255_zientzia festa.doc

56
AZALPEN TXOSTENA Egileak: DBH 2 ko ikasleak “Arranegiko

description

 

Transcript of 255_zientzia festa.doc

AZALPEN TXOSTENA

Egileak:DBH 2 ko ikasleak“Arranegiko katuak”

AURKIBIDEA

Orria1. TESTUINGURUA

1.1 Sarrera 3

1.2 Lekeitio ezagutuz 4

2. EGITASMOA

2.1 Helburuak 6

2.2 Festaren kokapena 6-7

2.3 Ekintzen azalpena 8-31

3. EGITARAUA 32

4. BALIABIDEEN ZERRENDA 33-38

5. AURREKONTUA 39

6. KRONOGRAMA 40

7. FESTAREN ZABALTZEA 41-42

8. ESKAERA GUTUNAK 43-44

1. TESTUINGURUA

2

1.1 Sarrera

Lekeitioko R. M. Azkue ikastolako DBH2-ko ikasleoi, Zer Nola zientzia olinpiadaren barruan, oraingoan zientzia festa bat prestatzea egokitu zaigu! Ez da lan makala, baina lortuko dugulakoan gaude.

Hurrengo txostenak festa prestatzeko eman beharreko pausu guztien berri ematen du. Antolaketa aurrera eramateko talde desberdinetan ardurak banatu ditugu, azkenean denon lanarekin jaia aurrera ateratzeko.

Ea egindako lana zer iruditzen zaizuen!

1.2 Lekeitio ezagutuz

3

a) Kokapena

Festa Lekeition egingo dugula badakigu baina ezagutzen al duzue Lekeitio? Hona hemen datu batzuk gure herria hobeto ezagutzeko .

Lekeitio Bizkaiko kostaldeko ekialdean dago. Bilbotik 55 Km-ra dago, Gernikatik 22 ra eta Donostiatik 72 ra. Errepidez Ondarroari, Markinari eta Gernikari lotuta dago.

Lea-Artibai Eskualdean kokatuta dago eta 1,8 Km2-ko azalera du. Itsasoak mugatzen du iparraldetik, Ispasterrek hego eta mendebaldetik eta Mendexak ekialdetik.

Otoio eta Lumentza mendien oinetan kokatzen da Lekeitio, mendiok aldaz beheran itsasora egiten dutelarik. Lea ibaiak, Lekeitio inguruan itsasadar bihurtua, Isuntza eta Karraspio hondartzen artean itsasora isurtzen ditu urak, ezkerraldean San Nikolas irla utzita. Klima epela du eta itsasoaren gainetik 10 m ra dago.

Euskal Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa dugu oraindik gaur egun. Historikoki ere, portu nabarmena izan da. Tartean balearen harrapaketaren inguruan ibili ziren urteetan arrantzale lekeitiarrak, herriko armarrian irudikatuta agertzen dena.

Bizkaiko arrantza portu garrantzitsuenetakoa izan bada ere, gaur egun batik bat gune turistikoa bilakatu da.

b) Jai nagusienak

4

LEKEITIO

San AntolinakSan Antolinak irailaren 1etik 8ra bitartean izaten dira. Lekeitioko herri-jaiak dira.

Jaietako ekitaldietan, Antzar-Eguna aipatu behar da, bere antzinatasun eta ikusgarritasuna direla eta. Irailaren 5ean ospatu ohi da. Lekeitioko antzarren jaiak badu hiru mende eta erdiko tradizio dokumentatua, eta antzinako erritotzat-edo ospatzen zen ustea ere badago.

San PedroakSan Pedroak ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean ospatzen dira Lekeition eta arrantzaleen festak direla esan daiteke.

Ekainaren 29an, Meza Nagusiaren ostean, San Pedroren prozesioa egiten da Santa Maria elizatik porturaino. Berton, santu beraren irudiaren aurrean, zeremonia bitxia egiten da: Kilin-kalakoa.Kilin-kalakoan, santuaren irudia daroatenek santua uretara botatzeko keinua egiten dute, ur aldera eraginez santuari. Zenbait teoria dago zeremonia honen jatorriaren gainean, baina badirudi, santuak itsasoari eskerrak ematen dizkiola arrantza ona edukitzearren

Z

2. EGITASMOA

5

2.1 Helburuak

Festa, martxoaren 14an ospatuko da, goizean hasi eta eguerdiraino luzatuko delarik. Festa mundu eta adin guztiei zabalik egongo da.

Festa honekin helburu desberdinak lortu nahi dira, nagusienak hauek:1. Jendeari zientziarekiko interesa piztea2. Zientziarekin jolastea eta dibertitzea3. Ikastolako ikasle eta irakasle desberdinak festan inplikatzea gelan

egiten diren gauza batzuk herriari erakutsiz 4. Festa ahal dela diru gutxirekin aurrera eraman (krisian gagoz eta),

jendearen inplikazioa bultzatuz eta taldean lan eginez

2.2 Zientzia festaren kokapena

Antolatuko dugun zientzia festa Independentzia herriko plazaren inguruan ospatuko dugu**, bi ekintza plazatik kanpo egingo badira ere: altxorraren bila zientifikoa herrian zehar eta landaretza ikusteko mendi ibilaldia Lumentza mendian zehar.

Herriko plaza, portuaren eta Isuntza hondartzaren ondoan kokatuta dago. Plaza bi zatitan banatzen da, zatitze hori zuhaitzek egiten dutelarik.

**Euria egingo balu festa frontoira pasako litzateke

Ekintzen planoa

Plazaren inguruan burutuko diren ekintzak honela banatuko dira:

6

1- Energia sortzeko ergometroak : Isuntza arraun elkartean.2- Paperezko hegazkinen diseinuak eta lehiaketa: Kioskoan diseinuari

buruzko azalpenak eta parketik hondartzara lehiaketa.3- Domino ibilbideen muntaia: Zuhaitzpean.4- “Unibertsoa” antzezlana: Udaletxearen azpiko portxean.5- Esperientzien txokoa6- Erakusketa panelak: a) Landaretza b) Azterkosta c) Mugikortasuna

argazkiak d) Matematika irudiak bizitza errealean,argazkiak.7- Eszenatokia: Musika ekipoa, mikroak eta izen emate gunea. Aurkezleak eta musika taldeaBirziklatze edo natur tailerrak8- a) Olioarekin xaboi prestaketa b) Krema hidratantea c) Ukendu

miragarriaren prestaketa9- Musika tresnen tailerra

PORTUA HONDARTZA HONDARTZA

Plazatik kanpo (begiratu azalpenak beraien atalean): -Lumentza mendian zehar ibilaldia

- Altxorraren bila herrian zehar

2.3 Ekintzen azalpena eta baliabide zerrenda

7

9 8

7

2

3

4

5 6

12

Jarraian burutuko diren ekintza desberdinen azalpena emango da.

