2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak...

21
2021-01-01eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA

Transcript of 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak...

Page 1: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

2021-01-01eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA

Page 2: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

2/21

AURKIBIDEA

AURKEZPENA 3

SARRERA 4

1 Nafarroa (laburpen taula) 5

2 Kokapena 6

3 Orografia 7

4 Hidrografia 9

5 Klimatologia eta eskualde naturalak 10

6 Toki administrazioa 12

7 Hizkuntzak 16

8 Barreiatzea eta multzokatzea. Bilakaera 19

Page 3: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

3/21

AURKEZPENA

Udalerrien, kontzejuen eta gainerako biztanleria-entitateen zerrenda, eta haien gaineko

kodeak eta ezaugarririk behinenak (azalera, altitudea, hiriburura dagoen distantzia,

biztanleria). Horiek oro sartu izan dira tradizioz IZENDEGI batean, hain zuzen ere edozein

lan estatistiko eta administratiborako oinarrizko lan-tresna dena.

Edizio hau ixtean, eskueran ditugun udalerrien eta kontzejuen biztanleria-daturik

eguneratuenak 2020-1-1ekoak dira (behar den zutabean ageri dira).

Altitudearen datuak udaletxeetan dauden seinaletakoak dira. Nibelazio-sareko lerroetatik

urrun dauden udaletan, GPS satelite bidezko posizionamendu globaleko teknika

espazialaren arabera finkatu da altitudea, metro bat baino gutxiagoko errore-marjinarekin.

Nibelazio-lerroetatik hurbil dauden udaletan, altitudea haietatik abiatuta lortu da, nibelazio

geometrikoa erabiliz 0,01 metroko gehienezko errorearekin edo, salbuespenez, nibelazio

trigonometrikoaren bidez, ± 0,05 metroko doitasunez.

Argitalpen honen aitzinsolasean Nafarroako zenbait ezaugarri fisiko eta administratibo

laburbiltzen dira.

Zinez eskertzen ditugu jasotzen ari garen kritikak eta iradokizunak. Izan ere, informazio hau

modurik egokienean ematen laguntzen digute.

Nafarroako Estatistika Erakundea (Nastat)

Page 4: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

4/21

SARRERA

Page 5: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

5/21

1. NAFARROA

Azalera

Km2: 10.391,08 ESTATUKO AZALERA OSOAREN %: 2,1

Kokapen geografikoa

NAFARROA ESPAINIA PENINTSULARRA

LATITUDEA

Ipar muturra 43º 19’N 43º 47’ 34”N

Hego muturra 41º 55’N 36º 00’ 03”N

LUZERA

Ekialdeko muturra 2º 57’E 7º 00’ 10”E

Mendebaldeko muturra 1º 12’E 5º 37’ 40”W

Altitudeak

ALTUENA BAXUENA

Hiru Erregeen Mahaia (2.434 m) Endarlatsa (18 m)

(Izaba) (Bera)

Sare hidrografikoa

KANTAURIKO ISURIALDEA MEDITERRANEOKO ISURIALDEA

1.089 km2 9.302,08 km2

IBAIEN IZENAK

Errobi, Ugarana, Bidasoa Ebro

Urumea eta Oria Ega – Arga - Aragoi: Irati, Zaraitzu, Ezka

Mugak

IPARRALDEA HEGOALDEA EKIALDEA MENDEBALDEA

Frantziako muga Errioxa (149 km) Huesca (32 km) Gipuzkoa (97 km)

(163 km) Zaragoza (223 km) Zaragoza Araba (93 km)

Biztanleria

2016-1-1ean 2017-1-1ean 2018-1-1ean 2019-1-1ean 2020-1-1ean

Biztanleak 640.647 643.234 647.554 654.214 661.197

Dentsitatea 61,65 61,90 62,32 62,96 63,63

Toki administrazioa

2021-1-1ean: UDALERRIAK: 272 KONTZEJUAK: 346

Berezko hizkuntzak Gaztelania eta Euskara

Page 6: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

6/21

2. KOKAPENA

Nafarroa Espainiako iparraldean dago, Pirinioen mendebaldean. Koordenatu geografikoak

hauek dira:

NAFARROA ESPAINIA PENINTSULARRA

LATITUDEA

Ipar muturra 43º 19’N 43º 47’ 34”N

Hego muturra 41º 55’N 36º 00’ 03”N

LONGITUDEA

Ekialdeko muturra 2º 57’E 7º 00’ 10”E

Mendebaldeko muturra 1º 12’E 5º 37’ 40”W

(*) Abiapuntuko meridianoa: Madril (Greenwicheko mendebaldean, 3º 41’ 16”-ra)

10.391,08 km2-ko azalera du, hau da, Estatuko azalera osoaren %2,1. Espainiako

probintzien artean 23.a da, azalerari dagokionez.

Perimetroa 757 kilometrokoa da. Iparraldean, Frantzia du (163 km-koa da muga). Probintzien

arteko mugak hauek dira: hegoaldean, Errioxa (149 km) eta Zaragoza ditu; ekialdean,

Huesca (32 km) eta Zaragoza (223 km, ekialdekoa eta hegoaldekoa baturik); eta,

mendebaldean, Gipuzkoa (97 km) eta Araba (93 km).

