2014_EGUNKARIA_14ALEA

12
11 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea BATXILERGOA LANBIDE HEZIKETA Ikastetxeak: ERREPORTAJEA: EUSKARA HEZKUNTZAN 2. or LAUDIO BIGARREN HEZKUNTZA IKASTETXEA 4. or. LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA UDAL IKASTETXEA 6. or. ZARAOBE INSTITUTUA 8. or. LAUDIO IKASTOLA 10. or. Argazkia: Iban Pagalday HEZKUNTZA AIARALDEAN ESKUALDEKO ESKAINTZA HIZPIDE GEHIGARRI BEREZIA

Transcript of 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Page 1: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

11 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea

BATXILERGOALANBIDE HEZIKETA

Ikastetxeak:

ERREPORTAJEA: EUSKARA HEZKUNTZAN 2. orLAUDIO BIGARREN HEZKUNTZA IKASTETXEA 4. or.LAUDIOKO LANBIDE HEZIKETA UDALIKASTETXEA 6. or.ZARAOBEINSTITUTUA 8. or.LAUDIO IKASTOLA 10. or.

Arg

azki

a: Ib

an P

agal

day

HEZKUNTZAAIARALDEAN ESKUALDEKO ESKAINTZA HIZPIDE

GEHIGARRI BEREZIA

Page 2: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Aiaraldea /// 2014ko Maiatzak 06 /// 14.ALEA 12

Euskara, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan gainditzeke dagoen ikasgaia EUSTATen estatistikek hala diote: Haur Hezkuntzatik DBHra gazteleraz ikasten duen ikasle kopurua gutxiengoa da EAEn. Handik aurrera, baina, gauzak aldatu egiten dira: Batxilergoan ia %40a dira gazteleraz ikasten dutenak. Lanbide Heziketan are nabariagoa da: %70 pasatxok ikasten du gazteleraz. Baina Aiaraldean badago Batxilergoa eta Lanbide Heziketa euskaraz egiteko aukera.

EUSTATen estatistiken bi grafi -ko ikusi daitezke ezkerrean. Lehe-nak unibertsitatez kanpoko araubi-de orokorreko irakaskuntzako da-tuak biltzen ditu (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Progra-mak, Batxilergoa, Hezkuntza Bere-zia, Lanbide Heziketa eta Helduen Hezkuntza).

Bertan ikusi daiteke azken 20 ur-teetan nabarmen egin duela gora euskaraz ikasten duten ikasleen kopurua, Gazteleraz ikasten dute-nen kopurua nabarmen jaitsi den bitartean.

Euskaraz eta gaztelaniaz ikasten duten ikasleen kopuruak, aldiz, ez du aldaketa nabarmenik izan: gu-txiengoa izaten jarraitu du, %10-%20 bitartean.

Bigarren grafikoan aurtengo matrikulazioen datuak ikusi dai-tezke, ikasketa motaren eta hiz-kuntza-ereduen arabera. Batxiler-goa eta Lanbide Heziketa dira gaz-teleraz matrikulatutako ikasle ko-puru handienak dituztenak (A ere-duan, alegia). %40 eta %75 dira, hurrenez hurren. Grafi ko hori ikusi-ta euskararen presentzia adinare-kiko proportzionala dela esan dai-teke: ikasleak, urteak aurrera egin ahala, gazteleraz ikastera igaro-tzen dira. Hala, geroz eta helduago izan, geroz eta hezkuntza erdaldu-nagoa jasotzen dute ikasleek.

Geroz eta helduago izan, geroz eta erdaldunagoa da hezkuntza

Batxilergoan eta Lanbide Hezi-ketan gutxitu egiten dira euskaraz ikasteko aukerak: DBHn %60ak baino gehiagok ikasten du euska-raz. Lanbide heziketan, aldiz, ehu-neko hori %25era jaisten da.

Hala ere, eskualdean badago bai Batxilergoa bere osotasunean eta baita Lanbide Heziketako zen-bait modulu euskaraz ikasteko au-kera. Zaraobe Institutuak du es-kaintzarik zabalena: moduluak euskaraz (D eredua) eta gaztele-raz (A eredua) eskaintzen dituzte bertan; eta bi talde berezitu osa-tzeko behar beste jende ez bada-go, bien arteko talde misto bat osa-tzen dute. Iñaki Rodrigo Institutu-ko zuzendariaren esanetan, ikas-leen esku dago euskarazko eskain-tza handitzea. Zuzendariak azaldu duenez, askotan jende gutxik ema-ten du izena D ereduan eta ez dago taldea sortzerik.

Laudioko Institutua, bere aldetik, duela 32 urte hasi zen Batxilergoa euskaraz eskaintzen. Araban erdi--mailako hezkuntza publikoak ai-tzindariak izan ziren. Lanbide hezi-ketan, aldiz, egoera oso bestelakoa bizi du institutuak A ereduan eman delako beti. Duela urte batzueta-tik hona euskaraz egiteko aukera ematen da, baina orain arte ez da talderik sortu.

Batxilergoa euskalduntzen1971an sortu zen Laudio Ikasto-

la, eta orduz geroztik euskarazko hezkuntza izan du oinarri, ikastola-ko kideek azaldu dutenez. Baina Ba-txilergoa ez zuten 1990-1991 ikas-turtera arte eskaini.

Aintzinako Andra Mari ikaste-txean, berriz, 1995an eskaini zu-ten Batxilergoa euskaraz lehen-bizikoz. Baina ikastetxetik azaldu dute B ereduan Proiektu Eleani-tza lantzen dutela. Eredu horre-tan %50a da euskaraz eta gazte-lerari ingelesa gehitzen zaio. Hor-taz gain, euskara indartzeko ikasta-roak eta udako euskarazko barne-tegiak eskaintzen dituzte. Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean, aldiz, 12 urte daramatzate Batxiler-goa euskaraz eskaintzen, eta aur-ten ikasleen %59ak hala egiten du. Lanbide Heziketan ez dago euska-ra hutsezko eskaintzarik, baina ira-kasleen gehiengoa euskaraduna dela azpimarratu dute ikastetxe-tik. Praktikak eskaintzen dituzten enpresei tutore euskaldunak eskai-ni ahal izateko konpromisoa eska-tu diete baita.

