etara eta larunbatean

10:00etatik 13:00etara). ArbizunEroslen, Inaxiren dendan eta eli-zan.

Boluntario izateko edo informaziorako: www.bancoalimentosnavarra.org

Udalaren eta ADErenarteko hitzarmenaberritutaAltsasuko Udaleko gobernu batzor-deak Altsasuko Dendarien Elkartea-rekin duen hitzarmena berritzea era-baki zuen astelehenean. Javier OlloMartinez alkateak gaztigatu duenez,“Altsasuko komertzioak urte zailei eus-tea lortu du. Udal gisa ADE laguntzeadagokigu, gure herriko bizi soziale-ko agente nagusietako bat baita”.Bestalde, ADEk proposatuta, Altsa-suko Udalak udaletxe pareko berde-gunearen eskuinean dagoen zuhai-tzean eguberritako argia jartzekooniritzia eman du. Eguberri garaiantokiko merkataritza sustatzeko asmozonartu du proposamena udalak.Argiak Altsasuko enpresa bati aloka-tuko zaizkio eta udalak eta ADEk erdi-bana ordainduko dituzte. Zuhaitzaren argiztapena abendua-ren 2an eginen den ekitaldi bateanpiztuko da. Hura gozatzeko ADEktxokolate-jana eskainiko du. Herri-ko gainontzeko kaleetako argiak,berriz, 3an piztuko dira.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaktelefonoetarako aplikazioa sortu dueuskararen gaineko gertaeren berriemateko

Hizkuntz Eskubideen BehatokiakEuskararen Telefonoa zerbitzuakudeatzen du. Telefono horretanhizkuntza eskubideen ingurukogertaerak jasotzen dira, kexak–esaterako, “X administrazioanez zegoen euskaraz arrera egingozuen langilerik”– eta baita zorion-tzeak ere –“X saltoki berria zabal-

du dute eta karteletan euskararenpresentzia bermatu dute”–. Bainazerbitzuari jauzi berri bat emandiote, eskuko telefonoetarako apli-kazioa jarri baitu indarrean Beha-tokiak, Akuilari aplikazioa.

Tresna honekin herritarrekazkarrago eta erosoago, gertatuta-ko unean bertan helerazi ahal izan-go dizkiete Behatokiari hizkuntzaeskubideei lotutako gertaerak,kexak eta zorionak. Eta erabiltza-

leek bertan ikusi ahal izango dituBehatokiari helarazitako kexa etazoriontze guztiak. Eta sare soziale-tan hedatzeko aukera ere eskaintzendu. Euskaraz bizi nahi dutenenda-ko tresna garrantzitsua izango da.

Akuilari aplikazioa Androideta IOS sistema eragileak dituztengailuetarako prestatuta dago etahauen aplikazioetarako dendeta-tik doan jaitsi daitezke. Euskara-ren Telefonoa web orrian erregis-

traturik dauden erabiltzaileek,behin aplikazioa mugikorrean ins-talatuta, euren datuak sartu etaerabilgarri izango dute. Erabil-tzaile berriek, berriz, instalatueta erregistratu egin beharko duteerabiltzen hasteko.

www.akuilari.eusAkuilari aplikazioaren informazio guztia.

Nafarroako Gobernuak haurrenartean fruta kontsumoa sustatzekoikastetxeetan kanpaina abiarazi dueta ekimena Irurtzungo Atakondoaeskola publikoan aurkeztu zuenatzo. Nafarroako Gobernuak (%25)eta Europako Batasunak (%75) finan-tzatzen dute ekimena. Sakanakobederatzi ikastetxeetako Haur Hez-kuntzako 503 haur parte hartzen aridira kanpainan. Azaroaren 16tikabenduaren 18ra bitartean, asteanhirutan, ikasleek 150 gramoko fru-ta errazioak jasoko dituzte, 11 guz-tira (sagarrak, udareak, platanoak,laranjak eta mandarinak).

Bestalde, Caixa fundazioa eta

AN talde kooperatiboaren funda-zioak fruta eta barazki kontsu-moa sustatzeko ekimena dute eskuartean. Haren bidez, haurrek eli-kagaiak etxera eramaten dituzte(fruta, brokolia eta errezeta bat).

Atzoko aurkezpenean Landa

Garapen, Nekazaritza eta Abel-tzaintzako zuzendari nagusi Igna-cio Gil, Nafarroako CaixaBanke-ko Oskar Insausti eta Jose Luis

Larriu, AN kooperatiba taldekofundazioko zuzendari Maite Muru-zabal eta Atakondoa ikastetxekoSilvia Sanchez izan ziren.

IkasleakHerria Ikastetxea IkaslekopuruaIrurtzun Atakondoa 130Uharte Arakil Aralarko Mikel donea 39Lakuntza Luis Fuentes 41Arbizu Arbizu 35Etxarri Aranatz San Donato 71Iturmendi Arrano Beltza 11Urdiain Urdiain 21Altsasu Zelandi 115

Sagrado Corazon 40

Izan zaitez euskararen aldeko Akuilaritelefono mugikorrarekin

Jaki bilketa erraldoiaasteburuan

Haur Hezkuntzako 503 ikaslek fruta kontsumokanpainan parte hartzen ari dira

Atakondoako haurrak fruta jaten atzo. Nafarroako Gobernua

Page 8: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a8 sakanerria

Altsasu»

Aire irekian Katalunian egitenden sektore anitzeko azoka garran-tzitsuena da Vilanova i la Geltru-koa. 240.000 pertsonek bisitatuzuten azaroaren 13a eta 15a bitar-tean. Azokako berritasuna inau-teri-erakustokia izan zen eta hanizan zen Altsasuko inauteri batzor-dea. Standean herriko ospakizu-naren berri ematearekin bateraSakanako landa etxeen, naturingurunea eta turismo baliabide-en berri eman zuten. Azken hori,Bidelagun turismo elkarteakemandako 4.000 esku-orriri esker.Horretaz aparte, ibarreko ekoiz-

leen txistorra eta gazta dastatze-ko eskaini zituzten.

Altsasuko inauteri batzordekolau kide joan ziren Kataluniara(Maribel Mazkiaran, Joxepi Ara-kama, Pello Gomez eta Jose AngelAgirrebengoa), ostegunetik igan-dera. Standean maniki artikulatue-tan momotxorroa, sorgina, maska-rita eta akerra pertsonaiak jarrizituzten, baita Juan Tranposo batere. Azokaren sarreran zeudenez,9:00etatik 21:00etara etengabe bisi-tak izan zituzten altsasuarrek.Esan digunez, “behin eta berriz iho-tearen azalpenak eman genituen”.

Sakandarrek EHBilduren presoenetxeratzea eskatzekobaraualdian partehartu duteEH Bilduko 250 kidek baraualdiaegin dute Bilboko La Casillakiroldegian

larunbat eguerditik igande eguer-dira. Haien artean zazpi sakandarizan ziren: Aitor Karasatorre, Kar-mele Marañon, Juanjo Goikoetxea,Fran Balda, Asun Fernandez deGaraialde, Juan Kruz Aldasoro etaBixente Goikoetxea. Baraualdiakiraun zuen bitartean koaliziokokideek preso eta iheslariak etxera-tzerako EH Bilduk proposatzen duenbide orriaren berri hainbat modu-tan zabaldu zuten: prentsarekinhartu-emanak, esku-orrien banake-ta, jende katea, Etxerat Elkartekoordezkariekin lan batzarra eta aka-berako ekitaldia. +www.guaixe.eus

Altsasuarra EH Bildurenkongresurakozerrendan Abenduaren 20an eginen diren hau-teskunde orokorretan, EH Bildurenkongresurako hautagaitzan ZuriñeGoikoetxea Corres altsasuarra dago.Sabino Cuadra buru duen zerren-dan laugarrena da Goikoetxea. Koa-lizioa Bildu erabakira leloarekinaurkeztuko da hauteskundeetara.

Extremera batzorde -buruaPPk Iruña iparraldeko eskualdebatzordea aurkeztu zuen Donezte-ben larunbatean. Etxarri Aranatzenzinegotzi den Juan Antonio Extre-mera da presidentea. Berarekinbatera Amaia Zarranz (idazkaria) etaHugo Martinez, Juan Areta, NereaValez eta Serafin Lopez (koordina-tzaileak) daude. Aurkezpen ekital-dian Nafarroako PPko kudeaketabatzordeko presidente Pablo Zal-ba, senaturako hautagai CristinaSanz eta Carlos Iturgaitz eurodipu-tatua izan ziren.

