454 guaixea

24
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 7, ostirala • 2. aldia • 454. zenbakia Trebakuntzarik ez duten 50 langabetu gutxieneko ezagutzak jasotzen ari dira gero bestelako ikasketak egin ahal izateko June Kintanak zilarrezko domina eskuratu du Sakanerria >> 8 Kirolak >> 5 Ihoteak harrapatuta Basak zer toki du gure bizitzan? Galdera hori erantzu- ten duen arte garaiki- deko diziplina arteko erakusketa mustuko da asteartean Iortia kultur gunean >>15 Itxesi kaleko azken konponketak Uharteko Udalak apirilean hasiko ditu lanak. Gainera, igerile- ku ondoan autokara- banendako espazioa egokituko du >>7 Etorkizuneko Bakaiku gaurtik Bakaikuko Udalak herritarrekin batera 2025eko Bakaiku nolakoa izan behar duen zehazteko pro- zesua abiatu du gaur >>8 Emakumeak protagonista bihar Martxoaren 8an festa eta aldarrikapena batuko dira Salazarren unibertsoa antzerkira Doraren lanaren berrikuspen eszeniko bat egin du Ados Teatroak >>14 Mariñelarena komatik atera da Entrenatzen ari zela min hartu zuen >>20 >>9-18 >>5

description

 

Transcript of 454 guaixea

Page 1: 454 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 7, ostirala • 2. aldia • 454. zenbakia

Trebakuntzarik ez duten 50langabetu gutxieneko ezagutzakjasotzen ari dira gero bestelakoikasketak egin ahal izateko

June Kintanakzilarrezko dominaeskuratu du

Sakanerria >> 8Kirolak >> 5

Ihoteakharrapatuta

Basak zer toki du gurebizitzan?Galdera hori erantzu-ten duen arte garaiki-deko diziplina artekoerakusketa mustukoda asteartean Iortiakultur gunean

>>15

Itxesi kalekoazkenkonponketakUharteko Udalakapirilean hasiko ditulanak. Gainera, igerile-ku ondoan autokara-banendako espazioaegokituko du

>>7

EtorkizunekoBakaikugaurtikBakaikuko Udalakherritarrekin batera2025eko Bakaikunolakoa izan beharduen zehazteko pro-zesua abiatu du gaur

>>8

EmakumeakprotagonistabiharMartxoaren 8an festaeta aldarrikapenabatuko dira

SalazarrenunibertsoaantzerkiraDoraren lanarenberrikuspen eszenikobat egin du Ados Teatroak

>>14

Mariñelarenakomatik atera daEntrenatzen ari zelamin hartu zuen >>20

>>9-18

>>5

Page 2: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bakarra:

Bikoitza:

Bazkideek deskontua

Musika Zea Mays. Martxoaren 8an,larunbatean, 23:00etan OlatzagutikoMaisuenea gaztetxean.

En vivo tú y yo bikotea. Martxoaren8an, larunbatean, 23:00etanOlatzagutiko Clinker.

Emakume urrina. Martxoaren 9an,igandean 19:30ean Irurtzungo kulturetxean. Maika Iriarte, Maite Mené etaXabier Zabala.

Zinema12 años de esclavitud. Martxoaren7an, ostiralean, 22:00etan etamartxoaren 9an, domekan, 20:10eanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Amaren eskuak. Martxoaren 7an,ostiralean, 22:00etan Olatzagutikokultur etxean. Euskaraz, gaztelaniazkoazpitituluak.

Lluvia de albondigas 2. Martxoaren7an, domekan, 17:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

La piedra de la paciencia. Martxoaren13an, ostegunean, 22:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Emakumeak doan.

Film laburrakITB 2.0 aurkezpena etaberdintasunari buruzko filmlaburrak. Martxoaren 7an, ostiralean,20:00etan Irurtzungo Pikuxar euskaltxokoan.

Bideo emanaldiaAmetsen bidetik. Martxoaren 7an,ostiralean, 21:00etan, Etxarri Aranazkokultur etxean. Ekaitz Maizeskalatzailearen emanaldia.

Mendi irteeraIzaga haitza. Martxoaren 2an,domekan. Altsasuko Mendigoizaleak.

Txirrindula irteerakOltza, Iruñea. Martxoaren 9an,domekan, 8:00etan Altsasutik,Burundako mendi bizikleta taldearenbajeratik. 37 km.

Erakusketak Altsasuko inauteriak. Martxoaren 9raarte, astegunetan 18:30etik 21:00etaraeta domekan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. InauteriBatzordea.

Pintura eta eskultura. Martxoaren

21era arte, Urdiaingo Kaluxa tabernan.Angel Antonio Agirre.

Mayar emakumeak, duintasunezkokoloreak. Martxoaren 23ra arte,Irurtzungo San Martin jubilatuelkartean.

Pintura erakusketa kolektiboa.Martxoaren 30era arte Irurtzungo LaTahonan eta Pikuxarren.

Saiak, elfoak, mariorratzak, gizonaketa emakumeak. Martxoaren 12tikapirilaren 5era arte; astegunetan18:30etik 21:00etara eta domekan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean.

HitzaldiakNafarroa Aldatuz, Erregimenarenamaiera bultzatuz. Martxoaren 7an,ostiralean, 19:00etan Urdiaingoudaletxean. Hizlaria: Bittor Moreno.EHBildu.

Elektriken negozioak. Martxoaren10ean, astelehenean, 11:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. Hizlaria: XabierAiestaran. Sasoia.

Nafarroa Aldatuz, Erregimenarenamaiera bultzatuz. Martxoaren 11n,asteartean, 19:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean. Hizlariak: Miren Aranoaeta Koldo Kastañeda. EHBildu.

Loa haurtzaroan. Martxoaren 13an,ostegunean, 16:30etik 18:00etaraTxioka haur ikastolan. Hizlaria: FernandoTrebol. Izena emateko: 948 373 023 [email protected].

Tu cuerpo es un campo de batalla.Martxoaren 13an, ostegunean,19:00etan Altsasuko Gure Etxeaeraikinean. Hizlaria: Begoña Zabala.Altsasuko Feministak eta BilguneFeminista.

Nafarroa Aldatuz, Erregimenarenamaiera bultzatuz. Martxoaren 13an,ostegunean, 19:30ean Irurtzungokultur etxean. Xabi Lasa eta XabierZabalo. Eta 19:30ean, Olatzagutikokultur etxean. Hizlaria: Bikendi Barea.EHBildu.

BertsolaritzaErika Lagoma eta Amaia Iturrioz.Martxoaren 8an, larunbatean,21:00etan Arbizuko Aldabideelkartean. Bertso-afaria.

LiteraturaLa canción de mi añoranza.Martxoaren 12an, asteazkenean,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Isabel Lizarraga.

TailerrakPlaceres sin edad. Martxoaren 8an,larunbatean, 17:30ean Olatzagutikokultur etxean. Aurretik udaletxeanizena eman.

Nolakoa da zure mutil edo neskaideala? Martxoaren 9an, domekan,18:30etik Altsasuko Intxotiapuntagazte gunean.

Bestelakoak Sexismorik gabeko hizkera,sexismoa publizitatean etahedabideetan. Martxoaren 8an,larunbatean, 16:30ean Irurtzungokultur etxean. Nagore Huegun.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Martxoaren 7an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 7an, ostiralean, 20:00etanIrurtzungo, Lakuntzako, Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Gure gorputza, gure erabakia.Abortoa libre eta doan. Martxoaren7an, ostiralean, 20:00etan Altsasukoudaletxe aurrean. Altsasuko Feministaketa Bilgune Feminista.

Martxoaren 8ko kontzentrazioa.Martxoaren 8an, larunbatean, 20:00etanOlatzagutiko San Migel plazan.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 9an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Argi iluna. Argi igoerarik ez.Martxoaren 10ean, astelehenean,11:00etan Etxarri Aranazko plazan.Sasoia.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Martxoaren 10ean, astelehenean,15:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

Ane ZORIONAK

printzesa!! Aiton-amonen partez.

Ane ZORIONAKmaitia!!Eskerrik asko urte ho-netan familiari eman-dako poztasunengatik!

Ane AyerdiPerurenaZORIONAK gure sorgintxomaitagarriari 2 urte bete-tzerakoan!! ZORIONAK zuripila bat aldiz abestuko di-zugu eta gaur bai zure izenaesanez. Etxekoak.

Ane ZORIONAKAne zurelehenengo urtebetetze-an!! Aitatxo eta ama-txoren partez.

marsuak 7-13Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Olaitz eta MarenZORIONAK bikote!! Egunpolittek pasa zazkizubie, tasegi beti bezin alei ta xalxe-rak!! Muxu pillat fameli gu-zian partes.

Page 3: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a publizitatea 3

Page 4: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a4 iritzia

Gezurrak, azpikeriak (txantxu-lloak), lapurretak, e.a. luze batdira gaur egungo arlo ekonomi-ko, politiko eta sozialetan mugi-tzen diren ezaugarriak. Zer nola-ko 21. mendea!

Orain dela gutxi Espainia mar-ka pandereta eta flamenkoa zen.Ele ba! Orain, berriz, Sacyrrenpufoak Panaman; energia eta eko-

logiari lotutako atzerakadak; Iber-drolako (Galan) jaunaren mugi-dak; bankeroen aurpegi zabala;politikarien kaskarkeria; apezpi-ku eta ondoan mugitzen direnapaiz politikoak giza banako esku-bideak ezeztatzeko; eta bat-bate-an, eboluzioa ezeztatzen dutenakErdi Aroko gurutzadak sortuzabortuaren, dibortzioaren, homo-

sexualitatearen… aurka.Hainbatek inkisizioa eta fran-

kismoa berriro hemen erreibin-dikatzeko, hirugarren gudarenbat faltan botatzen dutela diru-di. Eta, bitartean, lapurkeria ondoikusia dago, Suitzan kontuak iza-tea eta zergak ez ordaintzea erebai, eta orain dela gutxi pribati-zatutako IBES-eko empresek ika-

si dute. Hau da “marka Espainia”.Eta zein da nafarren “Reynoko

Virreynatoaren marka? Nafarro-ako Gobernu buruak eta aurre-ko buru azpikoa mus partidu batjolasten ari dira, enbido eta orda-go artean. Lehen maiteminduak,orain dibortzio prozesu bizian, etanafar ezkertiarrak eta euskal-tzaleak begirale. Dibortzioa nafar

gisa? Nola sartu hainbat… seis-zientos batean? Nolatan Madril-go protektoradoek dibortzioaonartu, familiak dibortzioarenzama sufritzen badu? Benetan,1978an Nafarroako Komunitate-an jaiotzak abortu lege zabal bateskatzen zuen. Hori gertatu ezdenez, emigrazioa edo eutanasiabide bakarrak dira liberatzeko.

Beste behin ere, NazioartekoEmakumearen eguna ospatukodugu martxoaren 8an. Lanarekin,ahaleginarekin, eta, kasu batzue-tan biziarekin defendatzen dituz-te milioika emakumeek berdin-tasuna eta emakumeen zein nes-katoen eskubideak. Helburuaautonomia eta askatasuna lortzeada eta iraganeko arau nahiz ere-du inposaturik gabeko herritar-tasun osoa lortzea.

Desberdintasunaren aurkako

oroitzapen, ospakizun eta borro-ka eguna dugu. Horregatik, deiaegiten dugu bat egin dezagungizonen eta emakumeen artekoaukera berdintasuna zailtzenduten estereotipoak eta hesiakdesagerrarazteko, paktu sozialbatekin, errespetuan eta berdin-tasunean oinarritutako ereduaksustatzeko. Ezinbestekoa da per-tsonak erdigunean jartzen dituenantolaketa politiko, sozial etaekonomiko baterantz aurrera egi-

tea; eta giza eskubideak, anizta-suna zein berdintasuna errespe-tatuko dituen baloreetan oinarri-tutako hezkuntzaren alde egitenduen eredu baterantz joatea.

Asko aurreratu da, baina ema-kumeon eskubideak oraindik ereurratzen dira. Berdintasuna lor-tzeko bidean ditugun erronkakargi izan behar ditugu eta tinkomantendu atzera egiteko meha-txuaren aurrean.

