2014-2015 Ikasturtea · 2014. 9. 8. · Ikastaro honen xede nagusiak honako hauek dira:...

14
Emakumeentzako Jabekuntza Eskola GETXO 2014-2015 Ikasturtea

Transcript of 2014-2015 Ikasturtea · 2014. 9. 8. · Ikastaro honen xede nagusiak honako hauek dira:...

  • Emak

    umee

    ntza

    ko J

    abek

    untz

    a Es

    kola GETXO

    2014-2015Ikasturtea

  • 2

    Duela hamar urte sortu zen Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola, Basauriko eta Ermuko udalerriekin sarean sortu zen proiektua. Udalerri horiei Ondarroakoa gehitu zitzaien 2005ean.

    Eskola apustu sendoa izan zen, emakumeok oraindik jasaten dugun desberdintasun- eta diskriminazio-egoerei dagokienez kontzientzia sortzeko eta horien parte-hartze soziopolitiko aktiboa bultzatzeko prestakuntza, topaketa eta hausnarketa guneak sortzeko beharra abiapuntu harturik.

    Eskolak emakumeen jabekuntza sustatu nahi du, jendarte-eraldaketarako kontzientziazio- eta ikaskuntza–prozesurako eta horretarako tresnak eskuratzeko prozesua. Banakako nahiz taldekako jabekuntza bilatzen dugu, ez baita nahiko eremu subjektibo eta pertsonalean aldaketak eragitearekin, baizik eta, talde-mailan ere aldaketa gertatzea beharrezkoa da sareak sortuz eta partaidetza sozialaren bitartez.

    Horretarako guztirako, Eskola hiru ardatzetan garatzen da, hots: prestakuntza, beste kultura batzuetako emakumeekin elkartrukea eta elkartasuna eta sistematizazioa, hori guztia ikuspegi feminista batetik garatuz.

    Hamaikagarren ikasturte honetarako jardueren eskaintza aurkezten dizuegu. Aurreko edizioetan bezala, oso harrera ona izatea itxaro dugu eta, bide batez prestakuntza ez dela helburua, baizik eta, jendarte-eraldaketarako bitartekoa dela gogorarazten dugu.

    Emak

    umee

    ntza

    ko J

    abek

    untz

    a Es

    kola

  • 3

    Ikasturtearen hasieraHitzaldia: Mugikortasun askerako eta segururako eskubidea.

    Aldaketa-proposamenak.

    Hizlaria: Teresa Del Valle Murga, Antropologoa, UPV/EHUko katedratikoa.

    Urriaren 7an, 19:30etan, Villamonteko Kultur etxean.

    Beste jarduera batzukEmakumezkoen genitalen ebaketaren prebentzioari buruzko hitzaldia eta “Bref” dokumentalaren aurkezpena.Hizlaria: Marisa Sanz, Munduko Medikuak elkarteko kidea.Urriaren 8an, 19:30etan, Villamonteko Kultur etxean.

    Erakusketa: Konpromisodun bidaia: Emakumezkoen Genitalen Ebaketaren aurkako borrokan prebentzioak duen balioa. Munduko Medikuak.

    Urriaren 1etik 15era, Villamonteko Kultur etxean.

    Ikastaroei buruzko informazioaIkastaro guztiak Eskolako lokalean eskainiko dira, Martikoena kalea 16, 1. solairuan (Alangoko anbulatorioaren ondoan).

    Lokala irisgarria da mugikortasun arazoak dituztenentzat.

    Gogorarazi Eskola eskola-ordutegian soilik egongo dela irekita eta Berdintasunerako Zerbitzua Foru kaleko 8. zenbakian dagoela.

  • 4

    Komunikazioa ildoa

    Tailer praktiko honetan, geure gorputza soinu-tresna gisa ezagutzen hasi nahi dugu eta, taldean, gure ahotsen jabekuntza sentitu. Aurreiritziak, judizioak eta nik ezin dut esamoldea bidaia honetaz benetan gozatzeko eraitsi behar diren oztopo dira bide-zidor horretan.

