470 guaixea

of 16 /16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garilak 4, ostirala • 2. aldia • 470. zenbakia Altsasuko Koxka taberna taldea areto futboleko Kluben Arteko Estatuko Txapelketa amateurreko txapelduna Ezkurdia San Ferminetako 4 1/2ko finalean Kirolak >> 12 Kirolak >> 11 Hondakinen tratamendu tasa aldatzea aztergai >>5 Interneteko .EUS nabigazioa hasi da Larunbataz geroztik 92 aitzindari .EUS domeinuarekin dabiltza sarean >>3 Jarrera ekintzailea duten langabeak behar dira >>7 Pasa den udazkenean Arbizuko Utzugane Garapen Zentroan elkartzen ziren SNEINN programako parte-hartzaileak. Artxiboa Euskarazko hedabideak diruz laguntzea eskatu dute Euskararen Nafar Kontseiluak egin dio eskaera Nafarroako Gobernuari >>3 Arakilgo Udala ere isunen kontra >>6 Gaur Ez taldea disko euskaltzale batean >>14 Nafarroako Hondakinen Partzuergoak materia organikoaren bilketan ahalegina egiten dutenak saritzea aztertuko du Mank-ek kutsatzen duenak edo gaika banatzen ez duenak gehiago ordaintzea proposatuko du Irakurri, Gozatu eta Oparitu, sariak banatuz agur >>15 Urdiainek San Pedro festak hartuko ditu bihartik >> 2

description

 

Transcript of 470 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garilak 4, ostirala • 2. aldia • 470. zenbakia

Altsasuko Koxka taberna taldeaareto futboleko Kluben ArtekoEstatuko Txapelketaamateurrekotxapelduna

Ezkurdia San Ferminetako 4 1/2ko finalean

Kirolak >> 12Kirolak >> 11

Hondakinen tratamendutasa aldatzea aztergai

>>5

Interneteko.EUSnabigazioahasi daLarunbataz geroztik92 aitzindari .EUSdomeinuarekin dabiltza sarean >>3

Jarrera ekintzailea dutenlangabeak behar dira

>>7

Pasa den udazkenean Arbizuko Utzugane Garapen Zentroan elkartzen ziren SNEINN programako parte-hartzaileak. Artxiboa

Euskarazkohedabideakdiruz laguntzeaeskatu duteEuskararen NafarKontseiluak egin dioeskaera NafarroakoGobernuari >>3

Arakilgo Udalaere isunenkontra >>6

Gaur Ez taldeadiskoeuskaltzalebatean >>14

Nafarroako Hondakinen Partzuergoakmateria organikoaren bilketan ahaleginaegiten dutenak saritzea aztertuko du

Mank-ek kutsatzen duenak edo gaikabanatzen ez duenak gehiago ordaintzeaproposatuko du

Irakurri, Gozatueta Oparitu,sariak banatuzagur >>15

Urdiainek SanPedro festakhartuko ditubihartik >> 2

Mendi irteerakBidarrai-Erratzu-Bidarrai. Garilaren5ean eta 6an, larunbatean etaigandean, 6:00etan. EtxarrikoLarrañeta mendi taldea.

Bestelakoak I. auto klasikoen topaketa. Garilaren5ean, larunbatean, 10:00etatik14:00etara Altsasuko Zumalakarregiplazan.

Deialdiak Zorri azoka, merkatu soziala.Garilaren 4an, ostiralean, 17:00etatik

21:00etara Etxarri Aranazkoestalopean.

Hipotekek kaltetutakoenPlataforma. Garilaren 4an, ostiralean,19:00etan Altsasuko Gure Etxekolehen solairuko 1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 4an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Herri ostiralak. Garilaren 4an,

ostiralean, 20:00etan Altsasuko Foruplazan mobilizazioa, gero afaria.Ospa!

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 6an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Garilaren 7an, astelehenean,15:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

>> Garilak 5, lanbata12:00etan Etxajua eta festen hasieraTXORONGO txarangak alaitua.13:00etatik 14:00etara Trikipoteoa(Urdiaingo gazteek antolatua). 13:00etatik 15:00etara Kuadrillenarteko kalderete txapelketa (Suak udalakjarriko ditu).17:00etan Kuadrillen arteko herri kiroltxapelketa (UGA-k antolatuta).17:00etan Haur kategoriako bizikletalasterketa eta gynkana.20:00etatik 22:00etara TRIKIDANTZtaldearekin dantzaldia.22:00etan Euskal presoen aldeko herriafaria.1:00etatik 4:00etara TRIKIDANTZtaldearekin dantzaldia.

>> Garilak 6, domeka10:30ean Ardo banaketa San Pedrokohariztian.12:30ean Meza nagusia San Pedrokobaselizan.14:30ean Bazkaria San Pedrokozelaietan.17:00etan Zortzikoa.19:00etan Salbea eta herrirako itzulera.20:00etatik 21:00etara AstoarenUrrezko Kaka lehiaketa futbol zelaian,trikitilariek alaituta (UGA-k antolatuta).

20:00etatik 22:00etara DantzaldiaOROTS taldearekin.22:00etan Zezensuzkoa.00:30etik 2:30era Dantzaldia OROTStaldearekin.

>> Garilak 7, astelehena.Jubilatuen eguna10:00etan Gosaria alondegian,Tintiniturri elkartearen eskutik. 12:00etan Meza.13:00etatik 14:00etara ALTSASUKOABESBATZAren emanaldia.14:30ean Jubilatuen bazkaria frontoian.Ondoren BIXENTE SETOAINekindantzaldia.15:00etan Gizonen bazkaria, MALABABAtxarangak alaitua. 18:00etan Ikuskizuna LA TIRILI antzerkitaldearekin.20:00etatik 22:00etara eta 00:00eta-tik 3:00etara JOSELU ANAIAKtaldearekin dantzaldia.

>> Garilak 8, asteartia10:00etan Gosaria alondegian, gizonekeskainia.12:00etan Herriko dantzari txikiak.13:00etan SAKANAKO TRIKITILARIAK plazan.14:30ean Emakumeen bazkaria,

SAKARANGA txarangak girotua.17:30ean Talo tailerra plazan.20:00etatik 22:00etara eta 00:30etik3:30era Dantzaldia GAUBELA taldeare-kin.

>> Garilak 9, asteazkena10:00etan Gosaria alondegian, Aitziberelkartearen eskutik.12:30ean Aizkolariak eta harrijasotzaileaplazan.14:30ean Herri bazkaria.17:30ean Etxez etxe IRUNBERRIKOtxarangak alaitua.

16:30etik 19:30era Jolas parkea, jokoelektronikoak, gurasoendako etahaurrendako motorrak…20:00etatik 22:00etara DRINDOTStaldearekin emanaldia.22:00etan Zezensuzkoa.23:00etan Trikipoteoa plazatik hasita(UGA-k antolatuta).00:30etik 3:30era DRINDOTS taldeare-kin dantzaldia.

*Oharra: Egunero, eguerdi eta iluntzean,ardoa banatuko da.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

UnaiZORIONAK zure seigarrenurtebetetzean!! Ongi pasazure egun desiatuenean.Muxu asko Etxarri ta Arbi-zuko familiaren partetik.

Irune KarasatorreSuredaZorionak Irune! 9 urte SanFerminetako txupinazore-kin beteko dituzu!Per moltsanys a l'amiga dels animals!Muxu pila, etxekoek.

Ibon MuñozGoikoetxeaUztailaren 6an txupinazoabotatzera etorri zinen etaoraindik, hemen gaude zurekin parrandan. ZORIONAK pottoko!!

Nora RazkinPiñasZORIONAK zure hiru-garren urtebetetzean,bereziki, Leire eta Alai-nen partez.

garilak 4-10Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

UnaiZorionak txiki eta ondopasa! Muxu asko Ama-txuren partez!

FESTAKUrdiain:

San Pedruek

Guaixe • 2014ko garilaren 4a 3

ezkaatza >>

Larunbataz geroztik 92aitzindari .EUSdomeinuarekin dabiltzasarean

Abenduaren 3ra arte, Euskara-ren Nazioarteko Egunera arte, 92aitzindari horien .EUS domeinu-izenak izanen dira horrela aktiba-tuak egonen diren bakarrak. .EUS“abizena” Interneten zabaldukodutenak eta munduari adierazikodiotenak badela komunitate bateuskaraz ari dena eta euskal kul-tura jorratzen duena. Aitzindarizerrenda 9 enpresak, 23 erakundepublikok, 14 hedabidek eta euskalkulturgintzako erakundeek osa-

tzen dute. Guztiek Puntu.Eus fun-dazioari diru-ekarpenak egin edobestelako laguntza eman diote.

Puntu.Eus fundazioko buruJuan Mari Torraldaik azaldu due-nez, “domeinuaren aitzindarienzerrenda, zerrenda oso anitza da,izaera, dimentsio eta jatorri ezber-dineko entitateak biltzen dituela-ko”. Aniztasun hori .EUS Domei-nuaren izaera inklusiboaren islazuzena dela uste du Torraldaik.

Aitzindarien artean daude eus-karazko tokiko komunikabideakbiltzen dituen www.tokikom.eus,herri ekimeneko hedabideenelkartea, www.hekimen.eus edo-ta herrietako euskaltzaleak sare-tzen dituen erakundea: www.topa-

gunea.eus.

Hurrengo faseakAitzindarien fasearen ondoren,Torraldaik abiarazte-aldia etorri-ko dela jakinarazi zuen. Bigarrenfase hori irailaren 16an hasi etaazaroaren 18ra arte luzatuko da.Abiarazte-aldian mota guztietakoerakunde publiko, elkarte etaenpresek euren domeinu-izenak

eskatu ahal izanen dituzte, lehen-tasunez, publiko orokorrera ire-ki aurretik. Denbora tarte horre-tan eskatzen diren domeinu-izenguztiak abenduaren 3an aktibatu-

ko dira, Euskararen NazioartekoEgunean. Data horretan zabaldu-ko da .EUS Domeinuaren Fase Ire-kia edo Orokorra, nahi duen guz-tiari zabalik izanen dena.

Astelehenean egin zen Euskara-ren Nafar Kontseiluaren bilera.Nafarroako Euskaltzaleen Topa-guneak komunikabideen ingu-ruan planteatutako proposame-na aztertu zen. Aipatu bileranEuskararen Nafar Kontseiluakerabaki zuen Nafarroako Gober-nuari hedabideei euskara erabil-tzeagatik ematen zitzaizkien diru-laguntzak berreskura daitezeneskatzea. Gainera, kontseilu-kide-ek euskarazko hedabideen lana-rekiko aitorpena behar adinakofinantzaketa egonkorrean mamidadila eskatu zuten. Aldeko 13 bozjaso zituen proposamenak etaadministrazioko 5 ordezkariakabstenitu ziren.

Bileran, Topagunearen ordez-kari gisa Bierrik fundazioko Ain-hoa Urretagoiena Arruabarrenakparte hartu zuen. NafarroakoGobernuak 2012. urtean hedabide-

endako diru-laguntzak aurrekon-tutik ezabatu zituela gogora eka-rri zuen. Euskararen Legea bete-tzea eta heldu den urteko aurre-kontuan partida bat sartzea eskatuzuen. Urretagoienak diru-lagun-tza deialdian euskara hutsez ari-tzen diren komunikabideei lehen-

tasuna emateko eskatu zuen, haienbiziraupena ziurtatzeko eta etor-kizun duina bermatzeko.

Asteleheneko bileran ere hirubatzorde osatzea erabaki zen: ter-minologia eta toponimia, soziolin-guistika eta, azkenik, helduen eus-kalduntzearen batzordea.

EHEk udalarekin harremanaeuskaraz nahi duten hainbataltsasuarren eskaerak bideratu ditu.Iortian jarritako postontziaren bidezeskaerak jasotzen segituko dute

Udalak eta biok euskaraz dinami-karen barruan, Altsasuko EuskalHerrian Euskaraz (EHE) eragileakhainbat herritarren eskaerak jasoeta udaletxean aurkeztu ditu. Eska-era horietan altsasuarrek udalare-kin harremana euskaraz nahi dute-la adierazi diote udalari. EHEkokideak lehen eskaerak aurkeztuondoren, udaleko euskara zinego-tziarekin eta euskara teknikariare-kin bildu ziren eta euskaltzaleei jaki-

narazi zieten eskaerak betetzekolanean ari direla udalean. Aldeekelkarlanean aritzeko prestutasunaazaldu zuten.