Ezin dugu atzerapausorik onar-

tu berdintasuna helburu duteneskubideei dagokionean, ezta biz-tanle erdiaren ahalmena, talen-tua eta prestakuntza bazterreanuztea ere. Emakumeen esperien-tziak, ezagutzak eta baloreakgehitu behar zaizkio gizarteakezinbestean behar duen aldake-tari, eta emakumeen erabatekogarapena erraztu behar du alda-keta horrek, emakume nahiz nes-kato guztiei bortizkeriarik etabazterketarik gabeko bizitza ber-

matzearekin batera.Martxoaren 8an unetxo batean

gelditu behar dugu, EMAKUMEGUZTIEK ESKUBIDE GUZTIAK,EGUNERO bete daitezen, horrenaldeko apustu eginez.

Eta lerro hauetatik herritarrak,eta bereziki, emakumeak anima-tu nahi ditugu EmakumeenNazioarteko Eguna ospatzekoekitaldietan parte har dezaten.

Emakumearen bilgunea

hara zer dien

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna: emakume guztiekeskubide guztiak, egunero

Nafarroako KontsumitzaileElkarteak, Iratxek, 2013komemoria aurkeztu du berriki.Erreklamazioen kopuruari dago-kionez aseguruak atera diragaraile (%12), bankuak (%19),energia (%15) eta telefono enpre-sekin batera(18%). Ez naiz harri-tu, izan ere, astero jasotzen ditu-gu aseguruen inguruko errekla-mazioak, gehienak kalte-ordainajasotzeko eskubidea ematenduen zerbait gertatu eta geroaseguru etxeak ez duela ordain-duko erraten baitu.

Aseguru kontratuak nahasiakdira arras, bertan agertzen direnbaldintzak ulergaitzak dira gehie-netan eta adierazten dutena ongiezagutzeko Legea, Erakundeenebazpenak eta epaiak hartu beharditugu kontuan sarritan. Kon-tratuak, berriz, aise egiten ditu-gu, argibide nahikorik gabe, ase-guru etxeak ordainduko ez due-na ordainduko duelakoan,engainaturik finean. Aseguruakontratatzen duenak gaizki egi-nen du baldin eta saltzaileak ema-ten duen informazioaren arabe-

ra soilik egiten badu kontratua.Saltzailea beti interesatua doike.

Gainera, aseguru hartzaileeiez zaie guttieneko argibidea ema-ten beti, batzuetan ez baldintzapartikularrak ez baldintza oro-korrak ere, nahiz eta legeak ase-guru enpresak horretara behar-tu. Legeak erraten du baldintzaorokorrak (kopuruak, estaldu-ren aipamena eta gure datuak bal-dintza partikularretan agertzendira) sinatu eta onartu beharditugula, baina hori beti ez da ger-tatzen.

Adibide gisa, aste honetan jaso-tako erreklamazio bat. Errekla-matzaileari sakelako telefonoaebatsi eta aseguruari jakinarazizion 7 egun pasa baino lehen(Legeak agintzen duena). Ase-guru etxeak, berriz, ez zuelaordainduko erran zion gure beze-roari eman ez zitzaizkion baldin-tza orokorrak argudiatuta. Izanere, geroztik jaso dituen baldin-tza orokorretan agertzen da inda-rra erabili gabe gertatzen bada,aseguruak ez duela ordainduko.Aseguruaren Legeak bereizketa

hori ez duela egiten eta aseguruhartzaileak baldintza orokorrakez zituela jaso, sinatu eta onartubaliatu genuen gure erreklama-zioa bideratzeko.

Aseguruetan sosa handia gas-tatzen dugula ikusita, zer etanolako aseguruak behar ditugungaldetu behar diogu gure burua-ri, beharrezkoak ez direnak har-tuta guri ez bertze batzuei mese-de egiten baitiegu dudarik gabe.

Iratxe

barrutik kanpora

Zenbait aseguru beharrezkoak ote

astekoa

Benjamin Zufiaurre Goikoetxea

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Pena eta lotsa

Page 5: 454 guaixea

5Guaixe • 2014ko marsuaren 7a

Ekitaldiak eta aldarrikapena bateratuak Emakumeen egunean

Aurrera jarraitzen dute XXI. Ema-kumeen Jardunaldiak. Iruñeko Aste-lehen Lilak kontzentrazioan partehartu ondoren, herenegun, Iruñerazinemara irteera egin zuten. Gaur,berriz, 20:00etan, Pikuxar euskal txo-koan Irurtzun Telebistaren biga-rren denboraldiaren aurkezpenaizanen da. Eta horren ondoren ber-dintasuna gai duten film laburrakikusteko aukera izanen da.

Bihar Emakumeen Jardunaldietanhutsik egiten ez duten bi hitzordu dau-de. 16:30ean, kultur etxean, kafe-sola-saldia. Nagore Huegunek Sexismo-rik gabeko hizkera, sexismoa publi-zitatean eta hedabideetan gaia hartutahizketaldia abiaraziko dute. Gauean,aldiz, Iratxo elkartean afaria izanenda. Gaualdia Lorena Arangoak ani-matuko du Niniak bizitzaren opariadira… edo ez? Ninirik nahi duzu? ikus-

kizunarekin. Azkenik, iganderako,Emakume urrina izenburua duenkontzertua izanen da. Kultur etxeko eszenatokian MaiteMené, Maika Iriarte eta Xabier Zaba-la ariko dira. Bestalde, jardunaldienbarruan, bi erakusketa daude ikusgaiIrurtzunen. San Martin Jubilatu elkar-tean Chiapasko emakumeei buruzkoaeta La Tahonan eta Pikuxarren herri-ko emakume margolarien lanak.

Emakumearen Bilguneak hiri inau-terian ere berdintasuna aldarrikatze-ko deia egin du. Bihar mozorroan lazo-txo morea jartzeko gonbitea egin du.Eta festa giroko erasoen kontra azal-du da, gogoraraziz ezezkoak ezetzesan nahi duela. Bestalde, domekan,12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzen-dutako gonbitea luzatu dute Emaku-mearen Bilgunetik. Intxostiapunta gaz-te gunean nolakoa da zure mutil etaneska ideala? gaiaren inguruan hiz-ketatuko dira, 18:30etik aurrera. Asteazkenerako literatura solasaldiadago iragarria. Isabel Lizarraga idaz-lea 19:00etan etorriko da Iortia kul-

tur gunera eta La canción de mi año-ranza liburua irakurri duten irakur-le taldeko kideekin hitz eginen du.Gainera, Isabel Oyarzabal zenari

buruzko argibideak emanen ditu. Martxoaren 16ko eguerdirako ber-dintasunaren aldeko lasterketaantolatuta dago Altsasun. 4 km-ko

ibilbide ez lehiakorra osatzekogonbitea egin diete emakumeei. Ize-na doan eman www.dantzaleku-sakana.com-en.

Biharko egitaraua prestatu du Ola-tzagutiko Udalak. Hasteko Place-res sin edad tailerra iragarritadago, 17:30etik 19:30era. Partehartu nahi duenak udaletxetikpasa edo hara hots egin behar du(948 562 446) izena emateko.Hura despedituta emakumeeneskubideak aldarrikatzeko kon-tzentrazioa izanen da San Migelplazan, 20:00etan. Gure askata-suna borrokatuz. El derecho adecidir es nuestro leloa izanen dubihar Olaztin eginen den bilkurak.Azkenik, Erburua kiroldegian afal-tzera elkartuko dira.

Altsasun abortua libre eta dohaineskatzeko kontzentrazioa eginenda gaur. Altsasuko Feministak etaBilgune Feministak udaletxeaur reko aldera deitu dute20:00etan. Gure gorputza, gure era-

bakia leloa izanen du kontzentra-zioak eta PPko gobernuak susta-tu duen Abortuaren Legea salatunahi dute.

Bi talde feministek antolatutaheldu den ostegunean abortua hiz-

pide izanen du Begoña Zabalak,Emakume Internazionalistak era-kundeko kideak. Tu cuerpo es uncampo de batalla izenburua duenhitzaldia 19:00etan izanen da,Altsasuko Gure Etxea erainean.

Martxoak 8

Arbizu

Zizkerte kultur taldeak eta Arbizuko Udalak biharko emakumeendako bertso-afaria anto-latu dute. 21:00etan eseriko dira mahaira Aldabide elkartean eta afalburuan hasiko dirabertsotan Erika Lagoma eta Amaia Iturrioz.

Abortuaren alde

Bihar da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Sakanan hainbat egitarau eta deialdiegin dira. Kultur emanaldiekin batera afariak ere antolatu dira. Baita AbortuarenLegearen kontrako protestak ere.

»

Emakumezkoakzinemara doanEmakumearen Nazioarteko Eguna-ren eguna dela Altsasuko Udala-ren Emakumearen Bilguneak egi-tarau berezia antolatu du. Eta horrenbarruan dago emakumeak ostegu-netan zinemara doan joateko auke-ra. Emanaldiak 22:00etan dira, bai-

na gonbidapenak ordu bat lehena-go jaso behar dira. Atzo hasita hiru ostegunetan ema-kumezkoak zinemaz dohainik goza-tzeko aukera izanen dute. Haste-ko, atzo, La ladrona de libros fil-ma izan zuten ikusgai. Heldu denastean, martxoaren 13an, La pie-dra de la paciencia eta martxoa-ren 20an, La vida de Adelle.

Olatzagutia»Altsasu»

Irurtzun»

Lizarraga, asteazkenean Altsasun.

sakanerria >>FISKALAREN ESKAERA TXIKIAGOAK:35/02 auzian fiskalak auzipetuendako zigoreskaerak txikitu egin ditu. Juan Kruz Alda-sorori 10 urte eskatzetik 4 urte eta 6 hilabete

eskatzera pasa da. Jaione Intxaurragari, be-rriz, 8 urtetik 2 urte eta 2 hilabetera pasa dioeskaera. Defentsak absoluzioa eskatu du.

Page 6: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a6 sakanerria

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAIN URDAIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

URREZKOABITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €KO eroske-ta egitean, %10eko deskon-tua.

URRUTIA HARATEGIAI R U R T Z U N

50€ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

KIROLDEGIKOTABERNA

A R B I Z UGosaritarako pintxo+kafea2´30 €.

ETXARRI KOMERTZIALAE T X A R R I A R A N A T Z

% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

% 5eko deskontua zerbitzueta produktu guztietan.

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED)elkarteak antolatutako euskarazkopalindromo lehiaketaren 4. edizioairabazi du Migel Angel Barrerok.Olaztiarrak lehiaketara palindromohau aurkeztu zuen: auzi aurrean,amaren zain, iaz neramana: errua,izua. Dozena bat sortzaileren 70palindromoren artean onena Barre-ro olaztiarrarena izan zen. Sari gisaDebako Txindurri Iturri nekazal-turismo-sagardotegiak oparituta-ko bi lagunendako sagardo afaria,logela eta gosaria izanen ditu.

Hitz jokoen zaleaSarituak esan digunez, betidanikizugarri gustatu zaizkio hitz joko-ak. “Beti gaztelaniaz egiten nitueneta euskara ikasten hastearekinbatera euskaraz egiten hasi nin-

tzen”. Ohiko gurutzegramak etaautodefinituak aparte utzita palin-dromoak egin, bokal bakarraduten istorio laburrak sortu edo-ta pangramak (alfabetoko hitz guz-tiak erabiliz esaldiak osatzea) egi-ten ditu. Barrerok aitortu digunez,bere erronka orain pangramakeuskaraz egiten hastea da.

Olaztiarrak bere denbora libreahartzen du hitz jokoetan aritzeko.Papera eta boligrafoa eskutan har-tu eta hitzekin jokatzeari ekiten dio.

Gurutzegrama eta bestelako hitzjokoen aldean, berak egiten dituenjokoetan sortze lan bat badagoelaaitortu digu. Barrerok azaldu due-nez, palindromoen aberastasuna

luzeran baino esanahian dago.“Esaldiak zentzua badu, horrekbalio du”. Luzeagoak bazituela,baino itsusiagoak zirela aitortuzigun Barrerok.

PalindromoaEzkerretik eskuinera edo eskui-netik ezkerrera berdin irakur-tzen den hitza edo esaldia dapalindromoa.

Irurtzungo Urrutiarena etaUrdiaingo Lopez de Goikoetxearenafinalistak izan ziren

Inauteriko ostegun gizenarekinbatera 18. Bilbo Hiria Etxeko Txo-rizoen Lehiaketako sariak bana-tu zituen Bilbon Txarriduna, Txe-rriaren Akademiak. Lehen sariaLakuntzako Jose Mari Arregiharakinak jaso zuen. Arregi aurre-tik ere lehiaketan finalista izan da2007an eta 2009an eta 2012an. Gai-nera, Agirre 2003an Sakanako XII.Txistorra Lehiaketako txapeldu-na izan zen.

