2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

15
1. Gaia (8): Lurraren kanpoko dinamika: Sarrera (143. eta 144. orr.) 1. HARRIEN METEORIZAZIOA . AGENTE ATMOSFERIKOAK (144. orr.) Meteorizazioa agente atmosferikoak eragindako prozesu multzoa da. Harriak zatikatu eta sakabanatu egiten dira. Agente atmosferikoek harriak zatikatzea eragiten dute. Hiru agente atmosferiko mota daude: - Euriak eta elurrak: hauek harriak bustitzen dituzte eta haiek osatzen dituzten mineral batzuk disolbatzen dira. - Tenperatura-aldaketek: Eguzkiak berotzean, harriak dilatatu egiten dira, eta gaueko hotzarekin, uzkurtu. Aldaketa hauen ondorioz, harriak puskatu egin daitezke. - Gelifrazioa: Harrien arrailetan ura sartzen da. Ura izozterakoan uraren bolumena handitzen da eta honen ondorioz, harria zatikatu daiteke. Zenbat eta muturrekoagoak izan agente atmosferikoak, agente atmosferikoak eragiten duten meteorizazioa eraginkorragoa izango da. 2. METERIOZAZIO-PROZESUAK (145.orr.) Harri guztiak ez dira berdin meteorizatzen. Hiru motatako meteorizazio-prozesuak daude: M. Mekanikoa . Hotz-beroaren ondorioz harriak dilatatu eta uzkurtzearen ondorioz gertatzen da edota harri batek bestearekin talka egiten duenean. M. Kimikoa . Mineralen erreakzio kimikoen ondorioz harriak eraldatu (transformatu) eta zatikatzen dira. M. Biologikoa . Landareen sustraiak eta gizaki bizidunek harriengan eratzen duten meteorizazio mota da. Meteorizazioan eragina duten faktoreak: Bi dira:

description

Gaiaren aurkezpena

Transcript of 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Page 1: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

1. Gaia (8): Lurraren kanpoko dinamika:

Sarrera (143. eta 144. orr.)

1. HARRIEN METEORIZAZIOA. AGENTE ATMOSFERIKOAK (144. orr.)

Meteorizazioa agente atmosferikoak eragindako prozesu multzoa da. Harriak zatikatu eta sakabanatu egiten dira. Agente atmosferikoek harriak zatikatzea eragiten dute. Hiru agente atmosferiko mota daude:- Euriak eta elurrak: hauek harriak bustitzen dituzte eta haiek osatzen dituzten mineral batzuk disolbatzen dira.

- Tenperatura-aldaketek: Eguzkiak berotzean, harriak dilatatu egiten dira, eta gaueko hotzarekin, uzkurtu. Aldaketa hauen ondorioz, harriak puskatu egin daitezke.

- Gelifrazioa: Harrien arrailetan ura sartzen da. Ura izozterakoan uraren bolumena handitzen da eta honen ondorioz, harria zatikatu daiteke.

Zenbat eta muturrekoagoak izan agente atmosferikoak, agente atmosferikoak eragiten duten meteorizazioa eraginkorragoa izango da.

2. METERIOZAZIO-PROZESUAK (145.orr.)

Harri guztiak ez dira berdin meteorizatzen. Hiru motatako meteorizazio-prozesuak daude: M. Mekanikoa. Hotz-beroaren ondorioz harriak dilatatu eta uzkurtzearen ondorioz gertatzen da edota harri batek bestearekin talka egiten duenean.

M. Kimikoa. Mineralen erreakzio kimikoen ondorioz harriak eraldatu (transformatu) eta zatikatzen dira.

M. Biologikoa. Landareen sustraiak eta gizaki bizidunek harriengan eratzen duten meteorizazio mota da.

Meteorizazioan eragina duten faktoreak: Bi dira:Tenperatura. Tenperatura altuek hezetasunarekin nahastuta eta

tenperatura aldaketek meteorizazioa errazten dute. Tenperatura baxuekin berriz zailagoa izaten da.

