530 guaixe

16
Bertso afari txapelketa Etxarrin, gaur >>15 Azarokoteak 40 urdaiazpiko jarriko ditu jokoan >>5 Indarkeria matxistaren salaketa >>7 Sakanako Plan Estrategikoa ren negoziazioez hausnartzeko batzarra gaur >>3 Emakume artisautza Iortian nagusi >>13 Uharteko poesia hitzorduak 10 urte beteko ditu >>14 Pablo Urtasun, Japoniatik Brasilera >>11 Iruñea iparraldean DBHko eta Batxilergoko institutu berria lehenbailehen eraikitzeko eskaera berretsi dute Beleixek Metropoli Forala emanen du Ezkaatza>> 3 Ezkaatza>> 3 SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 13, ostirala • 2. aroa • 530. zenbakia

description

 

Transcript of 530 guaixe

Page 1: 530 guaixe

Bertso afaritxapelketaEtxarrin, gaur >>15

Azarokoteak 40urdaiazpiko jarrikoditu jokoan >>5

Indarkeriamatxistarensalaketa >>7

Sakanako Plan Estrategikoarennegoziazioez hausnartzeko batzarra gaur >>3

Emakumeartisautza Iortiannagusi >>13

Uharteko poesiahitzorduak 10 urtebeteko ditu >>14

Pablo Urtasun,JaponiatikBrasilera >>11

Iruñea iparraldean DBHko etaBatxilergoko institutu berrialehenbailehen eraikitzeko eskaeraberretsi dute

BeleixekMetropoli Foralaemanen du

Ezkaatza>> 3Ezkaatza>> 3

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 13, ostirala • 2. aroa • 530. zenbakia

Page 2: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaAne Etxegoien. Azaroaren 14an,larunbatean, 20:00etan Irurtzungokultur etxean.

AntzerkiaThe funamviolinistas. Azaroaren13an, larunbatean, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. TheFunamviolinistas.

ZinemaAnder. Azaroaren 13an, ostiralean,21:45ean eta azaroaren 15ean,domekan, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Amama. Azaroaren 13an, ostiralean,22:00etan eta azaroaren 15ean,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

Los Minions. Azaroaren 15ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Mendi irteerakLa Demanda. Azaroaren 15ean,igandean, 6:00etan Irurtzundikabiatuko da autobusa. SakanakoMendizaleak.

Bizikleta irteerak Sorginetxeko trikuharria. Azaroaren15ean, domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 50 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

Ibilbideak Olaztiko hariztia. Azaroaren 14an,larunbatean, 9:00etatik 13:00etaraOlatzagutiako kultur etxetik abiatuta.

ErakusketakBetiko zein gaurko joste lanak II.Abenduaren 6ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean. Maribel Mazkiaran.

Hitzaldiak Mujeres de anuncio. La violenciasimbólica en la publicidad. Azaroaren18an, asteazkenean, 19:30eanOlatzagutiako kultur etxean.

BakarrizketakNo solo duelen los golpes. Azaroaren19an, ostegunean, 19:00etan AltsasukoGure Etxea eraikinean. Pamela

Palenciano. Altsasuko mugimendufeminista.

BertsolaritzaEuskal Herriko Bertso AfariTxapelketa. Azaroaren 13an,ostiralean, 21:30ean Etxarri AranazkoKarrikestu elkartean.

LiteraturaTenemos que hablar de Kevin (LionelShriver). Azaroaren 13an, ostiralean,21:00etan Olatzagutiako liburutegian.

Asesinato en la Bahia. Larunbatean,12:00etan, Arbizuko Olatzea hotelekobilera gelan. Yolanda Almeida idazlea etaCarlos Ausserladscheider margolaria.

Poesia errezitaldia. Azaroaren 14an,larunbatean, 17:30ean Uharte ArakilgoDonibane jubilatu elkartean.

En los pliegues del viento (Jose MigelBoal). Azaroaren 18an, asteazkenean,18:00etan Altsasuko Iortia kulturguneko gela txikian.

Tailerrak10 ordu sexuaz. Azaroaren 16an,astelehenean, 17:30ean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Gozamenez.

Eskulanak. Azaroaren 18an,asteazkenean, 18:00etan Ziordikoliburutegian.

Bestelakoak Plan estrategikoaren negoziazioeiburuz hausnartzeko batzar irekia.Azaroaren 13an, ostiralean, 18:30eanSakanako MankomunitateakLakuntzan duen egoitzan. SakantzenSarea, Bidelagun elkartea, SakanakoMerkatarien Elkartea.

Lakuntzako II. GastronomiaTopaketa. Euskal Herria. Azaroaren15ean, igandean, 18:30ean LakuntzakoPertza elkartean. Txingurriye.

Deialdiak Orain Batera: kongresurako

hautagaitzaren aurkezpena.Azaroaren 13an, ostiralean, 19:30eanAltsasuko Gure Etxea elkartean.Begoña Alfaro. IU eta Batzarre.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 13an, ostiralean, 20:00etanArbizuko eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Kaleratzeari buruzko batzarra.Azaroaren 14an, larunbatean,12:00etan Lakuntzako Haizeaelkartean. LAB.

Elkartasuna ez da delitua. Elkartasunargazkia. Azaroaren 14an,larunbatean, 13:00etan, Bakaikukoplazan.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Azaroaren 15ean, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

LukenZORIONAKeskalatzaile!! Gaur 8 urte betetzen dituzu!!

Muxu pila bat eta oso ongi pasa.

Haizea MoroAlzuetaZORIONAKHaizea!! Osoongi pasa zu urtebetetzeegunien. Muxu haundi bet!Iraia eta Maitane.

Artzai KarasatorreSuredaZORIONAKArtzi maitia, 8urte! Segi orain arte bezainjator eta txintxu.Muxu pilaetxekoen partez.

Haizea MoroAlzuetaZORIONAKHaizea!! 7 urtebetetzen ttuzu ta zuukinospatuko du eguna. Besar-kada haundi beti. Ainetz etaHaitz.

ZORIONAK

RIKARDO!!

azaroak 13-19Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Iradi Lanz SenarZORIONAKpotxola!!Urte eder bat betekoduzu igandean!! Milamuxu amona, aitonaeta izebaren partez.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Amama filma ikusgai izanen da Iortian.

Page 3: 530 guaixe

Azaroaren 13an, ostiralean, 18:30eanSakanako MankomunitateakLakuntzan duen egoitzan

Sakanako Dendari, Ostalari etaZerbitzuen Elkarteak, BidelagunSakanako Turismo Elkarteak etaSakantzen Sareak ibarreko gizar-teari batzar irekirako deia egin die-te, ostiralerako. Sakanako 2020 PlanEstrategikoa (SPE) garatzeko diruzhornitu beharra dago eta aipatuhiru eragileek Nafarroako Gober-nuarekin ireki beharreko nego-ziazioaren inguruan kezka dute.

Hiru erakundetako ordezka-rien ustez, Nafarroako GobernuakSPErekiko “apustu sendoa egite-ko unea dela pentsatzen dugu,azken urteotako esfortzuak etasortutako oinarriak alferrik gal-du ez daitezen”. Euren iritziz,“gizarteak gai garrantzitsu horreninguruan hausnartu eta paperaktiboa izan behar du. Horrega-tik, aipaturiko batzarrean parte-hartzeko gonbita luzatzen dugu”.

SPE eragile ugariren lanarenemaitza da, eta ibarreko udaleta-

ko alderdi politiko guztiek ados-tua izan da. “Krisiaren eraginakkonpontzeko ibilbidea erakustendu eta tresna ezinbestekoa da.Horrela aitortu zuen Parlamen-tuak, ilbeltzean, babesa eskainizmozioa onartu zuenean, eta Gober-nuari beharrezko baliabideakbidera ditzan eskatuz”. Deitzaile-ek gogoratu dutenez Lourdes Goi-koetxeak, aurreko ekonomiakokontseilariak berak, plana lagun-tzeko Mank-ekin hitzarmena bide-ragarria zela baieztatu zuen.

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a 3

ezkaatza >>

Plana 201ko maiatzean onartzu aurretik hainbat bilera egin ziren.

Plan estrategikoaren negoziazioei buruz hausnartzeko batzar irekia SAKANA

Arakil / Irurtzun»

SAKANA

Biurdana 24 unitaterako zentroa da.Aurten 32 unitate ditu eta hurrengourteotan 40 unitatera helduko direlaadierazi dute. IrurtzungoAtakondoako ikasketakbukatzerakoan bertara doazIrurtzungo eta Arakilgo ikaslegehienak

Irurtzungo Atakondoa ikastetxe-ko ikasle gehienek Iruñeako SanJuanen dagoen Biurdana institu-tuan jarraitzen dituzte euren ikas-ketak. Biurdana, berez, 250 ikas-leendako institutua da, eta egun677 ikasle ditu. 24 unitateko zen-troa da, eta aurten 32 unitate dau-de. Eta hurrengo urteetako aurrei-kuspenek diotenez 1.200 ikasle iza-tera iritsiko da hurrengo urtetan,40 unitate gainditzera arte.

Egungo masifikazioarekinbukatzeko, Iruñea iparraldean ins-titutu berri bat egitea eta egungoBiurdana egoitzako patioan guneestalia egitea eskatzen ari diraIruñeko Biurdana, Sanduzelai etaPatxi Larrainzar institutuetakoguraso elkarteak eta baita Orkoien-go Auzalar eta Irurtzungo Ata-kondoako guraso elkarteak ere.Aurreko gobernuari egin zioteneskaria, eta eskari hori gobernuberriari egin diote berriz. “Gau-zak horrela jarraituz gero,2017rako espazio arazo larriekinegonen gara. Obrak egiteko era-bakiak eta prozedurek luze jotzendute eta orain da erabakia hartze-ko unea” nabarmendu dute.

Biurdanako masifikazioariirtenbidea ematekoinstitutu berria egiteaeskatu dute, beste behin

Beleixe Irratiak (FM 107,3)Euskalerria Irratiaren goizekomagazinaren berremisioa eginen duastelehenetik aurrera

Sakanako irrati euskalduna daBeleixe, FM-ko dialaren 107,3 sin-tonizatuz edo www.guaixe.eus weborriaren bidez entzun daitekeena.Gaur egun Sakanako irrati euskal-dunak ibarreko albisteen astekoerrepasoa egin eta astebururabegira jartzen den saioa du osti-raletan, 9:30etik 10:30era. Harenberremisioak ostiraletan bertan14:00etan eta 19:00etan entzun litez-ke uhin edo web bidez. Horretazaparte, Beleixe Irratiak musikaeskaintza anitza aireratzen duegunero.

Bierrik fundazioak kudeatzendu irratia eta momentuz saio pro-

pio gehiago sortzeko aukerarik ezdu. Hala ere, Beleixe Irratiarenemanaldiak aberastea egoki jodu. Eta, horretarako, lehen-lehe-nik hiri-buruzagiko EuskalerriaIrratira begiratu du. IruñekoDonibane auzotik euskaraz emi-titzen duen irratiaren saio bate-kin aberastuko du bere eskaintzaBeleixe Irratiak: Metropoli Fora-la. Pello Argiñarena eta JuanKruz Lakastak gidatzen dute goi-zeko saio hori. Eta Mikel Bujan-da eguneko agendaren errepasoaegiteko sartzen da. Iruindarrensaioa Sakanan astelehenetik oste-gunera, 9:00etatik 11:00etara, iza-nen da entzungai, Beleixe Irra-t ian, FM 107 ,3an edowww.guaixe.eus-en.

Beleixe Irratian MetropoliForala saioa entzungai

Page 4: 530 guaixe

Morfologikoki hain txikia dentarte hori, gezurra dirudi horrendesberdina izatea semantikoki.

“Egon, egonin” zioen nirelagun baztandar batek uniber-tsitate garaian lanak egiteraelkartu eta egin beharrekoakegin ordez, tartarrean aritzenginenean.

Geroz eta gutxiago dira ekin-tza amorratu honetatik harago

e gonean e goteko ditugunmomentuak. Kafea ere sartu dio-gu tartetik plazako bankuan ego-teari. Kafea, garagardoa, mugi-korra, txiklea, zigarroa, musi-ka , soinu a, behatz ekintxikitutako kafearen azukrea-ren papera...sartzen dizkioguaurrez aurre egoteko momentugordinei.

Inongo ikerkuntza enpirikotan

sartu gabe, nire bizipen eta beha-keta hutsetan oinarritutik, ego-teak, pixkanaka egitez betetzenjoan garela iruditzen zait.

Ez naiz kritikatzen ari, eztainondik ere, neronek paperezkomantelak txiki-txikituak utziizan baititut bolatxoak egindamahai gainean bazkal ondoren-go tertulia luzeetan. Behaketahau aho artera ekarri nahi dut,

besterik ez.Oteizak hutsune existentzial

bat dugula zioen. Hutsune hori-xe izango al da ekintzaz bete aha-lean gabiltzana? Hutsunea seguraski egotearekin lotuago dagoegitearekin baino, hala hartzendiot susmoa, behintzat.

Urrutiegi joatea izan daitekekafearen azukrearen sobrea pus-katu eta hutsune existentzialis-

ta lotzea. Segur asko pasa eginnaiz, baina ez dut borratuko,nahiz eta oker egon, izan ere,gustuko dut, oso gustuko gauzatxiki eta egunerokoak kontu abs-traktu eta sakonekin harremane-tan jartzea.

Erleen desagertzeak naturan,gizartean eta munduan izan ditza-keen ondorio imajina ezinaklotzea bezala.

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a4 iritzia

astekoa

Oihane Andueza Imirizaldu

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Garazi BarandallaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Egin, egon

Azaroko 27, 28 eta 29an eginen daMontcada i Reixac-en (Bartzelo-na) zementu-fabriketan errauste-aren aurkako nazioarteko urte-roko topaketa. Europatik, Afrika-tik, Amerikatik eta Asiatiketorritako erakundeek parte har-tuko dute eta, hondakinak erraus-teko, energia balioztatzeko plan-ten (errauskailuak) ordez zemen-tu-fabriken labeak erabiltzeakdakartzan ondorioak aztertukodituzte. Azken helburu bezalazero zaborren aldeko eta erraus-

ketaren aurkako sare globala fin-katzea dute.

