46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen...

12
1 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 46. zk. 2014ko apirila ATZO, GAUR ETA BIHAR; LEHEN, ORAIN ETA GERO, EUSKERAZ EGUNERO

Transcript of 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen...

Page 1: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

1

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A46. zk. 2014ko apirila

ATZO, GAUR ETA BIHAR;LEHEN, ORAIN ETA GERO,

EUSKERAZ EGUNERO

Page 2: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

2

ARRIETA• “Irribarre osasuntsurako pausoak”

lelopean bi hitzordu ipini dauz Arrietako haur eskolak. Lehenengoa, gurasoentzako hitzaldi bat izango da (maiatzaren 9an), eta bigarrena, umeentzako tailerra (maiatzaren 16an). Biak arratsaldeko 17:30etan izango dira.

• Aurten hirugarren urtez “Lora eta landareen lehiaketa” antolatu dau Arrietako Udalak. Parte hartu nahi dabenek apirilaren 30eko eguerdiko 14:00ak baino lehen emon beharko dabe izena udaletxean. Informazino gehiago

nahi izan ezkero galdetu udaletxean. Parte hartu eta apaindu zure etxeko balkoia! Inor ez da esku hutsik bueltatuko etxera; maiatzaren 4an egin-go dan azokan, parte hartzaile bakoitzak 10 lora jasoko dauz opari moduan.

• San Isidro eguna ospatuko da maiatzaren 15ean. Goizeko 12:00etan meza egongo da, eta ostean, luntxa egingo da tabernan. Arratsaldeko 19:00etan, ostera, idi-probak egongo dira.

FRUIZMaiatzetik aurrera ludoteka astelehenetik eguenera izango da.

MEÑAKAAurten be Bizkargi egunera joateko hitzordua ipini dabe Meñakan. Maiatzaren 4an, goizeko 10:00etan izango da, urteroko lekuan.

UDALEKUAKUdalekuetan izena emoteko epea laster zabalduko da (ekain inguruan). Adi!

LAN POLTSA 2014Lan poltsan izena emoteko epea maiatzaren 5etik 30era izango da, eta Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako Udaletan emon ahalko da izena.

ERRENTA AITORPENALaster askok eta askok errenta aitorpena egin beharko dozuela eta, berau euskeraz egitera animatu nahi zaituz-tegu. Ez da hain gatxa. Gero eta gehiago gara euskeraz egitea erabakitzen dogunak.

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

BARRI LABURRAK

ERDU PRESS a g e n d aFIKAKO JAIAK 2014

Maiatzak 31

13:30 Trikitixa eta panderoa

14:30 Herri Bazkaria frontoian (Izena emoteko udaletxean eta Fikako txokoan)

16:30 Frontoian: - Taberna Ibiltaria (Bazkalostea kanta

batzukaz alaituko dogu frontoian) - Mus txapelketea - Umeentzako jolasak - Auto erakusketa eta exibizinoa

23:00 Frontoian KONTZERTUAK - Neke Politikoa - Leihotikan - Urrats (Erromeria) - Disko festa

Ekainak 8

Nekazaritza eta eskulangintza azokaXIII. edizioa. Nekazaritzako produktuen eta eskulanen erakusketa salmenta.Antolatzailea: Gamiz-Fikako Udala

 

 

Page 3: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

3

Dantza saioaZezeilaren 15ean dantza saio berezia egin eben Meñakako frontoian bertako dantza taldekoek. Bigarren urtea da egiten dabena eta arrakasta itzela izan dabe beste behin. Jente asko batu zan ikusten eta benetan behar txukuna ikusteko aukerea izan eben bertaratutakoek; lehenengo gaztetxoak, eta nagusiagoak gero, zelan dantzan egiten daben ikusita. Mutil gitxi dauela komentatu zan, eta mutilezkooi dantzatara apuntatzeko deialdia egiten deutsuegu.

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

MEÑAKAAmuriza bere azken liburua aurkeztenUrtarrilaren 31n, Xabier Amuriza izan zan Meñakan, bere azken liburua aurkezten: “Lau bider lau operazioa”. Bera eta beste euskal abade batzuk Derioko seminarioan egindako itxialdia dakarzku gogora. Liburutegia bete jente egon zan entzuten eta gauza sano interesgarriak kontau ebazan.Azkenean liburuak sinatu ebazan. Benetan merezi dau liburua irakurtzeak.