ERREDAKZIOA I

Lanbide heziketako ikasle gehienek gazteleraz egiten dituzte ikasketak Irudia: aiaraldea.com

Aurtengo matrikulazioen ehunekoak hizkuntza-ereduka sailkatzen dituen grafikoa. Irudia: EUSTAT

Hizkuntzek matrikulazioan izan duten bilakaera erakusten duen grafikoa. Irudia: EUSTAT

_erreportajea2

Page 3: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

13 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea

Ikasleen esku dago euskarazko eskaintza handitzea, eskaintza ez bada soilik euskaraz egiten. Eskain-tza osoa soilik euskaraz egitearen aukera ikastetxeena da, baina ez dut uste (lanbide heziketak duen ezau-garri eta “bezeroen” perfi la ikusi-ta behintzat) une honetan erreali-tate soziolinguistikoari erantzuten dionik.

Datu bat: guk goi mailako ziklo bat galdu genuen euskaraz ematen hasi eta hurrengo urtean; agian ez zen horregatik izan, agian zikloa ez zen erakargarria, baina hor daude mesfi dantza eta beldurra. Idei na-gusia hauxe izan daiteke: ematen du ikasleek ez dutela behar beza-la menperatzen euskara, eta ho-rren ondorioz aukera eman ezkero nahiago izango dutela gaztelaniaz ikastea... Hau hitzez hitz sinisten ba-dugu ez gara ausartuko beste urra-tsik ematera. Normalizazio linguis-tikoari sekulako ekarpena egin die-zaiokegu irakaskuntza arlotik, bes-tela bidea mozten diogu euskara-ren garapen eta hedapenari.

Badago euskaraz ikasteko es-

kaera. Hala ere, ez dago guztiz fi n-katuta. Esaterako, guk urte batzuk daramagu eskaintza bikoitza egi-ten eta talde mistoak ateratzen; al-diz, aurten (bereziki ahalegina egin dugula D ereduaren alde) meka-nizazio talderako ez ziren D ere-duko matrikularik egin, zergatik? Nork daki.

Eta bai, euskaraz ikastera anima-

tuko nituzke ikasleak. Euskara mai-te badute, euskara babestu nahi ba-dute, edota euskaraz bizi nahi badu-te euren ikasketak euskaraz burutu eta profesional euskaldunak bihur-tu, ekarpen izugarria litzateke eus-kararentzat.

Azken urteotan euskararen pre-sentzia haziz joan den arren derri-gorrezkoak ez diren hezkuntza eta-petan eta bereziki Lanbide Hezike-tan, unibertsitatetik kanpoko bes-te ikasketa batzuen bataz besteko-tik behera dago.

Egoera horren arrazoi ezberdi-netan sartu gabe, hezkuntza zen-troak eta bereziki gure ikastetxea egoera hori aldatu eta euskararen presentzia handitzeko ekarpenak egiten ari gara Laudioko Udalaren inplikazioarekin.

Euskararen presentzia txikia-goa den Lanbide Heziketan irakas-leen gehiengoa euskalduntzen egin den lanak giro geroz eta euskaldu-nagoa bizitzeko aukera eman digu.

Eskualdeko enpresen konpromi-soa ere bilatu da, ikasle euskaldu-nek praktikak pertsona euskaldun baten tutoretzapean egin ditzaten.

Etorkizunari begira, 14-18 Hizkun-tza Normalizazio Proiektuan Lan-bide Heziketan euskararen presen-tzia are nabarmenagoa egiteko hainbat ekimen aurreikusten dira, agian geldoa izan arren etengabea

den erritmo batean hobetzeko. Bukatzeko, ikasle eta irakasle

euskaldunak euskaraz komunika-tzera animatuko nituzke; gaur egun posiblea delako, datu estatistikoak, hezkuntza ereduak eta eskakizun legaletatik harago LHUIan euskara sustatzearen erantzukizuna ber-tako euskaldunen eskaera handi-tzean baitago.

Oro har, Euskal Herri osoa ain-tzat hartuz, hezkuntza adminis-trazioei dagokie euskaraz ikasteko eskaintza handitzea. Tokian tokiko egoera anitza den arren, seme-ala-bak euskarazko hizkuntza eredue-tan matrikulatzeko familiek aurki-tzen dituzten oztopoak administra-zioek jarritakoak direlako: ikas pos-tu nahikorik ez da eskaintzen, eus-kalduntzen ez duten ereduei eusten diete, borondate politiko eza…

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden hizkuntza ere-duen eztabaida gaindituta dago as-paldian eta gizartearen nahiz eus-kal hezkuntzaren aldeko elkarteen aldarrikapena argia da: administra-zioak berma dezala 16 urte bete-tzen duten ikasleek eleanizdunak izatea, ez soilik elebidunak, euska-rari lehentasuna emanez.

Nork ez du nahi bere seme-ala-bak hizkuntza ezberdinetan kon-petenteak izatea? Pedagogoek, hizkuntzalariek eta zientzialariek aspaldian egiaztatu dute txiki-txi-

kitatik hizkuntzak bereganatzeko umeen ahalmena. Euskal Herrian lana topatzeko, euskaradunekin komunikatzeko, kulturaz blaitzeko, gizartean nork bere burua txerta-tu ahal izateko … euskara ezagutu, erabili eta baloratu baina eginkizun garrantzitsuagorik al dago, euskal hiritarra zein atzerritarra izanda?

Hori ziurtatzea ez al da admi-nistrazioaren egitekoa, hezkuntza eskubidea denontzat bermatuz, haurtzaindegietatik unibertsitate-rainoko hezkuntza eskaintza mai-la eta mota guztietan?

Dudarik gabe animatuko nituz-ke ikasleak euskarazko ikasketak egitera... Denon eskubidea delako. Ikastetxeok betekizun itzela dugu hori bideratzen, baina ez gara eragi-le bakarra … Euskal Herriaren his-torian hezkuntza propioaren ga-rapenean ikastolek jokatu dugun eginkizuna aski ezaguna eta onar-tua da aitzindariak izan garelako. Etorkizunari begira gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu, euskal gi-zarteak aldarrikatzen duenarekin bat eta aurrera eginez.

