489 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko abenduak 19, ostirala • 2. aldia • 489. zenbakia Igandean Aralarko santutegiak 50. Mendizale Eguna hartuko du. Sakanako mendizaleekin batera beste hainbat elkartuko dira Birziklatze etxola erabilgarri dago Etxarri Aranatzen Kirolak >> 11 Sakanerria >> 7 Sakana Europako hondakin organikoen programa batean >>7 Tratatzeagatik berdin pagatzera hondakin gutxiago sortuta ere Tuterako hondakindegira %21 hondakin gutxiago eramanda ere, Mank-ek milioi erdi euro ordaindu beharko du >>3 Lau egun Xaloa Telebistaren aldeko diru bilketa bukatzeko 50.000 euro behar dira emisorea eta bi errepikagailu erosteko. Atzora arte 35.000 euro jasoak zeuden >>9 Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sarea Konpromiso bilketa abiarazi dute >>8 Soinu bandak joko ditu bihar Altsasun Haize Berriak-ek Euskararen aldeko Lip- dub-a etzi Irurtzunen >>5 >>15

description

 

Transcript of 489 guaixe

Page 1: 489 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko abenduak 19, ostirala • 2. aldia • 489. zenbakia

Igandean Aralarko santutegiak50. Mendizale Eguna hartuko du.Sakanako mendizaleekin baterabeste hainbat elkartuko dira

Birziklatze etxolaerabilgarri dagoEtxarri Aranatzen

Kirolak >> 11Sakanerria >> 7

Sakana Europako hondakin organikoen programa batean >>7

Tratatzeagatik berdinpagatzera hondakingutxiago sortuta ereTuterako hondakindegira %21 hondakingutxiago eramanda ere, Mank-ek milioierdi euro ordaindu beharko du >>3

Lau egun XaloaTelebistaren aldekodiru bilketa bukatzeko50.000 euro behar dira emisorea eta bierrepikagailu erosteko. Atzora arte35.000 euro jasoak zeuden >>9

Euskal preso,iheslari etadeportatueneskubideenaldeko sareaKonpromiso bilketaabiarazi dute >>8

Soinu bandakjoko ditu biharAltsasun HaizeBerriak-ek

Euskararenaldeko Lip-dub-a etziIrurtzunen >>5 >>15

Page 2: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

ZORION AGURRAKBakarra:

bazkideek

bazkideek

MusikaGabon kantak. Abenduaren 19an,ostiralean, 20:30ean Altsasuko elizan.Erkudengo Ama Abesbatza.

Gabonetako kontzertua. Abenduaren20an, 19:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean. Musika eskolakoikasleak.

La noche de… Haize Berriak,Zumarragako banda eta FelixLinares. Abenduaren 20an,larunbatean, 19:30ean AltsasukoBurunda frontoian.

Egizu lo. Abenduaren 21ean, igandean,19:00etan Etxarri Aranazko elizan.Etxarriko Abesbatza.

Ipuin kontalariaNeguko oporretan… te echaré demenos. Abenduaren 19an, ostiralean,18:00etan Irurtzungo liburutegian.Ventura Ruiz.

Elur maleta batek kontatzen duena.Abenduaren 19an, ostiralean,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Birgiñe Albira.

ZinemaEl gran cuaderno. Abenduaren 19an,ostiralean, 21:45ean eta abenduaren

21ean, domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Ocho apellidos vascos. Abenduaren19an, ostiralean, 22:00etan etaabenduaren 21ean, domekan, 20:10eanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Los boxtrolls. Abenduaren 21ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Zinema gabonetan. Abenduaren 23an,asteartean, 16:15ean (euskaraz) eta18:00etan (gaztelaniaz) Irurtzungokultur etxean.

Mendi irteerakMendizaleen eguna. Abenduaren21ean, igandean, 8:30ean Lakuntzatik.Sakanako Mendizaleak.

Bizikleta irteerakSan Adriango lezea. Abenduaren21ean, domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 43 km.Burunda klubeko mendi bizikleta taldea.

ErakusketakPintura detritus. Abenduaren 20raarte Altsasuko Basoko Mari dendan.

Dispertsioaren aurpegiak.Sakabanaketa politikak eragiten

duenaz. Abenduaren 20an,larunbatean, 18:30etik 20:30eraEtxarri Aranazko kultur etxean.

Trenak 150 urte Altsasun. Abenduaren21era arte astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean.

Ardiak eta beste. Abenduaren 30eraarte Urdiaingo Kaluxa tabernan.

Gabonetako txartelak. Abenduaren22tik ilbeltzaren 6ra Altsasun.

Ziordiko liburutegiko azken 15urteetako ekintzak. Abenduaren 29raarte, astegunetan, 16:00etatik20:00etara Ziordiko liburutegian.

Ardiak eta beste. Abenduaren 30eraarte Urdiaingo Kaluxa tabernan. IdoiaZufiaurre.

Jaiotzak. Ilbeltzaren 11ra arte,astelehenetik larunbatera 18:00etatik20:00etara eta domeketan 12:30etik14:30era eta 17:00etatik 20:00etaraOlatzagutian, Sakanako BelenzaleenElkartearen egoitzan.

Hitzaldiak Gaztela, herri baten askapenborroka. Abenduaren 19an, ostiralean,19:00etan Altsasuko gaztetxean.Hizlaria: Askapenako brigadistak.

BertsolaritzaAitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.Abenduaren 20an, larunbatean,21:30ean bertso afaria IrurtzungoIratxo elkartean.

TailerrakAlbum ilustratua. Abenduaren 19an,ostiralean 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Yolanda Arrieta etaAitziber Alonso.

Brotxeak. Abenduaren 23an,asteartean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Bestelakoak Zorri Azoka. Abenduaren 19an,ostiralean, 16:30ean Altsasuko GureEtxean eta abenduaren 21ean,igandean, 10:00etatik 15:00etaraEtxarri Aranazko frontoian.

Merka-truke. Abenduaren 19an,ostiralean, arratsaldez AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Txistorra eta txokolate jatea.Abenduaren 19an, ostiralean,19:00etan Altsasuko Zumalakarregiplazan. Intxostia egunekokolaboratzaileen babesaz.

Elkartasun eguna. Abenduaren 20an,

larunbatean, 10:00etatik aurreraArbizun.

Euskarak 365 egun Lip-dubgrabaketa. Abenduaren 21ean,igandean, 10:00etan Irurtzungoplazan.

Neguko solstizioa. Abenduaren 21ean,domekan, 19:30ean AltsasukoDantzalekun.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Abenduaren 19an, ostiralean,19:00etan Altsasuko Gure Etxeko lehensolairuko 1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 19an, ostiralean,20:00etan Lakuntzako, Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 21ean, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Preso, errefuxiatu eta deportatueneskubideen alde. Abenduaren 22an,astelehenean, 11:00etan EtxarriAranazko plazan. Sasoia.

Hondakinen kontsulta. Emaitzenaurkezpen batzarra. Abenduaren22an, astelehenean, 18:00etan EtxarriAranazko kultur etxean.

Lierni ZabalaMauleon ZORIONAK futbolari!! Seimuxu haundi Oinatz etaEnaitzen partes. Txokola-tien espia yonko ga.

LuisZORIONAK Luilly! Boltio,Oihan eta gainontzekueketxeratzien ospatuko yauherri honen askatasune.Jota ke irabazi arte! Hire lagunak!

Iker eta Irati OndarraZORIONAKbikote!! 3 urte dagoeneko!!

Orain arte bezala jarraitu eta muxu asko etxekoen partez

ZORIONAK Asiertxo! Ha-markada berria estreinatuzzatoz. Maite zaitugun guz-tion partez, segi beti bezainalai eta kantari. Pote-pintxotaldea.

Lierni ZabalaMauleon ZORIONAKprintze-sa!! Azkenien ayatua, e?Sei muxu haundi ama-txo eta aitatxon partes.

abenduak 19-23Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Adur OngayOngi etorria mundutxoro honetara! Muxu handi bat Iraia,Oier eta Iraiaren partes!!

4€Bikoitza

8€

Page 3: 489 guaixe

Hondakin bilketa sistema berriaindarrean denez geroztik, Mank-eko Hondakin Zerbitzuan ohar-tu dira kamioi txikiekin hobe mol-datzen direla. Horregatik, Izar-beibarreko mankomunitateko

kamioi bat eskuratu du. Aldiberean, Mendialdeko manko-munitatearekin beste ibilgailu battrukatu du. Bestalde, gasolio hor-nikuntza merkatzeko kontratuberria egin du.

Ibilgailuak

3Guaixe • 2014ko abenduaren 19a

ezkaatza >>

GALDETEGIAbazkide

Olaztiko, Etxarri Aranazko, Irurtzungo, Lakuntzako, Arbizukoeta Altsasuko (Iortia) liburutegietan.

Guaixeren bulegoan: Foru plaza 23-1 Altsasu

Bete eta bota postontzira >>

<< edo bete online galdetegia! >>

Sakanako MankomunitateaTuterako El Culebretehondakindegira 5.007,42 tonahondakin eramatetik 3.634eramatera pasa da. Hala ere, berdinpagatzen du, milioi erdi euro

Sortutako hondakinen araberaordaintzea; Mank-ek NafarroakoHondakinen Partzuergoari irizpidehori bere egitea eskatu dio

Asteartean elkartu zen Nafarroa-ko Hondakinen Partzuergoko zuzen-daritza 2015eko aurrekontuak onar-tzeko. Herrialdeko hondakinen tra-tamenduaz arduratzen denerakundeak 7.497.049,31 eurokoaurrekontua izanen du. SakanakoMankomunitateko presidente AitorKarasatorre Muguruzak kontrabozkatu zuen: “Arrazoia? Tasa baka-rra dagoela. Legegintzaldi guztiapasa dugu esaten sortzen den hon-dakinen arabera ordaindu behar-ko litzatekeela esaten. Eztabaidara-ko lan-taldea sortzea lortu genuen.Baina elkartu aurretik Jose JavierEsparza kontseilariak bertan behe-ra utzi du”. Mank-eko arduradunek

urarekin gertatzen den moduan,kontsumitzen denaren araberaordaintzea nahiko lukete hondaki-nen kasuan ere.

Etsita hitz egin zuen Mank-ekoburuak: “Nafarroan ez da birzikla-pena sustatzen. Sakandarrek hon-dakinen birziklapenean ahalegi-na egiten dute eta horrek sariamerezi duela uste dugu: gutxiago

ordaintzea. Horretarako eskatzendugu dagoen tasa bakarra kentzeaeta sortzen den hondakinen ara-bera ordaintzea”.

Mank-en proposamena da uda-lek tratatutako hondakin tonarenarabera ordaintzea, edozein delasistema (biometazioa, konposta-tzea, hondakindegia…) eta geroudalek egoki jotzen duten moduan

herritarrei kobratzea. “Horrela,erakunde bakoitzak hondakinentratamendurako egindako ahalegi-naren arabera ordainduko luke”.Karasatorrek nabarmendu due-nez, hondakin bilketa sistema inda-rrean dagoen herrietako sakanda-rrak Europako legedia betetzenduten lehen nafarrak direla.

Batzorderik ezEsparzak partzuergoaren ordain-keta tasa aztertzeko batzordea sor-tzeko une egokia ez zela adierazizuen. Nafarroako eta Espainiakogobernuek toki erakundeen mapaaldatzeko nahia azaldu dute. Hurazehaztua egon arte eta toki erakun-deek zein finantziazio-bide izanendituzten argitu arte tasa ez alda-tzea proposatu zuen Esparzak etahala onartu zuen partzuergoak.

Mank-etik nabarmendu zen

Nafarroako mankomunitateekhondakinak kudeatzeko sistemaezberdinak zituztela eta haienneurriko erantzuna behar zela,bestela mankomunitateren batekpartzuergoa uztea aztertu zezake-elako. Sistemaren bidegabekeriaadierazteko Etxarrin jarritakobirziklapen etxolaren adibideaeman digu Karasatorrek. Etxolaedo Garbigune mugikorrik ezbalego haietan jasotzen diren hon-dakinak errefusan edo edukion-tzi berdean bukatuko lukete. Hauda, Tuterako hondakindegian bir-ziklatu gabe. “Haietan jasotzendiren hondakinak bereziak diraeta haiek birziklatzen dituztenkudeatzaileei ordaindu egin beharzaie. Zenbat eta gehiago birzikla-tu orduan eta gehiago ordaindubehar dugu. Horrela ez da birzi-klatzea sustatzen”.

Eskaera Mank-ek eskaera ofiziala egindio Nafarroako Hondakinen Par-tzuergoari: Arbizuko hondakin-degian konpost planta bat jarridezala.

Enplegu tailerra

Sakanako Mankomunitateak,Ekogras eta Vermicam enprese-kin batera, enplegu tailerra anto-latzeko eskaera egin dio Nafa-rroako Gobernuari. Mank-ekenplegu tailerraren bitartez 16lagun birziklatzean prestatu etatrebatu nahi ditu, gero lanpos-tuak sortzeko. Joan den urteaneskaera bera egin zuen etagobernuak atzera bota zuen.

Eguberritako jaiegunetan hondakinbilketak segituko duEguberrietako bi jai egunetan,abenduaren 25ean eta ilbeltza-ren 1ean, atez atekoa dutenherrietan hondakin organikoakjasotzeko egunak dira. Sakana-ko Mankomunitateko Hondaki-nen Zerbitzuak jakinarazi due-nez, bi egun horietan bilketa zer-bitzua izanen da Uharte Arakilen,Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Ara-natzen, Bakaikun, Iturmendin,Urdiainen eta Olatzagutian.

