2010eko apirilaren 4a 11 - zuzeu.eus...eta Arcek kargua utzi behar izan zuen. Baina boterea mantendu...

1
gorio, zeinek atera zuen Esco- bar?». «Nik neuk», erantzun nion. «Banekien. Agiri faltsua ere zuk egin zenion?». Bizitza bat salba- tzea agiri bat faltsutzea baino ga- rrantzitsuagoa dela esan nion. Ados zegoela esan zidan, baina militarrak oso haserre zebiltzala. G Benetan haserre: San Joan egu- neko sarraskia egin zuten, adibidez. E 1967an, Che-ren gerrilla Boli- vian zebilen, Llallaguako meatza- ri batzuk elkartu zitzaizkion, eta sindikalistek esan zuten egun ba- teko soldata emango zietela gerri- llariei. Armadarentzat aitzakia ezin hobea izan zen kanpamen- dua inbaditzeko. San Joan gaua hautatu zuten, une egokiena ma- sakrea egiteko: festa handia ospa- tzen dute meatzariek, suak pizten dituzte, gau osoa kantuan eta eda- nean ematen dute… Soldaduak 04:00etan iritsi ziren, meatzariak mozkortuta edo lotan zeudenean, eta metrailadoreekin sartu ziren, amorratuta, kalean topatzen zu- ten edonori edo etxeetan babes- ten zirenei tiro egiten; berdin zi- tzaien amona bat edo ume txiki bat tartean harrapatzea. Gau ika- ragarria izan zen. Hurrengo egu- nean gorputegira joan eta 26 hil- dako zenbatu nituen. Beste mor- do bat ere izango zen, desagertu- takoak eta gerora zauriengatik hil zirenak kontuan hartuta. G Zer egin zuen Pio XII.a irratiak? E Sarraskia salatu genuen, jaki- na. Militarrek La Voz del Minero txikitu zutenez, gu baino ez geun- den egia kontatzeko. Barriento- sek La Pazera deitu ninduen be- rriz; nik zenbait eskaera egin, eta hark onartu egin zituen: hildako- en senideak kanpamendutik ez botatzea (meatzari bat hiltzen ze- nean, etxea kendu, haren umeak eskolatik atera eta dendetan eros- tea debekatzen baitzieten), senide haiei pentsio bat ematea… Ordai- netan, militarrek eta enpresak ni irratitik joatea eskatu zuten eta Llallagua utzi behar izan nuen. G Zer egin zenuen ondoren? E 1970eko hamarkadan La Pazen bizitu nintzen, diktadura latzen garaian. Agerian lan soziala egi- ten nuen: etxebizitzak eraikitzeko kooperatibak, irrati eskolak, be- hartsuentzako laguntzak… Bai- na, aldi berean, isilpean, Giza Es- kubideen Asanblada sortu nuen. Banzer jeneralaren urteak ziren; diktadura basatia eta ustela, CIA- ren laguntza zeukana. Ondoren Garcia Mezaren kolpea etorri zen, kokaina trafikoa zuzentzen zuen Arce Gomez ministroarekin. Urte haietan hainbat liburu kaleratu nituen, klandestinitatean eta izenpetu gabe: El delito de ser pe- riodista, La masacre de Todos los Santos, Narcotráfico y políticaArce Gomezek terrorista ultraes- kuindarrekin eskuadroi bat osa- tzeko eskatu zion Klaus Barbie nazi ohiari: Heriotzaren Maitale- ak. Talde horren argazkia lortu eta liburu batean atera nuen, Boli- vian zeudela frogatzeko: han age- ri dira Barbie, Fiebelkorn, Delle Chiaie, Kuhlman, Kopplin… Opo- sizioko politikariak, kazetariak, sindikalistak hil zituzten. Nire li- buruaren ondorioz, Estatu Batue- tako telebista programa batek Bo- liviako Gobernuak kokainarekin zeuzkan negozioak salatu zituen eta Arcek kargua utzi behar izan zuen. Baina boterea mantendu zuen itzalean. Haren aginduz tor- turatu eta hil zituzten besteak beste Luis Espinal, Aquí astekari kritikoa zuzentzen zuen jesuita katalana, eta Marcelo Quiroga Santa Cruz, neure etxean ezkuta- tuta eduki nuen idazle eta politiko sozialista. G Arriskuan egon al zinen? E Hirutan bota ninduten Boli- viatik, «komunisten laguna» iza- teagatik eta «aberriaren etsaiak» etxean gordetzeagatik. Behin pre- so sartu ninduten, meatzarien lau emazteen gose greba famatuaren alde agertzeagatik. Armairu ba- tean eduki ninduten bi egunez. Nik ez nuen torturarik jasan, bai- na nire kide batzuek bai. Zorio- nez, azkar askatu gintuzten, ema- kumeen grebak protesta itzela piztu