33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren...

70
33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 1998RAKO AURREKONTU EGITERAPENARI BURUZKOA (ALHAOko 150 zk., 1997ko abenduaren 31ko) BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. 2.- Obra eta Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak Toki Erakundeen Obra eta Zerbitzuetan Laguntzeko beste Tresnei buruzko Foru Araua erregulatzen duen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 5. artikuluan aldaketa bat sartzen da, aurrerantzean testua honela geratuko delarik: “5. artikulua. Finantza-Horniketa 1.- “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak” gutxienez Arabako lurralde historikoari dagozkion baliabide erabilgarrien %3,70eko horniketa izango du aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako, horren kalkulua egingo delarik Toki Erakundeen Finantzaketarako Foru Fondoa erregulatzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren 5. artikuluan zehazten den bezala.”

Transcript of 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren...

Page 1: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

��

33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 1998RAKO

AURREKONTU EGITERAPENARI BURUZKOA (ALHAOko 150 zk., 1997ko abenduaren 31ko)

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. 2.- Obra eta Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiak Toki Erakundeen Obra eta Zerbitzuetan Laguntzeko beste Tresnei buruzko Foru Araua erregulatzen duen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 5. artikuluan aldaketa bat sartzen da, aurrerantzean testua honela geratuko delarik:

“5. artikulua. Finantza-Horniketa 1.- “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak” gutxienez Arabako lurralde historikoari dagozkion baliabide erabilgarrien %3,70eko horniketa izango du aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako, horren kalkulua egingo delarik Toki Erakundeen Finantzaketarako Foru Fondoa erregulatzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren 5. artikuluan zehazten den bezala.”

Page 2: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

7/2007 FORU ARAUA, MARTXOAREN 12KOA, APIRILAREN 24KO 14/1997 FORU ARAUAREN 21. ARTIKULUA (DIRU-LAGUNTZETAZ BALIATZEA)

ALDATZEARI BURUZKOA. FORU ARAU HORREK OBRAK ETA ZERBITZUETAKO FORU PLANA ETA TOKI ENTITATEEN OBRA ETA

ZERBITZUETARAKO AFAREN KOOPERAZIOKO BESTE TRESNA BATZUK ARAUTZEN DITU.

(ALHAOko 36 zk., 2007ko martxoaren 26ko) ZIOEN ADIERAZPENA Erabilera anitzetarako ekipamenduak oinarrizko eraikin batzuk dira, eta aprobetxamendu eta okupazio anitzetarako aukera ematen dute (kirol, kultura, gizarte, politika, etab.ekoak) Arabako Udalentzat –gehienetan oso biztanle gutxi eta baliabide urriak dituztenez garrantzi handiko obrak egiteko–, ezinbestekoa da funtzio anitzetarako ekipamenduen ezaugarriak izango dituzten baliabideak jartzea; horrela bada, entitateek edo biztanleek zenbait jarduera egin ahal izango dituzte. Arabako Lurralde Historikoko udal jakin batzuetan dagoeneko horrelako ekipamenduak dituztenez, helburua horrelakorik ez duten udalerrietan ekipamendu horiek jartzea izan beharko luke. Horretarako, Arabako Foru Aldundiak, gobernatzeko erantzukizunetik, bere gain hartu behar du ekipamendu horiek egitearen kostuak, eta erakunde-betebeharra izan behar du, berezitasun ekonomikoak edo sozialak alde batera utzita. Hau da, funtzio anitzeko ekipamendurik ez duten udaletan, ekipamendu horiek jarri beharko ditu. Amaitzeko, Toki Entitateen finantzaketaren barruan, Obra eta Zerbitzuetarako Foru Planak esleitzen dituen baliabide ekonomikoak ez dira nahikoak. Hori dela eta, askotan Toki Entitateen eskaerak ezin dira erantzun; beraz, finantzaketa berrikusteari ekiten ez zaion bitartean eta finantzaketa hori gain hartzen ez den bitartean, ezinbestekoa da beste aukera batzuk bilatzea, adibidez, diru-laguntzen bateragarritasuna finkatzea, 14/1997 Foru Arauaren 21. artikulua ukatzen duena. ARTIKULU BAKARRA: Apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 21. artikulua ondoko moduan idatzita geldituko da: “21. artikulua. Diru-laguntzen bateragarritasuna.

_______________________________________________________________________

1

Page 3: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean sartutako obra edo zerbitzuak sustatzen dituen Entitate batek beste Entitate edo Organismo publiko batetik diru-laguntzarik edo laguntzarik jasotzen badu lan horiek finantzatzeko, diru-laguntza horiek guztiak bateragarriak izango dira, diru-laguntza horiek obraren %100 gainditzen ez duten bitartean. Kasu horretan Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren ekarpena %100era heldu arte gutxituko da. AZKEN XEDAPENA Foru Arauaren aldaketa indarrean sartuko da eta ondorioak izango ditu Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunean.

_______________________________________________________________________

2

Page 4: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

__________________________________________________________________________

1

22/2007 FORU ARAUA, ABENDUAREN 18KOA, 2008KO AURREKONTUA GAUZATZEARI BURUZKOA

(ALHAOko 154 zk., 2007ko abenduaren 31ko)

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA 2008ko eta ondorengo ekitaldietarako ondorioekin, apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauan, Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen lan eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituenean, 5. Artikuluko 1. Idatz zatia aldatu da eta honela geratu da idatzita: “5. artikulua.- Finantza zuzkidura.

1. Obra eta Zerbitzuen Foru Plana Arabako Lurralde Historikoari dagozkion baliabide erabilgarrien ehuneko hiru koma hirurogeita hamar (% 3,70) gutxienez jotzen duen diru kopuru batez zuzkituko da aurrekontu ekitaldi bakoitzerako. Baliabide horiek, Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen ekainaren 30eko 19/1997 Foru Arauaren 5. artikuluko 1. idatz zatian xedatutakoaren arabera kalkulatuko dira. Artikulu hori 2008rako aurrekontua gauzatzeko arauaren zazpigarren xedapen gehigarriak aldatu zuen”. BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA Hirugarren xedapen gehigarria erantsiko zaio apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauari, Lan eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen lan eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituenari. Hona hemen haren edukia: “Hirugarren Xedapen Gehigarria.

1. Toki Erakundeen Inbertsioen Osagarrizko Funtsa Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko ohiz kanpoko tresna bat da, eta bere helburua Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeek egin behar dituzten inbertsioetarako laguntzak ematea da.

2. Toki Erakundeen Inbertsioen Osagarrizko Funtsaren zuzkidura, foru arau

honetako 23. artikuluan aurreikusten dena (obra burutzeko edo zerbitzua emateko finkatutako epea ez betetzeagatik dirulaguntzak ezeztatzeari buruz)

Page 5: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

__________________________________________________________________________

2

aplikatzearen ondorioz “Toki Entitateetako Inbertsioak” delako programan sartutako kredituetan gertatzen diren bajak zermugatuko dute.

3. Urtero, Arabako Foru Aldundiak Toki Erakundeen Inbertsioen Funtsaren

zenbatekoa finkatuko du, eta laguntzak emateko deialdia argitaratuko du. Laguntza hauek bakar-bakarrik dirulaguntza kontuan aplikatzekoa den arautegi orokorrari eta dagokien deialdiaren oinarrietan araututakoari jarraituko diote.

4. Toki Erakundeen Inbertsioen Osagarrizko Funtsarekin finantzatutako

laguntzek xede hauek izan ditzakete: foru arau honen aplikazio eremuaren barruan sartzen direnen izaera bereko obra eta zerbitzuak eta lurpeko zerbitzu kanalizazioetarako obrak gauzatu eta emateko proiektu berriak finantzatzea nahiz “Toki Entitateetako Inbertsioak” delako programaren bidez jada emakidatu eta finantzatutako dirulaguntzak osatzea. Azken kasu honetan, bi laguntzak bateragarriak izango dira foru arau honetako 21. artikulua aurreikusten den moduan.”

Page 6: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

1

9/2009 FORU ARAUA, EKAINAREN 15EKOA, APIRILAREN 24KO 14/1997 FORU ARAUAN ALDAKETA PUNTUALA EGITEARI BURUZKOA. FORU ARAU HARK OBRA ETA ZERBITZUETAKO FORU PLANA ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAK TOKI ERAKUNDEEN OBRA ETA ZERBITZUEI LAGUNTZEKO DITUEN LANKIDETZAKO BESTELAKO BITARTEKOAK ARAUTZEN DITU

(ALHAOko 72 zk., 2009ko ekainaren 26ko)

ZIOEN ADIERAZPENA Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresnaren egungo arauketa 1997ko apirilaren 14an onartu zen, 14/1997 Foru Arauaren bidez, Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait bitarteko arautu ziren. Indarraldia gaur arte luzatu da, amaierako bigarren xedapenean xedatutakoaren ondorioz, nahiz eta aplikatzeko aurreikuspena 1997, 1998 eta 1999. urteetarako soilik zen, foru arauaren 1. artikuluaren arabera. Zalantzarik gabe, 14/1997 Foru Arauaren idatz zati batzuk, gaur egun, bat datoz orduan onartutako arauaren izaerarekin. Beste idatz zati batzuk, ordea, zaharkituta geratu dira, denbora igaro delako eta zenbait eremutan (teknikoa, juridikoa, aurrekontuak, ekonomia eta finantzak, eta abar) nolabaiteko bilakaera izan delako. Beraz, araua lehenbailehen eguneratu beharra dago, orain ia 12 urte legegileak lortu nahi izan zuen eraginkortasuna erdiesteko. Horretan datza aurkeztuko dugun foru arau honen proiektuaren xedea. II. tituluko “Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana” edukietara mugatzen du haren irismena. ARTIKULU BAKARRA: Apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 12. artikulua honela geratuko da idatzita: Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kontura emandako laguntzen onura jasotzen duten toki erakundeen ardura izango da lana, zerbitzua eta, hala balegokio, dagozkion ordainsariak osorik finantzatzea, bai eta emakidan aurreikusitako baldintza guztiak betetzea ere.

Page 7: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

2

Apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 7. artikuluak 2.7 idatz zatia dauka. Honela geratuko da idatzita:

2.7.- Etxeetara elektrizitatea, telekomunikazioak, gasa eta argiztapen publikoa hornitzeko lurpeko kanalizazio obretako obra zibilak, baldin eta:

- Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak finantzatuta, energia elektrikoko kableak aldatu, berriztatu, hobetu edo gehitu, edo lurra edo lurpea mugitzea dakarren beste obrarik egiten bada.

- Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak, 5 urteko epean, aireko harien

ordez hodien sareak jartzeko konpromiso irmoa badu, edo toki erakundeak ordezkapen hori bere kontura eta bere kargura 10 urteko epean konpromisoa hartzen badu. Aipatutako justifikazioak gainerako baimen edo lizentziak aurkeztutako emandako epe berean aurkeztu behar dira, dirulaguntza eman ondoren.

Apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren 9. artikuluak 1. idatz zatiaren barruan b) hizkian 2.7 taldean sailkatutako obrak sartzen ditu. b) idatz zatia honela geratuko da idatzita: b) Gehienez %80: 2.3, 2.4 (energia elektrikoko sareen obretan, toki erakundearenak direnak soilik), 2.5,2.6, 2.7 eta 3.1 taldeetan sailkatutako obra eta zerbitzuak. 14/1997 Foru Arauak aipatzen duen I. eranskina foru arau honetako I. eranskinak ordezkatuko du erabat. XEDAPEN GEHIGARRIA Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren deialdietan, indarreko deialdia barne, Arabako Foru Aldundiak ez die toki entitateei diru-laguntzarik emango foru planaren obretarako, toki entitate horiei edo koadrila horretako beste toki entitate batzuei oinarrizko azpiegiturako obrak ukatu badizkiete dagokien deialdian, betiere ukatu ez baldin badira Toki Entitate horiek deialdiaren oinarriak betetzen ez dituztelako. XEDAPEN IRAGANKORRA Arabako Foru Aldundiak, hamabi hilabeteko epean, Toki Entitateen laguntzarekin, Toki Entitate guztien beharren mapari buruzko azterketa egingo du, I. Eranskinean sartutako oinarrizko azpiegituren obren inguruko beharrena alegia, eta baita ekipamenduen egoera eta horietan obrak egiteko beharrari

Page 8: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

3

buruzkoa ere. Azterketa horretan, halaber, azpiko kanalizazioen mapa sartuko da, non etxeko elektrizitate, telekomunikazio gas, eta argiteri publiko hornidurak sartuko diren, eta arreta berezia jarriko da teknologia berrietarako behar diren azpiegituretan. AZKEN XEDAPENAK Ahalmena ematen zaio Arabako Foru Aldundiari Foru Arau hau garatu eta gauzatzeko behar diren xedapen osagarriak ateratzeko. Foru Arau hau Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengoan jarriko da indarrean, bere eraginak eramanez 2009ko urtarrilaren batera artikulu bakarrari dagokionez. I. ERANSKINA I.KAPITULUA “Oinarrizko azpiegiturako obren” definizioa Edateko ura etxeetara banatzeko sarea Hornidura sarea –goi presioko sarea-, edateko ura banatzeko sarea -behe presioko sarea-, kontsumo guneetaraino, fabrikako obrak, pieza bereziak, balbulak, bentosak eta instalazioaren funtzionaltasuna bermatzen duten gainerako elementuak, baita ukitutako ondasun eta zerbitzuak birjartzea, sartzen dira hemen. Sareetan erabiltzen diren materialak eman beharreko zerbitzurako egokiak izan behar dira. Edonola ere, erabili beharreko materialek AENOR kalitate ziurtagiria izango dute, edo gutxienez, Torroja Institutuak emandako DIT. Ez dago laguntza jasotzerik: lurzoru partikularretan egindako deribazio indibidualak; kontadore indibidualak eta oro har interes partikularra bakarrik daukaten sare guztiak. Ibilbide orokorrak zein deribazio indibidualek legez finkatutako eta zerbitzuko etxe, industria edo merkataritzaren horniketa beteko dute. Kanpoan gelditzen dira urbanizatzeko asmotan diren lursailak, ortuak eta alfer lurrak, aurri egoeran edo zerbitzutik kanpo diren eraikinak edo instalazioak eta, oro har, nekazaritzako lurrak ureztatzeko erabiltzen den horniketa guztiak. Hondakin uren saneamenduko sare orokorra

Page 9: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

4

Etxeetako hondakin urak ebakuatzean datza, isurketak biltzen dituzten kolektoreak, eta ur beltz guztiak biltzeko eta arazketa sistemetara bideratzeko adar nagusiak eta sekundarioak barne hartuta. Etxeetako ur hondakinak husteko sarearen ibilbidea hartzen du, bere obra zibila, fabrika obrak eta instalazioaren funtzionamendua bermatzen duten gainerako elementuak ere, bai eta zerbitzuak eta ondasunak lehengoratzea ere. Hondakin uren hodiak egiteko erabiltzen diren materialak, ahal izanez gero, PVCzkoak, zuntz zementuzkoak eta hormigoi bibroprentsatuzkoak izango dira, juntura elastikoarekin. Betiere, erabiltzen diren material plastikoek AENORen kalitate ziurtagiria edo gutxienez Torroja Institutuak emandako DIT eduki behar dute. Lurzoru partikularretan egindako deribazio indibidualak eta, oro har, interes partikularra bakarrik daukaten sareak, ez dira aintzat hartuko. Ibilbide orokorrak zein deribazio indibidualek legez finkatutako etxe, industria edo merkataritzaren horniketa beteko dute. Kanpoan gelditzen dira urbanizatzeko asmotan diren lursailak, ortuak eta alfer lurrak, aurri egoeran edo zerbitzutik kanpo diren eraikinak edo instalazioak eta oro har eraikin batera lotuta ez dagoen hartune guztiak. Hondakin urak arazteko sistema Hiri jatorriko hondakin urak arazteko edozein sistema sartzen da hemen, batez ere putzu septikoak, etapa bikoitzeko tankeak edo arazketa biologikoko instalazioak, industri edo ganadu jatorrikoak izan ezik. Dena dela, arazketa sistemaren edukiera eta eraginkortasuna justifikatu beharko da: 1.- kalkulu egokia eginez. 2.- indarrean dagoen legeriari egokituz. 3.- Arabako Foru Aldundiaren Ur Zerbitzuak idatzitako Nukleo Txikietako Uraren Arazketari buruzko Gomendioei kasu eginez. Euri urak husteko sarea Hiri lur finkatuaren eremuko euri urak husteko sarea da.

Page 10: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

5

Euri urak husteko sarearen ibilbidea hartzen du, bere obra zibila, fabrika obrak eta instalazioen funtzionamendua bermatzen duten gainerako elementuak ere, bai eta zerbitzuak eta ondasunak lehengoratzea ere. Erabiliko diren materialek aurreko 2. puntuan azaldutako jarraibideak jarraitu beharko dituzte. Euri uren bilketa, ur beltzetatik bereiztu gabe, egiteko beharrezkoa izango da justifikazio teknikoa egitea. Izan ere, ebakuazio biek bereiztutako sareak erabiliko dituzte, ahal izanez gero. Zoladurak Hiri izaerako bide sarean zoladura zurruna edo malgua ipintzean datza. Ondorio hauetarako hiri kale sare mota bi bereizten dira, Arabako herrigune osaketako ezaugarri mota biren arabera: 1.- Hiri sare trinkoa, kale, plaza eta beste hiri guneez osatua. Kasu honetan, zoladurak garau oinarri eta azpi oinarri trinkoaz eta asfalto edo hormigoizko errodadura geruzaz osatuta egongo da. Akabera ofitikoa izan ahalko da, asfalto zoladuraren (errodadura) eta arrabola pasatzearen kasuan; hormigoizko zoladuraren kasuan, hiri inguruaren arabera justifikatua. Bestelako materialak (galtzadarriak, baldosak, harria oro har) soilik onartuko da araudi bereziek (ARI, BIC eta abar) hala agintzen badute 2.- Hiri sare barreiatua. Ez ditu benetako kaleak eratzen, baizik eta etxebizitzetara edo ekipamenduetara iristeko bideen sarea, dentsitate handiarekin edo txikiarekin. Kasu honetan, zoladura garau oinarri trinkotua eta, kasuaren arabera, asfalto errodadurazko geruza edo hormigoizko zola eramango ditu. Zolaketa obretarako soilik diruz lagun daitezkeen aurrekontuak eraikitako m2 bakoitzeko aleko prezioak aplikatzean ondorioztatzen direnak izango dira, koadro honetan islatuak:

€/m2 Hormigoia 48,48 Hormigoia, galtzadarria 100,36 Hormigoi inpresoa 74,29 Asfaltozko aglomeratua 35,72 Aglomeratu indartua / Azalaren tratamendua 20,02

Page 11: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

6

Prezio hauek eguneratzeko, obra publikoetan eskumena daukan ministerioak ezarritako moduluak erabiliko dira urtero. Salneurri hauetan sartuta daude egikaritze materialaren gastu guztiak (industea, azpi oinarria, garaua, hormigoi edo asfaltozko aglomeratu, sare elektrosoldatuak, zintarriak, ertzeko erretenak), orokorrak eta ezar zaizkien zergak. Kale sarearen zoladurak koadroan definitutako erabilera batzuk dakartzanean, euretako bakoitzari proiektatutako azalaren arabera zenbatuko da. Energia, argia eta telefonia banatzeko sare elektrikoak jartzeko asmoz (gaur egun aireko lineen bidez ematen direnak ordezkatzeko) lurpeko biderakuntzak egin arazten dituzten zolaketa obretan, ondoko hauetarako bideratutako den aurrekontua bakarrik lagunduko da diruz: - Obra zibila eta biderakuntza, telefonia biderakuntzetarako eta energia elektrikoa hornitzeko. - Obra zibila, biderakuntza, luminariak eta hodi elektrikoak argiztapen publikorako. Kasu guztietan baldintza hauek bete behar dira: 1.- Energia elektrikoa edo argia banatzeko sareak eroale biluziek eratuko dituzte. Historiaren eta artearen ikuspegitik garrantzi handia daukatelako tratamendu berezia behar duten eta Birgaitze Integratuko Aldean dauden alde zaharrek ez dute betekizun hau bete behar izango. 2.- Instalazioen titularrak diren enpresek, idazki baten bidez, konpromisoa hartuko dute bost urteko epean lurpeko sareen funtzionamendu egokirako beharrezkoa den material elektrikoa edo telefonikoa jartzeko, beren kontura, erakunde publikoek emandako ekarpenak eskuratzea gorabehera. II. KAPITULUA

“Ekipamenduetako obretarako” dirulaguntza jaso dezaketen gehienezko aurrekontuak

Dirulaguntza jaso dezakeen aurrekontua gehienez 1.- Inbertsio publikoetan arrazionalizazio egokia ziurtatu eta herri funtsen

Page 12: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

7

aplikazio eraginkorrena lortzeko, Obrak eta Zerbitzuen Foru Planaren Foru Arauak finkatutako ekonomia eta errentagarritasun sozialaren irizpideak elkarrekin hartuta, dirulaguntzaren portzentajea aplikatu ahal izateko, diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua (PMS), kasu bakoitzean azaldua, formula honen bidez aterako da: PMS = “M” x “Co” x “SC” non:

- “M” eraikitako azaleraren prezioaren modulua da. €/m2tan ematen da. Modulu hau ekipamenduaren erabileraren arabera aldatzen da.