A) ISUNTZA ARRAUN ELKARTEKO ERGOMETROEKIN ENERGIAREN SORTZEA

DeskribapenaFesta egunean, Isuntza arraun taldeko ergometroekin energia sortuko dugu. Horretarako ergometroei bonbila batzuk konektatuko dizkiegu kable batzuen bidez (ikusi beheko argazkiak) eta lehenik Isuntzako arraunlariek eta ondoren nahi duenak kirola eginez energia sortu eta argia pizteko aukera izango du. Ergometroan aritzeko, ahulki mugikorrean eseri behar da eta heldulekuari tiratu.

Ekintzaren orduaGuzti hau Isuntza arraun elkartean egingo da, 12:15etatik 13:00etara.. Beharrezko materiala: - 4 Ergometro-Bonbillak-Ergometroetara konektatzeko kableak

Arduradunak: Ekhi: Materiala bere lekuan dagoela ziurtatu eta ekintzaren koordinazioa.Josu Aboitiz (Isuntzako entrenatzailea eta Ikasarrauna proiektuaren arduraduna): Ergometroak eta erakusketa egingo duten arraunlariekin koordinazioa. Imanol Mendiguren (elektrikaria eta Unairen aita): Kableak eta bonbillak ergometroei konektatzea

Aurrekontua:-Ekintza honek ez dizkigu gasturik ekarriko-Ergometroak, Ekhiren aita, Josu Aboitiz Isuntzako entrenatzaileak, utziko dizkigu.-Bonbillak eta kableak Unairen aitak utziko dizkigu, elektrikaria baita.

B) PAPEREZKO HEGAZKINEN DISEINUA ETA LEHIAKETA

8

DeskribapenaFesta egunean, paperezko hegazkinen lehiaketa egongo da. Ez badakizu paperezko hegazkinik egiten lasai, lehenik ikastaroa egingo baitugu hegazkin modelo desberdinak egiten ikasteko. Ikastaroan proiektore baten laguntzaz azalpenak emango ditugu youtuben aurkitutako bideo batzuen laguntzaz. Gero ikasitakoa praktikan jarriko da ikasle bakoitzari bost folio emango zaizkiolarik. Ondoren egindako hegazkinak hegan egiten jartzeko aukera egongo da antolatuko dugun lehiaketarekin. Lehiaketaren irabazleak bonboi kaxa bat jasoko du.Txapelketan arau hauek egongo dira:

- Hegazkinak, markatutako esparru barruan erori beharko du.-Hegazkina paper hutsekoa izan beharko da.-Ezin izango da hegazkina botatzeko marra pasa.-Ikastaroan parte hartu ez duen jendeak ere parte har dezake txapelketan aurretik izena emanda-Hegazkin bakoitzak bakarrik hegaldi bakarra egiteko aukera izango du.-Partehartzaile bakoitzak epaileak baimena ematen dion momentutik 30 segundoko epea izango du hegazkina botatzeko (haizearen eraginak ez dira kontutan hartuko)-Epaileek irabazlea erabakitzeko orduan honakoak baloratuko dituzte: hegazkinaren itxura (%25), hegaldi mota (%25) eta hegaldian lortutako distantzia (%50)

Ekintzaren ordua:-10:45etik 11:45era ikastaroa kioskoan. (ordu erdiko bi txanda)-12:15 txapelketa parke goitik hondartzara.

Parte hartzeko goizean izena eman beharko da.

Beharrezko baliabideak:-500 folio hegazkinak egiteko-20 ahulki azalpenetan jendea jesartzeko-Zinta txuria hegalaldi eremua markatzeko-Bi klip kaxa handi hegazkinak egiten laguntzeko -Proiektorea -Proiektatzeko pantaila txuria-Ordenagailua-Argi indarra -Gauzen garraiorako furgoneta (Ikastolako ikasarrauneko furgoneta)

9

Arduradunak:-Jurgi: Beharrezko materialaren erosketa, lortzea, garraioa eta muntaia. Txapelketako epailea.-Unai: Ikastaroaren azalpenak (Jurgik bideoak jartzen lagunduko dio) eta txapelketako epaile eta arduradun nagusia. Hondartzan gera daitezkeen paperen jasotzea eta birziklatzea.

Aurrekontua: -Saria: 15 €- Materiala ikastolari eskatuko zaio.

Azalpen hauek jarriko ditugu:Besteen artean honako modeloak egiten erakutsiko da

Flout modeloa

Apaiz modeloa

10

Furio modeloa

Alonsito modeloa

11

Ikusiko ditugun bideoen artean:http://www.youtube.com/watch?v=Ii703_ZqClc&feature=related

http://www.youtube.com/watch?v=iaTeEth1yEI

http://www.youtube.com/watch?v=SF5Ck7_5CAI&feature=related

C) DOMINO IBILBIDEEN MUNTAIA

12

DeskribapenaTalde desberdinetan bilduta, talde bakoitzari domino fitxak eman (130 fitxa) eta domino ibilbide bat osatu beharko da. Talde bakoitzak domino handi bat egin beharko du horretarako eta gida moduan argazkian dauden lau aukeretako bat eskainiko zaielarik. Gehienez 5 talde onartuko dira. Talde guztiek beraien lana amaitzen dutenean muntaiaren ikuskizuna egingo da

1: 2:

3: 4:

Ekintzaren ordua:11:00tan muntaien hasiera eta 12:45etan ikuskizuna

Beharrezko baliabideak:-700 domino fitxa-Domino fitxak ipintzeko alfonbra-Domino ibilbideentzat egurrezko plataforma txikiak (arranpak e.a)-Sari moduan parte hartu duten taldeetako bakoitzari domino kutxa bat-Eremua banatzeko hesiakArduradunak:- Beñat: Domino fitxa eta sarientzako kutxen erosketa eta alfonbraren lortzea. Aroztegian egurrezko piezen eskaera eta erosketa. Festa egunean taldeei laguntza-Imanol: Muntaia, muntaiaren zaintza eta taldeei azalpenak ematea.

13

Aurrekontua-700 domino fitxa: 450 €-Egurrezko plataforma txikiak: 60 €-Sarirako 5 domino: 100 €

D) UNIBERTSOA: ANTZEZLANA ETA PROIEKZIOA

DeskribapenaEkintza hau batipat umeei begira dago. Unibertsoaren inguruko antzespen bat egingo da proiekzio baten gainean. Antzespena DBH 3ko ikasle talde batek egingo du hizkuntzako irakaslearen ardurapean (antzerkiaz ahozkotasuna lantzeko unitateari lotuz). Batipat unibertsoko astroenezaugarrien inguruko antzespena izango da.Proiekzioa LH 5eko txanela proiektukounitatetik hartuko da (www.txanela.net).

Ekintzaren ordua:

12:00etan udaletxe azpiko “kontseilupean”.

Beharrezko baliabideak:- Proiektorea: ikastolari eskatuta.- Ordenagailua: ikastolari eskatuta. - Internet konexioa (udalari baimena eskatuz)- Argi indarra (udalari eskatuz)- DBH 3 ko 12 ikasle- 12 mozorro: Mertxe jostun eta gurasoari eskatuz .