eta azkenean Banzer jenera- la bota zuelako. G 1980ko hamarkadako demokra- zia garaian idazten jarraitu zenuen. Zure Análisis crítico de la realidad li- burua hamasei aldiz eguneratu duzu 1983tik gaur arte, eta Evo Morale- sentzat funtsezkoa izan zen. E Politikan hasi zenean, Evo as- ko zaletu zen liburuarekin, eta he- rriz herri eraman ninduen hitzal- diak ematera. Ez da politikari tra- dizionala: beti ahalegindu da jen- dea kontzientziatzen, bizitza pu- blikoan sekula parte hartu ez dutenei ahotsa ematen: indige- nak, pobreak, emakumeak… Be- netako ardura du herriaren alde jokatzeko, berdin zaizkio dirua, auto berri bat, etxe handi bat... ez dauka inolako anbizio materialik. G Zer iruditzen zaizu Moralesek Go- bernuan egin duen lana? E Mendeetan baztertuta egon di- ren milioika pertsonei duintasu- na eta ahotsa eman die. Eta horri esker, oso lidergo sendoa lortu du, politikaz haratago doana, arraza- rekin zerikusia duena: «Gure odo- lekoa da», diote askok, «lehenen- go aldiz Gobernuan gu gaude». Berdin dio ondo ala gaizki ari den, hauteskundeak berriz irabazi di- tu sentimendu indartsu hori alde duelako. Baina arrisku bat dago: guztientzat gobernatu behar du. Eta ez du asmatzen. G Zertan ez du asmatzen? E Manikeoa da. Batetik, aldeko- ak daude, autentikoak, benetako Bolivia osatzen dutenak; beste guztiak traidoreak dira, oligar- kak, neoliberalak, inperialistak… Ideia finko berberak erabiltzen di- tu beti, eskema errazegiak, eta ez ditu kritika edo ñabardurak onar- tzen. Ez dauka aholkulari kritiko- rik. Bere ingurukoek gurtu egiten dute, eta mesianismo gisako bat sortu da haren inguruan. Hitz ugariko populismoa eratu du, bai- na ekintza praktiko gutxikoa. Petrolioa nazionalizatzea era- baki zuen, kanpoko enpresek ete- kinak eraman ez ditzaten, eta hori ondo dago. Baina ez dauka ondo prestatutako jenderik, inprobisa- tu egin du, eta kudeaketa tamal- garria izan da. Mundu osoari sal- du behar genion petrolioa eta orain erosteko beharrean gaude. Proiektu apalenak ere ez doaz au- rrera: etxebizitza merkeen erai- kuntza gelditu egin da, gasa eta elektrizitatea nazionalizatu zituz- ten, baina ez da auzo pobreetara iristen… Hori bai, errentaren kul- tura bat sortzen ari da: dirua ema- ten zaie alargunei, haurdunei, ikasleei, gutxituei… Ederki. Bai- na proiektu sendo bat falta da. G Hala ere, bigarren aldiz hautatu berri dute, bozen %62rekin. E Bai. Jendeak fede handia dio, eta gainera alderdi tradizionalak deseginda daude, sinesgarritasu- nik gabe. Gehiengo horrekin, Mo- ralesek askatasun osoa du Bolivia eraldatzen jarraitzeko: autono- mien puzzle konplexua; indigenen kultura, ohitura, antolaketa mo- duak eta baita justizia propioa sis- teman txertatzeko asmoa ere; hi- drokarburo eta meatzeen naziona- lizazioa; gizarte politikak… Baina oposiziorik ez izatea arriskutsua izan liteke, Moralesek joera autori- tarioak dituelako, dena kontrola- tu nahi duelako, epaileak izenda- tu, komunikabideak estu hartu… Dena den, iruditzen zait goberna- tzen ikasten ari dela, trebeago eta finago ari dela azkenaldian. G Nola ikusten duzu Boliviaren ge- roa? E Baikorra naiz. Herrialdeak ba- liabide itzelak ditu —petrolioa, gasa, burdina, litioa—, eta Gober- nuak ondo erabiltzen baditu, gi- zarte politikak garatzeko eta po- brezia arintzeko aukera izango du. Baina itxaropenik handienak boliviarrengan jartzen ditut: oso langileak dira, batez ere emaku- meak. Eta, gainera, sormen han- dikoak: azken urteetan etengabe ari dira produktu berriak merka- turatzen, negozio berriak sor- tzen, ekimenak bultzatzen. Etor- kizun ona ikusten diet. «Hirutan bota ninduten Boliviatik, ‘komunisten laguna’izatea leporatuta» «Ingurukoek gurtu egiten dute, eta mesianismo gisako bat sortu da Evoren inguruan» Elkarrizketa 11 2010eko apirilaren 4a Igandea