Santa AgedaZezeilaren 8an Meñakan Santa Ageda eskean jardun eben; ume, zahar, gazte, emakume eta gizon ugari batu ziran. Meñakabarrenako zaharren egoitzan hasi, Atzetaganera, Bidebietara, Kostonera, Herriko Tabernara, Elizondo Jatetxera joanda gero, amaitzeko Meñakako Bekoabadene txokoan izan eben otordu ederra.Urtez urte, gero eta jende gehiago dator eta hori barri ona da, hurrengo urtean be, eguraldia lagun, erduzie gura dozuen guztiok!

Idi-probakMeñakako idi-probak 2014, zezeilaren 21, 22 eta 24an izan ziran. Hamar buztarri egonda, egun bakotxean hiru buztarri, eta azkenean, lau buztarri jarri izan behar izan ziran. Partaideak honek izan ziran: Patxi Irarreta, Laski, eta Alegria lehen egunean. Igeldo Zumarraga, Juan Luis Biritxinaga eta Iñigo Aurrekoetxea bigarren egunean. Eta Muebles Urrutia, Iñaki Lopategi, Arientza eta Taberna Goieta hirugarrenean. Iñigo Aurrekoetxearen buztarriak irabazi eban, 50 untze 3/4 eta 6,18 metrogaz. Bigarren Iñaki Lopategi birlarra lotu zan, 50 untze eta 2,07 metrogaz.

Page 4: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

4

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

ARRIETAKantu-bazkaria

Joan dan martxoaren 15ean arrietarrek kantu-bazkaria egin eben Uriena txokoan. Antolatzen dan lehenengo aldia izan arren, itzelezko arrakasta izan eban. Sasoi ezbardinetako 50 lagun inguru batu ziran; 36 nagusi eta 16 ume gitxi gorabehera. Giro edarrean pasatu eben eguna. Ondo jan ostean, lagun artean kantuan egiteko aukerea izan eben bertan batu ziranek. Saramus Kultur Alkarteak eta Arrietako Udalak antolatutako ekimena izan zan, eta antolatzaileak oso gustora agertu ziran emaitzagaz. Antolatzaileek hurrengoan bere etortera animatu nahi dabez herritarrak.

Santa AgedaAurten, Santa Ageda egunak arnasa barria ekarri dau herrira. Urtero lez giro edarra egon da, baina aurtengoak berezitasun bat izan dau. Arrietan Santa Ageda antolatzeko ardura orain arte herriko abesbatzak izan dau. Aurten ostera, abesbatzaz gain, lagun gehiago batu da egun hau aurrera ataraten laguntzeko, eta igarri da. Udalak eskerrak emon nahi deutsoz laguntzera eta parte hartzera hurreratutako herritar daneri, eta hurrengo urterako bere aurten etorri diranak eta etorri ez diranak bere parte hartzera animatu nahi ditu, herri-giro alaian, eta zelan ez, euskeraz, gure arbasoen ohiturak indarbarritzen jarraitu dagigun.

Andran egunaAsteburu osoko egitaraua antolatu eban Saramus Kultur Alkarteak, Arrietako Udalaren laguntzagaz. Barikuan Zine foruma egon zan arratsaldeko 19:00etan; “La fuente de las mujeres” filma ikusteko aukerea izan eben kultur etxera hurreratu zirenek. Zapatuan, Bilbon egoan bazkari eta manifestaziora joateko deia egin eben antolatzaileek, bazkarirako izena emoteko aukerea emonaz. Domekan ostera, eguerdiko 12:30etan herriko emakumeei omenaldia egin eutsien Uriena txokoan. Ostean, Ainhoa Otazua panderojolea, Iraia Etxebarri trikitilaria, eta Jone Larrinaga eta Kattalin Arriola bertsolariek alaituta hamaiketakoa egin eben. Hamaiketakoa egiteko, Saramus Kultur Alkarteko bakoitzak etxetik zeozer ekarri eban jateko eta Udalak edaria ipini eban. Egunaren balorazinoa egiteko orduan,antolatzaileek batez be, herritarren eskuzabaltasuna eta parte hartzea aipatu nahi izan dabez.

