2013rako13iragarpen[1]

8
2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 1 - 2013rako 13 ingurumen-iragarpen Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Urte berriaren hasiera honetan, ingurumenarekin lotutako aurreikuspen batzuk bildu ditugu, Europari eta nazioarteari begira. Hona hemen 2013rako egin ditugun 13 iragarpenak. 2013ko urtarrilaren 2a

description

2013rako 13 ingurumen-iragarpen

Transcript of 2013rako13iragarpen[1]

Page 1: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 1 -

2013rako 13 ingurumen-iragarpen

Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

Urte berriaren hasiera honetan, ingurumenarekin lotutako aurreikuspen batzuk bildu ditugu,

Europari eta nazioarteari begira. Hona hemen 2013rako egin ditugun 13 iragarpenak.

2013ko urtarrilaren 2a

Page 2: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 2 -

1. 2. faktorea: material gutxiagorekin, balio handiagoa. Horixe da Europak egindako apustua. Horretarako, ekonomia zirkularrera bideratu behar

dugu garapena; ez dago beste aukerarik. Ekonomiak, beraz, modu eraginkorrean,

neurritsuan eta arduratsuan erabili beharko ditu baliabideak.

Baliabideen gaineko presioa gero eta handiagoa den mundu honetan, Europaren aukera

bakarra ekonomia zirkular baterantz egitea da; hau da, baliabideak modu eraginkorrean

baliatuko dituen eta kanpo-baliabideekiko mendekotasun txikiagoa izango duen

ekonomiarantz. Gure enpresen lehiakortasuna neurri handi batean baliabideen

inportazioarekin lotuta dagoenez, aldaketa bultzatu beharko genuke baliabideak erabiltzeko

eta berreskuratzeko egungo sisteman, balio erantsi handiagoa lortzeko eta horrenbesteko

mendekotasunik ez izateko.

Helburu hori betetzeko asmoz, hainbat bide aztertuko dira Europan: lanpostuen zerga-karga

desplazatzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzeko; zergak eta tasak ezartzea bai

berrikuntza sustatzeko, bai enpleguaren, gizarte-kohesioaren, baliabideen

eraginkortasunaren eta klimarekiko erresilientziaren aldetik sendoa den ekonomia

indartzeko; berrikuntza eta inbertsio publikoa nahiz pribatua sustatzea baliabideak

eraginkortasunez erabiltzen dituzten teknologietan, sistemetan eta ahalmenetan, bai eta

ETEetan ere; merkatu-baldintza hobeak sortzea bizi-zikloan zehar ingurumen-eragin txikia

duten produktuentzat eta zerbitzuentzat, baldin eta iraunkorrak, konpongarriak eta

birziklagarriak badira; eta hainbat helburu finkatzea, ekonomiak 2020an modu eraginkorrean

balia ditzan baliabideak –adierazleen bidez neurtuko litzateke aurrerapenaren bilakaera,

lurraren, materialen zein uraren erabilera eta berotegi-efektuko gasen isurpena eta

biodibertsitatea aintzat hartuta–.

2. Neurtu! Neurtu! Neurtu ezin dena, ezin da ebaluatu; beraz, hobetu ere ez. Adierazleak gai jakin baten

egoeraren inguruko informazioa emateko komunikazio-tresnak dira. Ingurumenaren

arloan, non-nahi ditugu «aztarnak» eta «etiketak».

Ingurumen-adierazleen helburua ingurumenaren egoera zehazten duten faktore

garrantzitsuenei buruzko informazioa modu argi eta ulerterrazean ematea da; bai herritarrei,

bai erabakiak hartzeko ardura dutenei. Abiapuntua aztarna ekologikoa izan zen. Aztarna

horrek gizakion eskariak planetako ekosistemen baliabideetan eragindako ingurumen-

eragina neurtzen du, eta baliabideak leheneratzeko Lurrak duen ahalmen ekologikoarekin

lotuta dago. Horren harira, azken urteotan beste «aztarna» batzuk sortu dira, besteak beste:

karbono-arrastoa (pertsona batek zuzenean edo zeharka eragindako berotegi-efektuko

gasak) eta ur-aztarna (gizabanako zein komunitate batek kontsumitzen edo enpresa batek

ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak sortzeko erabilitako ur gezaren bolumena).

