2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

12
9 3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea? 4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial 2. unitatea. Zer da irakurtzea eta idaztea? Unitate honetan, irakurle eta idazle adituak garen aldetik, irakurketaz eta idazketaz dugun irudia ekarriko dugu gelara, eta hainbat autoreren definizioekin alderatuko dugu irudi hori osatzeko. Gogoan izan bigarren unitate honetan irakurle eta idazle adituek egiten duten irakurketaz eta idazketaz ari garela, eta inolaz ere ez HHko ikasleek egiten dutenari buruz. Izan ere, irakurketa eta idazketaren ikaskuntza prozesu luzea baita, ezinbestean HHko etapatik harago luzatzen dena. Sinetsita gaude HHn hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzarik egingo bada ganoraz, lehendabizi, irakasleok argi asko izan behar dugula zer den “ondo” idaztea eta “ondo” irakurtzea; edo nahiago bada, zer den modu autonomo eta esanguratsuan irakurtzea eta idaztea. Amaitzeko, aipatu besterik ez, HHko etapari dagokionez, helburua dela hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, eta inondik ere ez etaparen amaieran ikasleak modu autonomo eta esanguratsuan testu idatziak irakurtzeko eta idazteko gai izatea. Ikasiko duzu: Zeinen prozesu konplexua den testu bat idaztea eta irakurtzea, eta horretarako, zenbat ezagutza eta prozedura jartzen ditugun abian testuak ulergarri eta esanguratsu izan daitezen. Zure irakurketa eta idazketa prozesuak aztertzen eta ebaluatzen. HHko ikasleak zer egiteko gai diren hizkuntza idatziarekin. UNITATE AMAIERAKO DERRIGORREZKO JARDUERA Deskribatu egoera jakin bat, non hizkuntza idatzia erabili beharko duzun, hau da, testu bat irakurri eta beste testu bat

description

zer da irakurtzea eta idaztea?

Transcript of 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

Page 1: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial

2. unitatea. Zer da irakurtzea eta idaztea?

Unitate honetan, irakurle eta idazle adituak garen aldetik, irakurketaz eta idazketaz dugun irudia ekarriko dugu gelara, eta hainbat autoreren definizioekin alderatuko dugu irudi hori osatzeko. Gogoan izan bigarren unitate honetan irakurle eta idazle adituek egiten duten irakurketaz eta idazketaz ari garela, eta inolaz ere ez HHko ikasleek egiten dutenari buruz. Izan ere, irakurketa eta idazketaren ikaskuntza prozesu luzea baita, ezinbestean HHko etapatik harago luzatzen dena.

Sinetsita gaude HHn hizkuntza idatziaren ikas-irakaskuntzarik egingo bada ganoraz, lehendabizi, irakasleok argi asko izan behar dugula zer den “ondo” idaztea eta “ondo” irakurtzea; edo nahiago bada, zer den modu autonomo eta esanguratsuan irakurtzea eta idaztea.

Amaitzeko, aipatu besterik ez, HHko etapari dagokionez, helburua dela hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, eta inondik ere ez etaparen amaieran ikasleak modu autonomo eta esanguratsuan testu idatziak irakurtzeko eta idazteko gai izatea.

Ikasiko duzu:

Zeinen prozesu konplexua den testu bat idaztea eta irakurtzea, eta horretarako, zenbat ezagutza eta prozedura jartzen ditugun abian testuak ulergarri eta esanguratsu izan daitezen.

Zure irakurketa eta idazketa prozesuak aztertzen eta ebaluatzen. HHko ikasleak zer egiteko gai diren hizkuntza idatziarekin.

UNITATE AMAIERAKO DERRIGORREZKO JARDUERA

Deskribatu egoera jakin bat, non hizkuntza idatzia erabili beharko duzun, hau da, testu bat irakurri eta beste testu bat idatzi beharko duzun. Ondoren, testua ulertzeko eta testua idazteko egin duzun prozesu oso-osoa azaldu xehetasun osoz (unitate honen azken orrialdean argibide gehiago topatuko dituzu lana egiteko)

Page 2: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

2.1. Zer egiten dugu irakurtzen eta idazten dugunean? (1.saio presentziala)

1. jarduera (1. saio presentziala)Definitu zure hitzekin zer den irakurtzea eta zer den idaztea; eta esaguzu lerro gutxi batzuetan zure ustez idazle eta irakurle ona ote zaren eta zergatik. Idatzi erantzunak eta gorde, aurrerago berreskuratu behar izango dituzu eta.

Nire ustez irakurtzea da…

Nire ustez idaztea da…

Nolako irakurle eta idazlea zara? Zergatik uste duzu hori?

2. jarduera (1. saio presentziala)Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkariko testu baten pasarte bat duzu honakoa. Zuetariko batek ahoz gora irakurriko du. Irakurri ostean erantzun galdera honi: uste al duzue ondo irakurri duela? Zergatik? Galderari erantzuteko, berreskuratu aurreko jardueran egin duzuen irakurketaren definizioa, eta begiratu ea eman duzuen definizioaren arabera esan ote daitekeen ondo irakurri duela.

