5. UNITATEA: BIDAIAK

29
B 2 Barakaldoko Hizkuntz Eskola 5. BIDAIAK

Transcript of 5. UNITATEA: BIDAIAK

Page 1: 5. UNITATEA: BIDAIAK

B2

Barakaldoko

Hizkuntz

Eskola

5. BIDAIAK

Page 2: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

1

Inoiz hartu al duzu hegazkina alde batetik bestera bidaiatzeko? Noiz azkenekoz? Nolakoak

ziren aireportuko segurtasun-neurriak?

Entzun albistea, ondo ulertzen ahalegindu eta adierazi zer eraman

daitekeen eta zer ez hegazkin-bidaietako eskuko ekipajean.

1. Liburua

2. Kolonia

3. Borragoma

4. Desodorantea

5. Betaurrekoak

6. Hortzak garbitzeko pasta

7. Mp3a

8. Olioa

9. Botila bat ur

Albistean zer diote botikei buruz, berokiez, ordenagailuez edota

aireportuetako dendetan eros litezkeen botilez?

Aukeratu erantzun egokia.

Eraman ahal izango dugu botikarik eskuko ekipajean?

1. Bai, baina bidaian behar-beharrezkoak ditugula frogatzeko eska diezagukete poliziek

2. Bai, inolako arazorik gabe, gainera.

3. Ez, ez dago botikarik eramaterik

Araudi berriak zer dio berokiei buruz?

1. Lapurtzen badizute berokia, kontroleko poliziei esateko

ENTZUMENA: AEROPORTUKO SEGURTASUN-NEURRIAK

Page 3: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

2

2. Polizien kontrolean erantzi egin behar direla

3. Polizien kontrolean ez direla erantzi behar

Eta ordenagailuei buruz?

1. Interneten garaian ezinbestekoak direla

2. Ordenagailuak edo tresna elektroniko handiak ere aparte begiratuko dizkigutela

3. Ordenagailuak edo tresna elektroniko handiak ere beharrezkoak direnez, kapitainak

esatean bakarrik pizteko

Zergarik gabeko dendetan likidorik erosi ahal izango dugu?

1. Bai, baina poltsa zigilatu eta itxita eraman behar da

2. Bai, baina tiketa ez da galdu behar

3. Ez, hemendik aurrera ez dute likidorik salduko

Zeren ondorioz datoz arau berri hauek?

1. Erresuma Batuan abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz

2. Estatu Batuetan abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz

3. Madrilen abuztuan izandako atentatu-saiakeraren ondorioz

Page 4: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

3

Aukeratu entzundakoarekin bat datorrena.

1.

a) Garikoitz behin, tarte luze batez itsutu egin zuten laser batez.

b) Garikoitzi ez zaio sekula horrelakorik gertatu.

c) Garikoitz noiz edo noiz itsutu izan dute laser batez.

2.

a) Horrelakorik gertatuz gero lurreratzean, istripurik gerta liteke, lurrartzea

maniobrarik zailenetakoa baita.

b) Hori gertatuko balitz ere, ez liteke istripurik gerta, lur hartzeko maniobra

guztiz automatizatua baitago.

c) Horrelakorik gertatuz gero, ez liteke istripurik gerta, pilotuek babesgarriak

eramaten baitituzte.

3.

a) Laserra erostekotan, Internet bidez egin beharko duzu.

b) Salgai dauden laserrak ez dira osasunerako kaltegarriak izaten.

c) Salgai dauden zenbait laser osasunerako kaltegarriak izan litezke.

4.

a) Laserraren erabilera arautu gabe dagoenez, edozeinek erabil dezake.

b) Laserraren erabileraren ondorioz, zerbait gertatuz gero legeak zigor lezake

c) Laserra erabiltzea, delitua izan liteke zigor-kodearen arabera.

5.

a) Zenbait aireportutako kexek udal-ordenantzak aldarazi dituzte.

b) Zenbait aireportutan laserraren erabilera debekatu egin dute.

c) Zenbait aireportutan udal-ordenantzak aldarazi dituzte.

ENTZUMENA: HEGAZKINEI LASER ERAKUSLEEKIN EGINDAKO

ERASOAK UGARITU EGIN DIRA. Ikasbil 1147005

Page 5: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

4

Bertzelako bidaiak proposatzen dituzte, autobusa edo kamioia etxe bihurtuta, eta bisitatzen

dituzten herrialdeak ahalik eta guttien kutsatuz. Nairobitarra aintzindaria izan zen era

horretako bidaietan. Hogei urte baino gehiagotan munduan barrena ibili eta gero, Tolosaldeko

autobus zaharra txatarrarako eraman dute duela gutti.

Guztira hiru autobus izan dira. Lehenbizikoa Nairobiraino ailegatu zen 1980an, eta hantxe

gelditu zen betiko. Tolosaldeko lagun koadrilaren egitasmoak lehen bidaia hartatik hartu zuen

izena. Bigarren Nairobitarra Txilen utzi zuten, kaleko haurrak jasotzen dituen fundazio baten

esku, Afrika, Europa eta Ameriketan barrena ibili eta gero. Hirugarrena da, beraz, erretiroa

hartu berri duena.

Joan etorrian ia milioi bat kilometro egin zituen Nairobitarrak, baina kilometroen eta urteen

joanak ez du egitasmoaren sortzaileetako bat den Josu Iztuetaren grina apaldu. Duela pare

bat urte furgoneta handia erosi eta zortzi lagunendako egokitu zuen. Hala ere, bada alderik;

orain talde ttikiagoak daramatza (Nairobitarran 20 lagun sartzen ziren), furgoneta agudoago

dabil errepidean, eta jadanik ez da Europatik ateratzen: Eslovenia, Irlanda, Grezia, Korsika…

Amerika urruti samar gelditzen da orain.

BIZIKIDETZA ESTUA

Horrelako bidaia batera doanak elkarbizitza esturako prest egon behar du. Basetxea

saioarekin alderatzen ahal da furgoneta barreneko bizikidetza, ez dago intimitaterako tarte

handirik. Barreneko banaketa belaontzi baten antzekoa da: arroparentzako tiraderak aulki

azpian, behar ez direnean jasotzen diren mahaiak, gauez ohe bihurtzen diren eserlekuak…

Espazioa azken milimetroraino aprobetxatua dago eta bidaiariek dena partekatzen dute,

sukalde arduretatik hasi eta garbiketaraino.

