2020ko URTARRILA HONDARRIBIA

of 32 /32
Giro aparta eta eguraldia lagun Gabonetan herri aldizkaria #338 HONDARRIBIA 2020ko URTARRILA Hondarribia Herri Aldizkaria ERREPORTAJEA Turismoaren Plan Zuzendaria aurkeztu da HERRIAN BARRENA Bordari eta Satarka lehiaketen sari banaketa HERRIAN BARRENA “Axalian”, gure arrantzaleak Estitxu Ortolaizen begiradapean HERRIAN BARRENA HONDARRIBIA EUSKARAZ BIZI!

Embed Size (px)

Transcript of 2020ko URTARRILA HONDARRIBIA

herri aldizkaria #338 HONDARRIBIA 2020ko URTARRILA Hondarribia Herri Aldizkaria
ERREPORTAJEA
HERRIAN BARRENA
HERRIAN BARRENA
HERRIAN BARRENA
HERRIAN BARERNA
2019ko Gabonak iruditan 04–07 Pedro Barrusoren Gerra Zibila eta errepresioaren inguruko liburua aurkeztu da 08
Bordari eta Satarka lehiaketen sari banaketa egin da 09
Arrantzaleen bizitza jaso du Estitxu Ortolaizek “Axalian” erakusketan 10
ERREPORTAJEA
ELKARRIZKETA
MINTZALAGUNA
Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko bigarren izen emate epea zabalik 12–13
ALBISTE ONA
eta gehiago…
KZ GUNEA 11 ASPALDIAN HONDARRIBIAN 21 UDAL TALDEEN TXOKOA 22
ALE HONETAN
Hondarribiak ez ditu bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien ondorioak.
LA GU
N TZ
AI LE
KOLABORAZIOA: “Pedro Barruso”
Hondarribia XIX. mendeko eta XX. mende hasierako gida turistikoetan 18–19
BIZARGORRI: “Jexuxmari Mendizabal”
Okerrak zuzentzen 20
AISIALDIA: “Ernesto Villar”
SOROETA / SOROSEATTLE 26
BIDASOA BIZIRIK 23 GAZTE INFORMAZIOA 23 AISIALDIA 26-27 HERRIA ZENBAKIETAN 31
GANBARAKO KUTXA – LEHIAKETA
LOreTXu jan & edan
Almirante Alonso, z/g / T. 943 22 99 27
Jutezko poltsen aurkezpenaren une bat.
HERRIAN BARRENA
Jutea zuntz naturalen artean sendoe- netariko eta iraunkorrenetakoa da. Ongarri edo pestizida oso gutxi behar du eta lauzpabost hilabetetan uzta
daiteke. “Poltsa oso indartsua da eta iraunkorra da, erosketak arazorik gabe eraman ahal izateko” adierazi du Silanesek.
Baserritar bakoitzak bere poltsak izango ditu eta bezeroen artean banatuko dituz- te bai asteazkenetan Damarri plazako azokan eta baita larunbateko San Pedro kaleko azokan ere.
Banatzeko poltsa hauez gain, Udalak Hondarribiko Azokako karpen albo eta sabaiak ere berritu ditu.
Modu honetan, bertakoa eta hortaz ja- sangarriagoa den produktua erosteaz gain, poltsa hauek erabiliz ingurugi- roaren alde egiteko aukera daukagu guztiok.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #3384
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
HERRIAN BARRENA
2019ko Gabonak iruditan Eguraldia lagun izan dugu aurten Gabonetan eta irudi ederrak utzi dizkigu garai berezi honek. Hona horietako ba tzuen errepasoa.
Santo Tomas egu- nean giro polita izan genuen he- rrian. Azokan jen- de ugari, txiki eta helduak disfrutat- zen… eta nola ez, txistorra jateko aukera, Fenomena Elkarteak jarritako txosnan.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 5HERRIAN BARRENA
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
Abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingi bisitan izan genituen. Ehunka haurrek ilusioz egin zieten harrera eta haiekin egoteko aukera izan zuten Gi- puzkoa plazan.
Aspaldiko ohitura dugu Jaiotza Bizidunarena gure hirian, eta beste behin, aurrera egin du ekimenak. Dozenaka lagunek ilusioz prestatu zuten abenduaren 29ko saioa eta ikusleak ere ugari izan ziren Gernikako Arbolan.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #3386 HERRIAN BARRENA
Hiru Errege Magoek ere ilusioa eta poza ekarri dute aurten. Postaria urtarrilaren 4an heldu zen eskutitzak jasotzera, eta Meltxor, Gaspar eta Baltasar hurrengo egunean izan genituen Hondarribian, kalez kale eta umeak Hermandadetik agurtzen.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 7HERRIAN BARRENA
Aurten ere, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du Udalak. Guztira 13 establezimenduk hartu dute parte. Lehenengo saria Bernat Etxepareko Leiza oinetako-dendak lortu du, bigarrena, Damarriko Joxean harategiak eta hirugarrena, San Pedro kaleko Xera estetika-dendak.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #3388 HERRIAN BARRENA
Pedro Barrusoren Gerra Zibila eta errepresioaren inguruko liburua aurkeztu da Abenduko azken egunetan, udaletxe- ko Areto Nagusian Pedro Barrusoren “Hauek ere ikusi zituzten ibaiak. Gerra eta errepresioa Hondarribia (1936-1948)’ liburuaren aurkezpena burutu zen. Ber- tan izan ziren besteak beste, Txomin Sa- garzazu Alkatea, liburuaren egilea bera, eta hainbat herritar.
“Hondarribiko gizartea- ren haustura larriena ekarri zuen 1936ko uz- tailean hasi zen Gerra Zibilak. Borroka latzak pairatu ez bazituen ere, eragin handia izan zuen gatazkak Hondarribian. Liburuan hainbat he- rritarren eta beraien familien gertakariak kontatzen dira, adibi- dez Celestino Jauregi, Fermin Argote, Marga- rita Araneta, edota Je- sus Carrera adibidez”, azaldu zuen egileak.
“Gerraren atarikoa, bi- lakaera, 1936ko irailean hiria okupatu ondoren bideratutako aldaketa politikoa eta, batez ere, errepresio gogorrean gauzatu zen Gerra Zibi-
Sagarzazu alkatea eta Barruso, egilea, liburuaren aurkezpenean.
laren ondorioak dira liburu honen orrial- de xede” nabarmendu zuen Barrusok.
Bere aldetik Sagarzazu alkateak “liburu honen bitartez, iragan hurbilaren eza- gutzan aurrera egin eta gatazkak kalte- tutako pertsonen memoria berreskura-
tzeko ekimenetan aurrera” egin nahi dela esan zuen, Barrusori bere lanarenga- tik eskerrak emanez.
Euskaraz eta erderaz argitaratu den li- buru hau 15 eurotan saltzen da Arma Pla- zako eraikinean.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 9
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
HERRIAN BARRENA
Irabazle, epaimahaikide eta sari-emaile aritu ziren alkatea eta zinegotziak, Kultur Etxeko ekitaldian.
Bordari eta Satarka lehiaketen sari banaketa egin da Helduen artean, Iñigo Legorburuk lortu ditu lehenengo sariak, olerki zein narrazioetan
Abenduaren 28an egin da 2019.eko Bor- dari eta Satarka Literatura Lehiaketen sari banaketa, Kultur Etxean.
Satarka olerki lehiaketan Martxel Ma- riskalek, Mertxe Mitxelenak, Maria Se- rranok (udal ordezkari gisa) eta Karmelo Goikoetxeak idazkari gisa osatu duten epaimahaiak, honako sariak eman ditu.
Gaztetxoen B mailan, lehenengo saria eta bakarra, Ander Villacianen “Barruan gor- detakoa” lanarentzat. Bigarren saria eta hondarribiar egile onenarena hutsik utzi ditu epaimahaiak.
Helduen A mailan, Satarka olerki le- hiaketa honetan, bigarren saria Mari Jose Azurtzak lortu du bere “Loa, hegan ihesi doa bihurtu nintzenetik guraso” olerki sortarengatik; eta sari nagusia, aldiz, Iñi- go Legorbururi egokitu zaio, “Bekatarien biblia” izenburuko lanarengatik. Maila honetan, bertako egile onenaren saria hutsik utzi du epaimahaiak.
Bordari narrazioen lehiaketan, aldiz, Pe- llo Otxoteko, Ainara Elizondo, Maria Se- rrano eta Karmelo Goikoetxea aritu dira epaile.