Gure adiskide kataluniarrekprogramatutako txostenen mai-la bikainaz gain, informazio etaesperientzia trukaketa da garran-tzitsuena. Topaketa hauek argiutziko dute, beste behin, gureelkartasun sareak zementugileeta errausketa zaleen atzaparre-tatik salbu daudela eta engaina-tzeko eta osteko dituzten sareindartsuak erabili arren, ezingodituztela sekula beraien nahiera-

ra erabili.Zementu-fabriketan erraustea-

ren ondorioak jasaten dituztengizataldeen eta multinazionaleninteres handien artean ematenden parekotasunik gabeko borro-ka honetan, noizbehinka inguru-men-suntsitzaile hauen eskru-pulu eza eta ase ezintasuna age-rian uzten duen argi izpiren batagertzen da. Beste behin esangodugu horiendako ez dagoela ezeretekin handiagoa lortzekoberaien lehentasuna zalantzan

jarriko duenik, ez ingurumena,ez herritarron osasuna ere.

Honen harira, Portlandek egin-dako iruzur ezaguna aipa deza-kegu, gu denok lapurtzeko, mer-katuak banatzeko eta salneurriakadosteko kartelak sortu izana, ale-gia. Eta are argiagoa da pil-pile-an dagoen Volkswagen afera, bereibilgailuek isurtzen dituztenkutsatzaileen kontroletan lotsa-gabeki iruzur egin eta bere buruaagerian penagarri utzi duena.

Eta hori ikusita, geure burua-

ri galdera hau egin eta zalantzahandiak sortzen zaizkigula ezinuka. Volkswagen halako zerbaitegiteko gai bada, Portlandek isur-tzen dituen eta guk jasaten ditu-gun kutsatzaileak benetan aitor-tzen dituenak al dira? http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/

Nafarroako Gobernuak larrial-dietarako diru-laguntza bereziakatera berri ditu, orain hasi etaabendurako izango direnak.Gizarte Zerbitzuen bidez kudea-tuko diren diru-laguntza hauekdiru kopuru jakin bat egokitutadute eta kopuru honek zonaldebakoitzeko egoera sozio-ekono-mikoarekin harreman zuzenadauka.

Egoera sozio-ekonomikoa bataedo bestea izateko, biztanleenkopurua, langabetuen portzenta-

jea eta zonaldean eskatutakoGizarteratzeko Errenta kopuruakontuan hartzen dira.Zein kontzeptutarako dira diru-laguntza hauek? Etxebizitzaren gastu puntuala,argindarra edota gasaren momen-tuko zorra, gaixotasun baten ondo-rioz gerta daitekeen bat bateko dirubeharra, janariak erosteko beha-rra, hezkuntzarako edota gizarte-ratzeko prozesu batean ezinbeste-koa den diru-sarrera, eta orokorre-an momentuko oinarrizko

beharrak betetzeko.Nortzuk jaso ditzakete diru-laguntza hauek?18 urte baino gehiago dutenek,Gizarte Zerbitzuko eskualdekoherriren batean erroldaturik dau-denek, Lanbide arteko gutxiene-ko soldataren 2,5 baino gutxiagodaukatenek, familia unitateaneta bat bateko eta nahigabekobeharra dutenek eta bat batekoezusteko larrialdi egoera batjasan dutenek.

Diru-laguntza hauek jasotzeko

Gizarte Zerbitzuetako baloraziotxostena behar da eta ondorendiru-laguntza honen jarraipenaegingo da. Familia unitate bakoi-tzaren urteko gehiengo kopurua3.000 eurokoa izango da kontzep-tu guztiengatik.

Diru-laguntza hauen inguruangogoeta bat egitea ezinbestekoada: larrialdietarako diru-lagun-tzak gizarte zerbitzuen filosofia-rekin bat datoz? Politika sozial osoeta eraginkor baten parte dira?Edo karitateari lotuta daude?

Denetarako iritziak badaudeere, egia da, gaur egun, krisiakeragindako egoera ekonomikoahul honek batzuetan egoerafamiliar jasangaitz batzuk azale-ratzen dituela. Eta larrialdieta-rako diru honek lagundu ahalduela egoera puntual batean oke-rrera ez joateko eta egoerari buel-ta eman ahal izateko, beti ere,gizarteratze prozesu batenbarruan eta momentukoa dela osoargi izanda.Sakanako Gizarte Zerbitzuak

hara zer dien

Larrialdietarako diru-laguntza berriak

barrutik kanpora

Multinazionalen amarruen aurkako elkartasun sareak

Page 5: 530 guaixe

sakanerria >>BETEBEHAR FISKALAK EZAGUTZEKO: Ga-ralurrek Ezagutu zure betebehar fiskalaketa kontabilitatekoak ikastaroa antolatudu. Ekintzaile eta autonomoei zuzenduta

dago. Utzuganen, Arbizuko industrialdean,izanen da tailerra, asteartean 10:00etatik14:00etara. Informazioa: 948 567 010.

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a 5

SAKANA

»

»

Eta bat zurea izan daiteke azaroanSakanako Dendari, Ostalari etaZerbitzuen elkartekoestablezimenduetan erosiz gero

Hemen da Azarokotea, SakanakoDendari, Ostalari eta Zerbitzuenelkarteak sustatzen duen kanpai-na. Ibone Prieto Gorospe elkarte-ko kideak esan digunez, gaurtikhilaren 30era bitartean elkartekokide diren 47 establezimenduetanerosketa egite hutsarekin 40urdaiazpikoren zozketan sartukodira bezeroak. Horretarako eros-keta egin ondoren euren datuekineta harremanetarako telefonoa-rekin txartela bete beharko dute.40 urdaiazpikoak abenduaren 9anzozketatuko dituzte.

Azarokotearen helburua sakan-

darrak eguberri aurreko erosketakibarrean bertan egitera animatzeada. Prietok nabarmendu duenez,“Sakanan merkataritza eskaintzaanitza eta kalitatezkoa dago. Ezdago aitzakiarik bertan ez eroste-ko”. Ibarrean erosketak eginezSakanako ekonomia bera biziberri-tu eta herriak bizirik mantentzenlaguntzen dela ere gogorarazi duPrietok. Aldi berean, oraindik elkar-teko kide ez diren dendari, ostala-ri eta zerbitzuak eskaintzen dituz-tenei kide egiteko deia egin diePrietok: “zenbat eta gehiago izan,denon arten indar gehiago egindezakegu, bultzada handiagoaeman eta jendearendako ikusga-rriagoak izan gaitezke”.

40 urdaiazpiko jokoan Telebista Etxarrira

Elkarteko kide diren establezimenduetan lastailean erosketa egiten zuten guztien artean 32 hazbeteko telebista bat zozketatu zuten etasaritua Mari Cruz Araña etxarriarra izan zen. Asteartean jaso zuen saria, Utzugane, Sakanako garapen zentroan.

Hau da Despedidiaagurreko biranazken aurreko geldialdia eginendu Oskorrik, Maulen, bihar. JaiAlai frontoian, 18:30ean, eskaini-ko du kontzertua. Eta, han izanenda Mikele Flores. www.guaixe.eusatariko zozketan parte hartu zuenlakuntzarrak eta galderari eran-tzunez argitu zuen Oskorrirenbere gogoko kanta Furra-furradela. Guaixe.eus-eko lehiaketanparte hartzeagatik Maulerako

sarrera bikoitza jaso du, horretazgain, taldeak sinatutako kartelaere jasoko du.

Bide batez, parte-hartzaileenerantzunen arabera, Oskorrirensoinu banda sakandarra kantuhauek osatzen dute: Euskal Herrianeuskaraz, furra-furra, Gora eta gorabeti, Euskaldun berriaren balada,Intsumisoarena, Gaztelugatxe,Katuen testamentua, Kanuto etaMarijan kanta zan.

Gazte Balioa sariaLakuntzarendako Nafarroako Gobernuak GazteriaSariak abenduaren 1ean banatukoditu, Nafarroako Eguneko ekitaldienbarruan. Saritutakoek egindakolanaren gizarte aitortza izan nahidute sari horiek. Oier Lakuntzak Gaz-te Balioa saria jasoko du. Gazte Balioasariak egungo balioen isla eta gaz-teriarendako erreferente bat diren14 eta 30 urte bitarteko gazteenaitortza egin nahi du. Urdiaindarrari 5 urterekin Wolfransindromea diagnostikatu zioten.Gaixotasun arraro eta endekapenez-koa, diabetesa ekarri eta ikusme-na, entzumena eta usaimena ken-du dizkio. Lakuntzak Nafarroako Uni-bertsitatean Kimika ikasi zuen,promozioko bigarren espedienteonena lortuz. EHUn Kimika Kuan-tikoa edo Teoriko eta Konputazio-nala ikasi zuen. UNEDen, berriz, Zien-tzia-Kazetaritzan eta Komunika-zioan masterra. Kataluniako ZientziaIkerketako Institutuan doktoretzaondorengo bi urteko ikasketak eginditu. Euskalerria Irratiko kolabora-tzailea, nazioarteko itzal handikoaldizkarietan idatzi du eta bertso-laria da.

Lakuntzatik MauleraOskorri entzutera

Oskorrik bere azken birako azken aurreko kontzertua bihar eman du. Izaskun Errazkin eta Eneka Maiz gaur Nafarroako Parlamentura joanen dira.

Izaskun Errazkin (Mank-eko Eus-kara Zerbitzua) eta Eneka Maiz(Etxarriko alkatea eta UEMAkozuzendaritzako kidea) Nafarroa-ko Parlamentuaren Herritarreki-ko eta Instituzioekiko Harrema-netarako Batzordean izanen diragaur eguerdian. Bi sakandarrekosasun zerbitzuak euskalduntze-ko Sakanan egindako kanpaina-ren berri eman eta Udalerri Eus-

kaldunen Mankomunitateak osa-sungintza euskalduntzeko egin-dako eskaerak azalduko dituzte.Aldi berean, Etxarri Aranazkoosasun etxeko zerbitzuak euska-raz izateko eskaerari Nafarroa-ko Arartekoak emandako eran-tzuna azalduko dute. Azalpenakemateko agerraldi hori GeroaBaik, EH Bilduk eta Ahal Dugukeskatu dute.

Osasun zerbitzu euskalduneneskaera Parlamentuan berriro

Urdiain»

Page 6: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a6 sakanerria

Olatzagutia»

Lakuntza»

SAKANA

Irurtzun» Uharte Arakil»

Urdiain»

Musika nagusi izan da San Martinfesten aurtengo hasieran. Igande-an, berriz, artisauek plaza hartuzuten. Eguraldia lagun, jende askopasa zen plazatik. Erga Larreakelkarteak hartutako gozogintzalehiaketara 10 parte-hartzaile aur-keztu ziren. Lehen saria Miriam

Rekalderen profiteriliak mereziizan zuten. Podiuma Belkis Roja-sek eta bere tartak eta Eva Belokikgoxuarekin osatu zuten. Herenegunerraldoi eta buruhandien konpar-tsaren, jubilatuen bazkariaren, mustxapelektaren eta festetako azkendantzaldiaren txanda izan zen.

Uharte Arakilek eta Irañetak zizaerakusketaren antolaketa txan-dakatu egiten dute. Aurten uhar-tearrek erakusketa hartzeko txan-da zen. Eguraldi lehorrak ez zienziza ugari opatzen lagundu. Hala

ere, atzo plazan ehun bat ziza motaikusteko aukera izan zuten. Haie-kin batera, landare bakarretik ate-ratako 1.850 eta 1.300 gramoko bipatata eta bi kalabaza handi ikus-gai izan ziren.

Iruñeko Hermanitas de los Pobresmojek eta haien adinduen egoitza-ko 70 pertsonek sakandarrek eman-dakoarekin prestatutako jakiakdastatuko dituzte luzez. Patata Ope-razioak horretarako aukera ema-nen die. 53. urtez Alegria de Iruña-ko peñako kideek Urdiain etaSatrustegi arteko bidea egin zuten,Iruñeko egoitzarako jakiak biltzen.

Peñako 17 kidek parte hartuzuten, 12 eta 77 urte artekoak.Pozik zeuden, eguraldiak etasakandarrek eskuzabaltasunezlagundu zutelako. 5.000 kilo pata-

ta jaso zituzten, pasa den urteko-aren bikoitza. Baita kuiak, kuia-txoak, alubiak, sagarrak, intxau-rrak eta 508 euro ere. Unanu ez dairuindarren ibilbidean sartzenbaina sei patata zaku zituztela esa-nez deitu zituzten. Peñakideekheldu den urterako kontuan iza-nen dituztela jakinarazi digute.

Uharte Arakilgo jubilatu elkar-tekoak bigarren urtez bilketazhaiek arduratu ziren eta 1.700 kiloinguru eta 110 euro jaso zituzten,peñako kideak etorri zirenerakoudaletxe ondoan pilatuta zutenak.

Haien lana errazteagatik, iruinda-rrek, elkartearen eta EduardoGonzaloren ekimena eskertu nahi

izan dute. Peñako kideek jakina-razi digutenez, mojak “oso pozik”geratu ziren.

Txingurriye elkarteak antolatuta25 bat pertsona elkartu ziren II.Gastronomia Topaketan. Maro-koar jatorriko lakuntzarrek eurensukaldaritzako hiru plater nolaprestatzen ziren azaldu zieten gai-nontzeko lakuntzarrei. Lakuntza-ko Pertza elkarteko sukaldea, ikas-gela bihurtu zuen: sukaldaritza-rena eta elkar-ezagutza etaelkarbizitzarena. Marokoko hari-ra (haragi, tomate eta lekalez egin-dako zopa), pastila (usoaz edo oilas-koz, tipulaz, almendraz betetakohostopil gozo eta gazia) eta flananola egiten ziren ikasi zuten. Eta,

jakina, baita dastatu ere. Lakuntzarren arteko elkar eza-

gutza sustatzeko II. Gastronomia

Topaketa Euskal Herria, HegoAmerika eta Senegalgo gastrono-miari eskainitako saio banarekin

osatuko da. Interesatuekhttp://goo.gl/t8yE0J helbideaneman behar dute izena, doan.

