5. unitatea nortasuna definitiboa

50
5. unitatea NORTASUNA

Transcript of 5. unitatea nortasuna definitiboa

Page 1: 5. unitatea nortasuna definitiboa

5. unitatea

NORTASUNA

Page 2: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Eskema orokorra1.- Nortasunaren definizioa2.- Nortasuna eta teoriak

2.1.- Nortasuna eta Psikoanalisia2.2.- Tipoen teoria2.3.- Humanismoa2.4.- Konduktismoa2.5.- Ikuspegi kognitiboa

3.- Nortasuna aztertzeko metodoak3.1. Test proiektiboak3.2.- Proba objetiboak3.3.- Elkarrizketa3.4.- Behaketa

4.- Geure buruaz dugun iritzia (autokontzeptua/autoestimua)

Page 3: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasuna

Etimologikoki, "pertsonalitatea" (nortasuna, alegia) zein "pertsona" grezierako "prosopon” (prosopon) terminotik datoz.

Jatorriz, hitz hori antzerkietan antzezleek erabiltzen zituzten maskarak izendatzeko erabili ohi zen.

Page 4: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasunaren definizio ugari:

• “Gizabanakoaren jokabidearen osagai egonkorra, besteengandik bereizten duen ohiko izaera.”

• Gizaki bat gaiontzekoengandik bereizten duen nolakotasun psikofisikoen multzoa”.

• Berezko estiloa: izaera berezia agerrarazten duten osagai psikologikoa, fisiologikoak, sozialak, kulturalak eta espiritualak”.

Page 5: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasunaren definizio asko

• “Gutako bakoitzak jendearekin eta egoerarekin erlazionatzeko duen era berezia, marka pertsonala jartzen duena, alegia”.

• “Pertsonaren ezaugarri kognitiboak, afektiboak eta jokabide-ezaugarriak, denboran zehar irauten dutenak eta sakonki bereganatutakoak”.

Page 6: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Definizio guztietan agertzen diren alde komunak:

• Nortasuna ezaugarri multzoa da.

• Nortasuna berezko zerbait da.

• Nortasunaren ezaugarriak izaeran eta pentsaeran eragina dute.

Page 7: 5. unitatea nortasuna definitiboa

M. Dueñas psikiatrak proposatzen duen definizioa:

• “Gizakiaren pentsamoldeak eta adierazteko erak, jarrerek, interesek, ekintzek zein bizitzari buruzko ikuspegiak argi erakusten digute, nortasuna gizabanakoaren egitura psikiko osoaren errepresentazioa dela”

Page 8: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasuna, tenperamentua eta izaera

Page 9: 5. unitatea nortasuna definitiboa

NORTASUNA: “Gizakiaren pentsamoldeak eta adierazteko erak, jarrerek, interesek, ekintzek zein bizitzari buruzko ikuspegiak argi erakusten digute, nortasuna gizabanakoaren egitura psikiko osoaren errepresentazioa da”

• Tenperamentua nortasunaren oinarria da, eta substratu neurofisikoa, endokrinoa eta biokimikoa barne hartzen ditu.

• lzaera bizitzan zehar jaso ditugun jokabide-ohituren bidez eratzen da eta; beraz, aldakorra da.

Page 10: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasuna: aintzat hartzekoak

• Izaera eta nortasuna antzeko kontzeptuak dira.

• Izaerari balio etikoa atxekitzen diogu.

• Gaur egun gehienetan sinonimotzat hartzen dira eta nortasunaz hitz egiten da.

• Nortasunaren eratze-prozesuan herentzia genetikoa garanztitsua bada ere, giroak ere eragin handia du.

Page 11: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Zergatik gara horrelakoak?• Psikologia Eskola bakoitzak bere teoria du:– Psikoanalisiak garrantzi handia ematen dio inkontzienteari.

– Konduktistek ikasitakoari.– Psikologia Humanistak nortasunaren eboluzioa nabarmenetzen du.

– Tipologien aldekoek modu estatikoagoan aztertzen dituzte norbanakoaren ezaugarriak.

