2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan...

12
Kautxoaren injekzio prozesua ordenagailu bidez simulatzen 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7.urtea 6-7 2010eko datu sozioekonomikoei gainbegiratua Okamikako industrialdea, besteentzat ispilu Xemein elektrik: premiei erantzuten eta hazten ALEX ARRILLAGA [ LEARTIKER. LEA ARTIBAI IKASTETXEA S.COOP .]

Transcript of 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan...

Page 1: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

Kautxoaren injekzioprozesua ordenagailu

bidez simulatzen

2011ko MARTXOA

22. ZK. • 7.urtea

6-7

2010eko datu sozioekonomikoei

gainbegiratua

Okamikakoindustrialdea,

besteentzat ispilu

Xemein elektrik:premiei erantzuten

eta hazten

ALEX ARRILLAGA[ LEARTIKER. LEA ARTIBAI IKASTETXEA S.COOP. ]

Page 2: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

AURKIBIDEAEditoriala

Enpresak sortzen

Ikuspegia

Bertoko enpresak ezagutzen

Behatokia

Leihatila

0033

0044 -- 0055

0066 -- 0077

0088 -- 0099

1100 -- 1111

1122

HAZI aldizkaria

ARGITARATZAILEA:Azaro Fundazioa

LEGE GORDAILUA: BI-804-05

EGOITZA: Xemein Etorbidea 12-A48270 MARKINA-XEMEIN

TELEFONOA: 94 616 91 72Faxa: 94 616 92 17

E-POSTA: [email protected]@leartibai.com

TESTUAK ETA ARGAZKIAK: Hitza, Leartibai Garapen

Agentzia eta Azaro FundazioaDISEINUA ETA MAKETAZIOA: 11 BARRI

WEBGUNEAK:www.azarofundazioa.com

www.leartibai.com

Page 3: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

Ezagutza. Oinarria. Esperanza 2013 proiektuko helbu-ruak lortzeko oinarri sendo bat behintzat. Esperientzia,balore, informazio eta «know-how»aren nahasketa da

ezagutza. Baina ez da hor bukatzen: oinarri honek esperien-tzi eta informazio berria jasotzea ahalbidetzen digu, eta ekin-tzetarako baliagarri zaigu. Arazoak modu eraginkorrean kon-pontzeko gaitasuna ere bada ezagutza.

Eman daigun beste pauso bat. Ezagutza bultzatu eta sortzerabegira eraturiko jarduera Ikerkuntza eta Garapena da, epeluzerako emaitza eta aplikazio berriak sortzea, berehalakoetekinen helburua alde batera utzirik. Oinarrizko ikerkuntza-tik abiatuz, ikerkuntza aplikatura eta garapen esperimentale-ra jauzi eginez. Hau da, lortutako ezagutza teorikoetan oina-rrituz, saiakuntza sistematikoak eginez, produktu berriak sor-tu edo daudenak hobetzera bideraturiko ikerkuntza.

Gogora dezagun Esperanza 2013 proiektuko abiapun-tuko hausnarketa. Enpresa berriak edo jarduerak sortu be-har ditugu eskualdean eta eskualderako (Azaro Fundazioareneta Leartibai Garapen Agentziaren helburua). Horien artean,berebiziko garrantzia dute oinarri teknologikodun enpresek.Baina «oinarri teknologikoa» nola lortzen da ba? Ikertuz.Erraz daukagu, orduan, etxean bertan daukagu material poli-

meriko eta elikagai teknologikoetan ikerketara zuzendarikojarduera (Leartiker). Eta, are gehiago, ikasketa unibertsita-rioak eskaintzen dira Lea Artibai Ikastetxean. Eta hauen bai-tan, doktoretzak lortzeko erronka. Ikertuz ezagutu, ezagu-tuz ikertu, ikertuz berritu, berrituz hezi… amaierarik ga-beko zirkulu aberatsa. Zirkulu borobil honek, osotasunhonek, ematen dio zentzua, ezbairik gabe, gure proiektuari,elkarlanean lan egiteak helburura hurbiltzen gaituelako.

Bultzatu ditzagun, ba, doktorautza batzuk, ikerketa lerroenoinarria eta etorkizuna bermatuko baitute. Aplikatu dezagunezagutza hori enpresetan, eta hor ikasitakoa bueltatu daigunhezkuntzara berriro. Garatu ditzagun oinarri teknologikodunproduktu berriak enpresekin, etorkizuneko jarduera berrienoinarri izan daitezen.

Epe luzeko inbertsioak dira doktorautzak, dudarik gabe. Gurekasuan, 2002an definitu eta hasiera eman zitzaion tesia de-fendatu berri du Alex Arrillagak: «Modelling Vulcanizationand Rheological Processes during Injection Moulding of Rub-ber Mixes using CAE». Zorionak, Alex, urte hauetan guztie-tan jarritako gogo, esfortzu eta kemenagatik. Zure doktore-tzarekin denok irabazi dugu, Esperanza 2013ko helburuaklortzen lagunduko digun heinean.