Estatuan, erregistro nazional bat martxan jarriko da, karbono-arrastoa kalkulatzen duten

enpresa guztiek hura ofizialki erregistratzeko aukera izan dezaten.

2013an, halako arrastoak neurtzeko ohitura sustatuko da, eta ugariagoak izango dira

produktuen bizi-zikloarekin eta ekodiseinuarekin lotutako etiketa ekologikoak eta

energetikoak.

Page 3: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 3 -

3. Herritarren boterea. Informazioa behar bezala jasotzen duten herritarrek jardun egin behar dute.

Administrazioak ingurumenaren arloko gaiei buruzko informazioa eman behar du,

biztanleek kontzientziatuta eta arduraz joka dezaten bultzatzeko.

Herritarren jokabideak oinarrizkoak dira. Gero eta garrantzi handiagoa ematen diote

baliabideak kontsumitzean (metalak, egurra, ura, eta abar) eragiten duten ingurumen-

inpaktuari. Arduradun politikoek prezioak igoz nahiz jaitsiz gure kontsumoa bidera dezaketen

bezala, kontsumitzaileek, beren portaeren bidez, mezuak igor diezazkiekete ekoizleei, eta

gizartearekiko eta ingurumenarekiko modu arduratsuan ekoitzitako produktuak eskatu. Izan

ere, kontsumitzaileek dute azken hitza.

Joera hori aintzat hartuta, eta kontuan izanik Interneten erabiltzaileak 2.000 milioi baino

gehiago direla, eta 6.000 telefono mugikor baino gehiago daudela, 2013an ingurumen-

aplikazio batzuk sortuko dira, segur aski. Administrazioak eta enpresek sortutako aplikazio

horien hartzaileak herritarrak edo talde espezifikoak izango dira, eta bi eginkizun izango

dituzte: kontsumitzen ditugun produktuen inpaktua ezagutaraztea, eta kontzientziatzea,

ingurumen-informazio garrantzitsu eta ulerterraza eskainiz (tokikoa eta/edo eskualdekoa).

4. Garapenaren metrika birformulatu beharra dago. Adituen iritzian, barne-produktu gordina ez da tresna egokia gizarte-ongizatea eta

ingurumen-osotasuna neurtzeko. Aurrerapen handiak egin behar dira ekonomia berde eta

inklusiboaren aplikazioan eta neurketan. 2013a oinarrizko urtea izango da, beraz.

Gure egungo eredu ekonomikoek ez dituzte ingurumen egokia izateak dakartzan abantaila

ugariak aintzat hartzen. Gehien-gehienetan, barne-produktu gordinaren adierazlea erabiltzen

da herrialde baten garapen-maila zehazteko, emaitza ekonomikoen balioan oinarrituta.

Nolanahi ere, adierazle horrek alde batera uzten ditu jarduera ekonomikoen bigarren

mailako efektuak, gizartean eta gizakien artean dituenak, alegia; atmosferaren kutsadura,

kasu. Erabakitzeke dago, beraz, jasangarritasuna neurtzeko eta aurrerapena nahiz bizi-

kalitatea baloratzeko modurik egokiena zein den.

Río+20 Biltzarraren ostean, Nazio Batuek garapen jasangarriaren helburuak zein diren

adieraziko dute 2013an. Horiek Milurteko Helburuen osagarri izango dira 2015ean. Helburu

berriak, zehatz eta ulerterrazak, ekintzara bideratuta egon beharko dira. Horrez gain, kopuru

mugatua osatu beharko dute eta asmo handikoak izan, izaera globalarekin, munduko

herrialde guztietan aplikatu ahal izateko. Giza garapenaren indizean, beste aldagai batzuk ere

aintzat hartuko dira; hala nola ekitatea, duintasuna, zoriontasuna eta jasangarritasuna.

Prozesu horrekin batera, gizarteen aurrerapena neurtzeko, BPGz haraindi doazen

jasangarritasun integralaren adierazle sintetikoak bilatuko dituzte, eta, era horretan,

aurrerapauso garrantzitsuak emango ditugu nazioarte mailan.

