2010 ekaina

12
Kaixo, gu 6.mailako ikasleak gara eta eskola hau uztera goaz tristeki, oso momentu onak pasatu ditugulako, lagun asko eginez eta 9 urte hauek ez ditugulako hain errez ahaztuko, batez ere, izan ditugun maisu-maistra zoragarriekin. Seigarren mailakoak nahi dugu agurtu irakasle onenak ere bai aipatu eskolatik bagoaz beharko aldatu Unkinako sasoia baitzaigu bukatu. Ondo pasatu dugu Unkinan klasean eta pena daukagu agur esatean Elexaldera goaz eskola uztean Unkina egongo da gure bihotzean. Autobusa hartuta bagoaz hemendik Institutu aldera jada nekaturik garai berria baina gogorra bestetik Eskolatik bagoaz penaz baina pozik. A G U R R A Agur, Loli

description

ikastetxeko aldizkaria

Transcript of 2010 ekaina

Page 1: 2010 ekaina

Kaixo, gu 6.mailako ikasleak gara eta eskola hau uztera goaz tristeki, oso momentuonak pasatu ditugulako, lagun asko eginez eta 9 urte hauek ez ditugulako hain errezahaztuko, batez ere, izan ditugun maisu-maistra zoragarriekin.

Seigarren mailakoaknahi dugu agurtuirakasle onenakere bai aipatueskolatik bagoazbeharko aldatuUnkinako sasoiabaitzaigu bukatu.

Ondo pasatu duguUnkinan klaseaneta pena daukaguagur esateanElexaldera goazeskola uzteanUnkina egongo dagure bihotzean.

Autobusa hartutabagoaz hemendikInstitutu alderajada nekaturikgarai berria bainagogorra bestetikEskolatik bagoazpenaz baina pozik.

AGURRA Agur, Loli

Page 2: 2010 ekaina

Ni Haizea Egiarte naiz eta 1998ko azaroaren 13an jaio nintzen. Igerilekurajoatea gustatzen zait, uretan jolasteko eta igeri egiteko. Nagusia izangonaizenean diseinugilea izatea nahiko nuke baina oraindik ez dakit ziur.

Eskolako momentu onenak txikitan, tailerretan eta patioetan izan dira. Penaeta pozarekin noa Elexaldera; penaz Unkina utzi behar dudalako eta pozaz

institutura noalako. AGUR UNKINA ETA AGUR MAISU ANDEREÑOAK!!!

Ni Amaia González naiz,1998ko apirilaren 13an jaioa,Gurutzeta ospitalean.Igerilekuan bainatzea, kirola egitea, marrubiak eta txokolatea jatea, eta

lagunekin egotea gustatzen zait. Nire zaletasunak gitarra jotzea, futboleanjolastea eta musika entzutea dira. Nagusitan arkitekto izan nahiko nuke.

Ez ditut sekula ahaztuko Unkinako barnetegiak, patioa, tailerrak, andereñoaketab. Momentu zoragarriak pasatu ditut eskola honetan.

Ni Amaia Gregorio naiz eta 1998ko ekainaren 4an jaio nintzen, Barakaldon.Handitan albaitaria izan nahi nuke, animaliak zaintzea asko gustatzen zaida-lako. Momenturik zoragarriena, San Mamesera joan ginenean izan zen etamomenturik txarrena ez nintzela Zuhatzara joan. Nire gustuak saskibaloirajolastea eta margotzea dira. Oroimen onak izango ditut, batez ere irakasleaketa patioa.

Ni Josu Alija naiz eta 13 urte ditut. 1996 urtean jaio nintzen. Usansolon bizinaiz. Bost urterekin Unkinara etorri nintzen eta 6.mailan nago. Euskara,ingelesa eta jantokiko janaria ez zaizkit gustatzen. Nire zaletasunak saskibaloiaeta lagunekin jolastea dira. Nagusitan gozoki saltzaile izan nahi nuke. Nireegunik onena lagunekin egoten naizenean izaten da.