- "Co” azaleraren modulua zuzentzen duen koefizientea da, obraren

izaeraren arabera.

- "SC" proiektatuko azalera eraikia da. Ezin daiteke izan gehienezko azalera babesgarria baino handiagoa izan, erakundearen tamainaren arabera, ekipamenduaren erabilera mota bakoitzerako.

Azaldutako formula diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua zehazteko aplikatuko da erabilera bakarreko ekipamenduaren kasuan, hau da, egingo den obra osoa xede zehatz eta definitu bakar bati dagokionean. Baliteke lokal bera erabilera desberdin alternatiboetarako erabiltzea: kontzeju aretoa, gizarte zentroa, zahar etxea eta abar. Kasu honetan, diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua formula horren bidez zehaztuko da, eta erakundearentzat hobeak diren modulua eta koefizientea aplikatuko zaizkio. 2.- Horretarako, erabilera desberdinak lokal desberdinetan izango dituen eraikin bati buruz edo bere gainean egingo den obra baten diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua zehazteko, erabilera bakoitzeko PMSak banan-banan zehaztuko dira, eta PMS handiena duena nagusitzat hartuko da. Erabilera nagusiaren PMS honi eraikinaren beste erabilera batzuen (erabilera sekundarioen) PMSak gehituko zaizkie, %30ean murriztuta. Horrenbestez, diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua, guztira, formula hau aplikatuz aterako da: n PMS = “M1” x “Co1” x “SC1” + 0,7 x [“Mi” x “ Coi” x ”SCi”] i=2

Page 13: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

8

non: - "M1" eraikitako azaleraren prezio modulua da, €/m2tan adierazia, eraikinaren erabilera nagusiari aplikatu beharrekoa. - "Co1” azaleraren modulua zuzentzen duen koefizientea da, eraikinaren erabilera nagusiko obraren izaeraren arabera. - " SC1” eraikinaren erabilera nagusirako proiektatu den azalera eraikia da. Ezin dezake gainditu gehienezko azalera babesgarria, erakundearen tamainaren arabera definitua, dagokion erabilerarako. - “Mi”, “Coi” eta “Sci” ondokoak dira: erabilera motaz eraikitako azalaren prezio moduluak; obraren izaeraren araberako koefizientea; eta proiektatu den eraikitako gehienezko azalera. Azken horrek ezin dezake gainditu azalera babesgarria destinoko erakundearen neurriaren eta erabileraren arabera, hurrenez hurren, eraikinak, lokal desberdinetan, izango dituen Erabilera Sekundario jarraituaren arabera. 3.- Eranskin honetan sartutako erabilerak dituzten eta berariazko babesa (edozein motatakoa) daukaten eraikin katalogatuetan esku hartzeak egiteko aurrekonturik ez da mugatuko. Izaera berezia egiaztatzen duen erakunde eskudunaren agiria edo txostena eskatuko da. Ekipamenduaren erabileraren definizioa 1. Udaletxea: Alkatearen bulegoa, osoko bilkuren aretoa, idazkaritza, administrazioa jendaurreko arreta gunearekin, artxibategiak, komunak, biltegia eta sarbideak jartzeko lokalak sartzen dira hemen. Gizarte laguntzaileari dagokion bulegoa, talde politikoentzako lokalak, aholkulari teknikoen bulegoak, bake epaitegiaren lokala eta beste batzuk ere har ditzake. 2. Kontzejuaren etxea: Administrazio Batzarraren lokala (batzarrak eta artxibategia), Kontzeju irekietako bilkuren aretoa, komuna, sarbidea eta biltokia hartzen ditu. Arabako 17 kontzeju itxientzako (Alegia, Antoñana, Armiñón, Baranbio, Berantevilla, Bernedo, Izarra, Larrinbe, Lezama, Maeztu, Langraiz-Oka, Urbisu, Rivabellosa, Santikurutze Kanpezu, Saratxo, Legutiano eta Zambrana) beharrezkotzat jotzen den kontzeju etxeak ez du bilkura aretorik behar eta, horretara, beren neurriak txikiagoak izango dira. 3. Gizarte etxea: Gizarte etxea jabetza publikoko lokala da, udaletxeaz edo

Page 14: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

9

kontzeju etxeaz apartekoa, herriguneko biztanleen aisialdirako eta gizarte eta kultura harremanak sustatzeko erabiltzen dena. Udal izaerarik ez duten gizarte etxeen kasuan, zentro sozialaren berezko erabilera nagusiaz gain, bertan izango dira gazte kluba, zahar etxea, balio anitzeko gela edo beste erabilera soziokulturalak. 4. Mediku kontsultategia: Udalerrirako izendatutako medikuak eta OLTak herriko gaixoen kontsulta medikoaren arretarako erabiltzeko lokala. Medikuaren bulegoa, sendaketa gela, itxaron gelak eta guardiak izango ditu. 5. Ikastetxea, Eusko Jaurlaritzarena edo publikoa. Kasu honetan tokiko erakundeak derrigorrez gauzatu behar dituen konponketa edo mantenamenduko obrak bakarrik hartzen dira kontutan. 6. Kirol instalazioak: Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzean kirol instalazioak bakoitza bere erabilera espezifikoaren arabera bereizten dira: bolatokiak, igerilekuak, kiroldegiak, pilotalekuak, futbol zelaiak eta kirol pistak. Horrela ekipamendu bakoitzean kirol jarduera propiorako behar diren instalazioak sartzen dira, bai eta kasu bakoitzean behar diren osagarriak ere: harmailak, sarbidea, komunak, ura kloratzeko eta zirkulatzeko ekipoak igerilekuen kasuan eta abar. Arautegi erregulatzaileak finkatutakoaren arabera, kontzejuek eska ditzaketen kirol instalazio bakarrak bolatokiak, estali gabeko pilotalekuak eta kirol pistak dira. Aldiz, eremu handiagoetarako, udaleko edo udalaz gaindiko eremuetarako, foru planak azaldutako kirol instalazio guztiak har ditzake, beti ere obraren sustapena eta ondorengo kudeaketa udalak edo goragoko erakunde batek bideratzen duenean. Igerilekuetarako obrek Eusko Jaurlaritzaren araudia bete behar dute. 7. Parkeak eta lorategiak: Jabetza publikoko espazioak, berdeguneak izango direnak edo lore apaingarriak dauzkatenak, herriguneetako biztanleek erabili eta disfrutatzeko direnak. Atal honetatik kanpo gelditzen dira aisialdiko tokiko parkeak. Tratamendu desberdina dute, bisitari ugari jasotzen dituzten tokiak egokitzeko behar diren jarduerak hartzen dituztelako. Haien erabilera jendearentzat oro har dago zabali; beraz, ez dute mugarik gehienezko aurrekontu lagungarriaren aldetik.

Page 15: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

10

8. Gurtza lekuak: Erabilera honen barruan sartzen dira gurtzarako zabalik dauden tenplu eta elizak. Planaren laguntzatik kanpo gelditzen dira planta berriko eraikuntza edo azaleraren zabalpena. 9. Hilerriak edo jendea lurperatzeko esparruak. Ekipamenduaren elementu komunak bakarrik hartuko dira aintzat: horma edo hesia, sarbideak, aparkalekua, barruko kaleak, eta abar. Nitxoen eraikuntzan ez da aplikatuko. Toki mailan konponketa edo alde batetik zabaltzeko obrak bakarrik hartzen dira. Udalerri mailan laguntza jaso dezaketen obrak gehiago dira, eta hilerri berriak eraikitzea ere hartzen dute. 10. Udalak erabiltzeko biltegia: Aipatutako erabilera orokorra, udalaren tresnak gordetzeko. Moduluak, eraikitako azaleraren arabera Goian aipatu diren erabilera bakoitzeko euro modulu bat finkatzen da eraikitako azaleraren metro karratuko. Bertan egikaritze materialaren kostuak, gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZ sartzen dira, baita eraikinerako edo ekipamendu horren eraikuntzarako bota behar diren instalazio guztien eraispenak ere (eraispena beharrezkoa denean). Aipatutako kirol instalazioetarako, honako azalera hauek hartu behar dira kontutan: Futbol zelairako, joko zelaiarena bera, eta igerilekuetarako, uraren azalera osoa. Modulu hauek ondorengo hauek dira: Erabilera €/m2 1. Udaletxea 1.362 2. Kontzejuaren etxea 1.052 3. Gizarte etxea

- Gazte lekua, zahar etxea eta erabilera anitzeko aretoa 981 - Liburutegia 943 - Haurtzaindegia 755

4. Mediku kontsultategia 679 5. Ikastetxea 755 6. Kirol instalazioak

- Kiroldegia, estalitako igerilekuak eta pilotaleku estalia 1.132 - Estali gabeko pilotalekua 451

Page 16: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

11

Prezio horiek urtero eguneratuko dira, elkargo profesionalen moduluetan oinarrituta. Obraren burutzapenaren izaera Ekipamenduko erabilera zehatz bakoitzeko koefiziente zuzentzaile batzuk finkatzen dira, proiektatutako obraren xedea ondorengoa izatearen arabera: 1.- Oin berria edo eraikin berri baten eraikuntza, aurretik inongo eraikinik izan ez duen lurzoru baten gainean zein dagoen eraikina eraitsi den espazio baten gainean. Azken kasu honetan, eraispenaren kostua ere obra berriaren kostu unitarioaren barruan sartzen da. 2.- Aurretik zegoen eraikin baten birgaikuntza (funtzio aldetik nahiz eraikuntza aldetik), eraikin osoari edo zati bati denboraren poderioz edo beste kausa batzuk direla barne galdu dituen ezaugarri fisikoak eta funtzionalak itzultzeko helburuarekin. Horretarako, eraikuntza bat egon behar da aldez aurretik. Ez dira aintzat hartuko fisikoki, edo hirigintzaren edo ekonomiaren ikuspegitik aurri egoeran daudenak, hau da, konponketa kostuak konponduko den eraikinaren edo zatiaren egungo balioaren %50 gainditzen duenean.

- Estali gabeko bolatokia 157 - Estalitako bolatokia 497 - Bolatoki itxia 679 - Gimnasioa 679 - Futbol zelaia 84 - Estali gabeko igerilekua 490 - Aldagelen eraikina futbol zelaietan eta estali gabeko

igerilekuetan 641

7. Kiroletarako pistak

- Lurrezkoak, drainadurarik gabe 29 - Hormigoi edo asfaltozkoak 52 - Soropilezkoak, zoladura berezietakoak edo drainatutako

lurrezkoak 84

8. Parkeak eta lorategiak - Ur hodiz ureztatuak 18 - Aspertsorez ureztatuak 26

9. Gurtza lekuak 566 10. Hilerria 388 11. Zerbitzuetako biltokia 340

Page 17: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

12

Arkitektura, historia, eta abarreko balioen arabera babes motaren bat dagokien eraikinen kasuan, muga hori ez da aintzat hartuko. Birgaitu beharreko eraikinak edonolako babesik badauka, obraren kostuaren gehikuntza katalogatutako birgaikuntzako berariazko programen bidez tramitatu beharko da. 3.- Zabalkuntza: Proiektatutako obra, aurretik dagoen eta erabiltzen den eraikuntza bati azalera erabilgarria eransteko. Zabalkuntzak ezin dezake gainditu aurretik dagoen eraikinaren azalera erabilgarriaren %40a. 4.- Aldakuntza: Dagoen eraikinaren ezaugarri fisikoak edo funtzioak aldatzeko egiten den obra, funtzionaltasuna hobetzeko, indarrean dagoen araudiari egokitzeko (adibidez, arkitekturako oztopoak kentzeko egiten diren obrak, eta abar). 5.- Konponketak eta mantentzea: Honelako obren bidez, erabileraren erabileraz narriatu diren osagai fisiko edo funtzionalak konpontzen dira. Eraikinek beren funtzioa ondo betetzeko moduan mantentzeko obrak ere hemen sartzen dira. Izaera zehatzeko obrak dira, dagoen eraikin edo instalazio batean egiten direnak. 6.- Obra txikiak: Dagoen eraikin bat birgaitzeko, handitzeko, aldatzeko, konpontzeko edo mantentzeko obrak, garrantzi txikikoak, enpresa edo teknikari kualifikatuen esku hartzerik behar ez dutenak, eta egiterakoan kualifikatu gabeko langileak kostuaren portzentaje handi bat direnean. Eranskin honen amaieran dagoen laburpen koadroan, obraren izaeraren arabera aplikatu behar diren koefizienteen balioak zerrendatzen dira erabilera bakoitzerako. Gehienezko eraikitako azalera babesgarriaren estandarrak, erabiltzaileen arabera Diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua zehazteko, eraikitako metro karratu bakoitzeko euro moduluarekin biderkatu behar den beste faktore bat aurreikusitako ekipamendurako proiektatu den edo aurreikusi den eraikitako azalera osoa da. Halere, benetako beharrizanetarako gehiegizkoak diren obrak ez egiteko, ekipamenduaren erabilera edo destino bakoitzerako gehienezko azalera babesgarriak finkatu dira, balizko erabiltzaileen arabera.

Page 18: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

13

Gehienezko azalera babesgarri horiek zehazteko, obraren jabetza, eta finean, ekipamenduaren jabetza, kontzeju batena edo udal batena izatea kontuan hartzen da. Gehienezko azalera babesgarri gisa dauden azalerak eranskin honen laburpen koadroan islatzen direnak dira. Kasurik gehienetan, erreferentzia eraikitako azalera osoa da, salbu eta futbol zelaiaren kasuan (jokoaren zelaiak berak mugatzen duen azalera) eta igerilekuaren kasuan (ur azalera hartzen du kontutan). 17 kontzeju itxietan, kontzeju aretorako babes daitekeen gehienezko azalera 50 metro karratuena da. Horrenbestez, laburpen koadroan azaldutako azalerak kontzeju irekiei dagozkie. Kontzejuek edo administrazio batzarrek egindako eskaeretan kontuan hartzeko herritarren kopurua ekipamendua jarriko den herrigunekoa izango da, kontzeju aretoen kasuan salbu, haietarako kontzejua osatzen duten herriguneetan bizi diren biztanle guztiak hartu behar baitira aintzakotzat. Udalek egindako eskaeretarako biztanleen tarte kopuruak udalerriko biztanle guztien kopuruari dagozkio. Udalaz gaindiko gorako sustapen eta jabetzako ekipamenduetan babesten diren gehienezko azalerak udal mailan finkatutakoen analogiaz aplikatuko dira. Laburpen koadroan ikusten denez, ez da dirulaguntzarik emango 50 biztanletik beherako herriguneetan estali gabeko pilotalekuetarako, 20 biztanletik beherako herriguneetako bolatokietarako, ezta 300 biztanletik beherako udalerrietako igerilekuetarako. Hiri altzariak Laguntza jaso dezakeen hiri altzariak urbanizazioaren altzari osagarriko elementuak dira. Lagun daitezkeen gehienezko aurrekontuak hauexek dira: 1.- Jesarleku publikoak. Edozein mota edo modelokoak onartzen dira. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 314,40 euro /unitatea izango da, instalazio kostuak barne. 2.- Zakarrontziak. Edozein mota edo modeloak onartzen dira. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 125,76 euro/unitatea izango da, jartzearen kostua barne.

Page 19: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_________________________________________________________________________________________

14

3.- Autobus markesinak. Edozein mota edo modeloak onartzen dira. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 340 euro/unitatea izango da, jartzearen kostua barne.

Page 20: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

ERAIKITAKO GEHIENEZKO AZALERA BABESGARRIAREN ESTANDARRA, OZFPan, BIZTANLERIAREN ARABERA

KOEFIZIENTEA, OBRAREN IZAERAREN ARABERA

HERRIGUINEETAKO BIZTANLEAK UDALERRIETAKO BIZTANLEAK

ERABILERAK

Eraikitako azalera

moduluak (€/m2)

Oinplano berria Birgaikuntza Zabalkuntza Aldakuntza

Mantentze konponketa

Obra txikiak < 20 20 / 50

51 / 100

101 / 200

201 / 500 > 500 < 300

300 / 600

601 / 1.100

1.101 / 1.600

1.601 / 4.000 > 4.001

UDALETXEA 1.362,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 200,00 250,00 300,00 375,00 475,00 575,00 KONTZEJU ETXEA 1.052,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 50,00 50,00 100,00 150,00 200,00 250,00 GIZARTE ETXEAK Gazteena 981,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 50,00 75,00 100,00 125,00 150,00 175,00 Erretiratuena 981,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 50,00 75,00 100,00 125,00 150,00 175,00 Erabilera anitzeko gela 981,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 40,00 70,00 80,00 100,00 120,00 160,00 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00 Liburutegia 943,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 40,00 50,00 60,00 70,00 80,00 90,00 Haurtzaindegia 755,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 20,00 30,00 40,00 50,00 60,00 70,00 MEDIKU KONTSULTATEGIA 679,00 1,00 1,20 1,10 0,60 0,30 0,10 20,00 20,00 30,00 30,00 40,00 40,00 40,00 50,00 60,00 70,00 80,00 90,00 ESKOLAK 755,00 1,20 0,50 0,10 KIROL INSTALAZIOAK Kiroldegia / Pilotaleku estalia 1.132,00 1,00 1,00 0,30 0,10 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00 Igerileku estaliak 1.132,00 1,00 0,30 0,10 750,00 1.000,00 Estali gabeko pilotalekua 451,00 1,00 1,20 0,30 0,10 240,00 240,00 240,00 400,00 240,00 240,00 240,00 240,00 240,00 400,00 Estali gabeko bolatokia 157,00 1,00 1,20 1,00 0,30 0,10 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 Estalitako bolatokia 497,00 1,00 1,20 1,00 0,30 0,10 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 Bolatoki itxia 679,00 1,00 1,20 1,00 0,30 0,10 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 Futbol zelaia 84,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 5.000,00 5.000,00 5.000,00 5.000,00 6.000,00 6.000,00 Estali gabeko igerilekua 490,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 250,00 325,00 500,00 750,00 1.000,00 Aldagelen eraikina futbol zelaietan eta estali gabeko igerilekuetan 641,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00 KIROL PISTAK Lurrezkoak, drainadurarik gabe 29,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00

Hormigoi edo asfaltozkoak 52,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 Soropilezkoak, zoladura berezietakoak edo drainatutako lurrezkoak 84,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 PARKEAK ETA LORATEGIAK Ur hodiz ureztatuak 18,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 100,00 200,00 300,00 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00 1.400,00 1.600,00 1.800,00 Aspertsorez ureztatuak 26,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 100,00 200,00 300,00 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00 1.400,00 1.600,00 1.800,00 ERLIJIO ERAIKINAK Gurtza lekuak 566,00 1,50 0,10 0,10 0,80 Hilerrietakoa 388,00 1,00 1,00 1,00 0,60 0,30 0,10 40,00 80,00 100,00 120,00 140,00 180,00 200,00 300,00 400,00 500,00 600,00 700,00 ZERBITZU BILTEGIA 340,00 1,00 1,20 1,00 0,60 0,30 0,10 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00

Page 21: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

14/2010 FORU ARAUA, ABENDUAREN 16KOA, 2011KO AURREKONTUA GAUZATZEARI BURUZKOA

(ALHAO 146 zk., 2010eko abenduaren 27ko) HEMERETZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Araua aldatu da. Bat. Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz zatia aldatu da, eta honelaxe geratu da:

“2. Toki erakundeentzako Inbertsioen Funts Osagarriaren zuzkidura Foru Arauaren (obra burutzeko edo zerbitzua emateko finkatutako epea ez betetzeagatik dirulaguntzak ezeztatzeari buruz) 23. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz “Toki Erakundeetan Inbertsioak” programan sartutako kredituetan gertatzen diren bajak kontuan izaki zehaztuko da.