EDITORIALAElkarlanean lan eginez, helburura hurreratzen

BABESLEAK

Produktu hau Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horrenfinantzaziorako funtsen %50 EGIFek eman du (POPV 2007-2013)

Page 4: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

“Sukaldean ondo ibiltzen hasi nintzenetik

neure bostean zer edo zer egiteko gogoa

eduki dut”. Joseba Bergara Akele jatetxeko

arduradunaren «aurkezpen txartelean» ja-

tetxe ezagunen erreferentzia ageri da. Bo-

roa, Zuberoa eta Martin Berasategi daude

Bergarak lan egin duen jatetxeen zerrendan,

beste batzuekin batera. «Honek denak balio

izan dit esperientzia eta konfiantza hartze-

ko», adierazi du. 2010eko udatik bere kaxa

dihardu, Berriatuan. Hamar urterako hartu du

errentan, izena egin eta ezagutzera ematea

helburu hartuta. Eta helburu hori betetzen

doa, itxura denez. «Eskualdetik datozen be-

zeroek errepikatu egiten dute, eta, gutxika-

gutxika, kanpotik ere badatoz».

Akelera datozenek euskal bazkari tradizio-

nala aurkituko dute, aurkezpen zainduare-

kin, hau da, korte klasikoa daukaten jateko-

ak, baina beste era batera aurkeztuta. Ber-

garak mimoz zaintzen ditu osagaiak.

«Momentu honetan Euskal Herri mailako

okelarik onena daukagu. Ahalegintzen gara

produkturik onenak prezio egokienean es-

kaintzen». Ez hori bakarrik. Bezeroen beha-

rrizanak ere aintzakotzat hartzen ditu. «Adi-

bidez, saltsa berdea egitean irinarekin barik

patatarekin egiten dut, zeliakorik badator

ere. Jendeak zer jaten ari den jakin nahi du»,

argitu du. Hori bai, beti-betiko jateko horiek

betiko eran eskatzen dutenentzat ere bada-

go aukera. «Nik bilatzen dudana da ahalik

AKELE

04 2011ko MARTXOA • 22. zk. hazi

Betiko jatekoa beste erabatera eginda Akelen

[ JATETXEA - BERRIATUA ]www.akele.es

Urte asko daramatza Joseba Bergara ondarrutarrak su eztitan sukaldaritza for-

mazioa lantzen. Ikasi duen guztiaz gozatzeko aukera dago Akele jatetxean, Be-

rriatuan.

Joseba Bergara, Akele jantokiaren erdian.

eta gusturen lan egitea eta ahal den heinean

bat etortzea jendearen gustuekin». Asmo ho-

riei guztiei begira, sormena martxan dauka.

Leartibai Garapen Agentziak «asko-asko» la-

gundu dio, diru laguntzak bideratzen eta bi-

deragarritasun planak egiten. Familiak ere

bai. Oztopoak ere egon dira, hala ere; «han-

diena, langile profesionalak bilatzea kosta

egiten dela, ostalaritza gogorra da eta».

Pauso bat da Akele Joseba Bergararentzat,

lehenengo pausoa. «Ahal denik eta jatetxe

handiena nahi dut, baina zerbitzua zainduta.

Hemendik denak perfektu irten behar du,

neuk nahi dudan moduan». Motibazio faltarik

ez dauka Joseba Bergarak. «Neure gustuko

jatetxea muntatzea gustatuko litzaidake».

Page 5: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

lan eske, Berrizen behin-behinean ipinita

geneukan bulegotxora. Aurrera edo atzera

egiteko ordua zen. Eta hortik abiatu genuen

proiektua, 2008an», gogoratu dute. Izan

ere, argi zeukaten elkarrekin lan egin nahi

zutela. Kristina Mesasek rotulazioan eta

Sandra Hernandezek inprentan jaso duten

esperientzia baliogarri izan zaie proiektu

berria martxan jartzeko, baita bakoitzak

landu dituen arloak ere: Kristina Mesasek

argazkigintzan sakondu du, eta Sandra

Hernandezek diseinu digitala ere ikasi du.

Durangaldean euren esparruan konpeten-

tzia gehiago zeukatela ikusita, Lea-Artibain

ezartzea pentsatu zuten, eta Lea-Artibai

Berrikuntza Gunearen berri jakinik, haien

eskutik eman dute lehenengo urratsa enpre-

sa munduan. Diseinu grafikoa, argazkigin-

tza, webaren diseinua eta motion graphic;

horra euren eskaintza laburbiltzen duen

zerrenda. Guztietatik motion graphic izena-

ren pean batzen den aukerak deitzen du

arreta. «Animazioak dira, aurkezpenak egi-

teko tresna teknologiko berria; oraingoz

beste biak gehiago landu ditugun arren,

etorkizunerako atea zabaltzen du», adierazi

dute.

Lan ugari eginez agurtu zuten 2010. urtea,

eta komertzial lana eginez hasi dute aurten-

goa. «Geure burua aurkeztu eta lana azal-

tzen ari gara, batez ere Lea-Artibai mailan».