Page 4: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 4 -

5. Enplegu berde gehiago. Administrazioak, 2013an, enpleguari eusteko eta lanpostu berriak sortzeko ahaleginak

egingo ditu; besteak beste, enplegu berdearen arloan.

Ekonomia berdeari dagokionez, 2020rako munduko aurreikuspenak 3.138 bilioi eurokoak

dira; alor hauetan, batik bat: eraginkortasun energetikoa, uraren kudeaketa jasangarria,

energia berriztagarriak, materialen eraginkortasuna eta ekodiseinua, eta mugikortasun

jasangarria. Merkatu berdeon urteko hazkunde-tasa % 6,5 da. Zehazki, energia

berriztagarrien kasuan, Txinak 2010ean 48.900 milioi dolar inbertitu zituen (% 28 gehiago),

Hegoamerikak eta Erdialdeko Amerikak 13.100 milioi dolar (% 39 gehiago), Ekialde Erdiak eta

Afrikak 5.000 milioi dolar (% 104 gehiago) eta Indiak 3.800 milioi dolar (% 25 gehiago).

Europako aurreikuspenen arabera, baliabideen eraginkortasuna handitzeak 2,8 milioi

enplegu sor ditzake; beste 2 milioi eraginkortasun energetikoko neurrien aplikazioari esker,

eta 3 bat milioi energia berriztagarrien sustapenaren bidez. Euskadin, enplegu berdearen

arloko enpleguak energien sektorean eta karbono gutxiko ekonomian sor litezke (energia

berriztagarriak, jasangarriak eta eraginkortasun energetikoa), bai eta hondakinen

kudeaketan zein tratamenduan, eta hondakin-uren tratamenduan nahiz arazketan ere.

2013an, ildo horretako lankidetza publiko-pribatuak gora egingo du, zalantzarik gabe.

6. Zain dezagun gure lurraldea. Pertsona batzuek lurra zaintzen dute. Gaur egun, baso baten balioa egur bihurtzen denean

baino ez dugu aintzat hartzen, eta ez oso-osorik mantentzen denean. Nola edo hala,

baliabide naturalen balioak isla izan behar du ekonomian.

Biodibertsitatea zaintzeko, tresna berritzaileak sortu behar ditugu. Tresna horietako bat gure

lurraldea zaintzean datza. Horretarako, lurjabeei eta erabiltzaileei naturarekin, kulturarekin

eta paisaiarekin lotutako balio eta baliabideak zaintzearen eta egoki erabiltzearen garrantzia

ikusarazi behar diegu. Funtsezkoa da, beraz, lurjabeak eta erakunde publiko zein pribatuak

etengabe lankidetzan aritzea, akordioen eta bestelako mekanismoen bidez. Estatu mailan,

lurraldea zaintzeko 1.731 akordio sinatu dira jada.

Lurraldea zaintzeko sareek kontserbazio-proiektuak elikatzeko finantzazio-mekanismoak

bilatzen dituzte. Mekanismo horien artean, habitat multzoak daude: biodibertsitatearen alde

egiteko, diru pribatua lortzea dute helburu, espekulazioaz baliatu gabe. Halako ekarpena

borondatez egin daitekeen arren, zenbait herrialdetan –AEB, kasu– ingurumen-eraginak

orekatzeko neurriak aplikatzeko mekanismo gisa erabiltzen ari dira. Izango dugu halako

mekanismoen berri.

Page 5: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 5 -

7. Ura: balio segurua. 2013a Uraren Lankidetzarako Nazioarteko Urtea izango denez, eta Europako Batzordeak

garrantzi handia ematen dionez uraren gaiari, ura lehentasunezko ingurumen-gai izango da

aurten.

Nazio Batuen Batzar Orokorrak Uraren Lankidetzarako Nazioarteko Urte izendatu du 2013a,

herritarrek uraren garrantziaren inguruko kontzientzia har dezaten, bai lankidetza

areagotzeko aukeren inguruan, bai ura kudeatzeko erronken inguruan. Hori dela-eta, ekimen

ugari bultzatuko dira planeta osoan, urarekin lotutako esparruetan ekintzak sustatzeko

asmoarekin: hezkuntzan, kulturan, zientzietan, gatazken prebentzioan eta konponketan,

etikan eta abar.

