2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

34
2012 URTERAKO UDAL ZERGA ETA TASEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETAREN INGURUKO BILDU LEIOAREN PROPOSAMENAK Leioako Udalaren Gobernuak egindako 2012 urterako udal Zerga eta Tasen Ordenantza Fiskalaren aldaketarako proposamenari honako ekarpenak egin nahi dizkio Bildu Leioak: 1. Lehenengo eta behin Bildu Leioak adierazi behar du 2010eko KPIren %3ko igoera ez dagokiola Hego Euskal Herriari (% 2,8 g.g.b.), Euskadiko Elkarte Autonomoari (% 2,8), edota Bizkaiari (% 2,9) ere, Espainiar Estatuari (% 3) baizik. Eta Bildu Leioaren ustetan, KPIren igoera-erreferentzia ez da Estatu osokoa izan behar, Bizkaikoa baizik, hots, % 2,9ko igoera. 2. Bildu Leioaren iritziz, Zerga eta Tasen Ordenantza Fiskalen aldaketak, ahal diren kasu guztietan edo gehienetan behinik behin, progresibitatearen eta birbanaketaren irizpideak kontuan harturik egin behar dira. Hots, gehien dutenek gehiago ordaindu beharko dute, gutxiago dutenen mesdetan. 3. Hori horrela, gutxieneko diru-sarrerak ez dituzten leioaztarrei euren egoeraren araberako hobariak aplikatu behar zaizkiela uste du Bildu Leioak. 4. Azkenik, argi dago bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial zail honetan, udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak mantentzeko adina diru bildu beharko duela. Baina diru hori nola batu da oraingo eztabaida. Ez baita gauza bera batzuei zergak eta tasak igotzen zaizkien bitartean (norbanakoei), beste batzuei (enpresei esaterako) beroriek aurreko urteko kopuruan mantentzea (‘izoztea’, igoerarik ez). Hori horrela, hona Bildu Leioak 2012 urteko Udal Zerga eta Tasen Ordenantza Fiskalen aldaketaren inguruan egiten dituen proposamenak: 1. Bildu Leioak % 2,5eko igoera erreferentziatzat jotzen du, bizi dugun krisi ekonomiko eta sozialaren egoera kontuan hartuta. Baina, gure ustetan, igoera horrek izan ditzake aldaerak, hots, zenbait kasutan igoera txikiagoak eta beste zenbaitetan handiagoak planteatuz. Hori bai, uste dugu proposatutako igoerak ematen duen tarifa, inolako beheranzko edo goranzko borobiltzerik gabe, dena delakoa dela ere, aplikatu behar dela. UDAL ZERGAK 2. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ): 2.1. Tipoak: % 2.5eko igoera, horrela geratuz grabamen tipoak: 2.1.1. Hiri-izaerako ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: %1,23. 2.1.2. Landa-izaerako ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: %1,29. 2.2. Hobariak: Ondorengo hobariak finkatzen dira:

description

2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

Transcript of 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

Page 1: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

2012 URTERAKO UDAL ZERGA ETA TASEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETAREN INGURUKO BILDU LEIOAREN PROPOSAMENAK

Leioako Udalaren Gobernuak egindako 2012 urterako udal Zerga eta Tasen Ordenantza Fiskalaren aldaketarako proposamenari honako ekarpenak egin nahi dizkio Bildu Leioak:

1. Lehenengo eta behin Bildu Leioak adierazi behar du 2010eko KPIren %3ko igoera ez dagokiola Hego Euskal Herriari (% 2,8 g.g.b.), Euskadiko Elkarte Autonomoari (% 2,8), edota Bizkaiari (% 2,9) ere, Espainiar Estatuari (% 3) baizik. Eta Bildu Leioaren ustetan, KPIren igoera-erreferentzia ez da Estatu osokoa izan behar, Bizkaikoa baizik, hots, % 2,9ko igoera.

2. Bildu Leioaren iritziz, Zerga eta Tasen Ordenantza Fiskalen aldaketak, ahal diren kasu guztietan edo gehienetan behinik behin, progresibitatearen eta birbanaketaren irizpideak kontuan harturik egin behar dira. Hots, gehien dutenek gehiago ordaindu beharko dute, gutxiago dutenen mesdetan.

3. Hori horrela, gutxieneko diru-sarrerak ez dituzten leioaztarrei euren egoeraren araberako hobariak aplikatu behar zaizkiela uste du Bildu Leioak.

4. Azkenik, argi dago bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial zail honetan, udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak mantentzeko adina diru bildu beharko duela. Baina diru hori nola batu da oraingo eztabaida. Ez baita gauza bera batzuei zergak eta tasak igotzen zaizkien bitartean (norbanakoei), beste batzuei (enpresei esaterako) beroriek aurreko urteko kopuruan mantentzea (‘izoztea’, igoerarik ez).

Hori horrela, hona Bildu Leioak 2012 urteko Udal Zerga eta Tasen Ordenantza Fiskalen aldaketaren inguruan egiten dituen proposamenak:

1. Bildu Leioak % 2,5eko igoera erreferentziatzat jotzen du, bizi dugun krisi ekonomiko eta sozialaren egoera kontuan hartuta. Baina, gure ustetan, igoera horrek izan ditzake aldaerak, hots, zenbait kasutan igoera txikiagoak eta beste zenbaitetan handiagoak planteatuz. Hori bai, uste dugu proposatutako igoerak ematen duen tarifa, inolako beheranzko edo goranzko borobiltzerik gabe, dena delakoa dela ere, aplikatu behar dela.

UDAL ZERGAK

2. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ):2.1. Tipoak:

% 2.5eko igoera, horrela geratuz grabamen tipoak:2.1.1. Hiri-izaerako ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zerga:

%1,23.2.1.2. Landa-izaerako ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: %1,29.

2.2. Hobariak:Ondorengo hobariak finkatzen dira:

a) Ondoko taulan zehazten diren diru-sarreren araberako familia-unitateei aplikatu beharreko hobariak:

Hileroko soldata maila, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin konparatuzLGS edo < LGS + 10 LGS + % 20 LGS + % 30 LGS + %40 LGS + %50 LGS + %60

1 – 2 %90 %75 %50 %25 - - -3 %90 %90 %75 %50 %25 - -4 %95 %90 %90 %75 %50 %25 -5 %95 %90 %90 %90 %75 %50 %256 %95 %90 %90 %90 %90 %75 %50

7 edo > %95 %90 %90 %90 %90 %90 %75

Familiaren kideetako batek elbarritasunen bat edo lan egiteko ezintasunen bat aitorturik izanez gero, familia unitateko kideen kopuruaren arabera egokitu lekiokeen, hurrengo mailako hobaria baliatu ahal izango du.

Zerga hobariaren mugak

Page 2: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

- Katastro balioa 160.000 euro baino handiagoa bada, hobaria aplikatuko da, baina gehienez ere balio horren gainean.- Diru sarrera gordinen muga, hobaria aplikatu beharreko aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik hartuko da, beti ere familia-unitatea osatzen duten kide guztiak kontuan hartuta.- Hobari hauek bateraezinak izango dira OHZri buruz ezarritako edo ezar daitezkeen beste hobari batzuekin.- Hobari hauek bakarrik aplikatuko zaie: familia-unitatea bizi ohi den ondasun higiezinean dauden etxebizitzari eta ganbarari edo trastelekuari.- Ohiko bizitegi izaera emateko ondasun higiezin bati, ezinbesteko baldintza izango da ondasun higiezin horretan erroldaturik egotea zerga hobaria izateko eskubidea duten familiako kide guztiak.- Ez du izango atzera eraginkortasunik, hau da, hobari eskabideak (epe barruan) aurkezten den urtetik aurrera izango du eragina.