SAKANA

»

»

»

Inauteri batzordeaKatalunian sustapen lanean

Motzean

Sei bakaikuarrekastearteandeklaratuko duteEspainiako Auzitegi Nazionaleko San-tiago Pedraz epaileak Bakaikukoalkatea, bi zinegotzi eta hiru herritardeklaratzera deitu ditu. Iruñeko Jus-tizia Jauregitik eginen dute, bideo kon-ferentzia bidez, asteartean. Antza, fes-ten testu inguruan euskal preso poli-tikoen eskubideen aldeko ekimeneanparte hartzeagatik” deitu ditu epai-leak. Zitazioa salatu dute bai Bakai-kuko EH Bilduk baita ehunetik goraherritarrek ere.

“Ekin auziak”badu dataMaiatzaren 17a eta garagarrilaren 2abitartean Espainiako Auzitegi Nazio-nalean bederatzi euskal herritar epai-tuko dituzte. Ekineko kide izatea egoz-ten dieten horien artean dago JoxeAldasoro etxarriarra. 2010eko iraile-an atxilotu zituzten pertsona horiek9 eta 14 urteko espetxe zigor eskae-

rei aurre egin beharko diete. Auzipe-tuek adierazi dutenez, “Euskal Herria-ren aldeko gure militantzia politikoazigortzeko helburua besterik ez duenprozesua da hau, gure aurretik izan-dakoak eta, zoritxarrez, gurearenondoren oraindik izanen diren jazar-pen prozesuak”. Euren kontrako fro-gak “tortura bidez onartzera derrigor-tutako inkulpazioetan oinarrituta”daudela azpimarratu dute.

Amnistiaren aldekomanifestazioaBilbonHainbat sakandarrek, ibarreko era-gilek eta musika taldek bat egin duteAministiaren aldeko eta Errepresio-aren Aurkako Mugimenduak Bilbonbiharko, 18:00etan, deitu dutenmanifestazioarekin. Deitzaileek azal-du dutenez, “bizi dugun gatazka gain-ditzeko behin betiko irtenbide baka-rra errepresaliatuen baldintzarikgabeko askatasuna eta herri zapal-kuntzaren gainditzea barnebiltzenduen amnistia integralaren gauza-tzea da”. +www.guaixe.eus

Espainiako Gobernuak arginda-rra garraiatzeko 2015-2020 artekoplangintza onartu zuen lastailean,Sakana barna pasatzen den Dei-kaztelu-Itsaso 400 kW-eko lineabarne duela. Autopista Elektriko-rik Ez plataformak jakinarazi duproiektuak ikutzen dituen 172 uda-lerrietan egitasmoaren kontrakomozioak aurkeztuko dituela, uda-lek proiektuaren kontra agertze-ko aukera izan dezaten, 2013an eginzuen moduan.

Aldi berean, plataformatik Eus-ko Jaurlaritzari eta NafarroakoGobernuari emandako hitza ezbetetzea eta isilik egotea leporatudiete. Nafarroan gobernua osa-tzeko akordioetan goi tentsiokolinearen inguruko gogoeta eginenzela eta oraindik argindar lineaproiektuaz “hitz erdirik ez esatea”leporatu zioten gobernuari etahura eusten duten alderdiei.

Bestalde, Errusiako gasareki-ko Europaren mendekotasunamurrizteko Europako Batzordeak“lehentasunezko” egitasmoenzerrenda aurkeztu zuen hilaren18an. Haien artean dago Landaketa Nafarroa lotuko lituzkeen“autopista elektrikoa”, zeinak“Europa eta penintsularen artekoenergia loturak hobetzea lukeenhelburu”.

Goi tentsioko linearenkontrako mozioak udaletara

Gaur, 18:00etan, Altsasuko GureEtxea eraikinean hitzaldia emanendu Jesus Uzkudun Illarramendigaixotasun profesionaletan aditua

“Sakanan, eta bazter guztietan,inongo babes neurririk gabe ari-tu ginen amiantoarekin lanean”.Jesus Uzkudun Illarramendirenhitzak dira. “Minbizia agertzeazigarroak erretzearekin tapatudute askok. Baina lanean erabilidituzten produktuak dira gaitzasortu dutenak”, gaineratu digu.

Uzkudunek gaur Altsasunhitzaldia eman du. Amiantoa edobestelako material arriskutsue-kin lan egin zutenei hitzaldira joa-teko gonbitea luzatu die. “Inolakobabes neurririk gabe lan egingenuen. Enpresek egindako kal-tea aitortu eta kalte ordainak emanbehar dituzte”. Horrela, preben-tzioan lan eginen dutela esan digu.

Euskal Autonomia Elkarteanamiantoren biktimek Asviamieelkartea sortu zuten. Haren bidez

hainbat enpresa epaiketara era-man dituzte eta langile ohien edohaien familiendako kalte-ordainaklortu dituzte. Esaterako, iraileanjakinarazi zuten Sunsundeguienpresako langile baten aldekoepaia. Uzkudunek esan digu sakan-dar gehiagoren kasuak daudelaepaitegian. Asviamie elkartearenesperientzia kontatu eta Nafarro-an halako elkarte bat sortzeko auke-raz ariko dira gaurkoan.

SAKANA

Amiantoarekin lanegin dutenendako deia

Page 9: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a sakanerria 9

Abenduero Irurtzunen hutsik egi-ten ez duen kultur programazioada Euskal Ekitaldiak. Aizpeak,Irurtzungo euskaltzaleen topagu-neak, antolatzen ditu ekitaldihoriek; haietako asko irurtzunda-rren artean aski errotuak daude-

nak. Euskal Ekitaldiekin Aizpea-ko kideek irurtzundarren euska-ra plazara atera nahi du, eta pro-gramatutako ekitaldiak euskal-dunen bilgune bihurtzen direnez,Irurtzunen euskara erabiltzekoarnasgune bihurtzen dira.

Egitaraua>> Abenduak 3, osteguna17:00etan Amalur. Pirritx, Porrotx etaMarimotots. Kiroldegian.

>>Abenduak 5, larunbata. Euskarak 365 egun10:00etatik 14:00etara Hamaiketakoaeta bideo grabazioa, karpan. 14:30ean Bazkaria eta herri kantak.Ondoren festa.

>>Abenduak 8, asteartea10:00etan Donostiako zientzia museora

txangoa.

>>Abenduak 12, larunbata20:00etan Kinadaren kontzertua,Pikuxarren.

>>Abenduak 19, larunbata21:30ean Saioa Alkaiza eta AndoniEgañarekin bertso afaria, Iratxo elkartean.

>>Abenduak 25, ostirala19:00etan Euskarak 365 egun bideoemanaldia, Txitera elkartean.

>>Abenduak 27, igandea18:30ean eta 19:00etan Euskarak 365egun bideo emanaldia, kultur etxean.

Abenduaren 3an, 11:00etatikaurrera izanen dira ekitaldiak

“Egunaren garrantziaz jabetuta”,Euskararen Egunerako egitarauaantolatzeko, udaleko euskara zine-gotziak deituta, azken asteetanherriko ikastetxeetako hainbatzuzendari, irakasle, guraso etaeuskaltzale elkartu dira. Jakina-razi dutenez, aurtengoa abiapun-tua da eta “urtetik urtera egunakindarra hartu eta Euskararen Egu-na altsasuarrendako erreferen-tziala izan dadin nahi dugu”.

Guztienen izenean HaizeaRamirez de Alda zinegotziak adie-razi duenez, “guretako egunero daeuskararen eguna; euskarak 365egun ditu. Abenduaren 3an, bai-na, indar handiagoz ospatu eta

aldarrikatu nahi dugu gure herri-ko hizkuntzaren eguna”. Antola-tutako egitarauan altsasuarrakparte hartzera gonbidatu dituzte.

Egitaraua11:00etan Egunari euskararen aldekomartxa musikak alaiturik, Foru plazatikZumalakarregiraino. Euskararen aldekolelo bat gainean eraman, banderola,kartela, kamiseta… izan daiteke.Bukaeran mezu horiek irakurtzekoaukera izanen da. 11:30ean Altsasuko bertso eskolakobertsolariak. Zumalakarregi plazan. 12:00etan Ekitaldi publikoa Iortiakultur guneko ezkaratzean. Adierazpeninstituzionalaz aparte, hainbatherritarrek irakurketa publikoa eginendute. Bukatzeko, talde argazkia eginenda. 17:00etan Haurrendako zinema:Dragon Ball Z: F berpiztua.

Irurtzun»Altsasu»

Hemen dira Euskal Ekitaldiak

Euskararen Egunak badu egitaraua

Euskararen Eguneko antolatzaileak aurkezpenean.