Honetan, C mailan, Laida Mirandak lehe- nengo sari nagusia eta hondarribiar egile baten lan onenaren saria eraman ditu
aldi berean, “Munstroa” izenekoarenga- tik; eta bigarren sari nagusia Amaiur Ma- riezkurrenak lortu du “Ez” izenburuko idazlanarekin.
Bordari lehiaketa honetako B mailan, aldiz, epaimahaiak hutsik utzi ditu lehe- nengo bi sari nagusiak eta Lur Alkain eta bere “Bizitzen ikasi” saritu ditu bertako egile onenaren sariarekin.
Azkenik, C mailan, Beñat Egues saritu dute hondarribiar egile onena bezala, “Lehengo lerroko erdiko eserlekua” idazlanarengatik eta Satarka lehiaketako irabazle nagusi izan den Iñigo Legor- buruk, sari bikoitza lortu du, lehenengo eta bigarrena ere bai, hurrenez hurren, “Itzalpean” eta “Mundua nire oinetara” idazlanekin.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33810
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
Arrantzaleen bizitza jaso du Estitxu Ortolaizek “Axalian” erakusketan
Estitxu Ortolaiz argazkilari hondarribia- rrak iaz aurkeztu zuen bere lehenengo erakusketa, Hariya izenburukoa. Hartan, omenaldia egin nahi izan zien isilean di- harduten saregileei, hauen lana eta bizi- modua argazki ederretan eta ikus-entzu- nezkoan bilduaz.
Oraingoan, arrantzaleei heldu zaie Orto- laizen kameraren aurrean jartzeko tartea. Argazkilariak Axalian aur- keztu du urtarrilaren 3tik 26ra Arma Plazan. Erakus- keta honetan, argazkitan eta ikus-entzunezko baten bitartez, itsasoan bizitzen di- tuzten une desberdinak jaso ditu Estitxu Ortolaizek.
Aurkezpenean esan zuen “urtebeteko lana” izan dela eta horretarako, arrantza- leekin ontziratu zela zen- bait aldiz, “sei egunetako bi mareatan eta egun beteko beste bitan”. Arrantzaleena “Bizimodu oso gogorra” dela jakin badaki Ortolaizek, fa- milia aldetik arrantzaleak baditu eta, baina mundu hori eta bizitza hori irudi- tan biltzea “oso esperientzia polita” izan dela aitortu du,
Erakusketaren ikuspegi orokor bat
eta “gehiagotan itsasoratzeko gogoz” ere gelditu zela, lan hau prestatzerakoan.
Erakusketari izenburua bilatzeko or- duan, “arrantzaleek gehien erabiltzen duten hitz horietakoren bat hautatzea” zen helburua, saregileen kasuan hariya erabilienetakoa zen gisan. “Badira asko erabiltzen diren hitzak baina gogorre-
giak ere bai”, esaten zuen. Baina Axalian egokia zen. “Arraina axalian dagoenean, arrantzatzeko prest dagoela esan nahi du, eta erakusketak arrantzaleen axalian jartzera gonbidatu nahi du, hortik izen- burua”, esaten zuen Ortolaizek.
Jende ugari hurbildu da aste hauetan erakusketa eder hau ikustera.
HERRIAN BARRENA
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 11
Domingo Egia 4, 20280 Hondarribia 943 646 347 / 687 377 174 [email protected] · www.kaiberri.com
· Etxebizitzen salmentak eta alokairuak. · Oporretarako alokairuak. · Lokalen diseinu eta erreformak. · Etxebizitza eta lokalen erreformen proiektuak. · Gremio-koordinazioa eta Obren Zuzendaritza.
KZgunea PLANIFIKAZIOEN ESKAINTZA 2020/02/01 - 2020/02/29 * Plazen libre egotea KZgunea zentruan edo KZgunearen web orrialdean kontsulta dezakezu.
OINARRIZKO FORMAKUNTZA
Aurrez aurrekoa Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi (20 ordu) EU 2020/02/03 - 2020/02/14 11:00 - 13:00 Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi (14 ordu) ES 2020/02/13 - 2020/02/21 18:00 - 20:00
Urrunekoa Android Sistema Eragilea (40 ordu) ES 2020/02/03 - 2020/03/04
OFIMATIKA
Aurrez aurrekoa Ofimatika tresnak - LibreOffice (20 ordu) ES 2020/02/17 - 2020/02/28 11:00 - 13:00
Urrunekoa Ofimatika aurreratua. LibreOffice (40 ordu) ES 2020/02/03 - 2020/03/04 Ofimatika orokorra. LibreOffice (40 ordu) ES 2020/02/03 - 2020/03/04
PRODUKTIBITATEA
Aurrez aurrekoa Kudeatu zaitez Google aplikazioekin (16 ordu) EU 2020/02/19 - 2020/02/28 16:00 - 18:00
SARE SOZIALAK
Urrunekoa Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube (40 ordu) EU 2020/02/03 - 2020/03/04
Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak (4 ordu) ES 2020/02/24 - 2020/03/04
HONDARRIBIA KZGUNEA
Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko bigarren izen emate epea zabalik Ikasturte honetan, bigarrenez, euskaltza- leei TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena lu- zatzen diegu euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritze- ko. Izan ere, gaur hasi eta otsa il amaiera bitartean egongo da zabalik Mintzalagun egitasmoetan izena emateko aukera.
MINTZALAGUNA
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
Irailean ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortu ziren. Bidelariak eta Bidelagunak astero har- tu-emanean daude, elkarrekin esperien- tzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Ko- munitatea sendotzeko bigarren izen emate deialdia abiatu da oraingoan, etengabe ehuntzen doan sarearen par-
te izateko aukera paregabea. Mintza- lagunak ditu izen emate honek protago- nista, beraiek direlako Mintzalagunen Mundua osatzen dutenak.
Bestetik, izen ematearen baitan, Postala- ren jolasa ere martxan dugu otsailaren amaiera arte. Mintzalagunek, banatu
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2019ko Abendua · #337 13
Izena emateko bideak: 1.- E-postaz: [email protected] 2.- Internet bidez: www.blogak.eus/mintzalaguna_hondarribia edo www.hondarribia.eus 3.- Paperean inprimatutako esku-orria bete eta Udaleko euskara sailera helarazi postaz edo udalera eramanda: Hondarribiko Udala. Euskara Zerbitzua. Kale Nagusia 20, 20280 Hondarribia
Informazio gehiago: 688 865 398
MINTZALAGUNA
zaien postala inguruko pertsona bati bidali eta hau Mintzalagun izatera gonbi- datuz landetxe batean asteburu pasa ba- ten zozketan sartuko dira; postala bidali duen Mintzalaguna eta postala jaso duen pertsona. Zozketan parte hartzeko, bida- litako eta jasotako postalarekin argaz- kia atera eta [email protected]. eus helbidera mezu bat bidali behar da. Zozketa otsailaren 29an egingo da, Min- tzalagunek burutuko duten Mintzatxotx Sagardotegira irteeran. Ekimen honetan parte hartzeko azken eguna otsailaren 28a izango da.
Euskaraz bizi nahi dutelako, beldu- rrei aurre egin nahi dietelako, ahaztu- takoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz go- zatzeko apuntatzen dira. Izena eman, erronka berriari heldu eta komunitatea- ren parte sentitzen dira; harreman sarea sendoa eta iraunkorra da. Gaur egun 22 herrialde desberdinetan 7.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte Mintzapraktika egitasmotan, Mintza- lagun egitasmoak barne, eta euskaltzale guztiak mintzalagunon mundura ongi etorriak dira.
NONDIK NORAKOAK
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da. Fun- tzionamenduari dagokionez, parte har- tzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean... euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara prak- tikatzen lagunduz (bidelaguna). Berba- lagun bihurtzeko baldintza bakarrak, 16 urtetik gorakoa izatea, euskaraz komu- nikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira. Parte har- tzeko ondoko bideak daude aukeran:
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33814
URDAI AZPIKOAK
jarri hemen zure iragarkia!
Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
ELKARRIZKETA
ION AREITIO Bike Trialeko pilotua
Txikitatik darama Ion Areitiok bizikleta gainean, Aitak afizioa zuen motordun trialarekiko eta berak bizikletan egin du ibilbide oparoa. Adin txikitan munduko txapeldun izan zen eta gaur egun, seniorren artean, munduko txapelketetako hiru brontze eta zilarra baditu, azken lau urteetan lortuak. Solasean aritu gara kirolaz eta beste gauzetaz.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 15
San Pedro 23, Hondarribia www.restaurantezeria.com
(+34) 943 64 09 33
ELKARRIZKETA
Azaroan brontzezko domina lortu zenuen Txinan, Munduko Txapelketa, eta urtea hastearekin, berriz ere en- trenamenduetara bueltan. Atsedenik hartzen al duzu bizikletatik? Bai, noski. Beharrezkoa izaten da bai gorputzarentzat baita buru aldetik ere. Normalean mundialaren osteko aste horietan bizikleta alde batera uz- ten dut eta oporrak izaten ditut. Gabo- netako festak pasata hasi naiz berriz ere entrenatzen, baina oraindik bizi- kleta ukitu gabe: korrika, igerian, gim- nasioan… Konpetizioen egutegiak ez daude oraindik finkatuta eta hortaz, oraindik ezin ondo planifikatu zer eta nola egingo dudan urtean zehar. Hala ere, 2018ko denboraldian ez bezala, iazkoaren amaierara indartsu iritsi nintzen, eta gogo biziz, buru aldetik. Aurrekoan oso nekatuta amaitu nuen. Soberako energia eta gogo horrek, urte berri honetarako indar eta grin gehiago ematea espero dut.
Aurtengo helburua, beraz, berriz ere goi-goian ibiltzea izango da? Mun- duko txapeldun izatea? Ilusio hori hor dago beti, eta esaten nuen bezala, fuerte bukatu nuen den- boraldia azaroan. Dena ondo joaten bada aurreko urteetako maila berdina ematen saiatuko naiz, behintzat. Gero, konpetizioak esango du non gauden.
Txikitatik ibili zara trialean. Garai ba- teko aurkariak gaur egungo berak dira, edo bide horretan kirola uzte- ra behartuta aurkitzen dira pilotuak, arrazoi desberdinengatik? Kirola ibilbide luzea da eta normalean, eboluzioa izaten da bizitzan zehar. Badira bide horretan uztera behartu- ta ikusi direnak, baina bai, azkenean, piloto guztiek elkar ezagutzen dugu, urteetan lehiatu izan garelako katego- ria desberdinetan. Egoten dira pixkat beherago geratzen direnak lehiakor- tasunean, eta saltoa ematen dutenak ere bai, baina hori, hiru edo lau urte-
ko eboluzioa izaten da. Trialean, beste kirol askotan bezala, ez duzu urte ba- tetik bestera honelako aldaketa izuga- rria egiten.
Urrezko Intsignia jasotzeak asko hunkitu ninduen, etxean eta gertukoen aitortza jasotzeak kiroletako edozein dominak baino gehiago balio du niretzat Mugarrietan, zure baserrian, aberee- kin lanean, entrenatzen eta arratsal- dez, Lesakako kiroldegian lanean, monitore gisa. Ba al duzu lo egiteko astirik edo 36 ordutako egunak be- harko zenituzke? Ezinbestekoa zait lana egitea, trialetik profesional gisa bizitzea oso konpli- katua baita, ezinezkoa nire kasuan. Etxeko lanak egiten ditut, entrenat- zeko tartea ere bilatzen dut, astean li- bre ditudan hiru goizetan bereziki eta eguerdietan. Eta Lesakan nagoenean ere, tarteka prestakuntza fisikoa lan- du ahal izaten dut. Denboraz oso jus- tu ibiltzen naiz, hori bai! Goizean oso goiz esnatu eta gauerdi aldera oherat- zen naiz.
Babesleak badituzu, baina beti ge- hiagoren beharra, ez? Munduan ze- harreko konpetizioetara joateko zail- tasunak izaten dituzu? Babesle pribatu sendoa badut, Trans- natur empresa. Gainera, Clean Trials markak bizikletak uzten dizkit eta
Foru Aldundiaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzak ere hor daude. Baina bai, nahiz eta urteko konpe- tizio nagusietara joateko ahalmena eduki, beste babesle pribaturik izango banu, puntuak banatzen dituzten na- zioarteko probetara joateko ahalmena izango nuke, Alemania eta Belgikara, bereziki. Hortaz aparte, profesionala ez izateak egutegia baldintzatzen du. Nire urteko laneko oporrak lehiatzera joateko erabiltzen ditut. Zorionez, la- nean erraztasunak ematen dizkidate honetarako.
Munduko txapelketan urrea duzu amets eta helburu, baina zure he- rriak, Hondarribiak, 2018an eman zizun bere aitortza nagusia, Urrezko Intsignia. Nolakoa izan zen hau zu- retzat? Nik beti esan ohi dut kiroleko lorpe- nak bereziak direla, atzetik dagoen lana eta esfortzua haundia delako. Bai- na etxean Urrezko Intsignia bezalako saria jasotzea eta gainera, lagunen eta familiaren ondoan jasotzea, oraindik bereziagoa da. Oso egun polita pasa genuen bai nik eta bai ingurukoek eta hunkituko nintzela banekien ere, pentsatuko nukeena baina are gehiago izan zen. Oso eskertuta nago sari ho- rrengatik.
Ion Areitio, Urrezko Intsignia jasotzen, 2018ko irailaren 7an
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33816
HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA 943 640 161
Spinin · Tonifikazioa · Mantenimendua · Muskulazioa · Sauna · Piraguen alokairua eta
gordelekua
GIMNASIOA
Udalak Turismo Plan Estrategikoa aurkeztu du Lau helburu nagusi lortzeko 30 ekintza finkatu dira datozen hiru urteetara begira
Azken lau urteetan hainbat lan burutu ondoren, Hondarribiko Udalak “Hon- darribia Euskal Herriaren esentzia gisa kokatzea” helburu duen Turismo Plan Estrategikoa aurkeztu du, hurrengo ur- teetan hirian egingo diren ekintzak eta jarduerak jasotzen dituena.
Maria Serrano, Turismoko zinegotziaren hitzetan, “Plan honek Hondarribia boka- zio turistikoa duen hiri gisa adierazten du, eta, batez ere, bertako biztanleen eta sek- tore horretan lan egiten duten pertsonen bizi-kalitateari eusteko lan egiten du”.
Planak, bere helburuen artean hazkunde iraunkorreko eredu bat proposatzen du, “Hondarribiko baliabideentzat, erakar- garrientzat eta bizimoduarentzat inba- ditzailea eta kaltegarria izango ez dena”, Serranoren hitzetan.
Aipatutako helburuez gain, plan honen aurkezpenean, Iñaki Gaztelumendi, Turis- moko kontsultoreak aipatu zuen “planak jarduera turistikoa desestazionalizatzea, bertako biztanleen eta turisten arteko harremana hobetzea eta bisitariaren espe- rientzia hobetzea” bilatzen dituela, modu honetan “turismoaren emaitza ekonomi- koak eta sozialak hobetzeko”.
Dokumentu hau osatu aurretik azken lau urteetan egindako lanen artean daude, besteak beste, hiriko turismoaren ba- lio-katean funtsezkoak diren pertsonei
egindako elkarrizketak, turismo-baliabi- de nagusietara burututako bisitak, eta hiriaren diagnostiko estrategikoa, turis- mo-eredu eta estrategiaren proposamena eta ekintza-plana eztabaidatu dituen ma- haiaren sortzea.
Era berean, herritarrek parte hartzeko prozesu bat egin zen, 249 erantzun izan zituen online inkesta baten bidez.
2020-2022 ALDIRAKO LAN-PLANA
Plan Estrategikoa 4 arlotan egituratzen da, bakoitzak bere helburu eta ekintzak barne dituelarik, tartean, datozen 3 ur- teetan egin beharreko lehentasunezko 30 proiektu. Hala nola, honakoak, azpi- marragarrienenen artean:
1. Helmugaren lehiakortasuna
• Mugikortasun turistiko jasangarriko plan bat bultzatzea, San Juan de Dios plazan autobus-dartsena bat beza- lako proiektuak txertatuko dituena, autobus turistikoak kudeatzeko, edo Donostia kaleko etorkizuneko apar- kalekua.
• Higerreko itsasargian, ingurunean eta sarbidean esku hartzeko plan bat egitea
• Seinaleztapen Adimenduneko Plana egitea: direkzionala, Peatonala eta Interpretaziokoa.
• Hondarribiko Turismo Kalitatearen Sistema Integralari atxikitako enpre- sen kopurua handitzea.
• Itsas Plazako esku-hartze bat aztert- zea, herritarrentzako espazio publi- koa hobetzeko eta bisitariak hartze- ko zentro bat sortzeko.
• Jaizkibel mendian ibilbideak mar- txan jartzea
• Lankidetza-proiektuak bultzatzea Hondarribiko eragin-eremuko hel- muga eta baliabideekin: Euskal Kos- taldea, Gipuzkoako gainerakoa, Hiri Harresituak, itsasargiak, etab.