Europaren kasuan, batez ere bi helbururekin eman behar dira aurrerapausoak: ura

eraikinetan eraginkortasunez erabiltzeko, eta ura berrerabiltzeko. Halaber, diseinu

ekologikoari buruzko zuzentarauak ura eraginkortasun handiagoz baliatzeko informazioa

emango du, eta, horrez gain, ura berrerabiltzeari buruzko arauak sortuko dira. Hortaz, uraren

kudeaketa integralak bere garrantziari eutsiko dio.

8. Fracking delakoa: izan ala ez izan. 2013an, kartsua izango da frackingaren erabileraren inguruko eztabaida, nazioartean zein

Euskadin. Ekonomiaren arloan itxaropen handiak pizten dituen prozesu berri guztiekin

gertatzen den bezala, honek ere zalantzak sortu ditu onura potentzialen (horniketa

energetikoa) eta kostu posibleen (osasuna eta ingurumena) inguruan. Zientziak eta

zuhurtziak dute hitza.

Haustura hidraulikoa (fracking delakoa) lurrazpiko gasa eta petrolioa erauzteko edo

areagotzeko teknika bat da. Eztabaida handia sortu da teknika horrek eragiten duen

ingurumen-arriskuaren inguruan. Izan ere, batetik, ur-kontsumo handia behar du, eta,

bestetik, harearekin batera, lurzorua zein lurrazpiko akuiferoak kutsa ditzaketen konposatu

kimikoak ager daitezke.

Ildo horretan, aurrerapen handienak AEBetan ari dira egiten. Dena den, bertako Ingurumen

Agentzia azterlan batean murgilduta dago, ebidentzia zientifiko onenak bilduta, eta 2014an

jakinaraziko ditu emaitzak. Europari dagokionez, bi herrialdek debekatu dute frackinga

(Bulgariak eta Frantziak), eta zenbaitek aldi baterako moratoria ezarri dute (Herbehereek).

Beste batzuek araudia egokitzeari ekin diote; Danimarkak, kasu. Bestalde, Europako

Batzordeak ohikoak ez diren erregai fosilen ingurumen-alderdiei buruzko lantalde tekniko

bat sortu zuen 2012an, informazioa trukatzeko eta ingurumen-arrisku posibleak eta araudia

zehazteko.

Espainian eta Euskadin, kanpoko energia-iturriekiko mendekotasun handia daukagu, eta gero

eta handiagoak dira energiaren kostuak. Horregatik, energia sortzeko aukera ezberdinak

behar bezala baloratu behar ditugu. Eta, hala, ustiaketa mota hori kontuan hartzen ari gara,

sor ditzakeen ingurumen- eta gizarte-ondorioak ahaztu gabe, betiere. Eztabaida interesgarria

izango dugu 2013an.

Page 6: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 6 -

9. Klima-aldaketa: motel, baina seguru. Planeta uste baino azkarrago berotzen ari da; egungo egoera okerragoa da klima-aldaketa

aztertzen duen IPCC taldeak azkenekoz iragarritakoa baino. Europar Batasunak, beraz,

aldaketa geldiaraztera bideratuko ditu laguntzak.

2012ko lehenengo sei hilabeteak erregistroa aurrenekoz egin zenetik beroenak izan dira

AEBetan. Bertan, gainera, azken 56 urteetako lehorte larriena pairatzen ari da. Gizakiok

urtero eragindako berotegi-efektuko gasen isurpenak 49,5 gigatona CO2 ingurukoak dira.

Naturak horren erdia baino ezin du xurgatu; nolanahi ere, xurgatzeko duen ahalmena

txikiagotuz doa. Glaziarrak urtzen ari dira, poloetako izotz-geruzak txikitzen, eta koralezko

uharriak hiltzen.

Negoziazio zail batzuen ondoren, 2012ko abenduan, Klimaren Aldaketari buruzko Dohako

Nazioarteko Konferentziak Kyotoko Protokoloaren bigarren konpromiso aldia adostu zuen.