- Mikrofonoak eta musika ekipoa: Ikastolari eskatuz

- Mahaiak proiektorerako: Ikastolari eskatuz. - 25 aulki. Ikastolari eskatuz. - Gauzen garraiorako furgoneta.- Bezperan materiala gordeta edukitzeko “kontzeilupean” dagoen gela

14

Arduradunak:

-Marijo Lekue (hizkuntzako irakaslea): antzerkiaren gidaritza eta mozorroen kudeaketa-Nerea Solozabal: beharrizanen kontrola eta muntaia-Nerea Erkiaga: beharrizanen kontrola eta muntaia.

Aurrekontua

- 12 mozorro bakoitza 15€tan. Guztira: 180 €

E) ESPERIENTZIEN TXOKOA

DeskribapenaDBH 4ko fisika-kimikako irakasle eta ikasleen laguntzaz, egunero eskuragarri eduki ditzazkegun materialekin (horietako asko etxean) esperimentu erraz batzuk egitea. Hiru mahai egongo dira eta mahai bakoitzean hamar minuturo esperientzia bat egingo da. Esperientzien mahaien gainean, azalpen testuak egongo dira. Esperientzia batzuk arrisku puntu bat eduki dezaketenez, irakaslearen ardurapean burutuko dira

Ekintzaren ordua:11:30etik 13:00 etara

Beharrezko baliabideak:-Hiru mahai handi esperientziak gauzatzeko: Ikastolari eskatuz-Esperientzia bakoitza garatzeko materiala (ikusi esperientzia bakoitzari dagokiona).: Ikastolako laboratoriotik eta zerbait behar izanez gero irakasleak erosita.-Argi indarra: mikroskopioa eta mikrouhin labea konektatzeko-Mahaiak bezperaz gordetzeko kontseilupeko gela (udalari eskatuz)

Arduradunak:-Ritxi Abril (fisika-kimikako irakaslea): esperientzien antolaketa eta beharrezko materialaren garraioa. Esperientzien ardura-DBH 4ko fisika-kimikako 6 ikasle: mahai bakoitzeko bi ikasle, esperientzien garapena egiteko

Aurrekontua-Esperientzia garatzeko beharko diren produktu batzuen erosketa: 40 €

Burutuko diren esperientziak ondorengoak dira:

15

1. Kobrezko euro txanponen (0.02€) oxidazioa ozpinaren bitartez

Platertxo batean sukaldeko papera (2 aldiz tolestu) ipini honen gainean txanponak jarriz. Ondoren ozpina paperera bota hau heze-heze gera dadin. Kobre azetato gatz berdea sortuko da. Lortutako kristalak mikroskopioz ikusiko dira.

Materiala: - Platertxoa- Sukaldeko papera- 5 zentimoko txanpon batzuk- Ozpina- Mikroskopioa

2. Erretzen ez diren euroakEdalontzi batean, 2 hatz alkohol eta 2 hatz ur jarri. Ondoren bi koilaratxo gatz gehitu eta ongi nahasi. Prestatutako nahastean, 5 € ko biletea sartu eta minutu inguruan eduki ongi busti dadin. Biletea ongi hezetzean, pintzekin heldu eta sua eman.Su gorri-gorria emango du, baina segundo batzuen buruan itzali egingo da, biletea bere horretan dirauelarik. Ura biletearen poroetan sartuko da eta alkohola gainazalean. Sua ematerakoan alkohola erreko da baina biletea ez

Materiala:- Alkohola - Ura- Gatza- 5€ biletea- Pintzak- Sua

3. Uraren elektrolisia edo hidrolisia

16

Uraz betetako hauspeatze ontzi batean, elektrodo moduan lan egingo duten grafitozko (C) bi arkatz mina ipini, kable bitartez pila bateri konektatuta egongo direlarik. Uraren zehar elektrizitatea igaro dadin, azido sulfuriko pixka bat gehitu. Elektrizitatearen eraginez ura deskonposatu egiten da. Elektrodoetako baten inguruan sortzen diren gas burbuilak, bestean sortzen direnen bikoitzak direla ohartuko gara. Zergatik ote?

Materiala:

- Ura- Hauspeatze ontzia- Grafitozko bi arkatz- Kablea - Pila - Azido sulfurikoa

4. Puxikaren betetzea sortutako CO2 ren ondorioz

Ozpina pixka bat berotu eta erlenmeyer batean bota (bi atzamar).. Puxika baten barrura bi koilarakada bikarbonato bota eta ondoren puxika botilaren ahoan jarri. Bikarbonatoak ozpinarekin erreakzionatzean karbono dioxidoa askatzen da eta horrek puzgarria puzten du

Materiala:- Ozpina- Erlenmeyer txiki bat- Puxika bat- Bikarbonatoa- Bunsen metxeroa- Espatula

5. Arrautza botilaren barruan sartzea.

Arrautza egosi bat, botila (zukuena adibidez) baten barruan sartzea, honen lepoa arrautzaren tamaina baina txikiagokoa izanik.

17

Arrautza egosi ondoren azala kendu. Gero hartu sukaldeko paper zati bat botilan sartu ahal izateko forma luzexka emanez, bildu eta alkohol tanta batzuk isuri muturrean. Pospolo batekin su eman alkoholez bustitako muturrari (kontuz ibili erre gabe) eta sartu sutan dagoen papera botila barruan. Utzi hondoraino eror dadin eta denborarik galdu gabe, arrautza botilaren ahoan jarri, alderik estuena barrualdera duela eta ikusi arrautza barrura nola sartzen den.

Materiala:- Arrautza egosiak- Zukuaren botilak- Sukaldeko papera- Alkohola- Pospoloak- Sua

6. Gainazala / bolumena erlazioaren azterketa edo txokolate mugikorra

Probeta batean gaseosa bota eta ondoren txokolate puska txikiak bertara bota.Txokolatearen gainazaleko koipeak (hidrofoboa) gaseosaren CO2 burbuilak hartzen ditu eta gorantz egiten du. Gora iristean, burbuilak askatzen ditu eta berriro beherantz jotzen du igogailu itxura hartuz.

Materiala:

- Probeta- Gaseosa- Txokolate tableta

7. Lata deformatua

Freskagarri lata baten barruan, ur pixka bat sartu eta berotu lata pintza batekin hartuz. Ur lurrina ateratzen hasten denean bat-batean urez betetako ontzi batean buruz behera sartu. Lata erabat deformatuko dela ikusiko dugu

18

Materiala:- Freskagarri lata bat - Ura- Pintza- Sua- Ontzi bat

8. Mikrouhin labearekin lanean

Sartu ur baso bat eta funditutako bonbila bat. Mikrouhina martxan jarri (1300W) eta bonbilak argia sortzen duela ikusiko da korronte induzitu bat sortuko delako.

Magnetismoa+biraketa mugimendua= korronte induzitua

Bonbila barruko ioiak kitzikatzen dira argia sortuz.