Hobariarekin baliatzeko baldintza formalak- Aplikazioaren zerga aldiari dagokion sortze egunean familia-unitateen titular izaera daukaten hiri OHZren subjektu pasiboek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

- Interesdunaren eskabidea, hobaria eskatzen den ondasuna identifikatuta.- Hobaria aplikatu beharreko aurreko urteko familia osatzen duten kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren fotokopia konpultsatua edo egin behar ezaren ziurtagiria.- Eskabideak aurkezteko epea zazpi hilekoa izango da, urte bakoitzeko ekaina-abendua epealdian, eta ordaindutako zenbatekoaren zati bat itzultzea moduan izapidatuko da, dagokion ordainagiria ordaindu izana egiaztatu eta gero.

b) Babes Ofizialeko Etxebizitzek % 50eko hobaria izango dute, behin 9/1989ko ekainaren 30eko Foru Arauaren 19.1.b artikuluak ezarritako hiru urteen osteko 17 urteetan, hots, duten kalifikazioa mantendu bitartean eta euren jabegoa transmititzen ez den bitartean. Horretarako, interesdunak eskaria egin beharko du eta eskatu duen hurrengo inposizio-aldian aplikatuko da.

c) Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen etxebizitza hutsen “Bizigune” programaren barruan sartzen diren etxebizitzek %50eko hobaria izango dute.

3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ):Udalerri honetan zergapetutako jarduerarako zerga honen tarifetan Bizkaiko Foru Diputazioak ezarriko dituen gutxieneko kuotak 2,23 koefizientearen arabera (hots, zegoenari % 2,5eko igoera aplikatuta) gehituko dira.

4. Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ): Ondoko taularen azken zutabean ezarritako igoerak proposatzen ditu Bildu Leioak:

Tarifas minimas

Tarifas máximas

Tarifas2009

Tarifas2010

Tarifas 2011

Proposa-mena 2012 Gobernua

Igoera2012Bildu Leioa

TURISMOS  De menos de 8 CV. fiscales

12,62 37,96 25,00 25,00 25,00 26,00 25,52 %2,1

De 8 hasta 11,99 CV. Fiscales34,08 102,24 68,00 68,00 68,00 70,00

69,50 %2,2

De 12 hasta 13,99 CV. Fiscales60,10 180,30 132,00 132,00 132,00 135,00

135,17 %2,4

De 14 hasta 15,99 CV. Fiscales84,14 252,42 143,00 143,00 143,00 147,00

146,72 %2,6

De 16 hasta 19,99 CV. Fiscales108,18 324,54 177,00 177,00 177,00 181,00

181,96 %2,8

De 20 CV. Fiscales en adelante132,22 396,66 221,00 221,00 221,00 227,00

227,63 %2,9

AUTOBUSES      De menos de 21 plazas

83,30 249,90 164,00 164,00 164,00 168,00 167,61 %2,2

De 21 a 50 plazas 118,64 355,92 234,00 234,00 234,00 240,00 239,62

Page 3: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

%2,4De más de 50 plazas

148,30 444,90 293,00 293,00 293,00 300,00 300,62

%2,6

CAMIONES      De menos de 1.000 Kg. de carga útil

42,28 126,84 83,00 83,00 83,00 85,00 84,83 %2,2

De 1.000 a 2.999 Kg. De carga útil83,30 249,90 164,00 164,00 164,00 168,00

167,94 %2,4

De más de 2.999 a 9.999 Kgs. De carga útil

118,84 355,92 234,00 234,00 234,00 240,00 240,08 %2,6

De más de 9.999 Kgs. De carga util148,30 444,90 293,00 293,00 293,00 300,00

301,20 %2,8

TRACTORES/V.ESPECIALES      De menos de 16 CV. Fiscales

17,67 53,01 34,00 34,00 34,00 35,00 34,75 %2,2

De 16 hasta 24,99 CV. Fiscales27,77 83,31 54,00 54,00 54,00 55,00

55,30 %2,4

De más de 25 CV. Fiscales83,30 249,90 164,00 164,00 164,00 168,00

168,26 %2,6

REMOLQUES Y SEMIRREMOLQUES ARRASTRADOS POR VEHÍCULOS DE TRACCIÓN MECÁNICA 

De 751 Kg. A 1.000 Kgs. De carga útil17,67 53,01 34,00 34,00 34,00 35,00

34,75 %2,2

De 1.000 a 2.999 Kgs. De carga útil27,77 83,31 54,00 54,00 54,00 55,00

55,30 %2,4

De más de 2.999 Kgs. De carga útil83,30 249,90 164,00 164,00 164,00 168,00

168,26 %2,6

OTROS VEHÍCULOS      Ciclomotores

4,42 13,26 8,00 8,00 8,00 8,00 8,17 %2,1

Motocicletas hasta 125 c.c.4,42 13,28 8,00 8,00 8,00 8,00

8,18 %2,2

Motocicletas de más de 125 hasta 250 c.c.

7,57 22,71 16,00 16,00 16,00 16,00 16,38 %2,4

Motocicletas de más de 250 hasta 500 c.c.

15,15 45,45 30,00 30,00 30,00 31,00 30,78 %2,6

Motocicletas de más de 500 hasta 1.000 c.c.

30,29 90,87 60,00 60,00 60,00 62,00 61,68 %2,8

Motocicletas de más de 1.000 c.c.60,58 181,58 120,00 120,00 120,00 123,00

123,48 %2,9

Hobariak

Fabrikazio egunetik kontatzen hasita, gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuek % 100eko hobaria izango dute.

Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

Hobaria emateko zergadunak hala eskatu beharko du eta hurrengo epealditik aurrera izango du eragina.

5. Hirilur-Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (HBGZ):

Hirulurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergan, tarifak kalkulatzerakoan honako portzentajeak ezartzea (% 2,6ko igoera) erabakitzen du Leioako Udalak:

Denboraldia Urteko portzentajea

Page 4: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

a) 1 – 5 urte……………………………........................ 3,8b) 10 urte arte ……………………….....................… 3,6c) 15 urte arte …………………….....................…… 3,3d) 20 urte arte ……………………….....................… 3.1

Grabamen-tipoak, bere aldetik, Gobernu taldeak egindako proposamenean datozen moduan mantenduko lirateke.

6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ):

Udal Gobernuak tipoa mantentzeko proposamenarekin (% 5) bat gatoz.

Hobariak

1. Kuotaren %50eko hobaria, babes ofizialeko etxeak, etxabeak eta garajeak egiteko obretan. Etxe promozio berean eta proiektu berean BOeko etxeak eta etxe, lokal, garaje edo trasteleku libreak daudenean, %40ko hobaria aplikatuko da.

2. Kuotaren %50eko hobaria, eguzki energiaren aprobetxamenduaren bidez ingurumena hobetzen laguntzen duten birgaitze instalazio edo obrak egiten direnean.