Leihoaz bertzaldera lurralde berriak eta paisaia harrigarriak deskubrituko ditu bidaiariak,

baina hori bezain garrantzitsua da barrenean sortzen den “mikroklima”. Horregatik,

lehenbiziko orduak funtsezkoak izanen dira, hor mamituko baita bidaiako giroa.

IRAKURMENA: BIDAIATZEKO BERTZE MODU BAT: NAIROBITARRA

Page 6: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

5

Testuan beltzez dauden hitzak sinonimoekin parekatu:

1 Gauzatu

2 Dagoeneko

3 Guttitu-

4 Gogoa

5 Konparatzen

6 Proiektuak

7 Laster, fite

8 Biltzen

HITZ EGIN ZURE ZURE IKASKIDEEKIN:

Zer iruditzen zaizue furgonetan taldean bidaiatzea? Antzekorik egin duzue? Beste

garraiobide berezirik?

Nora joango zinateke oporretara? Norekin?Bakarka joan zara inoiz? Aipatu alde onak

eta txarrak?

Page 7: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

6

Munduko hainbat toki maiz azaltzen direnez argazkietan,

telebistako dokumentaletan, gero bertara joan eta ez

dute hainbeste harritzen bidaiaria. Badira, ordea, beste

toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz

ikusi,....................a................... Zerbait

berezia dute. Zerbait ezkutatzen duten monumentuak

dira, edo alimaleko paisaiak, ahozabal uzten zaituztenak.

Adibidez, Machu Picchu (Peru), Taj Mahal (India), Uluru,

edo Ayers Rock deitua (Australia), Angkor Wat

(Kanbodia), Iguazu ur-jauziak (Brasil-Argentina). Eta, nola ez, Petra (Jordania).

Siq haitzarte estuan -bi kilometro luze da eta hiri galdura eramango gaitu- sartu

bezain laster zerbait berezia nabarituko dugu. Bidea estutzen doa, eta halako

batean bi paretek ia-ia elkar jotzen dutenez,......................b...............

Altxorra ez dago agerian, baina gertu behar du, sentitu egiten da. Eta tupustean,

begi-bistan duzu, dena edertasun! Berdin dio zenbat aldiz ikusia duzun

argazkietan-eta. …................c...............

Altxorra (Al-Khazneh arabieraz) oso handia da, aurretik 45 metroko garaiera du,

eta zuzenean hare-harrian dago zizelkatua, Petrako monumentu guztiak bezalaxe.

Ez dira eraikinak berez, ez dutelako ez oinarririk, ezta zutaberik edo teilaturik

ere ...............d............ Haitza zizelkatu dute, labarra zulatuta.

Ez dizkizu sekretuak hain aise erakutsiko. Bazter guztiak ikusi nahi badituzu, kirol

pixka bat egin beharko duzu. Hobe da oinetako onak eramatea, eta ibiltzeko gogoa

izatea. Monasterioa da monumenturik interesgarrienetakoa, eta hara iristeko 4

kilometro-edo ibili behar da, eta 900ren bat harmaila dituen mendi-bidexkatik igo.

Sakrifizioen Aldarera igotzea are nekagarriagoa da, bidea oso aldapatsua delako.

Eta zer esanik ez Altxorra ikusteko begiratoki zorabiagarrira igotzen bazara.

Gainera, han beti bero egiten du, eta udan izan daitezke 40º C

...........e............ Ur asko eraman, mendira joango bazina bezala.

Hainbat turista deshidratatu egiten da Petran, leher-leher eginda. Beduino

jendeak diru-iturria ikusi du hor, eta astoak alokatzen dizkie goietara igotzeko,

edo zaldiek tiratutako gurdi zaharrak Siq inguru horretan eta beheko aldean

ibiltzeko.

Egia esan behar bada, ez da inondik ere erraza lekuaz patxadaz gozatzea. Petran

egunero dituzu ehunka turista behe-denboraldian, eta milaka goi-denboraldian.

IRAKURMENA: PETRA, MUNDUKO LEKURIK IKUSGARRIENETAKO BAT

Page 8: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

7

Altxorra ikustera hurbildu, eta beti dago Indiana Jones-en musika eskuko

telefonoan jartzen duen trufatzaileren bat. Eta argazkietan beti sartzen da behar

ez duen norbait. .............f............ Lehen aholkua hauxe da: Wadi Musan lo

egin. Siq kilometro bakarrera dago, eta, goiz jaikiz gero, atea irekitzen dutenean,

goizeko zazpietan, bertan egon zaitezke. Hala Altxorrean goizeko 8etan izango

zara, artean turistekin argazkiak ateratzeko gameluak ailegatu gabe daudenean.

Wadi Musatik datozen taldeak goizeko 9etan heltzen dira, Ammandik datozenak,

berriz, 11etan. Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat, urrutien dauden

monumentuak ikusteko, Monasterioa adibidez. Altxorra eta Monasterioa elkarren

antzekoak dira, baina hau handiagoa da, eta misteriotsua. Azkenetako bide-izkina

batetik Monasterioak goialdean duen harrizko bola ikusten da, baina oraindik

denbora puska bat geratzen da aurrealdea ikusi ahal izateko. Gertu, apur bat

gorantz joanda, bi begiratoki daude. Zoragarria benetan biek eskaintzen duten

ikusmira: inguruko mendiak eta hauek atzean duten lautada.

Bi egun behar dira Petra bisitatzeko. Egun bakarra baduzu, Altxorraz eta

Monasterioaz gain, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. Han, berez, ez

dago monumenturik batere, baina handik ikusten den Petraren osotasuna

liluragarria da.

................g................. Lehen eta bigarren mendeetan loraldia bere

gorenean ezagutu zuen, Erromatar Inperioak Petra bereganatu zuen arte. Nabateo

jendea salerosketan aritzen zen. Beraz, karabana-ibilbidearen leku estrategikoa

zen Petra, eta hau edertzeko ziren haien irabazi guztiak. Edertasun horretan

lagundu du naturak ere, hango haizeak eta euri-eskasiak. Gorriaren eta arrosaren

artekoa du kolorea harriak, baina ikustekoa da toki askotan nola aldatzen den

kolore-tonua.

Internet sarean, 2007an, lehiaketa bat antolatu zen Munduko Zazpi Ikusgarriak

aukeratzeko. Petra izan zen horietako bat. Ez da harritzekoa.

Page 9: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

8

Txertatu esaldiak testuan.

1- eskulturak direla esan daiteke

2- beraz, broma gutxi

3- nabateoen erresumako hiriburua izan zen Petra

4- ahoa bete hortz utziko zaitu

5- bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak

6- arnasari eutsiko diogu halabeharrez

7- eta hala eta guztiz ere, badago modurik Petran gozatzeko

JARRI ESALDIOK BESTE ERA BATERA.

1) Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz

ikusi, bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak.

------------------------ ikusiagatik------------------------------

----------.

2) Hara iristeko 4 kilometro-edo ibili behar da.

------------------ bat-----------------------------------------

3) Egia esan behar bada, ez da erraza, inondik ere, lekuaz patxadaz

gozatzea.

------------------------- batere--------------------------------

4) Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat.

------------- tartea--------------- zure -----.

5) Altxorra eta Monasterioa elkarren antzekoak dira.

-------------------- antza -----------------------.

6) Zoragarria benetan biek eskaintzen duten ikusmira!

Benetan, zein zoragarria--------------------------- !

Page 10: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

9

7) Egun bakarra baduzu, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko.

--------------------- besterik-----------------------------------

8) Han, berez, ez dago monumenturik batere.

------------------------ inolako----------.

1. Zer eskatu dio parlamentuak Japoniako gobernuari?

- Ainu herria Japonen integratzea

- Ainu herriaren jatorria onartzea

- Uharteetatik Ainuak jatorrizko lekura bidaltzea.

2. Ainu herriak zer bereizgarri ditu?

- Erlijioa antzekoa dute, baina kultura desberdina.

- Erlijioz kristauak ziren.

- Hizkuntza, kultura eta erlijioa.

3. Zer argudio erabili izan da Japonian Ainuak baztertzeko?

- Beste arraza batekoak direla.

- Japonian arraza bakarra dagoela.

- Japoniar guztiak hiritarrak direla, guztiak berdinak.

4. Ainu herriak zenbat lagun inguru ditu?

- Hirurehun mila.

- Hirurogei miloi.

- Hirurogeita hamar mila.

5. Ainu herriaren lagun kopurua zergatik ezin da zehazki jakin?

- Asko hilda daudelako.

- Bazterketaren ondorioz askok beraien izaerari uko egiten diotelako.

- Oso sakabanatuta daudelako

6. Non bizi dira Ainuak?

ENTZUNAGAIA: AINU HERRIA

Page 11: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

10

- Japonia eta Txina arteko irla batzuetan.

- Japoniako hegoaldean.

- Japoniaren eta Errusiaren menpeko irla batzuetan.

7. Noiz behartu zituzten Ainuak lurrak, ohiturak eta lege propioak

baztertzera?

- Aspalditik datorren kontua da.

- XIX. mendean

- XX. mendean

8. Bazterketa eragiten zuen legea noiz izan zen indargabetua?

- Gobernuak egingo du orain.

- Joan den mendean.

- Oraintxe bertan egin du hori parlamentuak.

9. Zein izan da oraingo aldaketaren arrazoia?

- Berehala g-8 delakoaren goi bilera Ainuen irla batean ospatuko dela.

- Errusiarekin izan dituzten gailurreko bilera batzuk.

- Nazio Batuen Erakundeak egindako eskaera bat.

UNESCOk 1991. urtean izendatu zuen ofizialki Gizateriaren Ondare

Komodoko Itsas Parke Nazionala. Parke hori 132.000 hektarea bada, eta

beraz, babestutako gunerik handienetakoa da munduan.

Uhartea Ozeano Indiarraren eta Barearen artean dago: inguru horretan irla

ugari bada, era askotakoak gainera, eta

horko ur-korronteen, olatuen eta

haizearen eraginagatik oso emankorra

da kostaldeko eta itsaspeko habitata.

Zergatik ezagutu behar den

Asiako hego-ekialdean dago Komodoko

Parke Nazionala (75.000 hektarea). Oso

interesgarria da, eta denetik dauka Bali

uhartetik ekialdera jota 300ren bat

kilometrotara dagoen parke honek. Era askotariko animaliak dauzka, eta

bertan egonkortu da munduko muskerrik handiena, Komodoko Musker

ezaguna, Varanus komodoensis.

IRAKURMENA: KOMODO UHARTEA, ITSASOKO PARADISUA

Page 12: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

11

Parke honen itsaspekorik bezalakorik ez dago, bertan ur-korronte

indartsuak baitabiltza eta upwellings izenekoak ere bai: azken hauek

itsasoko hondotik ur azalera gai elikagarriak

eramaten dituzte, eta horrenbestez, fauna

aldetik espezie anitz dauzka eskaintzeko

parke honek. Bada besterik ere. Asiak ez

bezalako fauna eta flora ditu Australiak, baina

bada gune bat batetik eta bestetik dituena,

trantsizio gune bat, Wallacea izenekoa. Eta

hortxe dago parkea, gune horren hegoaldean. Beraz, itsaso zati horretan

animalia desberdin ugari dago, eta hain ugari ezen itsasoko faunan aditu

direnek munduko itsas gune emankorrenetakotzat daukaten,

interesgarrienetakotzat. Manta-arraiak badira hor, karanjido saldoak,

hegalaburrak, dortokak, barrakudak. Arrain txikiagoak ere badira dezente:

itsas zaldiak, nudibrankioak, pigmeoak, pailazo-arrainak, krustazeoak.

Ikustekoa da itsas azpi horretan igeri egitea!

Komodo uhartean mangleak basoak osatzen ditu, algak zelaiak, koral aldatu

edo ukitu gabeak arrezifeak... Horiek dira uharteko habitat

garrantzitsuenetakoak. Eta arrezifeek osatzen dituzten hormak hain

desberdinak dira euren artean, horrenbeste koral mota dago, horrenbeste

tontor urpe horretan!. Baina badira badia lasaiak ere, sakonera txikikoak,

itsaspeko argazkilarien gozagarri.

Komodoko dragoia

Dragoi hau (Varanus komodoensis) lurreko animalia da, haragijalea, eta gure

planetako narrastirik handiena. Igerilari aparta ere bada. Historiaurrean du

jatorria, baina 1912. urtera arte ez zen ezagutzen.

Atzaparrak ikaragarriak ditu, zerra gisako hortzak, eta haragijale

amorratua da. Abiadura bizikoa, orduko 24 kilometro har ditzake. Koska

eginez gero, ahoan duen bakterio birulento bati esker mugitu ezinda utziko

du harrapakina.

Dragoi hau 3 metro luze izan daiteke, eta 200 bat kilo pasa pisatu. Ez baitu

itxura "adeitsua" inondik ere, eta ahoarekin egiten duen hotsa, kraska-

kraska, ere izugarria baita, agian horregatik eta betidanik iradoki die

marinelei hainbat eta hainbat elezahar. Elezahar horietan dragoiek sua

jaurtitzen dute ahotik eta Indonesiako uharteak zelatatzen dituzte.

