513 guaixea

16
Mank-en eta Nasuinsaren arteko hitzarmena >>3 Eskola kontzen- trazioagatik gehiago jasoko dute udalek >>3 Irakurri, gozatu eta oparitu, azken egunak >>15 Udal berriak osatuta eta lanean >>6-7 >>8-9 San Joan sua Burundarrendako Nafarroako erlojupeko txirrindularitza txapelak: Ailetz Lasa, Maialen Aramendia eta Eneko Aramendia Bihartik astelehenera festa Lizarragan Kirolak>> 14 Sakanerria >> 8 SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garagarrilak 19, ostirala • 2. aroa • 513. zenbakia >>5 Guztion esku dago

description

 

Transcript of 513 guaixea

Page 1: 513 guaixea

Mank-en eta Nasuinsarenartekohitzarmena >>3

Eskola kontzen-trazioagatikgehiago jasokodute udalek >>3

Irakurri, gozatu etaoparitu, azkenegunak >>15

Udal berriak osatutaeta lanean >>6-7

>>8-9

San Joan sua

Burundarrendako Nafarroakoerlojupeko txirrindularitzatxapelak: Ailetz Lasa, MaialenAramendia eta Eneko Aramendia

Bihartikastelehenera festa Lizarragan

Kirolak>> 14Sakanerria >> 8

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garagarrilak 19, ostirala • 2. aroa • 513. zenbakia

>>5

Guztion esku dago

Page 2: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaDuo Beti Jai. Garagarrilaren 19an, ostiralean,21:30etik aurrera Altsasuko Ibarrea jatetxean.

Trio Veracruz eta Andoni Sarobe. Garagarrilaren20an, larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Trasteando.

DokumentalakUrruti vs Gertu. Garagarrilaren 19an, ostiralean,19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Sare.

BertsolaritzaEneko Lazkoz eta Julio Soto. Garagarrilaren20an, larunbatean, 22:00etan Lakuntzako Pertzaelkartean.

Mahai-inguruaDispertsio politika. Garagarrilaren 19an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Hizlariak: Etxerat, Jaiki Hadi eta Mirentxingidariak. Aurretik dokumentala. Sare.

Mendi irteerakBesabi-Arano. Garagarrilaren 21ean, igandean,6:00etan Olatzagutitik abiatuko da autobusa.Sakanako Mendizaleak.

Achergo gaztelua. Garagarrilaren 21ean,domekan, goizean Altsasuko kirol etxetik.Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Ultzurrun-Altsasu. Garagarrilaren 20an,larunbatean, 8:30ean Altsasuko kultur guneparetik. 112 km. Zikloturista taldea.

Iruñerriko mendizerren zeharkaldia.Garagarrilaren 21ean, domekan, 7:30eanAltsasuko plazan. 70 km. Barranka txirrindularitaldeko mendi bizikleta taldea.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Garagarrilaren19an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako, Arbizukoeta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Garagarrilaren21ean, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Urtzi tabernaZorionaaaaaaak zure urtebetetzeaaaaaaaan, zorionaaaaaaaak ta urte askotarakoooooooo.

25 urte eta aurrera cava eta gusanitoen etxeak!Noizko Chicote Urtzin? Tararirarirari,

Gora San Fermin! eta Lixarrengo independente!

Uxue LacalleEtxarriZORIONAK, potxola!! 7urte beteko dituzu!! Osoongi pasa eta muxu pilabat. Familiaren partez.

IraiaZORIONAKpotxola!!9 urte ze zaharra!!! Muxu asko zure familiaren partez.

HaizeaZorionak Haizea. Musuhandi-handi bat Egilazkoeta Altsasuko familien par-tetik. Mila kilo zorion zureurtebetetzean.

Intza ArregiMartinZorionak zure familia guz-tiaren partetik, bereziki zu-re ahizpa Olatzen partetik.21ean 11 egingo dituzu.Ongi-ongi pasa!

garagarrilak 19-25Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

JanitzZorionak, Janitz! 5 urte bete ttuzu! Egun on-ona pasatu!Etxekuek.

Gaur, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Page 3: 513 guaixea

Beste herrietako ikasleak hartzetiksortzen diren mantenu gastuengatikordaindu beharko du HezkuntzaDepartamentuak

Nafarroako Auzitegi GorenekoAdministrazioarekiko Auzien Salaberriki emandako epaian Irur-tzungo, Etxarri Aranazko eta bes-te 15 herrietako udalei arrazoiaeman die. Auzitegiaren epaiarenarabera Hezkuntza Departamen-tuak eskola kontzentrazioetan bes-te herrietako ikasleak hartzeaga-tik sortutako gastuak pagatubeharko ditu, eskola kontzentra-zioa duten udalei ez baitagokie“bere komunitateari ez dagozkionkostuak bere gain hartzea”. Depar-tamentuak eskolen gastu horrenzati bat bere gain hartzen zuen, bai-na urtetik urtera diru-kopuruajaitsi egin du, bere zeregina ez zelaargudiatuz.

Duela hamarkada batzuk Nafa-rroako Gobernuak herri txikieta-ko hainbat eskola txiki itxi eta han-go ikasleak eskola kontzentrazio-etara eraman zituen. Udalak

eskolen mantenuaz arduratzendirenez, Udal eta Kontzejuen Nafa-rroako Federazioak eta Departa-mentuak akordioa lortu zuten.Horren arabera, beste herrietatikeskola kontzentraziora joaten zirenikasle kopuruagatik dirua jasokozuten udalek.

Izan ere, ikasle gehiago egote-an udalek zegokiena baino dirugehiago bideratu behar zuten man-tenurako. Herri txikiek gastu horiestaltzea ere ez zen egoki ikusiorduan: ez zirelako ikastetxearenjabe eta ikasleak herritik kanpo-ra eramanez dagoeneko zigorrajasotzen zutelako.

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a 3

ezkaatzaARALARKO KOFRADIAREN BILKURA:Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren ko-fradiako kideek urteroko batzarra eginendute igandean. 12:30ean eginen da, meza

nagusiaren ondoren. Aurretik izena emanduten kofradeek batzarra eta gero bazkal-tzera geldituko dira.

Proiektu pilotua da eta bi erakundeekSakanako zoru industrialari,azpiegiturei eta aktibitateindustrialen inguruko informazioapartekatuko dute

Sakanako Mankomunitateko etaSakanako Garapen Agentziakolehendakari Aitor KarasatorreMuguruzak eta Nasuinsa enpre-sa publikoko (Navarra de SueloIndustrial SA) Sergio EzkurraLopez de la Garmak elkarlan akor-dioa sinatu zuten astelehenean.Haren arabera bi erakundeek iba-rreko zoru industriala, azpiegitu-rak eta aktibitate industrialareninguruko informazioa partekatu-ko dute. Udaberrian hasita, proiek-tu pilotua aurten garatuko da etabukatu arte iraunen du bi aldeenarteko akordioak.

Nasuinsak zoru eta poligonoindustrialen inguruan landutakoGeografia Informazio Sistemendatu basea izanen du oinarri. Abia-puntu hori izanda, Sakanako Gara-pen Agentziak, ibarreko informa-zio bilketa eta eguneratzea eginendu, egun dauden ekimen indus-trial guztien identifikazio eta karak-terizazioa eginaz. Horretaz aparte,hutsik dauden zoru eta eraikinindustrialen identifikazioa ahalbi-

detuko du, Sakanan ezartzeko inte-resa duten enpresei informazioabaliagarria eskura jarriz. Azkenhori Sakanako Plan Estrategikoan(SPE) lehentasunezko ekintzetakobat da. SPEn jasotako beste hain-bat ekimenek bezala, eragile ezber-dinen arteko elkarlanak ahalbide-tuko ditu.

Akordioan jaso dutenez, Nasuin-sak web bidezko aplikazio baten

bidez zoru eta aktibitate industria-laren inguruko informazio guztiaSakanako Garapen Agentziareneskura jarriko du. Datuen eskura-garritasuna telefono mugikor edotablet moduko gailuen bidez izanenda. Ekimena, Nafarroan proiektupilotua da, eta Sakanara mugatu-ko da lehen fasean; etorkizuneanNafarroako beste eskualdeetarazabaltzeko aukera izanen da.

SAKANA Irurtzun / Etxarri Aranatz»

Eskola kontzentrazioaizateagatik udalek dirugehiago jasoko dute

Mank-ek eta Nasuinsak industriariburuzko informazioa partekatzekoakordioa sinatu dute

Iker Manterola (2.a) eta Aitor Karasatorre (4.a) Nasuinsako ordezkariekin.

Page 4: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a4 iritzia

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

WaterlooAtzo, ekainak 18, Napoleon behinbetiko garaitua izan zen Waterloo-ko borroka zelai ospetsua izanzeneko berrehun urte bete ziren.Abbaren kantu ezagunaz gain, Bel-gikako herri horren izena porro-taren sinonimo bihurtu da litera-turan. Vietnam bat jasatea edoWaterloo bat jasatea mingarria

benetan inperioentzat. Napoleo-nen izaera ez zegoen galtzeko pres-tatua, errealitatea onartu ezinareneredu da, behin Elba uharte italia-rrera erbesteratu ostean botereaberreskuratzen saiatu zen enpera-dorearena.

Gurean ere badira porrota onar-tzeko gaitasunean eskasak diren

agintariak. Behin galdu osteandolu prozesua autokritika egitenpasa ordez, besteek egi dela diotenerrealitate hori faltsua dela esatendutenak. Madrilen Agirre ultrali-beralaren ezintasunak bere progra-ma politikoa sozialistekin parteka-tzen zuela esan zuenekoa eredu.Baita gertuago ere, Nafarroako

enperatriz izandako emakumeare-na, irrati inperialistetan zabalduzuen Nafarroa Hitler aurreko Ale-maniara gerturatzen hasia zela,edota hauteskunde sistema alda-tu beharra zegoela jasotako egu-rra ikusi eta ulertu ezinik.

Napoleon Atlantiko erdiko irlatxiki batera erbesteratu zuten, itzu-

liko zen beldurrez itzultzeko pasaia-rik gabeko bidaian. Guk hemen ezdugu inor erbesteratuko, bainaKantabria urrunean egindako jau-regietan erbesteratuko ote du bereburua, jada ez den Nafarroa batenitxura zaharkitu eta ustela aldarri-katu zuen euskaldunen etsai harenmemoria.

Aurkeztu berri du Behatokiakhizkuntza-eskubideen gainekoazterketa biltzen duen UrtekoTxostena.

Orri horietan jasotzen diren bizi-penak uzten duten argazkian eus-karaz bizi nahi duzuen herritarrakageri zarete toki nabarmenean.Euskaraz bizitzeko aukera kon-tzientea egin duzuen pertsonak,ahal duzuen guztietan euskaraz egi-

ten duzuenak, natural eta bizi-pozez.

Euskara erabiltzea galaraztenzaizuenean sentitzen duzuen inpo-tentzia, eta askotan amorrua, ozto-poak gainditzera bideratzen duzue.Euskaraz bizitzeko hautu kon-tzienteak bultzatuta, urraketarikonponbidea bilatu asmoz, zueneremu txikiko errealitatea aldatze-ko eta egoera hobetzeko zerbait egi-

teko beharra sentitu duzuelako,laguntza eta babes bila jo duzueBehatokira.

Urraketa egoeren aurrean eran-tzukizunak dituzten pertsonakmaiz agertzen duten uzkurkeria-ren eta utzikeriaren aurrean moto-rra zarete hizkuntza-eskubideenarloan pauso eraginkorrak bide-ratzeko. Euskaraz bizi nahi horiegiazki betetzeko egiten duzuen

indarrak aldaketak eragiten ditue-lako administrazioen eta entitate-en hizkuntza-portaeretan.

Eragin zabala eta orokorra dutealdaketa horietako batzuk (webgunea euskaratzea), maila pertso-nalagoan geratzen dira beste batzuk(telefono konpainiarekin sinatubehar duen kontratua euskarazeskatzea) baina, horietako bakoi-tzak, areagotu egiten ditu euska-

raz bizitzeko aukerak. Aldaketa txi-ki askoren ondorioa izango dela-ko aldaketa handia.

Zuek inportanteak zarete hiz-kuntzarentzat, hizkuntza inpor-tantea delako zuentzat.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiawww.behatokia.eus

Denok daukagu alderdi emozio-nal bat, nahiz eta pertsona batzukbeste batzuk baino emozionala-goak izan. Alderdi honek garran-tzi handia du eta ez badiogu arre-tarik jartzen, gure zati handi batbaztertzen dugu. Oinarrizko emo-zioak (poza, tristura, beldurra,amorrua eta maitasuna) eta sen-timendu ezberdin ugari senti-tzen ditugu. Denek dute bere fun-tzioa eta denok sentitzen ditugumomenturen batean (tristurakadibidez, “gelditzera” behartzengaitu, gutxiago egitera, gureburuari kasu egitera behartzen

gaitu).Zergatik baztertzen ditugu?