Bigarren aldi horrek isurpen globalen % 15 baino gutxiago hartzen ditu; hala ere, klimari

buruzko etorkizuneko akordio bat lortzeko zubia da, konpentsazioari eta txostenen

aurkezpenari buruzko arau zorrotzak izango dituena. Dohako Konferentzian, 2020rako

helburuak zabaltzeko eta arintze-ahaleginak areagotzeko eskatu zieten parte-hartzaileek

herrialde guztiei. Aurreikuspenen arabera, 2014an klimari buruzko beste goi-bilera bat

egingo dute estatuburuek eta gobernuburuek, mezua sendotzeko. Bestalde, aurten, 2013an,

klima-aldaketaren aurkako jarduketa indartzeko aukeren inguruan eztabaidatuko dute EBn

nahiz nazioartean.

10. Eskuratze guztiak dira garrantzitsu: erosketa berdea. Gastu publikoa herrialde bateko BPGren % 30 izatera irits daiteke. Hortaz, eskuratze

guztiak dira garrantzitsu merkatuak berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde

lerratzeko. Erosketa berdea, publikoa zein pribatua, indarra hartzen ari da.

Europar Batasunak aktiboki babesten eta sustatzen du erosketa eta kontratazio publiko

berdea bere kontsumo eta ekoizpen jasangarriaren politikaren barruan; Europako agintaritza

publikoek urtean 2 bilioi euro baino gehiagoko gastua egiten dute esparru horretan (BPGren

% 19). 2008an, EBk erosketa publiko berdearen berariazko helburuak onartu zituen, eta

Europako Batzordeak aplikatu beharreko babes-neurriak ezarri. Europa 2020 Estrategiak

duela gutxi zehaztu duenaren arabera, hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea

lortzeko bide nagusietako bat da kontratazio publikoa.

Zentzu horretan, Euskadiko Herri Administrazioak produktu eta zerbitzu berdeen multzo bat

hautatu du, eta horiek pixkanaka eskurapenen sisteman txertatzen ari da. Lehentasun gisa

hartutako produktuen eta zerbitzuen ingurumen egokitzapen-maila % 43ra iritsi da

kontratuen kopuruan, eta % 45era, bolumen ekonomikoari dagokionez. 2013an, Europako

eta Eusko Jaurlaritzako xedeak bateratu egingo dira, eta erosketa berde eta berritzaile horrek

zeresana izango du.

Page 7: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 7 -

11. Lurraldea, garraioa eta teknologia, bat eginda. Jakin, badakigu garraioarekin lotutako hiru arazo nagusiak ez direla desagertuko; hots,

klima-aldaketa, auto-pilaketa eta petrolioarekiko mendekotasuna. Nolanahi ere, ekiten

jarraitu behar dugu, aldaketoi aurrea hartu ahal izateko. Aurrerapenak egingo dira

lurraldea modu jasangarrian kudeatzeko orduan.

Europar Batasunak hazkunde jasangarria bultzatzeko dituen planen muinean garraioaren

deskarbonizazioa dago. 2013an, Europak ordezko erregaien estrategia aurkeztuko du (Clean

Power for Transport Package), eta berrikusi egingo du pisuari eta gehieneko neurriei buruzko

araudia. Autoak, pixkanaka, aurrerapen teknologiko berrienetara egokitzen joango dira.

Eraginkortasun energetikoko teknologiak behar ditugu; adibidez, elektrizitatea, hidrogenoa,

gas naturala, biogasa eta bioerregai likidoak. Helburua horiek karbono gutxiko edo

karbonorik gabeko iturrietatik abiatuta ekoitzi ahal izatea da, ondoren ibilgailuen belaunaldi

berrian aplikatzeko.

Europako errepideetan auto-pilaketak eragiten duen kostua BPGren % 1en baliokidea da.

Bideen tarifikazioak berebiziko garrantzia izaten jarraituko du garraio-ohitura

jasangarriagoak hartzeko prozesuan, ibilgailu garbiagoak erostea eta erabiltzea indartuko

baitu. Garraio-sistema adimendunek gero eta onura handiagoak sortuko dituzte, Europako

errepide bidezko garraioa garbiagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa bilakatzen lagunduko

baitute. 2013an, teknologia berrietan oinarritutako esperientzia berritzaileak ezarriko dira,

lurraldearen kudeaketa jasangarria eta garraioa lotuz.