    Gorputzaren postura, arnasketa-teknikak, ahoskuntza eta burrunbariak, bokalizazioa eta ahoskera landuko ditugu; eta, hori guztia, ahotsa behar bezala erabiltzeko eta modu osasuntsuago batean proiektatu ahal izateko.

    Ikertzeko, jolasteko, modulatzeko, komunikatzeko gogoa baduzu, ahotsa lan-tresnatzat erabiltzen baduzu edota jendaurrean hitz egin beharreko elkarteetan parte hartzen baduzu, zure zain gauzkazu.

    Aktibatu zure ahotsa! Orduak: 11 Prezioa: 5 €

    Urriak 25 eta 26 larunbata 10,00etatik 14,00etara eta 16,30etatik 19,30etara

    igandea 10,00etatik 14,00etaraIrakaslea: Zahira Montalvo Herrero. Arte dramatikoan aditua, gizarte eta kultur animatzailea eta gizarte-hezitzailea.

  • 5

    Emakumeen Nortasunaeta subjektibotasuna ildoa

    Nire mugak sentitzea Orduak: 20 Prezioa: 5 €

    Sustraiak eta fruituak. Emakumezkoen genealogia tailerra Orduak: 16 Prezioa: 5 €

    Urtarrilaren 14tik martxoaren 18raasteazkenetan 18,00etatik 20,00etaraIrakaslea: Itziar Gandia Quintanilla. Psikologoa eta terapeuta, indarkeria matxistan aditua.

    Urtarrilaren 12tik martxoaren 2ra astelehenetan 18,00etatik 20,00etaraIrakaslea: Patricia Verdés Giménez. Psikologoa eta terapeuta, emakumeen osasunean espezializatua.

    Emakume askorentzako ezetz esan ahal izatea eta hori esateak emozionalki adierazten duena jasatea (errua, beldurra, mina eta abar) zeregin erraldoia da, kontuan hartuz gure inguruneak ez duela horretarako erraztasunik ematen.

    Hau gure mugak lantzeko lekua da, gure espazio pertsonala noraino iristen den eta gainerako guztia hasten den lekua sentitzekoa. Mugak landuko ditugu gorputzean sentituz, norbait –neu barne– muga horiek gainditzen ari dela adierazten didaten zeinuak ezagutzen ikasiz.

    Ondoren, gure mugek sortarazten dizkiguten emozioak eta horiek gure gorputzean nola eragiten duten landuko dugu taldean. Ezetz esan ahal izatea, horri eustea eta horrek dakarrena onartzea izango da gure zeregina.

    Gure amekin dugun harremanak, bere argialdiekin eta itzalekin, gure emakumezko subjektibotasuna eta bizitzan zehar izango ditugun harremanak eraikiko diren egitura jartzen du. Alabaina, patriarkatuak alabek beren amekin duten harremanaren benetako garrantzia eta garrantzia sinbolikoa kendu nahi izan dio isiltasunaren, idealizazioaren, gutxiestearen, erruduntzearen, barregarri uztearen eta abarren bitartez, distortsio horiek emakumeen arteko harreman guztietara eta horiek gutako bakoitza eta mundua eraldatzeko duten potentzialera hedatuz.

    Tailer honetan, gure emakumezkotasunaren herentzia hausnartuko dugu gure buruak geure jatorrian ezagutzeko eta harreman hori saneatzeko aukera izateko; emakumeek irudikatutako askatasun-erreferenteak edukitzeko; gure emakumezko subjektibotasuna eta nortasuna aztertzeko eta emakume izatearen esperientziari eta emakumeen arteko harremanei zentzu positiboa emateko.