Sinadura eman duten altsasua-rrekin ostiralean bildu ziren EHE-ko kideak eta orain arte emandakourratsen berri eman zieten. EHE-ko kideek Altsasuko euskaltzaleakkanpainarekin bat egitera anima-tu dituzte. Udalarekin harremanaeuskaraz nahi dutela dioen eskae-ra orria Iortia kultur gunean betedaiteke eta han dagoen postontziansartzea nahikoa da. Udalean aurkez-teaz EHEko kideak arduratuko dira.

Euskararen Nafar Kontseiluakhedabideendako diru-laguntzakberreskuratzea proposatu du

Nafarroako euskalgintzako kideak aurreko agerraldi batean. Artxiboa

SAKANA

SAKANA

.EUS nabigazioa hasi daPuntuEus

[email protected]

665 770 945

.EUS domeinuaren aurkezpena.

Altsasu»

Udala eta euskaltzaleakelkarlanean ariko dira

Udaberriaren agurrarekin, JuanCarlos I de Borbon, Espainiakoerrege ohia, joan zaigu abdikatuondoren. Ez dakigu AfrikakoSerenguetti edota Massai Maraparkeetara elefanteak ehizatzeraedo bere “Bribon” belaontzianAlemaniako Corinna zu Sayn-Wittgenstein Printzesarekin Nizaedo Monakoko Kasinoetara guredirua 200 euroko ardo botiletan etajokoan gastatzera. Halabeharrez,

ponpa eta glamourrez betetakozeremoniarekin batera jarri dutebere semea, Felipe VI.a, nazioa-ren aurrean, estatu buru bezala,koroa bere buruan jarriz. Haubai, serioago eta oso prestatuadatorkion eginbeharrei aurre egi-teko. Edo hori diote jakintsuek.

Diputatuen kongresuan, aurre-neko hauteskundeetan gehiengoaizan zuten bi alderdiek. Europa-ko hauteskundeetako boto inten-

tzioaren aldaketak nabaritu ondo-ren, tramite legegile guztiak ziz-tu bizian eman dituzte azkenurteko erregimen monarkikoamantendu dadin, nola ez, nabar-mendutako boto aldaketak erre-gimen monarkikoa arriskuanjarri baitezake. Gogoratu behar,ezarritako monarkia hau, monar-kia parlamentarioa dela, zeinbere xedearekin, hasiera etabukaera parlamentuan duelarik.

Azkenaldiko ezkertiar alderdipolitiko berrien agertze arrakas-tatsuak eta betiko bi alderdi bote-retsuen jaitsiera geldiezinak alda-keta mordoa ekarri dezake, etahorietako bat, monarkiaren buka-era izan daiteke. Europar hautes-kundeak aurreratu diguna zerada, hurrengo Espainiar estatua-ren hauteskundeetan erraz ger-ta daitekeela alderdi bi horienartean gehienezko botoa ez iza-

tea eta gertatu daitezken aldake-ta legegileei aurre egiteko botonahikorik lortu ezean, errepubli-ka parlamentarioa ezartzea.

Zorionak monarkikoei, azkenbi astetan kongresuak pin, pan,pun Felipe VI.a koroadun bihur-tu dute, baina gauzak aldatu dai-tezke. Ez ahaztu. Ah, eta Gora SanFermin!!!Kexak, iritziak, iradokizunak: [email protected]

Guaixe • 2014ko garilaren 4a4 iritzia

Udako solstizioa iritsi zaigu etahorren lekuko izan dira gureherrietan izan ditugun ospakizu-nak. Su inguruan salto eta algaraibili gara urteko sasoi berria ospa-tuz. Horrekin batera, asko eta askogure oporraldian pentsatzenhasiak gara, non pasako ditugunoporrak, nora joango garen, zen-bat kilometro egingo ditugun…

Baina, zoritxarrez bidaiak betiez dira aisialdirako izaten, asko-tan ezin dugu erabaki zer eginnahi dugun edo nora joan nahidugun. Ongi dakigu gutako askok;urte osoan zehar ere milaka kilo-metro egin behar izaten ditugu

gure senide eta lagunak espainiareta frantziar estatuko kartzeletanbisitatzeko. Gutako askok ere,oporrak horren arabera molda-tu behar izaten ditugu eta maiteditugun horiek aurkitzen direnlekuaren arabera egin behar iza-ten dugu bidaia.

Hilabete honetako berriei erre-paratuta ere, dispertsioak dituenondorioak direla eta, berri larriakzabaldu beharrean gaude: hila-bete honetan, espetxeetara bide-an, bi Euskal Preso Politikorensenitartekoek auto istripuak izandituzte errepideetan. Istripuhauekin, urte honetan jadanik

bost izan dira kartzeletako dis-pertsioak eragin dituen ordai-nak. Horrelako gertakariek age-rian uzten dute, berriro ere, saka-banaketak senide eta lagunenganeragiten duen sufrimendua.

Beste aldetik, gaixorik ditugunEuskal Preso Politikoen ingu-ruan ere berri txarrak emanbeharrean gaude. Batetik, Ven-tura Tome tafallarrak hirurogeiurterekin bi minbizi pasa dituurte bakar batean. Murtzia I-ekoespetxean dispertsatuta dago,etxetik 700 kilometrotara. Iritsizaizkigun azken berrien arabe-ra, erradioterapia eskuburdine-

kin eman diote, horrek dakartzanarriskuekin.

Ibon Iparragirre ondarrutarra-ren egoera ere oso kezkagarriada. 2011-ko urriaz geroztik espe-txealdia bere etxean ari zen bete-tzen, segurtasun neurri zorrotze-kin. Martxoan atxilotu zutenberriz eta Basauriko espetxeraeraman. Handik Navalcarnero-ra urrundu zuten apirilean etaokerrera egin du bere egoerak.Ihesa C fasean dauka. Horrekmaila kognitiboan eragiten dio.Horrelako egoeran egonda, espe-txean erasoak jasaten ditu etabakartu egin dute.

Egoera oso larrian dituzte gurepresoak. Egoera honen aurreankalera atera beharrean gaude,denon indarra beharrezkoa da.Gure herrietako jaietan ere borro-ka dezagun maite ditugun horienalde! Etxean eta aske nahi ditu-gulako!

Etxerat

barrutik kanpora

Itzalpetik

Denok sentitu dugu gure bizitza-ko momenturen batean antsieta-tea izenez ezagutzen dugun ondo-eza sentsazio hori: gure bizitzanaldaketa handi bat eman denean,egoera berri batera egokitu behardugunean, azterketa baten aurre-tik, laneko elkarrizketa batean…

Antsietatearen ondorioak gor-putzean sentitzen ditugu (ten-tsio muskularra, kontzentratze-ko zailtasunak, lo egin ezina,

botagura, zorabioak, arnasketanzailtasunak…) baita portaeraneta maila psikologikoan ere (kon-tzentratzeko zailtasunak, geldiegoteko zailtasunak, suminkor-tasuna, beldur handia, ihes egi-teko gogoa, kontrola galtzearibeldurra…).

Antsietatearekin erlazionaturikkontzeptu ezberdinak daude, oina-rrizkoenak beldurra eta estresadira. Beldurra sentitzea, berez, ez

litzateke negatiboa izango. Arris-ku baten aurrean gorputzak ema-ten duen erantzuna da. Gure gor-putzak mezu bat bidaltzen digu,arriskuen aurrean arreta jar deza-gun: gure burua babestearekinerlazionaturik dago.

Baina antsietatearekin, momen-tu oro arrisku baten aurreanegongo bagina bezala sentitzengara. Ondoeza handia sentitzeazgain, honek gure osasun fisiko-

an ere eragina du. Gure organis-moa sufritzen hasten da, hauahulagoa bihurtuz.

Hau guztia, sufriarazten dugunsintoma bat da. Beraz, gutaz ardu-ratzea eta honen atzetik dagoe-nari aurre egitea gure esku dago.Gure bizitzan gertatzen ari zai-gunari arreta jartzea ezinbeste-koa da: zer nolako bizimodua,harremanak… ditudan, nireburuarekiko exijentziak, pentsa-

menduak, sinismenak… nolako-ak diren eta nondik datozen, zein-tzuk diren nire benetako mugak,zer ari naizen saihesten nire bizi-tzan (bai nire harremanetan, bai-ta nire nortasunari dagozkionalderdi ezberdinetan ere). Beraz,begirada barrurantz eraman etahor gertatzen ari denari arretajartzea, lehenengo pausoa ema-tea izango litzateke.Naroa Iraurgi

hara zer dien

Antsietateari buruz

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Larraitz

Amadoz Lazkano eta Eñaut AgirrebengoaZUZENTZAILEA: Garazi Barandalla KanposARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Eduardo Galan

Pin, pan, pun, Felipe VI.-a koroadun!!!

Garagarzaroan 99 sakandargutxiago zeuden izena emandabulego horretan

Altsasuko enplegu bulegoan aste-lehenean izena emanda zeudensakandarrak 1.365 ziren, aurrekohilean baino 99 gutxiago. IruñekoZabalguneko bulegoan izenaemanda dauden irurtzundar etaarakildarren datua falta da, pasaden hilekoibarrekoalangabetukopurua izateko. Bestalde, aurre-

ko hilean Altsasuko bulegoan 538kontratu sinatu ziren, haietatiksoilik 24 izan ziren mugagabeak.

Hilabetea 47.107 langaberekinitxi da Nafarroan, aurreko hileanbaino 2.049 pertsona gutxiago dau-de izena eman enplegu bulegoetan(%4,17). Pasa den urteko garagarza-ro akaberarekin alderatuz gero 4.314langabe gutxiago dago (%8,39). Gene-roari dagokionez, 25.062 emakumedaude langabezian (%3,25 behera)

eta 22.045 gizon (%5,19 behera).Nafarroako Enplegu Zerbitzuko

zuzendari kudeatzaileak, Mª IsabelGarcia Malok, urte-arteko datuarierreparatu dio: “bederatzi hilabe-te jarraian jaitsi da langabezia eta2013 akaberan sumatutako joerabaieztatzen du”. Zehaztu zuenez, jai-tsiera “gazteen artean kontzentra-tzen da, 30 urtez azpikoen arteanlangabezia %14,43 jaitsi da azkenurtean”.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a 5

SAKANA

Kutsatzen duenak ordaintzen duirizpidean oinarrituta, Mank-ek biurte egin ditu aldaketa eskatzen.

Materia organikoaren gaikako bil-ketan ahalegin berezia egitenduten erakundeak daude Nafa-rroan, horien artean SakanakoMankomunitatea. NafarroakoHondakinen Partzuergoak ahale-gin hori nola saritu aztertzeko lanbatzordea sortuko du. Partzuergo-ak garagarrilaren 19an hartu zuenerabaki hori eta Mank-eko buruAitor Karasatorre Muguruzak“pozik” hartu zuen. “Kutsatzenduenak ordaindu dezala edo gai-ka banatzen ez duenak gehiagoordaindu dezala irizpideak defen-datuko ditugu partzuergoan”, azal-du du Karasatorrek.

Sortutako hondakin kopurua,gaikako bilketa maila edo trata-mendurako partzuergoari eman-dako tona kopurua moduko iriz-pideak kontuan izan gabe, Nafa-rroako Hondakinen Partzuergoakorain arte tasa bakarra kobratzendie herrialdeko mankomunitate-ei. Karasatorrek nabarmendu dubi urte daramatela tasa horrenaldaketa eskatzen: “tasa bakarrak

ez du sustatzen herritarrak hon-dakinen banaketan bustitzea eta,gainera, hondakinak nahasitaematea bultzatzen du”. Horrega-tik, partzuergoak Europako hon-dakinen araudiari buruzko prin-tzipioa bere egitea eskatu du:kutsatzen duenak ordain dezala.

Ereduak

Mank-eko buruaren proposamenapartzuergoak mankomunitateeibi irizpideren arabera kobratzeada: tratamendurako emandakohondakin tona kopuruaren etafrakzio bakoitzaren (errefusa,organikoa, tamaina handikoak…)

tratamenduaren kostuaren ara-bera. “Hala kobratuko balitz Euro-pako irizpidea beteko litzateke etagaikako bilketaren hobekuntza-ren, hondakinen ekoizpena txiki-tzearen eta birziklatzearen alde-ko ahaleginaren arabera saritukolitzateke”, dio Karasatorrek.

Ibarreko erakundeko presiden-teak azaldu duenez, 2004tik Kata-lunian isurien (gerora ere erraus-keta gaineko) kanona indarreandago eta jasotako diruen erdiagutxienez zati organikoaren tra-tamendura bideratzen da eta gai-nontzekoa hondakinen kudeake-ta ekintzetara. Gipuzkoa eta Biz-kaiko partzuergoek emandakotonen gaineko tratamendu koste-ak kobratzen dizkiete toki era-kundeei. Karasatorrek Sakanakoherri batzuetan %80 birziklatzendela eta sakandar horiek honda-kinak banatzen ez dituzten pertso-nek bezala ordaintzea ez dela bidez-ko azaldu du.