Page 7: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

7/21

3. OROGRAFIA

Nafarroako erliebean badaude argi bereizitako unitate morfoestrukturalak: iparraldean,

eremu menditsu bat, eta, hegoaldean, eremu lau bat, hau da, Ebroren sakonunea.

Lehena tolestura-kate bat da eta haren ardatza pixkana-pixkana mendebalderantz

hondoratzen da. Bigarrena arro sedimentario bat litzateke, eta haren ertzak deformatuta

gelditu ziren tolestura alpinoetan.

EREMU MENDITSUAn sartzen dira Pirinioen mendebaldeko zatia eta Euskal Mendien

ekialdeko zatia.

Nafarroako eremu menditsu osoan nagusi dira 600 metrotik gorako altuerak, eta Era

Sekundarioan eta Era Tertziarioan jalkitako itsas jatorriko arroka sedimentarioak daude.

Nafarroako Pirinioetan hiru erliebe-unitate bereizten dira:

1) Pirinio axialean Orotz-Beteluko, Kintoko eta Bortzerrietako mazizo zaharrak ditugu.

Nafarroako iparraldean daude, Pirinioetako eta Euskal Mendietako mendigunerik

mendebaldekoenetan. Pirinioen lerro nagusia da. Tolestura hertzinianoarekin Era

Primarioan sortutako mendikatearen hondarrak dira. Mendikate hori higatu, zatitu eta

desberdindu zen geroago zenbait mendi-tontor leunen multzoetan, korridoreez eta kubetez

edo arroil mehar eta malkartsuez bereiziak. Tolestura alpinoan gaztetu zen. Litologikoki,

Espainia silizeokoak dira. Material paleozoikoz (debonikoak, paleozoikoak eta permikoak)

eratuta dago, eta ugari dira kareharriak, dolomiak, arbelak eta hareharriak, eskuarki multzo

handitan banatuak, nahiz eta maiz guztiak tartekaturik aurki daitezkeen. Mendi mota horren

adibide da Corona da (Erratzu izenarekin ere ezagutua) (1.386 m).

2) Pirinioen mendebaldean daude Nafarroako ekialdean kokatutako mendiak eta haien

artean tartekatuta Era Primarioan eratutako mazizo zaharrak.

IM-HE-ko norabidean dagoen mendilerro multzo bat da, iparretik hegoaldera, Arga, Erro,

Urrobi, Irati, Zaraitzu eta Ezka ibaiek perpendikularki ebakia. Ibai hauek haran estuak eta

arroilak eratzen dituzte higadurari gogor egiten dioten arrokak, esaterako, kareharriak

zeharkatzean (adibidez, Arbaiungo arroila, Irunberriko arroila...), baita haran zabalak ere,

arroka bigunak (esaterako, margak eta flysch-ak) higatu ondoren. Kuaternarioak,

glaziarismoarekin batera, mendi hauetan eragin zuen, nahiz eta fenomeno hori Larran

bakarrik nabarmentzen den; paisaia karstikoaren adibide bikaina da Larra.

Pirinioen alde honetan daude Nafarroako mendi-tontorrik garaienak: Hiru Erregeen Mahaia

(2.434 m), Ezkaurre (2.047 m), Arlas (2.043 m), Orhi (2.021 m), Adi (1.459 m)...

3) Mendi hauen hegoaldean daude, bestalde, Iruñerriko eta Irunberri Agoizko arro

pirinioaurrekoak. Eremu menditsuaren eta eremu lauaren arteko trantsizio eremua da. MIM-

EHE-ko norabidean dagoen sakonune saila da. Mendebaldean Andia dute muga,

Page 8: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

8/21

hegoaldean Erreniega (1.039 m), Alaitz (1.289 m) eta Izko (1.033 m), eta ekialdean Leire

(1.355 m) eta Nabaskoze.

Sakonune hauek ibaiek zulatu dituzte kolore gris-urdinxkako marga eozenikoetan, zeinak

behin agerian jartzen direnean, aski erraz higatzen baitira, horrela sakonune baten

morfologia tipikoa sortuz. Material gogorrenek (konglomeratuak eta kareharriak) soilik eutsi

diote higadurari eta, ondorioz hondar-erliebe gutxi batzuk besterik ez dira gelditu.

Iruñerria Arga ibaiak zeharkatzen du eta Irunberri-Agoizko arroa Aragoi ibaiak (eta haren

ibaiadarra den Irati ibaiak). Bataren zein bestearen hondoa 450-550 m-tara dago, eta

inguruan dauden mendilerroek 1.000 metroak gainditzen dituzte. Itzaga (1.362 m), Higa

(1.289 m) eta Sarbil (1.138 m) arro horietan daude.

Euskal Mendiak mendebaldean daude, Nafarroaren ipar-mendebaldean, ekialde-

mendebalde norabidean. Eremu beheratuek, margazko arroketan ibaiek egin zituzten

korridoreek eta haranek bereizitakoak dira. Hortxe ditugu Ameskoa ibarrak, Sakana...

Kareharriek eratutako mendiak dira, eskuarki oso karstifikatuak eta, batzuetan, egituraren

eraginez benetako goi-ordokiak eratu dituzte. Horren adibide Urbasa da. Inguru honetan

ugari dira erliebe inbertituak, esaterako, Beriaingo sinklinala (1.495 m), Ergoieneko

antiklinala, etab. Mendi horietan daude: Aralar (1.427 m), Kodes (1.414 m), Lokiz (1.255 m)

eta Montejurra (1.044 m).