Epaimahaiak ere bost finalis-ta izendatu zituen eta horien arte-

an bi harategi sakandar zeuden:Irurtzungo Urrutia (2006an irabaz-lea eta 2007an, 2009an, 2010ean eta2012an finalista) eta UrdiaingoLopez de Goikoetxea.

Gordinik jateko 93 txorizo aur-keztu ziren lehiaketara: Bizkaiko34, Gipuzkoako 21, Arabako 11,Kantabriako 7, Errioxako 5, Nafa-rroako 4 eta Extremadurako 1.Epaimahaiak guztien kalitateagoraipatu zuen. Lehiaketara aur-keztutako txorizo guztiak, 400 batkilo, 6.000 pintxotan bihurtu zireneta Bilboko La Granja kafearenparean dohainik banatu zituztenostegunean.

Xabierko San Frantzikoren ohore-tan egiten den Graziaren Bedera-tziurrena asteartean hasi zen etaheldu den asteazkenean despeditu-ko da. Eta horrekin batera iritsi dasainduaren sortetxera erromesal-diak egiteko garaia, Xabieraldiak.Fededunek euren kristau bizitzaberrituko dute, Kristo konektatu,ibiltzeko bide bat leloari segituz.

Aurreneko Xabierraldia igan-

dean izanen da. Gurutze-bidea8:00etan abiatuko da Zangozatiketa 10:00etan izanen da meza Xabie-rren. Aurtengo berritasuna bihar17:00etan Xabierren bertan erro-mesei eginen zaien harrera mezada. Bigarren Xabierraldia, mar-txoaren 15ean izanen da. Zango-zatik gurutze-bidea 15:00etan abia-tuko da eta 17:00etan izanen dameza. Bitartean eta Graziaren

Bederatziurrenaren barruan,Sakana hartzen duen Mendialde

bikariotzako hainbat kristau aste-artean Xabierren izan ziren.

Motzean

Zortzi langabetugutxiago Altsasukoenplegu bulegoanOtsailean %0,51ko jaitsiera izan daAltsasuko enplegu bulegoan eta lanbila dabiltzanen kopurua 1.565ekoada. Sakana guztiko datuak jakitekoIruñeko zabalguneko bulegora joa-ten diren arakildarren eta irurtzun-darren datuak falta dira. Bestalde,

Altsasuko enplegu bulegoan sinatudiren 392 kontratuetatik 22 beste-rik ez dira mugagabeak izan.

Hekimenek etaUdalbiltzakakordioa sinatu duteEuskal Hedabideen Behategiamartxan jartzeko laguntza jaso du

Herri ekimeneko euskarazko heda-bideak biltzen dituen elkarteak,

Hekimenek, Udalbiltzarekin akor-dioa sinatu du. Pasa den astearte-an adostutakoaren arabera, Udal-biltzaren Garapen eta Kohesio Fon-doko Euskal Herria sendotzenprogramaren bidez elkarteak 15.000euro jasoko ditu. Diru hori EuskalHedabideen Behategia martxan jar-tzera bideratuko du Hekimenek. Aldiberean, Udalbiltzarekin konpromi-soa hartu du haren Adituen Sareanparte hartzeko. Iban Arantzabal Hekimeneko lehen-

dakariak adierazi zuenez, “Behate-giaren proiektua elkartearen proiek-tu estrategikoa da, gaur egungoerrealitatea zein den ezagutzeko ezezik, hurrengo urteetan euskal heda-bideek egin behar dituzten urratsakirudikatzen lagunduko digun tres-na”. Aurten jarri nahi du Hekime-nek Behategia martxan eta horre-tarako EHUko eta Mondragon Uni-bertsitateko Huhezi fakultatekoirakasleen laguntza izango du. +www.guaixe.net

Olatzagutia»

SAKANA

Barrero palindromoetan txapeldun

Lakuntzako Agirreren txorizoak Bilbon sarituak

»

Xabierraldiak ate joka

Xabierko gaztelua, atzera ere, erromesen bilgune izanen da.

Hitz jokoen zale, Barrerok Arrasaten palindromo lehiaketa irabazi du.

Agirrek saritutako txorizoengatik oroigarria jaso zuen Bilbon.

Page 7: 454 guaixea

Euskararenaldeko 22komanifestazioraatxikitzeko deiaBi egun lehenagora arte emandaiteke [email protected]

Nafarroako euskalgintzako hain-bat arlotako kideek manifestaziodeitu dute martxoaren 22rako,larunbata. Nafarroako Gobernua-ren aldetik euskarak jasotzendituen oztopo ugariak salatu etahizkuntza politika zuzen batenaldeko deia zabaldu nahi dute.Horrekin batera, Nafarroako eus-kal komunitate osoari deia egindiote deitzaileek “dinamika sozialindartsua abian jartzera, euska-raz bizitzeko behar diren pauso-ak emanez”. Aldaketarako emanbeharreko gakoa pertsonenganjarri dute: “euskara erabiliz bizi-tzaren arlo guztietan, espazioakeuskaldunduz, euskara ikasiz, eus-kaldun bezala harro agertuz”.

Gurea, Lingua navarrorum-a!!Euskaraz bizi nahi dugu!!! leloa dumanifestazioak eta 17:30ean Iru-ñeko Antoniutti parketik abiatu-ko da. Hilaren 20ra arte atxikimen-dua emateko aukera dago. Dago-eneko hainbat dira hala egin dutensakandarrak: Garbiñe Petriati Iju-rra (Hizkuntz Eskubideen Beha-tokia), Peio Mariñelarena (Nafa-rroako Ikastolen Elkartea), Ene-ka Maiz (UEMA), AitorKarasatorre (Sakanako Manko-munitateko lehendakaria), FelixAltzelai Iriarte (euskaltzalea), Mai-tane Intxaurraga Uribarri (Nafa-rroako Sortuko eleduna), JuanKruz Aldasoro Jauregi (Sortukokidea) eta Juankar Lopez Mugar-tza (NafarroakoUnibertsitatePublikoko irakaslea).

Izen-abizenak euskal grafiazjartzeko tramite erraza udaletxeanegin daiteke

Izen-abizenetatik hasita euskaldunizatea bulkatzeko Udalerri Euskal-dunen Mankomunitateak (UEMA)Euskaraz naiz kanpaina abian jarridu. Gure abizenak idazterakoangaztelaniazko grafiako c, ch, q, gu,v edota y euskal grafiara aldatzeasustatzen du kanpainak. Arbizukoeta Etxarri Aranazko Udalek bategin dute ekimenarekin eta herri-tarrei dei egin diete euren “izana-

rekin koherente izateko eta abize-nak euskalduntzeko”. UEMArenkartelean irakur daitekeenez, “ize-na duen guztia bada. Gure izen-abi-zenak euskal grafiaz. Euskaldu-

nak, munduan, izateko”.Euskal abizena modu ofiziale-

an euskal grafiaz jartzeko proze-dura erraza eta motza da. Trami-

te guztiak erroldatutako herrikoerregistro zibilean egin daitezke,epaitegian edo, ez badago, udalbulegoan.

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a sakanerria 7

Uharte Arakil» SAKANA

Igerileku ondoanautokarabanendakoespazioa egokituko duudalak

Ostegunean egindako bilkuranUharte Arakilgo Udalak aurten-go aurrekontuak onartu zituen.872.884 euroko diru kontuei baiez-koa eman zien Bilduk. Plenoan ezziren egon PPko zinegotziak. Aur-tengo udal inbertsio handiena Itxe-sia kalearen hegoaldeko muturraegokitzea da. Futbol zelaiaren etaigerilekuko sarreraren arteko 190metro inguru horietan sareak etazoladura berrituko du udalak.Horretarako 132.366 euroko inber-tsioa eginen du. 57.000 euro uda-lak jarriko ditu eta gainontzeko85.000 euroak Nafarroako Gober-nuaren Tokiko Azpiegitura Plane-tik etorriko dira. Lanak apirileanhasiko da.

Bestelako inbertsio txikiagoakegitea ere aurreikusi du aurtenUharte Arakilgo Udalak. AinaraAiestaran alkate ordeak jakinara-zi digunez, udaletxearen goiko gan-bararen erdia egokitu eginen dute.“Bi gela sortuko ditugu: bat erabi-lera anitzekoa izanen dena eta bes-tea artxiborako”. Aiestaranekzehaztu digunez, “pixkanaka gan-bara guztia konpondu nahi genu-

ke. Udan kontratatuko dugun lan-gile batek erdi horretan lurra jarrieta paretak eginen ditu”. Udabe-rrian, bestalde, zenbait kaletakozuloak konponduko ditu udalak.Diru-laguntzarik gabe konponke-ta handiagotan ezin baita sartu.

Alkate-ordeak nabarmenduduenez, legengintzaldi honetanudalaren finantza egoerak hobe-ra egin du. Horretarako “iruzurfiskalaren kontra zorrotz aritu

gara eta hirigintza araudia erezorrotz segitu ditugu. Argindarkontratuak, aseguruenak eta tele-fonoenak errebisatuz diru-xahu-tzearekin bukatu dugu”, esan diguAiestaranek. Azaldu digunez,2011n 1.013.976 euroko zorra zuenudalak; 2012an 945.710ekoa izan zeneta 2013an 886.480 eurokoa. “Buruaerabiliz gastatu dugu eta horriesker egin ahal izan dugu ibaikolanen lehen fasea eta Itxesikoa”.

Makinak eta langileak, atzera ere, bueltan izanen dira Itxesi auzoan.

Aurten Itxesi kaleko azken zatia konponduko dute

Asteazkenean, 19:00etan, kulturetxean

Pasa den urteko apirilean EtxarriAranazko hirigintza eredua moduparte-hartzaile baten bidez zehaz-teko prozesua abiatu zuen udalak.Hainbat etxarriar izan dira Hiri-gintza Planaren aldaketa dinami-kan parte hartu dutenak udalak

banatutako inkesta erantzunez,antolatu zen tailerrean parte har-tuz edo batzordean arituz.

Heldu den asteazkenerako dei-tu den batzarrean Etxarri Aranaz-ko Udalak Hirigintza Planean egin-dako aldaketak aurkeztuko ditu.Ekarpenak jaso ondoren, udalakaldaketak bilkuran onartuko ditu.

Kontsultatzekowww.euskaltzaindia.net weborriaren Onomastika/Deiturakatalean Zure izena edota abize-na euskaraz nola idatzi beharden ikus dezakezu.

Hirigintza Planeko aldaketakjendaurrean aurkeztuko dituudalak

Etxarri Aranatz»

Arbizu / Etxarri Aranatz»

Manifestazioko kartela.

Euskaraz naiz! Urratsak

1- Erregistro zibilera edo bakeepaitegira joan eta esan abizenaeuskal grafiaz ipini nahiduzula.2- Han emanen dizuten eskaeraorria zure datuekin bete.3- Eraman beharreko agiriak:

a. Nortasun agiriaren fotoko-pia. (Adinez nagusi ez direnak,gurasoenak).

b. Hitzez hitzeko jaiotza ziur-tagiria. (Epaitegian edo erregis-tro zibilean eskatu).c. Errolda agiria. (Udaletxeaneskatu. Adinez nagusia ez dire-nek, gurasoenak).d.Familia liburuaren fotokopia.(Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu).e. Seme-alaben nortasun agi-riaren kopia. (16 urtetik gora-ko seme-alabak izanez gero).

Autokarabanak

Itxesiko aisialdi gunean gaur egun, futbolzelaia, igerilekuak, taberna-jatetxea eta herrikiroletan inspiratutako parkea daude. Inguruhari bultzada eman asmoz Uharte ArakilgoUdalak autokarabanendako espazio bat pres-tatuko du aurten. Itxesia kalearen akaberanegonen da, azken etxetik segituan. Han dau-den zuhaitzak errespetatuz, lurrean kaskai-lua zabalduko dute eta ibilgailuek argindarraizan dezaten azpiegitura elektrikoa jarriko dute.Lanen lehen faseak 10.000 euroko aurrekon-tua du (7.000 € Garalur eta 3.000 € udala).