3. Kuotaren %90eko hobaria, erraz ibiltzeko egokitze obretan, ezinduentzat eginak, eraikuntza berriko etxeak ez badira, eta igogailuak jartzea ez bada, hortik aparte aztertzen baitira, eta betiere familia unitatearen diru-sarrerak 33.853,36 € baino txikiagoak badira.Diru-sarrerak egiaztatzeko PFEZ aitorpenaren kopia eskatuko da eta hori ezean, aitorpena egitea ez dagokiola kreditatzen duen ziurtagiria.

4. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bizigune programa barruan burututako obrak %50eko hobaria izango dute.

KudeaketaBehin-behineko likidazioa - Autolikidazioa1.- Leihatilan eman ohi diren obra txikien lizentziak eskatzen dituztenean, Udalak zerga hori eskatuko du autolikidazio erregimenean, lizentzia ematen duen unean, eta oinarria izango da interesdunak aurkeztutako aurrekontua.Obra handien eta gainerako obra txikien lizentziak eskatzen dituztenean, behin-behineko likidazoa egingo du Udalak, lizentzia ematen duen unean.2.- Lizentzia eman eta aldatuz gero hasieran aurkeztutako proiektua, aurrekontu berria eskatuko da, behin-behineko likidazio berria egiteko, eta hartarako aurrekontuen arteko aldea hartuko da oinarritzat.Behin-betiko likidazioa1.- Behin-betiko likidazioa egiteko, obra amaitu eta haren behin-behineko onarpen egin eta hurrengo hilaren barruan ondorengoak aurkeztuko dira:• Eraikuntza arautzen duen azaroaren 5eko 39/1999 legearen arabera edo borondatezproiektua aurkeztu duenak: obraren zuzendariaren ziurtagiria (obra-bukaerako ziurtagiria) dagokion kolegio profesionalak ikus-onetsita eta obren kostu osoa agertuko da (obra-bukaerako likidazioa).• Obra txiki eta bestelakoetan: Obra kostua argitzeko beharrezkoa den dokumentazioa (fakturak).2.- Egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak ikusirik eta haien kostu erreala azterturik, Udal Administrazioak, egiaztatu ostean, hala badagokio, aldatu egingo du oinarri zergagarria, eta behin-betiko likidazioa egingo du eta subjektu pasiboari exijituko dio edo itzuliko dio, hala badagokio, dagokion kopurua.Ondorio horietarako, eta baita ere behin-behineko likidazioetarako, bisatu gabeko aurrekontuen kasuetan, Diputazioak Hiri ondasun higiezinen baloraziorako, hau da, katastroaren baloraziorako, erabiltzen dituen baloreak gutxienezko kostutzat hartuko dira.

TASAKA ATALEKOAK

1. EPIGRAFEA: AGIRIAK LUZATZEAGATIKO TASAHonako tasa hauek onartzen ditu Leioako Udalak 2012 urterako (udal Gobernuak egindako proposamenarekin bat ez datozen tasak baino ez dira zerrendatzen):

3. Planoen salmenta 3,07

Page 5: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

4. Agirien konpultsa:4.1. Udalaren espedienteetarako 0,004.2. Gainontzekoak, bakoitzak (5 edo gutxiago salbuetsita) 1,38

5. Arma-txartelaren tramitazioa 1,796. Zirkulazio-istripuei buruzko txostenak:

Udaltzaingoak aseguru-etxeentzako zirkulazio-istripueiburuz egiten dituen txosten bakoitzeko……………………… 47,15

2. EPIGRAFEA: AUTOTAXI ETA ALOGERAKO GAINERAKO IBILGAILUEN LIZENTZIAGATIKO TASA

Bildu Leioako honako tarifa hauek proposatzen ditu 2012 urterako:

2011 2012 2012 IGOERABILDU BILDU

A) Lizentziak eta alogerako gainerako ibilgailuen lizentziagatiko tasa (lizentzia bakoitzeko):

1. A motakoa ..............................................................................................146,00 150,00 149,36 % 2,32. B motakoa ..............................................................................................182,00 187,00 186,55 % 2,53. C motakoa ..............................................................................................365,00 374,00 374,85 % 2,7

B) Lizentzia ustiapenaren erabilpena (lizentzia bakoitzeko urteko):

1. A motakoa ..............................................................................................36,00 37,00 36,83 % 2,32. B motakoa ..............................................................................................62,00 64,00 63,55 % 2,53. C motakoa ..............................................................................................73,00 75,00 74,97 % 2,7

C) Ibilgailuen ordezkapena:

1. A motakoa ..............................................................................................73,00 75,00 74,68 % 2,32. B motakoa ..............................................................................................53,00 54,00 54,32 % 2,53. C motakoa ..............................................................................................73,00 75,00 74,97 % 2,7

D) Lizentzia-eskualdaketa:

Edozein motatakoa .................................................................................365,00 374,00 374,12 % 2,5

E) Herriko bideetan jartzea:

Edozein motatakoa .................................................................................91,00 93,00 93,27 % 2,5

Page 6: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

3. EPIGRAFEA: ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIAGATIKO TASAEgindako proposamenean honako aldaketa hauek sartzea proposatzen du Bildu Leioak:

6. artikulua. Tributu kuota. 2012 urtea

Gutxienezko kuota 210,12 €koa izango da; hau aurreko lerroaldeetakoa aplikatuz sortzen diren tributu kuotak kopuru hori baio txikiagoak direnean ordaindu beharko da, edo kuota azaleraren arabera ezin absteni daitekeela irekiera-lizentziak espedientearen tramitazioa behar duenean.

2011

205,00

2012Gobernua

210,00

2012Bildu

210,12

IgoeraBildu

% 2,5

9. artikulua: Sortzapena eta zergak ordaindu beharra

2. atala kentzea proposatzen dugu, prozeduraren urratzea baita eta, ondorioz, dagokion zehapena ezarri beharko bailitzaioke zergadunari.

4. UDAL HILERRIAREN ZERBITZUAGATIKO TASAIazko tasari % 2,5eko igoera aplikatzea, borobiltzerik gabe, proposatzen du Bildu Leioak, honela geratuz datorren urteko tarifak:

OINARRIAK ETA TARIFA

2. artikulua 2011 2012 2012Bildu

Kargapeko zerbitzuak eta honen zenbatekoa ondorengo taulan finkatu dira:

1. Alogerak

a) Leioako Udalerrian erroldaturik dagoen edo, azken hamabosturteko erroldetan izena emanda egon ez arren, bizitzako 30 urte udalerrian erroldaturik egon eta bertako egoiliarra izan den hildakorentzako 8 urterako nitxoa....................................................................................................................................................................................................................................................343,00 352,00 351,57

b) Leioan erroldaturik egon ez arren, udal mugarteko egoiliarra izan den

621,00 637,00

Page 7: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

hildakoarentzako 8 urterako nitxoa ............................................... 636,52

c) 10 urtetarako hezurtegia ematea, ez delarik berauen salmenta onartzen eta beti ere 2002-05-02 arte emandakoak errespetatuz, bakoitza:—Hezurtegi bakuna ...............................................................................112,00 115,00 114,80

d) Mugarteko egoiliarrak izan ez edo bertan erroldaturik egon ez diren pertsonak ezin dira ehortzi, edo hoiei nitxoak alokatu edo hezurtegiak saltzea.