Bi. Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiak toki erakundeen obra eta zerbitzuetan laguntzeko dituen beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauko hirugarren xedapen gehigarriko 4. idatz zatiari bigarren paragrafoa gehitu zaio; hona:

“Gainera, dirulaguntzei uko egiteagatik edo haiek baliogabetzeagatik baliagarri geratzen diren funtsak eta, oro har, toki erakundeetako inbertsioen programako kredituetan gertatzen diren bajen ondoriozkoak deialdi bitartez kudeatzen diren programa horretako aurrekontu zuzkidurak gehitzeko erabili ahal izango dira”.

Gainontzeko idatz zatiak berdin mantenduko dira.

Page 22: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

17/2011 FORU ARAUA, ABENDUAREN 20KOA, ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 2012RAKO AURREKONTUA GAUZATZEARI BURUZKOA

(ALHAO 153 zk., 2011eko abenduaren 30ko) HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA Apirilaren 24ko 14/1997 Foru Arauaren aldaketa. Foru arau horrek Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta toki erakundeen obra eta zerbitzuetarako Arabako Foru Aldundiaren Lankidetzarako beste zenbait tresna arautzen ditu. Bat. Beste paragrafo bat eransten zaio Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta toki erakundeen obra eta zerbitzuetarako Arabako Foru Aldundiaren Lankidetzarako beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24eko 14/1997 Foru Arauaren 5. artikuluko 3. idatz zatiari.

“Laguntza deialdiak aurrekontu ekitaldi bat baino gehiago hartzen baditu, konpromiso kredituak ezarri ahal izango dira deialdiak hartzen dituen urte guztietarako eta horietako bakoitzerako. Aurreko ekitaldietan aurreikusitako konpromiso kredituetan adierazitako zenbatekoak gorabehera, ekitaldi bakoitzeko urteko benetako kreditua artikulu honen lehenengo idatz zatian aurreikusitako dotazioak finkatuko du.”

Bi. Aldatu egiten da Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta toki erakundeen obra eta zerbitzuetarako Arabako Foru Aldundiaren Lankidetzarako beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24eko 14/1997 Foru Arauaren 7. artikuluko 2.7 idatz zatia honela idatzita geratzen da:

“2.7 Lurpeko kanalizazio lanen obra zibila, etxeetara argindarra, telekomunikazioak, gasa, berokuntzarako ura eta/edo sareko ur bero sanitarioa, eta argi publikoak eramateko, egoera hauetan:

- Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak finantzatuta, lurra edo lurpea mugitzea, edo energia elektrikoko kableak aldatu, berriztatu, hobetu edo zabaltzea dakarren beste obraren batekin batera egiten badira. - Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak konpromiso tinkoa hartu badu gehienez 5 urteko epean kableak, airetik joan beharrean, kanalizazio sareetan sartzeko, edo toki erakundeak konpromiso tinkoa hartu badu 10 urteko epean ordezkapen hori egiteko eta benetan abian jartzeko, bere kontura eta bere kargura. Dirulaguntza eman eta gero, lehen aipatutako justifikazioak gainerako baimen edo lizentzietan emandako epe berean aurkeztu beharko dira.”

Page 23: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

_____________________________________________________________________________________

Hiru. Aldatu egiten da Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta toki erakundeen obra eta zerbitzuetarako Arabako Foru Aldundiaren Lankidetzarako beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24eko 14/1997 Foru Arauaren 8. artikuluko d) letra, eta honela idatzita geratzen da:

“d) Instalazioak konpontzeko edo partez berritzeko lanak, 10 urte baino gutxiago badituzte edo aldi horretan jardueraren baten xede izan badira Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko dirulaguntzarekin edo hartatik eratorritako funtsekin.”

Laugarrena. Aldatu egiten da Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta toki erakundeen obra eta zerbitzuetarako Arabako Foru Aldundiaren Lankidetzarako beste zenbait tresna arautzen dituen apirilaren 24eko 14/1997 Foru Arauaren 14. artikuluko 3. idatz zatia, eta honela idatzita geratzen da:

“3. Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren finantza zuzkiduraren mugak aintzat hartuta, 200 biztanletik beherako toki erakundeetan deialdi bakoitzean eskatu direnetako obra bat atendituko da gehienez, eta 200 biztanle edo gehiago dituzten toki erakundeetan, gehienez bi obra; salbuetsita geratzen dira Kuadrillaren batek sustatutako elektrifikazio lanak, klorazio eta potabilizazio tresnak instalatzekoak eta hondakin uren araztegiak garbitzeoak.”

Page 24: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

19/2012 FORU ARAUA, AZAROAREN 19KOA, ARABAKO FORU ALDUNDIAREN OBRA ETA ZERBITZUEN FORU PLANA ARAUTZEKOA.

(ALHAOko 140 zk., 2012 abenduaren 5eko)

ZIOEN AZALPENA Obra eta Zerbitzuen Foru Plana, orain dela hogeita hamar urte baino gehiagotik, arabar tokiko erakundeek sustatzen dituzten obrei eta zerbitzuei laguntzeko Arabako Foru Aldundiak duen tresnarik garrantzitsuena da. 1983ko azaroaren 25eko Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko guztientzako erakundeen eta foru erakundeen arteko harremanei buruzkoak, 7.a.5. artikuluan dio Lurralde Historikoko foru organoek dutela soilik Foru Plan hori egin, onetsi eta burutzeko eskumena. Honako hiru oinarrizko printzipio hauek aintzat hartzen dira Obra eta Zerbitzuen Foru Plana egiteko: lurralde Oreka, lankidetza eta tokiko autonomiarekiko errespetua. Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Oinarrien Foru Araua, Arabako Biltzar Nagusiek 1985eko martxoaren 23an onetsitakoa, printzipio horietan oinarritzen da. Lurralde orekaren printzipioa, ondoko bi oinarrizko helburuen elkarketatik abiatuta definituta: herrigune biztanledun guztietan oinarrizko beharrak asetzea eta herrien arteko eta herriez gaindiko eremuan zerbitzuak ezar ditzaten sustatzea, betiere ekonomia eta gizarte errentagarritasun irizpideak aplikatuz. Lankidetzaren printzipioa, Arabako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoak aurrekontu erabilgarritasunaren, toki erakundeen gaitasunaren, egin beharreko obraren eta herrigunearen ezaugarrien arabera esleituz eta arautuz. Arau osagarrietan zehaztu ahal izango da kasuan-kasuan zer parte hartze izango duten toki erakundeek obren finantzaketan. Toki autonomiarekiko eta arabar toki erakundeen eskuduntza bereziekiko errespetuaren printzipioa; toki erakundeei dagokie, orokorrean, Planean sartutako obrak eta zerbitzuak kontratatzea, haiek baitira obra eta zerbitzu horien benetako sustatzaileak eta horien burutzapenaren arduradun nagusiak. Obra eta Zerbitzuen Foru Planak zenbait arauketa izan ditu sortu zenetik, toki esparruan maila guztietan gertatu den bilakaerarekin bat etorriz, gizarte ikuspuntutik, demografiaren ikuspuntutik, teknologiaren ikuspuntutik eta legegintza ikuspuntutik (landa garapenaren askotariko alderdiekin lotutako arauak betetzearekin dagokionez) gertatutako bilakaerarekin. Logikoa denez, aldaketaren faktore bat ondokoa da: pixkanaka lortu direla arauak berak urte hauetan proposatu dituen helburu sektorialak zein lurralde

Page 25: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

2

helburuak. 14/1997 Foru Arauan, onetsi zutenetik, zenbait aldaketa txiki egin dira idazketan zein horren ondoriozko eraginkortasunean antzeman diren gabezi batzuk konpontzeko helburuarekin. Aldaketa horiek, ondoko Foru Arau hauen onespenarekin burutu dira:

- 7/2007 Foru Araua, martxoaren 12koa, 21. artikulua (diru-laguntzak baliatzeari buruzkoa) aldatzekoa. - 22/2007 Foru Araua, abenduaren 18koa, 2008ko ekitaldiko aurrekontuak gauzatzeari buruzkoa. - 9/2009 Foru Araua, ekainaren 15ekoa, 14/1997 Foru Arauan aldaketa puntuala egiteko. Gaur egun arte, honen bidez, aldaketarik handiena egin da.

Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duen Arauaren oinarrizko egitura baliotasuna gutxietsi gabe, geroraezina da beste bat onesteko beharra. Premiazkoa da ez soilik 14/1997 Foru Arauarentzat aurreikusitako indarraldia amaitzen delako, baita diruz lagunduko diren objektuekin lotutako aldagai eta erreferentzia batzuk eguneratu gabe daudelako ere, eta batzuk asko gainera; halaber, beharren garapena gertatu da eta, ondorioz, Araua eskakizun berrietara egokitu beharra dago. Gainera, ezin dugu ahaztu 14/1997 Foru Arauaren indarraldiaren ia hamarka eta erdi honetan erreferentziako lege esparruan aldaketa garrantzitsu batzuk gertatu direla; honako alderdi hauetan, besteak beste:

a) Urtero Obra eta Zerbitzuen Foru Planari emandako aurrekontu esleipenaren zehaztapena, ondokoen aplikazioaren ondoriozkoa:

- 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Itun Ekonomikoa onestekoa. - 29/2007 Legea, urriaren 25ekoa, 2007-2011 bosturtekorako Euskal Autonomia Erkidegoaren Kupoa zehazteko metodologia onestekoa. - 2/2007 Legea, baliabideen banaketarako eta Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa.

b) 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa, eta horren Araudia atera dituzte.

c) Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua indarrean sartzea; horren bidez, Sektore Publikoen Kontratuen Legearen testu bategina onetsi dute. Horrek eragin zuzena du arauketaren xede diren laguntza programaren bidez babesten diren jarduera finantzatu gehienetan.

Foru Arau proiektu honek Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren arauketa orokorra finkatu du eta, programa bakoitza, Foru Dekretuen bidez egindako berariazko arauketarekin osatuko da; Foru Dekretu horien bidez, dagozkien deialdiak

Page 26: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

3

arautzeko oinarriak onetsiko dira. Arabako biztanleen eskaera berrietara egokitzeko helburuarekin, Toki erakundeetako ordezkariek adierazitako oharrei arreta egiteko eta baloreak eta kontzeptua eguneratzeko eta esperientziaren eta denboraren poderioz agertu diren disfuntzioak zuzentzeko helburuarekin, Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duen Foru Arau hau berriz egin dugu; hona hemen ekarpenik adierazgarrienak:

1.- Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen kontzeptuak aldatu dira, kasu batzuetan xedea zabaldu da eta, beste batzuetan, kendu egin da. Horrela bada, ondoko kontzeptuak sartu dira diruz laguntzeko modukoen artean, besteak beste:

a) Aukerako iturrien bidez energia ekoizteko sistemak instalatzeko obrak, toki erakundeek sustatuko dituztenak eta zerbitzu eta erabilera orokor eta publikorako badira (ponpatze funtzionamendurako, kloratzeko, isolatutako baserrietan argi publikoa jartzeko, etab.erako energia hornitzea). b) Kontzejuei erabilera publikorako lursail edo eraikin batzuk eskuratzeko aukera ematea. c) Sute-ahoak jartzea.

2.- Kanpoan uzteko edo atzeratzeko beste irizpide bat sartu da; helburua, Arauaren bidez diruz lagunduko diren kontzeptuekin antzekotasun handiena duten edo hobeto dimentsionatuta dauden proiektuei lehentasuna ematea da. Horren helburua, Arau honen gidari izan diren kudeaketa helburuetako batera hurbiltzea da, ondokora alegia: Foru Planak dituen baliabideen efizientzia maximizatzea; horrela bada, diruz lagundutako proiektuak horien dimentsionamendu neurrigabearen ondorioz geldiaraz ditzaten galaraziko da, horrek atzerapena ekarriko bailuke, Obra eta Zerbitzuen burutzapena pobrea izango litzateke eta baliabideen oharkabetasuna gerta baitaiteke, eta egungo egoeran, Aldundiak ezingo luke hori jasan. 3.- Gainera, eta metatutako esperientziaren ondorioz, baztertzeko ondoko arrazoia ere sartu da: indarreko hirigintza antolamendua betetzen ez dituzten obrak burutzea. 4.- Beste eguneraketa bat egin da, aipatutako 9/2009 Foru Araua orain dela gutxi onestu izanaren ondoriozkoaren ostean: moduluen balioa eguneratu da, bai ekipamenduei dagokienez, bai zoladurei dagokienez. Moduluen balio horiek desfasatuta gelditu dira eta askotan horregatik “gutxiegiko diru-laguntza” eman da eta ondorioz askotan diruz lagundutako jarduera horiek ezin izan dituzte burutu edo, beste batzuetan diru-laguntzari uko egin behar izan diote. Halaber, argiteria publikoko obretarako eman beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko ere moduluak aplikatuko dira, kostuak arrazionalizatzeko eta azken urte hauetan gai horren inguruan lortu diren

Page 27: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

4

aurrerapen teknologikoak jaso dira. Aparkatzeari dagokion kontzeptua eta modulua sartu da. Gainera, eta modulu horiek eguneratzeaz gain, aldizka eguneratzeko mekanismoak ezarri dira, prezioak eguneratzeko indizeei buruzkoak.

5.- Zerbitzu-sarien gastuetarako eta beharrezko eta justifikatutako azterketa eta laguntza teknikoen gastuetarako diru-laguntza kalkulatzeko mekanismoa aldatu da. 6.- Obra eta zerbitzuen finantzaketan aplikagarri diren diru-laguntzaren gehienezko ehunekoak aldatu dira. 7.- Sailaren, Aldundiaren edo beste Entitate edo Organismo batzuen beste programa batzuen diru-laguntzekiko bateragarritasunari dagokionez, horren aplikazioa gehiegizko finantzaketaren aukerarekin mugatuta dago; horrela bada, ezingo da jaso, zenbait laguntza-programaren diru-laguntzak metatuz, obra eta zerbitzuaren benetako kostua baino diru kopuru handiagoa. 8.- Tramitazio prozeduraren fase batzuetan zenbait aldaketa sartu dira, baita definizio berri batzuk ere; helburua, prozesua arintzea eta xedatutako arauak edo eta jarraibideak betetzea da.

Horrekin guztiarekin, Foru Arau berri bat egin nahi izan da eta Arabako antolaketa publiko eta administratiboa osatzen duten Tokiko erakundeen arteko lankidetzarako tresna bat izango da, betiere azalpen honetan dagoeneko aipatu ditugun hiru printzipio iradokitzaileei jarraituz eta Arau honetan jasotako xedapenak ondoko helburu hauek betetzera zuzenduz:

A) Helburu sektorialak: 1.- Arabako herrigune biztanledun guztiak etxerako ur-banaketa eta hondakin uren saneamendu zerbitzuak egin ahal izango direla ziurtatuko duten azpiegitura egokiez hornitzea. 2.- Herrigune mailako gainerako zerbitzuetarako beharrezkoak diren azpiegiturak ezartzeko politikaren jarraitzea. Ondoko zerbitzuetarako, besteak beste: energia elektrikoa, argiteria elektrikoa eta zoladura. 3.- Goian adierazitako azpiegitura zerbitzuak berritu, zabaldu eta hobetzea, azpiegituren antzinatasuna, hiri hazkundeko aurreikuspenak, osasun eskakizunen desegokitasuna edo beste arrazoi batzuk direla-eta azpiegitura horiek zaharkituta geratu diren herriguneetan. 4.- Gastu arrunta aurrezteko helburu duten azpiegitura obrak, adibidez, energia elektrikoa, ura edo beste oinarrizko zerbitzu batzuk aurrezteko sistemak.

Page 28: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

5

5.- Herriguneetan egingo diren obrak, iinezkoen segurtasuna hobetzeko helburu dutenak. 6.- Toki erakundeetan (kontzeju etxeak eta erabilera anitzeko zentro sozialak), udaletan edo herrien arteko (udaletxeak) eremuan oinarrizko ekipamenduen sorrera, egokitzapena eta jarraipena sustatu eta horri laguntzea, baita dauden zerbitzuen kudeaketa babestu ere, aukera funtzionalen arabera; herriez gaindiko eremuko Entitateek egin beharko dute, baliabide publikoen errentagarritasun sozial eta ekonomikoa arrazionalizatzeko helburuarekin. 7.- Lokal komertzial bat eraiki, zaharberritu edo egokitu dezaten sustatzea halako lokal pribaturik ez duten toki erakundeetan, betiere eskaria badago. Horrek bi helburu izango ditu: biztanleei oinarrizko produktuak hornitzea eta bisitarientzat landa nukleoan hazitako edo egindako produktuen salmenta lekutzat izatea.

B) Lurralde helburuak: Aurretik azaldutako helburu sektorial orokorrez gain —urritasun zehatzak dituzten herriguneetan bereizten direnean lurralde helburu bihurtzen dira horiek—, Obra eta Zerbitzuen Foru Planak datozen programetan izango duen garapena, honako helburu hauek lortzera zuzenduko da:

1.- Añanako Kuadrilla: Arabako Ibarretako honako udalerri hauek osatzen dute: Añana, Armiñón, Berantevilla, Kuartango, Lantarón, Erriberagoitia, Erribera Beitia, Gaubea eta Zambrana, baita Iruña Oka udalerria ere. 8.860 biztanle ditu; biztanle horiek tamaina txikiko zenbait herrigunetan sakabanatuta daude, Iruña Oka eta Rivabellosan izan ezik, lehenengoak mila biztanle baino gehiago baititu eta bigarrena kopuru horretara hurbiltzen baita. Industrialdeen garapenaren babesean, orokorrean, eskualdeko zenbait herrigunetan enpresa-multzoak ezartzeko prozesua hasi dute, eta horrekin batera, sortu diren behar berrietara egokitutako azpiegiturak egin behar dira eta gizarte ekipamendu egokiez hornitu beharko dira, herrigune horien tipologiari egokituak; horrela bada, alde batetik, despopulazio prozesua geldiarazten saiatuko gara eta, beste alde batetik, sortutako lanpostuen ondorioz biztanle berriak erakartzen saiatuko gara. Eratzen ari den errealitate fisiko berrira egokitutako azpiegiturak sustatuko dira eta, gainera, herri guztietan ekipamendu soziokulturalak eta kirol ekipamenduak berritzeko eta jartzeko ekintzak bultzatuko dira, gerora begira eskualde garapeneko zentroak egituratzen saiatzeko.

