49 - 2005 martxoa

20
danbolin 2005/3 49. ALEA

description

deskribapena

Transcript of 49 - 2005 martxoa

Page 1: 49 - 2005 martxoa

danbolin2005/3 49. ALEA

Page 2: 49 - 2005 martxoa

JAUNARTZEAK eta ERREPORTAJEAKestudioko argazkiak

ZURE BIDEOKLUBA

DVD alokagai bitartez

a ld i zkar iar i l aguntza eman nah i bad iozueg in za i t ez danbo l in -zu lo ku l tur e lkar teko bazk ide .

Horre tarako b ida l i i ezazk iguzu zure da tuak ( i zena e ta b i de i tura , he lb idea , nor tasun ag i r iaren zenbak ia ,

kon tu zenbak ia [20 d ig i to ] e ta t e l e fonoa ) Ku l tur E txeko danbo l in a ld i zkar iaren gu tunontz i ra .

Ur teroko kuo ta : 18 euro.

Aur tengoeuska l Herr iko l ande txe ba teanas teburu ba t pasa tzeko zozke taren i rabaz lea

XABIER ETXABE URRESTILLAizan da .

z o r i o n a k !

Page 3: 49 - 2005 martxoa

AA TT AA RR II KK OO AA .. Aurten betetzen dira 400 urte Kixote bikaina le-henengo aldiz argitaratu zela. Hori gogoratzeko hamaika jardunaldi, erakusketa,berrargitalpen... egiten ari dira bazterretan, non ez. Neuk ere –ezin ba gutxiagoizan-eta– gure zaldun ibiltaria atariko honetara gonbidatu nahi izan dut. Bi arra-zoirengatik, batez ere: batetik, gure buruaren elikagai nagusiena telebista den ga-rai hauetan, ez al da egundoko kixotekeria Danbolin ateratzen ea eta ea jarraitzea?Eta bestetik, ez dut esango aldizkarian parte hartzen dugunak erotu egin garenik–guk ez dugu gizaki erraldoirik ikusten haize-erroten ordez, ezta Dultzinearik ereastoaren atzea baino zatarragokoen ordez– baina Danbolinek badu gauzak era bi-txian ikusteko eta erakusteko dohain berezi hori: Anjel Lertxundik esaten duen be-zala, "nire begi-bistan daukadan errealitateari –mundu guztiak modu bertsuanikusten duenari– alde ezkutuak, alde itzaltsuak ikusten saiatzearen bertute hori".On Kixote estimatuak pasadizo bat gogorarazi dit: Elkanoren espedizioan, Ameri-ketako bazterrak ezagutzera joan zen Zestoa aldeko mutil gazte baten pasadizoa,hain zuzen ere. Ekaitz izugarri batek harrapatu eta hondatu egin omen zituen itsa-sontziak; bizirik atera ziren gizonak, berriz, jan-edanik gabe gelditu omen ziren.Gosez eta egarriz, egoera oso larrian zeudela ikusirik, gure mutilak egurrezko ka-xa batean sartu eta itsasora salto egin omen zuen, lehorrean laguntza bilatu asmoz;ontzia irauli ere egin omen zitzaion baina igeri eginez onik iritsi omen zen leho-rrera; han, bertako jendeari laguntza eskatu, keinu bidez, eta hilzorian gelditu zi-ren lagunentzat janari franko lortu omen zuen. Abentura hark heroi bihurtu ezezik, hango jendearen ohiturak, hango bizi-modua, landareak, animaliak eta abar ezagu-tzeko aukera ederra ere eman zion gazteari.Imajina dezaket gure mutil gaztea, erabat lilu-ratuta, mundu desberdin haiek azaltzen Fer-nandez de Oviedo kronistari –horren bideziritsi zaizkigu guri bidaia haren xehetasunak-–; imajina dezaket mutil gaztea, Ameriketarajoan aurretik, Zumaian, itsasoari begira, bereburuari galdezka zer ote zegoen uraz bestalde-an; imajina dezaket gure heroia herrikoieikontatzen hango ibilerak, jende askok eroke-riatzat hartuko zituen arren...Gaur egun, ordea, kixoteak ez daude modan.Gaur egun erraz egiten diren gauzak atseginditu jendeak, erraz irakurtzen diren gauzak,kolpe batean ikusten diren gauzak, gauza ari-nak, sakontasun handirik gabekoak askotan.Garbizaletasunaren edo/eta xumetasunarenaitzakiapean, huskeria, txoko usaina, entretenimendua askoz nahiago ditu jende-ak. On egin dagitela, ba!

34 6 8 10 11 12 14 17 18 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

GG UU RR EE AA NN :: AA MM AA LL DD AA AA BB EE SS BB AA TT ZZ AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

EE UU SS KK AA LL DD UU NN EE NN II RR LL AA

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

Fernando arza l lus

HH EE RR RR II KK OO BB AA ZZ TT EE RR RR EE TT AA NN

KK OO RR RR II KK AA

JJ AA RR DD UU NN II AA NN

AA SS II EE RR LL II ZZ AA SS OO

AA GG EE NN DD AA

Page 4: 49 - 2005 martxoa

Telebista eta zinea ikustean,aldizkariak irakurtzean, liburu etaegunkariak hartzean, paranoia batdut, beldur naiz norbaitek ez ote duengure etorkizuna erabakita. Horixe pentsa genezake politikarietan.Adibide garbia da zenbait euskaldu-nok ezingo dugula botorik eman apiri-leko hauteskundeetan. Politikarien agindua, bideo jokoenagindu berbera da, insert coin etamakurtu burua. Beste adibide garbibat badugu Zestoan. Ibarretxe etabere lagunak, euskaldunon eraba-kiaren defendatzaile sutsu horiek,ez dute onartzen Zestoan abenduanizan zen erreferenduma, zer esanikez emaitza. Zestoa beti agertu izanda burua makurtzearen aurka, bozi-na joaz, kea darion autoetan. Ulerdaiteke ordea, bideo joko zail bate-an helmugara iristean, haur harkzioen "altxa burua, jo bozina, bit-bit". Baina paranoia berri horretaz arinaizenean, beste plano batean, bes-te mundu batean dauden pertsonez ari naiz, guk ezagutzen ez ditugunak. Horiek erabakitzendute gure etorkizuna. Matrix bezalako filmetan azaltzen den errealitate faltsua bizi dugula

pentsatzea da beldur hori. Azken batean, Platonen mitoa hartu eta ordenagailu-ko ‘eguneratu’ botoia zanpatuz lortuko genukeen paranoia da. Platonek gizakia kobazulo batean lotzen zuen, atzetik argia zutela, paretari begi-ra. Gizon haientzat paretako itzal haiek ziren errealitatea. Horren aurrean, zen-tzuek ezartzen dizkiguten kateetatik askatuz, kobatik kanpora ikusiko genukeerrealitatea. Trumanen show-an, aktoreak ihes egiten zuen jakin gabeko granerma-no hartatik, itzal haietatik, non bere familia eta herri guztia telebista kate bateta-ko aktoreak ziren. Eta paranoia horren aurrean, jendeak alderantziz jokatzen du. Kobako irteera-rantz jo beharrean, paretako itzal bat gehiago izan nahi du, granermanoko kidebat gehiago. Alemanian adibidez, urteak iraungo dituen granermanoa asmatu du-te, hamabi partaiderekin eta jainko izatera jokatzen duen telebista kate batekin. Paranoia hori duten zestoar guztientzat albiste onak daude. Zestoan, 47 telebistaplato berri egin behar dituzte, agintarien babesean, igogailu eta guzti. Tokatzenbazaizu, ez zaitez zure bikotekideaz fida, eta begira ezazu txoko guztietan, eakamerarik baden.

Kanpokojendea Zestoanbeti ondo hartudugula uste dut.Ez gara beste he-rriekin bereizten,nik uste dut bes-te lekuetan beza-la ezezagunaribeldurra diogula,besterik gabe.

