2012-2013ko urteko plana
-
Upload
kanpezu-ikt -
Category
Documents
-
view
281 -
download
0
description
Transcript of 2012-2013ko urteko plana
2012 - 2013
URTEKO PLANA
1. Sarrera
-Helburuen aukeraketarako oinarri eta arrazoiak
2. Helburu orokorrak eta jardueren planifikazioa /
2.1 Helburu orokorrak
2.2. Helburuak betetzeko jardueren planifikazioa
3.- Irakaskuntza- jardueren programa
a) Ohiko irakaskuntza-jarduerak
3.1. Ikastetxearen funtzionamendu atalak
- Eskola egutegia eta ordutegia
- Hezkuntza errefortzua antolatzeko irizpideak
- Komuneko guneen antolketa
- Irakasleria eta karguak
- OOGren partaideak
3.2. Ikastetxearen proiektuak
3.3. Prestakuntza ikastaroak
b) Irakaskuntza-jarduera osagarrien programa
4. Hezkuntza komunitateari informazioa emateko bideak
5. Eskolako zerbitzuak
6. Ekonomia-kudeaketarako plana
7. Eranskinak / Anexos
- OOGren onartze-agiria
Helburuen aukeraketarako oinarri era arrazoiak
2012-2013 ikasturtearen hasieran, lortu nahi ditugun helburuak aukeratzeko eta gure
Urteko Plana idazteko, oinarri hauek hartu ditugu:
1. Gure irakaskutza-jarduera guztien oinarria izan behar duen Hezkuntza Proiektua.
Dokumentu horretan aipatzen dugun bezala, nahi dugu gure ikasleek arrakasta akademikoa
eta arrakasta pertsonala lortzea, eta haien beharrak eta ezaugarriak kontuan hartuta,
erantzun egokia eman behar diegu, derrigorrezko hezkuntza bukatzen dutenean oinarrizko
gaitasunak eskuratuak izateko.
2. 11-12 ikasturtean planteatutako Urteko Plana eta honen lorpenak aztertzeko egindako
Memoria, bai eta ikasleek ekainean lortu zituzten emaitzak ere (azken hauek aztertzeko
unean ikastetxean dugun aniztasuna baloratzen dugularik).
3. 2012ko udaberrian idatzitako Hobekuntza Plana (2011ko udaberrian egindako
Ebaluazio Diagnostikoan ateratako emaitzetatik sortua).
4. Prestakuntza Proiektua, irakasleon Formakuntza egiteko planteatu duguna.
5. Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma
Aurreko guztia kontuan hartuta, 2012-2013 ikasturterako jartzen ditugun helburuak ez dira
aurreko urtekoen oso ezberdinak, lan ildoak bide beretik doaz eta. Behean agertzen den
taularen bidez ikusten da 11-12 ikasturtean zeintzuk izan ziren gure intereseko gaiak
dokumentu desberdinetan eta ze dokumentutan jaso genituen:
11-12 IKASTURTEA URTEKO PLANA eta MEMORIA
HOBEKUNTZA PLANA PRESTAKUNTZA PROIEKTUA
Euskara * * *
IKT (Metodologia) * * *
Koordinazioa * * *
Erantzun koordinatua Ikastolarekin batera
*
Gurasoak * *
Zientziarako konpetenzia *
Hizkuntzetarako konpetentzia
*
1. Sarrera introducción
Aurreko ikasturtean idatzi genuen Urteko Planean, aukeratutako helburu bat ere ez dugu
baztertu nahi. Iazko memorian jaso genuen bezala, helburu batzuk betetzea lortu genuen
baina beste askorekin betetze maila osora ez ginen heldu. Horiexekin jarraitu behar dugu
aurten ere, finkatze aldera, ikasleen emaitzak hobetzeko. Helburu hauek Hobekuntza
Planean ere jarri genituen. Eta Prestakuntza atalekoak ere Hobekuntza Planari begira
bideratuta daude, hori dela eta aurten jarraipena egingo dugu, horietan sakontzeko
beharra daukagu eta.
Beraz, helburuak esparru hauei begira diseinatu dira:
Euskara: Hezkuntza Proiektuan aipatzen den modura, gure ikastetxean euskara dugu komunikatzeko
lehen hizkuntza eta ikasteko hizkuntza nagusia, beraz, hemen aipatuko den helburua gehi jarduerak ahoz
zein idatziz ikasleen komunikatzeko gaitasuna hobetzera zuzenduta daude.
Metodologia berriak iaz arlo honetako formazioa egin genuen eta erabiltzeko lehenengo pausuak eman
genituen. Aurten ere horretan aurrera egingo dugu, bai Formazioan, baita erabileran ere.
Gela barruan irakasle guztiok berrikuntzak egin behar ditugulakoan gaude, IKT arloan eta irakaskuntza-
estrategietan. Ikasleengandik erantzun hobea izango dugu baldin eta haien bizitzan erabiltzen dituzten
teknologiak gela barrura sartzen baditugu. Beste alde batetik, gela berean dagoen aniztasunari
erreparatuta, estrategia berriak eskuratu eta erabili behar ditugu, ikasle guztiengana heltzeko, eta denek
arrakasta akademikoa eta pertsonala lortu ahal izateko. Azken arlo hauetan, aurten Formakuntza egingo
dugu.
Koordinazioa: Gai hau ere iazko helburuen artean genuen, eta ez dugu baztertu nahi. Maila
ezberdinetako koordinazioa bilatzen dugu, informazio kanal egokiak izateko. Informazio konpartitzeko
mailak hauek dira: a) inguruko eragileak, b) irakasleen artekoak c) ikasleekin
Gurasoak: Aurreko ikasturtean Koordinazio atalean sartu genituen gurasoak, baina aurtengo Planean
helburu berezi bezala tratatzen dugu, indartu nahi dugu eta. Hezkuntza Proiektuan aipatzen diren zutabe
(ikasle, irakasle, guraso, kanpoko eragileak, irakasle ez diren langileak) guztien arteko koordinazioa landu
nahi dugu, eta gurasoekin iaz emandako urratsak sendotu nahi ditugu.
Harremanak sakondu Ibernalo Ikastolarekin: Betidanik egon da ikasturte bukaerako kontaktua ikasleei
buruzko informazioa trukatzeko, baina Iaz Ibernalo Ikastolarekin harremanak sakondu genituen, eta
maiztasun handiz elkartu ginen. Ikastolako taldea honela osatuta zegoen: zuzendaria, ikasketa burua
eta aholkularia bilera guztietan egon ziren eta idazkaria hainbat bileratan. Institutuko taldea honela
osatzen zen: zuzendaria, ikasketa-burua eta orientatzailea, eta idazkaria ikastolakoarekin txandakatzen
zen. Ikastola eta institutuko partaideez gain, ikastetxe biok daukagun Ikuskaria eta daukagun
Aholkularia ere bileretan egon ziren, haiek izan zirelarik plataforma honen sortzaile eta gidariak. Bilerak
emankorrak izan ziren arlo guztietan, eta agerien dagoen emaitza Hezkuntza Proiektua izan zen.
Aurten ere Urteko Planean sartzen dugu helburu bezala Ibernalo Ikastolarekin lan egitearena, izan ere,
Ikastetxe Publiko Integralaren (IPI) bidea elkarrekin jorratu behar dugu. Batetik, IPI izango dena prestatu
behar dugu ikasturte honetan, eta bestetik ere, bi ikastetxeen artean ikasle guztiei erantzun koherentea
eta osoa eman beharrean gaude.
