47 - 2005 urtarrila

20
danbolin 2005/1 47. ALEA ALKATEARI ELKARRIZKETA IKATZ BILA AIZARNAN

description

deskribapena

Transcript of 47 - 2005 urtarrila

danbolin2005/1 47. ALEA

ALKATEARI ELKARRIZKETA IKATZ BILA AIZARNAN

LL AA GG UU NN DD UU ZZ UU KK EE RR EE Zestoatik, martxoaren 16an goizeko 11:00ak aldera

KKOORRRRIIKKAA BBAATTZZOORRDDEEKKOO HHUURRRREENNGGOO BBIILLEERRAA:: UURRTTAARRRRIILLAAKK 2277 AARRRRAATTSSAALLDDEEKKOO 1199 ::0000EETTAANN KKUULLTTUURR EETTXXEEAANN

MOTA GUZTIETAKO ERREBELA-T U A Kerrebelatu digitala eta karretea

karnet argazkiak: NAN, gida baime-

UU RR TT EE ZZ EE RR RR II OO NN !!Urte zerri on! Horixe agertu zuen duela urtedezente Olariagak Zakilixut gaztea artean Eginegunkariko orrialdeetan zebilela. Izan ere, zerda Urte berri on! kontu hori? Hainbesteko etenaal da egun batetik besterako saltotxoa? Aurten-goan, hala ere, justifikatua dirudi abenduaren30ean Gasteizko ganberan hartutako erabakia-ren ondoren; bestela galdetu espainolei. Gukkkrriissttaauuookk, agnostikoak eta ateoak barne, duelaegun batzuk hasi omen dugu 2005. urtea, hori-xe omen da gure urte berria. Baina globaliza-zioak jota gabiltzan garai hauetan beste hainbaturte berri ere baditugu gure inguru hurbil sa-marrean. Txinatarrek, ez daude hain urruti,otsailaren 9an hasiko omen dute 4703. urtea;islamiarrek, horiek gertuago ditugu, otsailaren 11an ekingo omen diote 1426.urteari; eta juduek berriz, urriaren 4an 5766. hasiko dute urtea, edo gertuagorajota irailaren 16an hasi omen zuten 5765.a. Bistan da mundutar gehienentzat ezdela izan Urteberri eguna gure urtarrilaren 1ean.

Beraz, zein urte berri ospatu behar dugu, norbaitekin solidario izan nahi ba-dugu? Konturatu al zarete aukera guztiak erlijiosoak direla? Gurea, adibidez,egutegi gregoriotarra da, Gregorio Aita Santuak ezarritakoa, alegia.

Urtetik urterako saltotxo horretan telefonia konpainiek izugarrizko dirutzakjasotzen omen dituzte, jendeak elkar zoriontzeko egiten dituen deien ordainekin.Salto hori telefonia konpainiek bereziki prestatzen omen dute, neurri bereziakhartzen omen dituzte lineak blokeatuta gera ez daitezen. Seguru, hori urte berrigregoriotarrean bakarrik gertatzen dela. Izan ere, horrelakoxeak baikara mende-baldarrak.

Hala ere, urtearen barruan gehienontzat ez al da benetako saltoa udazken al-dera gertatzen, gure herri jai nagusien buelta horretan? Ikasleen, eta hainbat gu-rasoren, urte berria orduantxe hasten da. Politikariek ere garaitsu horretan has-ten dute ikasturte politiko berria. Azkenean, abenduaren 31n bukatzen den urteaurte ekonomikoa izaten da, aurrekontuak eta balantzeak egiteko balio duen etenaorduantxe gertatzen baita. Soldata igoeren eta errentaren aitorpenaren muga or-duantxe ezartzen da, nahiz eta egikaritzea beste baterako uzten den. Udalarendiru-laguntzen muga ere hor nonbait izaten da, oso ondo daki hori danbolinek.

Zenbat urte berri dauzkagun ospatzeko! Baina guk ezarri digutena bakarrikospatzen dugu. Hau da marka!

Eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako salto hori ospatzeko era guztietakoekintzak, ekimenak eta balentriak egiten ditugu. Horrelakoxeak gara mendebal-darrak.

Hau da marka! Oraintxe ohartu naiz nik neuk ere Urteberri egunaren ospaki-zuna mila metrotik gora igota egikaritu nuela!

Orain arte ordenagailuan iltzatu ditudan 2.624 takatekoak (karaktereak) eza-batu egin behar ote dituk, ba? Ez noa horrelako lanik hartzera. Ezaba itzazuezuok gregoriotarrok. Atrebentziaz... lotsagabe-lotsagabe... otoi, ez dezala inorkgaizki hartu... URTE ZERRI ON guztioi.

34 6 10 1216 18 19 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

GG OO RR KK AA UU NN AA NN UU EE

AA LL KK AA TT EE AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

II KK AA TT ZZ BB II LL AAAA II ZZ AA RR NN AA NN

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

AA GG EE NN DD AA

PP OO RR RR UU SS AA LL DD AA

Manuel Arreg i

HH EE RR RR II KK OO BB AA ZZ TT EE RR RR EE TT AA NN

enb idoa I .Urte berri on denoi. Egia esan, telebistako kanpai-ho-tsen kontu hori eta data idazterakoan gertatzen den al-daketatxo horregatik ez balitz, aitortu iezadazue kon-turatu ere ez ginatekeela egingo urtez aldatu dugunik,baina tira, urte berri on.Ona, ona... nik neuk ezin esan hasiera behintzat one-gia eman diodanik. Urte berri eguna lanean eman nueneta hurrengoak berriz, ohean; sukarra, eztula, mukiak,Termalgin, litroko botila ura, kleenex-ak... aaaaatxisss!Badakit, bai, bakarra ez naizela. Ez omen da giro gureherrian 2005aren hasiera honetan! Gaixo ez dagoenaetxeko gaixoa zaintzen eta gaixotzeko bidean.Merkealdietara joateko asmoa ere banuen. Badakizue,Gabon buelta hartan ikusitako bota panpoxo haiek,hain garestiak ziren haiek, bai; Olentzerok ekarritakogaltzekin hain ondo etorriko litzaidakeen txamarra hu-ra, eta, prezio onean balego, baita jertse berde eder hu-ra ere, izan ere jertsez eskas xamar bainabil. Baina kakazaharra! Hara non nagoen, ohean, mesanotxea mela-mela egindako musuzapiz betea eta sudurra gorri-gorrieta minberatuta dagoeneko. Aaaaatxisss! Birus arraioa!Dena den, egun hauetan –ez pentsa alferrik galdutakoegunak izan direnik– urte berrirako asmo eta plan be-rriak egin ditut. Zertara dator, irakurle, zure irribarrehori? Ez didazu esango zuk ere ez duzula 2005erakoasmorik? Ia asmatzen dudan: "aurten egunero joangonaiz kiroldegira korrika pixka bat egitera, edo gutxie-nez Sastarraineko buelta ematera", edo bestela, "aste-an bitan behintzat egingo dut pilatzen zaidan plantxa,nazkatuta nago-eta jantzi nahi dudan nikia arropa zi-mur mordo horren azpitik ateratzen", edota, "goizerohamar minutu lehenago jaiki eta garaiz iritsiko naiz".Ez, ez, horiek ez dira nire buruari egin dizkiodan pro-posamenak. Nireak neuretzako gordeko ditut, gerobete ez ditudalako inork kontuak eska ez diezazkidan.Badakigu denok urte hasierako asmo horiek gehienetan ez ditugula betetzen, baina tira, denokbehar ditugu asmoak, ilusioak eta planak. Ibarretxek berea baldin badu, zergatik ez neuk ere!Aaaatxisss!

Arroap etahorrelako gau-zak gutxi xa-mar daude bai-na bestela nahi-ko ondomoldatzen naizni azokan, gus-tatzen zait azo-kara etortzea,normalean as-tero etortzennaiz.Bitor Gomez

41 urte

Gutxitanetortzen gera bai-na hamabosteanbehin edo bai etaetortzen geranianbeti erosten deguzerbait. Nahikogauza egoten da,ondo dago azoka.Polita da.

Ixidra Oliden

68 urte

Z e r i r u d i t z e nz a i z u o s t i r a l e t a k oa z o k a ?