Etxarri Aranatz / Sakana Andra Mari ikastolak eraikin berria-ren irekiera ekitaldia

Bihar, larunbata, 11:30ean EtxarriAranazko Utzubar txiki dermioandagoen ikastetxe berriarenirekierarekin batera hurabisitatzeko aukera izanen da,auzatearekin bukatzeko.

Ikasturte hasieratik Andra Mari ikas-tolako Haur eta Lehen Hezkuntza-ko ikasleak Utzubar txikiko eraikinberrian ari dira ikasten. Ikasle etairakasleek ikasturteko martxa har-tuta dutela, Andra Mari ikastolakozuzendaritzak irekiera ekitaldiaantolatu du biharko. Haren bidez,proiektuan parte hartu eta lagun-du duten guztiei (gurasoak, ikasle-ak, langileak, herritarrak, eragileak,instituzioak, enpresak…) eskerronaadierazi nahi diete. Andra Mari ikastolaren historian eta-pa berria da eraikin berria. Hezkun-tza proiektua bajera batean abia-razi zutenen ilobak daude gauregun ikastola berrian. Ikastolakozuzendaritzatik adierazi dutenez,eraikin berriak “haurren euskaraz-ko kalitatezko heziketa eskaintze-ko egindako ahalegina izan da, ikas-tolaren etorkizuna bermatzekourrats bat”. Gogorarazi dute ikasto-la berria 2009an antolatu zen Nafa-rroa Oinez ospakizunaren bidezfinantzatu zela. “Bertan milaka etamilaka euskal herritarrek jarritakoaleei esker ere izan baita posiblehein handi batean orduko ametsaegia bihurtzea”. +www.guaixe.eus

Page 10: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Odei Iturrioz FernandezV. urteurrena

Biltoki tabernakolagunek eta lankideek

ez zaitugu ahazten

Altsasun.

Odei Iturrioz FernandezV. urteurrena

Zure arnasak goxatzen gaituzuhaitzetako hostoak astinduz,

irrifartsu guri begira.Bost urte pasa ondoren, gure ondoan

zaudetenondakogure miresmena eta eskerrik beroena.

Rexu, Itziar eta Ihintza

Borja Ondarra OndarraVIII. urteurrena

Zure lagunak

Martin Aldasoro, Martina Goñieta zuen alaba, Anttoni

Hirurak elkarturik.Memoria duenarendako,gogoratzea erraza da.

Bihotza duenarendako, ahaztea zaila da.(Gabriel García Márquez)

Familia

Martina Goñi Altuna

Zenaren familiak bihotzez eskertzen dizkizuegubere heriotza dela eta, jaso ditugun maitasunadierazpenak eta doluminak. Bereziki, Arbizukomediku eta erizainak diren Miguel Ignacio eta Olatz, zuen profesionaltasun eta goxotasunagatik.

Familia

Erosi / salduSALDU

Eskuz egindako 1.500 teila arabiar. Ihabar. Tel618 096 204

HigiezinakETXEAK

SALDU

Etxebizitzak salgai. Abendu arte unifamiliarraArbizun, 215.000 €. Erosketa eskubidedun alo-kairu kontratua aukeran: 3 urtez, 500 €/hila eta%10eko sarrera. 2007Ko eraikina, 179m, 147 era-bilgarri. Behean: portxea, egongela (sutondoa)eta sukaldea portxera, komuna, garajea. Goian: 4gela, komuna, balkoia. Harremanetarako: 677 3439 91 eta [email protected]

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

Pisua salgai Arbizun. 3 gela, komuna, egongelabeheko suarekin, estudio txiki bat. Bajera 40 m2eta trastelekua 35 m2. 110.000 €. Tel 676 24 8305.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.

Harremanetarako 620 25 42 30 [email protected]

Odol-emaileak. Altsasun, gaur, goizez.

Irurtzungo irakurle taldea. “La comediahumana” - Willian Saroyan. Abenduaren 5ean.

Jaiotzak

• Ilargi Beloki Sanchez, azaroaren9an Etxarri Aranatzen.• Suhar Arrizabalaga Garziandia,azaroaren 12an EtxarriAranatzen.• Kimetz Beraza Martiarena,azaroaren 15ean UharteArakilen.• Tasio Arbizu Aizpurua,azaroaren 18an Iturmendin.• Adur Arbizu Martinez, azaroaren19an Urdiainen.• Julen Arretxe Luis, azaroaren19an Lakuntzan.

Heriotzak

• Martina Goñi Altuna, azaroaren18an Arbizun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Lagun zintzo, lagun leialaeta indarrez betea,

alaitasunez betetzen zueninguruko jendartea.

Akordeoia astinduz beti

festaren erdiguneanzortea izan zen guretzako

zu laguntzat izatea.Adio Borja, plazer handi bat

izan zen zu ezagutzea.

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskaintzaketa pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Page 11: 532 guaixe

Nafarroako Paleta GomaTxapelketan sakandarrakprotagonista

Emakumezkoen Nafarroako Pale-ta Goma Txapelketako finaletanmaila bikaina erakutsi dute palis-ta sakandarrek. 22 urtez azpikofinala Gure Pilotako bi bikok joka-tu zuten, Eizagirre-Lasak eta Muri-llo-Parotek. 42 minutu iraun zituenpartida bikainean, Murillok etaParotek irabazi zuten, 22 eta 30.Hasieran parez pare aritu ziren bibikoak, baina berehala Murilloketa Parotek bere jokoa ezarri zuteneta alde zabala hartu zuten, lortu-tako abantaila hori partida buka-erara arte mantenduz.

Bestalde, senior mailako finale-an, Oberenako Yanira Aristorenaetxarriarrak eta Maite Ruiz deLarramendik txapela janztea lor-tu zuten, San Migel klubeko Mune-tari eta Larrioni 22 eta 30 irabazieta gero. 50 minutu iraun zuen par-tidan Muneta ez zen eroso ibili, etanahiz eta atzean Larrion ongi ari-tu, ez zuen lortu Ruiz de Larramen-diri gailentzea. Horrela, Aristore-nak aukera bikaina izan zuen berejokoa egin eta dejada eta bi paretaikusgarriei esker aldea ateratzeko(15 eta 29). Muneta egoerari bueltaematen saiatu zen, baina azkene-an Aristorena eta Ruiz de Larra-mendi 22 eta 30 gailendu ziren.

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a 11

Automobilismoa

IrristaketaPala

Txirrindularitza

Pilota

kirola >>PILOTA

BAKAIKOA LAU T´ERDIKO FINALERDIE-TARA: Joanes Bakaikoa pilotari etxarria-rra Elite Mailako Lau t´erdiko finalerdieta-

rako sailkatu da, Aretan jokatutako finallaurdenetan Elizalde 10 tantotan utzi etagero.

Burunda klubarenasanblada gaurGaur, ostiralean, 20:00etan, Iortiakultur gunean

Burunda Txirrindularitza Klubakurteko asanblada eginen du gaur,ostiralean, 20:00etan, Altsasuko Ior-tia kultur gunean. Denboraldiarenbalantzea egiteaz aparte, kontuenegoera eta beste aztergai izangodituzte. Asanbladarekin 2015 den-boraldiari amaiera emango zaio etatxirrindulariei denboraldi bukaera-ko trofeo banaketa eginen zaie,besteak beste.

Euriari eta hotzari aurre eginez, 44autok hartu zuten parte OlaztikoRallysprintean. Garikoitz Floreslakuntzarrak irabazi zuen proba

Euria, haizea, langarra eta hotza.Panorama hori zuten SakanaMotorsportek antolatutako III.Olazti-Urbasa Rallysprintean par-te hartu zuten pilotu eta kopilotuek.Eguraldi horrekin zaletu gutxiagohurbildu ziren proba jarraitzera,baina pilotu eta kopilotuek erron-ka moduan hartu zuten egoera.“Uretako gurpilak jarri eta kitto.Ez dago arazorik” zioten.