EREMU LAUAk edo EBROREN SAKONUNEak luze eta zabal gainditzen ditu Nafarroako

lurralde-mugak eta Errioxan, Aragoin eta Katalunian sartzen da. Iberiar Sistemaren

muturretaraino iristen da. Haien barne dira Nafarroako hegoaldea eta Ebroren sakonunea

deiturikoa, oro har, 400 m-tik behera.

Tertziarioko sedimentuez eratutakoa: oligomiozenikoak, aintziretako mota kontinentalekoak;

detritikoak (konglomeratuak, hareharriak eta buztinak); eta beste ebaporitiko batzuk

(paramoetako igeltsuak eta kareharriak). Miozenoaren bukaera arte urek hartua egon zenez,

haren erliebea oso soila da egitura aldetik. Materialak aski bigunak eta iragazgaitzak dira

eta, hori dela kausa, urak erraz eragiten du haietan. Espainia buztintsuaren parte da. Hiru

lautada mota bereizten dira: ibai-terrazak, Ebro ibaiak eta haren ibaiadar nagusiek

eragindakoak, profil longitudinal inklinatu eta leuna duten erosio-glazisak eta “saso” eta

“plano” deituriko plataforma estrukturalak (Plana de la Negra, La Nasa, Plana de la

Bandera...).

Page 9: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

9/21

4. HIDROGRAFIA

Nafarroan bi ibai mota daude: batzuek urak Kantauri itsasora eramaten dituzte eta beste

batzuek Mediterraneora.

KANTAURIKO ISURIALDEA: Nafarroako zati txiki batek (1.089 Km2) isurtzen ditu urak

Kantauri itsasoan. Prezipitazioak ugariak dira eta urtean zehar homogeneoak izan ohi dira.

Ibaiak hauek dira: Urrobi, Ugarana, Bidasoa, Urumea (365 hm3), Leitzaran, Araxes eta Oria.

Garrantzitsuenak Bidasoa (haren arroa 830 Km2-koa da) eta Urumea dira (haren arroa 271,4

Km2-koa da).

Euri-erregimen ozeanikoko ibaiak dira, eskuarki uholde eta lehorraldi handiak jasaten ez

dituztenak. Hori dela eta, haien moduluak Mediterraneoko isurialdeko ibaienak baino

handiagoak dira. Urik gehien neguan daramate eta gutxien udan.

Ibai labur eta emari handikoak dira, oinarri-mailatik hurbilago daude eta malda handiak

dituzte. Hori dela eta, ibai hauen higadura-ahalmena handia da eta V motako haran sakonak

sortzen dituzte. Sedimentuak ez dira asko metatzen.

MEDITERRANEOKO ISURIALDEA: Mediterraneora isurtzen duen Nafarroako lurralde

osoak (9.302,08 km2) Ebro ibaia eta haren ibaiadarrak erabiltzen ditu urak itsasora

eramateko.

Udan prezipitazioak asko jaisten direnez, Kantauri aldeko ibaien moduluak baino baxuagoak

dira. Kantauri aldekoak baino luzeagoak dira, arro zabalagoak dituzte eta emariak

handiagoak dira. Adierazgarria da Ebro ibaiak ia bikoiztu egiten duela bere ur-emana

Nafarroan barrena igarotzean, Mendavian 137,5 m3/s daramatza eta Castejónen 237,08

m3/s.

IM-HEra buruz egiten du bidea. Nafarroaren eta Errioxaren arteko muga banatzen du haren

ibilbidearen zatirik handienean.

Ezkerraldetik, ur-emariari dagokionez ibaiadarrik oparoena Aragoi ibaia da (urtean 5.555,6

hm3), zeina Pirinioetako zenbait ibaik hornitzen baitute: Ezka (406,8 hm3), Zaraitzu (259,5

hm3), Irati (1.232,7 hm3) eta Erro (205,3 hm3). Aragoi ibaiak Caparroson 81,04 m3/s-ko

emaria du. Ur-emarian hurrena Arga ibaia da, 1.754,7 hm3 ditu Azkoiengo aforoan eta 55,6

m3/s. Hirugarren ibaia Ega da, ez soilik haren emariagatik (530,4 hm3 Andosillako aforoan),

baizik eta ura biltzen duen arroaren azaleragatik.

Ebro ibaiaren eskuinaldea ez da hain adierazgarria. Han daude Alhama (98,2 hm3) eta

Queiles (17 hm3).

Page 10: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

10/21

5. KLIMATOLOGIA ETA ESKUALDE NATURALAK

Nafarroako klima asko aldatzen da toki batetik bestera, eta horren arrazoitzat har daitezke

haren posizio latitudinala, erliebe-eraketa berezia mendebaldeko fluxuagatik eta, orobat,

haren kokapenagatik, zirkulazio orokor atmosferikoari eta jet korronteari dagokionez.

Kokapen longitudinalagatik, Nafarroa kontinente europarreko mendebaldearen parte da eta,

horrenbestez, klima epel-ozeanikoaren eraginpean dago. Aldi berean, goi-presio

subtropikaletatik oso hurbil dago, hau da, fronte polarraren eta jatorri subtropikaleko goi-

presioen perturbazioen eraginpean dago.