Page 12: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.-Sigmund Freud eta psikoanalisia.

Teoria orokorra garatu zuen. Printzipioak:

• Gizakien jokabideak ez dira kasualitatez gertatzen. Hitzek, pentsamenduek eta ekintzek arrazoi bat dute, nahiz eta motiboak inkontzienteak izan.

• Haurtzaroaren lehen faseko esperientziek eragin handia dute.

• Hartzaroko sexualitateak garrantzi handia du nortasunaren garapenean.

Page 13: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasuna azaltzeko 2 eredu ezarri zituen:

• Eredu topografikoa: Eredu horretan, hiru kontzientzia-maila bereiztu zituen Freud-ek: Kontzientea, Prekontzientea eta Inkontzientea .

• Eredu estrukturala: Beranduago (1920) hiru eremuak ere bereiztu zituen: Zera, Nia eta Supernia

Page 14: 5. unitatea nortasuna definitiboa

1 .- Eredu topografikoa:Kontzientea. Une oro kontzientzian dauden pertzepzioek,

pentsamenduek eta oroitzapenek osatzen dute.Prekontzientea. Oroitzapenek osatzen dute. Ez dira guztiz

kontzienteak baina kontzientziara erraz ekar daitezke.Inkontzientea. Maila honetan, kontzientean ez dauden

oroitzapenak, asmoak eta osagaiak sartzen dira. Material horren parte bat ez da inoiz kontzientearen parte izan, baina beste parte handi bat, estuasun jasanezina sortu duten esperientzien eraginez, kontzientetik kanpora ateratakoa da.

• Inkontzienteko edukiek eragina daukate gure portaeretan eta etengabe kontzientziara pasatzen saiatzen dira. Zentzurak erreprimitzen ditu eta pasabidea ixten du. Batzuetan (loaldian, nekea dagoenean…) eduki horiek pasatzen dira baina mozorroturik; beraz, interpretatu behar dira (PSIKOANALISIA).

Page 15: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.- Eredu estrukturala Freud ( 1856 – 1939 )Freud-ek hiru eremutan

banatu zuen nortasuna:

a) Zera

b) Supernia

c) Nia

Page 16: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Eredu estrukturala

• Nortasuna irrika biologikoen eta gizarteak jartzen dituen mugen arteko gatazkatik sortzen da. Gaztazka horretan irrika biologikoen helburua agresibitatea askatzea eta plazerra bilatzea da. Gizarteaaren mugen helburua, ordea, kanpoko errealitatearen murrizketa moralaren bitartez irrika horien eragina moztea da.

Page 17: 5. unitatea nortasuna definitiboa

• Zera – Nortasunaren oinarri primitiboena, instintuen eremua. Jaiotzatik dugu gurekin eta inskontzientea da. Zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera dugu, ondorioak kontuan izan gabe. Zera plazerraren printzipioak zuzentzen du.

Eredu esrukturala

Page 18: 5. unitatea nortasuna definitiboa

• Nia - pertzepzio kontzientea, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude bertan.Nortasunaren atal arrazionalena da. Nia errealitate printzipioak gobernatzen du. Barruko tentsioak eta kanpoko munduaren arteko oreka topatu behar du, errealitatera moldatu behar delako.

Eredu estrukturala

Page 19: 5. unitatea nortasuna definitiboa

• Supernia - Gurasoen eta gizartearen bitartez umeari portaera eredu ideal transmititzen zaio. Balioek osatzen dute superniaren eremua. Arau moralek eta norbere jokabidea kontrolatu behar duten “ona” eta “txarra” nozioak barneratzen ditu.Superniaren eskakizunak betetze ez ba ditugu, errudun sentituko gara, baina askotan supernia eta zeraren eskakizunak kontrakoak dira.Nia da nortasunaren zuzendaria, erabakiak hartzen dituena, bitartekari lanak eginez.