Page 5: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

5

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Joana Oregui ipuin kontalaria

GAMIZ-FIKAJoana Oregui Gernika-Lumoko ipuin kontalaria da. Hainbat ipuin eta elezahar ezagutzeaz ganera, azken aldian hain famatuak diran bakarrizketa edo monologoetan be arituten da. Martxoaren 29an, mundutik zehar ipuinak batzen ibili ostean, Gamiz-Fikako Udal Ludotekan izan genduan umeentzat bereziki batutako ipuinak kontatzen. Hogei bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ostera, bera ezagutuko dogu elkarrizketa honen bitartez.

Erdu Press: Ofizioz ez, baina afizioz ipuin kontalaria zara. Zelan etorri jatsun ipuinek kontatzeko zaletasuna? Joana Oregui: Egia esateko, monologoak egiten hasi nintzen printzipioz, baina ipuinak kontetan hasi nahi neban. Lanpostu zehatzik ez-eta, ordu asko burueri bueltak emoten: holan hasi jatan ideia sortzen. Ganera, esan behar dot ez nintzela ausartzen pausua emotera, baina Musikoterapiako masterreko klase batean (ikaslea naz) erabaki neban horrela ezin nebala jarraitu. Halan, Gernikako Astra gunean aurkeztu nintzen nagusientzako ipuin kontalari. Harrezkero, martxa etengabie daroat!

E.P.: Ipuinak betidanik gustatu izen jatsuz? Zeintzuk ipuin irakurten zenduazan edo irakurten eutsuen?J.O.: Ipuinak, istoriak…Betidanik gusteu izen jatez, eta etxien be kontetan dostiezan. Gero, irakurtzen hasi eta irakurle amorratua bilakatu nintzen. Holanik hasi nintzen ipuinak irakurten. Egia esateko, edozein ipuin gustatzen jat, baina gehien beldurrezkoak.

E.P.: Gernikarra izenda, urdaibaiko eskualdeko hainbat txoko magiko ezagutzen dozuz, ziur ganera. Zure ipuinen zerrendan, txoko magiko horretan kokatzen dan ipuinik badekozu?J.O.: Asko! Gainera Gernikako Ibilaldirako egin nuen Busturialdeko ipuinen zerrenda, ostean, nik antzezteko. Azken aldian, hainbat ipuin deskubritu dodaz, gehienak ezagutzen ez nabezanak.

E.P.: Horrez ganera, gure eskualde honetan be Olentzero eta Mari Domingin etxie daukagu. Honen gaineko ipuin edo istoriorik kontatzen dozuz zure emanaldietan?J.O.: Zelan ez ba! Gabonetan, gabon inguruko ipuin kontalaria antolatu nuen leku ezberdinetan, eta bai Olentzeroren, bai Mari Domingiren hainabt kontu eta istorio azaldu nebazan, danak be oso interesgarriak.

E.P.: Munduko ipuinen berri izateko, asko bidaiatu behar izango zenduan, ezta? Munduan zehar, nondik ibili zara? Zein ipuin ekarri dozuz herrialde horreetatik? J.O.: Bai, subertea eduki dot eta bidaiatu ahal izan dot. Halandabe, sekretu bat esango deutsut: laguntza asko eskaini deustie ipuin kontuetan. Lagunak edukitzea gauza handia da, eta, noizean behin, eurekin elkartzea zoragarria da, izan be, beraien kulturako ipuinak kontatzen deutsuezalako. Finlandiatik, Frantziatik, Kenyatik...ekarri dodaz ipuinak oraingoan.E.P.: Gamiz-Fikako ludotekara hurbildu ziren umeak zer nolako harrera egin eutsuen? Publiko ona, ezta? Oso publiko ona eta asko parte hartu eben! Eskerrak emoten dodaz bihotzez, zeren eta publiko barik, nire lana alferrikakoa da!

MUNDUKO IPUINAKMartxoaren 29an, zapatua

18:00etanGamiz-Fikako Ludotekan

ALKARRIZKETEA

Page 6: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

6

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

FRUIZSANTA AGEDA30 lagun inguru batu ziran aspaldiko ohitura zahar honi jarraipena emoteko asmoagaz, gogotsu gainera. Aurten Santa Agedan ataratako dirua Lamiñe abesbatzari laguntzeko izan da. Antolatzaileek herritarrei eskerrak emon nahi izan deutsiez, erakutsitako eskuzabaltasunagatik.