Egoera horri gaineratu behar zaio erliebeak duen eragina: batetik, Pirinioak eta Euskal

Mendiak, eta, bestetik, Ebroren sakonunea.

Horregatik guztiagatik, nagusiki bereizi ohi dira Nafarroa menditsua (Nafarroa hezea),

itsasoaren eraginpekoa, eta Nafarroa mediterraneoa, eta, bien artean, trantsizio zerrenda

bat (Pirinioaurreko arroak).

NAFARROA MENDITSUA Espainia holohezearen parte da. Euria ausarki egiten du,

borraska atlantikoek ohikotasunez egiten dituzten ibilbideetatik hurbil baitago. Baita ere,

itsasoko aire hezeak mendiak zeharkatu nahi dituenean gertatzen den gelditasunaren eta

horren ondoriozko prezipitazio orografikoen eraginez. Euri-erregimen erregularrak ditu; 150-

175 egunez egiten du euria urtean.

Nolanahi ere, Kantauri aldeko haranak Europa epel-atlantikoaren parte dira eta haietan

neguak gozoak eta udak moderatuak izan ohi dira. Euri-egunak, batez beste, 170-200 dira

urtean eta prezipitazioak 1.800 mm-tik gorakoak. Batez besteko tenperatura 13-14º gradu

ingurukoa da eta udako hilabeteetan ez dira arruntean 20º graduak gainditzen. Bestalde,

hostozabalak ditugu, haritzak haranen beherean, haritz atlantikoak eta pagoak 600 m-tik

gora, eta baita landatutako pinuak ere. Landak edo ainarrak, oteak eta iratzeak ere badira,

oihana behin eta berriz bota den tokietan.

Kantauri aldeko haranez gainera, Pirinioetako haranak ditugu, negu hotz, elurte handi eta

uda fresko eta lehorrak dituztenak. Klima subalpetarra dute. Koniferoak nagusi dira, batez

ere ler gorria eta izeia (700 m-tik 1.500 m bitartean) eta mendi pinua, larre alpetarren

behereko mugan izan ohi dena, 1.500 m-tik 2.000 m bitartean. Ezpela oihanpean hazten da.

Laburbilduz, zuhaitz espezieak dira nagusi. Haien paisaia-barietatea topografia malkarraren

eta gizakiaren eraginaren ondorioa da, eta horrek larre alpetarren zabalkundea bultzatu du

azienda bazkatzeko.

Azkenik, bada TRANTSIZIO EREMU bat, Mendialdearen eta Erriberaren artean dagoena

eta aipatutako bi eremuen ezaugarriak dituena. Iruñerriaz eta Irunberri-Agoitz arroaz ari gara.

Arro horietako klima ez da Mendialdekoa bezain ozeanikoa ezta Erriberakoa bezain

kontinentala. Klima ozeanikoaren zein kontinentalaren eragina aldakorra izaten da. Udan

lehortea izan ohi da, gehiago edo gutxiago, eta handiagotzen da iparretik hegorako bidean.

Page 11: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

11/21

Iruñerrian prezipitazioak 1.200 eta 900 mm bitartekoak dira eta euri-egunak urtean 80tik 140

bitartekoak. Irunberri-Agoitz aldean, berriz, prezipitazioak 1.800 eta 900 mm bitartekoak dira

eta euri-egunak 80tik 160 bitartekoak. Urteko tenperaturak 12tik 14º C bitartekoak dira.

Landarediaren aldetik, eremu hau ere trantsiziokoa da. Badaude Pirinioetan izaten diren

haritzak, ler gorriak eta ezpelak, eta baita Erriberako arteak eta karraskak ere. Izan bada

eremu honetan berezia den zuhaitz bat: erkametza. Ugari dira labore belarkarak, larre ireki

eta zabaletan, olibadiak eta mahastiak, garai bateko erkametz, arte eta hariztien hedadura

murriztu dutenak. Labore lurrak ugari dira.

ERRIBERAn edo EBROREN SAKONUNEAn klima mediterraneo-kontinentala da eta

oszilazio termiko sakonak daude: neguak hotzak dira eta udak beroak. Prezipitazio gutxi

jasotzen du (750-450 mm) eta euri-egunak urtean 70-100 dira. Tenperaturen urteko batez

besteko oszilazioa 19º C ingurukoa da. Balio termikoak 15º C ingurukoak dira. Itsasotik

Pirinioek, Euskal Mendiek eta Iberiar Sistemak bereizten dute eta, horregatik, ez du

itsasoaren eragin moderatzailerik. Ez dago ia oihan mediterraneorik (arteak, abaritzak eta

Aleppo pinuak; oso barreiatuak daude, masa handirik egin gabe) ziertzoaren eraginez.

Ziertzioa haize hotza da neguan eta freskoa udan, eta lurrunketa errazten du. Landaredia

xerofiloa eta hostoiraunkorra da. Xeroestepa zabaldi handiak daude (espartzua eta landare

mediterraneo usaindunak).

Page 12: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

12/21

6. TOKI ADMINISTRAZIOA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, abenduaren

2ko 23/2014 Foru Legeak aldatu zuena, aro berri baten hasiera izan da Nafarroako toki

administrazioaren antolaketarako, ordeztu egin baitzituen bai 1928ko otsailaren 3ko

Nafarroako Udal Administraziorako Erregelamendua bai haren ondotik etorritako aldaketa

ugari guztiak.