580.000 euroDiru hori ordaindu zion 2012aneta 2013an Mank-ek partzuergo-ari. Hala ere, 2013an Mank-ek1.500 tona hondakin gutxiago(%22,62) eman zituen, atez ate-koa eta sistema mistoa indarre-an jarri zirelako. Hondakin bilke-tan ahalegina eginda ere tasa beraordaintzeagatik kexu da Mank.

Mank-eko langileak Uharte Arakilen hondakinak jasotzen.

Kisusgilea aldamioan lanean.

Nafarroako Hondakinen Partzuergoaktratamendu tasaren erreforma aztertuko du

»

Langabezia %6,76 jaitsi zenAltsasuko enplegu bulegoan

sakanerria >>PABILIOI BATEAN 405 MARIHUANA LAN-DARE ATZEMAN DITU FORUZAINGOAK:Garagarrilaren 19an Foruzaingoak 23 ur-teko arbizuar bat atxilotu zuen, osasun pu-

blikoaren kontrako delitua eta argindarkontsumoan 5.000 euro inguruko balioaduen iruzurra egitea egotzi zioten. Saltze-ko prest zegoen marihuana opatu zuten.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a6 sakanerria

Arakil/Irurtzun»

SAKANA

motzean

Haurrakgoiaingeruariaurkezteko epeazabalikEkitaldia garilaren 20an izanen da,12:30ean, Aralarko santutegikomeza nagusiaren barruan

Aralarko Deun Mikel Goiaingerua-ren Kofradiak 11. aldiz haurrakAralarko goiaingeruari aurkeztu etaharen musua jasotzeko ekitaldiaantolatu du. Gaur egungo elizarenaraudiak umeak haien parrokietanbataiatu behar direla dioenez, gura-so askok santutegiarekiko duten lotu-ra handia mantentzeko modua dahaurren aurkezpena, " ospakizunahaur guztiei zuzenduta dago".Aurkezpenaren ondoren haur bakoi-tzak bere izena eta San Migelen lagunizendapena duen pergamino bat jaso-ko du. Pergamino horiek behar beza-la prestatu ahal izateko aldez aurre-tik izena ematea eskatu dute kofra-diatik. Horretarako santutegian daudentxartela bete edo kofradiako buru JoseMari Ustarrozi eman beharko zaio,garilaren 15a baino lehen.

Musika eskolarakobi kontrataziogeldiarazi ditugobernuakIrurtzungo Udalak, oposizio-lehia-keta bidez eta lan-kontratu finko-arekin, gitarra klasikoko eta zehar-kako txirula irakasle bana kontra-tatu nahi zituen, “irakasleei lansegurtasuna emateko” Txiki Iriartealkateak azaldu digunez. Eskolak,beraz, behin-behinean dauden ira-kasleek ematen jarraituko dute. Deialdia apirilaren 25ean argita-ratu zen Nafarroako Aldizkari Ofi-zialean eta Landa Garapeneko,Ingurumeneko eta Toki Adminis-trazioko kontseilariak egindakoerrekerimendua aurkeztu zuen.Kontseilariak Espainiako Gober-nuaren aurrekontu egonkortasunlegea eta defizit publikoa murriz-teko neurriak oinarri hartuta eginzuen Irurtzungo Udalaren kontra,lanpostu finkorik ezin dela eginargudiatuz. Irurtzungo Udalakgatazka juridikorik ez abiatzeaeta errekerimendua onartzea era-baki du.

Anitz EskisabelBarandiaran askeArbizun familia duen Anitz Eskisa-bel Barandiaran asteazkenean Topa-seko espetxetik atera zen, zigorrabete ondoren. Ibon Fernandez Ira-diri bere garaian atzemandako doku-mentuetan oinarrituta, hainbat atxi-loketa egin zituen poliziak. 2005ekootsailaren 9an atxilotu zituzten Eski-sabel eta beste 13 pertsona. Atxi-loketa haiek guztiak Baltasar Gar-zon epaileak agindutako sarekada"prebentiboen" barruan kokatu ziren.2007ko ilbeltzaren 24 arte presoegon zen. 2010ean 6 urteko espe-txe zigorra ezarri zioten, ETArekinkolaboratu zuelakoan. 2010ekogarilaren 5etik zegoen preso.

Hainbat alderdik zabalik dagoenauzi batek ibarreko erakundearenkontuan izan dezakeen eraginagatikkezka azaldu dute

Pasa den asteko asteartean, eta PPkhala eskatuta, Nafarroako KontuGanberako ordezkariak Nafarro-ako Parlamentuko Toki Adminis-trazio batzordean izan ziren Saka-nako Mankomunitatearen 2012kofiskalizazio txostena azaltzeko.Kontu Ganberako presidente HelioRobledak azaldu zuenez, Mank-en“adierazle nagusiek egoera sane-atuan dagoela erakusten du. Ohi-ko gastuak ohiko diru-sarrerekinestaltzen dira eta erakundeak zor-petzeko gaitasuna du”. Robledaknabarmendu zuen Mank-ek planestrategikoa izatea ona dela, “pla-nifikaziorako kezka erakustenduelako”.

Mank-en fiskalizazio txostenaegin zuen Kontu Ganberako lan-gile Asun Olaetxeak, ibarreko era-kundean opatu zuen aldeko jarre-ra azaldu zuen: “azterketa egin aha-la azaltzen ziren akatsak, ahal zelamomentuan zuzentzen zituzten.Eta egindako gomendioetakobatzuk dagoeneko indarrean dau-de edo bideratuak”. Azken horie-tako bat hutsik dauden dozenabat lanpostu betetzea da. Dagoe-neko Mank-ek kontu-hartzaileaaukeratzeko deialdia egina du.Edo Jai-Busa kontratatzeko deial-dia zabaldu da.

Kezka iturriaParlamentuko batzordean daudenalderdiek Mank-en kudeaketa ona-gatik “poztu” ziren. Hala ere, PPk,UPNk, PSNk ibarreko erakunde-

aren kontuetan eragina izan deza-keen helegite bat aipatu zuten.Urdalurko ur ematea Lakuntzaeta Uharte Arakil artean luzatze-ko lanak dira Nafarroako Admi-nistrazio Auzitegian daudenak.Obra-zuzendaritzaren araberaegindako lanek 644.551 euroko(BEZ barne) balioa dute, lanakegin zituen enpresarendako,berriz, 1.349.484 euro.

2012ko otsailaren 7an adjudika-tu zuen Mank-ek 1.021.048 eurotan(BEZ kanpo). Lanak hasi eta hiruegunera, ordea, gelditu egin ziren,sei hilabete eta erdiz, desjabetzebidean zeuden ondasunen jabeekez baitzuten pasatzeko baimenikeman. 2012ko irailaren 1ean hasiziren berriro. Obra-lanak 2013anamaitu ziren eta kitapena egitekodago oraindik. Uharte Arakil etaIrañetako adarrak ez dira egin.

Batzar Orokorrak 13.324 eurokozigorra ezarri zion enpresa adju-dikaziodunari, lanak 109 egunberanduago amaitzeagatik.

Obra-zuzendaritzaren azkenziurtagiriaren arabera, eginiko obralanen kostua 644.551 euro da (BEZbarne). Ziurtagirian “hobekuntzak”kontzeptuagatik sartuta zeuden91.719 euro kendu dira. Izan ere,proiektuari egiten zaizkion hobe-kuntzek (teknikoak edo materialenkalitatean) ez dakarte prezio-igoe-rarik, baldintza-agirian jaso etaadjudikazio egiterakoan kontuanhartu baitziren. Esan bezala, enpre-sak 1.349.484 euro eskatzen ditu.

Aipatu obrak bi proiektu ditu.Batetik, Nafarroako Gobernua-ren hiru urteko planean sartuzena eta, bestetik, lizitatutakoa.Obra lanen betetze-kostu osoa ber-dintsua da, baina badira aldake-

ta batzuk obra-unitateetan etaaurrekontu-sailetako aleko pre-zioetan. Mankomunitatea eta obra-zuzendaritza, batetik, eta enpre-sa kontratuduna, bestetik, ez diraados jartzen prezioei eta egiazta-tutako obra-unitateei dagokienez.

Enpresak ez zituen lehen hiruziurtagiriak sinatu eta laugarre-na eta azkena ados ez zegoela esa-nez sinatu zituen, zuzendu ondo-ren adjudikatutako prezio eta obra-unitateetara egokitzen bazirenere. Hasieran, Nafarroako Gober-nuan aurkeztutako proiektuarenarabera egina zen egiaztapena.

Lanak ordaintzeko Mank-ekNafarroako Gobernuaren 889.629euroko diru-laguntza jaso zuen,proiektu aldaketa ikusita 294.985euroan murriztu zuena. Horretazaparte, Mank-ek 223.564 euroko mai-legua eskatu zuen.

Eskubidea murrizteko helburuadituzten eta Guardia Zibilak jarridituen 7.180 euroko balioko isunak salatu ditu

Irurtzungo Udalak egin moduan,Arakilgo Udalak ere hainbat ara-kildarrek jasotako isunen kontraeta adierazpen askatasunarenaldeko mozioa onartu zuen. Guar-dia Zibilak, isunak, kontzentrazioeta jarduera baketsuetan jarrizituela salatu eta halakoak Irur-tzungo Guardia Zibilaren jarreranormalizatu batekin saihestuzitezkeela nabarmendu du udalakbere erabakian.

Isunak pertsona berak jaso-tzeak dakarren jazarpena etaadierazpen askatasunari isunbidez jarri nahi zaion mugaketa zigorrak salatu ditu Arakil-go Udalak, adierazpen askatasuneskubidea errespetatzearen aldeazalduz. Aipatutako isunak ken-

tzea eskatu du udalak. Azkenik,Carmen Alba Gobernu Ordezka-riarekin eta Irurtzungo GuardiaZibilaren arduradunarekin bile-ra eskatuko da udalaren jarreraazaltzeko.

Kontu Ganberak parlamentuan berretsidu Mank-en kontuak saneatuta daudela

Parlamentuko batzorde batean Mank-eko aurrekontuez aritu ziren.

Arakilgo Udala adierazpenaskatasunaren eskubidearen alde

IsunakData Protestaren zergatia Isunak Kopurua2012-05 Preso gaixoen eskubideen defentsan egindako kontzentrazioa 1 450 2013-08 Inasa desegitearen kontra eta lanpostuen defentsan manifestazioa 7 2.4502014-02 Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko eta preso gaixoen

giza eskubideen defentsan egindako protesta baketsu bat 7 3.150Egun ezberdinak Autopista Elektrikoaren proiektuaren aurka, AHT Hainbat 1.130Guztira: 7.180

Isunen kontra protesta egiteko ostiralean 100 bat pertsona elkartu ziren Irurtzungo Foru plazan.Utzitakoa

Udan Euskarazko haurrakerreportari bihurtu dira eta herriariburuzko lanak egiten ari dira

Kazetari edo erreportari moduanbigarren astea eginen dute UdanEuskaraz programan parte har-tzen ari diren 87 haurrak. Herria-ri buruzko ikerketak egiten aridira, olaztiarrak elkarrizketatzenari dira eta bideo bat egiteko asmoadute, besteak beste.

Euskarazko aisialdi programan

parte hartzen ari direnak 5 eta 12urte bitarteko olaztiarrak dira. Zaz-pi taldetan banatuta ari dira guz-tiak, astegunetan 10:00etatik13:00etara. Ludotekan dute egune-ro hitzordua eta behin han elkartuondoren, herrian barna dabiltzaguztiak. Eguraldiak laguntzen ezduenean, frontoian, eskoletako fron-toian, kiroldegian, gimnasioan etaludotekan bertan hartzen dute ater-pea. San Joan egunean hasi eta hila-

ren 18ra arte luzatuko da Udaz Eus-karaz programa Olatzagutian.