Page 29: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

6

2.- Aiarako Kuadrilla: Kantauri Arabarreko Eskualdearen esparru geografikoarekin bat dator. 34.418 biztanle ditu eta Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo udalerritan banatzen dira. Biztanleen % 89 baino gehiago hiriguneetan kokatzen da: Laudion, Amurrion, Artziniegan eta, neurri txikiagoan, Luiaondon. Gainerako biztanleak sakabanatuta daude zenbait ohiko baserrik osatzen duten habitat barreiatuan eta gehienetan bertan bizi direnek nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzeaz gain, bertako enpresetan duten industria-lana ere burutzen dute. Horrek guztiak, beharren arazo duala sortzen du eta Foru Plana arazo hori konpontzera bideratu behar da. Laudio, Amurrio, Artziniega eta Luiaondoko gune garatuenetan, indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako hiri-hazkundea kontuan hartuz, bertako zerbitzu publikoen azpiegiturak berritu beharko dira, horiek modernizatuz eta berriz dimentsionatuz, eta gizarte, kultura eta kirol udal ekipamenduak egokitu beharko dira. Batez ere landatar diren gainerako herriguneetan —eta horietako batzuetan hazkunde demografikoa ikusi da—, helburu sektorialetan adierazitako zerbitzu azpiegiturak lortzera bideratu beharko dira laguntzak eta gizarte, kultura eta kirol ekipamenduak ezartzeko aukera dagoen ere aztertu beharko da. 3.- Kanpezuko Kuadrilla: 3.171 biztanle dituen nekazaritza ohitura handiko eskualde honetan, batez ere kirol ekimenak eta aisialdirako, nekazalturismorako eta enpresa txikiak ezartzeko ekimenak sustatzen dira; ekimen horiek bidez, ingurunea errotik eraldatuko ez badute ere, biztanleentzat errentak lortzeko aukerak sor ditzakete, lehen sektoretik lortzen dituzten diru-sarrerak osatzeko modukoak. Aberastasuna eta enplegua sortuko duten inbertsio hauek eragindako ekonomia garapenari laguntzeko eta horren alde egiteko, zerbitzu publikoen premia asetzen jarraitu eta asetasun hori berritzen jarraitu beharko da, baita herrigune bakoitzaren tipologiari egokitutako gizarte eta kultur ekipamenduekin jarraitu ere. Gizarte eta kultur ekipamendu horiek Arraia-Maeztun, Bernedon, Lagranen, Urizaharran eta Haranan daude. Santikurutze Kanpezu, Maeztu eta Bernedoko ekipamendu publikoak sustatzen jarraitu beharko da, eskualde garapena polarizatuko duten guenak izango baitira. Gainera, beste herrigune batzuetan ekipamenduak

Page 30: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

7

ezartzeko aukera aztertuko da. 4.- Guardia- Arabar Errioxako Kuadrilla: 11.503 biztanle ditu eta bertako 15 udalerrietan bizi dira: Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora. Arabako gainontzeko herrien aldean, dimentsionamendu handiko 23 herrigunetan banatuta daude biztanleak eta honek beste ezaugarri batzuetako premiak sortzen ditu azpiegiturei eta ekipamenduei dagokienez. Eskualdeko ekonomia-egituraren ezaugarria, hiru ekoizpen sektoreak agertzen direla da: mahastizaintzan oinarritutako nekazaritza; hazkunde eutsia du eta aukera onak ditu, nahiz eta laborantza bakarrak berak dituen arriskuak izan. Gainera, beste jarduera batzuk sartu dira, oliboa berreskuratzekoa adibidez. Tamaina txikiko industria, nahiko dibertsifikatuta; batez ere betiko industrialdeetan kokatzen da (Oionen) edo azken hamarkada hauetan sustatutako beste industrialdeetan (Guardia); gainera, ardo ekoizpenean diharduen industria ere badago, herrigune guztietan aurki daitekeena. Sektore honetan, estatu eta nazioarteko merkatuetan esku hartzen duten enpresa-antolaketa duten upeltegiekin batera (eta azken urte hauetan indar handiagoa lortu dute), familiek ustiatzen dituzten dimentsionamendu txikiagoko upeltegi ugari daude. Azken horiek, batez ere urteko eta uztako ardoa egiten dute eta bezeroak eskualdean bertan dituzte. Beste bi aberastasun-iturriei laguntzeko eta zerbitzu emateko zerbitzuen sektorea, baita bisiten turismora zuzendutako zerbitzuak ere. Eraikin ospetsu batzuk jarri dituztenez, sektore hori sustatu dute (Guardia eta Eltziegon daude adierazgarririk garrantzitsuenak), baita sasoiko turismoa ere (Bastida eta Guardia adibidez). Hori dela-eta, bai herritarrek, bai jarduera zentroek eskatzen dituzten toki zerbitzu publikoak egin ahal izateko beharrezkoak diren azpiegiturak berritzeko eta zabaltzeko prozesuekin jarraitu beharra dago, hiri hazkundeko aurreikuspenek sortzen dituzten eskarietara egokituz. Gainera, gizarte, kultura eta kirol ekipamenduak sortu, egokitu eta berritu beharko dira, bai bertan bizi direnek ekipamendu horiek erabil ditzaten, bai bigarren etxebizitza kokatzeko leku erakargarria izan dadin lortzeko. 5.- Aguraingo Kuadrilla: Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Iruraitz-Gauna, Agurain,

Page 31: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

8

Donemiliaga eta Zalduondo udalerriek osatzen dute. Geografikoki Ekialdeko Lautada izenarekin ezagutzen den lurraldean daude aipatutako udalerri horiek. 12.375 biztanle ditu eta habitat kontzentratua duten eta elkarren hurbilen dauden herrigune txikietan bizi dira, Agurain (4.745 biztanle), Araia (1.294 biztanle) eta Dulantzi (2.628 biztanle) izan ezik. Herri hauek, garapen zentro eta gune erakargarri betekizuna dute. Foru Arau honek bere indarraldian gain hartzen dituen ekitaldietan gauzatzen diren ekintzak, Kuadrillaren esparruan helburu sektorialak herrigune guztietarako lortzera bideratuko dira eta arreta berezia jarriko da Agurain, Araia eta Dulantzi herrietako plangintzan aintzat hartutako hiri hazkundearen aurreikuspenei erantzuteko beharrezkoak diren azpiegiturak hobetu, berritu eta zabaltzeko lanetan. Gainera, eskualdeko biztanleak erakartzeko zentro gisa konfiguratzen diren herrigune nagusietan, gizarte eta kultura ekipamenduak sustatu eta kirol ekipamenduak berritu egingo dira, instalazioen antzinatasunak hala aholkatzen duenean. 6.- Gasteizko Kuadrilla: Udalerriko landa-eremuko biztanleek (4.062 pertsona), oro har azpiegitura zerbitzuen zuzkidura egokia dute, Udalak bere funtsekin zein aldundiaren funtsekin sustatu dituen inbertsioei esker. Hiritik hurbil dagoenez, herriguneak txikiak direnez eta hiriarekiko komunikazioa azkarra denez, bertako biztanleek eskura dituzte hiriko gizarte, kultura eta kirol ekipamendu bikain eta askotarikoak. Obra eta Zerbitzuen Foru Planak bere jarduketa esparruan hartzen dituen Kuadrillako herriguneetan izango duen eragina, berritu edo zabaldu behar diren azpiegituren hobekuntza puntualera bideratuko da, baita auzo erabilerako toki ekipamenduen hornidurara ere. Ekintza guztiak, eta Foru Arauak uzten dion neurrian, Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera planifikatuko dira. 7.- Zuiako Kuadrilla: 9.668 biztanle ditu eta Gorbeialdean dauden ondoko sei udalerri hauetan bizi dira: Aramaio, Arratzu-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuian. Eskualdearen artikulazio funtzionalari dagokionez asko aurreratu bada ere, eremu honetako komunikabide-sareak eragin desegituratzailea

Page 32: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

9

sortzen du. Ez dute eskualdeen arteko lotura sare bat. Gainera, bertako herrigune askok Gasteizekin komunikazio bikaina dutenez, oso zaila da aipatutako egitura funtzionala lortzea. Hori dela-eta, burutzen ari diren industria garapenerako politiken ondoriozko eskala-ekonomiak (Legution indar handiagorekin garatu dira eta Duranan eta Izarran indar txikiagorekin), difuminatuta geldituko dira eta hiriburuaren industria-eremuan integratzen dira.

Gainera, komunikazio erraztasuna dela-eta eta eremu horretako erakargarritasun naturalak direla-eta (urtegiak, Gorbeiako parkea hurbil izatea, paisaia, golf zelaiak), familia bakarreko etxebizitza ugari egin dira hamarkada hauetan. Horren ondorioak eskualdea garatzeko faktore gisa erabili behar dira, lo egiteko herrigune bihur ez daitezen ahaleginduz.

Helburuek bi norabide izango dituzte:

Tokiko zerbitzu publikoak maila egokian egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak osatuko dira herrigune guztietan eta arreta berezia jarriko da eraikuntza hazkunde prozesua jasan duten herriguneetan. Udalaz gaindiko kudeaketako eskualdeen arteko zerbitzuen sorrera sustatu eta bultzatuko da. Biztanle berriak gizarteratzeko eta auzo nortasuna osatzeko aukera emango duten gizarte ekipamenduak ugaritzen saiatuko da. Herrigune garrantzitsuenetan ekipamendu soziokulturalak eta kirol ekipamenduak sustatzea: Legution, Ibarra, Murgia eta Izarra. Gainera, beste herrigune txikiago batzuetan ezarri ahal diren edo ez aztertuko da.

I. KAPITULUA.- Xedapen orokorrak 1. artikulua.- Xedea Foru Arau honek, Arabako Lurralde Historikoko Toki Erakundeei Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez ezarritako laguntzak emateko zer irizpide, arau eta agindu finkatu beharko diren ezarriko du. 2. artikulua.- Definizioa Obra eta Zerbitzuen Foru Plana Arabako Foru Aldundiaren lankidetza tresna bat da eta horren bidez Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak emango zaizkie beren eskumeneko obrak burutzeko eta zerbitzuak emateko; aldez aurretik horretarako eskabidea egin beharko dute eta Foru Arau honek xedatutako betekizunak eta baldintzak bete beharko dituzte.

Page 33: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

10

3. artikulua.- Printzipio iradokitzaileak Lurralde oreka, lankidetza, toki autonomiarekiko eta Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen eskumen bereziekiko errespetua, publizitatea eta objektibotasuna dira Foru Arau honen printzipio iradokitzaileak. 4. artikulua.- Toki erakunde onuradunak. Kontzejuak eta Udalak (Vitoria-Gasteizkoa izan ezik) Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren laguntzez baliatu ahal izango dira. Kuadrillek diru-laguntza eska dezakete euren egoitzak eraikitzeko eta foru planean definitutako lanak egiteko, betiere eskualdearen interesekoak badira eta behintzat Kuadrilla osatzen duten bi toki erakundek eskatzen badute. Zerbitzuen Anaiarteek eta Partzuergoek diru-laguntzak eska ditzakete euren egoitzak eraikitzeko. Partzuergoek, gainera, euren eskumeneko obrak eska ditzakete, behintzat bi toki erakundek eskatzen badituzte. 5. artikulua.- Finantza zuzkidura 1.- Obra eta Zerbitzuen Foru Plana, gutxienez Arabako Lurralde Historikoari dagozkion baliabide erabilgarrien % 3,70eko diru kopuruarekin zuzkituko da aurrekontu ekitaldi bakoitzerako. Baliabide horiek, martxoaren 23ko 2/2007 Legeak, baliabideen banaketarako eta foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoak, xedatutakoarekin bat etorriz edo aipatutako baliabide erabilgarriak kuantifikatzeko metodologia jasotzen duen eta une bakoitzean indarrean dagoen arauak xedatutakoarekin bat etorriz kalkulatuko dira. 2.- Emaitzazko kopurua ez da inoiz beherantz aldatuko kasuan-kasuan ekitaldia amaitutakoan egiten den urteko kitapenaren ondorioz, aurreko 1. puntuan aipatutako erreferentziazko arauak aurreikusitakoaren arabera. 3.- Baina urteko zuzkidura handitu daiteke, bai Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren euskarri den partidan egindako aurrekontu-eragiketa batzuen ondorioz, bai aurreko 2. puntuan aipatutako urteko kitapenean emaitza positiboa lortu bada. Emaitza positibo horiek dagozkien kreditu gehigarriak sortuko dituzte eta horien bidez kitapena egin eta hurrengo ekitaldiko Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren urteko zuzkidura handitu ahal izango da. 4.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren urteko zuzkiduraz gain, ekitaldi bakoitzaren Aurrekontuaren Foru Arauak datozen ekitaldietarako konpromiso kredituak ezarri ahal izango ditu; horrela bada, aurreikuspenen arabera urtebetetik gora burutzapen epea izango duten obrak (eta gehien jota bi urtekoak) egin ahal izango dira eta urte anitzeko programak onetsi ahal izango dira. Luzapenak eman ahal izango dira talde teknikoak ondo justifikatu eta adosten baldin baditu.

Page 34: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

11

6. artikulua.- Laguntza motak Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez ondoko laguntzak eman ahal izango dira:

1.- 7. artikuluan aipatutako obra eta zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzak. 2.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren barruan sartutako obren zerbitzu-sari teknikoak finantzatzeko diru-laguntzak (10.1. artikuluan jaso dira aipatutako zerbitzu-sari tekniko horiek). 3.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren babespean egon daitezkeen obra proiektuak idazteko zerbitzu-sari teknikoak finantzatzeko diru-laguntzak, betiere ondoren proiektuan jasotako obra gehien jota 5 urteko epean (diru-laguntza ematen denetik) burutzeko konpromisoa badago, Arabako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izan edo ez, 10.3 artikuluak aipatutakoa. 4.- 7. artikuluaren 2.2 bis puntuan aipatzen diren besterentze gastuak finantzatzeko diru-laguntzak.

II. KAPITULUA.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren babespean egon

daitezkeen obra eta zerbitzuak 7. artikulua. Obren eta zerbitzuen sailkapena 1.- Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeek eskatuta Obra eta Zerbitzuen Foru Planean barne har daitezkeen obra eta zerbitzuak, Arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, "oinarrizko azpiegitura obretan" eta "ekipamendu eta zerbitzuetako obretan" sailkatzen dira. 2.- “Oinarrizko azpiegitura obratzat" hartzen dira ondokoak:

2.1.- Argiteria publikoaren sare orokorra eta energia elektrikoko sareak instalatu, berritu edo handitzea. 2.2. Edateko ura etxeetara banatzeko sareak instalatu, berritu edo handitzea (behe-sarea eta goi-sarea); 30 urte edo gehiago dituzten halako sareak guztiz berritzea. 2.2. bis.- Oinarrizko azpiegiturak banatzeko sareak instalatu, berritu edo handitzeko obren, beste entitate batzuek egin beharrekoen, ondorioz egin behar diren desjabetzeen gastuak. 2.3.- Sare orokorrak edo eta hondakin uren saneamendurako eta arazteko sistemak eta euri-urak bereizteko sareak instalatu, berritu edo handitzea; 30 urte edo gehiago dituzten halako sareak guztiz berritzea.

Page 35: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

12

2.4.- Eraikitako herriko eremuetan dauden bide publikoak zolatzea, eremu biztanledunetara sartzekoak edo herriko biztanleen interesekoak diren zerbitzuen instalazioetara sartzekoak. 2.5.- Sute-ahoak instalatzea edo berritzea, sareak berritzeko edo urbanizatzeko jarduera baten barruan badaude. 2.6.- Energia berriztagarria ekoizteko instalazioak, horien titulartasuna publikoa bada. 2.7.- Herriko kaleetan oinezkoak babesteko sistemak jartzea. 2.8.- Obra zibila

2.8.1.- Telekomunikazioa, gasa edo biomasaren bidez sortutako produktuak etxeetara eramateko eta argi publikorako lurpeko kanalizazio lanen obra zibila, honako egoera hauetan:

a) Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak finantzatuta, lurra edo lurpea mugitu behar bada ur zikloko azpiegiturak ordezkatu edo berritzeko edo energia elektrikoko hariak aldatu, berritu, hobetu edo handitzeko. b) Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak konpromisoa tinkoa hartu badu gehienez 5 urteko epean kableak, airetik joan beharrean, kanalizazio sareetan sartzeko, edo toki erakundeak 10 urteko epean ordezkapen hori egiteko konpromisoa gain hartu badu (bere kontura eta bere kargura). Diru-laguntza eman eta gero, aipatutako justifikazioak gainerako baimen eta lizentzietan emandako epean aurkeztu beharko dira. Gas edo telekomunikazioen kanalizazioen kasuan, baldintza berberekin, konpainia hornitzaileak edo banatzaileak obra mekanikoa egiteko eta beharreko ekipoa emateko konpromisoa gain hartu behar du, baita gehien jota bost urteko epean kanalizazio horren bidez zerbitzua funtzionamenduan jartzeko konpromisoa ere. c) Gasa hornitzeko edo biomasa bidez sortutako produktuak hornitzeko kanalizazio lanetan, obra sustatu duen tokiko entitateak, epe berberean, gain hartu beharko du ondoko konpromisoa: gutxienez obra burutzeko proiektua duten herrigunean edo herriguneetan dauden etxebizitzen % 40 sarera konektatzekoa.

2.8.2.- Elektrizitatea hornitzeko lurpeko kanalizazio lanen obra zibila. Konpainia hornitzaileak edo banatzaileak konpromisoa tinkoa hartu behar du gehienez 5 urteko epean kableak, airetik joan beharrean, kanalizazio sareetan sartzeko, edo toki erakundeak 10 urteko epean ordezkapen hori egiteko konpromisoa gain hartuko du (bere kontura eta bere kargura).

2.9.- 2.1 puntutik 2.8kora sartu ez diren beste obra eta zerbitzu batzuk, laguntza hauek emateko oinarrietan onetsi direnak eta "oinarrizko azpiegitura

Page 36: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

13

obratzat" hartu direnak. 2.10.- Diruz lagundutako obren zerbitzu-sariak, aurreko atalekin lotura duten oinarrizko azpiegiturei buruzkoak. 2.11.- Lursail publikoak eusteko hormak: 2.12.- Aparkalekuetako obrak.

3.- “Ekipamendu eta zerbitzuetako obratzat" hartzen dira ondokoak:

A- Udal esparrukoak, Udal artekoak eta Herri artekoak: 3.1.- Kuadrillen egoitzak, udaletxeak, udal zerbitzuetarako lokalak, zentro soziokulturalak, gazteentzako udal zentroak, erretiratuen udal zentroak, udal haur eskolak, udal liburutegiak, eguneko arretarako udal eta udalen arteko zentroak, bolatokiak, pilotaleku irekiak eraiki, handitu, zaharberritu, konpondu edo aldatzea. 3.2.- Udal hilerriak, futbol-zelaietako, igerileku irekietako, kanpoko kirol pistetako, parkeetako eta herri lorategietako aldagelen eraikinak eraiki, handitu, konpondu edo aldatzea. 3.3.- Sare publikoko ikastetxeak edo ikastolak eta mediku kontsultak konpondu edo aldatzea eta irisgarritasunerako arkitektura eta hirigintza mugak kentzea. 3.4.- Kirol anitzetarako pilotaleku estaliak eraiki, handitu edo konpontzea eta igerileku estaliak konpontzea. 3,5.- Hiri altzariak, autobusen markesinak eskuratu edo eta instalatzea eta hiri hondakin solidoen edukiontzi lurperatuen sistemak instalatzea. 3.6.- Planak jasotako obra edo zerbitzuetarako izango diren lursail edo erakin publikoak eskuratzea; Arabako Foru Aldundiaren zerbitzu teknikoek egingo duten tasazio aurrekontuaren gainean finkatuko den diru-laguntzaren ehunekoa aplikatuko da. 3.7.- Telebista errepikagailu edo berrigorgailuak instalatu eta konpontzea, sarbideak, energia-hartuneak eta beharrezkoak izango diren beste azpiegiturak barne. 3.8.- Diruz lagundutako obren zerbitzu-sariak, aurreko atalekin lotura duten udal, udal arteko edo herri arteko ekipamendu edo zerbitzuei buruzkoak.

Page 37: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

14

B.- Udal eremukoak

3.9.- Kontzeju Aretoak, erabilera publikoko biltokiak, gizarte etxeak (erabilera anitzeko aretoak), bolatokiak, pilotaleku irekiak eraiki, handitu, zaharberritu, konpondu edo aldatzea. 3.10.- Parkeak eta lorategiak eta kanpoko kirol pistak eraiki, handitu, konpondu edo aldatzea. 3.11.- Gurtza leku publikoak zaharberritu edo konpontzea eta herrietako hilerri publikoak handitzea edo konpontzea. Publikoak izango dira erregistroan edo ondasunen inbentarioan higiezinaren jabetza osoa dutela jasotzen bada. 3.12.- Hiri altzariak, autobusen markesinak eskuratu edo eta instalatzea eta hiri hondakin solidoen edukiontzi lurperatuen sistemak instalatzea. 3.13.- Kontzeju aretoak edo erabilera anitzeko gizarte etxeak eraiki edo egokitzeko eta planak jasotako obra edo zerbitzuetarako izango diren lursail edo erakin publikoak eskuratzea; Arabako Foru Aldundiaren zerbitzu teknikoek egingo duten tasazio aurrekontuaren gainean finkatuko den diru-laguntzaren ehunekoa aplikatuko da. 3.14.- Pilotaleku irekiak estaltzea, herri horretan ez badago beste pilotaleku publiko estali bat. 3.15.- Foru Arau honen bidez toki esparruan erantzun ahal diren zerbitzuen irisgarritasunerako dauden arkitektura eta hirigintza mugak kentzea. 3.16.- Diruz lagundutako obren zerbitzu-sariak, aurreko atalekin lotura duten toki eremuko ekipamendu edo zerbitzuei buruzkoak.