Ikastetxe Publikoa garen hei-nean, hezkuntza antolaketa oro-kor baten barruan gaude. Zonalde-rako egoki ikusten dugun eskain-tza Hezkuntza Sailari eskatzen zaio eta honek erabakitzen du. Batzue-tan onartzen du eta besteetan ez.

Gure aldetik, eskaerari egokitzen saiatzen gara beti.

Batxilergoan eta DBHn dago eus-karazko ikasketen eskaera nagusia, D eredua da nagusi. HLPP eta Lan-bide Hezkuntzan ordea, gaztelaniaz egitea eskatzen da.

Ikasleak euskaraz ikastera ani-matuko nituzke, dudarik gabe, bere garaian aitzindariak izan ginen Ara-ban eta gaur egun ere, tinko eus-ten diogu helburu horri. Arlo aka-demikotik harago, bizitzako eus-karri ezinbestekotzat jotzen dugu gure hizkuntza, lan arloan zein gi-zarte arloan, norbanakoaren ga-rapen osorako tresna eta baliabi-de baliotsua delarik.

Ikastetxearen Proiektu Linguis-tikoa fi nkaturik dagoelarik esan daiteke ez dagoela inolako arazo-rik euskararen eta ingelesaren he-dapenean, gainera Ikastetxeko for-mazio planak eta berrikuntzak bide horretatik dabiltza.

Euskararen eskaera egunetik egunera handitzen ari da. Murgil-tzea da euskara eta euskaraz ikas-teko metodo bakarra edo beste-la esanda murgilduz baino ezin da euskara eta euskaraz ikasi.

Dudarik gabe animatuko nuke euskaraz ikastera. Hizkuntzen ga-rrantzia gaur egun gero eta naba-riagoa da. Horrela beldurrik gabe esan daiteke zenbat eta hizkuntza gehiago jakin hainbat eta hobe; bi hizkuntza jakinda askoz errazago ikasten dira beste batzuk.

Javier AizLaudioko LHUI-ko zuzendaria

“Lanbide Heziketan euskalduntzea geldoa izaten ari den arren, etengabea da ”

Juankar BermejoLaudio Ikastolako zuzendaria

“Dudarik gabeanimatuko nituzke ikasleak euskarazko ikasketak egitera”

Iñaki RodrigoZaraobe institutuko zuzendaria

“Ikasleen esku dago euskarazko eskaintza handitzea”

Lucia GastakaLaudio BHI-ko zuzendaria

“Aitzindariak izan ginen Araban; eta, gaur egun ere, tinko eusten diogu helburu horri”

Javier LarreaAintzinako Andra Mari ikastetxe-ko zuzendaria

“Murgiltzea da euskaraz ondo ikasteko metodo bakarra”

Euskara hezkuntzan, eskualdeko ikastetxeetako zuzendarien begietatikBatxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen dituzten Aiaraldeko ikastetxeen zuzendari guztiek bat egiten dute honako baieztapenean: ikasketak euskaraz egitea positiboa dela ikaslearen hezkuntzari eta jendarteratzeari begira. Euskararen presentziaz, administrazioen arduraz, ikasleen aldetik dagoen eskaeraz... eta beste hainbat aspektuz hitz egin dute zuzendariek.

“Irakasleen euskalduntzean egindako lanak euskararen presentzia nabarmen handitu du”. “Oro har, Euskal

Herri osoa aintzat hartuz, hezkuntza administrazioei dagokie euskaraz ikasteko eskaintza handitzea”.

“Badago euskaraz ikasteko eskaera, baina ez dago guztiz finkatua”.

“Batxilergoan eta DBHn dago euskarazko ikasketen eskaera nagusia”.

“Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin hobe: bi hizkuntza jakinda askoz errazago ikasten dira beste batzuk”

ERREDAKZIOA I

_erreportajea

3

Page 4: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Aiaraldea /// 2014ko Maiatzak 06 /// 14.ALEA 14

Azken urteetan Europar Proiektuak izeneko egitasmoa egin da IES LAUDIO BHIn, Carme-lina Calavia eta Jose Mª Fernan-dez irakasleen ardurapean.

Momentu honetan zer nolako proiektua egiten ari zarete?

Proiektu berria prestatzen ari gara Erasmus Plus egitasmoa-ren barruan. Aurtengo eginbeha-rra proiektua planifi katu eta es-katzea da.

Daukazuen eskarmentua han-dia da. Horrek erraztu egiten du lana?

Eskarmentua badugu, bai-na hau bezalako proiektu ba-

tek prestakuntza luzea behar du: zenbait herrialdetako ikaste-txeen inplikazioa, gaiak adostea, bilerak eta ikasleen trukeak pla-nifi katzea, fi nantziazioa kalkula-tzea…

Nola baloratzen duzue orain arte egindako lana?

Oso pozik gaude. Egindako lau proiektuetatik azkena saritua izan da Euskal Herrian, Madrilen eta Europa mailan. Dena den, sa-rien gainetik, ikasleen parte har-tzea, familien esker ona eta ikas-tetxeko mugaz haraindi bes-te kulturak ezagutzeko aukerak ematea asetzen gaitu gehien.

Egun, Batxilergoa bukatutakoan nagusi da ikasleen artean unibertsi-taterako aukera: hamarretik zor-tzik hautu hori egiten du. Horre-tarako, ikasleek hautaproba (Se-lektibitatea) gainditu behar duten arren, gehiengo handi batek (%95-etik gora) gainditzen du.

Hala ere, eta denborak ekartzen dituen aldaketak aldaketa, Batxiler-goa prestatzerakoan arreta jar-tzen zaie egungo gazteek dituzten bestelako beharrei. Izan ere, Ikas-leen %20k Goi Mailako Lanbide He-ziketako ikasketak hautatzen dituz-

te, unibertsitatera joatea hautatu beharrean.