Ni Iker Asua naiz eta 11 urte ditut . Basurton jaio nintzen 1998ko azaroaren

7an. Gehien gustatzen zaidan gauza futbolera jolastea da. Nagusitan

futbolaria izan nahi dut. Eskolako txangoak faltan botako ditut.

24 PERTSONENTZAKO:o Danet natillak (4)o Txokolate zuria (tableta)o Txokolate beltza (=)o "Lakasitoak"o Esnea (edalontzi betea)o Erositako bizkotxoao Azukrea

PRESTAKUNTZA :_ Lehenengo bizkotxoahiru zatitan banatzen da_ Ondoren zati bakoitzaesne eta azukrearekinbustitzen da eta beregainean natilla zabalduegiten da.

_ Bizkotxoaren azkenengoatala txokolate beltzarekinestaltzen da ._ Azkenik bere gaineantxokolate zuria birrintzenda eta "lakasitoak" jartzendira apaingarri bezala .

Ni Oier Barrenetxea naiz eta 1997ko azaroaren 25an jaio nintzen Bilbon. Niregauza gustukoenak bizikletan ibiltzea eta futbolean jolastea dira. Handitan futbolariaizan nahiko nuke. Momenturik onena Zuhatzan pasatu nuen.Nire denbora libreafutbolean ,bizikletan,arrantzan eta lagunekin pasatzen dut. Ez dut ahaztuko SanMameserako bidaia.

ERREZETA

Kaixo, Josu Alija naiz eta Eva andereñoarekin ostiralero Eroskira joatengara erosketak egitera. Behin "lakasitozko tarta" egin nuen eta gelaraeraman nuen denon artean jateko. Esan zidaten oso gozo zegoela .Jakin nahi duzue nola egin nuen?

Page 3: 2010 ekaina

Ni Maialen naiz eta 11 urte ditut. Gabon zahar egunean jaio nintzen(abenduaren 31an). Egun txarra nire amarentzat baina, beno... Niri dantzanegitea eta saskibaloia gustatzen zaizkit. Horretaz aparte, futbola ikusteaere gogoko dut. Handitan diseinugilea izan nahi dut arropa margotzeagustatzen zaidalako. Eskolatik oroimen asko ditut baina nire gustukoena2 urteko gelarena da, primeran pasatu bainuen.

Ni Tania naiz eta 11 urte ditut. Ekainaren 13an jaio nintzen. Asko gustatzenzait musika, tenisa eta dantza ere. Handitan, diseinugilea izan nahi nukeedo kazetaria. Unkinan oroimen gutxi ditut 2 urte egon naizelako hemen,baina gustukoena Zuhatzara egin genuen txangoa izan da. Oso ondopasatu nuen eta gustatuko litzaidake berriz ere joatea, baina intsektugutxiagorekin nazka ematen didate eta.

Ni Jon Azkueta naiz eta 12 urte ditut. Basurton jaio nintzen, 1998komaiatzaren 3an. Nik gustuko ditudan bi gauza,telebista ikustea etalagunekin jolastea da. Handitan maisu izatea gustatuko litzaidake.Momenturik onenetariko bat Sobronen tirolina egitea izan da.Jantokia eta igerilekua faltan botako ditut.

Ni Josu Ramos naiz eta 11 urte ditut. Basurtoko ospitalean jaionintzen 1998ko irailaren 22an. Gustuko ditudan gauzen artean,futbolera eta tenisera jolastea eta lagunekin egotea aipatuko nituzke.Nagusitan futbolaria izatea gustatuko litzaidake. Momenturikonenetarikoa Zuhatzan windsurf egitea izan da. Txangoa egiteafaltan botako dut institutuan. AGUR UNKINA

Ni Ariane Gorostiza naiz 1998ko uztaileko 19an Gurutzetan jaioa. Nire zaletasungogokoena igeriketa sinkronizatua da baina saskibaloia ere gustatzen zait baitadantza egitea, lagunekin egotea.. Nagusitan ez dakit zer izan nahiko nukeen bainanotiziak idaztea eta kotilleoak asko gustatzen zaizkit. Unkinan momentu oso onakizan ditut baina onena Zuhatzara joan ginenean izan da. Han primeran pasatunuen, niretzat barnetegi onena izan da. Ahal izango banu, berriro joango nintzatekebaina zomorro gutxirekin, nazka handia ematen didate eta. Zorte ona eman nahidizuet hurrengo 6.mailakoei. Apur bat kostatuko zaizue baina agur eta ondo pasa!!!!!