Eredu estrukturala

Page 20: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasunaren garapenari buruzko teoria psikoanalitioa: fase

psikosexualak• Freud-ek beste teoria garrantzitsua ere osatu

zuen: nortasunaren garapenari buruzko teoria.• Haurtzaroan fase psikosexual desberdinak

garatu behar izaten ditugu.• Fase bakoitzari gorputz atal bat dagokio

plazerra lorzteko iturria dena.• Hautzaroan fase horiek ez badira gainditzen

edo era okerrean garatzen badira, helduaren nortasunean berezitasunak agertuko dira.

Page 21: 5. unitatea nortasuna definitiboa

FASE PSIKOSEXUALAK

• Fase orala. Lehenengo fasea da. Jaiotzatik une eta erdi urtera arte irauten du gutxi gorabehera. Umearentzat lehen plazer-iturria ahoa da (xurgatzea…).

• Fase anala. Bigarren fase honek lehenbiziko urte eta erditik 3 urtera arteko iraupena du. Ipurdi-ingurua da plazerraren iturria (esfinterrak kontrolatzea). Umeak ikasi behar du noiz eta non lortu ahal duen plazer hori.

• Fase falikoa. Hirugarren fasea da. 3 eta 6 urte bitartean garatzen da. Fase honetan, umeak genitaletatik lortzen du plazera.

Page 22: 5. unitatea nortasuna definitiboa

• Aipatutako hiru etapotan gertatutakoaren arabera, nortasunaren funtsezko ezaugarriak sei urteren inguruan ezarriko dira eta, Edipoeta Elektra konplexua gainditu ondoren, sexualitatea "lo" geldituko den latentzia fasea deritzona hasiko da.

• Fase horrek pubertarora arte irauten du, pubertaroan behar sexuala berriro pizten baita. Pubertaroa ondo gaindituz gero gaztea heldua izango da eta fase genitalera iritsiko da.

Page 23: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Etapa hauek gainditzeko moduaren arabera, nortasun ezaugarri bereziak agertuko

dira.

Gabeziak ala gehigikeriak agertuz gero nortasun

nahasteak

Page 24: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasun ezaugarriak• Fase orala:

Umeak gehiegizko saria jaso badu menpekoa, konformista, gehiegi jango du, erretzailea, hiztuna ...Gutxienezko eskaerak ez baditu bete urduria, hitz egiteko era aldakorra...

• Fase anala :Nortasun anala garbia, ordenatuegia, gauzak biltzea izango du gustuko, dirua aurreztea... Edota burugogogrra eta arduragabea.

Page 25: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Nortasun ezaugarriak• Fase falikoa Edipo edo Elektra konplexuak ongi gainditzen ez badira, holako nortasunak ager daitezke:

- emakumeekin/gizonekin harremanak izateko joera nabarmena

- homosexualitateaOngi garatzeko fase hau umea identifikatu behar da sexu bereko gurasoarekin

Page 26: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoak

Afektu edota egoera jasaezinen aurrean NIak egiten duen distorsio inkonszientea.

Defentsa mekanismoak adaptatiboak dira, baina zurrunegiak izaten direnean garapen emozional osasuntsua eragozten dute eta orduan patologiko bihurtzen dira.

Page 27: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa Mekanismoa

Errepresioa: Antsia sortzen duten egoerak

ekiditzea eta inkonszientera bidaltzea.

Pertsonak “zerbait gertatzen zaiola” somatzen du, baina ezin du argitu zer den ezta zein den afektu horren zergatia.

Page 28: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.-Defensa Mekanismoa

Erregresioa: Niak maneiatu ezin duen egoera

baten aurrean, atzera egitea da, garapenaren aurreko etapetara.

Errealitate jasanezinaren aurrean ihesbide bezala erabiltzen da.

Page 29: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoak

Sublimazioa:

Bulkada sexualak eta agresiboak gizarteak onartzen dituen bestelako ekintzetara bideratu (ikastea, kirola, lana edota denborapasak).

Page 30: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoakProiekzioa:

Norberak dituen eta onartezinak diren koalitateak, sentimenduak, pentsamenduak, motibazioak edota asmoak beste pertsona, animalia edota objektuari egokitu.