Parkean badira eskarmentu handiko basozainak, rangers izenekoak, eta

Page 13: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

12

haiekin joan daiteke Komodoko dragoiaren habitata ezagutzera. Baina

dragoia ez da animalia bakarra. Badira saguzarrak, Sunda oreinak, bufalo

basatiak, basurdeak, zaldiak eta hegazti exotikoak ere.

Nola iritsi

Asian hiriburu handi asko daude, eta bertatik Balira doazen hegazkin ugari.

Baliko Dempasar aireportutik Bimaraino joango gara. Bima sartaldeko Nusa

Tengaran dago, eta handik abiatuta iritsiko gara Komodora.

Komodo ezagutzeko erarik erosoena itsasontzi bat hartzea da. Badago non

aukeratua. Interesgarriena ezagutzeko 7 bat egun beharko ditugu.

Normalean urpean igeri egiteko asmoarekin joaten da jendea, baina jenderik

gabeko hondartzak ere hantxe daude zain, eta patxada ederrean eguzkia

hartu nahi duenak, eta bertako paraje zoragarrietan argazki ederrak atera,

badu non gozatua!

Horrenbeste bidaia eginda, maletan daramagun hiztegia erabat nahastu

zaigu. Lagunduko diguzu antolatzen? Kontuan hartu hitzok testuan

azpimarratuta daudenak direla.

ATZAPAR: Reptil

AZALERA: Lagarto

BABESTUTAKO: Presa

EGONKORTU: Estabilizar

ELEZAHAR: Superficie

ELIKAGARRI: Garra

EMANKOR: Fructífero/a, abundante

ESKARMENTU: Leyenda

HARRAPAKIN: Ciervo

HEGALABUR: Protegido/a

IRADOKI: Banco

MUSKER: Nutritivo/a

NARRASTI: Atún

ONDARE: Experiencia

OREIN: Oeste

SALDO: Patrimonio

SARTALDE: Sugerir

AUKERATU ERANTZUN EGOKIA:

1- a- Inguru horretan dauden irlak nahiko antzekoak dira.

b- Inguru-giroaren baldintzei dagokionez oso aberatsak dira bertako fauna eta flora.

c- Uraren baldintzei esker, bai itsasoa, bai kostaldea oso aberatsak dira.

Page 14: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

13

2- a- Wallacean dagoen flora eta fauna eta Asian dagoena berdinak dira.

b- Wallacean Asiako eta Australiako animaliak elkartzen dira.

c- Australiako flora eta fauna eta Asiakoa ez dira antzekoak.

3- Zer dio flora eta faunari buruz?

a- Arrain handiak txikiak baino ugariagoak direla.

b- Algak basoetaraino zabaltzen direla.

c- Leku horretan koralak nahiko ondo mantendu direla.

4- Komodoko dragoia:

a- Lurrean ez ezik, itsasoan ere primeran moldatzen da.

b- Orain dela mende bat azaldu zen irlan.

c- Pozoi bat erabilita, bere biktimak hiltzen ditu.

d- Haragia izan ezik denetarik jaten du.

5- Marinelen kondairen arabera Komodoko dragoiek:

a- Ahoarekin kraska-kraska soinua ateratzen dute.

b- Itxura adiskidetsua dute.

c- Ahotik sua botatzen dute.

6- Hara heltzeko:

a- Erosoena itsasontziz joatea da.

b- Bimatik irten behar da Komodora.

c- Dempasarretik Bimaraino eta Bimatik Nusa Tengarara joan behar dugu

Inoiz gertatu al zaizu? Bidaia batetik itzuli, maletaren zain jarri zintan eta

zurea azaldu ez! Eta orain zer egin! Honelako egoeretan zer egin behar

dugun azalduko digu Irati Jimenezek irratsaio honetan.

HIZTEGI LAGUNGARRIA:

Adierazpen aitortza. Aireportuetan bete daitekeen inprimaki bat, maletan zer

daramazun adieraziz. Adibidez: Maletan daramazuna balio handikoa bada, hobe duzu adierazpen aitortza egitea, doakoa ez den arren.

Argibideak. Jarraibideak, segitzeko urratsak. Adibidez: Gasteizeko errotonda haietan ez galtzeko argibide guztiak eman zizkion, eta hala ere, galdu egin zen.

Baliagarria. Balio duena. Adibidez: Irudiak baliagarriak dira lexikoa hobeto ikasteko.

Berreskuratu. Galdutakoa, beste eskuetara pasatakoa, berriro eskuratu.

Adibidez: Herriko jaietan diru-zorroa ostu zidaten, baina berreskuratu egin dut.

ENTZUNGAIA: BIDAIATZEAN MALETEKIN ARAZOAK IZANEZ GERO... ZER EGIN?

Page 15: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

14

Datu esanguratsua. Datu adierazkorra. Adibidez: Hara datu esanguratsu bat: 2008an Bilboko eskola publiko jakin batek 400 ikasle zeuzkan, jatorriz 24 herrialde desberdinetakoak.

Gurera tiraka. Gurea defendatuz. Adibidez: Igogailua ordaintzeko lehen bileran ez zen adostasunik izan: bizilagunok gurera tiraka ibili ginen, eta dendetako jabeak bestaldera.

Hurrengo hegaldi. Datorren hegaldian. Adibidez: Overbooking-a dela eta ezin omen dugu gure hegaldia hartu, hurrengo hegaldian sartuko gaituztela esan didate.

Jakinarazpen. Jakin arazteko idazkia. Adibidez: Eskuko telefonoa kendu badizute, salaketaren jakinarazpenean nolakoa den jarri behar duzu.

Kalte-ordaina. Kaltea konpontzeko jasotako/emandako diru-kopurua.

Adibidez: Ezkontzara joateko prestatu zenion soinekoa hondatu dizunez, kalte-ordaina eskatu beharko zenioke.

Kontsumo ebazpen-batzordeak. Kontsumo-arloan arazoren bat izanez gero, bi

aldeei (erosleari/saltzaileari) entzun ondoren epai betebeharrekoa ematen duen

batzordea. Adibidez: Argazkilariak 7 lanegunez ateratako argazki guztiak galdu

dizkiote aireportuan, eta Kontsumo ebazpen-batzordeak erabaki duen kalte-

ordaina oso txikia da.

Matxura. Okerra. Adibidez: Maletei egindako matxura txikiak ez dituzte aintzat hartzen aireportuetan.