Partzuergoak orain arteko tarifakmantentzea erabaki zuen. Mank-ietxeko hondakinak jasotzeagatikordaintzen zaion zatietako bat, 46,32euro, partzuergoarendako da. Kara-satorrek aipatu duenez, “ahaleginhandia suposatzen du partzuergo-ak gure eskariak ez onartzeak. Gehia-go birziklatu, gutxiago pagatu ideia-ri segituz, hobarien bidez, hondaki-nen tasa merkatzeko aukera izanengenukeelako. Baina ezin da”.

Bestalde, Mank-ek ur zerbitzukotasak dauden bezala uztea eraba-ki du. Hala ere, ordenantzan alda-keta txiki bat egin du Olatzagutikokasu batera egokitzeko. Eraikinbatean hainbat etxebizitza daudeeta ur kontagailu bakarra dute. Urkontsumoa handia dute, jakina. Etahori da hain zuzen Mank-ek zigor-tzen duena. Baina kasuaren bere-zitasuna ikusita, ordenantzan sal-buespen hori jaso du.

Tarifak izoztuta

Hondakinen %21 gutxiago sortuta ere haientratamenduagatik Mank-ek berdin ordainduko du

Nafarroako Hondakinen Partzuegoaren aurreko bilera bat.

SAKANA

Page 4: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a4 iritzia

Adituen arabera, ikasteko jolas-ten dugu eta jolasean ikastendugu. Izan ere, jolasaz baliatzengara gure izaera eraikitzeko etagure garapen kognitiboa, psiko-motorra eta sozio-afektiboa gau-zatzeko, eta arlo horiek berma-tzen dute gure garapen integra-la. Horrela adierazi zigutenAltsasuko ludotekan izandako“Jolasaren eragina haurren hezi-ketan” tailerrean.

Bestalde, azaldu ziguten jolasaeta jostailuak ez direla berezsexistak, egiten dugun aukera etaerabilera direla (izatekotan) sexis-tak.

Hori dela eta, jostailuak auke-

ratzen laguntzeko gomendiobatzuk gurera ekartzea egokiairuditu zaigu:

Aztertu haurren eskaerakmodu kritiko eta koherentean. Ezesan baietz eskatzen duten guz-tiari.

Bilatu jolas librea eta esponta-neoa sustatzen duten jostailuak.

Saihestu batzuk neskentzat etabesteak mutilentzat direnekoideia transmititzen dutenak.

Aukeratu bizitzako eremuguzietan neska-mutilak moduparekidean irudikatzen dituztenliburu, jolas eta bideo-jokoak.

Aukeratu pertsonen aniztasu-na irudikatzen duten jostailuak

eta saihestu estereotipoak sortzendituztenak.

Sustatu neska-mutilak elka-rrengana hurbiltzen dituztenjokoak.

Aukeratu umeen gaitasun per-tsonal eta kolektiboak garatzenlaguntzen duten jokoak.

Hautatu parte hartzean eta sen-timenduak garatzerakoan ber-dintasuna sustatzen duten jokoeta jostailuak.

Aukeratu arazoak modu eraiki-tzaile, baketsu eta sortzaileankonpontzera bideratzen dutenjoko eta jostailuak.

Saihestu jostailu eta bideo-jokobortitz eta sexistak.

Saiatu ez aukeratzen koloreadela eta, neska edo mutilei zuzen-duak dauden jostailuak.

Aukeratu aurreiritzietatikaldentzen diren jostailuak, adinbakoitzari egokituak, seguruakdirenak eta ingurumena errespe-tatzen dutenak. Baztertu arau-diak betetzen ez dituztenak etairakurri argibideak.

(Donostiako Udaleko “berdinta-sunean JOLASTU, berdintasu-nean BIZI” kanpainaren dekalo-goa, egokitua)

Lana, familia eta bizitza pertso-nala bateragarri egitea xede duenAltsasuko III. Ituna.Emakumeen Bilgunea

barrutik kanpora

Jolasak eta jostailuak aukeratzeko gomendioak

Seneca(K.a. III. mendea) luze min-tzatu zen denboraren inguruan.Ez omen dugu denbora gutxi,baizik eta gehiegi galtzen omendugu. Eta bizitzak bukaera batduela sentitzen dugunean,orduan konturatzen gara zertaneman dugun gure denbora. Den-borak, heriotzak bezala, berdin-du egiten gaitu: behartsuak izanedo aberatsak izan, diru kontu-tan noski, naturak zati berdinaeman digu bakoitzari, hogeita

lau ordu egunean, alegia; etaheriotzaren misterioa, behin pro-batuko duguna, baina inori ezinesanen dioguna zer zapore duen.

Bizitza, ongi erabiltzen jakinezgero, mamitsua da. Senecak pro-posatzen digu aztertzea zenbatdenbora eskaintzen diegun gurezereginei, gure lagunei, gure seme-alabei, bikoteari, plazerrari, beze-roei... Kontuak atera eta helduabazara, haur bihurtuko zara urtegehienak besteei eman dizkiezu-

lako eta denbora gutxi gorde duzu-lako zuretzat eta benetan merezizuten gauzetarako. Bizitza buka-ezina balitz bezala bizi dugu, seku-la ez dugu pentsatzen noizbaitamaituko dela eta, bitartean, gal-duz joaten gara, hemen betikoegongo garelakoan.

Harritzen omen zen Seneca,batzuek denbora faltan zutenbitartean, beste batzuek alferrikgaltzen zutelako. Zeintzuk dira,ordea, gehien estimatzen dute-

nak? Ai denbora12 Jaiotzen dene-tik bere bidetik doa, bere abiadu-ra gelditu gabe, arreta galdu gabe,gure ondotik pasatzen begiratugabe.

Senecak egindako hausnarke-ta izan da hau, eta esan, irakur-le maite horrek, zuk zertan ema-ten duzu denbora?, nori eskain-tzen diozu bizitzaren altxorra?

Larrezabal, denbora [email protected].

barrutik kanpora

Denbora, bizitzaren altxorra

gora/behera

Aukera berriakEuropako hondakinorganikoei buruzkoprogramak aukerak sorditzake ibarrean.

Nekazaritza PolitikaBateratuaLehen sektorea lanbideez dutenak ere diruzlagunduko ditu.

>>

>>

astekoa

Benjamin Zufiaurre Goikoetxea

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Oihana ZubeldiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Urte berri –egoera

berriDena hankaz gora jarri

ondorenDirudi egoera berria aurrean

daukagula,2015ean erabaki asko hartu

behar Lehenengo udaletxe ezberdinen

aldaketak,Bigarren, Burgostar alaba

badoaNora jakin behar, baina badoa,

Maiteminduak halakoxeakegiten dituzte: nonbait elkartu!

Ene bada! zer eginen duhemendik kanpo!

Zer egin behar dugu lideresarikgabe?

Nola nahi konkista berriakasmatu,

Hemendik eta handik sakelakbete ere,

Eta beti prest gehiago betetzeko,ene!

Zer eginen du hainbat trastele-kurekin bere teilatupean?

Igerileku estalia beteta utzi, edodeus ere;

Beste hainbat lapurkeriinstituzionalizatuak salgai

gaurNola jarraituko dute politikari

mafiosoek boterea galtzenbadute?

Aberasteko aukera gutxiagore-kin gehiago presatuko dira?

Edo beraien artean istilugehiago mugituko dute?

Nirea ez bada, zurea ere ezNik jasotzen ez badut, zuk ere

ez,Nirekin sartzen bazara, ni

zurekin ere baiNi lapurra eta mafiosoa

banaiz, zu ere bai,Bolibiaranoak ????dena hankaz

gora jarri dute!Eta Bolibiaranoak akelarre bat

asmatzeko prest!Zer mina egin duten dena

zintzilik uzteko! Zer gorrotoa jaso duten hemen-

dik eta handik!Bekariodun triste batekin

Lehendakariak ere sartzeko!Beste hainbat Unibertsitatetan

egiten dena egiteagatik!ZER PENA, ZER LOTSA,

BAINA 2015EAN ALDAKETA.ONGI IZAN.

Zabor telebista:

Telebistan ez dago ezer eta dagoena kaka hutsa da! Zenbatetan ez dugu

halakorik esan edo pentsatu. Telebista utzi zuenak horixe pentsatuko

zuen agian. Baina edukiontzietan beharrean Garbigune mugikorrean

utzi behar zuen telebista. Programazioa? Norberak hautatu. Edo itzali.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Oharra >>Eguberriak direla eta, Guaixeaabenduaren 24ean argitaratukoda. Horregatik, zorion agurrak,iragarkilaburrak eta eskelak ja-sotzeko epea, abenduaren 23koeguerdiko 12:00ak artekoa izan-go da.

Page 5: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a 5

sakanerria >>

Hamaika egun dinamikarenbarruan, “administrazioakaurrekontuak negoziatzen ari direngaraian horren gaineko hausnarketaplazaratu Kontseiluak bideo batenbidez

Nafarroan euskararen normaliza-zioari bideratutako bitarteko eko-nomikoen murrizketa izugarriada. Nafarroako Gobernuaren poli-tika horren ondorioak pairatzendituzte euskaltegietako edota heda-bideetako langileek, euskaraz ika-si nahi eta laguntzarik ez dutenherritarrek. Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluak aurkez-tu duen 11 egun oztopo guztien gai-netik dokumental laburrean hain-bat nafarren lekukotzak jaso dira,tartean Ametza elkarteko FelixAltzelairena eta Bierrik Fundazio-ko Alfredo Alvaro Igoarena. Eus-kalgintza, oztopo guztien gainetik,herritarren lanari eta borondateirmoari esker aurrera egiten aridela ere erakusten du.

Euskaraz bizitzeko nahianurratsak emateko helburuarekin,Hamaika egun dinamika abiatuzuen Kontseiluak Nafarroan orainbi hilabete. Kanpaina apirilaren25ean despedituko da IruñekoAnaitasuna kiroldegian eginenden ekitaldiarekin. Bitartean Kon-tseiluaren baitan biltzen direneragileek, gaur egungo egoerareninguruan hausnarketa egin etaherritarrekin partekatzeko asmoz,hainbat gairen inguruan bideolaburrak landuko dituzte. Iraile-an helduen euskalduntze-alfabe-tatzearen ingurukoa aurkeztuzuen, orain, administrazioakaurrekontuak negoziatzen ari dire-nean, horren gaineko hausnarke-ta plazaratu du Kontseiluak.

Bideoa:http://vimeo.com/111728458

SAKANA

Oztopo guztien gainetik,euskaraz bizitzeko nahia

Bideoan lekukotza ematen dutenen artean gure lankide Alfredo Alvaro Igoa dago

Igandean, 10:00etan IrurtzunenEuskarak 365 egun, noiznahi,nonahi, orain, hemen lip-dub-agrabatuko da

Makina bat arakildar eta irur-tzundar prest daude igandeankamararekin eta musikarekinduten hitzordurako: lip-dub-arengrabazioa. Kamera mugikor batkalez kale ibiliko da eta harenaurrean jarriko dira parte-har-tzaileak, dantzan eta abestia kan-tatzen. Aizpea, Irurtzungo euskal-tzaleon topaguneak antolatuta-ko grabazioa, Euskarak 365 egundinamikaren barruan. LorenaArangoa, Itziar Matxain etaXabier Unanua aritu dira huraprestatzen.

Matxainek azaldu digunez, “biudalerrietan filmatzen denez,ezohiko lip-duba da, duela bi astehasi ginen grabatzen”. Arakilgolau herritan egin zituzten graba-zioak. “Abesti bakarra da eta harenpasarte batzuen grabatu geni-tuen”. Izurdiagan herrikoekinbatera erroztarrak eta urritzola-rrak aritu ziren. Etxeberrin herri-koen aldamenean agertu zirenetxarrendarrak eta egiarretarrak.Ihabarren herriko bizilagunezaparte Satrustegikoak eta Zuha-tzukoak zeuden. Hiriberri ere unebatez plato bihurtu zen ere.

Traba bakarra aipatu digu

Matxainek: “abenduan lip-dub bategitea oso zaila da. Euriarekinezin da egin grabazio datak alda-tu behar izan ditugu”. Hala ere,“orain artekoak itxura ona du”,esan digu sortzaileak.

Azken puskaIganderako grabazioaren zati han-diena utzi dute. Irurtzungo kirol,kultur eta gizarte taldeetako kide-ekin batera arakildar eta irur-tzundar ugarik ere parte hartukodute grabazioan. “Behar bezalaantolatzeko taldeekin aurretikhiruzpalau bilera egin ditugu etabakoitzak badaki zer egin behar

duen. Eta jende gehiago agertzenbada, kokatuko ditugu”.

Matxainek aitortu digu jendeaskorekin lan egitea zaila dela, bai-na bai haiek bai parte-hartzaile-ak animatuta daudela ziurtatudigu. Grabazioaren inguruanaurreratu digun bakarra da Irur-tzun Telebistako (ITB) Lore etaIbon izanen direla istorioa lotzendutenak. Igandeko uzta abendua-ren 29an, astelehenean, 18:30eaneta 19:00etan ikusteko aukera iza-nen da kultur etxean. Lip-dub-are-kin batera ITBren saioen unerikonenak eta Gure Esku Dagokoirudiak emanen dituzte.

Arakil / Irurtzun»

Kamara aurrekoeuskararen aldarrikapena

Giro ederrean egin nahi dute lib-duba. Argazkian kuadrila bat festetan.

Page 6: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a6 sakanerria

Ostegun arratsaldean Donibanejubilatu elkarteak X. Tarta Lehia-keta hartu zuen. 16 izan ziren lehia-ketan parte hartzera animatu zirenbazkideak. Haien artean hiru gizonzeuden. Lehiaketaren ondoren, giroederrean, ekitaldiak erakarritako80 bat pertsonen artean dastatuzituzten, cavak lagunduta.