Mitsubishien artean erabakizen probaProba garaiz hasi zen, 14:00etan,eta, azkenean, 44 autok parte har-tu zuten. Olaztiko probak Nafarro-ako Pilotu eta Kopilotuen RallyeTxapelketarako eta NafarroakoPilotu eta Kopilotu juniorren Rall-ye Txapelketarako puntuatzenzuen. “Eguraldi honekin Mitsubis-hien artean erabakiko da proba”esan zigun zaletu batek. Eta betebetean asmatu zuen. Antolakun-tzak herriko kalexketan eta Alta-miran barna antolatutako 5,5km-

ko zirkuitu ederra lau aldiz osatubehar izan zuten. Eta hasieratikikusi zen borroka estuena Gari-koitz Flores-Iñaki San Migelek(Mitsubishi Lancer EVO VI) etaJoseba Beola-Jose Luis Iratzokik(Mitsubishi Lancer EVO VI) izan-go zutela. Lehendabiziko eta biga-rren itzulian Flores eta San Migelgailendu ziren, eta bigarrenean etalaugarrenean, aldiz, Beola eta Ira-tzoki, baina lau itzulietako denbo-rak gehituz txapela Garikoitz Flo-res lakuntzarrak eta Iñaki SanMigelek jantzi zuten (16:31.300),Joseba Beolari eta Jose Luis Ira-tzokiri 2 segundo eskas aterata(16:33.200). Azkenaldi honetan ari-tutako lasterketetan sarritan izanda podiumean Flores, baina Olaz-tin gorenera igotzeko aukera izanzuen. Iñaki Alegria eta Luis Zabal-za (Ford Escort Cosworth) igoziren podiumeko hirugarren toki-ra (16:46.000).

Taiwango Irristaketa Mundialeko100 metro karriletan hirugarrenaizan zen iturmendiarra

Taiwango Irristaketa AbiaduraMundialean Ioseba Fernandezirristalari iturmendiarrak bron-tzezko domina lortu zuen 100 metrokarriletan hirugarrena sailkatueta gero (9.920 segundo). Urrea

Juan Carlos Perez kolonbiarrak lor-tu zuen (9.868 segundo), eta zilarraJhon Guzman venezuelarrak (9.916segundo).

400 metrotan zortzigarrenaZirkuituari buelta bat ematekoproban (400 m) Ioseba Fernandez8.a sailkatu zen.

Azkenean iritsi da garaipena: III. Olazti-UrbasaRallysprinta Garikoitz Floresendako

Ioseba Fernandez,brontzezkoa Mundialetan

Emakumeen Nafarroako Paleta Goma Txapelketako finalistak.

Iñigo AritzaTxapelketa: finalak jokoanIgandean, 17:30ean, AltsasukoBurunda pilotalekuan

Iñigo Aritza Pilota Txapelketa eraba-kitzeko ordua iritsi da. Euskal pilotasustatzeko asmoarekin antolatzendu Iñigo Aritza ikastolak aipatu txa-pelketa. Aurten 46 ikaslek hartu duteparte, hainbat kategoriatan. Aurrekoasteburuan bigarren finalerdiak joka-tu eta gero, igandean, 17:30etik finalhandiak jokatuko dira, Burundan.

Finalak

Igandean, 17:30ean, BurundapilotalekuanLH3: Aimar Igoa – Hodei UlaiarLH4: Patxi Azpeitia – Oier MitxelenaLH5: Aimar Gracia – Iker AgudeloLH6: Araitz San Roman – Lander PeralDBH1:Jokin Senar – Angel VergaraDBH2:Izadi Reparaz – Oier Berastegi

2. finalerdien emaitzak:

LH3: Ainhitze Armentia 3 – Hodei Ulaiar 18LH4: Patxi Azpeitia 18 – Alain Mendia 0LH5: Eneko Andueza 3 – Aimar Gracia 18LH6: Araitz San Roman 18 – Aimar Lezea 3Lander Peral 18 – Arkaitz Agirretxe 2DBH1: Angel Vergara 18 – Unai Irigoien 13DBH2: Izadi Reparaz 18 – Aimar Garcia 5

Txapeldunak: Murillo-Paroteta Aristorena-Ruiz

Sakandarrak ongi

Parte hartu zuten 44 autoetatik 33k osatu zuten proba. 11 parte-hartzailek proba utzi beharizan zuten, Arkaitz Irigoien eta Juan Bidegain tartean (Renault R11 Turbo), lehen itzulian ara-zoak izan eta gero. Gainontzeko pilotu eta kopilotu sakandarrek lan polita egin zuten. Gari-koitz Goñi eta Ricardo Garriz seigarrenak sailkatu ziren (Renault Megane, 17:22.700). EgoitzCoroso pilotu aguraindarrarekin aritu zen Iñaki Gastaminza bederatzigarrena sailkatu zen(Clio Sport, 17:42.300) eta Iban Lopez de Goikoetxea eta Javier Goikoetxea olaztiarrak hama-bigarrenak izan ziren (Renault 5 GT Turbo, 17:56.240). Mikel Mendinueta pilotu arbizuarra etaJoseba Berasategi hamalaugarrenak sailkatu ziren (Peugeot 205 GTi, 18:10.300), eta IsaacZurbano pilotuarekin aritu zen Iker Askargorta hamaseigarrena (Opel Kadett GSI, 18:13.700).Bukatzeko, Oier Larrañaga eta Eneko Aristu 26. postuan sailkatu ziren (AX GT, 18:54.900) etaAitor Fernandez eta Eneriz Besga 29.ak (Volkswagen Golf, 19:27.000).

1.874 eta 1.101III.Olazti-Urbasa Rallysprintean 2 Kaiku pro-duktu loteren zozketan saritutako zenba-kiak. Saridunak deitu 948 564 275-ra.

Page 12: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a12 kirola

Futbola

Futbola Pala

Botxa Kiroldegia

Bihar, larunbatean, 10:00etatikaurrera Altsasuko Dantzaleku futbolzelaian. Altsasu-Ardoi partidarenondoren, Nafarroako SelekzioakAthletic Club izango du aurkari

Asko kostata, azkenean aurten ema-kumezkoen futbol taldea sortzea lor-tu du Sociedad Deportiva Alsasua-Altsasu Kirol Elkarteak (SDA-AKE). AKEko futbol koordinatzaileGorka Pascua da taldea entrenatze-aren ardura duena, June Alzelai-rekin batera. 13 neskek osatzendute taldea, guztiak Sakanakoak.“Taldea ateratzea kostatu zaigu bai-na lortu dugu. Liga hasi baino lehenjokatutako partidarik ez dugu gal-du. Oso kontentu gaude” adierazizigun Gorka Pascuak denboraldiahasi baino lehen.

Baina hasi da denboraldia.Emakumezkoen Futbol 8 mailanlehiatzen ari da Altsasu. Guztira22 talde dira, 3 multzotan banatu-ta. Lehen multzoan dabil Altsasu,Beti Kozkor, Ardoi, Itaroa HuarteA, Oberena eta Gazte Berriak tal-deekin batera. Egun Gazte Berriakda liderra (11 puntu), puntu bate-ra Itaroa Huarte A eta bi punturaAltsasu dituela.

Altsasu-Ardoi eta Nafarroakoselekzioa-Athletic ClubEmakumezkoen futbola sustatzenjarraitzeko bideari jarraituz, bihar,larunbatean, azaroaren 28an,AKEk Emakumezkoen Futbol

Eguna ospatuko du. Eguna goize-ko 10:00etan hasiko da, Emakume-en Futbol 8 mailako 7. jardunaldi-ko partida jokatuko baita. Altsa-suk Ardoi taldea izango du aurkari.

Ondoren, goi mailako futbolpartida batez gozatzeko aukeraizango da. Nafarroako 16 urtezazpiko emakumezkoen selekzioaAthletic B taldearen kontra arikoda, lagunarteko partidan. Taldehorretan lehen mailan jokatzenduen jokalariren bat ere badago.“Horrela, goi mailako partida bat

ikusteaz aparte, gure jokalariekjokalari handiak direnengatik ikas-teko aukera izango dute” gainera-tu du Pascuak. Partida bereziaizango denez, herri guztia gonbi-datu dute emakumeen futbol egu-naz gozatzera. “Herritar guztiakegun horretan goza dezaten nahidugu. Horregatik, guztioi gonbida-tu nahi zaituztegu partidetara ber-taratzea, gure benetako asmoa ema-kumezkoen futbola gure herrianeta gure ibarrean sustatzea baita”nabarmendu du Pascuak.

Kimuen Futbol 8Topaketak6. jardunaldia jokatuko da igandeanAltsasun

Sakanako Mankomunitateak anto-latutako Kimuen Futbol 8 Topake-ten 6. jardunaldia jokatuko da igan-de goizean Altsasun. Aurten Saka-nako 9 talde ari dira lehian. Topaketatxapelketa moduan jokatuko da,baina ez da sailkapenik egingo, hel-burua txikienengan kirola eta fut-bola sustatzea baita. Guztiek ongipasatzea eta txikienek futbolarekingozatzea da asmoa.