ZZ EE SS TT OO AA KK OO AA SS KK AA TT AA SS UU NN AA

A magoia andres

P i n t a d a .estatus politikoaren bila euskal preso politikoen kolektiboa borrokan. Euskal Preso Politikoen kolektiboakUrtarrilaren 3an borrokaldi bat jarri zuen martxan beren oinarrizko giza eskubideak (bakartzea-rekin amaitzea, mediku asistentzia ziurtatzea, ikasteko eskubidea errespetatzea...) eta eskubidepolitikoak (presoek duten izaera politikoa aitortzea, kolektiboa eragile sozial eta politiko bezalaonartzea, kolektiboak izendaturiko mintzakidetza aintzat hartzea) onartuak izatea eskatuz. Urtarrilaren 3an egindako plantoaren ondoren, txandakako txapeoak hasi dituzte, hau da, kar-tzelan dituzten hainbat betebehar eta eskubideei uko egiten diete, ziegatik atera ere ez direlarikegiten. Ziegen baldintza kaxkarrek, txikitasunak eta bakardadeak ez dute batere xamurra bihur-tzen borroka molde hau. Marian, Urtarrilaren 24an sartu zen, Julen Otsailaren 3an sartuko daeta Juan Mari eta Ixiar Otsailak 23an. Presoek hasi duten borrokaldi gogor honetan, denok dugu zer emanik. Adi mobilizazioei.EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

URTE BERRI

ON?

I r i t z i h e l d u a k ,u s t e h a n d i k o a k

spainiakoEspainiako Telebista-ko saio ustez serio ba-tean entzun nion Ra-fael Conte literaturkritikariari bere maxi-ma-aldarri-panfletoa:"Euskaraz ezinezkoada literatur lan handi-rik egitea; hizkuntzakez dauka horretarakogaitasunik" –esana ezda hitzez-hitzekoa–.Ez pentsa aurkezleakeuskarazko literatur-gintzari buruz galdetuzionik aurretik edota"literatura periferiko-ez" ari zirela hizketan.Ez. Urteko balantzeaegin eta liburu batzukgomendatzeko hain-bat aditu batu zituenaurkezleak, eta haranon Contek RamiroPinilla idazlearen Ver-des valles, colinas rojas

epopeia mardula aukeratzen duen. Ibaizabaleko itsasaderrean girotua egonik, Pinillak bimundu kontrajarri irudikatzen ditu bere obran: eskuinaldeko burgesia nazionalista eta ezke-rraldeko proletalgoa, etorkinek osatutakoa. Pinillak nazionalismoaren hainbat jarre-ra eta iritzi salatzen ditu bere lanean eta abertzaletasun burgesaren kontra egitekobaliatzen ditu orrialde ugari. Bakoitza libre da ezagutzen duen mundua aztertu etakritikatzeko, eta horixe egiten du Pinillak. Arrazoiarekin edo arrazoirik gabe. Conte jaunak, baina, Pinillarena Euskal Herrian gaztelaniaz eginiko eleberri bikainazela esateaz gain, bota zuen hasieratik bota nahi zuena: "Euskaraz ez dago literatu-ra ona egiterik". Aste batzuk lehenago Bernardo Atxaga elkarrizketatu zuen aurkez-lea ere zur eta lur utzi zuen bere iritzi pausatu eta ondo pentsatutakoarekin.Conteren iritziari merezi duen garrantzia emango genioke, aste batzuk lehenago ElPais egunkarian Ignacio Echeverria kritikariak El hijo del acordeonista-Soinujolearen se-mea-ren kontrako kritika-bonba bat argitaratu izan ez balu. Echeverria, Atxagarenliburuaren "artzain giroko bukolikotasuna" kritikatzeaz gain, liburuaren kontra azal-tzen zen politikoki. El Pais-i ez omen zitzaion kritika gustatu, eta hortik aurrera kri-tikariaren aldeko kanpaina bat abiatu dute Conte eta beste batzuek. Eta bitartean,euskara ideiarik ere jakin gabe, lanari ekin diote. Ruperrek esaten duen moduan"Iritzi helduak, uste haundikoak/ Gure herriaz. / Goiz eta arrats berriketan / Gureherriaz. /Nik ere nahi nituzke / Halako segurtasunak eduki. / Baina, gauzak zer di-ren, /kontuak ez zaizkit ateratzen ongi".

Herriarenneurriko azokada, handiagoaez dugu behar.Gainera, herrikodendariek erezerbait egin be-harko dute! Ba-daukat azokaraetortzeko ohitu-ra, jatekoa eros-tera etortzennaiz, pikuak,aranak,… Arro-pa erosteko ohi-turarik ez dau-kat.

Jesus Goikoetxea

66 urte

Nik ostirale-tako azokanerosteko ohitu-rarik ez daukat.Ohitura bezalaondo dago,erosketak egite-az gain herrita-rren harremane-tarako leku batda. Ez dakitmerkeago ego-ten diren gauzakbaina... Plazankotxeak soberandaudela irudi-tzen zait.

Jesus Aizpurua

47 urte

5Nik ez dau-

kat azokan eros-teko ohiturarik,herriko dende-tan egiten dituterosketak bainaherrian azokabat izatea ereondo dagoelairuditzen zait.Zestoa bezalakoherri batentzattamainako azo-ka da.

Paloma Arambarri

60 urte

e nbidoa 2 . M ike l L i zarra lde

Tartekaetortzen gera,etorri beharraere izaten da ta!Jatekoa ezta be-re kasa joateneta jango bade-gu… Aplikatzenden tokian egi-ten ditugu en-karguak. Dene-tik erosten du-gu, arropa,jatekoak,… apli-katzen dena.Guk behar du-guna behintzategoten da.

Justina Mendizabal

68 urte

E

ZEIN IZAN DIRA FUNDAZIOAK HARTU DI-TUEN LEHEN ERABAKIAK? Nik bi erabaki nabarmenduko nituzke: le-hendabizi Kutxari fundazioan parte-hartze-ko gonbidapena luzatu zaio. Orain urte ba-tzuk 90 milioi pezeta eman zituen eta be-rriz parte hartu dezan eskatu zaio. Bigarrenerabakia, berriz, Lili jauregiaren azterketa

arkeologikoa egitea izan da. Eraikinaren ikerketa bat egingo da be-re egoera ezagutzeko eta bertan zer kokatuko den erabakitzeko.

ZER EGINGO DA LILI JAUREGIAREKIN? Bere momentuan Lilin museo bat egiteko asmoa zegoen. Jauregia

monumentu historikoa da eta nahiko egoe-ra onean dago. Berritze lanak egin beharraikusten dugu baina agian ez da lekurik ego-kiena museo bat jartzeko. Duen tamainare-kin eta sarrera aldetik dituen arazoak dire-la-eta, historiaurreko museoa ondoan altxa-tuko den eraikin berri batean jartzeaaurreikusten da.

ERREPLIKAREN OBRAK NOLA DOAZ?Frantzian egiten ari diren lan artistikoakatzerapen asko izan ditu; esan liteke espe-rimentu moduan erabili gaituela. Teknika-ren berrikuntzak gurekin esperimentatu di-tu guri ezer esan gabe. Horrek laneanatzerapenak sortu ditu inolako abantailarikekarri gabe. 2004ko martxoan egin zen bi-lera batean ultimatum bat eman zitzaieneta orain darabilten teknika erabiltzea etalanak amaitzeko egutegi bat ezartzeko es-katu zaie. Frantzian lanak amaitzen dituz-

AZKEN HILABETEETAN LANGILEAK HOR DABILTZA, HERRIAN, AURRERA ETA ATZERA,

KALEAK BERRITZEN, EKAINGO ERREPLIKA KUDEATUKO DUEN FUNDAZIOA MARTXAN

DAGO ETA ERRAUSKETARI BURUZKO ERREFERENDUMA ERE ABENDUAN IZAN ZEN. BA-

TZUK GAI GARRANTZITSUAK DIRA, BESTEAK POLEMIKOAK. HAUEK EZ DIRA, ORDEA,

HERRIAREN INTERESERAKO DAUDEN GAI BAKARRAK. ORAIN ARTE EGIN DENAZ ETA

LEGEALDIKO HURRENGO BI URTETAN EGINGO DENAZ HITZ EGIN DU GORKA UNA-

NUEK ELKARRIZKETA HONETAN.

gorkaunanue:

EIN HELBURU DU SORTU BERRI DEN EKAIN-GO FUNDAZIOAK?Legealdi honetako lehen helburua da Ekaingo erreplika ahal denbaldintza onenetan amaitzea eta asmo horrekin Foru Aldundiarekinbilera ugari egin ditugu. Bilera horietan fundazio bat sortzearen be-harraz ohartu ginen. Obra handia da hura eta lan guztiak aurreraeramango dituen lan talde indartsua sortu behar zela ikusi genuen.Behin erreplikaren lanak amaitzen direnean, eguneroko bizitzan,museo hori kudeatuko du fundazioak.

ZEIN IZAN DIRA FUNDAZIOAK HARTU DITUEN LEHEN ERABAKIAK?Nik bi erabaki nabarmenduko nituzke: lehendabizi Kutxari funda-zioan parte-hartzeko gonbidapena luzatu zaio. Orain urte batzuk90 milioi pezeta eman zituen eta berriz parte hartu dezan eskatuzaio. Bigarren erabakia, berriz, Lili jauregiaren azterketa arkeologi-koa egitea izan da. Eraikinaren ikerketa bat egingo da bere egoeraezagutzeko eta bertan zer kokatuko den erabakitzeko.