Badago euren berri Internet-en bidez jakin

eta Getaria puntatik deitu dienik ere.

«Guretzat oso garrantzitsua zen weba edu-

kitzea ezagutzera emateko eta batez ere

motion graphic zer den azaltzeko».

«Lan guztiak pertsonalizatzen ahalegindu

gara, gure ekarpena egiten. Orain arte ez

dugu horrenbeste landu gure sormena,

baina orain, geure enpresa edukita, zelan

ez». Lan integralak eskaintzen dizkiete

bezeroei. «Erraztasunak ematen dizkiegu,

hornitzaileen sarearen bidez produktuak

behar dituen zerbitzu guztiak koordinatuta».

Hartara, edozein diseinu-lanetan beharrez-

koak diren profesionalak (barne diseinatzai-

leak, errotulatzaileak eta web programatzai-

leak, adibidez) bilatu eta eurekin lankide-

tzan aritzen dira, «bezeroei ahalik eta emai-

tza onena eta profesionalena eskaintzeko».

Zaletasunak elkartu zituen Sandra

Hernandez berriztarra eta Kristina

Mesas markinarra, Salamankan. Di-

seinu Grafikoa ikastera joan, eta

ametsa errealitate bihurtuta itzuli zi-

ren. Markina-Xemeingo Lea-Artibai

Berrikuntza Gunean daukate bule-

goa, euren zerbitzuaren premia dau-

katen guztiei laguntzeko prest.

Salamankan ikasitakoa lagun artean era-

kustea izan zen lehena. Diseinatzaile for-

mazioa amaituta, lagunen lanak artelan

bilakatzeari ekin zioten Hernandezek eta

Mesasek. Ahoz ahokoa etorri zen gero.

Batak besteari diseinatzaileen berri eman

zion, eta lehenengo bezeroak heldu ziren.

«Gero eta jende gehiago etortzen zitzaigun

05ENPRESAK SORTZEN

SK8

SK8: diseinua...Eta gehiago

[ DISEINUA - MARKINA-XEMEIN ]

Sandra Hernandez eta Kristina Mesas, bulego atarian.

ESKAINTZADISEINU GRAFIKOA:4 Zerbitzu integrala4Irudi korporatiboa4Ilustrazioak4Packaging

ARGAZKILARITZA 4Argazki pertsonalizatuak4Book egokituak

WEBA 4Web orriak4Denda birtualak4Webaren mantenimendua

MOTION GRAPHIC 4Animazioak

(web, telebista, mugikorrak)

www.sk8diseinua.com

Page 6: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

06 2011ko MARTXOA • 22. zk. hazi

Ikerketa luzea, ezta? Zelan antolatzen da

horrelako ikerketa proiektu bat?

Beste zientzietako doktorautzekin gertatzen

den bezala, nirea ere epe luzeko lan bat izan

da. Guztira 7 urte eman ditut lan honetan,

baina epe horretan ira-

kasle eta teknikari la-

netan ere aritu izan

naiz Lea Artibai Ikas-

tetxean, eta horrek

nahi baino denbora

gehiago kendu izan

dit, doktorautza luza-

tuz.

Doktorautza 4 ataletan banatuko nuke:

a) Ideia definitu.

b) Lan literarioa.

c) Lan esperimentala.

d) Emaitzen azterketa eta argitaratzea.

Ideiari dagokionez, gu 2002an hasi ginen

doktorautza egiteko tematika edo gaiari buel-

tak ematen, izan ere, Lea Artibai Ikastetxean

lehenengo aldiz planteatzen zen horrelako

erronka bat, eta, hortaz, ondo pentsatu be-

harra zegoen ze ildotatik eta norekin joan.

Norekin esaten dudanean, kolaborazioez ari

naiz. Gure kasuan, London Metropolitan Uni-

versity-ko bidea hartzea erabaki zen. Hasie-

rako planteamedua onartu ostean, eta tesi

zuzendariak (bat

Londresen eta bes-

tea hemen) asignatu

ostean, 2003ko

udan matrikulatu

nintzen. Zer ikertu

ideia bageneukan

arren, edozein dok-

torautzetan bezala, beharrezkoa da gai ho-

rren inguruan zer publikatu den ezagutzea,

lana ez errepikatzeko, eta batez ere ikertu ez

diren atalak identifikatu eta ondoren horretan

lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-

mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

lan esperimentala dator: nire kasuan, lan hau

elastomeroak (kautxuak) karakterizatzean

oinarritu da, modelo matematikoan elikatu

eta ondoren simulazioak egitea. Emaitzak

konparatu ostean, eta simulazioen predik-

zioan akats dezente zeudela ikusita, lan es-

Leartiker Lea-Artibai Ikastetxeko

ikerkuntza zentroko Alex Arrilla-

gak urtarrilean doktorautza Tesia

bukatu eta defendatu berri du Lon-

dreseko London Metropolitan Univer-

sity-n.