Zabalik dago egur loteakeskatzeko epea

Hilaren 20ra arteko epea dute uhartearreketxerako egur lotea udaletxean eskatzeko. Errol-datutako herritar guztiek dute eskaera egite-ko aukera, baina udalak familia unitate edoetxe bakoitzeko egur lote bana emanen du.Eskaera egiterakoan 35 euro ordaindu behar-ko dira udaletxean. Hori bai, eskatzaileak ezin-bestean udal zerga guztiak ordainduak izanbeharko ditu. Udalak uhartear bakoitzaridagokion lotea non dagoen jakinarazi ondo-ren hura ateratzeko epea garilaren 1ean hasieta lastailaren 1ean despedituko da.

Page 8: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a8 sakanerria

Trebakuntzarik ez duten 50langabetu gutxieneko ezagutzakjasotzen ari dira gero bestelakoikasketak egin ahal izateko

Bete egin dira Hezkuntza Departa-mentuak prestakuntza gutxi duteneta oinarrizko titulaziorik ez dutenlangabetuei zuzendutako ikastaro-ak. Gaztelania eta matematika ikas-taroetarako 25 plaza eskaini zitueneta 33 eta 33 sakandarrek emanzuten izena. Otsaila eta garagarri-la bitartean, Altsasun, bi gaitasunhorietan trebatu eta akaberakoazterketa gainditzen dutenek 2.mailako profesionaltasun ziurtagi-ria jasoko dute. Harekin Nafarro-ako Enplegu Zerbitzuak antolatu-tako ikastaroetan izena ematekoaukera izanen dute. Horiek lanmunduan sartu ahal izateko auke-ra emanen diete langabeei.

Iraila eta otsaila bitartean bestebi ikastaro eskaini ziren. Gaztela-nia ikasten 14 pertsona aritu ziren.Haietatik 13k gainditu zuten azter-keta eta batek ez. Matematika ikas-taroan, berriz, 15 ikasleetatik doze-na batek egin zuen aurrera azter-ketan eta 3k ez zuten gainditu.

Trebakuntza ibilbidea Langile asko dira lanerako presta-kuntza ikastaroen edota lan espe-rientziaren bidez lanbide jakin bate-rako ezagutza jaso dutenak. Langi-le horiek duten ezagutza mailajakin bat kreditatu ahal izatekolan-agintaritzak Profesionaltasun

Ziurtagiriak sortu ditu. Ogibidea-ren arabera hiru maila daude etamaila bakoitza eskuratzeko gutxie-neko betekizunak zehaztu dira.

Profesionaltasun Ziurtagiriaklortzeko bi bide daude. Esperien-tzia kreditatzea da bata. Deialdiakegiten dira eta jarritako baldintzakbetetzen dituztenek esperientziaziurtatzen duten dokumentazioaaurkeztu behar dute. Horren ara-bera, zertifikatua lortzeko zeineduki dakizkiten eta zein ikasibehar dituzten zehazten da.

Ziurtagiria lortzeko beste bideaprestakuntza da. Edozeinek, sarre-rako gutxieneko baldintza batzukbetez gero, profesionaltasun ziur-tagiria lortu dezake. Horretarako,ziurtagiria osatzen duten konpe-tentzia unitateak betez joan behardute. Unitate horiek lortzeko pres-takuntza ikastaroak egin behar-ko dira. Pertsonaren mailaren ara-bera hiru mailetako batean hasi-ko da. 1. mailan ez dago sarrerabaldintzarik. 2. mailan DBH, LHI, LHko gradu ertaina eta bestela-koak onartzen dira. Azkenik, 3.mailarako batxilergo, LH II, LHkogoi gradua eta beste onartzen dira.

Gutxieneko baldintzak ez dituz-tenek funtsezko konpetentziabatzuk badakizkitela erakutsibeharko dute. Hau da, gaztelaniaeta matematika ikastaroak eginbeharko dituzte. Horiek gaindituondoren 2. mailako konpetentziak

dituzte eta Profesionaltasun Ziur-tagiriak eskuratzeko ikastaroetanizena emateko aukera dute. Gauregun ziurtagiri horiek lortzeko

izen emate epea zabalik dago. Altsa-sun industria ekipoaren manten-tzea eta muntai mekanikoa ikas-taroa dago.

Denetarik ZorriAzokan Gaur, 17:00etatik 21:00etaraEtxarriko etxe handiko estalopean

Sakanako ekoizle, artisau eta artis-tak euren mahaiak jarriko dituztegaur Etxarriko estalopean, ZorriAzoka merkatu sozialean. Arratsal-de eta gau partean pasatzen dire-nek fruitu eta barazki ekologikoak,bitxikeriak, bertako produktuak,margolanak eta beste opatuko dituz-te. Ekoizleekin zuzenean hitz egi-teko eta galdetzeko aukera izanendu, beste behin, bisitariak. Trukerako tartea ere izanen da,horretarako propio mahaiak jarri-ko baitira. 19:00etatik 20:00etaraizanen da. Antolakuntzak, gainera,liburu eta ipuinak eraman eta tru-katzera gonbidatu ditu sakandarrak.Aldi berean, iragarri du azoka sozia-laren zortzigarren edizio honetanAmai Taldeko Kattalinzuri ipuinkontalariak adin guztiendako saioaeskainiko duela.

Udalak herritarrekin batera2025eko Bakaiku nolakoa izanbehar duen zehaztu nahi du

Bakaikuarrek gaur euren etxeetanudalak banatutako inkesta bat jaso-ko dute. Udalak herriaren 2025 urtebitarteko beharrei aurre egiteko pla-na osatu nahi du. Jon Tabar alka-teak esan duenez, langintza horre-tarako “herriaren iritzia jaso etaberarekin batera lan egin nahidugu”. Horregatik, “inkesta, batzareta lantaldeetan oinarritutako pro-zesu parte-hartzailea jarri dugumartxan” zehaztu du Tabarrek.Eta gaineratu du bakaikuarrak iza-nen direla etorkizuneko Bakaikuirudikatu eta oinarri nagusiak era-bakiko dituztenak. Hori dela eta,parte hartzera gonbidatu ditu. Pro-zesuan zehar hartzen diren eraba-kiak errespetatuko ditu udalak.

Hiru fase izanen direla esan duEgoitz Urritza zinegotziak. Gaurbanatutako inkestarekin Bakaiku-ren diagnosi faseari ekinen diote.Urritzak esan duenez, “herriakdituen aukerak, erronkak, arris-kuak eta gabeziak identifikatu nahiditugu”. Bakaikuarrek bi aste dituz-te, martxoaren 21era arte, inkestabete eta udaletxeko idazkaritzanedo buzoian aurkezteko. Urritzak

jakinarazi duenez, bitarte horre-tan udala herriko taldeekin (jubi-latuen elkartea, gazte asanblada,gurasoak…) elkartuko da zuzene-an haien iritzia jasotzeko.

Beste bi faseInkesten emaitzak eta bileretakoondorioak batu ondoren, Bakaiku-ko Udalaren asmoa da Aste Santuaurretik batzarra deitzea. “Inkes-ten emaitzak erakutsi eta ondorio-ak ateratzeko garaia izanen da” esandu Aner Galartza zinegotziak.“Batzarrean ateratako ondorioenarabera lantaldeak osatuko ditugu.Haietan ondorioez aritu eta propo-

samenak eztabaidatu eta eraikikodira” azaldu du Galartzak. Gauzakongi egin nahi dituzte eta, horreta-rako, eztabaidatzeko behar bezainbeste denbora eman nahi dute.

Bigarren fasean zehaztutakoondorio eta proposamen zehatzakbakaikuar guztiei aurkeztuko diz-kiete, azken fasean aukeratu etalehentasunak marka ditzaten.Horretarako beste inkesta bat zabal-duko dute eta azken erabakiakbatzarrean hartuko direla azaldudu Galartzak. “Prozesuan ahalik etainformazio zabalena ematen saia-tuko gara, jendearen parte hartzeabulkatzeko” ziurtatu du alkateak.

Etxarri Aranatz»Bakaiku»

Altsasu»SAKANA

Irudia berritzekologotipo lehiaketadeitu du DendariElkarteakAltsasuko Dendarien Elkarteak (ADE)erakundearen irudia izanen den logo-tipoa berritu nahi du eta horregatiklehiaketa antolatu du. Oinarrietanjaso denez, logotipoak elkartearen hel-buru eta ezaugarriekin erlazioa izanbeharko du. Aldi berean, orijinalta-suna, sintesia eta tokiko merkatari-tza tradizionala eta gertutasuna kon-tzeptuak islatuak izatea eskatu dute.Gainera, logotipoan ADE, AltsasukoDendariek Elkartea- Asociacion deComemerciantes de Alsasua leloaagertu beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak bina pro-posamen aurkeztu ditzake. Lanakjatorrizkoak eta orijinalak izanbeharko dute eta formatu digitale-an aurkeztu beharko dira (jpg, tiffeta pdf formatuetan), koloretan etatxuri beltzean. Logotipo proposa-menak [email protected] helbidera bidali behar dirahilaren 31rako. Irudiarekin batera,sortzailearen izen-abizenak, izen-txikia eta harremanetarako telefo-noa bidali behar dira. E-postak ezindu 3 Mb baino gehiago pisatu. ADEko zuzendaritzako kideak etaNafarroako Merkataritza Federazio-ko kide batek osatuko dute epai-mahaia. Lan saritua apirilaren 15eanjakinaraziko dute eta egileak elkar-teko dendetan gastatzeko 200 euro-ko txartelak eskuratuko ditu. Sor-tzaile sarituak logotipoa formatu bek-torialean eman beharko dio ADEri.

Eskaintza zabala azoka sozialean.

Orain ikasi gero trebatzeko

Aitzindariak

2012 urteko erdialdean HelduenIrakaskuntza Iraunkorreko ira-kasleek eta Altsasuko enplegubulegoko langileek bat egin zuten.Langabetuak funtsezko konpeten-tzietarako probak prestatzekoHelduen Irakaskuntza Iraunkorre-ko azpiegiturak eta baliabideakerabiltzen hasi ziren. Prestakun-tza oso txikia zuten langabeak hel-duendako eskoletara bidali zituz-ten funtsezko konpetentzien pro-bak gainditzen trebatzeko. 2012ko

abenduan enplegu bulegoan egin-dako probak emaitza oso onakeman zituen. Horretan aitzinda-riak izan ziren Nafarroan eta,ondorioz, Hezkuntza Departa-mentuak Nafarroako Enplegu Zer-bitzuarekin batera egun ematendiren ikastaroetarako protoko-loa egin zuen. Sakanan dagoen gabezietako batda prestakuntza emateko kredi-tutako zentro gutxi daudela eta,horregatik, jende gehienak kan-pora, Iruñera batez ere joan beharizaten du.

Prestakuntza eskaintzen berri bulegoan edo www.empleo.navarra.es orrian.

Aner Galartza, Egoitz Urritza eta Jon Tabar egitasmoaren aurkezpenean.

Etorkizuneko Bakaiku gaurtikInkesta

Hainbat arlo ditu gaur banatuta-ko inkestak eta horietan guztie-tan Bakaikuk zer norabide izanbeharko lukeen esan ahalko duteherritarrek. Galde erantzunezaparte, inkestak ekarpenak egi-teko aukera ematen du. Euskara-ren egoeraren inguruko iritziaeta erabilera sustatzeko neurriezgaldetzen da inkestan. Eskaintzaurte guztian zabaldu behar oteden, festak nolakoak behar duteneta ohituren inguruan galdetzenda kulturari eskainitako atalean.Kirol sustapenerako Bakaikunbeharrezkoak diren proposame-nak egiteko eskatzen du udalakinkestan. Ingurumenak nahikoababes ote duen, hobetzeko neu-rriak, iturri, zuhaitz, landare, basoeta xenda jakinen egoera hobe-tu daitekeen ere galdetzen du. Herriak behar lukeen azpiegi-tura publikoez ere galdetzendie udalak bakaikuarrei. Eraberean, herriko emakume, gaz-te eta adinekoen beharrak iden-tifikatzeko eskatzen da. Sozio-ekonomia aldetik herria hobe-tzeko neurriak ematea eskatzendiete bakaikuarrei ere udaletik.