Nazioarteko hitzarmen. Nazioartean indarra duen idatzi adostua. Adibidez: Giza Eskubideen Aldarrikapena nazioarteko hitzarmena da.

Oporraldia gaiztotzeko modukoa. Opor garaia hondatzeko modukoa.

Adibidez: Aireportuan maletak galtzea oporraldia gaiztotzeko moduko gertaera da.

Uhaletan zehar. Uhaletan barrena. Adibidez: Aireportuetan maleta ugari ibiltzen dira uhaletan zehar; horregatik onena da berehala ezagutzeko moduko maleta izatea.

Page 16: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

15

Aukeratu EGIA (E) ala GEZURRA (G) (AUDIOAREN 1. ZATIA)

E G

1. Usu apurtzen dira maletak oporretako ostatuetan.

2. Bidaiariek badute zereginik maletak desagertzean.

3. Uhaletan desagertzen diren maletak konpainiaren

esku uzten dira.

4. Heathrow aireportuaren aldean Barajasen maleta

asko galtzen dira.

5. Maletak desagertuz gero tiketa bera eman behar

zaio konpainiari honek topatu ahal izateko.

6. Maletak 21 eguneko epean agertu ezik kexa adierazi

behar zaio dagokionari.

7. Ezer barik geratuz gero diru-zorroa emango digute

gastuei aurre egiteko

8. 19,72 euro ordaindu ohi dira honelako kasuetan.

9. Maletetan balioesten dugun ezer badugu, aldez

aurretik adierazpen aitortza egin behar da.

10. Lapurreta bada, salaketa komisaldegiari dagokion

kontua da.

(AUDIOAREN 2. ZATIA)

ENTZUN AZKEN ZATIA eta azaldu zer egin beharko genukeen AUTOBUS

edo TRENen batean gauza bera gertatuko balitzaigu.

Autobusa:

Trena:

Page 17: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

16

Jarraian bidaiei buruzko testu batzuk dituzu. Beherago, bidaia horiei

buruzko hainbat esaldi. Lotu itzazu testuak eta esaldiak, bi esaldi soberan daudela

kontuan hartuta!

1- Raid Pandemonium turismoa, abentura eta solidaritatea uztartzen dituen

bidaiatzeko era berria da, eta bere antolatzailea Joseba García zamudiotarra da.

Bidaia martxoaren 18tik 25era bitartean izango da eta parte-hartzaileek

Marokoko desertuaren edertasunari eta gogortasunari egin beharko diete aurre.

Paisaiaz eta abenturaz disfrutatzeaz gainera, solidaritatea ere eramango dute

desertura, eta laguntza humanitarioa eta eskolako materiala banatuko dituzte

raidak igarotzen dituen herrietan. Parte-hartzaileen artean Carlos Rodriguez eta

Jose Manuel Exposito zamudioztarrak daude.

2- Uda eta oporrak iristearekin batera, inguruko eta urrutiko herriak ezagutzeko

aprobetxatzen dute askok. Urtero bezala, BERRIAk bidaia eta mendi kroniken

lehiaketa antolatu du, irakurleen bidaien berri jaso eta haiek ezagutarazteko.

Aurten ere sari ederrak prestatu ditugu; beraz, ez galdu lehiaketan parte

hartzeko eta sari dotoreak irabazteko aukera. Gainera,

lanak bidaltzeagatik bakarrik saria jasoko dute

guztiek.Animatu eta parte hartu!

3- Aretxabaletaren eta Ameriketako Estatu Batuen

artean milaka kilometro dauden arren, Ibarra

kiroldegira sartu eta pedalei gogor emanez gero berehala irits zaitezke Coloradoko

errepideetara. Estreinatu berri duten spinningeko eskola birtualei esker lor

daiteke hori. Eta ez Coloradora bakarrik, Suitzako Alpeetara eta beste hainbat

tokitara ere bidaia daiteke kiroldegitik atera barik.

4- Bidaiaren kulturan bizi gara. Gaur mundu guztiak bidaiatzen du mundu guztira.

Gutxiengo batek denbora pasatzeko bidaiatzen du; gainontzekoak goseak pasata

daudelako mugitzen dira.

Lehen multzoan bizitzea egokitu zaigu guri. Halere, iruditzen zait jende gutxik

ateratzen diola etekin pertsonalik bidaiari, inor gutxik bihurtzen duela bidaia

fisiko hori barne-bidaia aberasgarri. Eta hau gertatzen da gehienek bidaia euren

eguneroko bizitzarekin etenik gabeko ekintza gisa burutzen dutelako, familian

bidaiatuz, dena antolaturik, urtero leku berdintsuetara... Jende horri bidaiaz

galdetzea asteburuan zer egin duten galdetzea bezala da, gauza jakina eta

aspergarria.

IRAKURMENA: BIDAIAK

Page 18: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

17

5- Mongoliak ezjakintasuna eta zalantza dakartza burura, lehen hausnarketan. Zer

ote dago han? Nolakoak izango ote dira hango herritarrak? Zer egin, nora joan?

Urrun baitago, fisikoki, eta urrun, era berean, hango kontuak. Pekindik Ulan-Bator

hiriburura bidean, trenean, Terelj Parke Nazionala, Altai mendiak, Khovsgool Nuur

aintzira, Gobi basamortua eta beste leku batzuetako informazioa irakurri dugu.

Mongoliak haserre hartu gaitu. Trenak burdinbidearen ertzean pilatutako hondarra

altxatzen du, eta haizeak hondar hori treneko bagoia hondar erauntsia bihurtzen.

Zapi hezeak jarri behar izan ditugu ahoan; ezin da leihorik ireki. Choir herrian

gelditu da trena, eta arrapaladan jaitsi gara denok haize freskoa hartzera.

6- Munduak gaur egun sekretu gutxi dauka gordeta. Itsasoan eta espazioan bada

oraindik zer miatua franko, baina lurrean apenas: gehientsuena ezaguna da.

Oraindik badago abenturarako tartea, baina ez da garai bateko abentura hura.

Orduan leku mitikoak baziren, gutxi batzuek ezagutzen zituztenak, eta miresmen

handiz hitz egiten zen leku haietaz. Toki horietako bat Afrikaren bihotzean dago,

Tombuctú, eta bestea, Asia barrenean: Samarkanda.

7- Madrildik Caracaserako hegazkina hartzeko aireportura hiru ordu lehenagotik

joan behar izan nuen, baina, hala ere, zorioneko overbooking horrek harrapatu egin

ninduen. Alaba ospitalean neukan eta, Caracasera premia larriz joan beharra nuela

luze azaldu nien bertakoei... alferrik: hegazkina hartzea galarazi egin zidaten.