Ni Nagore Dorado naiz eta 1998ko maiatzaren 19an Gurutzeta ospitalean jaionintzen. Nire zaletasunen artean saskibaloia da gehien egiten dudana baina,animaliekin egotea, dantzatzea eta abestea ere asko gustatzen zait. Antzerkigintzanire faboritoetariko bat da, lagunekin egotea…etab. Handitan aktoresa izan nahinuke, antzerkia nahiko ondo egiten dudalako. Zoologoa izatea ere gustatukolitzaidake animaliak asko maite baititut. Zerbait lortuko dut ezta?¿? Unkinanmomentu zoragarriak bizi izan ditut, baina gehien oroitzen dudana irteeretan nirelagunekin hitzegitea da edo eskolako azken egunean dantza egitea… Beno, Unkinaeskolan ondo pasa hurrengo urteetan. Agur eta asko ikasi!!!!!!!!!!!!!!!!!!! jajajaja

Page 4: 2010 ekaina

Ni Ibai naiz eta 1998ko urtarrilaren 22an Basurtuko ospitalean jaio nintzeneta orain Usansolon bizi naiz. Gustuko dut futbola, tenisa, skate …Nire janari gogokoena makarroiak dira. Handitan futbolaria izan nahi dut.Nire momentu zoragarrienak Zuhatzara eta Sobronera joan ginenekoakizan dira.

Ni Aitor naiz eta 1998ko maiatzaren 12an Gurutzeta ospitalean jaionintzen eta orain Usansolon bizi naiz. Nire kirolik gustukoena futbola da.Handitan futbolaria izan nahi dut. Unkina eskolako momenturik

zoragarrienak barnetegietan bizi izan ditugun esperientziak izan dira.

Naroa deitzen naiz eta maiatzaren 22an jaio nintzen Barakaldon Gurutzetaospitalean, baina Usansolokoa naiz. Asko gustatzen zait lagunekin ibiltzea etapizza jatea. Futbola da nire kirolik gustukoena. Ez daukat argiegi zer izan nahidudan nagusitan. Zuhatza eta lagunak izan dira Unkinako oroimen onenak. Datorrenurtean Elexaldera noa. AGUR UNKINA!

Nik Naia Bergaretxe dut izena, 1998ko urtarrilaren 31an jaio nintzen Deustukoklinikan. Gehien gustatzen zaidana, txokolatea jatea eta kirola eta lagunekin ibiltzeada. Nagusitan ez dakit zer izan nahiko nukeen, baina badakit "ciencias de laboratorio"edo "técnicas de laboratorio" ikasi nahi dudala. Nire ustez eskolako oroimenikonena irakasleak dira (Inma, Gonzalo, Ibon, Carlos eta Ana) eta Unkina eskolakomomenturik onena Zuhatzara joan ginenean izan zen. Datorren urtean Lauaxetaranoa. AGUR UNKINA!!!

Jaime deitzen naiz eta 1998ko otsailaren 2an jaio nintzenGurutzetan. Nire zaletasunak hauek dira: saskibaloia,lagunekin egotea eta irakurtzea. Handitan mekanikoaizan nahiko nuke. Unkina eskolako oroimen hoberena,neure--tzako, eskolako lehen eguna izan zen nire lagunakezagutu nituenean.