Page 9: 454 guaixea

INAUTERIAK2014 9Ez gorde oraindik mozorroa!Argazkiak: Guaixe, Amaia Iparragirre eta Aitor Satrustegi

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Unanu

ZiordiaARBIZU

URDIAIN

ARRUAZU Etxarri AranatzOlazti

Ez gorde oraindikmozorroa!

Hiriberri

Mozorro bazkaria bihar Ihote bazkaria hartuko du Txitera elkar-teak bihar. 50 lagun baino gehiagobilduko dira bertan, mozorrotuta.Bazkalondo animatuaren ondoren etaparrandarekin segitzeko, mozorroeta guzti Altsasuko hiri-inauterirajoanen dira Hiriberriko gazteenak. Hel-duenek goxo-goxo jarraituko dute jaigiroarekin herriko elkartean.

Ihabar

Moxorroak,Aitezarko, landarra,ninia eta hartzaprotagonistaBi eguneko ihote ospakizunak biharhasiko dituzte Ihabarren. Gazteak11:00etan bildu eta baserritarrezjantzita, puska biltzea eginen dute.Gazteek jasotakoa ospakizunetako biegunetako Gure Kabiya elkarteaneginen dituzten bazkarietarako iza-nen dira. Bihar, esaterako, bazkalduondoren, moxorroak etxez etxekoerronda eginen dute, 18:00etatikaurrera. Bidean opatzen dituztenakzigorrekin berotu eta bestelakoekinzikintzeari ez diote utziko. Erronda-ren ondoren, 22:00etan herri-afariaeta dantzaldia izanen dute.Etzi, berriz, gazteak bazkaltzera bil-duko dira. Iluntzearekin batera, Aite-zarkoa, Landarra, Ninia eta Hartzakosatzen duten familia herrian ager-tuko dira. Eta haiekin batera moxo-rroak. Txistulariak lagun kalejiraeginen dute, Aitezarko gaiztoa suta-ra bota eta landarraren negarrakentzungo dira Ihabarko kaleetan.Bukatzeko otamena izanen da.

Altsasu

Mozorro zopabiharkoHerri ihoteetan gozatu ederra hartuondoren, bihar Piñata eguna ospatu-ko dute altsasuarrek. Koadrilakamozorrotuta, eguerditik hasita prime-rako giroa izanen da Altsasun.

>> Martxoak 8, larunbataPiñata eguna12:30ean Kalejira Haize Berriak bandare-kin.13:30ean Dantzaldia Haize Berriakbandarekin Foru plazan. 14:30ean Gazte bazkaria Intxostiapuntan(3 euro).18:00etan Piñata jaitsiera Haize Berriakbandarekin eta Txorongo TxarangarekinZumalakarregi plazatik. 20:00etatik 22:00etara eta 24:00etatik3:00etara Mozorro dantzaldia Kresalataldearekin.

Argazki +Argazki gehiago ikusteko auke-ra www.guaixe.net-en.

Page 10: 454 guaixea

10 erreportajeaINAUTERIAK 2014>> Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Altsasu

Uharte Arakil

Altsasu

Lakuntza

Urdiain

Olazti

Irurtzun Iturmendi

Uharte Arakil

Etxarri AranatzURDIAINArruazu

Page 11: 454 guaixea

INAUTERIAK2014 11Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Urdiain Etxarri Aranatz

Irurtzun

AltsasuZiordiaBakaiku

Page 12: 454 guaixea

12 erreportajeaINAUTERIAK 2014>> Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Lakuntza

Uharte Arakil

Arruazu

Etxarri Aranatz

Lizarraga

Lizarraga Etxarri Aranatz

Lakuntza

Uharte ArakilArbizu Altsasu

Page 13: 454 guaixea

INAUTERIAK2014 13Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Iturmendi Uharte Arakil

Lakuntza

Uharte ArakilURDIAINOlazti

ALTSASU Arbizu

Page 14: 454 guaixea

14 erreportajeaINAUTERIAK 2014>> Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Irurtzun

Unanu

Etxarri Aranatz

Lakuntza

Olazti

Bakaiku

Unanu Iturmendi

Irurtzun

LizarragaEtxarri Aranatz Altsasu

Page 15: 454 guaixea

INAUTERIAK2014 15Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Arruazu

Lakkuntza

Altsasu URDIAIN

Etxarri Aranatz

Olazti

Uharte ArakilArbizuArruazu

Lakuntza

Page 16: 454 guaixea

16 erreportajeaINAUTERIAK 2014>> Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

Iturmendi

Bakaiku

Arbizu

Lizarraga

Irurtzun

Arbizu

Altsasu Olazti

Arruazu

BakaikuUharte Arakil Unanu

Page 17: 454 guaixea

INAUTERIAK2014 17Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

ALTSASU

Altsasu Etxarri Aranatz

Iturmendi

URDIAINLakuntzaIrurtzun

Herria

Page 18: 454 guaixea

18 erreportajeaINAUTERIAK 2014>> Ez gorde oraindik mozorroa!

Guaixe • 2013ko marsuaren 7a

LakuntzaUharte Arakil

Etxarri AranatzArbizu

2014ko kintoak

Olazti

Lizarraga

Irurtzun

Arbizu

Lakuntza

Altsasu Uharte Arakil

Unanu

Page 19: 454 guaixea

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

BIOENER enpresak komertziala behar du.Sakanan biomasa berogailuen instalakuntzak sal-tzeko (egurra, pellet, ezpalak). Interesatuek deitu608 78 46 94 edo [email protected] helbideraidatzi.

IbilgailuakMOTORRA

SALGAI

Vespino motorra paperekin salgai. Etxarrin.Interesatuek hots egin dezatela 629 40 32 18telefonora.

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Altsasu: pisua alokatzen da. Beheko solairuan,mustutzeko. 3 logela, 2 komun, egongela, terrazahandia eta bi aparkaleku. Altzariekin. Amandreakalea, bizitegi-auzoa. 672- 07 96 18 – 948 4672 69.

Galdutakoak / opatutakoakGALDUTAKOAK

Oinez ibiltzeko Altus makila gorria galduzen. Arbizuko Sandindei dermioan otsailaren23an. Opatu duenak, mesedez, Guaixera hotsegin dezala 948 56 42 75.

IkastaroakEuskararen arnasguneak. Etxarri Aranatzenmartxoaren 15ean, larunbatean, 10:00etatik12:00etara eta martxoaren 21ean, ostiralean,18:00etatik 20:00etara. Izena eman martxoaren12a baino lehen Etxarri Aranazko kultura zerbi-tzuan 948 46 09 30 edo [email protected], Sakanako Mankomunitateko EuskaraZerbitzura 948 46 48 40 edo [email protected] edo Etxarri Aranazko Leku Ona taber-nan. Doan.

AES. “Oinarrizko enpresa-ingelera”, Arbizun, 70ordu, apirila-ekaina; “Enpresa ingelera II”,Arbizun, 70 ordu, iraila-azaroa; “Ingelera elka-rrizketa praktikak”, Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua; “Ekoizpena eta biltegien kudeaketa:denbora eta kostuen murrizketa”, Arbizun, 80ordu, apirila-ekaina; “Planoen interpretazioa eta

ordenagailuz lagundutako diseinua”, Altsasu, 60ordu, urria-abendua; “Adimen emozionala”,Arbizun, 30 ordu, iraila-urria; “ETEei aplikatuta-ko trebatasun pertsonalak”, Arbizun, 35ordu,ekaina; “EXCEL 2010: informazioaren kal-kulo eta kudeaketarako baliabideak”, Altsasun,40 ordu, apirila; Informazio gehiago: 948 46 8307 eta [email protected].

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es.

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org.

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es.

LehiaketakSaharari kantari 2014. Saharar herriaren egoe-raz sentsibilizatzea helburu duen kantu lehiaketa.Talde eta bakarlariek euren kantak martxoaren28ra arte aukeztu ditzakete. Informazioawww.saharaikantari-2014.saharaelkartea.org.

ETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Odol emaileak. Martxoa: 20an Olaztin, arratsal-dez.

Emakumendako bertso-afaria. ArbizukoAldabide elkartean, martxoaren 8an, 21:00etan.Erika Lagoma eta Amaia Iturriotz. Txartela 15 €;Karrika tabernan, Lonbren itxen eta Udaletxeansalgai.

Gitarra bat nahi nuke. Ikasle bat naiz eta gitarrabat nahi dut, baina etxekoek ezin dugu bat erosi.

Erabiltzen ez duzun gitarra bat baduzu niri ema-tea eskertuko nizuke. Harremanetarako hots eginGuaixera: 948- 56 42 75.

Etxarriko irakurle taldea. Martxoaren 13an,ostegunean, Andu Lertxundiren “Zoaz infernuralaztana” liburuaren inguruan hitz egitera bildukoda.

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin.

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Etxeko lantxoak - trukea. Informazio [email protected].

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811.

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman

edo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo immigrazioa@sakana-

mank.com posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bikontu zenbaki zabaldu dituzte jendeak diruaemateko: 3035-0059-82-0590731197(Euskadiko Kutxa) eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a oharrak 19

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Gorka Larrea OndarraII. urteurrena

Ez dago hitzik sentitzen dugunhutsunea adierazteko.

Familiaren partetik mila esker lagunei.

Gurasoak, Iker eta Erkuden

Jose JoakinOndarra Erdozia "Kintxo"

I. urteurrena

Urte bat igaro da joan zinenetik,hala ere bizirik jarraitzen duzu gure oroimenean,

zure isla den irribarrea utzi baitzenigun,zure begiko den irribarrea.

Etxekoak

Ezkontzak

• Carlos Agirre Aldabe eta DorinaLidia Faragao, martxoaren 1eanUrdiainen.• Francisco Javier Sanchez Pintoeta Purificación Encinas Velaz,martxoaren 4an Iturmendin.

Heriotzak

• Jose Begiristain Fernandino,otsailaren 22an EtxarriAranatzen.• Rosalia Goikoetxea, martxoaren2an Bakaikun.• Felix Agirre Lopez, martxoaren3an Iturmendin.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Page 20: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a20

Motoziklismoa

Pista txirrindularitzaFutbolaAreto futbola

Kiroldegia

kirola >>ESKALADA

EKAITZ MAIZ ETXARRIN:Eskalatzaileetxauriarrak Ametsen bidetik izeneko bi-deo emanaldia eskainiko du gaur, ostirale-

an, 21:00etan, Etxarri Aranazko KulturEtxean. Bere azken lorpenak eta bere eska-latzearen inguruko filosofia azalduko du.

Desfibriladore tituluadutenek ikastaroarenbirziklatzea eginbehar duteMartxoaren 21ean eskainiko daikastaroa, Sakanan

Aurretik desfibriladoreak erabiltze-ko titulua atera dutenek jakin deza-tela arautegi berriak 2 urtetik behinbirziklatze ikastaro bat egitea eska-tzen duela, lortutako desfibriladoretitulua mantentzeko. Horrela, Nafa-rroako Gobernuko Osasun Departa-mentuak, Nafarroako Kirol Institutua-ren bitartez, titulua daukaten guztiei4 orduko ikastaroa eskainiko dieSakanan bertan, martxoaren 21ean,arratsaldez, 16:30etik 20:30era.

Izena emateko

Izena emateko Sakanako Mankomu-nitateko Kirol Zerbitzura hots eginbehar da martxoaren 17a baino lehen(948 464 866 edo [email protected]).

Futsal Sakana areto futbol txapel-ketako 14. jardunaldia eta azkenajokatu eta gero, titulua erabakitze-ko play offetan murgildu da oraintxapelketa. Txapelketako liderraizan den Racing San Migel taldeuhartearra zuzenean play offetara-ko final erdietarako sailkatu da.

Ostiralean play offetako finallaurdenetako partida bat jokatuzen, Auzomotojorik eta Bunkerrenartekoa. Partida bikaina eskainizuten bi taldeek, eta parez-pare ari-tu ziren. Auzomotojorik izan zenaurreratu zena, baina Bunkerrekez zuen behera egin eta bina ber-dintzea lortu zuten berehala. Auzo-motojorik berriro aurreratu zen bai-na lehen zatia bukatzear zegoelahiruna berdindu zuen Bunkerrek.Bigarren zatian bi taldeek aukerakizan zituzten eta golak bata beste-aren atzetik etorri ziren. Azkene-an, 9-4 irabazi zion Bunkerrek Auzo-

motojorik taldeari eta final erdie-tarako sailkatu zen. Larunbateanfinal laurdenetako beste bi lehiakjokatuko dira Uharte Arakilgo pilo-talekuan.