Gaitasun zientifikoa: Oinarrizkko Hezkuntzan landu behar diren matematika-, zientzia- eta telnologia-
gaitasunak hobetzeko beharra ikusi dugu eta hainbat jarduera diseinatu ditugu arlo hauetan lantzeko.
Hizkuntzen gaitasuna gaztelania eta ingelesean: ikasteko behar duten hizkuntza euskara izanda,
lehenengo helburu bezala jarri dugu, baina ez dugu ahaztu behar gure gizartea gero eta eleanitzagoa
izanda, herritar eleaniztunak behar ditugula. Hau dela eta, gure ikasleek gaztelanian eta ingelesean
komunikatzeko gaitasunak lortu behar dituztela, eta hainbat jarduera egokituko ditugu arlo horiek lantzeko
eta emaitza hobeak izateko.
2. HELBURUAK ETA JARDUERAK
2.1. Helburu orokorrak
1. AHOZKO ETA IDATZIZKO JARDUERAK LANDUZ EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA
IKASLEEN KALITATEZKO KOMUNIKAZIO MAILA LORTZEKO.
2. ESTRATEGIA METODOLOGIKO BERRIAK AZTERTZEA FORMAKUNTZAREN BIDEZ, GELAN
APLIKATZEKO ETA IKASLEEN GAITASUNAK HOBETZEKO.
3. IRAKASLE, IKASLE ETA INGURUKO ERAGILEEKIN AKORDIOEN BIDEZ KOORDINATZEA,
IKASTETXEAREN MARTXAN GUZTION PARTAIDETZA BULTZATZEKO.
4. KANPEZU INSTITUTURA ETA IBERNALO IKASTOLARA ETORTZEN DIREN IKASLEEI HEZIKETA-
ERANTZUN KOHERENTEA EMATEA BI IKASTETXEKO PERTSONEZ OSATUTAKO BATZORDEAK
SORTUZ, IKASLEEK GAITASUN MAILARIK HOBERENA LORTZEKO.
5. ELKARLANA BULTZATUZ, GURASOEKIN HARREMANAK INDARTZEA, IKASLEEN JARRAIPEN
ESTUAGOA EGITEKO.
6. GAITASUN ZIENTIFIKOA GARATZEN LAGUNTZEA LAU URTERAKO PLANIFIKAZIO EGOKIA
EGINDA, IKASLEEN GUTXIENEKO MAILA ZIURTATZEKO.
7. HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA GAZTELANIA ETA INGELESEAN HOBETZEA, AHOZ
ZEIN IDATZIZKO JARDUERAK SISTEMATIZATUZ, IKASLEEN ELEANIZTASUNA INDARTZEKO.
2.2. Jardueren planifikazioa
1. HELBURUA
AHOZKO ETA IDATZIZKO JARDUERAK LANDUZ EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU IKASLEEN KALITATEZKO KOMUNIKAZIO MAILA LORTZEKO.
jarduerakactividades
arduraduna-agenteakresponsable y agentes
denboralizazioatemporalización
baliabideakrecursos
ebaluazioa: adierazleak eta datak evaluación: indicadores y fechas
JARRAIPENA LORPENA
Ikasleek ahozko azalpenak gelan egin, irakasgai guztietan.
AR- MertxeAG- euskaraz irakasten duten irakasle guztiak
2. eta 3. hiruhilabetean.
-arbela digitala-argazkiak-ikasgaiaren eskema-ipuinen laburpenak-egindako lanak...
Txantiloia betemartxoan eta ekainean.UP/ E-1
Ahozko aurkezpenetarako landu diren irizpideak ikasleen %50k erabiltzen ditu.
Galdera luze bat jarri azterketa guztietan. AR. Eta AG. Irakasle guztiok
Ikasturtean zehar azterketak Ikasleek ondo erantzuten dute
Ikasleen % 50k erraztasuna du galdera luzeak erantzuten.
Akats ortografikoak, mailakatuta, irakasle guztiok zuzendu.
AR- Euskara irakasleakEG- irakasle guztiok
2. eta 3. hiruhilabetean.
- Mailakako zerrendaEkainean: euskara irakasleek egindako txostena.UP/ E-3
Ikasleeen % 50k haien mailarako finkatutako ortografia arauak menderatzen ditu.
Irakasleok Formakuntza egin ikasleen arteko euskararen erabilera bultzatzeko.
AR.- Larraitz eta IñakiAG. irakasleok
1. y 2. ebaluazioak - IRALE Formakuntza txantiloia
Irakasle guztiok parte hartu dugu formakuntza saioetan.
IRALE prestakuntza-ikastaroan ikasitakoa praktikara eraman
AR- Larraitz eta IñakiAG. Irakasle guztiok
Ikasturtean zehar IRALE Euskararen erabileraren behaketa eta neurketa maila guztietan egin ditugu.
Gutxienez, euskararen erabilera bultzatzeko estrategia 1 aplikatu dugu maila guztietan.
2. HELBURUA
ESTRATEGIA METODOLOGIKO BERRIAK AZTERTZEA FORMAKUNTZAREN BIDEZ, GELAN APLIKATZEKO ETA IKASLEEN
GAITASUNAK HOBETZEKO.
jarduerakactividades
arduraduna-agenteakresponsable y agentes
denboralizazioatemporalización
baliabideakrecursos
ebaluazioa: adierazleak eta datak evaluación: indicadores y fechas
Formakuntza egin aurten ditugun intereseko bi gairen inguruan: IKT erabilera eta aniztasun handiko geletan lan egiteko unitate didaktikoen diseinua.
Arduraduna: zuzendaritza taldeaEgileak: irakasle guztiak
Asteazkenetan, bi orduko saioetan
- Berritzegunea - Eskola 2.0 eta IKT arduraduna
-Formakuntza orduak bete ditugu.
- Asistentzia parteak
-Irakasleen %100k IKTak erabiltzako klaseko jarduera bat prestatu du.-Irakasleen %100k aniztasun handiko gelan lan egiteko unitate didaktiko bat prestatu du.
Mintegi bakoitzak prestatzen du formakuntzan ikasitakoa zelan eraman gelara .
ARD. Ikasketa burua eta mintegi buruakEG. Irakasleok
Asteroko mintegi bilera
-Barruko sarea-IKT-Txantiloia (M-1)
Ekainean, txantiloia beteta(zer egin dugun, eta zelan)
-Irakasleon %60k IKT erabileran autonomia lortu du.-Irakasleon %60k bere unitate didaktikoa gelan erabili du.
3. HELBURUA
arduerakactividades
arduraduna-agenteakresponsable y agentes
denboralizazioatemporalización
baliabideakrecursos
ebaluazioa: adierazleak eta datak evaluación: indicadores y fechas
INGURUAMendialdean dauden kirol-kultur taldeen informazioa jasotzea horren berri ikasleei eta senideei emateko, bertan parte hartzeko animatuz.
AR. ZuzendariaEG. Irakasleak
Ikasturtean zehar Kartelak, gutunak, dokumentazioa…
JARRAIPENA
Informazioa jaso eta banatu
LORPENA Herrian egindako jardueretan gure ikasle / familien % 20k parte hartu du.