"Legealdi honen helburu nagusia ekaingoerreplika amaitzea da

Z

tenean, hona etorriko diraerreplika instalatzera eta or-duan eraikinean egin beharre-ko lanak egingo dira. Hau dakomunak, argi-indarra, kan-poko urbanizazioa...

EZIN DA BESTE LANIK EGIN

HERRIAN BERTAN?Udara ondoren, erreplika etaherriaren arteko oinezko bi-dea egiteko asmoa dago. Bidehorrek oraingoak baino kali-tate hobea izango du eta tele-komunikazio kableak, argi-in-darra eta estolderia eramangolirateke bertara.

INSTITUZIOEK AGINDUTAKO

DIRU LAGUNTZAREKIN ERRE-PLIKAREN PROIEKTUA AMAI-TZEA LORTUKO DA?Baietz uste dugu. Orain arte700-800 milioi diru gastatudira egin diren lanak ordain-tzeko eta, fundazioan hitzegin denaren arabera, ForuAldundiak 900 milioi jarrikoditu eta Eusko Jaurlaritzak600. Diru hori erreplika amai-tzeko eta Liliren berrikuntzaeta inguruko urbanizazioa etaaparkalekua egiteko izangoda. Dirua ez zaigu sobratukobaina oraingoan Ekain amai-tzeko beharrezkoa den finan-tzazioa izango dugula ustedugu.

DATA JARRI DIEZAIOKEGU ERREPLIKAREN

INAUGURAZIOARI? Kontuan izan behar dugu data jartzeko mo-mentuan lan artistikoaren menpe gaudela.Lehenik Frantzian amaitu behar dituzte la-nak eta kontuan izan behar dugu lan zeha-

7

tza dela eta oso konplexua. Asmoa 2006an edo 2007an irekitzekoada, gutxienez legealdi honetan. Guztia lan artistikoaren arabera era-bakiko da.

UDALAK IRAETAKO FUTBOL ZELAIAREKIN JARRAITZEKO ASMOA DU? Bai. Iraetako futbol zelaia amaitzeko asmoa dugu. Gauzak ondo jo-aten badira ahal den azkarren amaitzea da gure asmoa. ...

"" ealdi honen helburu nagusia ekaingo

erreplika amaitzea da

...ZENBAT DIRU GASTA-TU DA ORAIN ARTE

IRAETAKO ZELAIAN? Aurreko gobernu tal-deak 170 milioikoaurrekontua eginzuen. Udalak 110milioi jarriko zituen

eta Foru Aldundiak beste 60 ordaindukozituela uste zuten; baina Aldundiak betiesan zuen diru hori zelaia Zubiaurren egi-teko emango zuela eta ez Iraetan egiteko.Zelaia eraikitzeko hiru fase aurreikusi zi-ren eta lehena martxan jartzeko 56 milioipezeta eman zitzaizkion Altuna y Uriari,baina nik ez dakit non erabakita, nork, no-ri galdetuta... Lehen fase horrek 110 mi-lioiko kostua izan du. Eta hori frogatzenduten fakturak ditugu udalean..

AZKENEAN ZENBAT KOSTATUKO DA GUZTI-RA? Azkenean 300 milioiko kostua izango du.Lehen momentuan onartu zen aurrekon-tuan ez ziren sartzen, besteak beste urba-nizazioa, argiak, itxitura, aldagelak –legezbost dira baina soilik hiru zeuden onar-tuak– edo saneamendua. Lan horiek guz-tiak 80 milioitan baloratzen dituzte tekni-koek, ez guk –Udalak edo EAJk– tekniko-ek. Onartuak dauden 170 milioiak,desfasearen 50 milioi eta egin beharrekobeste lanen 80 milioiak gehitzen baditugu,300 ematen du.

NOLA ORDAINDUKO DA ORDUAN AURRE-KONTUETAN EZ ZEGOEN DIRU HORI? Arroabean, Cementos Rezola zegoen lur-sailean, 353 etxe egingo dituen Inmobilia-ria Loiolarekin akordio bat lortu dugu:Udalak babes ofizialeko 35 etxe, tasaturi-ko beste 35 eta 600 milioi pezeta lortukoditu. Diru horrekin futbol zelaia amaitzekobehar den dirua lortuko da eta Arroan biz-talde hazkunde horri aurre egiteko beharrezkoak diren lanak egin-go dira. Foru Aldundiarekin akordio batera iritsi gara Jazz Berri au-rretik doan errepidea desbideratzeko proiektua aurten aurkez de-zan. Debarako errepidea industrigunetik pasako litzateke etaoraingo bidea oinezkoentzako kale bihurtuko litzateke.

ZEIN DA KEXA UGARI ERAGITEN DITUEN JAZZ BERRIREN ETORKIZU-NA? Jazz Berri Sansineneara eramateko akordio bat lortua genuen, baijabeekin baita auzokideekin ere. Dantzalekuko jabeek, ordea,oraingo lekuan etxeak egiteko baimena eskatu ziguten baina ForuAldundiak ez du baimenik eman, errepidearen ondoan dagoelako.

Errepidea industrigunetik desbideratzen bada arauetan aldaketa bategitea posible izango da eta eraikiko egingo lirateke etxeak. Horibai, kasu horretan, jabeei esan diegu ez diegula Sansinenean dan-tzalekua irekitzeko baimena emango. Herritik joan beharko dute,eta hori, jabeek onartu egin dute.

NOIZ HASIKO DIRA HERRIAN BERTAN ETXEAK EGITEN? Tramiteak ongi joaten badira uste dugu aurten edo datorren urtea-ren hasieran emango ditugula lizentziak etxeak eraikitzen hasi ahalizateko. Besteak beste, Caravan Parken 36 etxe, Guztiok Baten 27,Portalekoan 16, Kastaño-n 25, Errexil-en 48 etxe; horietatik 12 ba-bes ofizialekoak izango dira eta udalarentzat 25 milioi lortu ditugu.Azkenik, Eliza atzean 25 etxe egingo dira, Mendiak eta Zunzunegikdituzten lurretan.

ERDIKALEAREN ONDOREN KALE GEHIAGO BERRITUKO AL DIRA? Gurutzean asfaltatze lanak egiteko dirua hi-tzartua genuen aurrekontuetan baina pentsa-tu genuen ez zuela zentzurik kalea berritzenhasteak aurten etxeak egiten hasiko badira.Kamioiak atzera eta aurrera ibiliko dira etaberehala hondatuko da zorua. Etxeak amai-tzen direnean berrituko dugu. Plazako arku-tik Gurutzera doan kale zatia ez da orain be-

rrituko arrazoi beragatik. Kastaño-ko lurretan etxeak egingo dira etaetxeekin batera berrituko da kale zati hori.

OSASUN ZENTROAREN KOKALEKU DESEGOKIA DELA ETA LEKUZ AL-DATZEKO ASMORIK BADAGO? Caravan Parken etxeak eraikiko dituen sustatzailearekin akordiobatera iritsi gara. Hasiera batean gaur egungo eraikinaren gainean18 etxebizitza eraiki behar zituzten baina azterketak egin osteanohartu dira hobe dela eraikina guztiz botatzea. Eraikin berrian 32etxebizitza egiteko baimena eskatu zuten eta trukean udalak ia 500metro karratuko lokal bat lortu du etorkizunean anbulatorioa ber-tan jartzeko asmoarekin.

SANSINENEAKO INDUSTRIGUNERA ENPRESAK ETORTZEN HASIKO DIRA

AURTEN? Momentu honetan lanean ari dira Comercial Erein enpresaren erai-kina egiteko. Enpresa horrek janari munduan egiten du lan, eskola,hotel eta horrelako lekuetara janaria eramaten dute. Horrez gain,enpresa frankoren eskaerak ditugu Arroara etortzeko. Enpresagehiago etortzeko partzela berriak egiten ari gara, txikiagoak, etalan hori amaitzen denean eta eskaerak aztertu ondoren lantoki be-rriak irekitzen joango dira.

ABENDUAREN 12KO ERREFERENDUMEKO EZETZAREN ONDOREN UDA-

9LAK ZEIN NEURRI HARTU DITU EDO HARTUKO DITU ORAIN? Herritarren gehiengoak erreferendumean ezetz esan zuen eta orainZestoako herriak bere erabakiarekin koherente izan beharko du.Erraustegia eraikitzen bada, Zestoako herria kontsortzio horretatikirten egin beharko du. Ondorioz, Udalak bere zaborren kudeaketaintegrala egin beharko du. Herriak erabakibeharko du zer egiten den zaborra jasotzenden momentutik azken tratamenduraino.Momentu honetan, ordea, ez dugu ezererabaki. Hurrengo hilabeteetan zaborrarentratamenduan dauden alternatibak aztertueta egokiena zein den aukeratu beharkodugu.