Bizitzan zehar zenbait emozioeta sentimendu ukatzen ikastendugulako, beldurra diogulakoemozio konkretu bat sentitzea-ri, gure ingurunean (familian,lagun artean) gaizki ikusiak dau-delako, baztertuak sentitzearibeldur garelako…

Sentitzen dugunari erresisten-tzia jartzen diogunean, energiaasko gastatzen dugu horretan etaborroka egiten dugu sentitzendugunaren kontra. Honek, asko-tan, emozioa areagotu egiten du

desagerrarazi beharrean eta, gai-nera, gure gorputzean eragina erebadauka. Adibidez, gorputzazurrundu, gogortzen da; emoziokonkretu bat kontrolatzen saia-tzen garenean, gure muskuluaketa artikulazioak zurrundu,gogortu ditzakegu konturatu gabe(lepokoak, sorbaldetakoak…).

Dagoen emozioa errespetuzonartzen badugu, gorputzak ten-tsioa deskargatzen du eta erlaxa-tzen da. Hau adibidez, triste gau-denean eta negar egiten dugune-an gertatzen zaigu.

Irtenbiderik eman ez diegun

emozioei, ukatzen ditugun emo-zio eta bizipenak, gure egunero-kotasunean ematen diren gerta-kizunekin piztu daitezke behineta berriz. Honek aukera bat ema-ten du hauei irtenbide bat aurki-tzeko eta gaur egun arte irautenduten iraganeko bizipenak gain-ditzeko. Hauek bizi, kontzientziahartu eta esperientzia itxi ahalizateko.

Garrantzitsua da guk emozio-ak eramaten, bideratzen ikastea.Adibidez, guk tristura edo hase-rrea bideratzea, ez alderantziz,haserreak ni menperatzea. Hau

guztia ez da erraza, ez da egunbatetik bestera lortzen, bainahonek gure oreka emozionalaareagotzen du. Gure emoziotankonfiantza hartzen dugunean,gure segurtasuna areagotzen daeta kontrolatzeko beharra gutxi-tu egiten da.

Gure barne errealitateari arre-ta jartzen diogunean, jakin deza-kegu zer garen, zer sentitzendugun eta zer behar dugun.

Naroa Iraurgi Arrieta,Psikologoa eta Gestalt terapeuta

hara zer dien

Emozioen garrantzia

barrutik kanpora

Euskara inportantea delako zuentzat

Page 5: 513 guaixea

sakanerria >>LAKUNTZAKO ESKOLARENDAKO KANTA:Ikastetxeko gurasoek Eskola bizia kantuasortu dute eta larunbatean eskolaren fes-tan eman zuten. Hari lotutako marrazkia

ere egin zuten eskolan. Elkarlanean egin-dako kantuak bideoa ere badu: http://you-tu.be/Q9H95wRhPHU

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a 5

SAKANA

»

Saioa Lizarraga altsasuarrarenlogotipoa aukeratu dute jasotako 18proposamenen artean

Elkarteak sustatzen dituen hirusektoreak jasotzen dituen logoti-po baten alde egin du SakanakoDendari, Ostalari eta Zerbitzuenelkarteak, Saioa Lizarraga altsa-suarrak eginak. Aurrerantzeanelkarteak antolatutako ekintza etajarduera guztien irudia izanen dalogotipo hori.

Lizarraga Inprimatuen eta Mul-timedia-Argitalpenen Diseinu etaEdizioko ikaslea da. Bigarren mai-lari ekinen dio udazkenean. Iraba-zi duen lehen lehiaketa da eta pozikhartu du albistea. Elkartera kidetu-tako establezimenduetan gastatze-ko 200 euroko balioa duen txartelairabazi du. Berak, bestalde, ostala-ritzarekin lotura handia du, gura-soek Altsasun taberna baitute.

Asmoak

Sakanan tokiko merkataritza sus-tatu eta ekimenak martxan jartze-ko sortu zen joan den udan Saka-nako Dendari, Ostalari eta Zerbi-tzuen elkartea. Bere helburua

denborarekin eta proposatutakoekintza eta kanpainekin hiru sek-toreetako ordezkari bihurtzea da.42 kiderekin abiatu zen eta 53 diragaur egun (Irurtzun, Lakuntza,Etxarri, Altsasu eta Olatzagutiko-

ak). Azken horiek kide ez direnestablezimenduetako jabeekin jar-tzeko asmoa dute, elkartearenabantailak azaldu eta kide izate-ra animatzeko. Udan emanen dio-te bultzada kanpaina berriari.

Tania Ganboa Saez de Andanapresidenteak jakinarazi duenez,sakandarrak tokiko establezimen-duen garrantziaz jabetzeko iraile-an sentsibilizazio eta kontzien-tziatze kanpaina eginen dute.Horretarako, eskoletan haurren-dako hitzaldiak eginen dituzte.Helduendako saioak kultur etxe-etan izanen dira. Udazkenerakoopari eta deskontu txartelen kan-paina indartsu bat eginen dutekidetutako establezimenduetan,“bezeroei euren fideltasuna esker-tzeko asmoz”. +www.guaixe.eus

Guaixe astekarian

Hilero elkarteko establezimen-duek Guaixe astekarian deskon-tu txartelak argitaratzen dituz-te. Iragarki bateratu horretangehienez 10 establezimendurendeskontu txartelak daude. Ira-kurleek haiek moztu eta dendanaurkeztuta deskontu zuzenabaliatu dezakete. Deskontu txar-telak ez dira metagarriak.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak badu logotipoa

Ibone Prieto Gorospe, Iñaki Arana Orzaiz, Saioa Lizarraga, Tania Ganboa Saez de Andana eta Dolores Urkijo Lopez de Sabando.

Igandean ekitaldi masiboa deitu duGure Esku Dagok Iruñean,Donostian, Bilbon, Gasteizen etaBaionan; eguerdian eta arratsaldeanekitaldi nagusiak izanen dira

Gure Esku Dagok, erabakitze esku-bidearen alde lan egiten duen dina-mika herritarrak, deitutako eki-taldi handietarako bi egun gera-tzen dira. 2014an erabakitzearenaldeko taldeak Durango eta Iruñeabitartean burututako giza-katearrakastatsuaren ondoren, jostenjarri ditu euskal herritarrak. Herrieta talde bakoitzak erabakitzearenaldeko mezuz jositako oihalak eginditu, gero oihal horiek guztiakelkarrekin josi egingo dira eta etziIruñean, Bilbon, Gasteizen, Baio-nan eta Donostian deitutako eki-taldietan oihal horiekin guztie-kin hautetsontzi erraldoiak osa-

tuko dira.

Goizean oihal kateakEtzi, 11:30ean, Iruñeko hainbat pla-zatan biltzeko deia egin du ekime-nak. “Sakandarrok Jarautatik ger-tu dagoen Santa Ana plazara ger-turatu beharko dugu. Herritan josiditugun oihalak eramango ditugueta Nafarroako gainontzeko txoko-etan jositako oihalekin batuz zuta-be ezberdinak osatuko ditugu, zeru-tik begira hautestontzi erraldoiakirudikatuz” gaineratu dute GureEsku Dagoko kideek. Oihal katea12:00etatik 12:30etara burutuko daeta ondoren mota guztietako ekital-diak prestatu dira Iruñean.

Ekitaldi nagusia zezen plazanJai giroak arratsaldera arte iraun-

go du, 17:30ean abiatuko baita eki-taldi nagusia, Zezen plazan. Plazakordu bat lehenago zabalduko dituateak. Helduek 10 euro ordaindubeharko dituzte eta haurrek 5. Sarre-

ren diru guztia igandeko gastueiaurre egiteko bideratuko da, gastuasko dituelako. Ekitaldi nagusiaGaur hautestontzia bihar erabakialelopean gauzatuko da. “Hautes-tontzi erraldoia osatuko da eta ustedugu herrietan jositako oihalekinestaliko dela. Horretaz gain, ekital-di ezberdinak izanen dira. Ikusga-rria izango da” diote antolatzaile-ek. Sakanak tendido oso bat bete-tzeko ardura duela gogoratu duteSakanako Gure Esku Dago talde-ko arduradunek, eta erabakiarenaldeko ekitaldietara joateko gonbi-

tea egin diete sakandarrei, GureEsku Dagoren kamiseta jantzita.Ekitaldia despedituta 20:00etan kon-tzertuak izanen dira zezen plazan.

Iruñeko egitaraua12:00etan Oihal katea. Udaletxe plaza,San Frantzisko plaza, Santa Ana plaza(Sakandarrak hemen), Gaztelu plaza etaBurgoen plaza. 12:30ean ekitaldiak: Joteroak Gazteluplazan, dantzariak udaletxe plazan,herri kirolak Burgoen plazan, umeentxokoa Santa Ana plazan eta bertsola-riak San Frantzisko plazan. 16:30ean Zezen plazako ateen irekiera.17:30ean Ekitaldi nagusia zezenplazan.20:00etan Kontzertuak zezen plazan:Esne Beltza, Petti, El Drogas, JosetxuPiperrak…

*Oharra: Jai giroa egun osoan zehar:kilikiak.

AutobusakIruñera joateko autobusak anto-latu ditu Gure Esku Dagok. Auto-busak goizez eta arratsaldezaterako dira, soilik ekitaldi nagu-sira joan nahi dutenendako. 7euroren truke eginen da joan-etorria.

Guztion esku dago

AINARA ABERASTURI

Page 6: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a6 sakanerria

Kontseiluak gobernuberriari “hizkuntzapolitikan errokoaldaketa” eskatu dio

Euskararen Gizarte ErakundeenKontseiluko idazkari Paul Bilbaokasteartean adierazi zuenez, “herri-tarren nahiari jarraituz, hizkuntza-politikan egiturazko aldaketak eginbehar dira. Gobernu berriak, alda-ketaren gobernuak, hizkuntza poli-tika berri bat jarri behar du abian”.Aldaketa nahia apirilaren 25eanAnaitasunan egindako ekitaldianeta 2010ean Kontseiluaren eskutikegindako manifestazio handia eka-rri zituen gogora Bilbaok. Kontseiluko kidearen iritziz egitu-razko lau bidek definitu behar dutehizkuntza politika berria. Leheniketa behin, Vascuencearen legetik eus-kararen legera jauzi egin behar da.“Euskararen normalizazioa eragoz-teko helburua izan duen erregime-naren arkitektura juridikoa errotikaldatu beharra dago eta araugintzaberria indarrean jarri”.Bigarrena, arlo publikoko eta priba-tuko plangintzei dagokiena da. “Hiz-kuntza politika planifikatua eginbehar du Gobernu berriak helburuaketa epe zehatzak ezarriz”. Hizkuntzapolitika egoki garatzeko baliabideadministratiboak, ekonomikoak etagiza baliabide egokiak bideratzeaeskatu du hirugarrenik. Eta “azkenik,erregimenak eraiki dituen diskurtsoeta ideia zitalak desegiteko lan inten-tsua egin behar du Gobernu berriak”,Bilbaoren esanetan.Kontseiluko kideen ustez aipatutakoguztia egoki lantzeko konplizitateada bidea. “Euskara normalizatzeazeregin politikoa eta soziala da aldiberean eta egoki lan egiteko beha-rrezko zubiak eraiki behar dira. Kon-tseilua prest dago lan horri ekiteko”,gaineratu du idazkari nagusiak. Bil-baok jakinarazi zuenez, lau ildo horiekjasotzen dituen dokumentuaren ara-bera baloratuko du Kontseiluak Gober-nu berriaren ibilbidea.

Udalen osaketaArakil»SAKANA

Haurrendakoeskaintza egin duudalak Multi-aisialdi kanpusa eginen daArakilgo herrietan agorrilean. Izenematea garilaren 27ra arte egindaiteke 948 500 101 telefonozenbakira hots eginez

Aurten ere Arakilgo Udalak haurreizuzendutako eskaintza prestatu duagorrilerako: Multi-aisialdi kanpusa.Agorrileko astearte eta ostegunetanizanen da, 10:00etatik 13:00etara.5 eta 14 urte arteko haurrei zuzen-dutako dago. Izena ematen dutenekmakina bat jardueratan ariko dira:igerilekua, mendi irteera, sukaldari-tza, kirolak, jokoak, piraguismoa,eskulanak, ginkana eta abar. Araki-len erroldatua dauden haurrek ize-na emateagatik 30 euro ordaindubeharko dituzte eta ibarrean errol-datuak ez daudenak 40.

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a

Irurtzun»

Igerilekua gaurzabalduko daGaur, 11:00etan, zabalduko da Itxesiigerilekuen bainu denboraldia, iraila-ren 6ra arte zabalik egonen dena. Ige-rilekuak 11:00etatik 22:00etara ego-nen dira zabalik, baino bainua hartze-ko ordutegia 20:30ean bukatuko da. Irurtzungo Udaletik jakinarazi dute-nez eguneroko txartela igerilekukosarreran eros litezke: 5 urtera arte,dohainik; 5 eta 14 urte bitartean 4euro; 15 eta 65 urte bitartean 6,5 euroeta 65 urte baino gehiagokoak dohai-nik, baina Irurtzun edo Arakilen errol-datuta ez badaude 3 euro. 15 egu-neko txartela (30, 48 eta 18 euro) edosasoi guztikoa (54, 65,5 eta 86 euro)eskuratzeko berriz, udaletxeko bule-goan egin beharko da. Aldez aurre-tik, kutxa edo banku batean dago-kion diru-sarrera egin beharko da.Informazio gehiago nahi duenak uda-letxetik pasa edo 948 500 051 tele-fonora hots egin dezake.