  • 6

    Maitatzen ikasten Orduak: 58 Prezioa: 20 €

    Urriaren 16tik maiatzaren 28ra ostegunetan 18,30etatik 20,30etaraIrakasleak: Inma Merino de Castro. Emakumeen aurkako indarkerian esku-hartzeko masterra, emakumezkoen jabetze prozesuak laguntzen. Itziar Gandia Quintanilla. Psikologoa eta terapeuta, indarkeria matxistaren biktimeekin esku-hartzean aditua.

    Maitatzen ikasten beren bizimoduari kalitate handiagoa emateko beharrezko aldaketak egiteko prest dauden emakumeentzako lekua da. Taldean, kalte egiten diguna atzean uztea eta tratu egokiaren eta abarren bitartez erlazionatzeko modu berriak eraikitzea ahalbidetuko diguten tresnak ikasiko ditugu, geure buruetatik hasiz. Geure buruak zaintzeko, ezagutzeko eta hazteko leku bat eraikiko dugu.

    Emakumeen Nortasuna eta subjektibotasuna ildoa

  • 7

    Jabekuntzarako kultura arteko gunea Orduak: 18 Prezioa: 5 €

    Urtarrilaren 17an, otsailaren 28an, martxoaren 14an eta 28an, apirilaren 18an, maiatzaren 16an larunbatetan 17,00etatik 20,00etaraIrakasleak: Cony Carranza Castro. Generoan eta heziketa herrikoian aditua. Itziar Gandarias Goikoetxea. Ikertzaile feminista, gizarte-psikologiako irakaslea. Saioa Hernández Castro. Sexologoa. Norma Vázquez. Psikologoa, indarkeria matxistan eta jabekuntza-prozesuetan aditua.

    Gune honen bitartez, batetik, bertako emakumeen eta emakume etorkinen topagune bat mantendu nahi dugu, sareak sortzea eta aurreiritziekin eta estereotipoekin apurtzea erraztuko diguna; eta, bestetik, orokorrak diren eta gure emakume-eraikuntza zeharkatzen duten gaiei buruz hausnarketa egitea nahi dugu, kultura bakoitzak berezko dituen hainbat berezitasun gehitu arren. Horrela, besteak beste, migrazioa, emakumeen arteko harremanak, sexualitatea eta amatasuna gaiak landuko ditugu eta, hori guztia, dinamika parte-hartzailearekin eta ikuspegi feminista batetik.

    Elkartasuna eta elkartrukea munduko emakumeekin ildoa

    Emakume beltzak Euskadin: nortasunak eta jabekuntza Orduak: 8 Prezioa: 5 €

    Azaroak 7eta 8 ostirala 16,30etatik 20,30etara larunbata 10,00etatik 14,00etara Irakaslea: Jeanne-Rolande Dacougna Minkette. Immigrazio, Berdintasun eta emakume migratzaileen Jabekuntzan irakaslea eta aholkularia.

    Migrazio afrikarrak Europara eztabaida politikorako eta humanitariorako gai bihurtu dira. Migrazio horiek zein testuingurutan gertatzen diren eta emakume beltzek horietan duten tokia aztertuko ditugu.

    Emakume migratzaile beltzak gabezia handiak dituzten eta jendartea eta politika eraldatzeko gaitasunik ez duten emakume gisa irudikatzen dira.

    Aniztasunetik eta eskubide berdintasunetik gune bizigarriak eraikitzeko gauzatzen dituzten aldaketa-prozesuak ezagutuko ditugu.

    Bukatzeko, emakume beltzen autonomia eta kontzientziazio feminista laguntzeko eta sustatzeko jarraibideak adieraziko ditugu.

  • 8

    Feminismoa ildoa

    Autodefentsa feminista Orduak: 12 Prezioa: 5 €

    Feminismo postkolonialak: ahots disidenteak mugaldeetatik Orduak: 8 Prezioa: 5 €

    Erasoak identifikatzen, eta indarkeriak -bere alderdi guztietan- dituen iturburua eta eraikuntza, eta norbanakoarengan eta taldearengan dituen ondorioak aztertzen ikasiko dugu. Eguneroko bizitzan gertatzen diren eraso-egoerak konpontzeko eta haiei erantzuteko mekanismoak ikasiko ditugu.