Aintzat hartu beharrekoa da, orobat, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari

nagusiaren irailaren 24ko 87/2015 Ebazpena, zeinak xedatzen baitu Nafarroako Aldizkari

Ofizialean argitaratzea Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru

Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen erabakia, Nafarroako Toki Administrazioari

buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatu zuen abenduaren 2ko 23/2014 Foru

Legeari dagokionez.

Udalerriak oinarrizko toki-entitateak dira, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea antolatzen

dutenak. Udalerriaren parte dira lurraldea, biztanleria eta antolamendua.

Nafarroako udalerrien antolamendua Estatuko gainerako udalerriei aplikagarri zaizkien

xedapenen mende dago, Baztani onartzen zaizkion berezitasunekin.

Udalerri bateko biztanleriaren parte dira udal dermioko herritarrak. Nafarroako udalerriei

aplikagarri zaizkie Estatuko gainerako udalerriendako xedatutako xedapen nagusiak,

biztanleriaren eta erroldatzearen arloan. Biztanleen udal erroldak etengabe berritzen dira.

Hala ere, biztanleriaren zifra ofizialak urtero onartzen dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean,

hain zuzen ere. 1996. urtera arte zifrak bost urtean behin berritzen ziren (1ean eta 6an

bukatutako urteetan). Berritze horretatik ateratzen zen udalerriko egitatezko biztanleria

(presente daudenak eta iragaitzazkoak) eta zuzenbidezko biztanleria (presente daudenak

eta presente ez daudenak). Figura horiek desagertu ziren 4/1996 Legearen xedapen

iragankor bakarra indarrean sartu zenean. Berritze hartan desagertu ziren “presente” eta

“iragaitzazkoa” figurak eta, haiekin batera, “egitatezko” eta “zuzenbidezko” biztanleriaren

kalifikazioa. Handik aitzina erroldan inskribatutako biztanleak “herritarrak” izanen dira. Era

berean, udaletako biztanle erroldak urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean zuzentzen dira eta

udalerriaren biztanleak zenbat diren zehazten.

Izendegi honetan biztanleriaren zifrak ematen dira, 2020/1/1ekoak, argitalpen hau bukatzean

eskura ditugunak.

Udalerria lurralde-esparrua da, zeinetan udalerriko gobernu-organoek eta administrazioak

haien eskumenak gauzatzen baitituzte.

Hala ere, lurralde mugapena zailtzen da elkarrekikoak (edo fazeriak) eta mendiak daudelako

eta, orobat, Errege Bardea dagoelako (haren lurrak ez dira ezein udalerrirenak). Udalerri

batean edo udalerri mugakide batean baino gehiagotan sartzea ez da arautu. Argitalpen honi

erantsi zaion Excel fitxategian sartu da lurralde horien zerrenda eta bakoitzean adierazi zein

den haien azalera eta askotariko zonifikazioen ondorioetarako zein udalerriri lotzen zaizkion.

Page 13: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

13/21

Izendegi honetako azalera-datuak Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren

Zerbitzuak emandakoak dira, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren 2015eko Panoraman

argitaratutako zifren arabera.

6/1990 Legea indarrean sartu zenetik 7 udalerri berri eratu dira: Berriogoiti eta Berriozar

(Antsoaindik bereizi ondoren), Irurtzun (Arakiletik bereizi ondoren), Beriain (Galartik bereizi

ondoren), Orkoien (Oltzatik bereizi ondoren), Zizur Nagusia (Zizurtik bereizi ondoren) eta

Lekunberri (Larraundik bereizi ondoren). Ondorioz, 2021eko urtarrilaren 1ean 272 udalerri

dira Nafarroan.

Kontzejuak udalerri batean mugartean kokatutako toki entitateak dira, udalerriarenak baino

populazio eta lurralde esparru txikiagoa dutenak, ondasun berekiak eta nortasun juridikoa

beren interesak kudeatu eta administratzeko indarreko legeek emandako eskumenen

eremuan.

Kontzejuen antolamendua eta gobernua aipatutako foru legean eta arau osagarrietan

arautzen da. Horien artean nabarmentzekoa da martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea,

zeinaren bitartez arautu baitzen Nafarroako kontzejuen hauteskunde prozesua.

Kontzejuen biztanleria urtero onartzen da, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren

titularrak emandako foru aginduaren bidez, Biztanleen Etengabeko Errolda berritzen

denean.

6/1990 Legea indarrean sartu zenetik, kontzeju anitz desagertu da lege horretan ezarritako

zergatiengatik. 2021eko urtarrilaren 1ean 346 kontzeju daude Nafarroan.

Bestetik, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea dugu (154. NAO,

martxoaren 17koa), eta hura gerora aldatu duten hiru arauak: 2/2010 Foru Legea, otsailaren

23koa (30. NAO, martxoaren 8koa); 4/2015 Foru Legea, otsailaren 24koa (47. NAO,

martxoaren 10ekoa) eta 5/2018 Foru Dekretua, otsailaren 28koa (59. NAO, martxoaren

23koa). Izan ere, lege horrek hainbat aldaketa ekarri ditu udalerri eta kontzejuen

izendapenetan. Haren aplikazioaren ondorioz, bi motatako izendapenak aurki ditzakegu:

- Izen bakarrekoak, halakotzat harturik izen ofiziala gaztelaniaz ala euskaraz

bakarrik dutenak. Adibidez: Castejón, Elizondo, Leitza edo Lodosa.