Pello Igarataundi

45 urte

Nik uste dutorokorrean ezgarela arrazistak.Pertsona ona etalangilea bada ezzait kolorea in-porta, txuria,beltza, horia edoberdea den. Txu-riak ere pertsonatxarrak badaude!

Raquel Casquero

31 urte

Z e s t o a r r a ka r r a z i s t a ka l g a r a ?

Ez gara arra-zistak. Nik ezdut inor bazter-tzen bere kolo-rea edo arrazaga-tik. Gainera udanSaharako hau-rrak etortzen di-renean berdin-berdin jolastendut beraiekin.

Elene Arruti

12 urte

G R A N E R M A N O A

e nbidoa 1 . I smae l O la i zo la

Page 5: 49 - 2005 martxoa

artxoaere badoa. Kasik kon-turatu gabe. Egunakazkar pasatzen dira,eta hilabeteak eta urte-ak zer esanik ez! Haunabarmenagoa daumeak dituzunean.Ohikoa da entzuteahaurra dagoeneko haziduzula, eta umeari be-giratuz gero, denboraazkar pasatzen delakonturatzen zara, bai-na tira, umea hazte-ko... oraindik asko fal-ta dela nabarmena da.Dena den, nahiz etadenbora pasa, ahazte-zina da zeure umearensorrera. Amaren sabe-lean pasatzen dituenbederatzi hilabeteakaldi berean azkar etapoliki pasatzen dira:azkar, ia denborarik ezduzulako gertatzen

zaizunaz eta datorkizunaz konturatzeko, eta poliki, umearen aurpegia ikusteko amorratzenegoten zarelako. Ondoren datorrena berriz, ikaragarria! Haurra jaio bezain lasterzeure altzoan jarri eta bularretik esnea edateko prest izaten da, eta zu, oraindik es-ku artean duzunaz jabetu gabe!Umearekin egin beharreko bidea ez da dena arrosa kolorekoa, ez da gutxiagorikere! Badira itomenezko momentuak, eta batez ere hasieran. Esate baterako, nega-rrez hasi eta zer duen asmatu ezinik kirioak jota bukatzen dugunean, bai amak, baiaitak, baita inguruan diren guztiek ere; eta noski, umeak negarrez jarraitzen du. Horrelakoak asko izaten dira, baina bestelakoak ere bai, denborak aurrera eginarren geure barnean geratzen direnak: haurraren lehenengo irribarreak, bere lehe-nengo hitzak, bere lehenengo jolasak... Egia da konturatu gabe koskortzen direla, baina benetan aberasgarria da umeakegin beharreko bidean bidelagun izatea; izan ere umeak asko eskatzen baitu, bainaematen duena askoz ere gehiago da.Denbora azkar pasatzen den honetan aholku bat haurdun edo ume txikiekin zau-detenoi: aprobetxatu eta gozatu umeaz! Aholkua, aita diren edo izango direnentzatere bai noski, umearen erdia zaretelako. Eta lasai, lorik egin gabeko gau horiek denborarekinahaztu egiten dira.Badoa martxoa eta badator apirila! Hasiak gara dagoeneko udaberri eta udarako planak egiten,baina nik oraindik martxoan errotuta jarraitzen dut, izan ere gutxik baitute aitaren eguneanamari besarkada handi bat eman eta "zorionak" esateko aukera. Urte askotarako!

Zestoarrakbagara arrazis-tak, askotan ezgenuke nahikobaina bagara.Itxurak ere askokontatzen du,pertsona bat on-do integratzenbada agian ez dabaztertuko bai-na ez bada ber-tako bizimoduraohitzen agianbaztertua izangoda. Aurreiritzie-kin asko joka-tzen dugu etaaskotan ezeza-gunari beldurradiogu.

Begoña Olaizola

31 urte

Nire ustezzestoarrak ezgera arrazistak,nik ez ditut he-rritar guztiakezagutzen arra-zistak diren edoez esateko mo-duan baina...Akaso gertuantokatzean hasie-ran behintzatezagutu arte, eznuke oso ondohartuko, bainadenborarekinpertsona ezagu-tu eta onartukonukeela irudi-tzen zait.

Koro Izagirre

47 urte

5Ez dakit,

igual batzukizango dira etabeste batzuk ez.Ez dakit. Nireinguruan ez dutarrazakeriarenezaugarririkikusten bainajende arrazistaegon, egongoda. Zaharragoekagian ez dituzteondo hartzenkanpotarrak,baina gazteek ezdut uste bazter-tzen ditugunik.

Jon Alberdi

21 urte

Nik uste dutezetz, Brasildiketorri nintzene-an ia hilabetegaixorik egonnintzen eta he-rriko hainbat la-gun nire bilaetorri ziren ka-lera irtetekoanimatzera. He-rrian kanpokojendea ere ikusiizan dut eta in-tegratuta dau-dela ematen du.

Diego Cavalheiro

18 urte

M

M ailu odr iozo laenb idoa I I .

Page 6: 49 - 2005 martxoa

Gutariko gutxi ohartu bagara ere, he-rrian baditugu hainbat abesbatza. Pa-rrokiko abesbatza herritarren artean

oso ezaguna dugu, festa-egun nagusietan elizakogangak musikaz bete ohi dituen abesbatza hori, bai-na zein dira ba beste abesbatzak?

Badira jada 8 urte Amalda Abesbatza Zestoansortu zela. Herriko kobazulo baten izena hartu

eta herriko gazte batzuk bildu ziren abestuz ongipasatzeko asmotan. Bailarako beste herrietako hain-bat gazte ere batu zitzaizkien hauei. Nerea Ugarteazpeitiarraren zuzendaritzapean jardun dute laneanorain artean. Zortzi urte luzez, arazo bera izan du-tela esan genezake: Zestoako gazteen falta.

Edozein aste bukaeratan ikus daiteke koadrilarenbat euskal kantu zaharrak kantatzen Zestoako

kaleetan, bazkari nahiz afari herrikoietan, edo ikusibesterik ez dago urtero Gabon eskean irten ohi di-ren bi taldeetan biltzen den abeslari kopurua. De-nak Zestoarrak. Eta nolatan ez dira Amalda abesba-tzako partaide egiten horiek guztiak?

Batzuk solfeo famatuaren beldur dira, ez omendakite-eta. Beste batzuk "elizako kantuak ez di-

tuzte atsegin-eta.". Aitzakia merkeak. Amaldarensorreratik solfeo zipitzik ez zekien jendeak ere har-tu du parte. Horretarako klase aurretik laguntza be-

rezia eskaintzen zitzaien; beste ba-tzuk, oraindik ikasi gabe, hor dihar-dute albokoari entzun eta tximino-ek bezala imitazio bidez ikasten.Baina denak ere gustura kantatzen.Eta hori izan da beti Amaldaren hel-burua. Kantatuz ongi pasatzea. Bes-talde, garbi erakutsi du Amaldak ezdela elizako kantuak bakarrik abes-ten dituen koro bat. Besteak beste,duela urte batzuk herrian egin zenrock jaialdian parte hartu zuen, etaduela gutxi abesbatzak plazaratuzuen diskoan (Ilunpetik Plazara) ezdago elizako kantu bat ere.

Zortzi urte ondoren, ordea,Amalda etsitzen hasi da. Zestoa

ahots gabe gelditzen ari da. Urtehauetan guztietan denetarik egin duAmaldak herritarrak abesbatzarahurbilarazteko: kalean abestu, eus-kal kantu ikastaroak antolatu, herri-ko gazte guztiei etxera eskutitz batbidali animatzeko asmoz... Eta ezdugu ia ezer lortu. Abesbatzarengehiengoa kanpokoek osatzen dute,zestoar oso gutxi dago taldean; bai-na baita bailarako jendea ere. Hain-

gurean

HERRIKO AHOTS ISILDUAK

Page 7: 49 - 2005 martxoa

bat aldiz abesbatza desegitekotanegon da, mutil faltagatik. Gaur egunbi mutil bakarrik ditu abesbatzak.Tamalgarria.