ZEIN DA HARROBIA-REN GAUR EGUNGO

EGOERA? Azkune enpresarenkontzesioa 2003kourriaren 30ean amai-tu zen. Gaur egungoegoera irregularra da

eta akordio baten bidez hori konpondunahi dugu. Udal honen helburua harrobiaerrestauratzea izan da beti eta hori izatenjarraitzen du. Harrobia errestauratzea etaenpresaren aktibitatea jarraitzea posibledela uste dugu, ez duela eragozpenik sor-tzen.

NOLA ERRESTAURATUKO DA HARROBIA? Kataluniako gobernuko teknikariekin bildugara eta uste dugu beraiek erabiltzen dutensistema jarraitzea dela egokiena. Errepide-en obretan sortutako lurrak eta herrilanhandietakoak, --ez du edozein lurrek balio-- erabiliko lirateke zuloa betetzeko. Enpre-sari bere aktibitatearekin jarraitzeko baime-na ematen zaio urte kopuru jakin baterako.Aldi berean, errestaurazioaren kargu eginbeharko luke eta ez badu egiten aurkeztudituen abalak beretzat hartuko ditu udalak.

ABALAK EZ BADITU AURKEZTEN HARROBIA

ITXI EGINGO DA? Udalak modu jakin batean burutu nahi duerrestaurazioa eta espero dugu enpresa erahorretako hitzarmena sinatzeko prest ego-tea. Ez bagara akordio batera iristen Uda-lak nahi duen baldintzetan, guk ez duguenpresaren egoera erregularizatuko eta bes-

te leku bat bilatu beharko du beraren lanarekin jarraitzeko.

AUTO TXATARTEGIAREN ARAZOA KONPONDUA DAGO? Txatartegiaren arazoa konpondua dagoela esan genezake. Iraetakoegoitza ireki dute eta orain auto zahar horiek hara eramaten ari di-ra. Gelditzen den azken lana da hor sortu diren sustantzia kutsaga-rriak garbitzea. Lan garestia eta zaila da, ingurugiro aldetik dagoenexijentzia maila dela eta. Aipatzekoa eta eskertzekoa da enpresakegin duen ahalegina eta hurrengo hilabeteetan garbituta egongo de-la espero dugu. Lur zati hori etorkizunean beste enpresa batzuen-tzat geldituko da.

ZERGATIK EZ DIRA HASI AIZARNAKO ESKOLA BERRIA ERAIKITZEKO

LANAK? Udalak lurrak erosi eta Eusko Jaurlaritzaren esku jarri zituen eskolaberria egiteko; proiektua egina eta onartua dago Gasteizen. Arazoazein da? Lehentasuna eta dirua. Jaurlaritzaren ustetan diru asko dajende gutxirentzat baina ala eta guztiz ere aurrera jarraitzeko prestdaude. Gipuzkoako hezkuntza ordezkariarekin egin nuen azken bi-leran esan zidan 2004ko aurrekontuetan ez zutela dirurik bainaagindutakoa beteko dutela hitz eman zidan. Ez dakit noiz baina be-re hitza beteko dutela uste dugu.

BAINUETXE ALDEKO ERREPIDEAN OINEZKO PASAGUNEA EGITEKO AS-MOA ERREALITATE BIHURTUKO DU LEGEALDI HONETAN? Asmoa legealdi honetan lur azpiko pasabidea egitea da. Dagonekoarkitekto batekin hitz egin dut eta proiektua ikertzen hasteko eska-tu diot. Espero dut aurten proiektua aurkezteko moduan egotea eta2006 urtean errealitate bihurtzea.

UDALAK ZEIN LAGUNTZA EMAN DIO HITZA-RI? Euskara batzordean euskarazko hedabideeninguruan hitz egin dugu, ez soilik Hitza-reninguruan, eta bertan Hitza-ri laguntzea eraba-ki zen. Beti ere, gure baliabideak murritzakdirela kontuan izanik. Hitza herrian nahikozabaldua dagoela ikusten dugu eta euskara-

ren normalizazioan betetzen duen papera kontuan izanik 2004renurtean 3.000 eurorekin laguntzeko akordioa dugu. Aurten berriz3.300 euro inguruko laguntza emango zaio, biztanleko euro bat.Hau guztia akordio baten bidez finkatu nahi dugu eta etorkizuneankolaboratzen jarraitzeko asmoa dugu.

AZKENIK, DANBOLIN-EN KENDUKO ZENUKEEN ZERBAIT ETA JARRIKO

ZENUKEENA? Produktu ona den aldetik nik ez nuke ezer kenduko baina bai herri-tarren kolaborazioak bultzatu eta indartu. Badakit hori egiten arizaretela baina nik herriko istorio zahar horiek indartuko nituzke.Jende edadetua galtzen ari gara eta herriaren memoria historikoa ezbadugu galdu nahi, ahalegina egin beharko genuke. Jendearen partehartzea bultzatu istorio horiek ez daitezen galdu, ahalik eta iritzimota gehien bildu herritarren parte hartzearekin eta jendea anima-tu behar da bazkide egin dadin.

U rko canseco

Z e s t o a k o a r k i t e k t u r a .Zestoako hainbat eraikuntzaditu aipagai pasa den urte bu-

kaeran argitaratu zen Gipuzkoa. Guía de Arquitectura 1850-1960 liburuak. GipuzkoakoForu Aldundiaren Arkitektura Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Arkitektoen ElkargoOfizialaren elkarlanaren ondorioz egindako lanean, XIX. mendearen erdi aldetik

1960ra bitartean Gipuzkoan egindako hainbat eraikuntzen berri ematenda, eta horien artean Zestoako lau adibide ageri dira: Lizarritz auzunekoCasas Baratas etxeak –Felix Llanos arkitektoak proiektatutakoak1954an–; Arozena hotela, ustez Jose Gurrutxaga arkitektoak diseinatu-takoa 1908an; Bainuetxeko geltokia, Ramon Cortazarrek proiektatu-takoa 1924-25ean; eta Bainuetxea Jose Grases y Rieraren proiektua-ren arabera eraikitakoa 1894an. Azken arkitekto hori nahiko eza-guna zen Espainian zehar eta oso lan bikainak egin zituen, esatebaterako, Madrilen. Baina Grases y Riera ez ezik, beste gainon-tzekoak ere entzute handiko arkitektoak ziren, batez ere, Gi-

puzkoan. Zestoako eraikuntza horiek aipatu arkitektura gidan azaltzeak baliokoal du, behintzat, herritarrok ondasun horien balioa errespetuz juzgatzeko.

B i t o r i a n o E t x a b e A g i n a g a l d e 41 urtekoArroarrak urtarrilaren 2an eman zuen Meza-berria Arroa Goiko San Esteban parrokian. Bi-toriano Etxabe, Etxetxo baserriko semea,2004ko Abenduan izendatu zuen apaiz Uriar-te gotzainak Gipuzkoako beste hiru apaizgazterekin batera Donostiako Artzain Onarenkatedralean. Hogei apaiz inguruk eta herritar ugarik lagun-duriko Meza-berriaren ondoren, Herri-etxe el-kartean bildu ziren hamaiketakoa eginaz. Bi-torianok, besteak beste Erroman eta Londre-sen burutu zituen bere ikasketak eta aurrerantzean Legazpin arituko da apaizlanetan.

a l e / b a l eK A L E . KULTUR ETXEKO SARRERAN TXIKIZIO

ETA ZIKINKERIAK DIRA NAGUSI. ORAIN GUTXI ATEA

PUSKATU DUTE ETA JARRI BERRIA DEN PAPER ONTZIA

ERE OSTIKO BATEZ PUSKATUTA DAGO.

B A L E . BESTE HERRIALDE BATZUK LAGUNTZE-KO EGITEN DIREN EKINTZETAN JENDE ASKOK HARTZEN

DU PARTE; SAHARA, HUANCAVELICA...

k danbolinzulo

argazkia: ARMENDI

1Ahulki jokoa eta guzti ostiralgaueko trikitilariekin.

2VII. Biatloi Herrikoia. Geroz etajende gehiagok hartzen du par-

te eta urtetik urtera hobeto presta-tutako jendea da gainera.

3Iraetako frontoian Izotz taldea-ren berbena.

4Gizonezkoak bakarrik GureOrdeka elkarteko bazkide baz-

karian.

5A zer nolako arrakasta pailazo-ek.

6Bost urteko haurren erakustal-diak frontoi osoa jarri zuen

txaloka.

7Santa Ines pilota txapelketakoirabazleak Ertxin eta Kixkurra.

Zorionak!!