Egitaraua>> Azaroak 22Euskal Herriko pintxoa, kokotxak etaintxaur saltsa.

>> Azaroak 29Hego Amerikako sankotxoa (haragi,tuberkulu, barazki eta osagaiekinegindako zopak) eta arto kakinaoa.

>> Abenduak 13Senegalgo oilaskoa fideoekin etamazedonia.

Herriko hariztia eta Albaolaneraikitzen ari diren XVI. mendekoitsasontzia ezagutzeko aukeraizanen da asteburuan

San Juan baleontzia eraikitzenari dira Pasai Donibaneko Albao-la itsas faktorian. Itsasontziaren

eraikuntzan erabilitako haritzeta-ko batzuk Olatzagutiatik erama-nak dira. Udaleko Kultura Zerbi-tzuak herriko hariztiaren ezauga-rriak ezagutzeko irteera antolatudu. Bihar, 9:00etan, kultur etxean

hitzordua dute izena eman dutenbederatzi olaztiarrek. Handik abia-tu eta Tellerialde, Biokotz eta Bio-kozal dermiotan barna ibiliko dirahariztia bertatik bertara ezagu-tzen. Itsasontzia egiteko moztuta-ko zuhaitzen motzondoak ere iku-siko dituzte.

Domekan, berriz, Pasaiarako

bidea hartuko dute 34 olaztiarrek.9:00etan abiatuko dira herritik.Albaola itsas faktorian, bertatikbertara ikusiko dute San Juanbaleontziaren eraikuntza. Jasobeharreko azalpenen ondoren,olaztiarrek Pasai Donibane ezagu-tzeko aukera izanen dute. 14:30era-ko dute iragarria buelta.

BasoaprobetxamenduaenkanteraOlatzagutiako Udalak gutun-azalitxien bidezko enkante publikoaeginen du, oihan aprobetxamenduasaltzeko. 1.621 haritz kandugabekosatutako lote bakarra da udalakenkantean saldu nahi duena, 678,4metro kubiko zur eta 1.401,2 metrokubiko enbor txiki-egur egiten due-na. Sagarminsaroi, Kintanatxiki,Muskilin alderdietan eta zati txikibat Lesundegi alderdian, Altzaniaeta Basabeko herri basoan. Lotea-ren hasierako prezioa 132.596,76eurokoa da (BEZ kanpo). EskaintzakOlatzagutiako udaletxean aurkez-tu beharko dira, hilaren 27ko 14:00akaurretik.

San Martin festen lehen zatiapasa da

Zizak, plazan

Zaleak eta zaleak ez zirenak zer ikusi eta zer ikasi izan zuten.

Marokoko sukaldaritza Lakuntzan bertan ezagutzeko aukera izan zuten.

Herenegun konpartsak urteko azken irteera egin zuen.

Hariztitik, baleontzia»

Patata Operazioa, gauzatua

Uhartearrek mojen egoitzarendako jasotako guztia.

Hasi da munduko Gastronomia Topaketa

Udalak bi enkantedeitu ditu Urdiaingo Udalak herrian daudenetxea, baratza eta baso aprobetxa-mendua enkante bidez saldu nahiditu. San Martinkalde 31ko etxeak78,75 metro karratuko azalera dueta bere aldamenean dagoen bara-tzak, berriz, 165. Udalaren bi onda-sun horiek lote bakarra osatzen duteeta enkantean 43.356,25 euro (BEZkanpo) eskatzen dira haiengatik. Bestalde, udalak baso aprobetxa-mendua enkante bidez saldu nahidu. Txonbonaizazpi dermioan dago-en lote hori 856 pagok osatzen dute,1.088 metro kubiko egur egiten dute-nak. Loteagatik udalak 11.968 euroeskatzen ditu (BEZ kanpo). Hiruenkanteetarako eskaintzak abendua-ren 14ra arte egin daitezke Urdiain-go herriaren etxean.

SAKANA

Urbasako 9 oihanaprobetxamenduenkanteanLanda Garapen, Ingurumen eta TokiAdministrazio DepartamentuakUrbasa Andia natur parkeko bede-ratzi oihan aprobetxamenduakenkante bidez saldu nahi ditu. Urba-sako 19 tokitako koniferekin lotebat osatu du departamentuak. Pinugorriak, mendi-pinuak, larizio-pinuak,Douglas-izeiak eta alertzeak osatzendute lote hori eta harengatik146.251,25 euro eskatzen dira.Departamentuak ere enkante bidezUrbasan pagoz osatutako zortzioihan aprobetxamendu saldu nahiditu. Bost toki ezberdinetan daudelote horiek eta haien balioa 13.158euro eta 72.632 artean daude.Eskaintzak hilaren 25era arte aur-keztu daitezke.

Page 7: 530 guaixe

Altsasuko Udalak aurreko legegin-tzaldian euskararen erabilera etasustapena arautzen duen ordenan-tza onartu zuen. Altsasuar guztienhizkuntza eskubideak bermatzeazuen helburu. Baina horretarakogarapen bat behar du eta aurrekoasteko plenoan onartutako aurre-

kontu aldaketak hori ahalbidetukoduela adierazi du Udalaren Euska-ra Batzordearen lehendakaritzaduen EH Bilduk. Erabakiak euskal-dunen errolda egiteko aukera ema-nen du, besteak beste.

Koaliziotik gogorarazi dutenez,bi urtetik gorako altsasuarrek

hurrengo astetan etxean jasokodutela azaldu dute EH Bildutik.Euskararen ezagutza mailaz, hiz-kuntza erabilera ohiturez eta bes-telakoez galdetuko zaie eta, horre-kin batera, altsasuarrek udalare-kin duten har remana zeinhizkuntzatan izan nahi dutenaukeratzeko aukera izanen dute.

Euskara Batzordeko lehenda-karitza duen taldeak altsasuarguztiak udalarekin bat egitera etagaldetegiak erantzutera animatudituzte, “altsasuar guztien hiz-kuntza eskubideak bermatzekobidean beharrezkoa baita egoerasoziolinguistikoaren ahalik etaargazki zehatzena izatea”. Aldiberean, “altsasuar euskaldunakudalarekin duten harremana eus-karaz izan dadin eskatzera gonbi-datzen ditugu”.

Koaliziotik azaldu dutenez,“oraindik ere euskaldunon hiz-

kuntza eskubideak errespetatzenez diren honetan, erabaki honekhainbat altsasuarrek urtetanzehar udalari egin dizkioten eska-erekin bat egiten du”. Udalak har-

tutako erabakiak “etorkizuneannahi dugun Altsasu euskaldunbaterantz hurbiltzen gaituela”azaldu dute koaliziokideek batzor-dearen lehendakaritzatik. Gaine-ratuz, “hizkuntzen arteko biziki-detza eta euskararen normaliza-zioa helburu dugunok, jakinbadakigu erabaki politikoak har-tu behar ditugula egungo egoerahobetzeko”.

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a sakanerria 7

Altsasu»

Olatzagutia»

Larunbatean, ordu erdi batez, 80tikgora altsasuarrek indarkeriamatxistak salatu zituzten. Kontzen-trazioa egin zuten Iortia kulturgune parean. Askok sexu indarke-ria salatzen zuten esku moreen kar-telak zituzten eskuetan. Herrita-rrekin batera udalean ordezkatuakdauden alderdi guztietako zinego-tziak izan ziren, UPNkoa salbu.

Estatuko mugimendu feminis-tak Madrilen manifestazioa egitenzuen aldi berean egin zen Altsa-suko kontzentrazioa. Batean etabestean indarkeria sexistaren kon-trako borroka lehentasunezkoaizatea eskatu zuten. EmakumeenMundu Martxaren harira udalakantolatutako ekitaldian bezala,Guardia Zibila agertu zen.

Indarkeriamatxisten kontra

Sexu indarkeriaren kontrako esku moreak eskutan izan zituzten larunbatean.

»

Udalaren eguberriko aisialdiprogramak prestAltsasuko Udaleko Gazteria Zerbi-tzuak Aisiz blai eta Gu Geu Gazteprogrametan izena emateko epeaasteartean zabalduko da. Eguberri-tan lana eta familia ardurak bate-ragarri egiteko asmoz haur etabehar bereziak dituzten gazteeizuzendutako programak dira uda-lak eskaintzen dituenak. Eguberrietan abenduaren 23an,24an, 28an, 29an, 30ean eta 31neta ilbeltzaren 4an, 5ean eta 7anizanen dira programak martxan.Aisiz blairen programa 3-12 urtebitarteko haurrei zuzenduta dagoeta 8:30etatik 13:30etara izanenda, Txantxari ludotekan. Lehenordutegi horretan eskainitako pla-zak beteko ez balira 11:00etatik13:30era arteko eskaintza egin da.Gu Geu Gazte programa, berriz,12 urtetik gorako behar bereziakdituzten gazteei zuzenduta dagoeta 17:00etatik 20:00etara izanenda.

Izena ematea

Azaroaren 17tik 24ra eman daite-ke izena. Aisiaz blai programa balia-tu nahi dutenek 012 doako telefo-nora hots egin edo www.altsasua.netweb orriaren bidez eman dezake-te izena. Gu Geu Gazte programanizena emateko Intxostiapunta Gaz-te gunetik pasa edo 948 564 785telefonora hots eginez [email protected] e-postara ida-tziz egin daiteke. Familia unitatearen diru sarreren ara-berako matrikula pagatu beharkodute izena ematen dutenek. Gazte-ria Zerbitzutik iragarri dute ordain-keta egiterakoan hainbat baldintzenarabera hobariak eskuratzeko auke-ra dagoela.

Azaroaren 25a da Genero Indar-keriaren aurkako NazioartekoEguna. Hori dela eta, Olatzagutia-ko Udaleko Berdintasun Batzorde-ak egunari begira egitaraua pres-tatu du. Aurten, gainera, estreina-koz Nafarroako Berdintasun Sareteknikariekin lankidetzan presta-tu du egitaraua udalak.

Genero Indarkeriaren aurkakoNazioarteko Eguneko aurtengoleloa Emakume eta neskenganakoindarkeria guztien aurka da. Ema-kumezkoek pairatzen dituzten biindarkeriei egin nahi zaio aipame-na leloaren bidez. Alde batetik,publizitate bidezko indarkeria sin-bolikoa eta, bestetik, emakumeengenitalen mutilazioa. Neskatoenaurkako praktika hori, oro har,Europan oso ezezaguna baita.

Egitaraua Maria Castejonek ema-nen duen hitzaldiarekin zabalduko

da heldu den asteazkenean. Heda-bideek islatzen duten errealitatea-ren oinarrietako bat genero-estere-otipoak dira, hau da, emakumezko-en eta gizonezkoen gainean ditugun

irudiak, askotan mendekotasun-mezuak iraunarazten dituztenak.Castejonen hitzaldi-tailerrean mezuhoriek desmuntatuko dituzte, jabe-tzeko mezu horiek sekula ez direla

ez inuzenteak, ez ustekabekoak.Hitzaldi dibertigarria, elkartzendirenei indarkeria sinbolikoaz balia-tuta iragarkietako emakumeakaztertzeko aukera emanen die.

Egitaraua >> Azaroak 18, asteazkena19:30ean Maria Castejonen hitzaldia:Mujeres de anuncio. La violenciasimbólica en la publicidad.

>> Azaroak 20, ostirala22:00etan Flor del desierto filma.

>> Azaroak 25, asteazkena18:30ean Fatima Djarraren (MundukoMedikuak GKE) hitzaldia: Clavesculturales y mitos sobre la mutilacióngenital femenina.20:00etan Kontzentrazioa San Migelplazan: Emakumeenganako etaneskenganako indarkeria guztien aurka.

>> Azaroak 27, ostirala22:00etan Plataforma Tiranteren Lamáquina del dueño antzezlana.

Emakumeen kontrako indarkeriasinbolikoaren eta mutilazioen salaketa

Maria Castejon emakumeek iragarkietan jokatzen duten rolaz ariko da.

Haurrak eta gurasoak jolas parkean.

Altsasu»

Udaleko Euskara Batzordeak altsasuarrakgaldetegiak erantzutera animatu ditu

Page 8: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a8 sakanerria

Bakaiku»

Lakuntza»

Alkateari, bi zinegotziri eta hiruherritarri “terrorismoarenapologia” egin izana egozten dienzitazio bana iritsi zaie

Astelehenean sei bakaikuarrekMadrilgo epaitegiko idatziak jasozituzten. Espainiako Auzitegi Nazio-nalean deklarazio hartzea azaroa-ren 20an egin nahi dietela jakina-

razi die Santiago Pedraz epaileak.Seiei “Terrorismoaren apologia”egin izana leporatzen zaie, bestela-ko argibiderik eman gabe. Bakai-kuko EH Bilduko kideek uste dutezitazioa “festetan euskal preso poli-tikoen eskubideen aldeko ekimene-an parte hartzeagatik” izan daite-

keela. Jakinarazi dutenez, “Madri-lera burua tente dugula joanen gara,jakitun baikara, gure herriarengehiengoaren babesarekin goazela”.

Bakaikuko EH Bilduk “irmoki”salatu du “estatu espainiarrarenepaitegi aparatutik etorritako era-so hau”. Koalizioak estatuak “Eus-

kal Herriak pairatzen duen gataz-ka betikotzeko apustua berritu”

duela salatu du. Koalizioko kideeniritziz, “Bakaikun, eta udan Nafa-rroako hainbat herritan gertatuta-koak, Nafarroako aldaketaren aur-ka ongi planifikatutako estrategiapolitikoaren parte ere badira”. EHBilduk euskal jendartearen gehien-go zabalak presoen eskubideendefentsa egiten duela gogorarazi etaeskubide horien defentsa ezin deladelitu bihurtu gaztigatu du. Gizar-teak preso politikoen eskubideendefentsan lanean jarraituko duelaohartarazi du.

Sei bakaikuar Espainiako Auzitegi Nazionalera deituak

Deialdiak Bakaikuar talde batek herritarreidei egin die larunbatean,13:00etan, Bakaikuko plazan egi-nen den elkartasun argazkianparte hartzeko. Bestalde, helduden asteazkenean BakaikukoUdalak udal bilkura berezia egi-nen du, “erasoa salatzeko”.