Edozein eremukoak:

3.17.- Aurreko puntuetan sartu ez diren beste obra eta zerbitzu batzuk, betiere laguntza hauek emateko onetsi diren oinarrietan "ekipamendu eta zerbitzuetako obratzat" hartu badira.

Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren urteko aurrekontu zuzkidura, “Oinarrizko Azpiegituratzat" eta “Ekipamendu eta zerbitzuetako” obratzat hartutako obren artean banatuko da, % 70 eta % 30, hurrenez hurren. Oinarrizko azpiegiturak ez badira finantzaketaren % 70era heltzen, soberan dagoena ekipamenduetarako erabiliko da.

Page 38: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

15

8. artikulua.- Bazterturako obrak eta zerbitzuak Jarraian adierazitako obrak eta zerbitzuak ez dira Obra eta Zerbitzuen Foru Planean sartuko:

a) Biztanlerik ez duten herriguneetan egin nahi diren obrak. b) Indarreko hirigintza plangintza betetzen ez dituzten obrak. c) Urbanizazio gastuei buruzko obrak, baldin eta indarreko legeriaren edo Udalerriko hirigintza plangintzaren arabera, sustatzaileek edo eragindako jabeek finantzatu edo ordaindu behar badituzte. d) Azpiegiturak edo ekipamenduak konpontzeko edo partez berritzeko lanak, 15 urte baino gutxiago baldin badituzte edo Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren (edo Foru Plan horren aurrekontu-zuzkiduraz baliatzen diren funtsen) diru-laguntza jaso baldin badute azken 15 urte hauetan, ondoko salbuespenarekin: toki erakundeko gastu arruntean aurrezki garrantzitsua sortzeko helburu bakarra izanik, teknikarien ustez inbertsio kostu handiak sortzen dituztenak. e) Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan hasi edo burutu diren obrak eta zerbitzuak, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren eremuan eskumena duen Foru Sailak aldez aurretik baimentzen duenean izan ezik. f) Ondoko obrak eta zerbitzuak: horien diruz laguntzeko moduko aurrekontua, 11.1 artikuluak xedatutakoa irizpideen arabera zehaztutakoa, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua + BEZaren % 50 gainditzen ez duenean, azpiegiturak lanak baldin badira, edo % 30 ekipamenduetarako lanak baldin badira. Deialdi bakoitza arautzeko oinarrietan ehuneko hauek aldatu ahal izango dira. Murrizketa, hasierako aurrekontua eman eta ezartzeko eskabideak aztertzeko prozesuan aplikatu ahal izango da. Diru-laguntza eman ondoren eta azterketarako eskatu den behin betiko agiri teknikoaren ondorioz (proiektua, memoria, etab.), egoera horretan dagoela ikusiz gero, emandako diru-laguntza baliogabetu ahal izango da. g) Ondoko obrak eta zerbitzuak: kostu osoa (lizitazioaren oinarrizko aurrekontua + BEZ) 35.000,00 euro baino txikiagoa bada (edo Obra Txikiak burutzeko laguntzen programen azken deialdian aipatzen den gehienezko kopurua), eskaerarekin batera obra hori burutzeko proiektu teknikoa behar dela egiaztatzen duen agiria aurkezten denean izan ezik. Udaleko teknikari aholkulariak izenpetu beharko du egiaztapen hori. Bazterketa honek indarrean jarraituko du Arabako Foru Aldundiak “Obra Txikiak burutzeko" programaren laguntzen deialdia burutzen duen bitartean. h) Orokorrean, 7. artikuluan sartu ez diren obrak eta zerbitzuak.

Page 39: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

16

i) Ondasun publikoetan (higiezin zein espazioetan), lagatako ondasunetan (osoa zein parte bat laga bada) edo erabilera pribaturako partikularrei lagako zaizkien ondasunetan egin beharreko lanak. j) Eskaera egin duten toki erakundeek burutuko dituzten obrak, haiek ez badira jarduera burutuko duten lursailen, eremuen, instalazioen edo eraikinen jabeak dagokion deialdiaren babespean eskaera aurkezteko epea amaitzen denean.

III. KAPITULUA.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kargurako diru-

laguntzen zenbatekoak eta ehunekoak 9. artikulua.- Obra eta zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzen gehienezko ehunekoak 1.- 7. artikuluaren 2. puntuan (“oinarrizko azpiegitura obrak”) eta 3. puntuan ("ekipamendu eta zerbitzuetarako obrak”) aipatutako obrak eta zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzen gehienezko ehunekoak, zerbitzu-sari teknikoak alde batera utzita, honako hauek dira:

a) % 90eraino: 7. artikuluaren 2.1. atalean sailkatutako obrak, eta energia elektrikoko sareak, betiere sare horiek Toki erakundearenak badira. 7. artikuluaren 2.2 eta 2.3 ataletan sailkatutako obrak, betiere atal horietan aipatzen diren azpiegituren ondoriozko zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituzten Ordenantzak baldin badaude. 7. artikuluaren 2.4, 2.5 eta 2.11 ataletan sailkatutako obrak eta zerbitzuak. Energia berriztagarriak ekoizteko instalazioak, zerbitzu edo erabilera orokorrak eta publikoak hornitzeko erabiltzen badira eta Arau honen babespean egin daitezkeen oinarrizko azpiegiturekin edo ekipamenduekin lotura badute.

b) % 80raino: 7. artikuluaren 2.1. atalean sailkatutako obrak, argiteria publikoari buruzkoak. 7. artikuluaren 2.8.1 atalean sailkatutako obrak, ondoko salbuespenarekin: gutxienez obra hori aurreikusita duen edo duten herrigunean edo herriguneetan dauden etxebizitzen % 40k ez badu gain hartu gas edo biomasa sarera konektatzeko konpromisoa. Biomasa energia-iturria duten zerbitzuak emateko sareen kanalizazioa. 7. artikuluaren 3.15. atalean sailkatutako obrak. 7.2.12 artikuluan aipatzen diren aparkalekuen obrak.

c) % 65eraino 7. artikuluaren 2.1 eta 2.8.2 ataletan sailkatutako obrak, energia elektrikoko sareei buruzkoak, betiere sareak toki erakundearenak ez

Page 40: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

17

badira eta konpainia jabearekin edo eta banatzailearekin ondoko hitzarmena baldin badute: gutxienez diruz lagunduko den inbertsioaren kostu osoaren % 25 finantzatzeko konpromisoa hartzekoa. 7. artikuluaren 2.2 eta 2.3 ataletan sailkatutako obrak, betiere atal horietan aipatzen diren azpiegituren ondoriozko zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituzten Ordenantzak baldin ez badaude.

d) % 25eraino Argiteria publikoaren edo erantzun ahal diren beste azpiegitura batzuen elementuen ordez aukerako beste batzuk jartzea, kontsumoa gutxitzeko eta toki erakundearen gastu arruntean aurrezki garrantzitsua sortzen badute, betiere inbertsioaren kostuak arrazoizkoak baldin badira teknikarien irizpidearen arabera, eta 8. artikuluaren d) ataleko salbuespena aplikatu ahal izango da.

Ekipamenduetarako obra eta zerbitzuen kasuan, diruz laguntzeko moduko gehienezko ehunekoa jarraian dagoen taulan agertzen da. Baldintzak ere jarraian aipatzen dira: Eraikitzea Handitzea Birgaitzea Konpontzea Aldatzea

Herri artekoa

Herrikoa Herri artekoa

Herrikoa Herri artekoa

Herrikoa Herri artekoa

Herrikoa Herri artekoa

Herrikoa

Kuadrillaren egoitza

80 80 80 60 60

Udaletxea 80 80 80 60 60 Kontzeju Etxea- Aretoa

80 80 80 60 60

Udal Zerbitzuen lokala

70 70 70 60 60

Zerbitzuetarako biltokia

70 70 70 60 60

Zentro Soziokulturalak (Udalarenak)

80 80 80 60 60

Erabilera anitzeko aretoak (Kontzejuenak)

80 80 80 60 60

Udal liburutegia 80 80 80 60 60 Udal gazte zentroak

80 80 80 60 60

Udal Erretiratu Kluba

80 80 80 60 60

Udal Haur Eskolak

80 80 80 60 60

Eguneko arretarako zentroak

80 80 80 60 60

Sare publikoko ikastetxeak eta ikastolak

50 50

Bolatoki irekiak 70 70 70 70 70 70 50 50 50 50 Bolatoki estaliak

70 70 70 70 70 70 50 50 50 50

Bolatoki itxiak 70 70 70 70 70 70 50 50 50 50 Pilotaleku irekia

70 70 70 70 70 70 50 50 50 50

Page 41: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

18

Pilotaleku irekiaren estalpea

0 70

Pilotaleku itxia- Kiroldegia

70 70 50

Futbol-zelaia 70 70 50 50 Igerileku irekia 70 70 50 50 Igerileku itxia 70 0 0 50 0 Iger. eta f.zelai. aldagelen eraikin

70 70 50 50

Drainatze gabeko lur kanpoko kirol pistak

70 70 70 70 0 0 50 50 50 50

Hormigoi edo asfaltozko kanpo kirol pistak

70 70 70 70 0 0 50 50 50 50

Belar, zoladura berezi edo drainatze lurreko kanpo kirol pistak

70 70 70 70 0 0 50 50 50 50

Ur hodiz ureztatutako parke eta lorategiak

50 50 50 50 0 0 30 30 30 30

Aspresorez ureztatutako parke eta lorategiak

50 50 50 50 0 0 30 30 30 30

Mediku kontsultategia

0 0 0 50 50

Gurtza toki publikoak

0 0 50 50 0

Hilerriak 80 80 50 50 50 50 Markesinak eta hiri altzari jartzea

50

Hiri Hondakin sol. instalazio lurperatu

50 50

Lursail edo eraikinak eskuratzea

50 50

TB errepikagailu edo berrigorgailu instalatu eta konpondu

60 60 60 60

Arkitektura eta hirigintza mugak kendus

80 80 80 80

Merkataritza-lokal publikoak

65 65 65

HHSko edukiontziak ezkutatzeko baliabideen instalazioa

50 50

Kontzeju Etxeetan edo Gizarte Etxeetan (erabilera anitzeko aretoak baldin badira eta sustatzaileak zuzenbidezko 100 biztanle baino gutxiagoko

Page 42: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

19

kontzejuak baldin badira) diruz laguntzeko moduko ehunekoa 10 puntutan gehituko da aurreko taulan adierazitakoaren aldean, aldez aurretik horrelakorik ez duten toki entitateentzako eraikuntza, handitze edo zaharberritze jarduerak baldin badira edo, halakorik badute ere, horien dimentsioak Eranskinean mota eta biztanle kopuru horretako entitateentzat jasotakoak baino txikiagoak badira. Halako ekipamendurik duten kontzejuen kasuan, eta ekipamendu horiek Eranskinean jasotako neurriak gainditzen badituzte, ez zaie Eraikuntza edo handitze lanetarako jardueretarako eskaerei erantzungo. Zaharberritze, konpontze edo aldatzeko jardueretarako, % 50eko ehunekoa aplikatuko da. Udal zentro soziokulturaletan egin beharreko jarduerei dagokionez, halako zentrorik ez duten udalerrietan, ezarritako ehunekoa aplikatuko da (% 80raino Eraikitze edo Zaharberritze obretarako). Antzeko ekipamendurik badago eta beste berri bat eraiki nahi badute edo berri hori jartzeko eraikin edo lokal bat zaharberritu nahi badute, kopuru hori erdira murriztuko da (% 40). Ez zaie erantzungo ondoko eskaerei: toki erakundeek bolatokiak, frontoi irekiak, estaliak edo kiroldegiak, igerileku irekiak edo estaliak, futbol zelaiak edo kirol pistak eraiki edo zaharberritu nahi badituzte eta euren eremuan antzeko ezaugarriak dituzten ekipamenduak baldin badituzte. Nukleo anitzeko udalerrietan, udal edo herrien arteko izaerarekin, erantzun ahal izango zaie % 70erainoko diru-laguntzarekin ondoko eskaerei: pilotaleku irekia eraikitzekoak, halako ekipamendurik ez duten herriguneetarako, nahiz eta udalerriko beste herrigune batzuetan halakorik eduki. Toki erakundearen eskaeraren bidez aurretik dagoen pilotaleku irekia estali nahi bada, bakar-bakarrik erantzungo zaio eskaerari herrian halako instalazio estalirik ez badago. Kasu horretan, jarduera horri % 70eko ehunekoa aplikatuko zaio, eta hori kalkulatzeko, pilotaleku irekia aldatzeko obratzat hartuko da. Eguneko arretarako zentroetan bakar-bakarrik erantzun ahal izango zaie ondoko eskaerei: eskaera horiekin batera ardura gain hartu duen entitate kudeatzaileak zerbitzua funtzionamenduan jarriko duela bermatzen duen agiria aurkezten badu. 7. artikuluaren 3.6 eta 3.13 ataletako jarduerei dagokienez, eskuratutako eraikin eta lursailen xede diren zerbitzuak funtzionamenduan jarri beharko dira eskuratutako eremu horretan lau (4) urteko epean, eskuraketarako diru-laguntza jasotzen den egunetik.

Page 43: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

20

2.- Oinarrizko azpiegituratzat kalifikatutako obra eta zerbitzuak finantzatzeko ezarri diren ehunekoak, toki erakunde baten jabetzakoak ez diren energia elektrikoko sareenak izan ezik, % 10 handitu ahal izango dira toki artekotzat jotzen badira. Horrelakotzat joko dira herrigune bat baino gehiago zerbitzuz hornitzea helburu dutenak, betiere obra bera baldin bada. Arau honen ondorioetarako, herrigunetzat hartuko dira Arabako Foru Izendegian horrela katalogatu direnak, baita herrietako auzoak edo sakabanatutako eremuak ere. 3.- Foru Arau honetan kontuan hartutako hainbat obra biltzen dituen obra orokor bat foru planean barne hartzeko eskabidea egiten denean, finantzatzeko ehunekoak, obra bakoitzaren diruz laguntzeko moduko aurrekontuaren gainean aplikatuko da, obra bakoitza banaka hartuta. Ondorio horietarako, ondokoak hartuko dira urbanizatze obratzat: etxeetan edateko ura hornitzeko eta hondakin uren saneamendurako eta arazteko sareen lehen aldiz instalatzekoak edo sare horiek berritzekoak, argiteria publikoko edo eta energia elektrikoko edo eta telefoniako lineak lurperatzekoak eta kaleak zolatzekoak; gainera, ondokoak ere sar daitezke: euri uren saneamendu sarea eta argiteria publikoko sarearen obra mekanikoa (hariak, farolak, argiak...) eta hiri altzariak berritzekoak. 10. artikulua.- Zerbitzu-sari teknikoak finantzatzeko diru-laguntzen oinarria eta gehienezko ehunekoa kalkulatzea 1.- Diruz lagundutako obren zerbitzu-sari teknikoen kostuak finantzatu ahal izango dira Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez. Ondoko eskemaren arabera kalkulatuko da diru-laguntzaren ehunekoa zer oinarriren gainean aplikatu behar den:

Pre. Burutzapen Materiala ESKALA

KOEFIZIENTE – OINARRIA (%) AZPIEGITURAK

KOEFIZIENTE – OINARRIA (%) EKIPAMENDUAK

<=500.000 7 8

>500.000 eta <= 1.000.000 6 7

>1.000.000 eta <= 2.000.000 5 6

>2.000.000 4 5

Koefiziente baten aplikazioaren bidez lortutako zerbitzu-sariak ezingo dira inoiz izan bere tartetik gora dagoen aurreko koefizientea aplikatzearen ondorioz lortutakoa baino txikiagoak. Zerbitzu-sarien diru-laguntza jasotzeko, diru-laguntza hori sortu duen obrarako diru-laguntza behar bezala aplikatu beharko da. 2.- Zerbitzu-sari teknikoak finantzatzeko diru-laguntzaren gehienezko ehunekoa Aurreko atalean finkatutakoaren arabera lortutako oinarriaren gainean, zerbitzu-sariak finantzatzeko emango den diru-laguntzak oinarri horren % 50ekoa izan daiteke gehien jota.

Page 44: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

21

Benetan fakturatu diren zerbitzu-sariak, aurreko atalak aplikatuz kalkulatu den diru-laguntza baino txikiagoak badira, diru-laguntza benetan fakturatukoari egokituko zaio. 3.- Artikulu honetako 1. atalean adierazitako metodologia bera aplikatuko da obra proiektuak idazteko zerbitzu-sariak finantzatzeko diru-laguntza jasotzeko orduan; betiere obra proiektu horiek laguntzen deialdian berariazko eskabide moduan aurkeztu badira eta diru-laguntza jaso baldin badute. Kasu horietan aplikatu beharreko diru-laguntzaren ehunekoa, lortutako oinarriaren % 25erainokoa izango da. Geroko deialdietan diruz lagundutako proiektuaren obrak diru-laguntza jasotzen badu, zerbitzu-sari moduan gehien jota oinarriaren gaineko % 25eko diru-laguntza jaso ahal izango da. Oinarri hori artikulu honen 1. atalean finkatutako moduan kalkulatuko da. 11. artikulua.- Diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztea 1.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaz baliatu ahal diren obra eta zerbitzuak finantzatzeko 9. artikuluak aurreikusi dituen diru-laguntzen ehunekoak, Foru Arau honen II. Kapituluak ezarritakoarekin bat etorriz, hasiera batean honako modu honetan zehaztutako diruz laguntzeko moduko aurrekontuaren gainean aplikatuko dira:

a) “Oinarrizko azpiegitura obrak" finantzatzeko laguntzen kasuan, diru-laguntza ondokoa izango da: laguntzaren xede den jardueraren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua + BEZ (diruz lagundu ezin diren partidak edo eta kapituluak kenduta), zoladura lanetan eta argiteria publikoko lanetan izan ezik, ezen, zoladura lanetan Foru Arau honen I. Eranskinean xedatutako banakako prezioak aplikatuko baitira, eta argiteria lanetan eranskin horretan xedatutakoa aplikatuko baita. b) “Ekipamendu eta zerbitzuetako obrak” finantzatzeko laguntzen kasuan, diruz laguntzeko aurrekontua honako hauen arteko konparaketatik ondorioztatzen den kopurua bezalakoa edo txikiagoa izango da:

- laguntzaren xede den jardueraren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua + BEZ, diruz lagundu ezin diren kapituluak edo eta partidak kenduta, eta - jarduera horri dagokionez diruz lagundu daitekeen gehienezko aurrekontua; Foru Arau honen I. eranskinean zehaztutako moduluak eta koefizienteak aplikatuz lortuko da.

Diru-laguntza eman eta gero, diru-laguntza hori berrikus daiteke, dagokion Foru Aginduak eskatutako agiri teknikoan, Toki Erakunde onuradunak aurkeztutakoan, oinarrituta. Berrikuspen horren bidez, ezingo da inoiz hasieran emandako diru-laguntza % 10 baino gehiago handitu. 2.- Eman beharreko diru-laguntza, behin betiko finkatuko da obra eta zerbitzu

Page 45: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

22

bakoitzarentzat aurreikusitako aurrekontu-ehunekoa esleipendun suertatu den lizitatzailearen proposamenari aplikatuz, kontratazioaren espedientean jaso den moduan. Horren ondorioetarako, Foru Arauaren 16. artikuluaren 1. atala betetzen dela ikusiko da (esleipenari ekiteko irizpideak aplikatzeko aldagaien haztapenari buruzkoa). Alderdi hori kontuan hartzen ez bada, emandako diru-laguntza baliogabetu ahal izango da. 3.- Foru Arau honen I. eranskinean jasotako banakako prezioak, moduluak eta koefizienteak —eta horiek aplikatu beharko dira zoladura lantzat hartutako obrei dagokionez eman daitekeen diru-laguntzaren aurrekontua eta argiteria publikoko aurrekontua kalkulatzeko, baita “ekipamendu eta zerbitzuetako obretan” gehienez eman daitekeen diru-laguntzaren aurrekontua lortzeko ere— eguneratu ahal izango dira Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kargurako laguntzak arautzen dituzten oinarriak onetsiko dituzten xedapenen bidez.