Kimuen Futbol 8Topaketen 6. jardunaldiaIgandean, Altsasun11:00etan Mediolanum – LagunArtea11:00etan Kaixo –Urdiain12:00etan Etxarri – Sutegi12:00etan Dantzaleku – SayasAtsedena: Tipi Tapa

Azaroaren 14an hasi zen Nafarroa-ko Botxa Txapelketa. Guztira 19 biko-te ari dira parte hartzen, bi multzo-tan banatuta. Tartean daude Irur-tzungo hiru talde: Irurtzungo gazteak–Iñigo Carballo, Guillermo Juangoeta Xabier Agustino–, Irurtzun –Txe-li Garcia, Tere Yeregi eta JuanitoMaestre– eta Irurtzun 3 –Txutxurrin,Mikel Ollo eta Alejandro Jordano–.Irurtzun 3 taldea A mailan lehiatzenari da eta Irurtzungo gazteak eta Irur-tzun B multzoan.

Txapelketa martxoan despeditu-

ko da. Otsailaren 21era arte hasie-rako ligaxka jokatuko da, Otsaila-ren 27an eta 28an final laurdenak,martxoaren 5ean finalerdiak etamartxoaren 12an final handiak.

Botxa petanka antzeko joko tra-dizionala da. Irurtzunen zale askoditu eta Iratxo elkarteko botxate-gian jokatzen dira partidak. Iratxo-tik adierazi dutenez, botxak berpiz-ten ari dira Iruñerrian. Orain delagutxi Berriozarren botxategi berribat egin dute eta jende berria arida botxan jolasten.

1990ko azaroaren 23an mustu zenAltsasuko Zelandi kiroldegia

Zelandi kiroldegiak 25 urte beteditu. 1990ko azaroaren 23an mus-tu zen, 17:00etan, Altsasuko alka-te Emilio Boulandier, Kirol Kon-tseilu Nagusiko zuzendari orokorTomas Alberdi eta NafarroakoGobernuko Hezkuntza, Kulturaeta Kirol kontseilari Roman Felo-nes bertan zirela. Mustutze ekital-dia “Enganchate al deporte” lelo-pean Sakanan eta Altsasun anto-latutako jardunaldien barruankokatu zen. Agintarien ekitaldia-ren ondoren, gazte mailako ema-kumezkoen mailako partida joka-tu zuten Altsasu Arfek eta San Jor-

gek, eta gizonezkoen autonomiaarteko lehen mailako partidaAltsasu-Arfek eta Urdaneta-Cen-turyk.

Zelandi kiroldegiak 130 milioipezetako aurrekontua izan zueneta 78 milioiko diru-laguntza jasozuen Altsasuko Udalak, Nafarro-ako Gobernutik eta EspainiakoGobernuko Hezkuntza eta ZientziaMinisteriotik.

Gaur egun, Zelandi kiroldegiaZelandi kirol gunearen barruantxertatuta dago. Kiroldegiari atxi-kita igerileku estaliak, gimnasiogelak eta Zelandi frontoia daude,besteak beste. 2008ko irailaren 27anmustu zen Zelandi kirolgunea.

CBASK taldekoak saskibaloi partida batetan, Zelandin. Artxiboa

Nafarroakon lehiatzen ari diren irurtzundarrak eta ordezkoak.

Zelandi kiroldegiak25 urte bete ditu

Irurtzungo hiru bikoteNafarroako Txapelketan

Emakumezkoen Futbol Eguna

Emakumezkoen Futbol 8 mailako taldeko Altsasu taldea.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa11. jardunaldia

Etxarri Aranatz 1 – Lagun Artea 2

Lakuntzako Zelai Berri zelaian jokatutakopreferente mailako derbi sakandarrean,Lagun Arteak aukera gehiago izan zitueneta ez zuen galtzea merezi izan, bainaEtxarrik kontrako atean hobeto asmatuzuen eta 3 puntuak eraman zituen. Lehen zatian gol aukera argiak huts eginzituen Lagun Arteak, eta Etxarrik Lagunenatera iritsitako lehen aldian sartu zuengola (Pablo, 34. minutuan). Bigarren zatianSanbari esker berdintzea lortu zutenlakuntzarrek. Lagun Arteak gora egin zuen,eta aukerak izan zituen, baina atzera ereEtxarri izan zen aurreratu zena, Aitorreksartutako golari esker. Lakuntzarrak saiatuziren baina Etxarrik eraman zituen hirupuntuak, lidergoa sendotuz.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .24 p8. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Aurrera

(Igandean, 12:00etan, Etxarri Aranatzen)Aibares – Lagun Artea

(Larunbatean, 15:30ean, Oibarren)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa11. jardunaldia

Amigo 3 – Altsasu 0

Futbol zelaiaren egoera izan zenprotagonistetako bat, euriarengatikegoera kaxkarrean baitzegoen. Askonabaritu zen hori. Lehen zatian Amigokaukera gehiago izan zituen. Aldiz, Altsasuapenas gerturatu zen Amigoren atera.Bigarren zatian Amigok gehiago dominatuzuen. Penalti bati esker aurreratu zenAmigo, eta hortik aurrera jokoarenintentsitatea mantendu eta beste bi golsartu zituen. Altsasuarrak punturik gabeitzuli ziren.

Sailkapena >>1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .33 p

12. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Asteburuko jardunaldiaAltsasu - Doneztebe

(Larunbatean, 15:45ean, Dantzalekun)

Futbola

12 bikote I. GurePilota Pala TorneoanEmakumeen txapelketa abenduaren6an hasiko da

Nafarroako Pilota Federazioak, Saka-nako Mankomunitatearen, GurePilota taldearen eta Arbizuko etaEtxarri Aranazko Udalen laguntza-rekin emakumeendako I. Gure Pilo-ta Sakanako Pala Torneoa antolatudu. Abenduaren 6tik aurrera joka-tuko da, elite mailan eta promoziomailan. Antolatzaileek sari politakizanen direla adierazi dute. Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerri-kagoitiak esan digunez, NafarroakoPilota Federazioak, Mank-ek eta GurePilota klubak indarrak batu dituzte,helburua “txapelketa indartsu batantolatzea” delako, “hurrengo urte-ko pala egutegian Euskal Herri mai-lan tokia izango duena”.

Lehiatuko diren palistak

12 bikote arituko dira. Elite mailan,Maite Ruiz de Larramendi, ArianeArrieta, Maider Huizi, Maddi Men-dizabal, Leire Etxaniz eta Claire Bor-dagarai atzelariak eta Susana Mune-ta, Yanira Aristorena, Amaia Irazus-tabarrena, Amaia Araiztegi, AinhoaGarmendia eta Nagore Martin aurre-lariak. Promozio mailan, aldiz, Edur-ne Argain, Aitziber Ardanaz, Irati Lasa,Izar Parot, Anne Maiza eta Leire Gabi-rondo atzelariak eta Uxue Murillo,Irati Igoa, Miren Goikoetxea, Irati Ota-egi, Ane Itsasmendi eta Olatz Agi-rrezabala aurrelariak.

Page 13: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a kirola 13

Ohikoa denez, abenduaren 8anjokatuko da Zubeztia elkarteakprestatutako 35. Oinezko lasterketaedo 32. Alberto Barricartememoriala.

Altsasuko Zubeztia elkarteak Altsa-suko Udalaren laguntzarekin anto-latutako Herri Lasterketak 35. edi-zioa beteko du aurten, eta 32. urteaizango da aipatu lasterketak Alber-to Barricarte memoriala izena har-tu zuela. Proba herrikoi hori, ohidenez, abenduaren 8an jokatuko da,Ama Birjinaren egunean. Aurtenasteartearekin, 11:30ean. Festa egu-na da, eta korrikalariendako zitagarrantzitsua da, San Silvestreare-kin batera urteko azken hitzorduaizaten baita. Aurreko urtean 216korrikalarik hartu zuten parte pro-ban, eta Antonio Etxeberriak (40:52)eta Elena Calvillok (50:22) irabazizuten. Guztira 52 sakandar arituziren eta Javi Moreno (42:43) eta Izas-kun Beunza (51:11) izan ziren azka-rrenak.