    Espazio bat sortu nahi dugu, geure eskubide eta gaitasunez jabetzea, konfiantza eta segurtasuna sustatzea ahalbidetuko duena, indarkeriaren inguruko mitoak hautsiz eta emakumezkoen ahuldade fisikoari buruzko estereotipo zaharrak desmitifikatuz.

    Ikastaro honen xedea mendebaldeko teoria feministaren identitate klasikoak zalantzan jarri dituzten geografia desberdinetako emakumeek gauzatutako praktikak ezagutzea da. Kolonizazio ondoko aroan sortutako feminismo horiek emakumeen historia eta haien borrokak berrinterpretatzen dituzte, feminismo zuriaren kolonizazioa kritikatuz eta azterketarako ardatz berriak aurkeztuz, hala nola, arraza, maila, etnia, migrazioa eta kolonialitatea, identitate zuri tradizionaletik ihes egiten duten gaur egungo mugimenduak ulertzeko.

    Azaroak 28 eta 29 ostirala 16,30etatik 20,30etara larunbata 10,00etatik 14,00etara;

    eta 15,30etatik 19,30etara

    Irakaslea: Maitena Monroy Romero. Fisioterapeuta, ekintzaile feminista, indarkeria sexistan eta autodefentsan aditua.

    Urtarrilak 16 eta 17 ostirala 16,30etatik 20,30etara larunbata 10,00etatik 14,00etara Irakaslea: Itziar Gandarias Goikoetxea. Ikertzaile feminista, Deustuko Unibertsitateko gizarte-psikologia saileko irakaslea.

  • 9

    Feminismoa ildoa

    Hirigintza, generoa eta parte-hartzea Orduak: 10 Prezioa: 5 €

    Gure herriak eta hiriak gure bizitzen agertoki dira eta, ingurune horiek nola antolatuta daudenaren arabera, gure eguneroko bizitza errazagoa edo zailagoa izango da, gure bizitza-errealitatearen arabera, non, genero-faktoreak eragin handia izaten jarraitzen duen. Ikastaro honetan, hirigintzaren praktika profesionalean zehazten diren alderdi desberdinak aztertzen saiatuko gara, gure eguneroko bizitzan zuzenean nola eragiten duten eta toki jakin bateko biztanleria osoaren beharretara ondoen egokitzen diren inguruneen proposamenean genero-ikuspegia eta herritarren parte-hartzea gehitzeak zein neurritan laguntzen duen hausnartzeaz gain. Horrela, hiri-eredu desberdinak ikusiko ditugu mugikortasunari, segurtasun-pertzepzioari, ekipamenduen kudeaketari eta herritarren parte-hartzeari dagokionez.

    Urriaren 15etik azaroaren 12ra asteazkenetan 18,30etatik 20,30etara Irakaslea: Ane Alonso Méndez. Arkitektoa, generoan aditua eta Hiria Kolektiboko sortzaileetakoa.

  • 10

    Osasuna ildoa

    Zaindu geure burua zainduz Orduak: 16 Prezioa: 5 €

    Nire sexualitatea sasoi betean jartzen Orduak: 20 Prezioa: 5 €

    Tailerraren xedea zaintzaileen rolari, norberarentzako denbora izateko eskubideari edo berdintasunean eta errespetuan oinarrituz familia-harremanen negoziazioari buruzko gogoeta sustatzea da.

    Halaber, tresnak eskaintzen ditu nork bere burua zaintzeko, gorputzaren, emozioen eta norberaren nahien kontzientziatik abiatuz. Zaintzea ez da betebeharra; edozein kasutan ere negoziatu beharreko aukera izan behar du, norberaren beharrak alde batera utzi gabe.