Eskainitako indemnizazioari eskas neritzon, eta, gainera, itzulerako bidaian

(zuzena) Santo Domingon egin genuen eskala, bidaiariak hartzeko. Ondorioz, hiru

ordu geroago ailegatu ginen. Zer egin dezaket orain?

8- Era askotako bidaiak daude. Globalizazioak opor-eredu

bakarra ezarri nahi digun honetan, zaila da besterik

irudikatze hutsa ere, baina zin dagizuet: bada besterik,

hondartza zoragarri edota urrutirako miran antolatutako bidaiez aparte.

Bidaiatzea omen da garrantzitsuena, ez inora iristea. Halakoan helmugaratu

beharra dago, noski, baina bidean egindako denbora, bidean zoazela ikusi eta

ikasitakoa, horixe omen da garrantzitsuena. Machadok dixit.

9- Oraindik formula oso ezaguna ez bada ere, Ipar Euskal Herrian geroz eta jende

gehiagok baliatzen du etxe trukaketaren sistema oporretara joateko. Sistema

sinplea da: norberaren etxea utzi, atzerriko beste familiaren baten etxebizitzaren

truke. Beraz, jakinez kanpinak edo apartamentu bat alokatzeak zenbaterainoko

diru xahutzea eragiten duen, formula hau bidaiak merke egiteko alternatibatzat

ageri da.

Page 19: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

18

10- Gure arteko hizkuntza ingelesa zen, zer erremedio! Sukaldeko lanak eta

garbitasuna gure artean txandaka banatzen genituen. Atun-sandwich gehiegi jan

genuen, espageti asko, eta noizean behin haragia 'braai' erara erreta jateko

aukera izan genuen; horrela deitzen zaio barbakoa afrikarrari. Gauak emateko

kanpinak aprobetxatzen genituen, asko daude eta onak, inoiz aire librean lo egin

behar izan bagenuen ere. Beno, ez zen lo askorik egiten, berriketa luzeak izaten

baikenituen suaren inguruan, gaueko ordu txikiak arte, eta goizean goiz jaiki

behar...

a- Askorentzat bidaiatzea ez da

ohikoarekin apurtzea

b- Badago zer ikasi munduan

c- Bidaia berritzailea

d- Bidaiak eskuragarriagoak izan

daitezen

e- Bidaiatzea ez da beti erosoa

f- Bidaiaren eragozpenak

g- Bizikleta besterik ez da behar

h- Eguneko ordu guztiak

aprobetxatzen dira bidaietan

i- Kirola egin bitartean, bidaiatzeko

aukera

j- Lurrean ez da txoko ezkuturik

geratzen

k- Zenbat eta urrunagora bidaiatu,

orduan eta hobeto

l- Zure bidaiaren berri emateko

aukera

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Page 20: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

19

Irratsaio honetan Estatu Batuetara egin berri duen bidaiaren kronika eman

zuen Joxerra Gartziak. Kronika hori argazkien deskribapen modura egin zuen.

Argazkiak dira, baina bakoitzari gogoetatxoa jarri dio, gizartea eta bere

sentimenduak azaltzeko.

Argazki bakoitzak zer adierazteko erabili duen erabaki behar duzu; horretarako

ondoko hitzak erabil ditzakezu.

LEHEN ARGAZKIA : Bidaia, laguna, berriketan, presa, aukera.

BIGARREN ARGAZKIA: Aireportua, amona, Lotsagarria, ugari, poliziak.

HIRUGARREN ARGAZKIA: Amona, kasinoa, argia, iluna

LAUGARREN ARGAZKIA: Estatu Batuak, bandera, zapalgailua, metafora.

BOSTGARREN ARGAZKIA: Liburu-denda, eserleku ederrak, lasai, mundua,

adiskidetu

Hemen dituzu beheko poeman falta diren hitzak

Malkartsua, , gailur, ihardetsi, zimurtuz, gizakia ,ahiturik,

Paratu, pentsakor, menturaz

______________ iritsi dira turistak bordara.

___________________izan da mendi arteko bide luzea.

Afari beroa ____________die etxeko nagusiak.

Leihoan ilargi betea, Himalaiako ______________zuriak.

Turistetako batek besteari:

«Oraindik ez dute jakingo ____________

____________ilargian egon denik ere».

Etxeko nagusiari kontatu dio konkista.

____________jarri da bhutandarra. Ez du, ordea,

harridura eta miresmen keinurik adierazi.

Apal _______________die begibitartea_____________:

ENTZUMENA: HITZEZKO ARGAZKIAK

ENTZUMENA: BIDAIA KAIERA: BHUTAN

Page 21: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

20

«Eta zenbat sherpa behar izan zituzten

ura hara goraino eramateko?».

© Kirmen Uribe Zerrenda honetatik egokiena aukeratu testuaren esanahiari begira

a. Agortu

b. Gastatu

c. Indargabetu

a. Leuna

b. laua

c. latza

a. jarri

b. kendu

c. gelditu

a. erpin

b. barren

c. bizkar

a. apika

b. segurki

c. benetan

a. lagun

b. senitarteko

c. gaizkile

a. gogoetatsu

b. buruarin

c. kaskarin

a. Galdetu

b. Itaundu

c. erantzun

a. leundu

b. zimeldu

c. tximurtu

Page 22: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

21

Machu Picchu toki magikoa da eta arrasto handia uzten du

…(1)…. Inkek eraiki zuten altxor arkeologikoa da eta enigma eta

misterio …(2)… ditu ezkutuan gordeta. Mendi garaietan egotea,

egiteko erabili zuten teknika ikusgarria eta inken kale eta

eraikinetan ibiltzea dira abandonatutako hiri …(3)… honen

alderdi xarmangarrietako batzuk.

Machu Picchu Cuzcotik 130 kilometro ipar-mendebaldera dago,

itsasoaren mailatik 2300 metrora. Oinez …(4)… autobusez joan

daiteke. Cuzcon trena …(5)… Aguas Calientes herrira iritsi ahal

da, inken hiritik oso gertura, bertan autobusa hartzeko. Hiria

bisitatzeko garai onena, eguraldiari …(6)…, martxoaren eta

urriaren artean da, baina, bestalde, orduan hartzen ditu

bisitari …(7)…. Hiria garbi eta ia erabat berriztatuta dago

gaur egun, baina …(8)…, Hiram Bingham esploratzaile

estatubatuarrak aurkitu zuenean, bestelako itxura zuen.