Materiala: -Mikrouhin labea (laboratoriokoa)-Funditutako bonbillak (birziklatze ontzitik)-Edalontzi bat

9. Kamara beltza

“Pringels” moduko patata ontzi bat hartu eta oinarritik 5 cm ra moztu eta 1-2 mm ko diametrodun zulo txikia egin oinarri horretan. Ondoren plastikozko estalkia ebakitako lekuan ipini eta zinta itsazkorraz berriro oinarria muntatu. Irekita dagoen aldetik begiratu (alboak eskuekin estali ahalik eta argi gutxien sartzeko) eta konturatuko zara kanpoko irudia itzulita ikusiko dela.

F) ERAKUSKETAK

F.1) INGURUKO LANDARETZA ERAKUSKETA ETA MENDI IBILALDIADeskribapena

19

Alde irekia Plastikozko estalk. Zuloa(begiratzekolekua)

Ekintza honen helburua gure inguruko landaredia ezagutzera ematea da. Horretarako, Lumentza mendira irteera bat antolatuko dugu. Aitor Okamikak, ikastolako laborategi naturaleko irakasleak irteera gidatuko du. Mendian ikusitakoak, gero plazan jarraipena izango du bertan egongo den erakusketarekin. Mendi ibilaldian parte hartuko dutenek Isuntza elkartean hamaiketakoa edukiko dute.

Ekintzaren ordua:Mendi irteera 9:00tan eta erakusketa 10:00etatik aurrera. 12:00etan hamaiketakoa Isuntza elkartean.

Beharrezko baliabideak: - Panelak: udalari eskatuz erakusketa aretokoak- Landareen argazkiak eta informazioa.- Mendi irteeran ateratako argazkiak gero erakusketan ikusteko

ordenagailu bat (ikastolari eskatuz)- Landareak eta ordenagailua jartzeko mahaia- Argindarra- Hamaiketarako pintxoak

Arduradunak:Aitor Okamika (laboratorio naturaleko irakaslea): mendi ibilaldia gidatu eta erakusketan azalpenak eman.Sarai: Mendi ibilaldian argazkiak atera eta erakusketarako argazkiak ordenagailura pasa. Erakusketako panelak antolatu.Elene: Erakusketako panelak osatu, landareen fitxak inprimatuz. Mendi ibilaldiko jendearentzat hamaiketakoa antolatu.

AurrekontuaIbilaldia egiten dutenentzat, hamaiketakoa: 300 €-ko aurrekontua

Ibilaldian eta erakusketan Ikusiko diren espezieetako batzuk ondorengo hauek izango dira:

20

-Artea ( Quercus ilex )

-Astigar arrunta (Acer campestre)

-Gaztainondoa (Castanea Sativa)

- Gorostia (Ilex Aquifolium)

21

-Gurbitza (Arbutus Unedo)

F.2) AZTERKOSTA ERAKUSKETA

DeskribapenaAzaroan DBH ko ikasleek burututako Azterkosta ekintzarekin, erakusketa bat osatu. DBH ko maila bakoitza, arlo batez arduratu zen

DBH1: fauna; natur zientzia arloari lotuta

DBH2: ondarea: Gizarte Zientziak arloari lotuta

DBH3: argazkiak eta bere kudeaketa

DBH4: Analisi kimikoak (kimika arloari lotuta) eta landaretza (biologia arloari lotuta)

Ekintzaren ordua:Erakusketa 10:00etatik aurrera

Beharrezko baliabideak: - Panelak (2): udalari eskatuz erakusketa aretokoak- Ikasle talde desberdinek egindako lanak.- Argazkiak tamaina handian ateratzeko kirol gelako inprimagailu handia

Arduradunak:-Mariasun Ubiria (Gizarte Zientzietako irakaslea): erakusketarako materiala jasotzeko ardura-DBH 3ko 5 ikasle: panelak monta eta erakusketa osatzen lagundu

Aurrekontua

22

Ez dago gasturik

F.3) MUGIKORTASUNAREN INGURUKO ERAKUSKETADeskribapenaIngurune batzordeak, Lekeitioko mugikortasunaren inguruan egindako argazki rallyaren erakusketa

Ekintzaren ordua:Erakusketa 10:00etatik aurrera

Beharrezko baliabideak: - Panelak(2): udalari eskatuz erakusketa aretokoak- Argazkiak tamaina handian ateratzeko kirol gelako inprimagailu handia

Arduradunak:-Martin Bilbao (Agenda 21 eta Ingurune batzordeko arduraduna): erakusketarako materiala prestatzeko ardura-Ingurune batzordeko 3 ikasle: panelak monta eta erakusketa osatzen lagundu

AurrekontuaEz dago gasturik

F.4) MATEMATIKA IRUDIAK BIZITZA ERREALEAN

DeskribapenaDBH 1eko ikasleak matematika arloan egindako argazkien erakusketa. Erakusketaren argazkiek, matematika eguneroko bizitzan erakutsiko dute

23

Ekintzaren ordua:Erakusketa 10:00etatik aurrera

Beharrezko baliabideak: - Panelak(2): udalari eskatuz erakusketa aretokoak- Argazkiak tamaina handian ateratzeko kirol gelako inprimagailu handia

Arduradunak:-Josune Laka (DBH 1eko matematika irakaslea): Erakusketaren muntaia-DBH 1eko 4 ikasle: erakusketa muntatzen lagundu

AurrekontuaEz dago gasturik

G) BIRZIKLATZE ETA NATUR TAILERRAK

G.1) BIRZIKLATZEKO OLIOAREKIN XABOIAREN PRESTAKETA

DeskribapenaTailer honetan, birziklatzeko olioa erabiliz xaboia egiten erakutsiko da. Olioa ikastolan birziklatzeko ontzietatik hartuko da. Olioarekin sodio hidroxidoak erreakzionatzen du xaboia lortzeko. Gehienez 10 pertsonako tailerra izango da.

Ekintzaren ordua:Tailerra 10:30etatik 12:30ra

Beharrezko baliabideak: -Birziklatzeko olioa (ikastolatik hartuta)

24

-Bolumenak neurtzeko probetak eta masa neurtzeko balantzak (laboratoriotik)-3 mahai handi-Sodio hidroxidoa (ikastolako laboratoriotik)-Gatza-Ura-Ontziak (ikastolako jaietako tabernatik)-Xaboia jasotzeko molde gisa youghurt pote hutsak-Sua eta bonbona (ikastolako jaietako tabernatik)-Aulkiak (10)

Arduradunak:-Marijo Artola (DBH 4ko biologia irakaslea): Xaboia erakusten egin eta behar den materialaren arduraduna-DBH 4ko 2 ikasle: erakusketa muntatzen lagundu

AurrekontuaEz dago gasturik

G.2) ALMENDRA OLIOZKO KREMA HIDRATANTEADeskribapenaTailer honen bitartez almendra olioz osatutako krema hidratante bat prestatzen erakutsiko da. Oso modu errazean argizaria eta almendra olioa berotan nahastu eta ura eta boraxekin elkartuz krema sortuko da.