2. Turismo-produktuen garapena
• City break/Ihesaldiak
ERREPORTAJEA
Maria Serrano, Txomin Sagarzazu alkatea eta Iñaki Gaztelumendi, plana aurkezten.
ERREPORTAJEA
• Gastronomia: sukaldaritzako ko- lektiboa sortzea, lurraldeko gas- tronomiaren balio-kateko eragile guztiekin lankidetzan; nazioarteko ekitaldi gastronomiko bat antolat- zea, Hondarribiko balioei lotuta; eta Enoturismoa edo Arrantza Turismoa bezalako ekimenak bultzatzea.
• Erosketak. Tokiko merkataritzari la- guntzeko ekimenak
• Kirola eta natura: Produktu-kluba sortzea
• Mice. Donostia Convention Bureaure- kin lankidetzan aritzea eta auditoriu- maren kudeaketa-eredua berritzea.
3. Marketin turistikoa
• Hiriko marketin turistikoko eus- karri berriak finkatzea: marka, web- gunea, liburuxka berriak,
• Edukien sorreran eta komunika- zio-agentzia baten kontratazioan oinarritutako sustapena eta komu- nikazioa
• Eta merkaturatzen laguntzea, hart- zaile espezializatuekin egindako lan-saioen bidez.
4. Gobernantza-eredu berria eta turis- moaren antolaketa
• Hondarribiko Turismo Kontseilua sortzea, partaidetza-organo gisa
• Bi produktu-klub sortzea hiriko enpresekin: gastronomia eta na- tura/kirola. Eta kultur turismoari buruzko mahai baten bultzada.
• Hondarribiaren protagonismoa zabaltzea turismo-foro guztietan, eta lankidetza indartzea Euska- diko eta Gipuzkoako gainerako erakundeekin.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33818
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
Hondarribia XIX. mendeko eta XX. mende hasierako gida turistikoetan Gaur egun, bidaia bat antolatzea eta gure helmugari buruzko informazioa biltzea gure ordenagailuko teklatuan klik gutxi batzuen kontua da. Oraingo honetan, turismoari buruz eta haren ondorio po- sitibo eta negatiboei buruz eztabaidatzen dugunean, atzera begiratu behar dugu, eta prozesu globalizatu eta masifikatu horren hastapenei erreparatu behar die- gu. Halaber, Hondarribiaren irudia zein zen aztertu behar dugu, bidaiariei hel- mugako lekuetan ikus zezaketenaren be- rri emateko argitaratu ziren lehen gida turistikoetan.
XIX. mendean, turismoaren hastapene- tan, turismo gidek paper nabarmena jokatzen zuten. Lekuen deskripzioak, horietara iristeko modua, eraikin nabar- menenak eta bidaiariei ostatu emateko aukerak. Horregatik, oraingo honetan, XIX. mendeko eta XX. mendearen hasie- rako gidetan Hondarribiari buruz ema- ten zen irudian jarriko dugu arreta.
XIX. mendearen erdialdetik Hondarri- biko Udalak turismoaren aldeko apustu garbia eta irmoa egin zuen, hiriaren ba- lizko motore ekonomiko gisa. Turismoa, XVIII. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako gerretan jasan- dako suntsipenaren ondoren, diru iturri posible bihurtuko zen. Turismoarekin batera, jokoa gizarteko klase boteret-
suenen erakargarri bihurtu zen. Jokoa bihurtu zen lehen turisten aisialdiko jarduera nagusia, eta hiri turistiko nagu- siek laster izan zituzten kasinoak. Gure asmoa jokoaren gaian zentratzea ez bada ere, hiriaren garapenean turismoaren ikuspuntutik duen garrantzia egiaztatu behar dugu.
Beste elementu azpimarragarria iragana- rekiko eta aurreko garaietako eraikinen hondakinekiko “erromantikotzat” jo dezakegun sentimendu baten garapena izan zen. Ana Azpirik hiribilduko hiri- gintzari buruz egindako azterketan dioe- nez, aurrien ikuspegi pintoreskoa eta nolabait erromantikoa “hondamendi his- torikoa zen, eta aintzira belikoen oroitza- penez eta arrantzaleen auzo batez beteta zegoen, euskal nekazaritza-inguruneari zegokion landa-mundu idilikoaren adie- razgarri xume eta oso adierazgarria. Irudi pintoreskoaren irudi ideala bihurtu zen.” Aldaketa, Ana Azpiriren atzetik, erraz antzematen da bakoitzean tokiko aldi- zkariek eta XIX. mendearen erdialdetik Hondarribira bidaiatzeko gidek ematen duten arreta handiagoa ikusten du. “Eus- kal Erria” bezalako aldizkariek, gida tu- ristikoek eta toki pintoreskoei buruzko argitalpenek maiz egiten diote errefe- rentzia hiribilduari. Gainera, Frantziare- kiko duen hurbiltasunak erakargarrita- sun erantsia ematen dio turismoa euskal
kostaldean eta Espainiako iparraldean garatzen hasten den une honetan. Hala ere, aurrerago ikusiko dugunez, iraga- neko aztarnekiko interesa ez zen guztiz itzali.
Aurki ditzakegun lehen erreferentzia turistikoak 1845 eta 1850 artean argita- ratutako Madozen hiztegitik datoz. Gida turistiko gisa pentsatuta ez badago ere, XIX. mendearen erdialdeko hiribilduaren fisionomiaren deskribapen zehatza es- kaintzen du. Gaur egun gida turistikotzat har dezakeguna baino hurbilago, baina Madozen ereduari jarraituz, 1857an Pe- dro Zuazúaren Establezimendu tipografi- ko-literarioak argitaratutako “Álbum his- tórico, pintoresco y descriptivo de Gui- púzcoa” izeneko lana aipatu behar dugu.
Aipatu dezakegun lehen obra turistikoa, berez bezala, Emilio Valverdek 1886an argitaratutako “plano y Guía de viajero en San Sebastián y Fuenterrabía” da. Hon- darribiari buruzko erreferentziak urriak dira. Hiriaren deskribapen txiki bat eta grabatu bat baino ez da eskaintzen. Oso informazio gutxi dago, Donostiar hiri- buruari buruz ematen den informazio zabal eta zehatzarekin alderatuta. Honda- rribiaren kasuan, hiriaren eta eraikin na- gusien deskribapen fisikoa egiteaz gain, dauden bost ostalari-etxeak aipatzen ditu (Aramburu, Iriarte, Lasa, Legorburu eta
Pedro Barruso Baré Historialaria
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
KOLABORAZIOA
Salaverria), eta “kasino nabarmena” due- la aipatzen du. Horrek, beste behin ere, turismoaren hasierako etapa horietan jokoak duen garrantziaren berri ematen digu. Ildo historizistan, gida turistikoa izan gabe baina hiriaren iraganarekin lo- tuta, Xabier de Cardillacen (1896) “Fonta- rabie; Promenade artistique” lana aipa de- zakegu, Parisen argitaratua. Ildo beretik, “Fuenterrabía: Notas históricas del castillo de Carlos V” izeneko liburuxka aipa dai- teke, 1900 inguruan koka dezakeguna eta hiribilduko lehen turismoa bere iragan historikoarekin lotuta egon zelako ideia berresten diguna, edo 1902an “Euskal He- rria” aldizkarian argitaratutako artikulu bat, harresietan ezkutatutako galerien bi- laketan zentra tzen dena.
Hirugarren gidak, Gipuzkoako Gida Orokorrak, 1928an argitaratuak, Honda- rribiaren ikuspegi bat eskaintzen digu, “Hiri pintoresko eta abegitsu” gisa kali- fikatzen duena, “Foot-ball zelai bikain bat zuena, beharbada Espainiako one- netarikoa”. Bertan, aurreko mendetik oinordetzan jasotako erreferentzia bat jasotzen da, “Kontramina-galeriak” ize- neko lurpeko pasealekuei buruzkoa, be- har bezala gaitzen diren egunean bisita- rik erakargarrienetako bat izango baitira turistentzat.
Gida honetan, ordea, Sagarzazu alka- tearen hirigintza-planteamenduak na- barmentzen dira; izan ere, berariaz aipatzen dira hiriko zabalguneak -Espai-
niaren puntala, Sagarzazuren hi- rigintza-proiektu handia, eta beste proiektu batzuk ere aipatzen dira, hala nola Hige- rreko hilerriaren lekualdatzea edo Hondarribia eta
Hendaiaren arteko nazioarteko zubia, bere lagun handi eta kolaboratzaile Pe- dro Muguruza arkitektoari enkargatua, Hondarribiak egun duen fisonomiaren zati handienaren arduraduna, azken hau.