KIRKIÑITU MENDIZALE TALDEA – FRUIZ 2014HILABETEA EGUNA EKINTZA ANTOLATZAILEA

MARTXOA16 DONE JAKUE 5. etapa:MARKINA-GERNIKA 25 km

23 BILBAO-BILBAO: ibilaldia, poteoa eta bazkaria KIRKIÑITU

APIRILA6 GR-280 URIBE-BUTROI: ARMINTZA-SOPELA JATA-ONDO

27 MUNGIAko ibilaldia ANDUI

MAIATZA

1-2-3-4 EGONALDIA: TORLA-PN ORDESA-HUESCA KIRKIÑITU-AUTOBUSA

4 BIZKARGI eguna KIRKIÑITU

4 SOPELAko IBILALDIA URKO

11 DERIOko ibilaldia UNTZA

18 MEÑAKAko ibilaldia SOLLUBEPE

25 IRUMUGARRIETA-SIERRA BEGAÑA (NA) KIRKIÑITU-AUTOBUSA

EKAINA15 FRUIZKO X. IBILALDIA KIRKIÑITU

20-21-22 PIRINIOAK: IZABAko EGONALDIA (NA) KIRKIÑITU-AUTOBUSA

ABUZTUA10 FRUIZKO ERMITAK KIRKIÑITU

14 BEGOÑAra MUNGIAtik KIRKIÑITU

IRAILA

6 KIRKIÑITU EGUNA: X. URTEURRENA KIRKIÑITU

7 KIRKIÑITU EGUNA: TOLOGORRI-URDUÑA KIRKIÑITU-AUTOBUSA

14 MARURIko ibilaldia

21 BESAIDE. MENDIZALEEN EGUNA KIRKIÑITU-AUTOBUSA

URRIA

5 GAMIZko ibilaldia

12 ALGORTAKO ibilaldia ITXARTU

19 TALDEEN TXANGOA AUTOBUSA

AZAROA8 FRUIZ-BERMEO ibilaldia + BAZKARIA KIRKIÑITU

16 DONE JAKUE 6. etapa: GERNIKA-LEZAMA 21,8 km

ABENDUA28 BAKIO-FRUIZ: ibilaldia, poteoa eta bazkaria KIRKIÑITU

31 GORBEA KIRKIÑITU

KIRKIÑITU mendi taldeak bere beharrizanen arabera, aldaketak egiteko eskubidea dauka.

BAZKIDEAK 2014

Aurten be kuota mantentzea eraba-ki dogu:

NAGUSIAK:18 urtetik gorakoak 20 €

GAZTEAK:17 urtetik beherakoak 10 €

Sarrera EUSKADIKO KUTXA – Mun-gia: “Kirkiñitu m.t.”ren kontuan

OHARRA:Ordaintzerakoan izen/abizenak ipiñi.

AUTOBUSA:bazkideok 5 € / egonaldietakoa 20 €

GURE EKINTZETAN PARTE HARTZEKO EZ DA

DERRIGORREZKOA BAZKIDE IZATEA

Page 7: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

7

7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

FRUIZINAUTERIAK

AURTENGO INAUTERIETAKO SARITUAK

ADINA/KATEGORIA GUSTOKOENA ORIGINALENA DANTZARI HOBERENA

6 urtera arte Biarritz “Marigorringo” Aiala “Campanilla” Eñaut “Donatelo ninja dordoka”

7 urtetik 16ra Frida “Charleston” Magali “Emo” Malen “Sevillana”

17 urtetik gora Roman “Ahatea” Karmele “Frida Kalo” Bego “Mexikarra”

Page 8: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

8

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Labayru ikastegiaren eta Ikastolen elkartearen arteko elkarlanaren fruitua da Urte sasoiak. Proiektu edo egitasmo honen helburua, Euskal Herriko ohiturak jaso eta zabaltzea da. Hasiera batean, irakaskuntzara begira sortu baeben be, gaur egun, danon eskura ipini dabe informazino interesgarri hau. Interneten www.urtesasoiak.com helbidera sartzea baino ez da. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako tradizioen erakusleihoa da honakoa. Bertan aurkituko dozuez, mendeetan zehar gure herrian batu izan diran kultur arrasto danak: kantuak, egin izan diren, eta oraindino, gaur egun egiten diren dantza eta zeremoniak, lehengo janzkerak, sinesteak... bitxikeria ugari tartean.