Hezetasuna. Giro hezean meteorizazio kimikoko erreakzioak sortzen dira, lehorretan berriz ez.

3. ERLIBEAREN MODELAKETA. AGENTE GEOLOGIKOAK (146.orr.)

Agente geologiko guztiek higadura, garraioa eta sedimentazioa sortzen dituzte

Page 2: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

o Higadura:o Materialak jatorrizko lekutik kentzea da higadura. o Agente geologikoen higadurak paisaian eragiten dituen aldaketen ondorioz modelatzen da erliebea.o Agente geologiko bakoitzaren modelaketa bereizgarria da; honen ondorioz erraza da jakitea zein izan da formazio berezi bakoitza eragin duen agenteak.o Agente geologiko guztien abiadura ez da berdina. Horretan eragina duten faktoreak hauek dira: - Agente geologikoaren energia. - Harrien erresistentzia.

o Garraioa:o Agente geologiko guztiek klastoak garraiatzeko ahalmena dute.o Garraioa horrela sailka dezakegu:

Hondoan zeharreko garraioa. Agente geologikoak klastoak herrestan (arrastatu) edo pirritan (rodando) eraman ditzake.

Esekidurako garraioa. Agente geologikoek klastoak lurzorua ukitu gabe garraiatzen dituzte.

o Sedimentazioa:o Agente geologikoak garraiatzen jarraitzeko gaitasuna galtzen duenean eta

materialak bertan behera uzten dituenean sedimentazioa gertatzen da

4.AGENTE GEOLOGIKOEN SAILKAPENA . (148.orr)

Haizea.Lurraren gainazal osoan eragina dauka. Higadura-ahalmen txikia. Material finak garraiatzen ditu.

Page 3: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Glaziarrak.Higadura eta garraio ahalmen handia dute. Klima hotzean eta mendiko kliman soilik daude.

Ur biziak.Euri asko egin ondoren Lurraren gainazaletik igarotzen direnak dira.Euri gutxi, baina uholdeak egiten dituen lekuetan, higadura ahalmen handia dute.

Ibaiak.Ur-ibilera iraunkorrak dira.Ur-emaria (ur kaudala, ur kantitatea) eta lurrazaleko malda oso handiak badira, higadura eta garraio ahalmena oso handia dute.

Lurpeko urak.Hauen higadura lanaren ondorioz, lurpeko harriak disolbatu egiten dira eta zuloak eta haitzuloak sortzen dira.

Itsasoa.Kostaldean higadura lanaren ondorioz itsaslabarrak (acantilados) sortarazten ditu.

5.HAIZEA. (149.orr) B Dunak/ ERG

Page 4: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

C REGD URRADURA EOLIKOA: Harea lerik handienak altuera txikiagoan daudenez, beheraldean gertatzen da higadurik handiena.

Higadura Eolikoa.o Haizeak eragiten duen higadura eolikoa arrastatzen dituen materialen

ondorioa da.o Materialik arrastatzen ez baditu, haizearen higadura ahalmena oso txikia da.

Haizeak hondar aleak eramaten baditu, hauek harrien kontra talka egiterakoan haizearen higadura ahalmena handitu egiten da.

Garraio Eolikoa.o Materialen garraioa, honen tamainaren eta haizearen indarraren

araberakoa da.Haizeak, materialik astunenak lurretik arrastaka garraiatzen ditu, eta arinenak; berriz, airean.

o Basamortuetan haizearen eragina oso handia da. Alor harritsuak, haizeak leku bateko hondarra arrastatu eta harri handiak

bertan geratzen direlako eratzen dira. Paisaia REG edo harri basamortua deitzen zaio.

Sedimentazio Eolikoa.o Haizeak eramaten dituen materialen sedimentazioa haizea baretzean,

indarra ahultzean, edo lurreko irregulartasun baten kontra jotzen duenean gertatzen da.

o Haizeak garraiatutako hautsak “loess” izeneko metaketa zabalak eratu ditzake, eta metaketa horiek oso lur emankorrak sortzen dituzte.

o Basamortuetan haizearen eragina oso handia da. Dunak, haizeak sedimentatutako hare pilaketak dira. Basamortuetan duna

asko dituzten lurraldeei ERG edo duna basamortua deitzen zaie. Ilargierdi itxurako dunei, barjan deitzen zaie.