Aurreko ostegunean MundukoMotoziklismo Txapelketa presta-tzeko Frantziako hegoaldeko PaulRicard Zirkuituan entrenamen-du pribatua egiten ari zen AlexMariñelarena. Pilotu irurtzunda-

rrak istripu larria izan zuen; kol-pe handia hartu zuen buruan,Beausst bihurguneko irteeran ero-rikoa izan eta horma baten kon-tra jo eta gero. Touloneko Saint-Anne ospitalera eraman zuten

irurtzundarra eta medikuek koma-induzituan jartzea erabaki zuten,garunean hematoma bat, odolbil-dua, zuelako. Odolbildu hori desa-gertu zenez, pixkanaka sedazioakentzea erabaki zuten medikuek,zuhurtzia guztiarekin. Ordutikkoman jarraitzen zuen irurtzun-darrak, egoera egonkorrean, bai-na berri pozgarriak gertatu zirenasteazkenean, pilotu irurtzunda-rra komatik esnatu baitzen.

“Alex goizean esnatu zen, hitz egi-ten du eta hankak eta besoak mugi-tzen ditu. Orain osatzeko denborabehar du” adierazi zuen asteazke-nean Alex Mariñelarenaren talde-ak, Tech3 eskuderia frantziarrak.

Senitartekoak pozikIstripua izan zuenetik Alexek beregurasoak eta arreba izan dituondoan. Asteazkeneko bisitarajoan zirenean esnatuta opatu zuten

Alex eta sekulako poza hartu zutensenitartekoek. “Horrenbeste egunkoman egon eta gero, nekatutazegoen. Hitz egiten du, baina gutxi.Eta ezagutzen gaitu” adierazi dubere amak. Berri pozgarria bere-hala zabaldu zen eta notizia pozezhartu zuten Irurtzunen.

Denbora behar duKomatik atera eta gero medikuekegindako galderei ongi erantzun zienAlexek. Istripuak beste aztarna edoondoriorik utzi duen jakiteko goi-zegi da oraindik. Medikuak zuhu-rrak dira eta beharrezkoak direnprobak egin nahi dizkiote, eta pilo-tuaren eboluzioa ikusi. Dena den,badirudi 21 urteko pilotuaren erre-kuperazioa bide onetik doala, bai-na luzea izango dela aurreikustenda. “Errekuperazio prozesua hasibesterik ez da egin” nabarmendudu Tech3-k.

Magna, Inter Movistarliderraren kontraLlevant Manacorren kontra azkensegundoan galdu zutenirurtzundarrek

Magna Nafarroa Xotak 6-7 galdu zuenetxean sailkapeneko azken postue-tan dagoen Llevant Manacorren kon-tra. Irurtzungo taldeak sailkapeneko4. postura gerturatzeko urrezko 3 pun-tu alferrik galtzen utzi zituen. ImanolArregik onartu zuen taldea ez zelaespero bezala aritu. “Gaizki aritu garaeta kitto. Egindakoa onartu behar dugu,jaiki eta hurrengo partida prestatu”. Inter Movistarrek jarraitzen du lider(58 puntu). Magna Nafarroa 5.a da(34 puntu). Hain zuzen ere, ostirale-an Inter Movistar liderraren kontraariko da Magna, 21:00etan.

Munduko Pista Txapelketak

Hodei Mazkiaran11.a kilometrokoprobanTaldekako abiaduran 9.a izan zenaltsasuarra

Kolonbiako Calin jokatu dira Mundu-ko Pista Txapelketak. Hodei Mazkia-ran izan da Espainiako pista selek-zionatzaile Salvador Meliák hautatu-tako pistardetako bat. Altsasuarrakasteazkenean taldekako abiaduraproban hartu zuen parte, Juan Peral-ta eta Jose Morenorekin batera. Hiru-kotea 9. postuan sailkatu zen, diplo-ma lortzeko postu eskas batera. Ostiralean kilometroko proban arituzen Hodei. François Pervis frantzia-rrak urrea lortu zuen, 59-385 den-borarekin. Altsasuarra 11.a sailkatuzen, 1-02-041 denborarekin. Kilome-troan behetik gora egin zuen Maz-kiaranek eta alde horretatik konten-tu zegoen altsasuarra. “Ez dirudiemaitza handia baina sorpresa posi-tiboa hartu dut, gure arerio zuzeneksegundo bat baino gehixeagoko aldeasoilik atera diotelako” adierazi du Sal-vador Meliá selekzionatzaileak.

Berri onak: Alexkomatik atera daPilotu irurtzundarra asteazken goizean esnatu zen komatik,

hitz egiten du eta hankak eta besoak mugitzen ditu

Futsal Sakanan playoffak jokoanRacing san Migel eta bunker play offetako final erdietarako sail-

katu dira. bihar final laurdenetako beste bi lehia daude jokoan

Bunker finalerdietarako sailkatu da.

www.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia. Facebooketa twitter sare sozialetan ere bai.

Futsal Sakana Txapelketako sailkapena

1. Racing San Migel 34 puntu2. Auzomotojorik 25 puntu3. Arbizu 9 puntu4. Etxarriko Gaztetxie 3 puntu5. Biltoki 12 puntu6. Iturmendi 9 puntu7. Bunker 9 puntu

Play offak. Finallaurdenak -Auzomotojorik 4 – Bunker 9-Arbizu –Iturmendi(Larunbate-an, 10:00etan, Uharte Arakilen)-Etxarriko Gaztetxie – Biltoki(larunbatean, 11:00etan, UharteArakilen)

Taku Miura

Astelehenetik hasita eta apirilaren 12ra arteTaku Miura atezain japoniarra Magnanentrenatzen ari da. Egun Japoniako Kan-tou Ligueko Fire Fox Fuchu areto futbol tal-deko atezain titularra da Miura. Bertako ligadenboraldia bukatu denez, Iruñera etortzeaerabaki du, entrenamendu teknika berriakikasi eta atezain bezala hotzeko asmoz. “Klu-bari eta Imanol Arregiri bihotzez eskertunahi diet eurek emandako aukera” adiera-zi du Magnan kontentu dagoen japoniarrak.

federatutako txapelketa

3. MAILA27. jardunaldia

Lagun Artea 1 – Txantrea 2

Lehen zatian Lagun Artea izan zen nagusi.35. minutuan Arratibelek gola sartu zuenpenaltyz eta lakuntzarrak aurreratu ziren.Unai Bakaikoak ere aukera ederra izan zuen,baina huts egin zuen. Bigarren zatianTxantrearen aldeko penalty zalantzagarriasartu zuen Txantreak. Eta partidaberdinketarekin despedituko zelaaurreikusten zenean, Cheikek Txantrearengaraipenaren gola sartu zuen. Lagun Arteakjaitsiera postuak 3 puntu eskasera ditu.

Sailkapena >>1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .61 p

17. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .27 p

Asteburuko jardunaldiaIruña – Lagun Artea

(Larunbatean, 16:30ean, Taxoaren)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa22. jardunaldia

Doneztebe 1 – Lagun Artea B 2

Altsasu 0 – Berriozar 1

Amaya 1 – Etxarri Aranatz 2

Doneztebek eta Lagun Artea B-kerakustaldi bikaina egin zuten. LagunArtea B-k Doneztebek baino hobeaprobetxatu zituen aukerak, etamarkagailuan aurreratu zen. Nahiz etaDoneztebek berdindu, partida bukaeranirabaztea lortu zuen Lagun Artea B-k. Euripean jokatu zen Altsasu etaBerriozarren arteko lehia. Altsasuk gogorborrokatu zuen, baina ez zen kontrakoatera behar bezala iritsi. 2. zatianCaballerok Berriozar aurreratu zuen, cornerbaten ondoren. Altsasu saiatu zen, bainamarkagailuan ez zen aldaketarik egon. Aldiz, Amayaren kontra garaipen politalortu zuen Etxarrik. Partida lehiatuan, baloigeldirako jokaldiek baldintzatu zuten lehiaeta hor etxarriarrak ibili ziren finago. Nahizeta Amaya aurreratu, Asierrek etaBakaikoak garaipena eman zioten Etxarriri.

Sailkapena >>1. Lekunberriko Beti Kozkor . . . . .49 p4. Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .38 p8. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .29 p

15. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .19 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea B – Amaya

(Igandean, 12:15ean, BerriozarrenLagunak B – Altsasu

(Larunbatean, 18:15ean, Barañainen)Etxarri Aranatz – San Jorge

(Larunbatean, 16:30ean, Etxarrin)

Futbola

Eskerrik beroenak

Tech3 eskuderia frantziarrak eta Alexen senitartekoek euren eskerrik beroenak emannahi dizkiete Alexen egoeragatik euren kezka eta babesa agertu duten pertsona guztiei.Facebook, twitter eta halako sare sozialen bidez asko dira pilotu irurtzundarrari animo-ak eman dizkioten pertsonak, herritarrak, lagunak, motorzaleak eta pilotuak. “Alex Mari-ñelarena komatik esnatu da. Pilotuak mugikortasuna du eta hitz egin dezake. AnimoAlex!” zioen atzo MotoGPko munduko txapeldun Marc Márquezek, esaterako. Gure ani-murik handiena bidali nahi diogu.

Page 21: 454 guaixea

Sakandarren arteko derbyak biegoera oso ezberdin utzi ditu. YvesXalak eta Aitor Zubietak 22-5 har-tu zituzten menpean asteleheneanJoseba Ezkurdia eta Jose JabierZabaleta. Xalak eta Zubietak 6.puntua lortu eta finalerdietara sail-katzeko pausu handia eman zuten.Ezkurdia eta Zabaleta, aldiz, zulo-an daude, 3 puntu eskasekin, bina-kakoan aurrera egiteko aukera osogutxirekin. Ezusteko erraldoia izanezean bi sakandarrek ez daukatefinalerdietarako sailkatzeko auke-rarik. Aldiz, litekeena da Xalak etaZubietak beste partida bat irabaz-tearekin nahikoa izatea finalerdie-tara sailkatzeko. Txanponaren bialdeetan daude gure pilotariak.

Tolosan jokatutako pilota parti-da modu orekatuan hasi zuten bibikoek eta partida oso gogorra eta

lehiatua izan zen. Lau pilotariek lanhandia egin zuten, baina Xala izanzen onena eta berak erabaki zuenpartida. Lekuindarrak 15 tanto eginzituen, horietatik 12 jokoan, etaairea eman zion kantxan deserosoaritu zen Zubietari.

Hasieran Zabaleta nagusitu zenpiloteoan eta 5-9 aurreratu zirenEzkurdia eta Zabaleta. Xala bete-betean sartu zen partidan eta tar-tea ireki zuen, 12-9 aurreratuz.Zabaletak sekulako pilotakadak jozituen eta Zubieta sufriarazi zuen,

baina Xala bikain aritu zenezaurrean, berak erabaki zuen.Ezkurdiak ere tanto politak eginzituen, 16-14 gerturatu ziren mar-kagailuan, baina Xalaren egunaizan zen. Xalak eta Zubieta tarteazabaltzen joan ziren, eta azkene-an 22-15 gailendu ziren. “Ezkerra-rekin konfiantza gabe aritu naizeta ez dut gozatu, baina Xalak osoongi jokatu du” adierazi zuen par-tida bukaeran Aitor Zubietak.

Ezkurdia-Zabaleta, irabazteraGaur Xala-Zubietak Bengoetxea-Zabala izanen dituzte arerio Ange-lun. Irabaziz gero, finalerdietarasailkatzeko pausu erraldoia eman-go lukete. Bestalde, Ezkurdia-Zaba-letak bihar jokatuko dute Labri-ten, Berasaluze-Albisuren kontra.Sakandarrek irabaziz gero, Bera-saluze eta Albisuren puntu berbe-rak eskuratuko lituzkete. Askodago jokoan. “Aukera gutxi ditugu,baina oraindik bateonbat badagoeta horretarako irabazi beharreangaude” zioen Zabaletak materialaukeraketan. Ea hala den.

Ezkurdia-Zabaletak ez dute amore eman eta irabaztera aterako dira.

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a kirola 21

Disko jaurtiketa

Pilota

Txirrindularitza

Mendi lasterketak

Saskibaloia-Futbol 8

Aralar TxirrindulariKlubak denboraldiaaurkeztuko duLarunbatean, 17:00etan, UharteArakilen

Txirrindularitza denboraldia hasiberri denean, Aralar Txirrindulari-tza Klubak 2014ko taldeen eta den-boraldiaren aurkezpena eginen dularunbatean Uharte Arakilgo uda-letxean.