12,4 kmAntolakuntzak parte hartze poli-ta espero du. Ez dago aldaketanabarmenik eta herrian barnaantolatutako zirkuituari lau buel-ta eman beharko dizkiote korrika-lariek, guztira 12,4 km. Goizeko11:30ean abiatuko da lasterketa,

Zubeztia elkartearen albotik.Foruen Plazatik, eta Ferial etaLapurbide kaleetatik barnaLarrainbidera helduko dira korri-kalariak, Zubeztia kalea pasatu etagero Zelai kalea igotzeko. Zelaikaleko goialdean buelta hartu etaIsidoro Melerorantz joko dute las-terkariek, Araba eta Idartzagainkaleetatik Auzobidera heltzeko,eta handik Alzania kalea hartze-ko. Alzania kaletik San Juanerairitsiko dira korrikalariak eta ber-tatik Zubeztia elkartera joko dute,udaletxe aurrera, hura izango bai-ta helmuga. Aipatu zirkuituari

lau buelta eman eta gero despedi-tuko da proba.

Izena ematea egunean bertanIzena ematea dohainik da. Aurre-tik www.dantzalekusakana.comweb gunean egin daiteke edo egu-nean bertan, lasterketa bainolehen, 10:00etatik 11:30era, GureEtxean. Bi kategoria izanen dira:18 eta 39 urte arteko emakumeaketa gizonak, eta 40 urtetik gorago-ko emakumeak eta gizonak. Buka-eran Zubeztia elkarteak hartukodu sari ematea, eta bildutako guz-tiendako auzate ederra izanen da.

Gainera, sariak zozketatuko dira.

Sakanako atletismo kopakoazken lasterketaLasterketa honekin SakanakoAtletismo Kopa-Lasa KirolakSariari bukaera emango zaio.Orain arte lau proba jokatuta,gizonezkoetan Sergio Garcia deEulate da lehena eta Raul Audika-na eta Iban Gonzalez hurrenak,puntutara berdinduta. Emaku-mezkoetan Izaskun Beunza dalehena, Ginesa Lopez eta MaiteZabaletaren aurretik. Barricar-tek erabakiko du dena.

Nafarroako ikastolek 50 urte betedituztela ospatzeko antolatutako

ekitaldien barruan, larunbat goi-zean Ikaspilota Eguna hartu zuen

Etxarri Aranazko pilotalekuak.Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mai-

lako makina bat neska-mutilekparte hartu zuten egunean.

Diploma eta kamisetakIkastolen Ikaspilota modelo par-te-hartzaileari jarraikiz, Etxarri-ko frontoian txoko ezberdinakprestatu ziren, bakoitzean pilotajoko ezberdin batean aritzeko, etaikasle guztiek, taldeetan banatu-ta, txoko batetik bestera pasatuziren, guztietan arituz. Bukaeran,guztiek diploma eta kamiseta jasozuten Ioseba Ezkurdia pilotaria-ren eskuetatik eta Arbizuko aurre-lariak berak sinatutako pilota batzozketatu zuen guztien artean.Pilota sustatuz eta pilotarekin dis-frutatuz, egun bikaina pasa zutenguztiek.

Atletismoa

Pilota

Areto futbola

Altsasuko Barricarte herri lasterketakerabakiko du Sakanako Kopa

Argazki oina.

Xota ikusgarriaLarunbatean 10 eta 3 irabazi zion C.Santa Colomari eta asteartean UMAAntequerari 0 eta 2 gailendu zitzaion

Larunbatean gol festa ederra ospa-tu zuen Magna Gurpea Xotak Anai-tasunan. C. Santa Coloma arerio zuze-naren kontra bikain aritu zen Irur-tzungo taldea. Xotak ederki estutuzuen, abiadura handia eman zion pilo-tari, partidaren erritmoari eutsi zioneta kontrako atean asmatu zuen. Buka-eran, 10 eta 3 gailendu ziren berde-ak (Jesulito (4), Victor (2), Saldise, Iba-rra, Araça eta Roberto Martil). “Guz-tia ongi atera zaigu eta taldeak partidabikaina egin du” adierazi zuen Ima-nol Arregi entrenatzaileak.

hirugarrenak ligan

Asteartean, ligako hurrengo parti-da jokatu zuen Magna Gurpeak, UMAAntequeraren kontra. Partida ososerioa eginez, beste garaipen batpilatu zuten nafarrek. Lehen zatianez zen golik egon. Bigarren zatian,Magnako Asier Llamas atezainakAntequeraren gol jokaldi ikaraga-rria gelditu ondoren, Magna Gurpe-aren lehen gola sartu zuen Jesuli-tok. Partida bukatzeko 7 minutu-ren faltan Carlitosek bigarrenekipazioarekin urdinez jokatu zuentalde berdearen bigarren gola sar-tu zuen. Egindako lanarekin kon-tentu geratu ziren Imanol Arregi-ren mutilak.

Bihar, Jaen

Sailkapen orokorrean Inter Movis-tar da liderra (34 puntu), Bartzelo-nari 3 puntu aterata. Magna GurpeaXota hirugarrena da (23 puntu). Bihar,larunbatean Magna Gurpea Xotak 11punturekin 12. postuan dagoen JaenParaiso Interior taldea hartuko du,18:30ean, Anaitasunan.

Ondoren derbia

Abenduaren 5ean, bi talde nafarrenarteko derbia jokatuko da Anaita-sunan. Magna Gurpeak Aspil VidalRibera Navarra izango du aurkari.

Ikaspilota arrakastatsua

Page 14: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a14

kultura >>NAFARROAREN EGUNEKO KONTZERTUAK, 13:00etan:Irurtzungo elizan Elkhos taldea; Bakaikuko elizanEtxarriko abesbatza; Altsasuko Iortian Erkudengoama eta Olaztiko kultur etxean Gaztelu taldea.

bazterretik

Aritz Viñas

Juanito Makandé

Gaurkoan artista honetaz hitz egin-go dut. El Canijorekin edo Chico Oca-ñarekin jo duen perkusionista duguJuanito Makandé.Flamenko musika jazz edo funkmusikarekin nahastu egiten dituartista honek. Bere hitzetan, txiki-tan Camaronen “Como el agua”abestia entzun zuenean sortuzitzaion musika jotzeko grina.Horrela, gitarra bat erosi egin zueneta musikari ekin zion; ondorenkajoia hartu eta horrekin jarraituzuen.Flamenko musika funk eta jazzmusikarekin nahasten ditu horre-la sentimenduak entzuleari erra-zago transmititzeko asmoarekin.Bere disko propioak sortzen hasiaurretik hainbat talderekin jotzenegon zen. Bere lehengusuarekinRadio Makandé duoa sortu zuten,baina honekin hainbat urte pasaondoren proiektua alde batera utzizuten. Trece edo Banda Formal

taldeekin lanean jarraitu zuen.Hauetaz aparte ere beste auto-reekin kontzertuak ematen jarrai-tu zuen, beti ere perkusioa jotzen.Bere diskoak ateratzeko orduaheldu zitzaion orduan 2006an.Nahiz eta diskoetxe batzuk auto-re honetan interesa izan, honekezezkoa eman zien guztiei etabere kabuz diskoak ateratzenhasi egin zen. Bere ustez musi-kak zerbait naturala izan beha-rra dauka, horregatik ez du dis-kografia baten barnean egonnahi, ez du uste beste norbaitekesaten diona egin behar duelabere diskoa argitaratuko duela-ko bakarrik.Esan bezala, 2006an bere lehe-nengo diskoa atera zuen “Sueña”.Disko honek presentzia handiaeman zion bere inguruko musika-rien artean, eta urte horretan hasiegin zen musikari berri eta inte-resgarriak ezagutzen. 2008an bere bigarren diskoa gra-batu zuen, “Momentos de alimen-

to”, baina ez zuen 2011ra arte argi-taratu. Dena prest zeukan baina hiruurte itxaron zituen jasotako eskain-tzak egokiak ez zirelakoan.Hiru urte horietan beste proiektubatzuetan lanean hasi zen, “Themencial project” eta “Trece” talde-ekin jotzen egon zen, eta honetazaparte Chico Ocañarekin ere jotzenegon zen eta El Canijori ere lagun-du egin zion bere diskoaren gra-baketan.2014an bere hirugarren diskoa argi-taratu zuen, “Las canciones queescribí mientras volaba” izenekoa.Disko hau crowfunding-arekinordaindu zuen, berriz ere berekabuz kaleratu nahi zituelako dis-koak, diskografiak erdian sartugabe. Bukatzeko, 2015ean “Muerte a lospajaros negros” diskoa argitaratuzuen.Gehiago ez luzatzeagatik musika-ri hau entzutea gomendatzen dizuet,oso interesgarria eta ona iruditzenzait niri behintzat.