Transcript of 2010eko apirilaren 4a 11 - zuzeu.eus...eta Arcek kargua utzi behar izan zuen. Baina boterea mantendu...

Page 1: 2010eko apirilaren 4a 11 - zuzeu.eus...eta Arcek kargua utzi behar izan zuen. Baina boterea mantendu zuen itzalean. Haren aginduz tor-turatu eta hil zituzten besteak beste Luis Espinal,

gorio, zeinek atera zuen Esco-bar?». «Nik neuk», erantzun nion.«Banekien. Agiri faltsua ere zukegin zenion?». Bizitza bat salba-tzea agiri bat faltsutzea baino ga-rrantzitsuagoa dela esan nion.Ados zegoela esan zidan, bainamilitarrak oso haserre zebiltzala. G Benetan haserre: San Joan egu-

neko sarraskia egin zuten,adibidez.E 1967an, Che-ren gerrilla Boli-vian zebilen, Llallaguako meatza-ri batzuk elkartu zitzaizkion, etasindikalistek esan zuten egun ba-teko soldata emango zietela gerri-llariei. Armadarentzat aitzakiaezin hobea izan zen kanpamen-dua inbaditzeko. San Joan gauahautatu zuten, une egokiena ma-sakrea egiteko: festa handia ospa-tzen dute meatzariek, suak piztendituzte, gau osoa kantuan eta eda-nean ematen dute… Soldaduak04:00etan iritsi ziren, meatzariakmozkortuta edo lotan zeudenean,eta metrailadoreekin sartu ziren,amorratuta, kalean topatzen zu-ten edonori edo etxeetan babes-ten zirenei tiro egiten; berdin zi-tzaien amona bat edo ume txikibat tartean harrapatzea. Gau ika-ragarria izan zen. Hurrengo egu-nean gorputegira joan eta 26 hil-dako zenbatu nituen. Beste mor-do bat ere izango zen, desagertu-takoak eta gerora zauriengatik hilzirenak kontuan hartuta. G Zer egin zuen Pio XII.a irratiak?E Sarraskia salatu genuen, jaki-na. Militarrek La Voz del Minerotxikitu zutenez, gu baino ez geun-den egia kontatzeko. Barriento-sek La Pazera deitu ninduen be-rriz; nik zenbait eskaera egin, etahark onartu egin zituen: hildako-en senideak kanpamendutik ezbotatzea (meatzari bat hiltzen ze-nean, etxea kendu, haren umeakeskolatik atera eta dendetan eros-tea debekatzen baitzieten), senidehaiei pentsio bat ematea… Ordai-netan, militarrek eta enpresak niirratitik joatea eskatu zuten etaLlallagua utzi behar izan nuen. G Zer egin zenuen ondoren?E 1970eko hamarkadan La Pazenbizitu nintzen, diktadura latzengaraian. Agerian lan soziala egi-ten nuen: etxebizitzak eraikitzekokooperatibak, irrati eskolak, be-hartsuentzako laguntzak… Bai-na, aldi berean, isilpean, Giza