Af izionatuek Lizartzan

eta Asteasun dute hi-

tzordua

Asteburuko lasterketei dagokienez,afizionatuek bi hitzordu dituzte.Larunbatean 23 urtez azpikoenLehendakari Torneorako baliagarriaden lasterketa jokatuko da Lizar-tzan, 15:30ean (104 km). Eta, igan-dean, Espainiako Koparako balia-garria den 11. Aitzondo Klasikoajokatuko da Asteasun, 10:00etan(135 km).

Jardunaldirik ezInauteriengatik, Sakanako KimuenFutbol 8 Topaketan eta I. SakanakoSaskibaloi Topaketan ez da jardu-naldirik jokatukoAltsasuko ihauteriak direla eta, aste-buru honetan ez da Sakanako KimuenFutbol 8 Topaketarik eta I. Sakana-ko Saskibaloi Topaketarik jokatu-ko. Martxoaren 16an jokatuko dahurrengo jardunaldia.

Jorge Azanza mendilasterketetanestreinatu zenEuskalteleko txirrindulari ohia 18.asailkatu zen Aiako mendi lasterketan

Igandean III. Aiako mendi lasterke-ta jokatu zen, 10 km-ko lasterketa,640 metroko desnibelarekin. 134korrikalari iritsi ziren helmugara etaAbderrahim el Qayed izan zen azka-rrena (46:09). Jorge Azanza Euskal-tel-Euskadiko txirrindulari ohiakmendi lasterketetan debutatu zueneta lan bikaina egin zuen, 18.a iri-tsi baitzen helmugara (55:05). “Ufff…Goraka ongi, baina jaisten ez horren-beste. Hobetu beharko dut, eta kiro-la egiten disfrutatzen jarraitu. Espe-rientzia polita, desberdina” zioenZiordian bizi den altsasuarrak berefacebook orrian. Ongi etorria men-di lasterketetara!

Asteburuan Espainiako AtletismoTxapelketetan Jaurtiketa LuzeenNeguko Txapelketa jokatu da Leon-go CEAR-en (Centro Especial AltoRendimiento Deportivo). Emaku-mezkoen disko jaurtiketan partehartu zuen June Kintanak. 18 urte-ko bakaikuarraren helburua domi-naren bat lortzea zen eta lortu du:zilarrezko domina kolkoratu du.

Emakumezkoen disko txapel-ketan orain arteko Espainiako txa-peldun eta proba irabazteko hau-tagai nagusi Sabina Asenjok lortuzuen urrea, 55,45 metroko jaurtike-tarekin. Bere atzetik sailkatu zen

June, 47,82 metroko jaurtiketarekin.Maria Belen Toimil izan zen hiru-garrena (47,73 m). Junek ez zuenbere marka hobetzea lortu (49,68m),baina lan ona egin zuen.

Kintana juniorretako bigarrenurteko kategorian dago. Estatukodisko jaurtitzaile onenetakoa daeta etorkizun oparoa du. Izan ere,horren gaztea izanik, hobetzekotarte handia du eta helburu horre-kin Leonera joan da bizitzera. Ber-tan, bere albaitaritza ikasketakkirolarekin uztartzen ditu, Leon-go CEAR-en egunero 4 ordukoentrenamendua egiten baitu.

Sakandarrak Zizurkolau t´erdianTxapelketako finalerdiak hartuzituen Zizurrek

Asteburuan Zizurko lau t´erdikofinalerdiak jokatu ziren ZizurkoArdoi pilotalekuan. Pilotari sakan-darrak txukun aritu ziren eta Ezkur-diak eta Azpirozek finalerako sail-katzea lortu zuten.

Jorge Azanza Aiako proban. internet

June Kintana,zilarrezkoaEspainiako Atletismo Txapelketako Jaurtiketa Luzeen Txapelketan

zilarrezko domina lortu zuen bakaikuarrak, disko jaurtiketan

Txanponaren bi aldeakXalak eta Zubietak 6. puntua lortu dute. Ezkurdiak eta Zabaletak miraria beharko lukete

12. jardunaldia

Xala-Zubieta / Bengoetxea VI.a-Zabala (ostiralean, 21:00etan,Angelun. ETB1)Olaizola II.a-Aretxabaleta /Urrutikoetxea-Beroiz (larun-batean, 17:15ean, Bilbon).Berasaluze II.a-Albisu / Ezkur-dia-Zabaleta (larunbatean,17:15ean, Labriten)Titin III.a-Merino II.a / Irujo-Barriola (igandean, 17:00etan,Logroñon. ETB1)

Sailkapena

Irujo-Barriola 9 puntuOlaizola II.a-Aretxabaleta 8 puntuXala-Zubieta 6 puntuTitin III.a-Merino II.a 5 puntu Urrutikoetxea-Beroiz 5 puntu Berasaluze II.a-Albisu 4 puntuBengoetxea VI.a-Zabala 4 puntu Ezkurdia-Zabaleta 3 puntu

Bakaikoaren Nafarroa,Espainiako txapelduna

Asteburuan Gazteen Mailako Espainiako Txapelketako eskuzko eta erremintako finalakjokatu ziren Logroñon. Aurreko asteburuan eskuzko buruz buruko eta larru paletako fina-lak jokatu ziren, eta Nafarroako ordezkariak izan ziren garaile. Eta asteburu honetan eskuz-ko binakakoa eta pala motzako finalen txanda izan zen. Eskuzko binakakoan Joanes Bakaikoa etxarriarrak eta Joseba Sarasak ordezkatu zuten Nafa-rroa. Errioxako Unai Laso eta Iñigo Martinez izan zituzten arerio. Final gogorrean, lehenda-biziko jokoan 10-9 gailendu ziren nafarrak. Bigarren jokoan seina berdindu zuten, baina Bakai-koak eta Sarasak 4 tanto egin zituzten jarraian eta partida irabaztea eta urrezko domina kol-koratzea lortu zuten. Txapelketako modalitate ezberdinetako final guztiak irabazita, Nafarroada Espainiako Txapelketako gazte mailako txapelduna.

Sakandarren emaitzak

Benjaminak II: Arrillaga (Andoain) 16 –Erdozia (Gure Pilota) 3Kimuak II: Cia (Paz de Ziganda) 10 –Azpiroz (Irurtzun) 16Haurrak I: Oskoz (Oberena) 16 – Ganboa(Aldabide) 10Seniorrak: Ezkurdia (Irurtzun) 18 –Amezketa (Zegama) 12

»

“Ez nuen Toimil gainditzea espero”

June Kintanak adierazi digunez, “ez nuen bigarrena sailkatzea espero. Hirugarrena edo lau-garrena bai, baina uste nuen ez nuela Belen Toimil gaindituko. Bera hobeto ariko zela espe-ro nuen”. Zilarrezkoa kolkoratzearekin pozik dago bakaikuarra, baina marka hobea egiteaespero zuen. “47,82 metrora bota nuen diskoa. Hobeki egin nezake, 49,68 metroko mar-ka dudalako, baina urduritasunagatik edo ez dakit zergatik ez nintzen markara hurbildu.Horrek amorrua ematen dit, baina dena den, kontentu nago egindakoarekin” gaineratu duKintanak. Espainiako hurrengo txapelketa uda aldera jokatuko da.

Espainiako Atletismo federazioa. J.A. Miguelez

Page 22: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a22

Hang

Kaixo lagunok! Gaur instrumentuezberdin batez hitz egiteko gogoadut zuekin. Duela urte bat gutxi gora-behera ezagutu nuen, eta momen-tu horretatik ezin izan dut burutikkendu.Instrumentu hau Hang-a da, PANARTenpresak 2000 urtean Suitzan sor-tutako perkusio tresna berri bat. Eskuekin jotzeko altzairuzko tres-

na bat da. Tresna hau sortzeko jato-rria Europan “SteelBand”-en haz-kundea izan zen; 1993-an sortu zenPANART enpresa eta 2000 urteantresna berri honek argia ikusi zuen.Tresna hau modu ezberdinetan jodezakegu: esku osoarekin, behatzlodiekin, hatz-mamiekin edota hirumodu hauen nahasketa eginez.Normalean Hang-a musikariarenhanken artean jartzen da jotzeko.Metal doinu harmoniko bat ema-

ten du eta melodiak egiteko gai izangaitezke, nota eta doinu ezberdi-nak ateratzen direlako.Tresnak bi hemisferio ditu haien arte-an itsatsita, goiko hemisferioak Dingdu eta behekoak, berriz, Gu. Dingaldeak (goiko partea) zirkulu formahartzen dituen 8 tonu ditu, izan ere,zirkulu hauek zirkulu handiago batenbarruan daude, eta horrela, 8 tonuhorietaz aparte hauen aldaketakentzungo ditugu. Ding-aren erdian

zirkulu handiago bat aurki dezake-gu, horrek “Gong” baten soinuarenantzekoa egiten du. Gu aldean (behe-ko partea) zulo bat aurki dezakegutresnaren barruan sortzen diren doi-nuak altuago entzuteko.Tresna honek duen eragozpen baka-rra lortzeko zailegia dela da. Hangbat lortzeko gutun bat bidali beha-rra dago, zure eskutitza aukeratubeharra dute eta horretarako hila-beteak pasa daitezke. Behin gure

eskutitza aukeratutakoan gonbida-pen bat jasoko dugu Suitzara joa-teko, han PANART enpresaren zen-tralean guk aukeratuko dugu zeinHang nahi dugun.Tresna hau hobeto ezagutzeko etabere doinua behar den bezalaentzuteko youtubera jotzea gomen-datzen dizuet, bertan Daniel Waplesbilatu, bolumena igo eta erlaxatu.Egun gogor baten ondoren beti datorongi Hang abesti bat edo bi.

bazterretik

Aritz Viñas

kultura >>Zea MaysekinhitzorduaLarunbatean, 23:00etan OlatzagutikoMaisuenea gaztetxean

Euskal musikako izen handie-tako bat etorriko da bihar bisi-

tan Olatzagutira: Zea Mays. Lau-kote bilbotarrak karrikaratu duenazken lana, Da, aurkeztuko dugaztetxean. Ordu pasa baino gehia-go irauten duten 13 mozketa ditudiskoak. Bere entzunaldian aniz-tasuna opatuko du entzuleak: dan-tzarako doinuetatik stonerrera,distortsioa eta rocka. Indar han-diko auto-ekoizpen lana.

Asier Basabe (bateria), RubenGonzalez (baxua), Iñaki Imaz (gita-rra) eta Aiora Renteria (ahotsa)publiko zabalarendako ezagunegin zituen aurreko diskoak etahiru urteren bueltan musikaeskaintza berrituta heldu dira.Horretarako taldeak estreinakozkanpoko ekoizle batekin lan egindu: Dave M. Allen. Estudioko zaz-pigarren lan hau Zea Mays Da.

Garbi Losadak idatzitakoeta zuzendutako DoraSalazar artistaren lanarenberrikuspen eszeniko batmustu du Ados Teatroak

Ados Teatroak otsailaren23an mustu zuen Erren-terian bere azken mun-taia: Maitasunaren oste-

an, maitasuna. Garbi Losadak ida-tzi eta zuzendu du obra DoraSalazarren iruditerian oinarritu-ta, sortzaile altsasuarraren “uni-bertsoaren berrikuspen aske etasubjektibo bat” osatuz. Baina Losa-dak eta Salazarrek elkarlan estuansortua da.

Antzerki konpainiak mihisetridimentsional baten moduantratatu du eszenatokia. Elementubertikalak (mihiseak) eta lurreko-ak material berarekin eginak dira.Gardentasun, sakonera eta pers-pektiba jokoa ahalbidetzen du.Aldi berean, oihalak mugikorrakdira eta espazio ezberdinak sortzendira horrela. Mihise horietan Sala-zarren obra proiektatzen da etaaktoreak artistaren eskulturekinharreman zuzenean daude.

AntzezlanaLosadak hiru ahotsetako maita-sun istorioa proposatzen du: “pan-pin errusiarrak bailiran konta-tua, non istorio batek beste isto-rio bat gordetzen duen, eta honekbeste bat… Iragana eta etorkizu-na elkarri lotzen zaizkio”. Beti ere,Dora Salazarren lana oinarri har-turik.