Olatzagutiko Udalak bederatzibegirale kontratatu ditu haurren-dako euskarazko aisialdi progra-ma aurrera eramateko. Haiekgaragarrilaren 18an hasi zirenprogramako edukiak prestatzeneta hilaren 21ean bukatuko dute,balorazioa eman eta gero. Begira-leen lanaldia 9:15ean hasten da eta13:15ean despeditzen da.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a sakanerria 7

SAKANA

SAKANA

Udan Euskaraz aisialdi programako parte-hartzaileak. Utzitakoa

Mondragon Team Academy etaNafarroako Enplegu ZerbitzuaSNEINN programa berriroeskaintzea aztertzen ari dira.Langabetuen ideiak lan aukerabihurtzen ikasten da SNEINNen

Lan eskaintza etxeko atera jokanoiz iritsiko zain dauden pertso-nek ez dute balio programa horre-tan parte hartzeko. Langabezianegonda ere, mentalitate pasibotikaktibora pasatzeko nahia eta gogoaduten sakandarrak nahi dituzteSNEINN programarako. Ekintzai-letasuna sustatzeko eta lan auke-ra berriak sortzen ikasteko pro-grama da. Eginez ikasiz metodo-logia erabiliz, langabetuen arteanmentalitate aldaketa bat sortzeahelburu du, jarrera proaktibo etaekintzaile bat har dezaten. Progra-ma martxan jartzeko halako

eskaintzan interesa duten sakan-darrik baden jakin nahi dute anto-latzaileek.

Pasa den udazkenean eskaini

zen estreinakoz SNEINN progra-ma Sakanan. Hiru informazio saio-tara joandako 29 sakandarren arte-an 15 aukeratu zituzten, Batuta tal-

dea osatu zutenak. Haiek lau hila-betez, talde lanean, eginez ikasimetodologiaren bitartez eurenideiak aurrera eramateko aukerak

eta moduak landu zituzten eta,horrela, lan aukera berriak sor-tzen ikasi zuten. Prozesu horretanguztian Mondragon Team Aca-demyko aholkularien orientazioajaso zuten.

Mondragon Team Academy,Mondragon UnibertsitatearenEnpresagintza Fakultateko Ekin-tzailetasun Unitatea eta MIK Iker-kuntza eta Kudeaketa zentroa, etaNafarroako Enplegu Zerbitzuak(NEZ) sustatzen dute programahori. NEZek Sakana aukeratu zuenprogramaren esperientzia pilotugisa eta ordutik herrialdeko besteeskualde batzuetara zabaldu du.

Ostiralean NafarroakoParlamentuak hori jasotzen duenlegea onartu zuen

Hezkuntza Departamentuak udabe-rri hasieran jakinarazi zuen haureskolendako hitzartua zuen diru-laguntzaren %30 ez zuela ordaindu-ko. Kaltetutako udalen artean Uhar-te Arakil, Lakuntza, Arbizu etaAltsasu zeuden. Egoera hori zuzen-tzeko ostiralean Nafarroako Parla-

mentuak UPNren kontrako botoe-kin 0 eta 3 urte bitarteko haur esko-lendako legea onartu zuen.

Horren arabera, departamen-tuak kudeaketa gastuetarakohitzemandako diru-laguntza oso-rik ordaindu beharko du.Hurrengo urteetan diru-lagun-tza horiek ikasturtearen barruanordaindu beharko direla ere jasoda legean.

Haur-eskolek diru-laguntzaosoa jasoko dute

Umeak haur eskolan. Artxiboa

Euskal kazetaritzaren baratza Olatzagutia»

Jarrera ekintzailea duten langabetuak behar diraInformazio gehiago

[email protected] edo 685 759 056.

SNEINN programan parte hartu zuen lan taldearen bilera bat.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a8 sakanerria

Arakil»

Altsasu»

SAKANA

»

Iruñeko festak bertan dira etahaietan izaten diren eraso sexis-tei aurre egiteko kanpaina jarridu martxan Iruñeko Udalak. Kan-painak eraso sexistarik gabekojaien alde leloa du eta kamisetaketa beste banatu dituzte, gizarteajabetu dadin festetan ere gizon-emakumeen arteko errespetuaizan behar dela eta emakumeek

festetan indarkeriarik pairatugabe parte hartu behar dutela.

San Ferminetarako udalak mar-txan jarri duen kanpaina horrekinbat egin dute Iruñean lan egitenduten hainbat hedabideetako kaze-tariek. Horien artean dago Maia-len Huarte Arano ihabardarra, Eus-kalerria Irratiko esataria eta Guai-xeko kolaboratzailea dena.

ArakildarraktxangoanBihar 42 arakildarrek autobusa har-tu eta Lapurdiko bidea hartukodute. Arakilgo Udalak antolatutakotxangoak goizetik, 9:30ean, Larrunmendira tren txikian igotzea aurrei-kusten du. Handik jaitsita, 11:30ean,Azkaine ezagutuko dute eta13:00etan, bazkaltzera eseriko diraHotel du Ponten. Udalak antolatu-tako irteera Sarako kobazuloetaraeginen den bisita gidatuarekin des-pedituko da.

Auto klasikoakbisitan Bihar, 10:00etatik 14:00etara,Altsasuko Zumalakarregi plazan

Altsasuko zaletu talde batek anto-latu du estreinakoz auto klasikoentopaketa. 10:00etan elkartuko dituz-te autoak Zumalakarregi plazan.Topaketako parte-hartzaileek auza-tea izanen dute 11:30ean. 25 urtebaino gehiago dituzten autoak14:00ak arte izanen dira ikusgai. Huradespeditu ondoren, Urbasako kan-pinerantz joko dute, 14:30ean baz-karia baitute. Informazio gehiagoazken orriko elkarrizketan.

Oskiako eta Altsasukoharrobiei buruzkoinformazioa jaso du,Nafarroako bestezazpirekin batera

Otsailaren 8an Lekunberrinelkartu ziren Nafarroan aurrei-kusten diren edo egiten ari direnharrobi eta meategi proiektueneraginpean dauden pertsona, era-kunde eta kolektiboak (28 pertso-na). Topaketa haren emaitza daSustrai Erakuntza fundazioakpasa den hilaren hasieran aurkez-tu zuen Nafarroako harrobi etameategi batzuen proiektuariburuzko txostena: Harrobi etameategiak: gutxi batzuen aberas-tasuna, gehienon arazoa. Nafarro-ako meategien proiektu eta ustia-penetara hurbilketa.

Topaketan, besteak beste, Ola-tzagutiko kareharri harrobiazhitz egin zen, baina txosteneanbederatzi kasuren berri ematenda eta haietako bi Sakanan dau-de: Oskia eta Altsasukoa. Harro-bi eta meategi guztien fitxa osatudute, aktoreak, gatazka, eraginaketa erantzunak ataletan banatu-ta. Dokumentua osatzeko, funda-zioak akaberan halako egitasmo-ei aurre egiteko topaketan sortuziren ideiak jaso zituen, baitahelegiteei buruzko erreferentzialaburra ere.

Isunen kontra, herri ostirala Ospa! mugimenduak “herriak jasa-ten dituen neurrigabeko isun poli-tikoei aurre egiteko” deialdia egindu gaurko, hileko aurreneko osti-ralero egiten duen moduan. Ospa!mugimendutik jakinarazi dutenez,azken hiru urteetan 21.000 euro-ko balioa duten isunak jaso dituz-te altsasuarrek, “krisi garaian jarri-tako isun ekonomikoa, herri mobi-lizazioak zigortu, isilarazi etadesmobilizatzeko”.Gaurkoa hiru-garren deialdia da eta 20:00etara-ko plazan mobilizazioa deitu dute.Ondoren, isunak ordaintzeko diruaateratzeko, 21:30ean herri afariaizanen da.

»Kazetariak sexu erasoen kontra

Sustrai Erakuntza fundazioak harrobi etameategiei buruzko txostena aurkeztu du

Canteras Alaiz taldeko CanterasOskiak 1984tik 2004ra ustiatuzuela azaltzen da. 2010ean lehen-goratze plana onartu zela eta hura

estalitako ustiapen plana delanabarmentzen du txostenak.Harrobiak dituen eraginen arteanzerrendatu dituztenak dira: paisaia,

leherketak sortutako zarata etahautsagatik molestiak, langileak20tik 5era pasa direla eta onura-dun ekonomikoak kontzejuak dire-la eta ez udalak. Oskiari buruz txostenak dio lehen-goratze plana ezin dela epaitegie-tan geldiarazi bide hori jorratu dela-ko. “Gainera, Nafarroako Gober-nuak kontzejuei plana gauzatzekolurrak desjabetu die”. Izako eta Ara-kilgo Udalek, Nafarroako Gober-nuak eta enpresak planaren jarrai-pen eta kontrol batzordea sortudutela ere azaldu du txostenak.

Oskiaz

Ulaiar dermioan dagoen harrobiaLazaro Echeverria enpresak kude-atzen du (FCC taldekoa). Fundazio-ak azaldu duenez, Altsasuko harro-biak 40 urte darama martxan etagaur egun enpresak lehengoratzeproiektua aurkeztu du, “horrek bes-te 30 urtez ustiatzen segitzea utzi-ko lioke”. Enpresak bi proiektu aur-keztu ditu. Alde batetik, zainasakonago ustiatzeko eta, bestetik,mendi lerroa etorkizunean ustia-tuko lukeena. Enpresa berak Ola-berrian eta Ziordian harrobi banaduela ere gaineratzen du txoste-

nak. Eraginei dagokienez, fundazioakjaso duenez, Ulaiarko harrobiarenjardunak inguruko baserriei era-giten die, “paretak zartatu ditu eta

larreak hondatu ditu. Ahate ustia-pen bat ere baldintzatu du”. Horre-gatik, auzotarrek egitasmoari bostalegazio aurkeztu dizkiotela jaki-narazi du fundazioak.

Altsasukoaz

Sexu erasoen kontra bat egin duten kazetariek. Eskubian, eserita, Huarte.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a sakanerria 9

SAKANA

Ibarreko jarduera sozio-ekonomikoa eta kultur arlokoadinamizatzeko asmoa duwww.batuta.eu-k

Batuta taldeko kideek BirziklatzeLaborategiarekin batera beste biproiektu garatu dituzte: Sakana-klik web gunea eta hur olio ekoiz-pena. Aurrenekoan buru belarriari dira lanean Luis Diaz altsasua-rra eta Felicia Climescu ihabar-darra. Azaldu digutenez, weborriaren ideia SNEINN programa-ko parte-hartzaileen arteko elka-rrizketetatik sortu zen.

Batutako bost kideak gogoz aridira hiru proiektuak aurrera ate-ratzeko lanean, “horiek ongi gara-tu nahi dugu, orain ez dute dirurikematen, baina etorkizunean ekarri-ko duela espero dugu”. Elkarlana-ren balioa berretsi dute, “bat bes-tearen kontra aritzea hobe da”.

Web orriaz galdetuta, Climes-cuk esan digunez, “kalera galde-tzera joan ginen eta jendeak esanzigun, dendari batzuk tartean,Sakanako komertzioaren eskain-tza bateratzeko eta Internetenerakusteko beharra sumatzenzutela. Jendeak esan zigun hor lanaukera bat zegoela. Horrela sor-tu da Sakanaklik web orria”.www.batuta.eu orrira sartzendena ibarreko eskaintzak edoSakanan opatu daitekeen merka-taritza eskaintza jasoko du. “Saka-naklik, turismorako, saltokienda-ko eta zerbitzuendako sakanda-rron erakusleihoa. Bai Sakananbai Sakanatik kanpo ekoizleek,komertzioek eta industriak bereberri emateko modua da weba”,azaldu digu Diazek.

ZergatiaBiek ere azaldu digute www.batu-ta.eu -ren helburua eskualdeanpertsona eta diru mugimenduasustatu nahi dutela. “Asmoa daSakanako komertzioaren eskain-tza aurkeztea baina, batez ere,Sakanako sentipena batzea daasmoa. Ibarreko punta bateandagoena bestean zer dagoen, edonortzuk garen ere ez dakiela diru-di. Irurtzungo batek Altsasun zerdagoen eta alderantziz”, esan diguClimescuk.

Diazek gaineratu duenez, “gureideia da jendeak Sakanan zerbaitopatzeko beharra badu, sar dadi-la www.batuta.eu-n eta han jaki-nen du hemen eros dezakeen etanon. Hala ez du Iruñara joan beha-rrik izanen, jakinik hemen dago-ela”. Batutako kideek jendea weborrian sartzera eta iritzia emate-ra gonbidatu dute, “feedback-a,jaso nahi genuke”.

AtalakWeb orrian sartuta, Diazek azal-du digunez, lehen lehenik argaz-ki handi batekin eginen dugu topo.Hor txandakatuz agertzen diraSakanaklik zerbitzua kontratatuduten komertzioen iragarkiak edo-ta eskaintzak, laguntzaileak.