Kontu interesgarri asko aurkituko dozuez helbide honetan. “Klik” egitea besterik ez da. Sartu, ikusi eta ikasi!

URTE SASOIAK

ARRIETAKO

HAURRESKOLA

Matrikulazioa

Maiatzaren 5etik- 14ra

Page 9: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

9

KLASEPARTIKULARRAK

EMOTEKO

UMEAKJAGOTEKO NAGUSIAK

JAGOTEKO

AISIALDIKO BEGIRALE IZATEKO

EUSKALDUNEN LAN-POLTSAKONTUTAN HARTU BEHARREKOAK:

1.- Ezinbestekoa da euskeraz berba egiten jakitea.2.- Zerrenda bakar batean zein gehiagotan emon leiteke izena.3.- Izena emoteko:

a.- Inskripzino-orria bete behar da.b.- Datuak erabiltzeko baimena sinatu behar da.c.- Curriculum vitae aurkeztu beharko da. Argi adierazo

gaiagaz lotuta dagoan titulazinoa eta esperientzia.4.- Ez da azterketarik edota probarik egingo.5.- Udalak bitartekari lana baino ez dau egingo.

IZENA EMOTEKO EPEA: 2014ko maiatzaren 5etik 30raIZENA EMOTEKO LEKUA:

ARRIETAKO UDALETXEA. www.arrieta-udala.netOrdutegia: 9:00-14:00

FRUIZKO UDALETXEA. www.fruiz.netOrdutegia: 9:00-14:00

GAMIZ-FIKAKO UDALETXEA. www.gamiz-� ka.netOrdutegia: 9:00-14:00

(eguaztenetan 17:00etatik 20:00retara bere bai)

Page 10: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

10

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Teknologia barriak euskaraz: Euskalbar

Ez larritu, orain dala denbora batetik Euslkalbar izeneko tresna magikoa jarri deuskue eskura eta. Mozilla Firefox nabigatzailearentzat beren beregi sortutako aplikazioa da, eta tresna-barra honeri esker, hainbat gauza egin leikez erabiltzaileak: batetik, berbak itzultzen laguntzen dau euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara. Ganera, ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskara itzultzeko aukera be eskaintzen dau; bestetik, euskarazko berba zaharrak gaur egun zelan esaten diran jakiteko tresnak eskaintzen deuskuz; horrez gain, berba jakin bat esparru ezberdinetan (ekonomia, ostalaritzea, hezkuntza…) zelan erabili behar doguzan be jakinarazten deusku.

Halan ba, Euskalbarregaz euskarazko hiztegietan bilaketeak egitea inoiz bano errazagoa da. Zeri itxaroten zagoz aplikazio hau deskargatzeko? Deskargatu eizu!

Gazteleratik edota ingeleratik euskarara itzultzeko hainbat hiztegi kontsultatu behar izateaz kantsatuta? Euskarazko berbek zein jatorri

daukien jakiteko liburu zaharretara joateaz gogaituta?

Page 11: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

11

“ Zozoak beleari ipurbeltz”

“ Kaka aipatu eta usaie azaldu”

“ Txapela buruan eta ibili munduan”

“ Gustoko lekuan aldaparik ez”

“ Urak dakarrena urak daroa”

“ A ze parea karakola eta barea”

“ Egon hadi lo ta jango dek mehe”

“ Eguzkia eta euria, Erromako zubia”

” Eroriz ikasten da ibiltzen”

“ Jan da lo beti potolo”

“ Kalean uso etxean otso”

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Eskolaz kanpoko Ekintzak1.- Euskerazko marrazki bizidunik ikusten al dozu?2.- zein edo zeintzuk?3.- zein da zure gustokoena?4.- zein marrazki bizidun gustatuko jatzun euskeraz ikustea?