S anta inesak I rae tan

11

EESSTTOOAANN MMEEAA ZZUULLOOAAKK OORRAAIINN DDEELLAA UURRTTEE GGUUTTXXII AARRTTEE MMAARRTTXXAANN EEGGOONN DDIIRREELLAA JJAAKKIITTEEKKOO EEZZ DDAA UURRRRUUTTIIRRAA

JJOOAANN BBEEHHAARR,, HHUURRBBIILLDDUU AAIIZZAARRNNAARRAA EETTAA EEDDEERRKKII ZZUULLAATTUUTTAA DDAAGGOOEELLAA IIKKUUSSIIKKOO DDUUZZUUEE.. IIKKAATTZZ TTOONNAA MMOORR--DDOOAA AATTEERRAA ZZUUTTEENN HHAANNDDIIKK.. XXXX.. MMEENNDDEEKKOO LLEEHHEENN EERRDDIIKKOO KKOONNTTUUEEKKIINN GGAATTOOZZ EETTAA AAIIZZAARRNNAAKKOO IIBBAARRRRAA BBAA--SSEERRRRIIKKOO EEPPIIFFAANNIIOO IIRRUURREETTAAKK LLAAGGUUNNDDUU DDIIGGUU GGAARRAAII HHAARRTTAAKKOO MMEEAATTEEGGIIEETTAAKKOO EEGGUUNNEERROOKKOOAA EEZZAAGGUUTTZZEENN..MMEEAA GGIIZZOONNEENN LLAAUUGGAARRRREENN BBEELLAAUUNNAALLDDIIKKOOAA DDAA ZZUUMMAAIIAANN BBIIZZII DDEENN AAIIZZAARRNNAARRRRAA EETTAA AAIIZZAARRNNAAKKOO BBAASSEE--

RRRRIIAANN GGOORRDDEE DDIITTUUZZTTEENN MMAAPPEEII EESSKKEERR,, BBAADDAAKKIIGGUU ZZEEIINN MMEEAATTOOKKII ZZEEUU--DDEENN HHAANN.. ZZUULLOO HHAAIIEENN IIZZEENNAAKK HHAAUUEEXXEEKK DDIIRRAA:: SSAANN SSEEBBAASSTTIIAANN,, LLUUIISSII--TTOO,, SSAANN AASSCCEENNSSIIOONN EEUUSSTTAAQQUUIIAA,, IIRRAABBIIDDEE,, EECCHHAAIIDDEE,, LLAA CCUUAARRTTAA,,GGLLOORRIIAA,, SSAANN FFEERRMMIINN,, SSIINN NNOOMMBBRREE EETTAA GGAARREESSTTIIYYAA.. BBAAGGOOAAZZ MMEEAA

ZZUULLOOKKOO PPAASSIILLLLOO IILLUUNNEEAANN AAUURRRREERRAA,, KKAANNDDIILLAARREEKKIINN AARRGGII EEGGIINNEEZZ .. .. ..

Bizkaian ez bezala, Gi-puzkoan garrantzi osogutxi izan zuen harriikatzaren erabilera in-dustrialak. Zestoan al-diz, bi gertaera geolo-gikoren gertutasun ge-ografikoak indarberezia eman zion in-dustria honi. Batetik,

Ertxin mendiaren erraietan gordetzen zen bihotz bel-tza zegoen eta bestetik, Ibainarrietako marga (buzti-nez eta karez osatutako harria). Biak Bedua edo Ago-ten bildu eta karobietan erretzen ziren zementu natu-rala edo kare hidraulikoa ekoizteko. XIX. mendearenerdialdetik, joan den mendearen 60ko hamarkadaraarte segi zioten jarduera horri. Aizarnako auzoan ga-rrantzi itzela izan zuen, askoren ogibide izan zelakoeta gazte askok soldadutzatik libratzeko modua ereizan zutelako.

Meatzeak zementu fabrikenak izaten ziren eta ka-pataz batek zuzentzen zituen. Tresnatzat esku soilakerabiliz ateratzen zuten ikatza. Meatze bakarrak zuenargindarra eta bera, 1956an istripua izan ondoren jarrizuten. Mendiaren aldapetan, ikatz geruzei perpendi-kular, ura ateratzeko malda pixka batekin eraikitzen

IKATZBILAAIZARNAN

zituzten meategi zu-loak. 1,50 metro-ko zabalera eta1,70 metrokoaltuera izatenzuten. Pago edoarkazi puntalekingogortzen zutenpasabidea. Galeria lu-zeenak, 350 metroko-ak, San Ferminekoakomen ziren. Luzeragatik aireztapenarazoak zituen. Lignitoarekin topoegiten zutenean, galeria hauei per-pendikular ikatz geruza ateratzenzuten. Dinamita sartzeko metro ba-teko zuloa egiten zuten. Batek barre-nari heltzen zion eta beste birek po-rrarekin kolpez kolpe barrena bira-tuz egiten zuten dinamitarentzatlekua. Barrena motzarekin hasten zi-ren eta zuloa handitzen zihoan neu-rrian, barrena luzeagoarekin jarrai-tzen zuten. Zuloa egin ondoren, di-namita sartu eta eguerdian, bazkalaurretik, edo ilunabarrean egiten zi-tuzten leherketak. Leherketak txi-kiak izaten ziren eta eguerdi edoarratsalde partean egiten zituztenez,meatzariak berriz sartzerako ke eta

ZZ

tzen zuten ikatza. Baziren errepidetik urrun zeudenmeatze ahoak eta meatoki haietako ikatza lurrezkobideetan zehar gurdian garraiatzen zuten. Errepidealboan deskargatu, ondoren, berriro kamioian karga-tu eta garraiatu. San Pelaio eta San Fermineko mea-tegietako ikatzak errepidera hurbiltzeko airez kablesistema zuten. Gaur egungo teleaulkien moduanotarretan garraiatzen zuten ikatza. Zutabez zutabekablea mugitzen zuten bertan, gantxotik zintzilik le-potarrak (otar mota bat) aurrera eta atzera. Aurrerazihoazen lepotarrak ikatzez beteak eta bueltan zeto-zenak hutsak. San Fermingo kable sistemak kilome-troko luzera zuen eta Aizarnatik Aizarnazabaleko

Txiriboga au-zoraino iristenzen. San Juan-go ermita in-gurutik kon-trolatzen zensistema osoaeta kornetaerabiliz Iraba-rren baserrikoDoroteak kon-

trolatzen zuen lepotarrak ondo zihoazela. Otarrenbateko edo besteko ikatza erortzen bazen korneta joeta motorra gelditzen zuten. "Sin Nombre" eta "Ga-restiya" meatzek ere kable sistema zuten San Ferminizeneko meategira arte eta hemendik Txiribogarajaisten zuten ikatza.

hautsak pausatu eta ikatza ateratzea-ri ekiten zioten. Pikatxoia eta porrahartu eta minerala atera eta puska-tzen zuten. Mineral kozkor bakoi-tzak ez zuen bi kilo baino gehiagopisatu behar. Ikatza eta harriak be-reiztu egiten ziren eta kapalotarrak(otar mota bat) bete. Ikatzez beteta-ko otarra pertsunarekin (burdinazkotresna) arrastaka galeria nagusira era-maten zuten. Kapalotar hauek arras-taka eramandakoan ez puskatzekoburdinazko zinta batzuk josiak iza-ten zituzten. Galeria nagusian, tren-bide gainean zihoazen bagoiak bete-tzen ziren. Trenbideak aldapa beherakanporatzeko eraikita zeudenez, bul-tzada batzuk nahikoa izaten zirentona bat ikatz ateratzeko. Askotanbagoiak karriletik atera eta bagonetaguztia eskuz hustu eta berriro karri-letan jarri behar izaten zen. Meatze-tik ateratakoan, ikatzez betetako ba-goia hustu eta ikatza zabortegian pi-latzen zuten. Zabortegi horiekestaliak izan ohi ziren.

Meatokiko ahotik zementu natu-rala ekoizten zen lantokietara ga-rraiatzeko hainbat modu zituzten.1947-48 urtera arte Beduako fabrike-tara idiek tiratako karroz garraiatzenzen 1868an eraikitako errepidean.1949-1950 urtetatik aurrera gasoge-noa erretzen zuten kamioiek garraia- ···

Ertxiñako meategietan jarduten zuten hainbatenpresen egoitza nagusia eta langilegoa

31

EOLOGIA ETA IKATZA ESKUTIK

HELDUTA

Meategien historia ondo kokatzekokontu zaharrak ere aipatu behar ditu-gu. Geologiak azaltzen dituen kontuzahar-zaharrak. Aizarna eta AkuakoGeologia: Ernio-Gazume-Pagoeta ma-zizo karstikoaren barnean, unitate hi-drogeologiko independentea da. Kare-harriak batzen ditu Ernio, Gazume etaPagoetara. Lur eremu hau, Kretazikoaningurune arrezifalean jatorria duten harriz osaturikdago. Ernio, Pagoeta eta Gazumera harri amak ba-tzen baditu ere, urak banandu egiten ditu. Bi haranhauek ur sare independentea dute. Bertaraturiko euriurak lurrazpiko erreka eta ibaiak zeharkatu ondoren,Hamabiturrin kanporatzen dira. Aizarna eta Akuakoharanek ur sare bera izateaz gain, antzeko arkitekturadute: biak kareharritan gertatzen den lurren hondora-keta dela eta sortu ziren. Kareharriaren ezaugarri ga-rrantzitsuenetakoa, uretan duen disolbagarritasunikaragarria da. Harri gogorra izan arren, urak deseginegiten du eta egitura benetan bereziak eratu. Urak lu-rrazpiko putzu, ibai eta errekak sortzen ditu eta tarte-ka, (geologian denbora mantso baitoa) ibai horrengaineko lurrazala hondoratu eta haran itsuak eratzenditu, Akua eta Aizarna moduko haranak. Irtetekomaldan gora egin behar da haran hauetan.