    Hartu atsedenaldia eta parte hartu.

    Pertsona guztiak sexudun izakiak gara jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Zergatik uzten dugu alde batera gure izatearen alderdi garrantzitsu hori? Zergatik ezabatzen dugu edota “justukoarekin” konformatzen gara jatea edo lo egitea bezain beharrezkoa denean gure garapen eta oreka emozional, gorputz nahiz arrazionalerako?

    Sexu-adierazpen desberdinak izango dira sexualitateari, gailentzen diren jendarte-aginduei, tabuei, erruei eta lotsei, plazerari, urrapenei eta abarrei buruzko hausnarketaren gai nagusi.

    Urriaren 15etik abenduaren 3ra asteazkenetan 10,00etatik 12,00etaraIrakaslea: Kontxi López Soria. Gizarte-laguntzailea, sexologoa. Berrelkarketa-terapian prestatutako profesionala.

    Urriaren 14tik abenduaren 16ra asteartetan 18,30etatik 20,30etaraIrakaslea: Inma Merino de Castro. Osasun Komunitariorako Sexu-Heziketa eta Sexu-Terapia Berrelkarketa-Terapian masterra. Indarkeria matxistan aditua.

  • 11

    Osasuna ildoa

    Krisiaren ahalmen sendatzailea. Doluak eta galerak Orduak: 11 Prezioa: 5 €

    Pertsona baten bizitzan, egoera larriak eta batzuetan nola konpondu ez dakigun edo konponbide zaileko esperientzia nahasiak jasaten dira. Egin beharreko ibilbideak, bizi beharreko nahasketak… dira. Horiek gure erreakzionatzeko moduen aurrean jartzen gaituzte, aurre nola egin asmatzeko, beste modu batera ulertzeko. Horrek heltzeko, ikasteko eta bizitza onartzeko eta ulertzeko eta bizi-aukera berriak ezagutzeko aukera ematen digu.

    Otsailak 13 eta 14 ostirala 17,00etatik 20,00etara larunbata 10,00etatik 14,00etara eta 16,00etatik

    20,00etara

    Irakaslea: Kontxi López Soria. Gizarte-laguntzailea, sexologoa. Berrelkarketa-terapian prestatutako profesionala.

  • 12

    Kultura birdefinitzen ildoa

    Maiteminak euskal literaturan (euskaraz) Orduak: 10 Prezioa: 5 €

    Literaturara hurbiltzeko bi begirada gurutzatuko ditugu irakurketa-saio hauetan: batetik, maiteminaren inguruko diskurtso eta errepresentazio literarioak; eta bestetik, teoria eta diskurtso feministek maiteminaren inguruan garaturiko ikuspegiak. Bidegurutze horretan, literaturak maiteminaren inguruko irudiak, sinboloak eta leloak nola eraiki dituen aztertuko dugu.

    Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: nola irudikatu dira maiteminak euskal literaturan? Maiteminaren inguruko topikoak iraunarazteko gune izan al da euskal literatura? Euskal literaturan maiteminaz jarduteko diskurtso berriak proposatu al dira? Begirada feministak maiteminaz jarduteko zer diskurtso garatu du literaturan? Irakurleok nola eraikitzen ditugu maitemin literarioaren eta maitemin gorpuztuaren arteko zubiak? Testu literarioak baliatzen al ditugu geure maiteminak ulertzeko/ interpretatzeko/ eraldatzeko?

    Horretarako, ikastaroaren metodologia praktikoa eta parte-hartzailea izango da. Literatura testuen irakurketa eginez, parte-hartzea eta eztabaida bultzatuko dira.

    Apirilaren 13tik maiatzaren 11ra astelehenetan 19,00etatik 21,00etaraIrakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez. Literatura-kritikaria eta UPV/EHUko irakaslea.