Urdiain»

Bihar zabalduko daigerilekuaAitziber elkarteak Urriztin duenigerilekua bihar zabalduko da. Ago-rrilaren 31ra arte, 10:00etatik20:00etara, Urdiaingo igerilekuetanbainua hartzeko aukera izanen da.Jendearen arabera, taberna zerbi-tzua denbora gehiagoz eskainiko da.Aurtengo kudeatzaileek igerilekuankontzertuak, haurren eguna, triatloiaeta beste jarduerak izanen direlaaurreratu dute. Bestetik, enkarguzbazkariak eta afariak emanen dituz-tela ere jakinarazi dute. Aldez aurre-tik eskatu beharra dago 948 391132 telefonora hots eginez.

Bakaiku»

Festetako kartel lehiaketaBakaikuko Kultura Batzordeak hau-rrei zuzendutako festetako kartellehiaketa antolatu du. Bi maila iza-nen dira, 7 urtera arte bata eta 8eta 14 urtera artekoa bestea. Kar-telean ezinbestean testu hau ager-tu behar da: Bakaikuko festak 2015uztailaren 23tik 27ra. Saria marraz-kia festetako egitarauko azaleanagertzea izanen da. Lehiaketara aur-keztutako lan guztiekin erakuske-ta antolatuko da festetan. Lanakgutunazal itxi batean San Joan egu-nean aurkeztu daitezke, opila jaso-tzean.

IrurtzunOrdezkaritza lortu zuten hirualderdietako buruak aurkeztuzuten euren burua alkatetzaeskuratzeko. Gehiengoa duen EHBilduko Aitor Larraza Carreraaukeratu zuten alkate. Domin-go Goñi Sarasolak ez zen larun-batean egon eta beste bilkurabatean hartuko du kargua.

ArakilArakilgo Independenteak talde-ko buruak, Ruben Goñi Urrozek,bigarren legegintzaldiari ekindio. Bere taldeko zinegotzienbotoak jaso zituen.EH BildukoJose Javier Beroiz Plano abs-tenitu egin zen. Bere kide Mariadel Mar Esparza Luri ezin izanzuen bilkuran egon.

IrañetaJuan Angel Beraza Gastesi daalkate berria. Larunbatean MigelAlfonso Itoiz Irigaraik eta ItziarArmendariz Juangok hartuzuten kargua. Asteartean larun-batean egon ez ziren zinegotziakhartu zuten: Jose Manuel Liza-rraga Mendinuetak eta AitorGarmendia Arbillak.

Uharte ArakilAinara Aiestaran Ijurko UharteArakilek izan duen lehen ema-kume alkatea da. EH Bilduk dugehiengoa udalean: Miren RabazIrañeta, Juana Maria Sainz Bete-lu, Mikel Razkin Barandarain etaJavier Rodriguez Astiz. UPNkbi zinegotzi ditu: Jorge M PerezVizcaino eta Fco J. Fdz Garcia.

ArruazuLarunbatean hartu zuten kar-gua Arruazuko Batzalarrekozinegotziek. Guztiek Pello Bete-lu Ganboa aukeratu zuten alka-te. Harekin batera udalean dau-de: Aritz Satrustegi Ganboa,Ainara Martin Busto, MikelSatrustegi Unzilla eta PatxiSatrustegi Ganboa.

LakuntzaEH Bilduko 9 zinegotzik izangodute herria gidatzeko lana: PatxiXabier Razkinek, Juantxo Gayak,Aitor Garciak, Rafael Etxebe-rriak, Ruben Rodriguezek, JavierArdaizek, Izaskun Igeltzek, PelloRuizek eta Josu Imazek. Lege-ak hala aginduta formularekinhartu zituzten karguak.

Page 7: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a sakanerria 7

Udalen osaketa

Arbizu. EH Bilduko kideezosatutako udaleanKarmele Marañonhartu zuenalkatetza.Zinegotzien arteanbere aurretikalkate izandakoMiren Mendinuetaeta Jesus MariMendinuetadaude.

Ergoiena.Bi zerrendek

aurkeztu zutenalkategaia. JosebaImaz Berastegi da

alkate berria.Udalean Josune

Lizarraga, IrantzuMozo, Mikel

Lizarraga, XabierSenar, Aitziber

Andueza etaFlorencio Etxarrizinegotziak dira.

Etxarri Aranatz.Patroiaren egunaizanik, udalbatzaberriak aurrenekoekitaldi ofizialaizan zuenLarunbatean.Haren buruaurreko legegin-tzaldian alkate-orde izandakoEneka Maiz Ulaiardago.

Bakaiku.Sakanan osatzenudal goiztiarrena

izan zen Bakaiku-koa. Egoitz Urriza

alkatearekinbatera Aner

Galarza, AsierRazkin, Izaskun

Kintana, FranciscoJavier Zeberio,

Pedro Mari Oleaeta Ion Tabar

daude udalean.

Iturmendi. EH BildukoVictorianoGabirondok,Nemesio Galarzak,Jose A. Garciak,Ricardo Lopezeketa NorbertoLopezek karguahartu zuten,“legeak halaagintzen duelako”formula erabilita.

Altsasu.Javier OlloMartinez aukeratuzuen alkatelarunbatean GeroaBairen aldekobotoekin. EHBilduk, GoazenAltsasuk eta UPNkboto txuria emanzuten eta PSNkbere hautagaiarieman zion botoa.

Ziordia. Patxi Bengoetxea alkatetzarabueltatu da (1999-2003). EH Bildurenaldeko botoak eta Geroa Bairenabstentzioa izan zituen hautaketan.

Urdiain.David Oroz Alonso

da Urdiaingoalkate berria. EH

Bilduko AitorIrigoien Irigoien,Oihana Gallo San

Roman, AitorZubiria Arregi,

Iñaki GalarzaAgirre, Francisco

Berdote etaMargarita Mendia

daude udalean.

Olatzagutia.EH Bilduko

Gurutze RodriguezArmendariz bere

koalizioaren 6botoekin lortu du

alkatetza. UPNketa PSNk nork

bere buruari emanzion botoa.

Page 8: 513 guaixea

Arakil / Irañeta

Jan eta SaltoAstearte iluntzea arakildarrak elkar-tu sua piztu, jatekoak prestatu etasu gainean saltatuko dute. Errotzen21:30ean jarri dute hitzordua Nafa-rroa plazan. Izurdiagako kontzejuetxearen inguruan elkartuko dirailuntze aldera. Etxeberrin otame-nerako hitzordua 22:00etan dagojarrita. Saltoak 22:00etan hasiko dira.Egiarretan koadrila edo auzokidetaldeak, nor bere alde, suak piztu-ko dituzte iluntzean. Etxarrenenjoan den urtean berres-kuratu zuten ohitura eta 19:30etikaurrera berrituko dute frontoi pare-an. Ekain, 21:00ak aldera elkartu-ko dira goiko plazan, iturri ondoan.Zuhatzun, berriz 19:00etan piztu-ko dituzte suak. Satrustegiko SanMigel kalean asteartean 20:00etanpiztuko dituzte lehen suak. Hiribe-rriko Txitera elkarteak 21:00etanafaria hartuko du eta gero piztukodute sua. Ihabarren, San Joan kale-ko biltegiaren ondoan 21:30eanotamena izanen da lehenik, salto-ak gero etorriko dira. Irañetan,azke-nik, Txapel Azpi elkatean afaria iza-nen da asteartean eta gero San Joansuak piztuko dituzte.

Irurtzun

Sorgin suaAizpea euskaltzaleen topaguneakurteko gaurik motzerako sorgin jan-tzita joateko deia egin du. 21:00etanjarri du hitzordua plazan. Orduanhasiko da musika. Gainera, nork bereogitartekoa eraman eta elkarrekinafaltzeko gonbitea luzatu du. Eguz-kia guztiz estali denean, 22:30ean,sua piztuko da eta, orduan, elkar-tutako sorgin guztiak baita pertso-naia mitologikoak ere, akelarreanparte hartuko dute. Uha

Uharte Arakil >> Garagarzaroak 23, astear-tea. Festa aurrekoak18:30ean Uharte Arakilgo ondare ezmaterialaren bildumaren proiekzioa,plazan.

19:45ean Aralarko aingeruari harrera,Uharte Arakilgo konpartsa eta gaiteroekin. 20:00etan Meza. 20:30ean Eskolako ikasleen dantzaikuskizuna. 21:00etan VI. patata tortilla lehiaketa (15minutu lehenago aurkeztu).Ondorendastatzea. 22:00etan San Joan suak.

>> Garagarzaroak 24, asteaz-kena12:00etan San Joanen omenezko meza. 12:45ean 2014an jaiotako haurreiomenaldia, udaletxean. 13:00etan Txupinazoa. Ondoren auzatea,jubilatu elkarteak antolatuta. 13:15ean Uharte Arakilgo konpartsa,gaiteroekin. Segituan, Uharteko Zortzikoa. 14:30ean Haurrendako bazkaria. 16:30ean Haurrendako jolasak. 19:00etan Txokolate jatea. 20:00etan Alhondiga. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaOharkabe taldearekin. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:30etik 3:30era Dantzaldia Oharkabetaldearekin.

>> Garagarzaroak 25, osteguna10:00etan Zamartzera erromeria, Uhartekokonpartsa eta gaiteroekin. Ondoren, mezaeta auzatea. Txisperoz janzteko gonbitea. 14:30ean Jubilatuen bazkaria. 16:30etik 18:30era Bazkalosteananimazioa Iñaki akordeoilariarekin. 19:00etan Sardina eta txistorra jatea,Aralar Mendi elkarteak antolatuta. 20:00etatik 22:00etara Mexikanak DulceRelajorekin. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:30etik 3:30era Dantzaldia Eingo al deutaldearekin.

>> Garagarzaroak 26, ostirala 12:00etan Uharteko erraldoien konpartsa.

13:00etan Alhondiga. 14:30ean Herri bazkaria. Parrillada. Udalaksua, ardoa, ogia, mahaiak eta aulkiak jarrikoditu. 18:00etan Galtz-Orratzen dantza saioa. 19:00etan Bordetxe abere zirkoa,pilotaleku zaharrean. 20:00etan Alhondiga. 20:00etatik 22:00etara Biluzik, bertsio-taldea. 20:00etan Zezensuzkoa. 20:00etatik 22:00etara Jai gauteque Tirri& Tery.

>> Garagarrilak 27, larunbata10:00etan Dianak gaiteroekin. 12:00etan Erraldoi konpartsen kontzentra-zioa: Aurizberri, Irurtzun eta Funes. UharteArakilgo konpartsari omenaldia 15.urteurrenean. 13:00etan Alhondiga plazan. 14:30ean Herri bazkaria. 18:00etan Biri-biri txapelketaren finala etakontsolazio finala. 19:00etan Larruzko paleta pala partida:Arizaleta-Mariñelarena / Plano-Labiano. 20:00etan Alhondiga. 20:00etatik 22:00etara EnemigosIntimos, Joaquin Sabinaren bertsioak. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:30etik 4:30era Dantzaldia Ttanttakataldearekin.

Arruazu

Ubelde aldean sua

San Joan bezperan 22:00etan piz-tuko dute sua Arruazun, ostatuarenparean. Sua piztearekin batera ezkil-errepika eskainiko du Tomas Gan-boa ezkil joleak. Nahi duenak ezki-la-dorrera igotzeko aukera izangodu, ezkilak jotzeko. Suaren gaineansalto egingo dute arruazuarrek etabitartean, parrilan jatekoak presta-tuko dituzte, San Joan bezperabehar bezala ospatuz.

LakuntzaLakuntzarrak auzoka edo koadrila-ka afaltzera elkartuko dira astear-tean, asko kalean. 22:00ak alderapiztuko dituzte suak herrian barna.Eliza-dorrea lakuntzarren elkargu-ne izanen da ere, 22:00etatik24:00etara. Hara igo eta lau ezki-lak joko dituzte. Gauerdian, gaine-ra, goian, auzatea izanen da.

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a8 sakanerria

Lizarraga»

Hiru festa egunaurretik>> Garagarrilak 20, larunbata10:30ean Ezkilen errepikearekin bateraSan Adrianera igoera. 13:00etan Meza mendian. 17:30ean Dantzaldia Amalur taldearekin. 18:30ean Menditik jaitsiera.19:30ean Auzatea, alkatearen etxean. 20:00etan Lizarragako Zortzikoa, plazan. 22:00etan Herri afaria. 00:00etan Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

Egun guztian Amalur musika taldea giroaanimatzen.

>> Garagarrilak 21, igandea11:00etatik 14:00etara Haurrendakopuzgarriak, frontoian. 11:30ean Amalur taldearekin kalejira. 13:15ean Meza. 14:00etan Amalur taldearekin kalejira. 18:00etan Bordetxe abere zirkoa. 19:00etan Sardina eta txistorra jatea, plazan. 19:00etan Raices Navarras.

>> Garagarrilak 22, astelehena11:00etan Gosaria, plazan. 11:00etatik 14:00etara Haurrendakopuzgarriak, frontoian.16:00etatik 19:00etara Haurrendakopuzgarriak, frontoian.17:30ean Haurrendako puzgarriak,frontoian. 20:00etan Dantzaldia Joselu Anaiaktaldearekin. 20:30ean Herri afaria, plazan. 23:30etik 30:00etara Dantzaldia JoseluAnaiak taldearekin.