Jarraitzen dute-nen ilusioarekin

eta egunen bate-an abeslari berri-ren batek atea jo-ko duen esperan-tzarekin egin duaurrera orain arteAmaldak. Baina,hainbeste urtezilusio bera man-tentzea zaila da.Eta denbora agor-tzen ari da. Urte-en poderioz,Amalda nekatzenari da, eta Zestoaabesbatza bat gu-txiagorekin geldi-tuko da aurki. Pe-nagarria. Gurepartetik, guztienlaguntza eskatu-ko genuke. Bada-kigu banaka inorez dela ausartzenatea jo eta barru-ra sartzen, baina,

koadrila oso bati bururatzen bazaioastean behin abesten hastea, guz-tiontzat izango da aberasgarri. Zuenaldetik edozein proposamen onar-tzen da.

Bitartean, herriko ahots isilduekatea noiz joko zain dago Amal-

da. Zuen zain. Lotsa edo beldurrakahoa ixten dizuenon zain. Eta ez dabroma: Amaldaren hegaldirako az-ken deia da!

AMALDA ABESBATZA

AAMMAALLDDAA AABBEESSBBAATTZZAA

Zortzi kurtso dira 20 lagun inguruko talde baten ekime-naren ondorioz, eta Zestoako kobazulo baten izena har-turik, Amalda Abesbatzaren ibilera hasi zela. Urte haue-tan gure helbururik nagusiena gure herrian eta inguru-ko beste herrietan Amalda abesbatzaren doinu etaerritmoak zabaltzeaizan da. Horrela, hain-bat tokitan eskaini ditu-gu kontzertuak: Altzan,Donostiako ArtzainOnaren katedralean,Gasteizko Seminarioan(zuzendaritza ikastaro-en amaieran), Lasarte-Orian, Bastidan, Iru-nen, Lasaon, Zaragozan,Azkoitian, Ordizian,Bergaran, Azpeitian,Zestoako Bainuetxeaneta noski Zestoako he-rrigunean bertan. Bosturte bete zirenean, Eus-kal Folklore Jaialdi bataurrera eraman genuenZestoako plazan etaerrepertorio hari soinubandak eta musika mo-dernoa gehituz CD batatera genuen IlunpetikPlazara izenburuarekin.Zestoan duela urte ba-tzuk egindako RockJaialdian ere parte har-tu genuen. Aipagarriada, baita, Ttakunpa tal-dearen diskoan partehartu genuela eta be-raiekin batera ZumaianCDaren aurkezpen kon-tzertua eskaini genuela.Zortzi urte hauetanAmaldak bi sorpen ga-rrantzitsu izan ditu:Amalda Txiki abesbatzaeta Amalda Gazte abes-batza. Horrela, Amaldabeste eskaintza batbihurtu da herriaren-tzat. Gabonak aldera al-dizkari bat atera izan dugu gure berriemateko, eta Zestoako herrira urterohainbat abesbatza ekartzen ditugu. Bes-teak beste, Donostiako Kanta CantemusKorua, Bartzelonako Cor Madrigal, Za-ragozako Abantare, eta abar. Taldearensorreratik Amalda Abesbatzaren zuzen-daria Nerea Ugarte da.

AAMMAALLDDAA TTXXIIKKII AABBEESSBBAATTZZAA

Amalda abesbatzaren barnean umeentzat tartetxo bategiteko asmoz sortu zen Amalda Txiki abesbatza. Aur-tengoan 7. ikasturteari ekin dio. Beti ere, Amalda abes-batzaren partaide izan diren gazteen zuzendaritzapeanegon da taldea. Zestoan kontzertuak emateaz gain, Gi-puzkoako hainbat herritan ere izan dira beren emanal-diak eskaintzen; horien artean, aipatzekoa da urtero Az-koitian, gabon kanten jaialdian, egin ohi duen emanal-dia. Duela gutxi bere 5. urteurrena ospatu du, ZestoanEl rey leónfilmeko musi-karekin sor-tutako ipuinmusikala in-terpretatuz,baita herrikobeste haurre-kin jolas etatailerrez osa-tutako arra-tsalde ederbat antolatuzere. Abesten ongipasa nahi du-ten 7-11 urtebitartekoumeek hardezakete par-te abesbatzan.Lehengo ikas-turtetik abes-batzaren zu-zendaritzaItziar Ibargu-renek du.

AAMMAALLDDAA GGAAZZTTEE AABBEESSBBAATTZZAA

Aurtengo urrian hasi zen lanean Amal-da Gazte Abesbatza. Amalda Txikiabesbatzan zebiltzan helduenak hartueta Amalda handirako prestakuntza batjasotzea zen hasierako helburua. Azke-nean, nahiko maila altua hartu dute etazailtasun handiko kantuak abesten di-tuzte. Gabonetan egin zuten estreinal-dia, bai Zestoa, baita Azkoitian ere.Momentuan 11tik 13 urte bitarteko 12abeslari inguruz osatutako taldea da.Estilo askotako kantak ikastea zen hel-buru nagusiena, eta pixkanaka lortzenari dira. Kurtso honetarako, Azpeitian,Ordizian eta Zestoan kontzertuak hi-tzartuak dituzte, horien artean, txistu-lari talde batekin emango dute kontzer-tua maiatzaren 7an Azpeitian. Apirile-an, Ordiziako abesbatzarekinelkartruke bat izango dute Astebukaerakoralean. Beizamako aterpetxean aste-buru bat pasatzea izango da plana, el-karrekin kontzertu bat prestatzeazgain, bi abesbatzek elkar ezagutzekoaukera izango dutelarik. Horrelako pla-nekin –alegia abestu eta disfrutatuz–gazteak abesbatzen mundura hurbil-tzea lortu nahi dute. Abesbatzaren zu-zendaria Jagoba Astiazaran herritarrada.

7

Page 8: 49 - 2005 martxoa

A i z a r n a k o m u s t x a p e l k e t a urtero bezala ikuskizun polita izan zen. Alai-tasun faltarik ere ez zen izan bapo afaldu ostean. Guztira hogei bikotek hartuzuten parte eta gehienak gazteak ziren. Aurtengo txapeldunak Joseba Otañoeta Oskar Lizarralde izan dira. Bigarren saria berriz, Juanjo Agirre eta Josu Eiza-girrek lortu dute.

Bainuetxeko langileak mobilizazioetanhasi dira "lan baldintza prekarioak"eta lankide baten kaleratzea salatze-ko. Enpresa batzordeak salatu due-nez, enpresaren zerbitzuak azpikon-tratatzeko joerak lan baldintza preka-rioak dakartza. Argazkian,martxoaren 12an bainuetxe aurreanegin zuten protesta.

Zestoako alebin, infantil eta kadete neskak ‘Emakumea Pilotari’programan parte hartuko dute beste 11 herrirekin batera. Pro-grama honen helburua emakumezkoak pilota mundura gertura-tzea da. Eskuz eta palaz jokatzen trebatu eta txapelketak anto-latuko dituzte ondoren. Nork daki, agian oraindik zestoar nes-karen bat profesionaletara pasako zaigu. Pelota gure kirola da,denona, emakumeak ez gara gizonezkoak baino gutxiago izan-go!

Ko r r i k a e g i t e n h a s t e ko g o g o asartzeko moduko eguraldia martxoaren13koa. Jose Javier Cuadrado zaldibitarraizan zen irabazlea helduen mailan eta

Lander Zabala herritarra bigarren. Goi-zeko 9:30etan txikienak hasi zirenetik,adin desberdinetan korrikalari mordoaibili zen gure herrietako bazterretan au-rrera eta atzera. Antolatzaileek firmatu-ko lukete horrelako eguraldia hurrengourteetarako ere.