Hori dela eta, berebiziko garran-tzia du Batxilergoko ikasketa ibilbi-deen diseinuak. Modalitate bakoi-tzean propio diren sei ikasgai egin behar dira gutxienez, bi urtetan zehar. Horiek dira modalitate ba-koitzeko enborra. Baina, horietaz gain, aniztasuna eta behar desber-dinak asetzen saiatzen diren hau-tazko ikasgaiak daude: Laborategi-ko Teknikak, Atzerriko Hizkuntzan Ahozko Komunikazioa, Argazkigin-tza, Informazio eta Komunikazio

Teknologiak edo Psikologia. Hauen bidez behar desberdinak asetzea da helburua: kreatibitatea, ezagu-pen praktikoa edo diziplina ezber-dinen arteko jarduerak, esaterako.

Ikasle askoren topaguneLaudioar guztion ezagun zaha-

rra dugu Laudioko institutua. Gazte askorentzat ikasle garaiko bidean egindako urratsen lekukoa izan da herriaren erdigunean kokatzen den ikastetxe hau. Eta etorkizunean ere baliagarriak izango diren ikasketak eskaintzen ditu.

Batxilergoko eskaintzaIES LAUDIO BHIk hiru modalita-

tetan eskaintzen ditu Batxilergoko ikasketak: Zientzia eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak eta Ar-tea. Laudiokoa da Artearen moda-litatea eskaintzen duen herri maila-ko institutu bakarra. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatuta, uni-bertsitaterako edo Goi Mailako lan-bide heziketarako ateak zabalduko dizkie Batxilergoak ikasleei.

Ikasturte honetan 162 ikasle ari dira Batxilergoa egiten IES LAUDIO BHIn sei ikasle taldetan banatuta: hiru lehen mailan eta beste horren-beste bigarrenean. Hauetatik 76k Zientzia eta Teknologia modalita-tea egiten dute, 60k Giza eta Gizar-te Zientziak eta 26k Artea.

_laudio BHIEstetika eta edergintza

ERASMUS +

Batxilergoa

Laudioko Institutua, mende erdia heziketaren bideetan barrena

Institutuko ikasleak kultur astea ospatzen. Argazkia: Laudio BHI

IES LAUDIO BHIn 28 ikasle aritzen dira Erdi Mailako “Estetika eta Eder-gintza” Zikloan.

Ziklo honetako ikasleek arlo praktikoa balioesten dute, ikaste-txeko tailerretan lantzen dituzte ile apainketa, azazkalen dekora-zioa, ile apainketarako osagarrien diseinu eta manufaktura, eta aza-laren zainketa.

Bigarren mailan, ikasleek inguru-ko enpresetan praktikak egin behar dituzte, lortutako trebezia eta gai-tasunak lan munduan praktikan ipintzeko.

Urte hauetan ziklo honek lan munduan txertatzeko aukera eman die hainbat ikasleri eta zen-bait enpresa txikiren sorrera ahal-bidetu du.

ERREDAKZIOA

Miren Gastaka

Giza eta Gizarte Zientziak batxilergoko ikasle ohia

Espero nuena baino aukera za-balagoa eskaini zidan Giza eta Gi-zarte Zientzien batxilergoko mo-dalitate honek.

Oso esperientzia aberasgarria izan zen: norberaren burua eza-gutzen eta etorkizuneko bidea au-keratzen lagundu zidan.

Institutuan Comenius progra-man parte hartu nuen: ingele-sez hitz egin eta bidaiatzeaz gain, errespetua eta elkarbizitza gara-tzen ikasi nuen.

Iratxe Yarritu

Arte Batxilergoko ikasle ohia

Betidanik bokazioa sentitu nue-lako matrikulatu nintzen eta es-pero baino ikasketa praktikoa-goak izan ziren. Material anitzak lantzeko teknikak ikasi genituen (buztina, metala, alanbrea…), uni-bertsitatean ere erabili behar izan ditudanak. Perspektibaz ikusita, prestakuntza zabala eta baliaga-rria izan da unibertsitatean aritze-ko. Bolumena, ADI eta Argazkigin-tza bezalako ikasgaiak oso gustu-ko izan nituen.

Asier G. / Ainhoa / Asier R.

Zientzia eta Teknologia batxilergoko ikasleak

Asier G. Aretatik DBH egite-ra etorri zen institutura: “Oso txi-kia nintzen eta institutua handia iruditu zitzaidan, arin pasa dira 6 urte hauek, penaz joango naiz bai-na hemen autonomoagoa bilaka-tu naiz ere”.

Ainhoa eta Asier R. aldiz, Batxi-lergoa egitera etorri ziren: “pozik gaude aldaketarekin, espezializa-zio eta erantzukizun maila han-diagoak dira eta libreago senti-tzen zara”

“Ondo egindako lanaren aitortza izan dira sariak”

Gorputzen zainketa eta edertasuna lantzeko lanbide heziketa ikasketak

Batxilergoa egin duzu edo egiten ari zara. Zer nabarmenduko zenuke zure esperientziatik?

4

Page 5: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

15 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea

_laudio BHI

IES LAUDIO BHIBIGARREN HEZKUNTZA IKASTETXEA

Zumalakarregi 34

01400 Laudio-Llodio (Araba)

Tfnoa. 94 672 00 86 / Fax 94 672 26 19

Isasi bidea, 3

01400 Laudio-Llodio (Araba)

94 672 18 70 / [email protected]

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZAPROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAKLANBIDEKO IKASTAROAK

BATXILERGO ESKAINTZA ZABALA D eta A EREDUAN

• ARTE BATXILERGOA

• ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

• GIZA ETA GIZARTE

ZIENTZIAK

AURREMATRIKULAZABALIKMaiatzaren 5etik > 15era

LANBIDE HEZIKETA ZIKLOA D eta A EREDUAN

• ERDI MAILAKO ZIKLOA

• PRAKTIKAK ENPRESETAN

• ESTETIKA ETA EDERGINTZA

• Ile-apainketarako laguntzailea (LHPP)