«Modelling Vulcanization and Rheologi-

cal Processes during Injection Moulding

of Rubber Mixes using CAE» deritzan te-

sia aurkeztu berri duzu. Zertan egin duzu

lan tesi horren barruan?

Leartikerrek urteak daramatza polimeroen

inguruan ikerketa egiten. Tesia hasi zen ga-

raian, interesgarria ikusi zen kautxoaren in-

jekzio prozesua ordenagailu bidez simula-

tzeko prozedura matematiko eta metodologi-

koa aurrera eramatea. Hortaz, garatu dudan

prozedurak simulazioak nola egin zehazten

du, batez ere material elastomerikoen labo-

rategi mailako karakterizazioan sakonduz,

kalkulu bidez lortutako emaitzak ahalik eta

gehien hurbildu daitezen emaitza esperi-

mentaletara.

«ARGIDAUKADANA DAIKERTZEN JARRAITUNAHI DUDALA»

ALEX ARRILLAGA[ LEARTIKER. LEA ARTIBAI IKASTETXEA S.COOP. ]

’’

Kautxoaren injekzioprozesua ordenagailu

bidez simulatzekoprozedurak dira guztiaren oinarri

’’

Proiektuan erabilitako moldea+instrumentazioasistema datuak erregistratzeko

Page 7: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

07IKUSPEGIA

perimental gehiago egin dira emaitza horiek

hobetzeko, baita lortu ere. Azken pausoa, eta

askotan uste baino denbora gehiago erama-

ten duena, dena txukun jarri eta tesia idaztea

izan da. Tarteko bide horretan, 3 artikulu

zientifiko ere prestatu dira, eta aldizkari inter-

nazionaletan publikatzea lortu dugu.

Ze lotura dauka Esperanza 2013 egitas-

moarekin?

Esperanza 2013 Lea-Artibai eskualdearen

garapenera bideratutako proiektu estrategi-

koa da. Helburu orokor honek beste azpi hel-

buru nagusiak dauzka, hala nola, eskualde-

an enpresa jarduera eta lanpostu berriak

sortzea, eta eskualdeko enpresen lehiakor-

tasuna handitzea. Proiektu hori bultzatzen,

eskualdeko hiru agente daude nagusiki, hala

nola, Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen

Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxea. Helbu-

ruen artean sortzen da barne ikerkuntzaren

hedapena ere, doktorautzak sustatuz eta pu-

blikazio internazionalak argitaratuz, dagoz-

kion ikerketa lerroetan erreferentzialtasuna

lortzeko asmoz. Doktorego berriak sortzeko

helburu hau aurrera eramaten dihardute Le-

artiker eta Lea Artibai Ikastetxea euren barne

politika jarraituz, doktore horiek irakaskun-

tzara eta ikerkuntzara bideratzeko (masa kri-

tikoa).

Eta orain zer?

Bueno, momentuz eskuratu dudanarekin go-

zatu ahal den neurrian. Nagoen lekuan gus-

tura nago. 14 urterekin etorri nintzen ona

ikastera, eta pausoz pauso, helburu ezberdi-

nak gauzatu ostean, hemen jarraitu nahi dut,

proiektuaren parte sentitzen naizen neurrian.

Argi daukadana da ikertzen jarraitu nahi du-

dala, besterik ez.

Orain, Leartikerreko material berrien koordi-

natzailea ere banaiz, eta eremu berrietan na-

bil ikertzen azken urtean (Bio-source mate-

rials, biodegradable materials and Material

Compounding). Lerro horietan martxan ditu-

gun doktoregoei laguntzea tokatzen da

orain.

Harrotzea neurtzeko laginak.

Barrunbea betetzeko presio distribuzioa Cadmould programan.

Aurreikusitako ontze grafiko baten adibidea.

Simulazio optimizatua.

Page 8: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

«Instalazio elektrikoak eta au-tomatismoak. Makina indus-trialen konponketa eta man-tentze zerbitzua». Horixe daXemein Elektrik kooperatiboa-ren jardueraren definizioa. Bai-na hori baino gehiago ere badaXemein Elektrik. Lana eginezase eta betetzen den bost lagu-neko taldea da, etorkizunarigogotsu eta ilusioz begiratzendiona. Eta ez zaie arrazoirik fal-ta, lan aurreikuspen onak di-tuzte eta.

Ibilbide profesional desberdinetatik datoz

Xemein Elektrik-eko beharginak. Instala-

tzaileak, programatzaileak eta mantenu

teknikariak biltzen ditu, eta, horrenbestez,

prozesu guztia euren baitan hartzen dute,

hain zuzen ere, instalazio elektrikoak, ma-

niobra elektrikoak, automatizazioa eta kon-

trola; txikienetik handienera. 2007an sortu

zuten, eta ordutik hona, denetarik egin izan

dute, etxeko instalazioak ere bai. Onartzen

dutenez, jarduera hori oso lagungarri egin

zitzaien enpresak aurrera egin zezan. Argi

daukate, baina, zein duten lan eremu natu-

rala: industria. Eta horretan dihardute, Lea-

Artibain ez eze, baita Durangaldean ere,

prentsa mekanikoetan espezializatuta.