IV. KAPITULUA.- Laguntzak izapidetzeko, hautatzeko, ordaintzeko eta itzultzeko prozedura arauak

12. artikulua.- Laguntzen deialdia eta eskabideak 1.- Obra eta Zerbitzuen Foru Plan arloan eskumena duen Foru Sailari dagokio Foru Arau honetan araututako laguntzak emateko deialdia burutzea. 2.- Laguntzak arautzeko oinarriak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira diru-laguntza eman eta aurreko urteko urrian eta, diru-laguntzak arautzen dituen foru arautegiak finkatutako alderdiez gain, deialdia ebazteko epea finkatuko dute. Epe hori, 7 hilekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik. 3.- Dena den, oinarrietan zehazten diren agiriez gain, Obra eta Zerbitzuen Foru Planean barne hartzeko laguntza eskabide bakoitzarekin batera jarraian adierazitako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

a) Egin beharreko obra edo zerbitzuaren proiektua, aurreproiektua, aurrekontua, memoria eta azterlana. Bertan, obra eta zerbitzu horren deskribapena agertuko da, horren ezaugarri funtzionalak, formalak, eraikuntzakoak eta ekonomikoak azalduko dira eta, horrez gain, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua + BEZa eta zerbitzu-sarien kostu osoa zenbatekoa izango den zehaztuko da. Proiektua idazteko zerbitzu-sariak soilik finantzatzeko laguntza eskaeren kasuan, aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da, horren balorazioarekin eta dagokion teknikoak sinatuta.

b) Obra edo zerbitzua finantzatzeko plana eta konpromisoa. Bertan, erakundearen ekarpena, auzotarren ekarpenak, beste entitate batzuen diru-laguntzak, finantzaketa edo mailegu foru lerroak eta, orokorrean aurreikusten

Page 46: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

23

den beste edozein finantzaketa-iturri zehaztu beharko da. c) Entitate eskatzailearen hirigintza alorreko teknikari aholkulariaren txostena (udal teknikaria edo Kuadrillaren teknikaria), non egiaztatuko den, aurkeztutako agirian oinarrituz, egin beharreko obrak edo zerbitzuak Udalerriko Hirigintza Plangintza betetzen duela, baita irisgarritasun eta mugikortasun eremuan indarrean dagoen arautegia ere. d) Eskumena duen Toki Erakundeko gobernu organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren laguntzak eskatu izanari buruzkoa. Ziurtagiri horretan diruz lagunduko den obra eta zerbitzuari aplikagarri zaion arautegi osoa betetzeko konpromisoa adieraziko dute eta berariaz jasoko da aurreko a) paragrafotik c) paragrafora adierazitako agirien edukia onetsi dutela.

4.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren finantza zuzkiduraren mugak aintzat hartuta, herrigune bakoitzean eta deialdi bakoitzean, gehien jota, laguntza eskaera bati erantzungo zaio herriguneak 5000 biztanle baino gutxiago baditu, eta bi eskaerari erantzungo zaie herriguneak 500 biztanle edo gehiago baldin baditu. Arautzeko oinarriek aldaketa ezar ditzakete deialdi bakoitzean gehien jota erantzungo dituzten laguntzen kopuruari dagokionez, baina aldaketa horien bidez ezingo da inolaz ere artikulu honetako gainontzeko ataletan ezarritako obren kopurua murriztu. Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kargurako laguntzak arautzen dituzten oinarriak onetsiko dituzten Foru Dekretuak aurkakoa esaten ez badu, ez dira onartuko ondoko toki erakundeen eskabidea: toki erakunde horiek aurreko deialdietan Obra eta Zerbitzuen Foru planaz baliatuta diru-laguntzaren onuradun izan badira eta eskabideak aurkezteko epea amaitu denean ez badute justifikatu obra edo zerbitzu horiek urtebeteko epean esleitu dituztela, Arabako Foru Aldundiak eskatutako eta aurkeztutako dokumentazio teknikoa (proiektua, memoria, erab.) onartu diola adierazteko jakinarazpena bidaltzen dionetik. 13. artikulua.- Hautatzeko irizpideak 1.- Diru-laguntzak norgehiagoka erregimenaren bidez emango dira. 2.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren ekintza, Foru Arau honen zioen adierazpenean definitutako helburu orokorrak eta lurralde helburuak betetzera zuzentzen dela bermatzeko, Plan horren bidezko laguntza emateko oinarriek ondoko hiru aldagaiei eman beharreko haztapena zehaztuko dute, hasierako aurrekontu zuzkidura Kuadrillen artean banatzeko.

a) Toki erakundeak eskatutako obrak edo zerbitzuak zer zuzenbidezko biztanlerengan izango duen eragin zuzena.

Page 47: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

24

Ondorio horretarako, herrigune jasotzaile bakoitzaren biztanleak behin zenbatuko dira, bertan egiteko eskatu diren obren kopurua aintzat hartu gabe. b) Zenbat herrigunetarako eskatu den obra burutzea, horiek bakarka kontuan hartuta c) Diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontua ezarritako definizio eta moduluak aplikatuz zehaztu eta arrazionaltasun ekonomikoaren irizpideak aplikatu ondoren, eskatu diren obren inbertsio baloratua.

3.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren laguntzak eskatu dituzten obra eta zerbitzuak aukeratzeko (Kuadrilla bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren), ondoko irizpideren hauek erabiliko dira:

- Oinarrizko azpiegituren obretan, ondokoek lehentasuna izango dute: etxeetan edateko ura banatzeko sareak 1. aldiz instalatzeko obrak (behe-sarea), hondakin uren saneamendu eta arazketarako sareak 1. aldiz instalatzeko obrak, herriguneak energia elektrikoarekin hornitzeko obrak eta argiteria publikoa jartzeko obrak. - 1. aldiz instalatzeko ez diren oinarrizko azpiegituren gainerako obretan (konponketak, ordezkapenak, handipenak, etab.), lehentasuna ezarriko da horien beharraren edo premiaren arabera, Arabako Herriguneetako Azpiegituren eta Ekipamenduen Inbentarioak xedatutakoarekin bat etorriz. Behar bera baldin badute, biztanle kopuru handiagoan eragina dutenek izango dute lehentasuna. - Zolatzeko eskaeren artean, azken bi urte hauetan burutu diren eta laguntzen programa honen bidez finantzatu diren zerbitzuetako zuzkidurako, saneamenduko eta lurpeko kanalizazioetako sare nagusiak aldez aurretik instalatzeko, berritzeko edo konpontzeko obrek izango dute lehentasuna.

- Energia berriztagarrien ekoizpenerako instalazioei buruzko obrek, beharra zehazteko orduan, xede duten azpiegituraren edo ekipamenduaren kontsiderazio bera izango dute. Jarduera independente badira, burutzea egokitzat joko da, atzeratzeko edo baztertzeko arrazoirik ez badago. - Ekipamenduko obren artean, eskatu diren ekipamenduen edo zerbitzuen beharren arabera egingo da sailkapena; herri arteko esparrukoek lehentasuna izango dute herri eremukoen aurrean. Horietako bakoitzean, biztanle kopuruaren arabera finkatuko da lehentasuna.

- Eraikin administratiboen kasuan (Kuadrillen egoitzak, Udaletxeak, Kontzeju

Page 48: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

25

Etxeak), behar bera dutenen artean, lehentasuna izango dute erabilera horretarako lokalik ez dutenek eta halako bat eraiki, zaharberritu edo aldatzeko obrak eskatu dituztenek. Ondoren, ondokoei erantzungo zaie: egun halako lokalak dituztenei, baina horiek Foru Arau honen 1. eranskinean biztanle kopurua hori duten herrietarako jasotako neurrietatik behera baldin badaude.

Eskaera bi edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada, azken 5 urteetan Plan honen bidez biztanleko diru-laguntza kopuru txikiagoa jaso dutenei emango zaie lehentasuna. 4.- Kuadrilla batek, talde bietako bakoitzean eskatutako obra guztiei erantzun ondoren (azpiegiturak eta ekipamenduak) —obra horiek atzeratzeko modutzat hartu ez badira—, superabita baldin badu esleitu dioten kopuruarekiko, beste edozein Kuadrillako talde bereko lanetarako bidera daiteke kopuru hori, betiere beharraren araberako sailkapenean hori egitea garrantzitsua edo gomendagarria bada, eta lehentasuna emango zaie biztanle onuradunen arabera baldintza hori betetzen dutenei. Berriz esleitzeko orduan, aintzat hartu beharko da Foru Arau honen 7. artikuluaren azken paragrafoak xedatutakoa. 5.- Aurreko puntuetan xedatutako irizpideekin bat etorriz laguntzak eman ondoren, Foru Planaren partidan kopururen bat erabiltzeko moduan baldin badago (bajak, uko egitea, etab.), kopuru hori gainerako toki erakundeen artean banatuko da honako irizpide hauen arabera:

- Indarreko deialdian Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren laguntzak emanda dituzten obrei ematea, Foru Planak finkatutako lehentasun irizpideekin bat etorriz. - Oinarrizko azpiegituran aplikatuko da soilik, ez ekipamenduetan.

1.- 200 biztanle baino gutxiagoko kontzejuak, diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren % 100. 2.- 500 biztanle baino gutxiagoko udalak, diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren % 100. 3.- 2000 biztanle baino gutxiagoko udalak, diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren % 95.

6.- Toki erakunde bati emandako diru-laguntzen zenbatekoek guztira ezingo dute inolaz ere Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren urteko finantza zuzkiduraren % 15 gainditu. 14. artikulua. Diru-laguntzak onestea 1.- Eskabideak eta horiekin batera doan dokumentazioa jaso ondoren, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Zerbitzuari dagokio, instrukzio organo denez, hori

Page 49: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

26

aztertzea eta diruz lagundu daitezkeen obra eta zerbitzuak agintzeko dagokion txostena egitea, betiere Foru Arau honek xedatutakoaren arabera. Agintzeko txostena, kide anitzeko organo batera bidaliko da. Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren eskumena duen arloko zuzendariak eta diputatuak osatuko dute kide anitzeko organo hori. Kide anitzeko organo horren osaketa handitu edo alda daiteke Planaren laguntzen deialdiak onesten dituzten arautzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera. 2.- Kide anitzeko organoak ebazpen proposamena egingo du; instrukzio organoaren txosten osoa onartuko du edo txosten horretan egokitzat jotzen dituen aldaketak sartuko ditu. Proposamen hori Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluaren derrigorrezko txostenaren eta ordenamendu juridikoak exijitzen dituen beste txostenen eraginpean jarriko du hamar eguneko epean, igortzen duenetik. Txosten horiek proposamenaren alde igorri direla ulertuko da epe hori amaitu bada eta ez bada halakorik bidali edo jakinarazi. 3.- Aurreko baldintzak beteta eta egokiak diren egokitzapen edo eta zuzenketak egin ondoren, kide anitzeko organoak laguntzak emateko proposamena Diputatuen Kontseilura eramango du, eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da onesteko ebazpena. 15. artikulua.- Erabakia jakinaraztea 1.- Obra eta zerbitzuak eta zerbitzu-sari teknikoak Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren barruan sartzeari edo ez sartzeari buruz hartutako erabakiaren berri emango die toki erakunde eskatzaileei eskumena duen Sailak. Jakinarazpen horretan, emandako laguntzaren zenbatekoa eta zer baldintza bete beharko diren jarriko du edo, laguntza ukatu bada, ukatzeko arrazoiak azalduko dira. Erabakiarekin bide administratiboa amaituko da. 3.- Diruz lagundutako obrekin lotutako zerbitzu-sariak finantzatzeko diru-laguntzak, xedatzen den unean eman beharko dira. 3.- Laguntzak emateko erabakiari dagokion jakinarazpenean zehazten denean, eta horretarako finkatutako epean, toki erakunde onuradunak eskatzen dioten dokumentazioa aurkeztu beharko du Arabako Foru Aldundian. 4.- Aurreko puntuan adierazitako epean dokumentazioa bidali ez bada edo osoa bidali ez bada, eskumena duen diputatuak toki erakunde horiei hamar eguneko epean dokumentazioa osatzeko edo emateko edo dokumentazio hori zuzentzeko eskatuko die eta ondoko oharra egingo die: epea amaitzen bada eta eskatutakoa aurkezten ez badute, emandako laguntzaren eskubidea iraungitzat joko dela eta funts horiek Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren babespean diren beste obra batzuei eman ahal izango zaizkiela.

Page 50: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

27

16. artikuluaren.- Entitate onuradunen betebeharrak 1.- Laguntzen onuradun diren toki erakundeek obrak esleitu eta kontratatuko dituzte Sektore Publikoaren Kontratuen Legeak xedatutakoarekin bat etorriz. Obra eta Zerbitzuen bidez diruz lagunduko diren obren kontratuak esleitzeko, derrigorrezkoa da “prezio” aldagaia sartzea eta, prezioaz gain proposamenak aztertzeko beste aldagai batzuk kontuan eduki nahi badira, “prezio” aldagaiaren haztapena behintzat lor daitezkeen puntu guztien % 50ekoa izango da; hori guztia horrela jaso beharko da iragarkietan eta baldintza administrazio partikularren pleguan edo horiek azaltzeko agirian. 2.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez emango diren laguntzen Toki Erakunde onuradunek ondoko betebehar hauek izango dituzte:

a) Obra kontratatzeko prozesua amaitu ondoren, Foru Aldundira obra horren behin betiko esleipenaren erabakiaren ziurtagiria bidali beharko dute. Ziurtagiri horrek ondokoak jaso beharko ditu:

- Kontratazio mahaiko idazkariak egindako ziurtagiria, non ondokoak aipatuko diren: aurkeztu diren eskaintza bakoitzaren balorazioa, ebazteko proposamena eta artikulu honen 1. puntuan xedatutako bete dela egiaztatzeko agiria. - Esleipenaren ardura duen organoa zein den eta erabakia noiz hartu den, esleipendunaren izena eta izen soziala, burutzeko epea, baldintza partikularrak eta zein teknikariari edo teknikariei agindu zaion proiektua idaztea eta lana zuzentzea, halakorik balego.

b) Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren alorrean, Ogasunean edo Aurrekontuetan eskumena duten Foru Sailek finkatzen edo egiten dituzten egiaztapen jardueren pean jartzea, kontrol ekonomiko eta finantzarioko jarduerak barne, baita Kontuen Epaitegiaren edo beste entitate eskumen batzuen legeriak aurreikusten dituen beste jarduera batzuen pean ere. Derrigortasun hori dela-eta, Sail edo Organismo horiek diru-laguntzaren xede izan den obra edo zerbitzuari buruz eskatzen dizkieten dokumentazio guztia bidali beharko dute eta, gainera, toki erakundeek eurek edo Arabako Foru Aldundiak duten informazio guztia jasotzeko baimena izango dute aipatutako sail edo organismoek, betiere informazio hori jarduera horiekin lotura baldin badu. c) Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Zerbitzuari jakinarazi beharko diote, ezagutu bezain laster, beste edozein entitate publiko zein pribatutik beste diru-laguntza bat jaso dutela Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez diruz lagundutako obra edo zerbitzu horretarako, baita laguntza jasotzeko aintzat hartu diren baldintzen inguruan aldaketaren bat ematen bada ere. d) Hamabost urtez (15) diru-laguntzaren xede izan diren azpiegiturak edo

Page 51: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

28

ekipamenduak edukitzea. e) Diruz lagundutako proiektuek, horien obra amaierari buruzko planimetria eduki beharko lukete. Kartografia-informazio hori, laguntza emateko xedapenak zehaztutako euskarriaren, egituraren, konplexutasun mailaren eta kalitate grafikoaren arabera aurkeztu beharko da eta eman duten horren baliozkotasuna zehazteko moduko mekanismo automatizatu bidez aztertzeko modukoa izan beharko da. Hori guztiaren helburua, informazio homogeneoa lortzea da Arabako Herriguneen Azpiegituren eta Ekipamenduak Inbentarioa osatzeko edo eta eguneratzeko.

3.- Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez emandako laguntzen toki erakunde onuradunek, obra edo zerbitzuaren finantzaketa osoaren ardura dute eta, halakorik balego, baita zerbitzu-sarien finantzaketaren ardura ere eta finantzaketa osoa burutzeko konpromisoa gain hartu beharko dute. 4.- Halaber, aipatutako laguntzen toki erakunde onuradunek, diruz lagundutako obra edo zerbitzuan aplikagarri den arautegia osoa betetzeko ardura dute, baita emateko orduan aurreikusitako baldintza guztiak betetzeko ardura ere. 5.- Diru-laguntzak eman zirenean finkatutako baldintzaren bat aldatu bada, diru-laguntza emateari buruzko erabakia alda daiteke. 17. artikulua.- Obren kontrola 1.- Zuinketa aktak eta obren harrera aktak egiten direnean, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Zerbitzuak izendutako teknikari bat egon daiteke bertan. Teknikari honek txostena egin beharko du, bidezkoa bada, sail eskudunak baimena eman dezan erakunde onuradunek eskatutako obren aldaketak, zabalkuntzak edo erreformak egiteko. 2.- Obra burutzen hasten direnetik amaitu eta 6 hilabete igaro arte, obratik hurbil ondo ikusteko moduan kartel bat jarri beharko da, obrari buruzko informazioa ematekoa. Kartela obra sustatu duen entitatearena izango da, eta obrako kontratistak berak finantzatu, hornitu eta jarri beharko du; Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren alorrean eskumena duen Foru Sailak emandako euskarriarekin bat etorriz egingo du. 3.- Toki Administrazioaren Sailak sei hilabetean behin obren egoerari buruzko eta ordaindutako diru kopuruari buruzko txostena bidaliko die Arabako Biltzar Nagusiei. 18. artikulua.- Behin-betiko diru-laguntza finkatu eta ordaintzea 1.- 16.1 artikuluan adierazitako esleipen erabakiaren ziurtagiria jakinarazi ondoren, hasieran emandako diru-laguntza 11. artikuluan aurreikusitakoari

Page 52: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

29

egokituko zaio eta hasierako diru-laguntza izatetik behin-betiko diru-laguntza izatera pasatuko da. 2.- Diru-laguntzaren berri ematen duen eta jasotzeko baldintzak finkatzen dituen Foru Xedapenak xedatutakoa betetzea derrigorrezkoa bada ere, toki erakunde onuradunei diru-laguntza modu honetara ordainduko zaie:

a) % 30 lanekin hasten direnean. b) % 40 obra ziurtapenak aurkeztu ondoren (behar bezala onetsita), esleitutako diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 50ekoa edo gehiagoko zenbatekoan. c) Gainontzekoa lanak amaitutakoan, eta ekarpena gutxituko da ikusiz gero burutu den zenbatekoa esleipenaren zenbatekoa baino txikiagoa izan dela.

3.- Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Lanen hasierari dagokion kopurua kobratzeko, toki erakundeek zuinketa egiaztatzeko aktaren eta lanen hasiera aktaren kopia aurkeztu beharko dute, baita toki erakundeak behar bezala onetsitako lehen ziurtagiria eta faktura ere. b) Ekarpenaren % 40 kobratzeko, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

- Esleipenaren baldintzetara egokitutako eta doitutako neurri zehaztuen ziurtagiria eta ziurtagiri bakoitzaren fakturak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak). Kontratatu duen toki erakundeen onespena izan beharko du dokumentazio horrek.

c) Gainontzekoa kobratzeko, lanak amaituta ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

- Lanaren harrera-aktaren kopia edo ziurtagiria. - Obraren azken ziurtagiria, kontratatu duen toki erakundeak onetsita, esleipenaren baldintzetara egokitutako eta doitutako neurriekin; baita prezio kontraesankorren aktak ere (kontratatu duen Administrazioak, kontratistak eta zuzendaritza fakultatiboak behar bezala egindakoak). - Jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak, kontratatu duen toki erakundeak onetsitakoak.

d) Diruz lagundutako obren zerbitzu-sarien diru-laguntza, ondoko modu honetara kobratuko da:

- Artikulu honen 3.-a) atalean aipatutako dokumentazioa baino ez da aurkeztu beharko; gainera, proiektua idazteagatik dagokion Elkargo ofizialak ikus-onetsitako minuta aurkeztu beharko da (toki erakundeak

Page 53: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

30

behar bezala onetsitakoa), kontzeptu horrengatik jaso beharreko diru-laguntzaren % 50 kobratzeko (kopuru hori 10. artikuluak xedatutakoaren arabera kalkulatuko da). - Zerbitzu-sariengatik jaso daitekeen guztira arte gelditzen dena, obra zuzendaritzari dagokion minuta, toki erakundeak behar bezala onetsitakoa, aurkeztu ondoren ordainduko da. - Foru Planaren deialdian kontzeptu horretarako berariaz eskatu diren eskaeren kasuan, proiektuak idazteagatiko zerbitzu-sariei dagokienez, Foru Arau honen 10. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkulatutako zenbatekoa ordainduko da; aldez aurretik, elkargoak ikus-onetsitako eta toki erakundeak onetsitako minuta aurkeztu beharko da.