2. Horzketa edo lurperaketa eskubideak

a) Norbanakoen lehenengo jabetzako harrilobian ehortzia izateagatik ........................................................249,00 255,00 255,22

b) Norbanakoen lehenengo jabetzako hilobi edo nitxoan ehortzia izateagatik .......................................................124,00 127,00 127,10

c) Erkidego hilobian edo alogerako nitxoan ehortzia izateagatik ................................................................................36,00 37,00 36,90

d) Gorpuzkinak edo errautsak ehorzteagatik..............................................................................................32,00 33,00 32,80

3. Desehorzketa, berrejohorzketak eta lehualdaketak

a) Hilerrian bertan, 8 urte baino lehenago gorpu hondakinak beste hilobi batzuetara aldatzea ........................................................................................................83,00 85,00 85,07

b) Hilerrian bertan, 8 urte igaro ondoren gorpu hondakinak beste hilobi batzuetara aldatzea ........................................................................................................63,00 65,00 64,57

c) Erkidego harrilobi edo beste modu bateko harrilobitik erkidego hezurtegi edo norbanako hezurtegi batera gorpu hondakinak aldatzea ..............................................................................SALBU salbu salbuetsia

d) Gorpu hondakinak beste hilerri batzuetara aldatzeagatik ......................................................................83,00 85,00 85,07

4. Jabetzen intsuldaketa

a) Jabetzako harrilobi, hezurtegi, nitxo edo edozein motatako hilobien jabetzak jabeen senide eta pertsonei intsuldatzeagatik, edozein delarik arbaso edo ondorengoen, eta ahaiko neba-arreben arteko senidetasun gradua, intsuldatu edo lagatu den jabetza bakoitzagatik..........................................................................................................................83,00 85,00 85,07

b) Aurrean aipatu ez diren pertsonentzako intsuldaketa euretarako, salmentako benetako balioaren %50a, intsuldatu den harrilobi, hilobi edo nitxoari buruz aditu

Page 8: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

batek egindako txostenaren arabera.

Udalak, aurrean aipaturiko a) eta b) ataletan, eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubidea gorde du.

5. Gorpuak biltegian izatea

a) Beste udal hilerri batera aldatu behar den gorpua biltegian izateagatik ..........................................................................................................................33,00 34,00 33,82

b) Hilerrian ehortzia izateko gorpua biltegian izateagatik ...............................................................................SALBU SALBU salbuetsia

6. Eraikuntzak, gurutzeak, hilarriak edo bestelako apaingaiak

a) Hilobietan egiten diren obrengatik, udalerriko obra lizentziaren emakidearen antzeko tasa edo zerga ezarriko da.

Page 9: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

5. ESTOLDERIA ZERBITZUGINTZARENGATIKO TASA

Tarifa 2011 2012

Zerga tasa: Ondasun eta Higiezinen gaineko Zergaren katastro balioaren gaineko %0,14. ...........................................................................................................0,14 % 0,14 %

5. EPIGRAFEKO OHARRA

Proposamen honen 2.2 puntuan ezarritako taularen araberako hobariak aplikatuko zaizkie udalerrian erroldatutako familia-unitateei.

6. EPIGRAFEA: ZABOR BILKETARENGATIKO TASA

6. EPIGRAFEKO OHARRAK Bildu

1. Zerbitzugintza hasten den unetik, tasa eta ordaintzeko betebeharra sortzen da; zerbitzugintza hasi dela ulertuko da zerbitzu hori nahitaez jaso behar delako, zabor bilketaren udal zerbitzua ezarri denean eta jarduten hasten denean, bai kaleetan, bai tasari loturiko zergadunak erabilitako etxebizitza edo lokaletan dauden tokietan.

Berdin

2. Aurreko atalean xedatutakoa gora-behera, kamioiak zaborra biltzen duten tokitik 200 m. urrunago dauden etxebizitza isolatuek ez dira tasaren ordainketari loturik egongo.

Berdin

3. Zabor-bilketa tasaren %50eko murrizketa ezarri da udalerrian erroldatuta dauden eta zerga-zorra sortu den momentuan oinarrizko errentaren titular edo onuradun diren pertsonentzat.

3. Proposamen honen 2.2 puntuan ezarritako taularen araberako hobariak aplikatuko zaizkie norbanakoaren etxebizitzako zaborrak biltzeagatik tasa ordaindu behar duten familia-unitateei,

7. EPIGRAFEA: IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEAGATIK ETA GORDETZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAIazko tasari % 2,5eko igoera aplikatzea, borobiltzerik gabe, proposatzen du Bildu Leioak, honela geratuz datorren urteko tarifak:

I. ERANSKINA- TARIFAK

2011 2012 2012Gobernua Bildu

1. IBILGAILUAK HERRI BIDEETATIK KENTZEA (LOTURA ZEIN LOTURA ETA GARRAIOA)

Page 10: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

a) bizikletak eta ziklomotoreak .........................................................28,00 28,00 28,70

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak .......................................................................................35,00 35,00 35,87

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak .............................................................................................90,00 90,00 92,25

d) kamioi, traktore, atoi, atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak. ...........................................133,00 135,00 136,32

Ibilgailua lotzeko maniobrak hasi baina gordetegirako garraioa egiten ez den kasuetan, tasa %50 murriztuko da.

2. IBILGAILUAK GORDE ETA ZAINTZEA

a) bizikleta eta ziklomotoreak

a.1.) lehen hamabi orduak ...................................................................0,00 0,00 0,00a.2) gainerako orduak, egunean gehienez 6 euroraino ....................................................................................................

2,00 2,00 2,05

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak

b.1) lehen hamabi orduak 0,00 0,00 0,00b.2) gainerako orduak, egunean gehienez 12 euroraino ..............................................................................................

4,00 4,00 4,10

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramorainoko zama erabilgarriko edukierakoak.

c.1) lehen hamabi orduak 0,00 0,00 0,00c.2) gainerako orduak, egunean gehienez 18 euroraino ..............................................................................................8,00 8,00 8,20

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak.

d.1) lehen hamabi orduak ....................................................................0,00 0,00 0,00

d.2) gainerako orduak, egunean gehienez 24 euroraino ..............................................................................................12,00 12,00 12,30

Page 11: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

3. EPAILEEN AGINDUEN ONDORIOZKO IBILGAILUEN GORDAILUA

a) bizikletak eta ziklomotoreak 0,00 0,00 0,00

b) motozikletak, motogurdiak eta antzeko beste ibilgailuak, egun edo zatikiko.................................................2,00 2,00 2,05

c) automobil turismo, kamioneta, furgoneta eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramotarainoko zama erabilgarriko edukierakoak, egun edo zatikiko. .....................................................4,00 4,00 4,10

d) kamioi, traktore, atoi , atoierdi, kamioneta, furgoneta, furgoi eta antzeko ibilgailuak, 1000 kilogramo baino zama erabilgarriko edukiera handiagokoak, egun edo zatikiko. ...............................................................................................7,00 7,00 7,17

8. 9. EPIGRAFEA: HIRIGINTZA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA%2,5igoera, borobiltzerik gabe, proposatzen dugu.