6. GLAZIARRAK (150.orr)

Page 5: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Elurra pilatzen den lekuetatik izotza urtzen den lekuetaraino mugitzen diren izotz-masak dira. Goi mendietan eta eremu polarretan oso motel mugitzen dira. Askotan, glaziarrak izotz ibaiak (Kontuz!!! EZ ibai izoztuak) bezala definitu egiten dira.Glaziar izotzak ez dira udaran urtzen.

Glaziar baten zatiak: - Zirku glaziarra. Bertan elurra pilatu, trinkotu eta izoztu egiten da. - Glaziar mihia. Izotz ibaia dela esan dezakegu. Menditik behera jaisten da. - Morrenak: glaziarrek garraiatzen dituzten harriak dira. Alboko morrenak, morrena zentrala eta aurreko morrena.

Agente geologiko bezala paisaian modelatzen dituen formazioak:

o Higadura. Glaziarrek, izotz masa handiak direnez eta menditik behera jaisten direnez, paisaian higadura lana handia egiten dute; horren ondorioz U itxurako haranak sortzen dituzte.

o Garraioa. Higatutako harri bloke handiak garraiatzen dituzte.

Page 6: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

o Sedimentazioa. Glaziarren sedimentazio lana (garraiatutako harri bloke handiak jalkitzea)

ibilbidearen toki ezberdinetan gerta daiteke: Albo-morrenak. Sedimentazioa glaziar mihiaren bi alboetan gertatzen da. Morrena zentral. Bi albo morrenetan sedimentatutako harri bloke

handiak elkartzen badira, morrena zentral osatzen dute. Aurreko morrena. Glaziarraren mihiaren bukaeran sedimentatutakoek

aurreko morrena osatzen dute.

7. UR BIZIAK (151 orr.)

Page 7: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Zer dira? Ur biziak gainazaleko urak dira; euriak sortarazten ditu, eta ez dute ibilbide finkorik. Higatzeko ahalmen oso handia izan dezakete. Normalean klima lehorreko tokietan euri handiak gertatzen direnean sortzen dira. Espainian, eta Mediterraneoko ia herrialde guztietan, ur biziak paisaia modelatzen duen agente geologiko nagusia da.

Higadura eta sedimentazioaren eraginez sortutako paisaiak:o Ildaskak. (surcos) Ur biziek lurzoruan sortutako marrak.o Sakanak. (barrankoak) Sortutako ildaskak oso sakonak eta zabalak direnean

sortzen dira.o Karkabak. (socavones) Ur bizien higadura lanaren ondorioz malda handiko

lekuetan sortzen dira.o Maitagarrien tximiniak. Ur bizien higadurak isolatutako dorreei izen hau

ematen zaie.o Errekak. Ildaskak elkartzen direnean ibilgu bat osatzen dute. Erreka bat

sortzen da. Errekak atal hauek ditu: Harrera-arroa. Hemen higadura oso handia da eta karkabak sor

daitezke. Isurbidea. Errekak hartutako bidea da. Diekzio-konoa. Erreka bukaeran dago, bertan erreak garraiatutakoak

sedimentatzen dira. Askotan oso eremu zabalak izaten dira eta orduan Alubioi-konoa deitzen zaie. Alubioi-konoetan uholdeak gertatzeko arrisku handia dago; askotan etxeak eta herriak egiten dira alubioi-konoen gainean.

8. IBAIAK (152.orr)

Zer dira? Ur-laster iraunkorrak dira, eta urak itsasoan isurtzen ditu. Atalak:

o Goiko ibilgua. Goiko ibilgua mendian dago, ibaiaren sorburuan.