Forumarekindespedituko daGozamenez zinema-zikloaGozamenez 2015, I. Altsasuko zine-ma zikloa gaur despedituko da Ior-tia kultur gunean. Euskal Herrian fil-matutako Ander pelikula ikusi etaharen inguruan hizketatzeko auke-ra izanen da, 21:45etik aurrera.Horrela bukatuko da Udal Gazte-ria Zerbitzuak sustaturik, Oinarriz-ko Gizarte Zerbitzuen Mankomuni-tateak eta Udal Kultura Zerbitzuaklagundutako zikloa da. Zinema zikloaren helburua sexua-litatearen ikuspegi baikorra, plura-la eta begirunetsua eskaintzea da.Haren barruan Nafarroako Gozame-nez 2. film laburren lehiaketaraaurkeztutako lanak proiektatu zirenherenegun eta Bilboko Zinegoakjaialdiko film laburrak atzo.

Mikel Arregi Garin lakuntzarraGuardia Zibilak Etxarri Aranatzenjarritako kontrol batean hil zuela 36urte bete ziren herenegun. Gertae-ra oroitarazteko Jose Ramon Anda

eskultorearen lan bat jarri zen Etxa-rrin 1980an. Urteurren guztietanbezala, familia, lagunak eta lakun-tzarrak oroigarrira hurbildu etalore eskaintza egin zioten Arregiri.

Olatzagutiako Udalean UPNkozinegotzi den Oscar Alvarez PeonTwitter sare sozialaren bidez esanzituenetan atzera egin du. Denbo-ra luzez EH Bilduko alkateari koa-lizioko zinegotziei ETAkoak iza-tea egotzi izan die. EH Bilduko hau-tetsi olaztiarrak nekatu etaIruñeko lehen instantziako epai-tegian kontziliazio-demanda aur-keztu zuten, kalumnia-demandaaurkeztu aurretik. Epaitegianhitzordua hilaren 24rako jarriadute.

Kontziliazio-demanda onartuz,Alvarezek Twitterren mezuazabaldu zuen. UPNkoak idatzianaitortu du hainbat txioetan EH Bil-du ETArekin konparatu zuela.Honako aitortza egin du erregio-nalistak: “Bilduko udaleko zine-gotziak ETAko kide sekula ez dire-la izan onartzen dut. Auzitegienepaietan jasotakoan oinarritutaBildu ETA ez dela aitortzen dut.Eta onartzen dut udaleko zinego-tzi bat bera ere ez duela deliturikegin”.

Bihar, 12:00etan, Haizea elkarteanbatzar irekia eginen da

LABek jakinarazi duenez, Indus-trias Barga eta Soldaduras Uskainenpresetan langile bat kaleratudute. Sindikatutik azaldu dutenez,

enpresan 10 urteko esperientziaduen langilea da kaleratu dutena,“sekula ez duena inolako zigor edosantziorik izan”. LABek argitu duenpresak “kaleratze disziplinariogisa aurkeztu duela, falta larri bat

egin duelakoan”. Baina “falta larrihori ez zitzaion sekula langilearilegez behar den bezala aurkeztu eta,beraz, akusazio larri horren aurre-an langileari defendatzeko aukerakendu diote”.

Sindikatuak azaldu duenez, baihaiek bai enpresak konstantziazuten langilea langileen ordezka-ri izateko aurkeztu nahi zuela.Hori dela eta, kaleratzea “arbitra-rioa” dela uste dute LABen: “kale-

ratze horrek zuzenean pertsonensindikal askatasunen kontra egi-ten du”. Horregatik, bihar,12:00etan Haizea elkartean egi-nen den batzarrean parte hartze-ko gonbitea luzatu du.

LABek kaleratze “arbitrario” bat salatu duLakuntza»

Olatzagutia»

Alvarez: Bildu ez da ETA

Udala osatzeko egindako bilkura. Alvarez eskubitik lehena.

Lore eskaintzaArregi gogoratzeko

Altsasu»

Ander filma Altsasun asteburuan.

Page 9: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a oharrak 9

Xabier Ocariz AgirreBesarkada bat, Xabi.

Fernando, Marianti, Juanje, MariaZiordia - Urdiain

Mikel Arregi MarinXXXVI. urteurrena

Garaipenaren egunera arte!

Lakuntzako Ezker Abertzalea

Erosi / salduSALDU

1.500 teila arabiar eskuz eginak. Ihabar.Tel 618 096 204

HigiezinakETXEBIZITZA

SALDU

Etxebizitzak salgai. Abendura arte familiaba-karra Arbizun, 215.000 €. Erosketa eskubidedunalokairu kontratua aukeran: 3 urtez, 500 €/hilaeta %10eko sarrera. 2007Ko eraikina, 179m, 147erabilgarri. Behean: portxea, egongela (sutondoa)eta sukaldea portxera, komuna, garajea. Goian: 4gela, komuna, balkoia. Harremanetarako: 677 3439 91 eta [email protected]

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egonge-la, garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

ERRENTAN EMAN

80m2 duen etxebizitza alokatzen duguEtxarri Aranatzen. 3 logela, sukaldea, komu-na eta egongela. Altzariz horniturik. Garajea eta30m2-ko lorategia barne. Tel 609 84 55 99.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun gal-

dutako gauza hauek ditu: diru-zorroak, pol-tsak eta nezeserrak: 31. Audifonoa: 1.Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak: 42.Euritakoak eta makilak: 19. Belarritakoak, kateak,eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imita-ziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48.Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8.Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

GALDUTAKOAK

Txakurra galdu da Lizarragan. Urriaren18az geroztik Lizarragan txakur bat falta da.Arratoi-txakur arrazakoa, marroia eta lepoarenazpiko aldea zuria. “Andi” izenari erantzuten dio.Tel: 948 460 656.

Kindle e-booka. Kindle etxeko e-book batgaldu nuen duela hilabete inguru, ustez, LaBurundesa autobusean ahaztuta utzia. Grisa daeta funda beltz bat zeukan. Norbaitek honen berriizango balu jarri, mesedez, nirekin harremanetan.Tel 682 78 10 72. Eskerrik asko.

IkastaroakEstimulazio neurala Olaztin. Hastapen taile-rra azaroaren 21ean eta 22an, larunbatean eta igan-dean, 10:30etik 12:30era Olatzagutiko Kultur etxeko2. gelan. 1. saioan partaideei tratamendua eta 2.eanteknika neurala ikasi. 18 urtetik gorakoendako. Izenematea azaroaren 13ra arte zabalik udaletxean. 15euro ordaindu behar dira.

Numerologia Pitagorikoa I. Ikastaroa.Jesus Garcia Paria. Azaroaren 22an. San Juan 51-3., Altsasu. 9:30etatik 19:30etara. 100 € mate-rial/bazkaria barne. Ekarri grabagailua edo USBa.Jaione 619 22 16 45.

Oharrak Arbizuko Gazte Eguna. Eguneko bazkarikotxartelak hilaren 19ra arte eskuratu daitezke

Karrika eta Arrautseko tabernetan.

Olaztiko irakurle taldea. Azaroaren 13an,ostiralean, 21:00etan liburutegian elkartuko da“Tenemos que hablar de Kevin” liburuaz hizketa-tzeko.

Altsasuko irakurle taldearekin. Azaroaren18an, asteazkenean, 18:00etan Iortia kultur gunekogela txikian elkartuko dira, Jose Migel Boalen “Enlos pliegues del viento” liburuaz aritzeko.

Odol-emaileak. Azaroaren 24an, 25ean eta26an Altsasun, arratsaldez eta 27an goizez.

Sakanako Enpresarien Elkartea. Lan-mer-katuko bitartekotza eta orientabide zerbitzuaSakanako langabezien enplegagarritasuna hobe-tzeko. Interesaturik bazaude elkarrizketa bat egi-teko, zatoz eta gurekin harremanetan jarri 94846 83 07 telefonoan. Doako zerbitzua da.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde.Diru ekarpenak kontu korronte hauetan egin dai-tezke: Laboral kutxa 3035 0069 52

0690024878, Rural kutxa 3008 0001 160700279128 eta Caixabank 2100 2173 870200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kan-paina. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela.50€ko kuota urtean eta deskontu eta abantailaparegabeak betirako. Deitu 948 564 275 etaizena eman edo bete formularioa gure webguneanwww.guaixe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publiko-en inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. EgoitzaIruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburuaargitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotze-ko ondoko kontu korrontea zabaldu dute NafarroakoKutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkarteaeta denda. Sakanan produktu ekologikoakzuzenean eskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko

nekazari eta abeltzainekin harremanetan jarrizedo hornitzaile desberdinei eskatuz. Bertako etaurtaroko produktu ekologikoen alde egiten duLugorrik. Lugorriko partaide egiteko 50 eurokokuota bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzakodendan (Mankomunitatearen parean) salgaidagoena: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa,gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia,behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak,garagardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako:656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udako arropaeta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa; esku oihalak;sukaldeko tresneria; idazteko makinak; ordenagai-luak; kanpin dendak… Nora eraman: Etxarriko Elizkorta kalera, gaztetxe ondora, irratia zegoen tokira,astelehen eta asteazkenetan. Harremanetarako:948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Amets Elizondo Azpilikueta,urriaren 26an Etxarri Aranatzen• Sua Lakuntza Ubeda, urriaren31n Etxarri Aranatzen.• Itziar Lizarraga Azkona,azaroaren 4an Irurtzunen.

Ezkontzak

• Jesus Martin Garcia eta EmmaLarreta Alegre, azaroaren 6anLakuntzan.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 10: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a10

Atletismoa

kirola >>

Castillejok eta Gomezek irabazitakoproban Pellejero eta Txueka izanziren lehen sakandarrak.Berbinzanako gaztearen heriotzakbeltzez tindatu zuen korrikalarienfesta. 28.262 korrikalarik hartuzuten irteera eta 27.823k lortu zutenproba bukatzea

Beroa izan zen 51. Behobia Donos-tia (20 km) lasterketako protago-nista. Berotzarrak parte hartzeanere eragina izan zuen. 33.948 korri-kalari zeuden izena emanda etaazkenean 28.262k hartu zuten irte-era. Horietatik 27.823k lortu zutenproba bukatzea, tartean 2093 nafa-rrek.1.200 deskalifikatu egin zituz-ten eta 172 erretiratu egin beharizan ziren. Antolakuntzak ur hor-nidura jarri zuen bide guztianbarna eta aspertsoreekin ura erebota zuen, korrikalariak freskatze-ko. Tamalez, beltzez jantzi zen bes-te behin Euskal Herriko lasterke-ta ezagunena. Proba osatu eta hel-mugara iritsi bezain prontoondoezik sentitu eta lurrera ero-ri zen 31 urteko Jose Javier Sues-kun nafarra. Ospitalera eramanzuten, baina Berbinzanakoak biziagaldu zuen, bihotzekoak jota. Beho-bia-Donostian gertatzen den lau-garren heriotza izan zen igande-koa. Proban 450 korrikalari arta-tu zituzten eta horietatik 23 eramanzituzten ospitalera, horietako 5bero kolpeengatik.

Lasterketari dagokionez,aurreikuspenak bete ziren eta Car-les Castillejo (1:01:13) izan zengarailea, Gaintxurizketan erasoajo eta gero. Bi minutu atera zizkion

Jaume Leivari (1:03:34). Juan Car-los Hernandez izan zen hirugarre-na (1:04:16) eta Ander Sagarzazulehen euskalduna, bederatziga-rren postuan (1:06:24). Emakumez-koetan Raquel Gomezek eta Pau-la Mayobrek lehia estua izan zutenbaina Gomez gailendu zen (1:13:39).Helmugara iritsi eta lurrera ero-ri zen Don Benitoko korrikalaria.

Paula Mayobre (1:14:33) eta ElenaLoyo (1:14:53) izan ziren hurre-nak. Loyo lehen euskalduna izanzen. Handbikean Joel Jeannot izanzen jaun eta jabe (33:16), gurpildunaulkietan Philippe Le Gouic gai-lendu zen (55:11), ikusteko ezgai-tasuna dutenen mailan, RafaelLedesma izan zen azkarrena B-1mailan (1:37:06) eta Oscar Santos

B mailan (1:26:16). Bukatzeko, irris-talarien Behobia-Donostian Alber-to Aleman (37:07) eta Maite Ancin(37:11) gailendu ziren, eta irrista-lari ezgaituetan Rabi Ouali Kacha-dane (1:22:39).

Sakandarretan Pellejero etaTxueka azkarrenakAntolakuntzaren sailkapen ofizia-la kontuan hartuta, 88 sakandar ari-tu ziren Behobia-Donostian, aurre-ko urtean baino 8 gutxiago. 88 korri-kalari horietatik 25 emakumeakziren. Altsasuarrak izan ziren gehie-nak, 31, eta etxarriarrak hurrenak,24. 9 arbizuar aritu ziren, 7 lakun-tzar, 7 irurtzundar, 3 arruazuar, 2unanuar eta urdiaindar, iturmen-diar, bakaikuar, irintar eta ihabar-tar bana. Sakandar azkarrenakAritz Pellejero lakuntzarra (1:17:12,245. postuan) eta Maitane Txuekaarbizuarra (1:35:46, 4.600. postuan)izan ziren. Irristalari altsasuarrakfin ibili ziren Behobia-Donostiairristaketa proban. Asier Amilla-no 29.a sailkatu zen (41:12).