Hotelei dagokienez, aipatutako gidan Hotel de France, Mouriscot eta Pensión Cantábrica aipatzen dira, dagoeneko ezagutzen ditugunez gain. 1930ean Hon- darribiko hotel-eskaintza zortzi hotelek osatzen zuten (Alameda, Miramar, Mou- riscot, France, Concha, Olegario Jauregui, Peñón eta Carlos V).
Hala ere, lehenengo turismo-errefe- rentzien artean igarotako denboran, turismo-eredua nabarmen aldatu zen. Iraganaren aztarnak bilatzen zituen tu- rismoa bertan egoteko eliteko turismo batek ordezkatu zuen, eta hirian, neurri handi batean, beren billetan edo udatia- rrei alokatzen zitzaien leku ugarietako batean ezartzearen aldeko apustua egin zuten. Beraneante edo bañista hauek, XX. mendearen lehen herenean zehar hirian pisu handia zuen talde sozial bereizi bi- hurtzen joan ziren.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33820
Okerrak zuzentzen
Urtea joan, urtea etorri, bizitza osoa da- ramagu okerrak zuzentzen; edo zuzen- du nahian, bederen. Ai, intentzioa aski balitz, lehenago apaizek esaten ziguten gisan. Hala balitz, beste kuku batek joko liguke… Ai, nahia baizen ez balitz…! Asmo txarrekoak ez gara. Aldrebes: asmo onetan gabiltza gehienean; geroko neu- rriak eta neurriak asmatzen gu beti. Urte berria etorri aldiro, batik bat. Urte berriaren pozean eta auzo zaharraren isi- lik, gutako bakoitzak zer du kolkoan, zer du xede, zer du gogo…? Bada, okerrak zuzentzea, hain zuzen.
Okerrak, izan ere, sarriak eta ikaraga- rriak izaten baitira edozeinenak ere. Ikusi besterik ez dago egunotan egunka- rietan datozenak; urte zaharrean zehar, kirol munduan soilik, entzun ditugun disparateak. Batzuen batzuk soilik ditut oroituko; negargarriak, barregarri gerta daitezen. Sergio Ramos futbolariak mu- seo batean, ustezko adituaren ustelez:
Jexuxmari Mendizabal Idazlea eta bertsolaria
«Horrako hori Carpaccio bat ez da?»; eta Caravaggio-ren kuadroa zen… Marca-n: «Hamalau urte izoztuta egon eta gero, azkenean, hilik agertu da». Kasualita- tea…! Saskibaloi partida batean: «Ekipoa moldatzen hasia da jadanik, bere oke- rrak mejoratzen». Emendatzen eta area- gotzen…!? Futbolean, konexioa: «Hemen gaude gau…, goiz…, arratsalde guztiz eguzkiz bete batean». Hogeita lau orduko eguzkitan…!?
Okerrak badira, bai, franko; eta inten- tzioak, asmoak, xede berriak, berriz, ez gutxiago, alajainkoa. Ikusi besterik ez dago jimnasioak lepo nola bete (omen) diren jendez, beren txitxiak xehe-xehe egin nahian txorrotx. Bestalde, geure pro- bintziako jirari begira jarrita, auzo-herri adina asmo-berri bada: auto berritan CO2 isurketak latz kontrolatzeko araudia; To- kio 2020ko Olinpiar Jokoetarako hainbat kirolariren prestaketa; aurtengo Euska- raldiaren harira, euskaraz lasai hitzegi- teko modua jartzen duten lekuen, “ari- guneen”, bultzada; Elkartasun Karabana medio, bederatzi kamioi bete elikagai eta sendagai Saharako errefuxiatuen kanpa- mentuetara eramatea…; Zaldunborda, Errauste planta, Guztion Alardea(k), Tu- rismo tasa, Metroa, Euskal Y-a…
Oker handi horiek guztiak konpontzen badago lana, guztiok arduratsu egin be- harreko lana. Badira, baina, egunero-egu- nerokoan, gutxi batzuek errazki konpon ditzaketen okerrak; utzikeriaz maizegi egin ohi dituztenak. Zergatik?, eta Ma- ri-patxada edo Peru-gibelandi zenbaitek bulegoren batean erraz aldera jotzen du- telako erruz. Iturritik ura eta utzikeriatik
okerra… Gure probintzian gehien sal- tzen den periodikoan, kasu, eskelak asko datoz goizero. Eta euskaraz bertsoren bat edo testuren bat ageri denean, sarri oker larriak ohi dakartzate. Hondarribian as- tebete ez da gure ezagun gazte mina zen- du zena, zorigaitzean, ilargi beteko egun batean: Joseba Romero Oronoz. Bertso hauxe jarri nion:
«Ilargi txoil betea dela agirian, kanpaiek joa triste gaur Hondarribian, zu jaiotzen ikusi zintuzten hirian… Idazkari, Joseba, gure familian, ez zaitugu ahantziko “Txangai” Konpainian».
“Txoil” hitz arrunta da hemen (oso, era- bat, total). Lehen lerroa honela atera zuten: «Ilargi txori betea»; hirugarrena: «zu jaiotzen ikusi zituzten hirian»; eta, errematerako, data: “2020ko urarilaren 10ean”. Ez dago deretxorik! Hire ome- nez, okerra zuzendu nahi izan diat. Bar- ka ezak. Agur eta ohore, Joseba!
BIZARGORRI
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 21
tlf.: 943 11 10 30 · matxin arzu, 1 behea [ hondarribia ] www.mayinutrizionista.com
TRAFIKO ALDAKETAK ALDE ZAHARRERAKO
Duela 20 urte, 2000ko urtarrilean, Udalak Alde Zaharrean ibilgailuen trafikoa mugatzeko neurriak jarri zituen martxan, besteak beste Damarrin eta Kale Nagusian doako TAO aparkalekua jarriz eta Gipuzkoa plazan eta Pampinot, Etxenagusia, Eguzki eta Denda kaleetan zirkulazioari mugak jarriz. Gainera, saregileak lokalaren bila zebiltzan ordu hartan eta Txiplau industrialdearen lanak ere martxan jarri ziren, besteak beste. Elkarrizketan, Periko Aginagalde alkate-ohiarekin aritu ginen blagan.
Hondarribia Aldizkaria #110 2000ko Urtarrilean
Hondarribia Aldizkaria 2010
Urte honetan, gai administratiboak zirela eta, ez zen Hondarribia Aldizkaria argitaratu.
2000 LAGUN KORRIKA SAN SILBESTREAN
Duela bost urte, 2015eko urtarrilean, 2.000 lagun bildu zituen San Silbestre lasterketa solidarioa ekarri genuen gure azalera. Barrualdean, nola ez, Gabonek emandakoari errepasoa egin genion eta gainera, ACUBIk eskaintzen duen kontsumo gaietarako aholkularitza zerbitzuaren datuak bildu genituen, besteak beste. Elkarrizketan, Pio Perez Aldasoro gizarte antropologo eta ikerlariarekin aritu ginen eta erreportajean, Alde Zaharrean termitekin bukatzeko egindako ikerketa eta planari buruz.
20 urtetan atzera…
10 urtetan atzera…
5 urtetan atzera…
Zuloaga kalea 8, Hondarribia Tel: 943 64 11 56 · www.elduayen.com
Inmobiliaria
ALKATEAK IRU- ZUR EGIN DIE UDAL TALDEEI, ETA IRUZUR HERRIARI
2020KO HELBURU ETA ERRONKAK
AURRENEKO HAMAR URTE- KOEN AZKENA: 2020
Urtearen hasiera garai apropo- sa izaten da urtean zehar egin nahi direnak zerrendatzeko eta helburu eta erronkak finkatzeko. Horrela egin dugu guk ere eta hurrengo hilabeteetan, azaroan onartu ge- nituen aurrekontuekin, eta laster aurkeztuko dugun agintaldi pla- nean finkatu ditugun helburuak lortzeko hainbat proiekturi lehen- tasuna eman nahi diegu.
Alde batetik, Udaletxeko lanpostu zerrenda egonkortu eta behar handiena duten sailak sen- dotu behar dira. Hainbat arlotako proiektu aurrera eraman nahi ditugu hurrengo hilabeteetan. Mugikortasuna izango da gure taldearen lehentasun bat. Ikaste- txeetako inguruetan hainbat lan aurreikusten ditugu, Bitoriano Jua- risti kalean adibidez. Udalaren Ber-
dintasun plana ere aurkeztu eta ekintza plana garatu egingo dugu urte aurten.
Euskaraldiaren bigarren edi- zioan parte hartuko dugu eta Mendelu-Eskapatxulo eta Alde Za- harreko plan bereziak lantzen ja- rraituko dugu.