Baina www.batuta.eu weborrian pisu berezia duen atalaSakanako Gida Orokorra da. Iba-rreko hainbat komertzioren,industriako enpresek, “edozeinjarduera ekonomiko” agertzenda gida horretan. 724 jarduera ditugidak gaur egun eta jarduerabakoitzaren izena, harremaneta-

rako telefonoa eta helbidea agerida. Gida horretan agertzea doa-koa da. “Sakanari zer daukagunerakutsi nahi diogu gida horre-kin. Batzutan saiatzen gara zer-bait bilatzen eta ez dago modurikdatuak zaharkituak daudelako,www.batuta.eu-n orain dena bil-

du dugu”. Festalari izeneko atalean

herrietako festen berri ematendute Batutakoek. Gure Kulturaizeneko atala lantzen ari dira gauregun. Hor ibarreko kultur adieraz-pideen berri emanen dute Saka-naklik-koek. Web orria herrieta-

ko zerbitzuen berri ematen duenatalak eta berriei zuzendutakobeste batek osatzen dute.

Ibarreko erakusleihoen erakusleiho: Sakanaklik

Harremanetarakowww.facebook.com/kliksakana [email protected] 660 091 381(Luis) eta 649 512 182 (Irantzu)

Hur-olio ekoizpena

“Gazta dugun moduan, etorkizune-an beste produktu bat izan deza-kegu Sakanan hur-olioa”. Hala azal-du zuen Jabi Bergarak Beleixe Irra-tian (FM 107,3) Batutak esku arteanduen hirugarren egitasmoa, hur-olioa ekoiztea, horrela bertakobaliabide bati, hurritzei balioa ema-nez, “Sakanako ekoizpenarekinhur-olio ekoizle izan nahi dugu”. Hur-olioa kosmetikan maila altu-

ko osagai gisa erabili daiteke. Onu-ra asko ditu, hidratatzailea eta ari-na da. Elikagai gisa, gordineanerabilita, gourmet produktua da,urrek berezko usain eta zaporeabaitute. Lehen probak eginak dituz-te eta ekoizle izateko bidean osa-sun baimena bideratzen ari diragaur egun. Udazkenerako zerbaitegitea espero dute. Hurritzak ekoizleei deiaLakuntzan, Etxarri Aranatzen,Iturmendin… hurritzak dituztenen

kontaktu batzuk baditugu, bainahur asko beharko ditugu. Bainagehiago izatea ez dago gaizki.Horregatik, Sakandarren partehartzea garrantzitsua da. Norbai-tek hurrak eman nahi badizkiguguk trukean olioa emanen genio-ke, edo erosteko prest geunde-ke. Sakanan dauden hurritzenberri jasotzen ari dira pixkana-ka eta ez dute baztertu soroakdituztenei horiek landatzera ani-matzea.

Luis Diaz eta Felixia Climescu web orriarekin buru belarri ari dira.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a10 oharrak

Axio Flores Berastegi

Eskerrik asko guztiagatik.

Altsasuko peñak

Rodolfo Maiza de la Vega"Txinbo"

Beti gelditzen zaigu geure baitangaldu ditugun adiskideen zerbait.

Maite ditugunak biziko diragu bizi garen bitartean.

Asun

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Bakaikuko Bakarreko elkartea festetan alo-katuko da. Enkartearen hasierako prezioa 2.000€ lokal handia eta 1.000 € lokal txikia. Epearenbukaera uztailaren 11n gaueko 22:00etan.Interesatuek elkarteko postontzian utzi izena etatelefonoa.

LURSAILAK

SALGAI

Lur eremua saltzen dut. Bakaiku eta Iturmendiartean. Hots egin 662 16 72 12 telefonora.

Galdutakoak / OpatutakoakOPATUTAKOAK

Giltza sorta opatuta. Altsasuko plazako kiosko-an hilaren 21ean. Galdu duenak Urtzi tabernarazuzendu.

Giltzak mando batekin. Opatuta Arbizuko fes-tetan. Galdu dituenak Guaixera hots egin dezala948 564275.

IkastaroakHaur eta helduendako igeriketa Irurtzunen.Hasierako maila (4 urtetik aurrera) eta hobekun-tza ikastaroa. Uztailaren 3tik abuztuaren 7ra arte,astelehen, asteazken eta ostegunetan, goizez,Irurtzungo Itxesia igerilekuan. Prezioa: 54 eurotarifa orokorra eta 44 euro igerilekuetako bazki-deek. Izena ematea ekainaren 23ra arte

Irurtzungo udaletxean (aurretik inskripzio orriaKultur Etxean eskatu eta ordainketa egin).Uztailaren 2an taldeak eta ordutegiak zehaztekomailaketa probak egingo dira, 12:00etan.

AES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu,iraila-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”,Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplika-tutako trebatasun pertsonalak, Arbizun, ekaina“Planoen interpretazioa eta ordenagailuz lagun-dutako diseinua”, Altsasu, 60 ordu, urria-aben-dua; “Adimen emozionala”, Arbizun, 30 ordu,iraila-urria; Informazio gehiago: 948 46 83 07eta [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasu ; Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketaETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-

korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Saharaztan boletoen zenbaki sarituak. 1213-2151-2385-0109-3101-1026-3100-3173-0964.Mila esker zuen laguntzagatik.

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 04

20 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Filosofia - trukea. Informazio gehiago [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du.

Rural kutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpe-nak 3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.

Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Eider Agirre Martin, ekainaren26an Olaztin.• Aitor Gallego Guerrero,ekainaren 27an Altsasun.

Heriotzak

• Emilia Catalan Yoldi, ekainaren29an Olaztin.• Antonio Galparsoro Jauregi,ekainaren 29an Olaztin.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Emilia Catalan Yoldi Andrea(Tere Armendariz Iñigo Aritza ikastolako langilearen ama)

Bihotz beroa, atsegina, su eder batbezalakoa neguko gau hotzean.

Iñigo Aritza ikastola

Emilia Catalan Yoldi andrea

Zure izaerarekin bizitza alaitu zenigun, eta orain txori kantari bat bezain libre zarela,

goitik begiratu eta zaindu gaitzazu.

Zure familia

Emilia Catalan Yoldi andrea

kirola >>MENDI TXIRRINDULARITZA

SAKANDARRAK EXTREME BARDEETAN:1.464 bikerrek parte hartu zuten Argueda-sen antolatutako 17. Extreme Bardeetan.

Patxi Cia izan zen garaile (7:08:14) etahainbat sakandar animatu ziren proba go-gor honetan aritzera.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a 11

Pilota FrontenisaPilota

Idoateren edo Olaizolaren kontralehiatu beharko da San Fermineguneko lau t´erdiko final handian

Joseba Ezkurdia sanferminetakolau t´erdiko Aspeko adarreko fina-lista da. Arbizuarra merezimenduosoz sailkatu da finalerako, Barrio-la irabaztetik zetorren Jaunarena-ri finalerdian 18-22 irabazi eta gero.

Idoateren Aimar edo kontraAimar Olaizolak eta Mikel Idoatekbihar jokatuko dute torneoko bes-te finalerdia, Lodosan. Irabazleak

Ezkurdia du zain astelehen eguer-dian jokatuko den finalean. “Labri-ten egun ederrenetakoa izaten dasanferminetako lau t´erdiko fina-la eta ongi prestatu nahi dut, dudanguztia emateko eta egun horretanegoten den giro bikainaz disfruta-tzeko. Olaizola edo Idoate, biaksekulako pilotariak dira eta bieta-ko edozeinen kontra zaila izangodut. Dena den, Olaizolaren kontraaritzea borobila litzateke, mirestendudan pilotaria delako” adierazi duEzkurdiak. Zorte onena opa diogu.

Piragua Etxarrin etaespeleologia Urbasan

Sakanako Emakumeen FrontenisTxapelketako finalak jokatuko diragaur, ostiralean, Etxarri Aranatzen

Sakanako MankomunitatekoKirol Zerbitzuak, Etxarri Aranaz-ko Gure Pilota klubarekin anto-latutako Sakanako EmakumeenVII. Frontenis Txapelketa azkentxanpan dago.

Aurreko ostiralean finaler-diak jokatu eta gero, gaur, osti-ralean, final handiak jokatukodira Etxarri Aranazko pilotale-kuan. Final lehiatu eta ikusga-rriak espero dira.

Iosu Etxeberria, Ailetz Lasa, BakarneGonzalez eta Maialen Aramendiahautatu dituzte Nafarroakoselekziorako. Iosu Jaka eta AsierEtxeberria erreserban daude

Garilaren 4tik 6ra bitartean esko-la eta kadete mailako EspainiakoTxirrindularitza Txapelketakjokatuko dira Jaenen. Nafarroa-ko Txirrindularitza FederazioakSakanako hainbat txirrindularihautatu ditu selekzioa osatzeko.

Zehazki, haurren mailako gizo-nezkoetan Iosu Etxeberria itur-

mendiarra eta Ailetz Lasa ziordia-rra daude hautatuen artean, eta erre-serba moduan Iosu Jaka etxarria-rra. Haurren emakumeen mailanBakarne Gonzalez altsasuarra hau-tatu dute. Bestalde, kadeteetan Egue-sibarreko Asier Etxeberria erre-serban dago. Eta emakumezkoenkadeteetan Gipuzkoako CAF talde-an dabilen Maialen Aramendia hau-tatu dute, hain zuzen, Nafarroakotxapelduna dena. Ea sakandarreklan polita egiten duten.

Sakandarrak EspainiakoTxapelketetara

Iosu Etxeberria, Bakarne Gonzalez eta Ailetz Lasa. Burunda T.T.

Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa erabakiko da gaur.

Txirrindularitza

Piragua-EspeleologiaErbiti 5.a EspainiakoTxapelketetakoerlojupekoanHiriberrikoak Tourrean partehartuko du

Asteburuan Espainiako Txirrindulari-tza Txapelketak jokatu dira eta Movis-tar Team izan da jaun eta jabe. 47 kilo-metroko erlojupekoan Alejandro Val-verde izan zen azkarrena (58:00).Hiriberriko Imanol Erbiti bere talde-kideak sekulako lana egin zuen eta5.a sailkatu zen, 1:19ra. Bestalde,igandean jokatutako lasterketan Movis-tarreko Ion Izagirre izan zen txapel-duna(4:53:51). Imanol Erbiti 31.a sail-katu zen, 2:26ra. Sakanatik sortuta-ko Rural Kutxak ere lan txukuna eginzuen. Igandeko lasterketan LuisLeon Sanchez laugarrena izan zen.

Erbiti Tourrera

Imanol Erbiti Movistar taldeko taldegizon bikaina da, luxuzko gregarioa.Hiriberrikoak Tourrean parte hartu-ko du, Alejandro Valverde liderralaguntzen. Beraiekin batera, Gadret,Herrada, Intxausti, Ion Izagirre, Pla-za, Rojas eta Visconti ariko dira biharabiatuko den munduko txirrindula-ritza proba famatuenean.

Zabaleta eta EzkurdiaBinakakoan laneraIgandean festa lehertuko da Iru-ñean eta horrekin batera sanfer-minetako pilota torneoak abiatu-ko dira. Binakakoan, Jose JavierZabaletak buruz buruko finalagaltzetik datorren Retegi Birekinosatuko du bikoa. Garilaren 8an,asteartean sartuko dira lehian, Ido-ate eta Albisuren kontra, 22:15ean

abiatuko den jaialdian. Aldiz, Joseba Ezkurdia garilaren9an murgilduko da binakakoan.Barriola lagun, uztailaren 6an gal-tzen dutenen kontra ariko dira,Berasaluze II.a-Beroiz edo Xala-Rezustaren kontra. “Abelekin joka-tzea gozamena da, azken urtee-tako atzelaririk onenetakoa dela-ko. Asko erakutsi dit, eta osopozik nago berarekin ariko nai-zelako” adierazi du Ezkurdiak.

Ezkurdia Sanferminetakokaiolako finalista

Erraketa onenen bila

Finalak

Gaur, ostiralean, 19:00etan,Etxarri Aranatzen2. mailaAne-Uxue / Laura-Leire1. mailaEdurne-Vanesa / Yanira-Saioa

Finalerdien emaitzak:

2. maila: Laura-Leire 30 / Jone-Amaiur 27Ane-Uxue 30 / Leo-Maider 181. maila:Izar-Andrea 22 / Yanira-Saioa 30Garazi-Lohitzune 22 / Edurne-Vanesa 30

San MigelTxapelketak 6partida utziko dituasteburuan Olaztin

Olaztiko Sutegi klubak eta San Migelelkarteak antolatutako 43. San MigelPilota Txapelketaren barruan, aste-buruan 6 pilota partida jokatuko diraOlaztin.

Sakanako Mankomunitateak udanburutzeko bi jarduera berezi anto-latu ditu: Etxarri Aranatzen, ibaian,piraguismoa lantzeko aukera etaUrbasako Laminatutu (Olazti) etaCristinos (Larraona) kobazuloe-tan espeleologian murgiltzea.