Hala ere, dena ez da kareharri inguru hauetan etatartekatuta, hareharri buztintsua eta marga beltzaklignito geruzekin agertzen dira. Lignitoa ikatz mineralmota bat da. Ertxinen dagoen lignitoa gure inguruanduela milaka mende usteldu ez zen eta lurrak irentsizuen zur fosilizatua da, landareak harri bihurtuta, ale-gia. Gerora, gizakiak lurretik atera eta erregai mo-duan erabili izan du. Ez da oso erregai preziatua, ezbaitu asko berotzen eta hondakin ugari askatzen ditu,ke moduan.

Lau lignito geruza daude tartekatuta: lehenengoametro zabalekoa; bigarrena hiru metro zabalekoa,baina kalitate eskasekoa; hirugarrena sakona eta osokalitate onekoa, bi metro zabalekoa, eta laugarrena,bi metro zabalekoa eta kalitate ertainekoa.

···

ZENBAT URTEREKIN HASI ZINEN LANEAN

AIZARNAKO MEATOKIETAN ETA NOIZ

ARTE EGIN ZENUEN LAN BERTAN? Aitak, aittittak eta osabak meategietanegiten zuten lan eta gu ere han ingu-ruan ibiltzen ginen. 16 urterekin eginzidaten kontratua 1949an. 11 urte etaerdi egin nituen bertan, 1960an itxi zenarte. LANEGUN ARRUNTA DESKRIBATU IEZA-GUZU. Egunean zazpi ordu egiten genituen.Lan ordutegia, 8:30etik 12:00etara eta13:30etik 17:00etara zen. Goizean,bezperan lehertutako ikatza pikatu etakanpora ateratzen zen. Horretarako,otarra bete eta meategien barruan ze-goen zabortegian pilatzen zen ikatza.Hemen, bi lagunek, tona bat ikatz ga-rraiatzeko prestatutako bagoiak bete-tzen zituzten eta meategietatik atera-tzen zuten. Bagoiak aldapan beheraeraikitako trenbidean bultza gabe kan-poratzen ziren. Bagoiak berriro barne-ratzeko bultza egin behar izaten zen.Askotan mutilek binaka egiten zutenlan eta bat bagoi gainean eta besteabultzaka itzultzen ziren, alferrena gai-nean zela! Gero, dinamita sartzeko zu-loak egin eta arratsaldean egiten zendeskarga. Dinamiten metxak luzeradesberdinetakoak izaten ziren. Langile-etako batek lapur-txistuarekin abisuaematen zuen eta leherketak kontatuegin behar izaten ziren. Denak lehertuzirela ikusi behar zen.ZER EGITEN ZEN IKATZAREKIN? Otarrak ikatzez beteta Txiribogara (Ai-zarnazabal) jaisten ziren, kable bidez.Teleaulki moduko garraio sistema ze-goen eta sei tximinitan zegoen moto-rrak mugitzen zituen otarrak eta Txiri-bogara eramaten zituen. Beduako etaAgoteko karobi industrialetara karroan

EPIFANIOIRURETAIBARRA BASERRIKO MEA GIZONEN AZKEN BELAUNALDIA

GG

51

BBIIRRRRAAIITTOONNAA,, AAIITTTTIITTTTAA EETTAA AAIITTAA MMEEAATTEEGGIIEETTAAKKOO AARRDDUURRAADDUUNN.. EETTXXEEAANN MMEEAATTEEGGIIEETTAAKKOO MMAAIIZZTTEERR.. AAMMAA

LLAANNGGIILLEEEENN ZZAAUURRIIAAKK SSEENNDDAATTZZEENN TTRREEBBAATTUUAA.. GGAAZZTTAARROOAA MMEEAATTZZEEEENN IINNGGUURRUUAANN IIGGAARROO ZZUUEENN EEPPIIFFAANNIIOO IIRRUU--RREETTAAKK.. 1166 UURRTTEERREEKKIINN KKOONNTTRRAATTAATTUU ZZUUTTEENN LLAANNEERRAAKKOO.. HHEERRRRIIKKOO BBEESSTTEE HHAAIINNBBAATTEENN MMOODDUUAANN,, SSOOLLDDAADDUU--TTZZAA EERREE BBEERRTTAANN EEGGIINN ZZUUEENN.. OORROOIITTZZAAPPEENNAAKK BBIILLDDUU EETTAA GGUURREEKKIINN BBEERRRRIIZZ BBIIZZIITTUU DDIITTUU,, OORROOIITTZZAAPPEENN XXAA--MMUURRRRAAKK ZZEEIINN GGOOGGOORRRRAAKK..

edo kamioian eramaten zuten. Ikatzhura Ibainarrietatik jaitsitako harriaerretzeko erabiltzen zuten. ZEIN OSASUN ARAZO IZATEN ZENI-TUZTEN? Meategiko langileen osasun arazoezagunena silikosia izan arren, ezgenuen horrelakorik ikusi. Benetakoarriskua istripuena izan zen. Ikatza-ren inguruan askatzen zen gasa, gri-sua, zegoen alde batetik eta bestetik,bere garaian lehertu gabeko dinami-tek istripuak eragin zituzten. Grisua-ri dagokionez, arnasbidea lortzeaizaten zen gure kezka handiena. Al-dapan gora irekitzen genituen mea-tze-bideak eta eskuz mugitzen zirenaspiradorea eta haizagailua erabilizarnasa hartzen genuen, tximinirairistea lortzen genuen arte. Grisuazegoen ala ez jakiteko kandilak era-biltzen genituen, suak gora egitenbazuen, grisua zegoenaren abisuaizaten zen. Istripurik larriena 1956konegu hotzean gertatu zen. Hilbeltzak4 zen egunean kandilarekin grisuak

su hartu eta bi gizon erre ziren. Beste bateanberriz, goizean ikatza harrotzen hasi eta au-rreko egunean lehertu ez zen dinamitarenmetxa ukitu eta Ttalok eta Amerikanuak,biek aurpegia txikitu zuten.ZENBAT LAGUNEK EGITEN ZENUTEN LAN MEA-TEGIETAN? Guk, "San Fermin" meatzekoek, CementosUriarte y Zubimendi enpresarentzat egitengenuen lan eta gerora, 1952an, "Sin Nom-bre" izeneko meatzekoekin batu ginen. Or-duz geroztik Uriarte, Korta y Zubimendiren-tzat lan egiten jarraitu genuen. Garai horre-tan 35 bat lagun ginen, bi Aizarnazabalekobaziren, baina gehienak aizarnarrak ginen.Langile arruntez gain, soldadu mutilak zeu-den. Hauek gutxi kobratzen zuten 12,5 pe-zeta hamabostaldia. Langile arruntak 250-

300 pezeta irabazten zituen. Dena dela, soldadu mu-tilek lana ere tamainan egiten zuten eta askotansiesta ederrak egin ere bai! NON GORDETZEN ZUTEN BOLBORA ETA DINAMITA? "Polborin" izeneko bordatxo txiki batean gordetzenziren. Ateak zazpi morroilo izaten zituen bere giltzaeta guzti. Ardura gure osaba Krispinek izaten zuen.Teilatutik lapurreta egiten ere saiatu ziren. Bainahaiei trabak jartzeko ezin ordea karga gehiegi jarriteilatuan leherketaren bat gertatzen bazen ere. Laukaxa dinamita baino ezin genituen izan. Goardia zi-bilak zortzian behin etortzen ziren, zenbat gastatzenzen ikusteko. Gure amak hamaiketako ederra emaneta "muy bien, muy bien" eginez joaten ziren.ZERGATIK ITXI ZIREN MEATEGIAK? Cementos Rezola fabrika porlan azkarra egiten hasizenean, behera egin zuen zementu naturalak edozementu hidraulikoak. Hidraulika harriarekin erabil-tzen da eta burdinarekin ezin da erabili herdoilduegiten duelako. Porlana ordea, burdinarekin ondokonbinatzen zen.