INGURUA“Mendiaaldean” aldizkarian kolaborazioak egin
AR. ZuzendaritzaEG. Hizkuntzetako irakasleak eta ikasleak
Ikasturtean zehar Ordenadoreak eta aldizkaria
Idatzi duguna Ikasleen lanak argitara atera dira eskualdeko aldizkarian.
IRAK.Zikloka/mailaka bilerak egin (orientatzailea + tutorea + zenbait irakasle) eta adostutakoa beste irakasleei jakinarazi eta aurrera eraman.
AR- orientatzaileaAG- Irakasle guztiok
- Mailakako asteko bilerak- Pedagogia Batzordearen asteko bilerak
- Barne sareak idatzita geratzen diren aktak.(Irakasleak-aktak-mailaka)
- Aktetan idatzi-takoa irakasle guztiongana heldu dela konprobatzea galdetegi baten bidez.
-Irakasleen arteko %80k jaso dugu informazioa eta hartutako akordioak bete ditugu.
IRAK.Mintegietan maila bakoitzarako egindako materialak eta azterketak /frogak bildu eta karpetetan sartu (digitalak / papera) eta hurrengo ikasturterako gordeta utzi.
AR. Ikasketa buruaEG. Irakasleok
Ebaluazioa bakoitzaren ostean
Barne sarean dauden karpetak
Karpetak garaiz bete ditugu.
Edozein irakaslek ikusi ahal du gordeta geratu den materiala.
IRAKASLE, IKASLE ETA INGURUKO ERAGILEEKIN AKORDIOEN BIDEZ KOORDINATZEA, IKASTETXEAREN MARTXAN GUZTION
PARTAIDETZA BULTZATZEKO.
IRAK.Material bankua prestatu irakasleok gaixotzen garenean prest izateko zaintzak egitean.
AR. Ikasketa buruaEG. irakasleok
1. hiruhilekoa Ikasketa burutzan dagoen karpeta(digitala/papera)
Prest dugu materiala
IKASLEAKGelako ordezkariekin bilerak egin informazioa trukatzeko.
AR. Ikasketa burua
AG. IkasleakIkasturte osoan, hilean behin gutxienez
Bilera deialdia Bilerak egin ditugu
Ikasleak inplikatuta egon dira ikastetxearen hainbat gaitan.
4. HELBURUA
KANPEZU INSTITUTURA ETA IBERNALO IKASTOLARA ETORTZEN DIREN IKASLEEI HEZIKETA-ERANTZUN KOHERENTEA EMATEA BI IKASTETXEKO PERTSONEZ OSATUTAKO BATZORDEAK SORTUZ, IKASLEEK GAITASUN MAILARIK HOBERENA LORTZEKO
5. HELBURUA
jarduerak arduraduna-agenteak denboralizazioa baliabideak ebaluazioa: adierazleak eta datak
Ibernalo ikastola eta institutuaren artean dauden batzordeetan bilerak egitea ondoko gaiak tratatzeko:
− Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara finkatu nahi ditugun minimoak
− Ebaluazio irizpideak− Dokumentazio akademikoa
AR- ZuzendariaAG- Zuzendaritza eta orientatzailea.
Hilean behin gutxienez eta beharrezkoa den guztietan
Aktak Ekaina: bileren akta karpeta-Minimoak idatzita-Ebaluazio irizpideak-Dokumentazio akademikoa
Ibernalo eta gure ikastetxearen arteko bilerak egin ondoren, landutako gaiak adostuak izan dira
Hainbat jarduera egin ikastetxe biotako ikasleen artean: bertso emanaldiak, euskararen eguna, liburuaren eguna…
AR.ZuzendariaEG. Inplikatutako irakasleak
Egun berezietan programatutakoa
Jarduerak egin ditugu Jarduera bakoitzeko balorazioa egin dugu eta helburuak bete dira % 80an.
Etorkizuneko Ikastetxe Integrala planifikatzea AR. Zuzendaritza taldea 3. hiruhilabetea Ordutegiak, espazioak… antolatu
Lan saio guztiak burutu dira
IPI abian jartzeko planifikazioa eginda dago
Ikastolako eta institutuko arduradunak astero biltzen dira jantokiko jarraipena egiteko.
Ikastolako eta institutuko jantokiko arduradunak
Astean behin Aktak Ekaina: bileren akta karpeta
ELKARLANA BULTZATUZ, GURASOEKIN HARREMANAK INDARTZEA, IKASLEEN JARRAIPEN ESTUAGOA EGITEKO.
jarduerak arduraduna-agenteak denboralizazioa baliabideak ebaluazioa: adierazleak eta datak
IGE batzordekideekin noizbehinkako bilerak egin. AR- ZuzendaritzaAG- IGEko batzordekideak
Hiruhilean behin, gutxienez eta beharrezkoa den guztietan.
Bilera gela eta bileren erregistroa.(UP/ K-3)
Ikasturte bukaerako txostena.
Ikastetxe eta guraso arduradunen artean informazio bilerak egin dira gutxienez hiruhilean behin
Guraso boluntarioekin jarduerak egin ikastetxetik kanpo.
AR- Ikasketa BuruaAG- Guraso inplikatuak, ikasleak eta irakasleak.
Ekintza puntualak urtean zehar.
Informazio orria ikasleentzat eta gurasoentzat.
Ikasturte bukaerako txostena.
Gutxienez hiruhilean behin guraso batek jarduera bat burutu du ikasleekin.
Gurasoak gonbidatu Agenda 21 eta Normalkuntzako jardueretan (bestelakoak ere) parte hartzera.
AR. Programen arduradunakEG Irakasleok eta senideak
Egun puntualak Gonbidapen gutuna
Parte hartzea Gurasoen %10 etorri da.
Irakasle eta gurasoen arteko komunikazioa erraztuko duen tresna bat diseinatzea.
AR. OrientatzaileaEG. Tutoreak eta irakasleak
1. eta 2. hiruhileak
Ikasleen jarraipenera-ko txantiloia
Jarraipen -txantiloia aurten erabili dugu
Ikasleen %30k ikasteko ohiturak eta jarrera hobetu ditu
Gurasoak teknologia berrietara inguratzea: email, sms…
AR. IKT arduraduna EG. gurasoak
Urtean zehan Ordenadoreak, gutunak, web orriak…
Ikastaroa egin dugu Gurasoen % 20k posta elektronikoa zabaldu du
6. HELBURUA
GAITASUN ZIENTIFIKOA GARATZEN LAGUNTZEA LAU URTERAKO PLANIFIKAZIO EGOKIA EGINDA, IKASLEEN GUTXIENEKO
MAILA ZIURTATZEKO.
jarduerak arduraduna-agenteak denboralizazioa baliabideak ebaluazioa: adierazleak eta datak
Ikasmaila guztietako programazioak egokitzea ziurtatzeko
maila bakoitzean hasteko behar dituzten edukiak aurreko
ikasturtean ikusi direla.
Mintegi buruaIrakasleak
1. ebal.Programazioak, testu liburuak, materialak..
Irakasleek programazioak berridatzi dituzte, talde bakoitzeko aurreko ikasturteetako memoriak kontuan hartuta, eta koordinazioa egin dute kurtso hasieran. Urtean zehar ere aztertzen dute eguneroko lana ahuldadeak identifikatzeko eta ikasturte honetan eta hurrengoan konponbideak aurkitzeko.