Norbere nortasunaren ezaugarriak pertsonaren barrutik kanpora desbideratzen dira.

Page 31: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoak

Arrazionalizazioa:

Antsietatea sortzen duen egoera ebitatzen da, portaera hori justifikatzeko arrazoi guztiak emanez eta benetako arrazoiak izkutatuz.

Page 32: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoakFormazio Erreaktiboa:

Sentitzen den kontrakoa adierazi.Lehenengoz haurtzaroan agertzen

da mekanismoa hau eta nortasunaren parte batzuk izkutatzen ditu.

Bizitzan agertzen diren egoerei aurre egiteko gaitasuna gutxitzen du.

Page 33: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoak

Konbertsioa:

Angustia sorrarazten duen jokaera ebitatzen da, ezintasun fisikoak edota psikikoak agertzen dituen bideetatik bideratuz.

Page 34: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoak

Ukapena:

Nia aztoratzen duen egoera ukatzea da. Gertaerak oroitzeko ezintasuna agertzen da eta muturrean gertaera horiek egon direnik ere zalantzatan jartzen dira.

Page 35: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.1.2.- Defensa mekanismoakDisoziazioa :

NIArentzat disruptuboak diren gaiak psiketik ateratzean datza.

Inkongurentzia handiak agertzen dira, honetaz subjektua kontziente ez bada ere.

Page 36: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.3.- TIPOEN TEORIAK

• KRESTCHMER

• SHELDON

Page 37: 5. unitatea nortasuna definitiboa

KRETSCHMER eta berezitazunaren teoria: ”buruko arazoak dituzten gaixoek, sufritzen dituzten nahasteen arabera, itxura fisiko desberdinak dituzte”.

• Piknikoak• Leptosomatikoak• Atletikoak

Page 38: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Kretschmer-en tipoak. Itxurak

• Piknikoak. Itxuraz txikiak dira; garezur, torax eta zilbor handikoak; koipea pilatzeko joera dute; aurpegi zabala eta lepo motza dituzte, eta goiz hasten dira ilea galtzen.

• Leptosomatikoak. Itxuraz garaiak eta argalak dira; buru txikia, sudur luzea, azal zuria, bizkar estua, lepo luze eta argala eta esku handi eta hezurtsuak dituzte

• Atletikoak. Itxuraz hezur eta gihar handiak, obalo formako aurpegia eta lepo eta eskua luzeak dituzte.

Page 39: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Kretschmer-en tipoak: izaera.

• Ziklotimikoa deritzon tenperamentua dute: umore ona, harremanetarako erraztasuna eta aldarte aldakorra.

• Eskizotimikoa deritzon tenperamentua dute: barnekoiak eta isilak dira, harremanetarako zailtasunak dituzte eta emozionalki egonkorrak, lotsatiak eta sentiberatasun handikoak dira

• Atletikoak Izaeraren arabera tenperamentu gogorra dute, astiro hitz egiten eta pentsatzen dute eta gauzak behin eta berriro errepikatzeko joera dute. Zintzoak eta leialak dira, ekimen handikoak eta oso langileak  

Page 40: 5. unitatea nortasuna definitiboa

SHELDON-en hiru tipoak

• Endomorfoak • Mesomorfoak

• Ektomorfoak

Page 41: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Endomorfoak • Endomorfoak. Itxura biguna eta borobila dute.

Tenperamentubiszerotonikoa: patxadarako joera; garrantzi handia ematen diote janariari, lagunak egiteko erraztasuna dute eta alaiak dira.

Page 42: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Mesomorfoak

Itxura indartsua eta muskulutsua dute.Tenperamentu somatotonikoa: oso abenturazaleak, energia handikoak eta ausartak, oldarkorrak,zakarrak eta arrakastatsuak eta aktiboak

Page 43: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Ektomorfoak

Ektomorfoak. Itxura argala eta leuna dute. Tenperamentu

Zerebrotonikoa: Bakartiak dira, emozioak nekez adierazten dituzte eta harremanetarako zailtasunak dituzte.