AURRE

MATRIKULA

Maiatzak 27tikEkainak 6

Informazio + www.laudioinstitutua.net

5

Page 6: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Aiaraldea /// 2014ko Maiatzak 06 /// 14.ALEA 16

’Euskal Herriko Historia’ izene-ko ikasgaiko ikasleak gelatik ate-ra ziren Done Jakue bidea ezagu-tzeko asmoz, apirilak 13, 14 eta 15ean. Helburua, Erdi Aroan do-kumentatua zegoen bidea eta ho-nekin loturiko historia eta artea ezagutzea, jorratzea eta sakon-tzea zen. Guztira, 53 kilometro, hiru etapatan, Gipuzkoako Zega-

ma udalerritik Gasteizeraino Aguraingo Santa Maria, Gazeo-

ko elizaren orma-irudi gotikoak eta erromaniko estiloko Estiba-liz santutegia ikusi zituzten, bes-teak beste. “Lehenengo mailako artea”, irakasleen hitzetan, “baina dosifi katua”. Ikasleen arteko “bi-zikidetasuna” ere goraipatu dute irakasleek.

_laudio LHUIPraktikak enpresetan Ikastaroak

Urtero legez, aurten ere Laudio-ko LH Udal Ikastetxean pertsona helduentzako hainbat ikastaro an-tolatu dira; bai langabezian dauden pertsonentzat, bai eta lanean dau-denentzat ere.

Arabako Foru Aldundiak, Hobe-tuz-ek eta Lanbide bezalako era-kundeek ikastaro hauek diruz fi -nantzatzen dituzte ia %100ean, eta Laudioko Garapen Agentzia-rekin batera antolatzen dira.

Ikasturte honetan hamairu ikas-taro ezberdinetan parte hartu du-ten 146 lagunek bere prestakun-tza hobetzeko aukera izan dute mekanika, elektrizitate eta admi-nistrazioaren esparruetan, hain zuzen ere.

Enplegurako Formazio siste-man kokatzen dira ikastaro hauek, hau da, egindako ikastaroek ba-lioespena dute Hezkuntza Siste-man eta titulazio ofi zialak lortzeko aukera ematen dute: Profesional-tasun-ziurtagiria hain zuzen ere.

Profesionaltasun-ziurtagiria do-kumentu ofi zial bat da, enplegua-ri begira esanguratsua den lan--jarduera bat garatzeko pertso-na batek dituen lanbide-gaitasu-nak egiaztatzen dituena. Lanbide Kualifi kazioen Katalogo Naziona-lean jasotako kualifi kazioak egiaz-tatzen ditu. Lan-administrazioak ematen du, eta lan-merkatuan lanbide baterako behar den pres-takuntza ezartzen du.

Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeak adierazi du Informa-zio eta Komunikazio Teknologien erabilpenaren aldeko “apustu in-dartsua” egin duela, “ikasle, gu-raso eta enpresei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz”. Horretarako, iragan kurtsoaren hasieratik “tek-nologia berrien alorreko birmolda-keta oso bati” ekion zioten.

Alde batetik, Ikastetxearen web orrialdea moldatu dute, “askoz di-namikoagoa bilakatuz eta eduki gehiagorekin hornituz”. Enplegu-rako formazioa, lan-poltsa, foto-teka eta albisteen bloga izan dira ireki dituzten atal berriak. Atal berri

horien bidez, erabiltzaileak “Euska-diko lanbide-heziketaren, teknolo-giari buruzko albisteen, ikastetxea-ri buruzko informazioaren eta eus-kararen munduaren” inguruko in-formazioa jaso ahal izango du.

Aplikazioa Hortaz gain, ikasleek euren es-

pedientea eta kalifi kazioak kon-tsultatzeko erreminta sortu dute; ordenagailu, smartphone edo ta-blet bidez kontsultatu daitekeena. Aplikazioa beta fasean dago; iragan kurtsoan ikasle-talde batzuekin probatu zuten datorren kurtsoan ikasle guztien eskura jartzeko.

Ikastetxearen hezkuntza eskain-tza kontsultatzeko edo lan-poltsan izena emateko www.cmfp-llodio.com web gunea kontsultatu daite-ke edo [email protected] helbidera idatzi.

Honako sare sozialetan aktiboki daudela ere gaineratu dute: Twitter (@CMFP_Llodio), Facebook (Lau-dio Lhui Cmfp Llodio) , YouTube eta Blogger (http://noticiascmfp.blogspot.com.es/).

+info: Lanbi-

de Heziketa Udal

Ikastetxeko web-

-gunea.

Ikasturte honetan zehar Lanbi-de Heziketa Udal Ikastetxeko 127 ikaslek hartu dute parte eskualde-ko enpresekin elkarlanean egiten diren praktika programetan.

Aurten 54 izan dira guztira Lau-dioko LHUI-ko ikasleak hartu dituz-ten enpresak. Enpresa horietako gehienak gertukoak dira: Basauri-tik Urduñaraino luzatzen diren he-rrietan kokatuak. Hala ere zenbait ikaslek praktikak Zalla edo Etxeba-rriko enpresetan egin dituzte.

Beste eremu batzuetan beza-la, krisiak praktika-sisteman era-gina izan du: matrikulazio-kopurua gora doan bitartean ikasleentza-ko postu kopuruak gutxitzeko joe-ra du; bai enpresa batzuk itxi dituz-telako, bai jarduerak behera egin duenez ez dutelako ikaslerik hartu nahi lanik eman gabe izateko. Egoe-

ra hau konpondu ahal izan da en-presa indartsuenek postu gehiago eskaintzeko ahalegina egin dutela-ko eta 16 enpresa berrik ikasleak praktiketan hartzeko konpromisoa hartu dutelako.

Ikasturte honetan zehar lau izan dira Lanbide Heziketa Ikastetxeak eskaini dituen praktika programak: “Lantokiko Prestakuntza” da pro-grama horietako bat. Titulua lor-tu ahal izateko ikasleek nahitaez enpresetan ikasi duten zikloare-kin lotutako zereginak eginez iga-ro behar duten tartea da eta ikas-ketetako azken hiru hilabeteetan zehar egiten da.