Sakandarrak 51. Behobia Donostian (20 km)

Gizonak1. Carles Castillejo (Viladecans) 1:01:13

245. Aritz Pellejero (Lak.) 1:17:12280. Juan Luis Maiza (Etx.) 1:17:57628. Alatz Agirre (Arb.) 1:21:50639. Egoitz Carrion (Irur.) 1:21:54

1.060. Mikel Satrustegi (Arru.) 1:24:281.157. Iraitz Senar (Lak.) 1:24:541.196. Javier Riezu (Alts.) 1:25:051.308. Asier Pellejero (Lak.) 1:25:401.427. Iñaki Azkona (Irur.) 1:26:091.546. Iñigo Mitxelena (Ihabar.) 1:26:421.642. Adur Senar (Lak.) 1:27:041.661. Mikel Lakuntza (Alts.) 1:27:091.741. David Mutiloa (Irur.) 1:27:271.807. Jon Arellano (Alts.) 1:27:431.955. Migel Senar (Lak.) 1:28:142.224. Jesus Bengoetxea (Alts.) 1:29:142.416. Imanol Jaka (Etx.) 1:29:492.496. Ruben Cantero (Alts.) 1:30:052.631. Juantxo Azurmendi (Alts.) 1:30:292.656. Gorka Perianez (Alts.) 1:30:332.727. Kaxi Estarriaga (Etx.) 1:30:472.851. Santi Agirre (Iturm.) 1:31:143.964. Luis Flores (Lak.) 1:34:114.312. Aritz Etxeberria (Alts.) 1:35:044.382. Alberto del Rio (Alts.) 1:35:154.761. Imanol Guerrero (Alts.) 1:36:095.312. Fco. Jose Juango (Irur.) 1:37:186.423 Joxeja Maiza (Etx.) 1:39:326.425. Asier Leiza (Arb.) 1:39:326.496. Iñaki Otxoa de Eribe (Alts.) 1:39:397.124. Joseba Gorritxo (Etx.) 1:40:507.314. Pedro Jose Rodriguez (Irañ.) 1:41:117.667. Alberto Agirre (Alts.) 1:41:528.553. Angel Tajuelo (Alts.) 1:43:349.571. Aingeru Azazeta (Alts.) 1:45:169.741. Iban Verdugo (Etx.) 1:45:339.837. Egoi Martinez de Esteban (Etx.)

1:45:4510.502. Victor Isturiz (Irur.) 1:46:5110.508. Aitor Mozo (Unanu.) 1:46:5210.769. Eduard Casanovas (Irur.) 1:47:1612.064. Jose Luis Mateos (Alts.) 1:49:2912.257 MigelChamorro(Alts.) 1:49:4912.600. MigelAngel San Martin (Etx.) 1:50:2613.524. Iban Martin (Arb.) 1:52:0513.578. Koldo Isturiz (Irur.) 1:52:1214.774. Fco. Javier Navarrete (Alts.) 1:54:1514.952 Jose.Ignazio Reparaz (Arb.) 1:54:3315.104. Ivan Mazkiaran (Alts.) 1:54:5115.350. Gaizka Diaz de Garaio (Bak.) 1:55:1815.614. Pablo Otxagabia (Arru.) 1:55:4616.818. Javier Cristobal (Alts.) 1:57:5416.819. Martin Hualde (Alts.) 1:57:5416.881. Igor Hernandez (Lak.) 1:58:0217.645 Fernando Igoa (Etx.) 1:59:28

19.521 Aitor Bereziartu (Alts.) 2:03:1119.698 Ander Reparaz (Arb.) 2:03:3120.615 Antonio Pascual (Alts.) 2:05:4120.869 Jose Manuel Vilariño (Alts.) 2:06:1524.114 Iñaki Mauleon (Etx.) 2:16:3724.656 Javier Rivero (Alts.) 2:19:3025.608 Joan Migel Flores (Arb.) 2:26:32

Emakumeak100. Raquel Gomez (Don Benito) 1:13:39

4.600. Maitane Txueka (Arb.) 1:35:466.411. Maite Zabaleta (Etx.) 1:39:307.094. Maria Goikoetxea Jaka (Etx.)1:40:488.039. Erkuden San Martin (Etx.) 1:42:348.236. Ainara Martin (Arru.) 1:42:588.327. Marian Ijurra (Arb.) 1:43:109.842. Raquel Sanchez (Etx.) 1:45:4514.083. Maria Goena (Etx.) 1:53:0415.347. Julene Ansotegi (Etx.) 1:55:1716.827. Isabel Pozueta (Alts.) 1:57:5416.829. Ginesa Lopez (Alts.) 1:57:5416.833. Josune Senar (Etx.) 1:57:5519.705. Belen Mendoza (Alts.) 2:03:3220.785.Jone Pelaez (Alts.) 2:06:0120.787. Marijo Arza (Alts.) 2:06:0121.171. Ixa San Martin (Etx.) 2:07:0023.344.Ana Parache (Etx.) 2:13:1923.853.Mirian Palacios (Arb.) 2:15:2624.129. Margari Zabala (Etx.) 2:16:4024.333.Ihintza Lasa (Etx.) 2:17:4025.053.Amaia Navarrete (Alts.) 2:21:4825.857. Maria Belen Martin (Alts.) 2:29:2625.997. Maria Goikoetxea Arregi (Etx.)

2:31:29

ErretiratutaMari Gwen Davies (Urd.), AngelinesLizarraga (Unanu.)

DeskalifikatuakAritz Munarriz (Etx.) eta Joxi Lazkoz (Etx.).Antolakuntzaren esanetan, behar bainolehenago ateratzeagatik.

Sakandarrak 51. Behobia Donostiairristaketan (21 km.)

1. Alberto Aleman 37:0729. Asier Amillano (Alts.) 41:1241. Oskar Zamarron (Alts.) 43:1547. Sergio Marques (Alts.) 44:1695. Cristina Aldeano (Alts.) 52:30

*Oharra: Sailkapen hauek ofizialak dira. Gertadaiteke dortsal aldaketengatik beste korrikalaribatzuk aritu izana, baina guk sailkapenofizialeko izenak eta denborak hartu ditugu.

Garcia de Eulate etaBeunza, Sakanako XII.Atletismo Kopa-LasaKirolak Sariko buruAbenduaren 8an Altsasun joka-tuko den Barricarteren 35. Oroi-menezko Oinezko Lasterketakerabakiko du KopaSakanako Mankomunitateakantolatutako Sakanako XII. Atle-tismo Kopa-Lasa Kirolak Sarianlau proba jokatuta, gizonezko-etan Sergio Garcia de Eulate dalehena eta Raul Audikana etaIban Gonzalez hurrenak, pun-tutara berdinduta. Emakumez-koetan Izaskun Beunza da lehe-na, Ginesa Lopez eta MaiteZabaletaren aurretik. Abendua-ren 8an Altsasun jokatuko denBarricarteren 35. Oroimenez-ko Oinezko Lasterketak eraba-kiko du Kopa.

www.sakana-mank.comSailkapena ikusteko.

Luis Flores lakuntzarra Errenteritik pasatzen.www.lasterketak.com

Ezkerrean, Jone Pelaez altsasuarra. internet

88 sakandar 51. Behobia-Donostian

Page 11: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a kirola 11

Mendia

Aizkora

Frontenisa

Txirrindularitza

Beltza eta Resano,Nafarroako II. Mailako Aizkoratxapelaren bila gaurDoneztebenGaur jokatuko da finala, 18:00etan,Doneztebeko eskoletako frontoian

Doneztebek Nafarroako II. Maila-ko Aizkora Txapelketaren finala har-tuko du gaur, Donezteben. 5 aiz-kolari ariko dira finalean: Asier Pelle-jero (Areso), Aitor Senosiain (Olague),Eneko Saralegi (Leitza), GoizederBeltza (Etxarri Aranatz) eta IbanResano (Dorrao). Iban Resano Mano-lo Kañamaresen partez ariko da.Izan ere, osasun arazoak direla etaKañamaresek ezin du finalean par-te hartu, eta bere partez kanpora-ketan seigarren sailkaturiko Resa-no dorrobarra ariko da. Aizkolaribakoitzak bi kanaerdiko, bi 60ontzako eta oinbiko bat moztubeharko ditu. Ea gure aizkolariaknola moldatzen diren.

La DemandaraSakanakoMendizaleekinIgandean, goizeko 6:00etan abiatukoda autobusa. Mendizaleek Errioxakoardotegi batean bazkalduko dute

Sakanako Mendizaleak taldeakiganderako irteera antolatu du. LaDemandako mendizerrara jokodute mendizale sakandarrek, Bur-gos, Errioxa eta Soriako mugen arte-an dagoen mendizerra bikainera.Mendizerra honetako mendirikaltuena Errioxan dago, San Loren-zo (2.270 m), eta hurrena Burgo-sen, San Millan (2.132 m). Sakanako mendizaleen asmoa LaDemandatik barna ibilbide politaegitea da. Ondoren, bazkaltzerageratuko dira ardotegi batean.Autobusa goizeko 6:00etan abia-tuko da Irurtzundik eta Sakanakogainontzeko herrietan egingo dugeldialdia, izena ematen dutenmendizaleak hartzeko.

Izena emateko

Ondoko telefonora hots egin: 63911 76 31.

III. FrontenisTxapelketaUrdiainenUrdiaingo Gazte Asanbladakantolatuta, txapelketa azaroaren20an hasiko da

Urdiaingo Gazte Asanbladak III.Frontenis Txapelketa antolatu du.Txapelketa azaroaren 20an hasikoda eta bikote bakoitzak 10 euroordaindu beharko ditu. Izena ema-tea zabalik dago azaroaren 15eraarte (673 04 26 72 / 636 39 57 05).Antolatzaileek parte hartze kopu-ru mugatua dagoela adierazi duteeta izena lehenbailehen emateko deiaegin dute.

Pablo Urtasunek Brasilgo FunvicSoul talde profesionalkontinentalarekin fitxatu du2016rako

Japoniatik Brasilera egingo dusalto Pablo Urtasun Perez txirrin-dulariak (35 urte). Azken urteanJaponiako Team Ukyo talde kon-tinentalean aritu da urdiainda-rra, Salva Guardiolarekin, OscarPujolekin eta txirrindulari japo-niarrekin batera. Urtasunek bere

taldeak Japan Pro Tour irabazte-ko lan handia egin du, eta urdiain-darra sarritan igo da podiumera:Utsunomyan hirugarrena eta Ibu-kiyaman bigarrena izan zen, JapanPro Tourreko liderra ere izan zenurdiaindarra eta denboraldiaurriaren 11n jokatutako Wajimalasterketako garaipenarekin boro-bildu zuen. Tartean ere beste garai-pen bat lortu zuen, baina Japan

Pro Tourretik kanpo. Baina Japoniako esperientzia-

ri agur esan eta 2016an Brasilgo Fun-vic Soul talde profesional kontinen-talean ariko da Urtasun. TaldeakEuropara egin nahi du salto eta,printzipioz, Europako probetan ari-tzeko asmoa du urdiaindarrak.

Pablo Urtasunen palmaresaProfesionaletan 5 garaipen ditu

Urtasunek: 2013an Gaztela Leon-go lehen etapa irabazi zuen,2012an Bretainia Handiko Tourre-ko 7. etapa, 2010ean AsturiasekoItzuliko lehen etapa, 2008an Sota-vento Algarvioko Voltako 2. eta-pa eta 2008an Asturiaseko Itzuli-ko 5. etapa. Horiei urriaren 11nJapan Pro Tourreko Wajima las-terketaren garaipena gehitubehar zaio.

Japoniatik Brasilera. Zelakoaldaketa!Japoniara joan nintzenean niretxirrindularitza karrera TeamUkyo taldean bukatzeko asmoa-rekin joan nintzen. Nire eta tal-dearen asmoa Europako proba-tan aritzea zen, baina azkeneanJaponian gauzak uste baino gel-diago joan dira, eta hurrengo ur-tean taldea ez da asko etorrikohemendik. Horrela, beste solu-zio bat bilatzen hasi ginen etaBrasilgo aukera suertatu zen.Funvic Soul taldeak badu Euro-para etortzeko asmoa. Hori danik bilatzen duena, nire karrerabukatzeko hemengo lasterkete-tan aritzea.

Nolako taldea da Funvic Soul?Orain arte, 5 urtez talde kontinen-tala izan da, baina mailaz igo daeta orain talde kontinental profe-sionala da. Orain arte gehienbatAmeriketako probetan aritu dira:Brasilen, Argentinan, Mexikon…eta orain, salto horrekin Europaraetortzea da asmoa.

Zein lasterketetan ariko zinate-ke? Edo lotu gabe dago?Managerra hemendik aste bateraetorriko dela esan didate, egute-gia itxi eta hemengo antolatzaile-ekin egoteko. Talde kontinentalprofesionala izanda eta 2. mailanegonda, edozein motako karrere-

tan parte har dezakegu, bainaWorld Tour probetarako gonbi-dapena beharko genuke. Gainon-tzeko lasterketetan parte hartze-ko, taldeak nahi izanez gero, ustedut tokia izango genukeela. Ezdut uste aparteko arazorik ego-nen litzatekeela lasterketetanparte hartzeko, gaur egun taldeasko ez daudelako eta probakoantolatzaileek taldeak behar di-tuztelako.

Urte bat eman duzu Japonen.Bi lasterketa irabazi dituzu,bigarren eta hirugarren pos-tuak lortu dituzu, Japan ProTourreko liderra ere izan zara.Nolako balorazioa egitenduzu?Uste dut egindako lanarekin po-zik geratu dela taldea. Gure talde-ak, Team Ukyok, irabazi zuen Ja-pan Pro Tourra, Iusuke Hatanaka-rekin. Taldeka ere guk irabazigenuen. Pozik geratu naiz egin-dakoarekin. Urte bat egon nin-tzen talderik gabe, eta urte batlehiatu ondoren txirrindularitza-ra bueltatzeko nahiko ongi joanzait urtea. Gustura egon naiz, bai-na nire asmoa Europan aritzeazenez, beste aukeraren alde egindut. Dena den, Team Ukyorekinez ditugu ateak itxi. Hurrengo ur-tetarako Europara etortzen dire-nean agian kolaboratuko dugulaaipatu genuen.

Talde berriarekin egonaldi luze-ak egin beharko dituzuBrasilen?Nik uste dut lanaren %90a hemenegingo dudala, etxean. Aurkezpe-nera eta Brasilgo Tourrera harajoango naiz, baina ni gehienbathemen egongo naiz, Europakoprobatan parte hartzen. BerezikiEspainian eta Portugalen.

Taldea itxita dago?Uste dut taldea itxita dutela. De-nak brasildarrak izango dira, nieta Antonio Piedra izan ezik. Pie-drak Caja Ruralekin Lagos de Co-vadongako etapa bat irabazi zueneta esperientzia handia du.