OAA BASERRIKO MEA GIZONEN AZKEN BELAUNALDIA

LIERNI ARRIETA

ABENDUAN ESTREINATU GENUEN

HERRIKO BAZTERRETAN ATALEAN

SASTARRAIN ZULOTIK EGIN GENUEN

BUELTATXOA. URTARRILERAKO IBILBI-DE DEZENTE LUZEAGOA AUKERATU DU-

GU. ETUMETA ETA ERDOIZTA ARTEKO

BIDEAN KOTXEA UTZI ETA ARTAUNSORO

BASERRI-JATETXETIK ALTZOLARATSERA

(ALTZOLA) JO DUGU. IZEN BEREKO AL-TZOLARATS ERREKA ZULORA SARTU ETA

SANTANGRAZIRA IGO GARA. HAN-DIK BERRIZ ERE KOTXERA. ZESTO-

AKO BAZTERRAK ADINA AIAKO

LUR BASATIAK EZAGUTU DITUGU,PAGOETAKO NATUR PARKEA-

REN ALTXORRA. PAUSO LA-SAIAN SEI ORDU BEHAR

IZAN DITUGU IBIL-BIDEA OSATZEKO.

Etumetaeta Er-

doizta arte-an, Artaunso-

ro baserri berri-tura jaisteko

aldapatzarra dago.Bi seinale daude: "Ar-

taunsoro" dio batek eta"Granada erreka" besteak. Behera abiatu

eta segituan ailegatu gara Basarri ber-tsolari ezaguna jaio zen baserrira, Ar-

taunsorora. Baserri-jatetxe ho-rretan mahaira ateratzendituzten amuarrainak ondoezagunak dira, batez erebertan hazten dituztelako.

Hantxe ikusi ditugu, tamaina-ren arabera multzotan banatuta,

pistinatxotan, joan-etorrian. Batzukgalantak dira, zein baino zein handia-goak. Zazpi kilo bota dizkiot amua-rrain handienari eta aldamenekoakerantzun dit ea burutik eginda al na-goen. Kontua da, pieza eder hori baz-kaltzeko apartatu dugunean akordatugarela ibilbidea hasi besterik ez dugu-la egin, eta motxilan daramagula ha-la-moduzko bazkaria. Etxekoandreariamuarrainik ez baina kafetxoa kendudiogu eta berak esan digu Altzolaratsauzora joateko bidea garbitu berriadutela. Ezagun du bai bideak, marka-tu gabea, baina garbia eta oso polita.Altzolaratsera joateko bidea errekatikurruntzen ari da poliki-poliki. Bururikaltxa gabe badakigu zein zuhaitzenartean goazen: haritzen, pagoen, gaz-tainondoren baten hostoak... eta hu-rritzak nonahi. Amazonia Granadae-rrekan dago. Giroa heze-heze, berde-berde, baita iratzeak ere,marroi-marroia orbela, hankapean bi-gun-biguna eta erreka zuloko freskuragoxatzeko hego-haizea! Ezin gehiagoeskatu!

Gora eta gora, halako batean bor-da handi batera heldu gara eta

merezi du bazterrak begiratzeak: osogertu Altzolarats begi-bistan, atzeragoUrdaneta eta han atzean itsasoa etazerua bat eginda, urdin-urdin. Bidezabalean, lasai-lasai, Altzolarats auzo-ra heldu gara eta txukundutako atse-denlekuari begiratua bota diogu. Baz-kaltzeko mahaiak, iturria, haurrentza-

EEZZ GGAALLTTZZEEKKOO

AAHHOOLLKKUUAAKK

1. Artaunso-ro baserrianerreka ondokoorbel bideari eu-tsi.

2. Dezente go-ra eginda bidea bukatu egingoda. Altxa burua eta goian borda eta base-rria ikusiko dituzue. Han dago bide zabal-zabala Altzolaratsera doana.

3. Altzolarasko eliza atzean ataka pasaeta segi zeharka hilerrira. Segi aurrera etabidea galtzen dela ikusitakoan, goitik be-hera erreka zulora jaitsi. Horma zurikotxabolaren ondoan dago zubia.

4. Gora ari zaretela, haitz artean, San-tangraziko ermita bertara helduko zarete.Ahuntzarena egin nahi ez baduzue, egur-zaleek ebakitako eskuineko pistatik igo le-poraino eta ondoren, Aizarnatik datorrenondo seinalatutako bideari heldu.

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

G r a n a d aetaAltzolaratserreka inguruan jira bueltaka

Amalda

EETTAA GGUU HHEERRRRIIAANN EESSNNEE GGAALLAAKKTTIIKKOOAA GGEENNUUEELLAA JJAAKKIINN

GGAABBEE!!

Itzulpen zuzena ez dakit zein den, esne galaktikoa edoilargi esnea, baina moon-milk edo mondmilch izenekoa

aurkitu zuten 2002an Altzolarasko siman sartu eta mea-tze zuloetan barrena ibilita. Ernioko mendigune karstiko-an aurkitu zutela esan ziguten eta oraindik ez dakiguAiako edo Zestoako lurretan dagoen. Hala ere, Danboli-neko ale honetan bertan deskribatzen diren Aizarna etaAkuako sistema hidrogeologikoarekin erlazionatua dagoe-la dio Aranzadi Zientzia Elkarteak. Esan beharra dago, ezdela batere gomendagarria meatze zuloetara sartzea, me-atze horietan eratzen den gasak, grisuak, gizon bat bainogehiago lurrerarazi baitu. 2003ko ilbeltzean plazaratuta-ko txosten teknikoa irakurtzearekin konformatu behar.Hala ere, oraintsu, Aizarnan Katreneko meategietan ereaurkitu omen dute esne galaktikoa, baina Aranzadikoadituek aldizkari hau itxi genuen arte behintzat, ez ziotenDanbolini halakorik konfirmatu. Denborak esango diguesne galaktiko hain bereziaren lurretan bizi ote garen alaez.

2002an, Altzolako siman sartu eta koba eta meatze zu-lo sare honetan, egitura espeleologiko ugari topatu zi-

tuzten, hainbat mineralez osatuak: burdina, kaltzita,kuartzoa, illita, kamosita, igeltsua, bruxita eta beste hain-bat konposatu amorfo (kristal egi-turarik gabeak). Deigarriena, kobaeta meatze zulo sare hori zeharka-tzen zuen errekaren sorburuarenbila zebiltzala aurkitu zuten: Eure-ka! Esne galaktikoa zeraman erre-ka! Ur emari handiena mea zulobatetik zetorren. HHaarrrrookkaa bbeell--ttzzeeaann kkaallttzziittaa zzuurriikkoo eessttaallaakk--ttiittaazz aappaaiinndduuttaa zzeeggooeenn mmeeaazzuullooaa eta han, 4400--6600 ccmm33-ko urfluxu makal-makala zuen erreka zuri distiratsua.

Munduan leku askotan deskribatu da esne galaktikoa,baita Gipuzkoan ere. Oso partikula finez osaturiko

pasta zuria da eta kobatako hezetasunarekin esnearenitxura hartu eta horma eta zoruak zuritzen ditu. Kasuhorietan, konposatu zuri horren ur kopurua handia izanarren, beti solido edo plastiko egoeran deskribatu da.

Benetan harrigarria erreka moduan agertzea da eta ezorain arte ikusi izan den cm_ edo m_-ko azaleran,

baizik eta 100 metroko galerietan zehar 0,05-0,1 l/s ba-tez besteko ur emariarekin. Eta hori guztia Katreneko me-atze sarreran dagoena kontuan hartu gabe...

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

ko jolasak etaaparkalekuadaude han.Baserri gutxibatzuez gain,moja-etxearenaurriak, apaiz-etxea, elizaeta, nola ez,frontoitxoaere badaude.Hantxe, bela-rretan etzaneta neguko

eguzkiaren epela goxatzeko inbidia sartu zaigu, bainaaurrera segi dugu, bestela neguko ilun goiztiarrakkonturatzerako harrapatuko gaitu. Laster aurkitu du-gu hilerria, bizpahiru altzifre alboan dituela. Alboandoan bideari segi diogu eta halako batean burua lurre-tik altxa eta Zestoako lurretan, errekaz bestaldera, hi-ruki formako leizea ikusi dugu. Amaldako kobak dira.Hari begira, goitik behera hasi gara erreka zeharkatze-ko egurrezko zubi polit askoaren bila. Zubia pasa etabideari jarraitu diogu, baina arazotxoa segituan sortuzaigu: bideak erreka zeharkatzen du. Ur emaria han-ditxoa da ordea bota eta guzti pasatzeko! Ez dagobeste erremediorik... hanka-hutsik pasa dugu erreka.Galtzerdiak eta botak jantzi eta hara! Berrogei batmetro egin eta berriz ere erreka zeharkatu behar! San-tangrazirako aldapatzarrari heldu diogu eta oso aringoazela konturatu gara. "Erruduna" hanketako zirku-lazio ona izango da, bi aldiz zeharkatu dugun erreka-ko ura ez zegoen ez epela!