Page 8: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Ibaia estua da eta korrontea indartsua izaten da. Goiko ibilguan higadura da nagusi.

o Erdiko ibilgua. Aldapa txikiagoa duten tokietan dago. Ibaiaren korrontea ez da oso indartsua. Erdiko ibilguan garraioa da nagusi; baina higadura, garraioa eta

sedimentazioa aldi berean gertatzen dira.o Beheko ibilgua.

Ibaiaren bokaletik hurbil dauden lautadetan dago. Ibaiak bere zabalerik handiena du.

Ibaiaren korrontea oso motela da. Beheko ibilguan sedimentazioa da nagusi.

Paisaian sortutako formazioak: Ibaiek higadura, garraio eta sedimentazio prozesuak eragiten dituzte. Baina prozesu horietako bat edo beste nagusitzea lasterraren indarraren araberakoa da.

o Higadura. Goiko eta Erdiko ibilguan gertatzen da. Ibai haranak eta Ur-jauziak.

o Garraioa. Gehien bat Erdiko ibilguan gertatzen da. Meandroak (S formako bihurguneak).

o Sedimentazioa. Erdiko eta batez ere Beheko ibilguan. Deltak (materialak ibaiaren bokalean metatzea).

Ur- jauzia Meandroa Ur-lasterra Delta

9. LURPEKO URAK . (153.orr)

Page 9: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Gainazaleko ura lur azpira sartzen denean, lurpeko urak sortzen dira. Harrietako mineralak erraz disolbatzen badira, lurpeko zuloak sortzen

dira, haitzuloak eta leizeak osatuz. Harrietako mineralak erraz disolbatzen ez badira, akuiferoak sortzen dira.

Akuiferoak lurpeko uren metaketak dira. Modelaketa karstikoa.

Lur azpira sartzen den urak harrietako mineralak disolbatzen ditu. Ur horiek karbono dioxidoa badute ura azidoa dela esaten da. Ura

azido horrek, kaltzita (Kaltzio karbonatoz osatutako minerala) harria erraz disolbatzen du. Horren ondorioz haitzuloak, leizeak, estalaktitak (sabaian eratzen dira) eta estalagmitak (lurrean eratzen dira) sortzen dira.

Batzuetan sortutako haitzuloetan sabaiak erori egiten dira eta lurrean sakonuneak sortzen dira: torkak eta dolinak.

Lurpeko urek kobazuloak (haitzuloak) sortzen dituzte

10. ITSASOA (154.orr)

Page 10: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Itsasoko mugimenduak: Itsasoak kostaldean duen eragina ur masaren mugimenduaren ondorioa da. Hiru mugimendu mota ikus ditzakegu: Olatuak. - Haizeak eragiten dituen itsas gainazaleko mugimenduak dira. - Kostaldeko harien kontra etengabe jotzen dute; beraz, higadura ahalmen handia dute.

Kostalde baxuetan material asko jalkitzen dute.

Itsas lasterrak. - Itsas lasterrak itsasoaren ur masa orokorraren barruan gertatzen dira. Itsasoko tenperatura eta ur gatz kontzentrazio ezberdinek eragiten dituzte hauek. - Itsas lasterrek itsasoko garraioan (agente geologiko bezala) eragina handia dute.

Mareak. - Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitatearen eraginez itsasoko uren goraldiak eta beheraldiak dira. Gutxi gorabehera sei ordutik behin gertatzen dira. - Mareek itsasoko garraioan (agente geologiko bezala) eragina handia dute. Itsasgoran, olatuek materialak eramaten dituzte eta, itsasbeheran, kostaldetik gero eta urrunago jalkitzen dituzte.

Itsasoak, agente geologiko bezala, paisaian sortutako formazioak:

Itsas higadura.Itsas higadura olatuek harrien kontra jotzearen ondorioa da.