- Izen elebidunekoak, halakotzat harturik izen ofiziala gaztelaniaz eta euskaraz

dutenak. Adibidez: Abaurregaina / Abaurrea Alta, Doneztebe / Santesteban,

Pamplona / Iruña edo Puente la Reina / Gares. Bizigunea eremu euskaldunean

badago, lehenik euskarazkoa idatziko da, eta ondoren gaztelaniazkoa, eta

bizigunea eremu mistoan edo ez-euskaldunean badago, lehenik gaztelaniazkoa

idatziko da, eta ondoren euskarazkoa.

Indarra hartu zuen Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019

Foru Legeak (25/2019 NAOa, otsailaren 6koa). Geroago, argitara eman zen Nafarroako Toki

Page 14: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

14/21

Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeko akats zuzenketa

(27/2019 NAOa, otsailaren 8koa).

Geroxeago, indarra hartu zuen apirilaren 4ko 20/2019 Foru Legeak (71/2019 NAOa,

apirilaren 11koa), zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko

uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako

otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea.

Nafarroako tokiko mapak izan dituen aldaketak eta horiek eragin dituzten arauen

zehaztapena izendegi honen eranskinean sartu dira, Nafarroako Estatistika Zerbitzuaren

webgunean eskuragarri dagoen Excel fitxategian.

Udalez gain, honako hauek ere Nafarroako toki enteen izaera dute:

a) Eskualdeak.

b) Kontzejuak.

c) Nafarroako Errege Bardearen Komunitatea, Aezkoako Komunitatea, Erronkaribarko

Mankomunitatea, Zaraitzuko Unibertsitatea, Aralarko Elkartea eta aipatu otsailaren 4ko

4/2019 Foru Legeak indarra hartzen duenean herri ondasunen jabe edo administratzaile

diren gainerako korporazio tradizionalek.

d) Udalen mankomunitateak.

e) Plangintza orokorrerako mankomunitateak.

Otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeari apirilaren 4ko 20/2019 Foru Legeak egindako

aldaketetariko batek honako paragrafo hau gehitu zuen hirugarren xedapen iragankorraren

1. puntuaren ondotik: “Egungo administrazio zerbitzuen batasunak toki entitate gisa

mantenduko dira ordezkatuko dituzten eskualdeak eratu, beren eskumenak eta langileak

bere gain hartu eta dagozkien zerbitzuak emateko moduan egon arte”.

Plangintza orokorreko mankomunitateekin lotua dago 664/2019 Ebazpena, urriaren 10ekoa

(222/2019 NAO, azaroaren 11koa), Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari

nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza

Batzordearen Erabakia, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko

4/2019 Foru Legearen gainekoa. Aipatu urriaren 10eko 664/2019 Ebazpenaren arrazoia

lehenagoko beste bat da, hain zuzen ere 315/2019 Ebazpena, maiatzaren 29koa (106/2019

NAO, ekainaren 3koa), Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana,

zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Estatuko

Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza

Batzordearen Erabakia, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko

4/2019 Foru Legearen gainekoa.

Izendegi honek, udalerriez eta kontzejuez gainera, Estatistika Institutu Nazionalak ezarritako

biztanleria-entitateak bere horretan ematen ditu, titulartasun juridiko propiorik ez badute ere.

Entitate horiek sartzea nahitaezkoa da homogeneotasunari eusteko, bereziki udalerrien eta

entitateen kodeei.

Page 15: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

15/21

Ondorio horietarako, udalerri bakar batean entitate bat edo gehiago egon daitezke. Entitate

horiek bakarrak edo kolektiboak izan daitezke, eta kontzejuak izan ditzakete edo ez. Entitate

bakartzat hartzen da udalerriko edozein atal bizitzeko egokia, bizilagunak dituena edo

salbuespenez hustua, haren barnean argi bereizia dena eta identifikatzen duen berariazko

izen batez ezaguna dena, zeina ez den inola ere nahasgarri. Entitate kolektiboak osatzen

dituzten eta beren nortasuna duten entitate bakarren elkarteak ere aurki ditzakegu.

Udalerriaren kategoriarik ez dugu sartu zerrendan, ematen diren guztietan alferreko

errepikapenik izan ez dadin. Kontzeju izaera duten entitate bakar edo kolektiboak zein diren

adierazi dugu. Gainerako entitateetan tradizioz ematen zaien izendapena utzi dugu.

Biztanleria-entitate bakoitzaren izenaren aurrean zazpi digitu ageri dira: lehen hirurak

udalerriaren kodearenak dira; hurrengo biak entitate kolektiboarenak eta azken biak

udalerriaren barneko edo, bestela, entitate kolektiboaren barneko entitate bakarrarenak.

Izendegia kode horien arabera ordenatu da. Udalerriak aldatu dira, dela haien osaera dela

haien izena. Hala ere, beren kodeak bere horretan utzi dira, aldatu gabe. Horrexegatik ez

dira hurrenkera alfabetikoan eman.