Eskaini duten bigarren programa Erasmus izan da. Erregulazio eta Kontrol-Sistema Automatikoetako goi-mailako heziketa zikloko ikas-le batek programa horretan har-

tu du parte, eta horri esker Alema-niako enpresa batean dago prakti-kak egiten.

Hirugarren programa Hezi-bi izenekoa da. Bertan hiru ikasle klaseak enpresa batean eginda-ko ordaindutako lanarekin uztar-tzen ari dira urtebetez. Programa hau 2012-2013 ikasturtean abiara-zi zen eta Eusko Jaurlaritzak Lan-tokiko Prestakuntzaren alternati-ba bihurtu nahi du.

Azkenik, urte honetan “Lehen Aukera” bekak jarri dira abian EAEn, titulua lortu berri duten ikasleen-tzat. Hiru hilabetetan zehar enpre-setan lan egiteko 1.500€-ko bekak dira eta gazteriaren lan-mundura-tzea hobetzeko asmoa dute. Udal-i-kastetxeko zortzi ikasle ohik hartu dute parte bertan, abendutik mar-txora arte.

Webgunea moldatu eta ikasleek notak kontsultatu ditzaten aplikazio bat garatu dute

Ikasleek aurten 54 enpresatan egingo dituzte praktikak

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA

Eskolaz kanpoko jarduerak

Lanean zein langabezian dauden helduentzako formazio ikastaro eskaintza

Euskal Herriko historian zehar ibili dira ikasleak, hiru egunez

Hainbat alorretako lanbide heziketa eskaintzen da Udal-ikastetxean. Argazkia: Laudioko LHUI

6

Page 7: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

17 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea7

Page 8: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Aiaraldea /// 2014ko Maiatzak 06 /// 14.ALEA 18

Badira ikasturte batzuk Zarao-be Institutuko Batxilergo teknolo-gikoko ikasleek, praktikak egiten dituztela, klasean landutako gaie-tan sakontzeko. Lanbide heziketa-ko ekipamenduak baliatzen dituz-tela horretarako, Aurten, adibidez, 1.mailako ikasleek metrologia eta

mekanizazioko ariketa praktikoak egin dituzte. Liburuetan ikasitakoa errealitatean nola erabili behar den probatu dute: kalibreak, mikrome-troak eta kalak, adibidez.

Gainera, klase teorikoetako testu--liburuetan azaltzen diren makinak maneiatu dituzte, lanbide hezike-

tako irakasleek lagunduta. Bestal-de, 2.mailako ikasleek saiakuntzak egitea eta pneumatika izan dituzte helburu. Adierazi dutenez, saiakun-tzak egiteko orduan durometroak, Charpy pendulua eta Trakzio-ma-kina ezagutu eta erabiltzeko para-da izan dute.

Pneumatikan, aldiz, asteak igaro dituzte zirkuituak marrazten, eta diseinatutakoa muntatzeko eta martxan jartzeko aukera izan zu-ten Automatismo Tailerrean.

Balorazio “ezin hobea”Hau dena Batxilergo Teknologi-

ko eta Lanbide Heziketaren arteko elkarlana dela eta izan da posible, Institututik adierazi dutenez. “Hez-kuntza eskaintza zabalak eta pun-ta-puntako ekipamendua, horrela-ko aukerak ematen dizkigu”.

Ikasleen balorazioa ere “ezin ho-bea” izan dela gaineratu dute Insti-tututik. “Gelan ikusitakoa praktika-ra eramatea beti delako bide ona ikasketa prozesua indartzeko”.

“Ikastetxe batzuk akaso bertan dauden ikasleek gaindituko du-tela ziurtatzen dute, eta ikasleek nahi duten karrera egin ahal izate-ko nota ziurtatua dutela”, adierazi dute Zaraobe Institututik, “Halako-rik ez dugu Zaraoben aipatzen. Ez zaigu bidezkoa iruditzen”.

Institututik adierazi dute beraiek ziurtatzen duten gauza bakarra “profesionaltasuna” dela, “serio-tasuna, prozesuetan oinarrituta-ko kalitatezko kudeaketa sistema. Ikasleekin norbanako arreta eta opari faltsurik gabeko kalitatezko

prestakuntza”. Gauzak “ondo egi-tea” dute helburu Institutuan. Ho-rren emaitzatzat dituzte Zaraobe-ko ikasleek selektibitatean lortzen dituzten notak, goiko grafi koan is-latuak daudenak. Datu horien ara-bera, iazko selektibitate proban aurkeztu ziren ikasleen % 100ak gainditu zuen. Emaitzarik txarrenak 2009-2010 kurtsoko frogan lortu zuten, baina orduan ere gehiengo batek gainditzea lortu zuen: %94. EAEko ikasleen %97-ak gainditzen du selektibitatea, EHUren datuen arabera.

Amurrioko Zaraobe Institutuak aukera ematen du Lanbide Hezike-tako modulu bat ingelesez ikaste-ko. Goi mailako Mekatronika hezike-ta zikloak 1 eta 2.mailan bina modu-lu ingeles hizkuntzan emateko au-kera eskaintzen du.

Bukatzear dagoen ikasturte ho-netako esperientzia “oso ona” izan dela adierazi dute Institututik, eta hori probatzeko “ikasleekin hitz egin” besterik ez dagoela ziurta-tu dute.

Horregatik, modulua ingeles hiz-

kuntzan ematera animatu dituzte ikasleak. “Ez da hizkuntzagatik bel-durrik izan behar; soilik ingelesean gutxiengo maila, hori bai”, adiera-zi dute.

BaldintzakHiru baldintza hauetako bat gain-

ditu behar da moduluan ingelesez emateko: B2 ziurtagiria izatea inge-les hizkuntzan, Batxilergoan Inge-lesa ikasgaian “oso ongi” kalifi ka-zioa izatea edo moduluan sartze-ko sarbide froga egitea.

