492 guaixea

16
Arbizutik espetxera Oroimenaren irudiak errealitate bihurtuz Venancio Amillanoren erakusketa Altsasun Ikusgai SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko ilbeltzak 16, ostirala • 2. aroa • 492. zenbakia Sakanako Pilota Txapelketako 27. edizioko finalak jokatuko dira bihar arratsaldean Lakuntzan eta Arbizun San antondarrak biltzeko egunak lau herritan Kirolak >> 10 Sakanerria >> 9 >>13 Nafarroako I. Trikiti Jaialdia Bihar 17:30ean Altsasuko Iortia kultur gunean Zinema ikuslearen eguna Altsasun Ostegunero, 3 euroren truke Parlamentuak Sakanako Plan Estrategikoa babestu du Mezenas izateko aukera zabalik Haize Berriak bandak eta Etxarriko abesba- tzak Mecna zigilua lortu dute Altsasuko festen data udalean aztergai >>6 >>3 >>13 Danbor hotsak Lakuntzan San Saastinen omenez Gidariak autobiako zoruarekin kexu >>5 >>8 >>7 >>14 >>15

description

 

Transcript of 492 guaixea

Page 1: 492 guaixea

Arbizutik espetxeraOroimenarenirudiakerrealitatebihurtuzVenancio Amillanorenerakusketa AltsasunIkusgai

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko ilbeltzak 16, ostirala • 2. aroa • 492. zenbakia

Sakanako Pilota Txapelketako 27. edizioko finalak jokatuko dirabihar arratsaldean Lakuntzan eta Arbizun

San antondarrakbiltzeko egunak lau herritan

Kirolak >> 10Sakanerria >> 9

>>13

Nafarroako I.Trikiti JaialdiaBihar 17:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean

ZinemaikuslearenegunaAltsasunOstegunero, 3 euroren truke

ParlamentuakSakanako Plan Estrategikoababestu du

Mezenas izatekoaukera zabalikHaize Berriak bandaketa Etxarriko abesba-tzak Mecna zigilualortu dute

Altsasukofesten dataudaleanaztergai >>6>>3

>>13

Danbor hotsak LakuntzanSan Saastinen omenez

Gidariak autobiako zoruarekin kexu >>5

>>8

>>7

>>14

>>15

Page 2: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

MusikaThe Crockets. Lastailaren 16an,ostiralean, 23:30ean LakuntzakoSorgiñak tabernan.

I. Nafarroako Trikiti Jaialdia.Ilbeltzaren 17an, larunbatean,17:30ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

AntzerkiaKonposteroak. Ilbeltzaren 17an,larunbatean, 17:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. ZirikaZirkus.

Txanogorritxo rock. Ilbeltzaren18an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.TDiferencia.

ZinemaAntes del frio invierno. Ilbeltzaren16an, ostiralean, 21:45ean etailbeltzaren 18n, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Los juegos del hambre. Ilbeltzaren16an, ostiralean, 22:00etan etailbeltzaren 18n, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

Bizikleta irteerakTxurruko punta. Ilbeltzaren 18an,

domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 46 km.Burunda klubeko mendi bizikletataldea.

ErakusketakArdiak eta beste. Ilbeltzaren 18raarte Urdiaingo Kaluxa tabernan.Idoia Zufiaurre, Chuffi.

Oroitzapenak. Ilbeltzaren 25eraarte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean. VenancioAmillano.

Hitzaldiak Montessori haur-eskola.Hezkuntza berrikuntzaproiektuaren aurkezpena.Ilbeltzaren 21ean, asteazkenean,17:30ean Irurtzungo kultur etxean.

TailerrakBirziklatzea. Ilbeltzaren 16an,ostiralean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Familia egiten. Atxikimendua etalotura. Ilbeltzaren 22an,ostegunean, 17:30ean Irurtzungokultur etxean. Eider Pacheko.

Bestelakoak Parkinsonaren aldeko zuhaitzlandaketa. Ilbeltzaren 16an,11:00etan Altsasuko Dantzalekun.

Gaztetxokoko jardunarenerrepasoa. Ilbeltzaren 17an,larunbatean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Euskal Herriko Mus Txapelketa.Ilbeltzaren 17an, 16:00etan,Altsasuko kanporaketa Zubi-Ondoelkartean. Ilbeltzaren 17an,arratsaldean, Irañetakokanporaketa Txapel Azpi elkartean.Euskal Herriko Mus Federazioa.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoenPlataforma. Ilbeltzaren 16an,ostiralean, 19:00etan AltsasukoGure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Ilbeltzaren 16an, ostiralean,20:00etan Lakuntzako, Arbizukoeta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Ilbeltzaren 18an, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

IoneZorionak , ondoguapiondo . Bego ta fa-miliaren partez.

ItxasoZORIONAKHiribe-rriko familiaren partez!!Mila muxu.

UnaiUrdiaingo 4 urteko muti-lik politenari ZORIO-

NAKzure familia guz-tiaren partetik eta bere-ziki Larreren partetik.

AingeruZorionakbihotza!Gure bizitzako garran-tzitsuena. Asko maitezaitugu Unax,aita taama.

Ondatz ReparazAnabitarteBat, bi, hiru, lau.. ZORIONAK

prezioso!!

UxuriZORIONAK zure Altsasuko lehengusuenpartez. Muxu handi bat.

JosuZORIONAKberanduizan arren!! Urdiaingoeta Arabako familienpartetik. Ez galdu seku-la zure farre polit hori!Muxu handi bat.

SukariZorionak ttiki! Da-goeneko urtetxo batgurekin. Txokolatezkomuxuak Obats eta Elo-rriren partes.

Altsasuko abesbatza33 urte entzuten diguzuenen bihotzak alaitzen,

ZORIONAK!!!!!

ilbeltzak 16-22Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Jule AlbiraZorionak txikiti-ka!!!! Hiru urte ia.... Mu-xu haundi bat Oihan,izeba eta osaban par-tez.

Jimmy’s hall. Ilbeltzaren 22an,ostegunean, 19:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Ikuslearen eguna, 3 euro.

Los juegos del hambre Iortian ikusgai.

Page 3: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a 3

ezkaatza >>

GALDETEGIAbazkide

Olaztiko, Etxarri Aranazko, Irurtzungo, Lakuntzako, Arbizukoeta Altsasuko (Iortia) liburutegietan.

Guaixeren bulegoan: Foru plaza 23-1 Altsasu

Bete eta bota postontzira >>

<< edo bete online galdetegia! >>

Jasotzeko azken eguna:ilbeltzak 22

Ekonomia, Ogasun, Industria etaEnplegu Batzordeak asteartean ahobatez onartu zuen mozioa. Planamartxan jartzeko NafarroakoGobernua “parte aktiboa” izateaeskatu du

Sakanako Plan Estrategikoa (SPE)egiteko ibarreko eragile sozio-eko-nomikoak egindako lan eta aha-legina aitortzearekin batera, Par-lamentuko batzordeak Nafarroa-ko Gobernuari eskatu dio SPEnjasotako akzioak “ekonomia sus-tatzeko bere politika orokorretanintegratzeko, enplegu jasangarriaeta kalitatezkoa sortzen saiatuahal izateko”.

Aldi berean, Nafarroako Par-lamentuko batzordeak gobernua-ri eskatu dio “SPEren sustatzaile-ekin akordioak bilatu ditzala, pla-neko akzioak modu eraginkorreanmartxan jartzeko beharrezko egi-tura-, giza- eta finantza-baliabide-ak jartzeko”. Elkarlan aktiboa ereeskatu diote gobernuari.

Parlamentuko taldeek argudia-tu dute ekonomia sustapena ez delaudalen egitekoa Nafarroako Gober-nuaren eskumena baizik. Elkarla-nerako nahia berretsi dute, “ez soi-lik baliabideak emanez, elkarlan

eremuak sortuz ere, Nafarroako bes-te eskualde batzuetarako errefe-rentzia izan daitezkeenak”.

Hurrengo geltokia, Nafarroa-ko Gobernua Sakanako Garapen Agentziatik“oso positibotzat” jo dute mozio-aren onarpena. SPEren gauzatzeabezala, “ adostasun eta elkarlana-ren bidetik” segitzen duela erenabarmendu dute. Sakanako Gara-

pen Agentziatik iragarri dutenez,Nafarroako Gobernuarekin harre-manetan jarriko dira planarensustatzaileak. “Nafarroako Gober-nuko ordezkariekin adostu beza-la, Sakanak bere kabuz Plan Estra-tegikoa ondu eta adostu du. Orain,Nafarroako Gobernuari dagokioelkarlanera biltzea eta dagozkioneskumenak erabiliz, SakanakoPlan Estrategikoaren gauzatzeanparte aktibo izatea”.

Iritziak

UPNko Coro Gainza Aznarezekadierazi zuen lanpostuak sortubehar direla, horretarako “denakbusti behar dugu, industriarenezarpena baztertuko duten jarre-rak baztertu beharko dira”. PSN-ko Roberto Jimenez Allik nahizeta herrialdeko eskualdeen bere-zitasunak aitortu, Nafarroa oso-rako planen alde agertu zen. Nafa-rroako Gobernuari diru-baliabi-deak jartzeko eskatu zuen.

Bilduko Bikendi Barea Aiestara-nek plana sortzeko izan zen par-te-hartzea eta haren pluraltasu-na eta ibarreko ehuna sustatze-ko asmoa nabarmendu zituen.Nafarroako Gobernuak bitarteko-ak jartzeko eskatu zuen. Aralar-NaBaiko Juan Carlos Longas Gar-ciak plana egiteko “behetik gora-ko” metodologia goraipatu zuen,“Nafarroako beste eskualdeeta-rako eredu izan daitekeena,herrialdeko eskualde oreka lor-tzeko balio dezakeena”. Garapenorekatuaren alde egin zuen, “jasan-

garria, ez edozeren trukeko gara-pen azkar bat”.

Jose Migel Nuin Moreno IUkoakSakanaren erreakzioa oso posi-tiboki nabarmendu zuen. “Alter-natibak bilatu zaizkio, krisiari etaegungo ekonomia politikari”. Nafa-rroako Gobernuari baliabideakemateko konpromisoa eskatuzuen.Geroa Baiko Manu Aier-di Olaizolak ibarreko eragileenarduraren eta inplikazioaren posi-tiboa azpimarratu zuen. Adiera-zi zuen plana tresna berria delaeta garatu bitartean moldatu etaegokitu beharko dela. Planarenlidergoari erreparatu zion: “pla-naren sustatzaileek eta Nafarro-ako Gobernuak ongi zehaztubeharko dute, jendearen inplika-zioa eta gertutasuna mantentze-ko”. Azkenik, PPko Ana BeltranVillalbakplana sortzerakoan lor-tutako adostasuna nabarmenduzuen. Plana garatzean adostasunhori mantentzea eskatu zuen.“Denen onuraren alde, denek utzibeharko dute euren egitasmoa-ren zati bat”.

SAKANA

Parlamentuak Sakanako Plan Estrategikoagaratzeko Gobernuak parte hartzea eskatu du

Parlamentariak batzordean.

»

Abenduaren 31n, Idiazabal GaztaJatorri Izendapenak 2014an nazio-arteko lehiaketetan saria lortuzuten gaztandegiei aitortza eginzien. Idiazabal Gazta Izendapene-ko Kontseilu Arautzaileko buruJose Mari Ustarrozek izendapenaeta Idiazabal gaztaren itzala etaizen ona zabaltzeko gaztandegiekegindako lana eskertu zuen.

Ekitaldian gaztandegi bakoi-tzak diploma bana jaso zuen. Haienartean Londongo World CheeseAwards txapelketan saritutakohiru sakandarrak zeuden: Balda,

Artola y otros (Beriain marka,Unanu), La Vasconavarra (Vasco-navarra marka, Olatzagutia) etaJulen Karasatorre etxarriarra etaNerea Luis lakuntzarra (June,Agurain).

Gaztagile diplomatuak Abenduaren 27an mustu zenLakuntzako kultur etxea. Musikaeskola, jubilatuen egoitza etaerabilera anitzeko gelak hartzen ditu

Lakuntzako zineko kultur aretoajendez lepo betea zegoela mustu zenLakuntzako zine berritua. Eraiki-nak behealdean jubilatuen egoitzaeta erabilera anitzeko aretoa edokultur aretoa hartzen ditu eta goianmusika eskola eta dantza taldearenentsegu gela edo hainbat ikastaro–yoga, soinketa eta abar– egitekogela handia hartzen ditu. Mustu-tze ekitaldian Lakuntzako abesba-tzak eta lakuntzarrez osatutako bimusika taldek hartu zuten parte.Zineko lanak bukatzeko herrita-

rrek auzolanen bidez egindakolana nabarmendu zuen Jose RamonGarin alkateak, eta “herri honenalkate izatearekin harro” zegoela

aitortu zuen. Bestalde, IzaskunIgeltz eta Oihane Uribe zinegotziekzineari erabilpena eta bizia ema-teko deia egin zieten lakuntzarrei.

Zine berriari bizia ematera!Lakuntza»

Herriko musikariek emanaldi ederra eskaini zuten zinearen mustutzean.

Page 4: 492 guaixea

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a4 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi Gartzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Iratxek agindutako inkesta bate-an, herritarrek berek adierazidutenez, konponketa tailerren%14ak ez die bezeroei aurretikidatzizko aurrekontua eskain-tzen. Dokumentu hau, non egin-go diren lanak eta hauen kos-tuak zehazten diren, alde bate-ra utz daiteke bakar rikkontsumitzaileak espresuki ukoegiten badio.

Pertsona asko gaitzituta ager-tzen dira tailer batek konpon-keta batengatik kobratzen dio-nagatik, haien ustez prezioaneurriz kanpokoa delako. Halaere, askotan kontsumitzailehauek, jakin jabe, aurrekontubat osatzeari espresuki uko egi-ten dioten dokumentu bat sina-tzen dute. Zentzu honetan fun-tsezkoa da kontsumitzaileak,tailerrean sinatu aurretik, edo-zein dokumentu arretaz irakur-tzea.