Nire izena Igor da eta 1998ko 29an jaioa naiz Gurutzetan.Makarroiak jatea eta igeriketan egitea gogoko dut.Nagusitan aktore izatea gustatuko litzaidake, txikitatikegon naizelako antzerkiaren munduan.Nik ez dut eskola hau inoiz ahaztuko maisu maistrak osojatorrak direlako.Agur Unkina, ez zaitugu inoiz ahaztuko !!!!!!!!!!!!!!

AINGERUAKBi emakume elkartu dira, eta batak besteariesan dio:-Nire senarra aingeru bat da.-Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nireaoraindik bizirik dago.

Page 5: 2010 ekaina

Nire izena Xabi da eta 1998ko otsailaren 3an jaio nintzen. Futboladut nire zaletasunik gustukoena baina lagunekin egotea, marrazkiakegitea, musika entzutea eta ordenagailuarekin jolastea ere gustukoditut. Handitan futbolari profesionala izan nahi nuke. Unkinakooroimenik onenak barnetegietan eta laborategian izan ditut. Unkinauzteak pena handia ematen dit baina horrela da bizitza.

Nire izena Joseba da eta Gurutzetako ospitalean jaio nintzen1998ko abenduaren 4an. Eskupilota, lagunekin egotea eta futboladira nire zaletasunak. Handitan medikua izan nahi nuke. Unkinakooroimenik onenak Lurraskan, Sobronen eta Zuhatzan izan ditut.Unkina uzteak pena handia emango dit maisu oso onak ditugulako.Agur Unkina!!!

Thalys deitzen naiz.1998-ko ekainaren 17an jaio nintzen. Futbolaasko gustatzen zait. Handitan futbolaria izan nahiko nuke. Unkinaeskolan nire oroimen zoragarrienak barnetegiak eta lagunakdira.

Ruben deitzen naiz.1998-ko martxoaren 18an jaio nintzen. Nirisaskibaloia, lagunekin jolastea eta irakurtzea gustatzen zait.Handitan moto GP-ko gidaria izan nahiko nuke. Unkinako oroimenzoragarrienak lagunak eta barnetegiak dira, gehiena Zuhatza.

Ni, Aitor Sedano naiz eta 1998ko uztailaren 11an jaio nintzenGurutzetan. Nire zaletasuna eskupilota da eta nire janari gustukoenamakarroiak. Handitan, eskupilotari izan nahi dut. Eskola, faltan botakodut, bi urte nituenetik hemen egon naizelako eta esperientzia onakeduki ditudalako.

Ni Iker Serrano naiz eta 1998ko azaroaren 24an jaio nintzen,Bartzelonako ospitalean. Nire zaletasunak saskibaloira jolastea etaabestea dira. Asko gustatzen zait messengerrean egotea eta gauzainteresgarriak bilatzea. Janari gustukoenak pasta eta lekariak dira.Handitan abeslari famatu eta ona izan nahi dut. Institutuan, faltanbotako ditudan gauzak, irteerak, 2009ko inauteriak, andereño Inmaeta eskola izango dira, zeren momentu oso onak pasatu dituguguztiok denbora honetan eta ez ditugu ahaztuko.

PIJAMAEGUN BATEAN UME BATEK BEREAMARI ESAN ZION:-UMEA:ZERGATIK SARTZEN DUZUPIJAMA BURUKOAREN AZPIAN?-AMA:EZ ZIMURTZEKO.-UMEA:ETA ZERGATIK EZ DUZUAMONA SARTZEN?

TXIKLEA.AMAMA BAT ETA UME BAT PASEOAN DOAZ. UMEAK LURREANTXIKLE BAT IKUSTEN DU ETA HARTZERA DOA. AMAMAK ESATENDIO: "UME LURREKO GAUZAK EZ DIRA HARTZEN".PIXKAT BERANDUAGO AMAMA LURRERA JAUSTEN DA ETAESATEN DIO "UME LAGUNDU". UMEAK ERANTZUTEN DIO:"LURREKO GAUZAK EZ DIRA HARTZEN".

Page 6: 2010 ekaina

ZENBAT URTEKIN HASI ZINEN BERTSOTAN?Hamazazpi urterekin Santutxuko bertso eskolan.