San Joan ospakizunak San Joan ospakizunak Sakanan

Herri erdiko maiatzajasotzeko txandaBihar, 18:00etan. Hitzordu hori dutebakaikuarrek. Urtero moduan SanJoan egunaren aurretik maiatzajasoko dute, Santiago festak pasaarte zutik iraunen duena. Bakaiku-ko Gazte Asanbladak jakinarazi due-nez, maiatza jaso ondoren akorde-oilariek girotutako auzatea izanenda San Joan plazan.

Iturri ondoko festaBatueko edo itur bedeinkatura joa-nen dira bihar olaztiarrak. Burun-dar Txistularien doinuekin abiatu-ko dira San Migel plazatik, 10:00etan.Iturrira iritsita, 11:00etan, hamai-ketakoa hartuko dute eta bazkariaprestatzeari ekinen diote. Mahaira14:30ean eseriko dira koadrilak.Basoa utzi eta festa herrian segituaurretik, 19:00etan sardina jatea iza-nen dute. 23:00etatik aurrera pla-zan disko festa izanen da.

Olatzagutia»

Bakaiku»

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Begirale bat behar da. Urdiaingo UdanEuskaraz kanpainarako. Curriculuma ekainaren19ra arte Urdiaingo udalera eraman edo bidali helbidehonetara: [email protected]

Baztan-Bidasoa Garapen Turistikoan lanegiteko deialdia egin du Cederna-Garalurrek. Eskatzen da: Turismo diplomatura edobaliokidea, euskalduna izatea (frantsesa eta ingelesamenperatzea) eta Bi gida baimena. Hilaren 18ra arteaukeztu daitezke curriculumak. Argibide gehiago:www.cederna.eu/eus edo 948 20 66 97 telefonoan.

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Txantrean pisua salgai. Ezkaba plazan, 3 loge-la, berritua, igogailua, balkoi itxia, etab. Oso ingu-ru atsegina eta bisita ederrak, 120.000 €. Tef625 05 90 89

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Bakarrekoetxea elkarteko tabernak alo-katzen dira Bakaikuko festetarako. Irteeraprezioak: taberna handiarentzako 2.000 € etatxikiarendako 1.000 €. Interesatuek BakaikukoElkartean aurkeztuko dute uztailaren 3an, gaueko22:00etan, esakintza ekonomikoa sobre itxibatean sartuta.

Galdutakoak / opatutakoakOPATUTAKOAK

Bizikleta bat. Altsasuko Aralarko Mikel DoneaInstitutoan, bizikleta utzi, ahaztu edo galdu due-nak, mesedez, hots egin dezala 948 56 48 35telefonora.

IkastaroakIgeriketa ikastaroa Irurtzunen. Garilak 1etik30era izanen da, 4 urtetik gorakoendako. Izen ema-tea hilaren 23ra arte dago zabalik. Irurtzungo udale-txetik pasa beharko da. Igerilekuko bazkide direnek44 € ordaindu beharko dute, 54 € ez direnak.

LehiaketaArgazki lehiaketa. Nafarroako LandaTurismoko Federazioak Igo Argazki Lehiaketaantolatzen du Nafarroa bisitatzen dutenei zuzen-duta. Argazkiak e-mail bidez bidali [email protected] helbidera edozuzenean www.turismoruralnavarra.com weborrialdera igo. Azken horretan dago lehiaketariburuzko informazio guztia.

Oharrak Odol-emaileak. Garilaren 14an, 15ean eta 16an,arratsaldez Altsasun; eta 17an goizez Altsasun.

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskain-tzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Page 9: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a sakanerria 9

Arbizu >> Garagarrilak 23, asteartea.San Joan bezpera.19:30ean Suziria.19:30ean San Joanera igoera Jaiaktxarangarekin.20:00etan Bezperak San Joanen, Arbizueta Etxarriko eliz kantariekin.20:30ean Maria lonbrenen zaldiya.21:30ean San Joandik jaitsiera. 23:30etik 3:30era Dantzaldia Trikidantztaldearekin.

>> Garagarrilak 24, asteazke-na. San Joan eguna10:00etan Dianak Jaiak txarangarekin.11:30ean San Joana igoera.12:00etan Meza nagusia San Joanen. 12:00etatik 14:00etara Puzgarriak plazan.13:00etan Aate (Alda Bide).13:00etan Buruhaundiak.13:15ean Kartel eta balkoi sarien banaketa.13:30ean Musika emanaldia.17:00etan Kalejira Jaiak txarangarekin.17:00etan Talo tailerra.18:30ean Play back txapelketa eta hip hoperakustaldia.20:00etan Aate.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia JoseluAnaiak taldearekin.22:00etan Emakumeen afaria Baxerrierretegian.22:00etan Zezensuzkoa.23:30etik 2:00etara Dantzaldia JoseluAnaiak taldearekin.

>> Garagarrilak 25, osteguna.Gazte eguna11:00etan Pilota partiden finalak.12:30ean Aate (Argi Bidea).12:00etatik 13:30era Puzgarriak plazan.12:45ean Buruhaundiak.13:00etan Suaren bulunba, txontxongiloemanaldia.13:30ean Preso eta iheslarien aldekoargazkia.15:00etan Gazte bazkaria.17:00etan Jolasak eta piñatak haurrenda-ko.18:00etan Izozkiak haurrendako.18:00etan Elektrotxaranga.18:30ean Herri kirolak.20:30ean Helduen ginkanaren bigarrenfroga.20:00etan Aate23:59ean Kontzertuak: Talco eta Gudadantza

>> Garagarrilak 26, ostirala.Preso eta iheslarien eguna etakintoen eguna10:00etan Dianak Sakanako trikitixaeskolarekin.11:00etan Kintoak, pixkeet eskien.12:00etatik 14:00etara Puzgarriak plazan.12:00etan Aate (Zotola).13:00etan Buruhaundiak.13:00etan Triki-bertso bermutha.13:30ean Tortilla txapelketa (ekarri tortillaetxetik prestatuta).17:00etan Piperropilen tailerra.18:00etan Helduen ginkana, froga nagusia.19:00etatik 22:00etara Herrikomusikariak.20:00etan Aate eta piperropilen dastaketa.20:00etan Konzentrazioa.23:30ean Ginkanaren jarraipena.01:00etan Zumba.

>> Garagarrilak 27, larunbata.Jubilatuen eguna10:0etan Dianak herriko fanfarrearekin.

11:00etatik 15:00etara Zorri azoka.12:00etatik 14:00etara Puzgarriak plazan.12:00etan Altxorraren bila.12:00etan Jubilatuen meza.12:30ean Herriko helduenei oroigarribanaketa.12:30ean Aate (Sare).13:00etan Buruhaundiak.13:00etan Jubilatuen luntxa.13:00etan Ostolaza eta Narbaizatrikitilariak.15:30ean 4x4.16:30ean Truk txapelketa.18:30ean Bordetxe abere zirkoa.19:30ean Daniarrak vs Arbizuarrakdesafioa.20:00etan Aate.20:30etik 22:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin.22:00etan Zezensuzkoa.24:00etatik 3:30era Dantzaldia Tximeletataldearekin.

>> Garagarrilak 28, igandea.Haurren eguna12:00etan Aate (Jubilatuak).12:00etatik 14:00etara Jolas parkea.13:00etan Buruhaundiak.13:30ean Elai Alai dantza taldea.14:30ean Haurren bazkaria.16:00etatik 19:00etara Jolas parkea.16:30ean Mus eta brixka txapelketa.20:00etan Aate eta buruhaundiak.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia TheTrikiteens taldearekin.22:30ean Les tambours de feus ikuskizuna.23:15etik 1:00etara Dantzaldia TheTrikiteens taldearekin.

Dorrao / Unanu

Ermitara bitan San Joan ospakizunak astebururaaurreratu dituzte dorrobarrek. Gaur,19:00etan, bezperak eta arrosarioaizanen dira San Joan ermitan (Nenaudespopulatuaren eliza zena). Ondo-ren, kontzejuak auzatea eskainiko du:ardoa, gazta eta ogia. Herrira buel-tan, autobus geltoki ondoan, guraso-ek sua piztu eta haren gainean sal-toka ibiliko dira dorrobarrak. Larunbatean, berriz, ermitan mezaizanen da, 10:30 aldera. Ondoren,auzatea izanen da. Dorraoko Kon-tzejuak herriko etxe bakoitzekopertsona bat gonbidatuko du baz-karira. Bakarren bat gehiago joannahi badu aurretik izena eman etaordaindu egin beharko du. Unanun, berriz, Mediku kontsultate-giko zelaian 20:30 aldera elkartukodira. Bi su piztko dituzte saltoka ari-tzeko. Afaria ere prestatuko dute.

Lizarraga / Etxarri

Zorriyek eta partzakhiltzekoSu gainean saltatzerakoan horixeerrepikatuko da Etxarri Aranatzen,

auzetan piztutako suen gainetik sal-tatzerakoan. Lizarragan, Intxorretakalean piztuko da su bakarra. Auzo-tarrek afaria prestatzeo eta saltatze-ko erabiliko dute.

Bakaiku

Suak saltatzeraSan Joan bezperan, iluntze aldera, SanJoan suak piztuko dira Bakaikun. Sunagusia elkartearen ondoan egonenda. Gauza txarrak sutara botatzekoohitura berrituko dute. Aurten “Erre-gimena sutara” botatzeko deia egindute. Jakina, suak saltatzera anima-tuko dira bakaikuarrak.

Iturmendi

Egur loteak banatuondoren suaIturmendin ohitura da San Joan bez-peran etxetarako egur loteak bana-tzea. 19:30ean izanen da, herria-ren etxean. Ondoren auzatea iza-nen da: txistorra, gazta eta ardoa.Etxeko txikienei izozkia emango zaie.Iluntze aldera, 21:30ak aldera, SanJoan sua piztuko dute Arrano Bel-tza plazan eta afaltzera bildukodira.

Urdiain

Kantaita, baseliza,sua eta afariak

Asteartean herriaren etxetik 19:30aldera abiatuko dira herriko neskak,garai bateko soinekoak jantzita dituz-tela eta herriko txistulariak lagun, SanJoan ermita aldera. Eurekin herrikodantzari txikiak eta herritarrak joan-go dira. Izan ere, San Joan ermita izan-go da San Joan bezperako ospakizu-nen muina. Ermitan meza izanen daeta haren ondoren, ermitako plazan,sua piztuko da eta arto koxkolak erre-ko dituzte txikienek. Aldi berean,emakume gazteek San Joan kantai-ta abestuko dute, eskutik helduta errit-moa eramanez. Kantu bidez uzta onaeskatu dute. Ondoren dantzariak ari-ko dira. Bitartean auzatea eskainikodu herriak ermitan. Herrira bueltanafarietan bilduko dira urdiaindarrak,koadrilaka edo auzoka.

Altsasu

San Joan menua:sua, jatekoa,iratzeak etaabardiak San Joan ermita ondoan astearte-

an piztuko den suarekin batera, maki-na bat su izanen dira Altsasun bar-na piztuko direnak. Haien gaineansalto egin eta afaria prestatzeko era-biliko dira. Altsasuko Udalak jaki-narazi du zorua babestu eta ez izo-rratzeko ezinbestekoa dela are gai-nean egitea sua. Area behar duenakhonako tokietan izanen du eskura-garri: Pilotajauku, Amandrea (hile-rria), Zubeztia, Zelai-San Joan bide-gurutzean, Intxaurrondo plazan,Idertzegain, Amaia, Zumalakarregiplaza eta kultur gune parean. Asteazken goizean, San Joan egu-nean, Altsasuko makina bat etxekiratze alfonbra izanen dute sarre-ran. Bestalde, balkoietan abardiakjarriko dira. Lizar adarrak maite direnpertsonen balkoian jarriko dituzteeta makalak horren gustuko ezdituztenen etxeetan. Udaletik ohi-tura hori sustatzeko lehiaketa anto-latu dute. Parte hartu nahi [email protected] helbidera bidaliditzakete argazkiak hilaren 27a bai-no lehen. Asteazkenean, ohi beza-la, afariak izanen dira.

>> Garagarrilak 23, asteartea17:30ean Txupinazoa, trikitilariak lagunduta.Loretsua zirkuaren emanaldia eta haurrenda-ko sorpresak. San Joan plazan.19:00etan Txokolate jana Beti Jai bikoteakgirotuta. 19:30ean Udalbatza, Altsasuko Txistularie-kin batera, San Joan ermitara abiatuko da. Sua piztea, dantzariak, fanfarrea etaauzatea, Foru plazan. Egubera taldea. 20:00etan Auzatea. 20:30ean Festaren hasiera: San Joanermitan sua piztea. Herriko suak piztekoetxajua. Kalejira eta auzatea Foruplazaraino. 21:30ean Beti Jai bikoteak eta Sakarangatxarangak suak dauden kaleak girotukodituzte gauean zehar. 23:00etatik 2:00etara Danzaldia Tsunamitaldearekin, San Joan plazan.

>> Garagarrilak 24, asteazkena20:00etan Zortzikoa, Altsasuko Txistula-riekin, eta auzatea plazan. 22:30ean Dantzaldia Haize Berriakbandarekin, Foru plazan.