Egindako lanaren fakturaksinatutako aurrekontuarekinbat etorri behar du eta aurre-kontuaren osaketa soilik kobradaiteke azkenean bezeroak kon-ponketa eskatzen ez badu.

Lanak egiten diren bitarteanaurretik antzeman ez zirenmatxurak agertzen badira, tai-lerrak kontsumitzaileari hauenprezioarekin batera jakinarazibeharko dio, eta konponketakbezeroak bere adostasuna ema-ten duenean bakarrik egin ahal-ko dira. Dena dela, ez da arra-roa kontsumitzaileek tailerrakaurretik ohartarazi gabe aurre-tik antzeman ez zen matxurabatengatik fakturatu diela erre-klamatzea eta honen ondoriozkonponketa garestitu izana.

Gainera, tailerrek modu ikus-garrian kartel bat jarri behardute non adierazi beharko direnlan ordu bakoitzeko tarifa etazerbitzuen prezioak.

Arazoa are larriagoa da aurre-kontua edo aberia ezagututakontsumitzaileak ez konpon-tzea erabaki izan balu edo egi-ten den konponketarekin gora-beherak gertatzen direnean.Hori dela eta guztiz gomenda-garria da beti aurrekontuaeskatzea.

Iratxe

Badira aste pare bat urte berriansartu ginela. Urte zahar gau har-tan egindako promesa askotxojada apurtuak izanen ditugunarren, oraindik buruan dugu per-tsona moduan hobetzeko gureburuari egindako zina. Inguruanduguna gehiago baloratzea, gureekintzen ondorioei neurria har-tzea, maite duguna zaintzea…Ilbeltzaren hasierak ematendigun indar hau probestu eta

aldamenean ditugunei zabaltze-raino xurgatu beharko genukeinertzia kolektibo hau. Guk geukegiten ez baditugu ziurrenikinork ez ditu gugatik egi bihur-tuko gure ametsak.

Ametsak ez, baina amesgaizto-ak beste kontu bat dira. Haiek baiegi bihurtu ohi dizkigutela bes-teek eskatu gabe. Guztiona denabereganatzen adituak direnhoriek dira trebe lan horietan.

Gure lurra zulatu, dardarazi,lehertu eta barrenean duena ate-ra nahian dabiltza zenbait petro-lera gure inguruan. Gasa etapetrolio likatsua gurean ba oteden begiratu nahian, suntsituta-ko Euskal Herri bat utziko digu-te ordainetan. Fracking-aren kon-trako legeak ditugun arren,borondateak erosi nahian Madril-dik etengabe dabiltza autonomie-tako gobernuekin ustezko hidro-

karburo hauen ustiaketen eteki-nak partekatuko dituzten pro-mesak botatzen. Taxuzko politi-kari bati, ordea, ez zaio komenioraindik halako tratuak onar-tzea. Gizartearen haserrea hau-teskunde aurretik pizteko arris-kua ekidin nahiko dute oraingoz.Behin tramitea pasata, argi gaihonekin zer gertatuko den, dirua-ren borondateak ez baitu balaz-tarik.

Ametsak eta amesgaiztoak

Arduratu gaitezen jolasten ezduten edo jolasten ez dakitenhaurrekin. Hau hizlari batiaspaldian entzun nion esaldi batda eta orduz geroztik gogoangeratu zait.

Winnicott (aurreko mendekopediatra eta psikoanalista), hau-rrekin egindako lanagatik osoezaguna izan zen. Berak sortuta-ko teoria eta praktika, jolasareninguruan eratzen dira. Bere ustez,jolasa oso garrantzitsua da, hau-rraren baita helduaren bizitzan

ere: jolasa, berez, terapeutikoa etasortzailea da, bizitzara gidatzengaituen ekintza. Jolasten bada,transformaziorako eta haztekoaukera dago. Bere teoria askozzabalagoa da, baina jolasarenideia hau azaldu nahi izan dut.

Jolastea garrantzitsua da, hau-rraren garapenerako alderdinagusietako bat. Ekintza atsegi-na eta sortzailea da eta etorkizu-nerako prestatzen gaitu, helduakgarenerako. Jolastean haurrekinguratzen dituen mundua

maneiatzen ikasten dute eta ingu-runearekin harremanetan jar-tzeko trebetasunak garatzendituzte.

Umea jolasaren bitartez komu-nikatzen da: jolasten den bitar-tean bere barrualdea adieraztendu eta bere bizitzako gertakizu-nak irudikatzen ditu (beharrak,pozak, beldurrak, zailtasunak,nahiak, tristurak, ametsak…).

Honetaz aparte, ikasi, esperi-mentatu, irudimena landu, ten-tsioak askatu, harremanetan

jarri, sozializatu, gorputza landueta garatu… hau guztia egitendute haurrek jolasten duten bitar-tean.

Beraz, eman diezaiogun dago-kion tokia eta har dezagun den-bora eta espazioa haurrek jolasdezaten eta jolastu dezagunberaiekin. Agian, helduoi ere,ongi datorkigu berriz ere umebihurtzea eta jolasten ez ahaztea!!

Naroa Iraurgi ArrietaPsikologoa, Gestalt terapeuta

hara zer dien

Jolasaren garrantzia haurtzaroan

barrutikkanpora

Aurrekontueskubidea

Atal honetan ahalik eta iritzi gehie-nek tokia izan dezaten 1.500 karak-tere (espazioekin) baino gehiagoduten gutunik EZ DA ONARTUKO.Karaktere kopuru horretatik gorakogutun guztiak LABURTU eginendira. Gutunean izen-abizenak, tele-fonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertu beharkodira. Gutunak asteazkeneko goizekohamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da aste horretanpublikatuko. Guaixe aldizkariak ezdu bere gain hartzen derrigorrez,aldizkarian adierazitako esanen etairitzien erantzukizunik.Zure iritzia helarazteko: Foru plaza23, 1 Altsasu; [email protected] 948 564 275 telefonoa.

gora/behera

ZinemaEmanaldiak eskuraga-rriagoak Altsasun,ikuslearen egunarekin.

Hanka motzHala geldituko da planestrategikoa Nafarroa-ko Gobernuak baliabi-deak jartzen ez baditu.

>>

>>Altsasu “kaka” bat da:

Edo hori pentsatzen dute txakur jabe askok, herria txakur kakaz josia bai-

tago. Ia ezinezkoa da lau pausu ematea txakur kakarik ikusi eta sufritu ga-

be. Eta hobe berdeguneetan ez sartzea. Animaliak horrenbeste maite di-

tuzten horiek ikas dezatela ere herritarrak eta kaleak gehiago maitatzen.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a 5

SAKANA

sakanerria >>

Sentipen horiek jasotzen zituenwhatsapp mezu bat asko zabalduzen pasa den urte akaberan. Mank-eko buruak erantzunez, zoru berriahobea dela adierazi du NafarroakoGobernuak

Nafarroako Gobernuak Lakuntzaeta Bakaiku arteko SakanakoAutobiako (A-10) zorua berrituzuen irailean eta lastailean (6,8 kmGasteizko noranzkoan eta 6,1 kmIruñerakoan). Hura berritu ondo-ren ibilgailuen gidariak kexu dira.Batetik, autobiako zorua irregu-lar gelditu dela eta gidatzerakoannabari dela. Bestetik, euria egitenduenean autobiako zoru berriakura ez duela behar bezala zurru-patzen. Gidariak kexu dira galtza-dan pilatzen den urarekin, bi era-gin dituelako: lehena, beste ibil-gailu baten atzetik joateanaurrekoak jasotzen duen urarekinikuspena galtzen dela eta itsu-mustuan gidatzen dela; bigarrena,zoruan pilatutako urarekin ibilgai-luak irrist egin eta bidetik atera-ta eta istripuak izan daitezkeela.

Erantzuna Kontserbazio Zerbitzuko Mende-baldeko Negoziatu arduradunPatxi Ruiz Urmendiak adieraziduenez, “departamentuak egin-

dako analisiaren ondorio da zoruahobetzeko lanak”. Jakinarazi due-nez, horretarako aipatu autobide-etako 2012ko eta 2013ko ezbehar-kopurua, istripuen tipologia,zeharkako marruskadura-koefi-zientearen bataz bestekoa eta ezau-garri geometrikoak (radioak,peralteak, aldapak eta abar) izandituzte kontuan. “Analisia kon-tuan izanik, iragazgaiztasun,iraunkortasun eta uniformetasunhandiagoa emateko eta, aldi bere-an, bere funtzionaltasun ezauga-rriak (segurtasuna edo erosotasu-na) hobetzeko zoruaren azalekotratamendua egitea egoki jo zen”.

Gobernuak hotzean zabalduta-ko mikroaglomeratuarekin berri-tu du autobiako zorua. “Kostu txi-kiko eta balio estetiko handiko tra-tamendua da, zerbitzu aldian zeharzoruaren bizitza baliagarria luza-tu dezakeena”. Gobernutik eran-tzun dute zoruaren eta gurpilenarteko heltzea hobetu dela etahorrekin bide segurtasuna. Ruizekazaldu duenez, Sakanako Autobia-ko (A-10) beste zoru zati batzukmodu berean konpondu dira, “argigeratuz egokia dela”. Hala ere,aitortu duenez “egungo drainatze-tipologia aldatzen du eta ondorioz,

iragazgaiztasuna handitzen da,baina aurretik joaten diren ibilgai-luek proiektatutako ur kopuruahanditzen du. Hala ere, asfaltohorrek bide-segurtasuna hobetzendu”. Nafarroako Gobernutik adie-razi dutenez, aurretik zegoen“zoruak errodadura erosoagoa etaisilagoa zuen, batez ere euriarekin,

asfalto “lehor” sentipena sortuz,baina jarri berri den zoruak bai-no heltze ezaugarri nahiko txikia-goak zituen”.

Nafarroako Gobernuak 2012-2015 aldirako Leitzaran (A-15), Saka-na (A-10) eta Iparraldeko (A-1) auto-bideetako kontserbazio integrale-rako lanak eman zituzten. Hiru bide

horietan azken hilabeteetan egindira mantendu lanek 834.486 euro-ko balioa dute. Nafarroako Gober-nutik azaldu dutenez, aipatu auto-bideetan lanak egin aurretik erro-dura-geruza zahartuta eta latzzegoen, agregakinen galera zueneta azkenaldian zenbait tokitankonponketa txikiak egin zituen.

Gidariak Sakanako Autobiaren zoruarekin kexu

Sakanako Autobia Etxarri parean. Zoru berriak gidarien kexak ekarri ditu.

Espainiako Errepublikaren kontrako1936ko estatu kolpean hildako 34 alkate eta 115 zinegotziren izen-abizenak jasotzen dituen plakamustu dute

Francoren estatu kolpearen ondo-rioz hildako hautetsiei omenal-dia eta aitortza egiteko Nafarro-ako Parlamentuan plaka bat mus-tu zuten astelehenean. Lehensolairura daramaten eskaileretanjarri zuten oroigarria. TomasDorronsorok (Iruñeko zinegotzibaten semea), Agirre ahizpak

(Lizarrako alkatearen alabak)eta Olimpia Plazak (Castejongoalkatearen alabak) utzi zuten age-rian plaka. Hartan zera irakurdaiteke: Nafarroako Parlamen-tuak, Espainiako II. Errepublika-rekin izandako konpromisoaren-gatik Nafarroan eraildako hau-tetsien omenez eta haienganakoerrekonozimenduz.

SakandarrakHildako kargu publikoen artean

zortzi hautetsi sakandar daude.Hiru alkate: Silverio AstizLakuntza (Arakil), Antonio Goi-koetxea Otegi (Altsasu) eta Epi-fanio Gonzalez Villar (Ziordia,frontean hila). Lau zinegotzi erebadaude: Pedro Ihabar Arbizu(Arbizu), Felix Lopez Sanchez(Etxarri Aranazko udal gestora-ko kide), Isidro Zornoza de Jor-ge (Altsasu) eta Ramon Goikoe-txea Etxeberria (Ziordia, fronte-an hila).

SAKANA

Errepresio frankistak hildakohautetsien izenak Parlamentuan

Errepresaliatuen senideak plaka agerian uzten. Utzitakoa

Page 6: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a6 sakanerria

Dantzalekukoazpiegiturenkudeaketa ematekodeialdiaAltsasuko Udalaren Atabo-Altsasuenpresa publikoak egindako deialdia-ren arabera, Dantzalekuko ostalari-tza zerbitzua kudeatzeaz aparte, ige-rilekua, futbol zelaia, atletismo pista,aldagelak eta Usolarraingo aisialdigunearen mantenuaz eta garbiketazarduratu beharko da hura hartzen due-nak. Interesatuek eskaerak hilaren 26raarte egin dezakete. Zerbitzu hori urtebaterako eman nahi du udalak, hiru-ra luzatu daitekeena. Urteko 31.200euro ordainduko dio, 2.600 hilero, betiere fakturak erakutsita.

Uharte Arakil»

»

Altsasu»Altsasu»

SAKANA

Altsasu»

Hiru udaltzainkontratatzekooposizio deialdiaAltsasuko Udalak hiru udal agente kon-tratatzeko oposizio deialdia egin du.Lanpostu horietako bat txanda ire-kikoa izanen da. Hau da, edozein herri-tar aurkezteko aukera izanen du. Gai-nontzeko biak, berriz, igoera txanda-ko lanpostuak dira. Azken horietanNafarroako Administrazio Publikokolangileek izanen dute aurkeztekoaukera. Interesatuek euren eskaerakudalean aurkezteko 30 eguneko epeadute bihartik aurrera. Gaur egun Altsasuko Udaltzaingoabost kidek osatzen dute: bi kabok,agente bat eta bi laguntzailek. Azkenbiak kontratatuak dira. Heldu denurte erdialdera plaza duenetakobat jubilatu eginen da. Udalarenasmoa hutsik gelditu diren plazakpixkanaka betetzea da. Udaltzain-goan nahikoa langile ez zeudela iri-tzita, Altsasuko Udalak 2007ko mar-txoaren hasieratik udaltzainek gaue-ko txanda egiteari uztea erabakizuten. Haien ordez Foruzaingoa ari-tzen da. Hala, gaur egun goiz etaarratsaldeko txandak egiten dituz-te astegunetan eta goizekoa aste-burutan.