Piragua ikastaroa uztailaren30ean, 31n, agorrilaren 1ean, 2an eta3an gauzatuko da, goizez. Eta espe-leologia irteerak agorrilaren 1ean,2an eta 3an, arratsaldez. Irakasle-ak Sakana Experience-eko monito-reak izango dira. Aipatu ikastaro-ak lagun edo familia artean egite-

ko aproposak dira, baino bakarkaere eman daiteke izena. Piragua edoespeleologia artean aukeratu dai-teke, edo bi proposamenetan izenaeman. Ikastaroa euskaraz izango da,baino norbaitek ez badu ulertzengaztelaniaz zuzenduko zaio.

Garilak 23Izena emateko epea garilaren 23andespeditzen da, Mank-eko kirol zer-bitzuan (948 464 866, [email protected]). Piragua ikastaro-ak 10 euroko kuota du eta espele-ologia irteerak 5 eurokoa.

Asteburuko partidak

Ostiralean, 21:00etan2.maila. Lau t´erdian: Arana-Martinez / Galu-Biño1.maila: Barban-Aritz / Iurgi-Javier22 urtez azpikoa. Lau t´erdian: Eli-zalde-Goñi / Ansa-Santxez

Larunbatean, 18:00etan2.maila. Lau t´erdian: Muñoa-Jokin / Mikel-Xabi1.maila. Lau t´erdian: Xestero-Andoni / Etxague-Lopetegi1.maila.Lau t́ erdian: Joseba-Unai/ Eduardo-Aritz

Txirrindularitza

Guaixe • 2014ko garilaren 4a12 kirola

Areto futbola Triatloia

Futbola

627 triatletek osatuzuten Onditz OroituzSakana Triatloi taldeko 3 triatletairitsi ziren helmugara

Igandean 29. Nazioarteko AtletikoSan Sebastian Triatloia jokatu zen,Onditz Oroituz (1,5 km igerian, 4km bizikletan eta 10 km korrikan).Probak parte-hartze handia izanzuen, 627 triatleta iritsi baitzirenhelmugara. Atzerritarrak izan zirennagusi, Jake Birthwhistle (1:55:28)eta Sarah-Anne Brault (2:15:07)buru zirela. Sakana Triatloi taldekoJuantxo Azurmendi 316.a izan zen(2:35:12), Alberto Martinez de Lagran327.a (2:35:59) eta Iñaki Gallego370.a (2:38:18).

Areto Futboleko Kluben ArtekoEstatuko Txapelketa antolatzen duanfs.es elkarteak (AsociacionNacional Futbol Sala). Bertan, are-to futboleko talde amateurrak lehia-tzen dira. Koxka taberna aipatu txa-pelketan aritu da. Lehiatu eta ira-bazi, gainera.

Sakanako taldeak Araban par-te hartu du. “Bertan ezagunak ditu-gu eta bertan lehiatu gara. Horre-la, Miranda de Ebron jokatu genuentxapelketan sailkatzeko aurre txa-pelketa. Errioxako talde baten etaMiranda de Ebroko talde baten kon-tra aritu ginen eta irabazi genuen.Horrela, Estatuko Txapelketan ari-tzeko txartela lortu genuen” azal-du digu Koxka tabernako JoseRamon Ramirez jokalariak.

IV. Kluben Arteko Estatuko Txa-pelketa asteburu honetan jokatu da,Guadalajaran. Gizonezkoetan 16talde lehiatu ziren. Larunbateansailkatutako taldeak multzotanbanatuta aritu ziren lehian, etaligaxka jokatu zuten. “Lehen par-tidan 5-0 irabazi genion Santande-rreko talde bati. Bigarrenean 2-0galdu genuen Guadalajarako tal-dearen kontra eta, hirugarrene-an, 5-3 irabazi genion Madrileko tal-deari. Horrela, igandean final laur-

denak jokatzeko sailkatu ginen”gaineratu du Ramirezek.

Igandean Zaragozako Isotopostaldea izan zuten aurkari final laur-denetan. Bi taldeak parez pare ibi-li ziren, eta partida oso borrokatuan,azkenean Koxka tabernak 4-3 ira-bazi zion. “Partidarik gogorrenaizan zen” azaldu du Migel Barrerokapitainak. Final erdietan Iruñe-ko Mecanizados Gerinda taldea

izan zuten aurkari. “Partida lehia-tuan, 5-3 irabazi genien” dio Rami-rezek. Eta final handian Valladoli-deko Panificadora La Gloria talde-aren kontra aritzea tokatu zitzaiensakandarrei. Azken unera arte osolehia borrokatua izan zen, bainabukaeran 4-1 irabazi zuen Koxkatabernak, eta San Pedro eguna Gua-dalajarako kantxan ospatu zutensakandarrak, kopa altxatuta.

“Oso kontentu gaude egindako-arekin. Aipatu lehiaketan partehartzeko 6.000 euroko aurrekon-tua zuten hainbat taldek. Gu,ordea, lau lagunez osatutako tal-de xumea gara, eta lortutakoa han-dia, ia sinestezina da” nabarmen-du du Barrerok.

“Magna Xota osatzen dugunguztiondako sari konpartitua da”adierazi zuen teknikariak

Areto Futboleko EntrenatzaileenElkarteak Magna Xotako entrena-tzaile Imanol Arregi izendatu du2013-2014 denboraldiko lehen mai-lako entrenatzailerik onena. Entre-natzaile irurtzundarrak larunba-tean jaso zuen saria, Castellonenburututako ekitaldian, Areto Fut-boleko Entrenatzaileen Elkartekopresidente Paco Cachineroreneskuetatik.

Aurreko urtean ere Imanol Arre-gik entrenatzaile onenaren RamonCobo saria jaso zuen. Aurten jaso-tzeak bide onean jarraitzen duelaeta gainontzeko entrenatzaileekbere lana oso estimu handian dute-la erakusten du. Irurtzundarra

pozik zegoen saria jasotzerakoan.“Sari honek ilusio berezia ematendit, honetaz guztiaz izugarri daki-ten entrenatzaileek ematen dute-lako. Nire lanaren errekonozimen-dua izateaz aparte, taldeko gainon-tzeko teknikariei, jokalariei etaklubari berari ere aitortza egitendio sariak. Magna Xota osatzendugun guztiendako eta egunerogauzak hobe egiten saiatzen gare-nondako sari konpartitua da” azpi-marratu zuen Arregik.

Arregik Xota uzteko hainbateskaintza ditu, ekonomia aldetikXotarena baino interesgarriagoakdirenak, baina orain arte bere beti-ko klubean jarraitzeko apustuaegin du irurtzundarrak. Taldeak eli-tean jarraitzearen arrazoi nagusie-netako bat da Imanol. Zorionak!

Garilaren 26an jokatuko da eta izenaematea zabalik dago

Futsalsakanak, hainbat babesleeta laguntzailerekin batera, 12orduko Irurtzun 2014 areto futboltxapelketa antolatu du garilaren26rako. Txapelketa Atakondoakiroldegian jokatuko da eta ber-tan aritzera animatu dituzte Saka-nako areto futbol zale guztiak.

Talde bakoitzak gehienez 12kide izango ditu eta adinari dago-kionez, 15 urtez goragoko jokala-riak onartuko dira. Partidak 40minutukoak izango dira. Izenaematen duten taldeak multzotanbanatuko dira, ligaxka jokatuko

da eta talde onenak sailkatukodira final laurdenetarako.

SariakTalde bakoitzak 75 euroko kuotaordaindu beharko du. Sariak ede-rrak izango dira: txapeldunak 300euro eta trofeoa, txapeldunorde-ak 150 euro eta trofeoa, hiruga-rrenak eta laugarrenak 75 euroeta txapelketako jokalari onenak75 euro.

Arregik entrenatzaileonenaren saria jaso du

Imanol Arregi, Cachineroren eskuetatik saria jasotzerakoan. Xota

Futsalsakana txapelketako partida bat.

» »

Koxka taberna txapeldunIV. Areto Futboleko Kluben Arteko Estatuko Txapelketa irabazi dute sakandarrek

www.anfs.esTxapelketako informazio guztia.

Irurtzungo 12 orduko aretofutbol txapelketa ate joka

www.futsalsakana.esIzena emateko futsalsakanako webera jobehar da, garilaren 23a baino lehen. Ber-tan dago txapelketari buruzko informazioa.

Urdiaingo FutbolTxapelketako 1.jardunaldiko emaitzakUrdiaingo Gazte Asanbladak anto-latutako Urdiaingo II. Futbol 7 Txa-pelketa asteburuan hasi zen.

1. jardunaldiko emaitzak:

OstiraleanZorton 5 / The Legends 2Piperoxki 2 / Piper Crew 1Minavo de Kiev 3 / Iturmendi 4LarunbateanKarrotillo 9 / Altsasu 1Bunker 5 / Stifler FC 3Bainik Mendi 8 / Txunkai 1Jarra y Pedal 0 / Drunken Soccer 4Aston Billa / Kaymanak FK

Garikoitz Flores-Iñaki San Migelbigarrenak Etxaurin6 eskuderia ezberdinetako 17 pilo-tu lehiatu ziren 1. Etxauriko Baila-rako Rallysprintean. Pilotuek anto-lakuntzak prestatutako 6,8 km-koeremu ikusgarria hirutan gainditubehar izan zuten eta Olaztiko Rallys-printa irabaztetik zetozen MattinVillaresek eta Andoni Blasek (ClioSport) irabazi zuten proba(11:00.800). Bigarrenak GarikoitzFlores lakuntzarra eta Iñaki San Migelkopilotua izan ziren (Mitsubishi Lan-der Evo VI), 5 segundora (11:05.600).Gainontzeko sakandarrei dagokienez,Juan Jose Sanz-Javier Goikoetxea5.ak izan ziren (Clio Sport, 11:30.900),Imanol Oskoz-Arkaitz Irigoien 9.ak(BMW 320i, 12:00.200) eta AndoniLopez de Sabando-Ekaitz Jarones10.ak (205 GTi, 12:02.700).

Automobilismoa

Koxka tabernako plantilla

Jokalariak: Jose Retegi, Patxi Beraza, Jonathan Medina, Arkaitz Gasco, Jonathan Higuero,Luis Enrique Teijero “Kiko”, Raul Mariscal, Jorge Mayordomo, David Terán eta Migel Barre-ro (kapitaina). Guadalajaran parte hartu ezin izan zuten jokalariak: Jose Ramon Ramirez,David Mori, Otman El Ojdi eta Raul Garcia.

Hurrengo erronka:EuropaEstatuko Txapelketa irabazi izan-gatik, hurrengo urtean, maiatzaaldera, Talde Amateurren Euro-pako Txapelketa jokatzeko txar-tela lortu du Koxka tabernak.Oraindik ez dago erabakita nonjokatuko den aipatu txapelketa,baina litekeena da Errusian iza-tea, azkeneko irabazlea Moscu-ko Spartak izan zelako. “Izugarri gustatuko litzaigukeEuropako txapelketan aritzea,baina horretarako dirua behar da.Aste betez denok lana utzi behar-ko genuke bertara joateko, bidaiaeta egonaldia ordaindu… ea diru-tza hori lortzerik dugun” adiera-zi digu Migel Barrerok. Dirua lor-tzeko ekimenak antolatu behar-ko dituzte Koxka tabernakoek,“bestela ezingo dugu Europako-an parte hartu”.

Aurreikuspen guztiak gaindituz,I. Triku Trail mendi lasterketa-rako prestatutako 300 dortsalakagortu egin ziren eta ikaraga-rrizko parte-hartzearekin abiatuzen Triku Trail Kirol Taldeakhainbat babesle eta laguntzaile-rekin batera antolatutako mendilasterketa ederra.

21 km eta 1.400 metroko desni-bel positiboa zuen Etxarri Aranaz-ko kanpinetik abiatu zen mendilasterketak, ingurunetako baso,harizti, pagadi eta trikuharrieta-tik pasatzen zena. Halaber, Nafa-rroako Mendi Lasterketen Txapel-ketarako baliagarria zen aipatuproba.