Es-kubideen Asanblada sortu nuen.Banzer jeneralaren urteak ziren;diktadura basatia eta ustela, CIA-ren laguntza zeukana. OndorenGarcia Mezaren kolpea etorri zen,kokaina trafikoa zuzentzen zuenArce Gomez ministroarekin. Urtehaietan hainbat liburu kaleratunituen, klandestinitatean etaizenpetu gabe: El delito de ser pe-riodista, La masacre de Todos losSantos, Narcotráfico y política…Arce Gomezek terrorista ultraes-kuindarrekin eskuadroi bat osa-tzeko eskatu zion Klaus Barbienazi ohiari: Heriotzaren Maitale-ak. Talde horren argazkia lortueta liburu batean atera nuen, Boli-

vian zeudela frogatzeko: han age-ri dira Barbie, Fiebelkorn, DelleChiaie, Kuhlman, Kopplin… Opo-sizioko politikariak, kazetariak,sindikalistak hil zituzten. Nire li-buruaren ondorioz, Estatu Batue-tako telebista programa batek Bo-liviako Gobernuak kokainarekinzeuzkan negozioak salatu zitueneta Arcek kargua utzi behar izanzuen. Baina boterea mantenduzuen itzalean. Haren aginduz tor-turatu eta hil zituzten besteakbeste Luis Espinal, Aquí astekarikritikoa zuzentzen zuen jesuitakatalana, eta Marcelo QuirogaSanta Cruz, neure etxean ezkuta-tuta eduki nuen idazle eta politikosozialista.G Arriskuan egon al zinen?E Hirutan bota ninduten Boli-viatik, «komunisten laguna» iza-teagatik eta «aberriaren etsaiak»etxean gordetzeagatik. Behin pre-so sartu ninduten, meatzarien lauemazteen gose greba famatuaren

alde agertzeagatik. Armairu ba-tean eduki ninduten bi egunez.Nik ez nuen torturarik jasan, bai-na nire kide batzuek bai. Zorio-nez, azkar askatu gintuzten, ema-kumeen grebak protesta itzelapiztu eta azkenean Banzer jenera-la bota zuelako. G 1980ko hamarkadako demokra-

zia garaian idazten jarraitu zenuen.Zure Análisis crítico de la realidad li-burua hamasei aldiz eguneratu duzu1983tik gaur arte, eta Evo Morale-sentzat funtsezkoa izan zen.E Politikan hasi zenean, Evo as-ko zaletu zen liburuarekin, eta he-rriz herri eraman ninduen hitzal-diak ematera. Ez da politikari tra-dizionala: beti ahalegindu da jen-dea kontzientziatzen, bizitza pu-blikoan sekula parte hartu ezdutenei ahotsa ematen: indige-nak, pobreak, emakumeak… Be-netako ardura du herriaren aldejokatzeko, berdin zaizkio dirua,auto berri bat, etxe handi bat... ezdauka inolako anbizio materialik. G Zer iruditzen zaizu Moralesek Go-