EAJ-PNV
Hondarribiko mega-outletare- kin aurrera egingo duela eta Higer- tokiri alfonbra gorria jarriko diola esan du Txomin Sagarzazu alka- teak. Udal arkitektoak Higertoki- ren plan partziala baliorik gabe utzi duela eta, ondorioz, ekainaren 26ko alkate-dekretua indargabetu dela jakin dugu. Horrek ondorio garbi bat du: Higertokik merkata- ritza lege berria errespetatu behar- ko du. Alkateak, aldiz, Higertokik nahi duena egin dezakeela Zaldun-
borda Gainean esan du. Ez zuen esan bozeramaileen
batzordean, espresuki hori galdetu zitzaion arren, ezta Zaldunbordari buruzko osoko bilkura berezian ere. Ez zen ausartu. Iruzur egin zuen, iruzur udal taldeei, eta iruzur herria- ri. Ez dago hondarribiarren zerbit- zurako, gertuko dituen korporazio handien zerbitzurako baizik.
Sagarzazuk erakutsi du berdin zaiola inguruko udalek, aldundiak, Eusko Legebiltzarrak edota Euro-
pako Batasunak esaten dutena. Baina merkataritza txikia deusez- tatu, Jaizkibel txikitu eta herria erailko duen proiektu basati hau aurrera eramateko, gure gainetik pasatu beharko da. Eta hori ez zaio hain erraza izango. Beste behin esango dugu, Abotsanitzek ez du onartuko interes pribatuek Honda- rribiko Udala bahitzea.
Abotsanitz
Hedabideetan, publizitate ira- garkietan, erakundeetan eta beste hainbat tokitan esaten digute XXI. mendeko hogeigarren hamarraldia hasi dela eta 2020 urtea hamarraldi berriko lehengo urtea dela.
Ez. Ez da horrela, urte berri hau, 2020, XXI. mendeko lehenengo ha- marraldiko azken urtea da. Adibide batez, erraz ulertuko duzu; begira-
tu zure eskuak eta oinak. Gauzak ondo bidean, eskuetan eta oinetan hamarna hatz eta behatz dituzu, hogei hatz, alegia. Begira, 1etik 10 bitarteko hatz eskuetan eta, 11tik 20 bitarteko (be)hatz oinetan. Hogei. Hogeigarren hatz hori, hain zuzen, oinetako hamarreko behatzen azke- na da. Horrela, urte berri hau, 2020a, 2001-2020 hamarraldiko azkena da.
Egia esan, zer den eta zer ez den ez du garrantzia handirik, zein erraz engainatzen gaituzten, ordea, bai. Gogoratu: pentsio dui- nak, berdintasunaren eskubideak, etxebizitza, lana, presoak askatzea eta abar luzea, guztion eskubideak dira. Guztionak, ez gaitzaten en- gaina. Urte berri on!
EH Bildu
Hiri garraiobidearen joan-eto- rriak prezio sinbolikodun (0,20) txartelarekin egingo lirateke, bidea emateko proposatzen dugun hiri-li-
nea berritik dagoen hiriarteko au- tobusera aldaketa egiteko. Proposa- menaren oinarria herritar askoren eskaria, eta Gipuzkoako beste zen- bait udalerritan – Legazpi, Lasarte- eta Hendaian antzeko garraio zer- bitzuekin izandako arrakasta da.
Kutsadura maila jaisteaz gain, garraio publiko honek Hondarri- bian dauden aparkaleku eskasiak sortutako arazoak arinduko ditu, eta TAO ordaindu behar izateak
sortzen duen eragozpena ezaba- tuko du. Gainera, gure joan-eto- rrietan erabilitako baliabideak era- gin handia du airearen kalitatean, zaratan, gizarte harremanetan…
Pozik gaude proiektua onar- tu zelako eta landu delako. Baina gauzatzen denbora gehiegi erama- ten ari da.
PSE-EE
Ekintzailetza-ekosistemari balioa emango dioten pertsona ekintzaileen komunitatea sortzeko helburuarekin, Irun eta Hon- darribiko Udalek, Irun Ekintzan eta Hondarribia Abian ekime- nen barruan, hurrenez hurren, ‘Eguerdi On topaketak’ proiektua abiarazi zuten joandako maiatzean Bidasoa bizirik-en bidez.
Jarduera finkatze-prozesuan dauden enpresa berriei la- guntzeko jarri zen abian, Bidasoa bizirik-ek kudeatzen dituen enpresa-zentroetan kokatutako enpresa-komunitateak sendot- zea eta kohesionatzea helburu hartuta bereziki.
Horrela, Enpresa Zentro horietatik lan egiten duten 26 pert- sona ekintzaile hilean behin bildu dira maiatzetik, bai Irunen, bai Hondarribian, eta bakarka zein taldean sortu diren kezketan lan egin dute.
Topaketak eguerdian izaten dira beti, eta, bazkaltzen duten bitartean, ekintzaileek elkarri eragiten diote, prestakuntza akti- boki jasotzen duten bitartean. Hau da, dinamika aktiboen bidez lan egiten da, eta dinamika horietan beraiek dira protagonistak eta elkarri laguntzen diote, antzeko egoerei aurre egiten dieten pertsonak baitira.
Hasieratik Ana Eguiazabal coach-ak zuzenduta, lehenengo hiru saioetan taldeek adimen emozionala landu zuten, enpresa proiektu baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaz gain, bideragarritasun emozionala ere landu behar baita.
Lehenengo hiru saio horiek pertsona ekintzaile orok bizi di- tuen une edo faseetan zentratu ziren:
a) Enpresa sortzen den unea, non guztia lortzeke dagoen eta lortu nahi denaz hitz egiten den: beldurra eta enpatia bezalako emozioen errekonozimendua landu ziren, baita emozio horiek kudeatzeko tresnak ere. b) Denbora bat igarota, espektatiba batzuk lortzea lortzen den unea, errekonozimenduari eta hura kudeatzeko tresnei helduz. c) Hirugarren une bat, non enpresa jada finkatuta dagoen eta hazkundea edo dibertsifikazioa planteatzen den. Kasu honetan, arriskuarekiko abertsioa landu zen. Hurrengo topaketetan, lehen bileretan sortu ziren beste al-
derdi mota batzuk landu ziren. Gainera, bi saioetan salmentak hobetzeko dinamikak landu zituzten.
Azken bileran, 2020an proiektu horrekin jarraitzea erabaki zen, eta, beraz, hilean behin bi taldeak Irunen eta Hondarribian bilduko dira, ekintzaileek sortzen dituzten beharrak lantzeko.
2020an ere ospatuko dira ‘Eguerdi on Topaketak’
San Pedro, 12 behea · Tel. 943030301 · [email protected]
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33824 HISTORIAREN LEIHOTIK
jarri hemen zure iragarkia!
Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
Hondarribiko Santiagoko Ermita Koldo Ortega
Historialaria
Santiago hitzaren erabilera aspaldikoa da Hondarribian eta, antza denez, pert- sona bati lotuta: Santiago. Pertsonaiaren berri izateko, neure egiten ditut Floren Porturen liburuan (Hondarribia. Beste Jaiak) idatzitako hitzok: “ Santiago, San Joan Ebanjelariaren anaia, Zebedeoren eta Maria Salomeren semea zen… Jesu- sen Zeruratzearen ondoren, Ebanjelioa zabaltzen ibili zen Santiago: Judean, Sa- marian eta Espainian. Berriro Jerusale- mera itzultzean, Herodes Agripak lepoa mozteko agindua eman zuen… Santiago- ren erlikiak Espainiara ekarri zituzten, agian… eta kristau sinismenaren arabe- ra, Konpostelan daude”.
Hori zela eta, Eliza katolikoak bultzatua, hasi zen Santiago gurtza zabaltzen, San- tiago bideari lotuta, Europan, Espainian eta Euskalerrian. Toki guztien artean, Hondarribian ere, non Santiagoren eragi- na egundokoa izan den historian zehar, gaur den egunera arte. Hona, arestian, ai- paturiko liburuko laburpena: “Santiago bidea Hondarribian. Hondarribiak lotura handia du Santiagorekin, alde batetik “Kostako Bidea” bertatik igarotzen de- lako. Bide hau ziurrenik antzinako San- ta Maria Magdalena elizatik abiatu eta Parrokiatik igaroko zen, bere korupean Santiago erromesaren irudi bat baitago eta organoaren hodien bi aldeetako zuta- beetan berriz, erromesen maskorrak.