Landare-geruza trinko baten azpian ezkutatuta zegoen, oso

…(9)… txarrean. Inkek duela ehunka urte utzi …(10)… inork ez

du zaindu eta hasiera batean zuen distira galdu du apurka-

apurka, gaur egun berreskuratu duenera arte.

…(11)…, hiriak hiru gune ditu ondo bereizita. Goiko aldean, Auzo

Sakratua dago, Intiwatana edo Eguzkiaren Tenplua …(12)…;

Erdialdean, Apaizen eta Nobleziaren Auzoa dago, bizitokia

zena; bukatzeko, hiriaren hegoaldean, Herritarren Auzoa

zegoen, lurra lantzen …(13)… etxebizitzak biltzen zituena.

Nabarmentzekoa da, gainera, mendi malkartsuaren maldetan

terraza ugari prestatu zituztela, hainbat produktu …(14)….

Machu Picchuko eraikin guztiek inken ohiko estilo

arkitektonikoa betetzen dute. …(15)… miresgarrienak hiriaren

goiko aldean daude. Ez daude bi harri berdin, …(16)…, bakoitza

toki jakin baterako landu zuten eta ezin hobeto egiten dute

bat ondokoekin. Kareorerik erabili ez zuten arren, harriak hain

ondo lotuta …(17)…, aizto baten xafla ere ezin da sartu bataren

eta …(18)… artean.

Hiriaren edertasunak eta zerk bultzatu zituen egitera, nor eta

1.

a. bisitariengan

b. bisitariarengana

c. bisitariengana

d. bisitarietan

2.

a. sarri

b. askok

c. ugarik

d. ugari

3.

a. liluragarri

b. txizalarri

c. kutsagarri

d. barregarri

4.

a. bai

b. hala

c. nola

d. zein

5.

a. hartzear

b. hartzerakoan

c. hartuta

d. hartzen duzula

6.

a. dirudienez

b. deritzonez

c. dagokionez

d. egoki zaiola

7.

a. guzti

b. gehiagorik

c. gehien

d. gehiagok

8.

a. 1911n

b. 1911an

c. 1911ean

d. 1911etan

9.

a. jokaera

b. egonaldi

c. joera

d. egoera

10.

a. zutelako

11.

a. Arkeologoei ustez

b. Arkeologoez arabera

c. Arkeologoen arabera

d. Arkeologoei iritziz

12.

a. duenak

b. duena

c. duen

d. duela

13.

a. zutenen

b. dutenen

c. zirenen

d. zuten

14.

a. hazteko

b. hasteko

c. haziteko

d. hasiteko

15.

a. eraikuntza

b. hezkuntza

c. medikuntza

d. zapalkuntza

16.

a. hala ere

b. berriz

c. izan ere

d. aitzitik

17.

a. egoten

b. daudenez

c. dauden arren

d. dagoenez

18.

a. bataren

b. harrien

c. bestearen

d. besteen

19.

a. bizitzen zen

b. bizi izan zen

c. bizi zatekeen

d. biziko litzateke

20.

a. besterik

IRAKURMENA: MACHU PICCHU, ABANDONATUTAKO HIRIA

Page 23: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

22

noiz …(19)… bertan eta zergatik abandonatu zuten ez jakiteak

areagotu …(20)… du egin hiri horrek bisitaria liluratzeko duen

ahalmena.

Machu Picchu hiri misteriotsua da, besteak beste, inkek ez

…(21)… idazkera erabiltzen. Zibilizazio horren inguruko datu

bakarrak Peru konkistatu zuteneko garaian …(22)… dira. Hala

ere, idatzi horietako batek ere ez du ezer aipatzen inken

gotorleku …(23)….

Adituen ustez, errege-erreginen familiakoak bizi ziren bertan,

eta inperioko emakume handientzat erretiro-leku ere izan zen.

Hilerriko hilobiek argi erakusten dute emakumezkoak zirela

…(24)… nagusi, izan ere, 173 eskeleto aurkitu zituzten, eta

horietatik 150 emakumezkoenak ziren. Inken Inperioaren

gainbeheraren ostean, Emakume Hautatuak izeneko batzuk

bizirik irten ziren eta inguru horietara hurbildu ziren

konkistatzaile …(25)… ihesi. Han bizi izan ziren hil ziren arte.

b. zutenetik

c. zutenean

d. zutenik

21.

a. baitzuten

b. baitzituzten

c. bailuten

d. zutenez

22.

a. idatzia

b. idatzitako

c. idatziriko

d. idatzitakoak

23.

a. honi inguruan

b. honi gainean

c. honen buruz

d. honen inguruan

b. besterik ez

c. bakarrik

d. baino

24.

a. horretako

b. horretatik

c. bertan

d. bertokoak

25.

a. espainiarretatik

b. espainiarrengandik

c. espainiarrez

d. espainiarrengatik

Page 24: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

23

ELKARRIZKETA

Ondoren ematen zaizu gaiaz ELKARRIZKETA bat izango duzu zure

bikotekidearekin.

Beheko esaldiak LAGUNGARRI dituzu.

Eman ARRAZOIBIDE sendoak eta adibideak.

Entzun zure solaskidearen arrazoibideak eta erantzun iritzia eman.

1. ELKARRIZKETA

BIDAIATZEA GUSTATZEN ZAIGU, BAINA NOLA?

Edozein bidaia egin aurretik joango zaren herrialdeko gida guztiak

irakurtzen dituenetakoa zara? Joan aurretik, ahalik eta informazio gehien

eskuratzea gustatzen zaizu?

Egunez egun nondik nora ibiliko zaren lotuta izaten duzu? Non lo egin, non

jan…?

Bakarrik bidaiatzea gustatzen zaizu?

“Bidaiatzea motxila lepoan hartu eta bideari ekitea da” diote batzuek; ados

zaude?

2. ELKARRIZKETA

MERKE BIDAIATZEA

Europan egiten diren hegaldien %30 kostu baxuko konpainiek egiten dituzte.

Eman zure iritzia horretaz.

Hegazkin-konpainia batzuek maletak fakturatzeagatik kobratu egiten dute.

Zer deritzozu?

Zure ustez, segurua al da norbere kontura eta diru askorik gabe

bidaiatzea? Zergatik?

Etorkizunean merke bidaiatzeko ohitura hau zabaldu egingo al da? Zer dela eta?

Page 25: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

24

BAKARRIZKETA. AZALPENA

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

TURISMOA ETA BIDAIAK

ERAKARPEN TURISTIKOA

Herrialde edo eskualde bakoitzaren baldintzek turismo mota jakin bat erakartzen

dute, mundu guztiari ez zaizkiolako gauza berberak gustatzen: exotismoa,

tradizioa, kultura… Eta merkatu handi bat eratu da horren guztiaren inguruan.