OIER OJANGUREN TORRE, 5 URTE (ARRIETA)1.- Bai, normalean beti euskeraz, eta ingelesez bere batzuten.2.- Doraemon, Shin Chan eta Berebiziko espioiak ikusten dodaz.3.- Shin Chan da nire gustokoena.4.- “Jake y los piratas” euskeraz ikustea gustako dazten.

OIER OTAZUA GUTIERREZ, 8 URTE (FRUIZ)1.- Bai.2.- Doraemon.3.- Jeesie4.- Amabitxiak.

ENAITZ LLONA OLEA,8 URTE (GAMIZ-FIKA)1.- Bai, euskarazko marrazki bizidunak ikusten dodaz.2.- Beste batzun artean, Scooby-Doo eta Doraemon ikusten dodaz.3.- Nire gustukoena Doraemon Katu kosmikoa da.4.- ETBn euskaraz ikustea gustatuko jatazan marrazbi bizidunak Jessie eta Bob Sponja dira.

ENAITZ LLODIO URETA, 6 URTE (MEÑAKA)1.- Bai . Gehienbat euskarazkoak ikusten ditut.2.- Doraemon, autobus magikoa, George oihanekoa, eta Dragoi Bola.3.- Gehien gustatzen zaidana Doraemon da, nire gurasoengatik ez balitz egunero ikusiko nuke.4.- Johnny Test. Dibertigarria dela iruditzen zait.

UMEEN TXOKOA

DENPORA-PASAK

EZETZ IGARRI!

Badakizu zer esan nahi daben honek berbak?

- tronbille- akinke ibili

ERANTZUNAK:Tronbille = KorapiloaAkinke ibili = Hanka bakarraren gainean ibili

ESAERA ZAHARRAK wHATSAPEANLOTU EGIZUZ ESAMOLDEOK IRUDIEKAZ

Page 12: 46 . 2014 ila - Fruiz · bat lagun bildu ziren ipuin kontalariaren istorioak entzutera. Joan zen hilean bere ipuinak ezagutu genduzan. Orain, ... + 0 Zelan ez ba! Gabonetan, gabon

12

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

KANTAMota: Euskal Musika // Musika: Pantxoa eta Peio Letrak: Pagola Manex // Iturria: www.kantuan.net

Azken dantzaAzken, dantza hau, maitia, zurekin... Nahi zinduzket ereman nerekin... Baina, gaurko xedia ezin daike betia!... Badakit, nik ere, bihar dela joaitia!... Bego pena hau! Itzuliren naiz Bai! Berriz Euskal Herrirat!

Bego urte hau! Etorriko naiz betikotz zure ondorat!... Azken dantza hau, ez da sekulako... Zin egina dut, zin egin betiko, hemen, gure lurrean bizi behar dutala! Hori ez bada, hil hotz jar nadila!...

BERTSOAEZ NAZ AMETS, EZ LUJANBIO,EZ NAZ EGAÑA, EZ XENPELAR,GAINERA NI BERTSOGINTZANARITZEN NAZ NAHIKO BALDAR.HALAN DA BE, LAU HERRIOTANBADAUKAGUZ HAMAIKA IZAR,ANIMATU IDAZTERAUME, GAZTE EDOTA “ZAHAR”.

ORRI HAU ZUENA BE BADALAEZ DEUTSUET NIK ESAN BEHAR,ZUEK ZARIELAKO HERRIARENGATZ, PIPER EDOTA GAR,BERTSOZALE ETA BERTSOLARIHITZAK/BERBEAK BATZEN GAITU ALKAR. (2x)

I.A.

ZENBAKI HONETANPARTE HARTU DABE:

Asier LegarretaOlatz Axpe

Maria OlazarLuken LamikizIbon Aginaga

NON DAGO ATARATA ARGAZKI HAU?

(Aurreko zenbakiko erretratuaMeñakako Telleriko laba izan zan)

Negua joan da ta...TXISTEAK

• Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion: — Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez

dute usainik. — Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan! — PPPPPRRRRRRRRR!— Hori larria da. Ebakuntza behar duzu. — Ipurdian? — Ez, gizona, sudurrean.

• Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebidu-na eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.

— Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuineko-tik tira eginez gero, katalanez.

— Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak.

— Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.