Familia barrukokomunikazioasustatzekobitartekoakGurasoen eta seme-alaben artekokomunikazioari erreparatuko zaioheldu den astetik aurrera Uharte Ara-kilen. Komunikazio hori sustatu ahalizateko hainbat gako aztertuko dituenikastaroa prestatu da: seme-alabekineta gainontzeko pertsonekin izatenden komunikazioa; besteengandik jasonahi den tratua, ondokoak nola tra-tatzen ditugun eta eguneroko harre-manetan opatzen diren oztopoak. Eskolako Guraso Elkarteak eta Irur-tzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zer-bitzuen Mankomunitateak antola-tu dute ikastaroa. Ikastaroa hurren-go hiru astearteetan, 15:00etan,udaletxean (ilbeltzak 20 eta 27 etaotsailak 10) izanen da.

Arakil»

Foruzaingoak legezkanpoko autolasterketa eragotziduela jakinarazi du Foru poliziak jakinarazi duenez, hila-ren 4ko gauean Etxeberritik Mado-tzera daraman errepidean legezkanpoko auto lasterketa bat egonzitekeela jakin zuen. Inguruan kon-trola ezarri eta 17 ibilgailu geldia-razi zituzten, gidarien eta autoendokumentazioa aztertzearekin bate-ra. Horretaz aparte, gidari guztiei alko-holemia proba egin zieten eta inorkez zuen positiborik eman. Drogentesta zortzi gidarik pasa behar izanzuten eta haietako batek kanabis posi-tiboa eman zuen. Foruzaingotik gogo-rarazi dute errepideetan baimendugabeko lasterketak egitea arau haus-te larria dela: gida baimeneko seipuntu eta 500 euroko isuna.

Aurten irailaren 13a domeka da, etafestak astebururik gabe burutukolirateke. Festak aurreratzea edogaldeketa egitea daude mahaigainean. Parte-hartze Batzordeakilbeltzaren 22an proposamenakaztertuko ditu eta Udalakilbeltzaren 28an hartuko duerabakia

Altsasuko festak irailaren 13anhasten dira, Iraileko Gurutzearenbezperan, eta guztira 5 egun irau-ten dituzte. Aurten festak igande-an hasi eta ostegunean bukatukolirateke, hau da, astebururik gabe.2009an festen inguruan egindakogaldeketan festak beti irailaren13an hastearen alde egin zutenaltsasuarrek, baina data konplika-tu hauek tokatzen direnean iritzidesberdinak sortzen dira beti.

Garazi Urrestarazu Zubizarre-ta alkateak (Bildu) nabarmendunahi izan du Altsasuko festak Par-te-hartze batzordean egituratu,erabaki eta aurrera ateratzen dire-la. “Aurtengo festen dataren gaiabertan aztertu zen, soilik aurten-gorako litzatekeen proposamenaegin zuten: jaien data aldatzea etafestak ostegunean, irailaren 10eanhasi eta irailaren 14an, astelehe-narekin bukatzea. Guk proposa-mena gure egin genuen eta 2014koazken osoko bilkurara eramangenuen”. Betiko egutegia man-tentzeak unibertsitate ikasleaketa langile asko festetan ezinenzutela parte hartu argudiatu dutebatzorde-kideek.

Beste proposamen bat

Abenduko osoko bilkuran gaiaaztergai izan zuten udal taldeek.Batzordeko proposamenaz aparte,NaBai 2011k festen aurretik altsa-suarrak aldaketaren arrazoiezinformatzea eta herri galdeketaegitea proposatu zuen. Koaliziokoeledun Unai Hualdek “egoki”jotzen ditu batzordearen argudio-ak. “Baina udal bilkurak aurretikhartutako akordio lotesleak ditu”.Hualdek gogora ekarri zuen, bosturtero antzeko egoera izaten da etaargudio berengatik 2009ko lastai-laren 4an herri galdeketa eginzuen udalak. 1.776 parte-hartzai-leetatik 1.436k ez aldatzearen aldebozkatu zuten eta 332k baietz.

Urrestarazuk adierazi digunez,“gu ez gara inor Parte-hartzebatzordearen gainetik erabakirikhartzeko eta ez genuen erabaki-

rik hartu, eta NaBai 2011k bere pro-posamena Parte-hartze Batzorde-ra eraman zezala proposatugenuen, batzordean eztabaidatueta erabaki daitezen festen ingu-ruan dauden proposamenak”.

Ziordian eragina

Jakinik Altsasun festak aurrera-tzeko aukera dagoela, Ziordiko etaAltsasuko festak elkarri ez zapa-tzeko, Ziordiko Udalak aurtengofestak aurreratzea erabaki du.Irailaren 5ean hasiko dira, larun-batarekin, eta 8an despeditukodira, asteartean. Azken egun horiKoruko Ama Birjina patroiareneguna da. Udalak finantzazioajartzen du eta Errekakartea elkar-teko batzorde bat arduratzen daurtero festen antolaketaz.

Santa Agedarako atzera kontuaNerea Navarro, Idoia Jimenez, Aitor Lara eta IosuApestegia dira aurtengo errege-erreginak

Ohiturari jarraituz hilaren 6an egin zen Altsasuko kinto-en errege zozketa. 1997 urtean jaiotako 31 neskei eta 29mutilei kartak banatuz aukeratu ziren arduradunak. Zor-tzikoa dantzatzen ikasten ariko dira otsailaren 3ra arte.

Sortu espetxepolitikaren kontraAsteartean Espetxe politika krimi-nalari stop! Presoak kalera! lelope-an Sortuk kontzentrazioak deituzituen, bezperako sarekadaren sala-keta ere bihurtu zirenak. Etxarri Ara-natzen ehundik gora pertsona elkar-tu ziren eta Altsasun 100 bat. Presoei elkartasuna adierazten etamobilizatzen segitzeko deia luzatuzen kontzentrazioetan. Aldi bere-an, larunbatean, 17:00etan Donos-tian eginen den manifestazioan par-te hartzeko deia luzatu zuten. Azkenhori makina bat eragilek Giza esku-bideak, konponbidea, bakea lelo-arekin deitu dute.

Alonso Podemos-Ahal Dugukoidazkari nagusi Altsasuko Podemos-Ahal Dugu tal-deko idazkari nagusia Virginia Alon-so Aparicio da. Bestalde, Iruñeko Pode-mos-Ahal Dugu taldeko idazkari nagu-sia Oscar Fresan izanen da (286 boto).Bere alboan Hiritar Kontseilua iza-nen da lanean, 11 kidez osatutakoorganoa. Hiritar Kontseiluko kideenartean dago Francisco Javier Guerri-co altsasuarra, 181 botorekin.

Altsasuko festen data airean

»

Neska-mutilak festetako etxajua lehertu berritan. Artxiboa

Page 7: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a sakanerria 7

SAKANA

Ikasle ohienpremia, hobetuahal izateko

Aralarko Mikel Donea institutukozuzendaritzak ikasle ohiei inkestabetetzea eskatu die. Segi dituztenikasketetan nola moldatu direnjakin nahi dute, institutuahobetzeko

Ikastetxeko zuzendari Javier Cas-teigek azaldu digunez, 2010 eta2013 urteen artean institutua utzieta unibertsitatean edo goi ziklo-etan ikasten jarraitu duten 100 batikasleri postaz bidali diete infor-mazio eskaera. “Galdetegia labu-rra da, 10 minututan erantzutekomodukoa”. Zuzendariak azaldudigunez, inkesta honakoek osatzendute: ikasketak noiz bukatu zuten,segidan zein ikasketa mota auke-ratu zuten, zein metodologia motaaurkitu duten, nola moldatu direneta institutuan zer egin daitekeen.Azkenik, institutuan egindako aldia-ren balorazioa ere eskatu zaie ikas-le ohiei. Zuzendariak azaldu digunez, “bada-kigu akademikoki ongi prestatutaateratzen direla. Baina hobetzekoinstitutuan egiten dugun hausnar-ketaren parte da hau. Ikasle izan-dakoak iturri garrantzitsu bat dira”.Ez da institutuak halako inkesta egi-ten duen aurreneko aldia. Castei-gek gogora ekarri duenez, “zuzen-dari izan nintzen aurreko aldian ereegin zen, duela 10 bat urte. Bainadenbora hori mundu bat da hez-kuntzan, dena aldatzen da. Ikasle-en ustez zer egin edo aldatu deza-kegu hobetzeko, hori jaso nahidugu”. Eta gaineratu du, “erantzu-na emanda nahikoa laguntza ema-nen digute”.Abenduan banatu zituzten inkesta etailbeltza despeditu arteko epea dago.Horretarako, ikastetxearen web orri-

Arbizu»

Espainiako Auzitegi NazionalekoEloy Velasco epailearen aginduzastelehenean atxilotu zuten FranBalda eta epaileak Soto del Realkartzelan sartzea agindu du. Arbi-zuarrarekin batera beste bi atxi-lotu espetxeratzeko agindu zuenepaileak, gainontzeko 13ak askegelditu ziren. Velascok Baldari“Herrira-n jardutea debekatzendion kautelazko neurria haustea,erakunde terroristako kide izatea,hura finantzatzea, gizarte seguran-tzari iruzur egitea, zerga iruzurraeta dirua zuritzea” egotzi dio.

AtxiloketaAstelehenean, 6:50 aldera, FranBalda atxilotzera joan zen Guar-dia Civila Arbizura (10 patrol eta2 furgoneta txuri). Etxean harekinzegoen ama eraikinetik atera duteeta etxea miatzen 9:50 arte egonziren. Atxiloketaren berri izan

bezain laster hainbat herritar Bal-daren etxebizitza inguruan elkar-tu ziren. Tentsio uneren bat izanzen senideek Guardia Civilei kon-tu eske joan zirenean. Baldarekinbatera, miaketatik plastikozko bipoltsekin atera ziren Guardia Civi-lak. Madrilera eraman zuten zuze-nean, Tres Cantos kuartelera.

16 atxiloketekin (12 abokatu)ETAren “kartzela fronteari eustenzion finantza egitura” desegin delaadierazi zuen Espainiako BarneMinisterioak. Iturri horrek Baldaeta beste hiru atxilotu Herrira era-kundeko diruzaintzat jo zituen.“Epaitegiak haren jarduera etenarren ETAren Espainiako espetxefrontearen egitura aktiboei babesekonomikoa ematen segitzen zuen”.

Ministerioak zabaldu duenez,“Herrirako diruzain gisa atxilotu-takoek legez kanpo utzitakoAmnistiaren Aldeko Batzordeak

eta Askatasunaren ekonomi balia-bide berak kudeatzen zituzten.Gainera, teknika berak erabiltzenzituzten”. Egitekoen artean abo-katuei euren lanagatik ordaintzeazegoela ere jakinarazi du.

SegidaMinisterioak jakinarazi duenez,2013ko irailaren 30ean (Herrira-renkontrako sarekada) eta 2014ko ilbel-tzaren 8an (EPPKren mintzakide-tzaren atxiloketa) egindako sare-kadak osatu zuen astelehenekoak.Balda aurrenekoan atxilotu zuten.Epaileak “talde terroristako kide

izatea, goratzea eta finantzatzea”leporatu zien sarekada hartan atxi-lotutako 18ei. Aldi berean, Herri-ra-ren jarduera bi urterako eteteaagindu zuen. Lau egun atxilotutaegon eta epailearen aurrean aku-sazioak ukatu ondoren aske geldi-tu zen Balda, 15ero sinatzeko beha-rrarekin, besteak beste.

Orduan atxilotutako 18ek auzi-tara eraman dute EspainiakoGobernua. Atxilotu berritan haieiburuzko datu ugari zabaldu zuenMinisterioak. Errugabetasun pre-suntzioa urratu zela ere argudia-tu zuten.

Deialdiak

Baldaren espetxeratze aginduajakin berritan, herenegun, herribatzarra egin zuten Arbizun 200bat pertsonek herri batzarraegin zuten. Bildutakoek “egunhauetan jaso diren eraso ezdemokratikoei erantzun zaba-lak antolatzeko” deia egin zuten.Aldi berean, bi mobilizazioetanparte hartzera deitu dituzteherritarrak. Batetik, larunbate-an, 17:00etan, Donostian maki-na bat euskal eragilek deituta-ko manifestaziora joatea. Bes-tetik, eta Baldaren espetxeratzeasalatzeko, otsailaren 1ean,18:00etan, Arbizun eginen denSakana mailako manifestazioradeitu dute. Batzarraren ondorenkontzentrazioa egin zuten pla-zan. Atxilotuen askatasuna etapolizia indarrek alde egitea eska-tzen zuten kartelak erakutsizituzten. Astelehenean 300 izanziren sarekada salatzeko batza-rrean parte hartu eta ondoren-go taldekako kontzentrazioanparte hartu zutenak.

Fran Baldaespetxeratua

Astelehenean 16 euskal herrita-rren atxiloketaren, Fran Baldaarbizuarraren eta beste bi euskalherritarren kartzelatzearen aurre-an, Arbizuko Udalak, lehenik etabehin babes osoa adierazi nahi dieBaldaren senitartekoei. Udalakgaineratu duenez, kartzelara bida-li dituzten 3 euskal herritarrak, Bal-da tartean, “presoen eskubideendefentsan aritzen dira, pertsonen

giza eta defentsa eskubideakbabesteko lanean”. Horregatikberaien kartzelatzea “gogor” sala-tu du Arbizuko Udalak. Halaber,Udalak adierazi duenez, “atxilo-keta hauek Euskal Herrian ireki-tako bake, demokrazia eta aska-tasunaren bide berriaren kontra-ko erasoak dira. Estatu espainolak,berriro ere, bere izaera ez demo-kratikoa erakutsi du. Ilbeltzaren

10ean milaka euskal herritarronaldarrikapenari jaramonik ez, etaoinarrizko eskubideak urratzea-ren aldeko apustua egin du”.