Alde zaharretik Saindua ermitara joango ziren erromesak, Botika eta Galtzaburu baserrietan barrena Santiagotxora iris- teko. Santiagotxo ermita XII. mende in- gurukoa da, eta herri-tradizioak dioenez, Santiago Apostolua hortik igaro zen Gali- ziarako bidean”.
Santiagoren kultu eta kulturaren aztarnak ugariak dira gure herrian. Hona, elkarren segidan, Joxe Jabier Furundarena (Hon- darribiko Toponimia) adituaren liburuan aipatutakoak: Santiago, lekua / Santiago, auzoa / Santiago, itxia / Santiago Com- postelko kalea / Santiago (Santiagobeltz eta Santiagotxo), ermita / Santiago kalea / Santiago eta Arkolla, lekua / Santiago, go- torlekua / Santiago, bidea / Santiago, gaz- telua / Santiago, erribera / Santiagoaundia, lursaila / Santiagoaundienea, lekua / San- tiagoaurrea, auzoa / Santiagokalea, hegia / Santiago, harrobia / Santiago, iturria / San- tiagolarrea, lekua, barrendegia, baserria,, auzoa eta bidea / Santiagoletxea, lekua / Santiagoputzu, lekua / Santiagoputzu, barrendegia, Santiagoren plaza / Santia- gotxo, baserria, auzoa, harrobia, lekua eta ermita / Santiagotxo-Arkolla, auzoa eta Santiagotxoko ikastetxea.
Izen hauekin guztiekin batera, aspalditik Santiago egunean Hondarribian izugarri errotuta dagoen jaia ere badugu: Kutxa entrega!
SANTIAGO ERMITAREN BIZIRAUPENA Arkolla auzoko Santiago ermita edota baseliza, Santiagobeltz eta Santiagotxo izenez ere ezaguna da. Zehatz-mehatz ezin da esan noizkoa den eraikina, bai- na bai lehendabiziko aipamena 1476koa dela, Hondarribiko ermita guztien artean aipamenik zaharrena. Hondarribiarrek, historian zehar, debozio haundia diote Santiago apostolu santuari, Arkollako bizilagunek batez ere, eta horri esker, eraikinak iraun egin du gaur arte. His- torian zehar, konponketa eta berritze la- nak ugariak izan dira, eta horren lekuko 1932, 1969 eta 1980 urteetan eginikoak ditugu, Udalari esker gauzatuak.
Lehendabiziko urtea 1932koa da: II Erre- publikaren garaian! Haize zakar eta go- gorra zela medio, eraikina kaltetua suer- tatu zen eta, ahalik eta lasterren, Arko- llakoek, auzolanean, konponketa lanei ekin zieten jo eta lan. Suerteko izan naiz, eta Soldaduneberri baserriko Manuel Pa- blos eta Maria Rosario Tolosa senar-emaz- teei esker (ermitaren zaintzaileak) auke- ra izan dut ermitan sartzeko datuen bila. Bertan, ezkerreko paretan irudi bat dago, non 1932ko berritze lanari buruz datuok ditugun: 1932.URTEAN SANTIA- GOTXO-KO BASELIZA BERRITZEN LANA OPARO EGIN ZUTENEN IZENAK FRANCISCO SORZABAL GOIKOETXEA JOAQUIN AGUIRRE IRIDOY
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 25HISTORIAREN LEIHOTIK
IGNACIO TOLOSA OLASAGASTI MANUEL SORZABAL ANZA FAUSTINO AGUIRRE IRIDOY ANTONIO TOLOSA OLASAGASTI ALFONSO SORZABAL ANZA PAULINO ARRILLAGA GALARZA LEON GAZTAÑASPI PABLO GONZALEZ ARAMBURU MIGUEL CAMIO OTEGUI AGUSTIN GAZTAÑASPI MICHELENA JOSE MARIA GONZALEZ ARAMBURU FELIX ARRILLAGA GALARZA MIGUEL GAZTAÑASPI MICHELENA FRANCISCO ERRAZQUIN GAZTELUMENDI TOMAS GENUA ECHEBESTE EUGENIO SORZABALBERE ZABALA ANTONIO ECHAIDE GARMENDIA EMILIO CAMIO OYARBIDE GERVASIO ECHEVERRIA ZUBIALDE IGNACIO ECHEGARAY ZUZUARREGUI MIGUEL ARRUABARRENA BENIRI MIGUEL ECHEGARAY CHANTRE JOSE GABRIEL GARMENDIA ZAMORA FAUSTINO GONZALEZ ARBURU JOSE TUMAS ZUZAYA FELIX GARMENDIA ZAMORA
VICENTE CAMPANDEGUI GOICOECHEA CENON UGARTE GARMENDIA AGUSTIN BALERDI UGARTE JOSE ANTONIO ECHENIQUE ECHEBESTE MIGUEL UGARTE ECHEGARAY MIGUEL ECHAIDE ECHEBESTE FRANCISCO AROCENA AGUINAGALDE PEDRO ECHEBERRIA LARRAÑAGA MAXIMO OYARZABAL JOSE MIGUEL OLAZABAL MARTIARENA LORENZO IGUIÑIZ MARTIARENA ANTONIO LECUONA GONZALEZ “Santiagotxo-ko Baseliza berritzen -naiz dirua, naiz lana, naiz gauzak emanaz- la- gundu duten guztiai, eskerrik asko. Onda- rribi-ko Parrokiaren izenean, bere Bikario Segundo Garayalde. Ondarribin, 1932.go Uztaillaren 25ean”. (Zerrendako abizenen arteko loturazko “Y” kendu dut).
Bigarren data aipagarria 1969. urtea da. Urte hartan, ermitako hormei historiako une batean emandako karea kendu zu- ten, harriak bistan geldiaraztearren. San- tiagotxoko baseliza berritu zela eta, au- zoan egundoko jaia ospatu zuten, 1969ko urriaren 18/19an: Umeentzako jolasak, Tokako txapelketa, aizkolariak, bertso- lariak, sokatira eta dantza. Pinglian-go Gregorio larrañaga gotzaiak eman zuen meza eta baseliza eta zelaiak bedeinkatu zituen, auzokoen eta agintarien aurrean. XX. mendeko azken lan aipagarriak 1980an egin zituzten auzolanean: ermi- tako eraikinari hiru metro gehitu zioten absidetik eta, Santiago egunean, ospatu zuten eraikin berriaren inaugurazioa.
Bukatu baino lehen, datu tamalgarri bat eman behar dugu: Ermitan, Santiago erromesaren zegoen irudia, Santiagobel- tza deituta, 1978ko abenduaren 15ean, lapurtu zuten, atea bortxatu ondoren.
Gaur jatorrizkoaren argazkia dago ab- sidean eta, eskuineko aldean, Santiago “Matamoros”-en irudi berria, familia ba- tek oparitua.
JOSE MARIA GONZALEZ ARBURU JOSE RAMON ARANZASTI ARBELAIZ JOAQUIN OLASAGASTI ARRUABARRENA PEDRO GONZALEZ URANGA MELITON ARANZASTI ARBELAIZ JOSE CRUZ SARALEGUI OLASAGASTI FRANCISCO JAUREGUY TUMAS NICOLAS GALARZA MARTIARENA JOSE OLAZABAL LABANDIBAR PABLO IRIDOY URTIZBEREA JOSE CRUZ ARBELAIZ ECHEBESTE JOSE MARIA OLAZABAL LABANDIBAR JOSE MARIA AZALDEGUY URANGA GUILLERMO MICHELENA TOLOSA FRANCISCO OLAZABAL LABANDIBAR LAUREANO IZA DUINAT AQUILINO UNAMUSU ASKENKAL INOCENCIO OLAZABAL LABANDIBAR JOSE RECARTE CAMPANDEGUI FRANCISCO ARBELAIZ ANZA GABRIEL UGARTEMENDIA ERRAZQUIN FRANCISCO LARRUSCAIN IRIDOY JULIAN ERRASQUIN LECUONA CELESTINO ECHEGARAY OLAZABAL JOSE MARIA ECHEVERRIA LECUONA JOSE RAMON AROCENA OLASO
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33826 AISIALDIA
Literatura eta musika
arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzkoa. Aurrera goaz ala atzera goaz?
Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…
Irakurketa parte-hartzailea proposatzen dio egileak irakurleari, liburuak dioena bere esperientziarekin eta iritziekin kontrasta dezan, eta horrekin batera euskararen aldeko aktibaziora motibatu eta bultzatu.
EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK Kike Amonarriz
ARRARIK ARRA Leo Lionni
Txantxangorriaren isatsa hiru arra bete luze da. Flamenkoaren lepoa..., tukanaren mokoa... Zein baliagarria den har bat gauzak neurtzeko!