Wa d n a t a l d e a k a n t o l a t u r i k S a -h a r a r e n i n g u r u ko j a r d u n a l d i a k egin dituzte Herri Eskolan. Hainbategunetan zehar Saharara bidaiatu duten herritarren argazkiak ikusgai egon diraeskolako jangelan. Hennarekin gorputza margotu eta eskuturrekoak egitekotailerrak ere izan dituzte Aizarnazabalen bizi diren bi Saharauiren eskutik.Wadna taldearen helburua haurrak Saharari buruz interesa piztea izan da etaaldi berean herrialde honi buruzko informazio gehiago izatea.

danbolinzulo

aarrggaazzkkiiaa:: II ..AA.. HHIITTZZAA

Page 9: 49 - 2005 martxoa

9a l e / b a l e

K A L E . ZEHARO DESITXURATU DITUZTE BARRE-RATAKO BURUZURIENTZAKO HARRIZKO OINARRIAK. LAN

KASKARRA, NARRASA, LARDASKERIA, TXAPUZA, KAKA-TOR-TOA... HORRELA EGITEKOTAN, HOBE EZERTAN HASI EZ BALIRA.

B A L E . AROZENA ALDEKO AUTOBUS GERALE-KUAN, HAIZEA ETA EURIAZ BABESTEKO PARETAK JARRI DI-TUZTE. BISUTS GARAIETAN, JENDEAK ESKERTUKO DU.

kEENNEEKKOO KKOORRTTAADDII,, 33..

MMAAIILLAAKKOO FFUUTTBBOOLL

JJOOKKAALLAARRIIAA..

Atal berri honetan gure herrietakoTokiko Agenda 21en berriak zabaldunahi ditugu hilabetero. Baina, zer daTokiko Agenda 21a? Herritarren bizikalitatea hobetzea bilatzen duen egi-tasmoa da. Horretarako, oreka bilatzendu ingurumenaren, gizartearen etaekonomiaren artean.

Prozesu hori aurrera eramateko he-rritarren partehartzea ezinbestekoa daeta partehartzeko era desberdinakdaude: herritarren foroa, web orria,mahai teknikoak…

HHIILLAABBEETTEE HHOONNEETTAAKKOO BBIILLEE--RRAAKK::

Momentu honetan herriaren diag-nostikoa egiten ari gara egungo egoeraezagutzeko asmoz. Diagnostiko horiburutzeko mahai teknikoak eta herri-tarren foroa antolatuko dira.

MMAAHHAAII TTEEKKNNIIKKOOAAKK: eztabaida-gune horiek teknikari, politikari etazenbait eragile sozial eta ekonomikoekosatzen dituzte.Udazkenean bildu zi-ren partaideak eta berriro ere elkartudira. Hauek dira egin diren bilerak :

-- MMaarrttxxooaakk 99::"SOZIOEKONO-MIA, KOMUNIKAZIOA, SENTSIBILI-ZAZIOA ETA PARTEHARTZEA"

-- MMaarrttxxooaakk 1166::JARDUERAK, IN-GURUMENA eta INGURUMEN BEK-TOREAK( ura, energia,…)

-- MMaarrttxxooaakk 1177::"PLANEAMEN-DUA ETA MUGIKORTASUNA"

Mahai tekniko horietan diagnosti-koaren zirriborroa aztertu zen etaorain arte egindako ekarpenak etamahaietan bertan egindakoak mahai-kide artean eztabaidatu ziren diagnos-tiko adostu batlortzeko.

Diagnostikozirriborroa etamahaietan egindako ekarpenak herri-tarren foroan aurkeztuko dira; hanherritarrek ekarpen gehiago egitekoaukera izango dute. Hurrengo foroaapirilaren 7an izango da 19:00etan.

INFORMAZIO GEHIAGO: Tel. 943 89 00 45

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

TTOOKKIIKKOO AAGGEENNDDAA 2211

E H N A E G I N E TA E R A B I L I Zes-toan Bai Euskal Herriari ekimenaosatzen dugunok, EuropakoKonstituzioari buruzko errefe-rendumari ezezkoa emateko deialuzatu genuen. Aldi berean, egunhorretan Europaren aurrean euskal-dun bezala agertzea garrantzitsuazela azpimarratu genuen. Horreta-rako, Euskal Herriko nortasun agiripropioarekin bozkatzeko eskatu zi-tzaien herritarrei, EHNArekin, ale-gia. Gure herrian jarri ziren bazkalekue-

tan ez zen arazorik izan euskaldun gisa botua emate-ko eta horren adibide dira beheko bi argazkiak. Dato-zen Hauteskunde Autonomikoetan ere EHNArekinbozkatzeko deia luzatu nahi diogu euskal gizarteari.Oraindik eskuratu ez duzuenok, gogoratu udaletxeanbadagoela aukera egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, BEH ekimenekokideak asteazkenero elkartzen gara arratsaldeko19:00etan Kultur Etxean, eta edozertan laguntzekoprest gaituzue.

ZZEESSTTOOAAKKOO BBAA II EEUUSSKKAALL HHEERRRRIIAARRII EEKKIIMMEENNAA

Page 10: 49 - 2005 martxoa

G U ERE BAI

1ARROA BEHEKO AUZO ELKARTEA.Txikienak ere egin zuten korrika, au-

rretik edo atzetik hori da gutxienekoa.

2UDALA. Alkateak eraman zuen leku-koa

3KIROL BAZKUNA ETA KIROL PA-TRONATUA. Lander Zabala eta Mikel

Sasiain lekukoa hartzeko prest.

4ITXAROPENA dantza taldea, EHE etaGaztetxea elkarrekin, lekukoa eskutik

eskura pasaz

5BERTSO ESKOLA. "Bertso bat, bertsobat" oihuka jendea. Mikelek baita bota ere.

6AEKko ikasleak. Aurten beren omenezda Korrika. Bejondeizuela!!

7RIP koadrila. Ea hurrengorako koadrilagehiago animatzen diren.

8GURASO ELKARTEA eta HERRI ES-KOLA elkarrekin ikasleen eredu.

9elkarte gastronomikoetako ordezkariakumoretsu ekin zioten beren zatiari.

10 MUSIKA ESKOLAko irakasleak ereeuskararen doinura.

11 Adin guztietako jendeak hartu zuenparte. Kontxita Garaizabal eta Karmelo

Garaizabal izan ziren Zestoako beteranoak.

12 EZKER ABERTZALEA. Preso, errefu-xiatu eta iheslariak ere euskararen alde.

13 LASAOKO AUZO ELKARTEA. Az-ken txanpa lasaotarrek egin zuten, Az-

peitiarrei lekukoa pasaz.

Page 11: 49 - 2005 martxoa

BAZEN BEHIN EUSKAL HERRIA IZENEKO

ITSAS ERTZEKO HERRIALDE TXIKI BAT.ARRANTZA FAMILIA ASKOREN DIRU-ITU-RRI ZEN, ETA GARAI BATEAN EUSKALDU-NEK OSPE HANDIA IZAN ZUTEN BALEA HA-RRAPATZEAGATIK. ERDI AROAN OSO JAKI

PREZIATUA BIHURTU ZEN BALEA, ETA BE-RAZ, UGAZTUN HANDIA PIXKANAKA DESA-GERTUZ JOAN ZEN KANTAURI ITSASOAN.EUSKALDUNAK ETXETIK URRUNTZEN HASI

ZIREN BALE BILA… ETA GEROAGO QUÉ-BEC IZANGO ZEN LURRALDERA IRITSI ZI-REN.