Manifestatzeko deiaUdalak larunbatean 17:00etanDonostian eta otsailaren 1ean,18:00etan, Arbizun burutuko direnmanifestazioetan parte hartzekodeia zabaldu du.

Arbizuko Udalak Baldaren kartzelatzea gogor salatu du

Herritarrak Baldari animoak ematen.

Page 8: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a8 sakanerria

Lakuntza» Olatzagutia»

SAKANA

Larraitz Amadoz Lazkano

Lakuntzan danborraren hotsakaspalditik dauka bere lekua. 25 urteetenik gabe, ilbeltzaren 20an gauer-dian jendetza biltzen da herrikoenparantzan. Aurten ere halaxeizanen da, hala ere, urte bereziaizanen dute lakuntzarrek 25. urteu-rrena betetzen delako. Beste behinere Lakuntzako Pertza elkartetiksukaldariz jantzita irtengo dira,txano eta gerriko gorriarekin,horrela, herriko plazarako bideaeginen dute danbor eta botilekineskuan. Aurten gainera urteurre-na dela San Saastinetako txupina-zoa botatzea egokitu zaie.

Danborrada egitearen ideia1990. urtean sortu zen lagun koa-drila baten inguruan. Asmo horrekforma hartu eta urte hartako SanSaastin jaietan irten ziren aurre-nekoz Lakuntzako kaleetan. Lehenurte hartan sekulako izotza botaomen zuen, baina eguraldi horrekez zuen lakuntzarren nahia uxa-tu. Bakoitzak etxetik ahal zuenaekarri zuen, danborrak, tinbalak,kristalezko botilak, txirulak…denetarik aurkitu zitekeen lehendanborradan. San Saastin Martxa,esaterako, herriko akordeoilaribatek mikrofonoaren laguntzaz jozuen, horrela, musikaren doinua-rekin herrian barna aritu ziren.

Urtez-urte San Saastin martxahorrek geroz eta indar handiagoa

hartu du herrian eta danborradangeroz eta jende gehiagok parte har-tzen du. Beteranoendako instru-mentu protagonista danborra izanohi da beti, hasiberriendako berriz,kristalezko botila eta koilara txi-kia. Hori ere urteekin aldatu eginda, garai batean soilik danborrakizaten zituzten, baina gaur egun ira-ganean kristala ateratzeko ohitu-rarekin jarraitu nahi dute. Danbo-rrada egiteaz aparte, 1997an oho-rezko txanoak banatzen hasi ziren,lehenengo txano hori danborradanparte hartu zuen lehen emakume-ari eman zitzaion. Hala ere, gauregun arte urtero banatu dituzte oho-rezko txanoak herriko alor desber-dinetan, kirolean edo hainbat lan-bidetan aritu direnei, herriagatiklan egin duten pertsonei.

Urteurrena25. urteurrenerako berritasunbatzuk prestatu dituzte. Bi abestiberri joko dituzte enparantzan,bata Otsagabia biribilketa izene-koa, eta bestetik, PamplonesarenLehenengo diana. Horretaz apar-te, eguraldiak laguntzen baldinbadu, herriko kaleetan aritukodira eta danbor handi bat atera-tzeko asmoa dute. Dena dela, aur-ten ere ohorezko txanoak banatu-ko dira herriko hiru pertsona eza-gunei, beren lana, parte hartzeaeta izaera omentzeko.

Egitaraua >> Ilbeltzak 17, larunbata17:30ean Sakanako pilota txapelketakofinala, Behar-zana pilotalekuan. 19:00etan Txupinazoa. Izengabeaktxarangarekin kale animazioa. 20:00etan Auzatea eta buruhandiak. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaOharkabe taldearekin. 21:30ean Zezensuzkoa. 24:00etatik 2:00etara DantzaldiaOharkabe taldearekin.

>> Ilbeltzak 18, igandea13:00etan Aizkolariak (Lopez etaRekondo) eta harrijasotzailea (Urrutia),plazan. 13:00etan Erraldoi eta buruhandiekinkalejira. 13:00etan Auzatea. 17:00etan Danz jolas jaia ZirikaZirkusekin, plazan. 20:00etan Auzatea eta buruhandiak. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaDuo Ametsekin. 21:30ean Zezensuzkoa. 24:00etatik 2:00etara Dantzaldia DuoAmetsekin.

>> Ilbeltzak 19, astelehena12:00etan Piperropilak udaletxean utzi. 13:00etan Piperropil txapelketa,plazan. 13:00etan Auzatea. 18:00etan Danborrada txikiamusikarekin girotuta. 18:30ean Txokolatada, gurasoekemana. 20:00etan Auzatea eta buruhandiak. 19:00etatik 22:00etara Dantzaldia DjElebitanekin. 21:30ean Zezensuzkoa. 24:00etan Danborrada herriko plazan.

>> Ilbeltzak 20, asteartea6:00etan Aurora. 11:00etan Erromeria San Saastinermitara. 12:00etan Meza ermitan. 13:00etan Auzatea, Lakuntzako Pertzaelkarteak emana. 18:30ean Elai Alaieko dantzari txikiak,plazan. 19:00etan Alkate dantza. 20:00etan Auzatea eta buruhandiak. 19:30etik 21:30era DantzaldiaIñakirekin.

Dorraoko, Bakaikuko eta Urdiaingokofradiek bihar ospatuko duteeuren eguna. Iturmendikdomekarako utzi du

Mandazainek XVII. eta XVIII. men-deetatik XIX.era arte gurean izanzuten ekonomia jardunaren leku-ko biziak dira San Anton kofra-diak. Saindua animalien eta abel-tzainekin eta abereekin zerikusiaduten lanbideen babeslea da. Etaharen izena duten kofradiek eureneguna ospatuko dute asteburuan.Hildako kofradeak gogoratzeazaparte, karguak berrituko dituz-te ibarreko lau kofradiek. Ospaki-zuna bazkari ederrekin despedi-tuko da.

Dorrao San antondar dorrobarrak biharelkartuko badira ere, gaur presta-tuko dute biharko gosaria. Bihar,9:00etan, elizan dute hitzordua. Hil-dako kofradeen omenezko elizki-zuna eta gero priorearen etxera joa-nen dira. Han errespontsua (AitaGurea eta Agur Maria) errezatuondoren elkarteko bidea hartukodute. Itur-aldea elkarteko mahaienbueltan gosalduko dute kofradeek.Batzuek karta-joko eta hizketal-diekin luzatuko dute egonaldia,besteak pasiatzera aterako dira.Baina guztiak ere 15:00etako baz-karian elkartuko dira atzera ere.

Bakaiku Hitzordua 13:00etan dute jarriaBakaikuko San Anton kofradiakokideek, elizan, mezara joateko.Handik atera eta elkartean,14:30ean, anaitasun bazkaria iza-nen dute. Giroa alaitzeko akorde-oilariaren laguntza izanen dute.

Sainduaren egunaz apartekofradiaren 300. urteurrena ospa-tuko dute san antondar bakaikua-rrek. Horregatik, aurtengo ospa-kizunak berezitik ere badu. Eliz-kizuna eta gero ateratako talde

argazkiaren kopia bana jasokodute arratsaldean bertan kofradeguztiek. Horretaz aparte, 1715etikkofradiaren martxa jasotzen duenakta liburuaren kopia digital banaere jasoko dute san antondarrek.Pasa den urtean liburua Nafarro-ako Liburutegi Nagusira eramanzuten, Iruñera. Hango adituekliburua zaharberritu eta digitali-zatu egin zuten. Egindako lanarenordainetan han liburuaren kopiadigitala gelditu da.

IturmendiSan Antonen eta San Migelen iru-dia duen bandera aldean dutela,san antondar iturmendiarrakdomekan ospatuko dute eureneguna. Kofradeak 11:00etakomezan elkartuko dira. Ondoren,apaiz etxean batzarra eginen dute,kontuak zertan diren jakiteko etaegoki jotzen bada arduradunberriak aukeratzeko. Hildakokofradeen aldeko errespontsuaerrezatu ondoren, Aritzaga elkar-tean bazkaltzera elkartuko dira.

Urdiain Bihar eguerdian elizkizuneanelkartuko dira san antondarurdiaindarrak. Joan den urteankofradian bajarik izan ez bazen ere,aurreko urteetako hildako kofra-deak izanen dituzte gogoan mezan.Garai batean meza ondoren ani-maliak bedeinkatzen zituzten,horien faltan bedeinkapena eginendu apaizak eta San Antonen ome-nezko kanta abestuko dute.

Eliz aldamenean dagoen Tinti-niturri elkartean gosaldu ondoren,herriaren etxean batzarra eginendu kofradiak. Kontuak eguneanjarri eta karguak berrituko dituz-te atzera ere. Aitziber elkarteanbazkaita joanen dira eta hura des-peditutakoan, maiordomoen etxe-etan jan-edanak izanen dituzte.

Urbasako portuko bide bazterre-ko ermitaren titularraren egunaizanen da asteartean. Eguerdikoelizkizunerako zabalduko dira ate-ak. Handik atera ondoren, auzo-tarrek prestatutakoa dastatzekoaukera izanen dute. Udalak ogiaeta ardoa banatuko ditu. 17:00etan

arrosarioa izanen da ermitan.Otoitza bukatu ondoren, ermita-ko estalpean txokolatea eta erros-kilak banatuko dituzte. San Sebas-tian ospakizunak 19:30ean despe-dituko dira, frontoian, ardoa etagazta banatuko dira han eta triki-tilariek jarriko dute doinua.

25 urtez danborra astinduz

Aste osoan entsegutan egon dira astelehen iluntzean denak behar bezala jotzeko.

Iturmendiko kofradiak 325 urte inguru ditu. Artxiboa

Bihar San Anton

San Sebastian ospakizuna

Page 9: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a oharrak 9

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Lan poltsa Andra Mari ikastolan. Garraio etajantoki begirale ordezkapenetarako lan poltsaosatzeko deialdia. Bidali [email protected] helbidera gaia “garraio/jan-toki lan poltsa” dela zehaztuz edo ikastolako idaz-karitzan aurkeztu urtarrilak 21 a arte.

IkastaroakIFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

Oharrak Jaiotzazaleen zozketa: 479 zk.

Zozketa. Pilotaria NAUN Etxarri Aranazko nes-ken pala taldearen zozketaren zenbakiak: Errigorasaskia: 704; Tablet: 35.

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloatelebistak Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabea [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3), Osinalde industrialdea, 20170Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoen

jarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-

xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo immigrazioa@sakana-

mank.com posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea izan nahi baduzu deitu649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Amets Larrion Gartziandia,abenduaren 18an Lakuntzan.• Nariah Owusu Ansah,abenduaren 19an Altsasun.• Izei Eskisabel Larrañaga,abenduaren 29an Bakaikun.• Laura Santiago Martinez,abenduaren 30ean Olaztin.• Maria eta Miguel Artieda Perera,abenduaren 31n Izurdiagan.• Agiri Malo Beregaña,abenduaren 21ean Altsasun.• Urko Borrega Velilla,abenduaren 25ean Altsasun.• Ioritz Askaray Ortiz, ilbeltzaren5ean Altsasun.

Heriotzak

• Martin Lasa Razkin, abenduaren8an Etxarri Aranatzen.• Esteban Mundiñano Fernandez,abenduaren 17an EtxarriAranatzen.• Aimar Barandiaran Etxeberria,abenduaren 23an EtxarriAranatzen.• Ana Maria Arretxe Goñi,abenduaren 25ean Arbizun.• Andres Salinas Martinez,ilbeltzaren 6an Lakuntzan.• Victorio Lazkoz Berastegi,ilbeltzaren 7an Arbizun.• Migel Angel Visiers Bengoetxea,abenduaren 27an Altsasun.• Rufino Mazkiaran Guridi,ilbeltzaren 7an Altsasun.• Juan Jose Aldalsoro Flores,ilbeltzaren 12an Arbizun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Micaela GalarzaGabirondo

X. urteurrena

Zure senarrak, seme-alabek

eta ilobekbihotzean zaitugu.

Jesus Extramiana Cameno

Abenduaren 31n,66 urte zituela,

gure anaiak utzi gintuen Madrilen.

Betiko gure bihotzetan.

Page 10: 492 guaixea

Pilota

Sakanako Pilota Txapelketarenfinalak jokatuko dira bihar,larunbatean, Arbizun eta Lakuntzan

Pilotak badu harrobia gurean.Horretarako lan handia egitendute Sakanako pilota klubek. Pilo-tarien lana sustatzeko, aurten

Sakanako Pilota Txapelketaren27. edizioa jokatu da. Adin guztie-tako 100 pilotari baino gehiagolehiatu dira. Txapelketan partehartu duten klubak Olaztiko Sute-gi, Etxarri Aranazko Gure Pilota,Altsasuko Pilotajauku, Arbizuko

Aldabide eta Lakuntzako klubaizan dira. Ia larunbatero izan dituz-te partidak. Orain, pilotari onenaknortzuk izan diren jakiteko ordua

da,finalak jokatuko baitira bihar,larunbatean, Arbizun (16:30ean)eta San Saastin festetan murgil-duko den Lakuntzan (17:30ean).