Ekintzaren ordua:Tailerra 10:30etatik 12:30ra

Beharrezko baliabideak:- Ontziak - Sua eta bonbonak (ikastolako jaietako tabernatik)- 3 mahai handi- Bolumenak neurtzeko probetak eta masa neurtzeko balantzak (laboratoriotik)- Erle argizaria (Marije Santos garbitasuneko emakumeak emanda)- Almendra olioa (botikan erosita).- Ur distilatua (botikan erosita).- Borax piska bat (laboratoriotik)-Krema jasotzeko moldeak-10 Aulki

Arduradunak:-Felix Aizpurua (DBH 1-2ko natur zientzietako irakaslea): tailerraren ardura (krema osatu eta materialak)AurrekontuaAlmendra olioa, ur distilatua eta moldeak erosteko: 40 €

25

G.3) UKENDU ETA JARABE NATURALAKDeskribapenaNaturatik jasotako belarrekin, kolpe, erredura edo anturen aurka balio duen ukendua egiten ikastea, Marije Santos garbitasuneko emakumeak erakutsita. Honez gain eztularen aurkako jarabea egitea.

Ekintzaren ordua:Tailerra 10:30etatik 12:30ra

Beharrezko baliabideak:Ukenduarentzat:- Ontziak - Sua eta bonbonak (ikastolako jaietako tabernatik)- 2 mahai handi- Bolumenak neurtzeko probetak eta masa neurtzeko balantzak (laboratoriotik)- Erle argizaria -Oliba olioa-Kamamila-Plastia-Iodo belarra-Horma belarraJarabearentzat:-Tipula-Sagarra-Kamamila

Arduradunak:-Marije Santos (Garbitasuneko emakumea eta natur produktuak erabiltzen aditua): Belarren jasotzea eta tailerrean irakaslea.-Iraide:Tailerrean eta gauzen garraioan laguntza ematea-Alaitz:Tailerrean eta gauzen garraioan laguntza emateaAurrekontuaMarijerentzat oparia: 40 € Materialerako: 20 €

26

G.4) BIRZIKLATZEKO MATERIALAREKIN EGINDAKO INSTRUMENTU MUSIKALAK eta ROBOTADeskribapenaTailer honen helburua birziklatzekoak diren tresnekin musika tresna desberdinak egitea da. Batipat ume txikiei begirako tailerra izango da. Horretarako Manu Ziluaga musika irakaslearen laguntza izango dugu. Beste tresnen artean honakoak egingo dira:

Marakak:Materiala: -Freskagarri eta ur botil hutsak-Arroza

Zabaldu freskagarrien tapa. Ondoren sartu arroza freskagarrietan. Zarratu tapa eta zeloarekin inguratu tapa ez zabaltzeko. Ur botilekin berdin.

Panderoa:Materiala:-Atun lata handiak hutsik- Kaskabel- Kola

Aurretik atun latak zabalik eta bazterrak konponduta eramango dira. Tailerrean umeek kaskabelak lataren aldeetan itsatsiko dituzte kolarekin. Batzuri goiko aldean telaren bat itsatsiko zaie.

Gitarra:Materiala:- 1m ko egurrak- pita-colacao poto handia edo lata handiak -kola edo silikonaLehenik silikonaz egurra colacao potoan itsatsi. Gero egurraren puntan pitaren punta bat itsatsi edo lotu, ondoren colacao potoan pitaren beste punta colacao potoan itsatsi, baina ziurtatu ondo tentso dagoela. TurutakMateriala:-Obretako hodiak-Soka-Enbutuak-Zinta itsaskorraHodiak U itxuran lotu eta mutur batean enbutua zinta itsaskorrarekin lotu Ekintzaren ordua:Tailerra 10:30etatik 12:30ra

Arduradunak:

27

-Manu Ziluaga (musika irakaslea): Tailerra aurrera eraman eta beharrezko materiala biltzen joatea-Ekain Ogando (Hhko irakaslea eta monitorea): tailerrean lagundu

AurrekontuaArroza, kaskabelak eta egurrak erosteko: 30 €

H) ALTXORRAREN BILA ZIENTIFIKOADeskribapenaAltxorraren bilaren helburua, herrian zehar ibilbide bat egitea da puntu desberdinetan dauden pistak erantzunez, altxor batera helduz. Taldeka egiteko ekintza da (5eko taldeak). Pistak logika jolasarekin erlazionatuta egongo dira eta altxorra lortu nahi duen taldeak erantzunak zuzen eduki beharko ditu. Talde bakoitzari behean azaltzen den moduko mapa emango zaio.Talde irabazleko partaide bakoitzari sari moduan bonboi kaxa bat emango zaio. Amaieran parte hartzaile guztiek jateko pintxo batzuk izango dituzte.

Ekintzaren ordua:10:15etan hasiera. 12:00etan parte-hartzaileentzat pintxoak Isuntzan

Beharrezko baliabideak:-Mapa bat talde bakoitzari, jakiteko pista bakoitza non dagoen -Txarteltxoak bertan galderak idazteko.-Zeloa, txarteltxoak hormetan, zuhaitzetan… itsasteko.-Taldekoentzat galderak erantzuteko orria eta boligrafoa-Irabazle bakoitzarentzako bonboi kaxa bat.-Pintxoak eta freskagarriak, parte hartzaile guztientzako-8. pistarako freskagarri lata hutsak.

Arduradunak:-Lupo Txopitea (Gorputz Hezkuntzako irakaslea): Jolasaren koordinazioa-Jon Ander: Materiala biltzea ( mapak, 10 txartel, taldeentzako orria, boligrafoak, zeloa eta altxorra)-Endika Txarteltxoak herrian zehar jartzea-Iker: Taldeei azalpenak ematea

-Pista bakoitzean arduradun bat egongo da (Kirol talde batzuetako kideak)- 1.pistan = Urko - 2.pistan = Aitor - 3.pistan = Eneko - 4.pistan = Aiala - 5.pistan = Ibane - 6.pistan = Marta - 7.pistan= Iñaki - 8.pistan = Asier

28

Mapa eta pisten kokapena:

Aurrekontua- Bonboi kaxa bakoitza = 8 euro( Bost kaxa 40 euro)- Pintxoak eta freskagarriak = 135 euro

Pista bakoitzeko galderak hauek izango dira

1. pista: Gaur goizean nere arrebari belarritako bat kafera erori zaio. Katilua beteta egon arren, belarritakoa ez zaio busti. Nola da posible hori?

2.pista: Zuzen ezazu eragiketa hau zotz bat mugituz.

29

2

1

3

4

5

67

8

9

10

3. pista: Mikel eta Paulok Olentzero egunean 6 euro zituzten. Urteberria hasi orduko ordea, bion artean miloi bat euro zeukaten, ezer lapurtu , ezer eskatu eta inongo loteria jokoan parte hartu gabe. Nola?

4.pista: Txakur bat lepotik lotuta dago 2 metroko luzera duen soka batekin. Nola lor dezake txakurrak 4 metrotara dagoen hezur bat eskuratzea.