TRIBUTUEN ZENBATEKOA 2011 2012 2012Gobernua Bildu

Aurretiazko kontsultak - Hirigintza txostenak

Hirigintza zedulak

A.1) Finka, poligono edo sektore bati aplika dakiokeen hirigintza araubideaz Lurzoruaren Araubideari buruzko Legearen 55.2 artikuluan ezarri duena dela bide formulatzen diren txostenak lortzeko lizentziak eskatu baino lehen, horien eskubideak eskatzen dira: horien zenbatekoagatik eta Lurzoruaren Araubideari buruzko Legearen 63.artikuluan oinarriturik eskatu den Hirigintza Zedula luzatzeagatik ondorengo diru kopurua ordaindu beharko da..................................................15,60 16,00 15,99

3. Zerbitzu hauen finkak lurzoru mota ezberdinak baditu, horietariko bakoitzerako finkatu diren koefizienteak aplikatuko dira, eta eskubideen zenbatekoa hurrenez hurruneko biderkadunen batura izango da. 15,60 16,00 15,994. Edozein hirigintza txosten, hirigintza zedula edo aurretiazko kontsultaren eskabide tramitatzeaonartu ahal izateko, hori aurkeztu duenari ondorengo diru kopurua ordain dezala eskatuko zaio. Ordainketa hori behin betiko likidazioaren kontura egin behar da; egin behar den likidazio hori eskatzaileak, agiri bakoitza luzatu ondoren, ordaindu beharko du, kobrantza premiamenduzko betearaz-pidezlortzearen kalterik gabe, hori

15,60 16,00

Page 12: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

jasotzera eta likidaturiko zenbatekoa ordaintzera agertzen ez denean.

15,99

Hirigintza jarduketarako egitarauak eta antolamenduari buruzko plan partzial edo bereziak

B.1) Lurzoruaren Araubideari buruzko Legearen baterako 13, 14 eta 17. artikuluetan araupeturiko Hirigintza Jarduketetarako Egitaraua, Antolamenduari buruzko Plan Partzialaren edo Bereziaren espediente bakoitzaren izapidetza eta ebazpenari dagozkion eskubideen zenbatekoa ez inoiz izango ondorengo dirukopurua baino txikiagoa, eta karga –pezetatan-eurotan- eta plan horretako lurzoruaren azaleraren metro karratuak biderkatzetik lortzen den biderkadura lortuko du, ondorengo eskalarekin bat etorriz:...........................................................................................................208,00 213,00 213,20

2. Antolamenduari buruzko edozein plan tramitatzea onartzeko, sustatzaileei espediente bakoitzeko likidatu behar den zenbatekoa aurretiaz ordaintzea eskatuko zaie, gutxienez ondorengo dirukipurua. Likidazio hau gordailutzat hartuko litzateke, behin betiko likidazioa egin arte; hau da, udal zerbitzuak oinarritzat erabili zuten azalera egiaztatu ondoren. Gutxienezko kuotaren gainetik (ondorengo dirukipurua) Udalarentzako diferentziaren bat sortzen bada, bidezko kobrantza egingo da, eta premiamenduzko betearazpidez lortuko da, agindeia borondatezko epean betetzen ez bada.

..........................................................................................................................208,00 213,00 213,20

Lurzatiketak eta konponketak

D.1) Lurzatiketarengatik hasi den espediente bakoitzaren tramitazioa eta ebazpenaren eskubideen zenbatekoa Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen 94.artikuluan eta hurrengoetan araupetu da; zenbateko hori ez da ondorengo dirukopurua baino txikiagoa izango eta lurzatiketaren ondorioz sortzen diren finken hirigintza zedulen eskubideen zenbatekoa lortuko du, horretarako horien

Page 13: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

zenbatekoa erdira txikituz. .................................................................15,60 16,00 15,99

2. Ordaintzeko betebeharra lurzatiketa egiteko lizentzia eskatu duenaren gain eroriko da; gainera, lurzatiketa egiteko lizentziaren eskabidea tramitatzeko onartua izan dadin, ondorengo dirukopurua ordaindu behar dira aurretiaz. Ordainketa hau A atalean hirigintza zeduletarako adierazi ziren ezaugarri eta baldintzapenenkin egin beharko da...........................................................................................................................

15,60 16,00 15,99

E.1) Birlurzatiketarengatik hasi den espediente bakoitzaren tramite eta ebazpenaren eskubideen zenbatekoa, ohizko prozeduraz zein prozedura laburtuaz -borondatezko birlurzatiketa, ekonomi birlurzatiketa, finken normalizazioa-, ezin izango da ondorengo dirukopurua baino txikiagoa izan eta ondorengo zenbatekoa lortuko du: birlurzatiketaren gunea barruan hartzen duen aldean Antolamenduari buruzko planetarako B atalean finkaturiko tasa eta moduluak aplikatzetik sortzen den emaitza, emaitza hori 1.2. faktorearengatik bideratuz. 208,00 213,00 213,20

3. Dena dela, edozein birlurzatiketa-proiektua tramitatzea onartzeko, ohizko prozeduraz zein borondatezko tramitazio laburduaz, proiektu hori aurkezten denean, ondorengo dirukopurua aurretiaz, ordaintzea eskatuko da. Ordainketa irmo hau gorde egingo da eta ezin izango da itzuli inola ere, ezta birlurzatiketa aurrera ateratzen ez bada ere. Hala ere, eskubideen likidazioaren aurrerakin gisa konputatuko da.

51,00 52,00 52,27

Jarduketa eremuak mugatzeko proiektuak

G) Konpentsazio batzen edo beste hirigintza erakunde laguntzaileen oinarri, estatutu eta eraketa proiektuen tramite eta onespenaren eskubideen zenbatekoa ondorengo dirukopurutan finkatu da. Horren ordainketa irmoa izango da eta ezin izango da itzuli inola ere. 524,00 537,00 537,10

Norbanakoentzako derrigorrezko desjabetzapena

H.1) Norbanakoentzat egiten den ondasun eta eskubideen derrigorrezko desjabetzapenaren eskubideen zenbatekoa ez da ondorengo dirukopurua baino txikiagoa izango; gainera, desjabetuko den finkako lurzoruaren azalerako metro

208,00 213,00

Page 14: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

karratuen eta eurotan adierazten den kargaren arteko biderkaduraren zenbatekoa lortuko du, ondorengo eskalarekin bat etorriz: 213,20

12. EPIGRAFEA: SAKONETAKO POLIKIROLDEGIKO ZERBITZUEN ERABILERAGATIKO TASAK.

Bilduk %2,5eko igoera zerbitzu guztietan aplikatzea proposatzen du.

1. Urteko abonatuen kuota BILDU

Famili abonua 118,00 121,00 120,95Banako abonua:26 urte artekoak 34,00 35,00 34,8526 urte edo gehiagokoak 67,00 69,00 68,68Eguerdiko erabilera (13,00etatik16,00etara)

24,00 25,00 24,60

Harpidedun berezia26 urte artekoak 34,00 35,00 34,8526 urte edo gehiagokoak 67,00 69,00 68,68

2. Instalazio eta igerilekuetara sartzea

Abonatu gabeak, 26 urte artekoak

2,15 2,15 2,20

Abonatu gabeak, 26 urte edo gehiagokoak

3,25 3,25 3,33

3. Polikiroldegiko kantxa erabiltzea(alokatzeko denbora ordu batekoa da)

FutbitoPartikularrak 22,60 22,60 23,17Klubak eta kirol elkarteak Udalerrikoak 22,60 22,60 23,17Udalerritik kanpokoak 55,70 55,70 57,09

Frontoia (3/4 lagun) 8,10 8,10 8,30 (1/2 lagun) 5,40 5,40 5,54

Kantxako argia 3,30 3,30 3,38Abonatu gabeek, gainera, instalaziorako sarrera ordainduko dute, adinaren arabera (2. Idazatiko prezioak).