Page 3: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

Orain irakurri bakarka eta adierazi ea testua ulertu duzun. Ondoren, zerrendatu izan dituzun zailtasunak, eta azaldu nola konponduko zenituzkeen izandako zailtasun horiek (ikus ondorengo ariketa-taula).

Aurreko jardueran egin duzuen definizioaren arabera, testua ondo irakurri (ulertu) duela uste duzu? Zergatik?

Zerrendatu izan dituzun zailtasunak testua irakurtzeko (ulertzeko)

Zer egingo zenuke zailtasun hori konpontzeko?

*

*

*

*

*

*

3. jarduera (1. saio presentziala)Oraingoan menderatzen ez dugun hizkuntza bat eta sistema alfabetiko bat ekarriko dugu: errusiera eta zirilikoa. Testua irakurri aurretik, ordea, binaka jarri eta begiratu zein galdera erantzun behar dituzuen:

Asteko zein egun da 2012ko martxoaren 8a? Jai eguna al da Errusian?

Nola lortu duzu asmatzea? Zer egin duzu?

*

*

Page 4: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

*

*

*

*

*

4. jarduera (1. saio presentziala)

Ari gara ikusten testu bat irakurri eta ulertzeko makina bat ezagutza eta prozedura erabiltzen ditugula. Jarrai dezagun aztertzen irakurle adituok erabiltzen ditugun ezagutzak eta inferentziazko prozedurak testuen esanahia eraikitzeko.

HHrako egokiak diren lau testu dituzue esku artean. Lehenengo bietan hainbat hitz izkutatu ditugu. Binaka zaudetela, saiatu asmatzen falta diren hitzak. Asmatu ostean, arrazoitu zuen erantzunak, adieraziz zergatik uste duzuen falta den hitza zuek asmatutako hori dela.

Ondoren, irakurri hurrengo bi testuak. Oso errazak dira, baina irakurketa (testu idatziaren ulermena) zaildu dugu hitzen arteko tarteak ezabatuta batean, eta hitzen arteko tarteak modu desegokian ipinita bestean. Ikusiko duzuen bezala, aldaketa horiek eginda irakurlea ezin da baliatu informazio morfologiko eta sintaktikoaz, eta testu idatziaren esanahia eraikitzeko zailtasun handiagoak ditu. Zer diote bi testu hauek?

Page 5: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

URTAROAK

Urteak ditu___ soinekoLoreduna udaberrirakoeguzkitsua__________urre kolorekoa______eta txuri-txuria______

W BATERE USTE GABEMAITEMINDU EGIN ZIREN BI UVE

___________ HIRIAN.GEROZTIK ELKARREKIN BIZI DIRA

BUNGALOW BATEANETA _______EGITEN DUTE

OLATUEN GAINEAN.BAINA______ BAKOITZAK ERE

BADU BERE W BIKOITZA.Benetakoharribitxibatdasprakotranbialehenobrabateanharrigarriadenmaisutasunezidatzia.

Dorto kabatero sikodu zuebis to soa etabe giber dekoa.

LAN EZ-PRESENTZIALA (hurrengo saiorako egina)Irakurri FONS, M. (2004) Leer y escribir para vivir. GRAO. Barcelona. 19-22

Behin testua irakurri duzuenean eta saio presentzialean jasotakoak gogoan dituzuela, berreskuratu saioaren hasieran egin duzuen irakurketaren definizioa eta osatu. Gorde hasierakoa eta amaierakoa, elkarren artean dauden aldeak ikusi ahal izateko.

Irakurketaren hasierako definizioa Irakurketaren amaierako definizioa

* *

Page 6: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

Lan ez-presentziala berreskuratzen: irakurketaren eta idazketaren definizioa osatzen (2. saio presentziala)Zuetariko batzuek (2-3 lagunek) azalduko duzue talde handiaren aurrean nolako bilakaera izan duen zuen definizioak. Horretarako, definizioetan agertzen diren elementuei erreparatuko diezue.

Irakurketaren hasierako definizioa: Irakurketaren amaierako definizioa:

Zerrendatu definizo honetan azaltzen diren elementuak:

Zerrendatu definizio honetan azaltzen diren elementuak:

*

*

*

*

*

*

2.2 HHko ikasleek zer dakite egiten hizkuntza idatziarekin?

1 .jarduera (2. saio presentziala)Aurreko saioan irakurketaz mintzatu gara batik bat. Oraingoan, berriz, idazketari begira jarriko gara. Ikusiko ditugun ekoizpenak, ordea, ez dira idazle aditu batenak, baizik eta HHko ikasle batzuenak. Ikusi HHko ikasle batek Olentzerori idatziriko guttuna.