Javier Barbarrinek (Iruñekogozogileen elkarteko presidentea),Eduardo Lopezek (itxitako Altsa-suko gozogintza eskolako irakas-le ohia), Esther Lancharesek (aipa-tu eskolako idazkari izandakoa) etaJuan Carlos Oteizak (jubilatuelkarteko presidentea) osatu zutenepaimahaia. Aurkeztutako tartenmaila ona nabarmendu zuten,urtetik urtera maila hobea delaazpimarratuz.

Lehen saria Luzia Lacallerenfrutadun merenge tartarendako

izan zen (49 puntu). BigarrenaDomi Berastegiren tiramisuakeskuratu zuen (44). Hirugarren

Ester Arrizabalagaren bizkotxoeta esnegain tartarendako izanzen (43). Anana eta sagar tarta

banarekin laugarren postuan ber-dindu egin zuten Eduardo Gonza-lok eta Mª Cruz Orzek (41).

Parte-hartzaileak: Paki Sanchez, Presen Gorriti, Lourdes Etxarri, Ana Barandiaran, Eduardo Gonzalo, Luzia Lacalle, AngelAndres, Elena Mauleon, Margari Tadero, Ester Arrizabalaga, Izaskun Gorriti, Juan Mari Mugika, Mª Cruz Orze, Ana Mª Ga-rro, Marivi Lizarraga eta Domi Berastegi. Utzitakoa

Santa LuziamokaduakIgerileku parean zegoen garai bate-an Santa Luzia ermita Ziordian.Badira lauzpabost hamarkada huraeraitsi zela eta harako erromeria gal-du zela. Hala ere, ziordiarrek ospa-kizunari eusten diote. Larunbateanherriko tabernek jatekoak eskainizizkieten bezeroei. Gaztetxean erejan-edanak eman zituzten. Trikiti-xa doinuak ere izan ziren.

Ziordia»

Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Ziordia»Uharte Arakil»

Hiriberri»

Bi baso lantegienkantean Hiriberriko Kontzejuak enkante bidezbi baso aprobetxamendu saldu nahiditu. Aurrena 2.965,89 larizio pinuoinek osatzen dute, 1.851,8m3 zureta 1.114,3m3 egur kubikatzen dute-nak. Kontzejuak lantegiagatik48.535,62 euro eskatu ditu. Bigarrenaprobetxamendua 374 alertze oinezosatuta dago eta haietatik 143,2m3zur eta 47,7 m3 egur atera daitezke.Harengatik 3.294,32 euro eskatzenditu kontzejuak. Biengatik, guztira,51.829,94. Haietan interesa duenakbere eskaerak Arakilgo udaletxeanaurkeztu beharko ditu hilaren 29abaino lehen.

Udalak Aralurkohondakin pilakkentzeko eskaeraberretsi duZiordiko Udala azaroan atzera ereNafarroako Gobernuko ordezka-riekin batzartu zen. Aralur enpre-saren inguruan dauden hondakinmetak handik kentzeko eskaeraberretsi zuen udalak. Jesus Arresealkateak jakinarazi digunez, “palabatekin hondakin metetan laginakegin zituzten eta ongi konpostatzenari dela ikusi zen. Arresek udalarennahia berretsi digu: “Hondakin metahoriek erretiratzea nahi dugu, ino-ri ardurak eskatu gabe”. Alkateakazaldu digunez, Nafarroako Gober-nua aukerak aztertzen ari da. “Hain-bat aukera daude, baina kostua dagakoa. Ez dago dirurik eta hautes-kunde atarian gaude”.

Gozogintzan hamar

PPk udalak Etxerat-iemandako diru-laguntza salatu duAurtengo udal aurrekontuetatik pre-soen senideen elkarteari 4.000 euroematearen kontra azaldu da JuanAntonio Extremera PPko zinegotzia.Aldi berean, alkatea kritikatu du Saremugimenduaren aurkezpenean pre-soen senideekin batera prentsaurre-ko batean egon zelako larunbatean.“Ez dut ulertzen udalak zergatik izanbehar duen ETAren inguruaren iru-dia”. Senideenak arazo pertsonalakdirela, ez herri guztiarenak nabar-mendu du PPko kideak.

Igandean, 19:30ean Dantzaleku etaUsolarrainen

Altsasuko herri-istorioak, mitoaketa legenden artean daude jenti-lak, momotxorroak, lamiak, Gona-gorria, Mari, Mainamikirri sorgi-na, fara-joleak eta beste hainbat.Guztiak Usolarrainen elkartukodira etzi, iluntasunak goia jo due-

nean eta argitasuna bidea egitenhasten denean. Egubera taldeakantolatu du neguko solstiziokoospakizuna atzera ere. Hainbatkidek aipatu pertsonaien paperajokatuko dute, erdigunean suaprotagonista delarik. Atzera ereizaki mitologikoak deitu dituzte,neguan lagundu dezaten.

Gaur, 19:00etan, gaztetxean

Udan Gaztelan izan diren Aska-penako brigadistek euren bizipe-nen eta herrialde hari buruzkoargibideak emanen dituzte.Horren ondoren erakunde inter-nazionalistak heldu den urterakoprestatu duen brigaden eskaintzaaurkeztuko du. Haien bidez “bes-te herrietako borrokak ezagutu etaesperientziak elkar trukatzeko”aukera eskaintzen da. Askapena-tik adierazi dutenez, “herrien arte-ko elkartasuna baina gehiago diraazken batean; borrokan ari garenherrion arteko aitortza bat, jarre-ra eta ardura, arnasa, esnatzea”.

Joan den urtean Argentina,

Uruguay, Venezuela, Bolibia, Pales-tina eta Saharar lurralde okupa-tuez gain, pasa den urtean, Gazte-la, Aragoi eta Herrialde Katalane-tara brigadak antolatu zituen

Askapenak. 2015erako eskaintzazabaltzeko asmoa du eta horrenberri www.askapena.org atarianemanen du. Izen ematea martxoakaberara arte egonen da zabalik.

Bihar, larunbatean, 10:00etatikaurrera euskal preso eta iheslarienetxeratzea eskatzeko azoka, herribazkaria eta kontzertuak Arbizun

Arbizuko elkartasun taldeak, ArgiBidea gazte elkarteak eta herrikohainbat tabernek –Karrika, Baxe-rri, Jubilatuen Taberna, Arrautseta Kiroldegiko taberna– Elkarta-

sun Eguna antolatu dute biharko,larunbaterako. Antolatutako eki-taldiekin euskal preso eta ihesla-rien etxeratzea eskatu nahi dute.

Goizeko 10:00etan zabaldukoditu ateak artisautza eta eskulanazokak, plazan. Euria ari badu,pilotalekuan izanen da. 14:00ak

bitartean gozatu ahal izango daazokaren eskaintzaz. Ondorenherri bazkaria hartuko du Alda-bide elkarteak, 14:30ean. Txarte-lak ohiko tokitan daude salgai. Etagiroa borobiltzeko gauean kon-tzertuak antolatu dituzte ArgiBidea elkartean. Northern Pridetaldea igoko da oholtzara, eta ondo-ren sorpresaren baterako tarteaegongo da.

Altsasu»

Altsasu»

Arbizu»

Aldasoro bosgarrenEuskal HerrikoTxistor Lehiaketan Asteazkenean jokatu zen Ordizianlehiaketaren 17. edizioa eta JoseRamon Erauskin ataundarrak jantzizuen txapela. Gipuzkoako harakinenelkarteak eta Ordiziako Udalak anto-latutako lehiaketara 51 txistor ekoiz-le aurkeztu ziren. Bosgarrena Altsa-suko Aldasoro Harategiak eskuratudu. Juan Jose Aldasoro Sarasuak etaJose Galanek lehiaketa hori 2009anirabazi zuten.

Askapenak 2015 brigadak aurkeztuko ditu

Elkartasun Eguna prest

Udan Palestinaren aldeko ekitaldia egin zen Arbizun.

Mitologiako pertsonaia ugari agertuko dira Usolarrainen etzi. Artxiboa

Ezkerrean hondakin meta.

Neguko solstizio ikuskizuna

Page 7: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a sakanerria 7

SAKANA

Ikerketa, prestakuntza etalanpostuak sortzekopotentzialtasuna aztertuko dira

Valorg proiektua aurrera erama-teko Sakanako Mankomunitateaketa Europako Batzordeak akor-dioa azaro akaberan sinatu zuten.Europako Batasunaren presta-kuntza bidezko lan sorkuntza mar-koaren barruan, Progress progra-man kokatuta dago Valorg proiek-tua. 18 hilabeteko iraupena izanendu programak eta hura garatzekoMank-ek 180.000 euro jasoko ditu

Sakanarekin batera Frantzia-ko, Belgikako, Eslovakiako etaTxipreko erakunde, enpresa etaunibertsitateek eramanen dute

aurrera. Otsaila hasieran Estras-burgon elkartuko dira guztiakestreinakoz. Estatuko proposame-na Mank-ek kudeatuko du eta beraburu duen klusterra sortu du Kera-bi eta Vermican enpresekin etaSakanako Garapen Agentziare-kin batera. Proiektuaren buruHondakin Zerbitzuko Olatz Gar-de Mazkiaran teknikaria da etakoordinazioaz Iker Manterolagarapen agentea arduratuko da.

Klusterreko kide guztiak pres-takuntza lanetan ariko dira; Kera-biko kideak hondakin organikosortzaile handiekin eta gainerako-ak konpostarekin. Bestalde, azter-keta lanak Sakanako Garapen

Agentzia eta Mank arituko dira.Azken erakunde horren egitekoaizanen da txostenak erredaktatzea.

Egitekoak

Valorg programaren barruan laujarduera eramanen dituzte aurre-

ra. Batetik, ibarreko hondakin orga-niko sortzaile nagusiak identifika-tuko dituzte eta kalitate oneko bana-keta sustatu enpresa edota komer-tzio horietako langileei zuzendutakoprestakuntzaren bidez. Bestetik,Valorg programaren bidez auzo-konpost guneen jarraipena egitekoboluntario sarea sortu nahi da,horren truke prestakuntza eskainiz,maisu konpostatzaileak trebatuz.

Arbizuko hondakindegian kon-post planta bat sortzeko aukerakaztertuko dira Valorg programarenbidez. Ibarreña sortutako hondakinorganiko guztia han konpostatzealitzateke asmoa. Aldi berean, lan-postuak sortzeko ikuspegiarekin,konposta komerzializatzeko daudenaukerak aztertuko dituzte. Azkenik,Europako programa horren bidezhondakin organikoen kudeaketakSakanan lanpostuak sortzeko duenpotentziala aztertuko da.

Hondakin bereziak jasotzen dituenetxola larrialdi gune ondoan dago,Malkorramendi auzoan

Lastailaz geroztik erabilgarri dagobirziklapen etxola finkoa. Materiaorganikoa, kartoia edo papera,ontzi arinak edo errefusa ez direnhondakinak jasotzen dira birzikla-pen etxolan. Orain arte hondakinhoriek Arbizuko hondakindegianedo Garbigune mugikorrean uzte-ko aukera zegoen. Baina goizezlanean ari direnek ezin izaten dutezerbitzu hori erabili. Horri kon-ponbidea emanen dio etxolak.

Sakanako Mankomunitatearen

eta Ekogras enpresaren elkarlana-ren fruitu da etxola. Proba pilotuada eta Mank-i dohainik atera zaio.Enpresak diseinatu, eraiki eta ins-talatu du etxola. Mank, berriz,hondakinen bilketaz arduratzenda. Hondakinen Zerbitzuko tekni-kari Olatz Garde Mazkiaranekjakinarazi digunez, “Azaro hasie-ran lehen bilketa egin genuen eta40 bat pertsonek erabili zutela kal-kulatzen dugu. Pertsonako 5 batkilo inguru utzi zituzten. Gehien-bat elektratresnak eta motorrekoolioa jaso zen”.

Gardek azaldu digunez, “Gar-bigune mugikorrak gehien Etxa-rriko azokan jasotzen du. Ikusi

beharko da jendea batetik beste-ra aldatzen den edo biak erabiltzen

dituen. Arlo guztietan, oraindikgoiz da eragina neurtzeko”.

Zer jasotzen du?

Elektratresna txikiak, gailu elek-troniko txikiak, autoetako bate-riak, CDak, DVDak, VHS zintak,kaseteak, merkuriozko termo-metroak, pilak, erradiografiak,aerosol beteak edo erdi beteak,disolbatzaileak, garbiketa pro-duktuak, tinta, tonerrak, margo-ak, brotxak, motor olioa, fluores-zenteak, kontsumo baxuko bon-billak eta bonbilla alogenoak.

Etxarri Aranatz»

Etxarriar bat birziklapen etxola erabiltzen.

Mank-eko langilea auzo-konpostagailua begiratzen. Artxiboa

Birziklapen etxola erabilgarri

Astelehenean, 18:00etan, kulturetxean izanen da batzarra

Etxarriarrek hondakin bilketasistema berriaren inguruan duteniritzia jasotzeko udalak galdetegibat zabaldu zuen herrian. Etxarria-

rrek azaroaren 13 eta 30a bitarte-an hura erantzuteko aukera izandute. Jasotako emaitzak astelehe-nean ezagutzera emanen ditu uda-lak. Aztiker enpresako ordezka-riek emanen dituzte emaitza

horien berri. Haiekin batera iza-nen dira udaleko eta Hondakin

Batzordeko ordezkariak ere. Sakanako Mankomunitateak

hondakinak biltzeko sistemaberria martxan jarri zuela 17 hila-bete pasa dira. HondakinenBatzordearen proposamenez,Etxarriko Udalak konpromisoahartu zuen behin sistema proba-tuta etxarriarrei kontsulta egite-ko. Beraz, etxarriarrak euren espe-rientziatik abiatuta, sistemaberriaz zer iritzi duten eta hon-dakinen bilketa hobetzeko zer pro-posamen dituzten jakiteko egin dukontsulta udalak.

Jendaurrean aurkeztukodituzte hondakinei buruzkokontsultaren emaitzak

Hondakin Batzordeko kideak etzidamuko aurkezpenean izanen dira.

»

Sakana hondakin organikoen balioztatzearen inguruko Europako proiektu bateko kide

Page 8: 489 guaixe

Herri denda zabalikForu plazan dago, astegunetan17:00etatik 20:00etara, baitaasteazken eta larunbatetan ere12:00etatik 13:00etara

Asteburuan zabaldu zituen ateakHerri Dendak. Hainbat erakundekelkar hartu eta lokala aldi batera-ko hartu dute. Han erakunde etaherri mugimenduek euren lanarenberri ematen duten ekoizpenak edoeuren jarduna finantzatzeko arro-pa, agenda, liburu eta bestelakoakopa daitezke.

Espetxe politikarenkontrako protestakEuskal presoek Frantzian betetakoespetxe urteak kontuan hartu eta Espai-nian bete beharrekoei kendu beharote zaizkien aztertu zuen atzo Espai-niako Auzitegi Gorenak. Erabakia ilbel-tzaren 13rako atzeratu du. Hori delaeta, Sortuk deituta atzo arratsaldeanhainbat kontzentrazio egin ziren,Espetxe politika kriminalari stop! Pre-soak etxera lelopean. EspainiakoGobernuak euskal presoen aurka har-tzen ari den neurriak salatu zituzten.

Pentsioen sistemapublikoarendefentsan

Aurretik Irurtzungoan eta Etxarri Ara-nazkoan egin bezala, Sasoia, Nafa-rroako jubilatuen elkarteak gaurkontzentrazioa egin du Altsasuko azo-kan. Sasoiako kideek adierazi dute-nez, “pentsioen sistema publikoa ezdago krisian, baina botereak horidesagerrarazi nahi du”. PPren gober-nuari pentsioak “arriskuan jartzea”leporatu diote. Horregatik, pentsiosistema publikoa defendatzeko deiaegin dute Sasoiako kideek. “Pentsio-en fondoa ez da langileriaren diru-tik bakarrik hornitu behar, metatzenden ondasun eta aberastasun oro-korretik baizik”.

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a8 sakanerria

Europako Nekazaritza PolitikaBateratuko (NPB) berria azaltze-ko eskualdez eskualdeko bileraerronda egiten ari da Jose JavierEsparza kontseilaria. Astelehene-an Irurtzunen izan zen 60tik goraabeltzainen aurrean etorriko denEuropako politikaren inguruanargibideak ematen. NPBko ildonagusiak aletu eta haren konple-xutasuna nabarmendu zuen. Esku-bideak berritu beharko direla etaNafarroako Gobernuaren nahienberri eman zuen. Bileran izanziren abeltzainetako batzuk adie-

razi digutenez, berritik ezer gutxikontatu zuen. Bakarren batek hau-

teskunde aurreko mitin baten itxu-ra ere hartu zion.

Herri denda zabalikIlbeltzaren 3ra arte, 10:00etatik13:00etara eta 17:00etatik20:00etara, herri mugimendu etaerakundeen materiala salgai izanenda

Etxarri Aranazko plazan, kioskoparean, atzera ere herri dendak ate-ak zabaldu ditu. Handik pasatzendenak hainbat erakunderen arro-pa, agendak, liburuak, komikiak,postalak eta bestelakoak eskuratze-ko aukera izanen du. Aurtengo berri-tasuna artilez egindako arropeneskaintza zabala da. Udazkeneanadin guztietako etxarriar talde batekpuntu tailer batean parte hartu du.Haur, gazte eta helduek artilea lan-tzen ikasi dute eta tailerrean egin-dako txano, lepoko eta bestelako-ak presoen senideen gastuei aurreegiteko salgai jarri dituzte. Bestal-de, herri dendako kudeatzaileek jaki-narazi dute bi saski eder zozketa-tuko dituztela.

SAKANA

Altsasu»

Altsasu»

Arbizu / Olatzagutia»Etxarri Aranatz»

SAKANA

Abeltzainendako argibideak

Abeltzainak kontseilariaren azalpenak entzuten.

Lau altsasuargehiago inputatutaAsteartean lau altsasuar Guardia Civi-laren Iruñeko komandantziara deituakizan ziren, ustez terrorismoa goratze-agatik inputatuta daude. Abokatua-rekin lagunduta joan ziren eta ez dekla-ratzea erabaki zuten. 2013an Foru pla-zan presoen argazkiak jartzeagatikdeitu dituztela jakin ahal izan zuten.Guardia Civilak zitazioak astelehene-an 22:45 aldera banatu zizkien. Irailaren 26an beste sei altsasuarpasa ziren egoitza beretik. OrduanGuardia Civilak jakinarazi zien deial-diak herriko festetan presoen aldeegindako brindisarekin zerikusiazuela. Nafarroan udan izan diren eki-taldiengatik antzeko egoeran gutxie-nez 138 nafar daudela jakinarazidute. Zitazioak “beldurtzeko bestemodu bat” direla azaldu eta preso-en Euskal Herriratzea eskatzen segi-tzeko deia egin dute.

SAKANA

Etxarri Aranatz»

Bat libre, bestearisei urteko espetxezigorraSegiko kide izateagatik epaituakizan diren Ainara Ladroni akusazioaerretiratu dio fiskalak eta ImanolSalinasi sei urteko espetxe zigorraeskatu dio

Gaur bukatuko da irailaren 22an hasizen Espainiako Auzitegi Naziona-lean 28 euskal gazteren kontrakoepaiketa. Guztiei Segiko kide izateaeta beraz “erakunde terroristakokide” izatea leporatzen zaie (halaizendatu zuten Segi 2007an). Fis-kaltzak gazteen kontrako zigor eska-erak haiei inkomunikazio aldikodeklarazioetan eta auzitegi berakgaragarrilean absolbitu zituzten 40gazteen deklarazioetan oinarrituditu. Deklarazio horiek torturape-an atera zizkietela salatu dute gaz-teek epaiketan zehar. Batzuk libre uzteko eta bestebatzuendako zigor eskaera manten-tzeko fiskalak ez zuen arrazoi argi-rik eman, eta Espainiako auzitegia-ren irizpideetan ere ez du oinarri-rik. 28 gazteek epaiketa hasi aurretikadierazi zuten garagarrilean akusa-zio bera zuten 40 gazteak absolbi-tu bazituzten haien kontrako epai-ketak ez zuela zentzurik. Epai har-tan epaimahaiak balioa kendu zieninkomunikazio aldiko deklarazioei.

Dokumentala eta erakusketaaurkeztu eta konpromiso bilketaabiarazi dute. Aldi berean,ilbeltzaren 10ean Bilbon NowEuskal Herrira mobilizazioan partehartzeko deia egin dute. Zenbaitherritan autobus txartelak salgaidaude dagoeneko

Sentsibilitate ezberdinen artekoherritarrek Sare sortu dute. Eus-kal preso, iheslari eta deportatu zeinbere inguru hurbila barnebildunahi ditu, guztien etxeratzea ahal-bideratuko duen sare herritar batehunduz. Aurrenekoei legez dagoz-kien eskubideak berrezartzeko hel-buruarekin eginen du lan Sarek,besteak beste presoen sakabanake-ta politikarekin bukatzea.

Aurkezpenean adierazi zute-nez, “sufrimendua dakarten neu-rriekin bukatu beharra dago. Ezin-bestekoa izanen da euskal jendar-tea osatzen dugun guztion artekozatiketa gainditzeko batetik; gizaeskubide guztien errespetua ber-matzeko bestetik, eta euskal gizar-teak bizi duen gatazkari benetakokonponbidea emateko azkenik”.

Horretarako, herritar bakoi-tzaren konpromisotik abiatuta,Sarek eragile ezberdinen aktiba-zioa lortu nahi du: “norberarenaukera, errealitate eta eremutikabiatuta pertsona bakoitzarenekarpena hauspotu eta sustatzea”.

Herriko, Sakanako eta, oro har,Euskal Herriko bizitza sozial zaba-laren elkarlana bilatu eta bultza-tu nahi du Sarek.

DinamikaSarek Etxarrin eta Sakanan euskalpreso, iheslari eta deportatuen esku-bideen aldeko dinamika bat aurre-ra eramanen du eta haiek “paira-tzen dituzten eskubide urraketahoriekin amaitzeko sakandarronkonpromisoak” bilduko ditu. Egite-ko horretan, lehenik, Urruti vs ger-tu dokumentala aurkeztuko dute

ibarrean barna. Film horretan “seni-deen testigantza, sakabanaketa poli-tikaren salaketa eta, azken batean,euskal preso politikoen eskubideenaldeko aldarrikapena” jasotzen da.

Bestetik, Dispertsioaren aurpe-giak. Sakabanaketa politikak era-giten duenaz erakusketa ikusgaijarriko du Sarek Etxarrin, gero-ra Sakanan zabaltzeko. Bestalde,sarekideek herriko eragile eta nor-banakoekin harremanetan daudekonpromiso zerrenda bat adostu,osatu eta haiekin konpartitzeko,haiek bete eta jasotzeko.

Erakusketarenordutegia Etxarri Aranazko kultur etxe-anAbenduak 20, larunbata, 18:30etik20:30era .Abenduak 26, ostirala, 21:00eta-tik 22:00etara.Abenduak 27, larunbata,17:00eta-tik 19:00etara.Abenduak 28, igandea,17:00eta-tik 21:00etara.Ilbeltzak 3, larunbata,18:00etatik20:30era.Ilbeltzak 4, igandea, 17:00etatik21:00etara.

Dokumentalarenemanaldiak>>Ilbeltzaren 3an, larunba-tean19:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean.

>>Ilbeltzaren 4an, igandean18:30ean Lakuntzako kultur etxean.

>>Ilbeltzaren 8an, ostegu-nean19:30ean Arbizuko udaletxean.

>>Ilbeltzaren 9an, ostiralean19:00etan Olatzagutiko kultur etxean.20:00etan Irurtzungo kultur etxean. 20:00etan Urdiaingo udaletxean.21:30ean Bakaikuko udaletxean.

>>Ilbeltzaren 11n, igandean19:00etan Iturmendiko auzo-gelan.

Euskal preso, iheslari etadeportatuen eskubideenaldeko sarea osatuz

Presoen senideak eta Sare-ko kideak larunbateko aurkezpenean.

Page 9: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a sakanerria 9

SAKANA

Altsasuar talde batek NafarroakoParlamentuan aurkeztutako mozioada onartutakoa

Gaur egun ETBren kanalak siste-ma analogikoan ikusten dira, bai-na bi aste barru haiek bukatukodira. Epeak betez gero, urte berria-rekin euskarazko telebista ikuste-ko aukerarik gabe geldituko gara.Hori dela eta, kezka sortu zien altsa-suar talde bati. Lurreko TelebistaDigitalaren (LTD) bidez ETB ikus-teko berme eske Nafarroako Par-lamentuko taldeengana jo zuen etamozio proposamena proposatu zien.

Asteartean Nafarroako Parla-mentuko Kultura, Turismo etaErakundeekiko Erlazioak Batzor-deak gaia aztertu zuen. Parlamen-tuko talde guztiek aho batez onar-tu zuten Nafarroako Gobernuarieskatzea LTD bidez ETB Nafarroaguztian ikusteko bide berriak azterditzala. Aldi berean, PSNk, Bilduk,Aralar-NaBaik, I-Ek eta GeroaBaik Nafarroako Gobernuari eska-tu zioten ETB Nafarroan lehenbai-lehen ikusteko modua bilatzeko,dela sare analogikoa digitalizatuzedo bestelako formulen bidez.Bigarren puntu horretan UPNk

“legearen markoan” testua gehi-tzea eskatu zuen. Gainontzeko tal-deek ez zuten beharrezko ikusi,Nafarroako Gobernuaren jokabi-dean hori suposatzen delako.

Euskararen Legea eta hedabi-deak Euskarazko hedabideek Nafarro-an hizkuntza berreskuratzeko etagaratzeko egiten duten lanarengarrantzia eta nafarrei eskain-tzen dien zerbitzua aitortu zuenjoan den asteko ostegunean Nafa-rroako Parlamentuak. PP ez bes-te talde guztiak alde bozkatu zuten.

Aldi berean, UPNk eta PPk ez bes-te talde guztiek Nafarroako Gober-nuari Euskararen Legeak hedabi-deei dagokiena betetzeko eskatuzioten. Horrekin batera, euskaraz-ko hedabideen bizi-iraupena etamartxa egonkorra bermatzeko haie-kin hitzarmenak adosteko eskatuzioten Nafarroako Gobernuari.Azkenik, heldu den urteko aurre-kontuetan euskarazko hutsezkohedabideei lehentasuna ematen diendiru-laguntza emateko egoki horni-tutako diru-saila onartzea eskatu zio-ten Nafarroako Gobernuari .

Gobernuari ETB ikustekobideak aztertzeko eskatu diote

Xaloa Telebistarenaldeko diru-bilketaren azkenegunakLau egun barru itxiko daIruñerrirako emankizunaahalbideratuko duen tresneriaordaintzeko beharrezko diru bilketa

Iruñerrian euskara hutsean emititu-ko duen Xaloa Telebistak emisoreaeta bi errepikagailu erosteko 50.000euro behar ditu. Diru horri lortzekodiru-bilketa kanpaina martxan jarrida. 40 egunetan lortu nahi da dirukopuru hori. Lau egun besterik ez dirafalta epea bukatzeko. Dagoenekoeskatutako diruaren %69 lortu da,34.990 euro. Edozein diru ekarpenegin daiteke, baina mugarri batzukgainditzen dutenek saria jasoko dute.Nafarroako euskalgintzak XaloaTelebistaren proiektuari bultzadaematera deitu du, “euskara hutsez-ko programazioaren bidez euskalkulturari esparru zabal eta garran-tzitsua irekiko diolako”. Elo eta Ezka-ba mendietan errepikagailu banajarrita seinalea Iruñerri guztira zabal-du nahi du Xaloak. Gainera, orainerosten den multiplex emisorealizentzia banaketan bana eskuratuzuten Hamaika eta Abian telebis-tek erabiltzeko aukera izanen dute.

Diru ekarpenak non

Internet-en: Karena platafor-man: http://karena.eu/proiek-tua/xaloa-telebista-irunerrian Eskuz: Iruñeko Karrikiri EuskalDendan (Xabier karrika 4) eta Kata-krak Liburudendan (Kale Nagu-sia, 54) ditu. Norberak erabakidezake zer preziotan erosi.

Gabonetako erosketei begira, gaur,ostiralean, Altsasun zabalduko duteZorri Azoka, 16:30ean eta igandeanEtxarri Aranatzen, 10:00etan

Zorri azoka edo azoka soziala hile-ro antolatzen da Etxarri Arana-tzen, hileko lehen igandean. Hel-burua Sakanako eta gertuko arti-sauek eta nekazariek euren lanaerakusteko eta saltzeko tokia iza-tea da. Gabonetako erosketei begi-ra, Zorri azoka ostiralean Altsa-sura ekarriko dute –16:30etik20:30era Gure Etxean– eta igande-an Etxarri Aranatzera –10:00eta-tik 15:00etara pilotalekuan–.

Azokara hurbiltzen direnakbertako barazki ekologikoak, ber-tako artisautza, bertako produk-tuak, artea, musika eta beste opa-

tuko ditu: bitxiak, motxilak, pun-tu eta gantxilloz egindako gauzak,eskuz egindako libretak, egurre-an landutako altzariak, egurrez-ko jostailuak, barazkiak, pastak,ukenduak, produktu ekologiko-ak… Altsasun Gure Etxean ego-nen dira postuak ikusgai, gaur.Eta Etxarri Aranatzen, pilotale-kuan, etzi. Etxarri Aranatzen 40artisau inguru espero dira eta ohi-ko postuez gain, herri erakunde-etako informazioa eta produk-tuak ere jarriko dira salgai eta12:00etarako txokolatada antola-tu dute. Bestalde, ilbeltzeko Etxa-rriko ohiko zorri azoka ilbeltza-ren 4an izanen da, goizez, estalo-pean.

Artisauen lanak erosteko,zorri azoka

Denetarik opatu daiteke Zorri Azokan. Artxiboa

Nafarroako Parlamentuko batzorde baten bilera.

» »

Page 10: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a10 oharrak

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Elai Alai dantza taldean ikasturte osorakoirakasle baten beharrean gaude. Lana larun-bat goizetan da. [email protected] helbidera idatzi edoEvarekin kontaktuan jar daitezela: 646 40 31 20.

Harakina behar da Goierrin. Esperientziadunaeta langile fina. Interesatuek hots egin dezatela635 75 83 75 telefonora.

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Sakanan liburu-denda eskualdatzen da.Interesatuek hots egin dezatela 666 79 43 53telefonora

Apartamentua alokatzen da. Altsasun.Jantzita. Hots egin 660 87 75 00 telefonoraeguerdian edo 19:00etatik aurrera.

Opatutakoak / galdutakoakGALDUTAKOAK

Haur silleta. Euritik babesteko plastikoa galdunuen Arbizun. Telefonoa 667 26 67 46.

IkastaroakIFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

Oharrak Etxarriko irakurketa taldea. Abenduaren20an, 19:00etan, Fermin Etxegoienen“Autokarabana” liburuaz hitz egitera elkartukodira Etxarri Aranazko liburutegian.

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloa

telebista Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabea [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3), Osinalde industrialdea, 20170Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea. Nahi baduzu, deitu 661- 59 04 20telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656

711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea izan nahi baduzu deitu649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Laida Mendia Eskisabel,abenduaren 9an Iturmendin.• Julen Galarza Caravaca,abenduaren 10ean Altsasun.• Lukas Zelaia Lumbreras,abenduaren 11n Altsasun.

Heriotzak

• Maria Rosario Echarri Ibañez,abenduaren 14an Olaztin.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu.Bidai mezua [email protected] -era edo hots egin 948 564 275 telefonora.

Hainbat aukera. Galdetu 948 564 275

Page 11: 489 guaixe

Iskiza Sakana gimnasia erritmikotaldeak orain arte landutakokoreografiak eskainiko dituzteigandean, 11:30ean, Burundan

Iskiza Sakanak Gabonetako erakus-taldia egingo du igandean Altsasu-ko Burunda pilotalekuan, 11:30ean.Bertara joateko gonbita egin dute.

Iskiza Sakanan 4 urtetik aurre-rako gimnastak biltzen dira, aurre-benjamin, banjamin, kimuen, hau-rren, juniorren eta seniorren kate-gorietan. Nafarroako Herri KirolJolasetan lehiatzen dira eta baitaestatu mailan. Monitoreak JosuneRuiz, Amaia Olmo, Cristina Remo-

lina, Maria Remolina, Nerea Lla-mas, Olaia Agirre, Olaia Granizoeta Cristina Nuncio dira.

Espainiako Txapelketatik pozikAsteburuan Espainiako GimnasiaErritmikoko Txapelketa jokatu zenZaragozan. Iskiza seniorren talde-an Cristina Nuncio, Nerea Llamas,Olaia Agirre, Olaia Granizo, MariaRemolina eta Cristina Remolinaaritu ziren, Amaia Olmo entrena-tzailearen esanetara. 43 talde par-te-hartzaileetatik Iskiza 27. postuansailkatu zen, sailkapenaren erdian.

kirola >>Guaixe • 2014ko abenduaren 19a 11

Mendia Pala

Gimnasia erritmikoa

Pilota

Espainiako txapelketan aritu ziren Iskizako gimnastak.

Gabonen aurreko igandean urteroerrepikatu ohi denez, Aralarko San-tutegiak igandean MendigoizaleEgun handia hartuko du. Mendi-zaleek oso gogoko dute zita hau, bes-teak beste hildako mendizaleakoroitu, mendi klubetako gainontze-ko mendizaleekin elkartu eta egunpolita pasatzen dutelako. 1964.eanurte horretan hildako hiru mendi-zale gogoratzeko ekitaldia egin zenAralarren eta hortik aurrera urte-ro errepikatu izan da. Hortaz, aur-

tengoa mendizaleen festaren 50.edizioa izango da.

Gehienek oinez joko dute Ara-larrera. Askok Uharte Arakilgobidea aukeratuko dute, baina Saka-nako Mendizaleak taldetik Lakun-tzatik abiatzeko deia egin dute, etaegongo da Madotzetik, Lizarrusti-tik eta Lekunberri aldetik joko due-nik. Aralarren, hildako mendiza-leen oroimenezko meza izanen da10:45ean. Mendizaleek euren men-di materiala bedeinkatzeko eta

Mikel Goiaingeruari musu emate-ko aukera izango dute. Segidanhamaiketakoaren txanda izangoda, kanta eta dantzen tartea.

Urteurren borobilaEgun polita izaten da Mendigoiza-le Eguna, mendizale guztien bilgu-ne, joandakoak oroitzeko eta aspal-diko mendizaleak ikusteko eguna.Gainera, urte bukaera ospatzekomodua ere bada. Nafarroako Men-di Federazioak herritar guztieiigandean Aralarren biltzeko gon-bita egin die eta jende asko eta giroberoa espero da Aralarren.

Aralarren bi mezaMikel Goiaingeruaren Kofradiatikadierazi digutenez, Mendigoizale-en eguna dela eta bi elizkizun iza-nen dira igandean Aralarren. Men-digoizaleena 10:45ean izanen da,eta iganderoko ohiko meza, aldiz,12:30ean. Bide batez, Kofradiak Egu-berri eta Urte Berri on bat opa dieGuaixeko irakurle guztiei.

Azken txanpa IX. Sakanako NeskenPala TxapelketanAsteburuan azken jardunaldia etafinalaurrekoak daude jokoan

26 bikote ari dira lehiatzen IX. Saka-nako Nesken Pala Txapelketan. Hasie-rako ligaxkako 3 jardunaldi jokatu etagero, asteburu honetan kategoriabatzutan 4. eta azken jardunaldia joka-tuko da –onenak zuzenean pasakodira finalera– eta beste kategoria batzu-tan finalerdien txanda izango da. Par-tidak Etxarri Aranazko eta Altsasu-ko pilotalekuetan jokatuko dira.

Gabonetako erakustaldia igandean

Goazen mendizaleak,Aralarrera…50. Mendigoizale Eguna ospatuko da igandean Aralarren

Egitaraua8:30ean Aralarko San Migelera igoera,klub bakoitzak aukeratu duten bidetikabiatuta.10:45ean Meza Aralarko Santutegian. 11:30ean Hamaiketakoa.13:00etan Festa bukaera.

* Trikitixa eta panderoaren doinuekfesta girotuko dute.

Asteburuko partidak

Benjaminak: Miren-Maialen / Maria-AneKimuak: Elorri-Ane / Maddi-IrantzuHaurrak:June-Naroa / Saioa-AmaiurUxue-Ainhoa / Elai-LuzeaKadeteak: Irati-Aroa / Oihane-NaroaHelduen 2. Maila (final erdiak): Ane-Miriam / Igone-LeireLopez de Luzuriaga-Suarez /Andrea-IzarHelduen 1. mailaAinhoa-Maddi / Amaia-NagoreYanira-Rebeka / Maite-Saioa

Igandean mendiale asko bilduko dira Aralarren. N. Mazkiaran

Zubieta AsegarceraBerasaluzerekinaritzeko etaEzkurdia-Zabaletaatzera ere elkarrekinAsteburuan hasiko da 2015ekoBinakako Torneoa

Asteartean aurkeztu zuten Binaka-ko Pilota Txapelketa Erriberriko Mar-co Real upategietan.

Zubieta Asegarcera

Asegarce eta Aspe akordiora heldudira eta Aitor Zubieta Asegarcerapasatu da txapelketak irauten duenbitartean. 5 hilabetez Asegarcekokide izango da etxarriarra, Berasa-luze II.arekin bikotea osatzeko. Horida txapelketaren ezusteko nabar-menena. Asperen bikoak ondokoak izangodira: Irujo-Barriola, Ezkurdia-Zaba-leta, Retegi Bi-Rezusta eta Xala-Meri-no II.a. Asegarcekoak, hurrengoak:Berasaluze II.a-Zubieta , Olaizola II.a-Beroiz, Bengoetxea VI.a-Aretxaba-leta eta Artola-Albisu. Txapelketa luze, gogorra eta oreka-tua aurreikusten da. Hori bilatu dutebi enpresek. Lehen fasean 14 jardu-naldi jokatuko dira, eta bikote denekelkarren aurka jokatuko dute bi aldiz.

Hiru sakandarrak lehian

“Enpresek akordio bat lortu dute. Iri-tzia galdetu zidatenean baiezkoaeman nuen, inolako arazorik gabe.Ni gustura nago, Pablorekin udan joka-tu dudalako. Hala egokitu zaigu, etaoso esperientzia polita da” azaldu zuenAitor Zubietak aurkezpenean. Bes-talde, Joseba Ezkurdiak eta Jose JavierZabaletak bikote moduan errepika-tuko dute. Aurreko urtean hasieranasko kosta zitzaien txapelketan sar-tzea. “Urtebete gehiagoko esperien-tziarekin errendimendua hobetukodutela uste dut” adierazi zuen Aspe-ko begirale tekniko Inaxio Errando-neak. Ikuskizuna hastera doa!

Binakako I. JardunaldiaBengoetxea VI.a-Aretxabale-ta / Artola-Albisu (gaur, ostira-lean, 22:00etan, Donostian. ETB)Berasaluze II.a-Zubieta / Olai-zola II.a-Beroiz (bihar, larunba-tean, 17:00etan Iruñean).Irujo-Barriola / Ezkurdia-Zaba-leta (igandean, 17:00etan Eiba-rren. ETB1)Xala-Merino II.a / Retegi Bi-Rezusta (astelehenean, Tolosan)

Page 12: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a12 kirola

Xakea

Herri kirolak

Atletismoa

Areto futbola

Futbola

»

Izaskun BeunzabigarrenaTxantreako herrikroseanMigel Aristu eta Ana Ollo izan zirenirabazleak

Igandean jokatu zen 23. Txantrea-ko herri krosa (8 km). Arrakasta-tsua izan zen, 1.100 korrikalari ari-tu baitziren proba nagusian eta 390neska-mutiko kategoria txikikoenproban. Migel Aristu (2:46) eta AnaOllo (28:25) izan ziren azkarrenak.Izaskun Beunza olaztiarra bigarre-na izan zen (31:48).

8. jardunaldia jokoanKimuen Futbol 8TopaketetanMank-en Sakanako Kimuen Futbol8 Topaketetako 8. jardunaldia joka-tuko da etzi Dantzalekun.

8. jardunaldia

Igandean, Altsasun10:30ean: Urdiain – Mediolanum11:30ean: Dantzaleku – Lagun Artea11:30ean: Tipi Tapa – Txartel12:30ean: Kaixo – Sayas12:30ean: Arbizu– Sutegi

Magna NafarroaXota EspainiakoKoparako sailkatu daUruguay Tenerife taldeari 4-1 irabazizioten Imanol Arregiren mutilek

Magna Nafarroa Xotak lortu du hel-burua: martxoan Ciudad Realenjokatuko den Espainiako Koparakosailkatzea. Imanol Arregiren agin-duetara 10. aldiz ariko dira irurtzun-darrak Kopan. Koparako sailkatzeko Uruguay Tene-riferen kontra irabaztera derrigor-tua zegoen Magna Nafarroa eta Irur-tzungo taldeak 3 puntuak lortuzituen etxean jokatutako partidalehiatuan, 4-1 irabazi eta gero. Sailkapen orokorrean Bartzelona dalider (37 puntu). Magna Nafarroa7.a da (23 puntu). Gaur, sailkapene-an bosgarrena den Jaen Paraiso Inte-rior taldearen kontra jokatuko duMagnak, 21:00etan, Jaenen.

Urte bukaeran ez du hutsik egitenMank-ek antolatutako SakanakoHerri Kirol Jardunaldiak. Sakana-ko Aizkora eta Harrijasotze esko-letan egindako lana erakustekomodu polita da, herri kirolarisakandarren arteko desafioak egi-teko zita paregabea eta urtearibukaera emateko aitzakia ederra.Aurten Bakaikun ospatu zen, jen-dez beteta zegoen frontoian.

Egun ederraAizkoran Goizeder Beltza-JuanjoErdozia, Arkaitz Jauregi-Eloy Cor-chero, Juanjo Lopez-Angel Erasoeta Julen-Ivan Resano bikoteaklehiatu ziren, eta azkenak nagusi-tu ziren. Aizkolari gazteagoak erelehiatu ziren: Aiestaran-Agirre etaBeñat-Abel, eta Jon, Aritz, Ibon etaAnder txikiagoak. Bitxikeriamoduan, Erdozia etxeko hiru belau-naldi aritu ziren lanean: JuanitoErdozia aitona, Juanjo Erdoziasemea eta Jon iloba, 11 urtekoa. 2metroko zirkunferentziako enborraerdibitu zuten hiruren artean.

Iñigo Aritza ikastolako trontza-lariak Andra Mari ikastolakoenkontra aritu ziren. Andra MarikoJon eta Unai gailendu ziren. Bes-talde, bi ikastetxe hauetako tiratzai-leak ere lehiatu ziren sokatiran.Etxarri Aranazko Andra Mariko-

ak nagusitu zitzaizkien Altsasuko-ei. Ondoren, Sakana Sokatira Tal-deko nesken kontra aritu zirenAndra Marikoak, eta kasu honetanneskak izan ziren onenak. Sakana-ko Harrijasotze eskolakoen txandaizan zen segituan. Iñaki Iberok (100kiloko bola), Alvaro Zugarrondoketa Jon Irañetak (100 kiloko kubi-

koa) eta Mikel Lasarte monitoreak(100 kiloko zilindrikoa) erakustal-dia egin zuten. Eta Mikel Lasartekmotozerrarekin eskultura bat eginzuen. Bukaeran, guztiak bazkariederrean bildu ziren. Mank-etikeskerrak eman nahi dizkiete Bakai-kuko Udalari eta Jesus Mari Artza-ri, “emandako laguntzagatik”.

Bikain jokatu zuen Magnak.

Sakanako aizkolari beteranoeiomenaldi beroa Bakaikun

Axio, Nazabal, Erdozia eta Gorritiarrak

Sakanako herri kirolarien urte bukaerako festan omenaldi beroa egin nahi izan zitzaienSakanan herri kirolak eta bereziki aizkora sustatu duten 5 aizkolari beterano sakandarrei:aurten zendutako Jose Inazio “Axio” Floresi, Juanito Erdoziari, Juan Mari Nazabali etaManolo eta Jaime Gorritiri. Peio Lazkoz harginak egindako oroigarri ederra banatu zietenguztiei–Axioren oroigarria Alain eta Iurgi bere semeek jaso zuten– eta hitz ederrak izanzituzten beraiendako. “Euren garaian puntako aizkolariak izan ziren eta horretaz gain, Saka-nan herri kirolak sustatzeko lan handia egin dute eta egiten jarraitzen dute” nabarmenduzuen Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Juanito Erdozia eta Manolo eta Jai-me Gorriti aizkoran lehiatu ziren eta etxarriarra, Erdozia, izan zen gailendu zena. Mank-ek 2004an sortu zituen Sakanako Aizkora Eskola eta Harri jasotze eskolak, aipatu kiro-lak sustatzeko. Axio Flores Sakanako Aizkora Eskolaren sustatzaile eta monitoreetako bat izanzen. Aizkora Eskolak Etxarrin du egoitza, Nazabaldarren bordan. Egun Juan Mari eta FlorenNazabal eta Juanito Erdozia dira monitoreak. Aldiz, harri jasotze eskolak Irurtzunen du egoi-tza eta Mikel Lasarte eta Xabier Igoa dira monitoreak.

CinzaxakelarionenaArruazun

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa13. jardunaldia

Lagunak 6 – Lagun Artea 1

Lakuntzako Lagun Artea taldeak porrotizugarria jaso zuen Barañainen. Partidahasi eta berehala hasi zen agintzenLagunak, eta 12. minuturako hasi zeniruindarren gol festa. Dena ateratzenzitzaien ongi eta lakuntzarrek ezin izanzuten Barañaingoen gol festa ekidin.Azken minutuan Burillok lakuntzarren golbakarra sartu zuen.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p

12. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Avance

(Igandean, 15:30ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa14. jardunaldia

Etxarri Aranatz 6 – Altsasu 1

Erregional mailako bi talde sakandarrenarteko derbyan Etxarri liderrak garaipensendoa lortu zuen Altsasuren gainetik pasaz.Lehen minutuan Etxarriko Gorriz atezainaksakea atera zuen eta baloiak areanerrebotatu ondoren, Altsasuren ate barruanbukatu zuen. Sekulako gola sartu zion Gorrizaltsasuarrak bere lehengo taldeaizandakoari, atetik, 90 metroko distantziatik.13. minutuan Altsasuko atezainak penaltiaegin zuen eta atezaina kanporatu zuenarbitroak. Ondoren Pablok eta MikelekEtxarriren aldeko golak sartu zituzten, etanahiz eta Altsasuko Dariok sartutakoarekin,3-1 gerturatu, Etxarrik kontrolarekin jarraituzuen eta Urkiak, Javi Ruedak eta Mikeleksartutakoei esker 6-1 irabazi zuen Etxarrik.Etxarri lider sendoa da eta 4 puntura duArrotxapea.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .34 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21 p

Asteburuko jardunaldiaBerriozar – Etxarri Aranatz

(Igandean, 12:00etan, Berriozarren)Altsasu – Beti Kozkor

(Larunbatean, 15:45ean, Dantzalekun)

ELOMENDIKO TXAPELKETA. 2. fasea2. jardunaldia

Bar Mikel 3 – Egiarreta 4

Egiarreta da lider berria. Zalduak ez dubigarren fase honetan jokatzen.

Sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 p

Asteburuko jardunaldiaEgiarreta – Zugar

(Asteburuan Uharte Arakilgo zelaian)

Futbola

Ivan Gorriz atezaina. N.Mazkiaran.

Arbizu, FutsalsakanaTxapelketako liderberriaAsteburu honetan 2. FutsalsakanaAreto Futbol Txapelketako 7. jardu-naldia jokatuko da. Arbizu da liderberria, baina gauzak oso estu dau-de eta aldaketak egon daitezke.

7. jardunaldia

Ostiralean, Uharten20:00etan: Hijos de ruta –Bunker21:00etan: Back Street Boys –RacingSan MigelLarunbatean, Uharten15:00etan: Arbizu KT – Arbizuharrobia16:00etan:Auzomotojorik –Itur-mendi

23 xakelarik hartu zuten parteArruazun jokatutako Sakanako XakeTxapelketan. Cesar Razkinetxarriarra izan zen Sakanako onena

Bezperan Sakanako kirolari one-nen sariak banatu ondoren, Arrua-zuko herriaren etxeak SakanakoXake Txapelketa hartu zuen larun-batean. Sakanako txapelketa, aldiberean, 1.900 ELO puntutik behe-rako Nafarroako Txapelketa izanzen. Goizeko 9:30etarako bilduziren txapelketan parte hartuzuten 23 xakelariak. Gehienak Iru-ñerrikoak ziren baina gipuzkoa-rrak eta galiziar bat ere zeuden tar-tean. Soilik 4 sakandar lehiatubaitziren: Sebastian Insausti arbi-zuarra, Koldo Flores lixarrengo-arra, Markel De Migel lakuntza-rra eta Cesar Razkin etxarriarra.

Goizeko hamarretan hasi etaarratsaldeko 19:00etan despedituzen txapelketa, eta lehia estu etaederraz gozatzeko aukera izan zen.Tartean xakelariek tartea hartuzuten Arruazuko ostatuan bapo

bazkaltzeko. 20 minutuko parti-dak jokatu ziren. Txapelduna JavierCinza galiziarra izan zen, Orvinataldeko kidea dena. 120 euro eta txa-pela jaso zituen opari. BigarrenaMaria Goñi izan zen (90 euro etatrofeoa), bere garaian munduko txa-pelduna Iruñean ospatutako txapel-ketan. Javier Lasak osatu zuenpodiuma (60 euro eta trofeoa).

Sakandarren artean Cesar Razkinetxarriarra izan zen onena (30euro), txapelketan 8.a sailkatu ondo-ren. Sebastian Insausti 11.a izan zen,Koldo Flores 13.a eta Markel DeMigel 23.a. Bestalde, 16 urtez azpi-ko kategorian Ivan Iturralde izanzen onena (trofeoa), Josu Mante-rola bigarrena eta Martin Pascualhirugarrena.

Krisian?

Txapelketa Mank-ek antolatu zuen, Sakanako Zaldi Beltza Xake taldearen eta ArruazukoUdalaren laguntzarekin. Zaldi Beltzako Koldo Flores kideak adierazi zigunez, taldea ez dagobere onenetan eta Sakanan xakeak ez du momentu ona bizi. “Pentsa, Sakanako Xake Txa-pelketa, gurean antolatzen den bakarra, eta soilik 4 sakandar agertu gara. Sakanan xakeasustatzeko zer edo zer gehiago egin beharko du, bestela, gureak egin du” azaldu zigun.

Page 13: 489 guaixe

KirolarienadierazpenakJoanes eta Maialen18 urtez azpiko mailan Etxarri Ara-nazko 17 urteko Joanes Bakai-koa pilotaria eta 15 urteko Maia-len Aramendia txirrindulari itur-mendiarra izan ziren sarituak.Joanes ezin izan zen ekitaldianegon, partida bat zuelako. Hala ere,izendapena pozik hartu zuelanabarmendu zuten gertukoek.Maialen Aramendiak azaldu zuenizendapenarekin "oso pozik" zego-ela. "Aurten lortutakoarekin osokontentu nago. Errepideetako pro-betan eta pistan ongi ibili naiz. Erre-pidean Nafarroako txapeldunaizan naiz eta Espainiakoan bron-tzezkoa, eta pistan Espainiakotxapelketan urrezko domina jasonuen erlojupekoan" adierazi zuen.

Aritz eta Sara18 eta 35 urte arteko mailan Etxa-rri Aranazko Aritz Munarriz men-di korrikalaria eta Arbizuko SaraLizarraga borrokalaria izan zirensarituak. Aritz Munarrizek ezzuen saria espero. "Sorpresa har-tu nuen, baina ilusio handia emandit. Duela 4 urte hasi nintzen men-di lasterketan, Etxarriko mendirajoan etorriko lasterketan. 3 urtedaramatzat serioago eta aurtenegindakoarekin kontentu nago.Ilusio berezia egin zidan Uharte-ko Km Bertikalean eta EtxarrikoMendira Joan Etorrian bosgarre-na izateak" adierazi zuen. Sara Lizarragaere kontentu zego-en. "Sorpresarekin hartu dut saria.Nire lehengusu Asier hasi zen.borrokan. Egun batean bere entre-namendua ikustera joan nintzen etaentrenatzaileak esan zidan ea ani-matuko nintzen. Orduan hasi eta 7urte daramatzat. Kirol honek askoengantxatzen du. Egunero entre-

natzen dut, Iruñean. Senior mailanaritzen naiz, 49-51 kiloko mailan,eta aurten Espainiako txapelketanbrontzezko domina lortu nuen"adierazi zigun arbizuarrak.

Javi eta Mari Gwen 35 urte baino gehiagoko mailan JaviMoreno korrikalari altsasuarra etaMari Gwen Davies korrikalariurdiaindarra izan ziren sarituak.JaviMorenok oso pozik zegoela nabar-mendu zuen. "Ilusio handia emandit; zure bailaran zure bizilagunekbozkatu duten sari bat jasotzeakpoztasun handia ematen dizu. Etaasko eskertzen da. Egindako den-boraldiarekin kontentu nago, poli-ta izan da. Karreraz karrera joatennaiz, kirola egitea gustuko dudala-ko,eta barru-barrutik disfrutatzendut" adierazi zigun. Mary Gwen Daviesek ere osopozik hartu zuen saria. "Ilusio han-dia eta sorpresa handia izan da.Duela 3 urte inguru hasi nintzenkorrika. Hasieran nire kabuz, etagero Emakumeen Atletismo Esko-lan, Altsasun. Eskolara joateare-kin asko hobetu dut eta taldeanaritzea ere ederra da" aipatu zigunkorrikalariak.

Sakanako Irristaketa eta AndraMari ikastolako herri kirol taldeaSakanako Irristalari Taldeaizan datalde onena. Juli Acebes entrena-tzailea zegoen sari ematean, talde-ko irristalariekin batera. "25 urtedaramatzagu Sakanan irristaketa-rekin. Olazti, Altsasu eta Urdiain-go taldeak entrenatzen ditut. Due-la 3 urte Sakanako Irristaketa tal-dea sortu genuen, EspainiakoTxapelketetarako sailkatzen ariginelako eta hiru herrietako irris-talariak bertan elkartzeko. Eta osokontentu gaude. Emaitzak ere pare-gabeak dira. Kimuen mailatik aurre-ra irristalari guztiak sailkatu dira

Espainiako Txapelketarako, etaorain arteko emaitzak bikainakdira" azaldu zuen Acebesek. Bestalde, Andra Mari ikastolakoherri kirol taldeak euskara gehienbulkatzen duen taldearen saria jasozuen. Entrenamenduetan, proba-tan, egunerokotasunean… euska-raz bizi da taldea.

Luis eta RicardoAurten bi izan ziren aipatu bere-ziak: Luis Martil karate irakasle irur-tzundarra eta Ricardo Lopez deSabando pilotari monitore arbizua-rra. Luis Martilemozionatuta zego-en. "Ez nuen espero eta nahiz etaizendapena jasotzeko ni bainomeritu askoz gehiago duen jen-dea egon, oso eskertuta nago. Nireikasle kuttunekin konpartitu nahidut saria, tartean Edurne Alonsolakuntzarrarekin eta Mikel Aizpunarruazuarrarekin. Eta baita Nafa-rroako Karate Federazioarekinere. Gure kirolak giza-balio han-diak sustatzen ditu, guk arerioa-ri, arbitroari eta erregelamendueierrespeturik handiena diegulako.Oraindik lanean jarraitzen dut etazortekoa naiz" nabarmendu zuen. Pilota sustatzaile eta monitoreaden Ricardo Lopez de Sabandoerekontentu zegoen. "Sorpresa ede-rra hartu dut. Olaztiko taldea entre-natzen jarraitzen dut. Utzi nahikonuke, aldakak apurtuta ditudala-ko, baina ez dut ordezkorik. IñigoAritza ikastolan ere jarraitzen dutpilota sustatzen. Laguntza eskatuzidaten eta pozik" azaldu zuen. Saka-nan pilotaren osasuna juxtu ikus-ten du, beheraka. "Beste kirolak erra-zagoak dira, talde kirolak direlako,baina pilota ez, eta horretaz gaineskuek sufritzen dute. Baina tarte-ka pilotariak ateratzen ari dira.Egun Joanes Bakaikoak etorkizunhandia dauka, uste dut pilotari han-dia izango dela" gaineratu zuen.

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a kirola 13

KiroldegiaPilota

Bukaeran talde argazkia egin zuten izendapena jaso zutenek. Joanes Bakaikoa falta zen, partida bat baitzuen.

FORD GABIRONDOA L T S A S U

Olio aldaketetan %30eko des-kontua. %15eko deskontualan mota guztietako eskula-netan.

XAGUA L T S A S U

% 5eko deskontua, 30€tikgorako erosketa eginez gero.

LIBURUNDAA L T S A S U

%5eko deskontua paperte-gia eta irakurketarako libu-ruetan.

GOIKO LOREDENDAA L T S A S U

30€tik gorako erosketetan% 10eko deskontua (Baratzaeta garaiko loreetan izanezik. Eskaintza ez metaga-rria).

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu26€.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

%10eko deskontua fruitutropikaletan.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria

ARROXALIBURUDENDA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua irakurke-ta liburuetan.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

U R D I A I N50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Ostiralean Sakanako kirolari one-nen sariak banatu ziren beteta zego-en Arruazuko ostatuan. Mank-ekokirol zerbitzuak antolatu zuen eki-

taldia, Arruazuko eta IrurtzungoUdalen laguntzarekin. Ekitaldiare-kin Kirol Asteburuari eman zitzaionhasiera, larunbateko Sakanako Xake

Txapelketarekin eta igandeko HerriKirol Jaialdiarekin osatu zena. Sariematearen ondoren auzate anima-tua izan zen Arruazuko ostatuan.

Sakanako kirolari onenak osokontentu izendapenarekinGuztiek saria "sorpresarekin baina oso pozik" hartu zutela nabarmendu zuten

Iñigo AritzaTxapelketakofinalak jokoanIgandean, 17:00etan, AltsasukoBurunda frontoian

Iñigo Aritza ikastolako 44 ikaslekhartu dute parte XI. Iñigo Aritza ikas-tolako Pilota Txapelketan. FinalakAltsasuko Burunda pilotalekuanjokatuko dira, igandean, 17:00etan.Bukaeran txapeldunek trofeoakjasoko dituzte eta parte-hartzaileguztiendako gozokiak izango dira.Ezkurdia eta Zabaleta pilotariakfinalean egotea aurreikusten zen,baina Binakako partida jokatukodutenez, ezinezkoa izango da.

Finalak

Igandean, 17:00etan, Altsasu-ko Burunda pilotalekuanLH3:Oier Mitxelena – Patxi AzpeitiaLH4:Iker Agudelo – Hegoi LakuntzaLH5: Lander Peral – Araitz San RomanLH6: Ekhi Olabide – Angel VergaraDBH1:Izadi Reparaz – Oier BerastegiDBH2: Beñat Aldasoro – Urko GartziaDBH4:Gorka Ansa – Iñaki Bengoetxea

Txirrindularitza

SakandarrakNafarroakoTxirrindularitza galan

Larunbatean Nafarroako Txirrindu-laritza Gala ospatu zen Itaroan. Ber-tan hainbat sakandarrek aipamenajaso dute. Burunda TxirrindularitzaKlubetik Iker Mintegi 5.a izan dakimuen 2. Linean, Iosu Jaka 5.a hau-rren 2. Linean, Ailetz Lasa 2.a hau-rren 2. Linean eta 2.a ginkanan, IosuEtxeberria lehena haurren 2. Line-an eta Ibai Azurmendi 2.a linea junio-rretan. Bestalde, aipamen berezia jasozuen Burundan trebatu eta egun Bea-saingo Caf taldean dabilen MaialenAramendia iturmendiarrak, tarteanEspainiako txapelketetan Nafarroa-ko selekzioarekin taldekako erloju-pekoa irabazteagatik.

Page 14: 489 guaixe

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a14

bazterretik

Laida Aldaz Arrieta

kultura >>ANDA ETA SALAZAR BILBON: Windsor Kulturgintzaaretoak eguberri garai honetarako Volvemos a mon-tar el belén erakusketa antolatu du, ilbeltzaren 15eraarte. Bi sakandarren tamaino txikiko lanak daude.

Enjoy Poverty

Rio de Janeiron nagoela, da maréfabelan kokaturik dagoen Centrode Artes da Maré antzoki/dantzaeskolara joan naiz ikuskizun bate-ra. Fabelarako bidean, eztabaidabat sortu da: Zein da arteak duenzentzua pobrezia besterik ez dago-en guneetan? Zein da artista batekartearen bidez lor dezakeen alda-keta leku hauetan? Artistek ingu-rune hauetan lan egiten dutene-an, egoera hau salatu eta aldatze-ko nahiaz mugiturik egiten dutelan? Ala interesa sustatuko duenproduktu baten bila dabiltza ?Afrikan hezurretan dauden ume-en argazkiak ateratzen dituenargazkilari baten helburua zein da?Lehenengo munduko lurraldee-tan kontzientzia sortzea eta ondo-rioz egoera honen aldaketa lor-tzea? Ala ospea emango dion pro-duktu baten bila dabil? Alde batetikAfrikan dagoen egoera ezaguta-razten digu, baina zer edo zerordaintzen al die bere lana aurre-ra eramaten laguntzen dioten umehoriei? Sariak jasotzen ditueneanmendebaldeko lurraldeetan, bidal-tzen al die pertsona haiei saria-ren zati bat? Irudi eskubiderikordaintzen al die? Ala ez bada, ezal du argazkilari honek salatzenduen egoeraz probetxu atera-tzen?Enjoy Poverty dokumentalak ezta-baida hau jartzen du mahai gai-nean, hain zuzen ere. Renzo Mar-tens artistak, zinema kamera lepo-an, Kongoko lurraldebehartsuenetan bi urte igaro ondo-ren sortutako lana da filmaketahau. Pobrezia esportazio produk-tu nagusia den lurralde hauetan,Martens-ek bertako komunitate-ak bultzatzen ditu duten pobre-ziaren bidez dirua irabaztera. Arro-tzak diren artistek haz nekea era-biltzen badute dirua irabaztekozergatik ez diote bertakoek pro-betxu ateratzen? Bertako argaz-kilariei inguruan duten egoeralatzenak argazkitan hartzen era-kusten die, haz nekez nabarmen-tzen diren saihetsak mendebal-deko egunkarietan saltzeko nolaegin ditzaketen erakargarri.Mendebaldeko arte garaikideakegiten dituen erreklamazio poli-tikoak ikertzen ditu film honek,non nahiz eta askotan goratzeko-ak diren besteetan esplotazioarenbidez lortzen diren.Martens-ek arte mota hau sala-tzen du, egoera honen errepika-penaren bitartez. Dokumentalaksariak eta ospea irabazten ditu,kritikatzen duen artean bihurtzendelarik.

Igandean, 19:00etan, EtxarriAranazko elizan

Egizu lo izenburua du etziEtxarri Aranazko abesba-tzak eskainiko duen ema-naldia. “Betiko eguberri

kantak eman beharrean lo kantakprestatzen ari gara eta horregatikeman diogu izen buru hori kontzer-tuari”, azaldu digu Jon Goikoetxeaabeslariak. Mundu osoko lo kante-kin osatu du abesbatzak erreperto-rioa. Alicia Armendarizen zuzen-daritzapean ariko dira. Azken hiruhilabeteetako lanaren emaitzaeskainiko du abesbatzak.

Abesbatza txikiaEtxarri Aranazko abesbatzak aur-ten martxan jarri duen egitasmoada Abesbatza Txikia. Maiatza alde-an herriko ikastetxeen bidez egi-tasmoaren berri zabaldu zuten eta“haur pilo bat apuntatu ziren”.Batzuk utzi ondoren, gaur egun 50dira, guztiak ere, 6 eta 13 urte bitar-tekoak. “Haiek abesteko eta gustu-ra pasatzeko eskaintza bat izannahi du. Kantu-zaletasuna zabaltzeada gure asmoa. Eta etorkizuneanabesbatzan sartzea errazagoa izandadila”, azaldu digu Goikoetxeak.

Elena Garciandia etxarriarraeta Jasone Razkin lakuntzarradira zuzendariak. Ostiraletan

18:00etatik 19:00etara entseatzendute. Txikiek zenbait kantu ema-nen dituzte etzi bakarrik, bainahelduekin batera ere arituko dira.Irailaren 20an plazan egindakokontzertuan jendaurrean estreina-koz aritu Abesbatza Txikia.

Aurreko mende akaberan abes-batzak Urgain gazte abesbatza sor-

tu zuen, 12 eta 18 urte bitarteko kide-ekin. Goikoetxeak egoki joko lukeetorkizunean gazte abesbatza sor-tzea. Gaur egun sortzea zail ikus-ten du, baina gazte talderen bat atejoka agertuz gero ateak zabaltzekoprest azaldu da Goikoetxea. Beste-la, Abesbatza Txikia hura sortzekobaratza izan daitekeela esan du.

EgitarauaIzenburua Jatorria MoldaketakThula baba Lo-kanta zuluaLo hadi aingüria Euskal lo-kanta Francisco EscuderoThe seal lullaby Eric WhitacreFa la nana Monghidoroko lo-kanta herrikoia (Italia) Giorgio VacchiKarácsonyi bölcs dal Szeged-eko lo-kanta herrikoia (Hungaria) Bárdos LajosHaurtxo polita Euskal lo-kanta Jose de OlaizolaSummertime G. Gershwin Ferrari Jr.Duerme negrito Atahualpa Yupanqui Emilio SoléMi burrito sabanero Hugo BlancoArkume ta gaztakin Euskal gabon-kanta Lorenzo OndarraSiyahamba Andries van Tonder Alejandro LeonFruit canon Egile ezezagunaLau teilatu J. C. Perez Josu Elberdin

Erkudengo Amareneguberri kantak Gaur, 20:30ean Altsasuko elizankontzertua

Eguberri garaian Altsasundagoeneko emanaldi klasikoa

den kontzertua eskainiko du gaurErkudengo Amak. Ez da alferrikgisa horretako kontzertua egitenduen 32. aldia. Munduan barna-ko gabon kantek osatzen duteerrepertorioa. Alemania, Afrikaeta, jakina, Euskal Herriko egu-berri kantak abestuko ditu Erku-dengo Amak.

Egitaraua

MalaikaLaus dominoEgizu loLua luaOi Eguberri gauaAi gure umeaArkume ta gaztakinHailige natchPor los caminitos de JerusalemAdeste fidelesNoche de PazEl pequeño tamborileroBlanca NavidadFestejo de Navidad

Irurtzungoabesbatzarenkontzertuaatzeratuta

Aste bat atzeratu du gabone-tako kontzertua Irurtzungo

abesbatzak. Iganderako aurreiku-sia zegoen emanaldia hilaren27ra, larunbatera atzeratu da.19:30ean izanen da, elizan. FerminIdareta Goldarazena zuzendariakjakinarazi digunez, abesbatzare-kin batera aritzekoa zen sopra-noa asteburuko emanaldi batenondoren ahotsik gabe gelditu da.Hura sendatzeko emanaldia atze-ratzea erabaki du Irurtzungoabesbatzak.

Idazlearekineuskahalduntzen

AEK-ko 25 bat ikasle gaur JonArretxerekin literatur solasal-

dia izan dute. Arbizuko idazlearen612 euro eleberria eman die guz-tiei hizketa gaia. Toure protago-nista eta haren pasadizoei buruz-ko galderak erantzun eta azalpe-nak eman ditu Arretxek saioan.Ikasleak jakin-mina aseta bukatudute, gustura.

Lo kantak Etxarriko abesbatzareneguberri emanaldian

Page 15: 489 guaixe

Hilabete batez egonen diraikusgai, ilbeltzaren 18raarte

Urdiain-go taber-n a k

I d o i aZufiaurre-ren, chuffi-ren, lanak dituikusgai. Sor-tzaile urdiain-dar rak ardienserieko hiru koa-dro jarri ditu ikus-gai. Pintura hiper-er realista da,eskuz landutakoa,inolako ordenagailu-ren laguntzarik gabe.Haiekin batera, hainbat teknika-rekin sortutako ilustrazio sail batdago (argazki landua, ilustraziodigitala, akrilikoa, tinta, aerogra-foa…). Komiki eta pop eraginakdituzten landareen, tokien, pertso-nen edota animalien irudiak dira

Kaluxan ikusgaidaudenak.

Zufiaurrek diseinu grafiko ikas-ketak eginak ditu eta Ingalaterrantrebatu zen. Diseinu grafikoa etailustrazio arloan lan egin du. Guai-xe astekariaren diseinua egin zuen.

Guaixe • 2014ko abenduaren 19a kultura 15

Bihar, larunbata, 19:30ean AltsasukoBurunda frontoian kontzertuaeskainiko dute Haize Berriak bandaketa Zumarragako bandak, FelixLinaresek aurkeztuta

Aurretik filmetako soinubandak jo izan badituere, estreinakoz, biharHaize Berriak bandak

kontzertu osoa eskainiko dizkiehaiei, irudiak laguntzen dituztendoinuei. John Williams konposa-tzailearen lanean oinarritu dirabiharko emanaldia osatzeko.Haren sinadura dute, besteakbeste, Star Wars, Harry Potter,ET,Superman, Indiana Joneseta bes-te hainbat filmetako doinuek.Williams bost Oscar sariren jabeda. Bihar Altsasun aritu ondoren,bi bandek Zumarragako ZelaiArizti aretoan joko dute etzi,13:00etan.

Sakanako Haize Berriak ban-

da eta Zumarragako banda eskuzesku ariko dira emanaldian. Guz-tira 70 musikari, emanaldia irai-letik prestatzen ari direnak. Haie-kin batera Irurtzungo, Lakuntza-ko, Etxarri Aranazko, Altsasukoeta Olatzagutiko musika eskoleta-ko 100 haur kantari ariko dira.Amaia Razkin biolin bakarlarietxarriarra izanen da emanaldianeta Jasone Etxebeste klarinetea.Guztiak Luis Orduñak zuzenduta(bi bandetako gidaria da) arikodira. Emanaldia Felix Linaresirrati eta telebista kazetariak aur-keztuko du. Aurretik bandarekinaritu izan dira Fernando Argen-ta eta Natxo de Felipe.

Elkarlanean Haize Berriak banda eta Sakana-ko musika eskolen arteko elkar-lanaren emaitza ere bada biharkokontzertua. Bandako zuzendari-

tzako kide batek harreman horrenardura du. “Musika eskoletakozuzendariekin hitz egiten du haienbidez musikari gazteak bandarajoateko animatzeko”, azaldu duJosu Rubiok Beleixe Irratian (FM107,3). Bandan argi dute Sakana-

ko musika eskolak “ezinbesteko-ak” direla ibarreko kultura etamusika bizitzarako.

Behar beharrezkoak dira abes-batzak, banda, txistulari talde,fanfarre eta abarrak kide berrizhornitzeko”. Horregatik, JasoneEtxebestek gaineratu du, “musi-ka eskoletatik zenbat ikasle gehia-go etorri Haize Berriak bandara,hobe. Salto txiki hori pixka bat kos-tatzen da”. Rubiok “beldurrik ezizateko” eskatu die, “hasieratik ezdelako asko eskatzen”.

Aktore bila

Haize Berriak bandak ilbeltza-ren 2tik eta 5era Zatoz Agur!film laburra filmatuko du. Ban-dak aktore lanetan aritzeko25 eta 30 urte bitarteko sakan-dar bat behar du. Joseba Sale-gi zinema zuzendari altsasua-rra izanen da proiektuarenburua. Aktore izan nahi dute-nek 649 435 487 telefonorahots egin diezaiokete. .

BazkideakUrtean 15 euro ordainduta izandaiteke Haize Berriak bandakobazkidea.

Bihar, 21:30ean Iratxo elkarteanMendiluze eta Sarriegi

Aizpea Irurtzungo euskaltza-leen topaguneak antolatu-tako Euskal Ekitaldien urte-

roko programazioan ez du hutsikegiten bertso-afariak. Bihar goimailako bi bertsolari ariko dira Irur-tzunen: Aitor Mendiluze Gonzalezeta Aitor Sarriegi Galparsoro.

Lehena andoaindarra etaGipuzkoako Bertsozale Elkartekobertsolaritza irakaslea da. Esko-

lan izan zuen lehen harremana ber-tsoekin. Hernaniko eta Andoain-go bertso-eskoletan aritua da.Herriko bertso-eskolan trebatua,1995ean eta 2007an GipuzkoakoBertsolari Txapelketa irabazi zuen.Bigarrena, beasaindarra, Goie-rriko Bertso Eskolako kidea da.Lizardi eta Osinalde sariak iraba-zi ditu. Egungo Gipuzkoako txa-pelduna da, 2011ko txapelketa ira-bazi baitzuen.Biak ere bostetanparte hartu dute Bertsolari Txa-pelketa Nagusian.

Irudiak hitzeiHamabost haurrek parte hartuko dutegaur, 17:00etatik aurrera, AltsasukoIortia kultur gunean antolatuta dagoenilustrazio tailerrean

Sa k a n a k oMankomu-

nitateko Eus-kara Zerbi -tzuak antolatu-ta, irudiak etatestua lotzenikasiko duteaurretik izenaeman dutenhaurrek, 6 eta10 urte bitartekoak guztiak. Haiekberaien album ilustratua sortze-ko aukera izanen dute. Parte-har-tzaileak Aitziber Alonso ilustra-tzailearekin eta Yolanda Arrietaidazlearekin ariko dira album-gintzan. Gainera, sortutako lana-ren zati bat etxera eramatekoaukera izanen dute. Mank-eko etabeste hainbat toki erakundeeta-ko euskara zerbitzuen artean Etxe-pare Saria antolatzen dute, albu-ma ilustratzeko helburua dutena.Egitasmo horren baitan kokatzenda gaurko tailerra.

Kategoriako bertso afaria Ardiak Kaluxan

Zinema doinuakfrontoi betean

Page 16: 489 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko abenduak 19, ostirala • 2. aldia • 489. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 11.5 . . . . . . . 1.5 . . . . . .29Etxarri A. 11.1. . . . . . . -0.5 . . . . . .47.7Altsasu 11 . . . . . . . . . 0.5 . . . . . .31.7Aralar 5.9. . . . . . . -1 . . . . . . . .45.7Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 3 Max: 10 Min: 4 Max: 10 Min: 4 Max: 9 Min: 1 Max: 12 Min: 1 Max: 13 Min: 2 Max: 10 Min: 3 Max: 9

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 13% euria: 40% euria: 23% euria: 5% euria: 5% euria: 13% euria: 25%

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

22 28 5 13

1.Zer da ANFAS?Adimen urritasuna dutenen Nafa-rroako elkartea da. Duela 50 urteinguru sortu zuten familiek, iku-sita adimen urritasuna zutenek ezzutela nora joan, ez zituztela nonlandu eurek zituzten beharrak.Hasieran elkartzea zen helburua.Ondoren familiekin lan egiten hasiziren, eta gero ikusi zuten heldue-kin lan egin behar zela. Hortik sor-tu zen TASUBINSA, adimen urri-tasuna daukaten pertsonek lanegiteko espazioa izateko. HasieranIruñean zegoen ANFAS, bainaegun Iruñean, Sakanan, Baztan-Bidasoan, Tafallan, Zangozan etaTuteran dago. Toki bakoitzean zer-bitzu ezberdinak eskaintzen dira.

2.Sakanan zer eskaintzen du?Umeendako arreta goiztiarraeskaintzen dugu. Horretaz gain,helduendako TASUBINSAko lan-tokia ere badago Lakuntzan.ANFAS-en adimen urritasunadutenen familiak, profesionalaketa boluntarioak biltzen dira. Zer-bitzu ezberdinak aurrera atera-tzeko profesional eta boluntarioaskoren beharra dago. Berezikiudako oporretan, udalekuetan,asteburuetako ekitaldietarako…

3.Zenbat aritzen zarete laneanSakanako zerbitzuan?Momentuz gu biak gaude, logope-da eta psikologoa, eta arduraduna.Astean bitan etortzen gara. Arre-ta goiztiarreko zerbitzua eskaintzendiegu haurrei, 2 taldetan banatu-ta. Batetik 0-3 urte arteko zerbitzuadago. Zerbitzu kontzertatua da,Nafarroako Gobernuak hartzendu bere gain, eta dohainik da. Bes-tetik 3-6 zerbitzua dago. Kasu hone-tan familiek kuota bat ordaindu

behar dute. Egun 15 ume inguru-rekin gaude lanean.

4.Non eskaintzen dituzue saioak?0-3 urte arteko zerbitzua Altsasu-ko Txirinbulo haur eskolaneskaintzen dugu. Estimulazioaeta logopedia saioak eskaintzenditugu. 3-6 urteko saioa eskaintze-ko Zelandi eskolan biltzen gara.

5.Zuengana jotzeko zein dajarraitu beharreko prozedura?0-3koen kasuan, lehenengo Sarri-gurenera joaten dira, bertan bai-tago zentro basea. Bertan balora-zio bat egiten dute eta haurrenbeharren arabera gure zerbitzu-ra bidali ahal dute. Kasu horre-tan, guk lehenengo kontaktua egi-ten dugu familiekin. Familiakaipatzen digu zein behar eta inte-res dituzten… eta horren arabe-ra hasten gara saioekin. Aipatze-koa da koordinazioa egiten dugu-la pediatrekin, irakasleekin,familiekin, medikuekin…

6. 6 urte gorakoendako ez aldago ezer?ANFASen 7-21 urtera arteko zerbi-tzuak “habilidades adaptativas”du izena, baina Sakanan orain arteez da atera. Hor gabiltza borrokan,ea hurrengo urterako zerbitzuahemen eskaintzea lortu ahal dugun.

7.Gutxieneko kopuru bat beharal da zerbitzua jartzeko?Bai. Aurreko urtean haur bateneskaera egin zen eta ezezkoa emanziguten. Haur kopuru txiki batekinhastea polita litzateke. Adin tartehonetan komunikazio abileziak,abilezi sozialak eta abilezia akade-mikoak lantzen dira, autonomoakizatea sustatzeko.

8.Geroz eta diru laguntzagutxiago dagoela entzuten da.Nafarroako Gobernuarekin kon-tzertatuta dauden zerbitzuak fin-katuta daude eta Barañaingo etxe-bizitzak %100ean ziurtatuta dau-de. Baina beste zerbitzuak ez.Bazkideen kuotekin eta enpresapribatuek egiten dituzten donazio-ekin estaltzen dira. Familia bakoi-tzak senitartekoak hartzen dituensaioen araberako kuota pagatzendu. Horretaz gain, NafarroakoGobernuak eta Espainiako Gober-nuak bekak ematen dituzte, bainadiru laguntzak behera doazenez…Arturo: Guri Estatuko beka ezezta-tu egin digute. Aurretik emanizan digute, baina aurten ez. OrainNafarroako beka eskatu dugu etaikusiko dugu.

9. Beraz, beharrezkoak diraEtxarrin abenduaren 26anantolatu duzuen mus txapelketabezalako ekitaldiak. Bai, batetik dirua ateratzeko, bai-na bestetik ANFAS gizarteratzeko.Jendeak jakiteko zer den ANFAS,zein lan egiten duen eta Sakananzein zerbitzu ditugun.

10.Izena ematea zabalik dago?Bai. Mus txapelketa abenduaren26an izango da, Gabonetako opo-rretan, Etxarri Aranazko Lekuo-na tabernan. Izena ematea hanbertan egin daiteke, aurretik, edoegunean bertan, 15:30ak arte. Mustxapelketa 16:00etan hasiko da.

11.Hortaz, muslariak partehartzera animatuko ditugu!Bai, jendea animatu dadila, txa-pelketan parte hartzeaz gain,ANFAS-en egiten den lana ezagu-tu ahalko duelako.

>>11galdera

Arturo, NereaEnaitz eta Amaia

ANFAS-eko kideak, logopeda eta psikologoa

Testua: Eneida Carreño eta Maider Betelu

Gaur, 11:30ean

ABENDUKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarian 3 hilabe-teko harpidetza, Artaza kanpinerako deskontubalea eta Magna Navarra Xotarako 2 sarrera.2. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magna Navarra Xotarako2 sarrera.

3. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magna Navarra Xotarako2 sarrera. 4. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magna Navarra Xotarako2 sarrera.

Abendukobazkide zozketa