Page 15: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

4. Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (ordu bat). Zelai erdia

Abonatuak 42,00 42,00 43,05Klubak eta kirol elkarteakUdalerrikoak 42,00 42,00 43,05Udalerritik kanpokoak 78,15 78,15 80,10

Kantxako argia 8,60 8,60 8,82

5. Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (ordu bat). Zelai osoa

Abonatuak 83,40 83,40 85,49Klubak eta kirol elkarteak Udalerrikoak 83,40 83,40 85,49Udalerritik kanpokoak 155,30 155,30 159,18

Kantxako argia 8,60 8,60 8,82

6. Sarrienako Belar artifizialezko zelaiak alokatzea (aparteko jarduerak)

Klubak eta kirol elkarteak Udalerrikoak 83,40 83,40 85,49Udalerritik kanpokoak 155,30 155,30 159,18

7. Beste kirol instalazio batzuk alokatzea(alokatzeko denbora ordu batekoa da).

Squasha4,30 4,30 4,41

Abonatu gabeek, gainera, instalaziorako sarrera ordainduko dute, adinaren arabera (2. idazatiko prezioak).

Zurezko gimnasioa erabiltzea

Partikularrak 11,30 11,30 11,58Klubak eta kirol elkarteak

Page 16: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

Udalerrikoak 11,30 11,30 11,58Udalerritik kanpokoak 22,60 22,60 23,17

Tatamia erabiltzea

Partikularrak 22,60 22,60 23,17Klubak eta kirol elkarteak Udalerrikoak 22,60 22,60 23,17Udalerritik kanpokoak 44,40 44,40 45,51

8. Sauna erabiltzea (alokatzeko denbora ordu batekoa da).

Abonatuak 3,25 3,25 3,33Abonatu gabeak 4,80 4,80 4,92Gutxienez 4 laguneko taldea:Abonatuak 2,35 2,35 2,41Abonatu gabeak 2,80 2,80 2,8710 sesiorako bonoak:Abonatuak 32,50 32,50 33,31Abonatu gabeak 48,00 48,00 49,20

9. Masaje zerbitzua erabiltzea (Sesio bakoitza ordu erdikoa da, tratamendu antizelulitikoak izan ezik.)

Abonatuak 10,70 10,70 10,97Abonatu gabeak 18,25 18,25 18,71Lau sesioko bonoak:Abonatuak 42,80 42,80 43,87Abonatu gabeak 73,00 73,00 74,83Tratamendu antizelulitikoak:Abonatuak 22,60 22,60 23,17Abonatu gabeak 28,00 28,00 28,70

10. Kirol medikuntzako zerbitzua erabiltzea

Partikularrak:Abonatuak, ordubeteko kontsulta

17,20 17,20 17,63

Abonatu gabeak, ordubeteko kontsulta

38,60 38,60 39,57

Klubak eta kirol elkarteakUdalerrikoak 15,00 15,00 15,38Udalerritik kanpokoak 33,20 33,20 34,03

Page 17: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

11. Muskulatzeko ginmasia zerbitzua

Abonatuak, hiruhilero ordainduz

58,40 58,40 59,86

Ez abonatuak, hiruhilero ordainduz

97,65 97,65 100,09

12. Igerilekuak erabiltzea

A) Bainu libreaIkusi 2. idazatia (Instalazio eta igerilekuetan sartzea).

B) Igeriketa ikastaroakIgeriketa berezia (hiruhileko ikastaroa)Abonatuak 50,60 50,60 51,87Abonatu gabeak 86,65 86,65 88,82Umetxoak (hiruhileko ikastaroa)Abonatuak 64,35 64,35 65,96Abonatu gabeak 94,30 94,30 96,664 urteko umeentzat adaptazioa (hiruhileko ikastaroa)Abonatuak 50,60 50,60 51,87Abonatu gabeak 86,65 86,65 88,825 urte baino gehiagokoentzat hastapena (bihileko ikastaroa)Abonatuak 44,40 44,40 45,51Abonatu gabeak 86,65 86,65 88,82Hastapena eta hobekuntza helduentzat (hilabeteko ikastaroa)Abonatuak 22,60 22,60 23,17Abonatu gabeak 43,35 43,35 44,43

C) Igeriketa eskolaUmeak, hiru egun astean, hiruhilero ordainduzAbonatuak 27,00 27,00 27,68Abonatu gabeak 40,80 40,80 41,82Umeak, bi egun astean, hiruhilero ordainduzAbonatuak 22,60 22,60 23,17Abonatu gabeak 34,10 34,10 34,95Helduak, astean 3 egun, hiruhilero ordainduzAbonatuak 60,45 60,45 61,96Abonatu gabeak 88,70 88,70 90,92Helduak, astean 2 egun, hiruhilero ordainduzAbonatuak 40,25 40,25 41,26Abonatu gabeak 66,45 66,45 68,11

Page 18: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

D) Waterpolo eskolaUmeak, bi egun astean, hiruhilero ordainduzAbonatuak 22,60 22,60 23,17Abonatu gabeak 34,10 34,10 34,95

E) Taldeka igeriketa ikastaroakUme bakoitza 35,80 35,80 36,70

13. Mantenimendurako gimnasia eta aerobika

3 egun astean eta hiruhilero ordainduz:Abonatuak 60,55 60,55 62,06Abonatu gabeak 88,70 88,70 90,922 egun astean eta hiruhilero ordainduz:Abonatuak 40,25 40,25 41,26Abonatu gabeak 66,45 66,45 68,11

14. Dantza eta gimnasia errtimikoa jarduerak

Dantza3 egun astean eta hiruhilero ordainduz:Abonatuak 29,75 29,75 30,49Abonatu gabeak 41,70 41,70 42,74

2 egun astean eta hiruhilero ordainduz:Abonatuak 25,45 25,45 26,09Abonatu gabeak 34,85 34,85 35,72

Gimnasia erritmikoaErritmikoa talde IAbonatuak 28,20 28,20 28,91Abonatu gabeak 38,85 38,85 39,82

Erritmikoa talde IIAbonatuak 28,20 28,20 28,91Abonatu gabeak 38,85 38,85 39,82

Erritmikoa talde IIIAbonatuak 33,65 33,65 34,49Abonatu gabeak 45,15 45,15 46,28

Erritmikoa talde IVAbonatuak 33,65 33,65 34,49Abonatu gabeak 45,15 45,15 46,28

Page 19: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

Erritmikoa talde VAbonatuak 33,65 33,65 34,49Abonatu gabeak 44,75 44,75 45,87

Erritmikoa talde VIAbonatuak 39,00 39,00 39,98Abonatu gabeak 50,75 50,75 52,02

15. Adinekoentzako gimnasia jarduera

Dohain 0,00 0,003 egun astean eta hiruhilero ordainduz:Abonatuak 62,06Abonatu gabeak 90,922 egun astean eta hiruhilero ordainduz:Abonatuak 41,26Abonatu gabeak 68,11