12. Lankidetza- kontsumoa eta finantzazioa. 2013an, proiektu ekoberritzaile batzuek argia ikusiko dute. Ezberdina da horien

kontsumitzeko, finantzatzeko eta kudeatzeko modua, lankidetzan baitaude oinarrituta.

Lankidetza-kontsumoa sare sozialez eta Interneteko plataformez baliatzen da, eta

partekatzeko, trukatzeko edo alokatzeko eredu berriak eskaintzen ditu. Kontsumo mota berri

horren adibide ditugu etxebizitzak, baratzeak eta ibilgailuak. Ekimena trebetasunak eta

baliabideak partekatzeko, mailegatzeko eta trukatzeko modu berriak garatzean datza.

Bestalde, crowdfunding delakoa daukagu, talde-finantzaketa edo mikromezenasgoa ere

deitzen dena. Lankidetza kolektibo horretan, zenbait pertsonak sare bat sortzen dute, dirua

edo bestelako baliabideak eskuratzeko. Ekologiarekin lotutako guztiak ahalmen handia du,

eta ondo baino hobeto egokitzen da finantzatzeko modu berri horretara.

Crowdfunding plataformei esker, ingurumenarekin lotutako negozioak eta ekimenak

sortzeko finantzazioa lor daiteke; esparru hauen barruan, esaterako: birziklapena,

mugikortasuna, kutsadura, ekodiseinua, etxegintza, energia edo hirietako gune berdeak.

Laguntza mekanismo horren babesean, ekintzailetza berdea etorkizunerako aukera handiak

dituen enplegu iturria da. 2013an proiektu eta ekimen berriak nonahi agertuko ez badira ere,

esparru horrek aukera berriak irekiko dizkie herritarrei; gazteei, batik bat.

Page 8: 2013rako13iragarpen[1]

2013rako 13 ingurumen-iragarpen - 8 -

13. Hiri adimendunak (Smart Cities).

Europak dituen erronken artean, hiriak ahalik eta ondoen diseinatzearena da, gune

adimendun eta jasangarriak izan daitezen. Izan ere, europarren hiru laurden inguru

hirietan bizi dira, eta EBko energiaren % 70 kontsumitzen dute.

«Hiri adimenduna» esparru publikoa eta pribatua lotzera bideratutako proiektuak dituen

hiria da, finantzaketa-estrategia bideragarriak garatzen dituena, eta herritarren partaidetza

nahiz berrikuntza sustatzen dituena. Beste modu batera esanda, teknologia berriei,

berrikuntzaren sustapenari eta ezagutzaren kudeaketari esker, bizitzeko egokiagoa,

funtzionalagoa, lehiakorragoa eta modernoagoa den hiria. Jarduketa-esparruen artean, sei

dira nagusiak: ekonomia (enpresetan IKTak erabiltzea, talentua atxikitzea eta erakartzea eta

sormena, ekintzailetza eta enpresa guneak sustatzea); mugikortasuna (konektibitatea eta IKT

azpiegiturak, Interneterako sarbide publikoa); ingurunea (kultura eta identitatea); herritarrak

(giza kapitala, I+G+b); bizi-kalitatea (e-osasuna eta e-gizarteratzea); eta kudeaketa (online

zerbitzu publikoak, gobernu gardena, e-demokrazia). Laburbilduz: teknologiaren bidez,

zerbitzu publikoak modu jasangarrian kudeatzea. 2013an, EBk 365 milioi euro bideratuko

ditu hirietan horrelako konponbide teknologikoak ezartzeko.

Horri dagokionez, garrantzi handiko hiri eta esperientziak dauzkagu Euskadin, nazioartean

ospetsu direnak. 2013an, aurrera jarraituko dugu tamaina ertaineko udalerriak indartzeko,

teknologia adimendunak garatzeko, eta lana sarean egiteko ekimenekin, eta azeleratu ere

egingo ditugu.