Page 44: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.4.- HUMANISMOA

• Maslow (1903-1970)

• Rogers (1902-1982)

Page 45: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Maslow • Maslow (1903-1970) psikologoaren ustez, mailakatutako

beharrek motibatzen dute gizakia. Beheko mailako beharrak asez gero, hurrengo mailakoak asetzeko bulkada sentituko dugu, zeren pertsonok gure ahalmena gauzatzeko joera baitugu. Joera horri autoerrealizazioa deitu zion Maslow-k.

• Nortasunaren ezaugarriak autorrealizazio hori lortzeko ase ditugun beharren mailakoak izango dira. Autorrealizazio osoa lortu duten pertsonak ezaugarri komunak izango dituzte: errealitatea argi eta erraz atzemango dute, espontaneoak izango dira, iritzi autonomoa izango dute, euren buruarekin konfiantza handia izango dute, betebehar zehatzak burutzeko ahalmena erakutsiko dute eta harreman sakonak lortzeko erraztasuna izango dute.

Page 46: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Carl Rogers• Rogers (1902-1982) psikologia humanistaren beste

aitzindaria da. Rogers-en ustez, edozein pertsonak garapen psikiko osoa lortzeko berezko ahalmena du. Gizakia berez zintzoa da eta bere sentimenduen arabera jokatu ohi du, besteek oztoporik jartzen ez dioten bitartean: besteak dira, beren jokabideekin, gure errealitatea distortsionatzen digutenak, erreprimitzen gaituztenak edo arazo emozionalak sufritzera bultzatzen gaituztenak.

• Rogers-en teoria norberaren kontzeptuan oinarritzen da, hau da, autokontzeptuan, eta horixe da, hain zuzen ere, nortasunaren ardatza. Autokontzeptua nortasunaren neurgailua da eta bi faktoreren arabera eraikitzen da: norberak norbere buruaz duen kontzeptua, alde batetik, eta beste alde batetik, besteek gutaz duten kontzeptua.

Page 47: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.5.- Behaviorismoa edo konduktismoa

• Konduktistentzat nortasuna ikasitakoaren ondorioa da. Ikasitako ohiko jokabidea baino ez da, inguruko estimuluei erantzuteko eredu bat baino ez.

• Watson psikologoaren hitzetan, jaioberria orrialde zuri baten modukoa da eta giroa orrialde horretan bere nortasuna idazten joango da. Emozio gehienak ikasitakoak dira.

Page 48: 5. unitatea nortasuna definitiboa

2.6.- Ikuspegi kognitiboa. - G. Kelly

• Kelly-k kategoria kognitiboetan oinarritutako nortasun-eredua planteatu zuen. Gizakiaren oinarrizko eginkizuna errealitatea antolatzea da eta bakoitzak bere bizitzari zentzua emateko, errealitateak aurkezten diguna aukeratu, albo batera utzi, epaitu eta baloratu behar da.

Page 49: 5. unitatea nortasuna definitiboa

3.- NORTASUNA aztertzeko metodoak

• Test proiektiboak:• Roscharch• T.A.T.• Test P.Grafikoak:

Giza irudia,familia,zuhaitza

2. Proba objektiboak:• MMPI• 16PF• HSPQ

3. Elkarrizketa: Elkarrizketaren bidez, pertsonek euren sentimenduei, pentsamenduei edo gatazkei buruzko informazioa ematen dute.

4. Behaketa: Behaketaren bidez, pertsonaren jokabide batzuen maiztasuna edo iraupena sistematikoki erregistra daitezke

Page 50: 5. unitatea nortasuna definitiboa

Autokontzeptua: nor naiz ni?

• Geure buruaz daukagun iritzia.• Ezinbesteko eragina du jokabideetan.• Eratzeko prozesuan eragina daukate:

- besteek nitaz daukaten iritzia eta itxaropenak - norberaren arrakasta eta porrot esperientziak- pertsona garrantzitsuen iritzia (gurasoak…)