16. Langabeentzako gimnasia jarduera(INEM-en txartela aurkeztuz gero)

Dohain 0,00 0,00 0,00

17. Kirol eskolen jarduerak

Esku pilotaAstean 3 egun, hiruhilero ordainduzAbonatuak 27,00 27,00 27,68Abonatu gabeak 40,80 40,80 41,82

Patinaia eta PalaAstean 2 egun, hiruhilero ordainduzAbonatuak 22,60 22,60 23,17Abonatu gabeak 34,10 34,10 34,95

Nesken Futbol EskolaAbonatuak 67,65 67,65 69,34Abonatu gabeak 102,10 102,10 104,65

Xake eskolaUmeak (6etik 16 urte artekoak)Ikastaroak: Hastapena eta hobekuntzaAstean 1 egun, hiruhilero ordainduz

Page 20: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

Abonatuak 30,00 30,00 30,75Abonatu gabeak 45,00 45,00 46,13

18. Arte martzialen alorreko jarduerak

Umeak (5etik 14 urte artekoak) hiruhil. ordaink.:

Abonatu gabeak 53,25 53,25 54,58Abonatuak 30,00 30,00 30,75

Helduak, hiruhileko ordainketa:Abonatuak 50,50 50,50 51,76Abonatu gabeak 77,55 77,55 79,49

19. Esgrima jarduera

Abonatuak (hiruhilekoa) 38,60 38,60 39,57Abonatu gabeak (hiruhilekoa)

50,95 50,95 52,22

20. Areto dantzak (hiruhilero ordainduz)

Egun bat astean (2 ordu)Abonatuak 38,85 38,85 39,82Abonatu gabeak 58,35 58,35 59,81Egun bat astean (1 ½ ordu)Abonatuak 32,40 32,40 33,21Abonatu gabeak 48,60 48,60 49,82

21. Bulder erabiltzea

A) Bulder libreaIkusi 2. idazatia (Instalazio sartzea).B) Igoaldi ikastaroakHiruhilero ordainduz:Abonatuak 28,80 28,80 29,52Abonatu gabeak 40,65 40,65 41,67

22. Spinning

3 egun astean (hilabete bat)Abonatuak 24,00 24,00 24,60Abonatu gabeak 33,40 33,40 34,242 egun astean (hilabete bat)Abonatuak 17,25 17,25 17,68Abonatu gabeak 28,15 28,15 28,85

Page 21: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

23. Tai-chi

2 egun astean (hilabete bat)Abonatuak 40,25 40,25 41,26Abonatu gabeak 66,45 66,45 68,11

24. Pilates

2 egun astean (hilabete bat)Abonatuak 40,25 40,25 41,26Abonatu gabeak 66,45 66,45 68,11

25. Aikido

2 egun astean (hilabete bat)Abonatuak 40,25 40,25 41,26Abonatu gabeak 66,45 66,45 68,11

26. Takilak alokatzea

Takilak sei hilabeterako alokatu ahal izango dira.Abonatuak 4,50 4,50 4,61Abonatu gabeak 8,90 8,90 9,12

Giltza galtzeak 41,50 eurotako gainkostua eragingo du baldin eta sarrailatxanponduna bada eta 7,00 eurotakoa sarraila bonbin arruntaduna bada.

25. Txartelaren bikoizkinak egitea

4,50 4,50 4,61

(Salbu eta argazkia aldatzeagatiko berrikuntza bada).

Hobariak

2.2.a. puntuan zehazten diren diru-sarreren araberako hobariak aplikatuko dira.

13. EPIGRAFEA: LEIOAKO UDALAREN MUSIKA KONTSERBATORIOKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO TASAK

Hobariak

Page 22: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

2.2.a. puntuan zehazten diren diru-sarreren araberako hobariak aplikatuko zaizkie Leioan erroldatutako ikasleei.

14. EPIGRAFEA: UR HARTUNEAREN KONEXIOA EGITEKO ZERBITZUAREN TASA

Bilduk proposatzen du % 2,5eko igoera, borobiltzerik gabe, aplikatzea.

Konturako ematea, baimena jasotzen den unean

294,00 301,00 301,35

16. EPIGRAFEA: KULTURA ETA GAZTERIA ZERBITZUGINTZAGATIKO TASA

Page 23: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

ARTE ESZENIKO, MUSIKA ETA ZINEMA

Bildu Leioak arte eszeniko, musika eta zinemarako honako tasa hauek proposatzen ditu:

Ohiko emanaldiak Helduak 6 Haurrak 3

Ez ohiko emanaldiak Helduak 9 Haurrak 5

Ez ohiko emanaldiak- 6.000 eurotik gorako katxeta (bez barne) dutenak

Helduak 15 Haurrak 7,5

ZINEMA Helduak 5 Haurrak 3

AZOKAK

Eskulangintza azokari eta Nekazaritza eta abeltzaintzako azokari dagokion tasa jabari publikoko lurren erabiltzeagatiko tasaren araberakoa izatea proposatzen du Bilduk.

Hobariak:

Eskulangintza Azokan, Leioan erroldatutako artisauei %50eko hobaria.

Eskulangintza Azokan, Leioan erroldatuta ez dauden artisauei, % 25eko hobaria.

Nekazal Azoketan, Leioan erroldatutako eta nekazaritzan dedikazio osoz aritzen den postuaren jabeari, % 75eko hobaria.

Nekazari Azoketan, Leioan erroldatu ez baina nekazaritzan dedikazio osoz aritzen den postuaren jabeari, % 50eko hobaria.

Nekazari Azoketan, Leioan erroldatuta egon zein ez eta nekazaritzan dedikazio partzialarekin aritzen den postuaren jabeari, % 25eko hobaria.

HERRIKO JAIAK

Bildu Leioak udalerriko auzoetako jaietan kanpoko barra instalatzeagatik tasa ezartzeko honako irizpideari jarraitzea proposatzen du: San Juan jaietarako eskatzen denaren herena ezartzea (20 euro barrako m lineal bakoitzeko).

Kanpoko bozgorailuak instalatzeagatik eskatzen den fidantza aldatzea:

San Juan Jaietan: 600 euro

Auzoetako jaietan: 200 euro

Txosna Batzordeari eskatzen zaion gordailua aldatzea: 1.000 euro.

ATERPE LEIOA-GAZTEGUNEKO EKINTZAK

Bilduk uste du Aterpe Leioak antolatzen dituen jardueretako tasak zehaztu behar direla. Eta teknikoki ezinezkoa izatekotan, irizpide objektiboak ezartzea proposatzen du (Leioako egoiliarrentzako,…)

KULTUR LEIOAKO LAGUNEN TXARTELAK

Bildu Leioak honako aldaketa hauek proposatzen ditu:

Txartel Berezia eta Nagusi Txartela kentzea eta 2.2.a. puntuan zehazten diren diru sarreren araberako hobariak aplikatzea.