Markinako Beko Bentan egin izan dituzte

lehenengo urteak. Jauzia emateko ordua

heldu zaiela-eta, Kareaga industrialdera

pasa dira, ez horrenbeste neurriagatik (le-

hen 250 metro koadroko lokalean zeuden;

eta orain 370 metro koadrokoan), ez bada

ze alokairuan barik, euren lokalean egon

nahi dutelako. «Erosteko asmoz sartu

gara», adierazi dute.

Handitzen, handitzen

Xemein Elektrik handitzen eta handitzen

joan da, premiari berari erantzunez. Izan

ere, hasi zirenetik ez zaie lanik falta izan.

«Orain lan larregi ere badaukagu. Eta du-

darik ez daukagu hazi egin behar garela.

Detektatuta daukagu nondik jarraitu behar

dugun, oso definituta dauzkagu premiak.

Eta oso epe luzerako lanei buruz ari gara»,

argitu dute.

Gauzak horrela, jende beharrean ere ba-

daude, denari erantzuteko. Baina kontuz:

denborarako. «Gu ahalegintzen gara gure-

kin geldituko den jendea topatzen. Enpre-

sarentzat langileak inbertsioa dira, ezagu-

tza inbertsioa den heinean. Langileek zen-

bat eta ezagutza gehiago eduki, orduan eta

hobea enpresarentzat eta enpresaren etor-

kizunarentzat», adierazi dute. Beraz, hu-

rrengo pausoak tentuz neurtzen dituzte.

«Enpresek momentuan dauzkaten beha-

rrizenei berehalako erantzuna ematen die-

gu. Horretan bereizten gara, beti gaude la-

nerako prest: premiak sortu ahala erantzu-

ten dugu».

Lana ulertzeko era bat ere badago horren

08 2011ko MARTXOA • 22. zk. hazi

Xemein elektrik: etorkizunera konektatuta

Xemein Elektrik-eko lan taldea.

atzean. Izan ere, Xemein Elektrik koopera-

tiba da. «Kooperatiba legez eratu ginen,

pertsona guztiak aukera berak eduki deza-

ten. Eta lana lan modura baloratzen dugu-

lako. Langileen artean hartzen dira eraba-

kiak, eta ardurak denen artean banatzen

dira, onerako eta txarrerako. Orain arte,

bietatik daukagu. Baina batez ere ona.

Bestela ez ginen hemen egongo», nabar-

mendu dute.

Asetzen duen lana da eurena, kooperati-

bako kideen ustez. «Lortzen dena norbe-

rak lortutakoa da. Kolpeak hartzen dituzu,

bai; baina guztietatik irteten duzu, deneta-

tik ikasten duzu; eta maila pertsonalean

ere hazi egiten zarela konturatzen zara».

Euren proiektuaren filosofian oinarrituta

egin nahi die aurre erronka berriei. «Antze-

mandako hutsuneak bete eta bezeroei be-

rehalako erantzuna ematen jarraitu nahi

dugu. Hau da, jende gehiago behar dugu,

bai, lan gehiagori erantzun ahal izateko,

baina jendea prestatu behar dugu; lanak

eta zereginak ondo planfikatuta eduki be-

har ditugu».

XEMEIN ELEKTRIK [ MAKINA KONPONKETAK - MARKINA-XEMEIN ]

Page 9: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

09BERTOKO ENPRESAK EZAGUTZEN

Bailara baten nortasunaren erakusle

Egoera kritikoan zegoen LeaIbarra 1970eko hamarkadan.Ekonomi egitura sendorik ba-rik, herriak zaharkitzen, hus-tutzen; iraute hutsa helburu.Gauzak horrela, mugimenduzabalago baten baitan, Okami-kako industrialdea sortu zen.Atzera begiratuaz, sasoi har-tan jarritako helburuak aisebete dituztela dio Okamikakoindustrialdeko kudeatzaile Sa-bin Kortabitartek. Are gehia-go: sasoian sasoikoari egoki-tuz, helburu berriak ere defini-tu dituzte, eta erreferentebilakatu. Ez daude lo, beraz.«Makineria martxan egoteko,mantendu egin behar da»,esan du.

OKAMIKAKO INDUSTRIALDEA[ INDUSTRIALDEA - GIZABURUAGA ]

Arlo guztietan eragin beharra ikusi zuten

1970eko hamarkadan Lea ibarrean bizi

zen etsipen giroaren lekuko ziren gazte

ekintzaileek. «Etsipen giro horrekin apurtu

beharra zegoen. Adin piramidea buruz be-

hera zegoen, eta baserria ere ez zen alter-

natiba ekonomikoa, bakarra ez behintzat.

Berregituraketa ekonomikoa nahitaezkoa

zen», adierazi du Kortabitartek. Arlo ekono-

mikoan intziditzeko beharra, beraz, testuin-

guru orokor horren barruan ulertu behar

da. Lea Ibarreko Udal Mankomunitatea

bera ere momentu honetan diseinatu zu-

ten.