Kasu guztietan, diru-laguntza jasotzeko eskatzen den dokumentazioa, Obra eta Zerbitzuen Foru Planean eskumena duen Sailean aurkeztu beharko da. Sail horrek diru-laguntzak ordaintzeko aginduko du Arabako Foru Aldundiaren zerbitzu tekniko eskudunen txostena eduki ondoren, obra ikuskatu ondoren eta emandako agiriak aztertu ondoren. Horretarako, egokitzat jotzen diren egiaztapen guztiak egin ahal izango dira eta egokitzat jotzen den dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango da. 4.- Bermeen erregimena. Behar baino lehenagoko ordainketak burutzeari buruzko bermeen erregimena -eta horrek artikulu honetako 2. atalean xedatutako diru-laguntzaren ordainketaren planifikazioa irudikatuko du-, honako modu honetan finkatu da:

a) Artikuluaren 3. puntuaren a) atalean finkatutakoa aurkezteaz gain, toki erakundeko idazkariak edo fede-emaileak emandako ziurtagiria ere aurkeztu beharko da; ziurtagiri horrek adieraziko du toki erakundearen altxortegiak bermatu egiten duela diruz lagundutako obrak finantzatzeko behar diren funtsak erabiltzeko moduan dituela berehala eta horretarako soilik, baita kontratistari ahalik eta lasterren ordaintzeko konpromisoa ere behar baino lehen egindako ordainketengatik jasotakoa dela-eta, obra ziurtagiriak eta horien fakturak jaso ondoren. b) Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsak (TEFFF) edo toki erakundeen itunpeko zerga-ordainketekiko partaidetza jasotzen duen antzeko figurak, behar baino lehenago egindako ordainketa horien bidez jaso den gehiegizkoaren itzulketaren eragina izango du.

Dagozkien zenbatekoak ordaintzeko, aldez aurretik exijitutako dokumentazioa aurkeztu beharko da eta Arabako Foru Aldundiko teknikariek edo obren jarraipen eta ikuskaritza funtzioak Aldundiak nori utzi eta horiek dokumentazio hori onartu beharko dute

Page 54: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

31

5.- Obra amaituta, enpresa esleipendunari egindako ordainketen ziurtagiria bidali beharko du toki erakundeak, eta hiru hileko epea izango du justifikazioa bidaltzeko, diru-laguntza benetan ordaintzen dionetik. 6.- Toki erakunde esleipendunak ondokoa eska diezaioke gai horretan eskumena duen Foru Sailari: zuzenean enpresa esleipendunari ordain diezaion aurkeztuta faktura bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zatia; horri esker, entitate horrek ez luke diru-laguntzagatik jasotako kopurua ordaindu izanaren egiaztapena aurkeztu beharko. 19. artikulua. Diru-laguntzen bateratasuna Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez diruz lagundutako obra edo zerbitzuak sustatzen dituen toki erakundeak, Foru Aldundiaren edo beste entitate, erakunde edo organismo baten (pribatu zein publiko) beste laguntza programa batzuetatik diru-laguntzarik edo laguntzarik jaso badu edo jasoko badu, diru-laguntza horiek guztiak bateragarriak izango dira, obra edo zerbitzuaren kostuaren % 100 gainditzen ez duten bitartean. Kopuru hori gainditzen badu, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidezko ekarpena % 100era heldu arte gutxituko da. 20. artikulua. Diru-laguntzak itzultzea 1.- Diru-laguntzak arautzen dituen foru araudian aurreikusitako kasuez gain, diruz lagundutako xedea edo helburua hamabost urteko epean iraunarazteko konpromisoa betetzen ez bada, jasotako kopuruak itzuli egin beharko dira eta ordainketa egin zenetik kalkulatutako berandutza interesak exijituko dira Ekonomia eta Aurrekontu Araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/92 Foru Arauaren 19. artikuluan finkatutako zenbatekoan. 2.- Halaber, diru-laguntzei buruzko foru araudian aurreikusitako arau-hauste eta zigorren araubidea aplikatu ahal izango da, hala badagokio. 21. artikulua.- Diru-laguntzak ezeztatzea eta errekurtsoak aplikatzea 1.- Laguntza hauek emateko finkatu diren baldintzak betetzen ez badira, diru-laguntza osoa edo zati bat ezeztatu ahal izango da (aldez aurretik dagokion espedientea eginda), jaso diren kopuruak itzultzeko eskatu ahal izango da eta, kasua balitz, legearekin bat etorriz egokiak diren ardurak exijitu ahal izango dira. 2.- Ezeztatutako laguntza horien zenbatekoak, beste laguntza batzuk emateko erabil daitezke, Obra eta Zerbitzuen Foru Planean sartzea modu egokia eskatu duten beste laguntza batzuetarako.

Page 55: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

32

XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa Obra eta Zerbitzuen Foru Arauaren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/CE Zuzentarauaren, 2000ko urriaren 23koaren, eraginpean dauden obretarako diru-laguntzaren onuradun diren toki erakundeek, aipatutako arau horretara egokitzeko helburuarekin arau hori betetzeko behar diren neurri guztiak hartuko dituzte. Bigarrena 11. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, diru-laguntza jaso dezaketen gehienezko aurrekontuak eta horien aplikazioaren xede diren obrak eta zerbitzuak, Foru Arau honetako 1. eranskinean zerrendatzen direnak izango dira. Hirugarrena Arabako Lurralde Historikoko Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluan derrigorrez Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren deialdien berri eman beharko da. Laugarrena Foru Arau honen babespean aurreikusten den laguntzen eta diru-laguntzen deialdia, bi urtean behinekoa izango da. Bosgarrena Hiru hileko epean, Foru Gobernuak Arabako Biltzar Nagusietara “obra txikiak” eta “auzoen arteko harremanak” programen egungo deialdiak berariaz arautzeko (edukia zein aurrekontu zuzkidura arautzeko) foru arau proiektua bidaliko du, biltzarrek izapidetzeko. Seigarrena Goi-sarean eragina duten ur hornidurarako obren eskaerak, eskumena duten Sailera bidaliko dira, hark burutu ditzan, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren irizpideen arabera baloratu ondoren.

XEDAPEN IRAGANKORRAK Lehenengoa Foru Arau hau indarrean sartu aurretik Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren deialdiaren kargura ebatzi diren laguntzak, eman ziren orduan oinarri izan zuten arautegiaren arabera arautuko dira eta ez dira aplikagarri izango Foru Arau honek jasotako xedapenak.

Page 56: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

33

Bigarrena Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei 2012-2015 epean Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiak, Diputatuen Kontseiluak 11/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, bi urteko indarraldia izango du (2012. eta 2013. urteak). Arau hau onetsi eta hilabeteko epean Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak aipatutako deialdia aldatuko du indarraldi berri hori ezartzeko. 2013. urtean Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren beste deialdi bat egingo da 2014. eta 2015. urteetarako; deialdi hori Arau honen arabera ebatziko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA Bakarra Foru Arau honek xedatutakoarekin kontraesankorrak diren edo bateraezin diren xedapen guztiak indargabetuta geldituko dira eta, bereziki, ondokoa: Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean Toki Erakundeen Obra eta Zerbitzuen beste instrumentu batzuei buruzko apirilaren 24ko 14/1997 FORU ARAUAREN II. Titulua.

AZKEN XEDAPENA Bakarra Arabako Foru Aldundiari, Foru Arau hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen osagarri guztiak egiteko eskumena ematen zaio.

I. ERANSKINA

I. KAPITULUA.- “Oinarrizko azpiegitura obren” definizioa Besterentzeagatiko gastuak Beste erakunde batzuek oinarrizko azpiegituren banaketa obrak egiteko egin behar dituzten besterentzeen ondoriozko gastuak dira besterentzeengatiko gastuak. Edateko ura etxean banatzeko sarea Edate ura banatzeko sarea —behe-sarea eta goi-sarea—, kontsumo guneetaraino, fabrikatzeko obrak, pieza bereziak, balbulak, bentosak eta instalazioaren funtzionaltasuna bermatzen duten gainerako elementuak, baita ukitutako ondasun eta zerbitzuak birjartzea ere, sartzen dira. Sareetan erabili beharreko materialak, emango den zerbitzurako egokiak izango dira.

Page 57: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

34

Kanpoan geldituko dira lursail partikularrean egindako banakako deribazioak, banakako kontagailuak eta, orokorrean, interes partikularra bakarrik daukaten sareak. Ibilbide orokorrak zein banakako deribazioek legez finkatutako eta zerbitzuan diren etxe, industria eta merkataritza horniketa beteko dute. Kanpoan geldituko dira urbanizatzeko asmotan diren lursailak, baratzeak eta alfer lurrak, aurri egoeran dauden edo zerbitzutik kanpo dauden eraikinak edo instalazioak eta, orokorrean, lurrak ureztatzeko erabiltzen diren horniketak. Foru Arau honen aplikazioaren ondorioetarako, “Sareen berrikuntza oso"tzat hartuko da sareen orokortasunean egindako jarduera, nahiz eta guztietan eragina ez izan. Erabili beharreko materialak zein sarearen diseinua, kalkulua, burutzapena eta egiaztapena, indarreko arautegiak xedatutako baldintzetara egokituko dira. Hondakin uren saneamenduko sare orokorra Etxeetako hondakin urak hustean datza, isurketak biltzen dituzten kolektoreak, ur beltz guztiak biltzeko eta arazketa sistemetarako bideratzeko adar nagusiak eta bigarren mailakoak barne. Ondokoak sartzen dira: etxeetarako ur hondakinak husteko sarearen ibilbidea, bere obra zibila, fabrika obrak eta instalazioaren funtzionamendua bermatuko duten gainerako elementuak, baita ondasunak eta zerbitzuak lehengoratzea ere. Erabili beharreko materialak zein sarearen diseinua, kalkulua, burutzapena eta egiaztapena, indarreko arautegiak xedatutako baldintzetara egokituko dira. Kanpoan geldituko dira lursail partikularrean egindako banakako deribazioak eta, orokorrean, interes partikularra bakarrik daukaten sareak. Ibilbide orokorrak zein banakako deribazioek legez finkatutako etxe, industria eta merkataritza horniketa beteko dute. Kanpoan geldituko dira urbanizatzeko asmotan diren lursailak, baratzeak eta alfer lurrak, aurri egoeran dauden edo zerbitzutik kanpo dauden eraikinak edo instalazioak eta, orokorrean, eraikin batera lotuta ez dauden hartune guztiak. Foru Arau honen aplikazioaren ondorioetarako, “Sareen berrikuntza oso"tzat hartuko da sareen orokortasunean egindako jarduera, nahiz eta guztietan eragina ez izan.

Page 58: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

35

Hondakin urak arazteko sistema (Hondakin Uren Araztegia). Hiri jatorriko hondakin urak arazteko edozein sistema sartzen da hemen, industria eta abeltzaintza jatorrikoak izan ezik. Dena dela, arazketa sistemaren edukiera eta eraginkortasuna justifikatu beharko dira, bai erabili beharreko materialei dagokienez, bai sarearen diseinuari, kalkuluari, burutzapenari eta egiaztapenari dagokionez; horiek indarreko arautegiak xedatutako baldintzetara egokitu beharko dira beti. Euri urak husteko sarea Hiru lur finkatuaren eremuan euri urak husteko sarea da. Ondokoak sartzen dira: euri urak husteko sareen trazadura, bere obra zibila, fabrika obrak eta instalazioaren funtzionamendua bermatuko duten gainerako elementuak, baita ondasunak eta zerbitzuak lehengoratzea ere. “Saneamenduko sare orokorraren” oharrei jarraitu beharko dizkiete erabili beharreko materialek. Euri uren bilketa ur beltzetatik bereizi gabe egiteko, berariazko justifikazio tekniko beharko da, ahal izanez gero biek berezitako husteko sareak erabiliko baitituzte. Erabili beharreko materialak zein sarearen diseinua, kalkulua, burutzapena eta egiaztapena, indarreko arautegiak xedatutako baldintzetara egokituko dira. Zoladurak Hiri bide sarean zoladuraz urruna edo malgua ipintzean datza. Ondorio horietarako, hiri kale sare mota bi bereizten dira, Arabako herrigune osaketako ezaugarri mota biren arabera:

1.- Hiri sare trinkoa, kalez, plazez eta beste hiri bideez osatuta. Kasu horretan, zoladurak ale egiturako oinarri eta azpi-oinarri trinkoaz eta asfalto edo hormigoizko errodadura geruzaz osatuta egongo da. Akabera ofitikoa izan daiteke, asfaltozko zoladuraren kasuan, baina onartzen dira beste akabera batzuk (galtzada-harria, etab.) hormigoizko zoladuren kasuan, hiri ingurunearen arabera justifikatu beharko da. 2.- Hiri sare barreiatua. Ez ditu benetako kaleak osatzen, etxebizitzetara, ekipamenduetara edo zerbitzuetara iristeko bideen sarea baino ez da (dentsitate handiagokoa edo txikiagokoa). Zerbitzu edo ekipamendu horiek erabiltzen dira eta udal edo kontzejuen eskumenekoak dira. Zoladurari dagokionez, indusketa, fresaketa, ale egiturako oinarri trinkoa eta asfalto errodadura geruza edo hormigoizko zoladura, kasuaren arabera, jarriko da.

Page 59: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

36

Zoladura lantzat hartutakoen kasuan, diruz lagun daitezkeen aurrekontuak ondoko taulan agertzen diren eraikitako m2 bakoitzeko aleko prezioak aplikatzean ondorioztatzen direnak dira:

€/m2

Hormigoia 45,24 Hormigoia, 93,65 Hormigoi inpresoa 69,32 Asfaltozko aglomeratua 35,45 Aglomeratu indartua / Azaleko tratamendua

19,87

Prezio hauek deialdi bakoitzean eguneratuko dira, Dagokion Teknikarien Elkargoak finkatzen dituen moduluen arabera. Prezio horietan sartuta daude burutze materialaren gastu guztiak (indusketa, fresaketa, oinarria, ale egiturako azpi-egitura eta asfaltozko edo hormigoizko aglomeratuko akaberak, hormigoia bakarrik edo beste material batzuekin batera – lauza, galtzada-harr ia harlauza, etab.— sareak, zintarriak eta ertzeko erretenak barne),orokorrak eta ezar zaizkien zergak. Kale sarearen zoladurak taulan definitutako erabilera bat baino gehiago dakartzanean, bakoitzari proiektatutako azaleraren arabera zenbatuko da. Energia, argia eta telefonia banatzeko sare elektrikoak jartzeko asmoz lurpeko kanalizazioak eginarazten dituzten zolatzeko obretan (eta gaur egun aireko lineen bidez bermatzen bada horren zerbitzua), diruz lagun daitekeen aurrekontua ondokora mugatuko da:

- Obra zibila eta kanalizazioa, telefoniako eta energia elektrikoko horniketarako kanalizazioetarako. - Argiteri publikorako obra zibila, kanalizazioa, argiak eta hoditeri elektrikoak.

Kasu guztietan ondoko baldintzak bete beharko dira:

1.- Hobe eroale biluziek osatzen badituzte energia elektrikoa edo argia banatzeko sareak. Ez dute betekizun hau bete beharko garrantzi historiko edo artistikoa dela-eta tratamendu berezia behar duten eta Birgaitze Integratuko Eremuan dauden alde zaharrek. 2.- Instalazioetako titular diren enpresek, idazki baten bidez, ondoko konpromisoa gain hartuko dute: bost urteko epean lurpeko sareen funtzionamendu egokirako beharrezkoa den material elektrikoa eta telefoniakoa jartzekoa, beren kontura, enpresa horiek erakunde publikoen ekarpenaz baliatu edo ez. Halakorik egiten ez badute, toki erakundeek eurek

Page 60: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

37

instalatzeko konpromisoa gain hartuko dute gehien jota 10 urteko epean eta titularren kontura.

Murruak Diru-laguntza jaso dezakete lursail publikoak eusteko hormek. Argiteria publikoa Eremu publikoak (kaleak, bideak, plazak, parkeak, lorategiak, gaineko pasabideak, lurpeko pasaguneak, besteak beste) argiztatzeko azpiegitura eta instalazioak. Ondoko jarduerak ez dira diruz lagunduko: hiri altzarien kanpoko argiztapena (markesinak, kabinak, trafiko kartelak, etab.), bide publikoko edikuluak (kioskoak, komun publikoak, etab.), apaintzeko argiak (monumentuak, eraikinetako fatxadak, eta.), baliza argiztatuak, seinale argiztatuak, igerilekuak eta aldi baterako instalazioetakoak (azokak, berbenak, etab.). Argiztapen efikazia handiena duten argiak erabiliko dira (lm/w), adibidez, Presio Handiko Sodioko Bapore argiak (VSAP), argiztapen efikazia (lm/w) eta errendimendu kromatiko handiagoa dutelako. Edozein modutan, argiztapenak indarreko arautegiek finkatutako argiztapen eta uniformetasun mailak bete beharko ditu. Argiztapen lanen kasuan, diruz lagun daitezkeen aurrekontuak ondoko taulan agertzen diren aleko prezioak aplikatzean ondorioztatzen direnak dira. MOTA Euro unitateko

Zutabe/makulu berrien gaineko argia 1.050,00

Beso berrien gaineko argia 700,00

Berriz erabilitako zutabe/beso/makuluen gaineko argia 450,00

Prezio hauetan ondoko guztiak sartzen dira: argi-puntu bat guztiz instalatzeko, konektatzeko eta ondo funtzionatzen uzteko sortzen diren kostu guztiak, baita zimendatzea eta energia aurrezteko neurriak (puntu bakoitzean gutxituz gero), gastu orokorrak eta ezar zaizkien zergak ere. Elektrifikatzea Energia aurreztea eta, beraz, toki erakundeentzat gastu arrunta gutxitzea ekarriko duten berritze obra guztiak. Energia aurrezteko sistema batzuen bidez (led-ak, mugimenduaren bidez pizteko sistemak, energia fotovoltaikoa edo termikoa sortzea, etab.). Oinezkoen segurtasuna Pertsonen segurtasunari emango zaio lehentasuna, bai zeharbideetan, bai

Page 61: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

38

herriko gainontzeko kaleetan, oinezkoari segurtasunez ibiltzeko eremu bat eskainiz. Gainera, abiadura gutxitzeko sistemak ere jaso dira, Errepideetan eskumena duen Foru Sailarekin batera.

II. KAPITULUA.- “Ekipamenduetako obretarako” diru-laguntza jaso dezaketen gehienezko aurrekontuak

Diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua Inbertsio publikoetan arrazionalizazio egokia ziurtatu eta herri funtsen aplikazio eraginkorrena lortzeko, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Foru Arauak finkatutako ekonomia eta errentagarritasun sozialaren irizpideak elkarrekin hartuta, kasu bakoitzean adierazitako diru-laguntzaren ehunekoa aplikatu ahal izateko, diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua (PMS) honako formula hau aplikatuz lortuko da:

PMS = “M” x “SC” non:

- “M” eraikitako azaleraren prezioaren modulua da eta €/m2-tan ematen da. Modulu hori aldatu egingo da ekipamenduaren erabileraren arabera. - “SC” proiektatutako azalera eraikia da. Ezin daiteke izan Entitatearen tamainaren arabera ekipamenduaren erabilera mota bakoitzarentzat definitutako gehienezko azalera babesgarria baino handiagoa.