5.pista: Txanpon bat mugituz hiru txanponeko hiru lerro osa itzazu:

7. pista: Uria Fuller austriarra famatua da bere gaitasun psikoengatik. Beste gauzen artean gai da futbol partida baten emaitza emateko partida hasi aurretik Orain arte ez du inoiz hutsegin. Sinesten duzu?

8.pista: Zuen aurreko zuhaitzera joan eta bere atzean 6 freskagarri lata daude. Lor ezazu denekin zutabe edo dorre bat.

9. pista: Artzaina, aza,ardia eta otsoa. Aza eder bat, ardi dotore bat eta otso handi bat daraman artzain bat erreka bazter batera iristen da, bertan txalupa bat dagoelarik. Erreka zeharkatu nahi du baina txalupan aldi berean berekin batera bakarrik gauza bat eraman dezake. Ardia otsoarekin bakarrik uzten badu, itzultzean ardi hezurrak bakarrik ikusiko ditu, ardia azarekin uzten badu, akabo aza. Beno zorionez otsoa ez da begetarianoa. Lagun iezaiozu artzari gauza guztiak erreka bazter batetik bestera eramaten.

10. pista: Ondorengo sudokua osatu eta plazara joan eta erantzun orria entregatu

30

3. EGITARAUA

Goizeko 9:00tan: Inguruko landaretza ezagutzeko mendi irteera izango da Marierrota padurara eta Lumentza mendira .

Goizeko 10:00tan: Festaren hasiera ekitaldia. Erakusketen zabaltzea

Goizeko 10:15tan: Altxorraren bila zientifikoaren hasiera

Goizeko 10:30tatik 12:30ak arte: Tailerrak. Ordu erdiro tailer bakoitzean 10 pertsonako taldeak parte hartuko dute.

31

173428658921

4651973495216235784

2574969173587549

2

358976

a) Birziklatzeko ontziekin musika tresnen tailerra

b) Birziklatzeko olioarekin xaboiaren prestatzea

c) Belar desberdinekin ukendu miragarriaren prestaketa

d) Almendra olioarekin krema hidratanteen prestaketa

Goizeko 10:45 tan: Paperezko hegazkinak egiteko tailerra kioskoan.

Goizeko 11:00tan: Domino fitxen ibilbideen osatzea.

Goizeko 11:30tan: Esperientzien txokoaren irekiera. 3 esperientzia mahai egongo dira, bakoitzean 3 esperientzi ikusgai; 10 minuturo esperientzi bat. Eguerdiko 12:00tan: Kontseilupean, ume txikientzako Unibertsoaren inguruko proiekzioa eta antzezpena

Eguerdiko 12:15etan: Isuntza arraun taldean ergometroekin, energia sortzeko erakustaldia eta parte hartzeko aukera.

Eguerdiko 12:15etan: Paperezko hegazkinen lehiaketa, Parketik hondartzarako hegalaldietan.

Eguerdiko 12:45etan: Egindako domino egituren ikuskizuna

Eguerdiko 13:00etan: Altxorraren bila eta paperezko hegazkinen lehiaketen sari banaketa

Eguerdiko13:15etatik-14:15etara: Musika Lexuri eta Maite trikitilariekin.

OHARRAK: -Goiz osoan zehar festaren ekintza edo tailerretan parte hartzeko eta izena emateko orriak eskenatokiaren ondoan egongo dira-Tailerretan sortutakoa norberak etxera eramateko aukera edukiko du.-Eguraldiarekin arazoak izango balira, festa frontoian izango da.

4. BALIABIDEEN ZERRENDA

Ekintza bakoitzean baliabideen zerrenda eman badugu ere, hona hemen dena modu jarrai batean:

EKINTZA BEHARREZKO MATERIALA

NONDIK LORTU

ARDURADUNA

Ergometroekin energia sortzea

a) 4 Ergometrob) Bonbilakc) Konektatzeko kableak

a) Isuntza A.E.b), c) Imanol Mendiguren elektrikaria

a) :Ekhi eta Josu Aboitizb), c): Imanol M.

32

Paperezko hegazkinak

a) 500 foliob) 20 aulkic) Zinta eremua mugatzekod) Klip kaxae) Proiektoreaf) Pantaila txuriag)Ordenagailuah) Argi indarrai) Sarirako bonboiak

a), b), c), d), e),f),g), i): Ikastolatik

h) Udalari kiosko azpiko argi indarra hartuz

Jurgi

Domino ibilbideak a) 700 domino fitxab) fitxak jartzeko alfonbrac) Egurrezko plataformakd) sari moduan 5 domino kutxae) Eremua banatzeko hesiak

a), d) Internet bidezko eskaerab) Azoka dendan alokatuzc) Aroztegiane) Udalari eskatuz

a), b), c), d), e): Beñat

Unibertsoa antzezlana

a) Proiektoreab) Ordenagailuac) Internet konexioad) Mozorroake) Argi indarraf) Mikroak eta bafleakg) 25 aulkih) 2 mahai txiki

a),b),f),g),h) ikastolatikc),e) Udalari eskatuzd) Mertxe jostunaren bitartez

Marijo Lekue irakaslea

EKINTZA BEHARREZKO MATERIALA

NONDIK LORTU

ARDURADUNA

Esperientzien txokoa

a) Hiru mahai handib) Beirazko platertxoak (6)c) Sukaldeko paperad) 5 zentimozko txanponak (10)e) Ozpina (1 botila)

Material guztia ikastolako laboratoriotik hartuko da, honakoak ezik:a) Ikastolako sototikh.2) Kioskoko argi indarrera konektatuz,

Ritxi irakaslea eta laboratorio arduraduna

33

f) Alkoholag) Ura (2 l)h) Gatzai) 5 €ko bi biletej) Egurrezko pintzak (4)k) Bunsen metxeroak (5)l) Pospoloakm) Hauspeatze ontziak (6)n) Grafitozko arkatz minakñ) Kableako) Pilak (2)p) Azido sulfuriko 10 mlq) Pipetar) Erlenmeyer ontziak (4)s) Puxikakt) Bikarbonato sodikoau) Espatulav) Arrautza egosiak (6)w) Zuku botil hutsak (3)x) Alkohol etilikoa (1l)y) Probetak (4)z) Gaseosa (1 l)a.2) Txokolate tabletab.2) Ontzi handi batc.2) Freskagarri lata hutsakd.2) Mikrouhin labeae.2) Funditutako bonbilakf.2) Pringels moduko patata potoak (5)g.2) Mikroskopioah.2) Argi indarrai.2) Argira konektatzeko

udalaren bitartez

34

luzagailuakEKINTZA BEHARREZKO

MATERIALANONDIK LORTU

ARDURADUNA

Inguruko landaretza erakusketa

a)2 panelb) Landareen argazkiakc) Kirol gelako inprimagailu handiad) Irakasle gelako plastifikatzaileae) Ordenagailuaf) Mahai handiak (2)g) Argindarrah) Hamaiketarako pintxoak eta freskagarriaki) Hamaiketarako mahaiak

a) Udalari, erakusketa gelakoak eskatub) DBH 4ko ikasleek egindako landareen fitxategitik argazkiak hartuz, c),d),e),f) Ikastolatikg) Kiosko azpitik hartuzh) Egunsentia tabernatiki) Isuntza elkartetik