Maila bakoitzean ikasleen %80ak gutxiengoak lortu dituzte.
Hizkuntza zientifikoa lantzea planifikatzen jakiteko eta
ebazpenak arazorik gabe egiteko.
Mintegi burua Urtean zehar Mintegiko materialaTxantiloia
Maila bakoitzean landu behar duten hizkuntza zientifikoa kurtso hasieran programazioetan sartzea
Ikasleen %80ak testu zientifikoetan agertzen den hizkera zientifikoa ulertzen du eta froga idatzietan hizkuntza hori %70ak erabiltzen du.
Helburua Objetivo 6
HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA GAZTELANIA ETA INGELESEAN HOBETZEA, AHOZ ZEIN IDATZIZKO JARDUERAK
SISTEMATIZATUZ, IKASLEEN ELEANIZTASUNA INDARTZEKO.
jarduerakactividades
arduraduna-agenteakresponsable y agentes
denboralizazioatemporalización
baliabideakrecursos
ebaluazioa: adierazleak eta datak evaluación: indicadores y fechas
Gaztelanizko idazlanak sistematikoki lantzea. Gaztelania irakasleakIdazlanak bi astean behin egin.
Eskola materiala
Txantiloia irakaslearen koadernoan.
Ikasleen % 80k betetzen ditu programazioan agertzen diren irizpideak.
Euskarri askotako entzute-testuak erabiltzea eta elkarrekintzarako jarduerak egitea.
Ingelesa irakasleakBi astean behinAhozko eta ulermen jarduerak egin
Internet, audioak, jolasak, iragarkiak, filmak…
Txantiloia irakaslearen koadernoan
Mailari dagokion komunikazio zereginetan ikasleen % 50k helburua bete du.
Ingelesezko ahozko aurkezpenak gelan egin.Ingelesa irakasleak
Ebaluazio bakoitzean behin
IKT Iraileko programazioetan finkatu dira helburuak eta ebaluazio irizpideak.
Ikasleen % 60k bete ditu programazioetakoEbaluazio-irizpideak.
3.IRAKASKUNTZA JARDUEREN PLANIFIKAZIOA
A. Ohiko irakaskuntza jarduerak ---------------------------------------------
3.1 Ikastetxearen funtzionamendu atalak
EGUTEGIA
IRAILA URRIA AZAROA
As At Az Og Or La Ig As At Az Og Or La Ig As At Az Og Or La Ig
1 2 3 4
3 4 5 6 7 8 9 8 9 10 11 12 13 14 5 6 7 8 9 10 11
10 11 12 13 14 15 16 15 16 17 18 19 20 21 12 13 14 15 16 17 18
17 18 19 20 21 22 23 22 23 24 25 26 27 28 19 20 21 22 23 24 25
24 25 26 27 28 29 30 29 , 31 26 27 * 29 30
ABENDUA URTARRILA OTSAILA
As At Az Og Or La Ig As At Az Og Or La Ig As At Az Og Or La Ig
1 2 1 2 3 4 5 6 1 2 3
3 4 5 6 7 8 9 7 8 9 10 11 12 13 4 5 6 7 8 9 10
10 11 12 13 14 15 16 14 15 16 17 18 19 20 11 12 13 14 15 16 17
17 18 19 20 21 22 23 21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24
24 25 26 27 28 29 30 28 29 30 31 25 26 27 28
31
MARTXOA APIRILA MAIATZA
As At Az Og Or La Ig As At Az Og Or La Ig As At Az Og Or La Ig
1 2 3 1 2 3 4 5 6 7 1 2 3 4 5
4 5 * 7 8 9 10 8 9 10 11 12 13 14 6 7 8 9 10 11 12
11 12 13 14 15 16 17 15 16 17 18 19 20 21 13 14 15 16 17 18 19
18 19 20 21 22 23 24 22 23 24 25 26 27 28 20 21 22 23 24 25 26
25 26 27 28 29 30 31 29 30 27 28 29 30 31
EKAINA Hasiera eta bukaera/ Principio y final de curso
As At Az Og Or La Ig Jaiak eta oporrak/ Fiestas y vacaciones
1 2 Zubiak/ Puente
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16 Asteazkena : 09.00 - 14:00 (autobusera)
17 18 * 20 21 22 23 Ostirala: 09.00 – 14.30 (bazkaldu eta 15.30ean, autobusera)
24 25 26 27 28 29 30 Jornada trinkoa: 9:00 etatik 15:00tara/ Jornada continua
* 1., 2. eta 3. ebaluazioak
3
Ikasturtean zehar izango dugun ORDUTEGIA
Ikasturtean zehar izango dugun ordutegia:
ASTE -LEHENA
ASTEAR-TEA
ASTEAZ-KENA
OSTE-GUNA
OSTI-RALA
09.0010.00
09.0010.00
09.0009.45
09.0010.00
09.0009.50
10.00 11.00
10.0011.00
09.4510.30
10.0011.00
09.5010.40
11.00 11.30 A
11.0012.00
10.3010.45 A
11.0012.00
10.4010.55 A
11.30 12.30
12.0012.30 A
10.4511.30
12.0012.30 A
10.5511.45
12.30 13.30
12.3013.30
11.3012.15
12.3013.30
11.4512.35
B B12.1512.30 A B
12.3512.50 A
14.30 15.30
14.3015.30
12.3013.15
14.3015.30
12.5013.40
15.30 16.30
15.3016.30
13.15
14.0015.3016.30
13.40
14.30
Jardunaldi trinkoarekin dugun ordutegia
Ebaluazioen egutegia
1. ebaluazioa: azaroaren 28an
aurrebaluazioa: urriaren 24an
2. ebaluazioa: martxoaren 6an
aurrebaluazioa: urtarrilaren 30ean
3. ebaluazioa: ekainaren 19an
aurrebaluazioa: maiatzaren 8an
1. saioa 09. 00 09. 55
2. 09. 5510. 50
A 10.50 - 11.05
3.11.0512.00
4.12.0012.55
A12.55 - 13.10
5.13.1014.05
6. 14.0515.00
3
Hezkuntza errefortzua eta laguntza antolatzeko irizpideak
DBHko 1. eta 2. mailan
Euskara, Gaztelania eta Matematikan:
− bi saio egiten dira talde osoarekin (talde lanak egiteko, guztiontzako azalpenak
emateko, irakurmena lantzeko...)
− bi saio banakako lanak egiteko
Gizarte, Natura eta Ingelesean: -saio komun bat -bi saio bikoiztuta
Irakasle berak egiten ditu saio guztiak taldea osotasunean ezagutzeko eta taldearen martxa
eta beharrei aurre egiteko (1. mailan Matematika eta Gizarten izan ezik, hauetan bi saiotan
bi irakasle sartzen dira, posible egin baitzaigu koordinatzea bi irakasle gelara batera sartzea).
1. mailako bikoizketak egiteko erabili dugun kriterioa hau da: Hezkuntza Premia
Bereziko 4 ikasle ditugu eta arlo hauetan egin behar zaizkien egokitzapenak kontuan
hartuta, haiekin jarraipen zehatzagoa egiteko aukera ikusi dugu.