Formula hau diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua zehazteko aplikatu da erabilera bakarreko ekipamenduen kasuan, hau da, obra osoa xede zehatz eta definitu bakar bati dagokionean. Baliteke lokal bera aukerako erabilera batzuetarako erabiltzea. Kontzeju aretoa, gizarte etxea, erretiratuen zentroa, etab. Kasu horretan, diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua aurreko formularen arabera zehaztuko da eta erakundearentzat mesedegarriago diren modulua eta koefizientea aplikatuko dira. 2.- Lokal batzuetan zenbait erabilerarako erabiliko den eraikin batean edo eraikin baten gainean jarduera burutzeko helburu duen obra batean diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua zehazteko, erabilera bakoitzaren PMSak banan-banan zehaztuko dira eta PMS handiena duena nagusitzat hartuko da. Erabilera nagusiaren PMS honi eraikinaren beste erabilera batzuenak gehituko zaizkie, % 30ean murriztuta. Beraz, aipatutako diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua honako formula hau aplikatuz lortuko da:

n PMS = “M1” x “SC1” + 0,7 x [“Mi” x ”SCi”]

Page 62: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

39

i=2 non:

- “M1” eraikitako azaleraren prezio modulua da, €/m2-tan adierazita, eraikinaren erabilera nagusiari aplikatu beharrekoa. - “SC1” eraikinaren erabilera nagusirako proiektatu den azalera eraikia da. Ezin daiteke izan Entitatearen tamainaren arabera erabilera horretarako definitutako gehienezko azalera babesgarria baino handiagoa. - “Mi" eta “SCi” erabilera motaren arabera eta proiektatutako azalera eraikiaren arabera eraikitako azaleraren prezio moduluak dira. Proiektatutako azalera eraikiak ezingo du gainditu xede den entitatearen erabilera eta tamainaren araberako azalera babesgarria, hurrenez hurren, eraikinak lokal ezberdinetan izango dituen bigarren mailako erabilera jarraituen arabera.

3.- Ez da mugatuko eranskin honetan sartutako erabilerak dituzten eta edozein motako berariazko babesa duten eraikin katalogatuetako esku-hartzeak burutzeko aurrekontua, baina izaera berezia egiaztatzen duen erakunde eskudunaren agiria edo txostena eskatuko da. Ekipamenduaren erabileren definizioa 1.- Udaletxea: Alkatearen bulegoa, osoko bilkuren aretoa, idazkaritza, jendaurreko arreta duen administrazioa, agiritegiak, komunak, biltokia eta sarbideak sartzen dira hemen. Gizarte laguntzailearen bulegoa, talde politikoentzako lokalak, aholkulari teknikoen bulegoak, Bake Epaitegiaren lokala, etab. ere sar daitezke. 2.- Kontzeju Etxea: Administrazio Batzarrerako lokala (bilerak eta agiritegia), Kontzeju irekietarako bilkuren aretoa, komunak, sarbideak eta biltokia hartzen ditu. Arabako 16 kontzeju itxientzako (Dulantzi, Antoñana, Armiñon, Berantevilla, Bernedo, Izarra, Larrimbe, Lezama, Maeztu, Langraiz Oka, Urbisu, Rivabellosa, Santikurutze Kanpezu, Saratxo, Legutio eta Zambrana) beharrezkotzat jotzen den Kontzeju Etxeak ez du bilkura aretorik behar eta, beraz, txikiagoa izango da. 3.- Gizarte Etxea: Gizarte Etxea titulartasun publikoa duen zentroa da, Udaletxeaz edo Kontzejuen Etxeaz bestekoa, eta hiriguneko biztanleen arteko gizarte-harremanak eta kultur harremanak sustatzeko erabiltzen dena. Udal izaerarik ez duten Gizarte Etxeen kasuan, lokal berean Gizarte Etxearen berezko erabilera nagusiaz gain, beste erabilera batzuk ere egingo dira, gazte kluba, erretiratuen kluba, erabilera anitzerako aretoa edo beste gizarte eta kultura jarduera batzuk.

Page 63: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

40

4.- Mediku kontsultategia: Udalerrirako izendatu diren medikuak eta OLTak herriko gaixoen kontsulta medikoaren arretarako erabiliko duten lokala. Medikuaren bulegoa, sendatzeko gela, itxarote-gelak eta zaintza gelak izango ditu. Udal esparruan konpontzeko, mantentzeko edo aldatzeko obrei erantzun ahal izango zaizkie. 5.- Ikastetxea, Eusko Jaurlaritzarena edo titulartasun publikokoa. Kasu horretan, toki erakundeak derrigorrez burutu behar dituen konpontze, mantentze edo aldatze obrei soilik erantzun ahal izango zaie. 6.- Kirol Instalazioak: Obra eta Zerbitzuen Foru Plana arautzean kirol instalazioak euren berariazko erabileraren arabera bereizi dira: Bolatokiak, igerilekuak, kiroldegian, pilotalekua, futbol-zelaiak eta kirol pistak. Ekipamendu bakoitzean kirol jarduerarako berarako behar diren instalazioak sartzen dira, baita kasu bakoitzean behar diren osagarriak ere: harmailak, sarbideak, komunak, ura kloratzeko eta zirkulatzeko ekipoak, igerilekuen kasuan, etab. Arautzeko arautegiak finkatutakoarekin bat etorriz, kontzejuek ondoko instalazio hauek eska ditzakete soilik: bolatokiak, estali gabeko pilotalekuak eta kirol pistak, baita estali gabeko pilotalekuak estaltzeko lanak ere, betiere herrian ez badute beste pilotaleku estalirik. Baina eremu handiagoetarako, udaleko edo udalaz gaindiko eremuetarako, Foru Planak azaldutako kirol instalazio guztiak gain har ditzake, betiere obraren sustapena eta geroko kudeaketa udalak edo gorako erakunde batek egiten badu. Igerilekuen inguruko lanek Eusko Jaurlaritzako arauak bete beharko dituzte. 7.- Parkeak eta lorategiak: Jabetza publikoko espazioak, berdegune izango direnak edo lore apaingarriak dituztenak; herrietako biztanleek erabil dezaten eta disfruta dezaten jarri dira. Atal honetatik kanpo geldituko dira aisialdirako tokiko parkeak eta Nareak sarekoak. 8.- Gurtza lekuak: Erabilera honen barruan sartzen dira gurtzarako irekita dauden tenplu, eliza eta eraikinak, betiere titulartasun publikoa badute. Planaren laguntzatik kanpo geldituko dira oin berriko eraikuntzak edo azalera handitzeko lanak. 9.- Hilerriak edo pertsonak lurperatzeko erabiltzen diren esparruak. Ekipamenduaren elementu komunak baino ez dira aintzat hartuko: horma edo hesia, sarbideak, aparkalekua, barneko kaleak, etab. Horma-hilobiak eraikitzeari ez zaio lagunduko. Toki mailan, konpontzeko edo albotik zabaltzeko lanak baino ez dira jasotzen. Udal mailan, obra gehiago hartzen dira aintzat, beste hilerri batzuk eraikitzea

Page 64: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

41

barne. 10.- Udalaren edo kontzejuaren erabilerarako biltokia: Aipatutako erabilera orokorrerako da, udalaren edo kontzejuaren gauzak gordetzeko. 11.- Eguneko arretarako zentroak: Egunez adineko pertsonei edo desgaituei arreta egiteko berariazko zentroak, udalarenak zein udalen artekoak. Mota horretako diru-laguntza jasotzeko, eskatu duen Udalaren eta Gizarte Ekintzan eskumena duen eta eskatutako ekipamenduan zerbitzua emango duen Foru Sailaren artean berariazko Hitzarmen bat izenpetu beharko da aldez aurretik. 12.- Futbol-zelaietako edo eta igerileku irekietako aldagelen eraikinak: Aldagelak, komunak, botikina eta material gordetzeko biltoki txiki bat izango dituzten eraikinak dira. Udalaren eremuko eta herrien arteko eremuko jarduerei erantzun ahal izango zaie. 13.- Hondakinen edukiontzi lurperatuen instalazioak. Edukiontziak lurperatzeko formulen bidez hiri hondakin solidoak biltzeko sistemak instalatzea (eraikitzea) da. Eranskinean adierazitako moduluak finkatuko du diru-laguntza, instalatutako unitate bati dagokiona. Horren gainean dagokion ehunekoa aplikatuko da. Instalatutako unitate bakoitzagatik ez da 2.500,00 euro baino gehiagoko laguntzarik emango, eta hondakin mota bakoitzerako instalatu daitezkeen unitateen kopurua ez da, herrigune bakoitzean, 30 biztanleko unitate batekoa baino gehiagokoa izango. 14.- Toki erakundeetan komertzioak sortzeko eraikin publikoak, merkataritza jarduerarik ez dagoen lekuan. Obra amaitzen denetik, gehien jota bost urteko epean jarduerarekin hastea exijituko da. 15. Herriguneetan hiri hondakin solidoen edukiontziak ezkutatzeko zurezko panelak edo bestelako sistemak.

Eraikitako azaleraren araberako moduluak Aurretik adierazi diren erabilera bakoitzeko euro modulu bat finkatzen da eraikitako azaleraren metro karratuko. Bertan, burutzapen materialaren kostuak, gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa sartzen dira, baita ekipamendu horren eraikuntzarako bota behar diren instalazio guztien eraispenak ere, eraispena beharrezkoa denean. Aipatu diren kirol instalazioetarako, aintzat hartu beharreko azalerak ondokoak dira: Futbol-zelaiaren kasuan, joko eremua bera, eta igerilekuan kasuan, ur azalera.

Page 65: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

42

Modulu horiek, Eranskinaren Laburpen Taularen lehen zutabean daude. Prezioak urtero eguneratuko dira dagozkien Elkargo Profesionalen moduluen arabera edo Foru Arau honen 11.3. artikuluak aurreikusitakoaren arabera.

Obraren burutzapenaren izaera Obren izaeraren arabera, diru-laguntzaren ehuneko batzuk ezarriko dira, Foru Arau honen 9. artikuluaren taulan jaso den moduan. Honako obra izaera hauek jaso daitezke:

1.- Oin berria edo eraikin berri bat eraikitzea aurretik eraikinik ez duen lurzoru baten gainean edo dagoen eraikina eraitsi den espazio baten gainean. Azken kasu horretan, eraispenaren kostua obra berriaren banakako kostuaren barruan sartzen da. 2.- Aurretik dagoen eraikin bat birgaitzea (funtzionala zein eraikuntza aldetik egindakoa), eraikin osoari edo zati bati denboraren poderioz edo beste arrazoi batzuk direla-eta galdu dituen ezaugarri fisikoak edo funtzionalak itzultzeko helburuarekin. Aldez aurretik eraikin bat egon behar du. Ez dira aintzat hartuko fisikoki, edo hirigintzaren edo ekonomiaren ikuspegitik aurri egoeran dauden eraikinak, hau da, konponketa kostuak konponduko den eraikinaren edo zatiaren egungo balioaren % 50 gainditzen duenean. Arkitektura, historia etab.eko balioen arabera babes motaren bat duten eraikinen kasuan, ez da muga hori aintzat hartuko. Birgaitu beharreko eraikinak edonolako babesik badauka, obraren kostuaren gehikuntza katalogatutako birgaitze lanen berariazko programen bidez izapidetu beharko da.

3.- Zabalkuntza: Aurretik dagoen eta erabiltzen den eraikuntza bati azalera erabilgarria eransteko proiektatzen den obra. Zabalkuntzak ezin dezake gainditu aurretik dagoen eraikinaren azalera erabilgarriaren % 40. 4.- Aldatzea: Dagoen eraikinaren ezaugarri fisikoak eta funtzioak aldatzeko egiten den obra, funtzionaltasuna hobetzeko, indarrean dagoen araudiri egokitzeko (adibidez, arkitektura mugak kentzeko egiten diren obrak, etab.). 5.- Konponketak eta mantentze-lanak: Erabileraren ondorioz narriatu diren osagai fisiko edo funtzionalak konpontzeko lanak dira, baita eraikinak beren funtzioa ondo betetzeko moduan egon daitezen egiten diren obrak ere. Obra zehatzak dira, dagoen eraikin edo instalazio baten egin beharrekoak.

Page 66: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

43

Eraikitako gehienezko azalera babesgarriaren estandarrak, erabiltzaileen araberakoak Diruz lagun daitekeen gehienezko aurrekontua zehazteko, eraikitako metro karratu bakoitzeko euro moduluarekin biderkatu behar den beste faktore bat aurreikusitako ekipamendurako proiektatu den edo aurreikusi den eraikitako azalera osoa da. Baina benetako beharrizanetarako gehiegizkoak diren obrak ez egiteko, ekipamenduaren erabilera edo xede bakoitzerako gehienezko azalera babesgarriak finkatuko dira, balizko erabiltzaileen araberakoak. Gehienezko azalera babesgarri horiek zehazteko, obraren jabetza eta, finean, ekipamenduaren jabetza, kontzeju batena edo udal batena den izango da kontuan. Gehienezko azalera babesgarri gisa dauden azalerak, eranskin honen laburpen taulan daude. Kasu gehienetan, erreferentzia eraikitako azalera osoa da, futbol-zelaiaren kasuan (jokoaren zelaiak berak mugatzen du azalera) eta igerilekuaren kasuan (ur azalera hartzen du kontuan) izan ezik. 16 kontzeju itxietan, Kontzeju Etxerako babes daitekeen gehienezko azalera 50 metro karratukoa izango da. Beraz, laburpen taulan azaldutako azalerak kontzeju irekiei dagozkie. Kontzejuek edo Administrazio Batzarrek egindako eskaeretan kontuan hartzeko moduko herritarren kopurua ekipamendua jarriko den herrigunekoa izango da, Kontzeju Etxeetan izan ezik, ezen kasu horietan kontzejua osatzen duten herriguneetan bizi diren biztanle guztiak hartu behar baitira kontuan. Udalek egindako eskaeretarako biztanleen tarte kopuruak udalerriko biztanle guztien kopuruari dagozkio. Udalez gaindiko sustapen eta jabetzako ekipamenduetan babesten diren gehienezko azalerak udal mailan finkatutakoen analogiaz aplikatuko dira. Laburpen taulan ikus daitekeenez, ez da diru-laguntzarik emango 51 biztanletik beherako herriguneetan estali gabeko pilotalekua egiteko, 20 biztanletik beherako herriguneetan bolatokia egiteko, 300 biztanletik beherako udalerrietan estali gabeko igerilekua egiteko ezta 1601 biztanletik beherako udalerrietan igerileku estalia egiteko. Ekipamendu guztiek bideragarritasun ekonomikoko plan bat aurkeztu beharko dute, eta plan horretan erakutsi beharko dute toki erakundeak jasan beharko dituen mantentze-gastuek ez dutela toki erakundearen kontuetan defizitik sortuko.

Page 67: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

44

Hiri altzariak Laguntza jaso dezaketen hiri altzariak, urbanizazioaren altzari osagarriko elementuak dira. Hona hemen diruz lagun daitezkeen gehieneko aurrekontuak:

1.- Jesarleku publikoak. Edozein mota edo modelokoak onartzen dira. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 300 euro/unitatea izango da, instalatzeko kostuak barne. 2.- Zakarrontziak. Edozein mota edo modelokoak onartzen dira. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 120 euro/unitatea izango da, jartzeko kostua barne. 3.- Autobus markesinak. Edozein mota edo modelokoak onartzen dira. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 600,00 euro/unitatea izango da, jartzeko kostua barne. 4.- Babesteko barandak. Edozein mota eta modelokoak izan daitezke. Laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua ondokoa da: 100 euro metro lineal bakoitzeko.

Page 68: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

45

OZFPn ERAIKITAKO GEHIENEZKO AZALERA BABESGARRIAREN ESTANDARRA, BIZTANLERIAREN ARABERA

HERRIGUNEETAKO BIZTANLEAK UDALERRIETAKO BIZTANLEAK

ERABILERAK Eraikitako azal. Mod.

(€/m2)

< 20 20 / 50 51 / 100

101 / 200

201 / 500

> 500 < 300 300 / 600 601 / 1.100

1.101 / 1.600

1.601 / 4.000

> 4.001

UDALETXEA/ KUADRILLAREN EGOITZA 1.598,63 200,00 250,00 300,00 375,00 475,00 575,00

KONTZEJU ETXEA 1.598,63 50,00 50,00 100,00 150,00 200,00 250,00

GIZARTE ETXEA

Gazteena 1.385,38 50,00 75,00 100,00 125,00 150,00 175,00

Erretiratuena 1.385,38 50,00 75,00 100,00 125,00 150,00 175,00

Erabilera anitzeko aretoa 1.385,38 40,00 70,00 80,00 100,00 120,00 160,00 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00

Liburutegia 1.331,72 40,00 50,00 60,00 70,00 80,00 90,00

Haurtzaindegia 1.066,22 20,00 30,00 40,00 50,00 60,00 70,00

EGUNEKO ARRETARAKO ZENTROA 1.385,38 200,00 240,00 280,00 320,00 360,00 400,00

MEDIKU KONTSULTATEGIA 958,89 20,00 20,00 30,00 30,00 40,00 40,00 40,00 50,00 60,00 70,00 80,00 90,00

IKASTETXEAK 1.066,22

KIROL INSTALAZIOAK

Kiroldegia 1.598,63 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00

Pilotaleku estalia 971,29 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00

Igerileku estalia 1.598,63 750,00 1.000,00

Pilotaleku irekia 636,91 240,00 240,00 240,00 400,00 240,00 240,00 240,00 240,00 240,00 400,00

Pilotaleku irekiaren estalpea 334,38 240,00 240,00 240,00 400,00 240,00 240,00 240,00 240,00 240,00 400,00

Bolatoki irekia 221,72 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00

Bolatoki estalia 388,91 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00

Bolatoki itxia 444,64 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00 125,00

Futbol-zelaia 118,63 5.000,00 5.000,00 5.000,00 5.000,00 6.000,00 6.000,00

Igerileku irekia 691,98 250,00 325,00 500,00 750,00 1.000,00

Futbol-zelaiko eta igerileku irekietako aldagelen eraikina

905,23 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00

KIROL PISTAK

Lurrezkoak, drainatzerik gabe 40,95 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00

Hormigoi edo asfaltozkoa 73,44 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00

Belarrekoak, zoladura berezikoak edo drainatutako lurrekoak

118,63 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00 800,00

Page 69: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

___________________________________________________________________________

46

PARKEA KETA LORATEGIAK

Ur hodiz ureztatua 25,42 100,00 200,00 300,00 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00 1.400,00 1.600,00 1.800,00

Aspresorez ureztatua 36,72 100,00 200,00 300,00 400,00 500,00 600,00 800,00 1.000,00 1.200,00 1.400,00 1.600,00 1.800,00

ERLIJIO ERAIKINAK

Gurtza lekuak 799,31

Hilerriak 547,94 40,00 80,00 100,00 120,00 140,00 180,00 200,00 300,00 400,00 500,00 600,00 700,00

HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETARAKO INSTALAZIO LURPERATUAK

5.000,00

ZERBITZUEN BILTEGIA 480,15 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00 100,00 120,00 140,00 160,00 180,00 200,00

Page 70: 33/1997 FORU ARAUA, 1997KO ABENDUAREN 19KOA, ARABAKO ... · 33/1997 foru araua, 1997ko abenduaren 19koa, arabako lurralde historikoaren 1998rako aurrekontu egiterapenari buruzkoa

21/2013 FORU ARAUA, EKAINAREN 27KOA, AUZO HARREMANAK SUSTATZEKO EKIMENETARAKO ETA ARABAKO TOKI ERAKUNDEETAN OBRA

TXIKIAK GAUZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMAK ARAUTZEN DITUENA. (ALHAO 76 zk., 2013ko uztailaren 5eko)

XEDAPEN INDARGABETZAILEA Indargabeturik uzten dira aurreko xedapen guztiak Foru Arau honen aurkakoak badira, kontraesanean badaude edo ezin badira uztartu eta bereziki Obren eta Zerbitzuen Foru Plana arautzen duen 14/1997 Foru Arauko IV. titulua eta Arabako Foru Aldundiak tokiko erakundeen obra eta zerbitzuekin lankidetzan ibiltzeko bestelako tresnak.