Eskualdearen nortasuna apurtu barik, eko-

nomi mistora joatea zen Leakoen nahia, in-

dustrializazio masibotik urrun. Batetik, in-

gurumen aldetik eskualde berezia delako;

eta bestetik, ez dutelako sinisten kanpotik

datozen enpresa erraldoietan, etorri modu-

ra joango direnak. Bailara osoaren proiek-

tua zen, eta horren adierazgarri, herri guz-

tien artean bakoitzak bere industria lurrei

ezetz esan eta Gizaburuagan industrializa-

zioa garatzeko eremu bakarra izendatzeko

hartutako erabakia. Aukeraketa ez zen

hautazkoa izan: Gizaburuaga erdi-erdian

dago, eta lana eskualdean gelditzen da, ez

doa alboko eskualdeetara.

Orain 40 urte finkatutako helburuak bete

dira neurri batean. Zenbaki hutsei begiratuz

gero, 200 lanpostu sortu nahi zituzten oreka

ekonomikoa lortzeko, eta hori eta gehiago

lortu dira. Baina hor ez da amaitzen Okami-

ka industrialdearen zeregina. «Enpresa es-

kola izatea nahi genuen; potentzial endoge-

noa aprobetxatuz, lanpostuak sortu eta

arriskuak dibertsifikatu. Gauzak egiteko era

bat adierazten du honek», nabarmendu du

Kortabitartek.

Gauzak egiteko era horri esker, Okamika

industrialdeak erreferente izatea erdietsi

du, eskualdean zein eskualdetik kanpo. In-

dustrialdea hazi egin da, eta aintzindari bila-

katu, garapen jasangarriaren aldeko apus-

tua aspaldi egin zuen-eta Okamika indus-

trialdeak.

Eta, jakina, eragin soziala hor dago. «Lea

bailarako herrietan ez dago bizitzera beste

leku batera doan ia inor. Ondorioz, hemen

bizitzeko baldintzak aldatu egin dira, esko-

lak martxan daude, aisialdi aukerak ez dira

falta. Garai bateko herri zaharkitu eta dina-

mika bakorik ez daukagu».

Aurrera begira jarrita, oinarri-oinarrizko hel-

burua, Leak nortasuna mantentzea, man-

tendu egiten da. Arrazoi horregatik, ez dute

sinisten makroeskualdeetan. Bestalde,

gestio indibidualen ordez, sinergiak apro-

betxatzen jarraitu nahi dute, zerbitzu komu-

nen bitartez. Bide batez, proiektu garrantzi-

tsua daukate esku artean: Murla zerbitzu

eta berrikuntza alorreko enpresentzako

parkea, Aulestin. «Hausnarketa estrategi-

koa hortik dator. Orain erantzunik barik uz-

ten ditugun aktibitate ekonomikoei, zerbitzu

enpresei, erantzuna ematea. Hartara, gaur

egun sortzen diren zeharkako lanpostu as-

kori lekua egingo genieke».

www.okamika-industrialdea.com

Sabin Kortabitarte, industrialdearen goiko aldean.

Page 10: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

Inguruko eskualdeei dagokienez, hau da,Gernikaldea, Bermeo, Mundaka eta Suka-rrieta, Deba Barrena eta Durangaldea, erre-gistratutako langabeziaren gorakadarik na-barmenena Deba Barrenean izan zuten.EAE-n gertatzen den bezala, bilakaera an-tzerakoa da, hau da, 2009tik aurrera langa-bezia handitzen jarraitu izan badu ere, haz-kunde erritmoa motelagoa izan da.

Lea-Artibain ere 2008-2009 izan ziren ur-terik txarrenak, baina beste eremuetangertatu ez den bezala, hemen 2010eanlangabeziak behera egin zuen, %3. Denadela, 2007an zegoen langabezi maila bikoi-tza izan genuen 2010ean, beraz, ezin daesan 2010ean egoera errekuperatu zenik,baizik eta egonkortu egin zela, eta beheranz-ko joera gelditu.

Lea-Artibain erregistratutako langabezi tasa-rik handiena zerbitzu sektoreari dagokio,%50arekin, eta jarraian industria sektoreari%34arekin. 25 eta 44 urte artekoek langabe-tuen %56 suposatzen dute; eta 45 urtetik go-rakoek, %36.

Langabeziaren tasari dagokionez, hau da,langabetuen proportzioa biztanleria aktiboosoarekin alderatuta, honek ere, erregistra-tutako langabeziak bezalaxe, 2008tik2010ra, hazkunde etengabea eduki du. Igoe-ra handiena 2008 eta 2009 artean izan zen,eta hortik 2010era arte, igoera moteldu eginzen.