SaraiElene

Azterkosta erakusketa

a)2 panelb) Ikasleak azterkostaren inguruan egindako lanakc) Argazkiak inprimatzeko kirol gelako inprimagailu handiad) Irakasle gelako plastifikatzailea

a) Udalari erakusketa gelakoak eskatuzb) Ikastolatik

Mariasun Ubiria irakasleaDBH 3ko 5 ikasle

Mugikortasunaren inguruko erakusketa

a)2 panelb) Ikasleak mugikortasunaren inguruan egindako lanakc) Argazkiak inprimatzeko kirol gelako inprimagailu handiad) Irakasle gelako plastifikatzailea

a) Udalari erakusketa gelakoak eskatuzb) Ikastolatik

Martin Bilbao Ingurune batzordeko arduradunaIngurune batzordeko 2 ikasle

EKINTZA BEHARREZKO MATERIALA

NONDIK LORTU

ARDURADUNA

Matematika irudiak a)2 panel a) Udalari Josune Laka

35

bizitza errealean b) DBH 1eko Ikasleak matematika arloan egindako lanakc) Argazkiak inprimatzeko kirol gelako inprimagailu handiad) Irakasle gelako plastifikatzailea

erakusketa gelakoak eskatuzb) Ikastolatik

irakasleaDBH 1eko 4 ikasle

Xaboiaren prestaketa Tailerra

a) Birziklatzeko olioab) Probetak (2) eta balantzac) 2 Mahai handid) Sodio hidroxidoae) Gatzaf) Urag) Ontziak eta lapikoakh) Xaboia jasotzeko molde moduan yoghourt poteak (40)i) Bonbonaj) Suakk) Aulkiak (10)l) Azalpen orriak

a) Ikastolako birziklatze gunetikb),d),e) Laboratoriotikc),k) ikastolatikg),i),j) Jaietako ikastolaren tabernatikh) Aurretik DBH 2ko ikasleei jasotzeko eskatuzl) Irakasle arduradunak

Marijo Artola irakasleaDBH 4ko 2 ikasle

Almendra oliozko krema hidratantea egiteko tailerra

a) Ontziak eta lapikoakb) Bonbonac) Suakd) 2 Mahai handie) Probetak (2) eta balantzaf) Erle argizariag) Almendra olioah) Ur distilatuai) Perborato sodikoa (borax)j) Krema jasotzeko moldeak (40)k) 10 aulki

a),b),c) Jaietako ikastolaren tabernatikd),k) ikastolatike),g),h),i)Laboratoriotikj) “dena eurora” dendan erosita

Felix Aizpurua irakaslea

EKINTZA BEHARREZKO MATERIALA

NONDIK LORTU

ARDURADUNA

Ukendu eta jarabe a) Ontziak eta a),b),c) Jaietako Marije Santos

36

naturalak lapikoakb) Bonbonac) Suakd) 2 Mahai handie) Probetak (2) eta balantzaf) Erle argizariag) Oliba olioah) Kamamilai) Plastiaj) Iodo belarrak) Horma belarral) Tipulam) Sagarran) 10 aulki

ikastolaren tabernatikd),n) ikastolatike)Laboratoriotikf),g),h),i),j),k),l),m) Marijek ekarriko ditu

garbitasuneko emakumeaIraide eta Alaitz

Birziklatzea eta musika tresnak tailerra

a) Freskagarri lata hutsak eta ur botil hutsakb) Arrozac) Atun lata handiakd) Kaskabelake) Kola itsasgarriakf) Egurrakg) Pitah) Cola-cao poteak eta lata handiaki) Obretako hodiakj) Sokak) Enbutuakl ) zinta itsaskorra

a),c), h),i) Irakasleak aste batzuk lehenago ikasleei eskatuzb),d),g),k),f) Irakasleak erosize),j),l) ikastolatik

Manu Ziluaga eta Ekain Ogando irakasle eta begiraleak

Altxorraren bila a) Maparen kopia plastifikatuakb) Pisten galderekin txarteltxo plastifikatuakc) Galderen erantzun orriakd) Irabazleentzat bonboi kaxak (5)e) Pintxoak eta freskagarriakf) Freskagarri lata hutsakg) Inprimagailua eta plastifikatza.

a), b), c),g) ikastoland) Gozo-dendan erosize) Ioar tabernatik

Lupo Txopitea irakasleaJon Ander Endika Iker

EKINTZA BEHARREZKO NONDIK ARDURADUNA

37

MATERIALA LORTUANTOLAKETA OROKORRA

a) Tabladuab) Musika ekipoa eta mikroakc) Gauzak garraiatzeko furgonetad) Gauzak bezperaz plazan gordetzeko gelae) Argindarraf) Tabladu ondoan izen emateak jasotzeko mahaiag) Amaierako musikah) Eremuak mugatzeko hesiaki) Bestelako materiala: Zinta, zinta itsaskorra, guraizeak...

a),h) Udalari eskatuzb) Ikastolako ekipoac) Ikasarraunako furgonetad) Udalari “kontzeilupeko” gela eskatuze) Kiosko azpiko argia udalari eskatuzf), i) Ikastolatikg) Lexuri trikitilariari deituz

Purru De la Torre ikastolako zuzendaria

5. AURREKONTU OSOA

Gure helburua, diru askorik gabe festa egitea denez uste dugu lortuko dugula. Hona hemen aurrekontua:

Oharra: xehetasunak ekintzen azalpenetan daude.

EKINTZA GASTUAErgometroekin energia sortzea 0Paperezko hegazkinak 15 €

38

Domino ibilbideak 610 €Unibertsoa antzezlana 180 €Esperientzien txokoa 40 €Inguruko landaretza erakusketa 300 €Azterkosta erakusketa 0 Mugikortasunaren inguruko erakusketa

0

Matematika irudiak bizitza errealean 0Xaboiaren prestaketa Tailerra 0Almendra oliozko krema hidratantea egiteko tailerra

40 €

Ukendu eta jarabe naturalak 60 €Birziklatzea eta musika tresnak tailerra

30 €

Altxorraren bila 175 €Musika ekitaldia 250 €Kartelak 400 €GUZTIRA 2100 €

6. KRONOGRAMAFesta eguna aurrera ateratzeko egunez egun honakoa egin dugu:EGUNA ZER EGIN ARDURADUNAUrtarrilak 9 Matematika orduan , festaren

inguruko ideiak bota ziren eta egiten al zena pentsatzen hasi

Ritxi Abril irakaslea

Urtarrilak 13 Natur zientziak ordua: Festaren egitura osatzen hasi zen eta lan banaketa egin ardurak banatuz.