Page 16: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

16/21

7. HIZKUNTZAK

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982

Lege Organikoak ezartzen du gaztelania dela Nafarroako hizkuntza ofiziala eta euskarak ere

hizkuntza ofizialaren izaera izanen duela Nafarroako eremu euskaldunetan.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 2.1 artikuluak ezartzen du

herritar guztiek dutela gaztelania eta euskara jakin eta erabiltzeko eskubidea, hartan zehatz

adierazten den eran. Berriz, 2.2 artikuluak ezartzen du gaztelania dela Nafarroa osoko

hizkuntza ofiziala, eta euskara hizkuntza koofiziala dela gaztelaniarekin batera Nafarroako

eremu euskaldunean, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege

Organikoaren 9. artikuluan eta Euskarari buruzko Foru Lege horretakoetan ageri den eran

(delako legea aldatu zuen ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legeak, Euskarari buruzko

abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen titulua eta artikulu batzuk aldatzen dituenak).

Aipatutako 9. artikuluak honela dio, hitzez hitz: “Gaztelania Nafarroako hizkuntza ofiziala da”

eta “euskarak ere hizkuntza ofizialaren izaera izanen du Nafarroako eremu euskaldunetan”.

Euskarari buruzko aipatu foru legean ezarritako ondorioetarako, Nafarroan hiru eremu ezarri

dira: euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna.

2003ko 19. NAOn argitaratu zen 29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako

Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena. (Indargabetua).

2006ko 120. NAOn argitaratu zen Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 18an hartutako

Erabakia, zeinetan euskarari buruzko zenbait neurri hartzen baitira.

2009ko 81. NAOn argitaratu zen 55/2009 Foru Dekretua, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Foru

Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan

euskaraz jakitearen trataera arautzen duena. (Indargabetua).

2010eko 30. NAOn argitaratu zen 2/2010 Foru Legea, otsailaren 23koa, Euskarari buruzko

abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1. artikuluko a) eta b) letrak aldatzen dituena.

Aldaketa horren arabera, eremu mistoa automatikoki hedatzen ahalko da Arangurengo,

Beraskoaingo, Galarko eta Noain-Elortzibarko udalerrietara, baldin eta toki korporazio

horietako bakoitzeko Osoko Bilkurak gehiengo osoz hartzen badu erabakia. Gainera,

erabakiak eragingarritasun osoa izan dezan, NAOn argitaratu beharko da.

2010eko 51. NAOn Arangurengo udalerria eremu mistoan sartzea argitaratu zen, halaxe

erabaki baitzuen gehiengo osoz Arangurengo Udalak 2010eko martxoaren 30ean egin

Osoko Bilkuran.

2010eko 54. NAOn Galarko udalerria eremu mistoan sartzea argitaratu zen, halaxe erabaki

baitzuen gehiengo osoz bertako Udalak 2010eko martxoaren 25ean egin Osoko Bilkuran.

Page 17: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

17/21

2010eko 68. NAOn Beraskoaingo udalerria eremu mistoan sartzea argitaratu zen, halaxe

erabaki baitzuen gehiengo osoz bertako Udalak 2010eko maiatzaren 6an egin Osoko

Bilkuran.

Beranduago, indarrean sartu zen 4/2015 Foru Legea, otsailaren 24koa, Euskarari buruzko

abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea hein batean aldatzen duena (2015eko 47. NAO,

martxoaren 10ekoa). Otsailaren 24ko 4/2015 Foru Lege horren euskarazko alean, akats

zuzenketa bat dago (2015eko 81. NAO, apirilaren 28koa).

2017ko 231. NAOn, azaroaren 30ekoan, argitara eman zen 103/2017 Foru Dekretua,

azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio

publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko

entitateetan. Indarrik gabe uzten du 29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako

Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena. Halaber, indarrik gabe

uzten du 55/2009 Foru Dekretua, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko

Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen

trataera arautzen duena.

Page 18: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

18/21

Page 19: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

19/21

8. BARREIATZEA ETA MULTZOKATZEA

Nafarroak 5.000 biztanlez beherako 251 udalerri ditu 2020/1/1ean, hau da, udalerri guztien

%92,28 eta biztanle guztien %31,69. 5.000tik 10.000 biztanle bitarteko udalerriak 9 dira eta

10.000 biztanletik gorakoak, 12. Nafarroako biztanleen %30,84 Iruñean bizi da.

Nafarroa 2000 Zonifikazioaren arabera, bereizketa hau egin daiteke:

1) MENDIALDEA:

KANTAURI ALDEKO NAFARROA.- Eskualde honetako 53 udalerritatik 39k 1.000 biztanle

baino gutxiago dute, Kantauri aldeko populazioaren %28,80. 1.000 eta 5.000 biztanle arteko

udalerriak 12 dira (%44,09) eta bi soilik 5.000 baino gehiagokoak (%27,11). Populazioa

sakabanatua dagoen edo ez aztertzeko, kopuru hori batek bakarrik (Altsasuk 7.465 biztanle

ditu) gainditzen duela esan daiteke, bestea, Baztan alegia, nahiz eta administrazio unitatea

izan, 15 herrik, beren baserri eta auzoekin, osatzen baitute. Biztanleen kopuru osoa (56.482)

Nafarroakoarekin alderaturik, %8,54 da.