Eroetxe batean biziden protagonistaErkuden Ruiz Barroso

Larunbatean, 20:00etan, IortiaKultur Gunean Sardo Irisarri

aktorea Amador izango da Un locode desatar antzezlanean. Amadoreroetxe batean bizi da. Urte luzezbertan bizi ondoren kalera aterabehar da eta ez du nahi bertanezberdin sentitu delako. Amado-rrek libre izan nahi du, baina librehipokresiarik gabe. Oholtza gai-nean hamar pertsonai egonen dira,pertsona bakar batean.

Buruko gaitzen inguruko jar-dunaldien barne gai honi buruzkoantzerkia antolatu du Altsasu, Olaz-ti eta Ziordiko oinarrizko gizarte zer-bitzuen mankomunitateak. Elika-gai Bankurako elikagai ez galkorrentruke lortu daitezke sarrerak Ior-tia Kultur Gunean. Jardunaldiaatzo egin zen Ez da eroen kontua,guztiona baizik mahai-inguruare-kin osatu zen. +www.guaixe.eus

SakandarrakBertsotruk

Gaur, 22:00etan, Etxarri Aranazko LekuOna tabernan Sakanako helduenbertso eskolakoak Mungia-Larrabetzu-koekin ariko dira

Euskal Herriko helduen bertso-eskolen arteko harremanak

sustatu asmoz antolatu da Ber-tsotruk egitasmoa. 26 bertso-esko-lek eman dute parte hartzeko ize-na eta haien artean dago Sakana-koa. 26 bertso-eskolak 9 multzotanbanatu dituzte eta Mungia/Larra-betzu eta Oñatiko bertso eskole-kin dago Sakanakoa.

Bertso-eskola bakoitzak beremultzoko beste biak hartuko dituetxean, eta beste bi herrietako ber-tso-eskolek antolatutako ekitaldie-tara joanen da. Emanaldia edozeinmotatakoa izan daiteke: bertso-saioformala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat...

Page 15: 532 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 27a kultura 15

Erkuden Ruiz Barroso

Dantza, antzerkia, clowna,musika, zinema... Dizipli-na artistiko ezberdinak bai-

na ezaugarri komun bat dute:Sakanan egindakoak dira. Saka-nako artistak Etxarrin bildukodira Agertokiye Sakanako artea-ren agertokia zikloan. Bertakoartistak ezagutaraztea eta abe-rastasun artistikoa azaleratzea daekimen berri horren helburua.

Kultur arloan jarduten dutenpertsonak Sakanan gero eta gehia-go dira: antzerkia, musika, dantza,zinema... diziplina artistiko ezber-dinetan aritzen dira sakandarrak.Etxarri Aranazko kultura sailakguztiak bildu nahi izan ditu Ager-tokiye artisten zikloan. EtxarriAranazko kultur etxea sakandarartisten erakusleiho izanen da.

Irurtzun, Ihabar, Irañeta, Lakun-tza, Arbizu, Etxarri Aranatz etaAltsasuko artistak izanen dira Etxa-rrin; guztira 33 sakandarrek parte

hartuko dute hamaika emanaldi-tan. Sakanan egiten den artea etasakandarren eginkizuna erakutsiez ezik etxarriarrak kultur jar-dueretan parte hartzea sustatu nahidu kultura sailak. Sakanako artis-

ten lanak erakustea “pizgarria”izatea nahi dute. Zikloa astearte-an hasi zen Futbolariak eta prin-tzesakantzerki lanarekin, Kulturasaila Parekidetasun Batzordeare-kin elkarlanean antolatuta. Antzer-

ki lan hori Lehen HezkuntzakoEtxarriko ikastetxeetako ikasleeizuzenduta dago.

Sarrerak kultura bulegoan edoInternet bidez (www.etxarriara-natz.eus) lortu daitezke. Gainera,

haurrendako eta gazte eta hel-duendako bi abonu prestatu dituz-te. Haurrek sei euroren truke etagazte eta helduek hamabi euro-gatik hiru ikuskizunetarako sarre-rak izanen dituzte. +www.guaixe.eus

Egitaraua>> Azaroak 28, larunbata. 20:30ean Sustraiak dantza ikuskizuna.Dantzarima (Altsasu). Sarrera: 3 €.

>> Abenduak 12, larunbata. 17:30ean Tren geltokia. Antzerki-zirkoikuskizuna. Sarrera: 3 €. Zirika Zirkustaldea (Irañeta).

>> Abenduak 26, larunbata. 20:30ean Punto y seguido. IñakiAzumendiren (Etxarri) kontzertua.Sarrera: 3 €. Musikariak: Juanmi Arzelus(Arbizu), Julia Morales eta Ana Turcan.

>> Ilbeltzak 2, larunbata. 19:00etan Ekoetikopatetikoa. Ateateatroa. Sarrera: 6 €. Aktoreak AnabelArraiza (Lakuntza) eta Jabi Rodil.

>> Ilbeltzak 3, igandea. 19:00etan Una noche. Zinema. Ondoren,filmeko produktore Maite Artiedarekin

(Etxarri) hitzaldia. Sarrera: 2 €.

>> Ilbeltzak 16, larunbata. 17:30ean Pluton: Hor konponMarianton. Familiarteko antzerkiikuskizuna. Axolote Antzerki Trup.Sarrera: 3 €. Idazlea eta aktorea: ZoilaBerastegi (Arbizu). Beste aktoreak: OierZuñiga, Maria Zapata eta Juanan Oiartzun.

>> Ilbeltzak 23, larunbata. 19:00etan Amico. Antzezlana. BubamaraDance theater. Sarrera: 6 €. Aktoreak: JonBarbarin (Ihabar) eta Txori Garcia Uriz.

>> Ilbeltzak 30, larunbata. 19:00etan Mikro-antzerkiak. Nireazurea da. Aktorea: Lorea Arangoa(Irurtzun). Vladimir eta Nikavko.Aktorea: Xabier Artieda (Etxarri). Sarrera: 6 €.

>> Otsailak 19, ostirala 22:00etan Etxarriko musikarienkontzertua (12 musikari). Sarrera: 3 €.

Hurrengo literaturahitzorduak

Lau literatura hitzordu ditu ira-kurtzea maite duenak. Aurre-

na Ibon Martin idazlearekin iza-nen da. La fábrica de sombras libu-ru argitaratu berria aurkezterakoetorriko da abenduaren 1ean, aste-artean, 19:00etan Altsasuko Hari-tza tabernara. Han bertan jaso dai-tezke aurkezpenerako gonbitak.

Irurtzungo irakurle taldeak,berriz, abenduaren 5erako jarri duhitzordua. William Saroyan idazle-aren La comedia humana liburuaksortutako inpresioez hizketatukodira larunbat horretan, 18:00etan,Irurtzungo liburutegian. Bestetik,Etxarri Aranazko irakurle taldeakabenduaren 10ean elkartzeko asmoadu. Literaturatik gutxi eta erreali-tatetik asko duen Joserra Senarkazetariaren Can: hemen ez da ezergertatu liburuaren gainean arikodira. Ohi bezala, 19:00etan Etxarri-ko liburutegian.

Mari Romero Fernandezekabenduaren 10ean Altsasuko Ior-tia kultur gunean La casa de labuhardilla liburua aurkeztuko du.(Ikus gehigarriko 5. orria).

Rock jaialdiaAltsasukogaztetxean La Viuda Negra eta Nekez gaur,23:00etan Altsasuko gaztetxean

La Viuda Negrako jatorrizko tal-deko hiru kide arituko dira gaur:

Christel Teruel (ahotsa, koroak etagitarra), Puri Alzelai (baxua etakoroak) eta Eva Fernandez (bate-ria, perkusioa eta koroak). Lauga-rrena Janis S. Ortiz de Zarate (gita-rra) kanpoan bizi da eta David tute-rarrak ordezkatuko du. Alzelaikesan digunez, taldearen izen bere-ko diskoa (Clan Records, 1998) erre-pasatuko dute eta beste kantu batzukere joko dituzte. Rock kaletarra.

Nekez, Iruñerriko laukoteakAltsasuko Itxura estudioetan gra-batu zuen bere bigarren diskoa,Lokatzetako Igela. Musikan “bidegogorrago eta metaleroago bat”bilatu zuten eta hori da gaur Altsa-sun aurkeztuko dutena. +www.guaixe.eus

Txantreako eta Oriokoabesbatzen bisitakLarunbatean, 19:00etan, Hiriberrikoelizan txantrearrak eta igandean,12:30ean, Altsasuko Iortia kulturgunean oriotarrak

Ar a k i l g oudazkene-

ko kultur agen-dak biharkoeguna musika-ri, kantuari,eskaini dio. Hasteko eta behin,Iruñeko Txantrea auzoko ArturoKanpion abesbatzak kontzertuaeskainiko du elizan. Arturo Kan-pion Emanaldiaren ondoren,22:00etan, Hiriberriko Txiteraelkartean 35 arakildar afaltzera etakantatzera elkartuko dira. Kan-turako doinuak Edorrek jarrikoditu. Afarian bertan Arakilgoudazkeneko argazki lehiaketakosariak banatuko dira.