Felix Aizpurua irakaslea

Urtarrilak 14 Ziklo batzarrean irakasleei ideia komentatu zitzaien eta beraien ekarpena jaso ziren

DBH ko Koordinatzailea(Ritxi Abril)

39

Urtarrilak 21 Teknologia ordua: Ordenagailuetan ikasleak banatu ziren ideiak garatzeko eta beharrezkoak ziren informazioak topatzeko

Marijo Artola irakaslea

Urtarrilak 23 Matematika ordua: Txostena osatzen jarraitu genuenTutoretza saioa: txostenarekin jarraitu genuen

Ritxi Abril

Felix Aizpurua

Otsailak 5 Natur Zientzia ordua: txostenaren zatiak amaitu gebituen Hizkuntza ordua: txostenaren osagai desberdinak batu genituen txosten bakarrean, zuzenketak batez ere eginez.Ingeles ordua: Azken xehetasunak zuzendu genituen, azken txostena osatuz

Felix Aizpurua

Marijo Lekue irakaslea

Tere Erkiaga irakaslea

Otsailak 11 Talde desberdinak batzartu egingo dira festa egunera arte jarraitu beharreko pausuak zehazteko

Ekintza bakoitzeko arduradunak

Otsailak 18 Egin beharreko erosketak enkargatuta egongo lirateke eta eskaera formalak ere bai

Ekintza bakoitzeko arduradunak

Martxoak 4 Material guztien kontrola errepasatuko zen eta kartel banaketa egin

Ritxi Abril talde guztien arduradunekin bilduz

Martxoak 11 Material guztia kontrolpean egongo litzateke. Udalari egin beharrekoak gogorarazi

Ritxi Abril

Martxoak 13 Arratsaldean plazako gelara materiala garraiatuko litzateke, hurrengo goizean muntatzeko.

Ritxi Abril eta ikasarrauneko arduraduna

Martxoak 14 Goizeko 8:00retan muntatze lanak egingo ziren 1o:00etarako dena prest edukitzeko

Arduradunak eta laguntzaileak

Martxoak 16 Balorazioa egiteko batzarra Arduradun guztiek

7. FESTAREN ZABALTZEA

Festa zabaltzeko bi modu erabiliko ditugu: bat kartelen bitartez eta bestea komunikabideei emailak bidaliz gonbidapen txartela eta kartelaren artxiboekin.

Gonbidapen txartela:

40

Martxoak 14an denok etorri Lekeitiora gurekin batera egingo dugun festan ondo pasatzera!! Goizeko 9:00tik aurrera parte hartzeko izena eman ezazue eta plazan egongo naiz zuei itxaroten. ANIMA ZAITEZ GUREKIN BATERA!!

8. ERANSKINAK: ESKAERA ORRIAK

Kartela:

41

ANTOLATZAILEAK:R.M.AZKUE IKASTOLAKO “ARRANEGIKO KATUAK”

ZIENTZIA FESTA!!!

Goizeko 10:45 tan: Paperezko hegazkinak egiteko tailerra kioskoan.

Goizeko 11:00tan: Domino fitxen ibilbideen osatzea.

Goizeko 11:30tan: Esperientzien txokoaren irekiera. 3 esperientzia mahai egongo dira, bakoitzean 3 esperientzi ikusgai; 10 minuturo esperientzi bat.

Eguerdiko 12:00tan: Kontseilupean, ume txikientzako Unibertsoaren inguruko proiekzioa eta antzezpena

Eguerdiko 12:15etan: Isuntza arraun taldean ergometroekin, energia sortzeko erakustaldia eta parte hartzeko aukera.

Eguerdiko 12:15etan: Paperezko hegazkinen lehiaketa, Parketik hondartzarako hegalaldietan.

Eguerdiko 12:45: Domino fitxen ikuskizuna

Eguerdiko 13:00etan: Altxorraren bila eta paperezko hegazkinen lehiaketen sari banaketa.

Eguerdiko13:15etatik-14:15etara: Musika Lexuri eta Maite trikitilariekin

Goizeko 9:00tan: Inguruko landaretza ezagutzeko mendi irteera izango da Marierrota padurara eta Lumentza mendira .

Goizeko 10:00tan: Festaren hasiera ekitaldia. Erakusketen zabaltzea

Goizeko 10:15tan: Altxorraren bila zientifikoaren hasiera

Goizeko 10:30tatik 12:30ak arte: Tailerrak. Ordu erdiro tailer bakoitzean 10 pertsonako taldeak parte hartuko dute. a) Birziklatzeko ontziekin musika tresnen tailerra b) Birziklatzeko olioarekin xaboiaren prestatzea c) Belar desberdinekin ukendu miragarriaren prestaketa

d) Almendra olioarekin krema hidratanteen prestaketa

AURREKONTUA100 kartel, bost koloretan eta irudiarekin, 400 €.

8. ESKAERA GUTUNAK

Material desberdinak lortzeko , eskaera desberdinak egin behar izan ditugu gutunen bitartez:

A) Ikastolako zuzendariari

42

Antolatzaileak:R.M.Azkue ikastolako“Arranegiko Katuak”

Zuzendari agurgarria:

Resurrección María Azkueko dbh2ko ikasleak gara eta zientzia festa bat antolatu nahi dugunez, ikastolaren laguntza behar dugu material batzuk erabiltzeko. Materialak hauek dira:

-500 folio-55 aulki- Klip kaxa-Proiektore 2-Pantaila txuria-Ordenagailua 3-Mikroak eta bafleak-2 mahai txiki-Sotanoko mahai handiak:5-Jantokiko mahai handiak:4-Laboratorio materiala (arduradunarekin egon gara)-Kirol gelako inprimagailu handia erabiltzeko baimena-Irakasle gelako plastifikatzailea erabiltzeko baimena-Jaietako tabernako suak, bonbonak eta ontziak-Zinta itsaskorrak

Eskertuko genizuke hori dena erabiltzeko baimena ematea.

Eskerrik asko.

“Arranegiko katuak”DBH 2 ko ikasleak

B) Udalari eskaera

Jaun / andere agurgarria:

R.M.Azkue ikastolako DBH 2ko ikasleak gara eta datorren martxoaren 14ean Zientzia festa bat antolatu nahiko genuke herriko plazan. Festa hau egin ahal izateko, udalaren laguntza beharrezkoa dugu eta beharko genituzkeen gauzak honakoak lirateke:

-30 hesi espazioak mugatzeko

43

-8 metroko tabladua eta berau muntatzea-Kioskoko argindarra erabiltzeko aukera-Erakusketa gelako 8 panel-Kontseilupean dagoen gela bat bezperan gauzak gordetzeko biltegi moduan erabiltzea-Kontseilupeko gela batetik internet konexioa erabiltzea

Festa honen nondik norakoak jakiteko informazio gehigarria bidaltzen dizugu eta espero dugu gure eskaerari baiezkoa ematea

Eskerrik asko

R. M. Azkue ikastolako DBH 2 ko ikasleak

44