Populazioa herrigune txikietan eta baserri barreiatuetan biltzen da. Baserriak

aziendarendako borda gisa sortu ziren eta gero etxebizitza iraunkor bihurtu. Etxeak handiak

eta harrizkoak dira.

PIRINIOALDEKO NAFARROA.- 34 udalerriz osatua da. Horietako batek bakarrik gainditzen

du 1.000 biztanleko langa. Esteribarrek 2.726 biztanle ditu, baina 28 entitate bakarrez

osatutako entitate kolektibo bat da. 500 biztanle baino gutxiagorekin 31 udalerri daude

(biztanleriaren %50,42). Populazio osoa Nafarroakoaren %1,23 da, bere osotasunean

hartuta.

Herritarrak herri txikietan biltzen dira, eta ez dago ia baserririk. Hala ere, bordak ausarki dira.

Etxeak harrizkoak dira, elurretik babesteko malda handiko bi edo lau isurialdekoak. Aezkoan

adierazgarriak dira garaiak.

Tarteko eskualdea:

IRUÑERRIA.- 41 udalerriz osatua da. Udalerri horietatik 29 5.000 biztanlez beherakoak dira

eta gainerako 12ak 1.000tik beherakoak. 5.000 biztanletik gorako udalerriak 12 dira. Horien

artean handiena Iruña da; 203.944 biztanle ditu.

Iruñerrian nafarren %56,44 bizi dira.

IRUNBERRI-AGOITZ ARROA.- 12 udalerriz osatua da eta horietako bakar batek ere ez du

5.000 biztanle baino gehiago. 1.000 biztanletik gorako bi herri besterik ez dago: Agoitz eta

Irunberri. Nafarren %1,03 bizi dira.

Page 20: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

20/21

EKIALDEKO ERDIALDEA.- 30 udalerriz osatua da. Udalerri bakarrak, Tafallak, gainditzen

du 10.000 biztanleko langa. 10.621 biztanle ditu. 1.000 biztanletik gorako udalerriak 6 dira.

Populazio osoa Nafarroakoaren %4,77 da, bere osotasunean hartuta.

MENDEBALDEKO ERDIALDEA.- 60 udalerri txikik osatua da. Udalerri horietako 7k soilik

dituzte 1.000 biztanle baino gehiago, eta, horien guztien artean, udalerri handi bat: Lizarra.

13.991 biztanle ditu. Eremu honetako biztanleak Nafarroako biztanle guztien %5,64 dira.

Trantsizio eremu osoan populaziogune handiak eta txikiak bizi dira batera. Donejakue

Bideak, Erdi Aroko arkitekturarekin, zeharkatzen du.

2) ESKUALDE LAUA:

42 udalerriz osatua da. Udalerri horien artean salbuespen dira 1.000 biztanletik beherakoak,

8 hain zuzen ere. Gainerako udalerri guztiek 1.000 biztanle baino gehiago dituzte, 5ek 5.000

biztanle baino gehiago eta udalerri-buruak, Tuterak, 37.042. Nafarroa osoko biztanleen

%22,36 dira.

Bata bestetik urrun dauden nekazari giroko populaziogune handiz osatua da. Etxeak pilaturik

dituzte eta askotan gune horiek defentsarako prestatuak dira.

Page 21: 2020-1-1eko NAFARROAKO IZENDEGIAREN AITZINSOLASA · Egoera honi erantsi behar zaio erliebeak ezartzen duena: Pirinioak eta mendialde Euskal-nafarra batetik, eta Ebroren Depresioa,

21/21

Biztanleriaren bilakaera eskualdeetan, 1991n, 2001ean, 2011n eta 2020an

1991 2001

Udalerriak Biztanleak % Udalerriak Biztanleak %

Osotara 265 519.277 100 272 556.263 100

Mendialdea 85 63.016 12,14 87 62.078 11,16

Kantaurialdeko Nafarroa 51 53.936 10,39 53 53.497 9,62

Pirinioaldeko Nafarroa 34 9.080 1,75 34 8.581 1,54

Tarteko eskualdea 138 331.552 63,85 143 362.466 65,16

Iruñerria 36 259.265 49,93 41 290.763 52,27

Irunberri-Agoitz arroa 12 5.880 1,13 12 5.676 1,02

Erdialdeko Ekialdea 30 30.468 5,87 30 30.507 5,48

Erdialdeko Mendebaldea 60 35.939 6,92 60 35.520 6,39

Eskualde laua 42 124.709 24,02 42 131.719 23,68

2011 2020

Udalerriak Biztanleak % Udalerriak Biztanleak %

Osotara 272 642.051 100 272 661.197 100

Mendialdea 87 65.800 10,25 87 64.590 9,77

Kantaurialdeko Nafarroa 53 57.226 8,91 53 56.482 8,54

Pirinioaldeko Nafarroa 34 8.574 1,34 34 8.108 1,23

Tarteko eskualdea 143 427.618 66,60 143 448.742 67,87

Iruñerria 41 349.430 54,42 41 373.149 56,44

Irunberri-Agoitz arroa 12 6.799 1,06 12 6.779 1,03

Erdialdeko Ekialdea 30 33.073 5,15 30 31.536 4,77

Erdialdeko Mendebaldea 60 38.316 5,97 60 37.278 5,64

Eskualde laua 42 148.633 23,15 42 147.865 22,36