EAE-ko, Bizkaiko eta Lea-Artibaiko langabe-zi tasak %3 baino handiagoak dira, hau da,paro teknikoa baino handiagoa (paro tekni-koa edo paro estrukturala: langabezian bo-rondatez dauden pertsonak). Urte batzue-tan, Lea-Artibain oso hurbil egon gara paroteknikotik, baina joera hori aldatu egin zen2008an, langabezi tasa paro teknikoko mai-latik gora igotzen hasi zenean. Hala ere, Biz-kaiko bataz besteko langabezi tasaren azpi-tik gaude Lea-Artibain.

2010ean, langabezi tasaren %56a emaku-meena zen, eta %44a gizonezkoena. Taldebien bilakaera berdina izan da.

Hau da Lea-Artibaiko langabetu pertsona-ren bataz besteko profila: emakumezkoa,25 eta 44 urte artekoa, eta zerbitzuen sek-torean diharduena.

Erregistratutako kontratuen zenbatekoarenbeheranzko portaera langabeziaren datuengorakadarekin bat dator, hau da, langabe-ziak gora egin duen bitartean, kontratuen ko-puruak behera egin du azken urte hauetan,batez ere 2008 eta 2009 artean. Joera horimoteldu egin zen 2010ean.

Inguruko eskualdeen datuen arabera, kon-traturik gehienak Durangaldean eta DebaBarrenean egin ziren 2010ean, hauek baitiragure inguruan biztanleria eta industria ge-hien kontzentratzen dituzten eremuak.

2010EKO DATU SOZIOEKONOMIKOAK

10 2011ko MARTXOA • 22. zk. hazi

Urtero lez, 2011. urteko lehe-nengo Hazi honetan atal bere-zi bat prestatu dugu Lea-Arti-baiko eskualdean zehar2010eko datu sozioekonomi-koak zabaltzeko asmoarekin,denontzat ona delakoan mo-mentuko egoera zein den jaki-tea, batez ere, azken urteetanbizitzen ari garen egoera eko-nomikoagatik.Izan ere, 2007. urtea geroztikune zailak bizitzen ari garaneurri baten edo bestean,mundu mailan hedatu den kri-siagatik. Gertakizun honekgure ingurunean zer eraginizan duen ikusiko dugu hu-rrengo lerroetan, batez erelangabeziarengan eta kontra-tazioarengan.

Langabeziari dagokionez, eta balore absolu-tuetan edo erregistratutako paroaren arabe-ra, langabeziak gora egin du oro har EAE-n2007 eta 2010 urteen bitartean, eta gutxi go-rabehera bilakaera bera jarraitu du EAE-kobeste eremu txikiagoetan.

Erregistratutako langabetuen gorakadarikhandiena 2008 eta 2009 urteen artean izanzen. Haiek izan ziren, hain zuzen ere, azkenurteetako hilabeterik okerrenak, hainbat lan-postu desagertu zirenean. Handik aurrera,eta 2010 arte, langabeziak handitzen jarraituizan du, baina erritmo motelagoan.

Erregistratutako paroaren bilakaera Langabezi tasaren bilakaera eta aldea

2007-2010 2008-20102007 2008 2009 2010 aldea aldea

EAE 75.629 84.582 120.454 132.358 75,01% 56,48%Bizkaia 42.140 46.895 66.025 72.683 72,48% 54,99%Lea-Artibai 602 757 1.180 1.159 92,52% 53,10%Gernikaldea 739 841 1.274 1.271 72,05% 51,13%Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta 561 656 862 936 66,87% 42,68%Deba Barrena 2.234 2.634 4.277 4.434 98,48% 68,34%Durangaldea 1.168 1.522 2.707 2.797 139,45% 83,77%

2008-20102008 2009 2010 aldea

EAE 7,84 11,16 12,26 56,37%

Bizkaia 8,44 11,88 13,08 54,98%

Lea-Artibai 5,8 9,07 9,02 55,57%

Erregistratutako kontratu kopuruen bilakaera eta aldea

Lea-Artibain erregistratutako kontratuen bilakaera

2007-20102007 2008 2009 2010 aldea

EAE 652.360 614.823 495.670 521.876 -20,00%

Bizkaia 358.640 330.933 267.814 280.773 -21,71%

Lea-Artibai 6.959 5.852 5.723 5.498 -20,99%

Page 11: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

2007tik 2010era Lea-Artibain ere kontratukopuruak behera egin du, EAE-ko eta Bizkai-ko oso neurri antzerakoan.

Baina EAE-n eta Bizkaian gertatu ez zen be-zala, erregistratutako kontratuen kopuruakbehera egiten jarraitu izan zuen 2010ean.

2009ko eta 2010eko az-ken hiruhilabetekoak al-deratuz gero, %25,55kontratu gutxiago egin zi-ren.

Lea-Artibain 2010eanegindako kontratu guztie-tatik %53 andrazkoeiegin zaizkie; eta %47, gi-zonezkoei.

Nabarmena da gizonez-koen kontratazioanagertzen den beheraka-da (-%35) 2010ean, an-drazkoen kontratazioekinalderatuta (-%16).