ZENBAT DENBORA DARAMAZU UNKINA IKASTE-TXEAN BERTSO KLASEAK EMATE? Ez nago seguru,baina uste dut hau 6. ikasturtea dela.

ZENBAT DENBORA DARAMAZU AITOR RUBIOREKIN ESKOLETAN BERTSO-SAIOAK EGITEN? Zazpi urte.

NOIZBAITEN HELDU ZARA TXAPELKETA BATERA? Bai, Bizkaikotxapelketara, eta epaile bezala, Bizkaiko eta Euskal Herriko azken txapelketaguztietan ibili naiz.

JOSU TELLERIARI ELKARRIZKETA

ZER EGITEN DUZU ZURE DENBORA LIBREAN? Nire bi alaba txikiekin (Haizea eta Lur) egoten naiz.

ZEIN DA ZURE HOROSKOPOA? Libra.

TXIKITAN ZER IZAN NAHI ZENUEN? Futbolaria eta hizkuntzalaria.

ZEIN MUSIKA DUZU GUSTUKO BERTSOEZ GAIN? Denetarik, bakailaoa eta holako gauzak izan ezik.

ZEIN KIROL DUZU GUSTUKO? Mendizale amorratua naiz eta futbolean aritzea ere gustatzen zait.

ZEIN DA ZURE AMETSA? Asko ditut baina handiena agian Euskal Herri libre, baketsu eta alai bateanbizitzea.

GUSTATZEN ZAIZKIZU ANIMALIAK? Bai, gehien gustatzen zaizkidanak txakurrak eta zaldiak dira.

ZEIN DUZU JANARI GUSTUKOENA? Oso jatun ona naiz baina gustukoena bi arrautza frijitu, urdaia etapatata frijituak hamaiketakoak egiteko, menditik ibili ostean, adibidez.

USANSOLO GUSTATZEN AL ZAIZU? Bai, oso. Txikitatik egon naiz Usansolon. Familia daukat bertan.

ZEIN DA ZURE KOLORERIK GUSTUKOENA? Segun eta zertarako. Gorria, berdea…

3. zikloko ikasleok San Mamesera eta Itsas museora joanginen. Oso ondo pasatu genuen. Gainera Itsas museoanAna izan zen gure gidaria eta azalpen guztiak eman zizkigun.

Page 7: 2010 ekaina

Aries (martxoaren 21etik apirilaren 21ra) Zure lagunek ordenagailuan zurekinjolastu nahi izango dute, baina dagoeneko, zure amak ordenagailuko jokoakdebekatu dizkizu... zorte txarra!

Taurus (apirilaren 22etik maiatzaren 21era) Ilusioz zaude Karibera joan etahondartzetan bainatzeko, baina hara iristean, ura galipotez beterik egongo da.

Geminis (maiatzaren 22tik ekainaren 21ra) Kalean animalia bat aurkitzenbaduzu, ondo egingo duzu zure etxera eramaten... krokodiloa izan ezik!

Cancer (ekainaren 22tik a uztailaren 22ra) Eskolako atean erortzen bazara,adi egon laguntzen zaituen pertsonarekin... zure bizitzako amodioa izangobaita.

Leo (uztailaren 23tik abuztuaren 22ra) Ez egin kasu telebistako metereologoari,zenbaitetan huts egiten du eta. Hondartzara joan nahi baduzu, joan zaitez.

Virgo (abuztuaren 23tik irailaren 22ra) Kanpoko senidea etorriko da, eta zukzure lehengusuari dodotisa aldatu beharko diozu, zure familia etxetik aldeeginda dago eta.

Libra (irailaren 23tik urriaren 22ra) Astroek esango dizute zein bide hartu beharduzun, zuk nahi duzun lekura joateko. Baina..... zein leku da hori? Bidea jakinnahi baduzu, hobe duzu iparrorratza erostea!