2. mailako bikoizketak egiteko orduan hauek hartu ditugu kontuan:
− talde heterogeneoak sortzea ikasleen ezaugarrien arabera
− neska eta mutilen kopurua berdintsua izatea
− herri desberdinetatik datozen ikasleak nahastea
PROA Plana ere badaukagu, 1. zikloko hainbat ikasle sartuta daude (gaur egun 9). Errefortzu
hau ikastorduetatik kanpo egiten denez (16:35 – 18:00), garraio zerbitzua eragozpena da
beharra daukaten hainbat ikaslerentzat. Arazo honi konponbidea bilatu behar diogu, herri
txikiek dituzten desabantailen zerrendan hau beste bat ez izateko. (Iaz Bernedon sortu
genuen taldea eta ikastetxeak bere gain hartu zuen).
Guneen antolaketarako eta banaketarako irizpideak
2012-2013 ikasturtean maila guztietan arbel digitala badago. Honetaz gain, ikastetxean
dauden bestelako baliabideak eta espazioak talde guztiek erabiltzen dituzte (irakasgelan
dagoen txantiloian begiratu behar da ea gela hori libre dagoen): Musika gela, Informatika
gela, Ikus-entzunezkoen gela.
Jantokia, kiroldegia eta futbol zelaia Ibernalo Ikastolarekin konpartitzen ditugu:
ordutegiak antolatuta daude espazio hauek nork bere orduan erabiltzeko, baina 2011-2012
ikasturtean astelehenetako jolastordua une berean jarri genuen eta arazorik sortu ez dela
ikusita, 12-13 ikasturtean ere honela jarraituko dugu. Egun horretan, hala ere, frontoian
33
eta futbolzelaian mugak ipinita daude, bestelako inguruetan ikastetxe bietako ikasleak
elkarrekin egon daitezke.
Irakasleria eta tutoretzen banaketa
IZEN ABIZEBAKNOMBRE Y APELLIDOS
KARGUACARGO
ORDU GUTXI REDUC. HOR
ZIKLO/DEPARTAMENTUACICLO-DEPARTAMENTO
Amaia Aginaga Goikoetxea Mintegi Burua / jefe dep. Hizkuntzen mintegia
Eva Solaun Unzaga TUTOREA 1. MAILAN “
Kontxi España Olabarri TUTOREA 4. MAILAN “
Eduardo de Mugica Osaras “
Eduardo Gorroño Ugaldea TUTOREA 4.A Gizarte mintegia
Rosa Gaviria Urra TUTOREA 2. mailan Zientzien mintegia
Larraitz Aierbe Zuriarrain TUTOREA 3. MAILAN “
Eli Irastorza Apaolaza Mintegi Burua “
Andoni Arrizabalaga Bazkalan “
Eritz Vizcaya Ozaeta IKT arduraduna “
Miguel Angel Díaz de Cerio Zurbano Orientatzailea Orientazioa
Nahia García Gómez Pedagogia Terapeutikoa “
Xabier Aginaga Arozena Idazkaria eta Mintegi Burua Gizarte Mintegia /
Cristina Etxeberria López de Heredia Ikasketa burua Hizkuntzak / Lenguas
Mertxe Azkarraga Biguri Zuzendaria Hizkuntzak / Lenguas
3 OOG-ren partaideak [titularrak]
IZEN ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOSTALDEA / GRUPO
irak / profes. ikas / alumn guras / fam adm-zerbitz udal / ayto
Mertxe Azkarraga BiguriCristina EtxeberriaXabier Aginaga Arozena1. Eduardo Gorroño X2. Eli Irastorza X3. Larraitz Aierbe x4. Nahia García – x5. Miguel Angel Díaz de Cerio x6. Rosa Gaviria x7. Amaia Aguinaga x8. Eva Solaun x9. Kontxi España x10. Eritz Vizcaya x
1. Álvaro García x2. Ivo Tsvetanova x3. Unai Pérez de Arriba
1. M. Isabel Resines X2. M. Angeles Dorado X3. Cristina Quintana X4. Jose Miguel Quintana X5. Julia López de Juan Abad X6. Jon Basterra X7. Aitor Gorospe X8. Enrique Pérez de Arriba X9. Okón Martínez de Alegría X10. Ainhoa Zabaleta X11. M.Asun Quintana X12. Susana Díaz x
Elena García de Vicuña García x Santos Gómez de Segura Quintana x
3.2. Ikastetxearen proiektuak eta programak
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA
Ikastetxean euskararen erabilera bultzatzeko programa da. Mendialdean euskarak duen
egoeran oinarrituta (eta jarri dugun helburutariko bat lortzen laguntzen digulako),
ezinbesteko lana egiten da proiektu honetan.
Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:
1. Hiztun kopurua haztea.
2. Erabileraren maiztasuna handitzea.
3. Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
4. Areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.
Aipatutako xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan: ikasleak,
irakasleak, gurasoak... Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa
sustatu nahi ditugu programaren bidez.
3
ESKOLAKO AGENDA 21
Ingurumen-hezkuntza programa denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte aktiboa hartzeko: ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da xede nagusia.Ikasleen formakuntzan garrantzi haundikoa dela pentsatzen du zentroak, are gehiago bizi diren eskualdean bizita NATURA baita hemen protagonista.Programaren ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira:
• Eskola eta udalerriaren arteko lana. (Ingurugiroko teknikariaren aholkularitza eta foro munizipala).
• Hezkuntza komunitatearen partaidetza: ikatetxe osoa, gurasoak,….• Ikastetxearen kudeaketa arduratsua eta iraunkorra.• Curriculum-aren berrikuntza.
KanpezuBHI 08-09 ikasturtean hasi zen lan egiten Eskolako Agenda 21 programan.2009 ikasturtean Mendialdeko udalerri guztiak zeuden Tokiko Agenda 21 barruan.10-11 ikasturtean Maeztuko eskola ere sartu zen, eta berarekin koordinatzen gara, inguruko beharrak hobeto ezagutzeko, elkar laguntzeko, …eta ikasturtean zehar landuko dugun gaia adosteko.
12-13 ikasturtean ELIKADURA JASANGARRIAIkasturte honetarako helburu hauek markatu ditugu, eta segidan daude horiek lortzeko erabiliko ditugun tresnak, ekintzak, baliabideak,……Kurtso bukaeran egingo dugu guzti honen balorazioa.
HELBURUAK HELBURUAK LORTZEKO EKINTZAK NORI ZUZENDUA
1.- Ikasleei aurreko urteetako konpromisoak gogoratu eta betetzeko ahaleginetan jarraitu.
Ikasle eko-ordezkarien bidez , tutoretza batean gogoratu eta gelako kortxoan jarri.
DBH guztia
2.- Kontsumo eta elikadura jasangarriago baten aldeko hezkuntza bermatuko duten egokitzapenak egin programazioetan.
Mintegi bileren bidez irakasle guztiei aurkeztu ikasturte honetarako gaia, eta denon arteko elkarlanaren beharra azaldu. Sarean dagoen Agenda 21 karpetan denok, erabili ahal izango dugun material jarri.
Irakasle guztiak
3.- Beste urteetatik lantzen ditugun hainbat ohitura, jarduera, funtzionamendu,…….jasangarri gogoratu eta betetzeko ahaleginetan jarraitu. (Hondakinak sailkatu eta ikastetxetik ateratzeko plana, gela txukunenaren lehiaketa, kotxeak konpartitzea, energia murrizteko ohitura arduratsuak izan, kafe makinak berrerabiltzeko ontziak erabili, paperaren kontsumoa kontrolatu, paper birziklatua erabili,……..)