Razgaren lekzioaEtxarri Aranazko Trikuharrienibilbidea oinarri hartuta, ibilbideederra prestatu zuten antolatzaile-ek. Kanpinetik aterata, Maitzegureta Auntzetxe atzean utzi zituzten,eta Axioren putzutik barna Liza-rrustira heldu ziren. Ondoren, Txa-radigorri eta Hirumugeta igo ondo-

ren, Otxentara jaitsi eta Fagamen-di igo zuten. Bertatik jaitsierari ekineta Etxarriko kanpineko helmugandespeditu zen lasterketa jendetsua.Ismail Razga santurtziarrak ziztubizian osatu zuen proba eta baka-rrik iritsi zen helmugara (1:44:25),Abderrahim El Qayederi minutubat eta 7 segundoko aldea aterata.Xabier Zarranz irunberriarrare-kin batera hirurek osatu zutenpodiuma (1:50:59). Razgak eginda-koa nabarmentzekoa da, 6. kilome-trotik aurrera belauna pixkat uki-tuta zuela aritu baitzen, eta rama-dama beteaz ibilbide guztian etaondoren ez zuelako ezer jan eta edan.Bestalde, emakumezkoetan UxoaIrigoien getariarra izan zen azka-rrena (2:06:31), Izaskun Gerendiai-ni 7 minutu pasa aterata (2:13:36).Veronica Domingez izan zen hiru-garrena (2:21:05).

Aiapatzekoa da 30 sakandar iri-tsi zirela helmugara. Joxeja Mai-za izan zen probako lehen sakan-darra eta lehen etxarriarra(1:57:32). Maizak eta Beñat Kata-

rain lakuntzarrak (1:58:34) bi ordubaino gutxiagotan osatu zuten Tri-ku Traila, eta 2 ordutik gorako tar-tea behar izan zuten gainontzekosakandarrek. Lehen emakumesakandarra Izaskun Beunza olaz-tiarra izan zen (2:32:19).

Bukaeran, korrikalariek kami-seta teknikoa eta oroigarriak jaso

zituzten eta irabazleek dirua, txa-pelak eta trofeoak. Eta auzate ede-rraz gozatu zuten guztiek. Korri-kalariei asko gustatu zitzaien ibil-bidea eta antolakuntza ona.Antolatzaileek lan itzela egin zutenguztia prestatzeko, baina probarenerantzuna eta lasterketa ongi ate-ra zela ikusita, oso pozik zeuden.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a kirola 13

Mendi lasterketa

MARTIARENAGAZTANDEGIA

U H A R T E A R A K I L40 €ko gastuarekin, etxekoproduktua doan.

BERGARA CENTRO OPTICO

A G U R A I NGraduatutako eta eguzkita-ko betaurrekoetan % 10ekodeskontua.

JUGA TAILERRAKA R B I Z U

%10 eko deskontua mante-nu piezetan, %5 eko deskon-tua gurpiletan.

AMAYA TABERNAI R U R T Z U N

Menuarekin txupitoa edokafea doan.

ENERITZILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T Z30 €ko gastuarekin, %10ekodeskontua Schwarzkopf pro-duktuetan.

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

A L T S A S U%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berri proiek-tuetan, %20a ziurtagiri ener-getikoan eta energia faktu-raren irakurketa eta analisiadoan.

EKINA L T S A S U

100€ko erosketengatik10€ko deskontu balea (behe-rapenetan izan ezik).

IOSUNE MARAURIA L T S A S U

Bakarkako sesioetan %10ekodeskontua

KIKI ARGAZKI DENDAA L T S A S U

15x20 cm-ko 8 argazkikoerreportaje batean beste biargazki opari.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Sakandarrak I. Triku Trailean:

1. Ismail Razga 1:44:2514. Joxeja Maiza 1:57:3219. Beñat Katarain 1:58:3431. Mikel Rubio 2:02:2348. Juanjo Goikoetxea 2:07:5849. Iñaki Martiaren 2:07:5851. Vicente Beloki 2:08:4953. Patxi Cano 2:09:0160. Ruben Moral 2:10:3279. Julen Paniagua 2:14:0487. Iker Flores 2:15:0589. Israel Arbizu 2:15:2590. Fernando Igoa 2:15:25

104. Iñaki Alvaro 2:17:57110. Juan Mariñelarena 2:19:18118. Igor Artieda 2:20:55127. Patxi Dorronsoro 2:22:36138. Fran Araña 2:24:35173. Jose Leitza 2:31:05177. Izaskun Beunza 2:32:19178. Iraitz Senar 2:32:21185. Juanjo Mintegi 2:34:23191. Julen Arratibel 2:35:08199. Juan Daniel Lakuntza 2:37:08205. Mikel Beloki 2:39:13219. Erkuden San Martin 2:43:39234. Maria Goikoetxea 2:48:34236. Ibai Arrese 2:49:03237. Iñigo Iraurgi 2:49:03239. Iokin Loiarte 2:51:05258. Angel Gurmindo 3:04:21

Razgak ziztu bizianosatu zuen I. Triku TrailaProbako 300 dortsalak agortu ziren eta horietatik 265 korrikalari iritsi ziren helmugara. 30

korrikalari sakandarrek osatu zuten proba, Joxeja Maiza buru zela

Saritu guztiak podiumean. Argazki gehiago www.guaixe.net-en eta Triku Trail taldeko Facebookean (Trikutrail)

TxirrindularitzaTxirrindularitza

Iñaki Garmendiaazkarrena Migel IndurainenMigel Indurain martxako ibilbidelaburrean lehena izan zen

Igandean Migel Indurain martxazikloturista jokatu zen Atarrabian.1.200 txirrindularik parte hartu zuten,800 ibilbide motzean (104 km) eta400 ibilbide luzean (184 km). Tarte-an hainbat sakandar aritu ziren. Pro-ba ez lehiakorra da, baina ibilbidemotza egiten –tartean Pizzea, Mez-kiriz eta Erro portuak gainditu beharizan zituzten– Iñaki Garmendia olaz-tiarra izan zen azkarrena. 29 urtekogazteak aitortu zuenez, lehen zatianeroso ibili zen, baina ondoren egu-raldia okertu zen eta okerrago arituzen. Ibilbidean gurpil zolaketak ohi-koak izan ziren eta erorikoren batedo beste ere izan zen. Bestalde, pro-ba luzean Jose Angel Mitxelena lesa-karra izan zen azkarrena.

Larunbatean, 17:00etan, eskolenaeta asteartean, 17:00etan, juniorrena

Urdiaingo festek 2 txirrindularitzaproba ekarriko dituzte. Larunbate-an, 17:00etatik aurrera, eskolenmailako gynkana eta lasterketajokatuko dira, promesen, kimueneta haurren mailan. Proba Burun-da Txirrindularitza Klubak anto-latu du, Udalaren laguntzarekin.Jakina, Burunda eta Aralar Txirrin-dularitza Klubetako txirrindula-riak ikusiko ditugu lanean.

Juniorren I. Urdiain Trofeoa,astearteanGarilaren 8an, asteartean, I.Urdiain Trofeoa jokatuko dutejuniorrek, 17:00etan. 95 km-ko eta-pa ederra izango dute aurrez aurre.Txirrindulariek bitan igo beharko

dute Altamira. Horretaz aparte,Arabako mugaraino iritsiko diraeta Urdiaingo igerilekuetako eta

San Pedroko paraje zoragarrieta-tik barna ibiliko dira. Txirrindu-lari sakandarrak ez dira faltako.

Bi lasterketa Urdiainen

Korrikalariei asko gustatu zitzaien ibilbidea.

Guaixe • 2014ko garilaren 4a14

Uda iritsi daeta lana duenarentzat

oporrak datozKrisi garaian bizi omen gara eta,hala ere, krisia sortu dutenak ongibaino hobeki bizi dira krisian. Gurediruarekin hondartzara joango diraedota nazioartera bidaiatuko dute.Ustelkeriak aberastu dituztenakere oso pozik ibiliko dira uda garaianleku batetik bestera, hegazkinak har-tzen eta Taj Mahal eta beste lekumiragarriak ezagutzen. Gu, berriz,lehengo garaietako oporretara buel-tatuko gara. Etxean gozo-gozo edo-ta soroan lanean.

Etxarriko Manolita Garziandia Urres-tarazu zena oso emakume atseginazen, bihotz onekoa eta kultura han-dikoa. Behin galdetu nion ea beregaraian zer nolako oporrak zituzten,eta hauxe izan zen bere erantzuna:“gazte denboran goizean jaikitzenginen, hartzen ginuen gosaria etagure jolasak ziren edo soka bate-kin saltokan ibili edo bestela asto-ka, edo makila handi bat hartu eta,bueltaka, makila haren gaineansaltatu, eta bakarren batean jotzenbaldin bazobien, zer mina, hala ezta?Gero barandauan saltatzen ginen,edo tabakan, edo mutikoek bolue-kin txuloka, eta holako kontuak.

Alubitara de bei. Alubita ere ibil-tzen ginen. Lurrean txulo txiki bategiten da eta han sartzen dira alu-biak. Zenbat jokazale diren, hain-beste alubi, eta klaro, hobenean iza-ten dira alubiak denak diferente-ak, txuriak, gorriak, ñabarrak etadenetatik, eta harri batekin jo egi-ten da eta jotzen duen harrek zen-bat alubi ateratzen dituen alubihoriek irabazten ditu, eta holaxen. Eta gero etxera faten ginen garaian,etxean hobenean lasterkan bazka-ria ematera sorora, aitari eta ama-ri, edo zein zen soroan hari bidali,hala ezta? pionari, edo senideabaldin bazen edo nola zan, hala.

Gaurko egunean asko kexatzengara, baina askoz hobeki bizi gara.Gorrotina eta gauzok sekula izanda guai bezala, zengatik leheno ate-ratzen zinen atarira eta beti egunon, atsalde on, gabon, gero arte, ongizaudie? zerbait esan behar, eta guaipasatzen zara bakarren baten ondo-tik eta txakurran ondotik pasatu-ko zinakeen bezala, ezta kasurikere. Eta mina ematen dau. Pena gar-bia da hori. Leheno, faten bazinen etxe bateramesedea eskatzera beleixeko denaeskaintzen zakion, baina gaurko egu-nean ez do eskaintzerik eta ino-rengana faterik ere … Eta pena ema-

ten dau. Gauza horren beiten askozhobeki bizi ginen, denekin alkarre-kin, ongi eta hola, eta guai gorroti-na besterik ez do leku guztietan etapenagarria da.”Uda iritsi da eta maite gaituztene-kin egotea izango da guretzat opo-rrik hoberena. Ez du axola non. Etxe-an baino hobeki, inon. Kantak dio-en bezala, ez gara aberats diruz,ezta ere oinetakoz, eta halere, pozik.Ez gara lapurrak eta lagunak badi-tugu. Atarian hamaka ipiniko dugueta handik, Gin-tonika eskuan, egunon, atsalde on edota gabon esan-go diegu kaletik pasako diren gureadiskide guztiei.

bazterretik

Juankar Lopez-Mugartza

kultura >>

Leire Salaberria andoainda-rrak lehiaketara aurkeztu-tako Hiltzaileakalbuma sari-

tu du Etxepare Sariko epaima-haiak. Aurkeztutako 25 lanenartean aukeratu dute Salaberria-rena: “autoreak beldurra eta ego-nezina sentiarazteko gai den narra-zioa eraiki du. Hitza eta irudia pri-meran uztartzen ditu eta intrigarieusten dio istorioa amaitu arte.Amaiera borobil bezain lasaigarribatez ixten du trama, irakurlea

jokoaren partaide bihurtuz”. Egi-leak 5.000 euro jaso ditu eta albu-ma udazkenean Pamiela etxeare-kin argitaratuta ikusiko du.

Sakanako MankomunitatekoEuskara Zerbitzuak Nafarroakobeste toki erakundeetakoekin bate-ra antolatutako literatura lehiake-ta da Etxepare Saria.

HESIAN ESTUDIORAKO BIDEAN:Lastailerako disko berria kalean izanen duHesian taldeak. Grabazioa hilabete hone-tan eginen dute. Baga Biga diskoetxetik

azaldu dutenez, disko bizkorra, indartsuaeta melodiaz jositakoa izanen da Hesian-en lan berria.

Aurreko edizioetako saridunak: www.etxeparesaria.net/saridunak.asp

Salaberriarendako, bigarrenez, Etxepare Saria

Nafarroako AntzokiSareak sarrerasalmentarakosistema izanen duIrurtzun, Etxarri Aranaz, Altsasu etaOlatzagutiko kultur guneak daudetartean

Urte akaberarako erabilgarriizanen da Nafarroako Antzo-

ki Sarearen (NAS) sarrera siste-ma komuna. Sarean, bestalde,eszenen katalogoa egin eta sare-ko espazioen programazioarenzabalkunderako tresnak presta-tzen ari dira ere. Horiek guztie-tarako Nafarroako Gobernuaren70.000 euroko diru-laguntza iza-nen du NAS-ek.