Protagonista Aurora da, 60 urte-ko matematika irakasle jubilatuaeta alarguna. Alzheimerra du, bai-na irakurtzeko eta idazteko gai da.Bere gaixotasunaren argi-ilunetan

bizi da. Paula bere alaba da. Batzue-tan iraganeko itzalekin nahasikoda eta horrela jakinen du Paulakbera txikia zela amak ezkutuko

maitasun istorioa izan zuela. Ane Gabarain, Dorleta Urreta-

bizkaia eta Sara Cozar aktoreakaritzen dira taula gainean.

Dora Salazarren unibertsoa antzerkira

Salazarren bi lan NUPnerakusketa birtualeanNafarroako Unibertsitate Publiko-ak (NUP) bederatzi artisten 11 lanjasotzen dituen erakusketa birtua-la prestatu du martxorako. Uniber-tsitatearen ondare artistikoarenzati diren artelanak ikus daitezke

erakusketa birtual horretan. Horienartean Dora Salazarren bi lan dau-de: Icarus (2002) eskultura etaOverflying(2002) irudia. NUPek era-kusketa horrekin estatu osoan egi-ten den Festival Miradas de Muje-res jaialdian parte hartzen du. Artebisualetako emakume sortzaileakikusgarri egin nahi ditu jaialdiak.

Page 23: 454 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 7a kultura 23

Galdera horri erantzutendioten arte garaikidekoobrak Altsasuko Iortiakultur gunean ikusgaiizanen dira

Laugarren urtez jarraian Zan-gozako, Noaingo eta Altsasu-ko kultur guneek Post, arte

garaikidea ibiltaritzan erakuske-ta antolatu dute. Kalitatezko artegaraikidea herrietara ekarri nahidu ekimenak eta, horretarako,Post 2014k diziplina anitzeko era-kusketa kolektiboa ondu dute. Gre-ta Alfaro, Bego Antón, Naia DelCastillo eta Cristina Lucasen lanakbiltzen dira Saiak, elfoak, mario-rratzak, gizonak eta emakumeakizenburuko erakusketan.

Lau sortzaileek galdera bati eran-tzun diote erakusketako lanak sor-tzeko: gure bizitzetan zein toki duedo izan zezakeen basak? Izan ere,pertsonak eta naturak banatu dituz-ten egoerak daude, esaterako: hirie-tatik natura elementuak ia desage-rrarazi direla; norberaren barruko

animali sena hiritar proiektuarenonetan isilarazi dela edo pertsonen,animalien eta naturaren artekoharremanaren akabera.

Arrazoi horietan oinarritutalau sortzaileek galdera erantzundute. Hala, erakusketak zibiliza-zioaren eta naturaren arteko joan-etorria proposatzen du. Batzutannatura gainditzen da, edertasuna-gatik, esaterako, baina bestetanpertsonaren jardunak zurrupa-tzen dute. Bi bideo, argazki seriebat eta instalazio bat ikustekoaukera izanen da Iortia kulturgunean. Haietan dauden irudi etaobjektuetan fikzioa eta errealita-tea nahastu egiten dira.

Jaengo hiriko aurreneko topa-keta artistikoak gaur mustu-ko dira. Eta harekin batera,

20:30ean, haren baitan antolatuta-ko akuarela erakusketa, martxo-aren 31ra arte Hospital de Santia-go kultur gunean ikusgai izanendena. Gaztela eta Leon, Segovia,Guadalajara, Espainia, Kataluniaeta Euskal Herriko akuarela elkar-teetako hamarnaka kideren lanekosatzen dute erakusketa.

Euskal Herriko elkarteak 300akuarelisten artean hautatudituen hamar ordezkarien arteandago Itziar Nazabal. Altsasuarrahautatua izateagatik pozik azalduzaigu. Esan digunez, erakusketahorretaraBiluziak eta pasioaserie-ko akuarela bat aurkeztu du. Laumargoko sorta egina zuen eta,

azkenik, Prest nago... beraz...izen-burua duen koadroa izanen daikusgai Ubedan. Paper gaineanegindako akuarela nahasia da, 85x 65 cm-ko neurria duena.

Karmele JaioOlaztin

Karmele Jaio Eigurenen Ama-ren eskuak(Elkar, 2006) liburua

izan zen lehenik eta gero etorri zenfilma (Mireia Gabilondo, 2013).Nereak ospitalean lo dagoen ama-ren istorio ezkutuak jakinen ditu,ondoan izan duena neurri bateanezezaguna bihurtuz. Bizinahiareninguruko lana ondu zuen Jaiok.

Bi lan horiekin gozatzeko auke-ra dago Olatzagutian. Irakurle Tal-deko kideak liburua irakurtzen aridira. Gaur, berriz, 22:00etan kul-tur etxean filma ikusteko aukeraizanen da, euskarazko bertsioaeta gaztelaniazko azpidatziekin.Liburua irakurri edo filma ikus-ten duenak heldu den ostiraleanegilearekin eginen den topaketanparte hartzeko aukera izanen du.

Nazabalen akuarela Ubedan

Greta Alfaro (Iruña, 1977).In ictuoculi(2009), (instant batean). Bide-oa, 10:35. Jokabide sozialen ingu-ruko hausnarketa, baita bizitzarenhauskortasunari buruzkoa.

Bego Anton (Bilbo, 1983). Theearth is only a little dust underour feet (gure oinen azpian lurrahauts txikia besterik ez da). Izakimagikoen opatzeko egindako bila-keta baten berri ematen da.

Naia del Catillo (Bilbo, 1975). Des-plazamientos, 2010-2012. Insta-lazioa. Naturarekin dugun harre-mana eta hari egindako aldaketakontsumo objektu bihurtzeko.

Cristina Lucas (Jaen, 1973).Hacialo salvaje (2011). Bideoa, 16.Gizartearekin eta zibilizazioare-kin dituen loturak hautsi nahiduen emakume batek hasitako legebidea.

Egileak

Basak zer toki dugure bizitzan?

Erakusketa

Asteazkenean mustuko da etaapirilaren 5era arte izanen daikusgai; astegunetan 18:30etik21:00etara eta domekan19:00etatik 21:00etara Altsasu-ko Iortia kultur gunean.

Hacia lo salvaje

Page 24: 454 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 7, ostirala • 2. aldia • 454. zenbakia

G : eguraldia : tenperatura>>asteko >>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 13.5. . . . . . . -0.5 . . . .185.7Altsasu 12.5 . . . . . . . 0 . . . . . .172.9Aralar 5.7. . . . . . . -3.3 . . . .120.4Urbasa 11 . . . . . . . . -2 . . . . . .136.4

1. 2002. urtean sortu zenNIABZ-CRANA fundazioa etaorain ixtea erabaki duNafarroako Gobernuak. Zertanaritzen da zehazki fundazioa?Natur gaiez arduratzen den fun-dazio bakarra da Nafarroan. Hor-taz, ingurumenarekin loturikoarazoak kudeatu eta irtenbideematen saiatzea izan da fundazio-aren erronka.

2. Zein helbururekin aritu dalanean urteotan?Hamaika urtean ingurumenarilotutako zenbait arlo landu ditu-gu. Mugikortasun iraunkorra,uraren kudeaketa, kontsumoarduratsua, eraginkortasun eko-logikoa eta oro har ingurumena-ren zaintzan ibili gara jardunean.Ingurumen hezkuntza izan daardatza, ingurumenari buruzkoinformazioa zabaldu, hezkuntzaeskaini eta partaidetza bultzatuditugu besteak beste.

3. Fundazioa ixtearen mehatxuajaso duzue. Nork hartuko lukezuek egiten duzuen lanarenardura?Nafarroako Gobernuak esan dubere langileekin eginen duela gurelana. Orain arte ez du halakorikegin, ez baitu espezializatutakojenderik lan hori egiteko. Inguru-men arloan aditua den jendea beharda, beste edozein arlotan bezala. Ezhori bakarrik, izan ere, bitarteka-ri lana egin izan dugu gatazkak sor-tzen direnean. Gehienetan tirabi-ra horiek gizarte eragileen, enpre-sen, sindikatuen eta Gobernuarenberaren artean sortzen dira. Hor-taz, Gobernua horretaz ardura-tzea ezinezkoa da.

4. Zergatik itxi nahi duGobernuak?Arrazoi ekonomikoak tarteko.

Baina aitzakia baino ez da hori.Gogoratu behar da ez duela soi-lik NIABZ fundazioa itxiko, bes-te zazpirekin ere gauza bera eginnahi baitu. Itxiera horren atzeanbeste interes batzuk daudela ustedugu, baina galdera egin diegu etaez dute erantzunik eman nahiizan.

5. Nondik jasotzen dufundazioak diru-laguntza?Nafarroako Gobernuak ematenzigun hasieran, berak hartzenzuen inbertsio guztia beregain.Urteak aurrera egin ahala, baina,beste diru iturri batzuk aurkituditugu. Madrildik eta Europatikzenbait proiekturi laguntza emandiete. Orain herena baino ez dugujasotzen Gobernutik.

6. Bideragarria da langileenustez fundazioa mantentzea?Bideragarria da zalantzarik gabeeta are gehiago, errentagarria erebada nafarrentzat. Izan ere, Nafa-rroako Gobernuak 100 eurokoinbertsoa egiten duenean funda-zioan, 90 euro gehiago eskura-tzen ditu.

7. Zenbat langile ari zarete gauregun?16 gaude uneotan, 25 ere izan gara.Hamaika urteotan jende asko pasada fundaziotik.

8. Lanean zaudete gaur gaurkoz.Itxiko balute, zer gertatukolitzateke zuekin, langileekin?Ez dago zirrikiturik, kalera joa-nen ginateke guztiak. Ez dagoplangintzarik birkolokatzeko.Urte bukaera baino lehen joanengara kalera guztiak eta ematenduenez pixkanaka eginen dutekaleratze prozesua.

9. Zu zertan aritzen zara

zehazki?Nire lana liburuzainarena izan da.Informazioa zabaltzen espezializa-tu naiz. Txostenak egin, sare sozia-letan gure lana zabaldu eta lanki-deei beharrezkoa duten informa-zioa eskuratzen lagundu.

10. Fundazioaren jarraipenaposible ikusten duzue?Horretan saiatzen ari gara. Alder-di politikoekin bilerak egin ditu-gu eta Parlamentuan ere azaldudugu zein egoeratan gera gaitez-keen langileak eta zein egoeratangera daitekeen eskaintzen dugunzerbitzua. Ingurumen Kontseila-riak ez du atzera pausorik ema-teko asmorik. Etorkizuna beltzaikusten dugu. Bideragarritasunplana aurkezteko asmotan gaude,baina deusetarako balioko duenzalantzak ditugu, Kontseilariakesan baitzigun Yolanda Barcinakhartutako erabaki tinkoa delaixteko aukerarena.

11. Fundazioa ixtearen aurka ezzaudete langileak bakarrik. Duela hamaika urte eragile sozia-lek eskatuta sortu zen fundazioa.Enpresek, sindikatuek, ekologis-tek eta unibertsitateak ere eskatuzuten fundazioaren sorkuntza,orain, era berean, ixtearen aurkaere agertu dira. Ez hori bakarrik,Parlamentuak aho batez emandigu babesa. Gobernua da ixtekoerabaki hori hartu duen bakarra.Hortaz, etorkizun hurbilean pre-sioa eragitea baino ez zaigu geldi-tzen. Gure patronatuari, funda-zioa kudeatzeaz arduratzen dena-ri eragitea lortu nahi dugu eta bideberean baita kontseilaria ere. Fun-dazioarekin zer gertatuko den argi-tzeaz gainera langileekin zer egi-nen duten jakiteko. Itxi beharbadute modu kaotikoan izan ezdadin eskatuko diegu.

>>11galdera

Jorge IriarteNIABZ-CRANA-ko langilea

Testua: Maialen Huarte Arano

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

8 16 24 30

MARSUKO SARIAK:1. EKAINBERRI KOBAZULOTARAKO 2 SARRERA,GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA2. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-

TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA3. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA4. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA

Marsukobazkide zozketa

Min: 2 Max: 15 Min: 3 Max: 19 Min: 7 Max: 18 Min: 4 Max: 17 Min: 3 Max: 16 Min: 5 Max: 18 Min: 6 Max: 18

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 4% euria: 3% euria: 8% euria: 5% euria: 5% euria: 8%