Historiako liburu askotan agertzen ez ba-da ere, Jacques Cartier ez zen izan Québec-era iritsi zen lehen europarra. Ordurakoeuskaldunak Ternuan ibiliak ziren balea ha-rrapatzen, eta hemen eskasten hasi zeneanSaint-Laurent itsasadarreanbarrena abiatu ziren. Horrenadibide argia da "Île aux Bas-ques" (Euskaldunen Irla).Trois-Pistoles izeneko herritikhurbil dago, eta gaur eguninor ez da bizi han. Halere,bisita gidatua egin daiteke irlatxiki horretara, natura erre-serba baita eta 200 txori motaikus daitezke.

Irlako lehenengo biz-tanleak amerindioak izan zi-ren. Orain dela 15 bat milaurte Beringo itsasartea zehar-katu zuten. Antza denez, Kanadan barreia-tu ziren eta duela 8500 urte gutxi gorabe-hera talde nomadak Québec-era iritsi ziren,Kanada ekialdera alegia. Bikingoak Ternuanibiliak ziren orain dela 1000 urte inguru,baina europarrekin izan zuten lehen harre-mana arrantzale euskaldunekin izan zen,XVI. mendean . Balea harrapatzera etortzenzirenean egonaldiak egiten zituzten eta ber-takoekin salerosketa ere bai: amerindioekestimu handia zioten Europako bitxiei. Ho-rregatik, euskaldunek kristal distiratsuakekartzen zizkieten eta amerindioek, horrentruke, neguan erabiltzen zituzten larruakoparitzen zizkieten euskaldunei. Baina noladakigu euskaldunak paraje hauetan ibili zi-

rela? Hori frogatzen duten harrizko labeakdaude oraindik ere irlan. Labe hauetan ba-leen koipea erretzen zuten eta gero itsason-tzietan garraiatzen zuten Europan saltzeko,biziki preziatua eta garestia baitzen.

Pagotxa mende bat beranduago amai-tu zen, XVII. mende hasieran. Frantsesakiritsi ziren irlara eta euskaldunek alde eginbehar izan zuten. Spritzberg, Norvegia etaGroenlandia aldera joan ziren oraingoanbaleen arrantzarekin jarraitzeko asmotan.

Aspaldi alde egin zuten arren, euskaldu-nek eragina izan zuten Québec aldean, eta"Euskaldunen Irla" izenaz gain euskararenarrastorik ere bada oraindik. Trois-Pistols-etik hurbil "Escumins" izeneko herria dago,eta ez da zaila asmatzen zein euskal hitze-tatik datorren. Amerindioek ere "adesqui-dex" eta "anaia" hitzak erabiltzen omen zi-tuzten (euskaldunekin zuten harreman ona-ren erakusle). Gaur egungo Québec-ekofrantsesean ere bada adibiderik: oreinarenfamiliakoa baina pixka bat handiagoa denanimalia bati "orignal" deitzen diote (lehe-nengo aldiz entzun nuenean ez nuen bere-halakoan pentsatuko euskaratik etor ziteke-enik!).

Gaur egun, Parc de l'aventure basqueen Amérique izeneko gunea dago Trois- Pis-toles-en. Bertan euskaldunei buruzko muse-oa, kafetegi bat eta Québec-eko frontoi ba-karra daude. Pilota elkarte bat ere badago,eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte eus-kal kultura aitzaki.

Etxetik hainbeste kilometrora egondabeste era batera bizitzen da hau guztia. Be-netan harro sentitu ginen gure arbasoekamerindioekiko izan zuten jarrera ikusirik.Bitxia eta benetan hunkigarria izan zenmunduko beste muturrean egonda gure he-rritarren arrastoa aurkitzea.

11

EUSKALDUNENIRLAQUÉBEC-EN

MIREIA ORBEGOZO

Page 12: 49 - 2005 martxoa

NOIZ ETA NONDIK BUELTA HASI HINTZEN ARTE-KARI LANETAN? Gure aita zena urte askoan korredorea izanhuen, duela hamabi urte inguru, astelehen ba-tez, Tolosako Beotibar pilotalekutik etxerakoanzorigaitzeko istripu bat izan zian arte. Bere hile-tetara pilota munduko bere lankideak etorri zi-tuan eta ni orduan langabezian egonik, aitarenhutsunea betetze aldera, bere lagunei aipatu eginniean eta haiek baietz, lagunduko zidatela.Nahiz jakin aitak zian eskarmentuaren apurrikere ez niala, bere bidea jarraitzea erabaki nian

eta horrela hasi ninduan. Irakaslezorrotza izan nian gainera, gogo-ratzen nauk Gure Txokoa elkarteko goiko pisuan Landarekinkontuak ateratzeko praktiketan: hainbeste gorri, hainbeste urdin,nola jarduten gintuan. Hanka sartzen nian ba-koitzean bronka entzun eta aurrera...

ARTEKARI EDO KORREDORE ONAK PELOTAZALEA IZAN BEHAR

AL DIK? ALA BESTERIK GABE JOKOAREN MUNDUAN ADITUA

EDO ABILA IZATEA NAHIKOA DUK?Niretzat artekari ona izateko premiazkoa duk pelota gusta-tzea. Alegia, pelota kirol bezala interesatzen ez bazaik, zailaduk artekari lanean gogotsu jardutea eta nik esango nikek artekari denak neurrihandi batean pelota zaleak ere bagarela.

HIRE KASUAN ARTEKARITZA AFIZIO ALA OFIZIO BEZALA HARTZEN

DUK? Nik momentuz afizio bezala, egia esan gustatuko litzaidakek ofizio

bezala hartzeko aukera izatea, baina momentuzafizio edo gustu bezala diat. Pelota eta jokoko sal-tsan gustura ibiltzen nauk eta bazaukak bere xar-ma gainera. Lana fundizioan egiten diat eta jornalfinkoa handik jasotzen diat, baina artekaritzatikbizitzeko esperantza ez diat galdu.

"artekaritzatik

bizitzekoesperantza ez

diat galdu"

ardunianasierlizaso

FUNDIZIOTIK FRONTOIRALAGUNARTEAN "TRUNBO" ETA PILOTALEKUETAN "IPINTZA" BEZALA

EZAGUTZEN DUGUNAREKIN ARITU GARA JARDUNEAN. ARTEKARIEN KEZKAK,PILOTA MUNDUA, ETORKIZUNEKOASMOAK ETA ABARRENINGURUKOEZ MINTZATU ZAIGUUMORE ON ASKOAN.

J

Page 13: 49 - 2005 martxoa

PELOTA JAIALDIAK ARTEKA-RIRIK GABE IMAJINATZERIK

BA AL ZAGOK?Afizionatu mailako parti-dak horrela izaten dituk,baina pelota profesionalaguztiz lotuta zagok arteka-ritzarekin. Gero, badakik,euskaldunak apustu zale fa-ma diagu eta neurri bateannik uste horrelakoak garela,nik bere enkantua hartzenzioat gainera. Pelota profe-sionalean derrigorra ikustendiat nik artekaritza, jokatzen den diruaren zatitxo bat enpresentzatizaten duk eta pelotaren jarraipenerako derrigorra duk apustua. Joko-ak pisu ekonomiko handia zeukak, zenbait partidutan enpresak sarre-rekin baino diru gehiago jasoko dik artekaritzarekin. Pentsatu beharduk, jaialdi askotara ehun edo berrehun ikusle bakarrik joan ohi direlaeta jaialdi bat ezin duk sarrera horiekin amortizatu. Ikusle horien ar-tean apustu zale asko egonez gero, jaialdia berdintzeko moduan, bes-tela galera. Orduan, ba, gaur egun gauzak dauden bezala, artekaritza-

rik gabe pelotak ez zeukak etorkizun onik.