Ikasle eko-ordezkarien bidez geletan, mintegi bileren bidez irakasle guztiei, langile ez irakasleei ahoz eta gurasoei kurtsoko lehenengo bileran gogoratu, ezagutzera eman eta lanean jarraitzera animatu.
Hezkuntza komunitate osoa
4.- Beste urteetatik lantzen ditugun hainbat ekintza, tailer, programa,….gogoratu eta jarraitzeko bidea ireki.
Gaiarekin zer ikusia duten artikuluak landu, bideoak eta aurkezpenak ikusi eta landu,……..(ahal den neurrian ikasgai guztietan)
DBH guztia
Papera egiteko tailerra (Tekno ikasgaiaren barruan)
1. DBH
Berrerabilitako materialekin jostailuak eta tramankuluak egin. (Tekno ikasgaiaren barruan)
1. DBH
Hazien tailerra (Aurten 4. DBHkoek EZ, egina dutelako, Hiritartasuna eta Etika ikasgaiaren barruan)
2.DBH
Ibaialde kanpaina3. DBH
Xaboi tailerra (Aurten EZ, bi urtean behin egingo dugu, Natur zientzia ikasgaiaren barruan)
----------
5.- Ikasleengan eta ondorioz ikas komunitate osoan, kontsumo eta elikadura arduratsu baten aldeko ohiturak hartzearen alde lan egin:• Bertako produktuak eta
produktoreak ezagutuz.• Bertako produktuak ezagutzen
eta baloratzen erakutsiz.• Nekazaritza ekoizpen
desberdinak ezagutuz eta baloratuz.
• Kontsumitzen ditugun produktuen jatorriaren eta ustiatzeko ereduaren inguruan hausnarketa eginez.
• Udalerri eta famili mailan, kontsumitzeko ohiturari buruz hausnarketa eginez.
• Elikadura subiranotasuna, bertako produktuak, tokian tokikoa eta garaian garaikoa, produktuak saltzeko bide berriak ezagutu.
Landatur programarekin batera Mendialdeko hainbat ustiategi bisitatu ( San Bizenteko gazta, Orbisoko baratza eta Kanpezuko arrautzak)
2.zikloa
Mutrikuko institutuan “Acuicultura” zentroa, herriko museoa , eta kontserbera bat bisitatu.
2. zikloa
Gosari osasuntsua landuz: tutoretzan eta heziketa fisikoan
DBH guztia
Udalerri mailan, elikadura jasangarriaren inguruko diagnostikoa eginez.
1.zikloa
www.izkinatural.com orrialdearen egitasmoa azalduz, eta Mendialdeko beste komertzializazio eredu batzuk.
DBH guztia
6.- Gurasoekin hainbat ekintza egin: denon arteko konpromezua eta elkarlana bultzatuz bertako eta ingurukoaren balioa indartzeko.
Mendialdeko basozaina den Kike Pérez de Arriba aitarekin: Ibaiaren inguruan modu praktikoan egindako tailerra.
1.zikloa
Trufan aditua den Asun Quintana amarekin, trufa biltzera joan.
1.zikloa
Kanpezuko Jon Basterra aitarekin erlontziak bisitatu eta ezagutu.
1.zikloa
ANIZTASUNAREN TRATAERA
Aurten arlo honi arreta eman ahal izateko hauen bidez egiten dugu:
HIPI: hizkuntzan laguntzeko ditugun orduak talde txikiagoak egiten erabiltzen ditugu.
DBHko 1. mailan, batez ere, ikusi genuen laguntza honen beharra eta talde honetan
desdobleak egin ditugu euskaran/gaztelanian laguntza emateko beharra duen ikasleari.
PROA: Aurretik aipatu dugu ikastorduz kanpoko baliabide hau. Ezinbestekoa ikusten dugu
daukagun ikasle tipologiarekin (gaitasunak, egoera pertsonalak...).
HBSP/ PREE: Azken ikasturteetan ikasleei laguntzeko baliabide hau izan dugu. 12-13
ikasturtean ez dugu lortu, eskaera egin eta baldintzak bete arren. Irakasleen aldetik
ahalegin handia egiten ari da ikasturte honetan errefortzuak mantendu ahal izateko.
3.3. Irakasleen prestakuntza (Formazioa)
Ikastetxearen prestakuntza-proiektu edota ekintzak [deialdi ezberdinen barruan]
11-12 ikasturtean Hezkuntza Sailak zabaldu zuen “HEZKUNTZAKO PRESTAKUNTZA- ETA BERRIKUNTZA-
PROIEKTUA” aurkezteko aukera eta gure ikastetxeak honelakoa aurkeztu zuen:
- Aniztasun handia dagoen taldeetan klase emateko estrategia metodologikoak ezagutu eta praktikara eraman, IKTak erabiliz eta euskararen erabilera bultzatuz.
Proiektu honetan, gaur egun irakaskuntzan ditugun kezketariko batzuk agertzen dira (gure Urteko Planean ere
islatuta geratzen direnak). Honengatik Formakuntza gai hauetan egingo dugu, bai asteazkenetan horretarako
finkatuta daukagun ordutegian, bai eta hainbat mintegi bileretan ere. Honela egingo dugu:
GAIA NOIZ
IKT / ESKOLA 2.0− Arbel digitala: Smart notebook
− Baliabideak ezagutu− edukiak sortu− agrega, ...
− Google Apss− Ikastetxeak Googlen duen dominioa− Web orria eta Bloga
1. eta 2. hiruhilabetekoan:- irailaren 6an, Formakuntzan- urriaren 3an, Formakumtzan- azaroaren 14an, F.- abenduaren 12an, Mintegietan- otsailaren 20an, F.- martxoaren 27an, F.- maiatzaren 29an, F.
ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK
- Eskola inklusiboa:− Unitate didaktikoak aniztasun handiko geletan
2. hiruhilabetekoan:
- Abenduaren 12an, F.- Otsailaren 13an, F.- Martxoan, Mintegietan
IRALE
- Euskararen erabileraren diagnostikoa
- Euskararen erabilera bultzatzeko estrategiak
1. eta 2. hiruhilabetekoan:
- Urriaren 17an, F- Urriaren 31an, F- Azaroa-abendua, Mintegietan- Urtarrilaren 23an, F.- Martxoaren 13an, F
3
3B. IRAKASKUNTZA-JARDUERA OSAGARRIEN PROGRAMA
EkintzaJarduerak duen HELBURU zehatza
Arduraduna Antolatzailea TaldeaData/Ordua
Lekua Finanziazioa
(U.Pko helburuekin duen lotura)
Gure inguruko herri bat ezagutu
Denok elkar ezagutu eta erlazionatu
(1. eta 3.)
Zuzendaritza taldeaZuzendaritza Taldea
Denak Irailak 21 Lagran Institutua
Barnetegian egun batzuk pasa
Euskara lantzea
(1.)