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a10

Aurreko urtean 6 jardunaldi pasabehar izan ziren euren lehen garai-pena lortzeko, eta aurten hasiera-tik irabazten hasi ziren Ezkurdiaeta Zabaleta. Momentuz jokatuta-ko lau partidak irabazi dituzte,nagusitasunez, eta Binakako txa-pelketaren buruan daude. Beraiekdira lau partidak irabazi dituen bikobakarra. Bestalde, Aitor Zubieta etaberarekin bikotea osatzen duenBerasaluze ongi hasi ziren, iraba-ziz, baina egun jokatutako lau par-tidetatik bi irabazi dituzte. Dena den,txapelketa ez da hasi besterik egineta edozer gerta daiteke.

Larunbatean Etxebarriko fron-toia goitik behera bete zen Ezkur-dia-Zabaleta eta Berasaluze-Zubie-ta bikoen arteko lehia jarraitzeko.Hasieran Berasaluze eta Zubietaibili ziren finago. 4-9 aurreratuziren eta Pablito Berasaluze bikainzegoen aurrealdean. Baina Ezkur-

diak eta Zabaletak pazientzia iza-ten jakin zuten eta egoerari buel-ta eman zioten. Partida erdialde-tik aurrera Berasaluzek beheraegin zuen eta akats ugari eginzituen erremateetan. Ezkurdiak,bere bolea indartsuari esker, Bera-

saluze frontisetik aldendu zuen, etaZabaletak gogor astindu zuen pilo-ta. Bukaeran, 22-15 gailendu zirensakandarrak.

Ezkurdia eta Zabaleta, pozikKontentu daude Zabaleta eta

Ezkurdia. “Hasieran urduri aritugara, baina etxeko lanak ongi egi-nak ekarri ditugu, ez da euren egunonena izan, eta irabaztea lortudugu” adierazi zuen Ezkurdiak.“Bikotea egiten ari direla” hori daeuren emaitzen onen gakoa. “Fron-toia ongi estaltzen ari gara, etadefentsan eta erasoan asko hobe-tu dugu. Zabaletak ezkerra ongibabesten du, eta nik zabalera. Nikpilota txarrak hartzen eta onakZabaletari uzten. Gainera, Zaba-letak izugarri jotzen du. Bikoteaegiten jarraitu behar dugu. Gai-nera, biak konfiantzarekin gaude-nean, gauzak hobeto ateratzendira. Eta horrela segitzen saiatu-ko gara. Oraindik asko gelditzenda eta partidaz partida joan behardugu, txapelketa luzea delako”

adierazi du Ezkurdiak.

Zubieta, sentsazio onekinAitor Zubietak onartu zuen par-

tida edonork irabazi ahal zuela, bai-na beraren eta Berasaluzeren aka-tsek partida galtzera eraman zituz-tela. “Akatsak egin ditugu, ez dugutantoa bukatzen jakin eta horrekmina egin digu. Baina ez zaio buel-ta gehiagorik eman behar. Joko onaegiten ari gara eta gauzak atera-ko dira. Finean, boladak izaten diraeta gauzak ongi egiten jarraitzenbadugu, irabazi dezakegu” azalduzuen Etxarriko atzelariak.

Larunbatean Xala eta MerinoII.a izango dituzte arerio Berasa-luzek eta Zubietak. Aldiz, RetegiBi eta Rezustaren kontra ariko diraEzkurdia-Zabaleta.

»

»

Altsasu eta IrurtzunEspainiako KlubenTxapelketanAurreko asteburuan hasi zenEspainiako Kluben Pilota Txa-pelketa. Esku pilota kategorian10 klub lehiatzen ari dira, bi mul-tzotan banatuta. A multzoandaude Oberena, Errioxako SanCosme, Burgoseko San Cristo-bal, Errioxako Titin III.a eta Irur-tzun. Eta B multzoan Paz Zigan-da, San Migel, Altsasu, Naxeraeta Oberena. A multzoan Irurtzunek atsedenjardunaldia izan zuen. B multzo-an Altsasuk Naxeraren kontrajokatu zuen Errioxan eta bi par-tidak irabazi zituen. Banakako-an Altsasuko Peñasek 10-3, 4-10 eta 5-4 irabazi zion Larrea-ri eta Beitia-Gorriti bikotealtsasuarrak 10-5 eta 10-6 har-tu zituen menpean NaxerakoPrado-Garcia.

Binakako 5. jardunaldia

Irujo-Cecilio – Artola-Albisu(ostiralean Atanon. ETB1)Olaizola II.a-Beroiz / Oinatz-Aretxabaleta (larunbateanLabriten)Berasaluze II.a-Zubieta / Xala-Merino II.a (igandean Mungian.ETB1)Retegi Bi-Rezusta / Ezkurdia-Zabaleta(astelehenean Tolosan)

Ezkurdia-Zabaleta goianBinakakoan jokatutako lau partidak irabazi dituzte (4 puntu). Berasaluze II.a-Zubieta 22-15 hartu zituzten menpean larunbatean Etxebarrin

Sailkapena

1. Ezkurdia-Zabaleta 4 puntu2. Oinatz-Aretxabaleta 3 puntu3. Artola-Albisu 2 puntu4. Irujo-Barriola 2 puntu5. Retegi Bi-Rezusta 2 puntu6. Berasaluze II.a-Zubieta 2 puntu7. Xala-Merino II.a 1 puntu8. Olaizola II.a-Beroiz 0 puntu

Zabaleta, Ezkurdia, Berasaluze eta Zubieta material aukeraketan.

Aurreko urteko txapelketako sari ematea, Lakuntzan.

kirola >>HERRI KIROLAK

AIZKOLARIAK LAKUNTZAN: LakuntzakoSan Saastin festetan atzera ere herri kiroleitokia egin diete. Igandean, 13:00etan, Lo-

pez eta Rekondo aizkolarien eta Urrutiaharri jasotzailearen saioa hartuko du he-rriko plazak.

Nortzuk dira Sakanako pilotari onenak?27. Sakanako PilotaTxapelketaLarunbatean Arbizun (16:30ean)Umeak 1: Unax-Iker (Gure-Pilota)/ Imaz-Lakuntza (Aldabide)Kimuak 1: Gabirondo-Imaz (Pilo-tajauku) / Imaz-Gorrotxategi (Alda-bide)Haurrak 2: Lopez de Zubiria-Senar(Gure-Pilota) / Barranco-Inhar(Gure-Pilota)Haurrak 1: Jaka-Gamboa (Gure-Pilo-ta) / Mentxaka-Gonzalez (Sutegi)Kadeteak: Olaetxea-Goikoetxea

(Aldabide) / Petriati-Galartza(Aldabide)L a r u n b a te a n L a k u n t z a n(17:30ean)Txikiak:Bakaikoa-Zabala (Lakun-tza) / Egoi-Aitor (Sutegi)Umeak 2: Senar-Cocera (Lakun-tza) / Eneko-Aitor (Sutegi)Kimuak 2: Arraiza-Ondarra (Lakun-tza) / Altzelai-Palomares (Gure-Pilota)Gazteak (lau t´erdian): Grados (Pilo-tajauku) / Arbizu (Pilotajauku)Nagusiak: Arruti-Agirre (Aldabi-de) / Jokin-Julen (Sutegi)

Ganboa-Araña etaOlaetxea-GoikoetxeaEsteribarrekotxapeldunordeakAsteburuan Esteribarreko bailarakoPilota Txapelketako finalak jokatuziren. Tartean haurren mailan Osko-zek eta Cuairánek 18-5 irabazi zie-ten Gure Pilotako Ganboari eta Ara-ñari eta kadeteetan Oberenako Mataketa Cordonek 22-5 hartu zituztenmenpean Aldabideko Olaetxea etaGoikoetxea.

Page 11: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a kirola 11

San Silbestreakarrakastatsuak izan zireneta mendizaleek urteariagurra eta ongi etorriamendian eman zioten

Urteko azken egunean antolatuta-ko kirol ekitaldiak arrakastatsuakizan ziren oso. Hasteko, goizeanmendizaleek mendi puntetara jozuten urtea despeditzera. Iratxoketa Pikuxarrek antolatuta, Erga-ko Trinitatera jo zuten irurtzun-darrek. Lakuntzako Zabalarteko-ak, aldiz, Lakuntzaskoarrin bilduziren. Bestalde, Altsasuko Mendi-goizaleak eta Olaztiko Sutegi klu-bak deituta, Aizkorrira jo zutenmakina bat sakandarrek, eta bai-ta Beriainera eta Aralarrera ere.

Arratsaldean txirrindularientxanda izan zen. Sociedad Depor-tiva Alsasuak antolatutako 32. SanSilvestre-Urbasako Igoera proba-rako 65 txirrindularik eman zutenizena, baina antolatzaileek adie-razi digutenez 100 txirrindulariinguru abiatu ziren Altsasutik,Urbasako portua igotzeko. IonZeberio eta Patxi Cia izan zirenazkarrenak. Goian salda beroahartu ondoren, jaisterakoan kami-seta jaso zuten oroigarri SDA klu-baren egoitzan.

Bukatzeko, San Silbestre laster-keten txanda izan zen. DantzalekuSakanak klubak eta Sakana Tria-tloi Taldeak Altsasun antolatuta-ko 36. San Silbestrea-Mario Memo-rialak errekor guztiak apurtuzituen. 516 korrikalari aritu zirenproba nagusian (4,7 km) eta 151 kate-goria txikietan, 667 korrikalari guz-tira. Hiriberriko Ibai Huarte (14:46)izan zen txapelduna, Sergio Garciade Eulateren (14:50) eta Javi More-noren (14:54) aurretik. Emakumez-

koetan Izaskun Beunza (17:19), Mai-te Beregaña (17:51) eta Erkuden SanMartin (19:02) gailendu ziren. Txa-pelketako sailkapena ikusgai dagowww.dantzalekusakana.com weborrian.

Olaztin, eta Sutegi klubak anto-latuta, San Silbestrearen 13. edizioajokatu zen, giro bikainean. Guzti-ra 100 korrikalari inguruk partehartu zuten. 7 urte arteko mailanUnai Castro eta Mireia Santama-

ria nagusitu ziren; 8-11 urte arte-koan Oier Saracibar eta AnneLapuente; 12-15 urte artekoan Lan-der Bados eta Maitane Vilariño; eta,azkenik, nagusien proban RaulAudikana eta Saray Garasa.

Urteko lehen igandean, Barga-gainera jo zuten mendizale altsasua-rrek. Eta Sakanako Mendizaleak tal-deak deituta, urtero moduan Erre-ge Egunean Beriaingo ermita izanzen mendizaleen topaleku.

Mendia

Kiroldegia

Irristaketa

Olaztiko San Silbestrean 100 korrikalari inguruk hartu zuten parte.

Altsasuko San Silbestreak errekorrak apurtu zituen: 667 korrikalari, guztira.

Urte aldaketak utzi zuena

Sakanako mendizaleak Beriainen, errege egunean.Araceli Markotegi Irurtzungo Iatxokoak Ergan despeditu zuten urtea.

Ioseba FernandeziKirol MeritukoOrdenaAsteartean jaso zuen izendapena,Kirol Kontseilu Gorenean

Ioseba Fernandez irristalari iturmen-diarrak Kirol Merituko Ordena jasozuen asteartean, Espainiako KirolKontseilu Goreneko zuzendari nagu-si Ana Muñozen eskutik. Aipatuizendapena 2013an egin zioteniturmendiarrari, baina asteartean jasozuen oroigarria, Kirol KontseiluGorenak Europako eta MundukoIrristaketa Txapelketako txapeldu-nei eta irristaketa artistikoko txa-peldunei egindako harreran.

Ioseba Fernandez sariarekin.

Urbasako portua igo zuten txirrindulariek urteko azken egunean. SDA

Nafarroako Gobernuak MendiIbilbideen Sareko mantenulanendako ez du diru-laguntzarikeman eta Mendi Federazioaibilbideei homologazioa kentzeaaztertzen ari da. Gaur agerraldiaeginen du Iñigo Alli kontseilariak

Aspalditik abisatzen ari da Nafa-rroako Mendi Federazioa, ezinduela gehiago bere gain hartuNafarroako Ibilbideen Sarekomantenua. Izan ere, NafarroakoGobernua da ibilbide horien sus-tatzailea. Gobernuak diru-lagun-tza ematen zion mendi federazio-ari aipatu ibilbideen mantenu lanaegin zezan, eta federazioko 180boluntariok egiten zituzten man-tenu lanak: mendi ibilbideetanseinaleztapena jarri, mendizaleak

ez galtzeko ibilbidea markatu etabeste mantenu lanak.

Baina azkenaldian federazioakez du Nafarroako Gobernuarendiru-laguntzarik jaso. Nafarroan4 Ibilbide Luze (GR delakoak) dau-de, 800 km osatzen dituztenak, etaNafarroako Mendi Federazioarenesanetan “euren egoera delikatuada”. 2014ko otsailean adierazi zute-nez “bi urte daramatzagu mante-nu lanengatik diru-laguntza kobra-tu gabe. Gu gara ibilbideen man-tenuaz arduratzen garenak, bainatarte honetan ere sortutako gas-

tuak gure gain hartu ditugu. Bai-na gastu hori ezin dugu gure gaingehiago hartu. Kirol zuzendariakesan zigun gaiari irtenbidea eman-go ziotela 3 egunetan eta ez duguberririk. Ez dagoela dirurik esa-ten du. Soilik interesatzen zaiene-rako dago dirua” adierazi zutenorain dela ia urte bat, mendi fede-razioko arduradunek.

Homologazioa kendu?Egoeraren aurrean, ibilbideeihomologazioa kentzea dute mahaigainean. “2006an ibilbideei homo-

logazioa kendu genien, eta akasoberdin jokatu beharko dugu, ibil-bideen kartelen gainean homolo-gatu gabe daudela jarri. Ikusikodugu” adierazi dute federaziotik.

Izan ere, mendizaleendako ezin-bestekoa da ibilbideak markatutaeta egoera onean egotea, mendiza-leak ez galtzeko. Bestalde, ibilbide-ek ere turismoa erakartzen dute.

GR-ak markatu eta mantentzeko lan handia egin dute ere Sakanako mendizaleek.