ASKOTAN APUSTU KONTUAK POLEMIKAREKIN EDO ARAZOE-KIN LOTZEN DITUK, FRONTOIETAN GERTATZEN DENA IKUSITA

HIK ZER ESANGO HUKE? Ba, ez zekiat, hor batzuetan zarata asko eginohi duk, bateko pelotari batek tongo eginduela, besteko jenderen bat ordaindu gabejoan dela, norbaiti kontuak gaizki egin diz-kiokeela... badakik, dirua tartean denean sa-rri asunto txarra egoten duk. Lagun artekomus partida batean ere dirua tartean baldinbazegok, tentsio berezia egoten duk, baina

orokorrean gure artean giro ona diagu.

HIRE ARTEKARI IBILBIDEAN ANEKDOTARIK IZANGO

DUK BA? Anekdotak ja, ja... behin Iruñean, San Fermine-tan, Netzer, Aittola eta hirurok parranda latzabotata joan gintuan frontoira. Nik lo pixka bategin nian baina horiek batez, eta partidu inpor-tantea zenez, telebista eta abarrak hantxe. Ho-riek lehen lerroan, arro asko, piura ederrarekin

frontoiko eserlekurik onenetan. Gero, ka-misetak ere, batek alderik alde amnistia,eta besteak presoak kalera handiagoa.Bakarren batzuk kezkatu zituan, zeinarraio ziren haiek, nork sartu zituen fron-toira, eta irudi eskasa zela jaialdiarentzateta kontuak kontu, nire lagunak zirela ja-kin ziatenean atentzioa deitu zidatean.Beste behin berriz, txapelketa nagusikofinal aurreko batera, amerikana edo txa-keta etxean ahaztuta joan ninduan etaorduan enpresak lehen esan bezala iru-diari garrantzi handia ematen zionez,txaketarik gabe ez niala lanik egiterik etaArretxe pelotaria, orduan txapeldunahuen gainera, amerikana gorri batekinetorri huen frontoira eta berak utzitakotxaketarekin aritu ninduan lanean.

ETA BUKATZEKO, IGANDEKO FINALEAN

IRUJO – GOÑI III ALA BENGOETXEA VI –BELOKI? Ufa, nik txapelketa nola joan den ikusita,Beloki oso gogor ikusten diat eta Bengoe-txeak ere orain arte bezala laguntzen ba-

ziok, nik hauen alde egingo niake.

DIRUA BERAIEN ALDE ATERAKO AL DUK? Ez, dirua Irujo eta Goñiren alde aterako duk eta tarte dezen-tearekin ziurrenik, baina askotan diruak ez dik asmatzen etani Bengoetxea eta Belokik irabaziko diatelakoan nagok.

M ikel arreg i

31

Page 14: 49 - 2005 martxoa

BENTAPELIGROKO BIDEA HARTUKO DUGU ORAIN-GOAN ETA LASAO ALDERA JOKO DUGU, IBAI

BAZTERRETIK. TURBINARA HELDUTA, IBAIA BEHEAN

UTZI ETA ALDAPAN GORA ABIATUKO GARA. TRUKUMAN

BASERRIKO GAINA HARRAPATUKO DUGU ETA HAN-DIK IGARTZA BASERRIRA HELDUKO GARA.

TTAPA-TTAPA, AKUAKO BAILARA

EDERRA IKUSIZ, HERRIKO KAX-KORA IRITSI GARA.

Bentapeligroko bidetik abiatueta egunari traza txarra har-

tu diogu. Bosgarren elurtearen edo ho-tzaldiaren ondoren abiatu gara Lasao al-dera eta 300 metro egin baino lehentxingor ale zuri-zuriak ikusi ditugu Ben-tapeligroko galipot beltzean. Aterkia erealferrik hartu ote dugu gaur? Ez ordea.Txingor aleak ezkutatu dira segituan etaeuria hasi du. Euria goian-behean. Beno,

egia esan, ez zaigu kexatzeko adina tantaerori goialdetik, baina botak ondo beratuta

ekarri ditugu etxera! Lasao ondoko lurrek ba-po! esan dute eta ura belarrietatik atera

zaie; ezin dena edan. Elurrak urtzen etagainera euria! Puska batean ez dute ega-rririk izango lur horiek! Plisti-plasta egindugu beraz ia bide guztia.

Bentapeligroko bidea bukatzeardela, Bainuetxeko garaian eraikizuten plantxeiko etxiaren au-

rrien ondoko gurdibideari ja-rraitu diogu, ibai ondoan. Behe-

ra begira egin ditugu hasierako metroak ur putzuakbromatakoak ez direlako, baina burua altxa egin be-

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

Lasaonelur uretan plisti-plasta

iibbiillbbiiddeeaarreenn hhaassiieerraaeettaa bbuukkaaeerraa

Page 15: 49 - 2005 martxoa

BBeelleeaakk,, ttxxaannttxxaannggoo--rrrriiaakk,, uubbaarrrrooiiaakk,,

ttxxeeppeettxxaakk.. .. .. iikkuussiieettaa eennttzzuunn!!

Argi ibiltzeakbadu saria

ibilbide hone-tan. Zeruan,ibaian, be-lardietan,sastraka-

tan edo zuhaitzetan ager daitezke hegaztiak.Batetik bestera dabiltza. Bertatik bertara batzuk, urrutia-gotik gerturatuta besteak. Mila koloretakoak: zuriak, bel-tzak, horiak, arreak edo gorriak. Eta mila eratako kolorebanaketak: papar gorriak, bekain zuriak, buztan go-rriak...

Ibai ertzean dabiltza arrainak janez, lertxun, ubarroi etamartin arrantzaleak, besteak beste. Uretatik gertu, ur-

din kolore biziko hegazti txiki eta bizkorrik nabaritzenbadugu, ziurrenik bera izango da, Martin, arrantzan egi-

teko prest. Papar gorriarekin eta le-poan orbain zuriekin, forma borobil-dua du. Ur inguruan bizi diren bestehegazti batzuk, buztanikarak adibi-dez, errazago ikus daitezke belardie-tan ere. Arruntenak zuri-beltzak di-ra, buztan luzearekin, eta nahikoagerturatzen dira gizakiarengana. Ba-dira horien ahaide diren buztanikara

berezi batzuk ere, kolore horikoak eta urari lotuago bizidirenak. Dena dela, forma eta buztana berdina dute. Buz-tanikara horia du izena mota honek.

Basoratzen garenean ere, erne begi eta belarriak, he-men dabiltza-eta txepetxak eta kukuak. Adarrez adar,

adarra jotzen edo, ez digute zein txori klase diren ikustenuzten. Txiki-txikia, txepetxa, borobildua, Europako he-gaztirik txikienetarikoa, baina ez txikiena. Txikietan txi-kiena basoko beste txoritxo bat dugu: erregetxoa izene-koa. Ez da hain erraza gure inguruan topatzea, bainanoiz edo noiz agertzen da. Hala ere, ezagunak dituguntxori guztiak ez ditugu ikusten sarritan. Kukua, esate ba-terako, nahiko izutia da eta gutxitan topatzen dugu. Bai-na, ikusten ez badugu ere, berehala dugu kantari, basoandabilela esanez.

Dena ez da eder hegaztien artean ere, eta hor dabiltzalarreetan bele beltz eta erroiak. Ilun eta zaratatsuak,

ez dute beraien burua gordetzeko asmorik, eta ikatza bai-no beltzago "krua-krua" eginez doaz ortzian barna.

Baserri ingurura egokitu diren txoriño panpox eta mai-tagarri hauek, berriz, bidea alaituko digute: txantxan-

gorriek, errota txoriek, kardantxilo taldeek...

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

har ibai ondoko hegazti ederrak ikusi nahi izanez ge-ro (artikulu honetako koadroa irakurrita Urola bazte-rreko hegalari ederrak ezagutzeko aukera duzue). Iku-si ditugu baten batzuk, eta beste batzuk, entzun. He-gazti horien pausaleku diren haltzak ere, hantxedaude sustraiak freskuran dituztela, uretan, alegia.Haltz gaixo bakarren batek nahikoa lan bazuen Urolaibaiaren emariaren indarrari eusteko. Lehen ere esandugu: elur zuriak ur bihurtuta norabait jo behar dueta hor darama ibaiak, txintxo-txintxo, emaria.