Page 24: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

KULTURA ETA GAZTERIA SAILEKO LOKALAK ALOKATZEA

KULTUR LEIOAKO AUDITORIUMA AUDITORIUM DE KULTUR LEIOA

Erakunde publiko nahiz pribatuek antolatzen dituzten saio zinematografiko edo bideo-emanaldietarako, hitzaldietarako, arte eszeniko eta musika emanaldietarako.

Egun osorako alokatzea 1.789,99 1.834,74 1.700 Leioan helbideratutako irabazi asmorik gabeko

elkarteentzat425

Egun erdirako alokatzea 1.252,86 1.284,18 900 Leioan helbideratutako irabazi asmorik gabeko

elkarteentzat225

Egun erdirako alokatzea, entseatzeko 663,72 680,31 600 Leioan helbideratutako irabazi asmorik gabeko

elkarteentzat150

Egun erdirako alokatzea, emanaldirako eta koktelerako 4.125,98 4.229,13 2000 Leioan helbideratutako irabazi asmorik gabeko

elkarteentzat500

Langile zerbitzu osagarriaren balioa

Txartel-leihatila (pertsona bakoitza eta ordua) 19,00 20,00 19,48

Jarlekuzaintza (pertsona bakoitza eta ordua) 19,00 20,00 19,48

Zamalanak (pertsona bakoitza eta ordua) 19,00 20,00 19,48

Argiztapen eta soinu teknikaria (pertsona bakoitza eta ordua) 22,00 25,00 22,55

Segurtasun-jagoleak(pertsona bakoitza eta ordua) 19,00 20,00 19,48

Aparteko garbiketa-lanak- 313,00 320,00 320,83

Hobariak: Urtean 2 aldiz edo gehiago alokatuz gero murrizketak ezarriko dira:

2 aldiz - %53-4 aldiz - %105-6 aldiz - %157-8 aldiz - %209tik gora - %25

Herriko elkarteen kasuan langile zerbitzu osagarrien tasa erdira murriztuko da.

KULTUR LEIOAKO ENTSEGU ARETOAKBilduk tarifa orokorra aldatzea proposatzen du: 30 euro taldeko kideen gutxienez %50 Leioako

herritarrak badira. Eta 60 eurokoa besteentzat.Hobariak:

Hilean 2 aldiz edo gehiago alokatuz gero murrizketak ezarriko dira:2 aldiz - %53-4 aldiz - %105-6 aldiz - %157-8 aldiz - %209tik gora - %25

Fidantza: erreserbarako alokatzeko tarifaren %50eko gordailua. Erreserbak egiteko epea 7 egunekoa izatea proposatzen du Bilduk.

KULTUR LEIOAKO PRENTSAURREKO ETA HITZALDIETARAKO ARETOA

Page 25: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

2 ordu

Leioan helbideratutako irabazi asmorik gabeko elkarteentzat 250,79 257,06 50

Bestelako herrialdeetan helbideratutakoentzat 501,59 514,13 200

Langileen zerbitzu osagarriaren balioa

Ekoizpenerako langileak (pertsona bakoitza eta ordua) 19,00 20,00 19,48

Langile teknikoak (pertsona bakoitza eta ordua) 22,00 25,00 22,55

Segurtasun-jagoleak (pertsona bakoitza eta ordua) 19,00 20,00 19,48

Aparteko garbiketa-lanak 110,97 113,74 113,74

Hobariak: Urtean 2 aldiz edo gehiago alokatuz gero murrizketak ezarriko dira:

2 aldiz - %53-4 aldiz - %105-6 aldiz - %157-8 aldiz - %209tik gora - %25

Herriko elkarteen kasuan langile zerbitzu osagarrien tasa erdira murriztuko da.

SAN BARTOLOME KULTUR GUNEKO ZUHATZU TXOKOA

Erreserba, erabilera eta mantentze-lanengatiko tasa: 30 euro

Jankide bakoitzeko: 2 euro

Fidantza: 15 euro

19. EPIGRAFEA: ANIMALIAK BILTZEKO ZERBITZUA ETA TXAKURREN ZERBITZUA

Bildu Leioak proposatzen du txakurrak edukitzeagatiko tasak –orain arte 15. Epigrafean jaso direnak- mantentzea (% 2,5eko igoera, borobiltzerik gabe, aplikatuta) eta gainontzeko zerbitzuetan honako tasa hauek aplikatzea

2011ko tarifa 2012

1.Animaliak onartzea.

a). Animalien bilketa zerbitzuko biran edo Udaltzaingoak, Ertzaintzak zein herritarren baten deiaren ondorioz

22 25 22,64

b) Jabeen Erkidegoek jabedun eremuetako katuak onartzea

Page 26: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

Katu bakoitzeko 15 15 15,44

c) Jabeak zein hark eskuordetutako pertsonak eutanasia egiteko ekarritako animalia onartzea, edo adin, izaera, patologia, ohitura desegoki, eta abarrengatik Txakurren Udal Zerbitzuak emateko modukoa ez dela irizten dionez aukera bakarra eutanasia duen animalia onartzea. Onartzen den unean, jabeak edo jabearen eskuordetuak eutanasia eta ondorengo errausketarako baimena sinatu beharko du

100 100 102,90

d). Jabeak edo berak eskuordetutako pertsonak animalia txakurren zerbitzura eramatea, borondatez. (Animaliak, eramaten denean, ez badu mikrotxipik, mikrotxipa ipintzeagatiko tasa ere ordaindu beharko da).

Txakurra eramatea 40 60 41,16Katua eramatea 40 60 41,16

2. Txakurtegia.

Txakurtegiko egonaldia gutxienez egun batekoa izango da (sarreraren kudeaketa: fitxa, argazkia, albaitariaren kontrola, etab.) 24 orduro beste egun bat kobratuko da.

Txakurtegian ematen duen egun bakoitzeko 12 12 12,35

3. Mikrotxipa ipintzea.

Ipini den mikrotxip bakoitzeko 20 40 20,58

4. Animaliak adoptatzeko ematea.

Animaliak adopziorako lagatzeko, aurretiaz, txerto guztiak ipini beharko dizkio Txakurren Udal Zerbitzuak. Antzutu nahi izatekotan, beren-beregi baimendu beharko du animalia adopzioan hartuko duen pertsonak.

Page 27: 2012 Tasa Ordenantza Bildu Proposamena

a). Antzututako txakurra adoptatzea 60 60 61,74b). Antzututako katua adoptatzea 30 30 30,87

5. Jakinarazpena.

Animalien jabeei froga bidez jakinaraztea. Burofaxa bidaltzea 12 12 12,35

6. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak.

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentziak tramitatzea 6,7 6,7 6,89

7.- Bilketan errepikatzen diren kasuak (hirugarrenetik aurrera) grabatuko dira. 30 15,00

20. PINOSOLO KIROLGUNEA. PINOSOLOKO KIROL-INSTALAZIO GUNEKO ZERBITZUA ERABILTZEAGATIKO TASA .

Bilduk “behin instalazioak utzita, beroiek ostera ere erabili nahi balitz, ezarritako prezioa ordaindu beharko da berriro” aipatzen duen klausula kentzea proposatzen du.

B ATALEKO TASAK

Bildu Leioak honako aldaketa-proposamenak egiten ditu:

Epigrafe ezberdinetan jarri den ‘toki erabilera publikoko lurren’ ordez, ‘toki jabegoaren publikoko lurrak’ jarri.