Mendiibilbideensareakolokan

Alliren agerraldiaParlamentuanGaur, 10:00etan:Bildu-Nafarroak,Aralar-Nafarroa Baik, Izquierda-Ezkerrak eta Leuza parlamen-tariek eskatuta, Iñigo Alli Gizar-te Politikarako kontseilariakagerraldia eginen du gaur, osti-ralean, goizeko 10:00etan Par-lamentuan hasiko den GizartePolitikarako batzordean. IñigoAllik Nafarroako Mendi eta Eska-lada Federazioarekin daudenharremanak nola dauden azal-du beharko du, zein den egoe-ra, Nafarroako Ibilbide LuzeenSareei homologazioa kentzeaekiditeko.

Page 12: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a12 kirola

Areto futbolaAtletismoa

Futbola

Areto futbolaTxirrindularitza

Uharte Arakilen jokatuko dirapartidak, ostiralean eta larunbatean

Asteburuan Futsalsakana Txapel-ketako 9. jardunaldia jokatuko daUharte Arakilgo pilotalekuan.Aurreko asteburuan 8. jardunaldi-koak jokatu ziren, eta, tartean,Auzomotojorik talde etxarriarra-ri 6-8 irabazi zion Bunker talde altsa-suarrak. Partida estu eta zirrara-garrian. Etxarriarrak 5-4 aurrera-tu ziren, baina minutu gutxitanBunkerrek euren asmoak zapuztuzituen eta 6-8 gailendu zen.

Arbizu da Futsalsakana Txa-pelketako lider (16 puntu), Bunkerpuntu eskas batera duela.RacingSan Migel da 3.a (11 puntu), Arbi-zu harrobia 4.a (9 p.), Hijos de per-la 5.a (7 p), Auzomotojorik eta BackStreet Boys hurrenak (6 p.) eta Itur-mendi azkena (0 p.).

Kimuen Futbol 8Topaketak aurreraMank-ek antolatutako SakanakoKimuen Futbol 8 Topaketetako lehenitzuliko 9. jardunaldia jokatuko daigandean Altsasuko Dantzalekun.

Sakandarrak Araitz BetelunJavier Nagorek eta Izaro Rubiokirabazi zuten proba nagusia

Igandean jokatu zen X. Araitz-Bete-luko Krosa (7,7 km), Betelun. Guz-tira 270 korrikalarik erantzun zio-ten deialdiari. Proba nagusian JavierNagore (25:06) eta Izaro Rubio(29:57) izan ziren azkarrenak. 12sakandar aritu ziren lehian eta azka-rrena Mikel Berdud izan zen, hel-mugan 28.a (29:03).

Kadeteetan Fermin Az-

kargorta txapeldun

Kadeteetan 13 korrikalarik hartuzuten parte eta azkarrena FerminAzkargorta iturmendiarra izan zen(11:35). Oihan Perez altsasuarra 3.asailkatu zen (12:58), Xabier Marti-rena altsasuarra 6.a (13:52) eta Lei-re Maiza etxarriarra 7.a (14:04).

Garcia de eulate bigarre-

na Azkoienen

Sergio Garcia de Eulate bigarrena sail-katu zen lbeltzaren 4an jokatutako15. Azkoiengo Erregeetako Krosean,Bader Ihdi irabazlearen atzetik.

Ostiralean areto futboleko lehenmailan dabiltzan bi taldeen arte-ko derbia hartu zuen Anaitasunak,Magna Nafarroa Xota eta Aspil-Vidalen artekoa. Zaleek girotuta-ko partida lehiatu eta ikusgarrian,5-2 gailendu ziren Imanol Arregi-ren mutilak.

Lehen zatiko protagonista nagu-sia Aspil-Vidal izan zen. Palmaseketa Andresitok 0-2 aurreratu zuenTuterako taldea. Baina RobertoMartilek Magnaren lehen gola sar-tzea lortu zuen atsedenaldia bainolehen, distantziak murriztuz.

Magnak bigarren zatian lortuzuen egoerari buelta ematea. PabloIbarrak bina berdintzea lortu zuen.Ondoren, Dani Saldisek baselinazsartutako gol bati esker 3-2 aurre-ratu zuen Magna. Kontraerasobaten ondoren iritsi zen Jesulito-ren gola, Magnaren laugarrena. EtaRoberto Martilek Irurtzungo talde-aren bosgarren gola sartu zuen.

KontentuImanol Arregi entrenatzailea kon-tentu zegoen. “Lehen zatian Aspil-Vidalekoek dominatu dute gehia-go, eta bigarrenean gu hobeak izangara” azaldu zuen. Atsedenaldiabaino lehen gola sartzea “klabea”izan zela azpimarratu zuen, “biga-rren zatia beste modu batean abia-tzea ahalbideratu digulako”.

Zaleek emandako babesarekineta sortutako giroarekin oso esker-

tuta azaldu ziren irurtzundarrak.“Etxean irabaztea oinarrizkoa da,eta are gehiago Aspil bezalakoarerio zuzenarekin” zioen Rober-to Martil jokalari irurtzundarrak.

Hurrengo arerioa, JumillaLehen mailako liderra Bartzelonada (43 puntu). Magna 6. postura igoda (30 puntu), hain zuzen ere Aspil-Vidali postua lapurtuz. Tuterako-ak 7.ak dira, puntu berberekin.Larunbatean 14. postuan dagoenMontesinos Jumillaren kontrajokatuko du Magnak, Murtzian.

2014ko balorazio onaMagna Nafarroa Xotako presiden-te Tatono Arregik 2014 urtea “bikai-na” izan dela adierazi du. “Orain-

dik denboraldi honetako aurre-kontua estaltzeko 40.000 euro lor-tzea falta zaigu eta lanean jarrai-tu behar dugu, baina gaudengaraiak kontuan hartuta, konten-tu egoteko moduan gaude” adiera-zi du irurtzundarrak.

Xota Fundazioak trailer bat esnezbete nahi du, Nafarroako ElikagaiBankuari emateko. “Oraindik dona-zioak falta dira eta jendeari bere ale-txoa ematea deitzen diogu” dio Arre-gik. Horretarako, ondoko kontukorrontean egin daiteke ekarpena:0075 4650 9807 0014 7840.

Murga MagnaraCadizeko Jesus Murga atzelariakMagnan jokatuko du denboraldihonetan, Inter Movistarrek utzita.

Ostiralean aurkeztu zuten 2015ekoMovistar taldea, Madrilen. Quin-tanarekin Tourra irabaztea, ordua-ren errekorra lortzea eta taldeka-ko UCIko rankinga atzera ere ira-

baztea izango dira taldearen hel-buru nagusiak. Imanol Erbitikbere 10. denboraldia beteko du etaJose Luis Arrieta uhartearrakzuzendari moduan jarraituko du.

9. jardunaldia

Igandean, Altsasuko Dantza-lekun10:30ean: Txartel – Urdiain 11:30ean: Kaixo – Dantzaleku11:30ean: Arbizu – Tipi Tapa12:30ean: Sayas – SutegiMediolanum – Lagun Artea(aurreko asteburuan jokatu zen)

9. jardunaldia

Uharte ArakilenOstiralean20:00etan: Arbizu K.T. – Hijos deperla21:00etan: Iturmendi – BackStreet BoysLarunbatean15:00etan: Arbizu harrobia –Auzomotojorik16:00etan: Bunker – Racing SanMigel

Talde onena izaten jarraitu nahi du

Futsalsakana txapelketako 9. jardunaldia jokatuko da

Derbia MagnarendakoIrurtzungo taldeak 5-2 irabazi zion Tuterako Aspil-Vidali eta 6. postura igo da

Sakandarrak X. Araitz Beteluko krosean:

1. Javier Nagore 25:0628. Mikel Berdud 29:0331. Juan Luis Maiza 29:1036. Jose Javier Maiza 29:2078. Santi Agirre 32:1488. Carlos Manero 33:3494. Iñaki Morillas 34:02

109. Amaia Etxeberria 36:00115. Maite Zabaleta 36:54131. Migel Chamorro 38:42143. Joxe Mari Mercero 39:48145. Josi Reparaz 40:34159. Belen Mendoza 43:24

Magnak seigarren postua lapurtu zion Aspil-Vidal Tuterako taldeari.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa16. jardunaldia

Amaia 2 – Lagun Artea 2

Partida lehiatuan, Unanuak Lagunaurretatu zuen lehen minutuan, bainaatsedenaldia baino lehen berdindu zuenAmaiak. Bigarren zatian berbera gertatuzen. 50. minutuan Unaik Lagunen 2. golasartu zuen, baina, tamalez, 80. minutuanAmaiak berdintzea lortu zuen.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38 p

13. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Aibares

(Larunbatean, 16:00etan, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa16. jardunaldia

Etxarri Aranatz 5 – Ardoi B 1

Itaroa Huarte 1 – Altsasu 2

Etxarrik lider sendoa dela erakutsi zuenatzera ere, 5-1 hartu baitzuen menpeanArdoi. Zizurkoak aurreratu ziren 20.minutuan, baina kontrako golak biziberrituegin zuen Etxarri eta markagailuari bueltaeman zioten. Mikelek bi gol sartu zituenatsedenaldia baino lehen eta beste batbigarren zatian, hat tricka lortuz. Partidabukaeran Ruedak eta Luisek sartutako goleiesker 5-1 irabazi zuen liderrak eta 9 puntuateratzen dizkio Arrotxapea bigarrenari. Bestalde, Altsasu 1-2 gailendu zen UharteIruñean. Altsasuren aldeko penalti batseinaleztatu zuen arbitroak eta hortikaurrera dominatzera pasa zen.Atsedenaldirako 0-2 aurreratu zen Altsasu,eta nahiz eta Uhartek gol bat sartu, 3puntuak Altsasura etorri ziren.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .40 p6. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27 p

Asteburuko jardunaldiaLezkairu – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 18:15ean, Lezkairuko Sotoan)Altsasu– Universidad de Navarra

(Larunbatean, 16:00etan, Altsasun)

ELOMENDIKO TXAPELKETA. 2. fasea5. jardunaldia

Egiarreta 3 - Unziti 1 (A multzoa)Zaldua 2 - Elomendi 2 (B multzoa)

A multzoko sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p

B multzoko sailkapena >>1. Maldartea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 p5. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 p

Asteburuko jardunaldiaOrorbia - Egiarreta

Modernillo - Zaldua

Futbola

Saskibaloia

Altsasu CBASK taldeen aurkezpenaAltsasuko CBASK Saskibaloi Klu-bak 100 saskibaloi jokalari dauzka,9 taldetan dabiltzanak. Abenduaren

27an egin zuten aurkezpena. JuanJose Marin Memorialean CBASKek55-52 irabazi zion Alipendiri.

Arbizu Irurtzungo12+12 areto futbol

txapelketakotxapelduna

Abenduaren 27an eta 28an jokatu zen LaGuan taldeak antolatutako Irurtzungo 12+12orduko areto futbol txapelketa. FinalerakoArbizu K.T. eta Gunea Taberna sailkatu ziren.350 zaleren aurrean jokatuako final lehia-tuan, Arbizu izan zen txapelduna (3-1).

Page 13: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a 13

kultura >>

Altsasuko Iortia kultur guneanVenancio Amillanoren erakusketadago. Astelehenetik ostiralera,18.30etik 21:00etara eta domeketan,19:00etatik 21:00etara dago ikusgai

Larraitz Amadoz Lazkano

Venancio Amillano altsa-suarrak gogoan zituenoroimenak gureganaekar ri ditu. Duela

hamarkada batzuk ikus zitezkeenirudiak memorian gordeta dauz-ka eta hori probestuz Altsasukotailerrean garai bateko arropa etaobjektu ezberdinak landu ditubere eskuekin. Harria eta egurraerabiltzen ditu Oroitzapenak ize-neko erakusketako figurak lantze-ko. Ostiralean mustu zuten, etahilaren 25era arte izanen da betabertara gerturatzeko.

Amillano artistak iraganekobizitza gogoratu nahi izan du.Horretarako, egurra eta harriabaliatu ditu; haritza, altzifrea etaezkia erabili ditu egurrarenkasuan eta harrizko eskulanetanmarmola. Erakusketak hiru gunenagusi dauzka, batetik, lau atorraikus daitezke, laukidunak dira, etaegurrez eta harriz eginak daude.Beste alde batetik, soka batean zin-tzilik garai bateko arropa garbi-tzen zeneko momentua irudikatunahi izan du. Soka horretan zin-tzilik, praka batzuk, hanka luze-ko galtzontziloak, galtzerdiak etasukaldean erabiltzen ziren tra-puak landu ditu. Haiek denak egu-rrez egindakoak dira.

Azkeneko gunea esekitokibaten inguruan ageri zaigu. Ber-tan, egunerokotasunean erabil-tzen ziren hainbat arropa ikusdaitezke, txano bat, aterki bat,jaka bat, gabardina bat eta bufan-da bat azkenik. Erakusketako arte-lan guztiek iragana dute komune-an, aspaldi egiten ziren jarduerakgogora ekarri nahi izan ditu Ami-llano altsasuarrak. “Gaur egungarbigailuak, lehorgailuak dauz-

kagu eta arropa garbitzearen jar-duera hori guztiz aldatu egin da”.

Iortia kultur guneko eremuzabalean oroitzapenak erakusketazaparte, Amillanoren artelan gehia-go ikusteko aukera dago. Lehenikmarmolezko hiru emakumerenbustoak daude, hiruak forma ezber-dinetan landuak. Haien ondoren,irudi ezberdinak ikus daitezke,batetik ninfa baten irudia egurrez

egina, On Kixote eta Santxo Pan-za, Altsasuko inauterietako akerraeta errementaria. Gehienak egu-rrez egindakoak dira eta oso tek-nika landua dute. Artelan haietazaparte, pintura lantzen du ereVenancio Amillanok. Olio-pinturateknikaren zalea da, eta erakuske-tan etxean egindako batzuk jarrinahi izan ditu. Paisaiak ditu gus-tuko batez ere artista altsasuarrak.