_zaraobeEuropar proiektuakBatxilergoa eta Lanbide Heziketa

Ikasitakoa praktikara eramateko aukera izan dute ikasleek

Batxilergoko ikasleak ariketa praktikoak egiten. Argazkia: Zaraobe Institutua

Euskararen erabilera normaliza-tu nahian urte batzuk daramatzate Zaraobe Institutuan. Administrazio eta Finantzak goi mailako zikloare-kin hasi ziren lehenbizi. Baina ziklo hura “matrikulazio eskasa zela eta” desagertu zela azaldu dute Institu-tutik. Egun, ziklo guztietan A edo D ereduan matrikulatzeko aukera eskaintzen dute. Hala ere, momen-tuz, eta matrikula kopuruaren ara-bera, talde mistoak sortu dituzte. “Modulu batzuetan denok elkarre-kin gaztelaniaz, eta besteetan bi-koizketa egiten dugu (ikastaldea ba-natu alegia)”. Hala ere, erronka ho-rren emaitza “euskaldunon esku” dagoela azpimarratu dute; “ikaske-tak euskaraz jarraitu ala ez... hori da erabakia”.

Goi-mailako edo erdi-mailako zi-kloa euskaraz ikasiz gero B1 edo B2 ziurtagiria lortzen du ikasleak, hu-rrenez hurren.

ERREDAKZIOA

“Europa eta Asiako proiektuekin lanean ari gara”

Lanbide Heziketa euskaraz, erronka

Iaz selektibitatera aurkeztu ziren ikasleen %100ak gainditu zuen

Mekatronika ingelesez ikasteko aukera eskaintzen du Institutuak

IÑIGO LOPEZ DE SANTIAGO proiektu europarren arduradu-na da Zaraobe ikastetxean. Gaur egun, programa hauek hainbat aukera eskaintzen dituzte: mu-gikortasunak, bideokonferentzia bitarteko jarduerak, proiektu ko-munak eta abar.

Noiz hasi zineten nazioarteko proiektuak lantzen? Nola hasi zineten?

2000. urtean Ikaslanekin ko-laborazioa egiten eta ikasleak praktiketara bidaliz hasi ginen. Gero 2008. urtean gure proiek-tuak hedatu genituen Vidra-la enpresarekin kolaboratuz be-raien Korsikako enpresara ikas-leak praktiketara bidaltzen. Gaur egun, ikastetxeak ditugu bazkide nagusiak.

Zein herrialderekin dituzue harremanak? Zer espezialitate lantzen dituzte bertan?

Irlanda, Austria, Italia, Dani-marka eta Frantziarekin ditugu harremanak. Enpresa zein ikas-tetxeekin lan egiten dugu. Zuze-neko harremana dugu eta hain-bat proiektu garatzeko aukerak.

Irlandan adibidez soziosanitario-ko ikasleak, eta Frantzian meka-tronika eta mekanizaziokoak ari-tzen dira. Beste lekuetan guztiak.

Etorri da kanpoko ikaslerik hona?

Aurten, Frantziako ikasleak izan ditugu hemen bai ikaste-txean baita enpresa batean ere. Etorkizunean, Danimarka eta Ita-liakoak ere etorriko dira.

Txinarekin ere zer edo zer lan-du duzue, ezta?

Momentuz esperimentu bat izaten ari da, internet bidez ikas-leak lanak eta esperientziak tru-katzen ari dira. Gure web orrial-dean topatu dezakezue orain arte egindakoa. Etorkizunean ho-beto garatzeko eta jorratzeko proiektu bat izan nahi du, nire us-tez oso interesgarria.

+info: Europar

proiektuen berri

zehatzagoa Za-

raoberen web-

-gunean

Ia ikasle gehienek gainditzen dute selektibitatea. Argazkia: Zaraobe Institutua.

Iñigo Lopez Zaraobe ikastetxeko irakaslea

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA

8

Page 9: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

19 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea9

Page 10: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Aiaraldea /// 2014ko Maiatzak 06 /// 14.ALEA 20

Laudio Ikastolak 0 eta 1 urteko haurren matrikula epea zabal-tzen du maiatza hasieran. Due-la hamar urte ekin zion Ikastolak adin hauetako haurrak eskola-ratzeari. Ikasturte honetan hain-bat berrikuntza pedagogiko abia-tu dituzte Haur Hezkuntzako 1. zi-kloari begira. Laudio Txikiko ira-kasleengana jo dugu egin duten hausnarketaren berri izateko.

Nola heldu diozue berrikuntza pedagogikoari?

Egiten duguna baloratu eta es-perientzia berriak ezagutzeko prozesua zabaldu genuen duela hiru urte. Lan horretatik abiatu-ta, adibidez, Emy Pikler eta Buda-pesteko Lóczy Eskolako egiteko eran oinarritzen den prestakun-tza jasotzen ari gara.

Zertan oinarritzen da egiteko era berri hori?

Piklerren hazkuntza propo-samena hiru zutabetan oinarri-tzen da. Haurraren mugimen-du askea bultzatzen du lehenik. Hau da, haur bat gai da ibiltzen hasi bitarteko bere motrizita-te guztia bera bakarrik eraikitze-ko eta ibilbidean topatzen dituen trabak gainditzeko tresnak aur-kitzeko kapaza da. Era honetan haur seguruak eta bere burua-rengan konfi antza dutenak lor-tuko ditugu.

Bigarren zutabea zaintza da. Haurrak dira eta askatasun une horiekin batera beharrezkoa dute harreman pertsonaliza-tua, kalitatezko zaintza esango genuke. Jateko uneak, garbitze-koak, lo egitekoak… haurraren eta helduaren arteko une estuak dira. Mimoz, kontuz, gozo egin behar dira haurraren eta hel-duaren arteko lotura une horie-tan estutzen baita. Sozializazioa azken zutabea litzateke. Hau-rra talde bateko partaide izate-ko urratsa zabaltzen dugu, baina horrek bere denbora behar du. Haurraren erritmo eta beharre-tara egokitzen gara eta prozesu hau modu baketsuan ematea da gure helburua.

Nola islatu duzue eguneroko jardunean planteamendu berria?

Hezitzaile bezala haurrare-kin dugun hartu-emana berriku-si dugu. Behaketa lana indartu dugu haurra eta bere jolasa uler-tzeko eta sortzen diren beha-rrak asetzeko. Guzti hau erabil-tzen ditugun materialetan ikus-ten da argi.