Zer eskatu dizue taldeak?Oraindik ez dugu asko zehaztu.

Guztia azkar joan da. Badirudi es-perientzia zuen jendea nahi zute-la. Beraien txirrindulariei hemen-go probatan aritzeko erakutsiahal dieguna erakustea da helbu-rua, eta bidean emaitzak lortzenbaditugu, hobe.

Zure ibilbideari Europan aguresatea espero zenuen?Orain dela hilabete bat ez nuenespero. Europan aritu nahi nuelaargi nuen, bestela nahiago nuentxirrindularitza uztea, Japonenbeste urte bat eman baino lehen.Familiatik urrun luze egiten da.Gauzak dauden bezala, zaila ikus-ten nuen, baina Funvic Soulekaurten profesional kontinentalmailara egin du saltoa eta zorteaizan dut. Ea nola ateratzen den.

Japoniatik Brasilera

gertutik >>Pablo Urtasun

Txirrindularia

Page 12: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a12 kirola

Futbola

Areto futbolaPilota

Txirrindularitza

Iñigo Aritzatxapelketafinalerdietanmurgilduko daIgandean finalerdiak hasiko dira,17:30ean, Iñigo Aritzako frontoian

Iñigo Aritza Pilota Txapelketa eus-kal pilota sustatzeko asmoarekinantolatzen du Iñigo Aritza ikasto-lak. Txapelketa honetan ikastolako46 ikasle ari dira parte hartzen, hain-bat kategoriatan. Bi jardunaldi etaberraukerako partidak jokatu etagero, txapelketa finalerdietan mur-gilduko da, igandean, 17:30etikaurrera, ikastolako frontoian.

Aurreko igandeko emaitzak:

Lagunarteko partidak

LH3:Enaitz Gonzalez 13 – Oier Carabias 18Ainhitze Armentia18 – Haizea San Roman 15Berraukerako partidak:

LH4:Kepa Amillano – Peru Urteaga (Perulesionatuta)LH5:Oier Gartzia 18 – Aimar Bengoetxea 6LH6:Aritz Sevilla 8 – Arkaitz Agirretxe 18Ane Ojer 13 – Amaiur Zubiria 18Asier Solis 14 – Ander Goikoetxea 18Ekiñe Fernandez 18 – Olatz Galarza 8DBH1:Aritz Ulaiar 5 – Unai Irigoien 18DH2:Patxi Arakama 7 – Ioritz Agirretxe 18

Orain BartzelonaMagna Gurpeak hiruna berdinduzuen Jumillaren kontra eta gaurBartzelona izango du arerio

Magna Gurpea Xotak lau garaipensegidan lortu eta gero, sailkapene-an azkena den Jumillaren kontra-ko partidan ildo berbera jarraitukozuela uste zuten zaleek, baina oker-tu ziren. Anaitasunan jokatutako par-tidan, talde murtziarrak, hiruna ber-dintzea lortu zuen, azken minutue-tan. Magna Gurpea ez zenegindakoarekin kontentu geratu, ezbaitzuen bere benetako maila era-kutsi eta akatsak bata bestearen atze-tik egin zituelako. Partida hasi eta hiru minutura aurre-ratu zen Jumilla. Magna saiatu zen,baina ezin. Bigarren zatian Jesulitok(2) eta Victorrek talde berdea 1 eta3 aurreratu zuten. Baina azken 5 minu-tutan hiruna berdintzea lortu zuenJumillak. Imanol Arregi ez zegoen kon-tentu, “puntuak ihes egiten utzi ditu-gulako. Kolore guztietako jokaldiakhuts egin ditugu” adierazi zuen. Sailkapenean Movistar da liderra (28puntu), Bartzelona bigarrenari 4puntu aterata (24 puntu). Magna Gur-peak laugarren postuan jarraitzendu (17 puntu). Hain zuzen ere tal-de berdeak Bartzelona izango duaurkari, gaur, ostiralean Bartzelo-nan jokatuko den partidan (21:00).Bartzelona da faboritoa, baina tal-de irurtzundarra arerio gogorra daeta garaipena lortzeko gogor borro-katuko du.

Kimuen Futbol 8TopaketakIgandean 4. jardunaldia jokatuko daDantzalekun

Sakanako Man-komunitateakantolatutakoKimuen Futbol8 Topaketen 4.jardunaldia jokatuko da igande goi-zean Altsasuko Dantzalekun. Aur-ten Sakanako 9 talde ari dira lehian.Topaketa txapelketa moduan joka-tuko da baina ez da sailkapenik egin-go, helburua txikienengan kirola etafutbola sustatzea baita. Guztiek ongipasatzea eta txikienek futbolarekingozatzea da asmoa.

4. jardunaldia

Igandean, Altsasun11:00etan: Mediolanum – Etxa-rri Aranatz11:00etan: Tipi Tapa – LagunArtea 12:00etan Kaixo – Sutegi12:00etan: Sayas – UrdiainAtsedena: Dantzaleku

Finalerdiak

LH3:Xabier Olaitz – Aimar IgoaLH4:Oier Mitxelena – Kepa Amilla-noLH5:Oier Gartzia – Iker AgudeloLH6:Ekiñe Fernandez – Amets Borre-gueroIrati Lumbreras – Amaiur Zubi-riaAimar Lezea – Ander GoikoetxeaEkiñe edo Amets (irabazlea) –Arkaitz AgirretxeLander Peral – Jon NavarroIrati edo Amaiur (irabazlea) –Araitz San RomanDBH1:Jokin Senar – Inhar OlabideDBH2:Ioritz Agirretxe – Oier Berastegi

Larunbatean burutu zen ekitaldia,Larrabiden, Kultura Kirol etaGazteriako kontseilari Ana Herreraeta Nafarroako Kirolaren etaGazteriaren Institutuko zuzendariRuben Goñi bertan zirela

Irailean abiatu ziren 29. Nafarro-ako Kirol Jokoak, baina denboral-diaren mustutze ofiziala larunba-tean egin zen, Larrabide estadio-an. Ekitaldian Kultura, Kirol etaGazteriako kontseilari Ana Herre-ra, Nafarroako Kirolaren eta Gaz-

teriaren Institutuko zuzendariRuben Goñi eta Kiroletako zuzen-dariorde Primitivo Sanchez izanziren. Aldi berean jokatutako hirusaskibaloi partiden hasierako jau-zian Herrerak, Goñik eta Sanche-zek baloia jaurti zuten.

29. Nafar Kirol Jokoak 2015ekoirailaren 1etik 2016ko urriaren30era bitartean burutuko dira.Nafarroako Gobernuak 1.150.000euroko inbertsioa egingo du aur-

tengo ediziorako. Zenbateko horre-kin taldeen joan-etorriak, lehiake-ten antolaketa, parte-hartzaileenmediku-aseguruak, garaikurrak,dominak eta beste ordaindukodira.

Nafarroako Kirol Jokoen anto-laketa Nafarroako Kirolaren etaGazteriaren Institutuaren ardurada, eta Institutuak antolaketa oro-korra Nafarroako kirol-federazio-ei eskuordetzen dio.

29. Nafarroako KirolJokoak, ofizialki mustuta

Aitor Zubietak min hartu du etaZabaleta oraindik ez da guztiz osatu

Binakako txapelketa abenduaren6an hasiko da eta Aspek zailtasu-nak ditu bere atzelariekin txapel-keta garrantzitsu horretara begi-ra. Aitor Zubieta duela bi astelesionatu zen Atano III.ean. Etxa-rriarra tratamendua hartzen arida, baina hiruzpalau aste behar-ko ditu ezkerreko orpazurda sen-datzeko. Bi aste barru beste pro-ba batzuk egingo dizkiote etaorduan etxarriarrak argiago izan-go du Binakakoa jokatzekomoduan egongo den ala ez.

Zabaleta zalantzanJose Javier Zabaleta atzelariari

ekainaren 4an ebakuntza eginbehar izan zioten eskuin hanka-ko txorkatilako tendoian kaltzi-fikazio bat zuelako. Osatze etaerrehabilitazio prozesua ongi doa,eta Etxarrengoa Binakakorakoprest egongo zela aurreikustenzen, baina Zabaletak ere astebatzuk beharko ditu oraindik guz-tiz osatzeko.

Aurreko urtean Aspek atzela-ri guztiak sasoi betean zituen etaAitor Zubieta Asegarceri utzi zion,Binakakoan Berasaluzerekin biko-tea osatuta aritzeko. Aurten, aldiz,Aspek arazoak ditu atzelariekin.Litekeena da Eibarko enpresaktxapelketa ordezko atzelariekinhastea.

Pilota

Binakakoa konplikatu zaieZubietari eta Zabaletari

Zabaleta Ezkurdiarekin aritu zen iaz, eta Zubieta Berasaluzerekin.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa9. jardunaldia

Beriain 2 – Etxarri Aranatz 1

Lagun Artea 3 – Aurrera 1

Etxarrik lidergoa galdu zuen Beriainenkontra 2 eta 1 galdu ondoren. Partida osolehiatuan, Beriainek bi gol sartu zituen,bigarrena penaltiz. Atsedenaldia bainolehen Xabatek Etxarriren aldeko gola sartuzuen. Bigarren zatian bi taldeak saiatuziren, baina ez zuten asmatu.Lagun Artea irabaztera atera zen ZelaiBerrin eta Asierri eta Josebari esker 2 eta0 aurreratu ziren lakuntzarrak. Orrioatezainari penaltia seinaleztatu ondoren, 2eta 1 hurbildu zen Aurrera. Jokalari batgutxiagorekin, Josebak Lagunen aldekobeste gol bat sartu zuen. Aurrerak golaukera garbiak izan zituen, bainamarkagailua ez zen gehiago aldatu.

Sailkapena >>1. Arrotxapea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p2. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .18 p7. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – SAn Jorge

(Igandean, 15:30ean, Etxarri Aranatzen)Urroztarra – Lagun Artea

(Larunbatean, 12:00etan, Urrotzen)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa9. jardunaldia

Mutilbera 2 – Altsasu 1

Partida bikainean, Altsasuk bukaerara arteborrokatu zuen baina Mutilbera gailenduzen. Ormazabalek Altsasu aurreratu zuen,baina Mutilberak berdintzea lortu zuen. 2.zatian Mutilberak bigarren gola sartu zuen,eta nahiz eta Altsasu saiatu, ezin izan zuenMutilberaren defentsa gainditu .

Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27 p

12. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 p

Asteburuko jardunaldiaAltsasu - Eguesibar

(Igandean, 15:45ean, Dantzalekun)

ELOMENDIKO TXAPELKETAB multzoa. 1. fasea. 7. jardunaldia

Egiarreta 3 – Ororbia 1

Zaldua 0 – Beriain 4

Sailkapena >>1. Beriain . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 p5. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p

Asteburuko jardunaldiaEgiarreta – Bidezarra

Eneriz – Zaldua (Atzeratuta)

Futbola

33 modalitate

Jokoetan 33 modalitate daude: urpeko ekintzak, xakea, atletismoa, badmintona, saskibaloia, eskubaloia, beisbola, txirrindularitza (BTT,errepidea eta pista), Kirol Egokituak, neguko kirolak (iraupen-eskia), mendiko kirolak eta eskalada (orientazioa, araututako ibilaldiak etaeskalada), eskrima, futbola (zelaikoa, areto futbola eta emakumeen futbol 8), gimnastika, golfa, herri kirolak, hipika, judo, karatea, igeri-keta (igeriketa, waterpoloa eta igeriketa sinkronizatua), padela, irristaketa (abiadura eta hockeya), pilota (Esku-pilota, zesta punta, erre-montea, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza eta trinketea), piraguismoa, arraunketa, errugbia, taekwondoa, tenisa, mahai tenisa,arku tiroa, triatloia (triatloia eta duatloia), bela eta boleibola. Aipatu modalitate askotan aritzen dira Sakanako klubetako kirolari sakan-darrak. Benjamin mailatik jubenilen mailara arteko kirolari nafarrek parte har dezakete. Iazko edizioan 22.500 parte-hartzaile izan ziren.

Klub sakandarrikgabe geratu garaNafarroako Gazteenlau t´erdianAste honetan Nafarroako Gazteenlau t´erdiko-Guillermo Mazo Memo-rialeko final zortzirenak jokatu diraEtxarrenen eta Lekunberrin. Klubsakandarreko ordezkaritzarik gabegeratu gara, asteazkenean, Lekun-berrin, Gurreak (Huarte) 18 eta 7irabazi baitzion Nazabali (Aldabi-de). Gurrea, Eskiroz, Ruiz, Azkune,Antso, Agirre, Etxeberria eta Garciadira final laurdenetarako sailkatudirenak.

»

Page 13: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a 13

kultura >>LIBURU AURKEZPENA OLATZEAN: Larunbatean,12:00etan, Yolanda Almeida idazleak Asesinato enla Bahia liburua aurkeztuko du, Carlos Ausserlads-cheider margolari legazpiarraren laguntzaz.

Emakumezko ezkongaiendako etagonbidatuendako bilduma aurkeztuzuen Aurkene Ormazabal FustekIruñean igandean

Nafarroako Ezkontzen Aste-burua ospatu zen astebu-ruan Iruñeko Baluarten.

Ziordiko Bly markaren asmoa berejantziak stand batean erakusteazen. Baina Aurkene OrmazabalFusteri bere lana ere ibiltokian era-kusteko gonbitea egin zioten.Modeloek ziordiarraren jantziekinasteburuko azken pasea egin zuten.

Ormazabalen joskintzako gogo-ko esparrua emakumezkoen ezkon-tzarako jantziak dira, eta horri eki-tea erabaki zuen duela zortzi hila-bete: emakumezko ezkongaiendakoeta ezkontzetara gonbidatutakoemakumezkoendako jantzi per-tsonalizatuak egitea.

BildumaEzkongaien eta gonbidatuen bos-na look erakutsi zituen. Ormaza-balek ezkongaien soinekoenkasuan ohiko eredutik (uhalikgabeko eskotea, gerriraino estuaeta behean zabalak) “oso ezberdi-na” den proposamena egin du.