Industrian erregistratuta-ko kontratuen kopuruangertatutako beherakadaere nabarmentzekoa da(%62). Azaroa izan zenminimoak erregistratu zi-ren epea. Eraikuntzaneta Nekazaritzan eginda-ko kontratazioek ere be-hera egin dute, bainamaila txikiagoan. Aldiz,zerbitzu sektorean erre-gistratutako kontratuen zenbatekoak goraegin du, %14. Aipatzekoa da 2009an zerbi-tzuek eta industriak bilakaera antzerakoa

eduki arren, 2010ean industriak erabat behe-rantz egin duela. Zerbitzuek, ostera, antzera-ko zikloa errepikatu dute.

11BEHATOKIA

2010ean Lea-Artibaiko BerrikuntzaGunetik SORTUTAKO JARDUERAK:

Merkataritzako proiektu berriak: 108 Lekeition1 Markina-Xemeinen1 Berriatuan

Zerbitzu sektoreko proiektu berriak: 115 Lekeition3 Markina-Xemeinen2 Berriatuan1 Ondarroan

Bestelako jarduera ekonomiko berriak: 10 8 enpresa berriak dira2 beste enpresa batzuen dibertsifikazio

prozesuak dira. Hauetatik:- 4 jarduera berritzaileak dira- 3 Azaro Fundazioko Behatokitik

eratorritakoak dira- 3 kooperatiba erara sortu dira

Lea-Artibain erregistratutako kontratuak 2010ean

2010an erregistratutako kontratuen ehunekoak

Lea-Artibain erregistratutako kontratuen bilakaera

BIZTANLERIA2010

Page 12: 2011ko MARTXOA 22. ZK. • 7 - Leartibai · diren atalak identifikatu eta ondoren horretan lan egiteko. Neurri batean, nik ere birplantea-mendu bat egin behar izan nuen. Ondoren,

LEIHATILA

GAITEKXedea: Produktu berrien garapenabultzatzeko.Epea: 2011/06/02

NETSXedea: Oinarri zientifiko eta teknolo-gikoa duten enpresa berriak merka-turatzeko proiektuak egiteko lagun-tzak.Epea: 2011/06/02

COMPITE INICIATIVASXedea: Lehiakortasuna hobetu etagarapen ahalmena indartzekolaguntza.Epea: 2011/10/15

+ INNOVA IBILBIDEAKXedea: Lehiakortasun etaBerrikuntza Ibilbideak egin eta gara-tzeko laguntza eta BerrikuntzaAgendak berrikusteko.Epea: 2011/10/15

+INNOVA ALDATUXedea: Enpresetan berrikuntzaproiektuak sustatzea: antolakuntza,merkatua eta berrikuntza gaitasune-an.Epea: 2011/10/15

INNOCAMARASXedea: Lankidetza eta berrikuntza-ren bidez enpresa txiki eta ertainetanlehiakortasuna hobetzeko. Epea: 2011/05/15

HOBEKI DIGITALAXedea: IKTak erabiliz barne proze-suak eta bezero, hornitzaile etaadministrazioekin dituzten harrema-netarako prozesuak digitalizatzenlaguntzea.Epea: 2011/10/17

MEPXedea: Industriako produkzio maki-neria berria erosi eta zaharra txatarbihurtzeko laguntzak.Epea: 2011/10/14

ONDORENGOTZAXedea: Enpresa txiki eta ertaineijabetzaren edo kudeaketaren ondo-rengotza planifikatzen laguntzeko.Epea: 2013/12/31

«CONNECT» PROGRAMAXedea: Industriako edo berari lotuta-ko zerbitzuetako enpresa gazteberritzaile eta hazkunde-gaitasunhandia dutenek abian jartzeko beha-rrezko diren gastu edo inbertsioeta-rako.Epea: 2013/12/31

«MINI CONNECT» PROGRAMAXedea: Hazkunde-gaitasun handikoenpresa gazte berritzaileek proiek-tua abian jartzeko beharrezko dituz-ten gastu edo inbertsioetarako.Epea: 2013/12/31

RESISTEXedea: Finantza zorrak negoziatze-ko homologatutako goi mailakofinantza aholkulariak kontratatzekolaguntzak.Epea: 2011/12/01

BIDERATUXedea: Krisialdian dauden enpreseiberregituraketa eta berbizitze neu-rriak hartzeko kanpo aholkulariakkontratatzeko laguntza, arlo indus-trial eta finantzieroan.Epea: 2011/07/30

DIRU LAGUNTZAK 4

94 616917294 6169088

Informazio gehiagorako DEITU:

Esperanza 2013 proiektua

Esperanza 2013 proiektuko helburuetako bat gara-pen teknologikoa da eta honen azpihelburuetako batdoktorautzak lantzean datza. Helburu honen lorpene-an aurrerapauso garrantzitsu bat eman da azkenen-go hilabeteetan, Alex Arrillagak bere “ModellingVulcanization and Rheological Processes duringInjection Moulding ofRubber Mixes usingCAE” tesia aurkeztuta.