Santangrazira heltzeko orain arteko biderik tristee-netik eta narrasenetik igaro gara: lurra soildu dute,

zuhaitz mordoa dago lurrean hilda. Nola edo hala Ai-zarnatik datorren Santangrazirako bidea aurkitukodugu (zuri-gorri-horiko seinalea) eta hari segika Beni-tarengana iritsi gara. Nahi duenak eta ahal duenak er-mitarainoko bidea egin dezala, guk Etumetarako bide-ari segi diogu eta poz-pozik heldu gara kotxera. Pozikneguko hego-haizeak giro aparta erregalatu digulako,pozik telebistatik ikusten ditugun Amazoniako para-jeak bezainbestekoak, beste behin ere, etxe ondoanaurkitu ditugulako eta pozik gosea asetzeko etxeanGabonetako sobrak aurkituko ditugulako!

Altzola

71

ur TTAARRRRIILLAA

28 OOSSTTIIRRAALLAA

Olio erabiliaren bil-keta plazan 11:00etatik-13:00etara. Auzoetan bezpe-ran, goizean zehar, pasatzendira udaleko langileak bilke-ta egitera.• Etxeratek deitu-ta, elkarretaratze isila “Eus-kal Presoak Euskal Herrira”lemapean gaueko 20:00etan.

santainesak Iraetan

28 OOSSTTIIRRAALLAA

XVI. Mus Txapelke-ta Azkarra Bekotxe meren-deroan. Izena ematea, biko-teko, 20 euro. Lehenengo sa-ria 360 euro, txapela etaoroigarria; bigarren saria 240euro eta oroigarria; hiruga-rren saria 120 euro eta laugarren saria 60 euro. Gaueko22:00etan izango da izena ematea.

ot TTSSAAIILLAA

04 OOSSTTIIRRAALLAA

Santa Ageda bezpera. Santa eskaleak 13:15ean ate-rako dira plazatik. Aurten bildutako dirua Alcer giltzurrungaixoen elkartekoentzat izango da.

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

Inauteriak. 17:15ean, umeentzako txokolatada;15:45ean, inauteri giroko jolasak, Laranjadi plazan;19:00etan, Jatorrenak txaranga afalordura arte; 23:00etan Ja-torrenak txaranga.

06 OOSSTTEEGGUUNNAA

Erniarraitz bertso zale elkarteak antolatutako per-tso paper lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna. Gaialibrea.

06 --0077 AASSTTEEBBUURRUUAANN

Agiro mendi taldeak antolatuta, iraupeneko eskiaegitera irteera.

08 AASSTTEEAARRTTEEAA

Inauteriak. 17:15ean,umeentzako txokolatada;18:00etan, Marsel magoa(umorea, magia eta ilusio-nismoa) udaletxe azpian;19:00etan Zestoako txaran-ga.

10 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Euskararen erabile-raren kale neurketarenemaitzen aurkezpena, arra-tsaldeko 20:00etan Udale-txeko aretoan.

17 OOSSTTEEGGUUNNAA

Mahaingurua Zesto-ako Kultur Etxean gaueko21:00etan. Gaia: Zentsurabertsolaritzan. Partaideak:Imanol Lazkano, Iñaki Mu-rua eta Amets Arzallus.

18 OOSSTTIIRRAALLAA

Tamaina handikotrasteen bilketa eguna.Goizeko lehen ordutan ja-sotzen dituzte trasteak. Be-raz, aurreko egunean ate-ratzea komeni da.

25 OOSSTTIIRRAALLAA

Olio erabiliaren bil-keta 11:00 etatik 13:00etara.

••Tamaina handiko trasteak. Ezin da edozeintraste atera. Atera daitezkenak: altzariak, etxe-

ko tresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, la-beak...), ekipo elektronikoak (musika ekipoak, tele-bistak, ordenagailuak...), etxeko beste objektu txi-kiak: lanparak, kuadroak, bizikletak, ispiluak,umekotxeak... Atera ezin direnak: Obretako honda-kinak (eskonbroak, tarimak, ateak, leihoak...), enpre-sa eta tailerretako industri eta merkataritza hondaki-nak (paletak, kolpe-leungailuak, industri fabrikazio-ko hondakinak, kotxeen gurpilak, industrimakineria, industriako tresna elektrikoak, fotokopia-gailu handiak, merkataritzako altzariak, nekazaritza-ko hondakinak (alanbreak, podak, negutegiko plasti-koak, hesolak, animalien kaiolak, nekazaritza maki-neria...), hondakin arriskutsuak (olio bidoiak,pintura poteak, gasoil ontziak, gas bonbonak, bate-riak, hondakin arriskutsuak gorde dituzten plasti-kozko edo metalezko ontziak, X izpi aparatuak...), ja-sotzeko garabi berezia behar duten tresnak.

a g e n -d a

Zestoarrokzenbaterabiltzendugu euskara?

KALE NEURKETARENEMAITZENAURKEZPENA

Otsailak 1020:00etanUdaletxeko aretoanHizlariak: SEI Kultur Elkartea

G a z t a S u i t z a r r e n F o n d u e a ( k l a s i k o a )OOSSAAGGAAIIAAKK, (4 LAGUNENTZAT):-500 gr. Gruyère gazta-300 gr. Emmenthal gazta-Baxoerdi ardo txuri-Arto-irin (maizena) koilarakada bat-Baratxuri ale bat-Pattar kopatxo bat (Kirsch)-Piperbeltz xehetua-Intxaur muskatu xehetua-Ogia (ogi txigortua bada, hobe!)

porrusalda MM II GG UU EE LL SS AA NN TT AA MM AA RR ÍÍ AA ..

FF oo nn dd uu ee

Fonduea pixkanaka ezagutzen ari garen jaki dibertigarria da, lagun artean jateko

aproposa. Bere jatorria Suitzako negu gogorretan dago; nekazariak, elurren on-

dorioz, isolatuta geratzen ziren eta udaran gordetako jakiak jaten zituzten, bai-

na gazta gogortu eta lehortu egiten zen. Jan ahal izateko, bertako espezia eta

ardoekin batera ontzi batean (caquelon) urtzen zituzten. Ondoren, osatutako

kreman, ogi gogorra bustiz jaten zuten. Gaztak jateko era hau, zabaltzen joan

den heinean aberastu egin da eta gaur egun milaka fondue errezeta aurkitu

daitezke; gazta ezberdinak nahastu, ardoak, gozoak... imajinazioak ematen

duena, alegia. Fonduea bero mantentzeko gailu berezi bat behar da (metxero

edo su txiki moduko bat), baina gaur egun edozein dendetan aurkitu daitezke

fondueak egiteko ontzi bereziak. Honako hau da errezeta ezagunena:

B i d e o j o k o e n w e b g u n e a k :

w w w . m e r i s t a t i o n . c o m

w w w . c a n a l g a m e . c o m

w w w . z o n a r e d . c o m

w w w . m u n d o g a m e r s . c o m

Z e r d a . . . P 2 P ( p e e r - t o - p e e r ) ?I n t e r n e t e n b i t a r t e z i n f o r m a z i o a e t a b e r e z i k ia r t x i b o a k e l k a r t r u k a t z e k o p r o g r a m a k d i r a( K a Z a A , e M u l e , G n u t e l l a . . . ) . P a r e k o e n a r t e a ne g i n i k o a , o r d e n a g a i l u t i k o r d e n a g a i l u r a ,b i t a r t e k o r i k g a b e k o a . I l e g a l a i z a n a r r e n , m u s i k ae t a p e l i k u l a k l o r t z e k o e r a b i l t z e n d i r a g e h i e n b a t .P e e r i n g e l e r a z " p a r e " e d o " b e r d i n " e s a n n a h i d u ,

b e r a z , " b e r d i n e t i kb e r d i n e r a " e d o" l a g u n e n a r t e k o a "b e z a l a i t z u l d a i t e k e .

Iaz, 3366 ume jaio ziren herrian

Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.Urtarrila euritsu, urtea dirutsu.

Udan eperrak jan nahi dituenak, neguan txakurrak manten ditzala.

PPRREESSTTAAKKEETTAA:Nahasketa egin behar den ontzia baratxuriarekin igurtziondoren, ardoa egosten da. Ardoa borbor dagoenean au-rretik arraspatutako gaztak gehitzen zaizkio pixkana-pix-kana, koilara batekin dena ondo nahastuz guztiz bat eginarte. Bestalde, pattarra eta arto-irina nahastu. Nahasketahau, ontzian dugunari gehitu eta azkar nahasi krema batosatu arte. Amaitzeko, espeziak norberaren gustura gehitu.Nahasketa hau guztia su motelean egin behar da, etengabemugituz. Su txikia mahai erdian jarri, eta horren gaineanontzia. Sardexkekin ogi zatiak hartu eta bustiz jaten da.

Be s t e i d e i a b a t : egiteko txokolatea prestatu eta fon-due erara aurkeztu; hau da, mahaiaren erdian jarri etaogiaren ordez, bizkotxo zatiak, fruta zatiak edo pasteltxoakbustiz txokolatea hartu!!

91

z u r e p u b l i z i t a t e a

h e m e n