  • 13

    Kultura birdefinitzen ildoa

    Generoa, emozioak eta umorea Orduak: 11 Prezioa: 5 €

    Zeri egiten diogu barre? Gizonezkoak nahiz emakumezkoak gauza berdinei egiten al diegu barre? Zer da gorputz osoaz barre egitea? Tailer honen xedea geuretzako espazioa eta denbora izatea da, geuri entzuteko eta sentitzen duguna ez dela egokia esaten diguten generoari eta bestelakoei buruzko mezuak eta estereotipoak desaktibatzeko. Tailerrak emozio biologikoei eta kultur emozioei buruz gogoeta egitera animatzea du xede, adierazpen- eta komunikazio-ariketen bidez barrena hustera gonbidatuz, alaitasuna eta barrea naturaltasunaz atera daitezen. Umorearen gaia, berdintasunari begira, landuko da, berrezitze emozionalaren ikuspegitik, egindako galderaren bati erantzuten saiatuz eta umoreak gure osasunean eta gure harreman pertsonaletan eta gizarte-harremanetan duen eragina azpimarratuz.

    Abenduak 20 eta 21larunbata 10,00etatik 14,00etara eta 15,30etatik 20,30etara Igandea 10,00etatik 13,00etaraIrakaslea: Virginia Imaz. Pailazoa eta ipuin kontalaria; Oihulari Klown antzerki-konpainiaren sortzailea.

    Autonomia suspertuz ildoa

    Autoen mekanikari buruzko tailerra Orduak: 6 Prezioa: 5 €

    Ikastaro honen xede nagusiak honako hauek dira: errekuntza-motorraren oinarrizko funtzionamenduaren berri izatea, dieselaren eta gasolinaren arteko desberdintasunak ezagutzea, eta autoaren oinarrizko osagaiak dagokien lekuan jartzea, besteak beste, alternadorea, abio-motorra eta bateria.

    Horrez gain, autoaren mantentze-lana egiten ikasiko dugu (iragazkiak, olioa eta balaztak aldatzea, baita gurpilak aldatzen ere, haiek zulatzen direnean).

    Apirilak 24 eta 25 ostirala 17,00etatik 20,00etara larunbata 11,00etatik 14,00etara Irakaslea: Silvia Macho. Automozioan goi-mailako teknikaria; gidari profesionala.

  • 14

    Adi honako data hauei:Aurretiko izen-ematea irailaren 17etik 24ra bitartean egingo daOnartutakoen zerrendaren argitalpena: irailaren 29anMatrikula: irailaren 30etik urriaren 6ra

    Aurretik izena emateko eta matrikula egiteko tokia:

    Emakumeentzako Jabekuntza EskolaMartikoena kalea, 16 (Alangoko anbulategiaren ondoan)astelehenetik asteazkenera 8,00etatik 13,00etara; ostegun eta ostiraletan 15,00etatik 20,00etara.

    Aurretiko izen-ematea: Aurretik izena emateko, inprimaki bat bete beharko da Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan edo http://www.getxo.net web orriaren bitartez.

    Plazak mugatuak dira, eta aurretik izena emandako emakumeen artean zozketatuko dira. Getxon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.

    Onartutakoen zerrendak Villamonteko Kultur Etxean, Herritarren Arretarako Bulegoetan eta http://www.getxo.net/es/igualdad web orrian argitaratuko dira.

    Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 ikastaroetan izena eman dezake.

    MatrikulaBehin betiko matrikula Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan egingo da.

    Behin zenbatekoa ordainduta, baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.

    Diru-sarren Berme-Errenta jasotzen duten ikasleek, Gazte Txartela dutenek edo langabeziaren txartela dutenek, 5 € ordainduko dituzte ikastaroko.

    Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eskaera egiten dutenentzat

    Informazio gehiago: http://www.getxo.net/es/igualdad

    Harremanetarako W 94 466 01 36 [email protected]