Escorpius (urriaren 23etik azaroaren 22era) Hotzarekiko alergikoa bazara,kontuz ibili, negu gorria laster dator eta. Kubara joatea duzu hoberen eta, diruasobratuz gero, ni neu eraman nazakezu ere.

Sagitarius (azaroaren 23tik abenduaren 22ra) Ez egin kasurik jendeari, ezbazaio gustatzen zuri gustatzen zaizun kamiseta hori. Zure ideiak defendatubehar dituzu.

Capricornius (abenduaren 23tik urtarrilaren 20ra) Eskolako azterketak direlaeta, irakasleek eta amak esan dizute ondo ikasteko. Ondo ikasitakoa, ondogeratuko zaizu! Zoritxarrez, txarto ikasitakoa ere bai.

Aquarius (urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra) Hondartzan galdutako paipoberria, tresna galduen bulegoan aurkituko duzu.

Piscis (otsailaren 20tik martxoaren 20ra) Apustuetan dirua galduko duzu, bainagogoan izan esaera zaharra: "Zorigaitzekoa jokoan, zorte ona amodioan".

HOROSKOPOA

Zelako zelai ederra !!!

Gizon hauek holandesak dira eta bere itsasontzian sartzen utzi gintuzten. Oso ondo pasatu genuen. Mundu osoa ikusteko asmoa zutela esanziguten eta Bilboko gizon aberats bat beraiekin joateko prestatu zen.

Sarreran lehoi handi bat dago, Tanzaniatik ekarritakoa. Pitxitxiaren izenaZarra zen, orain arte Athletikeko gol gehien sartu zuena. Bere oroimenez,palkoaren goialdean harrizko irudia jarri diote eta Athleticek irabaztenduen bakoitzean lore xorta bat eskaintzen diote.

Page 8: 2010 ekaina

Guk, seigarren mailako ikasleok, tutoretza bereziak egiten ditugu geure harremanak hobetzeko. Tutoretzabakoitzean gauza desberdinak egiten ditugu, hona hemen froga batzuk:EZETZ ASMATU NORTZUK DIREN!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Eskola honetako gauza asko botako dugu faltan,adibidez: inauteriak, txitxi burduntziak, txangoak…

Hemen 6. mailako ikasle skaterrak eta atsoakagertzen dira!!!!

TUTORETZA DIBERTIGARRIAK

Ikusten dituzue gure aurpegiak? Oso triste gaudeUnkinako eskola utzi behar dugulako eta penahandia ematen digu!!!

Begira zelako umorea duten irakasle hauek!!!Unkinako maisu-maistrek oso umore ona dute.

Begiratu zelako txorizoak!!!Ez ditugu inoiz ahaztuko.Munduko hoberenak dira !!!

Aurten 6.mailakook proiektu asko egin ditugu, hauen artean, MUNDUKO14 JANARI ARRAROENAK bildu ditugu album batean. Hona hemenaukeratutako janari baten adibidea:

Thailandiako langile batek zizareak prestatzen ditu, kaleetan saltzeko. Moduaskotara prestatzen dira; belarrak, espeziak, jengibrea, berakatza etaabarrekin. Antzinako tradizioa da. Egunean zehar pintxo moduan jaten dute.Asian intsektuak eta animalia basatiak jatea oso normala da. Janari hauek"delikatesen" dira.

Japoniarrek oso gogoko dute balearen okela.Camboyakoek tarantulak jaten di tuzte.Bangkoken eskorpioi frijituak jaten dituzte.

Beste kultura batzuetan arratoiak, kakalardoak, sugeak, tximinoen burmuina,krokodiloak, saguzarrak eta abar ere gustuko dituzte.

Page 9: 2010 ekaina

Aeropilates. Aeropilates egin genuen musika desberdin askorekindantzatzen.Iza eta Galarza. Iza eta Galarza eskolan egon ziren, eta eskupilotakobideo bat ikusi ostean, beraiekin frontoira joan ginen. Ikasle batzukaukera izan zuten hauekin jokatzeko eta sinadurak eskuratzeko.