Page 7: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

Uste al duzu HHko ikasleak testu bat idatzi duela? Zergatik?

… baina hizkuntza idatziari buruz hainbat eta hainbat gauza badakizki. Zer daki hizkuntza idatziari buruz HHko ikasle horrek?

Hona hemen HHko beste bi ikaslek idatziriko testu bana1: Koka kola arbola eta koka kola sagarra/ superman eta katua. Testuak irakurri ondoren, binaka jarrita erantzun ondorengo galderei

Uste al duzu HHko ikasleek testu bat idatzi dutela? Zergatik?

Koka kola arbola eta koka kola sagarra Superman eta katua

Zer daki bakoitzak hizkuntza idatziari buruz?

Koka kola arbola eta koka kola sagarra Superman eta katua

Zeintzuk dira bi testuak elkarrengandik gehien bereizten dituzten ezaugarriak?

1 Mudletik sartuta ikonotan sakatuta zabaldu ahal izango duzue pdf dokumentua. Hala ere, paperean ere badituzue bi testu horiek txosten honen amaieran.

Page 8: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

Alderatzen baditugu hiru ekoizpen horien ezaugarriak konturatzen gara alde handia dagoela HHko ikasle batetik bestera. Zergatik uste duzu sortzen direla alde horiek? Binaka jarrita, erantzun galderari ondorengo taulan.

Zergatik uste duzu sortzen direla alde horiek?

*

*

*

2. jarduera (2. saio presentziala) Unitateari amaiera emanez, gogora ekarriko dugu irakurle eta idazle adituek irakurri eta idazterakoan egiten dutena; izan ere, ezin da ahaztu eskolaren helburu nagusietariko bat dela ikasleei irakurle eta idazle aditu bihurtzen laguntzea. Horrek esan nahi du Haur Hezkuntzatik hasita derrigorrezko eskolaldiaren amaieraraino, eskolak lagundu behar diola ikasleari modu autonomoan eta esanguratsuan irakurtzen eta idazten. Hori horrela, ekar dezagun gogora ahalik eta xehetasun handienarekin, irakurle eta idazle adituok egiten duguna testu bat irakurri eta idazterakoan.

Testu bat irakurtzerakoan egiten dut… Testu bat idazterakoan egiten dut…

Testua irakurri aurretik:

*

*

*

Testua idatzi aurretik:

*

*

*

Testua irakurri bitartean:

*

*

*

Testua idatzi bitartean:

*

*

*

Testua irakurri ondoren: Testua idatzi ondoren:

Page 9: 2.unitatea: zer da irakurtzea eta idaztea?

9

3.1 materia 2.unitatea: Zer da irakurtzea eta idaztea?4,5 ordu presentzial/ 6,5 ordu ez-presentzial/ ira 27/29

*

*

*

*

*

*

UNITATE AMAIERAKO DERRIGORREZKO LANA (hemendik bi astera mudlen igo, zereginen atalean)

Irakurle eta idazle aditu gisa, egoera komunikatibo bat emanda zerbait irakurri eta idatzi beharko duzu. Testu hori irakurri eta idaztea ez ezik, testu horiek irakurri-idazteko jarraitu duzun prozesu oso-osoa deskribatu beharko duzu. Gogoratu testua irakurri-idatzi aurretik, bitartean eta ondoren egindako guztia agertu behar duzula.

Hona hemen egoera. Laster batean HHko irakasle izango zara, eta horrenbestez, behar-beharrezkoa zaizu jakitea zeintzuk diren Euskal Autonomi Erkidegoko Curriculumak HHko etaparako hizkuntza idatziari dagokionez agintzen dituen helburuak eta edukiak. Horixe da unitate amaierako derrigorrezko lan honetan egin beharrekoa. Topatu beharko duzu dokumentu hori (interneten dago) eta ulertu hizkuntza idatzirako zeintzuk diren agintzen dituen helburuak eta edukiak.

Lan honetan agertu behar da, gutxienez:

*Egoera komunikatiboaren deskribapena, hau da, egingo duzun irakurketaren eta idazketaren helburua zein den, zein igorlea eta zein hartzailea.

*Irakurketa prozesuaren urrats guztiak: testua irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren egindako guztia xehetasun osoz zerrendatu . Zailtasunik balego, adierazi nolakoa izan den eta nola lortu duzun gainditzea.

*Idazketa prozesuaren urrats guztiak: testua idatzi aurretik, bitartean eta ondoren egindako guztia xehetasun osoz zerrendatu. Zailtasunik balego, adierazi nolakoa izan den eta nola lortu duzun gainditzea.

OHARRA: Ondo gorde lan hau, hurrengo unitateetan behin baino gehiagotan berreskuratu beharko duzue eta. Ez ahaztu irakurle aditu batek nahitaez ongi egin behar dituen gauzak direla, besteak beste, irakurketaren helburuaren arabera zein testu mota irakurri hautatzea, edota testu hori nola bilatu jakitea.