Foru administrazioarekin sare-ak duen elkarlana ez da soilikhorretara mugatuko. NAS-ek berejardunaren datuak emanen dizkioKultura Departamentuari Nafa-rroako kultura jardueraren datubilketan laguntzeko. Horretazaparte, Nafarroako artista talde-en katalogoaren zabalkundeanlagunduko du NAS-ek. Sarearenirudia orokortu eta estandariza-tuko da. Bestalde, kultur teknika-rien artean programazioaren berrizabalduko da eta, horretarako,haiek dantza edo antzerki ferieta-ra, kongresuetara, jardunaldieta-ra, seminario eta jaialdietara joa-tea erraztuko da. Azkenik, sarekoespazioen eta Nafarroako arte sek-torearen arteko elkarlan formulakikertuko dira.

Iruñeko EuskalgintzarenBilguneak argitaratutakodiskoan 14 taldek partehartzen dute

Garagarzaroaren 5etik sal-gai dago Euskaraz dantza-tu, abestu, musika jo, goza-

tu nahi dutdiskoa. Euskaraz bizi-tzeko nahiak elkartu zituen baiideiaren sustatzaileak bai musi-kariak ere. Iruñeko kideak dituz-ten eta euskaraz kantatzen dutentaldeak elkartu dira bilduman.Gaur Ez taldeko Julen Gilek esanduenez, “Nafarroan euskarariarnasa herritarren eta herrimugimenduaren ilusio, gogo etaahaleginak eman dio eta ematendio”. Musikariek 14 kantu horie-kin ekarpena egin nahi izan dute.Diskoaren salmentatik sortutakodirua Iruñeko euskalgintzaren-dako izanen da.

Gaur Ez taldeak Hurbilzaitez kantuarekin parte har-tu du bilduman. Taldekobaxu-jole irurtzunda-rrak, Xabier Unanuakesan digunez, Jule kan-taria Alemaniara joanaurretik grabatutakokantua da bildumansartu dutena. Kan-tuaz galdetuta, Una-nuak: “euskarakberak lehen pertso-nan kantatzen digu”.Unanua bera izan dataldeen koordinazioazarduratu dena eta disko-aren diseinua eta make-tazioa egin dituena. Gaurez taldeak izen berekodiskoa du kalean. Gaine-ra, aurretik sexu indarke-ria salatzeko Eten bil-duman ere partehartu du.

Gaur Ez bilduma euskaltzale batean

Guaixe • 2014ko garilaren 4a kultura 15

sanferminakGozatu San Ferminetaz

gurean!

Bertso UdalekuaIrañetan Bertsoa sustatuz bertsoarekin jolasegitea da helburua

Euskal Herriko Bertsolari Elkar-teak 17. aldiz antolatu ditu Ber-

tso Udalekuak. Astelehenetik igan-dera 12 eta 14 urte arteko 35 gaz-tetxo Irañetan izanen dira.Aurreko edizioetan bezala, bertsoafaria eta Nerea Elustondo etaAitzol Barandiaran bertsolarie-kin jolasteko, hitz egiteko eta ber-tsotan aritzeko aukera izanen dute.Aurrekoetan bezala, gaztetxoekkantak sortuko dituzte egonaldiirintarrean. Egiteko horretanOskar Estangaren laguntza izanendute.

Udaleku guztietako kantuekindiskoa onduko dute. Euskal Herriguztiko gazteek parte hartzen dute-nez, euskalki aniztasuna da uda-lekuen ezaugarrietako bat.

Liburu egunarekin hasi etaastelehenean bukatu zen Ira-kurri, Gozatu eta Oparitu

(IGO) kanpaina. Irurtzungo, Lakun-tzako, Arbizuko, Urdiaingo, Altsa-suko, Olatzagutiko eta Ziordikoliburutegitik pasa, euskarazko libu-rua hartu eta irakurri eta gero hariburuzko iritzia fitxa batean ema-ten zutenek txartel bat jaso zuten.Harekin euskarazko liburu bat %25merkeago erosteko aukera zuten.Liburua prezio erdian erostekoaukera zuten Aizpea, Irurtzungoeuskaltzaleen topaguneko eta Bie-rrik fundazioko kideek.

Kanpainan azken hilabeteanparte hartu duten guztien arteanliburuak erosteko 30 euroko lautxeke zozketatu dira eta sarituakhonakoak izan dira: Anita Krebs

(Irurtzun), Alberto Izagirre (Arbi-zu), Eneida Carreño (Altsasu) etaHaizea San Roman (Altsasu).Aurreko hilean ere beste horren-beste txeke zozketatu zituzten.

Sakanako Mankomunitatearen

Euskara Zerbitzuaren babesare-kin garatu da IGO kanpaina. Aiz-pea, Kima, Bierrik, EHE eta AEK(Mintzakide) erakunde euskaltza-leak ere parte hartu dute ekime-nean.

Larunbatean Altsasuko jubila-tu elkarteko abesbatzak ikas-turte akaberako kontzertua

eman zuen elkartearen egoitzan.Kantu ezagunez osatutako erreper-torioa eskaini zuten, tartean zirenhabanerak, fadoak, zortzikoak etabeste. 11 emakumek eta 6 gizonekosatzen dute Altsasuko jubilatu

elkarteko abesbatza. Asteartero etaostiralero elkartzen dira, 19:00eta-tik 20:00etara. Lastailean hasi zireneta orain bukatuko dute ikasturtea.

Lorenzo Gonzalez Urkizu zuzen-dariaren esanetara aritzen da abes-batza. Gonzalezek esan digunez,udan etenaldia eginen dute, nahizeta emanaldiren bat hitzartua izan.

Zuzendariak jakinarazi digunez,edonon kantatzeko prest dago abes-batza. Musika zaletasuna parteka-tu nahi duenak elkartetik pasatzeabesterik ez duela jakinarazi digu:“ateak irekiak daude, eta kantuananimatzen ez denak instrumentu-ren batekin aritu nahi badu, auke-ra hori ere badago”.

Napardi elkarte iruindarrakEnrike Zelaia akordeoilariari

Gallico de Oro emanen dio. Napar-dik sari horrekin altsasuarrak Nafa-rroako folklorearen alde, bereziki

musika arloan, eta Altsasuko inau-terien berreskuratzearen alde egin-dako lana aitortu nahi du. Elkarte-ak heldu den ostegunean emanendu sari hori 29. aldiz, 14:30ean.

Jubilatuen abesbatza etxean kantari

Sariak banatuz despeditu da irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina

Enrike Zelaiari aitortzaSan Ferminetan

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garilak 4, ostirala • 2. aldia • 470. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 27.5 . . . . . . . 5.5 . . . . . . .5.5Altsasu 27 . . . . . . . . . 6.5 . . . . . . .4.9Aralar 19.3 . . . . . . . 5.4 . . . . . . .6.3Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 13 Max: 20 Min: 13 Max: 25 Min: 13 Max: 20 Min: 11 Max: 16 Min: 10 Max: 18 Min: 11 Max: 18 Min: 10 Max: 23

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 92% euria: 13% euria: 81% euria: 88% euria: 30% euria: 20% euria: 10%

1.- Zergatik ekin zeniotenegitasmo honi?Beste toki batzuetan egiten direnkontzentrazioetara maiz joatengara, eta asko gustatzen zaigu iza-ten den giroa. Hori dela eta, ideiapolita iruditu zitzaigun Altsasunhorrelako kontzentrazio bat anto-latzea, eta bihar izanen da.

2.- Zenbat denbora daramazueprestaketa lanetan?Bi hilabete inguru daramazkiguburu-belarri prestaketa lanetan.Azpimarratzeko modukoa da den-bora horretan zehar kolabora-tzaileengandik jaso dugun lagun-tza. Zumalakarregi enparantzakotabernak, Urbasako campinga,Ramiro autoeskola, Txartel paper-denda, Juga tailerra... Ez diraasko, baina sekulako laguntzaeskaini digute.

3.-Topaketa hau antolatzenduzuen lehenengo urtea da.Jarraipena emateko asmorik?Bai, gure asmoa urtero egitealitzateke. Zumalakarregi enpa-rantzara jende asko hurbiltzenbada eta ondo pasatzen badute,gure helburua betetzat emangodugu. Hori lortzen badugu, eki-menari jarraipena ematea gusta-tuko litzaiguke.

4.- Ekainaren 30ean itxi zenizena emateko epea. Zenbatlagunek parte hartuko dute?Momentuz 64 auto daude izenaemanda. Hala ere, azken uneanbeti izaten da parte hartzeko asmozdeitzen duen norbait, beraz, kopu-ru hori oraindik handitu daiteke.Horrez gain, eguerdian Urbasakocampingean izanen den bazkarira-ko 100 pertsonek eman dute izena.

5.- Aipatu proiektua abiatuzenutenean halakorik esperozenuten?Ez, inondik inora. Gure aurrei-kuspena 30 kotxe inguruk partehartzea zen, eta azkenean kopu-ru horren bikoitza lortu dugu.Benetan pozik gaude, batez erekontuan hartuta lehenengo urteadela. Orain falta den gauza baka-rra Zumalakarregi plazara jen-de asko hurbiltzea da.

6.- Noiz kontsideratzen da autobat klasiko?Kontsiderazio horretan batez ereautoaren adina da kontuan har-tzen dena. Kotxe batek klasiko iza-teko 25 urte baino gehiago izanbehar ditu. Ezaugarri tekniko etaantzerakoek ez dute garrantzirikauto bat klasiko gisa izendatzekogaraian.

7.- Urteen joanaren ondoriozmantentze lanak zailagoakizango dira...Bai, akaso hori da aspekturikkonplexuena. Piezak bilatzea osozaila da, ez dituelako jende askokekoizten. Askotan, gainera, piezahoriek urruneko herrialderenbatean fabrikatzen dira, eta horiekhona ekartzea oso zaila izaten da.Era berean, pieza horien prezioaoso altua izan ohi da. Lan oso neke-tsua da, baina autoa egoera one-an mantendu nahi izanez gero,ezinbestekoa da.

8.- Gaur egungo autoak etaauto klasikoak konparatuezkero, zeintzuk diradesberdintasun nabarienak?Oraingoak lehengoak bainoaskoz ere seguruagoak dira.Egungo autoek denetarik dauka-

te, segurtasun prestazio gara-tuak barne. Duela 25 urteko auto-ek, alde horretatik, jostailuzko-ak dirudite. Hala ere, lehengoautoek oraingoek ez duten xar-ma berezi bat dute. Gainera, nahizeta egungoak bezain seguruak ezizan, gehiago irauten dute. Orain-go kotxeek badirudi iraungitzedata bat daukatela. Behin adinbatera iristen direnean, arazoakbesterik ez dituzte ekartzen.

9.- Sakandarrek autoklasikoekiko zaletasunikbadute?Bai, uste dut hemengo jendeariauto klasikoak eta, oro har, auto-ak asko gustatzen zaizkiola. Hor-taz, larunbatean jende ugari bil-duko delakoan nago.

10.- Auto klasikoekikozaletasunaz dihardugula, zurinoiztik datorkizu auto hauekikoafizioa?Esan bezala, auto klasikoen kon-tzentrazio askotan izan gara, etahorietan izan ostean zaletasunaerruz sortzen zaizu. Gainera,hemen eginen den topaketa anto-latzen aritu garenez, esan daite-ke auto klasikoez inguratuta ibi-li garela. Lehendik ere banuenzaletasuna, baina horren guztia-ren ondorioz handitu egin zait.

11.- Marka askotako autoakikusteko parada izanen dugularunbat honetan. Horien arteanbaduzu kuttunik?Gehien gustatzen zaizkidanakAlpine, Seat 124 eta Renault 5dira, akaso horiek direlako gehienikusten ditudanak. Agian larun-batean besteren bat ikusi etalehentasunak aldatuko ditut.

>>11galdera

Leire Lazkoz Altsasuko auto klasikoen topaketako antolatzailea

Testua: Eñaut Agirrebengoa

9:30etik aurreraGaragarrileko

bazkide sarituak

GARILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarirako 3 hila-beteko harpidetza, Artazako kanpinean %10ekodeskontu balea eta Armix sukaldean liburua.2. Lacturale esnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkari-rako 3 hilabeteko harpidetza, Artazako kanpinean

%10eko deskontu balea eta Armix sukaldean liburua.3. Lacturale esnea eta yogurtak, , Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza, Artazako kanpinean%10eko deskontu balea eta Lunatikoak liburua.4.Lacturale esnea eta yogurtak, ,Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza, Artazako kanpinean%10eko deskontu balea eta Lunatikoak liburua.

1.- Izaskun Igeltz Lazkano(Lakuntza)

2.- Joakina Zubiria Galartza (Altsasu)

3.- Xabier Rubio Uribe(Altsasu)

4.- Mikel Lanz Alegria(Lakuntza)

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

5 12 19 26