bernuan egin duen lana?E Mendeetan baztertuta egon di-ren milioika pertsonei duintasu-na eta ahotsa eman die. Eta horriesker, oso lidergo sendoa lortu du,politikaz haratago doana, arraza-rekin zerikusia duena: «Gure odo-lekoa da», diote askok, «lehenen-

go aldiz Gobernuan gu gaude».Berdin dio ondo ala gaizki ari den,hauteskundeak berriz irabazi di-tu sentimendu indartsu hori aldeduelako. Baina arrisku bat dago:guztientzat gobernatu behar du.Eta ez du asmatzen. G Zertan ez du asmatzen?E Manikeoa da. Batetik, aldeko-ak daude, autentikoak, benetakoBolivia osatzen dutenak; besteguztiak traidoreak dira, oligar-kak, neoliberalak, inperialistak…Ideia finko berberak erabiltzen di-tu beti, eskema errazegiak, eta ezditu kritika edo ñabardurak onar-tzen. Ez dauka aholkulari kritiko-rik. Bere ingurukoek gurtu egitendute, eta mesianismo gisako batsortu da haren inguruan. Hitzugariko populismoa eratu du, bai-na ekintza praktiko gutxikoa.

Petrolioa nazionalizatzea era-baki zuen, kanpoko enpresek ete-kinak eraman ez ditzaten, eta horiondo dago. Baina ez dauka ondoprestatutako jenderik, inprobisa-tu egin du, eta kudeaketa tamal-garria izan da. Mundu osoari sal-du behar genion petrolioa etaorain erosteko beharrean gaude.Proiektu apalenak ere ez doaz au-rrera: etxebizitza merkeen erai-kuntza gelditu egin da, gasa etaelektrizitatea nazionalizatu zituz-ten, baina ez da auzo pobreetarairisten… Hori bai, errentaren kul-tura bat sortzen ari da: dirua ema-ten zaie alargunei, haurdunei,ikasleei, gutxituei… Ederki. Bai-na proiektu sendo bat falta da. G Hala ere, bigarren aldiz hautatu

berri dute,bozen %62rekin.E Bai. Jendeak fede handia dio,eta gainera alderdi tradizionalakdeseginda daude, sinesgarritasu-nik gabe. Gehiengo horrekin, Mo-ralesek askatasun osoa du Boliviaeraldatzen jarraitzeko: autono-mien puzzle konplexua; indigenenkultura, ohitura, antolaketa mo-duak eta baita justizia propioa sis-teman txertatzeko asmoa ere; hi-drokarburo eta meatzeen naziona-lizazioa; gizarte politikak… Bainaoposiziorik ez izatea arriskutsuaizan liteke, Moralesek joera autori-tarioak dituelako, dena kontrola-tu nahi duelako, epaileak izenda-tu, komunikabideak estu hartu…Dena den, iruditzen zait goberna-tzen ikasten ari dela, trebeago etafinago ari dela azkenaldian. G Nola ikusten duzu Boliviaren ge-

roa?E Baikorra naiz. Herrialdeak ba-liabide itzelak ditu —petrolioa,gasa, burdina, litioa—, eta Gober-nuak ondo erabiltzen baditu, gi-zarte politikak garatzeko eta po-brezia arintzeko aukera izangodu. Baina itxaropenik handienakboliviarrengan jartzen ditut: osolangileak dira, batez ere emaku-meak. Eta, gainera, sormen han-dikoak: azken urteetan etengabeari dira produktu berriak merka-turatzen, negozio berriak sor-tzen, ekimenak bultzatzen. Etor-kizun ona ikusten diet.

«Hirutan botaninduten Boliviatik,‘komunistenlaguna’izatealeporatuta»

«Ingurukoek gurtuegiten dute, etamesianismo gisakobat sortu da Evoren inguruan»

Elkarrizketa 112010eko apirilaren 4a • Igandea