Olatzagutia / Ziordia

Su gainean saltokaOlatzagutiko auzo eta kaleetan sanjoan suak piztuko dituzte olaztiarrek.Lurra babesteko materiala udaletxe-an eskatzeko epea gaur despeditzenda. Ziordian, bestalde, astearteanherri afaria izanen da txipudian,21:00etan. Horren ondoren sua piz-tu eta haren gainean saltoka arikodira ziordiarrak. +www.guaixe.eus

San Joan ospakizunak Sakanan

Page 10: 513 guaixea

Gaur, ostirala, 19:00etan, Iortiakultur gunean Urruti vs Gertudokumentalaren emanaldia eginenda. Ondoren Etxerat, Jaiki Hadi etaMirentxin gidariak erakundeetakokideen hitzaldia izanen da

Altsasuko Sarek euskal preso poli-tikoek bizi duten sakabanaketapolitika salatzeko ekitaldia eginendu gaur arratsaldean. Iortia kul-tur gunean Sakanako presoen seni-deen lekukotzak jasotzen dituenUrruti vs Gertudokumentala ema-nen du kultur gunean. Hango ezka-ratzean izen bereko erakusketaikusgai izanen da eta, bukatzeko,Etxerat presoen senideen elkarte-ko, presoen osasunaz arduratzenden Jaiki Hadi elkarteko eta seni-deak espetxeetara furgonetetaneramaten dituzte Mirentxin gida-

riak elkarteko kideekin disper-tsio politikaren inguruko mahai-ingurua antolatu du.

Saretik azaldu dutenez, “presopolitiko eta iheslarien eskubide-

ak urtez urte urratuak izaten aridira. Atxilotzen dituzten momen-tutik eskubideen urraketa siste-matikoa da: inkomunikazioak, tor-turak, neurrigabeko fidantzak,

jipoiak, isolamendua…” Sarekide-en iritziz “euskal preso politikoeibereziki ezartzen zaizkien sal-buespen neurriek sufrimendu hauoraindik gehiago areagotzen dute.Bizi osoko kartzela zigorrak, gai-xorik dauden presoak kartzelanmantentzea,dispertsioa…” Saretikgaixo dauden 11 presoen askata-suna aldarrikatu dute.

Sakabanaketari dagokionez,Saretik azaldu dute “psikologiko-ki eta fisikoki presoa eta harensenideak txikitzen” dituela. Pre-soen senide eta lagunei “ezarrita-ko zigor gehigarri bat ezartzenzaie, astebururo milaka kilometro-ko bidaia nekagarri eta arrisku-tsuak egitera kondenatuz maitedutenarekin 40 minutu eskasekobisita egitera doazenak”. Sakaba-naketaren ondorioz 16 senide etalagun auto istripuetan hil direlagogorarazi dute Saretik. Fami-liendako sakabanaketak duen gas-tu ekonomikoa ere salatu du SareAltsasuk.

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a10 sakanerria

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Larunbatean Altsasu Memoriaekimenak Altsasuko errepaso his-torikoaren bigarren fasea aurkez-ten zuen, 1950etik 1992ra bitarte-ko garaia barnebiltzen duena. Eki-taldia jendez mukuru bete zenIortiako areto handian ospatu zen.Emanaldiaren lehen zatian1950etik Frankismoaren amaie-rara bitarteko urteak hartu zirenhizpide, besteak beste, FASAkogrebari, euskal folklorearen jazar-penari, euskal sindikatuen sorre-rari eta ikurrinen agerpenari aipa-men eginez; bigarren zatian, berealdetik, bertaratutakoei post-fran-kismoko egoeraren berri emanzitzaien, herrian gerra zikinaketa polizia-gehiegikeriek utzita-

ko ondorioak azalduz. Gertakizunen kontaketa aur-

kezleen azalpenak eta garaian garai-ko zenbait protagonisten testigan-tzak tartekatuz egin zen. Hortaz lan-da, musikak eta dantzak ere izan

zuten bere tartea: ekitaldian partehartu zuten Enrike Zelaiak -dantza-ri talde batek lagunduta-, Zubi Ondoabesbatzak eta Arrebote taldeak.Horrela, oroimen historikoa giroparegabe batean landu zen.

Autoakharrapatutako bihaurrak hobeElkarrekin jolasean ari ziren zazpiurteko bi haur harrapatu zituen autobatek larunbatean, 13:24 aldera.Ferialdeko kalearen 25. zenbakia-ren parean izan zen ezbeharra.Korrika atera ziren gidaria usteka-bean hartuz. Bi haurretako bat heli-kopteroz eraman zuten ospitalerabi hanketan hezur hautsiak zitue-lako. Egunean bertan ebakuntzaegin zioten. Bigarren haurrak kol-pe ugarirekin eta hezur hautsirenbatekin anbulantzian eraman zutenospitalera. Biak ere euren zaurieta-tik onera egiten ari dira. Bigarrena,astelehenetik, etxean da. Bestalde, Osasunbideako zuzenda-ri kudeatzaileak ebazpen batenbidez Jose Manuel Calleja PascualAltsasuko Osasun Eskualde Oina-rrizko zuzendari izendatu du, AnaMaria Puig Arrastiaren ordez; harkardura kentzea eskatu zuen.

Herrietako festetan photo call-ak etamartxa irailaren 29an etorri aurretikaurkezpenak eginen dituzte

Emakumeen Mundu Martxari iba-rrean behar bezalako harrera pres-tatzeko Sakanako hainbat emaku-mek dagoeneko bi bilera egin dituz-te (Arbizu, Etxarri Aranatz,Bakaiku, Iturmendi, Urdiain,Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia).Eginkizun horretan lagundu nahiduten guztiei haiekin bat egitekogonbitea luzatu diete. Donostian,larunbatean, erabakiko da Ema-kumeen Mundu Martxan EuskalHerrian eginen duen ibilbidea.Baina Sakanara ziurrenik iraila-ren 29an, astearte goizean iritsi-ko litzateke, Etxarri Aranatzeneta Altsasun geldialdiak eginez.

Festarik festaUdako festak baliatuko dituzteEmakumeen Mundu Martxarenetorrera iragartzeko. Herrietanphoto callak eginen dituzte. Zer-bait dinamikoa izatea nahi dute,horregatik, argazkien osagarrie-tako bat Mundu Martxaren furgo-neta irudikatzen duen marrazkibat izanen da. Emakume guztiakaske izan arte martxan izanendirela adieraziko dute argazkieta-tik. Sakandarrak kamara aurre-an jartzera animatu dituzte. Iba-rrean lortutako argazki guztiekinirailean kartel handia eginen dute.

Martxa iritsi aurretik iraileanlan handia eginen dela iragarridute. Herrietan Emakumeen Mun-du Martxaren berri ematen duen

hitzaldi zikloa antolatuko dute.Haiek antolatzen laguntza behar-

ko dutela aurreratu dute. Guztiekere gogora ekarri dute martxaren

helburuetako bat emakumeenarteko sareak sortzea dela, behinmartxan pasa ondoren mugimen-du feminista indartsua sortzeko.

[email protected] Facebooken Altsasuko BilguneFeminista eta Olazti Berdinta-suna

InformazioaFacebook-en Euskal HerrikoEmakumeon Mundu Martxa

Hualde Parlamentuko Mahaikolehen presidente ordeaizanen da

Ganbera osatzeko saioarekinNafarroako Parlamentuaren IX.legegintzaldiari hasiera emanzion atzo. Kargua hartu duten 50parlamentarioen artean hirualtsasuar daude: EH Bilduko Asun

Fernandez de Garaialde LazkanoSala eta Esther Korres Bengoetxeaeta Geroa Baiko Unai Hualde Igle-sias. Azken hori lehen presiden-te ordea izanen da. PresidenteaAinhoa Aznarez Igarza (Ahal-Dugu) da.+www.guaixe.eus

SAKANA

SAKANA

» »

Altsasu»

Presoen sakabanaketarensalaketa, irudiz eta hitzez

Altsasuarrak gaurko dokumental emanaldira gonbidatu dituzte. Utzitakoa

Asun Fdz de Garaialde, Unai Hualde eta Esther Korres. Nafarroako Parlamentua

Mundu Martxako antolakuntzan parte hartzeko gonbitea luzatu dute.

Altsasu Memoriak, atzera ere, Iortia kultur gunea bete zuen.

Hiru altsasuar Parlamentuan

Altsasu Memoriak bere lanarenbigarren atala aurkeztu du

Emakumeen Mundu Martxari harrera prestatzen

Page 11: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a eskelak 11

Hainbat aukera

Galdetu

948 564 [email protected]

Lourdes Galarza Lizarraga

Maitasuna inoiz itzaltzen ez delako,

gogoan zaitugu.

Zure familia

Urdiainen, ekainaren 15ean.

Jose IgnacioFlores Berastegi

I. urteurrena

Zinena beti hiltzen da beste zerbait izateko.

Begi gogoan izanen zaitugu.

Zure anai-arrebak eta ilobak

Jose IgnacioFlores Berastegi

I. urteurrena

Gure bihotzeanbizirik zaude.

Zure emaztea eta seme-alabak

Nicanor Anso Urriza(Karmele Anso Eguren Iñigo Aritza ikastolako irakaslearen aita)

Ez nau izutzen negu hurbilakuda betezko beroan

dakidalako irauten duelaorainak ere geroan.

Iñigo Aritza ikastolako guraso, ikasle eta langileak

Juan Kruz LarreaRubio "Kaskol"

II. urteurrena

Inoiz ez zaitugu ahaztuko.

Josune, Itsaso eta Oihan, Josune eta Xabiereta Valen izeba

Altsasun.

Nicanor Anso UrrizaGogoak, kemena eta grina,

ilusioa, indarragure bidelagun dira.

Ametsak etengabe berrituz, ezin gara gelditu azken geltokian...

Bere aldeko meza ekainaren 21ean, eguerdiko 12:00etan Bakaikuko elizan.

Zure familia

Jaiotzak

• Julen Troyano Barriga, ekainaren6an Altsasun.• Enara Ganuza Rodriguez,ekainaren 10ean Olatzagutian.• Karen Gastaminza Aldasoro,ekainaren 14an Olatzagutian.

Ezkontzak• Mikel Galarza Maiza eta PatriciaFernandez de Garaialde y LazkanoGoikoetxea, ekainaren 13anAltsasun.• Alain Senar Bakaikoa eta Sandra

Madinabeitia Gonzalez, ekainaren13an Arbizun.• Roberto Valbuena Ibañez etaMaria Mazizior Vicente, ekainaren15ean Irurtzunen.

Heriotzak• Lourdes Galarza Lizarraga,ekainaren 15ean Urdiainen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Jose Ignazio FloresBerastegi "AXIO"

I. urteurrena

Mila esker gure herriaren aldeegindako lan guztiarengatik.

Ziordiko Udala

2015eko ekainaren 19an.

Page 12: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a12

Botxa

Txapeldunen orduaIrurtzunenBi multzotan banatuta hasierakoligaxka jokatu eta gero, egunotan era-bakiko da Iratxo Botxa Txapelketa.

Iratxoko finalak

Final laurdenak ostiralean19:00etan: Tirillas / Jordano-Gui-llermo-Iñigo20:15ean: Desesperados / AHTrik ezFinal erdiak larunbatean17:00etan: 1. finalerdia.18:15ean: 2. finalerdia.Finalak larunbatean19:00etan: 3. eta 4. postuak.20:30ean: Final handia eta saribanaketa.

Taekwondoa PilotaTriatloia

»

Arbizu Goizuetarenkontra ariko da gaur Nafarroako Herrien Arteko PilotaTxapelketako 2. mailako 7. jardunal-dian gaur, ostiralean, Arbizu Goizue-taren kontra ariko da, 18:00etan.

Asurabarrena etaLakuntza ZarautzenProba 5 orduren bueltan osatu zuten

Larunbatean jokatu zen Zarauzko Tria-tloi ezaguna (2,9 km igerian, 81 kmbizikletan eta 20 km korrikan). 548triatletek lortu zuten proba despe-ditzea Gustavo Rodriguez (4:02:11)eta Gurutze Frades (4:36:33) buru zire-la. Sakana Triatloi Taldeko IsidroAsurabarrena 226.a izan zen (4:57:21)eta Mikel Lakuntza 369.a (5:18:41). Bestalde, igandean Donostiako SprintTriatloia jokatu zen (750 m igerian,20 km bizikletan eta 5 km korri-kan). Martin Ignazio Muller (1:07:10)eta Amaia Lopez (1:20:01) triatle-tak nagusitutako proban JuantxoAzurmendi 165.a sailkatu zen(1:28:58), 323 triatleten artean.

Imaz eta Azkargorta na-

gusi Basaburuan

Larunbatean II. Basaburua Duatloiajokatu zen, Nafar Kirol Jolasetara-ko baliagarria. AurrebenjaminetanSakana Triatloi Taldeko Ekain Ima-zek irabazi zuen (3:58). Alain Raz-kin 3.a (4:10) eta Aitor Aldunate 8.a(5:14) izan ziren. Eta kadeteetanSakana Triatloi Taldeko FerminAzkargortak irabazi zuen (57:46).

Olaztin txapelketako7. jardunaldia jokoan

Ezkurdiak Retegi Biaurkari EibarrenSan Ferminetako lau t´erdiko finallaurdena asteazkenean jokatuko da

San Ferminetako lau t´erdia Altsa-sun abiatu zen. Joseba Ezkurdiak 22-15 irabazi zion Jon Jaunarenari.Nahiz eta hasieratik arbizuarra aurre-ratu, leitzarra etsai duina izan zen.Ezkurdiak 6 tanto egin zituen sakez.Final laurdenetan Ezkurdiak RetegiBiren kontra jokatuko du San Juanegunean, 17:00etan, Eibarren.