Normalkuntzako arduraduna
Normalkuntza taldea
1- 2 D Irailak 24tik 27ra Lemoiz Delegaritza, AMPA eta familiak
Landatur: Inguruko nekazal eta abeltzain ustiategiak bisitatu
Kalitateko produktuak merkaturatzeko baserritarrak egiten ar idiren lana erakustea: eusko label, jatorrizko izendapena eta ekoizpen ekologikoa(1., 2. eta 3.)
Agenda 21 Agenda 21 2. zikloa Urriak 15 Mendialdean Agenda 21
Begi Tristeak, ezagutu nahi duzu?
Gatazka edo gerra egoeretan bizi diren ume eta nerabeen bizipenak ezagutu.
(1., 2., eta 3.)
Orientazio mintegiaOrientazio mintegia
DenakUrriak 23
(12:00-13:30)Kanpezuko
gizarte-etxeanSave the children ONG
Gorbeiako parkea bisitatu
Uraren garrantzia eta aintzinako teknologia eta tresneriaren ezaugarriak aztertuko dute Zeanuriko errota bisitatzean.(1. eta 2. )
Gizarte mintegia Gizarte mintegia 2. ziklokoak Azaroak 30 Zeanuri-Areatza Familiak
Euskara eguna
Euskararen presentzia modu ludiko baten bidez indartu
(1., 2., 3., eta 4.)
Normalkuntzako arduraduna
Normalkuntza Taldea
Denak Abenduak 21 Institutoan
EkintzaJarduerak duen HELBURU zehatza
Arduraduna Antolatzailea TaldeaData/Ordua
Lekua Finanziazioa
(U.Pko helburuekin duen lotura)
Gazteen artean: sida eta sexualitatea
Sexualitatearen bitartez izan daitezkeen arriskuen informazioa eta prebenzioa
(1,, 2, eta 3.)
Orientazio mintegiaOrientazio mintegia
4. mailakoakAbenduak 10 (11:30-13:30)
Institutuan
Kanpezuko Udala
Kanpezuko udala ezagutu: bere antolamendua, sailak, eguneroko lana, ardurak…
(2. eta 3.)
Gizarte Mintegia Gizarte Mintegia 3. mailakoakAzaroan edo Abenduan
Kanpezu
Kanpezuko Eliza eta Erdi Aroko Harresia
Kanpezuko eliza gotikoa ezagutu eta Erdi Aroko harresiaren aztarnak aztertu.
(2. eta 3.)
Gizarte Mintegia Gizarte Mintegia 2. mailakoakAbenduan edo
UrtarrilanKanpezu
Egun bat pasa eskiatzenBeste kirol mota bat praktikatzea
(1., 2. eta 5.)Gorputz Heziketa
Gorputz Heziketa
Denak Otsailean Valdezkaray AMPA eta familiak
Autoestima lantzeko tailerra
Nork bere burua gehiago ezagutzea, estimatzea, errespetatzea eta maitatzea.
(1., 2. eta 3.)
Orientazio mintegiaOrientazio mintegia
1. mailakoak Institutuan
Emozioak lantzeko tailerra
Nork bere emozioak ezagutzea eta era positibo batean bideratzea.
(1., 2. eta 3.)
Orientazio mintegiaOrientazio mintegia
1., 2. eta 3. mailakoak
Institutuan
Tabako eta Alkohoa
Tabako eta alkoholaren eragina ezagutzea
(1., 2. eta 3.)
Orientazio mintegiaOrientazio mintegia
3. mailakoak Institutuan
EkintzaJarduerak duen HELBURU zehatza
Arduraduna Antolatzailea TaldeaData/Ordua
Lekua Finanziazioa
(U.Pko helburuekin duen lotura)
Sexualitateari buruzko tailerra
Afektibitateari buruz hainbat hausnarketa egin.
(1., 2. eta 3.)
Orientazio mintegiaOrientazio mintegia
2. eta 4. mailakoak
2 saio 2 ordukoak Institutuan
Hazien tailerra
Ikasleei baso eta nekazaritza bioaniztasunaren ezagutza gerturatu eta bere beharra baloratu, bertako haziak ereiteak duen garrantzia azalduz. Hazi transgenikoak ezagutu eta hauek erabiltzearen ondorioak(1., 2. eta 3.)
Agenda 21 Agenda 21 2. mailakoakMartxoak 7(14:30-16:30)
Zentroan
Enpresa bat bisitatu
Enpresa bateko funtzionamendua ezagutu (eguneroko kudeaketa, produkzioa, antolamendua.
(1?., 2., 3. eta 5.)
Gizarte Mintegia Gizarte Mintegia 3. mailakoakOtsailan edo Martxoan
Kanpezun
Inguruko nekazal eta abeltzain ustiategiak bisitatu
Inguruko nekazal eta abeltzain ustiategiak bisitatu, bertakoa baloratzeko.
(2., 3. eta 5.)
Agenda 21 Agenda 21 1. ziklokoak Urtean zehar Mendialdean
Ibaialde kanpaina Mendiadeko basozainarekin(Kike) bisita
Gure inguruko erreka, bisitatu eta aztertu bere inguruko bioaniztasuna ezagutu.
(2., 3. eta 5.)
Natur zientziakZientzia mintegia
1. ziklokoak Udazkenean Kanpezun
Euskararen EtxeaEuskararen historia ezagutu
(1., 2. eta 3.)Normalkuntza Normalkuntza 2. ziklokoak Martxoak 21 Bilbon Normalkuntza
Arrikrutz-Oñatiko Kobak edo Ekain-eko Kobak bisitatu
Kobazuloa bisitatu eta inguruan dauden elikagai ekologiko produkzioak ikusi
Gizarte mintegia eta Agenda 21
Gizarte Mintegia eta Agenda 21
1. ziklokoak Udaberrian Oñati edo Zestoa Agenda 21
EkintzaJarduerak duen HELBURU zehatza
Arduraduna Antolatzailea TaldeaData/Ordua
Lekua Finanziazioa
(U.Pko helburuekin duen lotura)
Gasteizko zentroak bisitatu
Aurre-matrikula egin aurretik zenbait zentro ezagutu.
(1. eta 3.)
Orientazio mintegia Miguel Angel 4. mailakoak Apirilaren aldean Gasteiz Delegaritza
D’ELIKATUZ
Goierri eskualde iraunkorrean lantzen den elikadura osasuntsua eta Ordiziako azoka bisitatu..
(1., 2. eta 3.)
2. ziklokoak Udaberrian Ordizian Agenda 21
Gela txukunena duten ikasleek saria jaso
Urtean zehar gelak txukunak eta garbiak mantendu
(1., 2. eta 3.)
Agenda 21Ziklo bakoitzeko talde bat
Ekainaren aldean Gamarra Agenda 21
4. Hezkuntza-komunitateari informazio plana
Hezkuntza-komunitateari informazioa helarazteko bideak: bilerak, elkarrizketak, bisitak, informeak, aldizkariak, web gunea, posta elektronikoa…Canales de información a la comunidad educativa: reuniones, entrevistas, visitas, informes, revistas, página web, correo electrónico…
1. Guraso bilera orokorra: ikasleei ematen zaien gutunaren bidez.
2. Gurasoekin, banakako bilera: telefonoaren bidez / oharraren bidez.
3. Noten boletina: e-Inikan inprimatu eta gero, ikasleei ematen zaie. Gurasoek sinatuta ekarri
behar dute bueltan.