Bertso saioa. Josu Telleriarekin eta Aitor Rubiorekin bertsolaritzanlandutako bertso batzuk abestu genituen. Oso ondo pasatu genuen.

Jon ArretxeJon Arretxe idazlea eskolaraetorri zen, eta bideo bat jarrizigun guk irakurritako liburuanagertzen ziren pertsonaiakbenetan ezagutzeko, zerenberak liburu honetan aipatzendiren bidaiak benetan eginzituen.

Mihiluze txapelketa. Mihiluzetxapelketan gure klaseko Igorreketa Xabik irabazi zuten, eta oparibatzuk aukeratzeko emanzizkieten.

Kulki taldea. Kulki taldeak itsaso eta arrantzaleekin zerikusiaduten jolasak opa zizkigun. Zoragarri pasatu genuen!

Eskupilota finala. Frontoianeskupilotako partiduak jokatu ziren. 6.mailako Xabi eta Joseba, Aitor etaOierren kontra aritu ziren. Xabik etaJosebak irabazi zuten.

Saski-naski. Saski-naski saskibaloira jokatzeko modu bat da. Gukpolikiroldegian hiru talderekin jokatu genuen hamar saskiratzera.

Polikiroldegiko jolasak. Hirujolas egin genituen polikirolde-gian: "harri-orri-ar", sokatira etazapira.

Guk kultur astean gogoko gauza asko egin ditugu. Honahemen adibide batzuk:

Page 10: 2010 ekaina

Ekainaren 8an gure maleta handiekinLapurreketako baserrira heldu ginen.

Bazkal ostean guztiok elkartu gara baserriaurrean jolasak egiten hasteko.

Ahuntzak gosetuta egon dira eta gukbazkaria eman diegu.

Negutegiko lurra prestatzen ibi l i garahu r rengoan l anda reak l anda t zeko .

Gizon bat medikuarenera doa eta esaten dio:- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ezdute usainik.- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!PPPPPRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRR!- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu- dio medikuak.- Ipurdian?- Ez, gizona, sudurrean.

Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa.- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak ?- 208, jauna - erantzun du ikasleak.- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezurbakarrik dauzkalagiza gorputzak?- Bai, baina gaur oliba hezur bat irentsi dut.

Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetudio: - Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?- Andereñoak zigortu egin nau …- Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?- Bere galderei erantzuteagatik.- Gaizki erantzun diozu, noski …- Ez, ez. Nik ondo erantzun diot … Zeinek sartuduen sagua bere poltsan galdetu du eta nik izannaizela erantzun diot.

Page 11: 2010 ekaina

1950ko apirilaren 5ean jaio zen, Dimako Oba auzoko Emaldiauzunetxoan. Gurasoak: Eutikia eta Andres. Hiru mutilen ostean,lehen alaba. Esan beharrik ez dago, Lolirentzat familiaren aldetikjasotako euskera eta euskal kulturaren transmisioak izan, eta gureondorengoentzat izango duen, garrantzi itzela.

1955an Obako eskolan hasi, irakurtzen eta idazten atoan ikasizuen. Izandako maistren artean, salbuespenarekin geldituko litzatekeLoli, Begoña Solaegi izenekoa, behintzat tarteka marteka euskalkantaren bat irakasten zuena, eta bere gaitasunen gainean konfiantzaerakutsi zuena.

1963an familia Basaurira bizitzera joan zen. Gure aitak Baskonialantegian lan egiten zuen eta etxebizitzak eraiki zituen bertakolangileentzat. Baserria utzi eta gure amak zioenez, "palomera "haietako batean sartu ginen, beste lurralde batzuetatik etorritakohamaikatxo bezala.

1963 Ikasturtean Karmeldarren Ikastetxean Lanbide Batxilergoaikasten hasi zen, lehenago beka baten jabe eginda. 1967an ikasketakbukatu bezain laster, MuñuzuriRipolin Georget enpresan laneanhasi zen administrazio edo bulego lanetan. Enpresa horrentzat lanegin zuen urte batzuetan eta bertako Langileen Ordezkaria ere izanzen. Zer esanik ez garai haietako langileen borroka guztietan,lantokian zein kalean, parte hartu zuen. 1972?an lantegian suteapiztu zen eta hainbat langile zaurituta gertatu ziren.