Urte batean ikasleak bikoiztu dituBargagain Taekwondo Klubak etaoraindik ere gehiago handitu nahidute. Teknikan eta borrokan emaitzabikainak lortu dituzte ikasleek

Urte batean panorama goitik behe-ra aldatu da Altsasuko BargagainTaekwondo eskolan. 2014an 24 ikas-le trebatu ziren eta aurten 43 izandira. Gainera, txapelketa eta lehia-ketetan emaitza bikainak lortudituzte altsasuarrek. “Klubean alda-ketak eman dira. Batetik, irakaslealdaketa eman zen eta bestetik gurelana erakusteko dinamika aldake-ta egin dugu: erakustaldiak egitenditugu, herriko ikastetxeekin harre-manetan jartzen ari gara taekwon-doa zer den azaltzeko, ikasleak izu-garri inplikatu dira… beherakada-ren ondoren gorakada heldu da etaoso kontentu gaude. Hala ere, han-ditzen jarraitu nahi dugu” adiera-zi dute Bargagain klubeko BeatrizFernandezek eta Merche Lopezek.

Irakaslearekin kontentuOso kontentu daude Gerardo Mon-tero Rivera irakaslearekin. Anto-nio Martinez Munchi lekukoa har-tu zion Monterok duela bi urte. 29urte ditu, gerriko beltza eta 4.dam-a. Zizur Nagusiko Ardoi klu-beko kide, ikaslea eta irakaslea.Altsasun klaseak emateaz gain,Zizurren eta Mendillorrin ere ari-tzen da. Montero oso pozik dagoAltsasuko ikasleekin. Urte bate-ko epean ikasleak bikoiztu dira.

Bargagain klubaren helburuakluba ezagutaraztea eta taekwon-doa zer den gizarteratzea da. Izanere, taekwondoa mundu bat da, bizi-tzeko modu bat. “Jendeak ez deza-la pentsatu taekwondoa soilikborroka dela. Askoz ere gehiago da.Gainontzeekiko errespetua susta-tzen duen arte martziala da. Psi-komotrizitatea, diziplina, errespe-tua, autonomia, osasuna… lantzenditu, pertsonendako horren garran-tzitsuak diren baloreak” adierazidute klubeko ordezkariek.

Altsasun taekwondoaren bi alo-rrak lantzen dituzte: teknika etaborroka. Ikasle asko lehiaketa eta

torneoetan aritzen dira, baina bes-te batzuk ez. Norbanakoaren auke-ra da hori. Lehiaketetan aritzendiren asko modu sakonagoan pres-tatzeko larunbatetan ZizurkoArdoi klubera doaz, bertan Gerar-do Montero irakaslearekin etaArdoiko Maria Angeles Urmene-ta Nafarroako Taekwondoko pre-sidentearekin gehiago sakontzera.

Adin guztiakTaekwondoak ez du adinik etataekwondoa ezagutzeko gonbiteaegin dute Bargagain taldekoek.Egun adinka banatuta ematen diraklaseak, baina badago nagusien tal-dea ere, egun 16 urtetik 44 urterabitarteko kideek osatutakoa. “Tal-de anitza da. Batzuk hasi berriak,beste batzuk taekwondoarekinjarraitu nahi dutenak, denetatik.Guk 15 eguneko proba eskaintzendugu. Nahi duena hurbildu dadi-

la, taekwondoa ezagutu dezala etagustatzen bazaio izena eman deza-la edo bestela ez” adierazi duteFernandezek eta Lopezek.

Izen ematea2015-2016 ikasturtea irailaren 17anhasiko da. Ikasle berriak, aldiz,urrian batuko dira. Klaseak aste-artetan eta ostegunetan ematendira, arratsaldez, Lavaderon. Egu-nero 3 ordu eskaintzen dira, bai-na izena ematearen arabera lauordura zabaltzea aurreikusten aridira. Ekaineko izena ematea ongijoan da eta 41 neska-mutikok emandute izena. Nagusien klasearekineta beste 60ra heltzea espero dute.Baina oraindik ere izena eman dai-teke. Irailean kirol eskoletan ize-na emateko aukera egongo da012aren bidez, edo bestela zuzene-an Bargagain klubera hots egindaiteke (625 883 135, Beatriz).

Bargagain: urte bikaina

Asteburuko partidak

Ostiralean, 20:00etan:4 ½: Eneriz / Berat2. maila: Ansotegi-Joao / Eneriz-Borrega1.maila: Iurgi-Javier / Loban-Arbizu22 urtez azpikoak: Iturbe-Urrejo-la / Arrasate-BikuñaLarunbatean, 17:00etan3.maila: Peral-Peral / Mendoza-MendozaJokin-Muñoa / Pleito-Ondatz1. maila: Martinez-Flores / Aies-taran-Vazquez

Herrien Arteko 6. jardunaldiko emaitzak

Arbizu 1 / Esteribar 3Kimuak: Gorrotxategi-Imaz (Arbizu) 14 /Lazkoz-Murillo (Esteribar) 18Haurrak: Olaetxea-Petriati (Arbizu) 3 /Betelu-Maia (Esteribar) 18Gazteak: Goikoetxea-Flores (Arbizu) 16 /Gil-Sanchez (Esteribar) 22Seniorrak: Arruti-Agirre (Arbizu) 22 /Santesteban-Iriarte (Esteribar) 21

kirola >>JAVIER GOIKOETXEA 3.A ETXAURIN: II.Etxauriko Bailara Rallyan Roland Holke pilo-tua eta Javier Goikoetxea kopilotua hiruga-rrenak izan ziren (Porsche 997 GT3, 29:05).

Arkaitz Irigoien eta Oier Larrañaga hamai-kagarrenak (Renault 11 Turbo, 30:04). Gari-koitz Goñi eta Ricardo Garriz erretiratu eginbehar izan ziren (Renault Megane).

»

Urrea, zilarra, brontzea...

Taekwondoan bi modalitatetan lehiatzen dira: teknikan eta borrokan. Teknikan Bargagai-neko ikasleek emaitza bikainak izan dituzte Nafar Kirol Jolasetan. Aaron Agirretxe kadete-ak urrezko domina jantzi zuen, Oihane Palomares juniorrak urrezko domina eta Joel Agi-rretxe kadeteak brontzeko domina. Borrokan Nafar Kirol Jolasetan ere emaitzak txalotze-koak dira. Aaron Rodrigez kadeteak zilarrezko domina lortu zuen, Aaron Agirretxekadeteak urrezkoa, Erkuden Moreno haurrak urrezkoa, Ane Gil kadeteak urrezkoa, PatxiBergera kadeteak urrezkoa, Mohamed Essobai kadeteak brontzezkoa, Sheila Vidarte junio-rrak brontzekoaz, Oihane Palomares juniorrak zilarrezkoa eta Lidia Martin seniorrak bron-tzezkoa. Horretaz gain, Gasteizko Torneoan, borrokan, Aaron Agirretxek, Erkuden More-nok, Ane Gilek eta Patxi Bergerak urrezko domina jantzi zuten, Aaron Rodriguezek etaOihane Palomaresek zilarrezkoa eta Mohamed Essobaik eta Lidia Martinek brontzezkoa.Joel Agirretxe kadeteak ere maila bikaina eman zuen. Bestalde, Iruñean jokatutako 21 urtez azpiko Espainiako Txapelketan Sheila Vidarte etaOihane Palomares juniorrek zilarrezko domina lortu zuten eta Lidia Martin seniorrak bron-tzezkoa. Eta Espainiako Nazioarteko Openean Oihane Palomares aritu zen eta final laurde-netara sailkatu zen. Igandean Bargagaingo ikasleek erakustaldi arrakastatsua egin zutenAltsasuko Zelandi kiroldegian. Ikasturte amaiera bikaina izan zen.

Page 13: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a kirola 13

Mendi txirrindularitzaMendia

Pala

Txirrindularitza Pilota

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAINURDEIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

URREZKOA BITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko erosketaegitean, %10eko deskontua.

ETXARRI KOMERTZIALA

E T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

%5eko deskontua zerbitzuguztietan

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

CLINKERO L A Z T I

Menuarekin kafea eta kopadoan.

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktua doan.

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Pilota denboraldiari amaiera ema-teko, Lakuntza Pilota Elkarteko etaTuterako Eraso Pilota Elkartekopilota topaketa antolatu zen igan-dean Lakuntzan. Guztira 30 pilota-

ri bildu ziren, eta bi klubetako pilo-tariak nahasita, bikoteka hainbatpilota partida jokatu ziren, aurre-benjamin mailatik hasita kadetemailara arte, giro paregabean. Pilo-

tari guztiek domina jaso zuten JonAnder Albisu pilotariaren etaLakuntzako alkate berri PatxiXabier Razkin alkatearen eskueta-tik. Bazkaria ez zen falta izan.

Besabi-AranoSakanakoMendizaleekinIgandean 6:00etan abiatuko daautobusa Olaztitik

Igandean Sakanako Mendizaleaktaldeak mendi ibilbidea antolatu du.Besabitik abiatuta Aranora joateada helburua, mendi buelta ederraeginez. Nafarroa eta Gipuzkoa batu-ko dituzte, Adarra mendigunetik. Autobusa goizeko 6:00etan abiatu-ko da, igandean, Olaztitik. Sakana-ko herrietan geldialdiak egingo dituizena eman dutenak hartzeko.

Izena emateko

Ohiko tokietan, osteguna baino lehen.Ondoren, 639 117 631 telefonoan.

Barranka Txirrindulari Taldeakantolatutako 20. Altsasu BTTZeharkaldia primeran joan zen

Bizikleta hartu eta goiz bikainazdisfrutatu zuten 20. Altsasu BTTZeharkaldian izena eman zuten 451bikerrek.Barranka TxirrindulariTaldeak antolatu zuen proba ezlehiakorra. Aurten, lehenengoz, biibilbide prestatu zituzten, 45 kmeta 805 metroko desnibela zuen ibil-bide luzea eta 28 km eta 482 metro-ko desnibela zuen ibilbide motza.%80ak ibilbide luzea egitea auke-ratu zuen eta eguraldi bikainalagun –ibilbideak iraun bitarteanez zuen euririk egin– bizikleta fes-ta ederraz gozatu zuten guztiek.

Altsasuko alkate berri JavierOllok egin zuen hasierako zintamoztea. Bikerrek BeikolarretikSorozarretara jo zuten, bertanbuelta hartu eta Zapartidik aurre-ra egiteko. Olazti eta Ziordia har-tuko Batueko iturria gaindituta,Ziordiraino jaitsi ziren. Han zego-en hornidura gune nagusia, Txi-pudi ederrean. Olaztin banatuziren bi ibilbideak. Ibilbide motzahautatu zutenek Altsasuko Foruplazako helmugara jo zuten. Aldiz,ibilbide luzeak Urdiain, Iturmen-di eta Bakaikuraino jarraitu zuen.Guerra Hermanos fabrikatik

aurrera eginez eta mendian buel-ta bat eman eta gero, Urdiaingoigerilekuetatik Basoitxira sartuziren bikerrak, Otadiko KristoDeunatik Altsasuko Foru Plaza-ra heltzeko.

Helmugan opari andana jasozuten bikerrek: kirol kamiseta,Laket txistorra, Katealde patea,Lacturale esnea, Agrozumos etxe-ko produktua eta Galius eguzkita-ko krema. Horretaz gain, 60 sari zoz-ketatu ziren eta biker guztiek gara-garrilaren 27an BarrankaTxirrindulari Taldeak antolatukoduen V. Sakana Burunda ziklotu-rista martxan parte hartzeko 10

euroko deskontu bonoa jaso zuten,transferigarria den bonoa.

Ibilbide ederra“Gurea Nafarroako probetan zaha-rrena da, askoren egutegian finka-tuta dagoena. Eta ederra. Inguru-ne pribilegiatua dugu, urtero ibil-bide aldaketak e giteaahalbideratzen diguna” nabarmen-du zuen Barrankako kide eta pro-bako arduradun Julian Claverrek.Iritzi berekoak ziren bikerrak, etaantolakuntza ona eta ibilbidearenedertasuna nabarmendu zuten.Guztia ongi ateratzeko 100 pertso-na inguru aritu ziren lanean.

Aristorena eta RuizEuskal HerrikotxapeldunakAsteburuan Eus-kal Herriko klubenarteko TrinketeTxapelketakofinalak jokatu dira.Yanira Aristore-nak eta MariteRuiz de Larramendik (Oberena) ema-kumezkoen paleta argentinarrekofinala irabazi zuten, senior mailan.

Emakumeen BiraIturmendin

Txirrindulari emakume onenak gure-an izan dira, Emakumeen Birako hiru-garren etapa, larunbatekoa, Iturmen-din despeditu baitzen. Etapa BoelsDolmans taldeko Chantal Blaak holan-darrak irabazi zuen, Lotto-Sudal tal-deko Elena Cecchini italiarrari segun-do bat eta Orica taldeko Katrin Gar-footi 3 segundo aterata. EmakumeenBira 20 urteko Katarzyna Niewiado-ma poloniarrak irabazi du.

Tuterarrak eta lakuntzarrak elkarrekin

Lakuntzako eta Tuterako pilotari txikiak, Jon Ander Albisurekin eta bi eskoletako ordezkariekin. Jesus Barado Ocaña.

451 bikerren gozatu ederra

Beste behin ibilbidea izugarri gustatu zitzaien txirrindulariei.