San Pedro, 3 · Atzekaldea / Fax: 943 11 05 45 / Tel.: 943 64 03 66
GESTIOA: · Kontuhartzailetza,
Hondarribiarren nortasuna aztertzen dugunean baserritar, kaletar eta arrantzaleen idiosinkrasiaz aritzen gera beti eta nagusiki horrelaxe da, izan direnen seme-alabak gara eta. Baina XXI mendean ezin gara soilik lelo horretan geratu eta herriaren soziologia berriaz hausnartzeko ordua iritsi dela uste dut. Hiruko gizarte hari, ez dizkiogu 60. hamarkadako etorkinen (Extremadura, Galizia, Gaztela) bizipenak gehitu. Amuteren eta Mendeluren nortasunaz ere gutxi entzun da.
Bada leku bat Hondarribia berri hura ongi islatu zuena: Soroeta. Hantxe elkartu baikinen historian lehen aldiz baserritarrak, kaletarrak eta arrantzaleak, haien seme-alabak eta etorkinak. Nahaste-borraste hura ez da sekula aztertu eta bada garaia. Bitxikeria interesgarri bat bada errealitate hari lotutakoa, 90. hamarkadan rockak mundu mailan bizi izan zuen azken iraultza. Seattle hiria abiapuntu zuela NIRVANAk bere garrasi existentzialarekin, Michael Jackson bera bota zuen zerrenden lehen postutik. Internetik gabe gitarren birusa txoko guztietara iritsi zen. Eztanda hura Hondarribian ere sumatu zen (Euskal Herri mailan Underribi deritzotena) eta Soroetan, edo SoroSeattle-en, izan zuen epizentroa. Illusions, Beti Mugan, Orgasmic Toothpicks, Dut edo eta Lif-eko kide gehienak “Cerverales”, “Super” eta “Girasol”etik aterakoak ginen, Hondarribia “berriaren” semeak.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 27AISIALDIA
hondarbiko.hitzak
ANTXINABA (antxiñába) (osmerus eperlanus)
Odol gabea adierazteko ere erabiltzen da. - Lan pixkat egintzak alateko ANTXINABA...!!!
Hondarbiko Hitzak Denborapasak S U D O K UKetxus Ponce
Euskaltzalea
“saltxan, egosia bi pattatakin, rebozatua, plantxan, erria... honen onaaaaa.....!!!
San Pedro, 4 · 20280 HONDARRIBIA Tel: 943 641 047
GOZOTEGIA KAFETEGIA
jarri hemen zure iragarkia! Zure iragarkia “Hondarribia” aldizkarian jarri nahi baduzu, 687 567 979 telefonora
deitu edo posta elektronikoz “[email protected]” helbidera idatzi.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 29GANBARAKO KUTXA – LEHIAKETA
Kafe ezberdinak, zukuak, ama masa ogi txigortu desberdinak, zure gusturako tostak (urdaiazpikoa, ahuakatea, ...)
Dastatu Gure Gosariak...
29
Amerikano batek 1940. urtean ateratako argazkia
*Hemendik aurrera, gure lehiaketa eta honen saria, Beko Errotak oparitzen digun bazkari edo afaria, Ganbarako Kutxarekin lotuko dugu.
Hona gure proposamena: Bidali zuen etxeko argazki zahar eta kuttun horiek, ahalik eta datu eta xehetasun gehienekin. Hilero, guk aukeratuko dugu zein den argazki eder eta esanguratsuena eta horri egokituko zaio saria.
BALDINTZAK:
Bidali zuen argazki horiek eta hauei buruzko xehetasunak, zuen izen-abizenak, helbidea eta telefonoarekin batera, hondarribia.[email protected] helbidera, datorren hileko 15a baino lehen.
URTARRILEKO IRABAZLEA!
Ainhoa Emazabel
Saria: Beko Errotan otordua. *Zorionak! Gogoratu datorren hilaren bukaerara arte gozatu ahalko duzula saria eta ez ahaztu NANa eta aldizkaria zurekin eramatea.
Hilabete honetan, Ainhoa Emazabelek bidali digu 1940. urteko argazki hau.
Berak kontatu digu argazkia “amerika- no batek edo Santa Maria plazan atera- takoa” dela eta bertan ageri direnetako zenbait, hauek direla: “Hiru Amuna- rriz anai-arreba, Santos eta Regina anai-arrebak, Merche Tife, Paco Tife, Adrian Echegoyen eta Resurrección eta Gerardo Lekuona”.
Mila esker Ainhoari, oroitzapen hau guztiokin partekatzeagatik!
Eta zuek, irakurleok, ez galdu aukera. Bidali etxean dituzuen argazki horiek eta saria irabazteko hautagai izango za- rete.: Beko Errotak eskainitako bazkari edo afaria goxoa.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #33830
Datorren urterako, herritarren irudiak aukeratzeko lehiaketa egiteko asmoa dago
ALBISTE ONA
Maria Serrano zinegotzia, udaletxean, egutegiaren alearen aurkezpenean.
Hondarribiko Udalak hiriko argazkiekin ilustratutako 2020rako egutegia argita- ratu du. Guztira 3.000 ale inprimatu dira, eta doan banatuko dituzte herritarren artean. Ale bat nahi dutenek, Javier Ugar- te kalean dagoen BAZ-era hurbildu behar dute egute- gia eskuratzera.
Ekimen honen aurkezpe- nean, Maria Serranok, Tu- rismo eta Merkataritza zinegotziak, ‘hemendik aurrera urtero egutegi bat argitaratzea” dela asmoa adierazi du.
Lehenengo aldi honetan, ‘Hondarribia’ izan da auke- ratutako gaia eta Udalak berak aukeratu ditu argaz- kiak. “Urtarrila, uztaila eta iraileko argazkiak Estitxu Ortolaiz argazkilariak laga ditu. apirilekoa berriz Flo- ren Portu argazkilariak. Eta gainontzekoak Udalaren argazkiak” direla gehitu zuen Serranok.
SARRAILAGINTZA
24 ORDUZ
Txiplau poligonoa, 1 · Tel: 943 64 36 42 / Fax: 943 64 60 94 Santiago kalea, 21 · Tel: 943 64 17 88 · HONDARRIBIA www.ferreteriamarinel.com · [email protected]
Halaber, datorren urteari begira, ‘hel- burua da 2021eko ediziorako herritarren argazkiak aukeratzea. Gai konkretu bat
aukeratu eta urria aldera lehiaketaren deialdia” egingo dutela esan zuen zine- gotziak.
Hondarribia Herri Aldizkaria | 2020ko Urtarrila · #338 31HERRIA ZENBAKIETAN
Arrantzale Kofradia
TELEFONO ERABILGARRIAK
SOS DEIAK 112
UDALETXEA 943 11 12 13
UDALTZAINGOA 902 20 30 99
ERTZAINTZA 943 53 88 60
EUSKALTEGIA 943 64 12 16
EUSKARA 943 11 12 41
GAZTEEN ZERBITZUA 943 64 47 52
GIZARTE LAGUNTZA 943 11 12 91
GURUTZE GORRIA 943 22 22 22
HIRIGINTZA 943 11 12 61
HONDARTZA KIROLDEGIA 943 64 71 37
IDAZKARITZA 943 11 12 21
IRUNGO TREN GELTOKIA 902 32 03 20
IRUN–HONDARRIBIA AUTOBUSAK 943 64 13 02
ITSAS ETXEA ANBULATEGIA 943 00 76 40
KASINO ZAHARRA 943 64 47 04
KULTURA 943 11 12 83
KZGUNEA 943 02 36 52
LIBURUTEGIA 943 11 12 85
LORAITZ HAURRESKOLA 943 64 25 48
OGASUNA 943 11 12 51
PARROKIA 943 64 26 65
PREBENTZIO KOMUNITARIOA 943 11 40 00
AIREPORTUA 943 66 85 00
ARMA PLAZA FUNDAZIOA 943 64 46 23
ARRANTZALEEN KOFRADIA 943 64 11 34
ARTXIBOA 943 11 12 87
BAZ 010 943 11 12 11
BIDASOA ESKUALDEKO OSPITALEA 943 00 77 00
DIRU–BILKETA 943 11 12 55
D.Y.A. 943 46 46 22
DONOSTIA-HONDARRIBIA AUTOBUSAK 943 64 13 02
EPAITEGIA 943 11 12 71
Liburutegia BAZKIDE BERRIAK GEHIEN MAILEGATUTAKO LIBURUAK
HAURRAK HELDUAK
943 11 13 13 /
BATEZ BESTEKOA (Hpa)
BAXUENA (Hpa)