1973an Gau Eskolak sortu zirenean, hasieratik parte hartu zuen.Gogoan izango du oraindik elizpeko gela batzuetan emandakoeskolak, edota gerotxoago, inguruko fabriketan euskera ematerajoateko egindako ibilaldiak, haurdunaldiko azken asteetako sabelitzela soinean… 197?an lanpostua utzi zuen, eta apur bat geroagolangile guztiak kanporatu zituzten, enpresak kiebrara jota.

1977an Jose Atutxarekin, Lemoako Elorriaga auzokoa bera, ezkonduzen bertako baselizan. ( Loliren neba ere, Justo izenekoa, elizkizunberean ezkondu zen ). 1978an semea izan zuten, Ander izena jarrizioten, gure aitaren omenez.

1979an Euskerazko eskolak ematen lanean hasi zen irakaskuntzapublikoan, Irakasle Tituluaren (edo baliokideren bat) jabe 5 urtekoepean egingo zelako konpromisoa hartuta. 1980an Bergaran hasizen ikasten Irakasle Agiria lortzeko, asteburuetan hainbat ordusartuta. Hiru urte geroago ikasketak bukatu zituen. 1986an LanEskaintza Publikorako deialdira aurkeztu zen, lanpostua eskuratuzuelarik. Hainbat ikastetxetan izan da irakasle Unkinara heldu bainolehen: Basozelai, Bengoetxe, Igorre, Urreta… 199?an PTEeginkizunak betetzeko eskatzen den habilitazioa lortzeko ikastaroaegin zuen.

2003ko KORRIKA-n lekukoa eraman zuen Basaurin GAU ESKOLENtalde sortzailearekin.

Isabel Bizkarguenaga, Loliren ahizpak egina.

LOLI BIZKARGUENAGA ROMERO

ESKOLAKO IRAKASLE BATI(2. mailak egina)

Irakasle eder bat dut eskolanhemen ibili gara lan eta lan.

Dardaraz eskuak, dardaraz hatzakamaitu ditugu matematikak.

Dar-dar dar-dar dardaraz buruadar-dar hau duk hau burmuina.

Tristuraz tokatzen zaigu aguregiteadar-dar dar-dar dardaraz Lolimaitea.

Lagun lasai bat dut eskolanguztioi laguntzen dabil gelan.

Tok-tok neurona,tok-tok garunairakurri dugu gure ipuina.

Page 12: 2010 ekaina

X O I R A N E Z A

A R E R R O D K S

K K U S E A I U A

A E Z R T N S B G

I S A G O A P O A

L T X M L B S O R

O R R E U A N I D

T A S E R L E E O

H O Z I O N D D O

Letra-zopaAurki itzazu irudi hauei dagozkien hitzak. Ondo gogoanhar tu norab ide guz t ie tan aurk i da i tezkee la .

7 desberdintasunak

1 8 B A S U R D E 7

I A I R O X T 9 A Ñ

Z A U G A S 15 10 F U

U A L A O K 14 U A A

R A E L E B 13 S R 5

D A I H E B 12 O I B

E A O Z O Z 11 A J A

A O N A R R A 3 6 L

4 T X A K U R R A E

2 T X I M E L E T A

1.- Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du.2.- Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu.3.- Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi eta harraparia da.4.- Gizakiaren lagunik hoberena da, eta katuak jarraitzen ditu.5.- Munduko animalia handienetakoa, eta batzuek, hortzetan bizarra dute.6.- Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu.7.- Adarrak dituzte, elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte.8.- Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkienletagin txikiak ditu.9.- Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu.10.- Bakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da.11.- Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabiliohi dugun euskal esaera zahar bat dago harekin lotua.12.- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da.13.- Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatuohi dugu.14.- Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera.15.- Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar.

Letra-zopa

denborapasak