Oroimenaren irudiakerrealitate bihurtuz

Hurrengo erakusketa prestatzen

Oroimen eta iraganarekin jarraituz, asko urrundu gabe, beste erakusketa baterako egitenari den eskulanen presentzia antzeman daiteke. Oraingoan, industrializazio eta immigra-zio usaina sumatzen da artelanetan. Egurrezko kutxa batek industralizazio garaiko etorki-nen irudia ekarri digu burura, gainean egurrezko txamarra dago eta diru eza eta premiaagerian uzten dituen aterkia. Horiexek dira momentuz prestatu dituen artelanak, bainalanean jarraitzeko indarrez ikusten zaio Venancio Amillano altsasuarrari.

URREZKO DIAPASOIA IJURRARENDAKO: Igor Ijurra Fernandez etxarriarrakEspainiako Abesbatzen Konfederazioak(COACE) emandako saria jaso zuen aben-

duaren 30ean. Sariarekin COACEk Ijurrarenmusika ibilbidea eta abesbatzen arloanegindako ekarpena aitortu nahi izan zuen.Ijurrak bildutakoei ikastaroa eman zien.

Ostegunero, 19:00etan,gaurkotasuneko filma 3 eurotanikusteko aukera izanen da. Sarrerek,gainera, bi zozketetarako balioko dute

Iortia kultur gunea Altsasukobizitza sozial eta kulturalarendinamizatzaileetako bat izateko

lanean jarraitzen du udalak.Eskaintza zabaltzeko ostegunakzinema ikuslearen eguna izendatuditu. Gaurkotasunezko filmak 3eurotan ikusteko aukera izanen daegun horretan, 19:00etatik aurrera.

Garazi Urrestarazu Zubizarre-ta alkateak azaldu zigunez, joanden urtean Iortiako areto nagusianproiektore digital berria jartzeaerabaki zuen udalak. Zinema bana-tzaile gehienak digitalean lan egi-ten dutelako, besteak beste. Joanden urteko lastailaren 10ean hasizen lanean proiektore berria.Urrestarazuk azaldu duenez,“nabaritzen ari gara. Estreinal-diak azkarrago iristen zaizkigu etamerkeago ikusteko aukera duguAltsasun”. Alkateak gaineratuduenez, “inbertsioaren harira uda-lean egindako hausnarketetakobat izan zen zinema zerbitzuareneskaintza zabaldu behar zela”.

Elkarlanaren fruituaAltsasuko Udalak zinema eskain-tza elkarlanean zabaltzea erabakizuen eta ikuslearen egunarekinprezioak jaistea. “Merkataritzak

dinamizazioa behar du eta jende-ak bertan kontsumitzea. Ostegu-nean jarri dugu, dendak zabalikdauden garaian”. Azaldu digualkateak, gaineratuz, “ostegune-tan tabernetan pintxo potea dugu”.Horregatik jo dute Altsasuko Den-darien Elkartearen (ADE) etaXurrut, Alde Zaharreko tabernenelkartearengana.

Aldi berean, Urreztarazuk azal-du du Bierrik fundazioak GuaixeKomunikazioa zerbitzuaren bitar-tez iragartzeko euskarriak sortudituela eta bere hedabideen bitar-tez, Guaixe astekaria eta BeleixeIrratia (FM 107,3), zabalkundean bereekarpena eginen duela. “Lau era-gileak elkartu gara eta bakoitzakbere aletxoa jarriko diogu eskain-tza berri honi” azaldu du alkateak.

Sariak

Elkarlanaren eta inplikazioarenondorio da sariak. ADEk asterozinemara etortzen diren guztienartean 20 euroko balea zozke-tatuko du. Xurruteko tabernekbi astean behin zinemarakosarrerak zozketatuko dituzteeta hileko beste bi astetan afa-riak zozketatuko dituzte. Zoz-ketetan sartzeko zinema sarre-rak erakutsi beharko dira.

Zinema ikusleareneguna Iortian

Page 14: 492 guaixea

Bi kultur erakundeek MECNA interessozialeko izendapena jaso dute.Herritarrek eta enpresek haieiegindako diru-ekarpenak zerga-pizgarriak izanen dituzte

Urte hasieratik indarreanda Kultura Mezenasgoa-ren Foru Legea, gizartezibilak kultur sektorea-

ren garapenean parte hartzea sus-tatu nahi duena. Jasotako 124 eska-eren artean, abenduaren 18an egin-dako bileran, Nafarroako KulturaKontseiluak kulturako 90 proiek-tu eta ekintzei MECNA interessozialeko izendapena ematea era-baki zuen. Horien artean daudeHaize Berriak banda eta EtxarriAranazko Abesbatza.

Helbide fiskala Nafarroanduten enpresek eta partikularrekNafarroako kultur garapenababesteko hiru bide dituzte zaba-lik. Lehena, dohaintzada. Hau da,kultur erakundeei diru, ondasunedo eskubideen ekarpena edo zer-bitzuak doan ematea. Bigarrenaerabiltzeko maileguak dira.Haien bidez, kultur interesekoondasunak doan eta aldi batera-ko uzten zaizkie kultur erakunde-ei edo artistei (proiektuak, kalita-tezko artelanak eta abar egitekolokalak). Azken bidea,lankidetza-hitzarmenak dira. Kolaboratzai-leen (ekarpen ekonomikoak egi-ten dituztenak) eta onuradunenartean sinatuta eta, haiek, lagun-tza ekonomikoaren truke, kolabo-ratzailearen partaidetza zabaltze-ko konpromisoa hartzen dute.

Zerga-pizgarriakMecna zigilua duten proiektu etaekintzei laguntzeagatik emanendiren zerga-pizgarriak ezberdi-nak izanen dira norbanakoen etaenpresen kasuan. PartikularrekPFEZ zergaren kuotatik zergaldi

bakoitzean dohaintzan emandakolehen 150 euroren % 80 kentzekoeskubidea izanen dute; gainerakozenbatekoek, berriz, %40ko ken-karirako eskubidea izanen dute.(Adibidez, 200 euroko ekarpenetik,140 euro kenduko dira).

Eta enpresek, kenkaria Sozie-tate Zergaren zerga-oinarrikodohaintzen zenbatekoetan – orohar dohaintzak ez dira ken daitez-keen gastua– eta kuota likidoaren% 30eko kenkaria zergaldi bakoi-tzean emandako lehen 300 eurotan,eta % 20koa ondorengo zenbate-

koetan. (Adibidez, % 20ko karga-ren tasa eraginkorra duen enpre-sa batek, 3.000 euroko dohaintzabaterako, Sozietate Zergaren aitor-penean 1.230 euro kentzeko esku-bidea izanen du).

Kenkariak eta murrizketakburutu ahal izateko, kultur meze-nasgoaren onuradun diren pertso-nek edo erakundeek ekarpenakegiaztatu eta Nafarroako ZergaOgasunean jakinarazi beharkodituzte. Gainera, kenkariak etamurrizketak bateraezintasunekoaraubide baten mende daude.

Haize Berriak bandaren film laburra

Joseba Salegik zuzenduta, ilbeltzaren 2aren eta 5aren artean filmatu zenHaize Berriak bandak udaberrian ibarreko musikari bat omentzeko asmoa du. Emanaldi horren osagarri izanen den film laburra hilarenhasieran filmatu du, Joseba Salegi zinema zuzendari altsasuarraren esanetara. Iortia kultur etxea, haren aurreko aldea eta Uharte Arakilizan dira film laburrerako lokalizazioak. Bandako kideekin batera Altsasun berezko diren makina bat elementu jasotzen dira Zatoz, agurfilm laburrean.

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a14 kultura

bazterretik

Jose Luis Asensio

Kondairak I:Mitologia

Japoniako kulturan ohikoak diramamuak, izpirituak eta jainkoak. Etahonen adierazgarri bezala ikusditzakegu beldurrezko gaiak lan-tzen dituzten liburu, komiki eta peli-kula mordoa.Japonia ezagutzen dudan herrial-de aberatsenetarikoa da mitologiakontutan. “Non Non Ba” komikianadibidez, ehunaka izpiritu eta mamudeskribatzen dira, ahoz aho zabal-du diren ipuinen ondorioz. Hiru ata-letan banaturiko idatzia luzatu nahidizuet, lehenengoa, irakurtzen arizaren hau, mitologia klasikoareninguruan, hau da, Japoniako izaki

mitologiko gutxi batzuen bilduma.KappaLaku eta erreketan bizi den dea-brua da Kappa, baina Sintoismoa-ren barruan, uraren jainko batbezala onartua dago. Haur heldubaten altuerako izakia da, pertso-na baten antza duelarik bainanarrasti batzuen ezaugarriekin, alanola dortokaren mokoa eta osko-la, ezkataz babesturiko azala ber-dea eta uretan iaioa.Esaten omen denez, Kappek hau-rrak uretan ito egiten dituzte janaurretik, nahiz eta beste esamesabatzuek itotako haurrak Kappa erebihurtzen direla dioten. Dena den,argi dagoena zera da, haurrak ure-tatik urrun mantentzeko gurasoek

erabilitako kondaira dela.Akaname

Japonian aspaldidanik eman zaiogarrantzi ikaragarria egunero bai-nu bat hartzeari eta bainugela osogarbi mantentzen dute beti. Zerga-tik? Hona hemen arrazoia. Akana-me, bainugela zikina egotekotanagertzen den deabrua da, bainuon-tzian agertutako zikinkeriak miaz-katzeko. Azala gorria eta mingainluzea duen izakia da, zikinkeria edo-zein zulo ezkututatik ere miazka-

tzeko. Berak ez du inolako minikematen pertsona arruntei, baina bes-te izaki arriskutsuagoak erakarriditzake denbora luzez zure etxe-an geratzekotan.KodamaNik, Miyazakiren “Mononoke prin-tzesa” pelikulan ezagutu nituenizaki zoragarri hauek. Basoetakozaindariak dira, eta natura babes-tea da beraien helburua. Txikitxo-ak dira, pertsonen itxurakoak naizeta batzuetan erdi garden ager dai-tezke begi aurrean desagertuz.Hala ere, oso indartsuak dira etanormalean bakezaleak diren arren,norbaitek natura suntsitzearenondorioz asaldatzen badira, men-deku bila joan daitezke bere bila.

ShinigamiHeriotzarenjainkoak diraberez, nahiz etahistorian zehare z a u g a r r iezberdinak izandituzten. Norma-lean pertsonabatek bere buruazbeste egitera anima-tu egiten dute, beraienondoan dagoen per-tsonari hiltzeko gogoak sortzen zaiz-kiolarik. Death Note manga fama-tuan adibidez, liburuxka beltza batdute gainean, non norbaiten izenabertan idatzi ondoren, pertsona horihiltzeko ahalmena duten.

Beste biz

Sakanarekin lotura duten bes-te bi Mecna izendapen ere badau-de. Alde batetik, Nafarroa Bizi-rik fundazioak Etxarri Aranatzenegin nahi duen Enneco, haritza-ren memoria egitasmoa babes-tu dezakete mezenek. Bestalde,Nafarroako Bertsozale Elkarte-ak herrialdean bertsolaritzarentransmisioa eta sustapena egi-teko laguntza eman daitekeMezenasgo Legearen bidez.

The Beatles doinuak Lakuntzan Gaur, 23:30ean, Lakuntzako Sorgiñaktabernan

The Crockets taldeak Liverpo-olekoen doinuak eskainiko

ditu gaur gauean Lakuntzan.Asier Delgado (gitarra), Iker Nau-sia (baxua) eta Alvaro Manrike(bateria) donostiarrek osatzendute taldea. Hirukoak The Beatle-sen Help, She loves you, A hardday`s night eta beste hainbat doi-nu eskainiko dituzte.

Haur bildumaksortzeko Etxepare sariaLarraitz Amadoz Lazkano

Sari horreta-ra aurkeztu

nahi duten par-taideek haurreizuzenduriko lanilustratuak aur-keztu behardituzte, irudi etatestu laburrenbidez, eta hari narratiboa duenistorio bat kontatu behar dute.Lehiaketa irabazten duen pertso-nak 5.000 euroko saria izanen du.Testuaren ezaugarriei dagokionez,euskaraz idatziak izan behar diraeta argitaratu gabeak, aldi berean.

Lehiaketara aurkeztu ahal iza-teko baldintza jakin batzuk betebehar dira, idazlea bakarka aur-keztu daiteke ala ilustratzaileare-kin batera taldekako lanean eta 15orrialde bikoitz idatzi behar diragutxienez. Sariaren antolatzaile-en artean Sakanako Mankomuni-tatea dago, beraz, bertan xeheta-sun guztiak aurki daitezke. Maia-tzaren 22an itxiko da aurkeztekoepea, eta dokumentu guztiak Lei-tzako Udaleko euskara zerbitzu-ra bidali behar dira.

Dagoeneko Haize Berriak bandaren eta EtxarriAranazko Abesbatzaren mezenas izan gaitezke

Page 15: 492 guaixea

Guaixe • 2015eko ilbeltzaren 16a kultura 15

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua gradua-tutako betaurreko osoetan(montura+lenteak). %10ekodeskontua beste edozeinartikulutan eta ikusmena-ren errebisioa doan.

XALOK ESTETIKA, KIROLETA NUTRIZIO ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua, bonu, gim-nasio eta jardueretan izanezik.

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontua

ARRUAZUKO OSTATUAA R R U A Z U

Asteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

%20ko deskontua (eskaintzaberezietan izan ezik).

ML MODAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €tako deskontu-balebat hurrengoan erabiltzeko.

NEREA ILEAPAINDEGIAL A K U N T Z A

Garbitu, moztu eta apaindu26 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

MENDILOREB A K A I K U

30 €ko erosketarengatik,landarea doan, % 5eko des-kontua lorontzietan.