Ibaiari agur esan diogu Turbinara heldu garenean.Pendizean gora egitea erabaki dugu Trukuman ba-

serriaren bila. Berez Palankadi izena duen baserri ho-rretatik makina bat gaixo igaro zen garai batean. Ber-tako Joxe Trukumanek hezur hautsiak eta bere leku-tik ateratako hezurrak konpontzen zituen; beso,hanka eta izter minduak goxatzen zituen. Haren se-me Patxi Trukumanek berriz, belarrak erabiltzen zi-tuen gaixoak sendatzeko. Bi espezialitatetako medi-kuak zituzten gaixoek Lasao auzoko Trukuman base-rrian. Batak zein besteak egun batean lan denakegiteko astirik ez bazuen, hantxe hartzen zuten osta-tu gaixoek eta halakoetan, Joxepak, Patxiren arrebak,egiten zituen erizain lanak.

Trukumandik Igartza baserrirako bidea hartu dugu,eta porlan bidetik akordatzerako sartu gara Akoa

bailara ederrean. Baserri sorta bikaina dago han: Zubi-goena, Txapei, Lopene, Zelaia, Goikoetxe, Akoarre-txe, Aurrekoetxe eta Akoabarrena. Baserriak eta arta-di txikiak ere ederki ikusten dira porlan bidetik. Baila-ran bertan dago tontortxo polita, artez josia, eta hanatzean, Ertxiñan, beste artadi mordoxka bat.

Zuk hau irakurtzerako, Lasao inguruko elurrak ur-tuko dira eta paisai erdi zuri, erdi berderik ez du-

zu aurkituko. Seguruenik paisaia berde-berde izangoda eta giroa epela, udaberria bertan dugu eta. Ez dagiro txarra, lasai-lasai, bustitzeko beldurrik gabe, txo-riak ikusteko.

51

Page 16: 49 - 2005 martxoa

z u r e p u b l i z i t a t e a

h e m e n

Page 17: 49 - 2005 martxoa

71

••HAUR ESKOLA: Urtarrileko plenoan, aho batezerabaki zuen Udalak haur eskolaren proiektua

martxan jartzea. Etxetik kanpo lan egiten duten gurasoakgero eta gehiago direla-eta.

Lekua aukeratzeko zalantzan ibili eta gero, Zubimusuauzuneko lokal bat erosi eta egokitzea erabaki dute, lekuhori baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatzen dituenbaldintzak egokien betetzen dituena. 102 metro karratuerabilgarri ditu lokalak, eta umeentzat atari aproposa.

Bi urte arteko umeentzat izango da haurtzaindegia etaurtebete arteko 8 haur eta batetik bi arte bitarteko 13 ja-soko ditu. Ume talde bakoitzarentzat gela bat izango da,eta gela bakoitzak komun eta sukaldetxo bana izango di-tu. Bestalde, txikienek lo egiteko beste gela bat ere izangodute; bat eta bi urte bitartekoei euren gelan bertan egoki-tuko zaie lo egiteko txokoa. Horrez gain, jolaserako bestegela bat ere izango du haur eskolak.

Ume kopuru mugatua izanik, arazoa sor daiteke beharden baino ume gehiagok izena ematen badute. Horrega-tik, udalak irizpide batzuk zehaztu ditu lehentasuna norkduen erabakitzeko: Zestoan erroldatua izatea, umeek edogurasoek elbarritasunen bat izatea, familia ugarien gra-duak, familia errenta eta gurasoen lan egoera... Kostuaridagokionez, familiek 135 eta 180 euro bitarteko kuotakordaindu beharko dituzte hilero, umeko, seme-alabakhaurtzaindegian ematen dituen orduen arabera.

Gela bakoitzean begirale bana izango da, eta horiekEusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak jarriko ditu.

Obrak hastear dira eta, asmoak betetzen badira, iraile-rako abian izango da haur eskola. Izen emate epea maia-tzean irekiko du hezkuntza sailak

••OTSAILAREN 24KO AKTA:

· Otsailaren 24ko osoko Bilkuran Lourdes Elorza Man-zisidorrek zinegotzi kargua hartu zuen, Iñaki Sagarza-zuk dimititu ondoren.

· Bagoaz herri plataformak mozioa aurkeztu zuen Eus-kal Presoek Euskal Herriko gatazka politikoan partehartzeko eskubidea izan dezaten aldarrikatuz. Ahobatez onartu zuen mozioa udalak.

· Haika-Jarrai-Segiren epaiketaren aurkako mozioa aur-keztu zuen Bagoazek. "Euskal Gazteria Madrilenepaitua" izenburua zeraman mozioa atzera bota zuenudalak EAJ-Eako zazpi zinegotzien ezezko botorekineta Bagoaz udal taldeko lau zinegotzien aldeko boto-ekin.

· Udalaren arkitekto aholkulariari urte betez luzatu dio-te kontratua.

· Kutxarekin 225.000 euroko mailegua hitzartu du Uda-lak aho batez.

· Caravan Park-en hitzarmena onartu du Udalak aldekozazpi boto eta lau abstentziorekin. Hori dela eta, 32etxebizitza egiteko baimena eskatuko zaio Foru Al-dundiari, eta gainera udalak 481 metro karratuko lo-kala eskuratuko du. Anbulatorioa lokal horretan jar-tzea aurreikusten du udalak.

u d a l e k o b e r r i a k

••UEUN (Udako Euskal Unibertsitatean) ikastaro-ak egin nahi dituztenenek, Udaleko Euskara

Zerbitzuan dute informazioa. Ikasle eta langabetuek di-rulaguntzak izango dituzte bertan ikastaroak egiteko.Informazioa gehiago Euskara Zerbitzura joanda emangoda edota bertara deituta 943147010 eta Nora Palmita-nogatik galdetuta.

••2002KO URRITIK ARI DA KONTSEILUA BAI

EUSKARARI AKORDIOA garatzen Zestoan eus-kalgintzarekin batera. Herriko sektore guztietan euska-raren normalizazioa du helburu. Bai Euskarari Akordioaren baitan Bai Euska-rari Ziurtagiria banatzen ari da Kontseilua,enpresek eta erakundeek elkarren eta herri-tarren aurrean hartzen duten konpromisoa-ren adierazgarri gisa. Zestoako 34 enpresaeta erakundek eskuratu dute dagoeneko. Proiektu honi sendotasuna eman asmoz,Zestoako Udalak hiru urtetarako hitzarmenasinatu du Hitzeko E.M. enpresarekin. Beste-ak beste ziurtagiria dutenei jarraipena etaenpresa edo erakunde berriek ziurtagiria es-kura dezaten ahalegina egingo dute. Hitzekoko teknika-riak, Kontseiluako teknikariak, UEMAko teknikariaketa Udaleko euskara teknikariak elkarlanean arituko di-ra. Hitzekoko teknikariak burutzen ari den lanari bu-ruzko informazioa emango du hilero Euskara AholkuBatzordean.

Page 18: 49 - 2005 martxoa

maRRTTXXOOAA

25 OOSSTTIIRRAALLAA

Etxerat taldeak dei-tuta elkarretaratze isila19:30ean.

apIIRRIILLAA

01 OOSSTTIIRRAALLAA

Olio erabiliaren bil-keta 11:00 etatik 13:00etara,plazan.•Kotxe karabanaBatasunak deituta 19:30eanilegalizazioaren kontra.