Ormazabalek azaldu digunez,“nire proposamena soineko horiezkontzan ez hiltzea da. Gero

janzteko beste aukera batzuk ema-tea”. Hala, bere ezkontza jantziasko bi piezatakoak dira: topa,gonarekin edo prakarekin kon-binatuta. “Ezkontza eta gerokoekitaldi baterako jantzi dezake-zuna”. Gonbidatuen jantziei dago-kienez, soineko luzeak etamotzak, baita bi pieza bat ere.“Bost look dira, baina haien arte-an konbinatu daitezke beste hain-bat look sortuz”. Beti ere, bereideiari eutsiz, gerora jantziekjokoa eman dezatela.

Ezkongaien jantziak “oso mini-malistak” dira, arroparen berre-rabilera errazteko. Bildumarenlinearen “joko bat” tolesturekinegin du. Eta, gainera, oihal gar-denekin eta tiranteetan oihal toles-dunarekin jolastu du. Ormazaba-len inspirazio iturria Formente-ra izan da. Horregatik, txuria,harea kolorea, urdina, korala kolo-reak eta ozeano barruko ukituaduen oihal estanpatua erabili ditujantziak egiteko. Oihal guztiakzeta naturalekoak.

Erantzuna eta lan moldeaJendeak ziordiarrari bere propo-samena “gustukoa” zuela esanzion. Adituek eta argazkilariek“zerbait ezberdina” ikusi zuten

Ormazabalen bilduman, “bazengaraia”. Antzeko ferietan bildumaerakusteko aukera ez du bazter-tu. Horrekin batera, jantziak blo-gerrei utziko dizkie, “haiek diramodako erreginak”, haien blogenbidez bere lanaren publizitateaegiteko.

Orain arte ezkutuan egondakoBly erakusteko gogoz joan zen Iru-ñera. Ziordiarrak asteburukoaklan karga ekartzea nahiko luke,“baina helburua nire burua eza-gutzera ematea izan da. Halakotokietan jende eta ezkongai askoezagutzen dituzu”. Antolakuntzakstand onenen sarietako bat emanzion gainera.

Ezkongaiaren edo gonbidatuakduen aurrekontuarekin lan egitendu ziordiarrak. “Horrekin, beresiluetarekin eta hobekien ematendioten koloreekin lehen azterke-ta egiten diot. Gero diseinatzen has-ten gara. Beti berarekin”. Haienetxera joaten da. “Azken finean,bere soinekoa da, bere eguna daeta eroso egon behar du. Bera izanbehar du”. Joan den urtean egin-dako lan batek eman zion bidehorretan sakontzeko bultzada.Etorkizunean lokal bat hartzekoasmoa azaldu digu. +www.guaixe.eus

Abenduaren 6ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean

Betiko zein gaurko joste lanakII erakusketa astelehenazgeroztik ikusgai dago Ior-

tian. Maribel Mazkiaran Perkazeneta bere ikasle gehienen lanak diraikusgai daudenak.

Altsasuarrak nabarmendudigunez, ikusgai dagoen guzti-guz-tia eskuz egina dago, “hori da ede-rrena”. Mazkiaranek gogoan due-nez, “lehen, ni behintzat, gurutze-puntura, bainika eta gutxigehiagora mugatzen nintzen.Orain, badirudi, mireska lanagarrantzia hartzen ari dela. Deli-katua da, baina oso polita. Gaine-ra, egiten erraza. Handanger bro-datuak, berriz, urteak daramatza.Lan ezberdinak dira. Orain aniz-tasun handia dugu eta nahi adinakolore erabiltzen dira”.

ErakusketazAitortu digunez, erakusketara “jen-de asko etortzea espero dut. Ema-kumezkoak. Gizonak ez dira eto-rriko. Nik uste haiendako ez deladeigarria izaten. Nahiz eta baka-rren bat etortzen den”. Eta “gaz-teen gustuak ezberdinak dira. Bizierritmoa guztiz ezberdina da. Lehenetxean egoten zen eta denbora zer-baitean eman behar zen”.

Halako erakusketa Iortian nolajar daitekeen esan izan diote Maz-

kiarani. “Ez dut uste artista izate-ko unibertsitatera joan beharradagoenik. Joste-lanak egiten arigaren emakume askorena nireta-ko artisautza da. Ez dakit artea, bai-na artisautza bai. Ni Iortian izatenden guztira etortzen naiz eta arti-sautza erakusketetan izan naiz”.

Altsasuarrak jakin-minez joa-tearen garrantzia aldarrikatu du.“Gizonek egindako lan bat ikus-ten duzunean, egurrezko taila bat,hori artisau-lana da. Eta emaku-mezkoek egindako lanak ikustendituzunean, erakusketa honeta-koak, etxeko-lanak dira. Halakoaire batekin esaten dute… Amo-rragarria da. Erakusketako ateakdenendako daude zabalik, adinguztietako gizonezkoendako etaemakumezkoendako”.

Erakusketatik, enkarguak bai-no ikasle gehiago sortzen direlaaitortu digu: “beti dago gustatzenzaion bakarren bat. Ez baita zai-la. Pazientzia izan behar da”. +www.guaixe.eus

Denetarik

Baserritar jantziak, azpi-gonak,mandarrak, gurutze puntuz egin-dako koadroak, kaikuak, ohe-gai-nekoak, burukoak, panpinak, kin-toen zapiak eta zintak, toallak,sukaldeko zapiak, kuxinak, man-telak, aho-zapiak, tapeteak…

Emakume-artisautza Iortian

Bly, Ziordian egindakoezkongaien jantziak

Page 14: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a14 kultura

bazterretik

Argiñe Berastegi

Artea Kalera

Iruñeko Sarasate etorbidea arte gale-ria bilakatuko da urtarrilaren 10eraarte. Bertan, Henry Moore Ingala-terrako eskultore famatuaren bron-tzezko 6 eskultura monumental iza-nen ditugu ikusgai. Museo batekosarrera ordaindu gabe Arteaz goza-tzeko aukera ezin hobea.Moore arte modernoaren eskulto-re nagusienetarikoa izan da, ama-

tasuna eta giza gorputzaren abs-trakzioa landu zuen artista. 1950.urtetik aurrera espazio publikoe-tan eskultura monumentalak egi-ten hasi zen, eta horietako adibi-de bat Gernikan topa dezakegu,Figura handia aterpean deituri-ko eskultura, hain zuzen. Moorekarte figuratiboaren eta arte abs-traktuaren arteko aldeari eta bereiz-kuntzari muzin egin zion, biak bate-ra landu baitzituen.

Antzinakoa da hiriko espazioanintegratutako artearen ideia. Esfin-geak eta gerlariak hirietako harre-sien eta bestelako tokien zaintzai-le jartzen ziren, adibidez. Ideia hauberreskuratu nahian edo, ArteaKalean programa sortu zuen la Cai-xak orain urte batzuk. Baina, programa honen izena iraku-rrita gogora datorkit Esnartu mugi-menduak Iruñerrian 2007. urteanaurrera eraman zuen akzioa, Artea

kalera/el Arte a la calle izenburu-pean. Izena ia berdina bada ere, erron-ka oso ezberdina dute bi hauek. Esnar-tuk aurrera eraman zuen akzio horre-tan Iruñerriako 40 iturri inguru arrosakoloreko margoz margotu zituzten,Udalak jarraitzen zituen kultura poli-tikak salatzeko. Eta bertako kulturaeta artistak baloratzeko aldarrika-pena luzatu zuten orduan.Artea denon eskura egoteko bide-an, oraindik ere, artista gazte eta eze-

zagunok sufritzen ditugun espazio-en eta errekurtsoen faltak kezkaga-rria izaten jarraitzen du. Sustatzenden arte modelo elitista honetan leku-rik gabe jarraitzen baitugu.Gazteok bide hau zabaltzeko eran-tzukizuna hartu behar dugu, denonartean lan eginez. Egunen bateanartista gazte eta ezezagun bateneskultura monumentalak ikusi ahalizango ditugulako Iruñeko Sarasa-te etorbidean.

Boal bere nobelahistorikoaaurkeztera heldu daJose Migel Boal Gomezek En lospliegues del viento liburua argitaratudu eta heldu den asteazkeneanAltsasuko irakurle taldearekinelkartuko da, 18:00etan Iortia kulturguneko gela txikian

Jose Migel Boal Gomezek berelehen eleberria idazteari 2006an

ekin zion eta 2010ean despeditu.23 ate jo ondoren Madrilgo Good-Books argitaletxearekin argita-ratu du En los pliegues del viento.Irailaren 30ean aurkeztu zutenliburua eta dagoeneko bigarrenedizioa kalean da.

LiburuazErromatarrek 70. urtean Jerusa-len suntsitu eta pertsona askoesklabo gisa hartu zituzten. Haie-tako bat da liburuko protagonis-ta, Yosef, 11 urteko haur judua Oias-soko (Irun) zilar meategietaralanera ekarriko dutena. Han lanistripu bat izanen du eta euskalpetrikilo batek lagunduko dio sen-datzen. Haren bidez bertako ohi-turen berri jasoko du. Baina erro-matarrak ez dira beraz ahaztu etaaskatasunaren truke misio batproposatzen diote: legez kanpo ariden gatzaga bat opatzea.

Boalek esan digunez, erroma-tar garaiko girotzea nahikoa fide-la da. Baina giro horretan 502 orri-ko thriller bat, akzioa eta miste-rioa kokatu ditu. Idazleak erritmoarinean darama irakurlea, errit-moak ez baitu behera egiten. Halaaitortu diote idazleari behintzat.Eleberrian zehar egileak Biaizpe,Atako ibarra, Aralar, Sakana,Altsasu eta beste aipatzen ditu. +www.guaixe.eus

Larunbatean, 17:30ean UharteArakilgo Donibane jubilatu elkartean

Poesiarekin hitzordua erre-pikatuko da Uharte Ara-kilen, bihar. Donibanejubilatu elkarteak kultur

ekitaldia hartuko du, hamarga-rrenez. Errezitaldian bost poeta iza-nen dira: Mercedes Viñuela (Ver-sos de mi otoño liburua aurkeztu-ko du), Tomas Yerro Villanueva,Antonio Lopez, Alfonso Muro etaBlanca Arrizabalaga. Raul Lopezgitarra-jole iruindarraren doinuakizanen dituzte lagun.

Bi uhartearPoesia errezitaldian urtero huts

egin ez duena Blanca Arrizabala-ga izan da. Uhartearrak gogoratuduenez, 2006an Viñuelaren libu-ruaren aurkezpenarekin hasi zenpoesia jubilatu elkartean tokia egi-ten. “Herri txikia izateko 30-40 per-tsona elkartzea, asko da. Jendeagustura egoten da eta merezi du”,esan digu Arrizabalagak. Bera“eroso” sentitzen da errezitaldie-tan: “jendearen kariñoa sentitzendut, gertutasuna; gustura daude etatxalotu egiten dute”. Uhartearrakduela dozena bat urte Un espejo demis sentimientos liburua argitara-tu zuen. Aurten ere, liburuko oler-kiekin batera berriren bat parte-katuko du. Erlijioa, ama, amodioa,krisia eta zuhaitzak izanen dira

bere olerkietan jorratutako gaiak. Alfonso Murok txikitatik izan

du literaturarako joera. IruñekoGazteriaren Etxeko literatura etapoesia tailerrean trebatu zen. Bola-daka sortzen duela aitortu digu, “ezdut iraunkortasunik eta ez duthorretan lanik egiten, etortzenbada…”. Murok ateratzeko bitar-teko gisa du poesia: “egunerokoan,

liburutegian ikasten, txakurrare-kin paseatzen, eskaleak ikustean,ehiztariak ehizara ateratzean, pai-saiak… emozio uneak transmiti-tzen ditut; asmo handirik gabe”.Horretarako, bertso librea, metri-karik gabekoa bilatzen du. Bere sor-men lana ez du inon publikatu, “etaBlancak konbentzitu ninduelakoerrezitatzen dut Uharten”.

Larunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean.

Hiru emakume musikari.Euren onenean bakoitza bereorkestretatik kaleratua izan

da. Hiruak kale bateko banku bate-an topo egiten dute. Patuaren bide-gurutze horretan hirurek komu-neko bizitza eraikiko dute, euren poz,desadostasun, amets eta esperan-

tzekin. Laguntasuna, eguneroko-tasuna eta gainditze istorio hunki-garria bezain berezia sortuko dutehiru protagonistek. Hitzik erabiligabe; musika, dantza, kantua, umo-rea eta keinu-antzerkia nahikoaadierazpide baitira haiendako.

Hala, obraren errepertorioa aldiberean pertsonaien ahotsa eta soi-nu banda da, zinema mutua gogo-raraziz. Haien emozioak Vivaldi,

Grieg, Massenet, Bizet, Piazzola,Pavone, soinu banden, jazzeko etatangoaren klasikoen bidez adiera-ziko dituzte. Hori guztia The funam-violinistasikuskizunean, Ana Her-nandezek (biolina), Maite Olmedi-llak (biola), Lila Horovitzek(kontrabaxua) jokatzen dutena,Rafael Ruizen zuzendaritzapean.Errebelazio ikuskizun onenarenMax saria eskuratu zuten.

Altsasuko Mendigoizaleak anto-latutako ferietako 30. Argazki

Rallyan 46 argazki zalek parte har-tu zuten (33 heldu eta 13 haur). Aur-keztutako argazkiak larunbatean

Iortian ikusgai izan ziren eta sariakjakinarazi ziren. Estreinakoz, Altsa-suko Dendarien Elkarteak argazkidibertigarrienaren saria eman zuen,Mikel Urdinek jasotakoa.

SarituakHelduak 1. bildumarik hoberena Imanol Manterola 200€ eta trofeoa2. bildumarik hoberena Emilio Perez 120€ eta trofeoa3. bildumarik hoberena Carlos de Cos 90€ eta trofeoaKlubeko kidea Fernando Sayas TrofeoaArgazkirik hoberena Jose Luis Rodriguez TrofeoaHaurrak1. bildumarik hoberena Alex Murciego Trofeoa eta oparia2. bildumarik hoberena Iker Ruiz Trofeoa eta oparia3. bildumarik hoberena June Dorronsoro Trofeoa eta oparia

Bost poeten txanda

Bizitzaren akrobazien doinura

Ferietako argazki rallyak sarituak ditu

Page 15: 530 guaixe

Guaixe • 2015eko azaroaren 13a kultura 15

JUGA TAILERRAKA R B I Z U

%10eko deskontua mante-nu piezetan, %5eko des-kontua gurpiletan.