Page 11: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Itsaslabarrak.Itsaslabarrak itsas higaduraren formaziorik bereizgarrienak dira.Itsaslabarrak kostalde altuetan egoten dira.Itsaslabarrak 4 fasetan eratzen dira:o Olatuek etengabe jotzen dute kostaldeko alde baxueneko harrien

kontra.o Denbora luzea igaro ondoren, olatuek hutsunea egiten dute

harrietan.o Horrela eratutako egitura oso ezegonkorra da. Laster agertzen dira

pitzadurak, eta apurtu egiten da.o Bereizi diren harriak itsasora erortzen dira. Hormak bertikal

geratzen dira, eta itsaslabarra osatzen dute.

o Garraioa eta sedimentazioa itsasoan.Olatuek, mareek eta itsas lasterrek kostaldetik erauzitako materialak garraiatu eta kostaldeko leku jakin batzuetan jalkitzen dituzte. Horrela, berezko formazio batzuk sortzen dira. Honakoak, besteak beste. Hondartzak. Kostalderik baxuenetan edota babestuetan agertzen diren material pilaketak dira. Hartxintxar edo harea finez osatuta egoten dira.

Barrak (edo itsasertzeko lerroak). Harea metaketa luzeak dira eta kostaldearekiko paralelo egoten dira. Albuferak. Aintzirak bezalakoak dira. Kostalde bi puntu lotzen dituen barra batek bereizten ditu formazio horiek eta itsasoa.

Tonboloak. Itsasertza eta uharteak lotzen dituzten metaketak dira.

Itsasoaren higadura

2.11 HARRI SEDIMENTARIOAK (155 orr.)

Sedimentuak arro sedimentarioetan pilatzen dira, geruza edo estratutan.Arro sedimentarioak, sedimentuak pilatzen diren sakonerak dira.

Presio handia, tenperatura altuak eta uraren zirkulazioak dira sakonera handian dauden materialak eraldatu dezaketen faktoreak.

Petrolioa, ikatza eta gas naturala. Sedimentuak materia organikoak badira petrolio, gas edo ikatz bihur daitezke.Petrolioaren sorrera:

Page 12: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

Ikatzaren sorrera:

HARRI SEDIMENTARIOA SEDIMENTUAKareharria

Kaltzio karbonatozko lokatza eta, batzuetan maskorren (kontxak) zatiak

Buztina

Ibaiek garraiatutako eta lautadetan edo itsasoan geratzen den buztina

Hareharria

Harea, bereziki kuartzoz osatua.

Konglomeratua

Zenbait tamainatako legerrak baina bi milimetrotik goragokoak.

Igeltsua

Itsasoko ura lurruntzean geratzen den igeltsu-kristalak.

2.12 EUSKADIKO ERLIEBEA. (156-157.orr.)

Mendiak. Euskal autonomi erkidegoa lurralde menditsua da. Hiru mendilerro ditu. - Lehenengo mendilerroa Gorbeia, Anboto, Aizkorri eta Aralar mendilerroek osatzen dute.- Bigarren mendilerroa Gasteizko Mendiak dira.- Hirugarrena Kantabriako mendilerroa da.Gure mendietako harririk ugariena kareharria da eta paisaia bereziak eratzen ditu ; paisaia karstikoak.

Kostaldea. Euskal kostaldea Bizkaiko Golkoaren barrualdean kokaturik dago.Ur sakonak, olatu bortitzak eta marea eremu zabalekoak ditugu. Honen ondorioz itsasoaren eraginez formazio ugari sortzen ditu itsasoak: Lurmuturrak,

Page 13: 2.gaia. Lurraren kanpoko dinamika

uharteak, badiak eta estuarioak. Kostaldeko erliebeari begiratuz, itsaslabarrak eta hondartzak bereizten dira.

Ibaiak. Klima nahiko euritsua denez gure ibaien emaria ertaina eta etengabea da. Gure ibaiek bi isurialde dituzte, Bizkaiko Golkokoa, garrantzitsuenak: Nerbioi, Cadagua, Ibaizabal, Deba, Urola, Oria, eta Urumea dira. Mediterraneokoa, Ebroren ibaiadarrak, Baias, Zadorra eta Ega.

Lautada. Menditsua izan arren badugu eremu lau aipagarri bat: Arabako Lautada.