Mediterraneoan, klima ona eta hondartzak saltzen dira, eraikinak, urbanizazio eta

golf zelaiak sustatzen, eta ondorioa azpian dauden interes ekonomikoak bezain

begi-bistakoa da: ingurumenaren endekapena.

Dena dela, sarritan, ingurumen-turismoa ere, hots, naturaren kontserbazioarekin

kontzientziaturiko pertsonek egiten dutena, oso kaltegarria da. Horren adibide

dira gune natural pribilegiatuen inguruan sortzen diren zabor-pilaketak, hala nola

Everest mendia igotzeko plataforman, edo Afrikako parke natural batzuetan.

www.hiru.com (egokitua) Endekapen=degeneración

BERBA EGITEKO PUNTUAK

- Zer iritzi duzu turismo egiteari buruz? Bidaiak egitea atsegin duzu?

- Zerk erakartzen zaitu gehien bidaiak egiteko orduan? Exotismoak, naturak,

kulturak, harremanak…?

- Nola nahiago duzu bidaiatu, zure kabuz ala agentzia bat kontratatuz? Zergatik?

- Zer uste daukazu ingurumen turismoa delakoaz?

Page 26: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

25

BAKARRIZKETA. AZALPENA

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago. BIDAIEN XEDEAK

Motxila edo maleta hartu, eta hara edo hona joatea gustatzen zaigu. Ez bakarrik

neguan aurpegi beltzaranarekin harro-harro ibiltzearren; interesante

sentitzearren ere bai. «Ni halako lekutan egonda nago…», esateak estatusa ematen

digu. Hala ere, barregarria da leku batez zein beste batez berba egiten dugun

bakoitzean nola guztiok antzerako gauzak kontatzen ditugun. Denetariko gidak

ditugu bidaiatzeko: alternatiboak, leku garestiei buruzkoak, oso turistikoak,

turistikoak baina desberdinak… Bakoitzak bat edo beste jarraitzen dugu gure

interesen arabera, baina azkenean oso antzerako zirkuituak egiten ditugu hotelen

prezioak salbu. Badirudi, Argentinara joan eta Iguazura ez bazoaz, alperrik joan

zarela. Baten batek kantatzen zuen moduan: «Ez dezatela esan ez naizenik egon».

Atera argazkia eta erakutsi guztiei. Bidaiatzea oporrak pasatzea baino zerbait

gehiago izan dadin ikusten ditugun lekuetan bizi direnen kezkak, ohiturak, barrea,

negarra… entzutea beharrezkoa da. Litekeena da, isilik denbora gutxi aguantatzen

dudalako izatea, baina niri bakarrik bidaiatzeak lagundu dit horretan.

ONINTZA ENBEITA. BERRIA. 2012/03/27. EGOKITUA.

BERBA EGITEKO PUNTUAK

Bidaiak egiterakoan, zerk bultzatzen zaitu? Zein motatako bidaia aukeratzen

duzu? Zelako bidaiaria zaitugu? Zergatik? Etekinik ateratzen al diezu?

Inoiz pentsatu duzu bidaiaren bat bakarrik egitea? Zertan lagun diezazuke?

Zer-nolako eragozpenak ditu?

Bidaiek, benetan eguneroko errealitatearekin mozteko balio dute ala estres

handiago bat sorrarazten digute? Opor osteko sindromea delakoa.

Egindako bidaiek denboraren neurria aldatu al dizute? Hobe betiko

monotonian jarraitzea

Page 27: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

26

BAKARRIZKETA. AZALPENA

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

GARRAIOBIDE AZKARRAK

2014an 320 kilometro orduko abiadura hartuko du. East Japan Railway Company

enpresak duela gutxi jakinarazi du laster seriean ekoitziko duela Shinkansen Serie

E6 bala trenaren modelo berri bat eta Japoniako trenik azkarrena bihurtuko dela.

Zerbitzu berri horrek 300 kilometro orduko abiadura hartuko du 2012aren

amaieran eta 320koa, berriz, 2013aren amaieran. Río de Janeiroko 2016ko Joko

Olinpikoei begira, Brasileko agintariek esan dute Brasilgo lehen bala trena

garatzeko lizitazio bat irekiko dutela.

Abiadura handiko modelo berri honek errendimendu hobea izango du Tokio-Akita

ibilbideko bihurgune handietan. Shinkansen Serie E6 trenak kanpo diseinu dotore

eta ausarta du, gorriz eta zuriz pintatuta dago eta hainbat ezaugarri estetiko

berritzaile ditu barnealdean.

Kasu honetan, erosotasuna nabarmendu nahi izan da eta bereziki pentsatuta dago,

abiadura handiko zerbitzua emateaz gain, erabiltzaileen beharrak asetzeko eta

bidaia eroso, seguru eta atsegingarria bermatzeko.

BERBA EGITEKO PUNTUAK

- Gogoko duzu azkar bidaiatzea? Zergatik?

- Aukeran, zer nahiago duzu hegazkina ala tren azkarra? Inoiz erabili duzu antzeko

trenik?

- Zer iritzi duzu gurean eraikitzen ari diren Abiadura Handiko Tren sareaz?

Arrakastarik izango al du garraio mota honek hemen?

- Ba al dago zure ustez etorkizunerako garraiobiderik? Zein erabiliko dira gehien?

Zein gutxien?

Page 28: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

27

Idazlan laburra (100-120 HITZ)

Zure herriko udalak “Gazteak munduan” programa sortu du; udalaren webgunean

sartu, eta beheko iragarkia irakurri duzu. Erantzutea erabaki duzu. (90-110 hitz)

Gazte, Udalak “Gazteak munduan” programa sortu berri du, bidaiatu nahi

duten gazteei laguntzeko asmoz. Oraindik ez dakigu oso ondo zelako bidaiak

antolatu behar ditugun, eta zure laguntza eskertuko genuke.

Mesedez, adierazi:

- Nora joatea nahi zenuke? Zergatik? Zein litzateke bidaiaren helburua?

- Taldean joanez gero, zenbat lagunekin joango zinateke?

- Zein garraiobide erabiliko zenuke?

IDAZLANA:

Page 29: 5. UNITATEA: BIDAIAK

5. UNITATEA: BIDAIAK B2

28

GRAMATIKA ETA ARIKETAK II- DENBORAZKO PERPAUSAK. 43tik 47

unitatera.

GRAMATIKA TXOKOA: