472 guaixea

of 16 /16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garilak 18, ostirala • 2. aldia • 472. zenbakia Irurtzungo eta Iturmendiko festak, bete betean. Heldu den astean Bakaiku eta Olatzagutia lekukoa hartzeko prest daude Iriarte Espainiako arku jaurtiketako txapelduna Sakanerria >> 8 Kirolak >> 12 XVIII. mendekoa eta euskaraz idatzia >>15 Nicolas Arbizu Gabirondo, Iturmendiko historian aditua, eta Mikel Markotegi Ijurko, Ezpilleta elkarteko kidea, Iturmendiko gurutze-bideko gurutze baten ondoan Palestinarekin elkartasun deialdiak Iturmendin eta Arbizun >>6 Ekomartxa Sakanan, Haustura hidraulikoa pedalkada salatzeko >>3 Sakanaren sareko bisita txartela >>7 Haurrak Aralarko aingeruaren aurrera etzi >>6 Sakanako XIII. haur triatloia bihar goizean Urdiainen Urte erdian 225 langabe gutxiago >>9 >>11

description

 

Transcript of 472 guaixea

Page 1: 472 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garilak 18, ostirala • 2. aldia • 472. zenbakia

Irurtzungo eta Iturmendiko festak,bete betean. Heldu den asteanBakaiku eta Olatzagutia lekukoahartzeko prest daude

Iriarte Espainiakoarku jaurtiketakotxapelduna

Sakanerria >> 8Kirolak >> 12

XVIII. mendekoa eta euskaraz idatzia

>>15

Nicolas Arbizu Gabirondo, Iturmendiko historian aditua, eta Mikel Markotegi Ijurko, Ezpilleta elkarteko kidea, Iturmendiko gurutze-bideko gurutze baten ondoan

Palestinarekinelkartasun deialdiakIturmendin eta Arbizun

>>6

Ekomartxa Sakanan,Haustura hidraulikoapedalkada salatzeko

>>3

Sakanarensareko bisitatxartela >>7

HaurrakAralarkoaingeruarenaurrera etzi

>>6

Sakanako XIII.haur triatloiabihar goizeanUrdiainen

Urte erdian225 langabegutxiago

>>9

>>11

Page 2: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

MusikaAske! Garilaren 18an, ostiralean,20:00etan Urdiaingo igerilekuan.

ZinemaOcho apellidos vascos. Garilaren23an, asteazkenean, 22:00etanIrurtzungo Foru plazan.

Mendi irteerakBargagain-finalista. Garilaren 20an,domekan, 8:00etan AltsasukoMendigoizaleak elkartearenegoitzatik.

Bizikleta irteerakEkomartxa: frackingaren kontra etades-hazkundearen alde. Garilaren22an, asteartean, Lizarratik Altsasuraeta garilaren 23an, asteazkenean,Olatzagutiatik Atarrabiara.

Ekologistak Martxan.

Hitzaldiak Palestinarekin elkartasuna.Garilaren 24an, ostegunean, 19:30eanArbizuko Plazan. Hizlaria: MartxeloDiaz.

TailerrakKomunikazio estrategikoa:produktu eta kanpainak lantzekoirizpide minimoak. Garilaren 18an,ostiralean, 17:00etatik 20:00etara etagarilaren 19an, larunbatean,10:00etatik 14:00etara ArbizukoUtzugane, Sakanako Garapen Gunean.Sakantzen sarea. Aurretik izena eman.

Sakanako Historia. Garilaren 22aneta 23an, asteartea eta asteazkenean,18:00etatik 20:30era ArbizukoUtzugane, Sakanako Garapen Gunean.Sakantzen sarea. Aurretik izena eman.

Bestelakoak Bisita gidatuak Zamartzekoarkeologi aztarnategira. Garilaren19an, larunbatean, 11:00etan UharteArakilgo Zamartzen.

Altsasu xtreme. Garilaren 19an,larunbatean, 11:00etatik aurreraAltsasun. AGA.

Haurren aurkezpena Aralarkoaingeruari. Garilaren 20an, igandean,12:30ean Aralarko santutegian.

Ur festa goxoa. Garilaren 23an,asteazkenean, 21:00etan EtxarriAranazko igerilekuan eta garilaren24an, ostegunean, 21:00etatikaurrera Lakuntzako igerilekuan.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoenPlataforma. Garilaren 18an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Gure

Etxeko lehen solairuko 1. gelan,bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 18an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 20an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Interbentzio sionistaren aurrean,Palestina aurrera! Garilaren 20an,domekan, 20:30ean Iturmendikoplazan. Askapena eta IGA.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Garilaren 21ean, astelehenean,15:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

Palestinarekin elkartasuna.Garilaren 24an, ostegunean,19:00etan Arbizuko San Juan ermitaondoko olibondoan. Arbizuko Udala.

Amaiur CuadradoNicolayZORIONAKAmaiurzure guraso eta aiton-amonen partez. 8 urte!Zeinen txapelduna!

Irati LoiarteZORIONAKgure etxe-ko sorgintxoari!! 6 urtebete dituzu. Segi beti be-zain maitekorra. Muxuhandi bat. Etxekoak.

Maialen eta Mikel Luzaroan itxaron behar izan dugu, baina azkeneaniritsi da zuen eguna eta zuekin batera ospatzekozorte handia izanen dugu. Zorionak bikote

eta oso zoriontsu izan zaitezten opa dizuegu.

JosejaZORIONAK aita!! Betidanikizan dena, betirako izan da-dila. Zaren modukoa izate-agatik, maite zaitugu etaprimeran pasa zure egune-an!! Familiaren partez.

garilak 18-24Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Gorka SenarRekaldeZORIONAKGorka! 8urte dagoeneko. Zeinenhaundia... Muxu handibat familiaren partez.

Oihaneko jaunaren faltan, parkekoa:

Euskal mitologian Basajaun dugu. Orritzek etxekotu zuen. Baina parkeko

zaindaria ere behar zutela eta lehortutako zuhaitzak bere burua eskaini

zuen. Bera da Irurtzungo Gernika plazako zaindaria. Bat ez, bi:Hori dirudi eskatzen ari zaiola, bi ardo tazatxo. Edo garaipenaren ikurra

da? Ardo tazatxoa edan duelako ospatzen ariko da? Zilarrezko ontziaren

azpian tanta bat gelditzen zaio ba, Erkudengo ermita ondoan egonen da.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 3: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a 3

ezkaatza >>

Asteartean iritsiko da SakanaraEkologistak Martxan taldeak hilaren11tik 27ra Palentzia eta Pasai-Donibane artean antolatutakoEkomartxa

Berrehun bat pertsonek eman duteizena laugarren urtez EkologistakMartxan taldeak antolatutako Eko-martxan. Amalurra ez ikutu, haus-tura hidraulikorik ez leloa du eko-martxak. Fracking edo hausturahidrauliko egitasmoak aurreiku-

si diren lurraldeetan barna eginendute ibilbidea: Gaztela-Leon, Kan-tabria, EAE eta Nafarroa zeharka-tuko dituzte.

Petrolio merkea bukatzen aridela eta “diruaren eta kontsumoa-ren totem asegaitza elikatzen segi-tzeko erregai fosilak edozein toki-tan bilatu nahi dituzte”. Suntsike-ta makina gelditzeko garaiz gaudeladiote Ekologistak Martxanekoek.

Aisia eta aldarrikapenaAntolakuntzatik azaldu dutenez,Ekomartxak aldarrikapen eta erai-kuntza kolektiboko espazioa izan

nahi du. Horregatik, aisialdi jar-duerekin batera, auto-prestakun-tza eta aisi tarteekin batera, alda-rrikapen ekintzak eginen dituzte.

Hala, Ekomartxan parte hartzenduten txirrindulariak tokian toki-ko plataformetako kideekin elkar-tuko dira eta frackingak inguruhartan zein eragin zehatz izanenlituzkeen azalduko diete.

Horretaz aparte, bestelako ingu-rumen gatazken inguruan laneandauden erakundeetako ordezka-riekin elkartuko dira, haien borro-karen zergatia ezagutzeko. Saka-nan, esaterako, goi tentsioko argin-dar linearen, Abiadura HandikoTrenaren eta errausketaren kon-tra dauden erakundeetako ordez-karien ahotik azalpenak jasokodituzte martxistek.

Frackingaren kontratxirrindulaz

SAKANA

Txirrindulariek etapa bakoitzean martxaren manifestua irakurriko dute.

Frackinga Sakanan

Frontera Energy Corporation, SLenpresak hidrokarburoen inguru-ko ikerketa egiteko EspainiakoIndustria, Turismo eta Merkatari-tza Ministerioaren baimena du.Aipatu enpresak Araba, Gipuzkoaeta Nafarroa hartzen duen lur ere-muan eginen du ikerketa. Guztira102.884,3 hektarea ditu eta Saka-na barnean hartzen du. EremuaPegaso izenarekin bataiatua dago. Nondik dator gasa?Sakana itsaso azpian zegoenean,hemen area, buztina eta mikro-partikula organikoak zeuden.Azken horiek buztinaren partiku-len artean sartu ziren eta milioi-ka urteko presio eta beroarenondorioz hidrokarburo bihurtuziren. Buztin geruzaren barruanmantentzen dira, poro txiki-txi-kietan, gas tanten moduan. Hainbat tokitan gasa buztinetikedo haitzetik atera eta presioa-ren ondorioz mugitu egin da. Gashorrek geruza iragazgaitz bate-kin topo egiten duenean, lurpe-an pilatu egiten da, gas putzuabihurtuz. Ohiko gas zundaketabatekin atera daiteke gas hori. FrackingaGasa buztinetik gutxi mugitzendenean, hura ateratzeko ezohikoteknika erabiltzen da: hausturahidraulikoa edo frackinga. Haste-ko, 5.000 metrora arteko zulo ber-tikala egiten da. Segituan, horizon-

talean zulatzen segitzen da, 2 eta5 km arteko luzeran. Ondoren, presio handian ura, gehi-garri kimikoak eta harea nahastu-ta sartzen dira. Teknika horrek hai-tza edo buztina hautsi eta gasa aska-tzen du, punpen bidez lurzoruraigoaraziz. Prozesua haitz zain guz-tian errepikatzen da. Sartzen dennahasketa horren zati bat azaleraitzultzen da (%15-85 artean). Ate-ratzen dena berrerabili edo baltse-tan jasotzen da gerora tratatzeko. KezkaEkologisten kezketako bat gasaaskatzeko erabiltzen diren gaikimikoak dira, legalki, sekretudirenak. Gai kimiko horien zati han-di bat lurpean gelditzen delanabarmentzen dute eta, ondorioz,akuiferoak kutsatu daitezkeela.Nabarmendu duten beste arris-ku bat buztinean egon daitezke-en bestelako gai kutsakorrak aska-tzea litzateke. Haustura hidrauli-koak askatutako gas batzuk goraegin eta negutegi efektua area-gotzeko aukera dagoela ere azpi-marratzen dute ekologistek. Frackinga Ameriketako EstatuBatuetan garatu den teknika daeta, antza, “tamaina handiko kal-te ekologikoak sorrarazi ditu etamakina bat salaketa izan dira”. Eko-logisten iritziz, “gasa ateratzekolur-azpia pozoitzea ez da ez ego-kia, ez jasangarria”. Energia berriz-tagarriei bulkada eman beharzaiela azpimarratu dute.

Egitaraua>> Garilak 22, asteartea. 9.etapa, Lizarra-Altsasu (55 km)12:00etan Txistor jate begetarianoa,eguzki-energiaz egina (piperrak izanendira), Iturriotz iturrian (mosquitos).Frankingari, energia berriztagarriei etaenergia ereduari buruzko hitzaldi laburra(10 minutu). 13:00etan Olatzagutira iritsi. Bazkariautogestionatua. 18:00etan Elkartzean errausketariburuzko hitzaldi laburra. 18:45ean Altsasura bizikletan. 19:00ean Altsasun, bizi-kritika. 19:30ean Porlandegian: pankartada etaargazkia. Kontzentrazioa. 20:00etan Olatzagutian, bizi-kritika. 21:00etan Afaria (8 euro). Altsasuko kiroldegian lo.

>> Garilak 23, asteazkena.10. etapa, Altsasu-Iruña(Oskiatik barna, 57 km) 8:00etan Irteera. 9:00etan Etxarrin, bizi-kritika. Atezatekoari buruzko hitzaldi laburra plazan. 10:15ean Uharten, bizi-kritika motza etaAHTri buruzko hitzaldi laburra. 11:00etatik 12:00etara Gosariautogestionatua Irañetako Urruntzureiturburuan. 13:15ean Irurtzunen, bizi-kritika motzaeta Goi Tentsioko Argindar linea Sakananhitzaldi laburra. 14:30ean Iruñera iritsi. Bazkariautogestionatua. 18:30ean Iruñean, bizi-kritika. 20:00etan Zilbetiko harrobiari buruzkohitzaldia Arrano elkartean. 21:00etan Afaria beganoa (7 euro). Atarrabiako Lorenzo Goikoa frontoian loeginen dute.

Page 4: 472 guaixea

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

Euskal kondaira zaharretan eza-guna zen Bizkaiko lehen jauna-ren jatorria. Urdaibaiko itsasa-darrean atseden hartu zuen dra-kar bikingoaren bar ruanzetorren printzesa eskoziarrakMundakan erditu zuen mutikobegi urdin haren istorioa. Eus-kaldunek haren aitaren berriezin jakinik eta itsasontziaren

brankan ageri zen sugetzar huraSugoi jenioa zela sinetsirikharen seme izendatu zutenbikingo txiki hura. Jaun Zuriadeitu zuten. Bertan hazi zen etabehin gizondu zenean, bizkaita-rrak batu eta asturiar inbaditzai-leak garaitu zituen Arrigorria-gako guduan. Hona IX. mende-ko kondaira, ipar europarrak

gurean agertu zirenekoa. Gauregun ere baditugu drakarrikgabe, baina gurera iritsitakodaniarrak. Arbizuko eko-kan-pinean eraikuntza lanetan hasi-ta ugari ziren san juanetan JaunZuriaren urruneko ahaidehauek. Haien artean bizarduntxima luze bat nabarmen. Lagu-nak jaioterritik ekarririk ere

ezin izan zitzaizkien arbizuarsokatirako neskei plazan gai-lendu. Baina halako Erdi Aro-ko gesta lortu ezinik, harrituninduen gauza batez ohartu nin-tzen, bi hilabete eta erdian eus-karaz moldatzen ikasi izana etabeste hizkuntzak gogotsu bazter-turik, arbizuarrak euskarazmintzatzera behartzen zituela.

Atzerritarrari beti erdaraz eginizan zietenek eta ingelesez mol-datzen ziren haiek, hobe JaunZuri berri harekin euskarazmintzatu. Nork jakin noraino iri-tsiko zaizkigun XXI. mendekoabenturazale nordiko hauek,baina, ez harritu, jartzen dizkio-ten gogoekin gure artean ospe-tsu bihurtzen badira.

Jaun Zuria

Guaixe • 2014ko garilaren 18a4 iritzia

Aniztasunari errespetu osoa abia-puntu izanik, kulturen artekoharremanetara iristen gara.

Zertan gauzatzen da hori? Bikultura edo gehiagoren artekohartu-emanean. Nola egiten dahartu-eman hori? Modu horizon-tal eta sinergikoan, hau da, inon-go kultura ez da bestearen gaine-tik jarriko edo gehiagotzat har-tuko, hala, gizaki ororenintegrazioa eta bizikidetza har-monikoa erraztuko da.

Harreman mota honek anizta-

sunarekiko errespetua suposa-tzen du. Gatazken izatea saihes-tezina izango bada ere, hauekerrespetuz eta elkarrizketaz gain-dituko dira, hala, gatazkaren par-teak irabazle aterako direlarik.

Dena den, hartu-harremanhoriek ez dira kultura esparru-ra soilik mugatzen, baizik etahiritar eta herritarren artera ere,gizon-emakumeen artean, haur-helduren artean……

Bizikidetza harmonikoa ordea,biztanle bakoitzaren esku dago.

Horren aurrean zer egin deza-kezu/gu z/guk?

Iradokizun xume batzuk…..-Agian, pentsa dezakezu/gu bes-

tea e z dela zuk/guk usteduzun/gun bezalakoa.

-Ez inor epaitu ezagutzen ezbaduzu/gu behintzat.

-Ireki bihotzeko begiak.-Hurbildu benetako, egiazko

interesaz zure/gure auzokoaren-gana.

-Ez inori kanpotar deitu, zereneta nork daki kanpora joan beha-

rra ote zaren/garen zu/gu……-Galdetu errespetu osoz, kontu

handiz, jakin mina sortzen dizu-naz/digunaz.

- Bestea zuk/guk tratatua izannahi duzun/gun moduan trata-tu.

-Zu/gure hoberena, gehien mai-te duzu/guna, kuttunena dena,eskaini zu/guregatik desberdinaden pertsona horri: hizkuntza,jakia, gozoa, gonbiteren bat…etaegin froga elkartze horretatikzer ateratzen den.

-Inolako eskubide urraketarenberri baduzu/gu salatu, halako-rik berriro gerta ez dadin.

-Eta garrantzitsuena: ez ahaz-tu, bestea, “desberdina” dena,zu/gu bezain PERTSONA dela.Uste duzu/guna baino berdinta-sun gehiagorekin, komuneangauza askorekin.

-Eta nahi/behar izanen gero, joImmigrazio Zerbitzura. Bihotzzabal hartuko zaitugu eta. Bego Zestau, Immigrazio zerbitzua

hara zer dien

Bizikidetza harmonikoaz

Zementu-fabriketan errausketa-ren kontrako Andaluziako elkar-te eta herri mugimenduek garai-pen oso garrantzitsua lortu duteAndaluziako Juntak, Nieblandagoen porlandegiak zementuaekoizteko labeetan hondakinakerre ahal izateko tramitatutakobaimena amaitutzat eman due-nean.

Olaztiko zementu-fabrikarekinez bezala (hemen NafarroakoGobernuak udalaz gaindiko pla-

na onartu du, Olaztiko Udalasaihesteko), Juntak NieblakoUdalaren autonomia aitortu du,jarduera hau bere herrian buru-tzearen kontra aurkeztutako txos-tenak dioena aintzat hartuz etahori espedientea amaitutzat ema-teko arrazoi nahikotzat iritziz.

Jarduera horren eraginpekoherritarren nahiari eta berenbizi kalitatea eta inork bere etxeondoan nahi ez duen jarduerahorrek ekar ditzakeen gaixotasu-

nik eta ondorio larririk gabe biziosasuntsua bermatzeko onartudituzten udal araudiei zor zaionerrespetuari dagokionez, aldeaizugarria da, eta beste behin age-rian utzi du UPNren gobernua-ren jarrera autoritario eta ipur-garbitzailea.

Aipatzekoa da, bestalde, Niebla-ko kasuan ez bezala, Olaztinerrausketa babesten duten alder-dien jarrera hipokrita. Andalu-ziako zementu-fabrika horretan

erraustearen kontrako PSOErenjarrerari, oraindik irmoagoa age-ri den Partidu Popularrarena eregehitu behar zaio. Hau, hondaki-nak zementu-fabrikan erretzea-ren erabat aurka agertu da, eta“El fuego purificador” izenekobideoak jarduera horrek osasu-nean, inguruenean, ekonomianeta enpleguan duen eragin kal-tegarriari buruz dioena hartzendu oinarritzat bere jarrera justi-fikatzeko.

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/

3mugak batera

barrutik kanpora

Amaitutzat jo da errausketa Huelvako porlandegian

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano eta Eñaut

Arribengoa ApaolazaZUZENTZAILEA: Garazi Barandalla Kanpos ARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Page 5: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a 5

SAKANA

»

sakanerria >>

Gaur eta bihar landuko dute gai hori.Heldu den astean Sakanako historiaeta nekazaritza birsortzaileaikastaroen txanda izanen da. Izenematea zabalik dago

Ibarreko biztanleei prestakun-tza eskaintzeko ahalegineanSakantzen Sareak Uda-Ikastaro-ak antolatu ditu bigarren urtez.Enpresa, elkarte, erakunde zeinpertsona askorendako komunika-zioa “atal klabea” dela jakinda,Komunikazio estrategikoa: pro-duktu eta kanpainak lantzekoirizpide minimoak ikastaroaantolatu du. Gaur, 17:00etatik20:00etara eta, bihar, 10:00etatik14:00etara, Arbizuko Utzugane,Sakanako Garapen Gunean iza-nen da.

Itziar Amunategi Barandikairakasleak (Komunikazioan lizen-tziatua eta Enpresa komunikazio-an masterra) komunikazioa pla-nifikatzeko, prozesua ulertzekoeta ezagutzeko gakoak emanenditu. Horretarako, iragarlearenzerbitzura dauden komunikazioteknikak eta beren aplikazioaezagutzeko aukera izanen duteikasleek. Aldi berean, lan talde-aren bidezko komunikazio planbaten garapena eta proposamene-an praktikatzeko aukera izanenda ikastaroan.

GehiagoSakantzen Sareak Sakanan sortuberri diren bi elkarterekin bate-ra antolatu ditu ikastaroak. Ezpi-lleta elkartearekin Sakanako his-toriaren hainbat aspektu landukodituzte hiru egunez, heldu denasteko asteartean eta asteazkene-an, 18:00etatik 20:30era, ArbizukoUtzugane, Sakanako Garapen

Gunean eta igandean, 10:00etatik13:30era, Uharte Arakilgo Agire-giko aztarnetegian.

Uda-Ikastaroak nekazaritzabirsortzaileari buruzko ikastaro-arekin despedituko dira garilaren26an, larunbatean. Mandoibaielkartearekin batera SakantzenSareak antolatutako ikastaroanlurra lehengoratzen laguntzen

duen teknikez argibideak ema-nen dira.

Web-gintzari buruzko ikastaroarekin hasi ziren astelehenean, dozena erdi sakandar trebatu zituen Galder Gonzalez La-rrañagak.

Izena [email protected] hel-bidera idatziz eta 685 75 90 56telefonora hots eginez. Tokimugatuak daude.

Komunikazioa Uda-Ikastaroen segidanHistoria ikastarokoegitaraua Garilak 22, asteartea. 18:00eta-tik 20:30era.XIV. mendeko Erdi Aroko popu-laketa. Publikoaren eta pribatua-ren arteko ezberdintasunak his-toriaren bitartez.Irakasleak: Mikel Markotegi Ijur-ko, (Ezpilleta elkarteko kidea) etaFrancisco Javier Castro (Histo-riagilea eta Aranzadi ZientziaElkarteko Etnografia sailekokidea).

Garilak 23, asteartea. 18:00eta-tik 20:30era.Euskal Herriko bide erromani-koa. Megalitismoa, artzaintzaeta historiaurreko ustiapenak. Irakasleak: Oihan Mendo Goñi(Arkeologoa) eta Pedro ArreseVillanueva: Institutuko HistoriaIrakaslea.

Garilak 27, igandea. 10:00eta-tik 13:30era. Agiregi jendez hustutako herrix-ka eta Gordetxeko trikuharrienibilbidea. Irakasleak: Mikel Markotegi Ijur-ko, (Ezpilleta elkarteko kidea).

Ezpilleta, Sakanan eta inguruanarkeologia eta historia lana egitenduen eta sortu berri den elkartearenizena da

Ezpilleta Lakuntzako dermio batere bada. Han kalkolitiko hilobi-kobak opatu dituzte (4.000 bat urte).Ezpilleta elkarteak, SakantzenSarekoek proposatuta Uda-Ikasta-roetan parte hartuko du heldu

den astean . Lau hitzaldi izanendira: Erdi Aroko populatze etadespopulatzea; erromatar bideakEuskal Herrian; megalitismoa eta,azkenik, komunalen garapenaGipuzkoan eta Nafarroan.

Hitzaldien bidez, esaterako,1300 urtean 90 bat herri izatetikgaur egun Sakanan 28 herri dau-

dela ulertzeko arrazoiak izanendira. Megalitismoan dugun abe-rastasuna azaleratuko da ikasta-roetan eta erromatar bideak nolazeuden eratuak ere argituko da.Azkenik, gaurkotasunezkoa izandaitekeen komunalen gaia: tokiadministrazioa aldatzeko legeaeginen da eta komunalak udalen

jabetza izatera pasako ote direnikusteko da. “Historikoki priba-tizaziorako aurreneko urratsaizan da hori”, azaldu digu Mar-kotegik.

Ezpilleta elkarteko lehendaka-ri Mikel Markotegi Ijurkok azal-du digunez, ikastaroa historianzaletuei zuzenduta dago. Baita

turismo arloko eragileei ere,“halakoen promozioa egiten jakindezaten eta ibilbide turistikoetansartzea ez baita soilik tokira joa-tea eta monumentua ikustea, gai-nera normalean ez du ezer esa-ten. Haien inguruan gidoi batsortu behar da”.

Noiz sortu zen?Lanean lau urte egin ditugu, bainaelkartea, berez, duela bi hilabeteeratu da legalki. Sei edo zazpi batgara, Barañain, Añezkar, Lakuntzaeta Etxarri Aranazkoak. Gure asmoataldea ahalik eta bazkide kopuruhandienera zabaltzea da. Batzukgehiago jakinen dute, besteek gu-txiago, baina denak zaletuak gara.

Nola egiten duzue lan?Gurea landa azterketa da, batetikbestera ibiltzea. Ibilaldi horietanarkeologia-guneak non dauden

begiratzen dugu: populazio gune-etatik lur emateko eremuetara,elementu etnografiko-historiko-ak (gurutze-bideak, hilarriak… ).Arkeologia-aztarnak opatzensaiatzen gara ere: zeramika, me-talikoak… Paleolitikotik Aro Mo-dernora edo Garaikidera bitarte-ko arkeologia-elementuak azale-ratzea da gure egitekoa. Mota guztietako elementuak jaso-

tzen ditugu. Baita jendeak opatu di-tuen piezak. Inbentariatu egiten di-tu, argazkia atera, fitxa osatu, kro-nologia bat ematen diogu eta beste.Arkeologia-interbentzioa, berez,oso gutxi edo ezer ez egiten dugu.Salbuespena da Pedro Arrese tal-dekideak Agirin egin duen induske-ta edo guk aldian behin egin deza-kegun lagin bat egitea. Hau da, zulo-txo bat egitea aztarnek erakustendutena baino piska bat gehiago da-goen ikusteko. Baina gurea, batezere, landa azterketa da.

Lau urte paseatzen… eta fitxahoriekin zer egiten duzue?Guk zerbait opatu edo zerbait egondaitekeela adierazten duen aztarnamotaren bat ikustean, berehalako-an Vianako Printzea erakundeko

arkeologia arduradun Jesus SesmaSesma jakinaren gainean jartzendugu. Harreman bikaina dugu. Gai-nera, horiek dira eman beharrekourratsak. Ezinda zerbait opatu etaez komunikatzea. Legez horretarabehartuta gaude. Horregatik, gukberehala jotzen dugu haiengana.Baina landa-azterketan intereshandiko piezak baino arrastoakopatzen dira. Guk osatutako fitxe-kin orain datu-basea egiten ari gara.

Jendeak etxean opatutako ele-mentu asko ditu.Han opatutako txanpona, besteanopatutako aizkora… horiek diraopatzen errazenak. Edo bakarrenbatek disko-formako hilarri batnon dagoen dakiela… Halakoakguretako informazio garrantzi-

tsua dira. Piezak batzutan ez dubaliorik, baina non izan den opa-tua baldin badakizu aztarnategibaten edo bestelako ideia batematen dizu. Aldi berean, interes-garria da jakitea jendeak dakiz-kien gauza batzuk: halako tokitanhilerri bat agertu zen, bestean… Jendea piezak kenduko dizkietenbeldur da. Baina ez da kentzen.Gainera, 1985 baino lehenago opa-tu bada, opatu duenarena da.

Asko inbentariatu duzue?Espero genuena baino gehiago. Ne-olitiko, Kobre, Brontze eta BurdinAroetakoak, Erromatar garaikoak…Inbentariatu gabe ditugu Erdi Aro-ko despopulatu guztiak. Lan handiaegin dugu eta dago egiteko.

Osorik www.guaixe.net-en.

[email protected] Lehengoa ezagutzeko elkartea, Ezpilleta

gertutik >>Mikel Markotegi Ijurko

Ezpileta elkarteko lehendakaria

Page 6: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a6 sakanerria

Arakil»

Altsasu»

SAKANA

Arbizu» SAKANA

AralarkoaingeruarekikoloturarentransmisioaHaurrak goiaingeruari aurkeztekoekitaldia igandean, 12:30ean,Aralarko santutegiko mezanagusiaren barruan

Asko eta asko dira Aralarko santu-tegiarekin lotura berezia duten gura-soak eta lotura hori haien seme-ala-bei pasa nahi dietenak. Garai bate-an bataioarekin hasten zen loturahori. Elizako araudia aldatu eta bizitokian batailatu behar dira orain hau-rrak. Baina lotura nolabait irauna-razteko beharra sumatzen zutenaskok eta Aralarko Deun MikelGoiaingeruaren Kofradiak emanzien erantzuna, haurrak Aralarkogoiaingeruari aurkeztu eta harenmusua jasotzeko ekitaldia antola-tuz. Dagoeneko goiangeruak mila-tik gora laguntxo berri ditu. Etzi hamaikagarren ekitaldia ospa-tuko da . Santutegiak 12:30ean har-tzen duen meza nagusiaren barruan.Txikiak protagonista izanen direnelizkizuna izanen da. Akaberan,aldez aurretik izena emanda zute-nek, haien izen-abizenekin SanMigelen lagun izendapena duenpergamino bat jasoko dute. Izenaeman ez dutenek ere ekitaldian par-te hartzeko aukera izanen dute, etakofradiatik horretara animatzendituzte. Azken horiek, hala ere, ezdute etzi bertan pergaminoa jaso-ko, egun batzuk barru baizik.

Heldu den ostegunean izanen dira,19:00etatik aurrera

Israelek Palestinako Gaza eremua-ren kontrako eraso militarra sala-tzeko eta palestinarrei elkartasu-na adierazteko Arbizuko udalakekitaldia antolatu du heldu denostegunerako. 19:00etan San Juanermita ondoan landatutako oli-bondoaren ondoan jarri du hitzor-dua Arbizuko Udalak. Hango eki-taldia despeditu eta gero parte-har-tzaileak plazara jaitsiko dira eta

han, 19:30ean hitzaldia izanen da.Martxelo Diaz kazetaria eta Pales-tinan brigadista izandakoa iza-nen da hizlaria.

SenidetzaArbizu 2005eko garagarrilaren 14anPalestinako Zisjordanian dagoenMarda herriarekin senidetu zen.Senidetze horren ondorio izan diragerora zenbait arbizuarrek Pales-tinara egindako bidaiak, palestina-rren eskaerari erantzunez udalak

Israeli boikot egiteko deialdia zabal-tzea eta bat egitea, OlibondoetatikApartheid Hesira liburua edotapalestinarren bizimodua erakuste-

agatik Nazioarteko Kooperaziora-ko Garapenerako Espainiako Agen-tziak eta Hezkuntza MinisterioakArbizuko eskolari emandako saria.

Ventura Tome eta Ibon Iparragirrepresoen askatasuna aldarrikatzekoautobia itxi zuten larunbatean

Larunbat goizean hainbat ezezagu-nek autobia katez itxi zuten Arbi-zu parean, pintura eta beste botazuten zorura. Aldi berean, espetxe-etan gaixotasun larriekin daudenVentura Tome eta Ibon Iparragirrepresoen askatasuna aldarrikatze-

ko pankartak zabaldu zituzten auto-bia gaineko zubitik eta pintaketakegin zituzten paretan. Ondorioz,autobiako trafikoa geldiarazi zuteneta sanferminetako larunbatazenez, Iruñerantz joaten ziren maki-na bat ibilgailu zeuden bidean.Lekukoek esan digutenez, Foru-zaingoa agertu eta kateak moztuarte trafikoa etenda egon zen.

Presoak Ondarroako Iparragirre 2011kolastailetik etxean ari zen espetxe-aldia betetzen, ezarritako eskumu-turreko telematikoa eramanez etahainbat neurri betez. Martxoanberriz atxilotu eta Navalcarneronbakartuta dute egun. Hiesa du etaepilepsia krisiak ditu Iparragi-rrek. Tafallako Tome erregimen

berezian dute Murtziako espetxe-an. Prostatako eta biriketako min-biziak ditu, eta agian beste bat due-la esan diote. Espetxeetan gaixo-tasun larria duten beste bederatzieuskal preso daude eta haien bere-halako askatasuna aldarrikatze-ko makina bat manifestazio eta eki-men egin dira azken hilabeteetanEuskal Herrian barna.

Hilaren 26 eta 27ko ez-ohikokongresuak Pedro Sanchez idazkarinagusi karguan berretsiko du

Alderdi sozialistako militanteekPedro Sanchez aukeratu dutealderdiko idazkari nagusi kargu-rako. %65,8ko parte hartzearekin,Sanchezek bozen %48,69a jasozuen eta berak arduratu beharko

du berritzeaz. Beste bi hautagaieidagokienez, Eduardo Madina mili-tanteen %36,19k babestu zuten etaJose Antonio Perez Tapias, berriz,%15,12k.

Nafarroan parte hartzea %73koaizan zen (1.225 boto) eta parte har-tze horregatik PSNko zuzendaritzakalderdikideak zoriondu ditu. Nafa-

rroan babes gehien lortu zuen hau-tagaia Madina izan zen (602 eta%49,12). Perez Tapiasek, berriz, 138militante nafarren babesa jaso zuen(%11,27). Altsasun Madinak esku-ratu zuen boto bat ez beste, gainon-tzeko guztiak Perez Tapiasek esku-ratu zituen.

BerriroPSNko militanteek aurten berri-

ro beste bozketa batean parte har-tuko dute. Nafarroako sozialistenidazkari nagusia aukeratzeko iza-nen da. Roberto Jimenezen ordez-koa aukeratzeko egutegia ez dazehaztu baina lastailean izan lite-ke. Orain bezala, hautagaiek mili-tanteen abalak jaso beharko dituz-te eta bozketa etorriko da. Ondo-ren kongresuak aukeraketaberretsiko du.

Arakilgo egunekobazkarirakotxartelak salgaiHilaren 26an ospatuko da Arakilgoeguna. Ohi bezala eguerdi parteanarakildarren bilgune EgiarretakoItxasperri ermita erromanikoa iza-nen da. Ondoren festa Urritzolaralekualdatuko da. Aurrekoetan beza-la aurten ere herri bazkaria izanenda. Arakilgo egunean mahaiarenbueltan eseri nahi duenak udaletxe-an bazkarirako txartelak erostekoaukera du. Arakilen erroldatuta dau-den helduek 15 euro ordaindubeharko dituzte, 7 euro haurrenkasuan. Ibarrean erroldatuta ez dau-den helduek 22 euro eta haurrek12 euro ordaindu beharko dituzte.Bazkarirako txartelak asteazkene-ra arte egonen dira salgai.

Sozialistek idazkari berria dute

Palestinaren aldekokontzentrazioa

Igandean, 20:30ean izanen da,Iturmendiko plazan. Israelgo estatua Gazako eremu pales-tinarraren kontra egiten ari denerasoa salatzeko Askapena eta Itur-mendiko Gazte Asanbladak (IGA) dei-tu dute. Bi erakundeek salatu dute-

nez, “1948ko okupazioaren hasie-ratik bizirik dirauen zapalketarenbeste eraso militar baten aurreangaude zoritxarrez”. Zapalketa horrenbarruan kokatu dituzte harresiak,kolonia ilegalen eraikuntza edotaatxiloketak. Antolatzaileen ustez“Estatu Sionistak konponbiderakopausuak eman ordez zapalkuntzainperialistan sakontzen jarraitzen du”.

Kontzentrazioaren deitzaileek azpi-marratu dutenez, palestinarrekeuren herria defendatzea bainobeste aukerarik ez dute. Gatazkaez dela bi parte berdinen artekoagaineratuz, “hedabide nagusiek sal-tzen duten moduan. Israelgo esta-tu Sionistak palestinar herriarekinegiten duen etengabeko zapalkun-tza ez dute kontuan hartzen eta era-

soari sostengua emateko baldintzaksortzen dituzte”. AEBei eta EBri beste aldera begira-tzea leporatu diete. “Eraso inperia-lista, Estatu Sionista eta bere kola-boratzaileak” salatzearekin batera,palestinarrek beraiek deitutako Isra-elen kontrako boikot, desinbertsioeta zigorren kanpainan sakontzeradeitu dute.

Palestinarekikoelkartasun ekitaldiakdeitu ditu udalak

Palestinatik Arbizura behin baino gehiago etorri dira. Olibondoa erdia dago.

Gaixo dauden presoak askatzeko aldarrikapena autobian

Page 7: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a sakanerria 7

Ziordia»

Uharte Arakil»

SAKANA

www.sakondusakana.com weborriak Sakanaren kanpo ataria izannahi luke

Sakanako Garapen Agentziak sus-tatuta, gure ibarraren kultur etanatur aberastasunak ezagutzeraemateko web orria dagoeneko sare-an dago: www.sakondusakana.com.Ibarrari eta osatzen dituzten herrieiburuzko informazioa dago weborrian. Horretaz aparte, Sakanaknatura, kultura eta kirol arloaneskaintzen duenaren berri ematenda. Ostatua hartu beharren dute-nendako informazio praktikoare-

kin batera, bisitariak jatetxe eta ber-tako produktuen inguruan jakin-garriak jasoko ditu.

GonbiteaSakanako Garapen Agentziako IkerManterolak azaldu duenez, sarekoate horrekin estrategia komunika-tibo berria abian jarri da: “weborrian oinarrituta beste komunika-zio tresnak indarrean jarri dira”.Facebook eta Twitter sare soziale-tan profilak egin dituzte. Baita Flickr,Youtube eta Vimeo ataritan ere.

Manterolak sakandarrei lagun-

tza eskatu die, sare moduan lan egi-nez, web orria eta Sakana ibarre-tik kanpo ezagutzera emateko.Horretarako, proposatu du sakan-darrek sare sozialen bidez weborria ezagutzera ematea, baita saresozialetan jarraitzaile egitea etaedukiak partekatzea ere. Web orriabisitatu eta iradokizunak, ideiak,akatsak edo beste jakinaraztekoeskaera ere luzatu dute SakanakoGarapen Agentziatik, “denon arte-an hobetzeko”. Horretarako [email protected] e-postarazuzentzeko aukera dago.

Bi aldeetako teknikarien bilerenondoren udalak behin behinekoonarpena eman dio eta NafarroakoGobernuaren behin betikoonarpenaren zain geldituko da

Pasa den hileko bilkuran UharteArakilgo Udalak Iriburu etaZubiaur-Mendikoa industrialde-en egoera desblokeatzeko eraba-kia hartu zuen. Lastailan eraba-ki bera hartu zuen Uharte Arakil-go Udalak, baina ilbeltzeanNafarroako Gobernutik akordiohura baliogabe uzteko eskatu zio-ten. Otsailean, bestalde, udaleanjakin zuten Espainiako AuzitegiGorenak atzera bota zuela indus-trialdearen sustatzaileek jarrita-

ko kasazio helegitea. Gauzak horrela, bi administra-

zioetako teknikariek industrialde-aren egoera desblokeatzeko etalegeztatzeko moduak aztertu dituz-te. Ainara Aiestaran alkate-ordeakesan digunez, “hiru urte darama-tzagu desblokeatzen saiatzen, guz-tiz legeztatu eta jarduera lizentziakematen hasteko”. Teknikarien elka-rrizketen eta udalaren behin behi-neko onarpenaren ondoren, Aies-taranek Nafarroako Gobernuarenbehin betiko onarpena etorrikodela espero du. Antza, industrial-dean kokatzeko interesa luketenenpresak leudeke.

Auzi-bide luzeaUdalak hartu zuen erabakiarekinepaia betearaztearen eta legezta-tzearen prozesu bikoitza osatunahi du eta 2005ean hasitako auziaitxi. Urte hartan udalak berakdermio horietako hirigintzaarauak aldatzea erabaki zuen,haietan industrialdeak egiteko.Baina epaitegiak bertan beherautzi zuen udalaren erabakia ordu-ko alkateak bozketan abstenitubeharra zuela azalduz. Epaia iri-tsi zenerako, ordea, Iriburukoindustrialdeko 66.000 metro karra-tu urbanizatuak zeuden.

Enpresa itxi eta gero gelditu direnhondakinak kentzeko IngurumenDepartamentuari bilera eske ari zaio

Aralur enpresak bere jarduera etenondoren lantegiaren inguruan hain-bat hondakin pila gelditu dira. JesusArrese alkateak esan digunez, “bene-tako arazoa da. Enpresa itxi da. Hon-dakinak hor utzi ditu eta inork ez duezer esaten”. Arresek jakinarazidigunez, dagoen egoerari konponbi-dea bilatzeko Ingurumen Departa-mentuarekin eta jabetza kudeaketa-ren epaitegiko ordezkariekin bilerabat egin zuten otsailaren 25ean.

Ordutik ez da ezer egin eta Arre-se kexu da duela bi hilabete Inguru-men Departamentuari bilera egite-ko eskatu ziotelako eta erantzunikez dutelako jaso. “Hondakinak ken-du egin beharko dira eta azkar egi-ten ez bada lurretik kutsadura erekendu beharko da”, esan digu alka-teak. Hondakinak kenduta pabilioie-tan jarduera jartzeko bakarren batekinteresa izan dezakeela azaldu dualkateak.

HondakinezAralur Gipuzkoako atez ateko bil-

ketarekin jasotako eta guztiz kon-post bihurtu gabea zegoen mate-ria organikoa tratatzeko ekartzenhasi zen 2012ko udaberri hasieran.Ziordiarrek usainengatik kexuazaldu eta udalak NafarroakoGobernuari jakinarazi zion hon-dakinak behar bezala biltegira-tuak ez zeudela. Foruzainen ikus-karitzaren ondoren, jarduera horiegiteko Aralurrek hainbat lanegin behar zituela adierazi zuengobernuak. Gaur egun 30 tonainguru materia daude lantegiinguruan.

Udala Aralurreko hondakinendako konponbide bila

Aralur lantegiaren ezker eskubi eta atzeko aldean daude hondakinak.

Uharte Arakilgo ikuspegia Iriburu industrialdeko urbanizaziotik.

Web orrian irudiak garrantzi handia du.

Iriburu eta Zubiaur-Mendikoa industrialdeak arautzeko bidean

Ibarraren sareko bisita txartela

Page 8: 472 guaixea

>> Garilak 24, osteguna12:00etan Festen hasierako etxajua,herriko akordiolariek girotua. Buruhandiaketa japoniar bonbak.17:00etan Pilota partidak Iturrartepilotalekuan:Kimuak: Lizarraga-Palomares / Lopez deZubiria-MikeoHaurrak: Araña-Senar / Pozueta-ArañaKadeteak: Otxoa-Igoa / Ansotegi-LazkozSeniorrak: Lopez-Lopez de Zubiria / Ansa-

Otamendi18:30ean Margotu zure kamiseta.19:00etan Play back erakustaldia plazan.19:30ean Salbea eta bezperak Santiagon. 20:00etan Bakaikuko zortzikoa. Auzateaehiztarien eskutik.22:00etan Euskal preso eta errefuxiatupolitikoen aldeko afaria.20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik3:30era Gabezin taldearekin dantzaldia.

Guaixe • 2014ko garilaren 18a8 sakanerria

>> Garilak 18, ostirala. SantaMarina10:00etan Santa Marinako erromeria. 12:00etan Meza. 13:00etan Dantzaldia trikitixekin.19:00etan Auzate San Pedroalden.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gozo-Gozo taldearekin. 22:00etan Afaria, makailua.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gozo-Gozo taldearekin.

>> Garilak 19, larunbata.

Gazteen eguna12:00etan Altxoraren bila (IGA).13:00etan Serguei dj-arekin dantzaldia. 15:00etan Makarroi jate bazkaria (IGA).16:00etan Txirrindulari probak. 19:00etan Trikipoteo (IGA).20:00etan Presoen aldeko kontzentrazioa. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin. 22:00etan Zezenzuskoa.22:00etan Herri afaria frontoian.00:00etatik 3:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin.

>> Garilak 20, domeka. 11:00etan Meza.18:00etan Pilota partiduak.20:00etan Apustu jokoak plazan (IGA).20:00etatik 22:00etara Serguei dj-arekindantzaldia. 24:00etan Azken traka. Hau pena nik. 00:00etatik 3:00etara Serguei dj-arekindantzaldia.

Egunero goiz eta arratsaldez auzateaArranobeltza plazan.

Iturmendiko GazteAsanbladarenegitaraua>> Garilak 19, larunbata12:00etan Altxorraren bila.15:00etan Makarronada, osteguneanjasotako janariarekin. Sakanako GazteAsanbladak gonbidatuko dituzte.19:00etan Triki-poteoa.20:00etan Elkarretaratzea: EuskalPresoak Euskal Herrira.

>> Garilak 20, domeka20:00etan Apostuak.20:30ean Kontzentrazioa: Interbentziosionistaren aurrean, Palestina aurrera!

Festetan zehar Ximona Gaztetxeataberna bezala irekiko dute, goiz,arratsalde eta gau. Fritoak, prezioherrikoiak eta giro paregabea!

>> Garilak 18, ostirala 10:00etan Dianak, trikitixak. 10:00etan Pilota. Irurtzungo pilota kluba. 11:30ean Erraldoi eta BuruhandienKonpartsa. 11:30ean Herri kirolak. Helduak. Plazanizena eman. 12:00etan Musika bermuta, Luzianokemana. 14:00etan Kalderete lehiaketarenebazpena. (Izen ematea 11:00ak artearkupeetan). 14:30ean Kaldereteak, herri bazkaria. 16:00etatik 20:00etara Parkea: trenneumatikoa, puzgarriak. Gernika plazan. 17:30ean Noeren ontzia. Gorriti eta bereanimaliak. Gernika plazan. 19:30ean Kale antzerkia. Vive soñando.Trapu Zaharra. Foru plazan.20:30ean Dantzaldia Diamante el show delcalvo taldearekin. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,Kultur etxean hasi eta Gernika parkeraino. 22:30etik 1:30era Gau aktiboa: bideo jokofesta, bideo-jolasak, Wii kontsolak, PlayStation, Kinect dantza… 10 eta 18 urtebitartekoendako. Plazako frontoian. 00:00etatik 4:00etara DantzaldiaDiamante el show del calvo taldearekin.

>> Garilak 19, larunbata8:00etatik 20:00etara 12 ordu aretofutbola 2014. 10:00etan Dianaka, akordeoilariak. 11:45ean Kontxo, Kontxo. Gari, Montxo etaJose Lontxo Tutik Clowns. Plazan. 13:00etan Musika bermuta, Duo Imperialtaldearekin. 14:30ean Adinduen bazakaria. Ondorendantzaldia. 17:30ean Herri kirol jaialdia. Foru plaza. 18:30ean Afizionatuen pilota partidak etaerremonte partidak. Sarrera doan. 19:30ean Funes Van ikuskizuna. The FunesTroupo. Plaza. 20:30ean Abiba disko-jaia. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,Kultur etxean hasi eta Gernika parkeraino. 00:00etatik 5:00etara Abiba disko-jaia.

>> Garilak 20, igandea10:00etan Dianak, gaitariak. 11:15ean Erraldoi eta buruhandienkonpartsen elkarretaratzea. Berriozar,Buztintxuri, Irurtzun eta Los Falcons deVilafranca del Penedes. 12:00etan Meza. 14:00etan Erraldoi eta BuruhandienKonpartsari agurra.

18:00etan Irurtzungo dantzari txikieneskolaren emanaldia. 18:30ean Eskorgen krono-igoera. 20:00etan Dantzaldia Egan taldearekin. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,Kultur etxean hasi eta Gernika parkera arte. 22:45ean Barrikotea: txistorra, urdaia,sagardoa… 22:45etik 1:00etara Dantzaldia Egantaldearekin. 1:00 Hau pena nik.

Iturmendi: Olazti:Santa Ana festak

FESTAKIrurtzun:

Barazki gunea 2014>> Garilak 18, ostirala 14:30ean Gazteok ere kaldereteetara. 17:00etan Irurtzungo batukada.Txosnetatik hasita. 19:00etan Karaokea Barazki plazan. 23:30ean Kontzertuak: Los txarrostxilipastrosos eta Baserritars.

>> Garilak 19, larunbata7:00etan Kalejira gurdi musikalarekin. 17:00etan Mus eta partxis txapelketa.Ordu erdi lehenago izena eman, 5€bikoteko. 20:00etan Goitibehera elektrotxaran-ga, txosnetatik hasita. 22:30ean Herri afaria, plazan. Etxerat. 23:30ean Kontzertuak: Hibakusha,Bertan bera eta Legez kanpo.

Bakaikuko herrimugimenduenegitaraua>> Garilak 23, asteazkena.Gazte Eguna.19:00etan Txupinazoa. BGA-renkamixeta jantzi. Ondoren, euskal presoeta iheslari politikoen askatasunarenaldeko brindisa. 19:15ean Trikipoteoa.19:30ean Herri olinpiadak.20:00etan Auzatea akordeoilariekin.20:30ean Kontzentrazioa: “Euskal presoeta iheslariak Bakaikuko jaietara”.

22:00etan Afari autogestionatua.23:30ean Kontzertuak plazan: INGO ALDEU eta NAFARROA 1512.2:00etan DJ festa BGA tabernan: DJTXEN…

>> Garilak 24, osteguna.Etxera eguna.“Euskal preso eta iheslariak Bakaikukojaietara” kamixeta jantzi20:00etan Urdaiazpiko herri apustua. 20:30ean Denak etxera! Ekimen berezia.22:00etan Euskal preso eta iheslaripolitikoen eskubideen aldeko afaria.3:30ean Gaueko jolasak.

Larrazpi gazte elkartea>> Garilak 18, ostirala23:00etatik aurrera Jon Evergreen,Jonathan De la Torre, Ion Gast, AdrianAlegria, Eder Pardo eta Julen Roll.

>> Garilak 19, larunbata 21:00etatik aurrera Nöle, I.Arriza,Nitro, Zana, Aseptik noise live!, Loksea,Dj Sergi, Iker B2B Gonzalo eta Gordon.

>> Garilak 24, osteguna11:00etan Hamaiketakoa Kultur Etxean.12:00etan Suziria. Kalejira. Zapi banaketa.17:00etatik 20:00etara Txapa tailerra SanMigel plazan (12 urtetik aurrera).18:00etan Pailazoak. Poxpolo etaKonpainia: Poxpolo ta konpainia.com.Sarasate plazan (euria eginez gero,pilotalekuan).

20:00etatik 22:00etara Musika San Migelplazan Trikidantz taldearekin. 20:00etan Banaketa San Migel plazan.21:00etan Bonba japoniarrak Intsumisioa-ren plazan.22:00etan Zezensuzkoa.00:00tik 3:00etara Trikidantz taldearekinmusika San Migel plazan.

Bakaiku:Santiago festak

Olaztiko herrimugimenduarenegitaraua>> Uztailak 23, asteazkena.Gazte eguna.12:00etan Txupinazoa Maisueneagaztetxetik. Ondoren potea herritik.14:30ean Bazkaria Gaztetxean.

17:00etan Goizkorri Txarangarekinkalejira.20:00etan Erromeria San Migel plazanEingo al deu? taldearekin.

>> Uztailak 24, osteguna.Okupazioaren eguna.12:30ean Brindisa txoznan. 20:00etan Kontzentrazioa plazan. “Erasosexistarik ez!”.22:00etan Okupazioaren aldeko afariagaztetxean.

Page 9: 472 guaixea

Aurtengo aurrekontuen bidezkontratazio bat eta kalekonponketak eginen dira

Ziordiko Udalak, aho batez, udalhirigintza planean aldaketa egiteaerabaki du. Horren arabera lur-zoru urbanizaezinean aisialdietxolak jasotzeko aukera izanen da.Jesus Arrese alkateak esan digu-nez, krisi garaian askok landugabe duten lursailean familiaerrenta laguntzeko bide bat ikusidute. “Baratza, fruta-arbolabatzuk, oiloak, ardiak eta bestejarriz egin daiteke hori. Gainera,aisirako ere erabil litezke”. Alka-teak argitu digunez, ez dira etxe-ak izanen eta ez dute ez arginda-rrik ezta urik izanen. Udalak jaso-tako eskaerak bideratuko ditu etaeraikitzeko baimena NafarroakoGobernuak emanen du.

AurrekontuaAurtengo Ziordiko Udalaren aurre-kontua 417.000 eurokoa da. JesusArrese alkateak azaldu digunez,aurtengo aurrekontuak aurrekourteetakoen segida dira. Beheraegiteko arrazoiak bi dira. Alde bate-tik, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza falta dago eta, bestetik, uda-laren diru sarrera nagusietako batden industria jarduera gaineko zer-gen jaitsiera dago.

Alkateak azaldu digunez, auto-biaz hegoaldeko Ziordiko “enpre-sa guztien gaineko hipotekak exe-kutatu dira eta kutxen esku dau-de. Beste aldean, dagoen harrobiangrebagatik jarduna murriztuzenez, udalak hitzartutako gutxie-nekoa jaso du”. Beraz, diru-sarre-ren araberako aurrekontua osatu

zutela adierazi du alkateak. Aurre-kontua NaBai-Independenteenaldeko lau bozkekin eta Bildurenabstentzioarekin onartu zen. Teo-doro Percaz Mendia Bilduko zine-gotziak azaldu digunez, “udalarenaurrekontuarekin ados gaude. Bai-na abstenitu egin ginen haiek osa-tzerakoan parte hartu ez dugula-ko. Alkatetzako taldeak ez gaituezertarako aintzakotzat hartzen”.

Inbertsioen atalean kale kon-ponketarako 40.000 euro daudeaurrekontuan. “Diru horrekin eta

guk aurreztu dugunarekin, diru-zaintzako zati batekin baina ez guz-tia, lau kale konponduko ditugu”,azaldu digu alkateak. Kaleetakobatean euri-urak jasotzeko sarea

jarri eta zorua berrituko da, gai-nontzekoetan, berriz, soilik zoruaberrituko dute. Bilduko Percazkexu azaldu da kaleak konpontze-ko partida ia zazpikoiztu egin dela-

ko, lan horiek pixkanaka egitea-ren alde azaldu da: “kale guztiakorain konpontzeko beharrik ezdago; heldu den urterako herrialaukorik gabe utziko dute”.

Guaixe • 2014ko garilaren 18a sakanerria 9

Garagarzaroan seigarren hilabetezjarraian langabezia jaitsi egin zenibarrean, 135 langabe gutxiago

Garagarrilak ere langabeziarenbeherako joerari eutsi dio eta badi-ra bost hilabete joera horrekin.Maiatzean baino 135 sakandargutxiago zeuden izena emanda

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.Haietatik %54,63 emakumezkoakziren (844 eta 70 gutxiago). Gizo-nezkoak, berriz, %45,37 ziren (701eta 65 gutxiago). Adinari dagokio-nez, garagarzaro akaberan langa-be gehienek, %47,44, 45 urte edogehiago zituzten (733, 19 gutxiago).

25 eta 44 urte artean zituzten lan-gabeen %42,52 (657, 64 gutxiago).Eta 25 urte baino gazteagoak zirenlan bila zeudenen %10,03 (155, 52gutxiago). Sakanan Nafarroakolangabeziaren %3,22 genuen pasaden hilean (herrialdearen %3,22populazioa gara).

Sakandar gehienen lan eskae-rak zerbitzuen arloan pilatzen dira%56,7 (876, 103 gutxiago). Indus-trian lan egiteko eskaerak %27,64dira (427, 11 gutxiago). Eraikun-tzan aritzeko prest daudenen eska-erak %7,38 dira (114, 3 gutxiago).Lehen sektorean, berriz, %2,01ariko litzateke (31, 1 gutxiago).Azkenik, aurretik lanik egin ezduten sakandarrak %6,28 dira (97,17 gutxiago).

Urte hasierarekin alderatuta Urte hasierako eta urte erdikodatuak alderatuz gero 225 langabe-tu gutxiago ikusiko ditugu zerren-detan; 197 gizonezko eta 28 emaku-mezko gutxiago. Adinari dagokio-

nez, jaitsiera handiena 25 eta 44 urtedituztenen artean eman da, 152 lan-gabe gutxiago baitaude. 45 urte edogehiago dituztenak eta lana opatudutenak urte hasierarekin aldera-tuz 58 dira. Azkenik, 25 urte bainogutxiagokoen zerrenda 15 pertso-netan murriztu da soilik.

Sektoreka, aldiz, urte hasiera-rekin alderatuta garagarrila aka-beran jaitsiera handiena indus-trian eman da, 104 sakandar

zerrendatik atera ondoren. Zerbi-tzuen arloa atzetik zuen, 87 langa-be gutxiagorekin. Eraikuntzan 26izan dira. Bakarra abeltzaintzaneta aurretik lanik egin ez zuten etalana estreinakoz opatu zutenenartean 7 langabe gutxiago daude.

Langabezia herrikaHerria Langabetua AldeaArakil 51 -15Irurtzun 158 -31Irañeta 3 -6Uharte Arakil 51 -11Arruazu 2 0 Lakuntza 75 -6Arbizu 72 -6Ergoiena 13 +1Etxarri Aranatz 144 -17Bakaiku 18 -2Iturmendi 20 -1Urdiain 32 0Altsasu 786 -28 Olatzagutia 123 -12 Ziordia 27 -1Sakana 1.545 -135

Kontratazioa

Udalak deialdiaren baldintzakbete eta langabezian zegoenziordiar bat kontratatu du sei hile-rako. Bere egitekoak, besteakbeste, garbiketa, igerilekuak,bideen hobetzea eta bestelako-ak izanen dira.

Aisialdi etxolak egiteko aldaketa onartu du udalak

Ziordiarrak tabernako terrazan eserita.

Belarra biltzen eta uzta biltzen, nahiko lan aste honetan.

Ziordia»

Urte erdian 225 langabetu gutxiago SAKANA

Kontratazioak

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-ren datuen arabera urteko aurre-neko sei hilabeteetan 3.484 kon-tratu sinatu dira Sakanan. Haie-tat ik %56,19k (1 .958)gizonezkoen sinadura dute etagainontzeko %43,8 (1.526) ema-kumezkoenak. Aurreneko seihi-lekoan kontratazioaren hasiera-tik mugagabe izan diren kontra-tuak %2,89 (101) izan ziren.Gehienak, %95,29 (3.320), hasie-ratik aldi baterako kontratuakizan ziren. Azkenik, mugagabebihurtu diren kontratuak %1,75(61) izan ziren.

Page 10: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a10 oharrak

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Maria Teresa Urriza Anso

Zure haziakdagoeneko fruitua

eman du.

Asko maite zaitugu.

Laura, Josetxo eta Laia

Jose Luis Ansa Sanz

Eskerrik beroenakerakutsi diguzun guztiagatik.

Beti gure bihotzetan.

Nekane

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Dorraoko jaietarako 2 tabernak. Alokatzendira (abuztuaren 14tik 17ra). Interesatuek deitu 66088 33 34 telefonora uztailaren 30a baino lehen.

Ihabarren elkartea alokagai. Denon Kabiaelkartea festetan alokatzen da. Abuztuaren 29tikirailaren 1era. Interesatuek hots egin dezatelaabuztuaren 11a baino lehen telefono honetara:628 46 94 77

Oparitakoak/opatutakoakOPATUTAKOAK

Giltza sorta opatuta. Altsasuko plazako kioskoanhilaren 21ean. Galdu duenak Urtzi tabernara zuzendu.

GALDUTAKOAK

Kotxeko giltza giltzari batekin. Galdu duguEtxarriko Aldapasoro-Malkorramendi auzoan,ostegunean (2014-07-10ean). Topatu duenak948 46 06 14 telefonora hots egin dezala.

IkastaroakAES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu,iraila-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”,Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplika-tutako trebatasun pertsonalak, Arbizun, ekaina“Planoen interpretazioa eta ordenagailuz lagun-dutako diseinua”, Altsasu, 60 ordu, urria-aben-dua; “Adimen emozionala”, Arbizun, 30 ordu,iraila-urria; Informazio gehiago: 948 46 83 07eta [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasu ; Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago: OskiaLazkoz [email protected] – 948 56 7010.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketaETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Saharaztan boletoen zenbaki sarituak. 1213-2151-2385-0109-3101-1026-3100-3173-0964.Mila esker zuen laguntzagatik.

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,

Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Sukaldaritza – trukea. Informazio [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publiko-en inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. EgoitzaIruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburuaargitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotze-ko ondoko kontu korrontea zabaldu dute Nafarroako

Kutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearenparean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udako arropaeta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa; esku oihalak;sukaldeko tresneria; idazteko makinak; ordenagai-luak; kanpin dendak… Nora eraman: Etxarriko Elizkorta kalera, gaztetxe ondora, irratia zegoen tokira,astelehen eta asteazkenetan. Harremanetarako:948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Ekai Madinabeitia Marin,uztailaren 5ean Olaztin.• Hegoi Lopetegi Garcia, uztailaren6an Lakuntzan.• Bruno Arraiza Rodrigues,uztailaren 6an Ihabarren.• Lur Uria Lobato, uztailaren 11nOlaztin.• Yousef El Ouafi Karim, uztailaren12an Altsasun.

Ezkontza

• Javier Marroyo Monge etaCarmen Maria Morales Fernandezde Roitegi, uztailaren 12anAltsasun.• Iñaki Lanza Arnedo eta EstibalizGuerrero Salado, uztailaren 12anAltsasun.

Heriotzak

• Maria Gastaminza Lezea,uztailaren 9an Olaztin.• Maria Teresa Urriza Anso,uztailaren 10ean Arbizun.• Andres Maria LakuntzaMendinueta, uztailaren 12anArbizun.• Demetrio Igoa Satrustegi,uztailaren 13an Lizarragan.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Page 11: 472 guaixea

kirola >>TXIRRINDULARITZA

ERBITI ALPEETAN: Froome eta Contado-rren erorikoek inoiz baino irekiago utzidute Tourra. Egunotan Alpeetan murgildu-

ko dira txirrindulariak eta etapa ikusga-rriak espero dira. Imanol Erbitik Valverde-rendako lan gogorra egin beharko du.

Guaixe • 2014ko garilaren 18a 11

Triatloia

Pilota

Udako Triatloi Campusa martxan da

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Sakana Triatloi Tal-dearen eta Atabo S.L.-ren lagun-tzarekin, 8 eta 16 urte bitarteko nes-ka-mutilendako triatloi campusaantolatu du. Campusa astelehene-an hasi zen eta uztailaren 25erabitartean, 20 neska-mutiko mur-gilduko dira igeriketa, txirrindu-laritza eta korrika biltzen dituen

triatloian. Campusa AltsasukoZelandi kiroldegian eta Dantzale-kun gauzatzen ari da, goizeko11:00etatik 13:00etara.

Sakana Triatloi Taldeko AitorMozo eta Urko Berdud dira tria-tloi campuseko begiraleak. Joko-en bidez, atletismoa, igeriketa etatxirrindularitza kirolen teoria etapraktika landuko dituzte. Mank-eko teknikari Amaia Gerrikagoi-

tia kontentu dago campusak izan-dako erantzunarekin. “Partaidebatzuk beste urtetan aritu izandira, baina beste asko berriakdira. 20 neska-mutikok eman duteizena campusean eta pozik gaude”dio teknikariak.

Triatloi campusean dabiltzanpartaideetako asko bihar Urdiai-nen jokatuko den XIII. SakanakoHaur Triatloian arituko dira.

Olaztiko Sutegi klubak eta SanMigel elkarteak antolatutako 43.San Migel Pilota Txapelketan fina-lerdiak jokatuko dira asteburuhonetan Olaztiko pilotalekuan.Bestalde, kategoria txikiko Sute-gi-San Migel Pilota Txapelketakofinalerdiak jokatuko dira baitaere asteburuan. Kasu honetan goi-zez jokatuko dira partidak. Beraz,mugimendua izanen da frontoian.

Asteburu honetako finalerdienondoren, Olaztiko Santa Ana fes-tetan jokatuko dira final handiak.

Urdiaingo igerilekuetan jokatuko da,10:30etik aurrera, larunbatarekin

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, hainbat entitateenlaguntzarekin -Sakanako TriatloiTaldea, Urdiaingo Aitziber elkar-tea, Urdiaingo Udala eta Nafarro-ako Triatloi Federazioa- Sakana-ko XIII. Haur Triatloia antolatu dubiharko, garilaren 19an, larunba-tean, Urdiaingo igerilekuetan. Goi-zeko 10:30etik aurrera, triatloi pro-ba politaz gozatzeko aukera izan-go da Urrizti eta San Pedro parajeederretan. Aipatu probak NafarKirol Jolasetarako baliagarriakdira.

120 triatleta pasaOndoko kategoriendako probakjokatuko dira: aurre-benjaminak,benjaminak, kimuak, haurrak,kadeteak eta juniorrak. Bertanparte hartzeko aurretik izenaemana beharra zegoen www.nava-rratriatlon.com web gunean etaatzo, ostegunean, bukatu zen epea.Erredakzioa ixterakoan 120 tria-tleta zeuden izena emanda. Nola-nahi ere, informaziorako Mank-eko Kirol Zerbitzura hots egin dai-teke (948 464 866 telefonoa).Aurreko urtean 111 triatletek har-tu zuten parte, horietatik 25 sakan-dar. Tartean izanen dira UdakoTriatloi Campusean dabiltzansakandarrak.

Igeriketa probak Urdiaingo ige-rilekuan jokatuko dira, eta bizikle-ta probarako zirkuitu ederra pres-tatu dute Urdiaingo igerilekueta-ko bidetik abiatu eta Sarabeparajean barna. Korrika egitekoere zirkuitua antolatu dute igeri-lekuetatik gertu. Triatletek derri-gorrezkoa izanen dute kaskoa etamendiko bizikleta erabiltzea. Aipa-tzekoa da probak irauten duenbitartean partaideek ezingo dute-la kanpoko laguntzarik jaso. Pro-ba gauzatzen den bitartean ibilbi-dea zaindua, markatua eta trafi-koari itxita egonen da.

Proba bukatzerakoan triatle-tak Urdiaingo igerilekuetan dutxa-tu ahalko dira eta ondoren triatle-ta guztiei ogitartekoa eta zukuabanatuko zaie.

Etorkizuneko 20 triatleta

»

Partaideak

Xabier Borrega Arnedo, Oihane Lakuntza Zelaia, Hegoi Lakuntza Zelaia, Unai Villalobos Hernaz, Ander Villalobos Hernaz, Oier BerastegiFernandez de Garaialde y Lazkano, Javier Diaz Celaya, Ane Gil Aldasoro, Maitane Anton Elizalde, Eider Tiscar Lopez, Ekain Alegre Gil, AritzOiarbide Erdozia, Iker Mintegi Claver, Euken Perez Aristizabal, Ibai Perez Aristizabal, Mikel Izarra Perez de Villareal, Eneko Diaz De GaraioKorres, Alain Razkin Andueza, Gorka Diaz Diego eta Ainhoa Etxaiz San Roman.

Proben distantziak

Aurre-benjaminak (06-09):10:30ean (12,5 m igeri, 1 km txi-rrindula, 200 m korrika)Benjaminak (05-04): 10:45ean(54 m igeri, 1,5 km txirrindula,300 m korrika)Kimuak (03-02): 11:20ean (1112m igeri, 3 km txirrindula, 500 mkorrika)Haurrak (01-00): 11:40ean (224m igeri, 6 km txirrindula, 1 kmkorrika) Kadeteak (99-97): 12:40ean(336 m igeri, 9 km txirrindula,2 km korrika)Juniorrak (95-96): 12:00ean(336 m igeri, 9 km txirrindula,2 km korrika)

Sakanako XIII. Haur Triatloia, bihar

Aurreko urteko Sakanako Haur Triatloia.

San MigelTxapelketafinalerdietan

Txikien finalerdiak

Larunbatean, 9:30eanTxikiak: Barandiaran-Ormaza-bal (Zegama) / Nicolas-Canceco(Errioxa)Umeak: Irribarria-Zubizarreta(Lazkao) / Elola-Iztueta (Tolosa)Kimuak: Igoa-Etxague (Zizur) / DelCampo-Diaz de Gereñu (Aramaio)Haurrak 2: Garaiburu-Lezea (Tolo-sa) / Etxeberria-Elola (Tolosa)Haurrak 1: Ruiz de Larramendi-Gelbentzu (Lazkao) / Olaetxea-Apezetxea (Arbizu)Kadeteak 2:Iriondo-Aiesta (Laudio)/ Etxeberria-Arrieta (Lizarra)

Igandean, 9:30eanTxikiak: Peralta-Bernalte (Elorrio)/ Apaolaza-Cocera (Lakuntza)Umeak: Garrido-Goena (Lazkao)/ Iskander-Faben (Atxondo)Kimuak: Irañeta-Alzerreka (Elo-rrio) / Jorge-Peso (Errioxa)Haurrak 2: Arruabarrena-Goiko-etxea (Tolosa) / Urteaga-Maioz(Idiazabal)Haurrak 1: Murua-Oteiza (Arra-sate) / Oleguenaga-Duenduko-etxea (Orozko)Kadeteak 2: Erauntzetamurgil-Plazaola (Tolosa) / Sagasta-Azka-rragaurizar (Elorrio)Kadeteak 1: Zubeldia-Zubeldia(Amezketa) / Elola-Jauregi (Tolosa)Gazteak: Mediavilla-Diez (Errioxa)/ Egiguren-Eskudero (Amezketa)

Helduen finalerdiak

Ostiralean, 21:00etan2.maila (lau t´erdian): Pablo-Beñat/ Besga-Borrega1.maila:Joseba-Unai / Javi-Aies22 urtez azpikoa: Azketa-Atxa /Ansa-Alduntzin

Larunbatean, 18:00etan3.maila (lau t´erdian): Montesi-nos-Koldo / Xapa-Maio1.maila: Etxague-Lopetegi / Bar-ban-Aritz

Gasteizko Triatloi Irona osatzeko 10ordu luze pasa eman zituen

Gasteizek triatloi festa ederra har-tu zuen igandean. Gasteizko Tria-tloia jokatu zen, bi modalitateetan:iron distantzian (3,8 km igerian,80 km txirrindulan eta 42 km korri-kan), eta half distantzian, laburra-goan. Guztira 1.600 triatleta bainogehiago lehiatu ziren bi probatanIron proba luze eta gogorrean Ale-jandro Santamaria (8:28:58) etaBrooke Brown (9:51:01) nagusituziren.

Sakana Triatloi Taldeko Felix

Benjumea Motino altsasuarra ironproban lehiatu zen. Proba luze,gogor eta izugarria osatzeko 10ordu eta 40 minutu pasa behar izanzituen (10:40:59) eta bere katego-riako, 35-39 urte arteko 64.a izanzen. Zorionak altsasuarrari egin-dako lan gogorrarengatik.

Bestalde, Pasai Donibaneko I.Triatloian (750 m igerian, 20kmbizikletan eta 5 km korrikan) AitorEgillaga (1:08:54) eta Renee Rom-lin (1:16:24) gailendu ziren. Saka-na Triatloi Taldeko Carlos Mane-ro 106.a izan zen (1:30:30).

»

Felix Benjumea, irona

Page 12: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a12 kirola

Mendi lasterketak

MendiaTrontzaAizkora

Goian Basabe eta Joao, eta behean Jaka eta Galartza. Naf. herri kirol federazioa

Nafarroako Bikotekako AizkoraTxapelketan Rekondo eta Erasungailendu zitzaizkien Nazabali etaRuben Saralegiri

Aurreko urteko Nafarroako Bina-kako Txapelketan Floren Naza-balek Ander Erasunekin osatuzuen bikoa. Aizkorakada batzuenalde eskasarengatik galdu zutentxapela, Donato Larretxeak etaJon Rekondok jantzi zutena. Bada,aurten Ruben Saralegirekin ari-tzea egokitu zaio etxarriarrari etabikoak ezin izan du txapela jan-tzi: Jon Rekondok eta Ander Era-sunek irabazi diete, alde nabarme-narekin, gainera. Binakako txape-la oso garestia da Etxarrikotxapeldun handiarendako.

Nafarroako Binakako Txapelajanzteko 3 bikote lehiatu ziren Iru-ñeko Foru Plazan: Jon Rekondo-Ander Erasun, Floren Nazabal-Ruben Saralegi eta Donato Larre-txea-Juanjo Lopez. Eguzkiak,behingoz, sanferminetako herrikirol jaialdian egon nahi izan zueneta aizkolariek gogotsu ekin zio-ten lanari: sei kanaerdiko eta sei60 ontzako erdibitzeko lana zutenaurretik.

Jon Rekondo eta Ander Erasunizan ziren azkarrenak (22:42.35),alde handiarekin. 3 minutukoaldea atera zieten Floren Nazaba-li eta Ruben Saralegiri (24:43.59).Donato Larretxea eta JuanjoLopez izan ziren hirugarrenak(26:08.34).

Andra Mariko Xabier Basabe etaAdrian Joao Nafarroakotxapeldunordeak izan ziren

Ostiralean Nafarroako Kadete Mai-lako Trontza Txapelketa jokatuzen sanferminetan. Eneko Irigoieneta Andoni Galarregi izan ziren txa-

peldunak (4:57). Minutu pasakoaldea atera zieten Andra Mari ikas-tolako Xabier Basaberi eta AdrianJoaori (6:13). Antton Irigoien etaIker Aleman izan ziren hirugarre-nak (7:34) eta Asier Jaka eta Jose-ba Galartza laugarrenak (8:03).

Eskolako kategoriako lasterketajokatuko da bihar, larunbatean,17:00etan

Bihar, larunbatean, 17:00etan etaBurunda Txirrindularitza Klubakantolatuta eskolen txirrindulari-tza lasterketa jokatuko da festetanmurgildua dagoen Iturmendin.Jakina, Burunda eta Aralar Txirrin-dularitza Klub sakandarreko gaz-

tetxoenak igoko dira bizikletara.Antolakuntzak 1,5 km-ko zirkui-

tua prestatu du. Promesek itzuli bateman beharko diote, hasiberrienlehen urtekoek itzuli bat, hasiberrienbigarren urtekoek 2 itzuli, kimuenlehen urtekoek 3 itzuli, kimuen biga-rren urtekoek 4 itzuli, haurren lehenurtekoek 8 itzuli eta haurren biga-rren urtekoek 10 itzuli.

MendizaleakBargagaineraIgandean LIV. Bargagaingo igoeraantolatu du AltsasukoMendigoizaleak klubak

Altsasuko Mendigoizaleak taldeakigandean LIV. Bargagaingo Igoeraantolatu du. Klubak, mendizaleakbertara joateko gonbita egin du, igo-era, aldi berean, XLIV. Mendi fina-lista izango baita. Igandean, goizeko 9:00etan jaurti-kiko dute suziria, Bargagainera abia-tzeko. 9:30ean hamarretakoa egin-go dute gazteluan, eta behin Bar-gagainera igota, goizeko 11:00etanmeza izanen da. Ondoren, eguer-dian, auzatean bilduko dira finalis-ta guztiak eta mendi ibilbidera batu-ko zaizkien guztiak. Denboraldianegindako mendi igoeren errepasoaeginen dute mendizaleek, eta oroi-garriak jasoko dituzte. Jakina, Altsa-suko erromeria guztietan bezala, ezda zortzikorik faltako. 13:30ean etatxoko guztiak garbi-garbi utzi ondo-ren, Altsasura jaitsiko dira.

Txirrindularitza

Kadeteen trontza txapelaez da Sakanara etorri

Binakakoaezin jantzi

Txirrindulariak Iturmendin

Nazabal eta Saralegi lanean. NHKF

Uztailaren 5ean Espainiako 3DTxapelketa jokatu zen, Asturias-ko Los Vallesen. Long Bow moda-litatean Nafarroa ordezkatzenzuen Hiriberriko Jose Luis Iriar-te bikain aritu zen eta Espainia-ko Txapelketa irabazi zuen, azkendueluan Marc Estragues katalana

menpean hartu eta gero.

EuroparaEspainiako Arku JaurtiketakoFederazioak irailaren bukaeranEstonian jokatuko diren Europa-ko 3D txapelketarako aukeratuta-koen artean Jose Luis Iriarte dago.

Erremontea Arku jaurtiketa

Iriarte, Espainiako txapelduna

Jose Luis Iriarte, lanean.Nafarroako Arku Jaurtiketa Federazioa.

PuntakoerremontistakIrurtzunenEzkurra II.a-San Migel / Uterga-Endika partida jokatuko da bihar,20:00etan

Irurtzungo festek ekitaldi bereziaekarriko dute bihar, larunbatean.20:00etan abiatuko da NafarroakoForu Komunitateko Erremonte Tor-neoa-Magna 2014 Sari Handia. Torneoa zabalduko duen partidaikusgarria izango da. Koteto Ezku-rraren iloba den Josetxo EzkurrakSan Migelekin osatuko du bikoa, Uter-garen eta Endikaren kontra joka-tzeko. Aurretik, afizionatuen mai-lako pilota partida jokatuko da. Txapelketan hasieran final laurde-netako ligaxka jokatuko da. Puntua-zio sistema ere berezia izanen da.Partida bakoitzeko irabazleak 4puntu lortuko ditu eta galtzaileak,lortutako puntuen araberako pun-tuak. Ondoren, finalerdien txandahelduko da ea, bukaeran, finala. Erre-monteaz gozatzeko aukera eskain-tzen du, bada, Irurtzunek.

Josetxo Ezkurra, Ezkurra II.a.

Etxarriarra 6.a sailkatu zen 88 kmeta 6.000 metroko desnibelpositiboa zuen proban. Ehunmiletan(168 km, 11.000 d+), Patxi Rodrigez117.a sailkatu zen

Ehunmilak ultratraila (168 km,11.000 m desnibel +) eta G2 Handiakultratraila (88 km, 6.000 m desnibel+) jokatu dira asteburuan Beasai-nen. Lehen proban izena emanzuten 295 korrikalariek Txindoki,Ganbo, Aizkorri, Erlo, Izaspi etaErnio gainditu zituzten, eta Goie-rriko 2 Haundietan aritu ziren 362ek Larraitz eta Txindoki.

Orellana EhunmiletanEkainaren erdialdean Hiru Haun-diak (100 km, 5.075 metroko desni-bel positiboa) ultratraila irabazizuen Javi Domingez gasteiztarraizan zen Ehunmilak ultratrailekotxapelduna (23:29:10). Silvia Trigue-ros izan zen lehendabiziko emaku-mea (28:48:23). Patxi Rodrigez Ore-llana altsasuarrak lan ona egin zuen

eta 117. postuan heldu zen helmu-gara (44:11:04). 150 korrikalarik lor-tu zuten ultratraila osatzea eta 121erretiratu behar izan ziren. PatxiRubio uhartearrak Elosua pasa etagero utzi behar izan zuen proba.

Maiza, Salinas eta Lacalle240 korrikalarik lortu zuten Goie-rriko 2 Handiak despeditzea eta100 erretiratu egin behar izanziren. Pedro Etxeberria (10:41:29)eta Aitziber Osinalde (13:25:09)izan ziren txapeldunak.

Joxeja Maizak sekulako probaburutu zuen eta 6.a sailkatu zen(11:58:05). Denboraldi bikaina buru-tzen ari da etxarriarra.Aitor Sali-nas etxarriarrak ere lan ona eginzuen. 105.a iritsi zen helmugara(16:45:13). 108. postuan sartu zen Iña-ki Lacalle olaztiarra (16:54:32).Tamalez, Aritz Munarrizek etaSergio Goñik Txindokin utzi beharizan zuten proba.

Joxeja Maiza, Trikutraileko helmugan.

Maiza, Goierriko 2 Haundietan handi

Page 13: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a kirola 13

Mendia-abentura

Futbola

Waterpoloa

Aurreko urtean Etxarri Aranatzen burutu zen waterpolo jardunaldia.

CLINKERO L A Z T I

Menuarekin kafea eta kopadoan.

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktoa doan

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

IKER KIROLAKA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

URGAIN ALBAITARITZA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z% 20ko deskontua kontsul-tan.

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

BILTOKI TABERNAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doa-koa. Karta menuan, kopadoakoa..

IÑAKI OINETAKOAKE T X A R R I A R A N A T Z

50 €ko gastuarekin,%10 ekodeskontu-balea.

GERTU SAKANAA L T S A S U

Sukalderako tresnerian50€ko erosketa egitean%10eko deskontu baleahurrengo erosketarako.

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

2 produktu erosita, % 10ekodeskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Asteartean burutuko da, 17:00etan,Altsasuko Dantzalekukoigerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak eta Altsasuko Udalakbihar Altsasuko Dantzaleku ige-rilekuetan antolatutako waterpo-lo jardunaldia aste betez atzeratzeaerabaki dute. “Asteartean burutu-ko da, uztailaren 22an, uraren ten-peratuta hobeto izanen delakoaneta eguraldia ere bai” adierazi duMank-eko kirol teknikari AmaiaGerrikagoitiak.

Horrela, asteartean, garilaren22an, 17:00etan, burutuko da water-polo jardunaldia, Altsasuko Dan-tzaleku igerilekuetan.

Kimuetatik jubeniletaraKimuek (2004, 2005), haurrek (2002,2003) eta kadete-jubenilek (1997-2001) parte hartu ahalko dutewaterpolo jardunaldian. Horreta-rako izena eman beharko da Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866,[email protected]). Ize-na ematen dutenen kopuruarenarabera autobusa antolatuko da.

Waterpolo jardunaldian, herridesberdinetako eta adin desberdi-netako neska-mutikoak nahasiegingo dira taldeak sortzerako-an, ahalik eta talde orekatuenaksortuz. Eta waterpoloarekin goza-tuz ongi pasatzea izango da jardu-naldiaren helburua.

15 neska-mutiko parte hartzen aridira lehen txandan, Peio Goikoetxeaeta Jokin Loboren aginduetara

Sakanako MankomunitatekoKirol Zerbitzuak futbol campu-sa antolatzen du udan. Udakooporretan futbolean sakontzekoaukera ematen die neska-mutiko-ei urtero arrakastaz gauzatzenden futbol campusak. Astelehe-nean hasi zen lanean lehen txan-da. Aurten Uharte Arakilen buru-tzen ari da. “Aurreko urtean Altsa-sun izan zen, eta aurten Arakilaldean egin nahi genuen, berta-ko jendea gehiago animatzeko”adierazi du Mank-eko teknikariAmaia Gerrikagoitiak.

Goikoetxea eta LoboPeio Goikoetxea eta Jokin Lobodira futbol campuseko monitore-ak. Futboleko teknika eta prakti-ka uztartzen dituzte. Lehen txan-da honetan 10-12 urte bitarteko 15gaztetxo ari dira haien esanakjarraitzen, 9:30etik 14:00etara. Poli-ta da berde-berde dagoen UharteArakilgo futbol zelaian guztiaklanean ikustea. Futbolean aritze-az gain, Zamartze aldera txango-ren bat egiteko asmoa dute, eta,eguraldiak laguntzen badu, igeri-lekuetan freskatuko dira.

Larunbatean egun osoko abenturaprobak antolatu ditu Altsasuko GazteAsanbladak

Altsasuko Gazte Asanbladakeskaintza berezia dakar larunba-terako: Altsasu Xtrem abenturaproba berezia.

Altsasu Xtremen altxorra bila-tzera jokatuko dute parte hartzai-leek, taldeka. Altsasuko herri gune-an eta basoetan. Indarra, trebeta-suna, orientazioa, elkartasuna…hori guztia landu beharko duteezarriko zaizkien probak gaindituahal izateko. Horrela iritsiko bai-tira altxorrera edo sari potolora.

Altsasu Xtreme larunbateanhasiko da, goizeko 11:00etan, Altsa-suko Foru Plazan. Proba egun guz-tian barna gauzatuko da eta gaue-an afaria antolatu dute gaztetxean.Afalostean egunak eman duenarenbalorazioa eginen da eta gonbida-tu bereziak izanen dira. “Abentu-razaleendako, ameslariendako, sor-

tzaileendako… finean, ongi pasa-tu nahi duten guztiondako presta-tu dugu Altsasu Xtreme” dio Altsa-suko Gazte Asanbladak. Abenturanparte hartzera animatu dituztesakandarrak.

Izena emateko16 urtetik gorakoek eman dezake-te izena, Gaztetxeko zerrendan [email protected] e-pos-tan. Gastuei aurre egiteko, parte-hartzaile bakoitzak 5 euro ordain-du beharko ditu egunean bertan.

Parte hartzeko materialaMendian ibiltzeko arropa, motxi-la, oinetako aproposak, urez bete-tako kantinplora eta eguraldiariaurre egiteko beharrezkoak dire-nak. Horretaz gain, mugikorrak,eta argazki edo bideo kamerakbeharrezkoak dira. Gainontzekoa,bazkaria eta afaria barne, antola-kuntzak jarriko du.

Waterpolo jardunaldiaasteartera atzeratu dute

Futbol campusa, aurten, Uharten

Altsasu Xtrem, animatubiharko abenturara!

Oier Gastesi, Jose Luis Martin, Angel Bergara, Jon Navarro, Iker Ramos, Ayrton Santander, Gaizka Martin, Daniel Vincent Arguelles, Joa-nes Mikeo, Markel Cestau, Josu Serrano, Andoni Razkin, Nerea Arellano, Maider Granizo eta Unai Irigoien.

Page 14: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a14

Haurrendakokomikiak

Askotan saiatu naiz komikiakadierazpen modu bat besterik ezdirela azaltzen, komikiak ez dire-la berez haurrei zuzendutakoaldizkaritxoak. Baina adierazpenmodu aberatsa izanik, badituguhaurrei zuzendutako komikiakere, noski, adin guztietarako etaugari. Berez beti hitz egin izan duthelduendako komikiei buruz zuta-be honetan, baina uda garaiadatorrela eta haurrak denboraasko izango dutela, hona gomen-dio batzuk.Komikietara hurbiltzeko lehenen-go urratsa, normalean, marrazki-

dun ipuinak dira. Haurrak txikiakdirenean ez dute ulertzen orrialdeberdinean bineta ezberdinak ego-tea, ez dute ulertzen protagonistaorrialde berdinean bi aldiz ager-tzea. Pertsona ezberdinak bezalauler ditzakete eta horregatik, haurtxikiendako liburuetan, marrazkibakarra egoten da orrialde bakoi-tzeko. Adibide bezala “Buenasnoches, gorila” izan daiteke 0-4 urte-koei zuzenduta.Zertxobait landuago baina antze-ko ideiarekin, “Tom y el pájaro”komikia dugu. Jada binetaren batgehiago ager daiteke orrialde bakoi-tzean, baina marrazkiak mugimen-du askorik gabe eta ideia abstrak-tuak erakutsi gabe agertzen dira.

5-8 urteko haurrentzat zuzendu-riko ilustrazioak.Bost urte baino helduagoko hau-rrendako Jacques Duquennoy-renmamuen ipuinak ditugu. Liburuugari idatzi ditu mamutxoak pro-tagonista direlarik: “Los fantasmasen el sotano”, “Los fantasmas en ellago Ness” edo “Los fantasmas yla bruja” adibidez. Ekintzak des-kribatzen dira marrazkietan, ezdira irudi estatikoak, marrazkiakinterpretatu egin behar dira etaorrialde bakoitzeko akzio sekuen-tzia ezberdinak ditugu, non irakur-leak akzioaren jarraitutasuna lan-du behar duen. Beti ere humorez,haurrei mamuen irudiaren etakomediaren nahasketa asko gus-

tatzen baitzaie. Sei urtetatik aurre-ra ere gomendatuta.Helduagoentzako jada, “¿A quésabe la luna?” liburua dugu. Ber-tan animalien elkarlana deskriba-tzen da eta haurren kolaborazioaeta solidaritatea lantzeko oso poli-ta da. Bukatzeko, Jeff Smith-en “Raton-cito se viste” liburuxka ere gomen-datu nahiko nuke. Jeff Smith-iburuz aurrekoan hitz egin ondo-ren, -bere BONE kontakizunariburuz hain zuzen ere-, oraingoanhaurrendako kontakizuna dugu“Ratoncito se viste”. Bertan haurreinola jantzi azaltzen die sagutxo txi-ki batek, pausoz pauso arropabakoitza nola jarri behar den, modu

ordenatu batez. Liburuak, estruk-tura konplexuagoa du, baina halaere azalpenak emateko modua sin-ple eta erraza da, haurrek ulertze-ko modukoa. Liburuaren bukaerakziur ustekabean harrapatuko zai-tuela.

bazterretik

Jose Luis Asensio

kultura >>

Euskal artearen izen handienetakoazenak Nafarroako historia etaimaginario kolektiboa jasoko ditueneskultura bat eman zuen EtxarriAranazko parkerako

Bermeon sortu zen NestorBasterretxea duela 90 urteeta Hondarribiko bere

etxean hil zen larunbatean. Gaur,20:00etan, azken agurra jasoko duDonostiako Zorroagan eginenden ekitaldi zibilean. Hara joanendirenen artean Etxarri Aranaz-ko Udalaren ordezkaritza bat iza-nen da. Aurretik, dolu-eskutitzabidali diote Etxarri AranazkoUdaletik familiari.

Basterretxea duela urte bat

egon zen Etxarri Aranatzen (2013-07-02), Nafarroako artearen ordez-karitza batekin. Udaletxean Nafa-rroa Bizirik fundazioko koordina-tzaile Vicente AzpilikuetakEnneco, haritzaren memoria inter-pretazio zentroari buruzko azal-penak eman zizkien. Bilera etagero Basopokale eta Danbolintxu-lo artean parkea hartuko duenparajera bisita egin zuten. Duelaurte bat Basterretxeari aurkeztu-tako ideia haren gogoko izan zeneta interpretazio zentrorako obrabat donatuko zuela jakinarazizuen. Interpretazio zentroa mar-txan jartzeko ekimen guztietankolaboratzeko asmoa azaldu zuen.

Udalak ibarrari buruzko argazkilehiaketa antolatu du

Arakil ibarra protagonistadiren argazkiak aurkeztudaitezke lehiaketara, bi sai-

letako batean: jaiak eta tradizioaksailean edo ondarea eta paisaiak sai-lean. Lanak hilaren 24ko 13:00ak arteaurkeztu daitezke. Sail bakoitzekoargazki onenaren egileak 250 euroirabaziko ditu. Herri bozketa bidezaukeratutakoaren egilearendako100 euro izanen dira. Argazki baka-rrak ezin izanen ditu bi sari jaso.

Lehiaketara aurkezten direnlan guztiak Arakilgo Egunean ikus-gai izanen dira, Urritzolako elkar-tean. Ondoren, udaletxeko batzargelan izanen dira, agorrilaren 8raarte. Egun horretan, Arakilgo Uda-laren Kultura Sailak sare sozialenbitartez herri bozketa bidez auke-ratutako argazki irabazlea zeinden jakinaraziko du. Horrekin bate-ra, epai-mahaiak sail bakoitzetikaukeratutako 10 argazki finalistakzeintzuk diren jakinaraziko diu. 20argazki horien erakusketa epea

11tik 13ra izanen da eta agorrila-ren 14an jakinaraziko du Arakil-go Udalak zeintzuk diren bi argaz-ki irabazleak.

Lehiaketak irauten duen bitar-tean hainbat modutan zabaldukoditu argazkiak, parte hartzea sus-tatzeko. Bestalde, 20 argazki fina-listak gerora erabiltzeko eskubideez esklusiboa gordeko du udalak.

Parte-hartzaileakBakoitzak sail bakoitzean hirunaargazki aurkez ditzake, udaletxe-an edo [email protected] helbidera bidaliz. Egileakizen-abizenak, nortasun agiria,helbidea, telefonoa eta e-posta hel-bidea eman beharko ditu. Gaine-ra, argazki bakoitza zein saileta-ra eta zein izenbururekin aurkez-ten duen zehaztu beharko du. Aldiberean, argazkiaren deskribape-na eta kokalekua gehitu beharkoditu. Lanak .Jpg formatuan aur-keztu beharko dira, 200 pppko erre-soluzioan eta argazkiaren alde-rik handienean 30 cm-ko tamainaizan beharko du.

SUAREZEN TESTURAKO MUTUBERRIARENILUSTRAZIOAK: Castillo Suarezek irabazizuen Peru Abarka album ilustratuen idaz-leen ataleko lehiaketa Zerua berun lanare-

kin. Altsasuarrak idatzitako lanari irudiakjartzeko ilustratzaileen ataleko lehiaketaMaite Mutuberria irabazi du. Bien lanekinalbuma argitaratuko da.

Arakil argazkitan

Enneco ezagutu gabejoan da BasterretxeaEnneco ezagutu gabejoan da Basterretxea

Eskultura

Eskultoreak eta Nafarroa Bizi-rik fundazioak lastailaren 4anaurkeztu zuten Iruñean egitas-morako egin zuen Enneco eskul-tura. 5 metroko altuera izanenduen altzairuzko obra da. Lau-ki luze horizontal batek eta xaflaborobildu batzuk osatzen dute.Eskultorearen esanetan, artela-nak harresi eta bihurguneak iru-dikatzen ditu. Harresia, Esta-tuen zapalkuntza, errepresioeta sufrimenduari erreferentziaeginez. Bihurguneak, Nafarroakbizirik irauteko gaitasuna etaborondatea duelako. Horrela,zurruntasuna eta malgutasunakontrajarri ditu Eneko Aritzaerrege nafarraren izena daramanartelanean.Basterretxeak aurkezpeneanesan zuenez, eskulturak Nafa-rroaren “bizi-goraldiaren histo-ria mingarria” erreproduzitzendu. “Artelan bat ez da beti balioestetikoekin egindako aurre-azterketa baten emaitza; batzue-tan gai batek lanaren estetika-ra eramaten zaitu eta hau kasuhorietako bat da”. EskultoreakNafarroarekiko duen maitasu-nak motibatu zuela nabarmen-du zuen. Basterretxeak Nafarroa Bizirikfundazioari eman zion eskultu-ra. Parkearen sarreran kokatu-ko da obra eta interpretaziozentroaren ikurra izanen da.Enneco, haritzaren memoriaproiektuaren alde Nafarroa Bizi-rik Fundazioari 2000 edota 6000euroko dohaintza egiten diote-nek, eskulturaren erreproduk-zio bana jasoko dute, Basterre-txeak sinatuta, eta agiri legal guz-tiekin.

Nafarroa Oinezekin

Basterretxeak lotura estua izandu Nafarroako ikastolen festare-kin. Urtez urte Artea Oinez era-kusketan, parte hartu du. Iñigo Ari-tza ikastolak 2005ean antolatuzuen Nafarroa Oineza. Urte har-tako otsailaren 18an Artea Oinez05 erakusketa aurkeztu zuten

Iruñeko gotorlekuko arma areto-an. Burundako ikastolako ardu-radunekin batera, han zen Baste-rretxea ere. Izan ere, bai aurkez-pena baita erakusketa bera ereartista omentzeko ekitaldi bihur-tu zituen Iñigo Aritza ikastolak.Hala eskertu nahi izan zioten urte-etan Nafarroa Oinezi eskainitakobaldintzarik gabeko laguntza.

Page 15: 472 guaixea

Guaixe • 2014ko garilaren 18a kultura 15

XVIII. mende hasierako gurutze-bidean euskarazko pasoak eta haiekegitea agindu zutenen izen-abizenakdaude idatziak

Iturmendi eta Aritzaga ermitaartean zegoen gurutze-bidea1.712koa da, “goiztiarra” Ezpi-

lleta elkarteko Mikel MarkotegiIjurkoren esanetan. Baina Itur-mendiko gurutze-bidearen berezi-tasuna da gurutzeak euskaraz ida-tziak daudela. Gurutzearen aldebatean Jesusen pasioari dagokionestazioa dago. Eta beste aldeangurutzea egiteagatik ordainduzuten iturmendiarraren izen-abi-zenak daude idatziak. Berezitasunhoriek guztiengatik Iturmendikogurutze-bidea ziurrenik euskarazidatzitako lehena izan zen.

Harrizko gurutzeak nahiko hon-datuak daudenez, idatzitakoa azter-tzeko nahiko lan izan zuten Mar-kotegik berak eta Nicolas ArbizuGabirondok, Iturnemdiko histo-rian aditua denak. Horretarakoargi txuri oso indartsu batekin ari-tu ziren. Idazkera alderatzeko auke-ra ere eman die Pilara ermitako ategaineko idatziak. Garai berekoa daeta hobe kontserbatua dago.

Lau gurutzetako idatziak azale-ratu dituzte, baina ez guztiz. Arbi-zuk XVIII. mende hasierako itur-

mendiarren zerrenda begiratubehar du eta horrela osatzea faltadiren izen-abizenak zein diren jaki-tea espero dute. Esaterako, badakiJoaquin de Mendia Iturmendiraezkondu zen urdiaindar bat zela.Arbizuren susmoa da Curtederia

etxeko Jofeph de Galartzarekinlotura duela gurutze-bideko euska-razko idatziak, bere etxeko arma-rrian ere euskarazko idatzi bat bai-tago. “Ia 40 urtez Iturmendiko apai-za izan zen eta euskararekikointeresa zuela dirudi”.

Idatziak Estazioa Alde batean BesteanV. C…… gundu (ce?)n(e?)an Antonyo de goyechea…VII. Gurucearequin bigarrenean erori Nicolas de Zufiaurrec eguin araziaVIII. Jerusalengo alabac consoladu zioten Pedzo juaquin de mendia año 1712XI. Jesuchristo gure juan(a?) (da?)go guruce(an?) ylzez josiri(c) ++m+guel de [g]oicoe[c]hea Y echeuerr[i]++g+

Izaroko teila, madein AltsasuTxuspo Poyok diseinatu du BermeokoMadalen festetako Izaroko uharteanjaurtikiko den teila

Bermeo Madalen festetan mur-gilduko da. Festa horiek Iza-

roko uhartea dute protagonista.Bermiotarrek Izaro euren jabetzadela aldarrikatzen dute Madalenegunean, garilaren 22an, teila batirla parean, itsasoan botaz. Bada,aurtengo teila berezia izanen da,Txuspo Poyo artista altsasuarrakdiseinatu baitu.

Txuspo Poyo irlaren inguruanIzaro proiektua egiten ari da. Harenbarruan diseinatu du astearteanitsasora jaurtikiko duten teila,artista altsasuarrak azaldu duenez“teilak garrantzi berezia baituBermeoko irla horren historian”.Bermeoko herriari dohaintzaneman dio teila. Bere esanetan,Madalen egunean teila “ospatze-ko eta aldarrikatzeko ekintza batda. Poetiko bezala izendatu ahaldugun ekintza bat da; erreala, sin-bolikoa eta irudizkoa batzen dituenekintza, hau da, irla, itsasoa etaherritarrak. Teilak transformazioprozesu entropiko bat aurkeztendu, hiru herrietako (Elantxobe,Mundaka, Bermeo) itsasontzienhondakinen arteko transforma-zio prozesua, hain zuzen ere” azpi-marratu du Poyok. Artistak gai-neratu duenez, “elkarrizketa ekin-tza batean, teila 3 aldeen galdeketada, forma bakar batean. Teilahonek teilape batean 3 herrienarteko elkartzea adierazten du,isla bakar baten historiaren etakondairaren artean, bakoitzakbere nortasuna duela ahaztu gabe”.

Teilaren istorioaIzaro Bermeo eta Mundakaherrien aurrean dago. Bermeokoada, baina irlaren jabetzaren ingu-ruan gatazka handiak izan dituz-te historian barna Bermeok etaMundakak, eta baita Elantxobekere. Azken horrek uko egin zionjabetzari. Dirudienez, jabetzaestropada batean erabaki zen.

Gurutze-bideez

Berez zegoen bakarra Lur San-tuan zegoen, bekatuak barka-tzen zituen bakarra zen. XVII.mende akaberan, 1.688an, AitaSaindu batek frantziskotarreieuren elizetan gurutze-bideakerrepikatzeko aukera emanzien. Kontzesio hori jaso ondo-ren frantziskotarrek gurutze-bideak egiteko emate gehiagoegin zituen. XVII. mende aka-beran eta XVIII. mendeen hasie-ran gurutze-bideen gorakadaizan zen. Dagokion erromatar zenbakiaidatzia duen harrizko gurutze-ak dira bidea osatzen dutenak.Normalean azkenak armascristhi delakoak edo Kristorenpasioan sartzen diren elemen-tuak zituen zizelkatuta (iltze-ak, eskailera, kurrika, mailua,zigorra…)

Gurutze-bide euskalduna Iturmendin

Gurutze-bideak Sakanan Lakuntzan badaude gurutzeak.Etxarrin desagertu egin zirenZugarretako etxeak egitean, bai-na bakarren bat gelditzen da.Bakaikun kalbariokoa gelditzenda. Pabilioiak eta bestelako erai-kuntzak egin direnez, Iturmen-diko gurutze-bideko gurutzeakPilara eta Aritzaga ermiten ingu-ruan pilatuak daude. Olatzagutian,hilerrian, kalbarioa gelditzen da,armas cristhi eta guzti. Ziordian,berriz, mendebaldeko sarrera egi-tean kendu zuten gurutze-bidea.

Page 16: 472 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garilak 18a, ostirala • 2. aldia • 472. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 35.5 . . . . . . 10.5 . . . . . . .2.8Etxarri A. 33.8 . . . . . . . 7.4 . . . . . . .6.6Altsasu 33.5 . . . . . . . 9 . . . . . . . . .3.5Aralar 25.8 . . . . . . . 5.8 . . . . . .19.8Urbasa 30 . . . . . . . . 10 . . . . . . . . .7.8

: eguraldiaasteko >>

Min: 16 Max: 29 Min: 16 Max: 23 Min: 13 Max: 19 Min: 12 Max: 20 Min: 12 Max: 23 Min: 13 Max: 26 Min: 14 Max: 28

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 15% euria: 53% euria: 87% euria: 30% euria: 10% euria: 10% euria: 10%

1. Noiz hasi zinen Sakananyogako klaseak ematen? Uharte Arakilen hasi nintzen kla-se arruntekin duela 7 urte, bainaaurten, Arbizun eta Etxarrin emanditut. Dena dela, Irotzen nire esko-la txikia daukat eta han ere klase-ak ematen ditut.

2. Arbizuko kanpinean eginzenuen inaugurazioa ezta? Bai, inaugurazio data ekaineanizan zen, San Juan suekin bateraeta 12 tailer ezberdin egin geni-tuen jendearen aurrean gure lanaerakusteko. Nik joga magikoa egi-ten dut, baina ekainean dantzaezberdinak, meditazioa soinue-kin, eta 4 kontzertu ezberdin izangenituen. Jende asko gerturatuzen eta oso giro polita izan genuen.

3. Azaldu pixka bat Arbizuko yogaaretoak dauzkan berezitasunak. Eraikuntza hau bizirik dago, ingu-ruan dauzkagun elementu guztiaknaturalak dira, esate baterako, las-toa, egurra, lokatza eta arbela. Tei-latua eusten duten 12 zuhaitz dauz-kagu eta erdiko borobiletik eguz-kiaren argia sartzen da. Paretekmetro eta erdi neurtzen dute, erai-kin bioklimatikoa da, eta honenbitartez ez dugu berorik galtzen.Arbizuko kanpinean kokatutadago eta forma borobila dauka.

4. Zergatik erabaki zenuen yogairakasle izatea? Betidanik mugimendu ekologis-ta eta sozialekin harremanetanegon naiz, eta honen ondorioz,aukera ezberdinak frogatu ditut.Nire asmoa beti izan da munduaaldatzearena, eta horregatik beregaraian, soziologia ikastea eraba-ki nuen. Ideia batek eragin han-

dia izan zuen niregan, aldaketasozial global bat egin ahal izate-ko, lehenik eta behin gu ere barru-tik aldatu behar gara, eta irizpi-de horri tinko eutsi diot.

5. Zer eman dizu yogak? Yoga maila askotan dago, horrega-tik batzuek ariketa multzo bat egi-teko erabiltzen dute, beste batzuekarnasketa lantzeko, eta hori denaaukera bat da. Hala ere, yogarenmunduaren barruan aldaketa sako-nagoak egiteko tresnak daude etaoso baliagarriak iruditzen zaizkit.Gazte asko bezala, asko edan etaerre nuen, hori zen momentuandibertitzeko geneukan modua.Gaur egun, esparru bereziak sor-tzen ditut jendea zoriontsu eta giroonean egon dadin eta edatearenaeta erretzearena beste maila bate-an geratzen da.

6. Zer da yoga magikoa? Hiru hitz erabiltzen ditut yogamagikoa definitzeko. Bizia, diber-tigarria eta sakona. Yoga oso des-berdinak daude, batzuk oso lasaiakdira, oso motelak; beste batzukkirol fisikoa egitekoak dira.

7. Deskribatu eguneroko klase bat. Klase bat beti mugimenduarekinhasten da. Musika jarri eta dantzalibrea egiten dugu, beste batzuetan,berriz, koreografiak prestatzenditut. Geroxeago, yoga klasikoarenmunduan sartzen gara eta postu-rak lantzen ditugu, edota eguzkia-ren eta ilargiaren agurrak. Buka-tzeko, arnasketak, gorputza aktiba-tzeko eta baita erlaxatzeko ere.

8. Ze onura ditu yoga magikoak? Nik yoga ezin dut alaitasunik gabeulertu, beti erlazio handia dauka

poztasunarekin. Klaseetara depri-mituta dagoen jendea etortzen dabatzuetan eta hiru lau hilabetepasa ondoren, aurpegian irribarreamarraztu egiten zaiela ikusi dut.Bestalde, arazorik gabe datorrenjendeak primeran pasatzen du.Indar gehiago lortzen da, malgu-tasun gehiago.

9. Sakanan arrakasta handia aldauka yogak? Badakit kiroldegietara jende askoetortzen dela. Nire kasuan, Uhar-teko eskolan, Etxarriko udaleaneta kiroldegietan egon naiz eta jen-de asko gerturatzen da.

10. Zer nolako prestakuntza jasoduzu yoga munduan aritzeko? 12 urteko prestakuntza egin nuen,koherentzia bilatzen nuen nireburuan eta prozesu pertsonal han-dia jasan dut gaur egun arte. Barru-tik asko aldatu naiz, ikuspuntuakere ez dira berdinak, gaur egun esandezaket lehen baino pertsona hobeabihurtu naizela. Yogako irakasle-en irakasle bihurtu naiz eta horre-tarako, Espainiar estatuko lekudesberdinetan aritu naiz lanean.Bestalde, Reikiko maisua naiz,energia mugitzen nahiko ona, artemartzialak ere ikasi ditut, eta tres-na hauek guztiek asko balio dute.

11. Noiz hasiko dira yoga klaseak? Irailetik aurrera, astelehena etaasteazkenetan. Jendearen maila-ren arabera 3 talde eginen ditut. Kla-se arruntak emanen ditut, bainaprestakuntzari ere lekua egin nahidiot. Yoga magikoa irakasteko ikas-taroa emateko asmoa daukat, Rei-ki prestakuntza, irakasle interesga-rrien bisitak eta musika ikuskizu-nak (urrian Terry Oldfield).

>>11galdera

Omkar, JosebaCarabia Nuin

Yoga irakaslea. Arbizu

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

GARILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarirako 3 hila-beteko harpidetza, Artazako kanpinean %10ekodeskontu balea eta Armix sukaldean liburua.2. Lacturale esnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkari-rako 3 hilabeteko harpidetza, Artazako kanpinean

%10eko deskontu balea eta Armix sukaldean liburua.3. Lacturale esnea eta yogurtak, , Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza, Artazako kanpinean%10eko deskontu balea eta Lunatikoak liburua.4.Lacturale esnea eta yogurtak, ,Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza, Artazako kanpinean%10eko deskontu balea eta Lunatikoak liburua.

Garilekobazkide zozketa

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

19 26 4 10

Arbizuko ekokanpinean Amari yoga magiko eskola zabaldu du.