Page 14: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a14 kirola

Beñat Katarain eta Izaskun Beunzaizan ziren lehen sakandarrak

148 korrikalarik hartu zuten irte-era 12. Lakuntza-Aralar mendi las-terketan (24,7 km). Aurten laster-ketak ez zuen Nafarroako Zirkui-turako eta Euskadiko Koparakopuntuatzen. Korrikalariak Ata-zarko igoeratik abiatu ziren, Guar-detxe (1.035m), Mugerdi, Belokikolepoa (1.205 m), Unako putzu etaHirumugarrieta (1.431 m) gaindi-tu zituzten, buelta hartu eta Desa-oko borda eta Pagomaritik (1.140m) pasa eta Lakuntzara Arangu-neko portutik jaisteko. Eguraldibikaina izan zuten lagun.

130 korrikalarik osatu zutenproba. Unai Oria gaztea izan zenazkarrena helmugan (2:04:01). Zal-dibiko gazteak minutu bat eta 19

segundo atera zizkion Aritz Kor-tabarria arrasatearrari (2:05:20).Axier Alonso oñatiarrak osatuzuen podiuma (2:06:20). Hasieratikhirukote honek hartu zuen aurrea,baina Hirumugarrieta igotzenAlonso atzean geratu zen. “Azken6 km-etan Kortabarriak erritmoamantsotu du eta nik erritmoarieutsi ahal izan diot” azaldu zuen21 urteko Unai Oria txapeldunak.Lehen sakandarra Beñat Katarainlakuntzarra izan zen, helmugara6. postuan iritsi eta gero (2:11:16).Emakumezkoetan 17 urteko LeireFernandezek irabazi zuen (2:29:02).7 segundora sartu zen Alizia Ola-zabal beterano irundarra (2:29:09).Eta Izaskun Beunza olaztiarra izanzen hirugarrena eta lehen sakan-darra (2:43:01), irabazlearengatik ia

14 minutura. Emakumeen garai-pena eztabaidagarria izan zen, Ali-zia Olazabal bigarrenak adierazizuelako Leire Fernandezek horni-duran kanpoko laguntza jaso zue-la eta lasterketaren tarte bat lagun-duta egin zuela. Olazabalek aipa-tu zuen ordura arte lehendabizikopostuan zegoela bera. Aldiz, Fer-nandezek adierazi zuen hornidu-ra baino 25 m lehenago eta 25 mondoren izan zuela laguntza, etahori baimenduta dagoela.

Gazte-gazteakKorrikalarien gaztetasuna, horiizan zen komentario nagusieneta-koa. Duela urte batzuk beterano-

ak ziren aurrean zeudenak, bainaegun gazteek hartu dute lekukoa.Izan ere, Alizia Olazabal betera-noaz kanpo, podiumeko gainontze-ko gizon-emakumezkoak gazte-gazteak ziren. Unai Oria txapeldu-nak 21 urte ditu eta 18 urtera ezzen iristen Leire Fernandez.

“Duela bi urte parte hartu nuen,baina junior mailan. Ibilbide luzeaegiten nuen lehen aldia zen hau.Ibilbidea bikain zegoen, beheanlohia baina goian ongi. Espezialaeta ederra. Pozik nago” adierazizuen Leire Fernandezek. Iritzi bere-koa zen Beñat Katarain lakuntza-rra, probako lehen sakandarra.“Eguraldia behar den bezala zego-en, eta mendia ere bai, lokatzare-kin. Hori bai, nahi baino gutxia-go” zioen. Alberto Martinez lakun-tzarrarendako bere lehenengomendiko lasterketa izan zen etaemaitza bikaina lortu zuen, bede-ratzigarrena . “Mendian lehenen-go lasterketa izan da hau eta osopozik nago. Asfaltotik nator, eta hauaskoz ere gogorragoa da” zioen.

Korrikalariek masajea hartze-ko aukera izan zuten Surya masa-je eskolako kideen eskutik. Eta pla-zan auzate ederra izan zuten.Korrikalari guztiek kamiseta etaopari sorta jaso zuten eta saritu-takoek dirua eta trofeoak. Guztiaongi ateratzeko 80 pertsona ingu-ru aritu ziren lanean.

Lakuntza-Aralarren Oriaeta Fernandez nagusi

Mendi lasterketak Areto futbola

Koxkak ezin izan duEspainiakoa errepikatu2014an Areto Futboleko KlubenEspainiako Txapelketa irabazi zuenAltsasuko Koxka taberna taldeakGuadalajaran. Europako Txapelketanjokatzeko txartela lortu zuten altsa-suarrek eta maiatzean Europako txa-peldunordeak izan ziren. Aurten ere Areto Futboleko KlubenEspainiako Txapelketan aritu diraMigel Barrero eta Jose Ramon Rami-rezek entrenatzen dituzten mutilak.Asteburuan 2015eko Espainiako Txa-pelketako bukaerako fasea jokatu zenCartagenan, eta, tamalez, Espainiakotxapeldunak ezin izan du titulua berri-tu. Hasierako taldeen arteko fasea gain-ditu zuen Koxkak, A multzoko biga-rrenak sailkatu baitziren, PolarisFebrili 4 eta 1 irabazi eta SalvadorArtesanoren kontra hiruna eta Mur-ciaren kontra bina berdindu eta gero.Baina final laurdenetan Sanix Asa-dor taldearen kontra 3 eta 8 erori zirenaltsasuarrak. Sanix Asador da Espai-niako txapeldun berria.

Lakuntzako ParkeaMartxan txapelketanizena ematea zabalikLakuntzako Parkea Martxan talde-ak I. Parkea Martxan Areto FutbolTxapelketa antolatu du. Taldeak 5kidez osatuta egongo dira, atezainbat eta 4 futbolari. Gutxieneko adi-na 15 urtekoa da. Talde bakoitzak40 euro ordaindu beharko ditu. Txa-pelketa ekainaren 27an hasiko daeta Lakuntzako festetan bukatu. Par-tidak 18 minutuko bi zati izanen ditu,eta tartean 8 minutuko atsedenal-dia egonen da. Partidak ostiraletaneta larunbatetan jokatuko dira, arra-tsaldez, 19:00etatik 21:00etara.Lehenengo lau sailkatuek finalakjokatuko dituzte Lakuntzako feste-tako txupinazo egunean, 10:00eta-tik 12:00etara. Txapeldunek, txapel-dunordeek eta hirugarrenek trofe-oa jasoko dute eta, horretaz gain,futbolari onena, atezain onena etatalde errebelazioa aukeratuko dira.

Izena emateko

Izena emateko inprimakia Faceboo-keko Parkea Martxan Txapelketa hel-bidean dago. Inprimakia bete eta bida-li behar da.

Araia: Alatz Agirrebederatzigarrena Larunbatean I. Mitxarro Bira joka-tu zen Araian (21,6 km). Iñigo Alzo-lak irabazitako proban (1:44:32),makina bat sakandar lehiatu zireneta horien artean Alatz Agirre izanzen azkarrena, helmugara 9.a iritsi-ta (1:54:15). Tartean, Alberto Raz-kin 12.a sailkatu zen (1:57:04),Xabier Zabalza 32.a (2:16:31), Ser-gio Goñi 34.a (2:16:57), Fermin Zor-noza 48.a (2:25:30), Juanjo Otsoa51.a (2:25:57), Aitor Salinas 57.a(2:32:11), Joseba Gorritxo 58.a(2:32:56), Asier Leiza 59.a (2:33:10)eta Iurgi Flores 62.a (2:35:24).

Salgado eta Oroz Tolo-

saldeko 3 Tontorretan

Larunbatean Tolosaldeko 3 Tontorrakmendi maratoia jokatu zen Tolosan(42 km, 2.800 desnibela). Proba gogo-rrean Hassan Ait Chaou gailendu zen(4:08:31). Joxan Salgado 182.a sail-katu zen (6:18:10) eta David Oroz 245.a(6:46:17).

Hurrena, II. Triku Traila

Sakanako hurrengo mendi las-terketa ekainaren 28an EtxarriAranatzen jokatuko den II. TrikuTrail mendi lasterketa izanen da(21 km, 1.400 m desnibel +). Dago-eneko 258 korrikalari daude ize-na emanda eta 350 parte-har-tzaileendako tokia dago. Izenaematea zabalik www.kirolpro-bak.com gunean.

Sakandarrak Lakuntza-Aralar mendi las-terketan:

Gizonezkoak1. Unai Oria 2:04:016. Beñat Katarain 2:11:169. Alberto Martinez 2:13:1311. Juanjo Goikoetxea 2:15:1814. Joxeja Maiza 2:19:1017. Juanjo Armendariz 2:22:1419. Mikel Rubio 2:23:5625. Javier Borrega 2:25:4128. Mikel Satrustegi 2:27:24 32. Fran Araña 2:31:1634. Adur Senar 2:32:1045. Aritz Pellejero 2:39:5751. Jabier Beraza 2:41:5656. Migel Angel Asurabarrena2:43:4759. Alberto Anton 2:46:2960. Jose Esteban Gerendiain 2:47:3861. Xabier Aizpun 2:47:3962. Jose Jabier Beregaña 2:48:5175. Migel Angel Ubeda 2:54:1176. Esteban Tejedor 2:54:1177. Egoitz Carrion 2:54:1292. Iban Verdugo 3:04:11

Emakumezkoak1. Leire Fernandez 2:29:023. Izaskun Beunza 2:43:015. Maite Beregaña 2:47:378. Maria Goikoetxea 3:04:119. Ainara Martin 3:06:40

Igandean III. Iturmendi Erlojupe-ko Trofeoa jokatu zen, kadeteen etajuniorren Nafarroako ErlojupekoTxapelketa. Kadete gizonezkoetan50 txirrindulari aritu ziren eta Que-sos Albenizeko Ailetz Lasa izanzen azkarrena (13:56), bere taldeki-de Iosu Etxeberriari eta Hodei Zia-ri 11 eta 17 segundo aterata. Ema-kumezkoetan 7 lehiatu ziren. Maia-len Aramendiak (Caf) ez zuenjaioterrian huts egin eta erraz gai-lendu zen (15:10), bera bezala Burun-

da klubean trebatutako BakarneGonzalezi 1:35 aterata. Juniorretanaritutako 55 txirrindularien arteanQ. Albenizeko Eneko Aramendia

iturmendiarra izan zen azkarrena.Asier Etxeberria 5.a sailkatu zen,juniorren lehen urteko lehena.

»

Mendi lasterketakTxirrindularitza

Lakuntza-Aralarreko podiuma, txapeldunak eta lehen sakandarrak artean.

Sakandarrak Nafarroako Erlojupekoan:

Kadete gizonezkoak:1. Ailetz Lasa (Q. Albeniz) 13:562. Iosu Etxeberria (Q.A.) 14:073. Hodei Zia (Q.A.) 14:139. Oihan Vinagre (Q.A.) 14:39

14. Ander Rosado (I. Irabia) 14:5425. Josu Jaka (Q.A.) 15:2937. Imanol Galarza (I.I.) 16:3239. Iker Cerviño (I.I.) 16:4440. Beñat Etxezarreta (I.I.) 16:4748. Raul Granado (I.I): 18:08

Kadete emakumezkoak:1. Maialen Aramendia (Caf) 15:102. Bakarne Gonzalez (Rural K.)16:45

Juniorrak gizonezkoak1. Eneko Aramendia (Q.A.) 17:115. Asier Etxeberria (Q.A.) 18:24

16. Aritz Irigoien (Q.A.) 19:5521. Juan Alberto Jimenez (Q.A.)20:1522. Gorka Arbizu (I.I.) 20:1723. Alex Unzilla (Q.A.) 20:3728. Izai Mauleon (I.I.) 20:5243. Nestor Baroja (I.I.) 22:0445. Javier Lopez (I.I.) 22:10

Juniorrak emakumezkoak:1. Paula Suarez (Sopela) 22:16

Burundakoak, erlojuaren kontrako onenak

Ailetz Lasa, Paula Suarez eta Maialen eta Eneko Aramendia, Nafarroako txapeldunak.