4. Ikastetxetik kanpo egiten ditugun jarduerak: ikasleek oharra eramaten dute etxera, bertan
adierazten da irteerak zer helburu duen, non eta noiz egingo den eta zer material berezi behar
duten. Gurasoek irteteko baimena sinatu behar dute.
5. Irakasleen arteko informazioa, ikasleei buruzkoa: mailakako bileretan tratatzen da eta hor
6. irakasle guztiok batzen ez garenez, beste irakasleei zabaltzen zaie modu desberdinetan
(kutxatiletan, gmailez…). Beharrezkoa ikusten denean, bilera berezia egiten da talde horretan
irakasten dugun irakasle guzti-guztiok egon ahal izateko.
7. Irakasleen artean, baina funtzionamenduari buruzkoa: Mintegi Buruen bileran tratatzen da eta
mintegi bakoitzeko bileretan zabaltzen zaie irakasle guztiei.
8. Ikasleekin: haiek egindako proposamenak tutoreek jasotzen dituzte eta bestela ere, beharra
ikusten denean (noizbehinka) bilera egiten dute ikasketaburuarekin.
9. Ikasleek egindako lanak: sarrera nagusian jarritako paneletan/goiko korridorean ikusgai ipintzen
dira.
10. Mendialdea Aldizkarian: hiruhilean behin (?) argitaratuko dituzte ikasleek idatzitako artikuluak.
4
5. Eskolako zerbitzuak
Kanpezu institutuak eskolak emateaz gain, eskaintzen dituen zerbitzuak JANTOKIA eta GARRAIOA dira.
Zerbitzu hauen kudeaketa Ibernalo Ikastolak egiten du.
Ikasle garraiatuak 30 dira, 4 lineatan antolatuta (Kontrasta, Urturi, Lagran eta Apellanizetik aterata), eta
jantoki erabiltzaileak 33 dira.
JANTOKIA: 33 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua, gehienak garraio erabiltzaileak dira.
Gure irakasle bat arduratzen da jantoki garaiaz ( Eva Solaun), eta Maggie enpresak monitore bat kontratatzen
du (Garbiñe López de Alda) gure ikasleeei zerbitzua emateko.
Jantokiko jarraipena errazteko bi motatako bilerak egiten ditu arduradunak: 1. Astean behin Ibernalo
ikastolako arduradunarekin; 2. Bi astean behin Maggie-ko begiralearekin.
Garrantzi handiko atala iruditzen zaigu jantokiarena: elikadura-heziketa egiten dugu, eta jarrerak ere lantzen
dira: mahaietan eta patioan ikasleen arteko harremanak , ordena, janariarekiko errespetua. eta garbiketa.
Gainera, ikasleei eskatuko zaie denetarik jateko edo, behintzat, dastatzeko. Hau dena neurtuko da begiralea
eta arduradunaren arteko bileretan. Gurasoei balorazioa jakinarazten zaie ebaluaketa eta pre-ebaluaketako
txostenetan.
Horretaz aparte, interesgarria iruditzen zaizkigu klaseko ikasgaietan eta jarduera osagarrietan (Landatur,
Hazien tailerra, Inguruko ustiategiak eta D’elikatuz) egin ahal diren ekarpenak elikadura osasungarriko
kontzeptua lantzeko).
Elikadura dela eta, uste dugu menuen atalean kalitateko beherakada nabaritu dela.
GARRAIOA: 30 ikasle etortzen dira autobusez gure ikastetxera. Garraioa Ibernalo ikastolarekin konpartitzen
dugu, hori dela eta egutegi eta ordutegiak ere berdinak ditugu. Azpimarratzekoa da ikasle garraiatuen
kopurua, erdia baino gehiagok autobusa behar dute eta. Hau oztopoa izaten da ordutegiz kanpoko edozer
antolatu nahi dugunean, eta hainbat ikasle oso gazte gutxi dagoen herrietan bizi dira, eta inolako eskaintza
kulturala edo aisiarena ez dagoen herriak dira.
5
6. Ekonomia-kudeaketarako plana
Finantza baliabideen banaketaren irizpideak
a) Derrigorrezkoak direnak: argia, telefonoa, gasa, ura…lehentasuna dute
b) Ikastetxeko hornidura: telefono zentralita berria,…
c) Mantenimendua.
d) Tresneriaren alokairua: fotokopiagailua.
e) Hornidura: mintegietako materiala, eskolako material orokorra, plastika eta teknologiako
materiala
f) Ekintza osagarriak: ekintzaren arabera irizpideak ezberdinak dira
g) Garraioa: irteerek presupuestoaren zati handi bat jaten dute
h) Ustegabeko gastuak
Ikusten denez, hornidura eta mantenuak diru asko eskatzen du eguneroko lanaldia betetzeko , hala ere
ikasleei begira eta urteko planeko helburuak bete ahal izateko eskolak behar den diru inbertsioa
ziurtatzen du.
Ekonomia-kudeaketaren arduraduna/k
Zuzendaritza taldea eta idazkaria Xabi Aginaga
Sarrera iturriak Fuentes de ingreso
Hezkuntza Saila: urteroko diru-sarrera: 39300 €
- Funtzionamendurako diru-sarrera: 29000 €
- Ekipamenduak : 5000 €
- Hezkuntza esperientziak: 4500 €
- Liburuak : 800 €
Beste administrazio publikoak: 950 €
- EVE 950 €
Beste jatorriko diru sarrerak: proeiktutako diru-sarreak (agenda 21, normalkuntza ,liburu solidarioa...)
- proiektuetako diru-sarrera: 800 €
Beste jatorrikoak:
- guraso elkartea: 2500 €
- testu-liburuak (ikasleen sarrerak): 1200 €
6
Gastu aurreikuspena
- hornidura gastuak: 20000 €
o argia 4000 €
o erregaia: 11.000 €
o material didaktikoa (teknologia, plastika…): 2500 €
o segurtasuna (alarma, igogailua…) 1500 €
o telefonoa 1000 €
- konponketak: 5000 €
- beste zerbitzuak: 12700
o bulegoko materiala: 1500 €
o testu-liburuak: 1400 €
o informatika materiala: 1800 €
o proa, eskia, irteerak… 9000€
- ekipamendua: 5000 €
- bestelakoak…
Kontrol sistemak, gastuen justifikazioa eta erregistroa
-Hezkuntza Sailak zehaztu dituenak :urteko aurrekontuak, kontuak, balantzeak kudeaketa ekonomikorako
aplikazioaren bidez egiten dira.
-Idazkaritza eta mintegi buruak arduratzen dira beharrak kudeatzen: albaran eta faktura guztiak
idazkaritzatik pasatzen dira artxibatzeko eta aplikazioan erregistratzeko.
- faktura guztiak, oniritzia eman ondoren, sinatu eta erregistratu egiten dira.
- ekintza osagarriak planifikatzen irizpide ekonomikoak kontutan hartzen dira.
- hornidura –gastuak hiruhilabetero zuzendaritza taldeak jarraipena egiten du: argia, telefonoa,
fotokopiak…
Jarraipena, bilera kopurua, datak…
Urtean bitan, egiten da kudeaketa ekonomikoaren memoria, ekonomi batzordean eta OOG. bileretan:
urtarrila eta ekainean.
Puntualki klaustro edo AMPAko arduradunekin behar ekonomiko eta gastuen jarraipena egiten da.