ENERITZ ILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua Schwarzkopf produktuetan.

EKINA L T S A S U

100€ko erosketengatik10€ko deskontu balea (behe-rapenetan izan ezik).

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

A L T S A S U%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berri proiek-tuetan, %20a ziurtagiri ener-getikoan eta energia faktura-ren irakurketa eta analisia doan.

IOSUNE MARAURIA L T S A S U

Bakarko sesioetan %10ekodeskontua.

KIKI ARGAZKI DENDAA L T S A S U

15x20 cm-ko 8 argazkikoerreportaje batean beste biargazki opari.

TANIA ARRAINDEGIAL A K U N T Z A

50 €ko gastuarerkin, etxe-ko produktua doan.

LAKUNTZAKO OSTATUAL A K U N T Z A

Menuarekin, kafea edo kopadoan.

ZURE EKO DENDAI R U R T Z U N

€10 eko deskontua kon-tsulta terapeutikoetan.

HOTEL OLATZEAA R B I Z U

Eguneko menuarekin, kafeadoan, menu bereziarekin,txupitoa doan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Gaur, 21:30ean, Etxarri AranazkoKarrikestu elkartean Euskal HerrikoBertso Afari Txapelketa

Battit Crouspeyre (Baigorri,Nafarroa Behera), MikelLasarte (Barañain, Nafa-

rroa), Eneritz Artetxe (Azkoitia,Gipuzkoa), Xabier Igoa (Aramaio,Araba), Malen Amenabar (Larra-betzu, Bizkaia) eta Saats Karasa-torre (Etxarri Aranatz, Nafarroa)bertsolariak elkartuko ditu Eus-kal Herriko Bertso Afari Txapel-ketak (BAT). Seigarren edizioa daaurtengoa.

Karrikestu elkarteko MikelMundiñanori Etxarrin bertsoza-letasunak gora egin duela irudi-

tzen zaio: “saiorik saio ikus-entzu-le etxarriar gehiago aurki daite-ke, urtean zehar gero eta saiogehiago antolatzen da herrian,herritarrak puntu bat edo bestebotatzera animatzen dira…” Karri-kestuk antolatutako sariketakaurreko urteetan “arrakasta” izanduela nabarmendu digu: “akuiluizan nahi du, jendea bertsora etazeharka euskaraz aritzera gehia-go hurbil dadin”.

Mundiñanok, bestalde, BAT-enbidez Karrikestu elkarteak ber-tsolari gazteei “plaza interesgarribat” eskaintzen diela nabarmendudu: “ezagutzera emateko, beraienburua proban jartzeko…”. BATantolatzeko garaian “Euskal Herri-

ko lurraldetasuna irudikatuz Karri-kestuk herrialde bakoitzetik ber-tsolari bat gonbidatzeko irizpidea(Nafarroatik bi, Nafarroan gaude-lako) dauka, nahiz eta jakin bada-kigun Nafarroa Beherea eta Zube-roatik bertsolari bana erakartzea

zaila izaten dela (ahalegina egingodugu)”. Irizpide horiekin, elkarte-kideak, Nafarroan halako sarike-tarik ez dela antolatzen gaztigatugaitu. Eta bertsozaleen artean“ospea hartu” duela ere. +www.guaixe.eus

Bigarren diskoa kalean duAlerta Gorria taldearbizuarrak, Piztia

Basoan. Asier, Ander, Joanes,Urtzi eta Jon dira taldekideak.Altsasuko Itxura estudioan,Fonta eta Franekin, grabatutakodiskoa aurkezten ari dira.Maialen Huarte Arano

Noiz jaio zen Alerta Gorria?2009ko udan hasi ginen elkar-tzen. Bostok lagun talde bereko-ak gara eta udako arratsalde as-pertuetako batean sortu zen mu-sika talde bat eratzearen ideia.Lehen entseguak Joanesen baje-ran egin genituen eta gero, taldeaforma hartzen joan zela ikusitaUdalarekin harremanetan jarriginen gune bat lortu eta bertanentseguak egin ahal izateko.

Entseguetatik zuzeneko kon-tzertuetara pasa zineten. Euskal Herrian barna aritu garakontzertuak ematen. Plazak etagaztetxeak izan dira gure eskena-toki nagusi. Jende gaztea izaten dagure ikusle eta entzule, giro politasortzen da zuzenekoetan. Hasierangurasoak ere izan ditugu fan.

Zer nolako musika da AlertaGorriak sortzen duena?Zaila izaten da musika estilo batdefinitzea. Street punk-a izandaiteke gurekin lotu daitekeenestilorik fidelena. Hard core gisa-koa da, musika gogorra, erritmozazkarra. Bigarren lan honekin gu-re bidea hartu dugu, baina, hasie-ran talde askoren bertsioak ere joditugu, bat aipatzearren, NonServiun taldearenak.

Zergatik Alerta Gorria?Krisi garaian sortu zen taldea. Ga-rai hartan manifestazioak eta

protestak ia egunero izaten zireneta manifestazio horietako batiragartzen zuen kartelean "EuskalHerria Alerta Gorrian" irakurrigenuen. Hortik heldu da izena.

Alerta Gorri hori islatzen dazuen letretan?Isla handia du, bai. Kantu asko di-ra egoera hori aldarrikatzen du-tenak, baina ez da hori bakarrikgure letrek diotena. Euskal Herri-ko egoera bai, baina beste gai as-ko ere lantzen ditugu.

Bigarren diskoa duzue eskuar-tean, Piztia Basoan.Egunerokotasunari erreferentziahandiak egiten dizkiogu diskohonetako letretan. Gure kezkakislatzen ditugu. Horrekin ahaliketa gazte gehienengana iristeanahi dugu, eta lortu dugula ustedugu. Kontzertuetan jendeak gu-re kantuak abesten ditu eta horida lortu nahi duguna.

Kontzertuetan hartu emana lor-tzen duzue jendearekin, estu-dioan musika hori grabatzea.Zer nahiago?Kontzertuetan aritzea, dudarikgabe. Jendeak gure abestiak kan-tatzen ditu, zuzenean ari gara etafeedbackak asko asebetetzen gai-

tu. Grabazioa egitea ongi dago, bai-na ez dakizu diskoa jendearen es-kuetara iristen den edo ez. Kontak-tu zuzenagoa da kontzertuetakoa.

Irurtzunen aritu berri zarete.Larrazpi aretoa leporaino beteduzue. Hurrengo hitzorduak non?Irurtzunen jendearen erantzunaikaragarria izan da. Gipuzkoaragoaz datozen egunetan. Azaroa-ren 28an Ormaiztegin joko dugufestetan eta abenduaren 12an Be-asaingo plazan, jaietan.

Etxetik hurbil jotzea edo urru-nagoko plaza batera joatea des-berdina da?Bai, aldea nabaritzen da. Etxetikhurbil jotzen dugunetan lagunak etasenitartekoak izaten ditugu, berota-sun hori sentitzen dugu. Sortzenden giroa bereziagoa izaten da.

Norekin konpartitu duzue eske-natokia?Vendetta eta Arkada Sozialekinbehin baino gehiagotan, baita Dis-turbiorekin ere. Non Serviunekinjoko genuke berriro gustura.

Piztia Basoan salgai duzue.Gure kontzertuetan eskuragarridago, eta Sakanako ohiko taber-netan ere, 5 eurotan.

Ane EtxegoienIrurtzunen Larunbatean, 20:00etan, Irurtzungokultur etxean

Folk Ametsak zikloa despeditze-ko, bihar, Ane Etxegoien kan-

tari donapaleutarra Irurtzunen iza-nen da. Donapaleutarrak euskalmusikaren tradizioan garrantziahandia duen eta beste eragin etamusika estiloekin uztartzen duenerrepertorioa ekarriko du, ahotsgoxo eta indartsuarekin emana. +www.guaixe.eus

Altsasuko jaialdiabertan behera

Altsasuko Gaztetxearen 25.urteurrena dela eta Altsasu-

ko Gazte Asanbladak (AGA) larun-baterako egitaraua prest zuen,musika jaialdia barne. Zea Mays,La Viuda Negra, Raperos deEmaus, Ebri Nigth KOP, Backedby The Titanians eta Train toRoots taldeen parte hartzea aurrei-kusia zegoen baina AGA “berritxar bat” eman beharreanaurki-tu da: “larunbaterako prestatutageneukan egitaraua bere horretanmantentzea ezinezkoa egiten zai-gu”. Pasa den asterako aldez aurre-tik aurreikusi baino sarreragutxiago saldu ziren eta horrek egi-taraua bertan behera uztea eka-rri zuen.

AGAtik sarrera erosi duteneibarkamena eskatu eta eskerrakeman zaizkie, eta dirua erositakotokian bueltatuko dietela jakina-razi dute. Eurekin lan egitekoprest zeuden guztiei eta musika tal-deei ere gauza bera adierazi dietegazte erakundetik. +www.guaixe.eus

Karrikestu BAT

“Street punkarekin aldarrikatzenditugu gure kezkak”

Alerta Gorria Musika talde arbizuarra

Page 16: 530 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko azaroak 13, ostirala • 2. aroa • 530. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 23 . . . . . . . . . 8 . . . . . . . . .2Etxarri A. 23.2 . . . . . . . 5.6 . . . . . .99Altsasu 22.5 . . . . . . . 6 . . . . . . . . .6Aralar 18.9 . . . . . . . 7.8 . . . . . . .2.3Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 7 Max: 15 Min: 7 Max:15 Min: 5 Max: 18 Min: 7 Max: 15 Min: 6 Max: 14 Min: 8 Max: 15 Min: 8 Max: 14

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 18% euria: 150% euria: 5% euria: 5% euria: 15% euria: 25% euria: 35%

1.- Kanarioak hazten dituzu.Nola sortu zen zaletasuna?Gaztetan gela batean hainbatkanario izaten genituen. Denbo-rarekin utzi egin nuen, bainaduela bost urte inguru txori bateman zidaten eta, berriz ere, hasinintzen. Txikitatik izan dut zale-tasuna.

2.- Zenbat kanario dituzu?200 bat izango ditut. Ez dakit ziur.Orain gehiago daude, udan hazidirelako. Lumaberritu egin diraeta dagoeneko kantatzen hasi dira.Orain, zeinekin geldituko naizeneta zeintzuk salduko ditudan pen-tsatu behar dut. Norbaitek kana-rioak nahi baditu nik saltzen ditut(606437438).

3.- Hainbat salduko dituzu,baina, bilduma handitzeapentsatu duzu?Bueno, pentsatu ez. Baina norma-lean salerosten amaitzen duzu, edotrukatzen eta, azkenean, bat edobat gehiagorekin amaitzen duzu.

4.- Nola erabakitzen duzuzeintzuk salduko dituzun? Penaematen dizu?Atentzioa deitzen didatenak edoasko kantatzen dutenak izatendira saltzen ditudanak. Gainera,batzuk lehiaketetara eramatekodira. Pena ematen du baino ezinzara guztiekin gelditu.

5.- Zaletasuna negozioa bihurtuduzu?Bueno, batez ere zaletasuna da. Izanere, gastatzen dudana irabaztendudana baino askoz gehiago iza-ten da: alpistea, tratamenduak...

6.- Nola hezten da kanario bat?San Jose egunean, gutxi gorabehera, bikoteak egiten dira etahabiak egiteko behar dutena uztenzaie. Orduan, habian plastikoz-ko arrautza bat jartzen zaie, kana-rioek lau egunez arrautzak jarriditzaten eta denak elkarrekin jaiodaitezen. Egunero kontrolatzenegon behar zara.

7.- Zein behar berezi behardituzte kanarioek?Hegoaldera begira egon behardira eta hezetasuna kontrolatubehar da. Hau kontrolatzeko tres-na bat dut hemen eta etengabebegiratu behar dut. Udan beroaegiten badu eta hezetasuna jais-

ten bada hezetu egin behar dut.Hazten daudenean janariak bere-zia izan behar du, batzuetan boti-kak eman behar zaizkie...

8.- Kanario arraza ezberdinakdaude?Alde batetik kolore ezberdinekokanarioak daude, baita motaezberdinetakoak ere.

9.- Nola ezberdintzen dituzukanarioak?Alde batetik, lehenengo eta biga-rren habialdiak banatuta ditut.Gainera, duela gutxi federatu eginnintzen eta hazle bakoitzak eraz-tun jakin bat izaten dugu. Eraz-tuna matrikula antzeko bat da:hazlearen zenbakia eta txoriarenzenbakia agertzen dira. Hortaz,txori bat askatzen bada eta Erru-siara iristen bada, eraztuna begi-ratu eta nirea dela jakingo dute.

10.- Lehiaketetarako kanarioakdaudela esan duzu.Lehiaketetan parte hartu duzu?Txantrean kolore lehiaketa bate-an parte hartu nuen. Kantu lehia-ketak ere badaude, baina horre-tarako kanarioak haztea oso zai-la da, modu jakin batean kantatzenikasi behar dutelako.

11.- Kanario hazleen elkarteakdaude?Bai, Aralar Elkartekoa naiz ni, bai-ta Txantrean dagoen beste bate-ko kide ere. Elkartekoa izandajanaria, tratamenduak, eta abarmerkeago erosten ditugu eta askoeskertzen da, bestela garestiegiaizango litzateke.

>>11galdera

Raul Lopez“Patxu”

Olaztiko kanario hazlea

Testua: Erkuden Ruiz Barroso

Bazkide zozketaAZAROKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako kanpinerako deskon-

tua , Lacturale lotea, Artiumerako

sarrerak, Gaztezulo aldizkarirako

harpidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

1. SARIA: Ekainberri kobazuloetarako

sarrera, Artazako kanpinera-

ko deskontua, Lacturale lotea,

Artiumerako sarrerak,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

19 25 3 11