Jostailu-dendako tresna tradi-zionaletatik aldendu eta bide na-turalagoa jorratu dugu. Egune-rokoan inguruan dituzten ma-terialak hurbiltzen dizkiegu, be-raien irudimenerako pizgarriak eskaintzen saiatzen gara.

_laudio ikastola

Laudio Ikastola, Ikastolen Elkar-teko partaide da eta, “eskualdeko euskalduntze historian ibilbide lu-zea izateaz gain”, gaur egun eus-kalgintza esparruko “aktore ga-rrantzitsua da”, ikastolako kideen hitzetan. “Guraso kooperatiba bat da, zeinean 0-18 urteko hezkuntza eskaintzen den”, azaldu dute.

Batxilergoko modalitateak bi au-kera eskaintzen ditu: Zientifi ko Tek-nologikoa eta Giza eta Gizarte Zien-tziakoa.

Jarraipen “zuzen eta hurbila”Laudio Ikastolako kideek azaldu

dute berebiziko garrantzia ematen diotela Tutoretzari. “Gure proiek-tuaren bereizgarri nabaria bilakatu da”, adierazi dute; “Ikasleekin Tuto-

retza lan sakona egiten da eta hel-buru nagusia ikasle guztiek maila gainditzea eta titulua eskuratzea da”. Tutoretzan gainera, tutore eta orientatzailearen laguntzare-kin, ikasleen etorkizuneko ikaske-ta eta lanbide posibleak sakonki az-tertzen dira, ikastolako kideek azal-du dutenez. Laudio Ikastolak bere ordutegian tutoretza ordu bat ha-mabostero fi nkatu du. Gainera gu-rasoek asteazken arratsaldeetan tutorearekin biltzeko ordua izan-go dute.

Irakasleak Irakasleriari dagokionez “egon-

korra” dela azpimarratu dute ikas-tolatik. “Honek esperientzia handi-ko irakasleak izatea bermatzen du

eta urtero-urtero arlo berdinak ira-kasten dituzte bestelako abantai-lak eskainiz: mintegien egonkorta-suna bermatzen du, arloak ezagu-tzen dituzte, helburuak… “.

Irakasle eta ikasleen arteko ha-rreman onari esker “bizikidetza giro egokia” sortzen dela azaldu dute ikastolakoek, eta gaineratu dute gerta daitezkeen arazoen aurrean neurri zuzentzaile alternatiboak lehenesten direla.

Ikastolak eskainitako datuen ara-bera, Batxilergoko ikasleen %95 baino gehiagok titulua eskuratzen du Laudio Ikastolan. Selektibitate-ko lehen deialdira aurkezten den ikasleen portzentajea oso altua da, %90etik gora, EAEko eta Ikas-toletako bataz bestekotik gorakoa. Azken urteetan aurkeztu direnen %100ak selektibitatea gainditu du.

IKT-Teknologia berriakAzken urteetan “IKTak geletan

ezartzeko esfortzu handia” egin dutela azaldu dute Ikastolakoek. Batxilergoko ikasleek, ikas arloak lantzeko, Moodle e-learning plata-forma erabiltzen dute eta, horre-tarako, Ikasleek ordenagailu era-mangarriak dituzte.

Eskolaz kanpoko hainbat jardue-ra eskaintzen dira eta horien ar-tean ikas ibilbidea osatzeko lagun-garriak izan daitezkeen EGA esku-ratzeko ikastaroa edo Aisialdi mo-nitorea izateko ikastaroa topatu daitezke. .

Laudio Ikastolako kideek azaldu dute Orientazio mintegi “indartsu eta eraginkorra” dutela, “ikasleen etorkizun akademikoa zein labora-la pertsonaz pertsona lantzeko ba-liabideak eskaintzen dituena”. Hel-

buru horiek lortzeko asmoz tutore-tza lana bultzatzen dute, hala nola, beharrezko sarbide nota ezagutu edo egin beharreko arloak aukera-tzeko. Urtero orientazio akademiko eta profesionalerako azoka anto-

latzen dute non Unibertsitate eta formazio zentro desberdinek Ikas-tolan bertan euren eskaintza aur-keztu eta azaltzen duten. Era be-rean, erkidegoko Campus desber-dinetara bisitak antolatzen dituzte.

Orientazio taldeak zailtasunak di-tuzten ikasleen jarraipena egiten du. Hortaz, DBHn PT edo laguntza izan duten ikasleek Batxilergoan ere jarraipena izaten dute. Aukera egiterakoan batxilergoaren ondo-rengo irteerak eta ikaslearen be-netako gaitasunak kontuan hartu behar dira.

Hasieratik norberaren ibilbidea-ren diseinu osoa egitea komeni da. Ez da komeni, berriz, irteerak goi-zegi murriztea. Honez gain, ikasgai batzuk beharrezkoak izan daitez-ke selektibitatearen proba espezi-fi koari begira.

Laudio TxikiBatxilergoa eta Lanbide Heziketa

Jarraipen “zuzen eta hurbila” eskaintzen dute ikastolan

Batxilergoko ikasleak klasean. Argazkia: Laudio Ikastola.

ERREDAKZIOA

“Haurraren erritmo eta beharretara egokitzen gara”

Laudio Txikiko irakasleak. Argazkia: Laudio Ikastola.

ERREDAKZIOA

Etorkizun akademiko eta profesionalari begirako orientazioa

ERREDAKZIOA

Batxilergoko ikasleak ariketa praktikoak egiten. Argazkia: Zaraobe Institutua

10

Page 11: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

21 14.ALEA /// 2014ko Maiatzak 06 /// Aiaraldea11

Page 12: 2014_EGUNKARIA_14ALEA

Aiaraldea /// 2014ko Maiatzak 06 /// 14.ALEA 22

IKASI, LAN ETA BIZI

aiaraldeakomunikazioleihoa

EUSKARAZ

MATRIKULATU ZAITEZ EUSKARAZZURE ESKU ERE BADAGO