02 LLAARRUUNNBBAATTAA

Zestoako bakarkakopaleta tenis txapelketaren lehen partidak: Mikela - Carlos,Loren - Gorka, Zestona - Ipintza, Garikoitz - Bikutze. Hu-rrengo partidak ondorengo egunetan izango dira: apirilaren9an, 16an, 23an, 30ean eta maiatzaren 7an.

03 IIGGAANNDDEEAA

San Joan Egoitzako egoiliarrek Zestoako elkartasuneguna ospatuko dute beste zenbait egoitzetako lagunekin.Meza eta ondoren bazkaria izango dute.

15 OOSSTTIIRRAALLAA

Batasunaren ekitaldi politikoa. “oztopo guztien gai-netik, orain Batasuna” lelopean. Ondoren afari herrikoia.

18 --2222 MMEENNDDII AASSTTEEAA.. Arratsaldeko 20:30ean, Kultur Etxean. Aurtengo

gaiak eta partaideak: Sisha Pagma, Jesus Mari Errazuren es-kutik; Spantik, Juanjo Zabalak aurkeztua; Trangoko Dorre-ak Igor Mendizabala Goxerrik aukeztua...

23 --2244Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Piriniotara mendi

irteera.

29OOSSTTIIRRAALLAA

Danbolinen 50.zenbakia aterako daapirilean. Hori delaeta bazkide eta la-gunekin ospakizunfesta antolatu dugu.Talo eta herrikohainbat baserrietanegindako sagardoa

izango dira dastagai. Ondoren, ikusen-tzunezko ekitaldi sorpresa.

••Txokoko pilota txapelketarako izen ematea ire-kiko da Aste Santu ondoren. Izen ematea kirol-

degian (tel. 943147942).

••Gurutze Jubilatu eta pentsiodunen elkarteanhainbat irteera antolatzen ari dira. Nafarroako

Iratxe herrira ezagutzera bata eta gertuago dugunSastarrain bailarara bestea. Informazioa kartel bidezemango da irteerak lotuta dituztenean.

a g e n -d a

Page 19: 49 - 2005 martxoa

M a r r u b i a k j e r e z a r e k i n OOSSAAGGAAIIAAKK, (4 LAGUNENTZAT):-400 g marrubi-100 g azukre-Jerez kopa bat-Ozpin koilarakada bat-Gozatutako esnegaina-Bizkotxo mihiak (gailetak)PPRREESSTTAAKKEETTAA:Marrubiak ozpinetan busti eta 30 minutu beratzen edukiondoren, azukrea eta jereza gaineratu. Hozkailuan gordeeta mahaira aurkezteko garaian esnegaina eta gailetakgehitu.

porrusalda MM II GG UU EE LL SS AA NN TT AA MM AA RR ÍÍ AA ..

MM aa rr rr uu bb ii aa kk (( FF rr aa gg aa rr ii aa VV ee ss cc aa ))Jatorria: Jatorriz Txilekoak izan arren, guk jaten ditugunak Virginiako (AEB) lehengokolonoek ekarri zituzten Europara, XIX. mendean. Marrubi mota asko daude bainagure artean gehien jaten direnak Bailaretako Erregina edo Kamarosa deiturikoak dira.Garaia: Negu bukaeratik uda hasierara (martxotik uztailera), baina gaur egun daudennegutegiekin urte osoan aurki ditzakegu.Kontserbazioa: Marrubia oso fruitu delikatua da; bere etsairik handienak beroa, ga-rraioa eta hezetasuna dira. Ondorioz, toki fresko, aireztatu eta ilunean gorde behar diraondo kontserbatzerako, edo bestela hozkailuan, baina beti ere ondo bananduta, pilatu gabe.Ezaugarri nutritiboak: Marrubia kaloria gutxiko fruitua da (34,5 Kcal/100gr-ko), C bitami-nan aberatsa (60mg/100gr-ko) eta zuntz askokoa (2,2gr/100gr-ko). Fruitu aproposa da ane-mia edo kolesterol arazoak dituztenentzat, baita nekea arintzeko eta digestioa egiteko ere.Nola prestatu: Marrubiak jan baino lehen bi gomendio: ahal den gutxien manipulatu eta azkenekomomentuan garbitu. Beraien zaporea indartzeko gure artean laranja edo limoi zukua erabili ohi du-gun arren, piperbeltza edo ozpina ere erabil dezakegu. Ardoz edo cavaz bustitzea ere aukera ona da:Beaujolais, Bourdeaux...

B e r t s o m u n d u i n g u r u k o w e b g u n e a k :

w w w . b e r t s o z a l e . c o m

w w w . b e r t s o l a r i . n e t

w w w . a l b e g e t x o . n e t

w w w . n o n t z e b e r r i . c o m / b e r t s o / b e r t s o . a s p

w w w 1 . e u s k a d i . n e t / k u l t u r a / l i t e r a t u r a / b e r t s o 0 0 _ e . h t m

Z e r d a . . . S n o b ?K u l t u r a g a r a i k i d e a r e n a r l o a n j a k i n t z a m u g a t u a i z a n a r r e n ,b e r e b u r u a j a k i n t s u t z a t a u r k e z t e n d u e n p e r t s o n a . B e s t e e na u r r e a n , k u l t u r a r e n a z k e n t e n d e n t z i a k m e n p e r a t z e nd i t u e n a r e n i t x u r a e m a t e n d u e n a . H i t z h o n e n j a t o r r i a o s o

g a r b i a e z b a d a e r e , b a d i r u d i l a t i n e k o S i n en o b i l i t a t e h i t z e t a t i k d a t o r r e l a , h a u d a ; n o b l e z i

t i t u l u r i kg a b e k o a .

INEMen arabera, herrian 111133langabetu daude.

Udaberria, odol berriaMartxo lehorra, maiatza bustia

Udaberriko lehortea, urte guztirako goseaMartxoko eguraldi, goizean eguzki eta arratsaldean euri

R o m a n o f f k o p a OOSSAAGGAAIIAAKK, (4 KOPA):Krema egiteko-200 g marrubi-100 g azukre-Limoi (edo laranja) erdi baten zukua-Vodka (edo Cointreau) kopatxo batKoparako-250 g marrubi-Gozatutako esnegainaPPRREESSTTAAKKEETTAA:Krema egiteko osagaiekin –alegia, marrubiak, azukrea, zu-kua eta likorearekin– purea egin Zatitutako marrubiak kopetan jarri eta kremarekin busti.Esnegaina ipini eta laminetan moztutako marrubiekin de-koratu.

91

Page 20: 49 - 2005 martxoa

ZZ EE SS TT OO AA KK OO UU DD AA LL LL II BB UU RR UU TT EE GG II AA ZZ EE SS TT OO AA KK OO UU DD AA LL AA ZZ EE SS TT OO AA KK OO EE UU SS KK AA RR AA ZZ EE RR BB II TT ZZ UU AA

TROKA ABEN-

TURA.

946 774 265

www.troka.com

MM UU GG II TT UU ::

ENTZUN. EUSKAL BIDEOKLIPEN BILDUMA. Eragin

THE PUB IBILTA-RIA 9.

EE NN TT ZZ UU NN ::

BEIGORRI ABENTURA PARKEA.

609 044 071

www.bideak-navarraactiva.com/Euskera/bei-

gorri_eus.htm

[email protected]

[email protected]

28 IPUIN BARRE EGITEKO. Ursula Wölfel. Alberdania.

II RR AA KK UU RR RR II ::

1996-2003 ARROSAKO

ZOLAN... EUSKAL HERRIA

ZUZENEAN. Elkar.

22 00 00 55 EE KK OO MM AA RR TT XX OO AA

AITONA PARAPENTEAN. J. Ormazabal / J. Mi-

SS AA RR EE AA NN JJ OO LL AA SS EE GG II NN ::

WWW.TXIKI.NET

WWW.AISIA.NET

WWW.ARGIA.COM/JO-

K O A K

D I S F R U -