LEKU ONA OSTATUAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doan.Bestelako menuetan, %10ekodeskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

NonerabiliBihar, 17:30ean, Altsasuko Iortiakultur gunean

Sarrera guztiak salduta, triki-tixa protagonista izanen dabihar Altsasun. Betiko estiloa

eta molde berriak izanen diraentzungai. Sorpresa bat baino gehia-go iragarri digute Nafarroako Tri-kiti Elkartetik. Elkarteko kide PatxiAgirre arbizuarrak esan digunez,“Nafarroan Trikitixa Eguna, Tri-kitixa txapelketa… egin izan diraaurretik, baina halakorik ez daegin Nafarroan”.

Beste herrialdeetako trikitia-rendako erreferentzia egunak ere-du hartuta antolatu dute biharkojaialdia. “Nafarroan ez zen hala-korik egin” nabarmendu Agirrek.Urtero errepikatzeko asmoa ereazaldu digu: “Neretako hobe Saka-nan izaten bada, poz-pozik. Bazta-nen, Iruñerrian, Lizarraldean erehalako jaialdi bat nahi dute. Areeta hobeto lortzen badugu”.

Egitaraua Jaialdian joko duten ordenarenarabera eman digu Agirrek par-te-hartzaileen berri. Guztiek erehiru pieza joko dituzte. Tapia etaLeturia. “Gauza berriak egin izandituzte eta halakoak azaldukodituzte ziurrenik”. Alaitz Telle-txea eta Arkaitz Miner. “Garaibatean aparteko sona lortu zutenAlaitzek eta Maiderrek. Bainadirudienez, Maiderrek ezin duetorri eta Arkaitz ariko da”.

Xabier Etxaniz eta Ainara Sai-zar. “Nire ustez, eta askorenda-ko ere, Etxaniz fenomeno bat da.Pilak sekula bukatzen ez zaiz-kion makina bat da. Saizar pan-dero jolea eta ahotsa. Bikoteaaskotan izan da Euskal Herrikotxapelduna. Etxaniz kanpoanikasten ari da eta biharko jaial-dirako propio etorriko da. Esker-

tzekoa”. Izer eta Ines Osinaga.“Trikitixarekin Gose taldean bes-telako musika egiten du Osina-gak. Biak trikitilariak dira eta zeraurkeztuko diguten ez dakigu.Zeinek joko duen trikitia, batekedo biak, zeinek kantatuko duen…Eszenatokian ikusiko da”.

Elizagoien Ahizpak. “Oso-osoonak dira eta txapelketa asko ira-bazi dituzte, ez kasualitatez, mai-la oso ona dutelako”. Eneko Dorron-soro eta Aiora Urdangarin “Zopi-lotes Txirriaus taldeko trikitilariada Eneko eta Aiora Laket taldekogitarra, pandero eta abeslaria.Hainbat txapelketetan parte har-tu eta irabazi ditu beste trikitila-

ri batekin”. Ixteko, Gozategi. “Sakanara

ekarri nahi genuen, 16 urterekinAsier izan zelako Arbizura ekarrinuen aurreneko trikiti irakaslea.Sakanan aritzen diren buruen ira-kaslea izan zen eta maila handiadu. Anai arrebak ariko dira, eta

Iñigo Goikoetxea batuko zaie pie-zaren batean”. Anjel Alkainek jaial-diaren aurkezpenari “gatza etapiperra” jarriko dio.

Zaletasunaz

Sakanan duela 26-27 urte hasiziren trikiti eskolak ematen.Arbizun izan zen, Asier Gozate-gi irakaslearekin. Agirrek gogo-an duen moduan, “orduan boommoduko bat izan zen eta kopu-rua mantendu bakarrik ez, gehi-tu egiten da”. Trikiti ikastaroeksegitzen dute, baina musikaeskoletarako jauzia egin nahiandabiltza. “Haietan trikitixa ikas-tea posible da, baina solfeo bidezikasiz. Hura ez duten askok ezindute ikasi. Beste metodo batzukdaude, haiekin erraz ikasten da.Hor gabiltza”.

Elkartea

Duela 14 bat urte sortu zenNafarroako Trikitixa Elkartea.Instrumentua herrialdean eza-gutzera emateko antolatu izandituzte irteerak, Nafarroako Tri-kitixa Txapelketak edota Nafa-rroako Trikitixa Egunak ere.Bere egitekoan aurrera egitekopizgarri berria da biharko jaial-dia. Hura antolatzen egon direnlaguntzaile guztiendako eskeroneko hitzak izan ditu Agirrek,besteak beste, Elizagoien ahiz-pak, Altsasun eta Olaztin irakas-le ari den Lohitzune Berastegieta haren lagunak… Agirrek esanduenez, betidanik, “Sakanan joditugun ate guztiak esku zaba-lik zabaldu dizkigute”.

Afaria “Badakigu noiz sartuko garen,baina ez noiz aterako garen”, esandigu Agirrek. 90 bat pertsonekeman dute izena afaltzeko. Dago-eneko txartelak saldu dira.

Domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean

Txanogorritxo rock antzezla-na halaxe definitu du Tdife-rencia antzerki taldeak. Ior-

tiako eszenatokian taularatukodutena ez da Txanogorritxorenbetiko ipuina izanen. Etzikoa Txa-nogorritxo rockzalea da, barreegin eta zalapartarako gogo han-dia duena eta ipuinari buelta ema-nen diona. Eva Azpilikueta akto-re altsasuarrarekin batera, Moni-ka Torre eta Ainhoa Ruiz izanendira gainontzeko pertsonaiak joka-tuko dituztenak. Hirurak Migel

Molinaren zuzendaritzapean ari-ko dira.

JirabiranVianako Printzea Erakundea-Kul-tura Zuzendaritza Nagusiak, Nafa-rroako Antzoki Sarearekin elkar-lanean, abian jarri du Jirabiran.Bi helburu ditu programak: Nafa-rroako konpainia profesionalenkontratazioa laguntzen bidez bul-tzatzea, baita Nafarroako Antzo-ki Sareak espazioetan duen pro-gramazioa areagotzeko ere.

Sakanan Jirabiran programa-ko hiru emanaldirekin gozatzekoaukera izanen da. Domekako

Altsasukoaz aparte, hilaren 24an,larunbatean, Pedro III.a ilusionis-tak Cruzando el espejo ikuskizu-na ekarriko du Olatzagutira. Egunbat geroago, Irurtzungo kulturetxean, Producciones Maestrastaldeak Tres arboles de piedraantzezlana taularatuko du.

Altsasuk hartuko du aurrenekoNafarroako Trikiti Jaialdia

Hondakinei buruzkoantzerki-zirkoikuskizunaLarunbatean, 17:30ean, EtxarriAranazko kultur etxean

Horixe da Zirika Zirkus taldea-ren Konpost Eroak obra. Esze-

natokian hiru pertsonaia azaldu-ko dira: Kon Fuso (Luis Lainez) fran-tziarra, zaborra bereizten ez dakieneta ikasteko ilusio izugarria due-na; Plasti andereño marijakintsua(Ainhoa Juaniz), edukiontzi bate-an bizi eta beti erakusteko prestdagoena eta Karton jauna (TxetxuCollado), pertsonekin etsiturik,ezkor eta haserre dagoena. Bera ereedukiontzi batean bizi da. Egunagaizki bereizitako zabor multzobaten artean hasiko dute azkenbiek. Nora bota zalantza sortzen die-ten hondakinak agertuko zaizkie.

Magia eta rockabentura

Page 16: 492 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko ilbeltzak 16, ostirala • 2. aroa • 492. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 17 . . . . . . . . -3.3 . . . . . . .4Etxarri A. 18.3. . . . . . . -3.3 . . . . . . .4Altsasu 18 . . . . . . . . -2.5 . . . . . . .3.9Aralar 13 . . . . . . . . . 0.5 . . . . . . .6.1Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 3 Max: 6 Min: -1 Max: 6 Min: 1 Max: 5 Min: 1 Max: 5 Min: 2 Max: 5 Min: 1 Max: 5 Min: 0 Max: 4

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 94% euria: 80% euria: 78% euria: 98% euria: 90% euria: 87% euria: 93%

1. Zergatik zara NafarroakoParkinson elkarteko kide?Nire senarrak parkinson gaixo-tasuna duelako. Urte asko dara-matzat elkarte honetan laneaneta harreman estua dugu. Altsa-sun elkartearen ordezkaritza batsustatzea gustatuko litzaidake.Hala eta guztiz ere, Parkinsongaixoendako fisioterapia ekintzaantolatzen dugu, astearte eta oste-gunetan, 16:00etan. Elkarteaindartzea eta jende gehiago ger-turatzea da gure asmoa, bazkidegehiago lortzea. Eskualde hone-tan, egia esan, parkinson gaitzajasaten duen nahikoa gaixo dago.

2. Nola dago antolatuta elkartea?Probintzia bakoitzean elkarte batala gehiago daude, jendearen ara-bera. Federazioak elkarte guztiakbiltzen ditu.

3. Elkarteak babes handiaematen al dizue?Nik parkinsona duen mundu guz-tiari elkartera gerturatzeko gomen-datuko nioke. Bazkide egiteko auke-ra badute primeran ere, bainagutxienez gurekin harremanetanegotea da garrantzitsuena. Gaixo-tasuna momentuz ez da sendatzen,baina laguntza handia ematen diguelkarteak. Medikuek beren lanaegiten dute, eta gaixotasuna trata-tzera mugatzen dira, elkarteahorregatik gehigarri gisa osogarrantzitsua da. Musikoterapia,fisioterapia, logopedia, edota esku-lanak bezalako jarduerak antola-tzen dituzte. Gaixoen bizitza erraz-ten duten ekintzak dira, alegia.

4. Sakanan parkinson gaixoasko daude?Sakanan ehun bat gaixo egonen

dira, baina bazkideak bi gara soi-lik. Gaixoen datuen babesa sekre-tupean dago, beraz, jakin dezake-guna entzundakoaren arabera-koa izan ohi da.

5. Zer eragiten du parkinsonak?Parkinsona gaitz neurodegenera-tiboa da, aurrera egiten duena, etaezgaitasuna sortzen duena. Ez dalarria; orokorrean gaixoak ez diraparkinsonarekin hiltzen. Gaixota-sun hau duen norbait beste per-tsona osasuntsu bat bezain bestebizi daiteke, baina ezgaitasun ego-era guztiz betetzen da. Gutxinakaeguneroko gauzak egiteko arazo-ak dituzte eta menpeko pertsonakbihurtzera iristen dira.

6. Batez ere egunerokotasuneanizaten dituzte arazoak?Hasiera batean gaixotasuna dutenpertsonak nahiko ongi manten-tzen dira baina denborarekin gau-za okerrera doa. Geroz eta pertso-na menpekoagoak bihurtzen diraeta ondoan gaudenok laguntzahandia eskaintzen dugu.

7. Ostiral honetan zuhaitzlandaketa bat egin behar duzue. Federazioa, Ingurumena eta Altsa-suko Udalaren artean antolatudugu. Kolaborazio bat egin nahiizan dugu eta jendearen egunero-kotasunean sartu. Parkinsonaduten pertsonen isolamenduare-kin bukatu nahi dugu, gaixo ego-teagatik ez direlako gizartetik kan-po geratu behar. Beste edonor beza-la etxetik atera eta harremanetanegon behar dira eta hori da elkar-tetik sustatu nahi duguna. Landa-keta ostiral honetan izanen daDantzalekun, 11:00etan. Udalakehun bat zuhaitz landatuko ditu

eta elkarteak berriz, hamabi.

8. Balore sinbolikoa eman nahidiozue zuhaitz landaketari?Zuhaitz batek mantenua behardu, parkinsona duen gaixo batekere behar duen bezala. Mantenuaeta arreta behar ditu. Horregatik,balore sinboliko horrekin jokatunahi izan dugu gure egoera des-kribatzeko. Ingurumenari dago-kionean, guztioi eragiten diguingurugiroak eta zuhaitz landake-ta batek, iruditzen zaigu neurribatean, lagundu egiten duela.

9. Nori zuzendua dago zuhaitzlandaketa?Iruñetik jendea etorriko da, etaSakanan parkinsona duen jendeaere hurbilduko da. Enrique Zelaia-ren laguntza izanen dugu bere akor-deoiarekin, eta nahi duena gertu-ratu daiteke, jarduera irekia da.

10. Beste jardueraren bat eginduzue?Beste urte batzuetan Done Jakuebideko etapak egin ditugu, etahorietako batzuetan parte hartudut. Jarduera asko egiten dira,gure helburua parkinson gaixota-sunaren ezagutza sustatzea baita.

11. Erakunde publikoen aldetiknola sentitzen zarete? Egia esan ez dugu laguntza asko-rik jasotzen. Ezgaitasun handiaduten pertsona batzuen kasuanmurrizketak direla eta laguntzaguztiak kendu egin dizkiete.Laguntza gutxi zeuden beregaraian, baina gaur egun ia denakkendu egin dituzte. Kasu batzue-tan arreta jarraitua behar dutengaixoak daude, eta momentu hone-tan ezer gabe geratu dira.

>>11galdera

Kontxi MendiluzeNafarroako Parkinson

elkarteko kidea

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

Abendukobazkide sarituak

ILBELTZEKO SARIAK:1. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak,Artazako kanpinerako deskontu balea eta liburulotea.2. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerakArtazako kanpinerako deskontu balea eta liburu

lotea.3. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerakArtazako kanpinerako deskontu balea eta liburulotea.4. Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerakArtazako kanpinerako deskontu balea eta liburulotea.

1.- Kontxi Ezkurdia Intxaurrondo(Irurtzun)

2.- Martin Nafarrate Ormaetxea(Bakaiku)

3.- Josune Goikoetxea Bergera(Lakuntza)

4.- Jone Flores Garziandia(Lakuntza)

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

20 27 4 12