Etzi, berriz, Salatxo abesbatzakeuskal folklorez eta zarzuelen zatie-kin osatutako errepertorioa eka-rriko du Altsasura. Igor Arroyozuzendariak hainbat adinetakoabeslariak zuzentzen ditu.

Ametsetako dantza eskolaIrantzu Gonzalez Azpirozek dantzaeskola mustu du AltsasunErkuden Ruiz Barroso

Umetatik amets bat izan duIrantzu Gonzalez Azpiroz dan-

tzariak: Altsasun dantza eskola bategitea. Larunbatean ametsa erre-alitate bihurtu eta dantza eskolamustu zuen. Umeak zein helduakdantzan trebatzea eta, bereziki,dantzarekin disfrutatzea nahi duGonzalezek. Dantzariak izan nahibadute aukerak izatea.

Madrilen dantza eta interpre-tazioa ikasi ondoren Altsasura itzu-li da. Dantza garaikidea, konten-poraneoa, balet klasikoa, flamen-koa Askoa Etxebarrieta “LaPulga”-rekin... denetarik landudu.Dantzarimak, Gonzalezen dan-tza konpainia ere han izan zen.+www.guaixe.eus

Etxarri Aranatz Sakanako kulturaren herria

Iruñeko OrfeoiakLorenzo Ondarrarenobra baten zatiamustuko du

Lorenzo Ondarra bakaikuarrakSet cançons populars Catalanes

harmonizatu zituen. Orfeo Catalak1964an antolatutako lehiaketa lanhorrekin irabazi zuen Ondarrak.Haietako lau Orfeo Catalak mustuzituen 1968an. Gelditzen direnhiruak igandean mustuko ditu Iru-ñeko Orfeoiak. Bartzelonako Palaude la Musica Catalanan. Hiru pie-zak horiek heldu den ostegunean,abenduaren 3an, entzuteko auke-ra ere izanen da, Iruñeko OrfeoiakIruñeko Baluarte auditoioan eskai-niko duen kontzertuan.

Page 16: 532 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 27, ostirala • 2. aroa • 532. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 19 . . . . . . . . . 0 . . . . . .161.2Etxarri A. 20 . . . . . . . . -1.3 . . . .135.9Altsasu 17.5. . . . . . . -1.5 . . . .116.5Aralar 12.1. . . . . . . -6.2 . . . .138.2Urbasa 15 . . . . . . . . -2 . . . . . . . .89.4

: eguraldiaasteko >>

Min: 7 Max: 10 Min: 7 Max: 8 Min: 2 Max: 11 Min: 2 Max: 14 Min: 4 Max: 13 Min: 3 Max: 13 Min: 4 Max: 13

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 85% euria: 83% euria: 15% euria: 5% euria: 5% euria: 10% euria: 13%

Bazkide zozketaAZAROKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako kanpinerako deskon-

tua , Lacturale lotea, Artiumerako

sarrerak, Gaztezulo aldizkarirako

harpidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

1. SARIA: Ekainberri kobazuloetarako

sarrera, Artazako kanpinera-

ko deskontua, Lacturale lotea,

Artiumerako sarrerak,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

3 11 18 25

1.- Zer da Mirentxin Gidariak?Presoen senideak bisitak egiteraeraman ahal izateko sortu ziren tal-deak. Senide guztiek ez dituztebidaia egiteko aukera berdinak.Irtenbidea emateko sortu zen oraindela 35 bat urte Bilbon.

2.- Nola sortu zen?Bilboko mutiko batek bere koadri-la Algecirasera eramaten zuen etasenide askok bizi zuten errealita-tea ikusi zuen. Horrela, lehenen-go taldea sortu zen eta beharra zego-enez taldea handituz joan zen.

3.- Nola iritsi zen Sakanara?Mikeldi hasi zen duela urte batzuk.Bilboko lagun baten senideakMirentxinen hasi ziren eta bidaiakegiteko proposatu zioten. Hasieraninguruko jendearekin harrema-netan jarri zen. Gero Gasteizko tal-dearekin elkartzen hasi ginen etahaiek proposatu ziguten Nafarro-an talde bat sortzea. Beraiek fur-gonetak utziko zizkiguten eta horre-la sortu genuen Nafarroako taldea.

4.- Zenbat gidari zarete Sakanan?Sakanan hogei gidari inguru izan-go gara; batez ere Etxarri, Arbizu,Altsasu eta Olaztikoak. GurekinLeitzako gidariek egiten dituztebidaiak ere.

5.- Nola antolatzen zarete?Sakanako taldeak sei hilabetero fur-goneta dauka. Egutegi bat osatzendugu. Asteburuero bi gidari jartzenditugu eta beste bikote bat erreser-ban gelditzen da. Etxeratek Miren-txingo talde bakoitzari zenbat gida-ri behar diren esaten die. Gidaribakoitzak bidaia bat edo bi egitendu urtean eta beste bat edo bi erre-serban egoten dira.

6.- Furgonetak taldekoak dira?Hasieran norberaren kotxearekinjoaten ginen. Ondoren, furgonetakalokatzen hasi ginen baina aloka-tzeko furgoneta gutxi zeuden etakotxeak nahiko gaizki zeuden.Orduan furgonetak erostea pentsa-tu genuen. Lau urteko bizia izanohi dute. Asteburuero 2.000 kilo-metro egiten dituzte gutxi gorabehera, beraz, lau urtetan 400.000kilometro. Talde bakoitzak lortubehar du furgonetak erostekodirua. Euskal Herri mailan bole-toak saltzen hasi gara. Senideekbidaiaren gastua ordaintzen dute;gasolina eta mantentzea.

7.- Zergatik zaudete Mirentxinen?Senideak laguntzeko. Dispertsio-aren arazoak bizi izan ditugu etagure ekarpena egin nahi dugu.Helburua oso argia da: dispertsio-aren arazo honi, bidaiarena, aurreegitea. Denborarekin lortu izandugu gero eta jende gehiago kon-tzientziatzea. Gure helburua urte-an bidaia bat edo bi gehienez egi-tea zen, baina gero jende gehiagosartzen hasi zen. Izan ere, astebu-ruero jende berdina joan beharbada, denborarekin erretzen da

eta utziko zuen.

8.- Zein izan dira egin dituzuenbidaiarik luzeenak?Javik eta Igorrek Joux la Ville etaClermont Ferrand espetxeetarajoan behar izan zuten, frantziarestatuko mediterraneotik gertu, etahura bai izan zela tortura. Hamahi-ru ordu gidatzen joateko eta gutxia-go itzultzeko. Senideak bisitaraberandu iritsi ziren. Orain Alme-riara egiten ditugu bidaiak.

9.- Gainera, bisiten ordutegiakkontrolatu behar dituzue. Bisitak larunbatean dira. Almeria-ra joateko ostiralean Lopidanatik20:00etan ateratzen gara eta gau oso-an zehar bidaiatzen da. Iristeangidariek ostatu batean lo egiten duteeta senideak furgonetarekin geldi-tzen dira kartzelara joan etorriakegin ahal izateko. Iganderako etxe-an egoten gara. Lehen senideek bisi-ten orduan aldatzeko aukera zutenbaina orain ez.

10.- Istripuen beldurra izangoduzue.Beldurra eta ardura. Senideak aste-buruero bi gidari ezberdinen eskue-tan jartzen dira. Gidariak jakinbadaki asteburu horretan ongi des-kantsatu behar duela. Senideekgidariengan jartzen duten kon-fiantza eskertzekoa da.

11.- Bisitaren parte sentitukozarete.Bidaia bat beti berdina egiten duzu-nean azkenean harremana sortueta elkar ezagutzen gara. Senide-ak berdinak izan ohi dira, bainalagunak aldatzen dira. Zerrendaksei hilabetero aldatzen dira. Inpli-katu egiten zara. Senideekin zau-de eta indarra ematen diezu. Kon-tuan izan behar da gehienok bisi-tak egiten ditugula ere. Baina gidarizarenean gidatzera joaten zara.

>>11galdera

Javi Lizarraga, IgorArtieda, Mikeldi

Diez eta Zuzene ErroSakanako Mirentxin gidariak

Testua: Erkuden Ruiz Barroso