Page 15: 513 guaixea

Guaixe • 2015eko garagarrilaren 19a 15

«El árabe del futuro»

El árabe del futuro komikiak(Riad Sattouf; Salamandra Grap-hics) Angoulemeko saria jaso duaurten. Azken urteetan han sari-tutakoen osagai guztiak ditu.Beste zenbait sari garrantzitsuere jaso ditu, eta 200.000 aletikgora saldu ditu Frantzian.Satrapi-ren ildotik jarraituz, egi-leak bere txikitako biografiaeskaintzen digu liburuan. Zatikahori bai, eta orain bigarren aleaargitaratu arren, nik, lehenengo-az ariko naiz, Riaden gurasoakezagutzen direnetik, 6 urte betezituen arte gutxi gorabehera.Bertan, inuxenteki baina gauzakgordinki azalduz, Siria eta Libia-ko gizarteak aztertzen ditu.Riad txikia, bere aita Siriakoa izanarren, ama frantsesak oparitu-tako aingeru itsurako ilehoriluzeaz baliatuta, mundu guztiazuen liluratuta Frantzian. Beregurasoak, Libiara aldatzea era-baki zuten arte. Kontakizun guz-tian zehar, Riaden aita agertzenzaigu erabaki guztiak hartzendituen pertsona bezala. Ez dakitbere haur ikuspuntua dela etaizango den, baina arraroa egitenzait bere ama deskribatzekomodua, oso isila eta senarrarenerabakiak eztabaidatu gabe. Egilearen haurtzaroa aitzakia har-tuta, Gadafiren lehen urteetakogobernuari buruz idazten da, haurbatek duen ikuspuntutik eta ger-tatzen diren egoera gordinakmarraztuz. Arazorik egongo ezbalitz bezala baina, aldi berean,ezintasun gogorrak deskribatuzjanaria lortzeko edo etxebizitzababesteko. Aitaren Gadafirekikozaletasuna garbi geratzen da, nahizeta Raidek bizitzeko modu huragustuko ez izan.Egoerak bultzatuta, azkeneanSirian bukatzen dute, aitarenjaioterrian, Frantziatik noizbehin-ka pasa ondoren. Siriako gizar-tea eta egoera soziala deskriba-tzen dira liburuaren bigarrenzatian. Baina Frantzia du betiburuan Raidek, bere gustukoherrialdea bezala. Frantziatikalde egin behar duten bakoitze-an, triste eta beldurrez egiten dute. Oso interesgarriak dira familiaarteko harremanak, haurren etahelduen izateko modua, legediandauden trikimailuak zenbait gau-za saihesteko... Ikuspuntu interesgarria munduarabiarra ezagutzeko, egun ditu-gun informazio iturrietatik ezber-dina eta zuzena, bertan bizi izanden haur baten eskutik.Osorik:www.guaixe.eus

bazterretik

Jose Luis Asensio

Urdiaingo Eskolako LHko 6.mailako ikasleak ostiraleanJulio Soto Ezkurdia bertso-

lariaren bisita izan zuten. Klaseanharekin izan eta gero Kaluxa taber-nara jo zuten denek. Sotorekin bate-ra, ikasleek bertso saioa eskaini

zuten. Urdiaingo eskolakoek Jose-ma Leitzarekin batera prestatuta-ko bertso bakoitzeko Julio beste batbotatzen zuen. Trikitixa eta gitarra-rekin lagunduta eskaini zituztenbertsoak. Gainera, Hiru txerritxo-en ipuina bertsotan kontatu eta

antzeztu zuten. Bertsoak taberna-ko pantailan proiektatu zituzten.Bertso saioak Urdiaingo eskolakoikasle guztiak, Iturmendiko LHko4., 5. eta 6. mailako ikasleak, gura-soak eta urdiaindarrak erakarrizituen eta gustura atera ziren denak.

Olatzagutiakoadrotan jasota

Igandean jokatu zen VII. Olatza-gutiko Pintura Azkarreko Lehia-

ketak iruindar bat izan zuen ira-bazle helduen mailan: Felix Fla-marique Martinez. Ornako bidetikSan Frantzisko Javier kaleko etxe-en eta elizaren ikuspegi batekeman zion saria (500 euro). Biga-rrena (250 euro) Lizarrara era-man zuen Mª Ines Urrak. Helduenmailako herrikoarendako saria(200 euro) Iban Lopez de Goikoe-txea Galanek eskuratu zuen.

Gazte maila Ane Urzelai Ola-bideri eman zion saria epaima-haiak. Maila berean, herriko mar-golari gaztearen saria Naroa Gar-cia Aristurendako izan zen.Bakoitzak 150 euroko balioa duenarte plastikoko materiala jasozuten. Haurren mailan, azkenik,Naroa Otxoarrarte San Gilenda-ko izan zen lehen saria; MarenArrizabalaga Otxoaerrarterenda-ko bigarrena eta podiuma HaranTrevejo Lopez de Goikoetxeak osa-tu zuen. Arte plastikorako mate-rial lote bana eskuratu zuten.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu(IGO) egitasmoa bi aste barrudespedituko da, hilaren 30ean.

Liburutegi publikora joan eta eus-karazko liburu bat maileguanhartu eta irakurtzera gonbida-

tzen gaituzte. Behin irakurritaliburutegian iritzia emanez fitxalabur bat bete behar da eta horrentruke liburuzainak liburuak eros-teko %25eko deskontu txartelaemanen dio irakurleari. Deskon-

tua %50ekoa izanen da Mintzaki-de programako kide eta euskaraelkarteetako kideendako (Aizpeaedo Bierrik). Txartel horrekinMartxueta (Irurtzun), Beriain(Arbizu), Kaxeta (Etxarri Ara-natz), Arkatz eta Liburunda (Altsa-su) liburu-dendetan liburuak mer-keago erosteko aukera izanendute.

Kulturilleko bertso afaria biharEneko Lazkoz eta Julio Sotolarunbatean, 22:00etan Lakun-tzako Pertza elkartean.Nafarroako Bertsolari Txapelke-tako irabazlea eta finalista batizanen dira bihar Lakuntzan ber-tsotan. Julio Soto eta Eneko Laz-koz etxarriarra izanen dira afa-ri ondorengo bertsoekin Lakun-tzako Pertza elkartea girotukodutenak.

Trio Veracruz eta Andoni Sarobelarunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean, Trasteandorenurteurrena dela eta

Trasteando taldeak 10 urtebete dituela eta hori musi-ka bidez ospatzen ari da.

Ilbeltzaren 24an Iruñeko Sacalfitaldea kontzertua ematera gonbi-datu bazuen, bihar, berriz, bi gon-bidatu izanen ditu: Trio Vera Cruzeta Andoni Sarobe. HirukoteakHego Amerikako doinuak (bole-roak Mexikoko doinuak…) eskai-niko ditu. Gaiarreko edo Baluar-teko eszenatokietan maiz arituden baritonoak, berriz, zarzuelazatiak eta bestelako sorpresak

eskaintzea espero da. Jaialdiarihasiera, hala ere, Trasteandokemanen dio, giroa berotu eta bes-teak aurkezteko. Kontzertu aka-bera denak eszenatoki gaineandaudela despedituko da.

Trasteandoko kideak aurtenoraindik ziurrenik beste bisitarenbat hartuko dute: Legazpiko Alai-tasuna Errondaila. Festetan erezerbait eginen dutela aurreratudigute eta Eguberritan antolatzenduten elkartasun jaialdia bereziaizatea nahiko lukete.

Musika sozialaTrasteandoren DNA hori da.Horregatik, urtero moduan etadagoeneko 15 dira, Josefina Arre-gi klinikan eta Aita Barandiaranadinduen egoitzan kontzertuakemanen dituzte gaur arratsalde-an. Urteko bi hitzorduetako bat da,bestea eguberrietan dute.

kultura >>BATUKADA IKASTAROA IRURTZUNEN: Hilarne 25eaneta 30ean, eta garilaren 2an eskolako gimnasioan etapatioan. Dohainik. Izen ematea kultur etxean edo 948600 412 telefonoan.

Urteurrenerako musika

Txapeldunaren pare

Azken bi astetan, IGO

Page 16: 513 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garagarrilak 19, ostirala • 2. aroa • 513. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 24 . . . . . . . . 11 . . . . . . . .19.3Etxarri A. 22.9 . . . . . . . 8.7 . . . . . .41.9Altsasu 21.5 . . . . . . 10 . . . . . . . .21.1Aralar 14.7 . . . . . . . 5.6 . . . . . .34.4Urbasa 20.4 . . . . . . . 8.9 . . . . . .28.5

: eguraldiaasteko >>

Min: 11 Max: 17 Min: 11 Max: 21 Min: 10 Max: 24 Min: 12 Max: 24 Min: 13 Max: 25 Min: 13 Max: 22 Min: 12 Max: 21

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 20% euria: 8% euria: 5% euria: 13% euria: 18% euria: 25% euria: 53%

1.Aritz larunbatean dispertsioarenkontrako erronka: 12 orduzjarraian Etxarriko Hartzabaldermiora igoerak eginen dituzu.Zergatik?Mendian korrika hasi nintzeneanHartzabalen hasi nintzen. Txokohorrengatik beti sentitu dut zerbaitberezia. Gorputzaren limiteak opa-tzea gustatzen zaigu eta beti izandut nire buruaren kontra erronkabat egiteko ideia. Ikusita presoendispertsioaren aferan egoera larriadela, izan ere lagun bezala espetxe-etara joatea tokatzen zait, barrenakeskatzen zidan zerbait egitea etahorrela sortu da erronka.

2.Egun kirolariek konpromisoakhartzeko joera gehiago duzue?Aritz: Nik kirolaren aukera horibaliatu dut konpromiso bat hartze-ko. Kiroletik elkartasuna adierazidaiteke; nire kasuan menditik.

3.Larunbateko erronka gogorrada, baina presoen senideeneguneroko erronkak, gehiago. Mikel: Proiektuarekin Sarera etorrizenean Aritzek hori zuen buruan.Berak egin behar duen aldapa pilaigotzearen erronka erabat lotutadago senideek gainean duten dis-pertsioaren zamarekin. Etxarrin7 preso ditugu eta senidek astebu-ruro kilometro pilo bat egiten dituz-te eurak bisitatzeko, horrek dauz-kan arriskuekin eta kostuekin.

4.Nola antolatu duzue erronka?Mikel: Larunbatean goizeko 7:00etanhasi eta arratsaldeko zazpietarai-no Hartzabalen gora eta behera ari-ko da Aritz. Magalean, biltegi zaha-rreko inguru horretan 0 gunea

prestatu dugu. Han bilduko da jen-dea, Aritzi eta hari lagunduko dio-ten kirolari eta herritarrei babesaemateko. Karpa jarriko da, barratxiki bat, musika pixka bat… giroasortuko da. Bestalde, udaletxekoestalopean proiektore antzeko batjarriko dugu eta mendian dagoenjendeak bidalitako irudiak etaargazkiak han proiektatuko dira.Kronometroa martxan egongo da,eta Aritzek buelta bat ematen duenbakoitzean suziriak jaurtikiko dira.Ekimena despeditzerakoan, herri-ra heltzerakoan, eskerrak emate-ko eta senideei eta presoei aipamenberezia egiteko ekitaldia eginen da.

5. Aritz, ez zara bakarrik egongo.Igoera bakoitzean alboan jendeaizango duzu. Zerrenda luzea da.Aritz: Igoeran laguntzeaz gain, eurekere dispertsioaren kontrako atxi-kimendua adieraziko dute. Ondo-koak dira: Aitor Zubieta pilotaria,Imanol Goñi, Aitziber Ibarbia,Uxua Irigoien, Joanes Goitisolo,Nouredin, Fiti, Ainhoa Lendinez,Javi Dominguez eta Xabier Zarranzmendi korrikalariak, Sakana Bizi-rik mendi taldeko kideak, GorkaVerdugo txirrindulari ohia, PeioMartinez de Eulate eta Oskar Lasapilotari ohiak, Yanira Aristorenaeta Maite Ruiz palistak, EkaitzMaiz, Alex Txikon eta Gorka Kara-peto eskalatzaileak, Goizeder Bel-tza aizkolaria, Etxarri Futbol Tal-dekoak, Mikel Navarro eskalatzai-lea, koadrilakoak… Mikel: Eta nahi duten sakandar guz-tiak gehitu daitezke Aritz lagun-tzera eta dispertsioaren kontrakobere konpromisoa adieraztera. 0guneko zerrendan izena eman eta

sinatu beharko da. Ahalik eta kon-promiso gehienak lortu nahi dira.

6.Horrenbeste jende ondoanegoteak ez dizu trabarik egingo?Ez, indarra emango dit. Sakanatikjende asko etorriko da. Erronka-ren zergatiak gehiago motibatzennau eta ilusio asko ematen dit.

7.Gauza txikia behar zuena nolahanditu den!Aritz: Bai, ez nuen espero, bainaongi dago. Gauza polita izango daeta oihartzuna izango duena, dis-pertsioaren egoera zabaltzeko.

8.Aritz, Hartzabalera zenbatigoera dauzkazu kalkulatuta?Zerbait badut buruan baina ez dutgehiegi pentsatu nahi. Gauza 12orduak betetzea da.

9.Entrenamendu berezirikegiten ari zara?Urte hasieratik gabiltza entrena-tzen, ez dut entrenamendu zeha-tzik egin. Beherakada txikiren batere izan dut. Kostatu zait bainabuelta eman diot.

10.Ibilbidea nola egongo da? Ongi. Nahiago dut hezetasun pix-ka batekin egotea.

11.Jendeari zer dagokigu egitea?Mikel: Herri hau lanean dago dis-pertsioaren kontra, presoen etaiheslarien eskubideen eta gataz-karen konponbidearen alde, bai-na konpromisoak hartzen jarrai-tu behar dugu. Lehen pausua pre-soak Euskal Herrira ekartzea daeta hurrena denak etxean izatea.Erronka asko dauzkagu bidean.

>>11galdera

Aritz Munarriz etaMikel Mundiñano

Larunbateko DispertsioarenKontrako Erronkaz

Testua: Eneida Carreño eta Maider Betelu

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

24 2 8 16

Bazkide zozketaGARAGARRILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabe-

teko harpidetza, Lacturale lotea,

Artium museorako sarrerak,

Artazako kanpinerako deskontu

balea eta DonostiakoAquariumerako sarrerak.

1. SARIA: Ekainberri museorako 2

sarrera, Gaztezulo aldizkaria-

ren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Artium muse-

orako sarrerak, Artazako

kanpinerako deskontu balea

eta Donostiako

Aquariumerako sarrera.